10
Geografia eta kartografia Kartografia, mapak eta planoak lantzeko, marrazteko eta argitaratzeko erabiltzen diren azterketa eta eragiketa zientifiko, artistiko eta teknikoen multzoa da. Lurrazalean egindako behaketa edo idatzizko dokumentu baten ustiapenetik hasi eta landutako dokumentuak inprimatu, euskarri informatikoetan gorde eta zabaltzeko egin beharreko lan guztiak barne hartzen ditu. Has gaitezen! Lurra irudikatzea Lur planeta gizon-emakumeon lurra da. Guretzat oso handia den arren, eremuz eguzki-sistemako bosgarren planetarik handiena besterik ez da. Planetaren azalera 510.101.000 km²-koa da. Lur planeta geoidea da, hau da, ez da erabat biribila, esfera-formakoa baizik eta poloetan pixka bat zapala da. Zapala denez gero, Lurraren diametroa handiagoa da gerrialdean, ekuatorea deiturikoan, poloetan baino. Hala, gure planeta alderik zabalenetik inguratu nahi izanez gero, ekuatorearen lerroari jarraitu beharko genioke (40.074 km). Irudizko lerro horrek hemisferio izeneko bi zati berdinetan banatzen du Lurra. Ipar hemisferioaren %39 lurrazal kontinentala da, aldiz, Hego hemisferioaren, %19 soilik. Gainerako guztia ura da. Bitxikeria Lur planetaren gaineko datu batzuk: Lurrraren diametroa ekuatorean: 12.756 km Lurraren zirkunferentzia ekuatorean: 40.074 km Lurraren diametroa polo batetik bestera: 12.713,82 km Lurraren abiadura ekuatorean, ardatzaren inguruko mugimenduan: 620 kilometro orduko Lurrazala: 510.101.000 km² Lurraren bolumena: 1.083.320.000.000 km³ Lurra ia esfera bat dela kontuan izanda, irudikatzeko modurik egokiena beste esfera bat erabiltzea da, hau da, mundu-bolaedo lurbira-globoa. Baina gainazaleko xehetasunak (erliebeak, distantziak, eremuak, puntu kardinalak eta abar) irudikatu nahi badira, bola edo globo horiek ikaragarri handiak izan beharko lukete eta ezinezkoa litzateke gainazal osoa batera ikustea. Asmo horrekin sortu zen Kartografia, lurrazalaren irudiak mapetan jasotzen dituen jakintza arloa. Baina lurbira-globoan ezin daiteke Lurraren gainazal osoa aldi berean ikusi eta leku batetik bestera eramateko ere ez da batere erosoa gertatzen. Horregatik erabiltzen dira mapak. Mapak eskala jakin batean eta gainazal lau batean adierazten den lurrazaleko zati baten ezaugarriak batzen dituen irudikapen grafiko lauak dira. Mapak Lurraren gainazal osoa adierazten badu, planisferio edo munduko mapa esaten zaio. Azalera kurbatua, Lur planetarena esaterako, gainazal lau batean, hau da, paper gaineko mapetan, irudikatzeko kartografoek proiekzioak erabiltzen dituzte.

Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

Geografia eta kartografia

Kartografia, mapak eta planoak lantzeko, marrazteko eta argitaratzeko erabiltzen diren azterketa eta

eragiketa zientifiko, artistiko eta teknikoen multzoa da. Lurrazalean egindako behaketa edo idatzizko

dokumentu baten ustiapenetik hasi eta landutako dokumentuak inprimatu, euskarri informatikoetan gorde

eta zabaltzeko egin beharreko lan guztiak barne hartzen ditu.

Has gaitezen!

Lurra irudikatzea

Lur planeta gizon-emakumeon lurra da. Guretzat oso handia den arren, eremuz eguzki-sistemako bosgarren

planetarik handiena besterik ez da. Planetaren azalera 510.101.000 km²-koa da. Lur planeta geoidea da, hau

da, ez da erabat biribila, esfera-formakoa baizik eta poloetan pixka bat zapala da. Zapala denez gero,

Lurraren diametroa handiagoa da gerrialdean, ekuatorea deiturikoan, poloetan baino. Hala, gure planeta

alderik zabalenetik inguratu nahi izanez gero, ekuatorearen lerroari jarraitu beharko genioke (40.074 km).

Irudizko lerro horrek hemisferio izeneko bi zati berdinetan banatzen du Lurra. Ipar hemisferioaren %39

lurrazal kontinentala da, aldiz, Hego hemisferioaren, %19 soilik. Gainerako guztia ura da.

Bitxikeria

Lur planetaren gaineko datu batzuk:

• Lurrraren diametroa ekuatorean: 12.756 km

• Lurraren zirkunferentzia ekuatorean: 40.074 km

• Lurraren diametroa polo batetik bestera: 12.713,82 km

• Lurraren abiadura ekuatorean, ardatzaren inguruko mugimenduan: 620 kilometro

orduko

• Lurrazala: 510.101.000 km²

• Lurraren bolumena: 1.083.320.000.000 km³

Lurra ia esfera bat dela kontuan izanda, irudikatzeko modurik egokiena beste esfera bat erabiltzea da, hau

da, mundu-bolaedo lurbira-globoa. Baina gainazaleko xehetasunak (erliebeak, distantziak, eremuak, puntu

kardinalak eta abar) irudikatu nahi badira, bola edo globo horiek ikaragarri handiak izan beharko lukete eta

ezinezkoa litzateke gainazal osoa batera ikustea. Asmo horrekin sortu zen Kartografia, lurrazalaren irudiak

mapetan jasotzen dituen jakintza arloa.

Baina lurbira-globoan ezin daiteke Lurraren gainazal osoa aldi berean ikusi eta leku batetik bestera

eramateko ere ez da batere erosoa gertatzen. Horregatik erabiltzen dira mapak. Mapak eskala jakin batean

eta gainazal lau batean adierazten den lurrazaleko zati baten ezaugarriak batzen dituen irudikapen grafiko

lauak dira. Mapak Lurraren gainazal osoa adierazten badu, planisferio edo munduko mapa esaten zaio.

Azalera kurbatua, Lur planetarena esaterako, gainazal lau batean, hau da, paper gaineko mapetan,

irudikatzeko kartografoek proiekzioak erabiltzen dituzte.

Page 2: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

Lur planeta

Mundu-bola eta mapak

Lurrazala bere horretan irudikatzea zaila da, bai tamainarengatik bai haren esferikotasunarengatik. Zailtasun

hori saihesteko kartografoa hainbat euskarri erabiltzen saiatu izan da:

Lurbira-globoa

Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko

bakarra da. Gehienetan lurbira-globoetan Lur planeta irudikatzen bada ere, Eguzkia, Ilargia edota beste

planeta batzuk ere irudika daitezke.

Lurbira-globoak angeludun euskarri batean jartzen dira, modu horretan, errazagoa baita planetaren angelua

eguzkiarekiko eta bere mugimenduarekiko irudikatzea eta egunak eta urtaroak nola aldatzen diren ikustea.

Lurbira-globoek Lurraren topografia erakusteko erliebeak ere eduki ditzakete. Orokorrean ohikoa baino

eskala handiagoak erabiltzen dira, erliebea ikusgarria gerta dadin. Horrela egingo ez balitz, globoa guztiz

laua litzateke.

Gaur egun egiten diren lurbira-globo gehienek paraleloak eta meridianoak marrazturik dauzkate, lekuak

bilatzeko erreferentzia orokor moduan erabil daitezen.

Lur bira Jason Bachman

CC

Page 3: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

Mapak eta planoak

Eremu handi samarra hartzen duen gainalde jakin baten mapa edo planoa egin nahi denean, Lurraren

esferikotasuna paperezko orri lau batean nola irudikatu izaten da arazoa. Hori konpontzeko daude mapak

eta planoak:

Mapak: Lur planeta edo haren zati baten adierazpen geografikoa gainazal lau batean. Mapek zientzia jakin

bateko informazioa ematen dute, esate batera, mapa linguistikoak, demografikoak eta abar.

Planoak: irudikatu beharreko lurraldearen hedadura txikia denean eta lurrazalaren kurbadura oso txikia, ez

da proiekzio-sistemarik erabili beharko. Lurralde horien irudikapenari planoa deitzen zaio. Planoa lurzoru

baten adierazpena ez ezik, herri batena, makina batena, eraikin batena edo hiri bateko metroaren lineen

adierazpena ere izan daiteke.

Collage

Atlasa

Atlasak liburu moduan antolatuak dauden mapa-bildumak dira, nahiz eta gaur egun gero eta ohikoagoa den

multimedia formatuan agertzea. Mota askotako atlasak daude: fisikoak, politikoak, linguistikoak,

ekonomikoak, etnologikoak, sozialak, erlijiozkoak eta abar.

Atlas hitzaren jatorria greziar mitologian dago: Atlas edo Atlante erraldoi gazte bat zen eta Zeus jainkoak

mundua eusten zuten zutabeak sorbalda gainean eustera zigortu zuen. Ondoren, Gerhard

Mercator mapagileak argitaratutako mapa-liburuari Atlas (1594) izena jarri zion; beraz, esan daiteke bera

izan zela mapa bilduma bat atlas izenarekin izendatzen lehena.

Atlas guztiek aurkibide toponimikoa dute, non atlasean agertzen diren leku-izenak alfabetikoki zerrendaturik

ageri diren. Toponimo bakoitzak erreferentzia bat dauka, atlasean aurkitu ahal izateko. Leku jakin bat

aurkitzeko, aurkibideko zerrendan bilatu behar dugu. Lekuaren izenaren alboan bi datu ageri dira: atlaseko

zer orrialdetan azaltzen den eta mapako zer eremutan dagoen. Eremua koordenatuen bidez mugatu ohi da,

irudizko lauki-sare batean zer lekutan dagoen adierazten duten letrak eta zenbakiak erabiliz (X eta Y).

Hemen daude digitalizatutako atlasen zenbait adibide:

• Bodenehr, Gabriel: Atlas Curieux oder Neuer und Compendieuser Atlas

• Atlas ilustrado de las montañas y cordilleras de España

Gaur egun multimedia formatuan geroz eta atlas gehiago argitaratzen da. Hona hemen Euskal Herriko datu

sozioekonomikoak bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria. Sar zaitez eta saltseatu!

Page 4: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

Joan Martines-en Atlasa

Kartografia sistema berriak

Egun, teknologia aurrerapenen ondorioz, mapak sortzeko eta egiteko erreminta berriak erabiltzen dira.

Aireko argazkiei, satelite artifizialei eta informatikari esker gertatu da hori. Informatikari eta ordenagailuz

lagundutako kartografiari esker, askoz ere informazio gehiago kartografiatu daiteke, eta mapak egiteko lana

errazagoa, azkarragoa eta zehatzagoa da. Kartografoek teledetekzioaren bidez lortutako datuak jaso eta

ordenagailuan prozesatzen dituzte, zehaztasun handiko mapak egiteko.

• Geografia Informazioko Sistemak (GIS): Geografia Informazioko Sistemak (ingelesez GIS, geographic

information system) sistema informatikoak dira, elkar erlazionatu daitezkeen datu geografikoen datu-

base batez osatua. GIS batek datuak atzemateko, gordetzeko, bilatzeko eta kudeatzeko, aztertzeko eta

mapatan eta dokumentutan erakusteko baliabideak izaten ditu. Datu guztiak formatu digitalean

erabiltzen dira; direla testuak, argazkiak, mapak edo landa-lana eginez jasotzen diren datuak

ordenagailuak erabil ditzakeen moduan jarri behar dira.

Geografia Informazioko Sistemak informazioa kapetan edo mailetan azaldu dezake, hau da, informazioa

gaika desglosa dezake (erliebea, hidrografia, komunikabideak).

GIS-ak hainbat aukera eskaintzen dituzten tresnak dira: lurralde bati buruzko hainbat datu lortu, datu

horiek editatu, simulazioak egin, mapak sortu… Esate baterako, hondamendi natural bati erantzuteko

denborak kalkulatzeko edo lehiakortasun gutxiko eremu batean negozio bat jartzeko erabil litezke

sistema horiek.

• Kokatze-sistemak: gaur egun lokalizazio-sistemarik ezagunena GPS deiturikoa da. Ingelesezko Global Positioning System (GPS) edo Kokapen Sistema Globala, satelite artifizialen bidezko nabigazio-sistema bat

da eta une jakin batean posizio geografiko bat zehazteko modua ematen du. Hiru satelite erabiltzen ditu,

gutxienez, triangulazio egokia lortzeko. Oinarrizko datu horiez gain, beste hainbat baliabide ere

adierazten ditu (ibilbidearen norabidea, egindako bidea, bi punturen arteko distantzia eta abar). Sistema

horrek Lur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du zentimetro

gutxiko aldearekin.

Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak sortu zuen eta 1978an herritarren esku jarri zuen. Gaur egun

marinelek, mendizaleek eta edozein turistek erabiltzen duten erreminta ohikoena izan arren, komeni da

iparrorratz analogikoa erabiltzen jakitea, GPS sistema hondatuz gero larrialdi batetik irteten lagun

diezazuke-eta!

Naturgaia: GPS eta Google Earth

Page 5: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

• Teledetekzioa: aire- edo espazio-ibilgailuetan kokaturiko tresnek jasotako eta tratatutako datuak erabiliz

espazioa irudikatzeko teknika-multzoa da. Teledetekzio-teknikarik erabiliena airetiko argazkia den arren,

espazioan sateliteetan jarritako sentsoreen bidez hartzen diren irudien garrantzia gero eta handiagoa da.

Kartografia berriak

Steven Kay CC BY-SA

Kartografia historian zehar

Kartografia mapak egiteko artea eta zientzia da, eta mapak gainazal lau batean egindako lurrazal puska

baten irudikapenak dira. Paper, oihal edo harri gainean marraztutako mapak antzinatik egin izan dira, baina

XIV. eta XV. mendeetan hasi zen kartografia modu zientifiko eta zorrotzago batean egiten. Inprenta asmatu

zenean mapagintzak gorakada gogorra izan zuen, zeren ordutik aurrera posible izan baitzen mapak, ordura

arte eskuz egiten zirenak, azkarrago eta kopuru handitan egitea.

Antzina, lurra ibai handi batez inguratutako disko laua zela uste zen eta mundua marrazteko diskoa erabili

zuten hainbat mendez, Greziako filosofo handiek, eta nagusiki Aristotelesek, esferikotasunaren ideia

gailentzea lortu zuten arte. Greziako zibilizazioak goratu zuen kartografia zientzia mailara. Lur planetaren

forma behin betiko ezarri ondoren, Lurrak neurria behar zuen, eta horretan jardun zuten zientzialariek.

Haietako batek, Alexandriako liburuzaina izan zenak Eratostenesek, hain justu, K.a. III. mendean, Lurraren

zirkunferentzia 39.500 kilometrokoa zela kalkulatu zuen. (Gaur egun Ekuatoreko zirkunferentzia 40.000

kilometrokoa dela kalkulatzen da).

Page 6: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

Baina mapak egiterakoan, kontuan izan behar zen gainazal lau batean marraztutakoak izatez biribila den

errealitatea islatu nahi zuela. Horretan ere, greziarrak izan ziren lehenak. K.a. II. mendean Hiparko

astronomoak egin zituen lehen proiekzioak. Lurra ahalik eta gutxien desitxuratzea zen proiekzio horien

helburua, nahiz eta deformazio minimoa saihestezina izan. Greziarren ondoren Erromatar Inperioak eutsi

egin zion mapagintzari, baina helburu praktikoei loturik, hau da, armada, zerga biltzaile eta beste helburu

batzuei lotutako erreminta moduan.

Goi Erdi Aroan agertu ziren geografia eta teologia uztartzen zituzten mapek baina haiek ez ziren

itsasgizonentzat erreminta zehatzak. Horregatik, mapa erabilgarriagoak eta doiagoak egiten hasi ziren XII.

mendean Asiatik ekarritako iparrorratzaz baliatuta: praktikoak ziren, nahiko zehatzak eta helburua

nabigazioa erraztea besterik ez zuten.

Europako Aro Modernoan sartzean (XV.-XVI. mendeak) Europako itsas potentzien beharrek erabat aldatu

zuen kartografiaren zientzia: europar espantsionismo eta esploratzaileei esker Lur planetaren ikuspegia guztiz

aldatu zen. Errenazimentuan zientzia erlijioaren mendekotasunetik askatu zen, eta mapagileak munduari

gaur duen itxura ematen hasi ziren. Mercatorrek, 1594an argitaratutako atlasean, kartografia modernoaren

ezaugarri gehienak bildu zituen, eta XVI. mendearen amaieran, oraindik lurralde ezagutu gabeak zeuden

arren, dagoeneko, munduak gaur egungoaren antzeko irudia zeukan.

Garai haietatik aurrera kartografia funtsezko jakintza estrategiko bihurtu zen. Hala, zientziaren garapenak,

neurtzeko tresna gero eta modernoago eta zehatzagoek, Amerikako eta Ozeaniako lurraldeen ezagutzak eta

abar gero eta mapagintza zehatzagoa bultzatu zuten.

Hona hemen mapagintzak mendeetan zehar izan duen garapenaren adibide txiki bat:

• Lurraren lehen mapak babiloniarrek egin zituzten K.a. 2300 urtean, buztinezko oholtxoetan. Mapa

horiek gehienak distantziak neurtzeko neurriak ziren, zergak jasotzeko. Beheko mapa Londreskoo Bristish

Museumean dago eta kontserbatu den maparik zaharrena da.

Babilonia

• Filosofo pitagorikoek Lurraren forma esferikoa aurkitu eta Eratostenesek (K.a. 275-195) neurtu zuen

meridianoaren arkuari esker, Claudio Ptolomeok orduan ezagutzen zen munduko mapa egin ahal izan

zuen. Ptolomeok, Europako, Asiako eta Afrikako gudarien, marinelen eta merkatarien eskarmentuan

oinarrituta osatu zuen mapa. Bertan, gainera, baskoien egoera lehen aldiz ageri da.

Tolomeo

Page 7: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

• Castorius-ek IV. mendean eginiko Peutingeriar Tabula-k Erromatar inperioko probintziak, bideak, plaza

militarrak agerian utzi zituen. Iberiar penintsula dago eta baita Vasconia probintzia ere.

Tabula Peutingeriana

• XI. mendeko Saint-Sever monasterioko mapamundian Wasconia ageri da, oinean irakur daitekeen bezala.

Beatus map

• Iberiar Penintsularen lehen irudikapenetako bat hau izan zen.

Peninsula

• Aurreneko mapagileen eta mapa-inprimatzaileen eskola nagusia XVI. mendearen erdialdera garatu zen

Flandrian (egungo Belgikan eta Herbehereetan). Hantxe hasi ziren egiten mundu osoko atlasak.

Lehenbizikoa Theatrum Orbis Terrarum izenekoa izan zen, Abraham Ortelius-ek 1570ean argitaratua.

Ortelius

Page 8: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

• XIV, XV eta XVI. mendeetan kartografia zientziatzat hartua izan zen. Garai horretakoa da Vatikano

Museoan dagoen Mapa kartografikoen galeria, non garaiko 40 mapa dauden margotuak.

Vaticano

Stefano Constantini; CC BY

• Toscanelliren munduko mapa XVI. mendeko aurkikuntzen aurretikoa da eta XV. mendearen bukaeran

Lur planetaren gainean zegoen ezagutzaren isla da.

Toscanelli

• Juan Sebastian Elkano getariar marinelak 1522an munduari bira eman zion lehen espedizioan parte hartu

zuen, Elkano Concepción ontziko maisua edo kapitaina zela. Bidaia hari esker, mundua biribila zela

frogatu ahal izan zen.

Elkano

Antxon Urrestarazu CC BY-NC-ND

Page 9: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

Proiekzio kartografikoak

Lur planetak esfera itxura dauka eta lurrazalaren eremu bat gainazal lau batean grafikoki irudikatzeak

zailtasunak dauzka. Forma kurbatuen marrazketek desitxurapenak eragiten dituzte beti eta ezaugarriren edo

xehetasunen bat faltsutzen dute, hala nola erliebeak, distantziak, eremuak, puntu kardinalak eta abar.

Irudien desitxura saihesteko, kartografoek proiekzio izeneko mekanismo bat erabiltzen dute. Proiekzioekin

Lur planetaren lurrazal kurbatua gainazal lau baten gainean irudikatzea edo proiektatzea lortzen da.

Proiekzio kartografikoak sailkatzea zaila da, besteak beste, mota askotakoak daudelako. Mapak izango duen

erabileraren arabera kartografoek proiekzio bat edo beste erabiliko dute. Dena den, ezagunenak eta

erabilienak hiru dira: proiekzio konikoa, laua eta zilindrikoa.

• Proiekzio konikoa: Lurraren gainazala kono baten barruan imajinatzen da eta proiekzioaren oinarria den

puntua konoaren puntu altuena da. Tamaina eta distantzia erlatiboak mantentzen dira, baina lurraren

proportzio mugatuen irudikapena besterik ezin du irudikatu. Sistema hau oso erabilgarria da erdialdeko

latitudeetako eremuak irudikatzeko (tropikoen eta zirkulu polarren artekoak).

Claudio Ptolomeo kartografoa izan zen lehena sistema hau erabiltzen: meridianoen eta paraleloen sarea

esferatik mapara eraman zuen eta garai hartan ezagutzen zen munduko mapari aplikatu zion.

• Proiekzio laua: Lurraren gainazala planetatik oso urruti kokatutako puntu batetik egiten da proiekzioa.

Puntu horren beste aldean beste proiekzio bat egiten da, horrela biak bata bestearen alboan jartzen

direnean Lur planeta haren osotasunean ikus daiteke. Bi poloen inguruan tamainaren deformazio

nabariak sortzen diren arren norabideak zehatz mantentzen dira.

• Proiekzio zilindrikoa: Proiekzio ezagunenetakoa da. Proiekzio honek Lurraren gainazala planeta

inguratzen duen irudizko zilindro batean proiektatzen du. Ekuatoretik gertu ez du deformaziorik izango

baina puntu horretatik urrundu ahala deformazioa areagotzen da.

Proiekzioak

Geographic Information System Basics CC

Page 10: Geografia eta kartografia...Lurraren irudikapena hiru dimentsiotan egiten da eta desitxuraturik jasotzen ez duen irudikapen geografiko bakarra da. Gehienetan lurbiragloboetan Lur planeta

Historian zehar tradizionalki erabiliena izan den proiekzioa Mercator-en proiekzio zilindrikoa izan da,

baina, proiekzio horrek ez ditu Hego hemisferioko eta Ipar hemisferioko lurrak maila berean jartzen, izan

ere, Ipar hemisferioak hegoaldekoak baino azalera handiagoa hartzen baitu. Hori dela eta, 1974ean Arno

Peters kartografo alemaniarrak beste proiekzio bat asmatu zuen non mapan marraztutako eremuak

benetako eremuekiko proportzionalak ziren. Proiekzio hori asmatzailearen izenaz da ezaguna, hau

da, Petersen proiekzioa.

Mercator proiekzioa

Strebe CC BY-SA 3.0

Peters proiekzioa

Strebe CC BY-SA 3.0