3
bilduestellalizarra Estella-Lizarrako Udalaren egoera ekonomikoaren eta Alkatetzak berriki hartutako neurrien gaineko hausnarketa. Bilduren udal-taldeak UPNren Gobernuak ezarri nahi dituen murrizketa gogorren berri izan du, eta jada ohiko bihurtu bada ere erran beharra dago Alkatetzaren jakinarazpen ofizialik gabe izan dela. Murrizketokin Estella-Lizarrako Udaleko egoera ekonomiko zailari aurre egin nahi zaio. Azken egunotan, Alkatetzak Udaleko hainbat esparrutako arduradunei haren ikuspuntua luzatu die egoera ekonomikoaren inguruan. Politika soziala, hezkuntza, kultura, kirola eta gazteriarekin lotutako jarduera eta egitasmo guztiak berehala geldiarazteko agindu du. Horrekin batera laguntza ekonomiko guztiak etenda geldituko direla iragarri du, nahiz eta jardueretako batzuk jada programatuta, kontratatuta edota iragarriak izan diren. Murrizketak eta egitasmoen eteteak aipatzen ditugunean, kultur eta kirol jardueretaz, ongizate eta giza-laneko egitasmoetaz, berdintasunaz, garapen bidean dauden herriei emandako laguntzetaz, eta abarretaz ari gara. Azken batean, proposatutako neurriek Udal honek azken urteotan garatzen aritu den politika sozial osoa arriskuan jartzen dute, hain zuzen ere politika horiexek beharrezkoen diren momentuan. Bildu nabarmendu beharrean dago egitasmo eta jarduera guzti hauek dagozkien aurrekontu esleipenekin aurrera ateratzen ari zirela, eta politika soziala garatzeko ardura duten erakunde eta batzordeen aldeko txostenak dituztela. Alkateak ez du konpromiso hauek geldiarazteko eta aldatzeko eskumenik; haren erantzukizuna oso bestelakoa da, konpromiso horien garapen egokia ziurtatzea. Udal honen organo eskudunek soilik dute berauek aldez aurretik onartutakoa aldatzea. Alkatetzak Organo eskudunen erabakien gainean esku hartu nahi badu, Alkatetza-dekretu, Gobernu

Euskarazko ekonomi prentsaurrekoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bilduko udal taldeak udaletxearen egoera ekonomikoari buruz egindako agerraldiaren testu osoa

Citation preview

bilduestellalizarra

Estella-Lizarrako Udalaren egoera ekonomikoaren eta Alkatetzak berriki hartutako neurrien gaineko hausnarketa.

Bilduren udal-taldeak UPNren Gobernuak ezarri nahi dituen murrizketa gogorren berri izan du, eta jada ohiko bihurtu bada ere erran beharra dago Alkatetzaren jakinarazpen ofizialik gabe izan dela. Murrizketokin Estella-Lizarrako Udaleko egoera ekonomiko zailari aurre egin nahi zaio.

Azken egunotan, Alkatetzak Udaleko hainbat esparrutako arduradunei haren ikuspuntua luzatu die egoera ekonomikoaren inguruan. Politika soziala, hezkuntza, kultura, kirola eta gazteriarekin lotutako jarduera eta egitasmo guztiak berehala geldiarazteko agindu du. Horrekin batera laguntza ekonomiko guztiak etenda geldituko direla iragarri du, nahiz eta jardueretako batzuk jada programatuta, kontratatuta edota iragarriak izan diren.

Murrizketak eta egitasmoen eteteak aipatzen ditugunean, kultur eta kirol jardueretaz, ongizate eta giza-laneko egitasmoetaz, berdintasunaz, garapen bidean dauden herriei emandako laguntzetaz, eta abarretaz ari gara. Azken batean, proposatutako neurriek Udal honek azken urteotan garatzen aritu den politika sozial osoa arriskuan jartzen dute, hain zuzen ere politika horiexek beharrezkoen diren momentuan.

Bildu nabarmendu beharrean dago egitasmo eta jarduera guzti hauek dagozkien aurrekontu esleipenekin aurrera ateratzen ari zirela, eta politika soziala garatzeko ardura duten erakunde eta batzordeen aldeko txostenak dituztela.

Alkateak ez du konpromiso hauek geldiarazteko eta aldatzeko eskumenik; haren erantzukizuna oso bestelakoa da, konpromiso horien garapen egokia ziurtatzea. Udal honen organo eskudunek soilik dute berauek aldez aurretik onartutakoa aldatzea. Alkatetzak Organo eskudunen erabakien gainean esku hartu nahi badu, Alkatetza-dekretu, Gobernu Batzar edo udalbatzaren akordioaren bidez soilik egin lezake.

Ez dugu inondik inora onartuko UPNk aldaketa hauek egiteko existitzen diren legezko bideak alde batera uztea, eta Udala bere negozioa balitz bezala erabiltzea.

Gogoratu beharra dago epealdi honetarako aurrekontuak iazkoen luzapena direla eta, beraz, irrealak, eta ez dutela egungo egoera ekonomikoa aintzat hartzen. Honen erantzukizun osoa eta bakarra UPNrena da. Baita ere gogorarazi nahi dugu Alkatetzak bakarrik aurkez dezakeela Udalbatzan aurrekontuen zirriborroa bertan eztabaidatua izan dadin; baina, azken bi urteetan ez du egin. Arduragabetasun nabaria erakutsiz, Comptos Ganberak eginiko txosten batean aurrekontuen luzapenek dakartzaten arriskuez oharrarazi ziolarik, ohartarazpenei entzungor egin die UPNk.

Bilduk azpimarratu nahi du Estella-Lizarrako Udaleko egoera ekonomikoa ez dela sailen lanaren errua, ezta politika sozialean eginiko inbertsioarena, ezta kulturara

bilduestellalizarra

bideratutako diruarena, ezta garapen bidean dauden herrientzako laguntzena… egungo egoeraren ardura bakarra eta erabatekoa, azken urteotako kudeaketa kaxkarra eta izandako xahubidea dira.

Xahubide honen eredu dugu besteak beste Hirigintzarekin lotutako kanpo txostenen afera. Azken urteotan, UPNren Gobernu taldeak kanpo txostenetan 100.000 euro xahutu ditu urtean. Txosten hauek ez dira beharrezkoak eta espekulazioaren eta norbanakoen probetxurako eskatu dira, inoiz ez denon onurarako.

Politika sozialean eginiko inbertsioa ezbaian jarri baino lehen eta langileak baztertu aurretik, bertze ekinbideak izan badirela uste dugu, ondokoak eredu: Udaleko zerbitzuen pribatizazioa ezbaian jarri (garbiketa, zona urdina, eta abar.), kanpo enpresekin dauden kontratuak berrikusi, edo seriotasunez aztertu lan-postu jakin batzuetan gehigarri ekonomiko altuak eta erabateko arduraldia mantentzea.

Bilduren udal-taldea ziur dago Udal honek behar dituen giza baliabide profesionalak dituela jarduerak egoki garatzeko eta aipatu baliabideen aprobetxamendu eta antolaketa hobea bertzerik ez duela behar.

Bertzetik, berriro gogorarazi nahi dugu Estella-Lizarrako herritarrek ezkerreko aukeren alde bozkatu zutela gehiengo osoz eta oposizioaren esku dagoela krisi honi ezkerreko jarreretatik aurre egitea.

Bukatzeko, jakinarazi nahi dugu Bilduk gaiarekin lotutako ekimen sorta aurkeztuko duela eta Udalak pairatzen dituen arazoak konpontzeko lanean jarraituko duela.