4
Euskararen leihatila 21. zenbakia 2012ko uztaila Ekainean zehar egin dira lau urtero egiten di- ren Plan Estrategikoko jardunaldiak Matz- Errekan. Aurten gauzak aldatze aldera metodolo- gia desberdin bat erabili da eta LKS-ren lagun- tzarekin eraman dira. Metodologia hau “Negozio Modelo Sorkuntza” sistematikan oina- rrituta dago eta helburua da argiago eta uler- tzeko errazago irudikatzea negozio bakoitzaren estrategia. Matz-Errekako lau Negoziotan 2013tik 2016-ra arteko Plan Estrategikoak adostu eta finkatuko dira. Espero dugu Negozio bakoitzak norabide egokiena aukeratu dezala eta hurrengo lau urtetarako adostuko diren hel- buruak lortu ahal izatea. Hausnarketa estrategikoa Matz-Errekan Sentsore ultra- sonikoaren he- dapena zabal- tzen ari dela eta maiatzeko az- ken astean bi- daia bat egin da Indiara, Tamil Nadu probintzian dagoen Rasipalayam parke eolikora hain zuzen ere. Bertan haize errota modelo berri baten dau- den finkapen konkretu bateko lotura- ren eboluzioa ikustea nahi da. Lotura hau “Pala-buje” deritzona da, bertan berno batzuek sentsorea dute jarrita momentuan duten tentsioa neurtu ahal izateko. Lehen bidaia honetan hasieran duten karga neurtu da. Finkapenen bidaia Indiara Jada hasi gara V2-ek katalogoan dituen produktu batzuk (motorrak, periferikoak…) V2 By Erreka izenarekin saltzen eta beraiek gureak Erreka By V2 izenarekin Erreka V2 salmenta LABURRAK EUSKARA PLANAREN AHOTSA Ekainak 1ean hasi ginen ordutegi malguarekin. Aldaketarik handiena bazkal orduan fitxatu beha- rra da, eta honek, ohitura hartu arte, buruhaus- teak ekarriko ditu. Ordutegi malgua Donostiako Maria Cristina hotela berriz- tatzen dabiltza eta sarreran Errekako ate automatikoak insta- latu dira. Hoteleko bi sarreretan ate biraka- rri bana jarri dira. Uztailaren hasieran inauguratzen da eta bertatik pasako dira Irailean Donostiako zinema festi- balera datozen izarrak. Maria Cristina Hoteleko Ateak

EUSKAREN LEIHATILA, 21.alea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2012ko uztaileko aldizkarian Matz-Errekako hausnarketa estrategikoak eta euskaren erabilera indartzeko proiektu berritzailea dira gai nagusiak. Honekin batera, ohi bezala, albiste laburrak, lankideen seme-alaba jaioberriak, erretiratuak, elkarrizketak... On egin!

Citation preview

Page 1: EUSKAREN LEIHATILA, 21.alea

Euskararen

leihatila 21. zenbakia

2012ko uztaila

Ekainean zehar egin dira lau urtero egiten di-ren Plan Estrategikoko jardunaldiak Matz -Errekan. Aurten gauzak aldatze aldera metodolo-gia desberdin bat erabili da eta LKS-ren lagun-tzarekin eraman dira. M e t o d o l o g i a h a u

“Negozio Modelo Sorkuntza” sistematikan oina-rrituta dago eta helburua da argiago eta uler-tzeko errazago irudikatzea negozio bakoitzaren estrategia. Matz-Errekako lau Negoziotan 2013tik 2016-ra arteko Plan Estrategikoak adostu eta finkatuko dira. Espero dugu Negozio bakoitzak norabide egokiena aukeratu dezala eta hurrengo lau urtetarako adostuko diren hel-buruak lortu ahal izatea.

Hausnarketa estrategikoa Matz-Errekan

Sentsore ultra-sonikoaren he-dapena zabal-tzen ari dela eta maiatzeko az-ken astean bi-

daia bat egin da Indiara, Tamil Nadu probintzian dagoen Rasipalayam parke eolikora hain zuzen ere. Bertan haize errota modelo berri baten dau-den finkapen konkretu bateko lotura-ren eboluzioa ikustea nahi da. Lotura hau “Pala-buje” deritzona da, bertan berno batzuek sentsorea dute jarrita momentuan duten tentsioa neurtu ahal izateko. Lehen bidaia honetan hasieran duten karga neurtu da.

Finkapenen bidaia Indiara

Jada hasi gara V2-ek katalogoan dituen produktu batzuk (motorrak, periferikoak…) V2 By Erreka izenarekin saltzen eta beraiek gureak Erreka By V2 izenarekin

Erreka V2 salmenta

LABURRAK

EUSKARA PLANAREN AHOTSA

Ekainak 1ean hasi ginen ordutegi malguarekin. Aldaketarik handiena bazkal orduan fitxatu beha-rra da, eta honek, ohitura hartu arte, buruhaus-teak ekarriko ditu.

Ordutegi malgua

Donostiako Maria Cristina hotela berriz-tatzen dabiltza eta sarreran Errekako ate automatikoak insta-latu dira. Hoteleko bi sarreretan ate biraka-

rri bana jarri dira. Uztailaren hasieran inauguratzen da eta bertatik pasako dira Irailean Donostiako zinema festi-balera datozen izarrak.

Maria Cristina Hoteleko Ateak

Page 2: EUSKAREN LEIHATILA, 21.alea

Euskararen leihatila 2. orrialdea

GUNEKA ERAGITEKO PROIEKTUA: Ahozko euskararen erabilera informala sustatuz

ATEZ-ATEKOA MATZ-ERREKAN ERE

Matz-Errekan lankideon arteko ahozko hizkuntza informa-

lean eragiteko asmoz eta euskararen erabilera indartzeko

helburuarekin abiatu dugun egitasmoa berria da hau. Hiz-

tunak martxan jarri nahi ditugu, aktibo eta bizirik. Atseden

guneetan, tailerrean, bulegoetako eguneroko jardunean,

biltegian, pasiloetan, jantokian… Ingurukoekin ditugun ha-

rremanetan eragin nahi dugu, euskal hiztunon artean jar-

dun, ahuldutako harremanak indartu, beldurrak uxatu,

konfiantza eman eta jaso eta euskarara hurbiltzen diren

lankideekin ere saiatu, areagotu, euskaraz bizi ahal iza-

teko modu berriak bilatu. Hiztun berriak, euskarazko harreman berriak sortu nahi ditugu. Hiz-

tunon zirkulu eta ohitura berriak sortu nahi ditugu. Dagoeneko 25 lankidetik gora dabiltza

egitasmoaren inguruan hausnartu, erabakiak hartu, jarrera berriak sortu, ingurukoekin hitz

egin eta haien inguru hurbileko gunean eragiteko gogoz. Geroz eta lankide gehiago ari da

sare honetara hurbiltzen, gune bakoitzaren errealitatetik, erritmo eta behar propioekin eta

bakoitzak aukeratutako ekintzen bitartez. Euskara erabiltzeko motibazioan eragin nahi dugu,

gogoak piztu eta eragin!

Urte bete eskas Antzuolan atez-ateko gaikako bilketa sistema jarri genuenetik. Hiri hondakinak (partikularren etxeetan, dendetan, bulego eta zerbitzuetan, etab…) jasoz birziklatze tasa igotzeko. Horrenbestez, gaikako bilketa eraginkorragoa izan dadin, Matz-Errekan ere, frakzio batzuk “atez-ate” biltzen hasi ginen. Esate baterako, papera-kartoia, egurra, plastiko eta ontziak, bolu-

men handiko hondakinak eta hondakin organikoak. Horregatik guztiagatik, gure enpresako bulego eta tailerrak itxura aldatze esanguratsua izan dute. Denok dakigu, ingurugiroa errespetatu beharra dagoela, ala bada, guztiok ahalegin txiki bat eginda, emaitza handiak lortuko ditugu.

Page 3: EUSKAREN LEIHATILA, 21.alea

3. orrialdea 21. zenbakia

2012ko urtarriletik ekainera bitartean JAIOTAKOAK

MATZ-ERREKAKO LANGILEAK EZAGUTUZ

Zerbitzu Orokorrak

OSCAR ORRANTIA Zenbat urte Matz-Errekan la-nean? Urte bat eta bi hilabete in-guru. Zein lan egiten duzu? Finantza arloko zuzendari bezala Kolore bat. Urdina

Liburu bat. “Los pilares de la tierra” Ken Follett Filme bat. Kill Bill – Quentin Tarantino Pertsonaia bat. Inurrategi anaiak Kantu bat. Knock on heaven´s door – Guns n Roses Mendi bat. Aizkorri Zaletasunak. Mendiko eskia, Surfean aritzea, lagunekin abentu-raren bat antolatzea Bukatzeko, zer eskatuko zenioke Matz-Errekari? Bai Pertsonal eta lan arloetan garatzen jarraitzeko aukera ematea. Neuk nire aldetik, ahalegin eta erabateko konpromisoa eskaini nahiko nuke.

Ate Automatikoak

ENERITZ LAZKANO

Zenbat urte Matz-Errekan la-nean? Bi urte daramatzat Matz-Errekan lanean. Zein lan egiten duzu? Ate automatikoetako negozio uni-tatean, exportazio departamentuan lan egiten dut.

Asko aldatu da Matz-Erreka sartu zinenetik? Denbora gutxi daramat eta ez dut aldaketa handirik sumatu, urte bi hauetan. Nola ikusten duzu Matz-Errekan? Kooperatiba dinamikoa iruditzen zait ta lankideen arteko giro ona azpimarratuko nuke. Kolore bat. Urdina. Liburu bat. Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao Filme bat. Lost in translation, Sofia Coppolarena Pertsonaia bat. Aung San Suu Kyi, politikari birmaniarra.

Kantu bat. Coldplayren “Viva la vida”.

Mendi bat: Euskal Herrian Anboto eta Europan, Matterhorn

Zaletasunak., Mendia, bidaiatzea, zinema Bukatzeko, zer eskatuko zenioke Matz-Errekari? Inguruan lanpostu berriak sortzen jarraitzea.

Laia: Plastikogintzako Oihana Irustaren

alaba, maiatzak 18an jaio zen.

Jon: Finkapen Elementuetako Vicen Rivero-

ren semea, apirilak 22an jaio zen.

ERRETIROA hartu dutenak

Jon Zabala: Sistemetako Zuzendariak

erretiroa hartu zuen 2012ko apirilaren

30ean. Ondo segi aurrerantzean!

Irakurle, animatu eta bidali zeure seme/alabaren argazkia!

Page 4: EUSKAREN LEIHATILA, 21.alea

TOMAS DE LA CRUZ, Plastikogintzako produkzio arloko arduradun berria

Zure burua nola aurkeztuko zenuke? Zaletasunak? Zure ibilbide profesionala?

Tomás naiz eta 34 urte ditut. 15 urte daramatzat Matz-Errekan lanean, hau da, 19 urterekin hasi nintzen he-men eta orain artekoan, injektore bezala lan egin dut. Ez naiz konformista. Ekintzailea naiz eta erronkak gustatzen zaizkit. Noiztik zara ME-ko Plastikogintzako produkzioko

arduraduna? Orain dela 3 hilabetetik. Zein da zure esperientzia Matz-Errekan? Orain arteko nire esperientzia positiboa izan da, eta gainera, orain, aukera eman didate aurrera pauso bat emateko. Ea lortzen dudan!. Asko aldatu da Matz-Erreka sartu zinenetik? Bai. Asko aurreratu gara. Automatizazio asko sartu di-tugu lehiakorragoak izateko. Informatika arloan ere, asko aurreratu dugu. Orain, moldeen parte batzuk egiteko asmotan gabiltza buru belarri eta poliki-poliki “aurrerapen teknologikoak” sartzen ere. Orain arte, zein da zure lanaz gehien gustatzen zai-

zuna? Eta gutxien? Gehien gustatzen zaidana, Produkzioko lana aurrera botatzea da eta ahalik eta eraginkorragoak izatea. Gutxien berriz, arduraduna izatea, askotan, jendearekin desadostasunak izateak. Samurra al da jendearekin talde lana aurrera atera-

tzea? Ez. Guztiok daukagu ikuspuntu desberdinak eta guztiok berdin pentsatzea oso zaila da.

Guztion laguntza beharrezkoa al da? Bai, dudarik barik, eta komenigarria ere, hau, gu denon enpresa baita. Zeintzuk dira 2012ko zure helburuak? Produkzioko adierazleak hobetzea, eraginkorragoak eta konpetitiboagoak izatea. Nola dago Plastikogintzako negozioa? Inoiz baino hobeto! Hobekuntza nabarmenak izan di-tugu. Inoiz baino diru gehiago irabazi dugu eta espekta-tibak onak dira. Zer deritzozu Matz-Errekako euskara planari buruz? Aurrera pauso handi bat izan da niretzako pertsonalki. Nik neuk, orain, lehen baino gehiago erabiltzen dut eus-kara eta oso ondo deritzot, orain arte egindako lan guz-tia.

Berri, iritzi edo bestelakorik bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan : Ibon Muruamendiraraz, Oihana Ezkurra, Jon Mendiola, Idoia Larrea, Nerea Axpe,

Oihana Irusta, Josu Agirre edota euskara teknikariarekin.

ONDO PASA OPORRETAN!!!

ESAERA ZAHARRA

Urrutiko intxaurrak

hamalau,

gerturatu eta lau!