3

GARA 3 - artedrama.eus · GARA 2017 11 8 asteazkena EG 3 11 eta Kattalin Ohandoren arteko maitasun istorioa ere. Karlistal-diko gorabeherak, Santa Kruz apaiza eta beste hainbat pertso

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GARA 3 - artedrama.eus · GARA 2017 11 8 asteazkena EG 3 11 eta Kattalin Ohandoren arteko maitasun istorioa ere. Karlistal-diko gorabeherak, Santa Kruz apaiza eta beste hainbat pertso
Page 2: GARA 3 - artedrama.eus · GARA 2017 11 8 asteazkena EG 3 11 eta Kattalin Ohandoren arteko maitasun istorioa ere. Karlistal-diko gorabeherak, Santa Kruz apaiza eta beste hainbat pertso

2017 11 8 asteazkena GARA 10

EG3EGUNEKO GAIAK

«MARTIN ZALAKAIN» IKUSKIZUNA

Ariane KAMIO | EIBAR

Azaroak 5, igandea, Eibar.11.00ak. Entsegua hastear... JuanAntonio Urbeltz: «Arriagak betigaldetzen digu ea proposamenberririk badugun eta beti onar-tzen dute daukaguna, ezeri begi-ratu gabe. Amateurrak gara etaez dugu profesionalen kateekinlan egiten. Larunbatean Arriagazutik jarriko dugu!».Oholtza gainera eraman ditu

ikuskizunean parte hartzen du-ten 80 dantzariak Ander Lipu-sek. «Saiatu hain mekanikoak ezizaten; utzi sentimenduak aske.Neurria hartu behar diogu honieta kontuan eduki gauza eder

bat egiten ari garela. Sentipenhori helarazi behar diogu publi-koari. Dantzatik harago goaz. Is-torio dramatiko bat kontatzendugu eta istorio horretako per-tsonaiak gara. Jarrera horrekinegin behar dugu lan. Orain, hel-du ondoan dituzuen kideei etaminutu batez, begiak itxita, saiagaitezen kontzentratzen».Ingeniaritza Eskolako audito-

riumean, hasi eta buka egin du-te “Martin Zalakain” ikuskizunosoa, Juan Antonio Urbeltzeneta Artedramaren azkenengosorkuntza. Pio Barojak idatzizuen Tierras Vascas trilogiakoazken eleberria da “Zalakain abenturazalea”, Urbia alegiazko

herrian bizi den gaztearen bizi-tza ardatz duen nobela, hiruga-rren karlistaldian girotua. La-runbatean Bilboko Arriagaantzokian (20.00) estreinatukoden ikuskizuna literatura, an-tzerkia eta dantza batzen dituenelkargune berria da –«nobelabat dantzatzera goaz», dio Ur-beltzek berak–. «Munduko herriguztiek unibertsaltasun enbrioibat dugu. Ezagutzen ditut hiruherri beren enbrioiarekin erre-ferente unibertsalak sortu di-tuztenak. Hungariarrak BelaBartok eta Zoltan Kodalyrenmusikarekin; irlandarrak musi-ka herrikoiarekin; eta andalu-ziarrak flamenkoarekin. Guztiak

dramaturgia unibertsalekin sor-tu dituzte erreferentziak. Eus-kaldunak ez gara Mediterraneoaldekoak bezain suharrak. Lanhau egin nezake ‘Ramuntxo’-re-kin (Pierre Loti), edo TximistaKapitainarekin (‘La estrella delCapitan Chimista’, Pio Baroja).Baina Martin Zalakainekin egi-tea erabaki nuen. Milioika nobe-la dantzagarri daude. ‘On Kixo-te’ bera askotan dantzatu izanda. Erreferente bat da. Guk, lehe-nengoz, ‘Zalakain abenturaza-lea’ egingo dugu. Zalantzarik ga-be, erronka bat da, baina ustedut emaitza ona lortuko dugu-la», azpimarratu du.

Urbeltzen unibertsotik

Martin Zalakain Urbia izenekoherri asmatu batean sortuko da,eta Tellagorri gizon zirikatzaile-arekin haziko, Arkale tabernakoegunerokotasunean. Zalakaineta Ohando familien artekoetsaitasuna izango da ikuskizu-neko narrazioaren hari nagusie-tako bat, baita Martinen beraren

Pio Barojaren «Zalakain abenturazalea» eleberria oinarrian jarri, dra-maturgia erantsi eta nobela dantzatu bat egitea da Juan Antonio Urbel-tzen proposamen berria. Ander Lipus eta Harkaitz Cano izan ditu bide-an lagun, hiru diziplinen uztartze berrian. Ikuskizuna larunbateanestreinatuko dute Bilboko Arriagan.

Hutsa

Literatur antzerki dantzatua

Ander Lipus On Pioren larruanjarrita. Berak darama PioBarojarena litzatekeenarennarratzaile ahotsa, ordu eta erdiirauten duen ikuskizuneko argidramaturgikoa.Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

Page 3: GARA 3 - artedrama.eus · GARA 2017 11 8 asteazkena EG 3 11 eta Kattalin Ohandoren arteko maitasun istorioa ere. Karlistal-diko gorabeherak, Santa Kruz apaiza eta beste hainbat pertso

EG3GARA 2017 11 8 asteazkena 11

eta Kattalin Ohandoren artekomaitasun istorioa ere. Karlistal-diko gorabeherak, Santa Kruzapaiza eta beste hainbat pertso-naia sartu ditu Urbeltzek, PioBarojaren kontakizunari harenunibertso sinbolikoko hainbatzertzelada erantsita. Antropolo-go eta folklorista nafarraren es-kua ikuskizuneko hainbat ere-mutan da nabarmena, hasierakoirradakatik hasi, “Milinatxo” ha-baneratik igaro eta inauterientradiziotik eratorritako pertso-naietaraino.Dantza du Urbeltzek bere eus-

karri naturala. Azken hiru ha-markadetan hainbat ikuskizunsortu eta taularatu ditu kolabo-ratzaile finko bihurtu dituendantza taldeetako dantzari –Ar-gia, Duguna, Maritzuli, Elai-Alai,Kezka, Haritz, Gure-kai eta Ar-kaitz dira ikuskizunetako taldeparte hartzaileak– eta musika-riekin –Marian Arregi emazteaeta Mikel eta Maider seme-ala-bak tartean–. Bere sorkuntzenzerrendan ageri dira “Konha-rian” (1997), “Pas de Basque”(2002), “Axeri Boda” (2008) eta “Axuri Beltza” (2009).

Dramaturgia eta dantza

Argia + Artedrama batuketarenondorioa da “Martin Zalakain”,orain urtebete Urbeltzek Lipusiproposatutakoa. «Ilusio handizhartu nuen dei hura, baina penahandiz ere bai». Ezezkoa emanbehar izan zion antzezle bizkai-tarrak, “Francoren bilobari gutu-

na” antzezlana abiatzear zela.Urtebete itxarotea erabaki zuen,beraz, Urbeltzek, Ander Lipusbera On Pioren (Baroja) larruanjarri ahal izateko narratzailedramaturgiko gisa. «Hortik au-rrera dena izan da lana. Lehe-nengo Urbeltzen kontaera uler-tzea. Argi neukan ere ni idazleez naizenez norbaiten eskua be-har genuela». Harkaitz Canokidatzi ditu testuak.Ohikotasunetik urrun dagoen

proposamenean sartu da Lipus,agertokia 80 dantzarirekin par-tekatuz. «Luxu bat da, euskal te-

atroan gutxitan gertatzen dena,ez bada pastoraletan edo halakoikuskizun handietan». Eta ho-nela jarraitu du: «Beti esatendut aktorea naizela, baina akto-re batek barnean eraman behardu dantza. Nahiz eta geldirikegon testu bat esaten, barneandantza bat egon behar da, en-tzumen bat, erritmo bat eta jo-las bat». Aktoreen dantzagarri-tasuna ez ezik, hainbatdantzarik ere –Josu Garate(Martin Zalakain), Onintze Az-peitia (Kattalin Ohando) GariOtamendi (Carlos Ohando), Jo-

kin Otamendi (Santa Kruz apai-za)– beren dramaturgia agertubehar dute. «Dantzariak jokoansartu behar du, zeren pertso-naia bat antzezten ari da. Or-duan gauza batzuk hobetu be-har izan ditugu, dantzariazerbait gehiago izateko. Bainaobra honetan dena nahasten da.Nik ere amaieran dantza egitendut eta nire irakasle ere izan di-tut haiek». Entsegua amaituta,Urbeltzek eman du gakoa, mun-duko herri guztiek aintzat hartubehar luketena: «Ahaire zaharhuntan, bi bertso berririk».

UNIBERTSOAK

Ander Lipus:«Ikuskizunean bisortzaile handirenunibertsoak nahastendira. Alde batetik, OnPiok kontatzen duenaeta, bestetik, Urbeltzenikuspuntua».

HURRENGO DATAK

«Martin Zalakain»larunbateanestreinatuko da BilbokoArriaga antzokian(20.00). Abenduan(16,17) DonostiakoVictoria Eugenianeskainiko dute.Urtarrilaren 13anIruñeko Baluarteraeramango duteikuskizuna. Baiona etaGasteizera ere iritsikoda urte berriarekinbatera.

Obraren entsegu orokorra Eibarren,Amaia Buenok egindako trajeekin.Ezkerrean, Urbeltz dantzariekin bateraoholtzan. Eskuinean, Jokin Otamendiañorgarra Santa Kruz apaizarenpaperean. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS