16
Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak) Aurkibidea Garapen fisiko eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak) . Garapen fisikoa eta autokontrolaren aurrerapena . Lehentasun laterala ezartzea . Gorputz eskema eta bere osagaiak . Nagusitasun psikomotorea lortzeko bidean . Independentzia . Koordinazioa . Gihar tonua . Arnasketa kontrolatzea . Oreka . Espazio egituratzea . Denbora egituratzea Garapen fisikoa eta autokontrolaren aurrerapena Eskolaurreko urteetan zehar, haurrek erregulartasunez handitzen dute beren altuera eta pisua. Hazkuntza lehenengo bi urteetan baino geldoagoa da. Garunak bere garapenari jarraituko dio. Aldi honetan dendritak arborizatzeko eta neuronak batzuk besteekin lotzeko prozesua ematen da. 3-5 urteetan emango da prozesu hau indar handienarekin. Neuronen mielinizazioa prozesua amaitu egingo da eta haurrak sentimenei eta mugimenari dagozkion jarduerak azkarrago eta zehatzago egiteko beharrezko baldintzak izango ditu. 5-6 urte ingururako lobulu frontala nahiko helduta egongo da eta haurrak jokabidea arautzeko eta planteatzeko funtzio garrantzitsu asko egitea ahalbidetuko du. Honen ondorioz borondatezkoak ez ziren ekintza batzuk

Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

  • Upload
    aitor

  • View
    518

  • Download
    3

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

Citation preview

Page 1: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

Garapen fisikoa eta psikomotorea(Eskolaurreko urteak)

Aurkibidea

Garapen fisiko eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak). Garapen fisikoa eta autokontrolaren aurrerapena. Lehentasun laterala ezartzea. Gorputz eskema eta bere osagaiak. Nagusitasun psikomotorea lortzeko bidean

. Independentzia

. Koordinazioa

. Gihar tonua

. Arnasketa kontrolatzea

. Oreka

. Espazio egituratzea

. Denbora egituratzea

Garapen fisikoa eta autokontrolaren aurrerapena

Eskolaurreko urteetan zehar, haurrek erregulartasunez handitzen dute beren altuera eta pisua. Hazkuntza lehenengo bi urteetan baino geldoagoa da. Garunak bere garapenari jarraituko dio. Aldi honetan dendritak arborizatzeko eta neuronak batzuk besteekin lotzeko prozesua ematen da. 3-5 urteetan emango da prozesu hau indar handienarekin. Neuronen mielinizazioa prozesua amaitu egingo da eta haurrak sentimenei eta mugimenari dagozkion jarduerak azkarrago eta zehatzago egiteko beharrezko baldintzak izango ditu. 5-6 urte ingururako lobulu frontala nahiko helduta egongo da eta haurrak jokabidea arautzeko eta planteatzeko funtzio garrantzitsu asko egitea ahalbidetuko du. Honen ondorioz borondatezkoak ez ziren ekintza batzuk kontrolatuko ditu haurraren kontrol kortikalak. Garunean ematen diren aldaketa hauengatik norberaren gorputzaren gaineko kontrola aurrerapen handia izango du, lege zefalo-kaudalari eta proximo-distalari jarraituz. Besoen kontrol ona hobetu eta hankera zalbaldu egingo da (lege zefalo-kaudala). Era berean gorputzaren ardatzetik urrunago dauden zatiak kontrolatuko ditu gutxinaka eta honi esker eskumuturraren eta behatzen mugimendua kontrolatzen duten muskuluen mugimendua gero eta finagoa izango da (lege proximo-distala).

Hanken eta hauen mugimenduaren kontrolari dagokionez hanken mugimenduak findu eta doitu egingo dira. Haurrak korrika harmoniatsuago eta uniformekiago egin ahal izango du korrika. Eskailerak igo eta jeisteko jokabidea pixkanaka menderatzen joango da haurra. Besoei dagokienez mugimendua hobetuz joango da eta motrizitate

Page 2: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

arinak aurrerapen handia izango du. Gorputz-adarrak gehiago kontrolatzen eta koordinatzen dituen neurrian azkarrago mugitzeko gai izango da eta bere jarduera gehiago zentratzeko eta hobetzeko gai izango da.

Aldi honetan esfinterrak kontrolatuko ditu haurrak. Hesteen kontrola gernu esfinterren kontrola baino lehenago gertatzen da. Haurren aldeak zentsu honetan nahiko handiak izaten dira eta dirudienez neskek mutilek baino lehenago kontrolatzen dituzte esfinterrak.

Trebetasun motorren lorpena 2-6 urte bitartean (Palacios, Cubero, Luque y Mora, 1999)

Adina Lorpen ebolutiboa

2-3 urte- Korrika egin, bigarren urteko ibiltze azkarrari kontrajarriz- Segundo pare batez oin bakar batean mantendu- Pilota bat eskuz bota oinak lekutik mugitu gabe

3-4 urte

- Eskailerak laguntzarik gabe igo, oin bakar bat eskailera-maila bakoitzean ipiniz- Urrats batzuk txingoka ibili- 40 eta 60 cm luzera artean salto egin- Trizikloz ibili- Lerroak marraztu eta marrazkiak inguruneekin egin- Zirkulu bat kopiatu

4-5 urte

- Eskailerak jaitsi trebetasunez eta laguntzarik gabe, oin bakarra eskailera-maila bakoitzean ipiniz- Txingoka korrika egin (bost salto inguru)- 60 eta 80 cm luzera salto egin- Kontrol handiago korrika egiten hasteko, gelditzeko eta biratzeko - Lauki bat kopiatu- Lerro bat guraizez moztu

5-6 urte

- Oreka barra batean ibili- Lasterketa ondo kontrolatu: hasi, gelditu eta biratu- 30 cm altuera eta metro bat inguru luzera salto egin - Pilotak jaurti eta jaso ume handiek bezala- Bizikletaz ibiltzen eta patinatzen ikasi- Soinuen erritmoan ibili- Zenbait zenbaki eta letra idatzi

Lehentasun laterala ezartzea

Lateralitatea gorputzaren bi atal simetrikoetatik baten erabilpenaren hobespena dela esan dezakegu. Gorputza simetrikoa da. Zenbait atal anatomiko bikoteka agertzen dira eta ardatz batekin simetrikoki kokatuta daude. Nahiz eta morfologikoki giza

Page 3: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

gorputza simetrikoa izan, ikuspegi funtzionalari dagokionean asimetrikoa da. Lehentasun laterala homogeneoa (haurra eskuina izango da bai begiei, besoei eta hankei dagokienean edo ezkerra bai begiei, besoei eta hankei dagokienean) edo gurutzatua izan daiteke (adibidez, haurra eskerra izatea begiei dagokienean eta eskuina hankei eta besoei dagokienean). Gure kulturan 100eko 10 inguru ezkerrak dira eta ezkerren artean gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago dira. Lateralizazioa hirugarren eta seigarren urteen artean ematen da. Espontaneoki definitu ez bada, komenigarria izaten da haurra batera edo bestera lateralizatzea bost bat urte dituenean eta, jakina, idazten ikasi aurretik. Haurrak alde batekin edo bestearekin aukera berdinak dituela iruditzen bazaigu, agian komenigarriagoa izango litzateke eskuinaldera lateralizatzea, gure gizartean asko baitira eskuinen arabera antolatuta dauden alderdi instrumentalak. Lateralizazioaren inguruan esan dezakegu haurrak inolako arazorik ez badu hobe dela ez eskuhartzea. Beharrezkoa denean eskuhartze hori zaindu egin behar da, haurraren ezaugarriak ezagutuz jokatu behar da eta, ahal den neurrian, ez dugu egin behar ez lau urte baino lehen, ezta bost urte eta erdi bete ondoren ere.

Albo bateko atalaren erabileraren hobespena lateralizazio kortikalarekin erabat loturik dago. Nerbio sistemaren heldutasunak garuneko bi hemisferioetako baten espezifikotasuna sortzen du. Hori dela eta, garuneko hemisferio batek informazio sentsoriala tratatzeko edo zenbait funtzio kontrolatzeko ardura hartzen du. Badirudi herentziak zeresan handia duela lateralizazioaren prozesuan, baina faktore kulturalek eta gaixotasunek prozesua desbidera dezakete. Haurtzaroan zehar albo batek bestearekiko eduki dezaken nagusitasunean gora-beherak egon ohi dira. Nagusitasuna erabat finkaturik gelditzen denean haurrek duten adina, gehienen kasuan, sei urte inguru izan ohi da.

Lateralitatea ez finkatzeak ekar ditzaken ondorioak. Lateralizazio kortikalaren eta gorputzaren albo baten nagusitasunaren artean egon behar duen oreka finkatzen ez bada, ondorio hauek sor daitezke:

- Gorputz-eskemaren antolaketako zailtasunak.- Koordinazio orokorrari dagozkion zailtasunak.- esparruaren antolaketari dagozkion zailtasunak, gorputza esparruan ez delako ongi proiektatzen.

Haurrek jardueretan egin behar dituzten mugimenduak egiteko atal simetriko bat erabiltzen ari direnean, atal baten nagusitasuna erreforzatzen ari dira. Hori dela eta, jardueren orientazioa lateralitatearen garapenari mesede egiteko modukoa izatea komeni da. Horretarako, ahal den neurrian lateralizazio kortikalaren eta gorputzaren albo baten nagusitasunaren arteko harremana errespetatu behar da. Lateralitatearen antolaketa prozesuaren jarraipena.

Lateralitatea lantzeko garaian kontuan eduki behar dugu haurren adina. Ez dugu berdin landuko lau-sei urteko haurrekin eta sei-zortzi urtekoekin, ondorengo bi arrazoiak direla eta:

- Lateralitatearen behin betiko finkapena haurrak sei urte inguru dituenean ematen delako.- Sei urtetik gorako haurrek esparruaren antolaketarako erreferentzi puntuak hartzeko dituzten gaitasunak desberdinak direlako.

Page 4: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

Gorputz eskema eta bere osagaiakMugimenduaren alderdi sinbolikoak garrantzi hartzen duen beste elementu bat

da. Gorputz-eskema kontzeptuak gure gorputzaz, gorputz-zatiez, gorputzak mugitzeko eta jarduteko duen ahalmenaz, baita dituen mugapenez ere, dugun irudikapenari egiten dio erreferentzia (Ballesteros, 1982). Gorputz eskema, batez ere, irudikapen sinbolikoen multzo bat da. Norberak bere gorputzari buruz duen ezagutza eta kontrola dela esan dezakegu. Irudikapen konplexu hau pixkanaka osatu egingo da, gorputzarekin izan ditugun esperientzien eta gorputz horrekin izandako bizipenen ondorioz. Irudikapen honi esker gure gorputza ezagutzen dugu eta une oro gure mugimen-jarduera gure helburuetara egokitzeko gai izango gara. Begi-bistakoa denez, gure gorputzaren eta horrek gure ingurunearekin dituen harremanen ondo artikulatutako irudikapena izateaz baliatzen ari gara etengabe.

Norbere gorputzaren kontzientzia eta kontrola eduki ahal izateko ezagutza prozesu bat ematen da. Haurra jaiotzen denetik bere gorputzaren ezagutze prozesuan murgiltzen da. Bere gorputzarekin jolasten eta esperimentatzen hasiko da, eta sentsazioen bidez bere pertzepzioa garatuz joango da. Horrekin guztiarekin erreferentzi eredu bat eraikitzen joango da eta bere gorputzari buruzko irudi mental bat gauzatuko du.

Gorputza, hazkuntza eta garapena direla eta aldatuz doanean, berari buruzko erreferentzi eredua edo irudi mentala ere aldatuz joango da. Aldaketa hauen kontzientzia hartzearekin batera haurra bere gorputz irudia eraikiz eta garatuz joango da. Gorputz-eskema pixkanakako eraikitze bat da. Gorputz-eskema eraikitzeko elementuak pertzepzioarekin, mugimenduarekin, irudikapen kognitiboarekin, baita hitzezko esperientziarekin ere, izan dezakete zerikusia. Gure gorputza ikustearen esperientzia gutxinaka gure mugimendua sentitzearen esperientziarekin metatzearekin eta erlazionatzearekin du zerikusia. Gorputzaren eskema eraikitzerakoan ez da nahikoa neurologiaren eta sentimenen alderdia heltzea, ezta heltze hori eguneratzen duten ariketa eta esperimentazioa pertsonala ere (Martinez eta Nuñez, 1982). Gizarte esperientzia erabakitzailea izango da beste hainbat alderdi ebolutiboren moduan. Nork bere burua ezagutu baino lehen, besteena ezagutu ohi dugu. Gorputz-eskema zuzena egiteko oso garrantzitsua da beste pertsonen gorputza hautematea.

Aurrerago landu dugun hizkuntzaren garapenak garrantzi handia du gorputzaren irudikapena eraikitzeko. Hitzen atzean objetuen kanpoko mundua eta norberaren gorputzaren mundua antolatzen dituzten kontzeptuak ezkutatzen dira. Hitzak izango dira errealitatea kodetzeko eta ulergarri bihurtzeko lehenengo tresnak. Haurrak ez daki ondo eskua eta oina ezberdinak direla, izen desberdinekin izendatzen hasten den arte.

Haurrak bere gorputz atalen kontzientzia hartu aurretik eta hauen mugimendu aukerak zeintzuk diren ezagutu baino lehen, atal horiek ezagutzea beharrezkoa da. Eduki badituela jakin behar du eta atal hauek izenak dituztela ere bai. Gorputz atalen ezagutzan ematen diren pauso progresiboak:

- Atalen kokapena: haurrak lehendabizi atalalak lekutu behar ditu.

Page 5: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

- Atalen agerpena: ondoren haurrak atalak markatu eta besteei erakutsiko dizkie.- Atalen izendapena: azkenik haurrak atalak bere izenaz ezagutuko ditu.

Mugitu egin behar duen jarduera dinamiko eta ludikoetan parte hartuz haurrak bere gorputz atalen ezagutza lortuko du eta pixkanaka gorputzeskemaren antolaketa gauzatuko du. Norbere gorputzaren kontrola eduki ahal izateko eta norberak bere gorputza nahi duen bezala mugitu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik gorputza sentitzen ikastea eta horretaz gozatzea. Gorputzak gaitasun hau lortzea mesedegarri izango da ondoren mugimendu trebetasun konplexuagoak egin ahal izateko.

Ondo ezarritako gorputz-eskema batek norberaren gorputzaren irudia ezagutzea, gorputz hori norberaren identitatearen zati dela jakitea, esan nahi du. Zati bakoitza hautematea, bina batasunaren sentzazioa galdu gabe. Gorputzak hartzen dituen jarrerak ezagutza eta, azkenik, har daitezkeen jarrera berri guztiak, eta jarrera eta jarrera eta mugimendu-sekuentzia horiek gorputzarengan edo ingurunean izan ditzaketen ondorioak aurreratzea. Gorputz-eskemaren eraikitzea mailaz maila doan prozesua da eta esperientziak integratzeko prozesu geldo baten bidez eratzen da. 2-5 urteen artean gorputzarekiko pertzepzioa handitu egingo da. Elementuen errepertorioa aberastu agingo da eta baita horien arteko artikulazioa. 5 urterekin ematen da gorputz-niaren eraikuntza. Elementuak kontzienteki artikulatzen eta integratzen dira osotasunean eta mugimenduaz hausnartzen hasten dira. Lateralizazio prozesuak kanpoko erreferente egonkorrak eskaintzen ditu. Gorputz-ardatzak sentitzen hasten dira eta mundua gorputzaren posizioaren arabera antolatzen has daitezke. 7-12 urte bitartean gorputz-nia eraikitze prozesua amaitu egingo da.

Autore askoren ustetan gorputz-nia eraikitzeko prozesuaren amaierara heldu ahala izateko beharrezkoa da hiru etapa nagusi dituen ibilbide luze bat egitea:

- Nork bere burua eta besteena arakatzea.- Daukagunaz eta lor dezakegunaz ohartu.- Koordinazioaren, egituratzearen eta integrazioaren adia.

Nagusitasun psikomotorea lortzeko bidean

Independentzia prozesua

Garapen psikomotorea osatzen duten prozesuak ez dira bereizgarriak eta hori dela eta, heltze neurologikoa, gorputz-eskemaren garapena, lateralizazio-prozesuak, baita garapen kognitiboa eta hizkuntzaren garapena ere, elkarrekin landu behar dira. Independentziaren prozesua eta koordinazio prozesua aipatzea beharrezkoa litzateke orain. Independentzia prozesua mugimen-segmentu bakoitza bereiz kontrolatzeko gaitasuna da. Eskolaurreko urteetan zehar haurrak gorputzaren segmentuen independentzia lortzen hasiko da. Segmentazio- eta independientzia-prozesu hau ez du erabat lortuko haurrak 7-8 urte dituen arte.

Koordinazioa

Page 6: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

Koordinazioa gizakiak duen ahalmena mugimenduzko sekuentzi ordenatuak sortzeko, informazioa barneratuz, eta mugimendua programatuz, gauzatuz, helburuarekiko konparatuz. Hasieran independienteak ziren mugimen-ereduak kateatu eta lotu egiten dira hasierakoak baino askoz konplexuagoak diren mugimendu konposatuak osatzeko. Koordinazioaren alderdirik azpimarragarriena mugimenduen sekuentziak automatizatzea da. Bi koordinazio mota daude: Atalkako koordinazioa eta Koordinazio dinamiko orokorra (koordinazio lodia).

Koordinazio lodia. Koordinazio dinamiko orokorra.Koordinazio motak:

Koordinazio fina. Atalkako koordinazioa.

Kiphard-ren ustez, koordinazioa gauzatu ahal izateko ondorengo faktoreek parte hartu behar dute : Erreakzioa, inpultsoa, norabide aldaketak, oreka mantentzea, mugimenduaren zehaztasuna, higidura desberdinen sinkronizazioa, mugimenduaren jarraikortasuna, elastikotasuna, moldagarritasuna…

Atalkako koordinazioa Ikusmena eta gorputz atalen bat erlazionatuz (eskua, oina, burua...), mugimendu analitikoak edo gorputz atalen mugimenduak egiteko gaitasuna dela esan dezakegu. Koordinazio dinamiko espezifikoa eta gorputz atalen koordinazioa gauza bera dira. Objetuekin erlazionatzeko eta trebetasunez erabili ahal izateko koordinazio dinamiko espezifikoa beharrezkoa da. Koordinazio dinamiko espezifikoa lantzeko garaian esku-begi eta oin-begi koordinazioan sakondu ohi dugu. Koordinazio mota hau: esku-begikoa, buru-begikoa, oin-begikoa izan daiteke. Koordinazio mota honen garapenaren ezaugarriak:

- 5 urterekin: eskuak besoarekiko independentzi funtzionala lortzen du, eta honek enborrarekiko.- 6 urterekin: alde bateko espezializazio eta nagusitasuna lortzen da.- 12 urterekin: objetu ezberdinak erabiltzen ditu, distantzia, abiadura, norabide, itxura, neurri, pisu, osagaiak aldatuz. Lekualdatze eta desplazamendu programak txandakatzen dira (abiadura, norabidea, ibilbidea, jarrera, kokapena, abiatze lekua, harrera motak, jaurtitzeko erak...)

Atalkako koordinazioak lau gaitasun ezberdin ditu:

1- Hatzamarretako mugimendu hutsak: objektu txikiak manipulatzea eskatzen duten jarduerak, hatzamarrak bereiztuta mugitzen dira eta eskua ez da ia lekuz aldatzen.2- Manipulazioak: espazio laburreko mugimenduak, eskuak eta besaurrerak bakarrik hartzen dute parte.3- Jaurtiketak: Besoa gorputzarekiko independentziaz mugitzen da.4- Bi alboek parte hartzen duten mugimenduak:

- Konbergentea: gorputz aldeak simetrikoki mugitzen direnean, mugimendu berdina aldi berean.- Alternatiboak edo mugimendu berdina txandaka.- Mugimendu desberdinak: esku nagusiak eginkizun garrantzitsuena

Page 7: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

egiten du.

Koordinazio dinamiko orokorra gihar talde desberdinak parte hartuz, mugimendu globalak egiteko gaitasuna dela esan dezakegu. Lokomozioak edo desplazamenduak egin ahal izateko beharrezkoa da. Lokomozioak edo desplazamenduak egin ahal izateko beharrezkoa da. Koordinazio dinamiko orokorrari buruz hitzegiten dugunean, estimulu jakin batetik abiatuz gorputzak mugimendu batekin erantzuteko prozesuari buruz pentsatzen ari gara; emandako erantzunak, hau da, mugimenduak, esparruan desplazatu ahal izatea ekarriko du. Koordinazioak portaera motorea mugatzen du. Koordinazioa mugimendu batzuen elkarketa da. Edozein mugimendu egiteko, gihar asko aktibatzea eta beraien artean erlazionatzea ezinbestekoa da. Koordinazio dinamiko orokorraren prozesuak nerbio sistema inplikatzen du bete-betean. Beste modu batean esanda, nerbio sistemari ezker koordinatu ditzakegu gure mugimenduak; bera da gure gihar desberdinen ekintzak antolatzeko arduraduna.

Koordinazio dinamiko orokorraren prozesua gauzatu ahal izateko ondorengo pausoak ezinbestekoak dira:

- Informazioaren tratamendua eta integrazioa: informazioa gorputz jarrerari eta ingurunearen ezaugarriei buruzkoa izango da.- Parte hartuko duten gihar taldeen aukeraketa: erdiko nerbio sistemak gihar hauei nerbiokinada bidaliko die.- Gihar uzkurduren kontrola: uneoro erdiko nerbio sistemak uzkurdu behar duten giharren kontrola egingo du. Modu horretan burutzen ari garen mugimendua aurrikusitako mugimenduari doitu ahal izango zaio.

Koordinazio mota honen barnean, teoria ezberdinak daude:

- Teoria motorea- Teoria sentzoriala- Koordinazio erlatiboaren teoria

Gaitasun koordinatiboak zazpi dira:1- Mugimenduak elkartzeko eta egokitzeko gaitasuna: Mugimendu, fase edo keinu desberdinak bata bestearen ondoren jarraian lotzen dira.2- Espazio- denborarekiko orientatze gaitasuna: gauzatzen dugun mugimendua espazio- denbora zehatz horrekiko egokitu behar dugu, inguruan ditugun oztopo fisikoen arabera moldatuz.3- Bereizte gaitasuna: gihar uzkurdura doitu, dosifikatu, neurtu egin behar da.4- Oreka gaitasuna: bai estatikoa eta bai dinamikoa.5- Erreakzio- motore gaitasuna: unerik egokienean mugimendua buruzteko ahalmena6- Mugimendua kontrolatzeko gaitasuna: Ustekaberen bat gertatzen bada, pentsatutako mugimendua gelditzeko ahalmena.7- Erritmoa sortzeko gaitasuna: Mugimendua erritmikoki burutzen dugu, giharren uzkurdura eta lasaiketa txandakatuz, beharrezko energia bakarrik erabiliz.

Gihar tonua

Eskolaurreko adinerako finkatzen dira antolamendu psikomotore independente eta koordinatu baten oinarriak, nahiz eta alderdi horiek ez dirne menderatuko eskolako

Page 8: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

urteak hasi eta handik aldi batera arte. Gihar tonua beste alderdi garrantzistu bat da. Tonua une bakoitzean giharrek duten uzkurdura-maila da. Maila hori hipertonia (tentsioaren) edo hipotoniaren (erlaxazioaren) artean egongo da. Berekin erlazionatzen diren objetuekin izaten dituzten esperientzien bidez haurrek beren muskuluen tonua egoera bakoitzera egokitzen ikasten dute. Tonuak eragina izango du jarrera kontrolatzerakoan eta gorputz-adarrek hedagarritasun handiagoa edo txikiagoa izatean. Muskuluen tonua kontrolatzea garrantzitsua da, tonua arretari eustearekin batetik, eta emozioen eta nortasunaren munduekin, bestetik, erlazionatzen delako.

Hipertonia (Tentsioa).Gihar tonua:

Hipotonia (Erlaxazioa).

Arnasketa kontrolatzea

Arnasketa kontrolatzeaz tonuaz esan dugunaren antzekoa esan daiteke. Gorpitzaren futzio garrantzitsu bat da eta nerbio-sistemak automatikoki kontrolatzen duena. Horrek ez du esan nahi arnasketa kontrolatu ezin dezakegunik, gure borondatez kontrolatzen ikasi dezakegulako. Arnasketa kontrolatzea, gihar tonuen antzera, arreta prozesuekin eta emozioekin dauka zerikusia. Arnasketa kontrolatzeko arnasa nola hartzen jakin behar da eta arnasketaren erritmoa eta sakontasuna kontzienteki kontrolatu behar dira. Saio batean klasean honen inguruan aritu ginen. Arnasketa kontrolatzea landu genuen.

Oreka

Lehenengo urtean zerebeloa handitzearen ondorioz oreka erraztu egiten da. Gure mugimenduen eta ekintzen baldintza da. Bere jarrera aldarazten duten indarrei aurre egiteko haurrak eman behar duen mugimendu erantzuna dela esan dezakegu. Grabitatearen legearen aurka edozein gorputz jarrera mantentzeko gaitasuna da. Nerbio sistemaren garapenak eta bizitutako mugimendu jarduerek orekaren heldutasuna ekarriko dute. Gure gorputzari orekan eusteko gai garelako, gorputzaren hainbat zati aske utz ditzakegu ekintzarako, izan ere, hala izango ez balitz etengabe jarrera egonkor bati eusteaz arduratuta egongo ginateke. Haurra edozein mugimendu jarduera burutzen ari denean, askotan, jarrera jakin bat mantentzeko duen gaitasuna estuasunean aurkitzen da. Jarduera edo keinu bat mantendu, geldirik iraun edo esparruan gorputza mugitzeko gaitasuna ematen digun egoera da oreka. Zenbait jardueretan grabitatea bera erabiliko dugu eta beste zenbaitetan grabitateari kontra egin beharko diogu.

Bi oreka mota daude, alde batetik estatikoa eta beste alde batetik dinamikoa. Estatikoa geldirik egotea izango litzateke, egoera egonkor batean. Oreka dinamikoa aldiz, mugimeduan, desplazamenduan ematen dena izango litzateke. Edozein mugimendu gauzatu ahal izateko, ingurunekoaren arabera gaitasun motoreak moldatu egin beharko ditugu. Zerebeloak erregulatzen du oreka, orekari buruzko informazio guztia jasotzen du.

Oreka mantentzeko ezinbestekoa da ikusmena eta gihar tonua.Barne- belarriak, ikusmeneko errezeptoreek, eta errezeptore kinestetikoek laguntzen dute oreka mantentzeko. Ezinbestekoa da eguneroko bizitzan eta gorputz hezkuntzan edozein

Page 9: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

jarduera egiteko. Oreka mantentzeko hainbat aspektu hartu behar dira kontutan: Genetikoak eta norberaren esperientziak.

Oreka lantzeko hainbat ariketa proposatzen dira: jolasen bidez bultzadak, trakzioak egitea, erorketak hezitzea. Azalera ezberdinen gainean egindako lekualdaketak, oreka lantzea ez egonkorreko objetuen gainean, abiadura edo erritmo ezberdinak eskatzen dituzten keinu edo desplazamenduak egitea... Saiatuko gara oreka lantzen mota guztietako materialen gainean, koltxonetetan, sokekin, goma espumako blokeekin...

Espazio egituratzea

Espazio egituratzeak gure gorputzak mugitzeko eta gure ekintzek gertatzeko duten lekuaren koordenadez kontziente izatearekin du zerikusia. Plano espazial oinarrizkoenetatik ikaten zailenak direnetara, haurrak bere gorputza bere bizitza gertatzen den eszenatoki espazialaren testuinguruan irudikatu behar du eta gai izan behar du bere ekintza hurbil-urrun, barruan-kanpoan, handia-txikia, estua-zabala… eta antzeko parametroen arabera antolatzeko. Ekintzan nozio horiez baliatzeko gai denean, nozio espazial gisa ikasten hasteko gai izango da. Espazioa ekintzaren aurretik menperatzen da. Espazioa egituratzeak garrantzi handia hartzen du eta horiek ez izateak jabetze-prozesuan zailtasun ikaragarriak sor ditzake.

Haurrak, jaiotzen denean, ez du bereizten bere gorputza ingurunetik. Bera noraino iristen den eta mundua non hasten den ez daki. Haur jaioberria eta helduaren arteko desberdintasuna handia da. Nerbio sistemaren heldutasuna eta bizitutako esperientziei esker, haurrak pixkanaka esparruaren antolaketa egokia edukitzea lortuko du. Mugitzen garenean gure jarduera motorrak esparru bat betetzen du beti; zenbat eta esparru antolaketa hobea izan orduan eta eraginkorragoak izango dira gure mugimenduak. Esparruaren antolaketa egoki batek seguritatea ematen digu eta pertsona, gauza zein leku ezezagunei diegun beldurra gainditzen laguntzen digu. Horrek guztiak gure emozioen kontrolean positiboki eragiten du eta ondorioz gure erlazioetan ere bai.Haurra eta espazioaren antolaketaren eboluzioa:

Lehenengo aldia: pertzepzio esparrua.Lehenengo aldi batean haurraren esparruantolaketa "pertzepzio esparrua" deitu dezakegun aro batetik pasatzen da. Haurtzaroko bizipen pertzeptiboak eta mugimendu esperientziak ematen dira garai honetan. Aro hau jaiotzaren eta zazpi urteen artean kokatu dezakegu. Haurrak espazioarekin bizi dituen erlazioak ikuspuntu egozentriko batetik hautematen ditu. Modu progresiboan gertutasun eta aldentze erlazioak, ordena eta hurrenkera, inklusioa, jarraipena... bereganatuko ditu.

Bigarren aldia: adierazpen esparrua. Bigarren aro honetan, 7-8 urtetik aurrera, haurra adierazpen esparru batean sartzen da. Bertan bere pertzepzioen analisia beharko du. Haurra orain kanpoko erreferentzi puntuak hartzeko gai izango da; beregandik kanpo daudenak. Honek esparruaren erlazioak ulertzen lagunduko dio. Erlazio proiektiboak (perspektibak hautematea, sekzioak, azalera eta bolumenen luzapenak, ezkereskuin orientazioa besteekiko...) eta erlazio euklidianoak (eskalaren ulermena, proportzioak, paralelismoa, angeluak...) bere pentsamendu eskemen zati izatera pasako dira.

Page 10: Garapen fisikoa eta psikomotorea (Eskolaurreko urteak)

Denbora egituratzea

Denbora egituratzearekin antzekoa gertatzen da. Haurrak bere ekintzak eta ohiturak ziklo batzuetan kokatzen ditu eta horiek bere jardunetan bereiziko ditu nozio horiek sinbolikoki irudikatzeko gauza izan baino askoz lehenago. Haurraren mugimendua denbora batean zehar garatzen da. Hasiera bat eta bukaera bat dauka; "aurretik", "bitartean" eta "ondoren" bat dauka. Jarduera motor bat egiten hastera doan haurrak bere iraupena eta ekintzaren zatien antolaketa denbora epe batean aurrikusi behar ditu. Denboraren nozioak menderatzea espazioarenak menderatzea baino zailagoa da, izan ere, harreman espazialak pertzepzioari dagokionez begi bistakoak dira eta harreman tenporalak beren artean ezartzen diren lotura mentalengatik bakarrik existitzen dira. Hau dela eta, denboraren inguruko kontzeptuak espazioaren ingurukoak baino geroago garatuko dira.

Halaber, jarduera burutzeko erritmo egokia bilatu behar du. Haurra eta denboraren antolaketaren eboluzioa: Haurrak, ordenaren pertzepzioan eta iraupenaren pertzepzioan oinarrituko du denboraren antolaketa. Ordenak, edo gertakizunen hurrenkeraren antolaketa kronologikoak, denboraren alderdi kualitatiboa suposatzen du. Iraupenak berriz, denboraren alderdi kuantitatiboa.

-Ordenaren pertzepzioa: Denbora epe baten barnean ematen diren gertakizunen jarraipenak ordena sortzen du. Adibide gisa mugimendu bat hartzen badugu, ordenaren pertzepzioa jarraipenean oinarrituko da. Mugimendua zeregin txikiagotan zatitzen badugu, zati hauen jarraipena sailkatu dezakegu. Ordenaren pertzepziorako "aurretik" eta "ondoren" nozioak oso garrantzitsuak izango dira.

-Iraupenaren pertzepzioa: Iraupenaren pertzepzioak, muga batzuk ezartzeko gaitasuna eskatzen du lehenik eta behin, hasiera eta amaieraren zehaztapena. Bigarren maila batean, ezarritako muga horien artean igarotako denboraren hautemate kuantitatiboa beharrezkoa izango da. Hemen memoriak parte hartzen du. Aldez aurretik bizitutako esperientziekin konparaketa egitea beharrezkoa izango da horretarako.

Haurra prozesu bikoitz batean murgilduko da heltzearen eta ikaskuntzaren bultzada dela eta. Bateik osagai anitz horiek (tonua, arnasketa kontrolatzea, jarrera eta oreka kontrolatzea, espazioa eta denbora egituratzea) bereizteko prozesua eta bestetik, horiek guztiak gorputz-eskeman biltzeko prozesua. Gorputza batasun gisa, gainerako jarduera psikomotoreen barne-hartzaile gisa, ulertzetik hasita, gorputza ezagutzaren beraren objetu gisa, eskolaurreko haurrak urte batzuk igaro arte osatuko ez den bide bat egin beharko du.