12
1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Oinarrizko Hezkuntzako curriculum-a Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, Lehen Hezkuntzan edo/eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Oinarrizko Hezkuntzaren etapak ondorengo hauek dira: Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Lehen Hezkuntza 6-12 urte bitartean ematen da, eta Bigarren Hezkuntza, aldiz, 12-16 urte bitartean. Badaugo aukera Haur Hezkuntzako (3-6 urte) ikasketak zentru publikoetan egiteko, baina, etapa hau ez da derrigorrezkoa, nahiz eta oso komenigarria izan hurrengo etapan oinarri sendo bat izateko. 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da? Oinarrizko Hezkuntzaren izaera “librea” da, hau da, ikastetxe guztiek gutxieneko edukiak eta helburu batzuk bete behar dituzte legez, baina edukiak antolatzeko orduan, irakaskuntza metodoa librea da. Hala ere, eduki minimo horiek legez bete behar dira, ikasle guztiek jakintza maila berdin bat izan dezaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari begira. Beraz, orokorrean, irakaskuntza metodoa hautazkoa da, baina edukiak eta helburuak aurrez finkatuta daude, ezin dira

Galderak

  • Upload
    xingola

  • View
    185

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Galderak

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Oinarrizko Hezkuntzako curriculum-a Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe

guztietan aplikatuko da, Lehen Hezkuntzan edo/eta Derrigorrezko Bigarren

Hezkuntzan.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Oinarrizko Hezkuntzaren etapak ondorengo hauek dira: Lehen Hezkuntza eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Lehen Hezkuntza 6-12 urte bitartean

ematen da, eta Bigarren Hezkuntza, aldiz, 12-16 urte bitartean. Badaugo

aukera Haur Hezkuntzako (3-6 urte) ikasketak zentru publikoetan egiteko,

baina, etapa hau ez da derrigorrezkoa, nahiz eta oso komenigarria izan

hurrengo etapan oinarri sendo bat izateko.

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?

Oinarrizko Hezkuntzaren izaera “librea” da, hau da, ikastetxe guztiek

gutxieneko edukiak eta helburu batzuk bete behar dituzte legez, baina edukiak

antolatzeko orduan, irakaskuntza metodoa librea da. Hala ere, eduki minimo

horiek legez bete behar dira, ikasle guztiek jakintza maila berdin bat izan

dezaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari begira.

Beraz, orokorrean, irakaskuntza metodoa hautazkoa da, baina edukiak eta

helburuak aurrez finkatuta daude, ezin dira aldatu eta legez bete behar dira.

Euskal Autonomi Erkidegoan gauden bezala, irakaskuntza metodo horren

barruan elebitasuna (euskara eta erdera) sustatu behar dugu.

4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago?

LH etapak umeen 6 urte hartzen ditu, 6 urtetatik 12 urteetara.

3 Ziklo daude, bakoitzak 2 urtekoak direlarik. Lehen Zikloa 6-8 urte bitartean

izaten da, Bigarren Zikloa 8-10 bitartean eta, azkenik, Hirugarren Zikloa 10-12

urte bitartean.

Page 2: Galderak

5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT?

Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu

oinarri. Hori finkatuta, agerian jarri nahi da curriculumak, Oinarrizko

Hezkuntzaren helburuak betetzeko, goi-mailako ikasketak egiteko prestatu

behar dituela ikasleak, baina, horrekin batera, behar bezala landu behar dituela

hezkuntzaren gainerako alderdiak, pertsonak gizaki moduan garatzeko

beharrezkoak direnak. Bestela esanda, curriculumak indartu egin behar du

hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten jakiteko prestatu behar ditu

ikasleak. Hezkuntzaren ikuspegi horren ildotik jaso dira curriculumean

hezkuntza-gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak.

Hauxe jotzen du agiri honek oinarrizko gaitasuntzat: jakintzen, trebetasunen,

jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera egokitua,

Oinarrizko Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat

dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun

aktiboa eta gizarteintegrazioa lortzeko. Hezkuntza-gaitasun orokorrak

erreferentzia-ardatz nagusiak direla esan dugu; aldiz, ikasleek lortu beharreko

helburuakadierazten dituzte oinarrizko gaitasunek, giltzarriak eta beharrezkoak

jotzen baitira ikasleentzat. Hala, ebaluazioaren erreferentzia dira oinarrizko

gaitasunak.

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan, gaitasun

kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako

Antolakundeak (ELGE). Hala, hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei

erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena.

7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

Curriculum-aren gaitasunen eta EAEren oinarrizko gaitasunen artean,

antzekotasun asko aurkitu ditugu, baina ezberdintasun batzuk ere bai.

Ezberdintasun hauek, hezkuntza arloan daude, zeren eta curriculuma

ikasketetan bideraturik dago, eta EAEren oinarrizko gaitasunak, giza

garapenean oinarritzen dira.

Page 3: Galderak

HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK:

1.- Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere

burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen

ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea. Izadiaz eta natura baliabideez arduraz

gozatzen ikastea, gizadi osoaren eta egungo nahiz geroko belaunaldien

ondarea diren aldetik.

2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta

ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan

egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko

eta matematikoko metodoak aplikatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta

praktikoaren alorrek planteatzen dituzten arazoak identifikatzeko eta

konpontzeko.

3.- Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten

ikastea, eta, berariaz, komunikabideak eta informazioko eta komunikazioko

teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea. Irizpide hori

bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza artistikoarekin, musika-

adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren

adierazpenekin.

4.- Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta,

gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber,

gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean

lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea.

5.- Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak

kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea.

Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta

printzipio etikoei jarraitzea.

6.- Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea,

esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea

izatea, bizitzaren alor guztietan.

Page 4: Galderak

8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako gaitasunak? Aipatu bakarrik.

Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak:

a) Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.

b) Ikasten ikasteko gaitasuna

c) Matematikarako gaitasuna

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?

EAEko hezkuntza-sistema lanean ari da azken hogeita bost urteotan, ikasleek

ikasteko izan ditzaketen trabak eta oztopoak kentzeko, eta xedetzat du ikasle

guztiek garapen pertsonal, sozial, eta, behar izanez gero, profesional osoa lor

dezaten. Hala, orain arte ibilitako bidea izan da Euskal Autonomia Erkidegoko

Oinarrizko Hezkuntza finkatu eta haren curriculuma ezartzeko dekretu hau egin

eta aplikatzeko erreferentzia, eta, nola ez, bide horrek izan behar du, hemendik

aurrera ere, gure eguneroko lanaren erreferentzia nagusia. Curriculumak, eta,

oro har, hezkuntza-sistema osoak ikasle guztien zerbitzura jarri behar dute, eta

ez alderantziz; hau da, ez dute ikasleek jarri behar curriculuma betetzearen eta

hura garatzearen zerbitzura. Horrenbestez, oinarri-oinarrizko irizpide horri

jarraitu behar diote hezkuntza-administrazioak eta irakasleen kolektiboak,

dekretu honen edukia interpretatzeko.

10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?

Pedagogia-proposamenak egiteko, hezkuntza-proiektuan jasotako printzipioez

gain, pedagogia-printzipio batzuk hartuko dituzte kontuan ikastetxeek, eta

Page 5: Galderak

horiek jarraian azalduko ditugun bostak izango dira. Hezkuntza-gaitasun

orokorrak jaso eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen

dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

Bestetik, lana proiektuekin eginik, erraztu egiten dira gaitasun horiek ikasleei

helarazteko bidea eta diziplinartekotasuna. Beste printzipio bat, ikastetxe-

eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela da, eta

beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea. Familiek eta

irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-

antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala,

bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa. Eta bukatzeko,

irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta

komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten

ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez

hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila

guztietan.

11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera

Arte Hezkuntza

Gorputz Hezkuntza

Hizkuntzak (Euskara, Gaztelania eta Atzerriko Hizkuntza)

Matematika

Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza

12. Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Elebitasuna bermatzea da euskal eskolaren erronketako bat, baina, horrez

gainera, pertsona eleanitzak hezi behar ditu, gutxienez atzerri-hizkuntza bat

behar bezala dakitenak.

Page 6: Galderak

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten

duela aitortzea, eta, halaber, beste herri batzuen ohiturak eta bizimoduak

errespetatzea, herrien arteko berdintasunaren ikuspegitik

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza.

Bestalde, mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu

diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango

du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu

adierazitako ratioa.

Beraz, irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei

erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.

15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

Oinarrizko Hezkuntzan, hauek izango dira ebaluazioaren erreferentzia

nagusiak: curriculumak ziklo eta maila bakoitzeko arlo eta irakasgaietarako

ezarritako ebaluazio-irizpideak, ikastetxearen curriculum-proiektuan eta

programazio didaktikoetan zehaztuak. Jarduera-planek arlo edo irakasgai

bakoitzean finkatutako oinarrizko gaitasunekiko ezarritako ebaluazio-irizpideak

erabiliko dira hezkuntza-premia bereziko ikasleak ebaluatzeko.

Behin ebaluatzeko irizpideak adosten direnean, ikasturte hasieran, jakitera

eman beharko dira maila bakoitzean gainditu beharreko gutxieneko helburuak

eta ikastetxearen curriculum-proiektuan onartutako ebaluazio-irizpideak.

Horrela ikasleak jakinaren gainean egongo dira nola irizpideak gainditu behar

izango dituzten.

16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

Lehen Hezkuntzan 6 arlo nagusi daude: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera,Arte Hezkuntza, Hizkuntzak, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza, Gorputz Hezkuntza eta Matematika.

Page 7: Galderak

Hasteko, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagueran agertzen diren

atal nagusiak hurrengoak dira:

1. Ingurunea eta hura iraunaraztea.

2. Izaki bizidunen aniztasuna.

3. Osasuna eta garapen pertsonala.

4. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.

5. Denboran zehar izandako aldaketak.

6. Materia eta energia.

7. Objektuak, makinak eta teknologiak.

Atal hauek zikloka banatuta daude eta bakoitzean helburu desberdinak azaltzen

dira. Zikloen arabera mugatzen dira helburuak.

Hurrengoa, Arte Hezkuntza da eta bertan honako atal hauek nagusitzen dira:

1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.

2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta -sorkuntza.

3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa

eta interpretazioa.

4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta

sorkuntza.

Arlo honetan ere, arestian aipatu bezala ziklo desberdinetan azaltzen dira bloke

moduan eta bertan helburu desberdinak daude.

Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza

ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean komunikatu ahal izateko atal nagusi

batzuk izan beharko ditu arlo honek, hurrengo hauek:

1. Ahozko komunikazioa; entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea.

2. Komunikazioa idatzia; irakurtzea eta idaztea.

3. Literatura-hezkuntza.

4. Hizkuntzari buruzko hausnarketa.

5. Hizkuntzaren dimentsio soziala.

Page 8: Galderak

Ondoren, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza dago bertan

hainbat atal nagusi daude ere. Honako hauek:

1. Gizabanakoak eta pertsonen arteko harremanak eta harreman sozialak.

2. Komunitatean bizitzea.

3. Gizartean bizitzea.

Arlo honetan ez dira 3 ziklo agertzen, ziklo bakarra baizik. Arlo hau Lehen

Hezkuntzako bi mailetan ematen delako eta horregatik ditu hain atal nagusi

gutxi. Ez dagoelako osatua 3 zikloz, bakarraz baizik.

Gorputz hezkuntzak ere baditu bere eduki multzoak ere, eta honako hauek dira:

1. Norberaren ezagutza eta kontrola

2. Gorputz-adierazpena eta komunikazioa

3. jarduera fisikoa eta osasuna

4. Mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza

Matematika; Matematikarako gaitasuna bere alderdi guzti-guztietan garatzen

dela bermatzea da matematika-arloko edukien lehentasuna. Matematikarako

gaitasuna honako hauetarako erabiltzen da: mota guztietako zenbakiak eta

eragiketak ulertzeko zein matematika-ezaguera berriak osatzeko. Komeni da

azpimarratzea matematika irakasteko modu guztiek ez dutela berdin laguntzen

matematikarako gaitasuna eskuratzen: matematika ikasteak duen

erabilgarritasuna azpimarratzea, mundua ulertzen laguntzeko duen

erabilgarritasuna azpimarratzea edo estrategia egokiak aukeratzea problemak

ebazteko, erabakigarria izan daiteke matematika hainbat ezaguera-arlotan edo

eguneroko bizitzako egoeretan aplikatzerakoan.

1. Eduki komunak

2. Zenbakiak eta Aljebra

3. Geometria eta Neurketa

4. Funtzioak eta Grafikoak

Page 9: Galderak

5. Estatistika eta Probabilitatea