17
EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA EGILEA UPV/EHUKO IRAKASLEA DA, EUSKO JAURLARITZAK IT 298/10 ZENBAKIAREKIN BABESTUTAKO HEZKUNTZAKO AZTERKETA HISTORIKO ETA KONPARATUETARAKO (GARAIAN) TALDEKIDEA DA, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO «HEZKUNTZA, KULTURA ETA GIZARTEA» PRESTAKUNTZA ETA IKERKETARAKO UNITATEKO (UFI 11/54) KIDEA.

EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: … · Erdi Aroa guda garaia izan zen, hasieran herri barbaroen kontra, eta, ondoren, arabiarren kontra. Baina, Euskal Herrian, herri desberdinen

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA

GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

EGILEA UPV/EHUKO IRAKASLEA DA, EUSKO JAURLARITZAK IT 298/10  ZENBAKIAREKIN BABESTUTAKO HEZKUNTZAKO AZTERKETA HISTORIKO ETA  KONPARATUETARAKO (GARAIAN) TALDEKIDEA DA, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO «HEZKUNTZA, KULTURA ETA GIZARTEA» PRESTAKUNTZA ETA  IKERKETARAKO UNITATEKO (UFI 11/54) KIDEA.

25 2~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

alfabetatuen eta ez alfabetatuen artean, des-berdintasun nabarmena dagoela; batzuek eta besteek modu desberdinean antolatzen dute, bai informazioaren kudeaketa eta metaketa, bai euren unibertsoaren antolaketa eta espazioa-ren kudeaketa. Horretara (Cubero, 2014): “La hipótesis de la heterogeneidad histórica del pensamiento verbal desarrollada por Tulviste se concreta en el establecimiento de una relación funcional entre tipos de pensamiento y esce-narios de actividad. Tulviste entiende que los distintos modos de pensamiento difieren, cualita-tivamente, en los instrumentos que emplean, en los métodos de usar la palabra y en la manera que éstos son adquiridos, pero no en la superio-ridad o eficacia de cada uno de ellos, ya que son iguales funcionalmente. Un nuevo tipo de pen-samiento no reemplaza a los ya existentes, sino que corresponde funcionalmente a otro tipo de actividad. Esta relación justifica tanto la heteroge-neidad cultural como la individual. Las personas que participan en diferentes actividades emplean distintos maneras de resolver los problemas. Además, como un mismo individuo participa en distintas actividades debe contar con maneras de pensar diferentes, aplicables a sus diversos contextos de interacción. También esta relación explica tanto los universales culturales, como aquellas características en las que somos distin-tos en función del marco cultural de referencia”.

Antzinatean antolatu ziren lehengo inperio handiak, eta hauek idatziz jasotzen zuten eza-gutza era askotakoa zen, matematika, astrono-mia, legea, filosofia, baita ezagutza mitikoa ere. Idatziz jaso diren hizkuntzak, inperio, erregetza eta erlijio handiren hizkuntzak dira, botereen eta hizkuntzen arteko harremana zuzena dela adieraziz, idazketak botere hizkuntzetan egiten baitziren. Munduko herri indigena asko, kopu-ruetan munduko gehienak, euren eguneroko jardueretan ahozko komunikazioan bizi izan dira gaur egunera arte. Honako kasuetan alfabeta-tuak badaude, Estatu-nazioetako hizkuntzatan alfabetatuak izan dira, euren hizkuntzatan ahoz-kotasunean bizi diren artean.

Euskal Herriak bere jakituria ahozkotasu-nean gordea izan du, XX. mendera arte. Jakin dakigunez, oso berandu hasten dira euskaldu-nak produkzio idatzia ekoizten. Tradizio idatzian, aldiz, Euskal Herriari buruzko lehen aipamen idatziak kanpoko idazleek egiten dituzte, Avieno, Estrabon, Tito Livio eta beste autore erromata-rrek ere aipatzen dute. Gehienetan deskripzio geografikoak eta etnografikoak dira.

Historian zehar ahoz erabili izan den hiz-kuntza izan da euskara, oso berandu idatzi dena, XVI. mendean. XX. men-dean, aldiz, idatziak indarra hartu du, ahozkoak ahultasun handia ager-

tzen duen bitartean. Ahozkoaren eta idatziaren arteko loturan, hil ala biziko harremana dago, Mikel Zarateren Idatz eta Mintz alegian konta-tzen den moduan. Honi, ezagutza antolatzearen modua gehitzen zaio, zeren ezagutza ahozko edo idatzizko kodeen arabera desberdin antola-tzen da. Gaur eguneko visual thinkingaren joera dabil indarra hartzen, ikus-entzunezko gizartean, ordea, ezagutzaren metaketa desberdina da, ahozkotasunetik urrin, idatzitik hurbilago baina oraingoan, metaketa kanpokoa da.

Gainera hizkuntza kultura baten ama eta tresna da, era berean. Ez da kulturarik hizkun-tzarik gabe (Bilbao, 2004), beraz euskal hiz-kuntzaren eta kulturaren egoerak eta eraikitze prozesuak elkar lotuta ulertzen ditugu eta osasun egoera partekatua dute. Lan honek, irakurketa diakronikoaren bidez hausnarketa egin nahi du, etorkizunaren aurrean, zein egoeratan aurkitzen garen jakiteko. Gaia ez da modu exhaustiboan landu baina orohartzailea izan nahi du.

Hizkuntza bere testuinguruan bizi da. Neurolinguistikatik abiatuta badakigu pertsona

26 3~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

ziren, denak kristauak eta latinez zekitenak, lehenengotan eta ondoren, erromantzez min-tzatzera pasatu zirenak. Hauek ziren, garaiotan, boterea eta prestigioa erakusteko jakin behar zirenak.

Aro luze honetan, badira azpi aldi desber-din. Ez dugu lan honetan horietan sakonduko baina, Azurmendirekin batera, esan genezake (1985:358) “Kultura erlijiosoa da nagusi, monas-tegiotan ezezik aldi guzti honetan, erabat. Baina ikustekoa da jadanik nabaritzen den historia-ren arreta. Donemiliagan hasten da historiogra-fia nafarra (IX), Espainiako historiaren interesa ere. Eta, XI. mendean, literatura profanoarekiko Donemiliagako monastegiaren irekitasuna soma-tzen dugu, monje batek Chanson de Roland-en garaietan laburpena egiten duenean. Santia-go-bideak Frantziako aireak zekartzan, artean adina letretan, Monastegiak berak ere, aurrena Clunyko (910), gero Zisterko (1098) erreforma mugimenduekin, errege familia frantsesekin azkenik, beti Frantziako eraginaren pean desa-rroilatu dira Nafarroan, iparraldeko kultur bul-tzada hegoaldera zabalduz.

Monastegiok izan dira, XII. mendera arte, Euskal Herriko kultur kabi bakarrak. Zalantza gabe monjeok erresumako hainbat jenderen irakasleak izan dira (badakigu printzeak eta zen-bait zaldun-kumek Leiren ikasten zuela). Baina ez dirudi, ez dakigu behintzat, monastegiok inoiz eskola inportanteak izan dituztenik kultu-raren zabalkundean saiatuak, beste tokietakoen antzera. Jende apalen eta munduaren ihesi joan-dakoen babeslekuago ziren, inondik ere, klase gorenek apenas armak besterik ezagutzen zuten gizarte zakar, letretarako astirik gabeko bate-tan. Erresumaren txikiak eta jite borrokalariak ez zuen eskolatu-klase ugari baten eskakizunik. Eliz

ezagutzaren hegemoniaren garaia da.

Erdi Aroa guda garaia izan zen, hasieran herri barbaroen kontra, eta, ondoren, arabiarren kontra. Baina, Euskal Herrian, herri desberdinen arteko elkar-bizitza garaia ere izan zen. Gerraren oinarrietan erlijio desberdintasunak zeuden, kristautasun eta islamiar ereduen artean. Biak erlijio

Nekazaritzaren inguruan eraikitako Erre-suma eta Inperio handiek, ekoizpena manten-tzeko eta kontrolatzeko antolatu zuten sistema ekonomikoa esklabotzarena zen, eta Nafarroan, erromatarren garaiko domus eta hirietako hain-bat aztarnen presentzia handiak aurkitu dira, bertako biztanleek garai honetako sistema eko-nomikoan parte hartu zutela adieraziz. Garai honetan lantzen zen kultura jasoa eta landua latinoa zen eta goi estatusa zutenek, erromatar hiritarrak ziren eta latinez zekiten. Hizkuntzala-riek argi utzi dute latinak eragin nabarmena izan duela euskaran.

LATINAREN HEGEMONIAREN SASOIAK ETA HIZKUNTZA ERROMANTZEEN HASIERAK

Erromatarren inperioaren amaieran erlijio kristaua ofizial izendatu zuen Constantino enpe-radoreak eta IV. mendetik aurrera, inperioaren lurralde guztietan Kristautasuna zabaldu eta hegemoniko bihurtu zen. Inperioa desegitean, Elizak hartu zuen honen ardura eta hura manten-tzeko konpromezua, Kristautasunaren zabalkun-deren bidez. Honela, latina tresna garrantzitsua izan zen, hiriz-hiri kristautasuna zabaldu zen, hasieran, eta ondoren, landa eremuetara zabaldu zen. Beraz, lehengoz erdaratu zena hiri ingurua izan zen, eta berarekin batera, latina, erlijio eta kultur hizkuntza bezala nagusitu zen. Latina prestigioa zuen hizkuntza zen eta horrek, per-tsonen estatusean eragina zuen. Ondo ikusita zegoen. Pixkanaka eta urteen poderioz, euska-raz mintzatzen ziren hainbat lurraldetan erroman-tzeak sortu ziren, euskara ordezkatuz.

Erdi Aroan, sistema ekonomikoa aldatu egin zen, feudalismoa, gizarte antolaketa berria bultzatuz. Hiru talde aur-kitzen ditugu gizartean, batetik jauntxo militarrak, nobleak, bestetik, elizgizo-nak, ordenu militarrak eta abade-monjeak monas-tegietan elkartuta. Azke-nik, herri xeheko jopu eta morroiak. Horretara dator garaiko leloa, Ora et Labora. Erdi Aroan goi estatusa zutenek noble eta erregearen ingurukoak eta elizgizon eta monjeak

MONASTEGIOK IZAN DIRA, XII. MENDERA ARTE, EUSKAL HERRIKO

KULTUR KABI BAKARRAK

27 4~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

Eskolarik egon bazegoen, baina funtsean elizgizon eta burgesen eta nobleen semeentzat anto-latzen zen. 1198an Baio-nako kabildoan bazen “Eskolamaestre” kargua, eskolen arduraduna, alegia (Azurmendi 1985:362). XII. mendean Gramatika-Es-kolak sortu ziren hiri nagu-sitxoetan, XIV eta XVetan azkenik, bertan Unibertsi-taterik ez baizen sortu ahal izan, atzerriko unibertsita-teetan eskolatu ziren Nafa-rroako eliteak, zibilak nahiz eliztarrak. Parisen, Tolo-san eta Avignonen gehien baten. Zaldunen semeen kasuetan heziketa milita-

rra jasotzen zuten gerra egiteko prestatuak ziren. Besteak, elizgizonen bidez bideratzen ziren ikasketak latinez egitera, eta gehienetan elizako zerbitzari, abade edo fraile izateko bide-ratuak izaten ziren. Populua orokorrean analfa-betoa zen, eta irakaskuntza abadeen eskuetan zegoen elizako sermoien bidez. Abadeen egin-kizun didaktikoa oso handia zen, ipuinen bidez, historiak, legendak eta kristau doktrina euska-raz irakasten zuten. Erdi Aroan jendeak entzu-tez ikasten zuen.

Azken Erdi Aroko XIII eta XIV. mendeetan, Nafarroako gortera kanpoko errege berriak sartu ziren, Champagnetik zetozen Teobaldotarrak, eta hauek kulturari argitasuna eman zioten gor-tesauen artean zabaldu zen “gortesiaren argiak” joerari indarra emanez, eta elizetan zegoen ilun-tasunaren kontrako irudia landuz (Azurmendi 1985:360). Europako potentziekin harreman zuzena zuen Nafar erresuman, hainbat ekimen egin ziren, errege zein hainbat jauntxoren eta zal-dunen semeek alfabetatuak izan zitezen. Instruk-zioa hasieran latinez, eta ondoren, erromantzez egin zen, eta euskara ez zen idatziz erabili.

Garai honetan ezagutzaren kontrola eliz-gizonek zuten, nahiz eta hauen izendatzaileak, errege eta jauntxoak ziren. Ahaleginen artean, 1259an, Tuterako Unibertsitatea sortzea eskatu zion Teobaldo IIak Aita Sainduari, ikasi nahi zuten gazteak ez zitezen Europako gune hurrenetara

errebelatuak dira, eta erre-konkista gudatearen bidez elkarren kontra borrokatu ziren. Biak oinarritzen dira bi hizkuntza hegemoni-koetan eta erlijio kontraja-rrietan, kristauen latina eta arabiarren arabiera. Gai-nera, gogoan hartu behar da, garai horretan Euskal Herriko lurraldeetan muga garrantzitsu bat zegoela, Europako eta Iberiar Penintsulako kristauen eta arabiarren artekoa. Horrek, hainbat kasutan, eta batez ere, hiribilduen sorreran eta ingurumarian bizi zirenen artean, beste hizkuntza batzuk ezagutzeko aukera izan zuten, beti ere ahozkotasunean oinarrituta. Muga horren inguruan kokatzen ziren populuak arabiarrak, kristauak edo frankoak, nafarrak eta juduak ziren, besteak beste, inoiz baino kultura arteko bizipenak eta elkar ikusi ezinak emango zirenaren seinale da arabiarren eza-gutzak eta juduenak, zein kristauenak elkarren arteko harreman horretan ikaragarrizko abe-rastasun kulturala zuen errealitatea sortu zela. Horren adierazle, 1143an, Iruñan, Mahometen Corana, musulmanen liburu sakratua, lehenal-diz mendebaldeko hizkuntza batera itzultzen dela izan zen (Azurmendi 1985:359).

Nafarroako Erresumak hizkuntza ofizial moduan Nafar erromantzea erabiltzen zuen bitar-tean, euskararen lurraldeetako populua euskaraz ari omen zen, gehienak euskal hiztun baka-rrak izanik. Erdi Aroan populazioaren gehiengoa analfabetoa zen. Alfabetatzen zena, latinean eta erromantzean alfabetatua zen, ez euskaraz, eta gehienetan eliz-gizonen eskuetan zegoen irakaskuntza. Nortzuk ziren alfabetatuak? Ba, alde batetik zaldun edo jauntxoen seme batzuk, gehienak armak hartzeko heziketa hartzen bai-tzuen, eta bestetik, elizgizon izateko bidea har-tzen zutenak. Azken hauek ziren monastegietan aintzineko eskuizkribuak kopiatzen zituztenak, nahiz eta Azurmendiren iritziz, ez ziren hainbeste monje horretara aritzen zirenak Nafarroako erre-sumako Monastegietan, beti ere Europako beste monastegi handiekin parekatuz gero.

POPULUA OROKORREAN ANALFABETOA ZEN, ETA

IRAKASKUNTZA ABADEEN ESKUETAN ZEGOEN ELIZAKO SERMOIEN BIDEZ. ABADEEN EGINKIZUN DIDAKTIKOA OSO HANDIA ZEN, IPUINEN BIDEZ, HISTORIAK, LEGENDAK ETA

KRISTAU DOKTRINA EUSKARAZ IRAKASTEN ZUTEN. ERDI AROAN

JENDEAK ENTZUTEZ IKASTEN ZUEN

28 5~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

aroa da, eta honen azkenetan iraultza burutu zuen. Ibilbide horretan, hainbat aldaketa aurki-tzen ditugu. Erlijio gatazkak jarraitu egin zuten baina aldatu egin ziren, Erdi Aroan islamiarren kontrako borroketan jarri bazen indarra, aro honetan kristauen arteko borrokak nagusitu ziren, erreformaren aldekoen eta kontrakoen artean. Euskal Herrian Erdi Aroa bukatzean, 1512an, Gaztelak Nafarroa garaia konkistatu eta erregetza ordezkatu egin zuen, erregeordea izendatuz. Behe Nafarroa eta Iparraldeko lurral-deetan geratu ziren erregea eta gortea. Gatazka honen muinean erlijio arazoak izan ziren fun-tsezkoak, erreformaren aldeko nafar erregeen eta Gaztela-Aragoiko errege katolikoen artekoa. Oinarrian Jainkoarekiko harreman ezberdinak kontrajarri ziren. Erreformistek edo protestan-teek pertsonaren eta Jainkoaren arteko harre-mana zuzena zela defendatzen zuten bitartean, katolikoek abadearen bitartekotza derrigorrez-koa zela mantendu zuten. Ikuspegi honek eragin zuzena izan zuen pertsonen alfabe-tatze beharrizanetan. Horregatik, protestante herrietan Biblia tokian-tokiko hizkuntzetara itzuli behar zela eta, Europako hizkuntzetara itzuli zen, haien artean euskarara, katolikoek latina mantendu zuten bitartean. Horrela, abadea, ezinbestekoa bilakatu zen Biblia ulertzeko, ira-kasteko eta jainkoaren eta pertsonaren arteko bitartekaritza egiteko, eta ondorioz, euskaraz argitaratu ziren material asko, doktrina kristauak izan ziren.

Euskarari idatzizko kodera pasatzeko unea heldu zitzaion, 1545ean, Etxeparek Lin-guae Vasconum Primitiae argitaratu zuenean, euskaraz idatzitako lehen liburua. Garai berean, Nafarroako erregina zen Joana Albretekoak agindua emanda, 1571ean argitaratu zen Lei-zarragak euskaratutako Biblia protestantea. Ildo berean, erreformistek pertsonaren heziketan interesa zutenez, Leizarragak euskarazko karti-lla, ABC edo Christinoen Instructionea, argitara eman zuen. Horretara, Leizarragak irakasleei eskaini zien lana, “Hevscal-Herriangaztetassu-naren irakasteco cargua dutener”. Bere asmoa argi azaltzen du: “Berce nacione guciec, zeinec beren lengoagean beçala, Huevscualdunac-ere berean duencat, certan iracurtzen ikas ahal deçan (…) necessario estimatu vkan dut, ABC haur berce instructionerequin Heuscaraz-ere iar ledin”. (Leizarraga 1900:8). Hauek dira lehen aldiz euskaraz idatzita aurkitzen ditugun

joan behar. Gogoan hartu, Tuteran zegoela garai honetan Nafarroako juduen egoitzarik garrantzi-tsuena salerosketetan, astronomian, alkimian, matematiketan eta batez ere, medikuntzan paper garrantzitsua betez.

Euskarazko eta gaztelerazko hitz sol-teak, lehen aldiz idatziz Done Emiliagako glo-setan agertu ziren. Hor ikusten da, Errioxako alde horretan, euskaraz zekien monjeren bat ba zegoela eta idatzitako testu landua hobeto ulertzeko, gaztelerazko erromantzean eta eus-karazko hitzetan argigarriak ziren hitzak idaz-ten zituela. Euskararen erabilera arrunt xamarra zenaren adierazle.

Erdi Aroaren azkenak, Nafar erresumaren azkenak izan ziren, zatiketa politiko nahasiekin barrutik eta zisma baten erdian. Azurmendiren esanetan (1985:362), “Erdi Aroa batasun her-tsi batekin ageri zaigu pentsamenduan. Horren barruan Pirinioetako erresuma zaharra ez da sal-buespenik izango. Kulturalki, hasieratik bertatik Iparraldearen zordun agertu da. (hala jarraituko du erresumak berjabe dirauen artean) hegoal-dearekin zubi eginez halere. Konkistaren ondo-ren arras hegoaldearen azpian geratu zen”.

Garaiak aldatuz doaz, eta errenazimen-duko pentsamenduari esker aurrerapen teknolo-gikoak eta bide berriak zabaltzen dira, Aro berri bati ateak zabalduz. Garrantzitsua oso, inpri-mategiaren asmaketa, 1440-1450aren artean Gutenberg-ek asmatu zuen. Asmakizun honek kultur baldintzak aldatu zituen. Ordura arte talde txikietara mugatuta zegoen irakurketa orokortu egin zen eta oro har, ahozkotasunean oinarritzen zen kulturak idatzikoari bidea ireki zion.

ARO MODERNOA, LATINA ETA TOKIAN TOKIKO HIZKUNTZAK

Erdi Aroarekin batera Feudalismoaren azkenak etorri ziren eta pixkanaka, kapitalismo merkantilaren garaia hasi zen indartzen, batez ere Ameriketako konkistarekin batera garatu zena, eta, eredu politiko berrian Erresuma Modernoen eta Absolutuen garaia zabaldu zen, Frantzian Absolutismoaren ereduarekin, eta Espainian, Inperio Handiarekin.

Aro Modernoan, (XVI-XVIII) oraindik, gizar-tearen antolaketa estamentala mantentzen bazen ere, burgesiak indar handia hartu zuen

29 6~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

eta ikerketa enpirikoen izpi-rituan dago, eta horrek, Argien Garaiari edo Ilus-trazioari bidea eman zion. Pentsamenduaren sekulari-zazioa indartuz doa.

Euskaldunak berri-kuntza guzti hauetan mur-gildurik aurkitzen ditugu, baina gehienek erderetan idazten dute. Azkoitiko Zalduntxoak dira aipaga-rrienak. 1764ean, Euskale-rriaren Adiskideen Elkartea antolatu zen, ezagutza guzti horiek bilatu nahian ari ziren ikertzaileak biltzeko. 1774-1794 Bergarako Seminarioan hainbat ikas-keta antolatu ziren Elhu-

yar anaien inguruan, besteak beste. Ingurumari horretan sortuko dira, esaterako, 1740an Nau-tika Eskolaren aitorpen ofiziala Bizkaian, Medi-kuntza ikasketak 1757-70ean Iruñean; 1818an Salerosketen Eskola. Hizkuntza erromantzeen loraldia ematen da. Testuinguru honetan, Larra-mendi aurkitzen dugu, euskararen aldarrika-penean abertzaletasunaren aitzindari moduan kontsideratua izan dena, Azkoitiko Zalduntxoekin eta Bergarako Erret Mintegiarekin batera.

XVIII. mendea, Merkantilismoaren eta Argien Garaiarekin batera, iraultzaren aurretiko garaia da. Ikuspegi berria jorratu zen, zeinetan Jainkoaren ordez gizakia ezarri zen funts eta oinarritzat, eta arrazoiari eman zitzaion garran-tzia. Ikuspegi aldaketa honek eragin politikoa, zientifikoa, ekonomikoa eta soziala izan zuen. Ilustratuek arrazoiaren bidez sineskeria eta ezja-kintasuna gainditu nahi zuten jakitunen elkar-teak bultzatuz, talde antolatuen bidez, masoiek hartzen dute honetan indar nabarmena, pren-tsa eta argitalpenen bidez. Horretarako Hez-kuntza bultzatu nahi zuten arrazoia hedatzeko eta pertsonen pentsamendua aldatzeko. Pen-tsamendu ilustratuaren ezaugarriak enpirikoa, kritikoa, praktikoa eta autonomoa dira eta ez da erlijio ikuskeraren menpe jartzen. Beraz, Jain-koaren kontzeptuarekin arazoak ditu askotan, eta horrek eragingo du ateismoaren eta deis-moaren garapenak. Ondorio zuzena izan zen, erregearen boterea pertsonaren subiranotasu-netik zetorrela eta ez Jainkoaren desiotik. Beraz,

lanak. Dena den, higinau-ten eskola–proiektuek lur joko dute eta horren ordez, dominikoak, jesuitak, fran-tziskotarrak, ursulatarrak, eta beste hainbeste ordena eliztarrak sortu eta hedatu ziren, Lehen Letretan eta aurrerantzeko irakaskuntza ertainetan ardurak hartuz. (Azurmendi 1985:375).

XV. mende amaieran, eliza katolikoaren eskola-ren moduren bat bultza-tzeko ardura ba zegoela dirudi. Hainbat elizgizonek doktrina kristaua irakasteaz gain, lehen letrak irakas-teko ardura ere hartu zuten, analfabetismoa gutxitzeko. Joera hau, Bizkaia zein Gipuzkoako lurraldee-tan zabalduz joango ziren aroan zehar. Horretan oinarritu ziren hainbat mutilen ikasketak, Gaz-telara eskribau izatera joateko aukera zutelako, oso hedaturik zegoen lan irtenbidea euskaldu-nentzako. Iparraldeari gagozkiola, kontuan izan beharko da, Estatu Orokorrek 1560ean Lehen Letretako irakaskuntza guztia elizaren eskuetan utzi zutela eta 1581ean ume guztientzat eskola derrigorrezkoa deklaratu zela. Eskolen apal-tasuna zen ezaugarria irakurtzen, idazten eta aritmetikako ezagutza batzuekin nahikoa izaten baitzen.

Ikasketetan Latinitatea bukatu eta ikas-ten jarraitu nahi zutenak unibertsitatera joateko aukera zuten eta horren asmotan sortu ziren unibertsitate desberdinak: Oñatiko Unibertsi-tatea, Universidad Santis Spiritus, 1540-1902 sortu zen. Garai berean, 1539-1834 Iratxeko Estudioa, eta 1580an Casa Colegio Jesuitas de Iruña. Beranduago, 1630 dominikoen uniber-tsitatea, 1733 Larresoroko seminarioa. Baina, ikasle asko, Euskal Herritik kanpora joaten ziren.

XVI eta XVII. mendeetan ezagutzaren haz-kunde handia eman zen, Ameriketako lurrak eta Indiak ezagutzearen ondorioz, geografiak, astronomiak, itsasgintzak eta horrekin loturik dauden beste ezagutza askok, bere biziko gara-pena zuten. Bizkaian, Nautika Eskola sortu zuten 1511an Kontsulatuaren bultzadaz. Garai hone-tako ezagutzaren oinarria filosofia arrazionalistan

PERTSONA, HAURRA, HEZI EGITEN DA HEZKUNTZA SISTEMAREN

BIDEZ, HIRITARRA EDO SUBJEKTU POLITIKOA, LANGILEA EDO

SUBJEKTU EKONOMIKOA, ETA NAZIO KIDEA EDO SUBJEKTU

KULTURALA, SORTZEKO

30 7~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

Eskola eta curriculum nazionalaren bidez.

- Erresistentziako identitatea, sortzen da gizarte, ekonomi edo kultura mailan baz-tertuta sentitzen diren kolektiboek, euren izate beharra aldarrikatzeko eta identi-tate kolektiboa bilatu nahian, bizi duten egoera menperatuari aurre egin ahal izateko. Kasu honetan, estaturik gabeko nazioak sartzen dira, besteak beste. Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenean egindako eki-men eta lortutako botere autonomikoak sar daitezke erresistentziako identita-tean.

- Proiektu identitatea: Honen oinarrian, norberaren auto identifikazioa dago, esaterako feminismotik edo ekologismo-tik edaten duten identitate berriak dira. Baita, Europarra izateko dagoen proiek-tuaren subjektuak izan daitezke.

Bestalde, gizarte berriaren oinarrietan bi kontraesan nagusi aurkitzen ditugu. Batetik, sistema demokratiko patriarkalak, giza esku-bideetan oinarritzen denak, talka egiten du sistema kapitalistaren oinarrian dauden kapi-talaren eskubideekin. Bestetik, Estatu-nazioek nazio hegemonikoaren eraikuntzan, nazio berri bakarra onartzen duten heinean, ez dituzte, Estatuaren lurralde barruan dauden beste herri edo nazioen hizkuntzak eta kulturak onar-tzen. Kontraesan hauek hainbat erresistentzia egoera biztu ditu, bai sistema sozialaren aldetik, ezkerreko diskurtsoen bidez, eta bai, estaturik gabeko nazioen eskutik, nazioa aldarrikapena-ren bidez (Ezkurdia, 2004).

Maila teorikoan aipatu ditugunak, maila praktikoan modu zehatzean gauzatu dira. Frantzia aldean, Iraultza 1789an hasi zen eta 1790ean Frantziako Nazio Biltzarrak Foruak bertan behera uztea erabaki zuen, antolaketa berri bati bidea emanez. Segidan, ipar Euskal Herrietan biziki gogorra izan zen Konbentzio gerlaren ondorioz, ideia eta erabaki berriak nagusitu ziren. Espainian, iraultza beranduago eman zen, liberalen eta karlisten arteko borro-ketan itxuratua. Hegoaldean, Foruak 1876an galdu ziren betiko. Caro Barojak, 1792tik 1876ra doan aldiari Hondamendiaren zikloa deitu zion. Baina erreakzioa ere eman zen, eta Foruen galerak, Euskal Pizkundeari eman zion

sistema politikoaren aldaketa derrigorrezkoa zen, botereen banaketa, parlamentarismoa, gober-nua eta justizia sistemek osatzen zuten Estatu-nazio berria.

ARO GARAIKIDEA ALA IRAULTZEN AROA?

Aro Garaikidean, bizi garen honetan, hain-bat iraultza gertatu izan da berrehun urteren buruan. Iraultza modura ulertu ditugu, gizartean funtsezko aldaketak sortu erazi dituzten mugi-menduak, nahiz eta kasu batzuetan ez diren errebolta biolentoak izan. Honako iraultzak defi-nitu dituzte XIX eta XX mendeak: Iraultza Bur-gesa eta Industriala. Alfabetatze Unibertsalaren Iraultza, Emakumeen Iraultza, Ezagutzaren Iraul-tza, eta Komunikazioaren Iraultza.

1) Iraultza Burgesa eta Industriala

Aro Modernoari bukaera Iraultza burge-sak eman zion. Iraultzak sistema aldaketa osoa eragin zuen. Elkar lotuta dauden iraultza bur-gesa eta industrialaren ondorioz, kapitalismoaren beste fase baten sartu zen mundua, eta, maila politikoan estatu-nazio modernoa antolatu zen. Aldaketak-aldaketa gizartearen antolaketa osoa aldatu zen: estamentuetan, hau da, jaiotzez jasotako eskubideak ezabatu eta jabegoan oina-rritutako eskubideak nagusitu ziren, jendea klase sozialetan, antolatuz. Arlo politikoan, Estatu-na-zioa antolatu zen, botereen banaketan eta hau-taketa demokratikoan oinarritua, demokraziaren lehen pausoak bideratuz. Legediak, giza esku-bideak oinarri hartu zituen, eta honekin batera, subjektu politiko, ekonomiko eta kulturalaren kontzeptua garatu zen, identitate nazionalaren bidez. Honek ematen dio oinarria, gaur egun ere, gure sistemari. Pertsona, haurra, hezi egi-ten da Hezkuntza sistemaren bidez, hiritarra edo subjektu politikoa, langilea edo subjektu ekono-mikoa, eta nazio kidea, edo, subjektu kulturala, sortzeko. Horretarako, Estatuak alfabetatze uni-bertsala eta ezagutzaren kontrola hartuko ditu bere gain eta identitate hegemonikoak sortuko ditu (Ezkurdia, 2004). Honetara Castellsek (2005) hiru identitate mota desberdintzen ditu:

- Hiritar nazional moduan ezagutzen den Identitate legitimatzailea, Estatuak (kasu honetan, Espainia eta Frantzia) eraiki zuen nazio berriaren subjektu politikoa,

31 8~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

aipatutako guztietan sub-jektua gizonezkoa da eta emakumea ez da aipatzen. Aitzindari izan zen Olympe de Gougesek proposatu zuen Emakumearen eta Hiritarraren Eskubideen Aldarrikapena, -Declaration des Droits de la Femme et de la Citoyenne-, 1791an. Emakumeen askatasuna eta berdintasuna alda-rrikatu zuen lehenengoe-tako dokumentua izan zen. Feminismoaren histo-rian lau epe edo aldi des-berdintzen dira eta, hau, berau izan zen lehena.

Bigarren aldia, XIX. mendetik XX. mende erdira artekoa da. Garai honetan Sufragismoak hartzen du indarra, sufragio uniber-tsalaren eta Goi Mailako Hezkuntza jasotzeko esku-

bidearen aldarrikapenak, hain zuzen.

Hirugarrena 1960tik 1980ra bitarte-koa, nahiz eta autore batzuk, oraindik bete gabeko hainbat helburu bete gabe dirauen. Aldi honetan, abortoaren aldeko, kontrazepzioaren aldeko eta dibortzioaren aldeko legearen alda-rrikapenak egin ziren. Garai honetan, emakume batzuk politikari gisa hasi ziren lanean, baina kopuruetan, gizonezkoena baino askoz apala-goa zen.

Laugarren aldian, Feminismoak hainbat lorpen izan baditu ere, oraindik asko geratzen dela aldarrikatzen du. Alde batetik, militantzia asko hasi da, on line sareetan emakumeen presentzia indartu da, batez ere. Gizonezkoen pribilegioen eta emakumeen kontrako biolen-tziaren kontrako borroka handitu da. Halere, emakumeak hiltzen jarraitzen dute, emakumeak izateagatik. Emakumeen elkartasun unibertsala, aizpatasunaren eta diskurtso deskolonialaren bidez aldarrikatzen da.

Feminismoaren aldeko mugimenduek hainbat lorpen izan dituzte, baina oraindik gizar-tea eraldatzeko bidean, historian eraiki den sistema hetero patriarkala aldatzeko bidean

bidea, abertzaletasunaren aldarrikapenean gauzatua.

Maila ekonomikoan, industrializazioak aldaketa demografikoak bultzatu zituen. Langileak lana dagoen tokietara mugi-tzen dira beti. Hasieran, XIX-XX. mendean, hurbi-leko lurraldeen arteko biz-tanleriaren mugimenduak eman ziren eta gaur egun, kontinenteen artekoak. Ondorioz, aldaketa demo-grafiko sakonak gertatu dira Euskal Herrian. Histo-rian zehar, Euskal Herriko biztanleak emigratzera jo zuten arren, XX. mendean joera hau guztiz aldatzen da, eta uholde migratzaile batzuk jaso ditu, ingurune industrialetara eta hirigu-neetara, landa guneak gero eta hutsago utziz. Ondorioz, bizi moduetan eta biztanleriaren egi-turaketan hainbat aldaketa ematen dira. Alda-keta demografikoek, bertakotze prozesuekin batera gizarteen izaera soziokulturala aldatzeko baldintzak sortzen dituzte, eta hori berori ger-tatu da Euskal Herrian. Horrelakoetan, biztan-leri migratzaileek euren menerapen teknikoa, ekonomikoa, militarra edo politikoa ezartzeko ahalmena baldin badute, euren hizkuntza eta kultura ezarriko die jatorrizko biztanleei. 1960ko hamarkadan, planteatu zen arazoa zen, nola euskaldundu eta bertakotu euskal lurraldeetara lanera etorritako etorkinak. Horretarako hez-kuntza sistema erabiltzeko proposamena egin zen, XX. mende erditik aurrera.

2) Emakumeen Iraultza

XVI. mendean, Salamancako Juristek lehenik, XVII. gizarte pentsatzaileen eskutik eta XVIII. mendean ilustratuen eskutik eskubi-deen aldeko hainbat literatura dago. Gai hau lehen iraultza liberaletan agertzen da, Virginiako Eskubideen Aldarrikapenean, Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenean. Frantziako Iraultzan Gizonaren eta Hiritarraren Eskubi-deen Aldarrikapena 1789an egin zen. Baina

HEGOALDEAN, FORUAK 1876AN GALDU ZIREN BETIKO. CARO

BAROJAK, 1792TIK 1876RA DOAN ALDIARI HONDAMENDIAREN ZIKLOA DEITU ZION. BAINA

ERREAKZIOA ERE EMAN ZEN, ETA FORUEN GALERAK, EUSKAL

PIZKUNDEARI EMAN ZION BIDEA, ABERTZALETASUNAREN ALDARRIKAPENEAN GAUZATUA

32 9~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

eta alfabetatzea oinarrizko eskubidea zenez, Esko-laren derrigortasuna eza-rri zen Estatu osoan. Toki guztietan eta era berean bere ez ba zen ere, pixka-naka, nazio hegemonikoa-ren kultura eta hizkuntza inposatu ziren curriculu-maren bidez, hiritar nazio-nal berria eraikitzeko, tokian-tokikoak ziren beste hizkuntza eta kulturak baz-ter utziz: (Zabaleta, Gar-mendia, Murua 2018:194) “En este contexto, tanto el Estado francés como el español tuvieron que hacer frente a un reto: la nece-sidad de materializar, de hacer real, la noción de

comunidad y, con tal propósito, tanto la cultura como los idiomas francés y español cobraron una importancia fundamental. En definitiva, las políticas educativas desplegadas por ambos Estados, en esa perspectiva, han estado orien-tadas a la unidad de los ciudadanos que com-pondrían el estado-nación y, en ese sentido, la unidad de cultura e idioma ha primado en la política de cada uno de ellos”. Guizot Legeak Frantzian, eta, Moyano Legeak ezarri zuten Estatu hizkuntza ikasi beharra eskoletan, eta egoera horretan aurkitzen ziren haurrak, erde-raz alfabetatu ziren. Identitate legitimatzailea eraikitzen hasiak ziren, nazio kide espainol eta frantsesak heziz.

Nazionalismoaren eraginez, euskaraz alfabetatzeko beharrizana aurreikusi zenaren seinale izan zen 1918an, Eusko Ikaskuntzako I. Kongresoaren antolaketa, zeinetan Irakaskun-tza elebidunaren aldarrikapena eta euskaraz alfabetatzeko eskolen premiaz hitz egin zen. Ondorioz, Aldundiek eskola elebiduna anto-latzen hasi ziren, Auzo Eskolak, Bizkaian, eta Landa Eskolak, Gipuzkoan. Garai berean, eus-karaz ikasteko eta alfabetatzeko lehen urratsak eman ziren, gau eskolak eta ikastolak antolatuz. Honetan, hainbat eragile badago ere, Emakume Abertzale Batzako emakumeen eragina garran-tzitsua izan zen, euskal irakaskuntzaren planifi-kazioan eta garapenean, euskara irakatsiz, eta

hainbat falta da. Bourdieu-rekin esateko (2006), his-toria deseraiki egin behar da, genero berdintasunean berria eraiki ahal izateko. Emakumearen rola aldatuz joan den heinean, familia-ren eredua aldatu egin da, gizartean aldaketak eragi-nez.

Aldaketa prozesu honetan, Euskal Herriko emakumeak XX. mendea hasieran antolatzen hasi ziren. Ezkerreko eta esku-mako emakumeak antola-keta politiko desberdinak sortu zituzten emakume katolikoak, anarkistak, komunistak, sozialistak, abertzaleak. Emakume Abertzale Batza mugimenduak hartu zuen inda-rrik handiena. Honek, beste ardura batzuen artean, euskal zaletasunaren erreprodukzioa helburu hartu zuten. Horretarako derrigorrezko hezkuntzan indarra jarri zuten eta alfabetatzeari aurre egiteko, emakume askok maistra ikasi eta irakaskuntzaren bidea hartu zuten, euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan lan handiak eginez. Euskal Eskolaren hastapenak ezarri zituzten Espainiako Errepublika garaian (Ezkur-dia, Bilbao, Perez, 2012). Frankismo garaietan isilpeko lanak ere egin zituzten Etxe eskolak antolatuz eta Ikastolen haziari indar berriak emanez, gaur eguneko sistemaren oinarriak ezarri zituzten, zati haundi baten.

3) Alfabetatze Unibertsalaren Iraultza

XIX-XX. mendeko iraultzarik garrantzi-tsuena alfabetatze unibertsala izan da. Alfa-betatzearen zabaltzeak ekarri du, gehiengo baten ikasketa maila gero eta altuagoa izatea, gizartearen ongintzan eraginez. XX. mendea aurrera joan ahala, pertsonen ezagutza maila asko handitu da, baita emakumeen askapen mugimenduetan ere. Pertsonak iritzi partikularra eta propioa izateko aukera izan dute XX. mende amaieran.

Atzerago esan dugun bezala, sistemaren oinarrietan Giza Eskubideak zaintzea zegoenez

GAZTELANIAREKIN BATERA, EUSKARA, LEHENALDIZ HISTORIAN,

HIZKUNTZA OFIZIAL IZENDATU ZUTEN

33 10~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

berritzaileak erabiltzen ziren eta edukia sozio-kulturala zen, hau da, Euskal Herriarekin lotua, nahiz eta derrigorrez irakatsi behar ziren Espai-niari buruzko ezagutzak ere irakasten ziren. Gai-nera, helduen alfabetatzeak gorakada izugarria jaso zuen, euskaraz ez zekien hainbat biztanle euskaldunduz. Euskaldun heldu ez alfabetatuak, euskaraz alfabetatzen ziren bitartean, euskaraz ez zekitenek euskara ikasten zuten.

1978ko Konstituzioan oinarritutako Euskal Autonomi Estatutua 1979 onartu zenean Hez-kuntzako eskumenak zituen autonomia garatu zen, eta hiru sare antolatu ziren, Eskola publikoa, pribatu-kontzertatuak, eta Ikastolak. Gaztelania-rekin batera, Euskara, lehenaldiz historian, hiz-kuntza ofizial izendatu zuten. Euskararen Legeak egin ziren bai Euskadin, bai Nafarroan, eta des-berdintasunak desberdintasun, euskararen ira-kaskuntza eredu linguistikoen bidez antolatu zen, gurasoek euren seme-alabak eskolaratzean nahi zuten hizkuntza ikas zezaten. Denborak pasatu ondoren, gaur egun, indarrik gehien hartu duen eredua murgiltze eredua da. Iparraldean ere, oraindik onarpen ofizialik ez badu ere, pixkanaka euskararen ikaskuntza indartzen hasi zen, poliki-poliki, ikastolak, Seaskan bilduta, hedatuz.

Euskalduntze eta alfabetatze kanpainare-kin batera, materialen eta testuliburuen ekoiz-penaren gorakada handia eman zen. Argitaletxe berriak sortu ziren Erein, Elkar, Ibaizabal, euska-raz sortutako testugintzaren sasoi oparoa bide-ratuz. Iparraldean, Eskola Publikoetan, Ikas-Bik, frantsesezko testuliburuen euskaratzea bidera-tzen du eta, Ikas elkarteak, ordea, euskarazko material didaktikoa sortzen du.

Sistemaren kontsolidazioa 1990etik aurrera eman zen. Autonomiak egonkortu egin ziren, eta, Espainiako Gorteek Hezkuntzako Lege Nagusia onartu zuen, LOGSEk, aurre-rapen handiak ekarri zituen, baina Estatuari buruzko lotura handitu egin zen. Horren harira, Euskal Eskola Publikoaren Legea onartu zuen Euskadiko Parlamentuak. Honek, eskola, ikas-tola eta pribatuen ikastetxe sareak, Espainian zegoen eredura berdindu nahian, hiru lerro iza-tetik bira pasatzea erabaki zuen, publikoa eta pribatua/kontzertatua. Ikastola guztiak eskola publiko edo kontzertatu izatera pasatu ziren. Era berea, Eskola Publiko euskaldunaren alda-rrikapena indartu egin zen.

euskaraz idatzitako arlo guztietan eta ezagutza zientifikoa garatzen zituzten material didak-tikoak sortu zituzten. Orduan hasita, euska-rak, hizkuntza idatzi moduan, aldi desberdinak dituen hazkunde izugarria izan du XX. mendean zehar.

Mende erdian, 1937-1975, gaztelania izan zen hizkuntza bakarra eta derrigorrezkoa. Euskara, bitartean, galarazita egon zen. Hegoal-dean, Eskola Nazional Katolikoaren bidez, eus-kararen kontrako eraso bortitzak burutu ziren. Bi fase desberdintzen dira. 1950era arte, erre-presioa oso bortitza izan zen. 1950etik aurrera, euskal gizartea berrantolatzen hasi zen, isilpeko klandestinitatean, Etxe Eskolak eta ondoren, Ikastolak, antolatuz.

Bitarte honetan, etorkinen beste uholde bat etorri zen. Frankismo garai gogorrean gaz-telaniaren inposaketa osoa zen. Horrek, hainbat herritan, hizkuntza eta kulturaren iraulketa izu-garria sortu zuen, euskal munduaren ikuspena zeharo aldatuz. Ordura arte, euskal herritarra iza-teko abizenetan eta jatorrian jartzen bazen arda-tza, hamarkada hauetan egoeraren azterketa berriari erantzunez, ikuspegia guztiz aldatu zen, euskara ardatz bihurtuz, euskalduna eta euskal herritarra izateko. Aldaketa honek bere biziko garrantzia izan zuen euskal irakaskuntzari zego-kion arloan. Etorkinak eta etorkinen seme-alabak euskaldun izateko zegoen tresna eraginkorrena euskalduntzea zen, irakaskuntzaren eta eskola-ren bidez. Testuinguru honetan, Euskaltzaindiak 1968an, beharrezkoa zen euskararen batasuna adostu zuen, euskararen irakaskuntzarako onu-ragarri izan zena. Euskararen eta euskal kul-turaren loraldi honetan teorizazio eta metodo pedagogiko berritzaileak erabili ziren. Eskola frankistaren parean, eskola nazional euskalduna-ren eredua izan nahi zuen eskola aurrerakoia eta modernoa eraiki zuten ikastolek. Garai honetako irakaskuntza euskaraz eta Euskal Herriko eza-gutzan oinarritutakoa zen, curriculum nazionala bultzatuz.

Trantsizio garaiak, 1976-1990, euskaldu-nak alfabetatu, erdaldunak euskaldundu, erronka berriak. 1960. hamarkadan euskalduntzearen ardura eskolari egotzi zitzaion. Hasiera baten, Ikastolak ziren euskarazko irakaskuntzaren ardura hartuko zutenak, mugimendu indartsua sortuz, eta pixkanaka handituz. Metodologia

34 11~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

proposamen baino. Eta borondateak borondate, ez dira derrigorrezko. Hau-tua, politikoa da. Orain, hiru erakunde ofizialetan gaude banatuta Euskal Herriko biztanleok, Iparral-deko Kontseilua, EAEko Eusko Jaurlaritza eta NFE Nafar Gobernua. Iparralde-koek ez dute hezkuntzan konpetentziarik eta jen-dartea, euskarazko irakas-kuntza eskatzen ari den bitartean, ez dute baliabide euskaldun nahikorik, Ikas-tolak, eta Sare Publikoan Ikas-Bik, egoerari aurre egiteko. Beraz, ahalmen exekutiboa hegoaldeko bi autonomietan dago, eta,

oinarrizko adostasun politikoa beharko litzateke curriculum nazionalaren bidean. Helburua da Euskal Herriko lurralde osoarentzat lege bakar eta bateratua lortzea, euskal identitate soziokul-turalean oinarritua eta euskalduna, ezinbestean. Edo lege bakarra ezinezkoa bada, gutxienez hiru lurralde administratiboen artean lortutako adostasunean, euskaratik eta ikuspegi sozio-kulturaletik edaten duen curriculuma adostu behar da.

Mendearen azkenetan, euskaldunak, gazteak bereziki, elebidunak edo hirueledunak dira, euskara eta beste bi erdera ezagutzen dituzte. Euskaldunen kopuru osoa handitu egin da, baina ahozkotasuna urritu. Arazoa da, eus-kaldunak bai, baina euskal kulturan jantziak ote diren, gero eta curriculum autonomikoagoa jorratzen delako (Bilbao, Perez, Ezkurdia, 2000).

4) Ezagutzaren Iraultza, Unibertsita-tearen zereginaz, Ezagutzaren eta pentsa-menduaren eraikuntza euskaraz

Argien Garaian hasitako bidetik, ezagu-tzaren sekularizazioa hasi zenetik gaur eguneko ikuspegi zientifikoetara alde handia dago. Ibil-bide luze eta gogorra baina pixkanaka eraiki dena, batez ere unibertsitateen eskuetatik. Uni-bertsitatea lortzea, helburu eta aldarrikapen historikoa izan da Euskal Herrian, eta oso berandu eratu badira ere, gaur egun, zientzia

LOGSE legeak eta egokitzapen autonomi-koek curriculuma mar-katu eta planifikatu zuten. Curriculum nazionala eza-gutza ofizialaren isla da, ezagutzaren hautaketa bat. Eredu hauek mende-baldeko kultur eredu “uni-bertsal”-etik –ezagutza enpirikoen kasuan-, eta Estatu-nazioaren ezauga-rri nazionaletatik –Giza eta Gizarte Zientzien kasuan-, edaten du batik bat. Eredu hau aurrerapen tekno-zientifikoaren kontzeptuan oinarritua dago, eta bide horretan sartu ez diren kul-turak heriotzara kondena-tzen ditu, ez onartu eta ez ikusiarena eginez. Estatuaren kultura ofizialetik kanpo dauden beste kultura eta hizkuntzak, basatitzat hartzen dira modu sistematikoan: kultura aurreratu eta atzeratuen, landu eta ida-tzi gabekoen, hizkuntza nagusi eta basatien arteko diferentziak nabarmendu egiten dira komunitate intelektualean (Ezkurdia, 2004:42). “El saber popular está patologizado, al menos en comparación con el curriculum académico vigente, que se considera edificante y neutral. Sin embargo, el curriculum vigente no es nunca un ensamblaje neutral de saber. Se basa siem-pre en una afirmación de la autoridad cultural. (M.W. Apple 1996:130).

XX. mendearen azken hamarkadan, batez ere, harrotu da euskal curriculumaren aldarrikapena Euskal Herrian. Batzuk, propioa deitu dute, beste batzuk euskal curriculuma, edo euskal curriculum berezia. Eta, bada, Eus-kal Curriculumaren dimentsioa deiturikoa, ere. Hainbat proposamen landu dira, Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma EAE, 2006an, Euskal Herrietarako Curriculuma, Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma 236/2015 Dekretua EAE, eta Hezi Berri 2020, besteak beste. Hezi Berri da azkenean onartu eta betetzeko pro-posatu dena, Euskadirako Hezkuntza Lege nagusi bat egiten den bitartean. Proposamen guzti hauek Ikastolen Sarean eta Euskal Eskola Publiko batzuetan betetzen dira, baina ez dene-tan zeren Iparralde edo Nafarroan ez dira lege,

HELBURUA DA EUSKAL HERRIKO LURRALDE OSOARENTZAT

LEGE BAKAR ETA BATERATUA LORTZEA, EUSKAL IDENTITATE

SOZIOKULTURALEAN OINARRITUA ETA EUSKALDUNA, EZINBESTEAN

35 12~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

Euskal Unibertsitatearen egitasmoa, Leizao-laren eskutik. Hasteko Medikuntza Fakultatea sortu zuen, Erizaintza Ikasketak Medikuntza Fakultatean integraturik zeuden. Ikasketa Plana honakoa zen: Berrikuntzak, Euzkara Medikoa, Psikologia Medikoa eta Psikiatria. Ekimen hau bertan behera utzi zuen frankismoak.

Proposatutako ekimen guzti hauetan ira-kasgai gehienak gaztelaniaz eman ziren. Eus-kara hutsez arituko zen Unibertsitatearen lehen proposamena, 1973an sortzen da, Udako Eus-kal Unibertsitatearekin batera. Urte honetako udan antolatu zen, lehen aldiz, Udako Eus-kal Unibertsitatea. Honen helburua euskarazko eta euskal gizartearen beharretara egokituko den maila goreneko hezkuntza-erakundea sor-tzea izan zen. 2008tik, hainbat ekimen egiten dituen Euskal Unibertsitatearen aldeko Fun-dazioa da. Fundazioak euskalgintzako zortzi eragile biltzen ditu: Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK), Euskarazko Komuni-kazio Taldeak (EKT), Elkar Fundazioak, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak (EHIK), Ipar Hegoa Fundazioak (LAB sindikatuaren Ikas-keta Sindikaletarako Fundazioa), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Nazio Ezta-baida Guneak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Unibertsitateak Proiektu Akademikoa eta Hezkuntza Proiektua zehaztuta ditu, graduen eta graduondokoetan diseinuak prest daude.

Erdaraz eraikitako ezagutzak ez dio eran-tzuten Euskal Herriko ikuspegi soziokulturalean dauden oinarriei, eta horrek, baldintzatu egiten

du egiten den produkzio zien-tifikoa, hein handi batean.

b) Lorpenen garaiak: unibertsitate publiko eta pri-batuak

U N I B E R T S I T A T E PUBLIKOAK

UPV/EHU: Universi-dad del Pais Vasco – Eus-kal Herriko Unibertsitatea. 1960eko ekonomi bultzadari erantzunez, hainbat Fakul-tate sortzen dira, modu sol-tean Bilboko Unibertsitateari sorrera eman ziotenak, bes-teak beste, Enpresa eta Zien-tzia Ekonomikoen Fakultatea,

eta ezagutza zientifikoaren garaian bizi garen honetan, hainbat unibertsitate dago antolatua euskararen lurraldean. Ikerketa zientifiko-tek-nikoa ekonomi sistemaren oinarrian dago eta honek bere biziko indarra hartu du, ekonomian konpetitiboak izan ahal izateko. Mundu mailako ikerketa zirkuituetan sartu da Euskal Herriko gizartea, eta ibilbide horretan, unibertsitatean euskaraz ikasteko aukera dago. Gaur egun, ea Gradu guztiak euskaraz ikas daitezke uniber-tsitatean. Batzuetan, ez dago eskaintza osoa eta irakasgaiak tartekatu egiten dira, batzuk euskaraz eta besteak erdaraz ikasi daiteke. UPV-EHU-n ea Gradu guztiak ikas daitezke euskara hutsean.

a) Hasierakoa Aldarrikapenen garaia da.

XIX. mendean, aspaldiko aldarrikapenari segida emanez, 1866an, Nafarroako Dipu-tazioak Universidad Vasco Navarra sortzea proposatu zien beste euskal lurraldeetako Aldundiei, denen artean unibertsitate ofiziala lortzeko ahaleginetan. Azkenean aurrera egin ez zuenez, lurralde bakoitzean proposamen berriak egin ziren, batzuk aurrera joan ez zire-nak eta beste batzuk gauzatu egin zirenak. Haien artean, Gipuzkoan Oñatiko Unibertsita-teren Katedrak berrezartzeko eskaria, Araban, Gasteizko Unibertsitate Literarioa (1869-73), eta Bizkaian Bizkaiko Unibertsitate Katolikoaren eskaria (1870).

Euskal Herriko ezagutzei buruzko goi mailako ikasketak egiteko erakundearen beha-rrizan jabetuz, Eusko Ikaskuntzak I.º Kon-gresoa antolatu zuen 1918an, Apraizen hitzaldiaren bidez, Pro Universidad vasca-ren beharrizana plazaratu zen. Primo de Riveraren Diktadurak baldintza-tuta, isilpean geratu zen ekimena. Errepublika-rekin batera, 1931ean, Bilboko Udaletxeak bul-tzatuta Pro Universidad Vasca-ren aldeko batza-rra deitu zen. Azkenean, 1936ko abenduan, Euz-kadiko Lehen Autono-mia garaian gauzatu zen

ERDARAZ ERAIKITAKO EZAGUTZAK EZ DIO ERANTZUTEN

EUSKAL HERRIKO IKUSPEGI SOZIOKULTURALEAN DAUDEN

OINARRIEI, ETA HORREK, BALDINTZATU EGITEN DU EGITEN

DEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA, HEIN HANDI BATEAN

36 13~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

ez da, oraindik, oinarrizko hizkuntza, zabalkun-dea egiteko baino.

Hirurehun mila pertsonatik gora ikasi du UPV/EHU-n bere ibilbide historiko laburrean.eta kanpora begira dagoen Unibertsitate publikoa da. Aitzestapenen artean Nazioarteko Bikain-tasun Campusaren izendapena edo Shangaiko rankingean munduko 500 unibertsitate onenen artean aurkitzen da. Gaur egun, Ikerketa arloan dagoen unibertsitaterik indartsuena da, nazioar-teko ranking nagusienetan toki onak ditu, batez ere, irakaskuntza zientifiko-teknikoetan.

UPNA/ NUP: Universidad Pública de Navarra – Nafarroako Unibertsitate Publikoa. 1987an Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPNA, sortu zen Iruñan, Nafarroako Parlamen-tuak onetsita, eta unibertsitate tituluen eskaintza handitzea eta biltzeko asmoarekin. Bi campus ditu, bata Iruñan eta Tuteran bestea. Europako Unibertsitate Eremuari egokitu zen 2010ean eta Campus Iberuz partzuergoko kidea da, Errioxa, Lleida eta Zaragozako Unibertsitateekin batera, osatzen duten Bikaintasun Campusean biltzen da.

Unibertsitate honen helburua ikasketen eskaintza elebiduna ematea da, ibilbide luzea geratzen den arren. Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak jasotzen dituen datuen arabera, 2014-15 ikasturtean unibertsitatean matrikulatu ziren ikasleen % 27k baino gehiagok daki eus-karaz; % 14k baino gehiagok euskaraz zerbait daki eta % 50ek ez daki ezer. Euskaraz dakiten ikasleen kopurua etengabe handitzen joan da. Irakasleen %15ek gaitasuna du eskolak euska-raz emateko, %10ak euskaraz apur bat daki eta %75ek ez daki ezer. Irakaskuntzari dagokionez, titulazio bakoitzeko ikasleen euskarazko profil elebiduna indartzea izan da helburu nagusia.

Iparraldean, Baionako campusean Eus-kal Ikasketak eskaintzen dira. Bi unibertsitate frantses elkartzen dira, UPPA, Université de Pau et des Pays de l’Adour, Atlantiko aldeko Piri-niotako Unibertsitatearen atala, eta, Université Bourdeaux-Montaigne, Bordeleko Unibertsita-tearen atala. Euskal Ikasketen atala orain 30 urte ireki zen, izenak dionez, euskal eta euska-raz ikasten diren ezagutzak lantzeko. Gainera, Baionako unibertsitatean bost lizentzia ikasketa egin daitezke: Zuzenbidea, Frantses Filologia,

1955an, Medikuntza eta Zientziak Fakultateak. Ondoren, 1970eko Hezkuntza Lege Oroko-rrak hala aginduta, XIX mendean sortutako Eskola Tekniko eta Unibertsitarioak gehitu ziz-kion: Ingeniaritza Teknikoen Eskolak, Irakasleen Unibertsitate Eskolak, Merkataritza Eskolak, Erizaintza Eskolak.

Frankismoaren ostean, eta Euskal Auto-nomiaren Elkartearen antolaketa eman zen sasoi berean, Euskal Autonomi Estutua 1979an onartu zen, eta 1980an, UPV-EHU Unibertsi-tate publikoa sortzen da Bilboko Unibertsitatetik eratorrita. Ordura arte, goi mailako irakaskuntza ematen zuten hainbat zentro bilduz osatu zen Nautika Eskola, Ingeniaritza Goi Eskolan sar-tua, hiru lurraldeetan zeuden Enpresa Ikasketen Eskolak gaur egun, UPV-EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea osatzen duten zentroak dira. Era berean, hiru lurraldeetako Irakasleen Unibertsitate Eskolak, gaur egun Lurralde bakoi-tzeko Hezkuntza Fakultateak dira. Bilbon bertan ere, eta industriaren eskariei erantzun nahian, Ingeniari Industrialen Eskola sortu zen 1897an. Gaur egun UPV-EHUko Ingeniaritza Goi Eskola da, eta bere baitan hartzen ditu, ingeniariaren atal guztiak, Nautika Eskola, Mehatz eta Lan Publikoen Eskola, Ingeniari Industrialen Uniber-tsitate Eskolak.

UPV/EHU-ren Euskal Autonomia Elkar-teko hiru lurraldeetan hedatua dago, uniber-tsitaterik handiena da, 20 zentro ditu hiru campusetan banatuta. Bere helburuetan Euskal Herriko unibertsitate publikoa, denontzat erai-kia dela adierazten da. Izatez, Euskal Herriaren garapen ekonomiko, kultural eta soziala bultza-tzeko ezagutza sortu eta kudeatzeko asmoa du. Beraz, ikerketa, irakaskuntza eta berrikun-tza dira bere helburu nagusiak, hauek direlako garapen ekonomiko, soziala eta kulturalaren bultzatzaileak.

Euskarazko irakaskuntzari buruz, gaur egun, ea Gradu guztiak euskaraz ikasteko aukera eskaintzen da, eta matrikula kopurua, euskarazko lerroetan, urtez-urte handitzen doa. Master eta Berezko Tituluen atalean, ordea, euskaraz eskaintzen den irakaskuntza oso txikia da. Doktore tesiak euskaraz egiteko bekak eta diru laguntzak daude, baina oraindik euskara ez dago zabalduta arlo honetan. Berez, euskara irakaskuntza hizkuntza da, baina ikerketa arloan

37 14~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

MAISU-MAISTREN ETA IRAKASLEEN FORMAKUNTZARI BURUZKOAK

Alfabetatze unibertsalarekin batera maisu-maistren formakuntzak garrantzia hartu zuen. Moyano Legeak (1857) emandako arauan, Eskola Normala antolatzeko baimena eman zuen, eta Eskola Normalak antolatu zituzten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: lehenen-goa Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Ibilbide luzea eta gorabeheratsua dute Eskola Normalak, bai toki aldetik aldaketa asko, bai ikasketa plangintzen aldetik, gobernu eta sasoi ezberdinek markatu dutelako haien ibilbide curricularra. Gaur egun, Bolonia planaren ondo-rioz, Gradu mailako ikasketak dira eta uniber-tsitate publiko eta pribatuetan irakasten dira maisu edo maistra izateko graduak. Bestalde, Estatuak araututako titulua da, eta curriculuma guztiz ezarria Espainia edo Frantziako parla-mentuen aldetik. Gaur egunean, hezkuntzak dituen erronkak handiak dira, irakasleen alfabe-tatze berriak derrigorrez sartu beharko lirateke maisu-maistren formakuntzan.

5) Komunikazioaren Iraultza. Ezagu-tzaren gizartea

XX. mendean zehar, komunikazio tresnen asmaketaren eta zabalkundearen bidez irratia, zinea, telebista, telefonoa eta hainbat tresneria, komunikazio harreman guztiak aldatu dira. Era berean, mende amaierako urteetan, internet eta sare sozialen bidez komunikazioaren iraulketa osoa gertatu da.

Gaur egun, informazioaren gizarteak ez du zerikusirik XX. mende hasieran zegoen gizartearekin, nahiz eta orduan zeuden hainbat arazo, oraindik ere, konpondu gabe dirauten. Komunikazioaren iraultza dela eta, gero eta biz-korrago joango dira elkarren arteko komunika-zioak, baita komunikazioen kontrolak ere.

Ezagutzaren metaketa sistema ere aldatu egin da. Pertsona ez alfabetatuek burmuinetan antolatzen eta metatzen dute ezagutza, beraz ezagutzen dutena euren menpe dago. Idatzizko erregistroan, ezagutza kanpoko tresnen baten jaso eta metatzen denez, ezagutzaren kontrola, eliteen esku egon da historian zehar. Gaur egun, ezagutza ordenagailu erraldoietan metatzen da, enpresa pribatuen eskuetan dago eta merka-tuaren zerbitzura. Testuinguru honetan, mundu

Kontabilitatea, Ekonomia eta Euskal Ikasketak. Euskal Ikasketak bi unibertsitate horien artean eratu zituzten. Lizentzia Paueko unibertsitatea-ren ardura da, eta masterrak Bordeletik kudea-tzen dituzte. Hainbat harreman daude ipar eta hegoaldeko unibertsitateen artean, Akitania, Euskadi, Nafarroa europar erregioaren barruan ikerketak eta ikasketak partekatzeko hainbat ekimen eta elkar trukaketa dago.

UNIBERTSITATE PRIBATUAK

Deustuko Unibertsitatea. Industria Iraul-tzak eta burgesiak behar zituen formakuntza beharrizanei erantzuna emateko sortu zuten Bil-boko aberats batzuek -euren artean emakume bakarra, Casilda de Iturrizar, Epalzaren alargu-nak-. Bizkaiko Unibertsitate Katolikoaren eskaria (1870) bideratu zuten, zentro katolikoa izatea zen baldintzetako bat, eta zuzendaritza jesuitek hartu zuten. 1886an, ireki zituen ateak. 1916an Unibertsitate Komertziala ireki eta Bilboko eta Espainiako eliteak hezteko Unibertsitate bihurtu da, Unibertsitate pribatua. Gaur eguneko ikas-ketak Humanitate, Enpresa eta Gizarte Zientzie-tan du lidergoa unibertsitate honek eta hainbat irakasgai euskaraz eskaintzen ditu.

Universidad de Navarra, 1952an sortu zuen Escrivá de Balaguer OPUS DEI-ko buru zenak Iruñan. Unibertsitate pribatua da. Medi-kuntza arloan oso ezaguna den unibertsitatea, eliteak hezteko bideratuta dago.

Mondragon Unibertsitatea. 1997ean, Mondragon Unibertsitatea sortu zen, Gizarte ekimenak sortutako Unibertsitate pribatua, Mondragon Corporation elkartearekin lotuta, hiru kooperatiba hezitzaileak elkartuta sortu ziren: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta” S.Coop., MU Enpresagin-tza S.Coop. (ETEO) e Irakasle Eskola S.Coop. (HUHEZI). Gaur egun bi Fakultatetan eta Eskola baten elkartuta daude: Goi Eskola Politeknikoa, Enpresa Zientzien Fakultatea eta Hezkuntza eta Humanitate Fakultatea. 2011ean, laugarren fakultatea sortu zen, Basque Culinary Center. Unibertsitate honetan euskaraz ikasteko aukera bermatua dago.

38 15~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

gizakien erreakzioak. Ez dira arrazak baldintza-tzaileak, emozioak baino. Zazpi emozio des-berdintzen dira, eta horien artean indartsuena beldurra da. Beldurrari aurre egiteko bitartekorik indartsuena esperantza da. Gizarte mugimendu aldarrikatzaileetan esperantza da motorra eta horretan indartsu lan egin beharko dute euskal gizartea, euskaraz eta euskaldunen jatorrizko kulturan berreraikitzera doazen gazteek.

Emozioekin batera metodologiak aldatu behar dira. Talde txikietan eta ahal dela auzoe-tan kokatutako eskoletan ikasi behar du gaz-teak, inguru hurbilaren babesean eta naturarekin harremanetan. Kasuen azterketa, proiektuen eraikuntza edo ikerketan oinarritutako ikasketa bultzatu behar da, ikasleak bere ikasketa proze-suan parte hartze zuzena izan dezan.

Gaur eguneko eskolan, alfabetatze berriak bultzatu behar dira, idatzizkoak eta ikus-entzunezkoak, ahozkoari tokia kendu gabe. Horretarako pertsona guztiak elebidu-nak edo eleanitzak izan behar dute. Eskolak bultzatzen du, jadanik, horrelako heziketa, glo-balizazioaren aitzakiarekin, baina oraindik ez du euskara hizkuntza hegemoniaren aldeko pau-surik eman. Oraindik elebitasunean ditugu inda-rrak sartuta, eta beharrezkoa da, baina mundu mailako ekonomiari aurre egiteko, erdera anitz ezagutu behar dira. Hurbileko sentipen eta emozioen gainean eraikitzen da identitatea, gure identitatea, euskalduna, hegemonikoa iza-tera pasatu behar da. Euskal gizarteak ezagu-tzaren eraikuntza zientifikoa euskaraz egiteari ekin behar dio, ondoren erderetan zabalkundea egin daiten, gaztelaniaz, ingeleraz, frantsesez edo beste erdararen batez. Horra hor erronka. Euskaldun oso izaten jarraitzeko egindako lanari eutsi egin behar zaio, etorkizunari erantzun aproposak eman ahal izateko. Ildo honi jarrai-tuz, helburua da Euskal Herriko lurralde osoa-rentzat lege bakar eta bateratua lortzea, euskal identitate soziokulturalean oinarritua eta euskal-duna, ezinbestean. Edo lege bakarra ezinezkoa bada, gutxienez hiru lurralde administratiboen artean lortutako adostasunean, euskaratik eta ikuspegi soziokulturaletik edaten duen curricu-luma adostu behar da.

Etorkizun hurbilean, badirudi Estatu-na-zioarenak berea egin duela eta egun, ezagutzen dugun Europak, ere. Beraz, epe ertainerako etorkizuna, Erresistentziako identitateek sortu

mailako harremanak indartu dira, globalizazioa deituriko aldian. Globalizazioa, kontzeptu eko-nomikoa da, ez politikoa. Mundu mailako hiri-tartasuna aldarrikatzen bada ere, hiritartasuna Estatuarekin loturikoa da, eta momentuz ez du aldatzeko itxurarik. Mundu mailako hiritarrak, elite kosmopolitek osatutakoa da, eta ziberkul-tura da kulturaren azken joera.

Etengabeko aldaketan sartuak gara, sareetan antolatuta dagoen komunikazioa, goi-tik beherakoa izan daiteke, baina berdinen artekoa ere. Galdera da, mundu globalizatu honek, hiritar guztientzako tokia duen mundua den, ala, arrazoi desberdinagatik bazterturik dauden herritarrek tokirik antzemango duten mundua ote den. Bertakoaren eta globalaren arteko dikotomiaren adierazlea ote da. Ezagu-tza unibertsala ezagutzeko, partikularra ezagutu behar da.

XXI. MENDEAN, BI BERBAEtorkizunari begira jarriz gero, euskaraz

bizi den gizateriak, ekidin ezineko erronkak ditu, trantsizio berrietan zehaztuak. Euskal gizar-teak, XX. mendean aurrerapauso handia eman duen arren, oraindik ez du lortu bere buruaren jabe izatea. Erresistentziako identitatea hizkun-tza ardatz hartuta eraiki da eta alfabetatzeak duten garrantziaz mintzatu gara. Euskaldunak euskaldun izan behar du lehenik eta behin, eta horretarako euskarak izan beharko luke hizkuntza hegemonikoa Euskal Herri osoan, nahiz eta euskal hiztuna ele anitza izatea beha-rrezkoa den mundu globalari erantzun ahal iza-teko. Beraz, eskolak subjektu euskaldunak hezi behar ditu.

Pertsona euskaldunak, euskal lurraldea, kultura eta historia ezagutu behar ditu, tokian-tokiko ezagutzatik, ezagutza unibertsalera igaro behar da, modu progresiboan ezagutze-tan aurrera egiteko. Aurrera begira jarriz gero, curriculumaren aldaketa sakona egin behar da. XXI. mendeak, alfabetatze berriak behar ditu. Idatzizko alfabetatzeari ikus-entzunezkoa gehitu beharko dio curriculumak. Bestalde, emozioe-tan eta sentimenduetan oinarritutako ikasketak bultzatu behar ditu. Espazio berriak aurkitu eta diseinatu behar dira emozioak eta sentimen-duak elkar trukatzeko. Neurozientziak ondo erakutsi du emozioek menperatzen dituztela

39 16~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

identitateek sortuko duten elkarte berrian, hizkuntzek garrantzia izango dute.

A i p a t u t a k o e k i n batera, Emakumearen, Adin Txikikoen eta Natu-raren aroa aldarrikatzen duten mugimendu berriek eragina izango dute etor-kizuneko gizartean. Mugi-mendu sendoak dira alfabetatzeari eta sareei esker indartsu ari direnak. Batetik, Feminismoaren ekarpenak erakunde libe-ralen bukaera adierazten dute, sistema berriaren gizarte harremanen iraul-keta bideratuz. Alda-keta benetakoa, sakona

da, zibilizazioaren muinetara zuzendua, zeren hetero patriarkalismoaren ordezko sistema erai-kitzean, berdintasunean eta askatasunean oina-rritu behar da. Joera berrietan, ekologismoan eta feminismoan dauden hainbat elkargune gogoan hartuta eko-feminismoa planteatzen da etorkizuneko ikuspegi modura. Gainera, eko-logismoaren eta Ama Lurraren zainketa eska-tzen duten mugimendu berrien artean, Adin Txikikoen mugimenduak ageri dira, euren bizi etorkizuna aldarrikatuz. Hauen artean, indartsu sortu dira Greta Thunbergerren lidergopean, kutsaduraren ondorioz, klima aldaketaren kon-trako aldarrikapenak. Kasu honetan ere, sareak ezinbesteko tresna bihurtu dira deialdien eta aldarrikapenen zabalkunde eta atxikipenean. Horrelako mugimenduek kontzientzia hartzeko oso onak dira, eta gazteen kohesioa bultzatzen dute. Mugimendu hauen muinean, emakume zein gazte alfabetatuak aurkitzen ditugu, ezagu-tza zientifikoa irizpide dutenak, eta etorkizunean aurre ikusten diren arazoei erantzuna ematen diote.

Mugimendu guzti hauetan, konektibita-teari esker mugitzen dira. Zibernetikak, komu-nikazio modu eta tresna berriak baldintzatuko dute etorkizuneko gizartea, maila pertsona-lean zein kolektiboan. Gizartean eragile diren mugimenduen harremanak eta antolaketak ere aldaketak jasoko ditu, azken joerako 5Garen zabalkundearen bidez, esaterako, sareak

dituzten egoera berriei erantzunetan dago. Hauek dituzten ezaugarri eta potentzialitateetan oinarri-tutako Europa berria erai-kitzeko aukera dago, Giza Eskubideetan eta europar kultura zaharrean oinarri-tua.

Ikuspegi berrien artean, Europa Berriari atea ireki behar zaio. Castellsen esanetan (2019), Estatuen eta merkatuen Europa kri-sian dago: “Los estados nacionales han sido supe-rados por la historia. Solo se puede reconstruir el proyecto europeo basado en las naciones resisten-tes. La crisis proviene del fallo en la creación de identidad europea. Vivimos una crisis de identidad del todo vale. La identidad europea no molesta, pero no es fuerte. Las naciones siguen fuertes, más aún, las locales”. Europar Identitate proiektu honek, balore handia du desberdintasunaren eta bazterketaren kulturak gainditzeko, eta kultura berriak balio berrietan eraikitzeko aukera ematen duelako. Sentimendu eta emozioetan oinarrituta dauden tokian-tokiko identitateak, eguneroko hurbiltasunean elkarre-kin bizi diren pertsonez osatuak, dira indartsu daudenak. Hauekin batera, Europar balio histo-rikoetan, askatasunean eta eskubideetan oina-rritutako identitate ahula indartuko da, etorkinak bertakotzean eraiki dituzten identitate berriak, gogoan hartuta. Horiek izango dira Europa berriaren identitatea osatuko dutenak. Euskal Herrian, XX. mendean, euskal gizateriaren parte batek garatu duen erresistentziako identitatetik abiatuta, XXI. mendean indartze eta zabaltze prozesua emateko aurre ikusten diren baldin-tzak indartsu daude.

Europa honek identitate berria eraiki beharko du, sentimenduetatik abiatuta eta euro-par lurraldean bizi diren biztanle guztiak, berta-koak zein etorkinak eta bertan jaiotako haien seme-alabak, europar hiritarrak eginaz. Proiektu honek ez du zerikusirik, gaur egun, ezagutzen dugun eta merkatuan oinarritua dagoen Euro-par batasunaz. Europa berrian erresistentziako

EUSKARAK HIZKUNTZA HEGEMONIKOA IZAN BEHAR

BADU, EZAGUTZA ZIENTIFIKOAREN ERAIKUNTZA EUSKARAZ EGIN

BEHARKO DA, ETA ZABALKUNDEA, ERDERETAN

40 17~17. EUSKALDUN IZATETIK ELEBIDUN IZATERA: EUSKALDUNTZEAREN ARDURA. GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

BIBLIOGRAFIA

APPLE, W. Michael: Politica cultural y educación. Morata: Madrid. 1996.

AZURMENDI, Jose: “Irakaskuntza eta pentsamendua Eus-kal Herriko historian” in INTXAUSTI, Joseba: Euskal Herria. Historia eta Gizartea, I, Lankide Aurrezkia: Donostia. 1985. 357-386.

BILBAO, Begoña: Kultura Erreferenteak Oinarrizko Hezkun-tzako Curriculumean. Leioa: UPV/EHU. 2002.

BILBAO, Begoña; EZKURDIA, Gurutze; PEREZ, Karmele: Euskal curriculuma ala euskal dimentsioa curriculumean? Donostia: Utriusque Vasconiae. 2004.

BOURDIEU, Pierre: La dominación masculina. Anagrama. 2006.

PEREZ, Karmele; EZKURDIA, Gurutze; BILBAO, Begoña. “Euzko ikastolen andereñoen formazioa eta eskola-prak-tikak”. In. BILBAO, Begoña; EZKURDIA, Gurutze; PEREZ, Karmele; CHUECA, Josu. Emakumeak hitza eta bizitza. Bil-bo: EHU-Argitalpen Zerbitzua. 2012. 45-76.

CASTELLS, Manuel: “Globalizacion e identidad”, Quaderns de la Mediterrània, 11-20, ISSN: 1577-9297, nº 5, 2005, pp.11-20.

CASTELLS, Manuel: “Europa en crisis”. Conferencia en UPV/EHU, 11-VI-2019. https://www.ehu.eus/es/-/-uniber-tsitateak-inoiz-baino-gehiago-izan-behar-du-unibertsitate-

CUBERO, Mercedes: “La influencia de la cultura en la cogni-ción: sobre la diversidad de los modos de pensamiento ver-bal. The influence of culture incognition: About the diversity of modes of verbal thinking. ”Journal, Cultura y Educación, Culture and Education, Volume11, 1999-Issue 4. Published online: 27 Feb 2014.

DÁVILA, Pauli: La profesión del Magisterio en el País Vasco. 1875-1930. Leioa: UPV/EHU. 1993.

EZKURDIA, Gurutze: Identitatea, ingurunea eta curriculuma. Leioa: UPV/EHU. 2004.

GUIBERT, Esther. Historia de la Escuela Normal de Navarra (1831-1931). Pamplona: Ed.Institución Principe de Viana.

IZTUETA, Paulo. Euskal Irakaskuntza Autonomi Aroan 1983-1994. Donostia: Utriusque Vasconiae. 2000.

LANDETA, Eduardo. “El bilingüismo en la enseñanza Inter-nacional y en Euzkadi”, In: Askoren Artean: El bilingüismo y la educación. Madrid: Espasa-Calpe. 1932. 35-52.

MURUA CARTON, Hilario: La formación de Magisterio en Gipuzkoa, 1936-1975. Biblid: 2008, 16, pp. 241-267.

REKALDE, Itziar. Escuela, educación e infancia durante la Guerra Civil en Euskadi. Salamanca: Ediciones Universidad de Salamanca. 2001.

ZABALETA, Iñaki; GARMENDIA, Joxe; MURUA, Hilario: Al-fabetización en euskara en las escuelas rurales del País Vas-co (1900-1939). Historia y Memoria de la Educación, nº 7 (2018): 191-233.

hiritarren partehartzea, erabakiak hartzea, eta beste zenbait antolaketa bideratuko ditu demo-krazia hurbilago eta parte hartzaileagoa izan dadin. Era berean, gizartearen eta pertsonen kontrola areagotu egingo da.

Ezagutzaren askatasuna ere ezinbeste-koa da. Inoiz baino unibertsitate indartsuagoa behar dugu, bertan arlo guztietako ikerketa zientifikoa bultzatuz, ezagutza hedatzeko eta sustatzeko, eta konfiantza ematen dio etor-kizunari, sormena eta berrikuntzak bidera-tzeko. Trantsizio garai honetan, teknologian eta ikus-entzunezkoetan pertsona adituak behar dira, baita filosofian eta giza zientzietan ere.

Bestalde, ezagutza eta pentsamendua estatuen hizkuntzetan garatzen da, gazteleraz, frantsesez, edo ingeleraz. Gaur egun uniber-tsitateetan dagoen intelligentsia, ez da, gehie-netan, euskaraz ari. Ahula da. Historian zehar gure pentsamendua hizkuntza arrotzetan idatzi bada ere, oraingoz erderetan argitaratzen dira ikerketa emaitzarik gehienak. Honetan ere alda-keta bideratu behar da, euskarak hizkuntza hegemonikoa izan behar badu, ezagutza zien-tifikoaren eraikuntza euskaraz egin beharko da, eta zabalkundea, erderetan.