Familia erromes bat

  • Upload
    borna

  • View
    27

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Familia erromes bat. Lehen “ametsa” burutzea. 1782. San Paulo Gurutzekoa bi amets burutu gabe hil zen: - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

  • Familia erromes bat

  • Lehen ametsa burutzeaSan Paulo Gurutzekoa bi amets burutu gabe hil zen: 1) kanpo herrietako misiogintza bat; 2) Pasiotarrok Ingalaterran lur hartzea. Bigarrena, 1892.urtera arte atzeratu behar izan zen. Lehenbizikoa, 1782.urtean gauzatu zen: bi Pasiotar Bulgariara iritxi ziren musulman eta ortodoxoen lurraldera. Haietatik bat, Frantzisko Ferreri, Nikopolisko gotzain izendatua,1813.urtean hil zen, izurridunak zaintzen ari zela.San Paulo Gurutzekoaren INTUIZINOA bizi bihurtu da. Baina eragozpen askoren artean.1782

  • Aldiune neketsuakKongregazioak, 1798-1799.urte bitartean ezabatua izan ondoren, XIX. gizaldia 195 erlijiosoz osatuta hasi zuen. Vicente Maria Strambi, Macerata eta Tolentinoko gotzain zela, erbesteratua izan zen, enperadorearen fideltasunari uko egitearren.Krisialdiak garbiketaldi bihurtu ohi diraeta egoera berriak sortzen dituzte.1800

  • Eragozpen berriakNapoleon I.ak, Italiako jaun eta jabe zenez, erlijioso elkarte guztiak ezabatu zituen. Pasiotarrak familietan edo parrokietan saka-banatu ziren, elkarte bizitzarik gabe.1810Baina... ekaitzaren ondorenean, barealdia dator.

  • ARGIA sortzen daPio VII.ak berrezarri zuen Kongregazioa. Ekaitzak eraman zituen erlijioso banaka bat, heriotzak jota edo dena bertan behera utzita. A. Tomas Albesanok hasi zuen berreraikuntza, Pasiotarren biziera jatorraren eta misiolaritza gartsuaren entzuteari esker.Eta barealdiarekin eta argiarekin batera... BIZI BERRIAK dizdiz.1814

  • Familiaren zabalkundeaAita Antonio Testa, bigarren fundatzailetzat ezagutua, Kongregazio-buru izan zen etengabe bere heriotzara arte, 1862an, eta berak eragin zion Italiako lurraldetik kanpo herrietarantz.Eta bere bizia zabaldu daegoera berriaren eraginez.1838

  • Bigarren ametsa indarreanDomingo Barberi, banaka bat lagun hartuta, Fran-tziara eta Belgikara iristen da. 1842.urtean Inga-laterran lur hartzean, San Paulo Gurutzekoaren ametsa burutzen dute. A Domingok Eliza Katolikora bideratzen du J. H. Newman, Eliza Katolikorantz hurbiltzearen aldeko Oxford Mugimenduaren burua. Bideratu zuen beste bat, Inazio Spencer, pasiotar egin zen. Aldi berean, Australiaruntz abiatu zirenak, ordea, porrot egin zuten, ordukoz behintzat.Egia esan: zabalkundeak beste mundu batzuk ditu aurrean.1840

  • Itxasoz harantzPittsburgoko gotzainak Estatu Batuetarantz eraman zituen pasiotar misiolari gartsuak; haiek eratu zuten San Paulo Gurutzekoaren Probintzia 1873.urtean.

    1862.urtean hiltzen dira Ama Nahigabetuaren Gabirel santua, ikasle gaztea, eta A. Testa, Nagusi Jenerala.Birloratze honek santutasun fruituak eman ditueta bizia ugaldu.1852

  • ErtamerikansartzeaPasiotarrak Estatu Batuetako Kaliforniara iristen dira. Hemen lur hartu bezain laster, lur jo zuen esperientziak; ondoren, Mexikon sartu ziren 1865.urteko udaberrian. Handik jaurtiak izan ziren 1873.urtean; 1876.urtean Chiapas eban-jelizatzera jo zuten, hiriburuko etxea berres-kuratuz eta Tolucan sustraiak ezarriz.Bizia berez da zabalkorraeta... hazi eta landara bihurtzen da. 1864-1865

  • Hara-honabideak beteanAita Bernardo Maria Silbestrelli Nagusi Jenerala, Kongregazio-buru izan zen 1878tik 1890ra eta 1893tik 1907ra. Kongregazioa Espainiara, Argenti-nara, Australiara, Chilera, Kubara... zabaldu zen. Eta hor non datozen Santanderrera eta Bilbora: 8 urte geroago Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia sortu zen Bilbon.Eta hazi hori gure artean erne zen,eta hazi, eta... landara bihurtu.1878

  • Norantz joango...Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia arduratzen da Mexikon dauden bi etxeetaz eta geroago Chilen daudenetaz ere bai. Aita Amadeo Garibaldi probintzi-burua lehen Kontseilari Jeneral aukeratua izan zen 1899.urtean.1893Haziz garbitu, garbituz hazi.Hori gertatu ohi da bizitzako bidean.

  • Eragozpenak eragozpen, beti aurrera1.290 erlijiosok ematen diote hasiera XX. gizaldiari, 1800.urtean baino mila gehiagoz. Frantziakoak, gobernuak erbesteratuak izan zirenak, Belgikara eta Holandara aldatu ziren, eta 1903.urtean Palestinako Betaniara ere bai.Baina, krisialdiak, berriren berri, eragiten dio Kongregazioari bizi esparru berrietaraeta zabalkunde egarria sortzen du berarengan.1900

  • Gehiagora doan bizi-eraginaKongregazioaren barne-eraginaren indarrez, lau Probintzia berri sortzen dira: Argentinan, Espai-nian, Italian eta Estatu Batuetan, hamabikoa osatuz. 1907an Aita Silvestrellik bere Jeneral kargua utzi egiten du ( 1911). Eta bizi-indar honek mugak gainditzen ditu, misinogintzara hegoak zabalduz.1906

  • Peruko misioakV. Carranza-ren erlijioaren aurkako jazarpenak galga ezarri zion apostolutza-ekintzari Mexikon. Europako gerrateak (914-1918) Kongregazioaren zabalkundea galgatu egin zuen; fundazio berri gutxi sortu zen. 1913.urtean Peru aldean zabaldu zen Pasiotarren misio-esparrua, Bulgariakoaren ondoren, bigarrena. Hor sortzen dira Italian herri-giroko aldizkariak.Familiak zorion-aldia bizi du,bere bizitasunaren ezaugarria.1910-1920

  • 1720-1920, Kongregazioaren II. Mendeurrena. Aita Silvio di Vezzak eman zion sorrera Boletin bat argitaratzeari, barne-bizitzaren berri emanez; China alderaino iritsi zen bere apostolutza, Yuanling, Hunamgo misioaren bidez; han hil ziren hiru pasiotar 1929.urtean.200 urte historia eginezeta bizia emanezBizitzaren erakusbide berriaketa esparru berrietara ireki beharra.1920

  • 1925.urtean, jaiotzez italiarra ez zen bat aukera-tua izan zen Kongregazioko Jeneral Nagusi izateko, Aita Leon Kierkels, Holandarra, Indian internunzio izendatua 1931ean. Polonian fundatzen da. Calles-en jazarpen odoltsuaren eraginez, Mexikon ziren on-dasun eta etxeak galtzen dira. Kongregazioa eliz-kulturgintzara irekitzen da, maila guztietarako ira-kasleak trebatuz.Erronka berriakKULTURA ere eginkizuna da,Pasiotarren Familian indarrez sartzen da.1925-1930

  • Arlo berriak II. Errepublikaren etorrerak eragozpen latzak ekartzen dizkio erlijioso Elkarteari Espainian. Fundazio berriak eratzen dira Portugalen, Congo Belgan (gaur Congoko R.D.) eta Tanganikan (gaurko Tanzanian). 1936-39 ur-teen tarteko gerra zibilak 31 pasiotar erail zituen martiri; haietatik 26 beatifikatuak daude. Kongre-gazioak misio-lur berriak hartzen ditu. 1936.urtean Vatikanon eratzen den prentsa erakusketan Pasiotarren 24 aldizkari agertzen dira, haietatik 3 Espainian: El Pasionario, Ecos de San Felicsimo eta El Lbaro.1931-1940Baina... bizitza eta heriotza beti elkarren eskutik.

  • Bidekoargi-ilunak1930-1945ko gerratea bukatu ondoren, Kapitulu Orokorrak Aita Alberto Deane argentinarra aukeratu zuen 1946.urtean. Kongregazioak zabaltzeari eman zion berriro: Indonesia, Hego Afrika, Botswana, Suedia... eta misio-lurraldeak gehitu egiten dira: Moyobamba Perun eta Corocoro Bolibian; baina Chi-natik irten beharra izan zen. 1952.urteko azaroan Eugenio Bossilkov erail zuten Bulgarian.Eta aldi berrietarantz hedatzen dira,bai Eliza eta bai Pasiotarren Familia.1941-1952

  • Haize berriak:Vatikano IIKongregazioa prestakuntza bideak eratzen hasi da. Vatikano II.ren deiak apostolutza-esparru berriak bilatzera behartzen du: Filipinak, Japon, Korea, Honduras, Papua Nueva Guinea misio lurraldeak.... Nagusi Jeneraltzarako aukera berriak: Estatu Batuak: Aita Malcolm La Valle (1952-1964), T. Foley (1964-1972), Pablo Maria Boyle (1976-1988).

    Vatikano II.ak gogor eragin zion tradiziozko balore-multzoari: elkarte bizitza, laztasuna, elkarteko betekizunak, otoizkerak...1952-1966

  • Eraberritzea eta erronka berriakBarne-bizitzaren eragin indartsua eta bilaka-bidearen aldikada da. 1968tik 1970ra Kapitulu Jeneral Berezia... Hor hasten dira Kongregazioko Sinodoak, gobernu-mailan elkarkidetasunari leku emanez. Gazteak pasiotar ez diren ikastetxeetara doaz; pasiotar nortasuna bera ere eraginda sen-titzen da. Eliz maila guztietan bokazioen urritasunak Kongregazioan ere eragin handia du: 1969.urteko 4.072 erlijioso kopurua 2.970ra jaisten da 1980an, 81 nobizio bakarrik direlarik.1966-1984

  • Mugaz gainetik:HIRUGARREN MUNDUA1984.urteko martiaren 2an, Aulki Gorenak Kons-tituzio berriak onartzen ditu. Kongregazioa indarrez sartzen da Hirugarren Munduan. Sinodo batzar batzuk Erromatik kanpo ospatu ziren (Espainia, Filipinak, Estatu Batuak, Irlanda). 1988.urtean Aita Jose Agustin Orbegozo gipuzkoarra Nagusi Jeneral aukeratua izan zen 2000.urtera arte.1984-2000Bokazio-krisia gain-gainean dagoeta erronka berriei erantzun beharra sentitzen da.

  • 1994.urtean ospatu zen San Paulo Gurutzekoa jaio zeneko III. Ehungarren urte muga. Hainbat Pasio-tarren goralpen aldia: Isidoro Loor, Pio Campidelli, Bernardo Maria Silvestrelli, Lorenzo Salvi, Inocencio Canoura, Turongo martiria, eta Eugenio Bossilkov, Bulgariako gotzain martiria. Kongregazio misiolariaren bizi-indarra Angolara eta Monzambiquera iritsi da.Bizi fruituakBaina argi dago: Familiak barruan BIZIA darama,kopuruz murriztuarren.

  • Atzo, gaur, biharKongregazioak XXI. gizaldia hasten du Hirugarren Milurteko Elizarekin bat eginda. 2000.urtean Brasilen ospatzen da Kapitulu Orokorra, lehen-bizikoz Italiatik kanpo.

    Laiko munduari lekua eta eskua ematen zaio Pasiotarren espiritualtasunean.

    - Hainbat Probintziak beren Mendeurrena ospatzen dute: Argentinan (1900), Espainian eta Italian (1905), Estatu Batuetan (1906)...2000-2006

  • Eta... erromes bideak darrai