12

Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskarazko FIlm Laburren Zirkuituaren VI. edizioaren eskuprograma. Filmen sinopsiak eta egutegia

Citation preview

Page 1: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua
Page 2: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

KABIA

Sinopsia: Bakarrik egon eta hutsune hori betetzen duen norbait bilatu. Pertsona asko ezagutu baina ez zuk nahi duzuna. Behin eta berriz saiatu emaitzarik gabe. Bakardadea gero eta handiagoa da, perfekzioa lortzeko ezintasuna bezala. Baina hainbeste bilatu on-doren, perfekzioa existitzen ez baldin bada?

Amaia Uribe, Garazi Sanchez, Eider Rodriguez, Nagore Aro-zena, Garazi Rodriguez, Egoitz Sanchez eta Maialen Sukunza.

Biofilmografia:Unibertsitateak jende asko ezagutzeko aukera ematen du, gehienak amets berdi-nekin eta horrek proiektuak aurrera ateratzeko balio du. “Bunkerra”, “Olatuekin batera” eta “Ximurrak” doku-mentalaren ondoren, taldearen azken proiektua “Kabia” izan zen. Bakardadearen perspektiba bat eskaintzen du: bakarrik ez sentitzeko asmoz, pertso-na perfektuaren bilaketaz ari da.

2007 (8´)

Page 3: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

LO BAKARRIK

Sinopsia: Bakarrik lo egitearen eta lo bakarrik egitearen artean, badago aldea. Insomnioak jo-tako emakume honek dena probatu du, eta hala ere ezin. Ezagutzen du inork lokartzeko moduren bat, hutsik egiten ez duena? Film labur honen protagonis-ta prest dago edozertarako.

Iban del Campo

Biografia: Arrasate, 1971. Kazetaritzan lizentziatua (EHU). 2001ean Sorme-nezko Dokumentalean Masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2008tik Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean Ikus-entzunezko irakaslea da. Harkaitz Canorekin Limbusfilmak ekoiztetxea martxan jarri berri du.

2008 (14´)

Filmografia: Dokumentalak2001 “The gas man”2003 “Un tal Eusebi”2004 “Gezurren labirintua”

2008 “Mañana, la vida será mejor que hoy?”Fikzioa2007 “El viaje de Elsa”

Page 4: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

MUSIKA 2007 (4´)

Sinopsia: Haur batek errespetua zer den ikasiko du, miresmenaren bitartez.

Asier Urbieta

Filmografia: 2003 “Larzabal” 2007 “Musika” 2005 “Arco Iris” 2008 “Pim Pam Pum”

Biografia: Orereta, 1979. Zuzendari laguntzaile beza-la lan egiten du publizitate eta zinean, telebistan tarte-ka gidoiak idazten dituelarik. Film laburrekin nazioarteko festibaletan saritua eta aukeratua izan da, bes-teak beste: Islandia, Alemania, Hungria, Frantzia, Italia, Grezia, Kolonbia, Argentina, Bolibia, Txile, Estatu Batuak...

Page 5: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

BERDE

Sinopsia: Bikote bat lagun afari batera doa kotxean...

Filmografia: 2003 “La caja de la persiana” 2004 “4”, “Aulkien jokoa” 2007 “Berde” 2008 “Andarika, kilker, eta emakumeei buruzko gogoetak”, “Putz”

Jose Luis Barredo eta Iñigo Garcia

Biofilmografia: Jose Luis Barre-do eta Iñigo Garciak zinerako duten zaletasuna konpartitu eta hainbat proiektu gauzatu dituzte gaur egun arte.

“Berde” Bilboko Zorrozaurren grabatu zen 2006 bukaeran, muntaketa lanak 2008an bukatu eta ordutik hainbat jaialditan aurkeztu dute. Besteak beste Almeria en Corto, Radiocity Valencia, Zine-bi, Amurrio Begibistan, Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera eta Fotogramas aldizkariko lehiaketan egon da ikusgai.

2007 (8´ 40´´)

Page 6: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

MartxoaEGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ANTOLATZAILEA

09/03/05 21:00 Erroma Officine Pigneto Ass. Euskara-Roma09/03/06 19:30 Azkoitia Kultur Etxea Maxixatzen09/03/06 19:30 Urnieta Sarobe Kulturgunea Iñistorra-Larramendi09/03/06 22:00 Usurbil Sutegi Kultur Etxea Noaua09/03/07 19:30 Bartzelona Euskal Etxea Bartzelonako E.E09/03/11 19:30 Erandio Josu Murueta KE Berbots09/03/11 20:00 Deustua Bidarte Auzo Etxea Berbaizu09/03/12 19:00 Aretxabaleta Udaletxe Zaharra Loramendi09/03/12 19:30 Altsasu Iortia Kultur Gunea Kima09/03/12 19:30 Andoain Bastero Kulturgunea Manuel Larramendi09/03/12 19:30 Laudio Basalarrina Elkartea Basalarrina09/03/12 21:00 Lasarte-Oria Jalgi Kafe Antzokia Ttakun09/03/13 19:30 Bergara Zabalotegi aretoa Jardun09/03/13 20:00 Artziniega Anbulatorioa Hogeitalau09/03/18 19:15 Urretxu Labeaga aretoa Zintzo Mintzo09/03/20 20:00 Paris Euskal Etxea Sustraiak - Erroak09/03/20 22:00 Soraluze Gaztetxea Pil-Pilean09/03/21 17:30 Shanghai Euskal Etxea Shanghai E.E09/03/21 19:30 Shanghai Euskal Etxea Shanghai E.E09/03/22 19:00 Markina Uhagon Uhagon K.E09/03/24 19:30 Gasteiz Montehermoso GEU09/03/25 20:00 Bilbo La Bolsa Lizardi09/03/25 20:30 Aritzu-Anue Elkartea Ametza09/03/26 19:00 Arrasate Kulturate AED09/03/26 20:00 Irurtzun Kultur Etxea Aizpea09/03/26 20:00 Santurtzi Kresala aretoa Bai esan09/03/27 11:30 Igorre Lasarte Aretoa Ganoraz09/03/27 19:30 Amezketa Gela Polibalentea Amezketa KB09/03/27 19:30 Areatza Udaletxea Ganoraz09/03/27 20:30 Zizurkil Atxulondo Manuel Larramendi09/03/27 22:00 Atarrabia Gune Eszenikoa Karrikaluze09/03/31 19:00 Ortuella Kriseilu euskaltegia Ortuella KB09/03/31 19:30 Mahatserria Begoñako udaltegia Asapala09/03/31 19:30 Ordizia Herri Antzokia Hitzaro

Page 7: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

ApirilaEGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ANTOLATZAILEA

09/04/01 19:30 Zumaia Aita Mari zinema Baleike09/04/02 19:30 Hernani Biteri Kultur Etxea Dobera09/04/02 20:00 Derio Gurea aretoa Tximintx09/04/02 20:00 Durango Plateruena KA Berbaro09/04/02 20:00 Ermua Lobiano KG Euskal Birusa09/04/02 20:00 Irun EKT elkartea Irun Iruten09/04/02 20:00 Tolosa Kultur Etxea Galtzaundi09/04/03 19:00 Londres Oxford House London Basque Society09/04/03 19:30 Arespalditza Udaletxeko aretoa Hogeitalau09/04/03 20:00 Lekunberri Kantina Taberna Mailope09/04/03 21:30 Ezkio-Itsaso Santa Lutziko KE Yartu-Zintzo Mintzo09/04/04 19:00 Antzuola Torresoroa Antzuola KB09/04/07 20:00 Biasteri Biasteriko zinema Ttiki-ttaka

Martxoaren 5etik apirilaren 7ra, Erroma, Urnieta, Shanghai, Durango, Gasteiz, Paris, Altsasun,… 8 film labur 46 auzo, herri edo hiritan. Horretan datza zirkuitua. Euskaldunek egindako zinea euskal ikus-entzuleen esku, begi, belarri, bihotz,…Sortzaile piloa, teknikari asko, laguntzaile, antolatzai-le, babesle,… ehunka ikus-entzule.Ilusioa eta gaitasuna, nahia eta aukera, behar izana eta laguntza, ekimena eta ekoizpena, eguna, ordua eta lekua, aretoa, isil eta iluntasuna,…… emozioa eta plazera.

Zortzi istorio labur. Ordu beteko emankizuna.

www.topagunea.org

Page 8: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

EGIATIKGEZURREZKO BIZITZARA

2008 (3´ 57´´)

Sinopsia: Gazte bat bere patuari azalpena aurkitu na-hian dabil. Egia aurkitzeko loturak bilatu behar dira.

Filmografia: Ander Odriozola: 2007 “Nunca Sabremos”2008 “San Francisco Re-producido”Iñaki Andonegi: 2005 “Or dago” 2007 “Gominolas”German Rubio: 2001 “Oihane” 2004-06 “Mucho Viaje”

Ostegunean afaria zure kontu taldea: Ander Odriozola, Iñaki Andonegi eta German Rubio

Biografia: Iñaki eta Ander Bil-boko AmatauTB telebista pi-ratan elkartu ziren. Bitartean German Workoholics proiektua sortzen ari zen. Gaur egun, Anderrek bere kabuz egiten du lan, Iñakik Hamaika Telebistan eta Germanek Wor-koholics-en jarraitzen du. Hiru lagunen arteko kon-plizitatea 2008ko Kameratoian islatu zen, hamar ordutan idatzi, zuzendu eta ekoiztutako lan honekin lehen saria irabazi zuten eta.

Page 9: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

POEMA BATEN IRAKURKETA EUSKAL HERRIAN

Sinopsia: “Ezer ez da aldatu. Gorputza mingarria da; jan egin behar du, lo egin behar du, arnasa hartu”. Horrela hasten da Wislawa Symbroska idazle po-loniarrak idatzitako poema, eta horrela hasten dira irakurtzen ere azken hamarkadetan torturak jasan duten hainbat euskal herritar. Torturaren Aurkako Tal-deak ekoiztutako sormenezko lana da “Poema baten irakurketa Euskal Herrian”.

Filmografia: 2001 “Orbelaren soinua”, 2002 “Bidea”2003 “Egunkaria aurrera”, 2006 “Galeusca: gogoa zubi” 2007 “Heldu”, 2008 “Elorrio denon artean 2088-2018”

IKB: Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Eriz

Biografia: Informazioa Komunikazioa Bideoz (IKB) Elorrion 94an sortutako bideo produktora da. Dokumentalak, erreportaiak eta publizitatea landu dituzte gehienbat, enpresa, udal eta elkarteentzat.

2008 (12´)

Page 10: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

P.D. ONDO IBILI

2008 (2´ 45´´)

Sinopsia: Leirek munduari bira eman nahi dio, baina ezin du. Hortaz, irudimena erabiliko du bisitatu nahi dituen hiriak Donostian bertan aurkitzeko.

Filmografia: 2006 “Marra urdinen bitartez”, 2007 “2,33€”, 2007 “Intxortarat”, 2008 “Beste aldean”, 2008 “Biontzat”

PuntutapArte Produkzioak taldea: Yera Sanchez, Xabier Zapirain, Maite Leizaola, Iñaki Zapirain, Muxi Lopetegi eta Garazi Urdanpilleta

Biografia: Taldearen jatorria, 2002an Arte Ede rretako ikas-le batzuek sortutako Daltoniko Anonimoak kolektiboan dago. Lehen lanak kolektiboaren izenean aurkeztu zituzten

eta aurrerago talde horretatik adar bat atera zen film laburrak egiten jarraitzeko: PuntutapArte Pro-dukzioak. Ikus-entzunezko lanen ekoizpena aisial-diko eta sormen artistikoa asetzeko modu gisa hartzen du taldeak.

Page 11: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

BANKUAREN LAPURRETA

Sinopsia: Hiru mafiosok Bilboko banku bat lapurtu nahi dute eta horretarako plan “eraginkor” bat jartzen dute martxan.

Iñigo Aranbarri, Josu Marti-nez, Kimetz Blanco, Txaber Fernandez, Julene Larrañaga, Txaber Larreategi eta Olatz Arriola-Bengoa

Biografia: Ikus-entzunezko komunikazioko ikasle ba-tzuek 2008an unibertsitatean burututako lana da hau. Ondoren, taldea desegin eta bakoitzak bere bidea hartu zuen: batzuk kazetari egin dira, besteak langa-betu eta baten batek bankuak lapurtzen jarraitzen du.

2008 (3´ 15´´)

Page 12: Euskarazko Film Laburren VI. Zirkuitua

LAGUNTZAILEAK

BABESLEAK

ANTOLATZAILEA