12
Nor da opariak uzten dituen pertsonaia hori? Mendian bizi den ikazkin jakituna da. Horregatik dauka aurpegia belztuta. Ez uste bakarrik bizi denik, bere emaztea, Mari Domingi, berarekin bizi da. Gabonetan, menditik jaitsi eta herriz herri joaten da opariak uzten. Lehen tximiniatik behera sartzen zen etxeetan, baina gaur egun, etxe askotan ezin da tximiniatik sartu. Hala ere, ez kezkatu, bilatuko du sartzeko modua! Leku askotan astoaren gainean ikusi ohi dute. Beste leku batzuetan aulki batean eserita eramaten dute herritarrek. Eta zure herrian, zer ohitura dago? Nor da Gabonetan opariak uzten dituena? ___________________________________________________________ ____________ Non bizi da Olentzero? ___________________________________________________________ ____________ Zein da bere benetako lanbidea? ___________________________________________________________ ____________ Zergatik dauka aurpegia belztuta?

GABONEN LANKETA.docx

Embed Size (px)

Citation preview

Nor da opariak uzten dituen pertsonaia hori? Mendian bizi den ikazkin jakituna da. Horregatik dauka aurpegia belztuta. Ez uste bakarrik bizi denik, bere emaztea, Mari Domingi, berarekin bizi da. Gabonetan, menditik jaitsi eta herriz herri joaten da opariak uzten. Lehen tximiniatik behera sartzen zen etxeetan, baina gaur egun, etxe askotan ezin da tximiniatik sartu. Hala ere, ez kezkatu, bilatuko du sartzeko modua! Leku askotan astoaren gainean ikusi ohi dute. Beste leku batzuetan aulki batean eserita eramaten dute herritarrek. Eta zure herrian, zer ohitura dago?

Nor da Gabonetan opariak uzten dituena?

_______________________________________________________________________

Non bizi da Olentzero?

_______________________________________________________________________

Zein da bere benetako lanbidea?

_______________________________________________________________________

Zergatik dauka aurpegia belztuta?

_______________________________________________________________________

Norekin bizi da?

_______________________________________________________________________

Zer egiten du Gabonetan?

_______________________________________________________________________

Nondik sartzen zen lehen etxeetara?

_______________________________________________________________________

SANTO TOMASEKO FERIAAbenduaren 21ean ospatzen de Gipuzkoa osoan Santo Tomas eguna. Garai batean baserritarrak egun honetan Donostiara joaten ziren, beren lurren jabeei errenta ordaintzeko eta beren produktuak saldu eta besteenak erosteko aprobetxatzen zuten.

Egun osoan zehar txerri bat egoten da plazaren erdian eta egunaren amaieran txerri hori zozketatu egiten da.

Santo Tomas egunean, txorixoa eta ogia jateko ohitura dago. Hortik dator esaera ezagun hau: “Santo Tomaseko feria, txorixua eta ogia”.

Zein egunetan ospatzen da Santo Tomas?

_______________________________________________________________________

Zeintzuk dira egun honetako protagonistak?

_______________________________________________________________________

Zergatik joaten ziren hirira?

_______________________________________________________________________

Zertarako aprobetxatzen zuten?

_______________________________________________________________________

Zer egoten da plazaren erdian eta zer gertatzen da berarekin egunaren amaieran?

_______________________________________________________________________

Zein esaera da famatua egun honetan?

_______________________________________________________________________

Zergatik?

_______________________________________________________________________