17
GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO BULETINA INFORMAZIO-BULETINA, 85. zk., 2013ko IRAILA Buletin honek EZ du hizkuntza sexistarik erabiltzen (http://www.berdintasuna.ehu.es )

GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO BULETINA

INFORMAZIO-BULETINA, 85. zk., 2013ko IRAILA Buletin honek EZ du hizkuntza sexistarik erabiltzen (http://www.berdintasuna.ehu.es)

Page 2: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

1. Erakunde-bilerak

Apirilaren 17an, zuzendaritza-talde berriak bilera bat egin zuen Javier Garaizar Campuseko errektoreordearekin eta Miren Mateo gerenteordearekin. Errektore-talde berria aurkeztea izan zen, funtsean, bileraren xedea. Besteak beste, jakinarazi zen gobernu-taldean berriro gogoeta egiten ari direla Ikastegien Mapari buruz. Hain zuzen ere, Eskolen/Fakultateen bat-egitean pentsa daiteke; izan ere, horietako zenbaitek ez du betetzen irakasle doktoreak % 70 izatearen eta jardunaldi osoan ikastegira atxikita gutxienez 50 irakasle izatearen irizpidea.

Ekainaren 11n, Xabier Sancho Eskolako zuzendaria Lehendakaritzaren egoitzan izan zen, Luis Vega katedradunari Ikerketako Euskadi saria emateko ekitaldian. Gaur egun, Vega da Basque Center for Applied Mathematics zentroko (http://www.bcamath.org/es/) zuzendari zientifikoa.

Apirilaren 11tik aurrera Eskolako zuzendaritza-taldea aldatzearen harira, zuzendaria elkarrizketatu zuen Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak argitaratzen duen ECOS aldizkariak: http://issuu.com/coiia/docs/ecos27

Ekainaren 14an bilera bat egin zuen Madrilen Geomatikako eta Topografiako Ingeniaritza Eskoletako Zuzendarien Konferentziak. Ruperta Delgado eta Francisco Madrid irakasleak izan genituen ordezkari.

Halaber, uztailaren 2an, Alberto Martinezek eta Mikel Lekuonak bisitatu gintuzten, Arabako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko dekanoak eta dekanordeak, hurrenez hurren. Gogoan izan, Mikel erretiratuta dagoen arren, gure eskolako laborategiko irakasle izan zela.

Page 3: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Uztailaren bigarren astean Valentzian ospatu zen Ikasketa Teknikoetako Hezkuntza Berrikuntzaren XXI. Unibertsitate Biltzarrarekin (CUIEET) bat eginez, zuzendariak parte hartu zuen Industria Ingeniaritza Teknikoen Eskoletako zuzendarien konferentziaren ohiko bilkuran. Aipatu behar da interesgarria dela Industria Ingeniaritzako Masterrean onartuak izateko hainbat unibertsitatetan dagoen kasuistika desberdina. Adibidez, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak 120 kredituko master bat proposatu du, baina estatuko bakarra da (hori da behintzat bileran aipatu zena), gainera, eskola hauetan eskaintzen ditugun Graduetako ikasleentzat kreditu osagarriak sartzen (http://www.ingeniaritza-bilbao.ehu.es/p224-content/es/contenidos/informacion/titulaciones/es_titulo/adjuntos/AccMasIngInd.pdf). Beste unibertsitate batzuetan ere planteatzen dituzte kreditu osagarriak, baina gureen antzeko graduko tituluetako ikasleek egin beharko gehienezko kreditu-kopurua 120 da masterreko titulua eskuratzeko.

1. Ikerketa eta nazioarteko harremanak

Apirilaren 22tik maiatzaren 4ra, Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saileko Ismael Etxeberria Agiriano irakaslea eta Maxim Antipov Olano, Alejandro Garcia Ruiz, Sergio Martinez Lesta eta Ibai Zunzundegui Alvarez ikasleak Bournemouth (Erresuma Batua) hirian izan ziren "Steganography and Digital Investigations" programa trinkoan parte hartzeko. Han, Europako bederatzi unibertsitatetako 9 irakasle izan ziren, baita 45 ikasle ere, arlo digitalean iritziak eta ikerketa trukatzeko. http://lsi.vc.ehu.es/wdocs/ip/ip-2013/

Page 4: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Ikertzaileak jardunaldia

Estibaliz Apiñaniz Ikerketarako eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendariordeak bilera bat antolatu zuen ikertzaileekin maiatzaren 27rako, irakasleen premiak aztertze aldera. 30 pertsonak parte hartu zuten. Jardunaldi horretan, besteak beste, ikastegian ikerketa-mapa bat egiteko premia azaldu zen. Hain zuzen ere, ekainaren 26an egin zen ikerketako lehenengo jardunaldia; ekimenean, ikastegiko ikertzaileak murgilduta dauden hainbat lan aurkeztu ziren. Jardunaldiari buruzko informazioa eta Eskolako ikerketa-ildoak eskura daitezke hemen: http://www.ingeniaritza-gasteiz.ehu.es/p232content/es/contenidos/informacion/investigacion_grup/es_invest_g/invest_gru.html.

Page 5: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Turkiako irakasle ugarik bisitatu zuen ikastegia

Unibertsitateko eta lanbide-heziketako zentro turkiarretako irakasle ugarik bisitatu zuen ikastegia, eta, bereziki, SMC International Training ikasgelako Fabrikazio Malguko Zelula. Bisitan Juan Ramon Barrealek lagundu zien, enpresa horretako ordezkariak, hain justu.

Page 6: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

1. Jardunaldi teknikoak

Apirilaren 23an jardunaldi tekniko bat egin zen honi buruz: “Applied Fluid Mechanics for Industry”; Fluidoen Mekanika Saileko Unai Fernandez irakasleak antolatu zuen. Enpresetako, zentro teknologikoetako eta beste unibertsitate batzuetako 39 profesionalek parte hartu zuten. Hizlariak hauek izan ziren: Clara M. Velte doktorea,

Page 7: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Technical University of Denmark DTU (Europako unibertsitaterik entzutetsuenetako bat energia berriztagarrien arloan, eta, bereziki, energia eolikoaren arloan); M. Tutar, IKERBASQUE zentroko (Zientzia Hedatzeko Euskal Fundazioa) Research Professor, eta L. Remaki BCAM-Basque Center for Applied Mathematics zentroko Research Professor.

Beste aurkezpen batzuk egin zituzten Antonio Crespok, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle emerituak, E. Ogandok, IZO SGI SGIKER zerbitzukoak, eta Ekaitz Zuluetak, Eskolako Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko irakasleak.

Hemen topa daiteke ekitaldi horri buruzko informazio gehiago: http://www.inmf-injm.ehu.es/s0149gigetct/es/contenidos/informacion/applied_fluid_23abril/en_inf_conv/fluid.html; baita hemen ere: http://www.actualidaduniversitaria.com/2013/04/mecanica-de-fluidos-aplicada-a-la-industria/

Page 8: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

“Errodamenduei buruzko Prestakuntza” jardunaldia

Apirilaren 25ean, “Errodamenduei buruzko Prestakuntza” jardunaldi teknikoa egin zen. Ekimenaren antolatzaileak Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Juan Arrugaeta irakaslea eta Rodamientos Arizti, SL-SCHAEFFLER enpresa izan ziren. Jardunaldian 30 pertsonak parte hartu zuten. Batez ere ikasleentzat izan zen, eta Ferran Perez, Carlos Vitores eta Iñigo Arizti hizlariek hainbat gai landu zituzten, besteak beste: errodamenduei buruzko oinarrizko kontzeptuak, errodamendu baten aukeraketa, errodamendu baten bizitzaren eta erakargarritasunen kalkulua adibide praktikoekin eta lubrifikazioak errodamenduen bizitzan duen eragina. Horrela, ikasleak arlo horretan duten prestakuntza osatu zen eta enpresei hurbildu zitzaizkien; era berean, gainera, enpresak Eskolara hurbildu ziren.

Page 9: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Jardunaldi tekniko Energia Ziurtagirien

Maiatzaren 21ean, Eskolako ekitaldi-aretoan, jardunaldi tekniko bat egin zen Energia Ziurtagirien arloko Errege Dekretu berriei eta EITEri buruz, ATECYR erakundeak antolatuta. Luis Castillo ATECYR erakundeko lehendakaria eta Eskolako zuzendaria izan ziren jardunaldiaren buru. Oscar Diez Romerok, Guillermo de la Puente Sainzek eta Ricardo Garcia San Josek aurkeztutako hitzaldietan aztertu zen eraikinen energia-eragingarritasunaren ziurtagiria lortzeko oinarrizko prozedura onartzen duen araudia. Hemendik aurrera, etxebizitzak eta eraikinak eraikitzeko, saltzeko edo alokatzeko energia-eragingarritasunaren ziurtagiri bat lortu beharko da. Beste xehetasun interesgarri bat: 2020ko abenduaren 31tik aurrera eraikiko diren eraikin berri guztiak energia-kontsumo oso-oso baxua izango dute.

Page 10: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Ekainaren 5ean, SIDEk ikastaro bat eman zuen Eskolan.

1. Argitalpenak

Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Gonzalo Carlos Gonzalo gure lankideak “Problemas para un Curso de Mecánica” liburua argitaratu berri du (ISBN: 978-84-9860-735-2), ingurumen jarraituen mekanika eta egituren teoria jakintza-arloaren baitan. Liburuak 623 orri ditu eta bektore-sistemak, masen geometria, estatika, zinematika eta dinamika lantzen ditu; gainera, hainbat problema proposatzen ditu. Erabilgarria da gure ikasleentzat, baita mekanika interesatzen zaion pertsona ororentzat ere.

Page 11: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

2. Ikaskuntza-teknikak eta metodologia aktiboak

Ekainaren, 18an, 19an, 20an eta 21ean, Eskolan egin ziren Moodle bidez urgatzitako irakaskuntzaren III. jardunaldi praktikoak. Luis Mari Berrio-Otxoak antolatu zituen, Eskolako Campus Birtualaren arduradunak, hain zuzen. Jardunaldi horietan, zazpi tailer eskaini ziren gai hauei buruz: Hotpotatoes sistemarekin egindako galdeketak, Moodle sistemako galdeketak, azterketa seguruak, kalifikazio-taula, Moodle irakaskuntza-espazio baten diseinua eta egitura eta kalifikazio-taula bat diseinatzea Moodle 3 sisteman. Tailer horietako hizlariak hauek izan ziren: Juan Miguel Lopez Gil, Idoya Manero Chinchetru, Felipe Ibañez, Jose Miguel Gil-Garcia Leiva, Jeronimo Quesada Castellano eta Luis Mª Berrio-Otxoa. Guztira, eskola honetako 33 irakasle matrikulatu ziren, eta jardunaldiek 15 ordu iraun zuten.

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Miguel Valero irakasleak ikastaro hau eskaini zuen: "Pautas para el diseño de asignaturas centradas en el aprendizaje del alumno". Ikastaroa ekainaren 26an eta 27an egin zen, eta, guztira, 8 ordu iraun zuen. Eskolako 12 irakaslek parte hartu zuten.

2013ko uztailaren 10ean, Irakaskuntza Esperientziei buruzko I. Jardunaldia egin zen. Kalitate eta Ingurumenaren arloko Zuzendariordetzak antolatu zuen eta Eskolako 23 irakaslek parte hartu zuten. Isidro Calvo Gordillo, Pablo Gonzalez Nalda, Jose Manuel Lopez Guede, Karle Olalde Azkorreta eta Jeronimo Quesada irakasleek azaldu zituzten beren irakaskuntza-esperientziak, hain

Page 12: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

zuzen, oinarri hartuta metodologia aktiboak, proiektuetan oinarritutako irakaskuntza-inplementazioa, arazoetan oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen.

3. Garapenerako lankidetza

Gure eskolako Ayala Urreta ikaslea karrera-amaierako proiektua Calcutan egiten ari da, uretan artsenikoa hautemateko eta haren kontzentrazio-maila zehazteko metodo ekonomiko eta tokiko bat lortzeko asmoz.

Page 13: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Proiektua duela sei hilabete abiarazi zen Euskadiko Mugarik Gabeko Ingeniariak GGKEren, Calcuta Ondoan GGKEren eta UDAYANI erakundearen lankidetzaren bidez. Horiek hartu dute ikaslea, Calcutan dituzten egoitzetan. Halaber, Adierazpen Grafikoa eta Proiektuak Sailaren (Ortzi Akizu ari da proiektua koordinatzen) eta Kimika Sailaren (proiektuaren tutoretza teknikoa egiten ari da) laguntza du proiektuak. Ayala Indian dago gaur egun, landa-ikerketa egiten eta nekazari-herri txikietara bidaiatzen. Gune horietan, hainbat putzutako ura aztertzen du, artsenikoa antzemateko metodoak aplikatzeko. Metal astun hori irenstea bereziki arriskutsua da; izan ere, epe luzean organismoan metatzearen ondorioz, nerbio-sistemari eragin diezaioke zuzenean eta minbizia sortzeko aukerak gehitzen ditu. Landan duen esperientziari buruzko informazio gehiago izateko, bere blogean idazten dituen artikuluak irakur ditzakezue astero: http://mistresmesesencalcuta.wordpress.com

4. Enpresekiko Harremanak

Apirilaren 18an, Gradu Aretoan, hitzaldi bat eskaini zuen Campuseko Lanbide orientazio-zentroak, eta, besteak beste, gai hauek landu ziren: atzerrian praktika profesionalak, EPEZ bekak, ELKANO programa, FARO bekak eta ARGO bekak. Jorge Sanchez izan zen hizlaria, Campuseko enplegu-guneko arduradun teknikoa ([email protected]; luz.: 4436). Ekitaldi horretan 78 ikaslek parte hartu zuten eta balioespen oso positiboa egin zuten bai landutako gaiei zegokienez, bai saioaren beharrari zegokionez.

Page 14: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Enpresa batzuk bisitatu ditu

Hilabete hauetan, Juan Arrugaeta Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariordeak inguruko hainbat enpresa bisitatu ditu, honako hauek, esaterako: AAF-INTERNATIONA SA, AERNNOVA ENGINEERING SOLUTIONS SA eta MICHELIN ESPAÑA PORTUGAL SA. Halaber, eta arrazoi desberdinengatik, enpresa ugari hurbildu dira gure eskolara; honako hauek nabarmendu daitezke: BIONOR BERANTEVILLA SL, AERNNOVA ENGINEERING SOLUTIONS SA, MICHELIN ESPAÑA PORTUGAL SA, ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA eta MERCEDES BENZ.

Uztailaren 1ean, Aernnova bisitatu zuten Iñaki Ochoa de Eribe Diseinu Aeronautikoa ikastaroaren arduradun eta zuzendariak, Juan Arrugaeta Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariordeak eta Xabi Sancho Eskolako zuzendariak.

5. Tituluen jarraipena

Ekainaren 11n eta 12an, zuzendaritza-taldeak hainbat bilera egin zituen maila desberdinetako ikasleekin, matrikula-gomendioei, nazioarteko eta estatuko mugikortasunari eta enpresetako praktikei buruzko informazioa aurkezteko eta iradokizunak jasotzeko, Eskolak hobeto funtzionatze aldera. Era berean, jakinarazi zen ikasle-tutoreen figura abiaraziko dela. Figura horrek babesa emango die eta jarraipena egingo die lehenengo mailako ikasleei, ikastegian integratzea errazteko. Halaber, hirugarren bilera bat egin zen Industria Elektrizitatea Graduan matrikulatutako ikasleekin, maila bakoitzerako egoera akademikoaren eta etorkizunaren berri emateko, gradu horren iraungitze-prozesuan dauden mailen amaieran arreta jarrita. Esanguratsua da zenbat ikasle izan ziren bilera horietan; guztira, 1. mailako 56 ikasle, 2. eta 3.

Page 15: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

mailako 108 ikasle eta Industria Elektrizitatea Graduko 22 ikasle erregistratu ziren. UNIKUDE prestakuntza-saioak Eskolako zuzendaritza-taldeak, administrariak eta Josu Bidaguren teknikariak parte hartu zuten unibertsitate-ikastegi baten kudeaketarekin lotutako prestakuntza-saioetan, UNIKUDE programa lantzeko, hain zuzen. Saioak maiatzaren 17an eta 20an eta ekainaren 13an egin ziren, tituluen jarraipenean gakoak diren 25 adierazleri buruz; hain justu ere, horiek beharrezkoak dira ikastegi baten kudeaketa-txostena egiteko.

Maiatzaren 2an bilera bat egin zen Idoia Fernandezekin, Edurne Simonekin eta Alfonso Davalillorekin, EHUNDU konpromisoa sinatzeko.

Ekainaren 17an, Susan Orbek eta Susana Andinok, Irakaskuntza Ebaluatzeko Zerbitzuko (IEZ) arduradunek, Docentiaz programa aurkeztu zuten gure eskolan. 26 irakaslek parte hartu zuten. Deialdi berri bat atera da eta zuzendaritza-taldeak animatu egin nahi ditu irakasleak deialdian parte hartzera.

Ikastegiko zuzendaritza-taldeak eta administrariak 2012-2013 ikasturteko Autoebaluazioa egin zuten. Letren Fakultatean egin zuten, uztailaren 8an. Horren emaitza izan da 2013-2014 ikasturterako Kudeaketa Plana egitea; dokumentu hori Eskolako Batzarrari aurkeztuko zaio, onartzeko.

Page 16: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

Ikasle berria

Irailaren 2an eta 6an, harrera- eta aurkezpen-ekitaldiak egin ziren ikasle berrientzat. Gainera, ikasle berri guztiek ikastaro bat egin zuten nahitaez: “Lan Pertsonaleko Programa: ikasketa-teknikak”; 4 ordukoa izan zen eta Lidia Aguilerak eskaini zuen (www.norgara.com).

Akademia Antolakuntzako zuzendariordeak eta zuzendariak bilera egin zuten Unibertsitateko Liburutegiko Alcira Maciasekin, gure ikastegian ADDI bidez (Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala) Gradu Amaierako Lanak kudeatzeko. https://addi.ehu.es. Asmoa zera da, Gradu Amaierako Lanaren defentsaren kudeaketa plataforma horren bitartez egitea, ikasleek Gradu Amaierako Lana han utziz, CDan kopiarik entregatzeko beharrik gabe; proiektu horri dagokion epaimahaiko irakasleek zuzenean sartu ahal izatea lanera, eta, gainditu ondoren, nota 8 baino handiagoa izanez gero, ADDI plataformaren gordailu irekian jartzea proiektu hori. Aurreko estekan klik eginez gero, eta gero, adibidez, ikerketa atalean klik eginez gero, sail bakoitzari dagozkion dokumentuak ikus daitezke irekian. Artikulu bakoitzaren bisita- eta deskarga-estatistikak ere

Page 17: GASTEIZKO INGENIARITZAKO UNIBERTSITATE- ESKOLAKO … · oinarritutako ikaskuntza eta hezkuntza-berrikuntzako proiektuetako esperientzia. Jardunaldiak 4 ordu iraun zuen. 3. Garapenerako

ikus daitezke. Gai horrekin lotuta, Unibertsitateko Liburutegiak ADDI plataformaren erabilgarritasunari buruzko aurkezpena egin zuen ekainaren 25ean. Gerora egingo diren saioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu; izan ere, irakaskuntzako nahiz ikerketako argitalpenak ikusgai jartzeko modu eraginkorra da.

kalitate-batzordea bildu zen

Ekainaren 21ean, kalitate-batzordea bildu zen. Bileran, Iñaki Ochoa de Eribe Kalitate eta Ingurumen arloko zuzendariordeak azaldu zituen Eskolako jarraipen-adierazleen gaur egungo egoera eta proposatutako hobekuntza-ekintzak.

Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren

Ekainaren 26an bilera bat egiten zen Donostian, Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren (IAZ) jarduerak aurkezteko. Saioan, halaber, UPV/EHUko lau zentroren esperientzia pilotuak aurkeztu ziren, parekoen arteko tutoretza-planarekin lotuta. Gure ikastegiak ikasturte honetan abiaraziko du ikasle-tutorearen figura. Hain zuzen ere, 3. edo 4. mailako ikasle batek 1. mailako ikasle talde bat babestuko du, ikasle horien integrazioa errazte aldera. 2013-2014 ikasturtean, 13 ikasle-tutorek parte hartuko dute, eta eskerrak eman nahi dizkiegu haien lankidetzagatik eta prestutasunagatik.