22
EUSKARA PLANAK: ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK Sarrera Artikulu honen helburua saltoki handi bateko ohiko euskara plana azaltzea da. Horretarako, funtsean, hainbat esperientzia bildu, eta artikulu hau osatu da euskara planen gako nagusiak erakusteko asmoz, modu praktikoan betiere. Enpresaren datuak 1 : Izena: Merkel-Barakaldo hipermerkatua Udalerria: Barakaldo Jarduera: salmenta eta banaketa Langile kopurua: 180 Euskal hiztunak: %20 Bezeroak: Bilbo Handiko eskualdekoak Enpresaren antolaketa: o Gerentzia o Bulegoak (Giza Baliabideak, Kontabilitatea, Publizitatea, Informatika, Sistemak eta Logistika dira atal nagusiak) o Saltokia Aurrekariak. Merkel-Barakaldok 14 urteko ibilbidea du, eta Boulevard Merkataritza Gunean dago kokatuta, beste hainbat saltokirekin batera. Merkel-Hispania S.A.ko kide da. EAEri dagokionez, hiru lurraldeetan hainbat establezimendu zabalik ditu. Establezimendu hauek guztiek zenbait jarduera zentralizaturik dituzte Merkel-Hispanian. Horrek bitariko ondorioak dakartza: zenbait esparru lantzerik ez izatea, eta, aldiz, beste batzuk landu bai, eta emaitzak, gainera, EAEko lurralde osorako izatea. Merkel-Barakaldon euskarak izan duen presentzia oso txikia izan da, eta bezeroei ongi- etorria emateko errotuluetara mugatu izan da gehienbat. Hala eta guztiz, arian-arian euskara beren establezimenduetan eta jardueran integratzeko premia igartzen hasiak dira: Gero eta gehiago direlako beren erosketak egiterakoan euskaraz eskatzen duten bezeroak. Halaxe erakusten dute Merkeleko inkestek, gainera. Izan ere, 2001eko datuen arabera, Bilbo Handiko eskualdeko euskal hiztunak 140.000 inguru ziren. EAEko beste lurraldeetako establezimenduetan, Merkel hipermerkatuak euskara planak bideratzen hasiak direlako presentzia eta erabilera areagotzeko. Boulevard Merkataritza Guneak berak ere hainbat ekintza bideratu dituelako errotulazioan, publizitatean, bezeroekiko harremanetan eta irudian, oro har, euskararen presentzia bermatzeko. Marka nagusiak ere joera berbera erakusten ari direlako. EAEko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuak 2 ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz nahi hizkuntzan, jasotzeko eskubidea aitortzen dielako bezeroei, eta, ondorioz, hipermerkatuak ere hori bermatu beharra daukalako arian-arian. 1 Asmatutako enpresa bati dagozkio. 2 6/2003 Legea (2003ko abenduaren 30eko EHAAn; 254. zk.a). Aurrerantzean, Kontsumitzaileen Estatutua izendatuko dugu

EUSKARA PLANAK: ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK · o Halaber, bultzagarri gisa, GGBBetako langile hauei sistema eragileak nahiz ofimatikako programa estandarrak, euskaraz instalatzeko modua

  • Upload
    others

  • View
    12

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

EUSKARA PLANAK: ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK Sarrera Artikulu honen helburua saltoki handi bateko ohiko euskara plana azaltzea da. Horretarako, funtsean, hainbat esperientzia bildu, eta artikulu hau osatu da euskara planen gako nagusiak erakusteko asmoz, modu praktikoan betiere. Enpresaren datuak1:

− Izena: Merkel-Barakaldo hipermerkatua − Udalerria: Barakaldo − Jarduera: salmenta eta banaketa − Langile kopurua: 180 − Euskal hiztunak: %20 − Bezeroak: Bilbo Handiko eskualdekoak − Enpresaren antolaketa:

o Gerentzia o Bulegoak (Giza Baliabideak, Kontabilitatea, Publizitatea, Informatika,

Sistemak eta Logistika dira atal nagusiak) o Saltokia

Aurrekariak. Merkel-Barakaldok 14 urteko ibilbidea du, eta Boulevard Merkataritza Gunean dago kokatuta, beste hainbat saltokirekin batera. Merkel-Hispania S.A.ko kide da. EAEri dagokionez, hiru lurraldeetan hainbat establezimendu zabalik ditu. Establezimendu hauek guztiek zenbait jarduera zentralizaturik dituzte Merkel-Hispanian. Horrek bitariko ondorioak dakartza: zenbait esparru lantzerik ez izatea, eta, aldiz, beste batzuk landu bai, eta emaitzak, gainera, EAEko lurralde osorako izatea. Merkel-Barakaldon euskarak izan duen presentzia oso txikia izan da, eta bezeroei ongi-etorria emateko errotuluetara mugatu izan da gehienbat. Hala eta guztiz, arian-arian euskara beren establezimenduetan eta jardueran integratzeko premia igartzen hasiak dira:

• Gero eta gehiago direlako beren erosketak egiterakoan euskaraz eskatzen duten bezeroak. Halaxe erakusten dute Merkeleko inkestek, gainera.

• Izan ere, 2001eko datuen arabera, Bilbo Handiko eskualdeko euskal hiztunak 140.000 inguru ziren.

• EAEko beste lurraldeetako establezimenduetan, Merkel hipermerkatuak euskara planak bideratzen hasiak direlako presentzia eta erabilera areagotzeko.

• Boulevard Merkataritza Guneak berak ere hainbat ekintza bideratu dituelako errotulazioan, publizitatean, bezeroekiko harremanetan eta irudian, oro har, euskararen presentzia bermatzeko.

• Marka nagusiak ere joera berbera erakusten ari direlako. • EAEko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuak2 ondasun eta zerbitzuei

buruzko informazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz ─nahi hizkuntzan─, jasotzeko eskubidea aitortzen dielako bezeroei, eta, ondorioz, hipermerkatuak ere hori bermatu beharra daukalako arian-arian.

1 Asmatutako enpresa bati dagozkio. 2 6/2003 Legea (2003ko abenduaren 30eko EHAAn; 254. zk.a). Aurrerantzean, Kontsumitzaileen Estatutua izendatuko dugu

Gauzak horrela, Merkel-Barakaldoko gerentziak euskara planei, legezko alderdiei eta dirulaguntzei buruzko informazio zabala jasotzeko aukera izan zuen aholkulari baten eskutik, doan eta batere konpromisorik gabe, Eusko Jaurlaritzak antolatutako LanHitz kanpainaren bitartez. Horrekin batera, bere hizkuntza-egoerari buruzko diagnostikoa egin ahal izan zuen: Asmoa, lehen-lehenik, Kontsumitzaileen Estatutuak finkatutako betekizunak zenbateraino betetzen ziren jakitea zen. Bigarrenik, lortzeko eskura zeuzkaten gainerako helburuak begiz jotzea. Horrekin guztiarekin, euskara plan bati ekitea baloratuko zuten. Lan-urratsak. Bai diagnostikoa egiteko, bai euskara planaren bitartez hobetu zitezkeen alderdiak identifikatzeko, EME laguntza-koadroa eta haren Eskuliburua erabili ziren: EME laguntza-koadroak Kontsumitzaileen Estatutuak finkatutako betekizunak jasota zituenez, haien egoera zertan zen aztertu zen. Hori errazteko, berariaz prestatutako aplikazio informatikoa erabili zen. Gainerakoan, euskara plana egiteko eman beharreko pauso metodologiko nagusiei zegokienez, berau PDCA zikloko urratsei jarraiki egingo zela azaldu zien aholkulariak, ziklo horixe bera darabiltelako enpresek kalitatearen, ingurumenaren, lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketan nahiz etengabeko hobekuntzako prozesuetan oro har. Hortaz, PDCA zikloari jarraiki, honako hauek izan ziren euskara plana egiteko aurreikusi ziren urrats orokorrak:

Planifikatzea (Plan). Ekimena planifikatu beharra zegoen, beste edozein alorretan bezalaxe. Esan bezala abiapuntua jakiteko diagnostikoa egin behar zen. Horren emaitzekin eta helburuak identifikatu ostean, nork, zer, nola, zein baliabidez, etab. jasoko zen urte anitzeko planean. Halaber, plan nagusi hori urtez urteko ekintza planetan aletuko zen.

A P C D

Gauzatzea (Do). Fase honetan urteko helburuak lortzeko

aurreikusitako ekintzak (trebakuntza-saioak, bilerak, laguntzak, etab.) gauzatu edo inplementatu egingo ziren, urte horretako kudeaketa planean jasotakoari jarraiki. Halaber lortutako mailari iraunarazteko sistematizazio-adierazleak (edo hizkuntza-irizpideak) landuko ziren.

A P

C

D

Emaitzak neurtzea (Check). Kontsumitzaileen Estatutuak

finkatutako betekizunak zenbateraino ari ziren betetzen zehaztea zen fase honen muina. Ebaluazio hori urtez urte eta plan osoa amaitutakoan egingo zen. Koordinatzailea eta euskara batzordea izaten dira, kasuan kasu, eginkizun horren arduradun nagusiak. Lan horretarako adierazleak erabiltzen dituzte.

A P D C

Doitzea (Act). Ebaluazioan antzemandako hutsuneak eta desbideraketak aztertu eta ekintza zuzentzaileak ezarriko ziren, hala egokituz gero. Berrikuspena urtetik urtera egin eta hurrengo kudeaketa planean jaso daiteke, edota plangintza-aldi batetik bestera.

P A

C D

Euskara planean landuko diren helburuak begiz jotzerakoan, garrantzitsua zen enpresak hausnartzea zein zen helburu bakoitza lortzeak berari eskatzen zion ahaleginaren nolakoa. Merkel-Barakaldoren kasuan plangintza-aldi honetan, batik bat Kontsumitzaileen Estatutuak finkatutako betekizunak arian-arian lortzea lehenetsi zen. Horiek landu ostean, bigarren plangintza-aldi batean, beste helburu batzuei ekingo zitzaiela aurreikusi zen. Plangintza-aldi hau abian jartzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko Merkel-Barakaldok Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) laguntza izan zuen. Hain zuzen, diagnostikoa, urte anitzeko plana, urteko plana eta ebaluazioa egiterakoan, HPSk landutako aplikazio informatikoak erabili ziren. Horiez gain, diru-laguntza ekonomikoa eta bestelako laguntza osagarriak ere (agiri- eta terminologia-banku telematikoak, prestakuntza, aholkua, etab.) izan zituen erakunde horren eskutik. Markel Barakaldok, bestalde, aholkularitza-enpresa kontratatu zuen euskara plana diseinatu eta gauzatzen nahiz dinamizatzen laguntzeko; hori guztia aurrerago gertatu zen: diagnostikoa egin, helburu posibleak begiz jo, prozesuan aurrera egingo zela erabaki, eta lantalde bat eratu ondoren hain justu ere.

PLANIFIKAZIO-FASEA: DIAGNOSTIKOA Sarrera Edozein ekimen planifikatu abian jartzeko, lehen pausoa abiapuntuko egoera zein den deskribatzea da. Merkel-Barakaldoren kasuan, diagnostiko hau LanHitz kanpainako aholkulariaren laguntzaz eta berariazko aplikazio informatikoa baliatuz egin zen, horretarako zenbait bilera eginez. Enpresako solaskide kualifikatuak izan ziren informazio zehatza eman zutenak; eta gerentziak berak ere parte hartu zuen. Gerora, kide hauek, gehi beste batzuk, lantaldea eratu zuten euskara plana abian jartzeko. Diagnostikoa ─Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) jasotako itemei jarraiki─ baliagarri izan zen, besteak beste, garai hartan euskara zertan eta zenbateraino erabiltzen zen jakiteko; baita zer lortu nahi zen aurrenekoz begiz jotzeko. Merkel-Barakaldoren Irudia, Kanpo Harremanak (bezeroak) eta Barne Harremanak aztertu ziren, hurrenez hurren. Galdeketa EMEko 2. mailako itemei jarraiki egin ziren. Hizkuntza-egoeraz ez-ezik, lan hori egiten zuen langile(ar)en hizkuntza-gaitasunaz ere galdetu zen, hala zegokionean; baita helburu hori lantzeak enpresari eskatzen zion ahaleginaren nolakoaz ere. Ondoko koadroetan, labur-labur, Merkel-Barakaldoko diagnostikoaren datu nagusiak daude. Erabilitako koloreen eta gainerakoen esanahia hauxe da:

Dena gaztelaniaz Elementu batzuk euskaraz edo ele bietan Elementu gehienak euskaraz edo ele bietan Ez dago: enpresa horretan ez dago horrelako itemik Ez dagokio: item hori egon badago; hainbat arrazoi tarteko, ezin da landu

1. Ardatza: Merkel-Barakaldoren Irudia eta Komunikazioa:

EME 1. maila EME 2. maila Egoera Hizk. Gait.

Ahalegina Oharra

− Kanpo errotulazio finkoa (errotulu nagusia, norabidezkoak, aparkalekukoak, etab.)

− Ertaina Konts. Estatutuaren 38.2.a) art.

− Kanpo errotulazio aldakorra (publizitatea, eskaintzak, etab.)

− Ertaina Konts. Estatutuaren 38.2.a) art.

− Harrera-gune eta saltokiko errotulazio finkoa (sekzio-izenak, kutxak, segurtasunezkoak, etab.).

− Bulegoetako errotuluak

− Ertaina Konts. Estatutuaren 38.2.a) art. Bulegoetako errotulu korporatiboak

− Harrera-gune eta saltokiko errotulazio aldakorra (eskaintzak, tarifak, bezeroentzako oharrak, etab.)

− Ertaina Konts. Estatutuaren 38.2.a) art.

− Errotulazio finkoa osagai higikorretan (lan-arropak, autoak, etab.)

− Ez da landuko. Lehenesten ez

− Papeleria eta zigiluak − Ez da landuko. Lehenesten ez

o Hizkuntza-

paisaia eta irudi korporatiboa

− Webgunea − Ez da landuko. Lehenesten ez

− Marketinga eta publizitatea (komunikabideetan, kalean, etxez etxekoan)

− Ertaina Merkel kateko beste hipermerkatu batzuekin batera

− Irudi Korporatiboaren osagaiak Ez dagokio

Zentraletik lantzen dira

o Harrera − Harrera-hizkuntza (aurrez

aurrekoa eta megafonia)

Ez (2/6) Altua Konts. Estatutuaren 38.2.a) eta 40. art.

Azalpena: 1. Ardatza: Irudia eta Komunikazioa

o Errotuluak, oharrak, eta oro har jendeari zuzendutako jakinarazpenak gaztelaniaz zeuden. Euskaraz eta gaztelaniaz egotea zen helburua (Kontsumitzaileen Estatutuaren 38.2.a) art.). Errotuluetako batzuk zerbitzu zentraletatik bideratzen ziren, eta Merkel-eko beste hipermerkatu batzuk aldatzeko eskatua zuten.

o Publizitatea, etxez etxekoa bereziki, gaztelaniaz egiten zen. Eskualdeko beste hipermerkatuekin batera egiten zen. Panel handietako publizitatea gaztelaniaz zen.

o EAEko komunikabideetarako publizitatea gaztelaniaz zen. Zerbitzu zentraletatik bideratzen zen.

o Megafonia bidezko mezuak gaztelaniaz egiten ziren o Harrera nagusian 6 langile aritzen zirelarik, lehen hitza gazteniaz egiten

zen. Euskal hiztunak bi ziren.. Bezeroari nahi hizkuntzan aritzeko aukera ematea helburutzat jo zen (Kontsumitzaileen Estatutuaren 40. art.).

o Saltokitik at, bulegoetako errotulu korporatiboetan eragiteko modua ere bazegoen: Merkel-eko EAEko beste zenbait establezimentuk horiek egokitzeko eskaria luzatua zieten enpresako zerbitzu zentralei.

2. Ardatza: Merkel-Barakaldoko Kanpo Harremanak

EME 1. maila EME 2. maila Egoera Hizk. Gait.

Ahalegina Oharra

− Idatzizko dokumentazioa (fakturak, tiketak, aurrekontuak, inprimakiak, eredu ofizialak, atxikipen-kontratuak, araupeko kontratuak, etab.)

Ez 5/20

Handia o Bezeroak

− Ahozko harremana (Kutxazainak, sekziotako saltzaileak, bezero-arreta, etab.)

Ez 10/40

Handia

o Produktua/zerbitzua − Fitxa teknikoa, enbalajeak, bermea, etiketak, etab.

Handia Itzulpen bidez

− Idatzizko harremana − − Ez da

landuko. Lehenesten ez

o Hornitzaileak

− Ahozko harremana − − Ez da landuko. Lehenesten ez

− Ahozko harremana − − Ez da landuko. Lehenesten ez

o Finantza-entitateak

− Idatzizko harremana − − Ez da landuko. Lehenesten ez

− Udala − − Ez da landuko. Lehenesten ez

− Foru Adundiak − − Ez da landuko. Lehenesten ez

− Eusko Jaurlaritza − − Ez da landuko. Lehenesten ez

o Administrazioa

− Estatuko administrazioa − − Ez da landuko. Lehenesten ez

o Bestelako kanpo harremanak

− Taldeko enpresak − Bestelakoak

− − Ez da landuko. Lehenesten ez

Azalpena: 2. Ardatza: Kanpo Harremanak

o Bezeroekiko harremana gaztelaniaz bideratzen zen gehienetan, nahiz eta euskaraz egiten zuten erostunek gorantz egin. Hortaz, eskaerari erantzun beharra zegoen, baita legezko betekizunei ere. Bezeroarekin harreman gehien zuten guneak begiz jo ziren (kutxak, gasolindegia, arrandegia,…) eta bertako langileen hizkuntza-gaitasunaz, lan-harremanez, lan-txandez eta bestez jakiteko azterketa xeheagoa egitea aurreikusi zen aurrerago.

o Produktuei lotutako alderdietan eragitekotan, saltokian bertan egindako salneurri-tiketak lantzea begiz jo zen: apaletakoetan nahiz produktuei itsatsitakoetan (pisuka saldutako produktuak, etab.).

o Merkel Txartelak ere bazeuden, eta zuten hizkuntza-aukerarik eskaintzen.

o Gainerako kanpo harremanak ez ziren oraingoz landuko.

3. Ardatza: Merkel-Barakaldoko Barne Harremanak (laburpena)

EME 1. maila EME 2. Maila Egoera Hizk. Gait. Ahalegina Oharrak Errotulazio txikia (etiketak, horma-irudiak

− Ez da landuko. Lehenesten ez

o Lanari lotutako hizkuntza-paisaia

Laneko segurtasuna. Lan arriskuen prebentzioa

− Ele bietan

Pertsonen administrazioa: nomina, ordutegi-kontrola, etab.

Bai (2/6) Ertaina Inprimakiko hizkuntza soilik landuko da. Zerbitzu zentralak.

Informazioa: iragarki-taulak, intraneta, etab.

Bai (2/6) Itzulpen bidez ele bietan egin daiteke. Giza Baliabideetan.

o Pertsonen Kudeaketa

Pertsonen kudeaketa: protokoloak, barne-txostenak, kontratuak, etab.

Ez da landuko. Lehenesten ez

o Laneko Prestakuntza Prestakuntza orokorra eta berariazkoa

− Ez da landuko. Lehenesten ez

o Baliabide Informatikoak Software estandarra Berariazko softwarea Produkziozko makinen softwarea

− Bai (2/6) Softwarea estandarra Giza Baliabideetako euskal hiztunei bakarrik.

o Komunikazio horizontala eta bertikala (ahozko harremana)

Ohiko hizketak Lan-bilerak Bilera orokorrak

Ez da landuko. Lehenesten ez

o Kudeaketa-sistemak Kalitatea, arriskuen prebentzioa eta ingurunea

Ez da landuko. Lehenesten ez

− − Ez da landuko. Lehenesten ez

− − Ez da landuko. Lehenesten ez

o Estrategia/kudeaketa orokorra Antolaketa eta estrategia Araudi-

esparrua Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa

− − Ez da landuko. Lehenesten ez

Azalpena. 3. Ardatza: Barne Harremanak

o Lehentasunak bezeroari begirakoak baziren ere, barne harremanetan euskararen presentzia areagotzeko aukera batzuk identifikatu ziren.

o Giza Baliabideen (GGBB) atalean baziren bi euskal hiztun, jakinarazpen orokor-erabilienetan arian-arian euskara erabiltzea posible egin zezaketenak. Pertsonen Kudeaketan, ─nominak, kotizazioak, kasu─ dokumentu asko zerbitzu zentraletatik bideratzen ziren. Hala ere, gorago esan bezala, horietan ere euskarari presentzia bermatzeko eskaria luzatua zegoen Merkel-eko beste establezimendu batzuetatik.

o Halaber, bultzagarri gisa, GGBBetako langile hauei sistema eragileak nahiz ofimatikako programa estandarrak, euskaraz instalatzeko modua ikusi zen, haiek nahi izatera.

Hizkuntza-irizpideei buruzko datuak ere jaso ziren: kontratazio eta barne-sustapenari, erakundearen irudi-nortasunari, barne-komunikazioari eta lan-prestakuntzari buruzkoak hain zuzen. Hizkuntza-irizpideak gaztelaniaren aldekoak ziren, de facto. Gorago esan bezala, Merkel-Barakaldok arian-arian eta oro har izaera elebiduna lortu nahi zuen, horrek bere bezeroen aurrean balio erantsi bat emango ziola iritzita. Aurreikusitako ahalegin-maila ertaina zen. Horrek esan nahi zuen, besteak beste, ahalegina orokor-zabala izan beharrean, fokalizatuko egingo zela helburu, sail, eta pertsona batzuetara, gehienbat Kontsumitzaileen Estatutuaren betekizunekin zerikusia zutenetara. Hain justu ere hauetara:

• Saltokia: o Harrera nagusia/ Bezeroei arreta emateko gunea o Sekzio nagusiak: ikus-entzunezkoak, etxetresna elektrikoak,

informatika, arraindegia eta harategi-urdaitegiak, bereziki. o Kutxazainak o Gasolindegia eta Brikolaje denda

• Bulegoak: o Gerentzia o Giza Baliabideen atala

Horietan plana zuzen-zuzenean lantzea aurreikusi zen; planaren eragin-gunea izatea alegia. Hori horrela, beste atal eta sekzio batzuek zeharka hartuko zuten parte oraingo plangintza-aldi honetan. Gorago esandakoaren ildotik, eragin-gunea izango zen horretan azterketa xeheagoa egitea aurreikusi zen, besteak beste, pertsonen euskara-maila zehaztu, lan-harremanez, lan-txandez jakin, jarreraren berri jaso, eta landuko ziren agiriak nahiz euskarriak identifikatu eta inbentariatzeko, besteak beste. Diagnostikoarekin amaitzeko, aholkulariak Merkel-Barakaldoko solaskideei eskura izango zituzten laguntzen berri eman zien, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta udaletxeak bideratutakoak. Azkenik, komunikazio-saio xumeak egitea egoki ikusi zen langile guztiak nahiz beren ordezkariak jakitun egoteko, eta zuzenean parte hartuko zuten langileek bereziki lehen eskuko informazioa jaso eta beren iritzia azal zezaten.

PLANIFIKAZIO-FASEA: URTE ANITZEKO PLANA Sarrera LanHitz programaren bitartez diagnostikoa egin ondoren, berau osatu egin zen gorago aipatu zenbait datu zehatzekin, handik epe laburrera. Esan bezala, parte hartu beharra aurreikusten zen langileen kasuan, beren hizkuntza-gaitasunaz, lan-harremanaz, lan-txandez galdetu, eta beren iritzia jaso zen, besteak beste. Aholkularitza-enpresa bat kontratatu zen horiek teknikoki gauzatzeko, eta plana bera kudeatzen eta dinamizatzen laguntzeko ordutik aurrera. Erabilitako aplikazio informatikoa, berriz, LanHitzen bitartez eskainitakoa izan zen, besteak beste prozesu osoa kudeatzeko aukera ematen zuelako, diagnostikotik hasi eta azken ebaluazioraino, diru-laguntzen deialdiak tartean. Hori horrela, EMEko item-zerrenda Merkel-Barakaldoren beharretara egokitu eta gero, hiru urteko plana osatu zen, aldi berean, urtez urteko planetan bereizi zena. Helburuak ez ezik, lortuko zena sistematizatzeko irizpideak ere landuko ziren. Plana hiru urtekoa izatea erabaki zen, ez izateko, ez luzeegia, ezta laburregia ere. Bai hiru urteko plana, bai lehen urteko plana Gerentziak espresuki onartuak eta zerbitzu zentralei jakinaraziak izan ziren; langileen ordezkarien atximendua ere izan zuen. Halaber beharrezko jo ziren diru- eta giza baliabideak hitzartu eta urtez urte planaren eskura jartzea aurreikusi zen. Planak ibilbide egokirik izango zuela bermatzeko, euskara batzordea eratu zen hainbat langile eta arduradunek. Hona hemen Merkel-Barakaldorako landutako hiru urteko planaren laburpena.

1. Ardatza: Erakundearen Irudia eta Komunikazioa:

HIZKUNTZA PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA

Helburuak Lortu nahi den hizkuntza-egoera

Ekintza Arduraduna Urtea Adierazleak Oharra

Kanpoko errotulu finkoak: aparkalekukoak, direktorioak, norabidezko seinaleak eta bestelakoak. Segurtasun mezuak

Ele bietan

Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko dituzte.

Zerbitzu Zentralak eta Gerentzia

2007 Helburuen artean aipatutako horien lagina

Boulevard Merkataritza Guneari jakinarazi

Sarrera eta harrerako errotulu finkoak: ongietorrizkoak, ordutegiak, segurtasunezkoak. Aurrera/tira/bultza… gisakoak. Horma-irudiak

Ele bietan Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko dituzte.

Administrazio burua

2007 Helburuen artean aipatutako horien lagina

Saltoki-sekzioak identifikatzeko errotuluak, eta antzekoak. Barruko bulegoetako errotulazio korporatiboa: direktorioak eta guneen identifikazioa

Ele bietan Administrazio-arduraduna/Gerentziak

Zerbitzu Zentralak Eskualdeko Merkel supermerkatuak eta Gerentzia/administrzioa

2008 Helburuen artean aipatutako horien lagina

Sarreran eta harreran jendeari, oro har, zuzendutako ohar eta jakinarazpenak, aldakorrak

Ele bietan Itzuli egingo dira 2007 Lagina

Publizitatea: -Etxez etxeko publizitatea -Eskaintza kartel mutuak -Eskaintza berezien kartelistika

Ele bietan edo euskaraz gaztelaniaz bereizita

Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko

Zerbitzu Zentralak Eskualdeko Merkel supermerkatuak

2007 Helburuen artean aipatutako horien lagina

-Publizitate panel handiak -Errotulu elektronikoak -Itsasgarriak

dituzte. eta Gerentzia/administrazioa

Komukabideetako publizitatea: -Irratia -Prentsa

Ele bietan, Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko dituzte.

Eskualdeko Merkel supermerkatuak, Gerentzia/administrazioa

2007 Helburuen artean aipatutako horien lagina

Marketingeko ekimenak: sariketa eta zozketetako txartelak. Bezeroen fidelizazio-txartelak

Ele bietan Txartelak eleanitz

Merkeleko publizitate-zerbitzuak, itzultzaileekin batera testuak, taxuketa, eta euskarri egokiak definituko dituzte.

Zuzendaritza Kanpoko komunikazio enpresa

2007 Helburuen artean aipatutako horien lagina

Merkel-Barakaldok bere esku duen irudi korporatiboa

Euskaraz eta gaztelaniaz

Zuzendaritza Kanpoko komunikazio enpresa

2009

HARRERA Helburuak Lortu nahi den hizkuntza-

egoera Ekintza Arduraduna Urtea Adierazleak Oharra

Informazio gunea edo Harrera Nagusia

Bezeroaren hizkuntza aukera bermatzea

Trebakuntza, euskara

teknikariaren eskutik

Sekzio horretako arduraduna

2007 Zuzeneko behaketa

20 h-ko trebakuntza ikastaroa

harreragile euskal hiztunei

(ikus ikasketa-plana) Megafonia Mezu batzuk euskaraz eta

gaztelaniaz Ohiko esamoldeak

lantzeko trebakuntza

Sekzio horretako arduraduna

2007 Zuzeneko behaketa

Grabatutako mezuak

Aurreko oharra

Girotzeko musika Euskal musikak tarte bat Hari musikalaren eskaintzak aztertu

Saltokiko burua 2007 Kontratatutako zerbitzuaren ezaugarriak

Erantzungailuetako hizkuntza

Euskaraz Gaztelaniaz Ingelesez

Grabazioa Administrazioko taldeburua

2007 Telefono deiak

1. ARDATZERAKO HIZKUNTZA-IRIZPIDEAK

IRIZPIDEA NOIZ ARDURADUNA

Barakaldoko saltokirako Irudi Korporatiboa

Merkel-Barakaldoren esku dauden elementu bisualetako testuak, ele bietan izango dira, tamaina berean. Gaztelaniazko eta euskarazko hitzak ia berberak izanez gero, euskaraz bakarrik.

2008 Gerentzia. EAEko Gainerako Merkelekin batera

Harreragile-lanpostuak Hizkuntza-gaitasunen alderdiak zehaztu lanpostu-txostenean.

2009 Gerentzia eta Giza Baliabideak

Euskararen egokitasuna zaintzeko prozedura

Idatzizko erabileran, bereziki errotulazio finkoan, publizitatean, eta bezeroarentzako agirietan, zuzentasunaz haratago, egokitasuna ere bermatzeko ardurak eta prozedurak zehaztuko dira.

2008 Gerentzia, euskara batzordea. EAEko edota eskualdeko beste Merkel-ekin koordinazioan.

2. Ardatza: Kanpo Harremanak

BEZEROAK

Helburuak Lortu nahi den hizkuntza-egoera

Ekintza Arduraduna Urtea Adierazleak Oharra

Kutxako tiketak Ele bietan

Kutxetako programen egokitzapena saltokian, gasolindegian eta brikolaje dendan

Informatika burua 2007 Tiket eredua

Fakturak eta aurrekontuak Ele bietan Inprimatutako atalaren Itzulpena Trebakuntza euskal hiztunei

Sekzio buruak 2008 Faktura eta aurrekontuen lagina

Inprimakiak, eredu ofizialak Ele bietan Trebakuntza euskal hiztunei Sekzio buruak 2007 Inprimaki eta eredu ofizialen lagina

Atxikipen-kontratuak, araupeko kontratuak; horien baldintza orokorrak eta bestelako dokumentazioa

Ele bietan. Ale bereizietan Trebakuntza euskal hiztunei Sekzio buruak 2009 Kontratu mota

horien lagina

Ahozko harremana Bezeroak aukeratu hizkuntza bermatu ahal izatea

Trebakuntza, euskara teknikariaren eskutik (10 langileri) Euskalduntzea (4 langile)

2007,8,9

Kutxak Informatika Sekzioa Etxetresna Elektrikoen sekzioa Harategia-urdaitegiaArrandegia Gasolindegia Brikolajea

PRODUKTUA

Helburuak Lortu nahi den hizkuntza-egoera

Ekintza Arduraduna Urtea Adierazleak Oharra

Eskaintza berezia duten produktuen eransgailua

Elementu batzuk ele bietan

Eransgailuaren testuak itzuli Prozesu arduraduna 2009 Eransgailua

Salneurrien tiketak:apaletakoak Elementu batzuk ele bietan

Itzuliko diren elementuak identifikatu Programa informatikoaren egokitzapena

Informatika eta prozesu horren arduraduna Itzulpen-zerbitzua

2009 Lagina EAEko Merkel-ekin batera

Salneurrien tiketak: bertan ontziratutako produktuei itsatsiak

Elementu batzuk ele bietan

Itzuliko diren elementuak identifikatu Programa informatikoaren egokitzapena

Informatika eta prozesu horren arduraduna Itzulpen-zerbitzua

2009 Lagina EAEko Merkel-ekin batera

2. ARDATZERAKO HIZKUNTZA-IRIZPIDEAK

GAIA IRIZPIDEA NOIZ ARDURADUNA

Merkelek berak ontziratu zenbait produkturen etiketak Produktuak enbasatzeko zehaztapenen eskuliburuan jasoko dira. EAErako irizpide bateratutak.

2009 Prozesu horren arduraduna

Bezeroari zuzentzeko lehen hitza Ele bietan egingo zaio, hark nahi duen hizkuntzan jarrai dezan

2008 Saltoki arduraduna

Sekzio hauetako langileen kontratazioa Kontratatazio berrietan euskararen betekizuna jasoko da.

2008 Gerentzia

3. Ardatza: Barne Harremanak (LABURPENA)

LANARI LOTUTAKO ERROTULAZIOA

Helburuak Lortu nahi den hizkuntza-egoera

Ekintza Arduraduna Urtea Adierazleak Oharra

Lan-arriskuen prebentzioko errotuluak Ele bietan Kanpoko itzultzaileak Alor horretako

arduradunak 2008 Lagina

PERTSONEN KUDEAKETA

Helburuak Lortu nahi den

hizkuntza-egoera Ekintza Arduraduna Urtea Adierazleak Oharra

Pertsonen administrazioa: nominak… Ele bietan Itzulpena

Giza baliabideetako arduraduna. Zerbitzu Zentralak

2008 Zerbitzu Zentraletatik

Jakinarazpen orokorrak: iragarki tauletako informazioa Ele bietan Trebakuntza (2)

Giza baliabideetako arduraduna eta langileak

2007-08

Era horretako agirien lagina

PLANIFIKAZIO-FASEA: LEHEN URTEKO KUDEAKETA PLANA (LABURPENA) SARRERA 2007ko kudeaketa-planaren oinarria, Hiru Urteko Planak 2007rako begiz jotakoan dago. Horrenbestez, hemen ere LanHitzek eskaintzen duen aplikazio informatikoa erabili zen. Aplikazio honen bitartez Eusko Jaurlaritzak urtero kaleratzen duen diru-laguntzaren eskaera egiteko modu zuzena ere bazegoen, baita urteko ebaluazioa egiteko ere. Hiru Urteko Planaren arabera, 2007rako lehen eta bigarren ardatzetako alderdi batzuk hobetsi ziren. Jarraian, labur-labur bada ere, horietako batzuk lortzeko zein ekintza begiz jo ziren azalduko da. Ekintza horiek gauzatzeko, hainbat baliabide bideratu egin behar izan ziren, batzuk ekonomikoak, materialak (zenbait aplikazio informatikoren egokitzapena, softwarea) eta bestelakoak ere bai (ikasi behar zutenen baldintzak, euskara-teknikaria edo lan-txanden aurreikuspena kasu). Horiek guztiak, gehi komunikazioarekin lotutako hainbat ekintza, urteko planean jaso ziren. Hona hemen horietako batzuk.

1. ARDATZA:

HIZKUNTZA PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA 1. EKINTZA: Kanpoko errotulazio finkoa (publizitarioa ez dena) ele bietan jarriko da, itzulpen bidez. Eskualdeko gainerako Merkel hipermerkatuekin elkartuta, batera ditugun euskarriak itzultzeko zerbitzua kontratatuko da. Boulevard Merkataritza Guneari jakinaraziko zaio.

• Parte-hartzailea: Administrazio arduraduna. Koordinazio-gunea. Itzulpen-zerbitzua.

• Arduraduna: Administrazioko arduraduna/gerentzia • Epea: 2007ko urtean zehar • Landuko diren euskarrien inbentarioa:

o Parkingeko errotuluak o Gasolindegikoak (erregaien izenak, salneurriak, jarraibideak, etab.) o Direktorioak (gasolindegia, parkinga, saltokia, jatetxea, etab.) o Norabidezkoak (sarrera, irteera, etab.) o Orgen txokoa

• Kostu ekonomikoa: • Adierazleak: zerrendatutakoak

2. EKINTZA: Saltoki-sarrera eta harrerako errotulu finkoak, ez publizitarioak, ele bietan egingo dira, itzulpen zerbitzuen bitartez

• Parte-hartzailea: Administrazioko arduraduna eta itzulpen zerbitzuak • Arduraduna: Administrazio burua • Landuko diren euskarriak:

o Ongi etorri mezuak o Ordutegiak o Errotulu osagarriak: aurrera !, tira, bultza, ez sartu, etab. o Direktorioak: komunak, jatetxea, telefonoak, kutxazain automatikoak...

• Epea: 2007ko otsailetik apirilera. • Kostu ekonomikoa: • Adierazleak: goian adierazitakoak.

3. EKINTZA: Publizitate kanpainetako euskarriak ele bietan jarriko dira. Beste hipermerkatuekin modu bateratuan eta koordinatuta egingo dira, segun EAE osorako, edo eskualdera mugatuak izan. Itzulpen zerbitzuaren bitartez gauzatuko dira. Arreta berezia jarriko da euskarazko ordainak egokiak eta gustagarriak izan daitezen.

• Parte-hartzailea: Administrazio arduraduna beste hipermerkatuekin koordinazioan. Itzulpen zerbitzua

• Arduraduna: Administrazioko arduraduna/gerentzia • Epea: 2007ko urtetik aurrera • Landuko diren euskarrien inbentarioa:

o Kaleko publizitate-panelak (ohikoak nahiz elektronikoak) o Etxez etxeko publizitatea: zenbait elementutan o Eskaintzetako kartelistika mutuak o Eskaintza berezietarako kartelistika o Urteko kanpaina berezietarako euskarriak: Gabonak eta Ikasturte Hasiera

• Kostu ekonomikoa: • Adierazleak: goian aipatuak

HARRERA 1. EKINTZA: Informazio Gunean diharduten bi euskal hiztunei 20 h-ko trebakuntza emango zaie, ohiko diren esalmoldeak landuz, ahozko azalpenetan erosoago aritzeko. Lehen hitza euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.

• Parte-hartzailea: harreragile biak eta euskara teknikaria (beste sekzioetako langileekin batera)

• Arduraduna: Sekzio-arduraduna • Epea: 2007an zehar • Ikus ikasketa-plana (trebakuntza) • Kostu ekonomikoa: • Adierazleak: Irakaslearen ebaluazio-agiria, telefono-dei aleatorioak

2. EKINTZA: Informazio Guneko beste 4 langile erdal hiztunetatik 2 finko dira. Lanorduz kanpo euskara ikasteko aukera emango zaie herriko euskaltegian. Ikasprozesuarekin lotutako beste alderdiak ikasketa-planean jasoko dira.

• Parte-hartzailea: harreraguneko bi langileak • Arduraduna: Sekzio-arduraduna • Epea: 2007an zehar • Ikus ikasketa-planak (euskalduntzea) • Kostu ekonomikoa: • Adierazleak: Irakaslearen ebaluazio-agiria, telefono-dei aleatorioak

2. ARDATZA: KANPO HARREMANAK BEZEROAK

1. EKINTZA: Ahozko harremanetan bezeroaren hizkuntza-aukeraketa bermatzeko, erabilera-talde bat abian jarriko da planaren peko sekzioetako langile euskal hiztunekin (kutxak, informazio-gunea, informatika, etxetresna elektrikoak, arraindegia, harategia, gasolindegia eta brikolajea). Oinarrizko trebakuntza ere jasoko dute batera; zenbaitetan sekzioan sekzioko terminoak, inprimakiak, etab. lantzeko talde txikitan bilduko dira. 20 h-ko ikastaroa. Bereziki ahozko alderdiak landuko dira; baita beren sekzioko fakturak eta bestelako inprimakiak betetzeko behar den idatzizko trebakuntza ere. Lehen agurra ele bietan egingo da.

• Parte-hartzaileak: Euskara teknikaria sekzio horietako (informatika, etxetresna

elektrikoak, arraindegia, harategia, gasolindegia eta brikolaje) langile euskal hiztunak (10)

• Arduraduna: sekzioetako buruak, Giza Baliabideak • Epea: 2007an zehar, hamabostero ordu betez (30 min-ko trebakuntza) • Ikasketa-planak: 10 • Kostu ekonomikoa: • Adierazleak: erabilera aitortua. Ikasprozesuen emaitzak. Euskaraz betetako

agiriak. 2. EKINTZA: Sekzio hauetako faktura, albaran eta bestelako inprimakietan, aurrez inprimatutako testua ele bietan egongo da. Itzulpen zerbitzuaren bitartez bideratuko da

• Parte-hartzailea: itzultzailen-zerbitzua, administrazio burua eta sekzio buruak • Arduraduna: administrazioko burua • Adierazlea: Faktura, albaran, erreklamazio orri, etab.en lagina • Epea: 2007ko udazkena • Kostu ekonomikoa: • Adierazleak: agiri horiek

Ekintza hauekin batera, pixkana-pixkana lortuko zen egoera berriari iraupidea emateko sistematizazio bideak edo hizkuntza-irizpideak lantzen hasi ziren, euskara batzordean. Bi alor landu ziren batik bat:

• sekzio hauetarako langile berrien kontratazioa • bezeroari zuzentzeko lehen hitza (egun on/buenos días gisakoak).

GAUZATZE-FASEA edo INPLEMENTAZIOA

SARRERA Gauzatze-fasean egin egiten dira urteko kudeaketa planean nahiz urte anitzeko planean aurreikusitakoak. Merkel-Barakaldoren kasuan, 2007ko kudeaketa planean aurreikusitako batzuk nola gauzatu ziren ikusiko dugu labur-labur. PLANAREN KOMUNIKAZIOA: EUSKARA PLANAREN AGIRIA Fase praktiko honi ekin aurretik, eta euskara plana enpresaren proiektua zela adierazteko asmoz, lehen-lehenik Merkel-Barakaldoko gerentziak Euskara Planaren agiria zabaldu zuen enpresa osoan planaren berri emanez, eta bere konpromiso sendoa adieraziz. Langileen ordezkariek ere beren adostasuna lortu zuten. Enpresako komunikazio-planaz baliatu ziren euskara planaren berri emateko. Halaber, bezeroei ahalegin horren berri eman zitzaien, helburua haiek gustura eta hobeto zerbitzatuak sentitzea zela adieraziz. Horren adierazgarri, eskumutur edo pultsera laranja bana oparitu zitzaien kutxetan bezeroei. MERKEL-BARAKALDOREN IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA 2007ko kudeaketa planean garrantzi berezia zuten publizitatearekin eta bestelako errotulazio finkoarekin lotutako helburuek, esan bezala. Lantzeko garaian garrantzitsua izan zen eskualdeko eta EAEko Merkel-eko beste saltokiekin koordinatzea. Komunikazio-kanal egonkorrak sortu ziren euskara plana abian zuten hipermerkatuen arteko koordinatzaileen artean, eta bilerak egin ziren beharrezkoa izan zenean. Era berean, Boulevard Merkaritza Gunean kokatuta zegoenez, hango arduradunekin koordinatu ziren, parkingeko errotulu-aldaketaren berri emateko. Etorkizunean gisa bereko beste ekimenak ere elkarrekin lantzeko koordinatzea aurreikusi zen. Bai Merkel-Hispaniatik, bai eskualdeko hipermerkatuetatik bideratuko ziren publizitate- edo sustapen-kanpaina berezietan euskara egokiaren erabilera bermatzeko, itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzua kontratatu zen, publizitate alorreko itzulpengintzan eskarmentu luzea zuena: itzulpena egiteaz eta sortutako testuak zuzentzeaz arduratuko ziren. Jendaurrerako nahiz bezeroarentzako errotulu edo agiri oro sistematikoki zuzendu edo itzultzea aurreikusi zen; finko, garrantzitsu eta orokorrenetatik hasita. KANPO HARREMANAK-BEZEROAREKIKO HARREMANAK Euskara planaren helburu nagusietako bat bezeroak beren hizkuntzan hartzea zen. Hizkuntza-egoera onena eta eskaerarik handiena zuten sekzioetako euskal hiztunekin erabilera-talde bat osatu zen, kontratatutako euskara-teknikari batek kudeatu zuena. Helburua laneko hizkuntza-ohitura aldatzea, berean lanean euskaraz egin ahal izateko aukerak identifikatzea, eta hizkuntza-gaitasuna handitzea zen, besteak beste.

Ahozko trebakuntza ez-ezik, idatzizkoa eta hizkuntza-autonomia lantzeko hiztegi orokorra eta berezitua ere landu zuten; zalantza argitzeko nora jo ere ikasi zuten. Izan ere, azken helburua langileek beraiek beren hizkuntza-autonomia eta konfiantza garatzea ere bazen, beti kanpoko itzultzaileengana jo behar izan gabe. Ahozko trebakuntza ere bereziki landu zen, langileen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzen hasteko, eta gero eta erosoago aritzeko. Garrantzitsua ikusi zen beren artean nolabaiteko harreman-sare euskalduna sortzea eta jarrera proaktiboak lantzea. Eransgailu batzuk ere egin ziren bezeroek saltzaile euskaldunak identifikatu zitzaten. Euskalduntzea. 2007ko kudeaketa planean esandakoekin jarraituz, Informazio Guneko bi langilek ez zuten euskara-gaitasun nahikorik. Hori horrela, euskaltegian ikasteko aukera eskaini zitzaien, horren kostu ekonomiko eta orduen konputua hitzartuz. Euskaltegiko mailaketa-probaren arabera, 4. urratsean matrikulatu zituzten. Lortu beharreko maila 6.a urratsean finkatu zen (HABEko Lehen Maila gainditzea alegia), hau da, oinarri-oinarrizko gaitasuna lortzea hizketan eta ulermenean. Urtean bi urrats egitea aurreikusi zen, gauzak ondo bidean. Hortik aurrera, behar izanez gero, trebakuntza jasoko zuten. Ikus euskalduntzeko ikasle baten ikasketa plana. Hauek guztiak eta hemen azaldu ez ditugun beste batzuk abian jarri eta egoki gauzatzen zirela bermatzeko, euskara-batzorde bat eratu zen Merkel-Barakaldo enpresan.

EMAITZEN NEURKETA eta EBALUAZIOA

Merkel-Barakaldok bi ebaluazio-mota aurreikusi zituen, enpresako gainerako planetan aurreikusten zituen berberak, bata urtez urtekoa eta bigarrena plangintza-aldi osoa amaitu ostekoa. Helburuak betetzen eta plana egoki garatzen ari zela bermatzeko, enpresak eragile batzuk izendatu zituen: koordinatzailea eta euskara batzordea. Horiez gain, Gerentziak ere ohiko kontrola eta jarraipena egin zuen urteko gestio planaren bidez, enpresaren beste proiektu bat zelako.

Izendatutako eragileetara itzuliz, eta EMEren eskuliburuan jasotakoari jarraiki, honako hauek izan ziren, labur-labur, koordinatzailearen egitekoak:

− Euskara planaren ardura eta ekintzen koordinazioa burutzea − Euskara planaren baliabide eta kostuen kudeaketa eta kontrola eramatea − Euskara planaren prozesuaren berri ematea Zuzendaritzari − Euskara plana garatzeko informazio eta bitartekoen premiak identifikatzea,

eta horiei erantzuteko ekintzak gauzatzea − Euskara batzordea lideratzea eta zuzentzea

Koordinatzaile lanerako Administrazio arduraduna aukeratu zen, enpresa eta langileak ondo ezagutu eta aldeko jarrera zuen pertsona eragilea zelako, eta goi-karguen konfiantza bazuelako. Bere lan-arduren artean euskara planarena izatea aurreikusi zen, eta horretarako lan-ordu kopuru bat gorde zen. Euskara-batzordearen eginkizunak berriz, honako hauek izan ziren, labur-labur:

− Euskara planaren helburuen, ekintzen eta epeen jarraipena egitea eta, behar izanez gero, ekintza zuzentzaileak proposatzea, koordinatzailearekin batera.

− Euskara planaren komunikazioa egitea. − Erakundearen hizkuntza-egoera zertan den jakiteko informazioa ustiatu

eta ondorio nagusitara iristea. Helburu posibleen proposamena egitea zuzendaritzari, koordinatzailearekin batera.

− Euskara planaren bidez lortuko denari eusteko sistematika lantzea eta koordinatzailearekin batera, zuzendaritzari aurkeztea.

Euskara-batzordea osatzeko koordinatzaileaz gain, Informazio Guneko arduraduna, sindikatu nagusiko ordezkaria, eta erabilera-taldeko kide bat, azken hau pertsona bereziki eragilea zelako. Horiekin batera kontratatutako euskara-teknikari aritu zen, planaren ardura teknikoa bere gain hartuz. Euskara-batzordea hiru hilabetez behin bildu ohi zen, ordu eta erdi irauten zuten bileretan, eta aztergai nagusiak hauek ziren:

• Merkeleko beste hipermerkatuekiko eta Boulevard Merkataritza Gunearekiko koordinazioa

• Helburuen bilakaera .Erabilera-taldeak landutako agiriak eta bestelako proposamenen gaineko azterketa eta erabakia

• Ikasketa-prozesuen eboluzioa; ikasten ari zirenak hizkuntza-ohitura berriak hartzeko prozesuaren jarraipena

• Erabaki beharreko gaien aurkezpena Zuzendaritzari • Helburu berrien proposamena, nagusiki egingarritasun-, eraginkortasun- eta

kostu-irizpideen arabera. • Planaren komunikazio-saioak.

2007ko amaieran, urte horretarako finkatutako helburuak zenbateraino bete ziren ebaluatu zen. Bete ote ziren ez ezik, emaitza sistematikoak, iraunkorrak ere izango zirela bermatu nahi zen. Horretarako, besteak beste, planean finkatutako adierazleen eboluzioa aztertu zen ardazka. Jarraian, gehiegi ez luzatzearren, Lehen ardatzean urtebetean lortu ziren emaitzak aurkeztuko dira. Koloreen esanahia hauxe da:

Guztiz bete da Ondo bete da, baina ez guztiz Erdizka bete da

1. ARDATZA: Merkel-Barakaldoko Irudia eta Komunikazioa:

HIZKUNTZA PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA

Helburuak /adierazleak Lortu nahi

den egoera Betetze-

maila Oharrak

Kanpoko errotulu finkoak: aparkalekukoak, direktorioak, norabidezko seinaleak eta bestelakoak. Segurtasun mezuak

Ele bietan

Sarrera eta harrerako errotulu finkoak: ongietorrizkoak, ordutegiak, segurtasunezkoak. Aurrera/tira/bultza… gisakoak. Horma-irudiak

Ele bietan

Saltoki-sekzioak identifikatzeko errotuluak, eta antzekoak. Barruko bulegoetako errotulazio korporatiboa: direktorioak eta guneen identifikazioa

Ele bietan

Sarreran eta harreran jendeari, oro har, zuzendutako ohar eta jakinarazpenak, aldakorrak

Ele bietan

Publizitatea: -Etxez etxeko publizitatea -Eskaintza-kartel mutuak -Eskaintza berezien kartelistika -Publizitate panel handiak -Errotulu elektronikoak -Itsasgarriak

Ele bietan edo euskaraz gaztelaniaz bereizita

Komukabideetako publizitatea: -Irratia -Prentsa

Ele bietan

Marketingeko ekimenak: sariketa eta zozketetako txartelak. Bezeroen fidelizazio-txartelak

Ele bietan Txartelak eleanitz

Harrera Helburuak Helburu den egoera Betetze-maila Oharra

Informazio gunea edo Harrera Nagusia: harrera-lana

Bezeroaren hizkuntza aukera bermatzea

Trebakuntza saio gehiagoren beharra

Megafonia Mezu batzuk euskaraz eta gaztelaniaz

Aurreko oharra

Girotzeko musika Euskal musikak tarte bat Erantzungailuetako hizkuntza Euskaraz

Gaztelaniaz Ingelesez

Urteko ebaluazio honen emaitza kuantitatiboekin eta bestelako alderdi kualitatiboekin ebaluazio-txostena landu zen. Emaitza horiek sistematizatzeko lantzen ari ziren irizpideen berri ere jaso zen. Horiez gain, daturik adierazgarrienekin informazio-orrialde bat landu zen, langileei banatzeko eta proiektua sozializatzeko. Komunikazio-planaren ohiko komunikazio-bileretan ere, emaitzen berri eman zen.

PLANAREN DOIKUNTZA ETA BERRIKUSPENA Merkel-Hipermerkatuko euskara plana doituz joan zen, bai urtetik urtera, baita plangintza-aldi osoa amaitu ondoren ere. Plangintzaldi osoa amaitutakoan hiru urte haien balorazio orokorra egin zen, eta hurrengo plangintza-aldirako neurri zuzentzaile, proposamen eta helburu berriak plazaratu ziren koordinatzailearen, euskara batzordearen eta Gerentziaren eskutik. Hiru urte horietako ebaluazioa txosten batean jaso zen. Emaitzak betetze-mailari ez ezik lortutako sistematizio–mailari buruzkoak ere baziren. Izan ere, gako nagusia oraingo emaitza onak denboran iraunkortzea eta sistematizatzea zen. Enpresan integratzea, alegia. Honako hauek jaso ziren: − Erabilera- eta presentzia-datuen emaitza eguneratuak: emaitzakonak izan ziren

oro har, bereziki lehen ardatzean. Neurri zuzentzaileak ere proposatu ziren. − Sistematizazio-adierazleak (hizkuntza-irizpideak) − Hurrengo plangintza-aldirako helburuak ezartzeko maila berrien identifikazioa.

Fase berri bati ekingo zitzaiola erabaki zen, lortutako maila gehiago sendotzeko. − Euskara batzorde berriaren izendapena − Balorazio orokorrak, hala nola, erritmoari, eragileen nahiz Zuzendaritzaren

jardunari edo zuzenean parte hartu zuten langileak asetzeari buruzkoak. Datu horien artean adierazgarrienak aukeratuz, informazio orri bat landu zen, langileei banatu zitzaiena ohiko komunikazio-kanalen bitartez. Urteko bileran Zuzendaritzak emaitzak jakinarazi eta egitasmoen berri eman zuen. Horrenbestez, bigarren plangintza-aldirako lehen pausoak eman ziren.

1. Eranskina

IKASKETA-PLANA

IKASLEA:

ELI ITURRALDE

ENPRESAKO ATALA INFORMAZIO GUNEA (HARRERA NAGUSIA)

LANPOSTUA: ARDURADUNA

PRESTAKUNTZA-MOTA: TREBAKUNTZA

IKASTAROAREN IZENBURUA:

HARRERA-LANA : HIZTEGIA, ESAMOLDEAK ETA OHIKO AGIRIAK

IRAUPENA: 20 H (30 min-ko saioak)

HELBURUAK: Landuko diren agiriak euskaraz betetzea, eta horiei buruzko harrera-lana nahiz azalpenak euskaraz emateko gaitasuna lortzea. Gisa bereko agiriak euskaraz sortzeko gaitasuna izatea.

HASIERA: 2007

BUKAERA: 2008

OHARRAK: BALDINTZAK: Prestakuntza planaren orduak

Sinadura: enpresak Sinadura: langileak

Data

IKASKETA-PLANA IKASLEA:

SEBASTIAN ITURBE

ENPRESA-ATALA: INFORMAZIO GUNEA (HARRERA NAGUSIA)

LANPOSTUA: LANGILEA

PRESTAKUNTZA-MOTA: EUSKALDUNTZEA

HASIERA-MAILA 4. URRATSA

LORTU BEHARREKO MAILA:

6. URRATSA

HELBURUAK: Bere ohiko lana euskaraz egin ahal izateko, nahikoa gaitasuna lortzea, ahoz bereziki

HASIERA 2006

BUKAERA 2007

ERRITMOA: ASTEAN 8h OHARRAK IKASTURTEAN BINA URRATS EGITEA.

Aurrerago, oinarrizko gaitasuna lortutakoan, trebakuntzan has liteke lankideekin.

BALDINTZAK: MATRIKULA ENPRESAK. DENBORA: ENPRESAK ETA LANGILEAK ERDIBANA

Sinadura: enpresak Sinadura: langileak

Data:

Glosarioa Ardatza: EME egituratzen duten hiru gai nagusietako bakoitza. Honako hauek dira ardatzak:

• Enpresaren irudia eta komunikazioa • Kanpo Harremanak • Barne Harremanak

Ardatz bakoitzak hainbat maila biltzen ditu bere baitan, erabiltzaileari ikuspegi zehatzagoa izaten laguntzeko. Eragin-gunea: euskara plana gauzatuko den enpresa-atala. Atal bat edo batzuk izan litezke, edota enpresa osoa ere bai. Atal horietako langileek parte hartze zuzenagoa eta aktiboagoa izaten dute, gainerako langileen aldean. Adibidez, hipermerkatuaren kasuan, Informazio Gunea eta saltokiko sekzio nagusiak hobetsi ziren. Erreferentzia Marko Estandarra (EME): funtsean laguntza koadro bat da, enpresa nahiz erakunde batean hizkuntza non eta zertan erabiltzen den erakusten duena modu ordenatuan. Zer landu daitekeen erakusten du, euskararen presentzia edo erabilera handitu nahi izanez gero. Laguntza-koadroaz gain, nola landu jakiteko Eskuliburu bat ere egin da pauso nagusiak eta bestelakoak biltzen dituena. Horiek guztiak errazago erabili eta aplikatzeko, tresna informatiko sorta bat ere landu da. Horiek guztiek osatzen dute EME. Euskalduntze-alfabetatzea: Erdal hiztunak helduaroan euskara ikasteko prozesuari esaten zaio, bereziki, euskalduntzea. Prozesu osoak 12 urrats ditu (3 mailatan bilduak). Alfabetatzea, berriz, heldu euskaldunak euskaraz idazten eta irakurtzen ikasten duen prozesuari esaten zaio (bi urrats ditu). Ohiko euskara-eskola presentzialen bitartez (euskaltegian nahiz enpresan bertan) edota autoikaskuntzako metodoen bitartez bideratu ohi dira. PDCA zikloa: Etengabeko Hobekuntzan erabiltzen den zikloa da, oinarrizko lau urrats dituena: planifikatzea, egitea, emaitzak neurtzea (datuetan oinarrituta betiere), eta doitzea. Trebakuntza: Berariazko hizkuntza-prestakuntza da, langilea bere lan-eginkizunak euskaraz egiten treba dadin eman ohi dena. Ohiko euskalduntzea eta alfabetatzea baino espezifikoagoa da, baita laburragoa ere. Ikastaro berezien bidez (Alor komertzial eta administratiboko euskara, esaterako), lanpostuko trebakuntzaren bidez, edota hobekuntza-taldeetan horretarako hartutako tartetxoaren bitartez gauzatu ohi da gehienbat. Banaka edo taldeka eman daiteke. Urteko Kudeaketa Plana: Erabaki estrategikoak garatzen eta zehazten dituen plana da, bereziki epe laburrean garatzen dena (urtebetean, normalean).