19
Gasteizko Donejakue Bidea Donejakue bidea hirian zehar

Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

  • Upload
    others

  • View
    14

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

Gasteizko Donejakue Bidea

Donejakue bidea hirian zehar

Page 2: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

Garrantzitsua da garbi uz­tea ibilbide honen hel­

burua ez dela antzinako erro­mesen urratsak berreskuratzea, gaur egungo erromesei balizko ibilbide bat eskaintzea baizik, bidea adierazteko zoruan eza­rritako seinaleei jarraituz.

Ikuspegi historikotik, lehe­nengo erromesak inguru horre­tatik pasatuko ziren eta bertako herrixkak ezagutuko zituzten, Gasteiz barne, baina irizpide finkorik gabe. Antzinako gal­tzada erromatarra gogoan, lite­keena da Armentia erakargune berezia izatea ordurako, San Pru­dentzioren jaioleku izateagatik,

baina Kolegiata kategoria irabazi eta eraikuntza erromanikoa egin zuten arte, ez zen izan erreferen­tzia gune. Une hartatik aurrera eta Victoria hiriaren sorrerare­kin, hiri berriaren babesa bilat­zeko edo horren ondotik pasat­zeko beharra sortuko zitzaion erromesari, apezpikuaren azpie­goitzaren antzinatasunaren eta izen onaren bila.

Gaur egun, Elorriagatik sar­tzen dira Gasteizen Donejakue bidearen balizak. Bertatik, Elo­rriagako Ateko ibilbide erosotik eta, gero, zuzenean Done Jakue hiribidetik ibiltzeko aukera ema­ten dute urbanizazio berriek.

Gasteizko Donejakue Bidea

Donejakue bidea hirian zehar

Argitaratzailea:

Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartea Vitoria­Gasteizko Udala. Turismo & Convention Bureau

Diseinua, maketazioa eta marrazkiak:

Komunikazio Bulegoa

Textuak:

Ramón Loza Lengaran

Argazkiak:

Quintas, Daniel Llano, Javier Agote, Cesar San Millán, Javier Corcuera

3/2016

Elorriagako atea

Hiriko sarreraElorriaga

Santiagoospitalea

Done Jakue hiribidea

Elorriagako atea

Bruselas h.

Fran

tzia

k.

Bak

e k.

Errege Atea

Page 3: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

4

Done Jakue hiribidea

1879. urtean hartu zuen izen hori, izen bereko ospitalea

(Santiago Ospitalea) dagoen le­kuan hasten delako. Kale ho­rretan gabiltzala Gasteiz ez hain modernoan sartzerakoan, lora­tegi bihurtutako muino txiki bat ikusiko dugu eskuinean, Adine­koen Egoitza den eraikin baten gainean. Garai batean, Santa Marinari eskainitako baseliza zegoen muino horretan. Erro­mesek transmititu zuten Gali­ziako santu horren aldeko de­bozioa, Donejakue bideetan eta gainerakoetan, oro har. Hortik izen hori, Euskal Herrian oso ga­rrantzitsua dena, bide zahar ho­riekin lotutako lekuetan egotea. Pixka bat hegoalderago, Santa Marinaren “ahizpa” Santa Luzia birjin eta martiriaren omenezko baseliza zegoen; gaur egun, auzo batek du Santa Luzia izena.

Kalea ia amaitzear, Santiago Ospitalea aurkituko dugu. 1804 eta 1807 artean eraiki zuten, eta bere funtzioari eusten dio, ora­indik, eraberritu eta handituta. Bertatik igarotzean, jatorrizko

zatiaren atzeko aldea eta 1975. urtean erantsi zitzaion eraikina ikus ditzake erromesak. Ospita­le horrek Adatseko Andre Ma­riaren eta Santiagoren Ospitalea ordezkatu zuen (Posta etxearen eta Espainiako Bankuaren ar­teko kale txiki batean zegoela besterik ez dakigu), eta Ayala, Fernan Perez Ayala eta Maria Sarmientoren (1419) ekimenez eta haien finantzaketa eta babe­sarekin eraiki zela, 1230. urtean Santiagorako erromesak artat­zen dituen beste eraikin zaha­rrago baten ordez.

Pintore k.

Aiztogile k.

Aiztogile k.

Hedegile k.

Frai Zacarias Mz k.

Zapatari k.

Errementari k.

Andre Maria Zuriaren pz.

Espainia plaza

Apaizgaitegi zaharra

S. Ildefonso

Ospitale zaharra

Eskoriatza Eskibel jauregia

MontehermosoKulturunea

Harresiaren aztarnak

Erdi aroko harresiak eta Olabe elur-zuloa

Errege Atea

Olagibel k. Foru

k.

Frantzia k.

Posta k.Dato k.

Floridako parkea

Loma Jeneralaren plaza

S. Antonio

‘Begirada’

‘Soinez soin’

Eusko Legebiltzarra

Eskola k.

Hirigune Historikoa

S. Pedro

Probintziako jauregia

Santa Maria Plaza

Bibat

Santa MariaKatedrala

Diputazio k.

Santa Maria Katedralaren Aterpetxea

Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartea

Udal Turismo Bulegoa

Zapa

tari

k.

Barnekalea B

erria

Page 4: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

6 7

Errege Atea eta Barnekale Berria

Nafarroatik zetorrela, Karlos V.a errege­enperadoreak

1524an hiri honetara egindako bisitarekin lotuta dago kale ho­nen izena. Bisita horren kariaz, “hiri horretako Barnekale Be­rrira sartzen den atera zu­zenean jota, Gasteizko Hi­riaren hobari, pribilegio, askatasun, salbuespen, orde­nantza eta ohitura eta jardunbide onak man­tenduko zituela egiazta­tu eta agindu zuen erre­geak”.

Esan behar da aurretik ere baze­goela “Errege Ate”

izeneko ate bat. Bertatik sartzen zen hirira, juduen auzotik. Ju­duak hiritik bota eta egun gu­txira, izen hori kendu eta ofizia­lki eman zitzaion “Errege Ate” izena. Herritarrek, ordea, “Ka­

le Berri” izena jarri zioten, eta halaxe geratu zen. Nolana­hi ere, “Barne” adjektiboa erantsi zaio, eta “Barneka­

le” du izena gaur egun.

Barnekale Berria kalea.

Ezkerrean, Ospitale plazako itu-rria, Errege Atea kalearen hasie-ran. Azpian, Barnekaleko plaka.

Ospitale zaharra

EIiza Alfontso X.ak sortu zuen 1256. urtean, hiria Ekialde­

tik zabaltzeko lanak zuzentze­ko egindako bisitaren aitzakian; eraitsi, berriz, 1837 eta 1839 ar­tean eraitsi zuten, I. Karlistal­diaren ondorioz. Ederra izango zen, hiru habearte eta gurutza­dura bat baitzituen; Gregorio Fernandezek eginiko San Mi­gelen erretaularen tabernaku­lua buru duen aldare nagusiko atikoan errege sortzailearen bus­toa omen zegoen.

Gaur egun, beste eraikin eder bat dago eliza hura zegoen tokian. 1638 eta 1654 artean eraiki zuten, Apaizgaitegi bat egiteko; alabaina, hiriko Mi­serikordia eta Umezurtz e txea izan da 1778. urtetik. Kape­raren (1871) lorategian, 1698. urtetik probintziako zaindaria den San Prudentzioren estatu handi batek egingo digu harre­ra (Enrique Saenz, 1955). Aurre­rago, fatxada neoklasiko soila miretsi dezakegu, solairu doriar eta joniarren konbinazioa de­na, goiburuan Karitatearen ale­

goria duela. 1985. urtean, Adi­nekoen Egoitza izateko egokitu zuten zati bat, eta beste bat, berriz, askotariko erabilera pu­blikoetarako.

Ospitale zaharra

Page 5: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

8 9

San Ildefontsoko Kristoa BIBAT. Karta eta Arkeologia museoak

Santa Ana kantoitik Landatxo izenarekin ezagutzen den hi­

riaren goiko aldeko bideari ekin aurretik, eskuin aldean dagoen kapera txikiari erreparatuko diogu. San Ildefontsoko Kris-toaren kapera da; herritarren errukiz eraiki zuten 1845ean, eliza eraitsi eta gero izen be­reko Kristoa bertan babesteko. XIV. mendeko taila gotiko zora­garria da, eta ospe handia izan zuen, atetik sartzen ziren erro­mesen eta eskaleen artean be­reziki, jendeak zioen debozioa medio, limosna onak jasotzen baitzituzten.

Kantoi berean, Pintore eta Aiztogile kaleekin izkina egi­

ten (azken horretatik du sarbidea), Arabako Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa hartzen di­tuen BIBAT museoa dago. Eraikin bikoitza da, eraikin moderno ba­tek (F. Mangado, 2008) eta Juan Lo­pez de Arrietaren aginduz 1525ean egindako Bendaña jauregiak osa­tutakoa.

Page 6: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

10 11

Santa Maria katedrala

Tarte labur batean Eskola ka­lea zeharkatuta, Santa Maria

plazara helduko gara, izen be­reko tenpluaren aurrera. Erro­mesentzat nahitaezko jomuga da XIII. mendean eraikitzen ha­si eta 1861. urtetik katedral den monumentu multzo hau, San­tiago apostoluarekin zerikusia duten hainbat xehetasun ga­rrantzitsu baitaude bertan. (Au-rrez erreserba egitea komeni da. Tel.: 945 255 135 [email protected]). Jakobear ikus­pegitik, alboan dagoen Santia­goren kapera (XV. mendekoa) ikustea erabaki daiteke; gaur egun parrokia da, eta Santa Ma­ria plazatik du sarrera. Giltza­rrietako batean, Santiago Ma­tamorosen irudi bitxi bat dago. Inguru horretan bertan, kapera­ren ondoan, Santa Anaren por­tada, gotikoa, XIV. mendekoa, eraberritzen ari direna. Kanpan­dorrea da nagusi, multzoaren gainean; lehengo atala erre­nazentista da, XVI. mendea­

ren amaierakoa, eta bigarrena, barrokoa; Martin Saracibarrek XIX. mendean birmoldatutako kapitel bat du azken horrek amaieran.

Plazatik irten gabe, Apaiz­gaitegi Kontziliar (Mar­

tin Saracibar, 1878) izandako eraikin han­di baten fatxadan ire­kitako arkua zeharka­tuko dugu, eta patio irekian, Udal Musika Eskolaren instalazio be­rrituez gain, portada erromaniko bat aurki­tuko dugu, horren jato­rrizko lekutik, Bolibarko

elizatik, ekarritakoa, bai eta Santa Maria ospitalea izan­dako eraikineko portada platereskoa ere, erliebean egindako Deikunde fin batekin apaindutakoa. Ospitale hori ez da exis­titzen egun, baina li­tekeena da hiriko an­tzinakoena izatea eta pobreei eta behartsuei os­tatua eta arreta emateko asmoz sortu izana.

Santa Maria ospitalea

Barneko patioko lorategiko portada erromanikoa. Azpian, portada platereskoa.

Antzinako Apaizgaitegi Kontziliarre-rako sarrera, Santa Maria plazan.

Page 7: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

12 13

Eskoriatza-Eskibel jauregia

Frai Zacarias Martinez kalean aurrera eginda, multzo his­

toriko­artistiko deigarri bat aur­kituko dugu berehala; batetik, Gasteizko antzinako harresia­ren zati baten eta ate baten erreprodukzio modernoa eta, bestetik, 1530 eta 1541 ar­tean Karlos V.aren mediku pertsonal eta enperadore izandako Fernan Lopez de Escoriaza jauna­ren eta haren emaz­te Victoria de Anda y Esquivel andrearen aginduz eraikitako jauregiaren fatxa­da eta gorputza. Estilo aldetik platereskoa da, eta bereziki azpimarra­tzekoak dira patio ezin

ederragoa ­gaur egun ezin da ikusi­, senar­emazteen maita­sunaren sinbolo den katea, er­laitzaren parean dena ingura­tzen duena, eta fatxada. Bertan, “F.V.C.” Faciendum uterque cu­

raverunt kartelak lotzen di­tuen sortzaileen bustoez

gain, bertutearen ba­besle nekaezinak ziren Herkulesen eta Teseo­ren erliebe alegorikoak

azpimarratu be­har dira. Zuhurtzia­ren bertuteak berak eta Jainkoaren iru­di platonikoak ikus­

ten dituzte, goitik, he­rritar zintzo izandako medikuaren eta horren emaztearen ekintzak.

Montehermoso kulturunea

Mendebaldetik muinotik behera hasi aurretik, his­

toriaz betetako eraikin honen ondotik pasatzen da bidea. Ber­tan, une garrantzitsuak bizi izan zituzten Felipe V.aren emazte gazte Maria Luisa Saboiakoak eta euren lau seme­alabek, une kezkagarriak batzuetan, eta itxa­ropentsuak, berriz, beste ba­tzuetan. Markesgoa izan zen ja­sotako arretengatiko erregearen saria. Hemen partekatu zituen Pilar Acedo markesak bere mai­tale Jose Bonaparteren asmo is­kanbilatsuak.

Lau dorreak direla­eta, hi­riko jauregi ikusgarriena da. Do­miniken komentu izateko erai­ki zuten, eta Ortuño Ibañez de Aguirre jaunak sustatu zuen,

1525 urte aldera, gotikotik erre­nazimenturako trantsizio be­tean. Gaur egun erabat desi­txuratuta dago. Jatorrizkoaren moldaketa historizista neogo­tikoa besterik ez da begi aurrean duguna, XIX. mendeko Faus­to Iñiguez de Betolaza arkite­kto aktiboaren lana. Birmoldatu ondoren, Gasteizko gotzainaren egoitza izan zen. Gaur egun, kulturune garrantzitsua da.

Page 8: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

14 15

San Pedro elizaren atariaErdi Aroko harresiaren aztarnak

Berriki jarritako arranpa me­kanikoen ondotik, Erremen­

tari kalera iritsiko gara (*). Es­kuineko izkinan, ospitale bat zegoen antzina, San Jose ospi­talea, alargun zintzoak hartzen espezializatutakoa. Eliza XIV. mendekoa da. Ataria kanpan­dorrea eraiki ostean jarri zuten berriz, XVIII. mendearen hasie­ran. Tinpanoan Kristoren eta San Pedroren bizitzako irudiak daude. Mainelean, berriz, Ama

Birjinaren irudi eder bat. Apos­toluen multzoa Euskal Herriko eskultura monumental onene­tako bat da. Oso ederra da, ha­laber, Santiago erromesaren eta horren martirioaren irudia. Ipa­rraldeko portada txikian, Gene­siaren irudiak jasotzen dituzten erliebe ikusgarriak daude. Ba­rruan, Erregeen Gurtzaren erre­taula daukagu, errenazentista, Santiago erromesaren eta Santa Marinaren irudiekin.

(*) Lehenengo gurutzatuko dugun kalea Hedegile kalea da; bigarrena, Zapatari kalea. Bertan, 85. zenbakian (gure eskuinera) Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartearen egoitza dago; astearte eta ostegunetan zabalik,18:30etik 20:30era, erromesei kasu egiteko. Telefonoa: 945 14 47 94 / 609 472 [email protected]

Bakardade Kantoitik jaisten hasi baino lehen, XI. men­

dean Gasteiz inguratzen zuen harresiaren zati berritu eta bir­moldatu batera hurbil gaitezke, ezkerrean. Berritze­lanen lehen fasean, Erdi Aroko harresiaren 136 metro baino gehiago eta Es­koriaza­Eskibel jauregiaren in­guruko lau dorre agertu ziren. Bigarren fasean, Bakardade Kan­toiaren eta Goiuri jauregiaren arteko zatian esku hartu zen. Harresiaren beste zati bat be­rreskuratu ahal izatea izan zen emaitza, eta zedrozko begirato­ki bat ezarri zen hormaren gai­nean. Harresiaren bi zatien bisi­ta hitzartua da.

Harresiaren bigarren zati ho­rren ondoan zabaldutako lora­tegi txiki batetik Olabe elur­zu­loa ikusiko dugu. 1855. urtean eraiki zuten, XIX, mendeko hi­riko kafetegi bat hornitzen zu­ten elikagai galkorrak kontser­batzeko.

Montehermoso eta Goiuri jauregiaren arteko harresi zatia

Harresia eta Eskoriatza-Eskibel jauregia

Olabe elur-zuloa eta ha-rresi gaineko begiratokia

Page 9: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

16 17

Probintziako jauregia

San Pedro elizatik irtenda, Gasteizko erdialdera bide­

ratuko gaituzte seinaleek, ber­tako hiri nagusietara. Horren aurretik, baina, Arabako Lu­rralde Historikoko gobernua­ren egoitza ikusiko dugu eskuinean. Ganbera lege­gile batez (Batzar Nagu­siak) diputazio betearazle batez (Ahaldun Nagusia) osatutako gobernu ho­rrek 1463. urtetik zuzen­du ditu lurraldearen go­rabeherak. Eraikina 1833. urtekoa da, Martin Sara­cibarrek egina, eta ber­tan biltzen dira arabarrak, apirilaren 27an, erre­tretaren bitartez euren

zaindari San Prudentzioren oho­rezko jaiak hasteko. Toskanar es­tiloko zutabez osatutako sarrera soilaren alboetan bi estatua dau­

de: bata Ahaldun Nagusi eta Independentzia Gerran (Gas­

teizko Bataila) militar izan­dako Ricardo de Alava y Esquivel jeneralarena, eta, bestea, Ahaldun Nagusi eta ospe handiko ilustra­tu izandako Prudencio M. Verasteguirena. Probintzia

plazan (1844tik du izen ho­ri), euskal foruak babestu zituen Mateo de Moraza-ren estatua dago, tenplete klasiko baten azpian.

Prudencio M. Verasteguiren estatua

Mateo de Morazaren estatua

Andre Maria Zuriaren plaza

Triangelu itxurako leku han­di honek beste izen batzuk

ere izan ditu: Plaza Zaharra, Ba­bazaleen plaza, Gaztelako plaza edo “Mentiron”; oraintsu era­berritu badute ere, 1901. urtean hartu zuen gaur egun duen ize­na, hiriko zaindariaren ome­nez; hala, Andre Maria Zuria­ren eskultura batek (1822koa) zaintzen du plaza, Erdi Arokoa eta zin egiteko San Migel eli­zaren kanpoaldean. Arabarrak Probintzia plazan ospa tzen di­

tuzten San Prudentzioren oho­rezko jaiak, eta gasteiztarrak he­men biltzen dira, abuztuaren 4an, euren zaindariaren ome­nez antolatutako jaiei kan­tuekin, jauziekin eta Zeledon kanpandorretik jaisten ikusiz jaiei hasiera emateko. Plazaren erdian, soldatu ingelesek eta espainiarrek 1813ko ekainaren 21ean Napoleonen tropak ga­raitu zituztela gogorarazteko eginiko eskultura dago, Gabriel Borrasek 1917an egindakoa.

Page 10: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

18 19

Espainia plaza

Andre Maria Zuriaren pla­zaren albo batean dagoen

arkupe batetik Plaza Nagusira, Plaza Berrira, iritsiko gara, ale­gia, Espainia plazara. Gasteiz­ko udal arkitekto Justo Antonio de Olaguibelen (1782­1794) lan neoklasiko aparta da. Arkupe­dun lauki bat da; barrualdean, toskanar estiloko zutabez apain­dutako hiru ate soil ditu, eta udaletxearen fatxadan, beste ate dotore eta garrantzitsuago bat. Hainbat funtziotarako, etxebi­zitzatarako, merkataritzarako

eta udal administraziorako di­seinatu zuten, eta hiriaren erre­ferentzia gune da gaur egun ere.

Espainia plaza (ezkerrean) eta Andre Maria Zuriaren plaza, San Migel dorretik

Loma Jeneralaren plaza

Gasteiztik irteten hasiko da ibilbidea, 1891etik arabar militar liberalari eskai­

nitako plaza honetan. Bertan, San Antonio komentuaren fatxadako plastika klasiko eta herreriarraren oroimenak eta Agustin Ibarrola eskultorearen eskulturen formula abangoardista ausartek egiten dute bat. Be-girada (La mirada) izenekoak, antzinako hiriaren eta hiri berriaren arteko komu­nikazioa bilatzen du harrian. Besteak, Soinez soin (Hom-bro con hombro) delakoak, langileen arteko elkarta­suna burdinan.

Loma Jeneralaren plaza. Aurrean, Agustin Ibarrolaren Soinez soin (Hombro con hombro) eskultura

Agustin Ibarrolaren Begirada (La mirada) lana

San Antonio komentua

Page 11: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

20

Eusko Legebiltzarra

Tranbia modernoaren ibilbi­dea gurutzatu, eta parke

zein paseo artean bi kilo­metrotik gora egite­ko prestatzen da bi­dea. Eskuinean, 1982. urtetik Eus­kal Autonomia Er­kidegoko Legebilt­zarra den eraikina dago. Bigarren Hezkuntzako Ins­

titutu izateko eraiki zuen Pan­taleon Iradierrek 1853an, mol­

de neoklasikoan, San Frantziskok sortutako Santa Klara komen­tua egon zen lekuan.

Eusko Legebiltzarra, antzinako Institutu Probintzialaren eraikinean. Ezkerrean, Floridako ibilbidea

Ibilbideak

Frai Francisco Ajuria Enea

Arma Museoa

ZuloagaEtxea

Fray Francisco

Familia Santuaren k.

Augusti JauregiaArte Ederren M.

“Buruko minen” etxea

Villa Sofía

VillaMaría

Cerv

ante

s ib

ilbid

ea

San Prudentzio hiribidea

Armentiako Basilika

Erromesen ibilbidea

La F

lorid

ako

ibilb

id.

Send

a ib

ilbid

ea

de Vitoria ibilbidea

FLORIDAKO PARKEA

EL PRADO

MENDIZORROTZA

ARMENTIA

San Prudentzio

El Mineral

ZuluetaJauregia

“Buruko minen etxea” eta Villa Sofía

Nestor Basterretxearen Izaro lana dago Osoko Bilkuren Aretoan

Page 12: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

22 23

Floridako ibilbidea eta parkea

Floridako “saloiak” gasteizta­rrek atseden­leku hegoal­

derantz, “espoloirantz”, ale­gia, joateko zuten ohitura egiaztatu zuen. Lehen fasean, 1820an, Fran­tziako moldeen arabera egindako eta, geroago, 1856an, hainbat mo­tatako zuhaitzekin, ur­jauzi batekin eta urmael erromantikoekin osatu­tako lorategi eder bat da Florida parkearen muina. Florida ibilbidean bi eskul­tura daude: Eduardo Dato­

rena aurrena, Mariano Benllu­rek 1925ean egindakoa, eta, aurrerago, Ignacio Alde­coarena; biek ere lotura es­tua dute Gasteizko bizitza­

rekin, bakoitzak bere arloan. Amaitu aurretik, errege bisi­

godoen lau eskultura dau­de musika kioskoan. Ma­drilgo Errege Jauregirako

egin zituzten, baina ez zi­tuzten han jarri. Eta, amait­zeko, Wynton Marsalis jazz eta tronpeta­jotzaile kuttu­

nari eskainitako eskultura.

Wynton Marsalisen eskultura

Floridako ibilbidea

Senda ibilbidea

Gaztainondo zaharrek trenbi­de bateko tunel baten sent­

sazioa sortzen dute; hain zuzen ere, trenbide horren azpitik era­mango gaitu bideak. Eskuinean, Zulueta jauregia dago, Kuban esklaboen trafikoarekin aberas-tutako familia horrek 1902. ur-tean Fausto Iñiguez de Betolaza arkitektoari eskatutako etxe­ho­tela, alegia. Zulueta jauregia

Page 13: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

24 25

Trenbidearen zubiaren azpi­tik iritsiko gara Frai Fran­

cisco Vitoria ibilbidera, eta hori zeharkatu orduko, XX. mendearen hasieran eraikitako hainbat jauregi eta jauretxe interesgarri aurkituko ditugu bi aldeetan. Ezkerrean, Zuloa-ga Etxea ikusiko dugu, linter­na deigarri batekin; horren aurrean, “Buruko minen e txea”; izen horrek fa­txada apaintzen duten giza figurei egiten die erreferentzia. Pixka bat aurrerago, Villa Maria eta Villa Sofiak osatu­tako multzoak pizten du arreta; Arte Ederren Mu­

seoaren bulegoak daude ara­biar itxurako jauregi horretan.

Bi eraikin horien aurrean Ar-ma Museoa dago eta, bertan, armak eta horiekin lotutako tresnak daude ikusgai, histo­riaurretik hasi eta XX. mendea­ren hasierara artekoak. Inde­pendentzia Gerraren amaieratik

gertu izandako Gasteizko Ba­tailari (1813) atal berezia es­kaini zaio. Gerrako atal ho­rren adierazle, bertan parte hartu zuten hainbat pertso­

naren gauza pertsonalak, erabilitako armak, make­tak eta une erabakigarrie­nen dioramak daude.

Ibilbidean aurrera jarraitu­ta, Ajuria Enea ikusiko dugu

ezkerrean, dorretxeen trazei eu­tsi nahi dien estilo erregionalis­tako etxe­jauregi ederra, Serafin de Ajuria industria­gizonaren es­kariz eraikitakoa. Eskuinean, Au-gustin jauregia daukagu, Kate­dral Berria egin zutenek 1912an etxe­hotela izateko eraikitakoa. Arte Ederren Museoa da gaur egun, eta XVIII­XX mendee­tako pintura eta eskultura bilduma garrantzitsu bat gordetzen du; bereziki garrantzitsua da XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen ha­sierako euskal pintu­ren bilduma.

Ibilbidea Frai Francisco-ren eskultura (Moises de Huer­ta, 1944) duen glorieta batean amaitzen da. Frai Francisco “de Vitoria” gisa identifikatu da, 1486n bertan jaio zelako. Le­gegizon handia izan zen, Na­zioarteko Zuzenbidearen sus­tatzailea.

Eskuinean Prado parkea utzita, XII. mendeaz ge­roztik dokumentatu eta 1820tik aurrera birlan­datutako larre zaharra,

ibilbidearen zati honen amaierara eta Cervan­tes ibilbidearen hasie­rara iritsiko gara.

Frai Francisco Vitoria ibilbidea Jauregi eta jauretxeak

Ezkerrean, “Buruko minen etxea” eta, eskuinean, Zuloaga Etxea, Frai Francisco Vitoria ibilbidearen hasieran

Alaba jeneralaren ezpata

Frai Franciscoren monumentua

Augustin jauregia. Arte Ederren Museoa

Augustin jauregia. Barrualdea Ajuria Enea. Lehendakariaren bizileku ofiziala

Arma Museoko diorama bat

Page 14: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

26 27

Cervantes ibilbidea

Gure eskuinean dugun Familia Santuaren kaperaren aurrean

ekingo diogu ibilbideen zati honi. Europa erdialdeko neobarroko in­teresgarria da, Iñiguez de Betola­zak (1905) diseinatutakoa.

Beti aurrera eginez, hainbat kirol instalazio zeharkatuko ditugu. Ezkerraldean, Mendizo­rro tzako futbol zelaiak (bertan jokatzen du Deportivo Alaves taldeak), igerilekuek, kirol zein atletismo pistek eta aisialdi guneek osatutako udal konplexu handia aurkituko dugu eta, eskuinaldean, Estadio Fundazioaren instalazioak. No­

ra bidea aldatu aurretik, 1818. urtean hidrogeno­sulfurotan aberatsak ziren urak aurkitu, eta edan ahal izateko iturria ipini zutenetik “Minerala” deitzen dioten leku bitxi eta itzaltsua ikusiko dugu. Nolanahi ere, gaur egun ezin da erabili.

Familia Santuaren kapera, Frai Francisco Vitoria ibilbidearen eta Cervantes ibilbidearen elkargunean

Mendizorrotzako futbol zelaia eta igerilekuak

San Prudentzio hiribidea

Azken zatia aldapan gora eginda, Gasteizko Do­

nejakue bidearen leku es­anguratsuenetako batera iritsiko gara. Ibilbidearen pare­parean, “Uleta gaina” izeneko goi mailako urba­nizazio baten ondotik pa­

satuko gara. Hiribidearen amaieran. Arabako zainda­riaren monumentua dago, gotzainaren irudia (1937). Arku handi, ate, leiho eta nitxo erromantiko batek babesten dute gotzainaren

irudia.

Page 15: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

28 29

Armentiako basilika

San Andresi eskainitako an­tzinako Kolegiata honek

­1979an San Prudentzio izena­rekin bataiatu zuten­ gaur egun eskaintzen duen irudia XVIII. mendean bertako hondakinak eraberritzeko egindako lan han­dien ondorio bada ere, eraikun­tza urtea (1181) gogorarazten di­guten Erdi Aroko elementuak antzeman daitezke, oraindik.

Kanpoaldean, harburu fin askotarikoei erreparatu behar zaie, bai eta absideko leihoetako kapitel bitxiei ere. Ataria Erdi Aroko eskultura museo bat dela esan daiteke: Maisuaren eta apostoluen irudia duen tinpano handi batekin batera, Krismoi eder batekin apaindutako beste tinpano txikiago bat, arkume mistikoaren alegoria apokaliptikoa, giza zenotafio batekin estalitako hilobi bat, atzean Bibliako eta ebanjelioetako hainbat irudi ikus daitezke eta, horren guztiaren osagarri, D e i k u n d e a r e n irudi eder bat eta zaldizko irudi bat,

itxuraz Santiago bera dena, Clavijoko gudan. Barruan, lau

sinbolo ebanjeliko tetramorfoek eusten diote zinborioari, eta Donejakue bidearekin lotzen dute multzoa.

Goian, basilikaren kanpoaldea, ataria eta barrualdea. Ezkerrean, Santiagoren atariko irudia.

Erromesen ibilbidea

Oraintsu inauguratu da, hiriaren erdigunetik ete­nik gabe elkarri lotuta dauden ibilbideei Mende­

baldetik amaiera emateko. Hortik aurrera, Gometxa, Subilla Gasteiz, Argantzun eta abar ditu zain errome­sak, berak aukeratutako tokian Frantziako bideare­kin bat egiteko: Santo Domingo de la Calzadan, San Juan de Ortegan, Burgosen…

Subilla Gasteiz

Page 16: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

30 31

Gasteizen bihotzean dago, ka-tedraletik metro gutxira. Gaur egungo eraikinak XIX. mende-koak dira, baina hirigune histo-rikoan ikus daitezkeen eta Behe Erdi Aroko Europako arkitektu-raren erakusgarri diren fatxada gutxiko eta sakonera handiko etxeen tipologia arkitektonikoa gordetzen dute. 2011 eta 2012 urteen artean eraberritu zuten eta 90 lagunentzako lekua da-go, 17 gelatan banatuta (gele-tako bi guztiz egokituta daude); gelak 2-8 ohekoak dira, eta zer-bitzua eta erosotasuna eskain-tzen dute hiriaren historiaz jan-tzitako leku batean.

Katedralaren aterpetxea

Katedralaren aterpetxea

Aiztogile kalea, 8701001 Vitoria-Gasteiz (Araba)

+34 945 275 [email protected]

Iturri dokumentalak:

- CALLES VITORIANAS. Venancio del Val. Vitoria (I).

- CATALOGO MONUMENTAL DE LA DIOCESIS DE VITORIA. TOMO III, CIUDAD DE VITORIA. Micaela Portilla. Vitoria, 1968.

- CALLES VITORIANAS. Venancio del Val. Vitoria, 1979 (II).

- VITORIA-GASTEIZ, GUIA DE ARQUITECTURA. Javier Mozas y Aurora Fernández. Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro. Vitoria-Gasteiz, 1995.

- VITORIA-GASTEIZ, EN TODOS LO SENTIDOS. Miguel González de San Román. Vitoria-Gasteiz, 1996.

- HOSPITALES Y PEREGRINOS Y… OTRAS COSAS. Peli Martín Latorre. Vitoria-Gasteiz, 1996.

Page 17: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

El Prado

MENDIZORROTZA

ARMENTIA

Gasteizko

Donejakue bidea

$

Ibilbidea

Cerv

ante

s ibi

lbid

ea

San Prudentzio hiribidea

Erromesen ibilbidea

Bakardade k.

Sta Ana k.

UNIBERTSITATEA

Frai Francisco

HIRIGUNE HISTORIKOA

ZABALUNEA

Sta Maria Plaza

Done Jakue hiribidea

Elorriagako atea

Errege atea

N. D

entro Judería

Diputazio k.

Andre Maria Zuriaren k.

Espainia plaza

Loma Jeneralaren pz

La Florida

Send

a Ib

ilbid

ea

Vitoria-GasteizAgurain

Salvatierra

Zalduondo

La Puebla de Arganzón

Berantevilla

Salinillas de Buradón

AlegriaDulantzi

Túnel S Adrián

Page 18: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

34 35

Udal Turismo BulegoaEspainia plaza,1+34 945 16 15 98/99vitoria-gasteiz.org/turismo

Bibat. Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa Aiztogile, 54+34 945 20 37 07araba.eus/web/museonaipes

Santa Maria Katedrala Fundazioa(Bisitak Katedralera era Erdi Aroko harresira)Aiztogile, 95+34 945 25 51 35catedralvitoria.eus

Montehermoso KulturuneaFrai Zacarias Martinez, 2+34 945 16 18 30montehermoso.net

Arma MuseoaFrai Francisco Vitoria ibilbidea, 3 +34 945 18 19 25 / 18araba.eus/web/museoarmeria

Arte Ederren MuseoaFrai Francisco Vitoria ibilbidea, 8+34 945 18 19 18araba.eus/web/museobellasartes

Santa Maria Katedralaren AterpetxeaAiztogile, 87+34 945 27 59 55alberguecatedral.com

Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen ElkarteaZapatari, 85, behea+34 945 14 47 94 / 609 472 446www.alavacaminodesantiago.org

San Pedro elizako portikoko Santiago apostoluaren irudia

Page 19: Gasteizko Donejakue Bidea - blogs.vitoria-gasteiz.org · Espainia plaza Apaizgaitegi zaharra S. Ildefonso Ospitale zaharra Eskoriatza Eskibel jauregia Montehermoso Kulturunea Harresiaren

Arabako Jakue Donearen Bideetako Adiskideen Elkartea

Zapatari, 85+34 945 14 47 94 / 609 472 446www.alavacaminodesantiago.org

Astearte eta ostegunetan 18:30etik 20:30era zabalik, erromesei kasu egiteko.