Garazi ipuina lehiaketa

Embed Size (px)

Citation preview

  • 1. AINARA ETA BERE AMETSETAKO KATUA Kaixo, ni Ainara naz eta Donostian bizi naz. Sei urte daukadaz eta nebaarrebatatik txikiena naz, horregaitik etxean danak TXIKI deitzen deustie. Nire ustez, Txiki izena katuena da, eta gurasoei katu bat behar dogula etxean esaten deutsiet, baina amak eta aitak ez dabe nahi Txiki izeneko katurik, nigaz nahiko daukiela erantzuten deustie beti. Baina nik neure sekretutxoa daukat, Txiki izeneko katu bat daukat nire gelan. Osaba Martinek ekarri eustan Mexikora joan zanean orain dala bi urte. Txiki pelutxe zuri-zuria da eta oso maitagarria, niretzat benetako katua da. Badakit gurasoekaz kalera urteten dodanean neure gela zaintzen dauala, eta horregaitik lasai joaten naz. Txikiri bakarrik kontaten deutzadaz nire sekretu guztiak, eta askotan beragaz berbetan nagoanean Olatz, nire aizte nagusia sartzen da nire gelara eta ni isildu egiten naz. -Ainara, zer zabilz bakarrik berbetan???? Ikaratu egingo nozu!!-esaten deust Olatzek. -Olatz... abesten egon naz eta susto ederra emon deuztazu!!- erantzuten deutzat Txikik barre egiten dauan bitartean, baina Txikiren irribarrea neuk bakarrik ikusten dot. Txikik ere bere sekretuak kontaten deustez lagun onak garalako, eta gauero lotarako gozo-gozo eusten dodanean kontatzen deust: -Ainara, gaur Ander zure gelan zartu da dutzan egon zaranean eta zure Nintendoagaz jolasten ibili da, nik hazarre begiratu deutzat baina ezer ez!!!!!!!! -Trankil Txiki, ikusiko dau bihar goizean gozaltzen dogunean!!!!!!!!!!!! Gabon Txikieta mozu bat emoten deutzat. Ander nire neba da. Hamaika urte daukaz eta beti gabilz borrokan, berak NIRE TXORLITO deitzen deuzt eta nik TONTOLO. Tontolo asko maite dodala konturatu naz, udan Sukarrietako udalekura joan zanean faltan bota nebalako. Jon nire aita da. Berrogei urte daukaz eta bere lanagaitik asko bidaiatu behar dau. Kanpoan dagoanean, gau osoa egiten dot lo Txikigaz, baina aita etxean dagoanean, gau erdian nire gelara etorri, eta Txiki lurrean izten dau bero asko emoten daualako. Nire aitak ez dakiena da Txikik, nire gelako atea ixten dauanean nire ohe gainera salto egiten dauala. Hau Txikiren ohitura bat da eta nire sekretua. Dana dala, aita asko maite dot. Lorea nire ama da, bilbotarra da eta hogeita hamazortzi urte daukaz. Albaitaria da Donostiako abereen klinikan egiten dau lan. Badakit Txiki gaisotzen bada nora eroan behar dodan. Amari ia egunero galdera bera egiten deutzat: Ama, ama egunen baten Txiki gaisotzen bada osatuko dozu??

2. -Ainara, laztana, Txiki ez da benetako katua, ezin da inoiz gaisotu, gure etxeko Txiki zeu zara.- erantzuten deust irribarrez. -Ama, ama baina benetako katua izango balitz????- galdetzen deutzat barriro. -Bai, bion artean jagongo dogu gaisotzen bada zure pelutzea, zelako gauzak daukazuzan buruan!!-erantzuten deust barriro irribarrez. Baina ni erantzun horregaz lasai geratzen naz, badakit Txiki gaisotzen bada amak eta biok jagongo dogula. Nire ama zoragarria da. Zoriontsu bizi naz nire familiagaz, baina Txikiren sekretua ez deutzat inori esango, Txiki eta neure artekoa dalako. EGILEA: GARAZI GERVASIO