10
GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE-ESKOLA BULETINA INFORMAZIO-BULETINA 87.ZK., 2014KO MAIAZTZA Buletin honek EZ du hizkuntza sexistarik erabiltzen (http://www.berdintasuna.ehu.es/ )

GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE-ESKOLA …boletin+3_03.pdfGASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE-ESKOLA BULETINA INFORMAZIO-BULETINA 87.ZK., 2014KO MAIAZTZA Buletin honek EZ

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

GASTEIZKO INGENIARITZAKO

UNIBERTSITATE-ESKOLA

BULETINA

INFORMAZIO-BULETINA 87.ZK., 2014KO MAIAZTZA Buletin honek EZ du hizkuntza sexistarik erabiltzen (http://www.berdintasuna.ehu.es/)

Peritu Industrialen lehen promozioaren 50. urteurrena

Otsailaren 25ean, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Ekitaldi Aretoan Eskolako lehen peritu industrialen promozioko 50. urteurrenaren aitortza-ekitaldia egin zen. Irekiera Eskolako Zuzendari Xabi Sancho Saizek egin zuen, eta, ondoren, parte-hartze hauek izan ziren: Javier Echevarría Uriartek ikasketa-planari eta bizitza profesionalari buruz hitz egin zuen, Luis María Gándarak hitzaldi bat eman zuen bizitza profesionalaren historiari buruz, Víctor Antonio Suescunek Michelín Almerían izandako esperientziaren berri eman zigun, Ignacio Echávarrik Alemanian izandako esperientziaz hitz egin zigun, eta José Antonio Santoyo industria-birmoldaketa espediente bati buruz mintzatu zen. Ekitaldia Arabako campuseko idazkari akademiko Elixabete Arresek itxi zuen.

Ildo berean, martxoaren 8an, 1969ko Eskolako 5. promozioa Eskola ikustera etorri zen; Josean Ramosek lagundu zituen, eta, horrela, ikasketak bukatu zituztenetik zenbat aldatu den ikusi ahal izan zuten.

Campuseko errektoreorde Javier Garaizarrek UPV/EHUren historia liburua banatu zien.

Enpresa eta erakundeekiko harremanak Otsailaren 21ean, Lehen Aukera beken aurkezpena egin zen; ekitaldira Juan Arrugaeta etorri zen, enpresarekiko harremanetako zuzendariorde gisa. Eskolak 11 beka esleitu dizkie 2012/2013 ikasturteko tituludunei. Egun horretan bertan Enpresen mintegiaren inauguraziora joan ziren Lucio Laskaray ikergunean Xabier Sancho, Juan Arrugaeta, Xabier Iñigo eta Fernando Elizagarate. Otsailaren 26an, enpresekin jadanik dauden harremanak mantentzen jarraitzeko, Juan Arrugaetak eta Iñaki Ochoa Eribek Aernnova enpresa bisitatu zuten.

Martxoaren 31n, Michelin Plan Gaztearen inaugurazioa egin zuten: Eskolaren aldetik Zuzendaria eta Juan Arrugaeta izan ziren; halaber, besteak beste, Michelingo gerente Amadeo Gómez, Arabako Campuseko errektoreordea Javier Garaizar eta campuseko Garapen Zuzendaria Edurne Simón izan ziren.

Jardunaldi eta ikastaro antolatuak

Lanaldi egitasmoaren jardunaldia Joan den urtarrilaren 9an, Ortzi Akizu, Joseba Ortiz de Villalba, Pilar Martinez eta Natalia Villota irakasleek Novia Salcedo Fundazioak antolatutako Lanaldi jardunaldian parte hartu zuten; jardunaldi horretan, hain zuzen, Jesusen Bihotza Institutuko 2 ikaslek parte hartu zuten. Aurretik aipatutako irakasleekin batera, haien eguneroko lanean parte hartu zuten, Industria Ingeniaritza, Kimika, Geomatika eta topografika jakintza arloetako profesional gisa.

Wind Turbine Aeroacoustics and aeroelesticity workshop Martxoaren 14an, Fluidoen Mekanika Saileko Unai Fernandez irakasleak workshop hau antolatu zuen; hiru hitzaldi eman ziren bertan, eta, ondoren, astia izan zen eztabaidatzeko eta ondorioak azaltzeko. http://www.ingeniaritza-gasteiz.ehu.es/p232-content/es/contenidos/evento/win_tubine/es_wind_tur/wind_tur.html

ABGAM jardunaldiak Urtarrilaren 29an, ABGAM enpresak “Ingeniaritza Arloetako Teknologia Aplikatuak” hitzaldia aurkeztu zuen Eskolan; hitzaldian industria-sektore adierazgarrienetako ingeniaritza arloetan aplikatzen diren CAD teknologiek izan duten bilakaera azaldu zuten. http://www.ingeniaritza-gasteiz.ehu.es/p232-content/es/contenidos/evento/abgam/es_jor_abga/abgam_jord.html

Lankidetza-ikastaroa Ortzi Arkizu irakaslea, Mugarik gabeko Ingeniaritza GGKEarekin batera, “Giza Garapenerako Lankidetza eta Teknologien hastapenak” ikastaroa antolatu zuen, hainbat ostegunetan, martxoaren 6a eta apirila 10a bitartean. Edukia ikus dezakezue honako esteka honetan. http://www.ingeniaritza-gasteiz.ehu.es/p232-content/es/contenidos/evento/intruduc_coop/es_coop_int/coop_intor.html

Master bat hautatzeko orientazio-jardunaldia Joan den martxoaren 18an, Juan Arrugaetak jardunaldi bat antolatu zuen aurten graduatuko diren eta ikasketekin jarraitu nahi duten pertsonentzat. Eskola honetan ematen den masterra zein den eta Industria Ingeniaritzakoa non egin dezaketen azaltzeaz gainera, sei ikasle ohik gaur egun egiten ari diren masterrak aurkeztu zizkiguten, batzuk aurrez aurrekoak eta beste batzuk, on-line.

Titulazioen sustapena Joan den urtarrilaren 9an, Federico Baraibar BHI eta Los Herrán BHIko 8 ikasle Eskolara etorri ziren haien ikastetxeko orientatzailearekin batera. Ruperta Delgado eta Josean Ramos, zuzendaritza-taldeko kide gisa, hitzaldi bat eman zieten eskaintzen dituzten tituluei buruz, eta, ondoren, Eskolaren ikustaldi gidatu bat egin zuten. Eskolaren eta tituluen sustapen-lan horretan bertan, zuzendaritza-taldeko hainbat kidek, urtarrilean zehar, ikasle baten laguntzarekin, bigarren ikastetxe hauetan izan dira: Jesusen Bihotza Korazonistak Ikastetxea, Mendebaldea BHI, Olabide Ikastola eta Lautada Ikastola (Agurain).

Meatzaritza Ingeniaritza eta Metalurgia eta Materialen Zientziaren saileko Topografia atalak jardunaldi bat antolatu zuen joan den urtarrilaren 26an, Ingeniaritza Geomatikoa eta Topografia titulua sustatzeko; bilera horretara IES MURGIA BHI, CPES NTRA. SRA. DE AZITAIN BHIP, IES ARRASATE BHI, IES LOS HERRÁN BHI, IHES MIGUEL DE UNAMUNO BHI bigarren hezkuntzako ikastetxeetako 25 ikasle bertaratu ziren. Zenbait kasutan, orientatzaileak lagunduak etorri ziren. Graduari buruzko nondik norakoak eman ondoren, hiru jardueretako zirkuitu bat egin zitzaien, tituluaren hainbat alderdi ezagut zitzaten: GPS, teledetekzioa eta fotogrametria.

Orientazio-azokak Urtarrilaren 18an, Gipuzkoako campusean, Unibertsitate Orientaziorako Azoka egin zen, Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak (IAZ) antolatua, IM Ibarrola zentroan. Eskolako titulu guztiak dituen stand batekin joateaz gainera, Ane Lopeteguik informazio-solasaldi bat eman zuen Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Graduari buruz, eta Izaskun Ortiz de Zaratek Ingeniaritza Kimika Industrialeko Graduari buruzko hitzaldia eman zuen.

Urtarrilaren 25ean, Unibertsitate Orientaziorako Azoka ezin zuten Arabako Campusean, IAZk antolatua, Farmazia Fakultatean; Eskolak stand bat aurkeztu zuen, eta Juan Arrugaetak, Jaione Martínez de Aguirre ikaslearekin batera, titulu guztiak azaltzeko hitzaldi bat eman zuten. Otsailaren 26an, Ruper Delgado eta Josean Ramos Eskolaren ordezkari gisa joan ziren Miranda de Ebroko Unibertsitate Azokara, (VII Expouniversitas), Miranda de Ebroko eta aldirietako batxilergoko eta heziketa-zikloetako ikasleei ikasketak hautatzeko beharrezko informazio eskaintzeko xedez.

Ateak zabaltzeko eguna Martxoaren 10 eta 11n Eskolako ateak zabaltzeko eguna egin zen; Gasteizko ikasleak eta ingurukoak bertaratu ziren Eskolara, eta arratsaldean ateak zabaltzeko eguna egin zen, ez bakarrik bigarren hezkuntzako ikasleentzat, baita guraso eta herritar guztientzat ere. Eskolan ikasten diren tituluei buruz informazioa emateko hitzaldi bat eman zen, eta, ondoren, ikustaldi gidatu bat egin zen hainbat laborategietan barrena. Aukeraz baliatzen gara kolaboratu eta Eskola sustatzeko beren denbora eskaini duten pertsona guztiei eskerrak emateko. Eskerrik asko.

Kalibrazio-laborategia LCSM-SMKL sentsore meteorologikoen kalibrazio-laborategiak bi urteko luzapena lortu du 2011ko abenduan bi urterako Eusko Jaurlaritzak esleitu zien lehiaketan; beraz, 2015eko abenduaren 18an amaituko da. Izenburua hau du: EUSKO JAURLARITZAREN LARRIALDI ARRETA ETA METEOROLOGIA ZUZENDARITZARI DAGOZKION ESTAZIOEN ETA SENTSOREEN KALIBRAZIOA. M135/13. Laborategiko zuzendaria J.A. Sainz da, eta aurrekontuaren zenbatekoa honela banatuta dago: 2013an 17.699,09€, 2014n 184.576,27€ eta 2015ean, 166.877,18€. Gainera, joan den abenduan, ENACek (Egiaztapenetarako Erakunde Nazionalak) egindako ikuskaritza arrakastaz gainditu du.

Aitortzak José Manuel Valle Melónek bikaintasuneko irakasle-aitortza jaso du Docentiaz programan, ebaluazioan puntuazioaren % 90 edo gehiago lortzeagatik. Eskolako ikasle ohi Idoia García Ollerrek Gasteizen Ingeniaritza tekniko mekanikoa ikasi ondoren, eta Danimarkan urtebetez Erasmus programan egon ondoren, Bilboko IGETeko aeronautika-ikasgelan matrikulatu zen, eta diploma lortu zuen, beste 23 ikaslerekin batera.

Hainbat jarduera Urtarrilaren 15ean, ikastegiko zuzendaritza lehen urteko irakasleekin bildu zen, uzte-, errendimendu- eta arrakasta-adierazleak aztertu ondoren, haiek burutzeko neurri sorta bat proposatzeko. Otsailaren 19an bazkari bat egin zen aurreko zuzendaritza-taldearekin, Eskolako zuzendaritzan urteetan egindako lana aitortzeko. Otsailaren 28an, zuzendaritza eta tituluaren koordinatzaileak Alfonso Davalillorekin bildu ziren, erakunde-ebaluaziorako zerbitzuaren zuzendaria, hain zuzen, titulazioen egiaztapena lortzeko kronograma eta urratsak ezagutzeko. Eskolak tokiko erakundeekin dituen harremanak mantentzeari begira, martxoaren 5ean udaletxeko hiru zinegotzi etorri ziren gu ikustera; zuzendaritza-taldeko kide batekin bildu ziren, eta hilabete bereko 25ean, zuzendaritza Arabako Industria Ingeniaritzaren Elkargo Ofizialeko Dekanoarekin eta Idazkariarekin bildu zen. Apirilaren 14an, Banco Santanderreko zortzi beka esleitu ziren, eta 142 hitzarmen sinatu ziren, honako grafiko honetan banatuta agertzen diren bezala.

Hutsen zerrenda: Aurreko informazio-aldizkarian Ismael Etxeberria Ismael Etxebarria izenez agertzen da.