1

Click here to load reader

EUSKARA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

TERRIBLE GGGGG

Citation preview

Page 1: EUSKARA

EUSKARA

Euskara, edo bere era arruntetan esanda, euskera, eskuera edo üskera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herrialdeetan hitz egiten da. Euskal mugetatik at, gure mintzaira, Nafarroa Beherearekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean entzun dezakegu (adibidez, Olorueko kantonamenduko Eskiula edo Jeruntzeko herrietan). Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek baino gehiago kontserbatu ala berreskuratu dute, mundu zabalean ezarririk dauden Euskal Etxeei esker. Oro har zazpiehun milatik gora lagunek hitz egiten duten mintzaira dugu.

Euskara hitzaren jatorria, agian, antzinako *enautsi euskal aditzatik etor liteke, gaur egungo esan aditzaren esanahiduna eta bizkaitar esan aditzaren jokabidean kontserbatzen dena, adibidez, dinosta aditzan (batueraz, esaten dit). *Enautsi aditzari -(k)ara atzizkia gehitzean *enauskara hitza sortuko zen ("esateko era", "mintzatzeko era"), geroago, mendeak aurrera joan ahala, fonetikoki aldatzen joango zena, egungo euskarazko era estandarra (*enauskara>*enuskara>euskara) eta baita arestian aipatutako era arruntak sortaraziz.

Euskara edo zehazki esanda protoeuskara, filologo gehienen aburuz, indoeuropar hizkuntzen hedapena gertatu baino lehenago (K.a. III. ala V. milakadan), Europan existitzen zen eurasiar talde zahar bateko partaide zen. Halaber, Pirinioaldean emaniko protoeuskal mintzairaren finkapena, iberiar penintsulara heldutako iberierarena baino lehenagokotzat jotzen da.

Berriki aurrera eramandako ikerlan arkeogenetikoek, azken glaziazio haundiaren ondoren