94
11 gaia GERRA HOTZA TERE OLABARRIA ANAYA-

Gerra hotza.ppt

Embed Size (px)

DESCRIPTION

PANTAILAN IKUSTEKO EGINA.

Citation preview

Page 1: Gerra hotza.ppt

11 gaia GERRA HOTZA

TERE OLABARRIAANAYA-

Page 2: Gerra hotza.ppt

1.1. Gerraren aurrekariak

• Definizioa :– Gerra hotza gatazka orokorra izan zen:

ekonomikoa, politikoa, ideologikoa eta kulturala, elkarren aurkako bi blokeren artekoa: blokeen buru AEB eta SESB izan ziren.

– Gerra hotzaren eraginez, nazioarteko tentsio etengabea egon zen.

Page 3: Gerra hotza.ppt

1.2. Potentzia irabazleak

• II. Mundu Gerraren ondorioa: Bigarren Mundu Gerrak suntsituta utzi zuen mundua, eta kalte material eta moral itzelak eragin zituen.

• Bi potentzia nagusi azaleratu ziren: AEB eta SESB.

• Gerra Hotza: – Bi potentziek gerra hotza zeritzon erasokortasun iraunkorreko aldia

hasi zuten. Ia bost hamarkadetan, bi bloke horien arteko tentsio iraunkorra izan zen nazioarteko eszenatokiaren ezaugarri nagusia.

Page 4: Gerra hotza.ppt

• Ezaugarriak– Bien indarrak antzekoak ziren. – Horregatik ez zen gatazka orokorrik sortu. – Gatazka ugari gauzatu ziren potentzia handietatik

urruneko zonetan. – Armamentu konbentzionala eta nuklearra etengabe

hobetu eta berritu zen, • eta hori tresnatzat erabili zuten batak besteari gerrarako asmoak

kentzeko.

Page 5: Gerra hotza.ppt
Page 6: Gerra hotza.ppt

• Ezaugarriak– Bien indarrak antzekoak ziren. – Horregatik ez zen gatazka orokorrik sortu. – Gatazka ugari gauzatu ziren – potentzia handietatik urruneko zonetan. – Armamentu konbentzionala eta nuklearra

etengabe hobetu eta berritu zen, eta• hori tresnatzat erabili zuten batak besteari gerrarako

asmoak kentzeko

Page 7: Gerra hotza.ppt

• Bi sistema ezberdin aurrez aurre– Merkatu askeko ekonomia eta Estatuak planifikatutako

ekonomia. – Erregimen totalitarioa eta erregimen demokratikoa.

Page 8: Gerra hotza.ppt

11.3. Blokeak eratzea

• Konferentziak • Munduaren berreraikitze politikoa aliatuen buruzagiek zenbait

bilkuratan hartutako erabakien emaitza izan zen:• Teheran (Iran, 1943), Jalta (SESB, 1945) eta Potsdam (Alemania,

1945). • Erabakiak

• Alemaniaren okupazioa eta banaketa. • Desmilitarizazioa. • Buruzagi nazien arazketa.

• Desadostasunak• Europaren berreraikuntzari zegokionez: ezarri beharreko

erregimen politikoak, muga berriak, eta abar.• Elkarrekiko mesfidantza eta beldurra nagusitu ziren aliatu

izandakoen artean, horien interesak oso desberdinak baitziren.

Page 9: Gerra hotza.ppt

11.4. Bi blokeko mundua finkatzea

Page 10: Gerra hotza.ppt

11.4.1. Marshall Plana eta COMECON

• Marshall Plana• 1947tik aurrera, AEBk dirulaguntza handia eskaini zuten Europa suspertzeko, eta,

aldi berean, sobietar hedapena geldiarazteko.• Programa hori 1947ko Marshall planean gauzatu zen, eta horren ondorioak oso

onak izan ziren Europaren suspertze ekonomikorako. • AEBn laguntzak helburu ideologiko oso argia zeukan:

• Europatik komunismoaren mehatxua urruntzea,• kontinentea hondatuta eta pobretuta geratu baitzen Bigarren Mundu Gerraren ostean,• eta erdiko klaseak finkatzen laguntzea, horiek gobernu demokratikoen alde egiteko.

• COMECON• SESBk eta horren aliatuek, Marshall planari erantzuteko, merkatu batu komunista

sortu zuten 1949an: COMECON.• SESB, Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Bulgaria, Errumania, Albania eta Alemaniako

Errepublika Demokratikoko merkatuen eta politika ekonomikoen lankidetzarako eta koordinaziorako sistema zen.

Page 11: Gerra hotza.ppt

11.4.2. NATO eta Vartsoviako Ituna

• NATO• Mendebaldeko blokeak aliantza militarra sortu zuen, Ipar

Atlantikoko Itunaren Erakundea, NATO edo OTAN. • Helburua herri sinatzaileen defentsa antolatzen zen:

• AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada, Italia, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Portugal, Norvegia, Danimarka eta Islandia izan ziren lehenengo kideak.

• Geroago sartu ziren:• Grezia, Turkia, Alemaniako Errepublika Federala eta, 1981ean,

Espainia. • Vartsoviako Ituna• NATOri erantzun nahian, Ekialdeko blokeak sortu zuen hau.:

• SESBren eta ekialdeko Europako herri guztien arteko aliantza militarra izan zen (Jugoslavia ez zen sartu).

Page 12: Gerra hotza.ppt

11.4.3. Bi blokeen arteko gatazkak

Page 13: Gerra hotza.ppt

11.4.3.1. Berlineko blokeoa

• Alemaniaren banaketa• 1945ean, Alemania 4 zonatan banatuta geratu zen:

• estatubatuarrek, errusiarrek, frantsesek eta britainiarrek administratzen zituzten.

• Berlin hiria sobietarren zonaren barruan:• 4 zonatan banatu zuten eta irabazleen artean

administratu zuten Alemania bezalaxe.

• Sobietarrak eta mendebaldekoak gero eta gehiago elkarrengandik urruntzen ari ziren eta,• 1948an, mendebaldekoen hiru zonak Estatu aleman

bakarrean bateratu zituzten.

Page 14: Gerra hotza.ppt

• SESBk gogor egin zuen horren aurka, eta, presioa eragiteko, – itxi egin zituen Alemaniako mendebaldeko zonaren – hiriko mendebaldeko sektorearen arteko lurreko komunikazioak.

• Blokeoak ia urtebete iraun zuen,– eta hiriaren zati horrek estatubatuarrek airez egindako zubiari esker

iraun zuen bizirik.

• Ia-ia III. mundu gerra bat hasi zen, baina azkenean ez zen piztu.

Page 15: Gerra hotza.ppt

• Alemanian estatu bi • Berlineko krisiak AEB eta SESBren arteko behin betiko

banaketa ezarri zuen.• 1949an bi estatu aleman sortu ziren azkenean:

– Errepublika Federal Alemana AEB, Erresuma Batuaren eta Frantziaren zonak batuta,

– Errepublika Demokratiko Alemana, sobietarren zonan.

• Berlin ere, bi zatitan banatu zuten eta erdian harresia eraiki zuten.

Page 16: Gerra hotza.ppt

11.4.3.2. Koreako gerra

• Bi blokeen arteko lehenengo gerra Koreakoa izan zen (1950-1953).• Koreako penintsula Japoniako Inperioarena izan zen. • Gerraren amaieran aliatuek inbaditu zuten:

• sobietar tropak iparraldean sartu ziren, • estatu batuarren armada hegoaldean eta hiriburuan (Seul).

• Korea bi zatitan bananduta geratu zen • 38. paralelotik; iparraldea sobietarrek okupatu zuten, • hegoaldea, estatubatuarrek.

• 1949an, bi armadak bertatik irten eta penintsula bi estatutan bereizita geratu zien behin betiko: • Ipar Korea, gobernu komunistarekin • Hego Korea, mendebaldearen aldeko gobernuarekin.

Page 17: Gerra hotza.ppt

• Mao Zedong komunistak Txinan agintea eskuratu eta, hilabete batzuk geroago, – Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen.

• Estatubatuarrek tropak bidali zituzten Hego Koreara, – arlo diplomatikoan, NBEren onespena lortu zuten.

• Armada komunistak eta mendebaldeko armadak zenbait urtetan ibili ziren elkarren aurka Korean.

• Azkenean, 1953an herriaren banaketa behin betiko finkatu zuen bakea sinatu zen.

• III. Mundu Gerra hastekotan izan zen, baina oraingo honetan ere ez zen horrela izan.

Page 18: Gerra hotza.ppt

11.4.3.3. Kubako misilen krisia

• 1959an, Fidel Castrok sobietarren aldeko erregimena ezarri zuen Kuban,

• AEBk oso arriskutsutzat hartu zuten erregimen hori. • 1962ko uztailean, Sobietarrek Kuban misil nuklearrak jaurtitzeko

baseak instalatzen hasi ziren, • misil horiek AEBtako hiri nagusienetaraino iristeko gaitasuna zuten.

• 1962an, AEBtako hegazkin batek jaurtiketa-arrapalak aurkitu zituen.

• Kennedy presidenteak, orduan, • Kubara material estrategikoarekin zihoazen itsasontzi guztien blokeoa

dekretatu zuten. • Tentsioa goreneko unera iritsi zen

• estatubatuarren flota misilak zeramatzaten sobietar ontziak geldiarazten hasi zenean.

Page 19: Gerra hotza.ppt
Page 20: Gerra hotza.ppt

• Ia-ia III. Mundu Gerra hasi zen, baina azkenean ez zen piztu. • Azkenik, Khrustxevek baseen instalazioa bertan behera

uzteko agindua eman – armak bertatik kentzeko konpromisoa hartu zuen;

• Kennedy, berriz, Turkiako misil nuklearrak kentzen hasi zen. • Elkarren artean komunikatzeko bide egonkorrak ireki ziren,

– Kremlinen eta Etxe Zuriaren arteko “telefono gorria”. • 1968an, Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna onetsi

zen, • 1973an, armamentu nuklearra murrizteko

elkarrizketak hasi ziren.

Page 21: Gerra hotza.ppt

• 11.5. Blokeen barruko bilakaera • 11.5.1. Ameriketako Estatu Batuak • 11.5.2. Erresuma Batua • 11.5.3. Frantzia • 11.5.4. Alemania • 11.5.5. Italia • 11.5.6. Sobietar blokeoa • 11.6. Europa batzeko prozesua (1951-1992)

Page 22: Gerra hotza.ppt

• 11.6.1. Europar Batasunaren hastapenak • 11.6.2. Europa eraikitzeko prozesua • 11.7. Mundu garatuko ekonomia gerraren ostean • 11.7.1. Mendebaldeko ekonomia gerraren ostean • 11.7.2. Sobietar blokeko ekonomia • 11.7.3. 1973ko krisi ekonomikoa eta horren ondorioak • 11.8. Francoren diktadura eta Trantsizioa Euskadin • 11.8.1. Beste oposizio bat • 11.8.2. Gernikako Estatutua

Page 23: Gerra hotza.ppt

1.6 Blokeen barruko tirabirak

• Blokeen barruan tirabirak egon ziren

• lehia ekonomiko, teknologiko eta ideologiko handia baitzuten. • AEBk eta SSEBk bloke bakoitzaren ordena mantendu eta

barruko oposizioa erreprimitzeko. • Sobietar blokean

• Tito mariskalaren Jugoslavia komunistak gizartea eta ekonomia antolatzeko beste bide bat aukeratu zuen

• neutraltasun posizioa aldarrikatu zuen.

Page 24: Gerra hotza.ppt

• Pekinetik Pragara • krisirik larrienak Ekialdeko Europako herri komunistetan izan

ziren. Stalin hil ondoren, 1953an, Hungarian istiluak egon ziren, Ekialdeko Europako Herri-demokrazietan «desestalinizazioa» lortzeko. 1956an, Hungarian sobietarren aurkako herri-mugimendua egon zen, eta errusiar armadak zapaldu egin zuen.

• Gero, 1968an, Txekoslovakian demokraziarako aldaketa-prozesua egon zen, Pragako Udaberria, eta hori Txekiako alderdi komunistak sustatu zuen; erreprimitu egin zuen mugimendua, Varsoviako Ituneko tropak bidaliz.

Page 25: Gerra hotza.ppt

• Amerikako Estatu Batuen aurkako oposizioa• Mendebaldeko blokean, Amerikako Estatu Batuen nagusitasunaren aur kako

mugimendu soziopolitikoak sortu ziren, eta horrek Amerikako Estatu Batuen zuzeneko esku-hartzea eragin zuen; horrela, batzuetan, diktadura-gobernuak ezarri ziren.

• Halako gertaerak ugariak izan ziren Hirugarren Munduko herrietan, adibidez, Iranen; izan ere, bertan, 1979an Persiako shah (Amerikako Estatu Batuen aliatua) kanporatu egin zuten, iraultza islamikoaren ostean. Urte horretan, SESBk tropak bidali zituen Afganistanera, agintean zegoen sobietarren aldeko gobernuari laguntzeko.

• Baina esku-hartzerik handiena Amerika Latinoan izan zen; bertan, Amerikako Estatu Batuek tropak bidali zituen Nikaraguara, Guatemalara, El Salvadorrera, Panamara, etab., edo estatu-kolpe militarrei zuzeneko laguntza eman zien; esaterako, Txileko eta Argentinako erregimen demokratikoei amaiera eman zien kolpeei.

Page 26: Gerra hotza.ppt

2. MENDEBALDEKO BLOKEA:BILAKAERA POLITIKOA

• Mendebaldean egoera politiko nagusi bi daude: – Erregimen parlamentarioak: – Diktaduratik Transitzio demokratikora bideratu

zirenak:

• Ekialdeko blokean sobietar diktadurak ezarri ziren.

Page 27: Gerra hotza.ppt

2.1 AMERIAKO ESTATU BATUAK • Amerikako Estatu Batuek bi aldi politiko nagusi bizi izan

zituen. 1945tik, 1992ra • Lehenengo aldiko ,45-69an,zatirik handienean, demokratak

egon ziren agintean. • Roosevelt eta bere New Deal gizarte neurriekin aurrera jarraitu zuten. • J.Kennedyren presidentzia garrantzitsuena:estatuaren esku hartzea

ekonomian sustatu,kapital handiaren indarra mugatu,gizarte neurriak hartu ....

• -Muga berria izeneko proiektua sortu zuten, pobrezia eta bazterkeria baztertzeko.

• Hurrengo bi hamarkadetan,69-92an, • AEB-ko politika errepublikarrek, zuzendu zuten;

• 1969-an aldi kontserbadoreagoa hasi zen,• Nixon presidentearekin, eta hori Reaganen agintaldiekin amaitu zen:

• Komunismoaren jarrera gogorra.

Page 28: Gerra hotza.ppt

• -G.Bushek Sobietar presidentearengana hurbildu eta,1992-an amaiera eman zion Gerra Hotzari. – Clinton presidente hautatzeak, bukaera eman zien, gobernu

kontserbadoreei.

• Ondoren G.Bush konserbadoreak egoera gogortu zen: – Dorre bikien eta Pentagonoaren aurkako atentatuak izan ziren, – Afganistanen eta . lraken aurako gerra eta herri horren kontrola sortu

zuen.

Page 29: Gerra hotza.ppt

2.2 ERRESUMA BATUA

• Bigarren mundu gerra ondoren ,kontserbadore eta laboralisten arteko txandaketa: • -1945an laboralistak garaile:sektore ekonomikoak

nazionalizatu eta Gizarte Segunrantza sortu. • -Kontserbadoreek irabazi egin zuten 1951-ko

hauteskundeak . • -1964-an laboristak agintera itzuli ziren.Gizarte

hobekuntzarako. politika bideratu zuten.• -1979an Margaret Thatcher, lehen ministro hautatu zuten:

• muturreko liberalismoa,enpresa handien aldekoa ,eta zerbitzu publikoak pribatizatu.

Page 30: Gerra hotza.ppt

• -1990-an Jhon Major jarri zuten. • -1997-an Tony Blair sartu egin zen.laborista. • -2007-an Gordon Brownek hartu zuen presidentzia. • Ulsterreko Britainiar probintzian,

– katolikoen eta protestanteen arteko gatazkaren ondorioz,

• urte askotan bi -alderdiok indarkeria terrorista garatu zuten• Azken hauetan bake bidea hartu dutela ematen du • Gobemu Autonomoa sortu dute.

Page 31: Gerra hotza.ppt

2.3.Frantzia

• De Gaulle jeneralaren eragin handia izan zuen.

• Frantsesek III.errepublika ezeztatzea eta IV . errepublika sortzea onetsi zuten.

• De Gaulle jenerala agintea hartu zuen krisiaren ondorioz eta V errepublika sortu zuen. • Presidentearen agintea indartzea zen ezaugarri nagusia.

• De Gaulle arazo larriei aurre egin behar zuen: • Aljeriaren independentzia onartzea eta 1968ko maiatzeko ikasle mugimendua.

• Frantziako v. errepublikan zentro eskuineko eta zentro eskerreko gorbernuan txandakatu ziren .

– 1968ko maiatza:Pariseko maiatzak eta Europako ikasleen mugimenduek zalantzan jarri zituzten gerra osteko Europako balioak, ohiturak era politika egiteko moduak; gainera, lagungarriak izan ziren gazteak bizitza publikoan zuren protagonismoaz jabetzeko eta gazte-kulturako forma berriak finkatzeko.

Page 32: Gerra hotza.ppt

2.4 Alemania

• 1946an, Alemaniako Errepublika Federala sortu zen, erregimen demokratikoren errepubIika. – Adenauer eta Erhard kristau demokratak izan ziren gobernuburuak:

• ekonomiaren hazkundealortu zutenak dira.

– 1969an sozialdemokratak eta horien lehenengo presidentea Willy Brandt izan zen.

• Bere ostpolitik edo sobietar blokera . irekitzea eta bi itun sinatu ziren horren ondorioz.

• Bi Alemaniak 1990ean bildu ziren berriro, Helmut Kohl garaian. – 1998an Gerhard Schroder hautatu zuten kantziller. – 2006tik Angela Merkel gorbenuburua izan da gaur egun arte.

Page 33: Gerra hotza.ppt

2.5 ITALIA

• Faxismoagaldu zuenean Italia berreraiki behar izan zuen alderdien sistema.

• Italiako alderdi komunista (IAK) indartsua zen. • Beste alderdi nagusia kristau -demokrazia zen.

Gerra hotzaren garaian partidu hau ekidin egin zuen komunistek agintea hartzea ..

• 1990etik sistema politiko berria sortu zen. Ezkerra (olibondoa) eta eskuineko (forza italia) zeuden. Txandakatu egiten ziren parlamentuan eta gobemuan.

Page 34: Gerra hotza.ppt

• 1990tik ezkerreko alderdia -Olibondoa:.. sortu zen .. • Silvio Berlusconi Forza Italiaren sortzailea izan zen.

– Gero indar kontserbadoreen koalizazioa sortu zuen.eta aginteari eustenjakin du gaur egun arte.

• Romano Prodi, faxismoa hondatu zenetik,litaliako ezkerreko lehen ministroa izan zen.– Parlamentuaren konfiantza galdu ondoren Belgikara joan zen, – Europako Batzordearen presidentea izan zen. – Gero ministroaren kontseiluaren presidentea izan zen eta zentro

ezkerreko indar politikoen koalizioa zuzendu zuen.

Page 35: Gerra hotza.ppt

3 .MENDEBALDEKO BLOKEKO EKONOMIA

• 1 945tik-1973ra arte hazkunde ekonomiko handia egon da

Page 36: Gerra hotza.ppt

3.1 Mendebaldeko ekonomia

gerraren ostean • Bigarren Mundu Gerratik irabazirik handiena lortu zuena Estatu

Batuak izan zen. • 1945an mundu kapitalistako buruzagia izan zen eta beste ekonomia

kapitalista batzuen susperraldia zuzendu zuen. • Dolarra nazioarteko moneta bihurtu egin zen .

• Gerraren ostean mendebaldeko Europa zaharkituta geratu zen. • Lehengo urteak ekonomia suspertzeko erabili zen. • Estatu Batuak asko lagundu zuen Marshal planarekin.

• Bizi kalitatea igo egin zuen eta produzio egiturak modernizatu egin ziren. • Europan estatuak gero eta esku hartze gehiago zuen ekonomian.

• Ongizate estatua finkatu egin zen. • Japonia hazkunde ekonomikoa izan zuen.

• 1970ko hamarkadan munduko bigarren potentzia bihurtu zen.

Page 37: Gerra hotza.ppt

3.2. 1973ko krisi ekonomikoa eta horren ondorioak:

• 1973ko krisian ekonomia gainbehera fasean sartu zen. • Zergaitiak:

• enpresa irabaziak murriztu eta munduko lehia hazi. • 1973an petrolioaren krisia sortu zenean gertatu ziren .. • Enpresa asko desagertu egin ziren. • Inbertsioak murriztu. • Gizarte arloan, langabetu kopuruak hazkunde itzelak izan zuen.

• Krisiaren soluzioak • Neoliberalismoaren sorrera eragin zuen. • Politika ekonomiko berriak eragin garrantzitsuak. • Herri garatuak produkzio forma berrietara egokitu behar izan ziren.• Herri garatuetako enpresa txikiak eta ertai nak egokitu egin behar izan dira produkzio-forma

berrietara eta merkatua ren baldintzetara; aldi berean, eskulan kantitaterik handiena behar duten industriak garapen bideko herriei utzi dizkiete.

• Herri garatuetan langabezi altua egon zen.

Page 38: Gerra hotza.ppt

4. SESB eta bloke komunista:

• Sarrera – Gerra amaitu ondoren, komunismoa azkar hedatu zen.

• Herri demokraziaren ezaugarriak • nekazaritza kolektibizazioa,• industriaren zein garraioen nazionalizazioa• estatu planifikazioa izan ziren.

• Mao zedongek irabazi zuenean, txina errepublika komunista bihurtu zen. – Alderdi komunista alderdi bakarra izan zen.

• Stalinek gerra amaitu ondoren, diktadurra gogorra ezarri zuen. – Stalin hil ondoren, Kurstxevek hartu zuen presidentzia. – Kurstxevek AEBko distentsioa sustatu zuen, bizikidetza baketsuaren bidez. – Kurstxevek kendu zuten eta Breznev jarri.

Page 39: Gerra hotza.ppt

11-4.1 Zentralizaturiko eta zuzendutako ekonomia

• Sobietarrek COMECON plana sortu zuten.• -Honen helburua kideen batasun ekonomikoa zen.

• IErakunde honek estatuaren arteko truke harremanak indartu zituen. Baina ez zuen batasun-prozesu ona izan Europar Batasunarekin Sobietar ekonomia ez baitzen oso askea.

• IISobietar blokearen garapen ekonomikoa industria astunean oinarritu zen.

• SESBen ereduari jarraituz,eta kontsumoko produktuen industria bigarren mailan gelditu zen.

• Baina arazo batzuk izan zituen(adibidez, produktibitate baxua, gehiegizko gastu militarra eta kontsumoko produktuen urritasun iraunkorra), eta produkzio-eredu hori hondatu egin zen laurogeiko hamarkadan.

• IIIAntzinako sobietar blokeak goitik beherako aldaketa izan zuen, forma sozialistetatik mendebaldeko ohiko merkatu-ekonomiako formetara

Page 40: Gerra hotza.ppt

11-4.2 Moskuren aurkako lehenengo protestak

• Europa ekialdeko herri komunisten blokea SESBren kontrolpean eta horren interesen mendean egon zen ordura arte .

• • Politikaren eta gizartearen arloko kontrol gogorra egon arren herri horietariko batzuetan herri mobilizazioak egon ziren:Hungarian eta Varsovian.

Page 41: Gerra hotza.ppt

4.3 .Sobietar Batasuna hondatu·

• Mikhail Gorbatxov – 1985ko martxoan, Mikhail Gorbatxov sobietar batasuneko idazkaria

izendatu zuten. Hainbat neurri hartu Erreforma politikoen ondorioz parlamentua eratu zen , modu demokratikoan.

Page 42: Gerra hotza.ppt

• Gorbatxovek komunismoa suspertzeko eta herria dinamizatzeko neurriak hartu zituen Neurri horiek perestroika eta glasnost izena dute.

• Erreforma politikoaren ondoren Parlamentua ezarri eta presidente izateko hautatu zuten .

• • Neurri hauek ospe ona izan zuten atzerrian, hala ere barruan erresistentzia gogorra izan zuten.

Page 43: Gerra hotza.ppt

• Ondoren .... – . Egoera larriagotu egin zen,nazionalitateen arazoekin. – Halako arazóak ikusita, 1991 an antzinako sobietar sistemaren aldekoek estatu

kolpea prestatu zuten. Gorbatxov agintetik kentzeko. • Azkenean ...

– Gorbatxovek dimititu behar izan zuen eta honen ondorengoa,– Boris leltsinek legez kanpo utzi zuen alderdi komunista. – Hainbat errepublikak independentzia lortzen dute:

• Lituania,Letonia,Estonia ....

Page 44: Gerra hotza.ppt

4.4 Errusiako Federazio berria

• Errusiako Federazioa estatu independenteen elkarteko errepublikarik garrantzitsuena da.

• 150 milioi biztanleekin munduko bigarren potentzia nuklearra da.

• 1992an, Errusiako leltsin presidenteak erreforma ekonomikoak egiteko plana abiatu zuen.

• Lehenengo neurriak – Horren barruko lehenengo neurria ekonomia pribatizatzea eta prezioak

liberalizatzea izan zen. – Horren ondorioz .

• Inflazio handiak sortu Errubloak galdu • Ekonomiak atzerakuntza handia izan zuen • Mafia indartsuak sortu ziren

Page 45: Gerra hotza.ppt

• Ondorio politikoak. – Parlamentuakontrolatzen zuten antzinako buruzagi komunistek ez

zituzten erreforma planak onartu

• Horren ondorioz ... – Yeltsinek parlamentua indarrez hartzeko agindua eman zion

armadari,horrela 1993ko aginduan Errusiako federazioako konstituzioa onartzea lortu zuen.

– Errusia barruko arazoak konpondu barik zeuden batez ere arazo ekonomikoak eta Txetxeniako gatazka.

– 1997ko maiatzena leltsinek akordioa zinatu zuen NATOrekin. – 1999ko abenduan kargua utzi zuen osasun txarra zeukalako eta

Vladimir Putin hartu zuen kargua.

Page 46: Gerra hotza.ppt

4.5 Europa erdialdeko aldaketa politikoak

• SESBen politika irekitzeko harturiko neurri berriak ondorio garrantzitsuak izan zituen. • 1989an, gobernurik gehienak erori egin ziren eta herriok

demokraziarako eta merkatua liberalizatzeko trantsitzioa hazi zuten.

• Aurrendaria Polonia izan zen• Elkartasuna sindikatu katolikoko presidentzia nabarmentzen zen. • 1989ko abenduan, ukatu egin zen alderdi komunistaren

buruzagitza eginkizuna• Polonia errepublika parlamentaria bihurtu zen.• Lehenengo presidentea Lech Walesa izan zen.2005an Lech

Kaczynskik, jarri zuen gobernuburu.

Page 47: Gerra hotza.ppt

• Hungariak antzinako tradizio demokratikoa zuen eta sobietar erregimenaren aurka egin zuen, baina sobietarrek 1956ean gogor zapaldu zuten.– SESBren erreforma neurrien babesean, 1989an Hungariak

Austriarekiko muga ireki zuen, horrela, errepublika sozialista izateari utzi eta erregimen demokratiko bihurtu zen.

• 2004an sartu zen bertan Alemaniako Errepublika Demokratikoan, Hungariaren eta Austriaren arteko muga irekitzea garrantzi handia izan zuen: – aleman asko Hungariara joan ziren Austriara ihes egiteko. – Horren eraginez erregimen komunista alemanaren aurkako oposizio

mugimendua indar hartu zuen eta altzamenduak eta manifestazioak eragin zuen.

Page 48: Gerra hotza.ppt

– Erich Honecker presidente sozialistak dimititu egin zuen. 1989ko urrian,

• urte horretako azaroaren 10ean Berlineko horma ireki egin zen. • urte bete geroago Alemania bat osatu zen.

• Txekoslovakian ere gobernu totalitarioaren aurkako mugimendu garrantzitsua zegoen, – sobietar tankeek lehenago ere erreprimitu zuten hori, 1968an,

Pragako Udaberrian izenekoa. – Alderdi komunistak uko egin behar izan zion Txekoslovakiako alderdi

buruzagia izateari. • 1993ko urtarrilean, Txekiar errepublika sortu zen • 2003ra arte bertako presidenteak Vaclav Ravel izan zen.

Page 49: Gerra hotza.ppt

• Eslovakia

• 1993tik aurrera, sozialismoaren eta pribatizazioaren arteko bidea egiten saiatu zen,

• horrela hazkunde ekonomiko handia izan zen. • Aldaketa politikoak Europa erdialdeko gainerako herri

sozialistetara zabaldu ziren, domino efektuaren ondorioz.

• Jugoslavia, Tito presidenteak hil ondoren aldaketa garrantzitsuak egin ziren eta gerra zibila hasi zen.

• Errumaniako presidentea exekutatu zuten.

Page 50: Gerra hotza.ppt

4.6.Transizioaren arazoak antzinako herri komunistetan

• Bloke komunista berriak, • 1989tik aurrera, trantsizio-prozesu batean sartu ziren. • Herri horien artean desberdintasun handiak egon arren,

arazoetariko batzuk komunak ziren • Lehenengo eta behin, ordura arteko loturak apurtu egin

ziren: 1991n, CAME eta Varsoviako Ituna desagertu egin ziren.

• Herrialde batzuk Europa Batasunera eta NATOra hurbildu ziren.

Page 51: Gerra hotza.ppt

• Herri horietako gehienetan, merkatuko ekonomiara bilakatzeko, goitik behera aldatu behar izan ziren produkzio-egiturak eta mekanismo ekonomikoak.

• Horrek inflazio itzela eta langabeziak gora egitea eragin ditu, baita atzerakuntza ekonomiko larria ere.

• Baina biztanleria zati handiaren miseria handitu da eta horrela biztanleriaren barruko sektore batzuek antzinako erregimen sozialista itzultzea nahi dute.

• Herri batzuk: Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika modernizazio prozesua Garate? eta Europa Batasunean

sartu dira.

Page 52: Gerra hotza.ppt

1.7 Gerra antzinako Jugoslavian

• Jugoslavian, erregimen komunista ez ezik, nazioa bera ere desagertu egin zen.

• Bigarren mundu gerra ondoren, Josip Broz-ek Jugoslaviako errepublika sozialista federala sortu zuen.

• Jugoslaviak 6 errepublika eta 2 lurralde autonomo osatzen zuten,beraz, herrialde ezberdinak osatzen dute: • serbiarrak, bosniarrak,kroaziarrak,esloveniarrak..

• Broz, 1980-an bakea amaitu egin zuen Jugoslaviako errepublikan.

• Tito presidentea hil zenean: 1991-ko hasieran Serbiarrek ez zuten onartu Kroaziarrek presidentzia federala hartzerik.

Page 53: Gerra hotza.ppt

• 1991-ko ekainaren 25an, Esloveniak, Jugoslaviako federazioarekiko independentzia lortu.

• Kroaziak, independentzia aldarrikatu zuen eta Serbiarrak, kroaziarren aurka borrokatzen hasi ziren.

• Bosniako gerraren zergatiak, – independentzia aldarrikatzea zen.

• 1998-an berriro agertu ?ziren Kosovon eta NA TOk esku-hartze militarra izan zuen.

• 2006-ko ekainaren 3an, Montenegro, Serbiatik independizatu egin zen.

• 2008 otsailean Kosovok independentzia aldarrikatu zuen Serbiatik baina hauek ez daude ados.

Page 54: Gerra hotza.ppt

5. EUROPA BATASUNA sortzeko prozesua

• SARRERA FALTA

Page 55: Gerra hotza.ppt

5.1 Batasunaren hasierak

• Horren jatorritik urrunenak • Frantziaren eta Alemaniaren arteko adiskidetzean

aurkituko ditugu. • Europar Batasuna sortzeko ideia

• II Mundu Gerraren ostean orokortu zen. • Gerra amaitzean agerian gelditu zen

• Europaren nazioarteko ahultasuna. • Mendebaldeko Europako herriek,

• gerrak hondatuta, bildu beharra zuten, euren ekonomiak berregiteko eta 'sobietarren espantsionismoaren meatsuari aurre egiteko.

Page 56: Gerra hotza.ppt

5.2 Europa eraikitzeko prozesua

• + 1948 Ekonomia Lankidetzako Europako

elkartea sortu zen. • + Europaz gaindiko lehenengo erakundea

Europako Batzordea izan zen, 1949an sortua. • + Gizakiaren eskubideen Europako konbentzioa

landu eta hori hamar herriko gobernuek berretsi zuten 1950an.

• + Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa 1951n sortu zen.

Page 57: Gerra hotza.ppt

5.3 Seien Europa eta Hamabien Europa

• Europako ekonomia elkartea (EEE) eta Europako Energia Atomikoaren erkidegoa (EURATOM) Erromako Itunaren bidez sortu ziren

• 1957an sinatu zuten EIAE sortu zuten sei estatuek. Horrela seien Europa sortu zen.

• Helburuak • barruko aduanak ezabatzea, kanpoko muga zerga bateratzea eta

nekazaritza politikoan batasuna lortzea. • Europako merkataritza libreko erkidegoan sortu zuen (EMLE).

• Kideak Erresuma Batuak, Eskandinabiako herriak, Portugal,"Suitza eta Austria ziren.

• 1967an Erresuma Batuak, Danimarkak eta lrlandak EEEn sartzeko eskaria egin zuten.

Page 58: Gerra hotza.ppt

• Bederatzien Europa sortu zen. • 1968an Europako Nekazaritza Politikoan (ENP) ezarri zuen. • Europako" Parlamentua sufragio unibertsalez ezarri zuen. • 1981ean Grezia sartu zen eta 1986an Portugal eta Espainia.

Hamabien Europa sortu zen. • Europako Elkartearen helburua batasun politiko

demokraziaren idealetan euskarrituz da .

Page 59: Gerra hotza.ppt

5.4 Maastrichteko Ituna

• Maastricht-eko ltuna Europako Batzordea sinatu zuen 1992an. Europar Batasun ideia zuten.

• Izena:Europa Batasuna izena ipini zioten. • Helburuak: moneta batasuna, kanpoko eta segurtasun

komuneko politika, eskubide eta justizia arloan lankide hau erreferendumaren bidez ,parlamentuen bidez edo gobernuak onartu zuten .

• Arazoa :antzinako Jugoslavian zegoen gerra eta ezin bukatzea.

• 1995an hamabosten Europa sortu zen: Suedia, Finlandia eta Austria sartu ziren.

Page 60: Gerra hotza.ppt

5.5 Amsterdameko itunetik hogeita zazpien europara:

• 1997ko urriaren 2an Amsterdameko ituna sinatu zen. – Parlamentuaren ahalmenak handitu.– Batasuneko herrikideek enplegua sortzeko politika komuna garatzea erabaki zen – Kanpoko politika eta segurtasun fronte komuna sortzea planteatu zen. – Pertsonen eta kapitalen zirkulazio askea ere proposatu zen:

• Horretarako Schengeneko Akordioa bete zuten.

– Euroa finkatu zuen, 2002ko urtarrilaren lean.

• Nizako itunak EBko erakundeen berrikuntza aurreikusi eta erabakiak gehiengoz hartzea ezarri zuen.

• Beste hamar herri onartzea: Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia eta Txekiar errepublika. 2003ko apirilaren l6an sinatu zuten hitzarmena EBn sartzeko.Batzuk bloke komunistako ohiak dira.

• 2007an Bulgaria eta Errumania sartu ziren.

Page 61: Gerra hotza.ppt

• Europar Batasuneko erakundeak • EBko hiritarrak ordezkatzen ditu hela demokratikoki aukeratzen da. • Hauteskundeak bost urtean behin. • Egoitzak Estrasburgon eta Bruselan. • • Parlamentua • • Legeak proposatu. • Batzordea kontrolatu. • Aurrekontu ekonomikoak onetsi. • E8ko Kontseilua • Estatu kideak ordezkatzen ditu. • EBko gobernu bakoitzeko ministroek osatzen dute, azterturiko gaiaren arabera. • Txandakako presidentzia, sei hilabeteko iraupenarekin. • Egoitza Bruselan. • Legeak onetsi. • Politika ekonomikoa koordinatu. • Parlamentuarekin batera, Europako aurrekontua onetsi. • Atzerriko eta segurtasun komuneko politika garatu. • Egoitza Bruselan. • Legeak proposatu. • Europa gobernatzearen eginkizuna. • EB nazioartean ordezkatu. •

Page 62: Gerra hotza.ppt

• Europako 8atzordea • Batasunaren interesak defendatzen ditu. • Presidenteak eta 27 komisariok osatzen dute, eta horiek 5 urtean behin aldatzen dira. • Justizia Auzitegia • 27 epailek osatzen dute. • Europako legeak betearazten ditu. • Egoitza Estrasburgon. • Epaiak emana • Batasuneko legeak betetzen direla bermatu. • Kontu Auzitegia • Batasuneko aurrekontuak kontrolatzen ditu. • Herri bakoitzeko kide balek osatzen du, sei urteko agintaldiarekin . • Egoitza Luxenburgon. • Batasuneko aurrekontua bete egiten dela egiaztatu. • Parlamentuari eta Kontseiluari aholkua eman

Page 63: Gerra hotza.ppt

5.6 Politika eta erakunde, batasuneko prozesua:

aurrerakuntzak eta arazoak: • EBa sortzeak arazoak ekarri ditu. • 2005ean Konstituzio berria onartzea erabaki zen. • 2007ko ekainean, Europako kontseiluak, proiektu

komunitarioaren krisia gainditzeko, erakunde erreformako itun berria lantzea onetsi zuen.

• Lisboako itunean ,• Europar Batasuneko hogeita zazpi estatu kideek sinatu egin

zuten onartu gabeko konstituzioaren ordezko testu berria, Lisboako Ituna izenekoa.Baita erakunde komunak indartu eta Europa Batasunak munduan duen presentzia.

Page 64: Gerra hotza.ppt

1 Gerra osteko banaketa politikoa laburpena

a). Europa· Aurreko akordioen interpretazio ezberdinaBake itunen negoziazio bateratua ez.Bere zonalde okupatuan nazio bakoitzaren menpe.Ekialdeko Europan herri demokraziak.Behin –behineko gobernuak.ministro komunistak.Kandidatura bakarreko joeraPlanifikazio ekonomikoa.SEBSeko ereduaSobietarren kontrola .Hungaria 1945Mendebaldeko demokrazietan erregimen demokratikoak.Koalizio zabaleko behin-behineko gobernuak.Koalaborazionisten persekuzioa<Hauteskundeak eta konstituzio batzuren aldaketak.Alemaniaren eredua.

Page 65: Gerra hotza.ppt

Lauren kontrola batasunari eutsizZonalde bakoitzaren bilakaera ezberdina.Ingeles eta amrikarren zonaldean desnazifikazio moderatua.1949an Alemaniako Errepublika federala sortu.SEBSek okupaturiko ekialdeko zonaldean Alemaniako errepublika Demokratikoa sortu.b)Mundu mailan :1948an Korea errepublika bitan banatzen da.1948an Txinan Iraultzak garaipena lortu.Txina bi sortu.1955ean vietnamgo Errepublika Popularra eta Frantziaren aurkako gerra.1954an Vietnam bi1958an Kuban iraultzaren garaipena.

Page 66: Gerra hotza.ppt

2.Militar blokeak eta guda hotza.Ekialde-mendebalde arteko tentsioakAliatua izatetik etsaik izatera:guda hotza.Nazio barruko bizitzan eragina.Mendebaldean ezkerraldearen kontrola.Ekialdean disidentziaren kontrola.1948an NATO sortzen da.1955ean Varsoviako itunaren sorrera.Armamentuen lehiaketa eta mehatxu nuklearra.Krisi partzialak :Korea,Kuba,Vietnam eta Ekialde Hurbila.Distentzioaren aldizkako mehatxua

Page 67: Gerra hotza.ppt

3.Garapen ekonomikoaa)Mendebaldeko blokeoa (1947-1956): Marshall PlanaGerra osteko zailtasunei bukaera eman.Kapitalismoa sendotu.- Ezkerraldearen aurrerapena eten.Dohako produktuak eta interes gutxiko prestamuak.OECE laguntza banatzeko sortu.Gerra aurreko egoera lau urtetan berreskuratu.Europarekiko integrazioa.Nazioen ezberdintasunak lehiakortasuna ezindu. Impeddir.1951n Ikatza eta altzairua CECA sortzen da-1957an Europako Elkarte Ekonomikoa.Sei estatu Frantzia,AEF,Italia,herbeherak,belgika eta Luxenburgo.

Page 68: Gerra hotza.ppt

Gizaki eta merkantzien zirkulazio askea.Barneko muga-zerga desegin.Nekazal babespena.Arrakastak kide gehiago erkarri:britain handia ,Irlanda eta Danimarka 1973an.Ongizate estatua eta estatuaren intervencionErrinbindikazio sozialak freno.1973arte hazkunde handia.Estatuen arteko ezberdintasunak:Britania Handia estanca

Page 69: Gerra hotza.ppt

b)Ekialdeko blokeaCOMECONen sorrera 1947an.Ekialdean Marshall Planaren ordezkoa.Mongolia, Kuba, Vietnam beranduago.· Planifikazioaren helburuen nagusitasuna.Ekipo industriaren alde eta kontsumo industria bigarren mailan.Gastu militarrak eta espazio lehiaketa.Merkantzien banaketarako sare deficientes.b)Japonia munduko lehen potentzia industriala1951n subiranotasuna berreskuratu%15eko urteko hazkundearen eredu ekonomikoa 1971rarte

Page 70: Gerra hotza.ppt

6.Trantsizioa eta Euskadiko autonomia

Page 71: Gerra hotza.ppt

Frankismoa

• Bigarren Mundu Gerran izandako neutraltasunari esker, Francok agintean iraun zuen faxismoen porrotaren ostean, baina 1946an NBEk kondenatu egin zuen erregimena. 1945-1947 bitarteko urteak itxaropenik handienekoak izan ziren, frankismoaren aurkako oposiziokoen artean.

• Irujo berriro ere Espainiako Errepublikako Gobernuko ministroa izan zen erbestean, eta Agirrek berrantolatu egin zuen bere Gobernua Frantzian, 1936ko indar politiko berberak bilduta: abertzaleak, sozialistak, errepublikanoak eta, 1948ra arte, komunistak.

Page 72: Gerra hotza.ppt

• Diktadurari amaiera ematen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak eta UGT, CNT eta Eusko Langileen Alkartasuna sindikatuek greba orokorra antolatu zuten 1947an, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako langile askok bat egin zuten greba horrekin.

• Hala eta guztiz ere, urte horretan Gerra Hotza hasi zen, eta, horrela, mundua elkarren aurkako bi bloketan banatuta gelditu zen: kapitalista eta komunista.

• Nazioarteko faktore hori oso lagungarria izan zen Francoren erregimen guztiz antikomunistarentzat; izan ere, erregimena finkatu egin zen, Amerikako Estatu Batuekin eta Vatikanoko Konkordatua rekin 1953an lorturiko akordio ekonomiko eta militarren bidez.

Page 73: Gerra hotza.ppt

• 1950eko hamarkada diktaduraren aurkako erresistentziaren jarduerarik urrieneko fasea izan zen. Eusko Jaurlaritza gainbeheran ari zen, Parisen 1956an Euskadiko Mundu Biltzarra egin arren; askoz geroago, batez ere Agirre presidentea 1960an hil eta lehendakaritza Jesus Maria Leizaolak (EAJ /PNV) hartu zuenean. Horren koalizio-gobernuak Parisen jarraitu zuen, harik eta 1979an desegin arte, baina horren jarduera testigantzazkoa eta sinbolikoa baino ez zen izan.

Page 74: Gerra hotza.ppt

• 1960tik 1975era Euskadin diktaduraren aurkako oposizio gero eta handiagoa sortu zen, zenbait sektoretan;

• esate baterako, langile-mugimendu berria, 1962an sorturiko Langile Batzordeak sindikatuak ordezkaturikoa, greba ugari sustatu zituena,

• ikasle-elkarteak eta • Eliza katolikoaren zati bat, horrek aurka egin baitzion

Francoren erregimenari: – Zamorako espetxean apaiz asko egon ziren preso eta, 1974an,

Bilboko Antonio Añoveros apezpikuaren sermoi batek gatazka larria sortu zuen Espainiako gobernuan .

Page 75: Gerra hotza.ppt

6 .1. Frankismoa:Oposizio berria

• Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan, Euskadin

industria lizazio handia eta immigrazio masiboa egon zen, eta prozesu bikoitz hori ez zen Bizkaira eta Gipuzkoara mugatu, Araban eta Nafarroan ere hedatu baitzen, bertako diputazioen laguntzarekin.

• Bi gizarte-sektoreak parte hartu eta irabaziak lortu zituzten garapen ekonomiko horretatik, frankismoarekin lankidetza argian jardunez.

• Aldiz, beste sektore batzuek larrituta bizi zuten euskararen eta Euskal Herriko nortasunaren beste ezaugarri batzuen gainbehera; • izan ere, 1960an Euskadiko 339 apaizek salatu egin zuten hori,

apezpikuei eta Vatikanori mezua bidalita.

Page 76: Gerra hotza.ppt

• 1959an, ikasle abertzaleen talde batek, Gerra Zibila galdu zutenen seme-alabak, Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasunik ezarekin haserre, EAJren gazteditik bereizi eta beste erakunde bat sortu zuen: ETA (Euskadi ta Askatasuna).

• Hasieran, belaunaldi-apurtzea baino ez zen izan, gerra aurreko abertzaletasunaren planteamendurik erradikalenak berreskuratu baitzituen; baina, hirurogeiko hamarkadan, EAJrekiko lotura ideologikoa apurtu zuen, sozialismo iraultzailea bereganatuta, Hirugarren Munduko askapen nazionaleko mugimenduen eraginez. Abertzaletasun erradikala eta sozialismo iraultzailea bateratzeko zailtasunaren ondorioz, ETAn zenbait banatze egon ziren. Helburu nagusia Euskadiren independentzia lortzea zen, borroka armatuaren bidez.

• Behin betiko jauzia 1968an egin zuen, lehenengo bi hilketak egin zituenean: guardia zibil bat eta polizia-buru bat Gipuzkoan; guardia zibilak ere ETAren lehenengo militantea hil zuen, eta, horrela, ekintza/zapalkuntza/ ekintza kiribila sortu zen.

Page 77: Gerra hotza.ppt

6. 2. Beranduko frankismoaren krisia

• 1970ean, diktadura ETArekin amaitzen saiatu zen, Burgoseko Prozesu ospetsuan; bertan, sei hain zkideri heriotza zigorra ezarri zieten, eta Frankok indultatu egin zituen;uzen ere, aurkakoa gertatu zen: nazioko eta nazioarteko elkartasuna lagungarria izan zen frankismoaren amaierako krisirako eta ETAk indarra hartzeko; izan ere, hurrengo urteotan hazi eta atentatu gehiago egin zituen. Eragin politikorik handiena, izatez, Gobernuko presidentea zen Carrero Blanco almirantearen hilketa izan zen, 1973an; atentaturik odoltsuena, berriz, 1974an Madrileko kafetegi batean egindakoa izan zen, bertan hamahiru pertsona hil baitziren; horren ondorioz, ETA bitan banatu zen: ETA Militarra eta ETA Politiko Militarra.

Page 78: Gerra hotza.ppt

• Frankismoaren azken urteetan, Euskadiko egoeraren ezaugarri nagusia politikaren eta gizartearen arloko gatazka handia izan zen, ETAren ekint zen, greba orokorren eta Arias Navarroren Gobernuak dekretaturiko salbuespen-egoeren ondorioz. Azkenean, ETAko bi kide eta FRAPeko hiru fusilatzearen aurkako protestaldiak egin ziren, Franco hil baino bi hilabete lehenago, diktadorea 1975eko azaroaren 20an hil baitzen.

Page 79: Gerra hotza.ppt

Espainiako transitzioa eta Euskal Herria

• Espainian, diktaduratik demokraziara igarotzeko, erreforma politikoa negoziatu zuten Suárezen gobernuak eta oposizioak, eta, horren ondorioz, 1977ko ekaineko hauteskunde orokorrak egin ziren.

• Euskadin, hauteskundeetan gehiengoa EAJk eta Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-PSOE) lortu zuten, eta elkarrekin joan ziren Senatura, Fronte Autonomikoan; Nafarroan, berriz, Adolfo Suárezen Zentro Demokratikoaren Batasuna alderdiak irabazi zituen hauteskundeak.

• Gorteek 1978ko Konstituzioa egiten zuten bitartean (Euskadin abstentzio handiarekin onetsi zena), Euskadiko Parlamentarien Biltzarrak estatutu-prozesua abiatu zuen.

Page 80: Gerra hotza.ppt

• 1978-1979an, Euskadiko Kontseilu Nagusia egon zen, autonomia baino lehenagoko koalizioko Gobernua; bertako lehenengo presidentea Ramón Rubial sozialista izan zen, eta, gero, Karlos Garaikoetxea abertzalea.

• Kontseilu horrek aurre egin behar izan zien ordena publikoarekin loturiko arazo larriei, krisi ekonomikoari, Nafarroaren auziari (ez baitzen Euskadiko autonomian sartu, benan abertzaletasuna gutxiengoa zelako) eta ETAren ekintza terrorista gero eta ugariagoei: 1977ko amnistiaren ostean (ETAko preso guztiak askatu zituen amnistia), ETAk 239 pertsona hil zituen 1978-1980 bitartean, frankismo garaian baino ia hiru aldiz gehiago. Horrek agerian jarri zuen bere etsaia ez zela diktadura bakarrik, Espainia osoa baizik.

Page 81: Gerra hotza.ppt

7.1. Gernikako Estatutua

• 1979ko hauteskunde orokorrak eta udal-hauteskundeak EAJk irabazi zituen; PSE-PSOEk behera eta Herri Batasuna (HB) koalizio independen tistak gora egin zuten Euskadin. Une horretan, Suárezek eta Garaikoetxeak

• Euskadiko indarrik gehienen artean adosturiko Estatutua negoziatu zuten, eta Gorteek eta euskal herritarrek onetsi egin zuten erreferendumean, 1979 ko urriaren 25ean: botoen % 90 alde eta % 40ko abstentzioa [15. dok.]. Horren testua 1936ko Estatutukoa baino hobea zen, eta bertako eskumen nagusiak hezkuntza, osasuna, komunikabideak, Ertzaintza eta Ogasuna ziren, Bizkairako eta Gipuzkoarako Kontzertu Ekonomikoa berre zarri ondoren. 1979an foru-erakundeak ere berrezarri ziren, Arabako, Biz kaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak. Gernikako Estatutuaren bidez, Euskal Autonomia Erkide goa sortu da, autonomien Espainiako estatuaren barruko nazionalitatetzat; Nafarroa, berriz, Foru Komunitate eran gelditu zen, Forua Hobeagotzeko 1982ko Legearen bidez.

Page 82: Gerra hotza.ppt

7.2. Hegemonia abertzalea

• EAJk hegemonia politikoa lortu zuen, Eusko Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeak (1980) irabazita. Harrezkero, berak gobernatu du Euskadi, hasieran berak bakarrik (1980-1986), eta, 1987tik, beste indar sozialista edo abertzale batzuekin koalizioan.

• Garaikoetxearen gobernuen garaian, hegemonia horri esker EAJk bere barruko antolamendua eredutzat hartuta eraiki zuen Euskal Autonomia Erkidegoa, eta egitura konfederala eman zion; horrela, 1983an Eusko Legebiltzarrak Lurralde Historikoen Lege eztabaidatua onetsi zuen.

Page 83: Gerra hotza.ppt

• Baina lege hori aplikatzean, tirabirak sortu ziren Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Aldundien artean, eta, EAJko bi buruzagi karismatikoren aurkaritza pertsonalaren eraginez (Xabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea), 1984an azken horrek dimititu egin zuen lehendakaritzatik; Garaikoetxeak, 1986an, Eusko Alkartasuna (EA) alderdia sortu eta bertako zuzendaria izan zen.

• Hurrengo urtetik, Jose Antonio Ardanza lehendakari berriak Ramón Jauregui eta Nicolás Redondo sozialistekin koalizioan gobernatu zuen hamarkada batetik gorako aldian (1987-1998), eta aldi horretan Ajuria Eneako Paktua egon zen indarrean.

Page 84: Gerra hotza.ppt

• 1988an, Gasteizeko Ajuria Enea Jauregian sinaturiko «Euskadiko normalizaziorako eta bakerako akordio» horrek Euskadiko indar parlamentario guztiak (HB izan ezik) bildu zituen ETAren terrorismo amaigabearen aurka, 1987an Bartzelonan eta Zaragozan eragindako hilketei erantzuna emateko.

• Baina itun horrek ezin izan zuen Euskadira bakerik ekarri eta terrorismo a ezabatu; izan ere, ETAk atentatu gehiago egin zituen, 1992an buruzagi guztiak atxilotu ondoren ahulduta egon arren; hain zuzen ere, 1968tik 800 hildako baino gehiago eragin ditu, besteak beste, PSOEko eta Alderdi Popularreko zinegotziak eta buruzagiak.

Page 85: Gerra hotza.ppt

• 1995etik, mendeurrenaren urtean, EAJk erradikalizatze-prozesua hasi zuen; horrela, 1998an aliatuak aldatu eta Ajuria Eneako Paktuaren ordez Lizarrako Paktua sinatu zuen Herri Batasunarekin; paktu horretan Euskadiren autodeterminazioa eskatzen zen, indarkeriarekin amaitzeko eta euskal arazoa konpontzeko ezinbesteko bidetzat.

• Azken hamarkadan, Ibarretxeren gobernuek (EAJ, EA eta Ezker Batua alderdien arteko koalizioa) subiranotasunaren bidetik jarraitu dute; horrela, Gernikako Estatutua gainditzen eta, horren ordez, Estatutu politiko berria (Ibarretxe plana) gauzatzen saiatu dira: Eusko Legebiltzarrak 2004an onetsi arren, Espainiako Gorteek ukatu egin zuten 2005ean.

Page 86: Gerra hotza.ppt

Euskal gizartea eta kultura xx. mendean

• xx. mendean, Euskadik gizarte-modernizaziorako prozesua bizi izan zuen, industrializazioak eta hirigintzak aurrerakada handia izatearen ondorioz, eta, horrela, nekazaritzan oinarrituriko gizarte tradizionalak atze rantz egin zuen.

• Prozesu hori oso desberdina izan zen geografiaren eta kronologiaren aldetik; izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan Gerra Zibilaren aurretik izan zuen eragina, eta Araban eta Nafarroan, berriz, frankismoaren garaian.

Page 87: Gerra hotza.ppt

• Modernizazioak aldaketa handiak ekarri zituen gizartean eta kulturan: hiriburuen eta beste hiri batzuen hazkundea, biztanlerik gehienak horietan biltzen baitziren, eta, horrela, industria-aldirien fenomenoa gertatu zen (langile immigranteak pilatzeko aldiriak); hezkuntzaren hedapena eta analfabetismoaren beherakada; euskararen lurralde-atzerakada, hori nekazaritza eta arrantza-inguruetan mugatuta gelditu baitzen, besteak beste, ikastola gutxi egotearen eta errepresio frankistaren eraginez.

Page 88: Gerra hotza.ppt

• emakumearen apurka apurkako emantzipazioa, horrek eremu publikoa eskuratu baitzuen, baita boto-eskubidea ere, 1931ko Konstituzioarekin, 1978ko Konstituziora arte gizonarekiko eskubide-berdintasunik lortu ez arren; euskal gizartearen seku larizazio-prozesua, eta hori nahiko motela izan zen, Eliza katolikoaren indar handiaren ondorioz, batez ere nekazaritza-inguruan; prozesu horrek atze rakada handia izan zuen nazional katolizismo frankistarekin, baina asko biz kortu zen Vatikanoak hirurogeiko hamarkadan egindako 11. Kontziliotik aurrera, ordura arte abadegai gazteekin betetako seminarioak hutsik gel ditzen joan zirelako.

Page 89: Gerra hotza.ppt

8. 1. Euskal kultura Berrezarkuntzan eta Errepublikan • Euskadiko pluralismo a kulturala ere izan zen, xx. mendeko

lehenengo herenean. Aldi horretan, euskal kulturak garapen handia izan zuen, batez ere pinturak eta literaturak. Pinturaren euskal eskolak, Adolfo Guiard-ek eta Darío de Regoyos-ek hasitakoak, urre-garaia bizi izan zuen xx. mendearen hasieran, eta ordezkari garrantzitsuak izan zituen, esate baterako Ignacio Zuloaga, Juan Echevarria, Arrue anaiak, Zubiaurre anaiak eta Aurelio Arteta; horiek Euskal Artisten Elkartean bildu ziren (1911).

• Euskadin gaztelaniaz egindako literaturarekin ere gauza bera gertatu zen, eta hori 98ko belaunaldiko idazle handiekin iritsi zen goreneko unera: Miguel de Unamuno bilbotar pentsalari polifazetikoa, Pío Baroja eleberrigile donostiar emankorra eta Ramiro de Maeztu saiakera-idazle gasteiztarra.

Page 90: Gerra hotza.ppt

• Horiek baino literatura-garrantzi txikiagoa izan arren, 1914ko belaunaldiak ere Euskadiko intelektual batzuk izan zituen, esate bateraRamón de Basterra olerkaria eta Rafael Sánchez Mazas idazlea. ko, Batzuek eta besteek artikuluak idatzi zituzten Hermes (Bilbo, 1917-1922) aldizkari kultural bikainean; aldizkari hori Jesús de Sarriaren zuzendaritzapeko modernizazio kulturalaren (hirikoa eta kosmopolita) adibide bikaina izan zen.

• Euskal kulturan, Eusko Ikaskuntzen 1. Biltzarra (Oñati, 1918) gertaera garrantzitsua izan zen, eta hortik Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia sortu ziren.

Page 91: Gerra hotza.ppt

• Azken hori, Resurrección Maria de Azkue apaizaren zuzendaritzapean, euskalkiak hizkuntza literario komunean biltzeko helburuarekin sortu zen, baina hori ez zen Arantzazuko 1968ko Biltzarrera arte lortu. Eusko Ikaskuntzak irakaskuntzaren barruko elebitasuna era Euskal Unibertsitatea sortzearen alde egin zuen (ordurako, jesuiten Deustuko Unibertsitatea zegoen); Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria argitaratu (Donostia, 1907-1936) eta Jose Migel Barandiaran antropologoaren Eusko Folklore sozietateari laguntza eman zion.

• Euskal literaturan, berrikuntzarik handiena Bigarren Errepublikan gertatu zen, hiru olerkariri esker: Jose MariaAgirre (Lizardi), Esteban Urkiaga (Lauaxeta) eta Nikolas Ormaetxea (Orixe). Berpizkunde euskaldun horren sustatzaile nagusia Jose Ariztimuño (Aitzol) apaiza izan zen, Yakintza aldizkari kulturalaren zuzendaria (Donostia, 1933-1936). Aipagarriak dira Antzerki aldizkaria (Tolosa, 1932 1936) eta euskara hutseko Eguna egunkaria (Bilbo, 1937).

Page 92: Gerra hotza.ppt

8.2. Euskal kultura frankismoan

• Gerra Zibilak hondatu egin zuen garapen kultural hori, Unamuno, :Maeztu, Lauaxeta nahiz Aitzol bertan (azken horiek fusilatuta) eta beste idazle asko erbestera joan zirelako.

• Hasierako frankismoan ia ez zen eus karazko argitalpenik egon; Frantziako edo Amerikako erbestaldian, liburu era aldizkari batzuk argitaratu ziren. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera egoerak hobera egin zuen, Gabriel Aresti olerkariaren Harri eta Herri liburuaren argitalpena (1964), kasurako. Hurrengo urtean, Durangoko Azoka abiatu eta horrek euskal liburuaren nahiz diskoaren argitalpena sustatu zuen.

• Gaztelaniazko literaturan, aipagarriak dira Blas de Oteroren zein Gabriel Celayaren poesia soziala eta Ignacio Aldecoaren, Luis Martín Santosen (Tiempo de silencio, 1962) eta Luis de Castresanaren (El otro arbol de Guernica, 1967) eleberriak.

Page 93: Gerra hotza.ppt

• Arte plastikoetan, eskulturan, distira-aldia izan zen, mundu osoan ezagunak izan diren bi artistarekin, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida, eta euskal eskolako zenbait talde ere sortu ziren.

• Beste adierazpen kultural garrantzitsu bat Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdia da, 1953rik aurrera. Testuinguru horretan, aipagarria da Nestor Basterretxearen eta Fernando Larruquert-en Ama Lur dokumentala (1968).

• Goi-mailako hezkuntzan, hirurogeiko hamarkadan, Nafarroako Unibertsitatea (Opus Deirena) eta Bilboko Unibertsitatea sortu ziren, eta azken hori Euskal Herriko Unibertsitatearen hastapena izan zen.

• Humanitateen barruan, Julio Caro Baroja historialaria eta Koldo Mitxelena hizkuntzalaria aipa daitezke.

Page 94: Gerra hotza.ppt