12
27 2015eko EKAINA. Ezkertiar ta Abertzaleeen aldizkaria zkerra Berri ezkerra aberri aldizkaria Gazteak gaur Kolore aniztasuna Eraiki eta Fronte Zabala “Prekaritatearen aurpegia: emakume gaztea” IRITZIA >> 3 “Aniztasun Sexuala” IRITZIA >> 8

Ezkerraberri28 Gazteak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ezkerraberri fundazioaren aldizkaria duzue hau, oraingo alea Gazteei zuzenduta dagoena.

Citation preview

Page 1: Ezkerraberri28 Gazteak

27 2015eko EKAINA. Ezkertiar ta Abertzaleeen aldizkaria

zkerraBerriezkerra aberrialdizkaria

Gazteak gaurKolore aniztasuna

Eraiki eta Fronte Zabala

“Prekaritatearen aurpegia:

emakume gaztea”

IRITZIA >> 3

“Aniztasun Sexuala”

IRITZIA >> 8

Page 2: Ezkerraberri28 Gazteak

Gazteak eta prekaritatea

zkerra Berrialdizkaria

Edito

riala

Aduanaren Txokoa 16-1831001 IRUÑA

www.ezkerraberri.org Tel: [email protected]

“Gazteak ez dira ezertaz kezkatzen”, “gazteek ez dute ezer egiten”, “ez dira mu-gitzen”... Badirudi modu bateko gazteen kriminalizazioa heldu dela azken bola-dan. Datuok, ordea, ez dute zurrumurru ozenek dioten gauza bera adierazten:

Aurreko taulan gazteen kezka nagusiak ikus ditzakegu. Gazteen lehen kezka: lana. Bigarrena: arazo ekonomikoak. Hirugarrena: ikasketak. Eta laugarrena: etxebizitza. Ez dirudi kezkatuta ez egoteko moduko gaiak dire-nik. Guztion ahotan dabiltzan kezka horiek gazteen ahotan ere badaude. Eta arrazoiak badaude kezka horiek egoteko, batik bat, prekarietatea. Prekarietateaz aritzean, gazteek euren bizitzako eremu guztietan egonkortasun eta segurtasun faltaz ari gara, euren bizi proiektua ahalbidetzen duen garapen pertsonalerako behar duten egonkortasun eta segurtasun faltaz. Isla argia du horrek: mileurista pribilegiatutzat jo dezakegu, eta argiago, kontra-tua duten gazteen artean, %56,8k aldi baterako kontratua du.Ikus daitezkeen datuez aparte, ezin da ahaztu beltzean (kontraturik gabe) lan egiten duen gazte kopu-rua. Batzuk, soldatapeko lana aurkitu ezinda etsita dagoenari heltzen diotelako. Bestetik ere, soldata-peko lan gisa inon kontabilizatzen ez diren lan erreproduktiboak eta zaintza lanak aipatu behar dira.

Normala dirudi, bada, datu gutxi batzuei errepara-tuta arazo ekonomikoak eta lana gazteen kezka ere izatea. Eta zergatik da kezka etxebizitza? 30 urtee-tan kokatzen delako emantzipatzeko batez beste-ko adina. Eta hori etxebizitzari heltzeko zailtasu-nengatik eta diru-sarrera eskasengatik, batik bat. Euskal Herrian emantzipatzen den gazteen ia %70a bikotekidearekin egin beharra du -bi soldata beha-rrezko direlako- eta ia %30ak pisua partekatzen du, bakarrik emantzipatzera ausartzen den ehune-ko txikiago ezin batekin alderatuta. Gainera, pisua erostera animatzen diren gazteak, hipotekara bide-ratu beharko lukete diru-sarreren %62,8a.Gazteak ezertaz kezkatzen ez direla topikoa-ren aurrean nabarmena da emantzipazioa eta lana bilatzea kezka nagusietakoak direla, eta gainera, lortzen duten gazteek ez dute inoren laguntzari esker lortzen, baizik eta zailtasunei aurre eginez imajinazioz eta keme-naz, irudi negatiboari ere erantzun ezin hobea emanez.

EzkerraBerriFundazioakgizarteaneztabaidazabaltzekoegiten duenekarpena.

Erredakzio taldea:

Patxi ZabaletaRebeka UberaDani MaeztuAser LertxundiA.IturriagaetxebarriaI. Irazabalbeitia

Diseinua:Aser Lertxundi

Maketazioa:Zigor Agirrezabala

Inprimategia:Iratxe grafika

2000 2004 2008 2012 2014

64 61 62 72 73

10 14 19 32 23

31 59 67 18 13

12 12 15 15 18

7 5 3 11 7

4 3 4 8 7

15 8 9 7 5

19 9 8 1 1

Lan merkatua

Ekonomikoak

Etxebizitza

Ikasketak

Osasuna

Familia

Politika

Terrorismoa

80

70

60

50

40

30

20

10

0

ezkerraberri fundazioa

Page 3: Ezkerraberri28 Gazteak

Prekaritatearen aurpegia: emakume gaztea

3

Iritz

ia

Egun, emakumeok bigarren mailako herritar izaten jarraitzen dugu munduan, berdintasun formalean urratsak emanik ere. Oraindik, emakumeon men-

pekotasunean oinarritzen den botere-sistema -patriar-katua- indarrean dago, eta honek berebiziko eragina dauka sexuaren araberako lan-banaketan. Emakumeok ama, zaintzaile eta emazte izaten jarraitzen dugu, horiek dira gure rol nagusi edo “naturalak”.

Patriarkatuak, kapitalismoarekin uztartuta, esparru pri-batuaren eta publikoaren arteko banaketa gauzatu du. Esparru pribatura eramanez etxeko eta zaintza-lanak, hauen ardura emakumeoi ezarriz; eta esparru publikoan kokatu du lan produktiboa deritzoguna, gizonei ardura hori ezarriz. Horrela ere, lan produktiboari errekonozi-mendu sozial eta ekonomikoa (soldata, batik bat) gehitu zaio, lan erreproduktiboa bigarren maila batean utzita, ikusezin bihurtuz eta inolako errekonozimendu sozial eta ekonomiko barik kasik. Izan ere, soilik lan produkti-boari ematen diogu/diote “lan” kategoria. Hau da, pa-triarkatuak espazioak, lanak eta hierarkiak banatu ditu, hierarkiaren goialdean gizona jarriz.

Generoaren araberako ezberdintasunak naturaltzat har-tzen diren gisara, zaintza-lanez emakumeak arduratzea natural ikusi ohi da, berezko gisa, baina ez da horrela, sexuaren araberako eta sexu baten menperatzean oina-rritzen den sistemagatik sortua da.

Yayo Herrerok esaten duen bezala, kapitalismoa konfu-sio larri batean oinarritzen da: prezioa balorera berdin-tzen du, beraz, preziorik ez duenak ez du balorerik, eta horren eredu da etxeko eta zaintza lana. Ez da bakarrik ez dela ordaintzen, baizik eta hauek duten garrantzia ukatu egiten dela.

Sistema honek, prezioa balorera berdintzen duena, on-gizatea BPGean neurtzen du, beraz, ez da horretan sar-tzen etxeen barnean egiten den lan erreproduktiboa. Alabaina, doako zaintza lan eta lan feminizatu horiek gehituko bagenizkio, BPGren %70 a inguru suposatuko luke lan horrek. Honek agerian uzten du jasangarrita-sun sozialean lan horrek duen garrantzia eta, bide batez, egungo sistemak lan feminizatuari egiten dion zapal-kuntza. Eta lan feminizatua diogu, adibidez, emakumeok egun batean 4:04 ordu dedikatzen baitizkiogu etxeko lanei, gizonek baino 2:15 ordu gehiago (INEren arabera). Bukatzeko, ekonomialari feminista baten esaldi hau erabiliko dut, Silvia Federicirena: “generoa ez genezake hartu behar errealitate kultural soil gisa, baizik eta kla-se harremanen zehaztapen gisa erabili beharko genuke”. Klase borrokan ere zentralak gara emakumeak: iraultza feminista izango da ala ez da izango.

Esther Manzana

El género no debería ser considerado una realidad puramente cultural sino

que debería ser tratado como una especificación de las relaciones

de clase

Page 4: Ezkerraberri28 Gazteak

4

Elka

rriz

keta

Zum

ai O

lald

e 19

89an

Gas

teiz

en ja

io ze

n. G

azte

mug

imen

duko

eta

Sar

eko

kide

a

Zure militantzia politikoagatik auzipetu eta es-petxeratua izan zara. Nola bizitzen da pentsatze hutsagatik espetxeratu nahi zaituztela?

Inpotentziaz eta amorruz. Gazte independentistak iza-tea zen leporatzen ziguten delitu bakarra. Hau da, era-bat zilegi diren helburu politikoak lortzeko antolatu eta borrokatzeagatik atxilotu, torturatu, espetxeratu eta auzipetu ninduten. Izan ere, hori da Auzitegi Nazionala-ren egitekorik funtsezkoena, disidentzia politikoa, bere erarik zabalenean, zigortzea. Urte luzez ikusi dugu nola milaka herritar epaitu dituzten salbuespeneko epaitegi horretan, eta gaur egun, egoerak berdin jarraitzen du.

2009an atxilotu zintuzten zure militantzia politikoaga-tik, 2010ean libre utzi eta 2013ra arte ez zen epaiketa hasi, azkenean libre utzi arte. Prozesu luzea. Zer eragin du horrelako prozesu luze batek zure egunerokotasu-nean? Ziurgabetasuna, akaso?Noski, ziurgabetasuna sortzen zaizu, ez baitakizu zer gertatuko den zure bizitzarekin. Zure bizitzarekiko proiektuak garatzea oso zaila egiten zaizu, edozein mo-mentutan epaitua izan zaitezkeelako, zure eguneroko-tasuna guztiz apurtuz. Honen ostean, gainera, senten-tziaren zain geratzen zara eta horrek zure bizitza hankaz gora jartzen du, edozein momentutan sei urteko espe-txe zigorra ezarri ahal dizutelako. Baina hau ez da ba-karra, ondorio ekonomikoak izugarriak dira, finantzeta-rako dirua (nire kasuan 18.000 eurokoa) eta epaiketak suposatzen duen odoluste ekonomikoa izugarriak dira. Honi gutariko bakoitzarengan zein gure senide eta lagu-nengan sortzen dituen era guztietako kalte pertsonalak gehitu beharko genioke.

Zure prozesu judizialean 40 lagun zeundeten, tartean Goizane eta Pou, epaiketara aurkeztu ez zirenak ho-rren izaera politikoa salatzeko. Gasteizko harresian urtarrilean agertu eta mila lagunen artean atxilotu zi-tuzten. Zer sentitzen da lagunak diren horiek eramaten dituztenean?Horrelako kasuetan sentimenduak asko dira, denak nahasten zaizkizu, baina bat aukeratzekotan harrota-suna esango nuke. Alde batetik, hartu zuten erabakia modu koherentean aurrera eramateagatik, baina are gehiago herriak emandako erantzunagatik. Noski, inpo-tentzia ere sentitzen duzu, makinaria errepresibo erral-doi hori aurrean duzulako eta horren kontra egitea oso

‘Sientes inseguridad ya que no sabes que pasará con tu vida’

Page 5: Ezkerraberri28 Gazteak

5

zaila delako, atxilotuak eramaten dituztela ikustea go-gorra da, baina markatutako helburuak bete direla ja-kinda errazagoa egiten zaizu, makinaria horri min egin diozula dakizulako.

Gasteiztarra izanik, Gasteizko harresiaz aparte, Andra Maria Zuriko duela gutxiko herri-harresia hurbiletik bizi izan duzu. Zer balorazio egiten duzu herri-harre-siez? Nire ustez, azkenengo urteetan sortu den borroka mol-de eraginkorrenetariko bat da. Fenomeno honek ilusio handia piztu du. Epaiketa zein espetxeratze aginduei aurre egiteaz aparte herritarrak aktibatzen dituelako. Izugarria da jendea dinamika osoan zehar egin beharre-ko lanak gogoz eta etengabe egiten ikustea, gau luzeak pentsatu barik auziperatuekin pasatzen ikustea eta po-liziaren kolpe eta irainei aurre egiten ikustea. Elkartasu-na eta maitasuna konpromiso bihurtzen dituen ekimena

da hau. Garatzen doan dinamika da noski, aldaketa asko izan dituena eta egoera horrela jarraitzen duen heinean, aldatzen eta aurrera jarraituko du.

Zer jarrera sumatzen duzu gizartean horrelako ekimen desobedienteekiko?Herriak horrelako dinamika bat egiteko gogoa zuela uste dut. Herri harresiak salbuespen legedi bati aurre egiteko sortu dira, eta Gasteizko harresian esan zuten bezala, legea eta justiziaren artean erabakitzera behar-tzen bagaituzte, justiziaren alde egiten jarraituko dugu. Nire ustez, gizartearen gehiengo bat salbuespen legeen kontrakoa da, baina ez dugu askotan jakin horri nola aurre egin. Dinamika hauekin kontrakotasun hori prak-

tikara eraman da eta ilusioaz aparte sentsibilitate edo ideologia ezberdineko pertsona asko mugiarazi ditu in-justiziaren aurrean. Noski, alderdi batzuei ez zaie bate-re gustatu, EAJri kasu. Ekimen hau betiko obedientziatik ateratzera behartzen dituelako, edo obedientzia horre-kin jarraituz indarkeriaz haien herritarren kontra egitera, eta argi ikusi da zein den jokatu nahi duten papera.

Gazteak desmobilizatzea helburu dute horrelako sare-kada eta jazarpenek. Egiatan horrek eragin dizu mili-tantzia uzteko gogoa edo justu kontrakoa?Argi dago gure sarekadak helburu hori zeukala, baina ez zen bakarra. Ezker abertzalearen barnean ematen ari zen eztabaida eta prozesua apurtzea ere zuen helburu. Nire kasuan, oso buru gogorra naiz eta noski ez didate-la inoiz militantzia uzteko gogoa kendu. Militantzia nire bizitzaren parte da eta oso argi daukat gertatzen diren injustizien aurrean ezin naizela geldirik geratu. Atxiloke-taren ostean militante izaten jarraitu nuen, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko partaide bezala, eta espetxetik atera ostean ere militante izaten jarraitu nuen. Gai-nera, horrelako esperientzia gogorra bizi izan ostean, arrazoiak bilatzen dizkiozu, eta niretzat arrazoi argie-na estatuari min egiten geniola da. Hau horrela izanda, zirikatzen jarraituko nuela argi nuen. Oraindik egiteko asko dago. Oso harro nago egindakoaz, militante izan nintzen, naiz eta izaten jarraituko dut.

Bukatzeko, eskaera bat. Zer esango zenioke antolatuta ez dagoen gazte bati, politikaz paso egiten duen gazte bati?Arduragabekeria bat dela. Gazteok gara etorkizuna eta gure esku dago etorkizun hori nolakoa izango den bo-rrokatzea. Militantziak merezi du, pertsona bezala hezi eta hazi egiten zarelako eta herri antolatu bat garaiezina delako. Gazteriak argi dauka sistema ustelduta dagoela, eta argi ere Frantziako eta Espainiako estatuen barruan gure herriaren izaera eta eskubideak ez direla babestu-ko. Baina oso era indibidualistan hezi gaituzte eta ko-lektiboa antolatzea kostatzen zaigu. Horri buelta eman behar diogu. Horregatik, kapitalismo eta patriarkatua-ren kontra egin nahi baduzu eta zure herriaren alde egin nahi baduzu, milaka dira esparruak. Alternatibak sortu behar ditugu eta beste Euskal Herri bat posible dela erakutsi. Borroka da bidea.

‘Los jóvenes somos el futuro y está en nuestras manos el luchar

por como será ese futuro’

‘La militancia es un parte de mi vida y tengo muy claro

que no me quedaré quieto ante las injusticias’

Page 6: Ezkerraberri28 Gazteak

6

Aniztasun kulturala

Elka

rriz

keta

Beñat Garmendia Ordizian jaio zen 1982an eta EH 11 Kolore ekimeneko koordinatzailea da

xenofobo eta arrazistetatik salbu gaudenik, Gasteizen edota Sestaon aurten gertatu dena ikusi eta gero argi geratu da. Horrexegatik, tentuz ibili behar dugu, arriskua hor dagoelako Europako leku askotan ematen ari den moduan. Aniztasunaren eta inklusibitatearen baloreak irmoki defendatu behar ditugula uste dugu Euskal Herri ireki, zabal eta abegikor batean.

Adierazpen horiez gain, krisia dela eta, jatorri ezber-dineko pertsonen aurkako zurrumurruak hedatu dira gurean ere. Nola egin ahal zaie aurre horiei? Eta nola egiten die aurre EH11Kolorek?Alde batetik, “gu” eta “besteen” arteko kategoria sozia-la baztertuz. Ildo bereko bestelako terminologiak ere ez ditugu gustuko bertakoak / etorkinak, edo naziona-lak / atzerritarrak. Gaur egungo Euskal Herrian 166 herri ezberdinetan jaiotako pertsonak ditugu, 102 hizkuntza hitz egiten dira gure kaleetan eta gizartearen heteroge-notasun hori handitzen ari da, gainera, kulturetan, sines-menetan, ohituretan… Euskal Herria anitza da eta bertan bizi garen guztiok eskubide, aukera eta betebehar berak ditugu.

Eta bestetik, gutako bakoitzak jarrera aktiboa izaten edonolako adierazpen xenofoboen aurrean, bai gure inguru gertuenean, bai laneko giroan, bai lagun artean, bai bizilagunekin elkarbizitzan… Eta kultura edota jato-rriaren baitan edozein pertsona edo kolektiboren aurka eman daitezkeen zurrumurru edo asmakeriak baztertuz.

Gazteei bereziki eragiten al diete zurrumurru horiek? Gizartean hedatuak dauden zurrumurru horiek guz-tiongan du eragina, baina bai da egia gazteek ziurrenik modu biziago batean jasotzen dituztela zurrumurru ho-riek. Xenofobia higuingarria da gizatasunean eta justizia sozialean sinisten dugunontzat, baina gazteak bereziki sentiberak dira bai injustizia egoeren aurrean eta baita gizatasun falta ematen diren egoerekin.

Euskal herritar izateko “baldintzak” ere errotik aldatu dituzue. Euskal Herria bere herria dela sentitzen due-

Azken hilabeteotan adierazpen arrazista nahiko izan ditugu euskal ordezkari publiko batzuen ahotik, Sestaoko edo Gasteizko alkateen adie-

razpenak, batik bat. Aniztasunaren aitorpenaren bi-dean oraindik egin beharreko bidearen seinale?Bada; zoritxarrez bai, krisi garaitan beti erabili izan dute historikoki diskurtso arrazista krisia bera sortu dute-nek, eta bide batez, euren ardura litzatekeena beste batzuengana bideratzeko ahaleginak egin izan dituzte horrela. Gure kasuan, magrebiar edota errumaniar jato-rria duten etorkinak izan dira jomugan jarri dituztenak. Herritar askoren haserreak irtenbide bat behar izaten du

askotan eta zer hobea errua, “beste” ezezagun, ezberdin eta arraro horri leporatzea baino. Eraso horien aurrean erantzuteko gai ez den “beste” horri, alegia. Gizartean gorrotoa hedatzeaz gain, zatiketa eta ondorio larriak sortzen dituen estrategia neurtua da hau eta badirudi, gainera, horrelako jarrerak elikatzen dituztenei ez zaiela gehiegi axola.Euskal Herriak bere begien aurrean dauka kultur aniz-tasunaren kudeaketaren gaiari bide onetik heltzeko erronka eta gehiengo zabal batek gainera adostasunez eraiki nahi du bizikidetza hori. Baina horrek ez du esan nahi bizikidetza bera arriskuan jartzen duten jarrera

Page 7: Ezkerraberri28 Gazteak

7

na ere euskal herritarra dela diozue. Hori bai aldaketa, ezta? EH 11 Kolore ekimenaren haserako manifestuan jasotzen den aldarrietako bat izan da hori. Hiritartasuna bizile-kuarekin lotu izan ohi da sarritan baina, munduan ba-rrena bizi diren euskaldunek ere euskal herritar izaten jarraituko dute. Horregatik, diasporan bizi diren horiek eta Euskal Herria bere sentitzen dutenen horiek ere ba-dira euskal herritarrak. Egungo gizartean identitateak, gainera, bikoitzak edo hirukoitzak ere izan ahal direla uste dugu. Gaur egungo euskal herritarrak eusko-ekua-torearrak, eusko-senegaldarrak, eusko-marokoarrak, eusko-andaluziarrak ere badirela, alegia.

Gizartean kontzepzio hori zabalduz doala uste duzue? Eta hedatuago dago gazteen artean kontzepzio zaba-lago hori?EH 11 Kolorek ekimena sortu zen unean manifestu bat plazaratu zuen. Manifestu honi atxikimenduak biltzen jardun ginen eta biziki harritu gintuen jasotako babe-sak. Erabatekoa izan zen onarpen hori, sindikatu, alderdi politiko, elkarte eta eragile, euskalgintza eta herri mu-gimendu nagusienen aldetik. Inork ez zion ukorik egin manifestu horren atxikimenduari. Salbuespen bakarra, zenbait alderdi eta sindikatu espainiar izan ziren, UGT, PP eta UPN, alegia. Ez dago zalantzarik bere aniztasunaz harro egongo den Euskal Herrian, adierazpen kultural eta identitario guz-tiak eroso sentiaraziko dituen horretan, alegia, jatorri eta kultura ezberdinetako gazteek eraikia izango dela. Beren eskuetan dago eginkizun hori, eta beraiek molda-tzen duten modukoa izango da.

Euskara batzen gaituen erreminta dela aipatzen duzue. Baina azkenaldian euskararen aurkako adierazpenak ere entzun izan ditugu. Nola lor daiteke euskara kohe-siorako erreminta bihurtzea?Aniztasun oro da gizatasunaren aberastasun: kultura-la, linguistikoa, sinesmenena, ohiturena... eta babestu

beharreko altxorra dela aldarrikatzen dugu. Uniformiza-zioak, akulturizazio prozesuek aniztasun hori desegiten dute eta, beraz, pobreago egiten gaitu, gure identita-tetik gabetzen baikaitu. Euskara gure herriak gizadiaren ondare kultural eta linguistikoari egin dion ekarpen go-rena da. Euskal Herria anitza izanen da edo ez da izanen, baina ezin da aniztasunaren aldeko apusturik egin eus-kara, hizkuntza bizia eta euskal herritar guztion hizkun-tza izateko ardura modu komun eta partekatuan egiten ez bada.

Eta amaitzeko, nolakoa da EH11Kolorek amesten duen Euskal Herria hori? Kultur aniztasunaren kudeaketan eredugarria izango den Euskal Herria eta aniztasun horretaz, gainera, harro egongo dena, bizi baldintza duinak bermatu eta herritar guztion giza eskubideak aitortuko dituena, bere jatorria edozein izanik ere. Munduko bazter ezberdinetan jaio-tako herritarrez osatutako Euskal Herria. Kultur anizta-suna eta euskara maite duen herria. Arbasoen kultura belaunaldiz belaunaldi eraberritua, jende eta kultura berrien ekarpeneez josia izango duena. Azken batean 11 Koloretako Euskal Herria.

La Gasteiz de coloresEl 18 de abril Gasteiz se convirtió en reflejo claro de lo que a diario, a veces, pasa desapercibido. Se con-virtió en la ciudad de colores y alegre que es, surgida de una mezcla de culturas muy diferentes. Se convir-tió en ciudad orgullosa de su diversidad cultural; de-nunciando, además, las actitudes racistas del alcalde Javier Maroto que enfrentaba a unos vecinos con otras, criminalizando a una parte de los y las gasteiz-tarras por razones culturales y de origen. Una imagen sirve para describir la diversidad cultural.

Page 8: Ezkerraberri28 Gazteak

8

Aniztasun Sexuala

Iritz

ia

Xabier Vallina Eraikiko kidea da

kula). Orduan hasi zen “asimilazioa” deritzoguna. Berdinta-sunaren betaurrekoak jarri eta heterosexualek zituzten “es-kubideak” asimilatzen hasi ziren “berdintasunaren” izenean. Hori da gaur egun ezagutzen dugun LGTB mugimenduen al-darrikapena, eta horrela neurtzen da homosexualek dituz-ten eskubideak: ezkontza eta familia eskubidea, adibidez. Heteroarauak heterosexuala ez den praktikari homosexua-la deitu eta binarismoan oinarritu du bere indarra. Modu honetan, heteroarauak sexu (edo hobeto esanda: genero) berdineko pertsonen arteko harremanak onartu eta beraien arauak ezartzea izan da lorpenetariko bat. Urrun geratu dira norma gabeko bizi ereduen aldarrikapenak, edo generoaren araberako katalogazioarekin hausteko hautua.

Horren ordez, gaur egun LGBT mugimendua guztiz mer-kantilizatua bizi da: moda, aisialdia, gorputza,... estereotipo kapitalista batean murgildu da borroka, eta alde batera ge-ratu dira aldarrikapen iraultzaileak.

Zentzu horretan, ezkerrekoak garen TransMarikaBolloFe-minista guztiak bat egin eta gaur egungo egoera aldatzeko hautua izan behar dugu. Matxismoa eta heterosexualitatea kontrol politikoa delako, jazarpenaren ikurra. Horri kapita-lismo bortitza gehitu behar zaio. Aspaldi argi genuen ka-pitalismoa gure etsaia zela, gure bizimodua baldintzatzen zuen sujektua zapaltzailea zela. Gaur egun, ordea, kapita-lismoak ere jakin izan du sexualitate ez heterosexualetan murgiltzen, eta normak ezarri ditu.

Horregatik ez dugu berdintasunean sinisten, errealitate ez-berdin batean baizik. Non sexuaren eta generoa-ren araberako arau guztiak desagertuko diren, gizon normatiboen pribilegioak desagerrara-ziko ditugun, sexuaren inguruko tabuak apu-tuko ditugun, gorputz normatibizatuak deuseztatu, eta honekin batera gene-roaren araberako katalogazioa suntsitu. Eta nola ez, guzti hau eredu sozioekono-miko berri baten baitan etorri beharko da. Al-daketa TransMarikaBolloFeminista izango da, edo ez da izango.

Sarri lotzen dugu homosexualitatearen borroka edo eta emakumeen jazarpenaren aurkako borroka “ber-dintasun” hitzarekin. Baina pentsatu al dugu noizbait

zer suposatzen duen berdintasuna aldarrikatzeak?

1969. urtean jaio zen sexu askatasunerako militantzia akti-boa, mundua iraulitzeko borroka boteretsua. Gizartearen eta instituzioen jazarpenari aurre egin zioten milaka trans, maritxu eta bollerak urte hartako ekainaren 28an. Poliziak New Yorkeko Stone Wall tabernan egin zuen bere azken sarekada eta milaka pertsona bertaratu ziren erasoari aurre egiteko. Horregatik, ospatzen dugu gaur egun harrotasun eguna, gure aintzindariak kolpea jo eta “nahikoa da” ohika-tu zutelako.

Orduan hasi ziren aldarrikapenak. Ez bakarrik sexualita-te aniztasunaren aldarrikapenak, baizik eta bizimodu eta eredu sozial ezberdin baten aldarrikapenak, heterosexua-lek zituzten arauetatik urruntzeko aldarrikapenak. Familia, ezkontza, praktika sexual koitozentrista eta monogamoa, arrazakeria, matxismoa,... Tabuak hautsi eta gizarte eredu berri baten bila hasi ziren.

Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen (LGTB, edo neri gehiago gustatzen zaidan “TransMarikaBollo”) eskakizunak instituzioak bereganatzen hasi ziren (ikusi Harvey Milk peli-

Page 9: Ezkerraberri28 Gazteak

9

Gazteen parte-hartzea erakundeetan eta politikan

Iritz

ia

Olaia Duarte Lopez, Eraikiko kidea eta EHBilduko zinegotzia Donostian

barneratuta dituztenez gero, urruntasunaz eta mespretxuaz aparte, gailentzen den sentzazioa sinesgarritasunik ezaren kontzeptuan jaso dezakegu; beharrezkoak diren kontueta-rako ez dituzte laguntzen eta soilik komeni zaienean deitu eta bilatzen dituzte gazteak.

Era berean, gizarte-mugimenduek, oro har, eta gazte-mugi-menduak zehazki, iretenbiderik gabeko egoera batean ikus-ten dute euren burua. Indibidualismo zuzenaren eraginez, gero eta jende gutxiago, gero eta partaide gutxiago daude. Administrazioen jarrera urruna eta mesfidatia dela eta, la-guntza eta baliabide urriak, eta batez ere, gailentzen ari den pentsakera-paradigma berrian, non musu-truk aritzea eta helburu kolektiboak lortzeko arrisku pertsonalak beregana-tzea ulertezin bihurtzen den.

Testuinguru honetan derrigorrean egin behar dugun galdera hurrengo hau da: zer egin? nola bultzatu gazteen parte-har-tzea adierazi dugun ikuspegi eraldatzaile horretatik? nola indartu eta garatu oraindik bizia eta indartsua den gazteen antolakuntza? Egia esan, erantzuna ez da erraza, tamaina-ko erronkak eta zailtasunak aurrean izanik. Baina zeozer argi eta garbi baldin bada, hauxe da: erantzuna globala izan behar dela, gizartearen eredu osoa ezbaian jartzen den neu-rrian, eta gazteen autonomia sustatzetik hasi behar dena.

Gazteak zenbakiak edo adin-tarteak baino askoz gehiago dira. Badira eraldaketa soziala bideratzeko eragile eragin-korrak, euren ibilbide propioa eraikitzen ari direnak. Etor-kizuna bai, baina baita egungo errealitatearen osagarri ezin-bestekoa, gure eskubide eta betebeharrekin, gure nahiak eta aukeraketekin. Hitz batean esanda, subjektu aktibo eta biziak, gaurdanik gure lekua eskatzen dugunak. Instituzioe-tatik lokal autogestionatuak, diru laguntzak, eztabaidarako espazioak, elkarlanerako sareak, etab. gestionatzeaz aparte; gazteen presentzia botere esparruetan bermatu behar da, hauen eskutik etorriko baita gazte mugimenduekin elkarlan zuzena eta naturala.

Azkeneko asteetan, maiatzaren 24eko udal hautes-kundeak agenda politikoaren erdigunean egon dira. Egun hauetan zehar, alderdi guztien ahotsetan en-

tzun ditugu gazteoi zuzenduriko mezuak: gazteria da kri-siaren eta, oro har, sistemaren ondorio latzak modu berei-zituan pairatzen dituen sektorea; gazteriaren parte harte zuzena ezinbestekoa da instituzioetan, etab. Horrekin ba-tera gazteoi zuzendutako programa, ekitaldi, hausnarketa…ezberdinak eskaini zaizkigu. Baina, hori al da gazteen par-te-hartzea erakundeetan sustatzeko bidea? Helduek gaz-teontzat diseinatutako programa edo politiketan gazteen atxikimendua eskatzea al da gazte politika egitea?

Galdera hauen erantzuna ezezkoa dela asmatu dezakegu, hauteskundeetan botoa eman duten edota aktiboki parte hartu duten gazteak gutxi izan direla ikusita. Izan ere, gaz-teen parte-hartzea politikan eta edozein eremutan, gazte-ria ahalduntzetik dator. Gazte politika erreal bat gazteok gazteontzat egindakoa izan behar du halabeharrez eta hau bideratzeko, instituzioetan eta alderdi politikoetan parte-hartze mekanismo zehatzak eta malguagoak ezarri behar ditugu.

Instituzioak estruktura eta dinamika hotza, zurruna, zorro-tza duten erakundeak dira. Gainera, beti funtzionamendu berdina duten aparatuak dira, kontuan izan gabe zer per-tsona motarekin harremanetan jarri nahi den (gaztea, hel-dua, etorkina, emakumea, gizona, etab.). Horregatik, gazte

bat erakunde batera edo alderdi politiko batera gertura-tzen denean ez zaio erakargarria iruditzen.

Alderdi politikoak eta politikariak oso urrun bizi ditu biztanleak, haien arteko

distantzia gero eta nabariagoa da. Gaz-teen artean joera orokor hori biderkatzen

da eta egungo gazteak alderdi eta prakti-ka politikoetatik oso urrun daude. Horiek ez

dute jasotzen gazteen interesa ezta kon-fiantzarik ere. Gazteen premia eta beharre-

tatik oso urrun kokatzen dituzte euren intere-sak alderdi politikoek eta egungo gazteek lehentasunak

‘Los y las jóvenes son actores eficientes para impulsar la transformación social’

Page 10: Ezkerraberri28 Gazteak

10

Eraikiz eta fronte zabalaz

Ander Vizanekin

Elka

rriz

keta

Zergatik ERAIKI? Esan bezala, helburu nagusienetako bat ezkerreko aber-tzale gazteen elkarlana handitzea helburu duen gazte erakundea da ERAIKI, zubi-lanak egitea helburu duena. Zubiak eraikitzeko tresna da, independentzia eta sozia-lismoa helburu duten gazte erakundeen artean elkar-lana sustatzeko tresna, gazte independentista eta so-zialistak batzeko tresna. Eraikitzeko tresna gara, ezker abertzaleko gazteria zibil eta zabala sortzekoa. Gure nortasuna bikain irudikatzen duen izena dela uste ge-nuen.

Zeintzuk dira ERAIKIren helburu nagusiak? ERAIKIren helburu estrategikoa Euskal Herria sozia-lista eta feminista askea lortzea da, betiere herrien arteko elkartasunean oinarritua. Epe laburragoan, gazteon erreferente zabalagoa lortzea dugu helburu, gazte independentista eta sozialista guztiak barne-biltzen dituena. Guztion ahotan dagoen Fronte Za-balak gazteon fronte zabala ere behar du derrigor. Euskal Herriaren etorkizuna eta geroa gara, gazteok eraikiko dugu Euskal Herria aske sozialista eta femi-nista, beraz, ezinbestekoa da epe laburrean gazteon-tzako erreminta zabalago bat, garai berriei egokituz eta antolaketa eredu horizontalagoak erabiliaz.

Fronte Zabala aipatu duzu, egingarri ikusten duzu gazteen fronte zabal hori?Egingarria eta ezinbestekoa. Mugimendu oso banatu eta zatikatuak izan ditugu orain arte Euskal Herrian. Bada garaia elkarlanerako. Herriarena hitza eta era-bakia izan behar direlaren hori egia bilakatu behar ditugu, eta horretarako funtsezkoak dira antolake-ta-eredu alternatiboak; betiko moldeak agortuak daude.

Ideologiak amaitu diren errelatoan ari gara sozializa-tuak izaten gazteak. Errelato garaile horri aurre egite-ko gazte sozialiston bilgune zabala ezinbestekoa da. Elementu apolitiko bihurtu nahi gaituzte, eta proiek-tu politiko propioa eratzeko gaitasunik gabe ere utzi nahi gaituzte; Ongizate Estatua besterik ez defenda-tzeko aukera ikusiarazteko-edo, baina Euskal Herrian ezin gara horrekin konformatu, Euskal Herrian eredu kapitalista gainditzeko baldintzak ditugu, ezkerreko subiraniston frontea eraikitzeko baldintzak.

Baldintza positiboak baliatuz, ezker abertzaleko fronte zabal gaztea eraikitzeko aukera dago. Lana aurretik badugu behintzat.

Sarri aipatzen da gazteek ez duzuela interesa politi-karengan, egia da hori?Ez da egia. Hori aipatzen dutenek politikaren defi-nizio motza egiten dute, eta seguruenik gazteok ez dugu euren politikaren definizio bera. Politika ez da

Duela urte bat baino gehiago jaio zen ERAIKI, zergatik sortu zenuten?Aralarren geunden gazteak gazte erakunde erreferen-tzial barik geratu ginen. Gabezia horiek ikusita, gazteok gazte gisa ditugun beharrei aurre egiteko erreminta bat behar genuen, eta horra antolakuntzaren beharra. Eta hortik sortu genuen ERAIKI, Aralarren geunden gazte batzuk elkartu, eta beti-gazte batzuen laguntza behar-beharrezkoari esker, ezkerreko eta abertzale gazteen elkarlana handitzea helburu zuen erakunde hau sortu genuen Aralarren barruan.

Ande

r Viz

an A

mor

os P

ortu

gale

ten

jaio

zen

1993

an e

ta E

raik

iren

boze

ram

aile

naz

iona

la d

a

Page 11: Ezkerraberri28 Gazteak

11

erakundeetan edo alderdi politiko tradizionaletan egiten den hori bakarrik, politika ere egiten dugu egitura bertikal tradizionalei uko egitean. Antolake-ta egitura tradizionalak ez dira erakargarriak, ez gaz-teentzat, ez eta hain gazte ez direnentzat ere.

Uneoro egiten dugu politika, manifestazio batera joanda, lagunekin, bikotekidearekin... Politika alderdi batean afiliatzea baino askoz gehiago da. Gakoa an-tolaketa eredu alternatiboekin asmatzea da. Fronte Zabala itxaropentsu agertzen da zentzu horretan.

Eta bukatzeko, zergatik gazte batek hautatu behar-ko luke ERAIKI antolatzeko?Gazteok gure beharrei erantzuteko tresna da ERAIKI. Eta, era berean, gazteok etorkizunari begira, antola-tzeko modu alternatibo eraginkor hori eraikitzeko tresna. Bere neurrira egokitzen den tresna lortzeko erreminta izango du. Askatasun, giza eskubide eta justizia sozialean sinesten badu ERAIKI da bere lekua.

“Euskaraz bizi nahi dut”, “Euskara ala ezkara!”, “Bai euskara-ri”, “Euskaraz bizi”,… Zenbat lelo erabili ditu gure gizarteak euskara aldarrikatzeko, sustatzeko eta garrantzitsuena: erabiltzeko. Batzuk euskara etxean jaso dugu, beste ba-tzuk ikastolan, eskolan, beste batzuk euskaltegian,… Askotan euskarari buruz hitz egin dugunean beti ideia berdinak datozkit:

- Ume eta gurasoen arteko hizkuntza.- Hezkuntzan erabiltzen dugun hizkuntza.- Aitite-amamek erabiltzen duten hizkuntza- Euskal Herritik kanpo, inork ez ulertzen era-biltzen dugun hizkuntza.

Eta gazteok? Erabiltzen dugu? Gure hizkuntza dela senti-tzen dugu? Kale neurketek esaten dute gero eta euskara gehiago entzuten dela. Non? Noiz? Mesedez, hala bada, eguna esan diezadatela eta toki zehatza, asko eskertuko nuke!Gazteen artean euskara gero eta urriagoa da, edo behin-tzat hori da nire inguruan ikusten dudana. Uribe Kostan bizi naiz, getxoztarra naiz zehatzago esanda. Gure hizkun-tzaren erabilerak gora egin du, baina gazteen artean ez. Eta pena bat da. Nik ez dakit nerabeei zer gertatzen zaien, baina hutsune handia dago 14 urtetatik aurrera. Gurasoak direnean, berriro ere euskararekiko kontzientzia hartzen dute. Zergatik ez dute orain erabiltzen? Zein da arazoa? Zerga-tik ateratzen dugu gure euskaltzaletasuna Euskal Herriko mugetatik haratago? Galdera gehiegi eta erantzun gutxi. Nire hausnarketa per-tsonala egingo dut. Nire uste apalean, inposaketa eta lo-tsa da gakoa. Txikitatik “euskaraz!” oihua gelan aditzen genuen, edota “en euskera solo hablan los de pueblo”. Eta uste dut askok azken esaldi hori oso ondo barneratu dutela. Gure eskualdeko gazteek erdarara jotzeko ohitu-ra dute, nahiz eta euskaraz ikasi eta etxetik kontzientzia hori jaso, kale egin dugu. Zerbati egin beharko genuke erabilera bultzatzeko, kuadrillen artean sustatzeko,…Pirritx, Porrotx eta Marimototsek esaten duten bezala: sentitu, pentsatu eta ekin! Eta ahal bada euskarari ere!

Ander Vizán Amorós es el portavoz nacional de Eraiki

Eraiki nació en 2014 por iniciativa de un grupo de jóvenes que militaban en Aralar. Eraiki es un instru-mento para construir puentes e impulsar la colabo-ración entre las organizaciones juveniles que tienen la independencia y el socialismo como objetivo. Tenemos como objetivo la construcción del Frente Amplio entre los jóvenes.

El frente amplio es realizable e imprescindible. En Euskal Herria los movimientos han estado muy divi-didos y es hora del trabajo en común.

Eraiki denuncia que se quiere convertir a los jóvenes en elementos apolíticos y sin capacidad para impul-sar proyectos propios. Se necesitan instrumentos propios y alternativos para impulsar la participa-ción política de la juventud. Los jóvenes se tienen que organizar para impulsar el cambio social y Erai-ki ofrece una herramienta adecuada y flexible para ello.

ERAiKiNahikari Ayo Acebo Bertsolaritza irakaslea eta Aralarkidea da

Euskara gaztetu behar dugu

Iritz

ia

Page 12: Ezkerraberri28 Gazteak

El resultado de las últimas elecciones municipa-les y autonómicas abre en Nafarroa un escena-rio abierto a una renovación del modelo polí-

tico que durante décadas ha generado la asfixia de buena parte de su sociedad. Del resultado de las elecciones también se pone de manifiesto la pluralidad de la sociedad navarra que exigirá gobiernos municipales y autonómicos con modelos participativos que primen los intereses de la sociedad por encima de los intereses económicos de las redes clientelistas a las que nos tiene acos-tumbrado el gobierno actual. Al margen del resultado final en el gobierno de Na-farroa, lo que puede afirmarse sin género de dudas es que la ciudadanía ha votado por el cambio. Una buena expresión de este clamor por el cambio se ha podido ver en varios barrios de Iruñea caracte-rizados por población mayoritariamente joven. Ade-más de los problemas ya conocidos de los jóvenes como la falta de oportunidades, desempleo, vivien-da, etc., en Nafarroa nos enfrentamos además a una penalización de movimientos juveniles que trabajan por conseguir un futuro con más justicia social. A día de hoy seguimos asistiendo a detenciones de jóve-nes por la mera causa de su militancia política. Las continuas trabas a la juventud organizada de Nafarroa no buscan otro objetivo sino el de desac-tivar a la juventud comprometida con la transfor-mación social de nuestra tierra y con el deseo de

oxigenar nuestras calles e institucio-nes. Desean una juventud conformista y acrítica que permanezca sedada ante la precariedad laboral, cultural y social. Ante esta actitud los y las jóvenes debe-mos preguntarnos si deseamos construir nuestro propio futuro o que otros lo derri-ben por nosotros. El cambio no será sencillo y exigirá paciencia pero también firmeza. Desde hace años vemos como constantemente se vulnera un derecho tan básico como el que “las decisiones de Nafa-rroa se tomen en Nafarroa”. Las decisiones de los partidos que han gobernado hasta el momento han estado siempre supeditadas a las decisiones tomadas en Madrid creando una frustración man-tenida en el tiempo en todas aquellas personas que ansían un cambio. Las mayorías resultantes de las elecciones son propicias y por tanto, por primera vez en años, un cambio real está al alcance de la mano. La sociedad navarra no perdona-rá la paralización del cambio por intereses ajenos a la propia sociedad. Por delante se presentan semanas con múltiples reuniones entre los partidos que conformarán el arco parlamentario. Semanas en el que el régimen empleará toda su maquinaria para frustrar el mandato de la sociedad navarra, recurriendo una vez más a los mensajes del miedo. Pero, ¿qué miedo debemos tener a ser los prota-gonistas de nuestro propio futuro en Nava-rra?: ¡Ninguno! ¡El cambio avanza paso a paso y los jóvenes somos dueños de nuestro futuro!La juventud es el periodo de lo posible, ¡que no nos con-venzan de lo imposi-ble!

Oxígeno para Nafarroa

Iritz

ia

ezkerraberri fundazioa

ERAiKi Nafarroako Eraiki