52
nola eragotzi Zabor-posta GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA

GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

  • Upload
    others

  • View
    18

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

n o l a e r a g o t z iZabor-posta

GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA

Page 2: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

© Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, i.g.Lege-gordailua:I.S.B.N. ( Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) : 84-88940-91-2

Page 3: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Lerro hauetan ongietorria eman nahi diegu Enpresa DigitalaGidaliburu Teknologikoei. Gidaliburu hauek ez dira inola ereprograma edo aplikazio informatiko berezien eskuliburuteknikoak, esan nahi baita gidaliburu hauetan ez direla zehatz-mehatz azaltzen akzio edo ekintza jakin bat gauzatzekopausuak; aitzitik helburua da irakurlea jabearaztea kontzeptuorokor batzuk ezagutu behar dituela eta, era berean, zenbaitalderdi kontuan hartu.

Esku artean duzun dokumentu hau honako bi eginkizunhauek betetzeko pentsaturik dagoen bilduma baten barruandago:

• Zenbait kontzeptu garrantzitsu eta konplexu zabaltzeaenpresa txiki eta ertainetan bai eta autonomo etapartikularren artean, kontzeptu hauek arazo eta kezkaksor diezazkieketelako beren enpresa edo negozioetaninformazio sistema bat ezarri nahi dutenei.

• Irakurlea jabearaztea portaera jakin bat izan behar duela,alde batetik, arriskuak gutxitzeko eta, bestetik, tresnainformatikoen behar bezalako erabilera sistematikoakdakarzkion aukerak aprobetxatzeko.

3

Hitzaurrea

Page 4: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

4

Aurkibidea

Zabor-posta___________________________________ 7

1. Sarrera_____________________________________ 82. Zer da zabor-posta edo spam-a? _______________ 93. Zer eduki izaten dute spam mezuek? __________ 104. Zergatik erabiltzen da spam-a produktu bat

saltzeko?__________________________________ 11 5. Zergatik da txarra spam-a? ___________________ 12

Nola babestu zabor-postatik __________________ 15

6. Zer egin daiteke spam-ik ez hartzeko? __________ 167. Eta jadanik spam-a hartzen ari banaiz...? ________ 19

7.1. Zer ez dut egin behar? __________________ 197.2. Besterik zer egin dezaket? _______________ 20

8. Spam-en aurkako iragazkiak___________________ 24

Zabor-posta. Nola eragotzi

Page 5: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Spam-aren etorkizuna ________________________ 27

9. Spam mota berriak _________________________ 2810. Istanteko mezularitza _______________________ 2911.Telefonia mugikorra _________________________ 30

Gehiago jakiteko_____________________________ 31

12. Gehiago jakin nahi duzu spam-ari buruz?________ 3212.1. Spam hitzaren jatorria __________________ 3212.2. Nola bidaltzen da spam-a? ______________ 3312.3. Spam motak jatorriaren arabera__________ 34

13. Spam-aren aurkako beste alternatiba batzuk_____ 36

Konklusioa _________________________________ 40

Maiz egiten diren galderak ____________________ 41

Hiztegia____________________________________ 43

Eranskina: Araudia___________________________ 46

Bibliografia _________________________________ 49

Helbide interesgarriak ________________________ 50

5

Page 6: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta
Page 7: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta

1. KAPITULUA

Page 8: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

8

Sarrera

Analista batzuek iragarri dutenez, behar diren neurriak hartuezik datozen hilabeteetan enpresa gehienek jasoko dituztenmezu elektronikoen erdia baino gehiago zabor-posta (spam)izango dira. Izan ere, inork eskatu gabeko mezuak modumasiboan bidaltzea baino gauza errazagorik ez dago: helbideelektronikoak erraz aurkitzen dira nonahi eta mezuak eurakbidaltzea ez da ia ezer kostatzen. Gainera, honelako zabormezuak bidaltzen dituztenak beti ari dira modu berriakasmatzen spam-aren kontrako detekzio sistemak engainatzeko.

Gauzak horrela, enpresak gero eta baliabide gehiago -mezuakbiltegiratzeko tokia, banda-zabalera1 eta lanorduak- eralgibehar dituzte eskatu gabeko mezu elektronikoak detektatueta ezabatzen. Bestalde, mezu horiek gero eta arriskutsuagoakdira birus informatikoak22 garraiatzen dituztelako.

1Zabor-posta. Nola eragotzi

Page 9: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

9

Zer da zabor-posta edo spam-a?

Egunero iristen zaigu eskatu gabeko mezu elektroniko mordobat produktuak saltzen edo publizitatea egiten. Zoritxarrez,“eskatu gabeko publizitate” hori izurri gorria bihurtu da gaureguneko Interneten11. Hasieran ez zuen ematen kezkatzekogauza zenik, baina dagoeneko arazo larria bihurtu da etadenoi egiten digu kalte.

Zabor-posta (ingelesez spam) izena ematen zaio Interneten11

barrena mezu baten kopia asko (batzuetan milioiak) bidaltzeari,mezu hori bestela sekula jaso eta are gutxiago irakurriko ezlukeen jendearengana iristeko.

Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri “GEHIAGOJAKITEKO” Kapitulua.

2

Page 10: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zer eduki izaten dute spam mezuek?

Zabor-mezu gehienek honelako edukiak dauzkate:

• Iragarki komertzialak, gehienetan oso jatorri eta kalitatesusmagarriko produktuenak.

• Pornografiako iragarkiak.• Aberasteko metodoak, lauso-lauso azalduak.• Legearen mugan aurkitzen diren zerbitzuak.

Badira beste mezu batzuk, ostera, helburu komertzialik izanez arren gogaikarri hutsak gertatzen direnak (ingelesez junk-mail deitzen zaie), hala nola:

• Katea-mezuak (norbaiti mezu bat bidaltzen zaio etaeskatzen zaio berak beste pertsona batzuei bidaltzeko).

• Birus22 faltsuak iragartzen dituzten mezuak.• Mezua birbidaltzeagatik sari faltsuak agintzen dituztenak.

3Zabor-posta. Nola eragotzi

10

Page 11: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

11

Zergatik erabiltzen da spam-a produktubat saltzeko?

Gehienbat spam-a oso merkea delako, baina batez ere sarekointernauta guztiengana heltzeko aukera ematen duelako.Funtsean, spammer batek (spam edo zabor-mezuak bidaltzendituenari esaten zaio spammer) 170 euro kobra ditzake milioibat mezu bidaltzeagatik, hots, huskeria bat beste edozeinmarketing bidek -telemarketing-ak, telebistako publizitateak,eta abar- balio duenaren aldean. Uste denez, spam-arenerantzun-indizea da 15 erantzun/bidalitako mezu milioibakoitzeko (Estatu Batuetako posta bidezko publizitatearenerantzun-indizea, berriz, 3.000 erantzun/bidalitako mezumilioi bakoitzeko). Irudi lezake erantzun gutxi direla, bainaposta elektronikoa hain merkea da non erantzun-indize ezdeushorrekin ere posible baita mozkinak ateratzea.

4

Page 12: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

12

Zabor-posta. Nola eragotzi

5

Zergatik da txarra spam-a?

Zabor-mezuek arazo batzuk sortzen dituzte:

1. Kostu ekonomikoa dute hartzailearentzat. Jaso nahiez dugun zerbait jasotzearren dirua ordaintzen ari gara.Interneterako11 sarbidea duen edonork zerbitzu horidenboraka nahiz trafiko kopuruka ordaintzen badu, mezuakirakurri edo jasotzen dituenean kontagailua martxan izanohi du: spam mezuak irakurtzeko denbora behar duenezeta mezuok postontzian tokia jaten diotenez, zenbat etazabor-mezu gehiago jaso hainbat handiagoa izango dutelefono faktura. Tarifa finkoa dutenek, berriz, gaizkiagonabigatzen dute alferreko eta eskatu gabeko informazioajaisten ari behar izaten dutelako. Bestalde, InternetekoZerbitzu-Hornitzaileei17 (ISP) eta Telekomunikazioetakoeta lineako zerbitzuetako19 operadoreei dirua kostatzenzaie spam-ak sortzen dituen milioika mezuak transmititueta kudeatzea, eta kostu horiek zuzenean bizkarreratzendizkiete euren bezeroei, abonu-kuotak garestituz.

Bataz besteko erabiltzaile batek 10 bat segundo beharbaditu mezu bat identifikatu eta baztertzeko, biderkatubedi denbora hori eta bere kostua bider sarean18 barrenaegunero dantzan dabiltzan milioika zabor-mezuak(berrogeita hamar milioitik gora egunean), eta jakingodugu zer nolako kaltea egiten duten zabor-mezuek.Hornitzaile handi baten bezeroek eskatu gabeko mezuakbaztertzeko egunero eralgi behar duten denbora, etadenbora horrek balio duen dirua, izugarriak dira. Horrenondorioa: telekomunikazioak eta zerbitzuak garestitzea.Zabor-postaren igorleak, aldiz, milioi bat mezu bidaltzenditu huskeria baten truke. Ez dago beste publizitaterikhain garestia denik hartzailearentzat eta hain merkeaigorlearentzat.

Page 13: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

13

2. Sarea18 saturatzen du. Gaur egun erabiltzaile gehienek zabor-mezu apur batzuk baino ez ditu jasotzen egunean.Baina zabor-postak orain arte bezala modu esponentzialeanugaritzen jarraitzen badu, behar diren neurriak hartu eziklaster gure postontziek gainezka egingo dute eta postaelektronikoa ezereztuta geratuko da komunikabide bezala.

Gainera, publizitate mota hau hain merkea denez, ezdauka zentzurik iragarki horiek bidaltzea interesatutadaudenei bakarrik, prezio berean mundu guztiari bidaltzekomodua eduki ezkero. Horren ondorioz, spam-ak sortzenduen trafiko gaitzaren erruz Interneteko11 konexioakgero eta geldoagoak egiten ari dira.

3. Zabor hutsa da. Spam mezuen bidez iragartzen direngauza eta zerbitzu ia guzti-guztiak balio gabekoak,engainagarriak eta, zatiz edo osorik, iruzur hutsa dira.Produktu horiek guztiak hain dira gauzaeztanak etaezertarako ezak non ez baitu merezi iragarki ordainduenbitartez iragartzerik ere, eta horregatik hain zuzen erabiltzendute posta elektronikoa, merkearen merkez bera delakohorrelako merkaduriak iragartzeko modu egokiena.

4. Iruzurra eta gezurra baino ez dauka. Sarritan spammezuei itsatsita izen-zerrenda batzuk etortzen dira,iragarkiak jasotzeko eskaria egin duten lagunenak omendirenak. Funtsean, ausaz aukeratutako biktimen zerrendakbaino ez dira izaten. Beste batzuetan esaten dute legeabetetzen dutela, zerrenda horretara zeure borondatezharpidetu zarela eta libre zarela nahi duzunean bajahartzeko. Informazio hori guztia gezurra izaten da ia beti.

Spammer-ek badakite jendea kokoteraino dagoela eurenzabor-mezuekin eta horregatik helbide faltsuak jartzendituzte igorlearen tokian, eskatu gabeko mezuak hartudituzten jende hastiatuen erantzunen zaparrada jasanbehar ez izateko. Ahal duten guztietan Internetekozerbitzu-hornitzaileen17 “erabili eta botatzeko” kontuak

Page 14: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

erabiltzen dituzte, mezuak bidali ondoren bertan beherauzten dituztenak.

5. Ilegala da. Sarean18 lan egiten duten herrialde eta taldegehienak spam-aren kontrako borrokan sartuta daudeeta herrialde batzuetan spam-a ilegala da. Hala gertatzenda Espainian, konparazio batera, Informazio GizartearenZerbitzu Legea - IGZL indarrean sartu zenetik (“Araudia”izeneko Eranskinean dituzu lege horren artikulu batzuk).Lege horren arabera, arlo honetan egiten diren arau-hauste larriak 30.000 eurotik 150.000 eurora bitartekoisunekin zigor daitezke. Bestalde, helbide elektronikoadatu pertsonaltzat jotzen da eta, beraz, Datuak BabestekoLegearen (DBL) eragin-esparruan jausten da.

Nazioarteko hitzarmenek babes berezia ematen diete adintxikikoei, baina batzuetan zabor-mezuetan pornografiako-eta are haur pornografiako- eskaintza esplizituak aurkitzendira. Europar Batasunaren eremuan, Datu Pertsonal etaMerkataritza Elektronikoari buruzko gidalerroek praktikahorien aurkako babesa eskaini nahi diete kontsumitzaileei.Espainian, Interneteko11 araudi berriak espresukidebekatzen du aurrez eskatu gabeko mezurik inoriigortzea. Debeku hori gorabehera, spammer-ek berdingogotsu jarraitzen dute beste herrialde batzuetatikbazterrak zabor-postaz betetzen.

6. Baliabideak lapurtzen ditu. Gero eta spam gehiagobidaltzen dira sistema garbiak bitartekari erabilita, sistemahorien baliabideak aprobetxatuz. Jukutria horren ondorioz,bitartekari gisa erabilitako sistemetako sareak18 eta diskogogorrak7 eskatu gabeko spam-ez gainezka geratzendira; sistema horiek denbora pilo bat galtzen dute entregatuezineko zabor-posta kudeatzen, eta gainera hartzaileenkexak jaso behar izaten dituzte, hartzaile horiek ustedutelako sistema bitartekari horrek entregatu duenezmezua bera ere aldez edo moldez spam-aren errudunadela.

Zabor-posta. Nola eragotzi

14

Page 15: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Nola babestuz a b o r - p o s t a t i k

2. KAPITULUA

Page 16: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zer egin daiteke spam-ik ez hartzeko?

Oso zaila da posta-kontu bat spam-ez garbi edukitzea, ezbaitago modurik spam-etatik zeharo babesteko. Halere, posibleda zabor-mezuak jasotzeko arriskua txikitzea eta, hortaz,zabor-mezu gutxiago hartzea. Hona hemen horretarako hartubeharko genituzkeen neurriak.

a. Ahal dela, sekula ez agertu zure helbide elektronikoaWeb guneetan24, txatetan3, berri-taldeetan8, eta abar.Hobe duzu helbide elektroniko alternatibo bat sortzeaerabilera ez-pertsonalerako, eta spam-ak bertan hartzea.Horretarako, posible duzu hornitzaile batzuek (Yahoo,Hotmail...) doan eskaintzen duten Web-eko24 posta-helbide bat sortzea.

b. Erabili spam-en aurkako zerbitzu bat. Hornitzailebatzuek posta-zerbitzuarekin batera spam-aren aurkakozerbitzuak ere eskaintzen dituzte, esaterako spam-enaurkako iragazkiak. Horiek erabilita askoz ere spamgutxiago jasoko dituzu.

c. Ez erabi l i doako helbide elektronikoriknegozioetarako. Doako zerbitzuek eskaintzen dituztenkonpainia batzuek etekina ateratzen dute euren bezeroenhelbide elektronikoak eta beste informazio batzukspammer-ei salduz.

d. Ez erantzun ez birbidali posta elektronikoz jasotakoinolako katea-mezurik. Spammer-ek mezu horienbildumak egiten dituzte, horietan agertzen diren helbidegehienak benetakoak izaten dira-eta.

6Zabor-posta. Nola eragotzi

16

Page 17: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

e. Irakurri arretaz Web24 guneetako pribatutasunpolitikari buruzko oharrak. Askotan erabiltzaileak ezdio jaramonik egiten puntu honi horrelako guneren bateanbere helbide elektronikoa ematen duenean. Gero sorpresatxarren bat har dezake, ohartzen delako bere baimenarekinari direla bere helbidea zabaltzen.

f. ”Kamuflatu” zure helbide elektronikoa. Horrela, zurehelbide elektronikoa ikusezina izango da spammer-ekhelb ideak harrapatzeko erabi l tzen d i tuztenprogramentzat15. Kamuflaje hau posta elektronikoanezeze Web-ean24 ere egin beharko litzateke.

• Kamuflatu helbide elektronikoa norberak bidalitakomezuetan. Adibidez, zure helbidea hau bada:

[email protected]

testu bat erantsi diezaiokezu zure posta helbideari(esaterako, "ANTISPAM") eta helbideari honako itxuraeman:

[email protected]

Aldaketa hau honako toki hauetan egin behar da:

- Posta elektronikoko bezeroaren4 (hau da, postakontsultatzeko erabiltzen dugun Outlook edo Eudorabezalako programaren15) “De:” eta “Responder a:”eremuetan.

- Mezuen sinaduran, adieraziz beharrezkoa delahelbideari gehitu diozun testu zatia ezabatzea mezuarierantzuteko.

17

Page 18: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

18

• Kamuflatu helbide elektronikoa Web-ean24. Web orri24

bat bazenu, on zenuke jakitea badirela robot batzukInterneteko11 web orrietako helbide elektronikoakbilatzen aritzen direnak. Horien ahaleginak oztopatzekohonela egin daiteke:

- Helbide elektronikoa irudi batean sartu, gif edo jpgformatuan, edozein pertsonak irakurri ahal izan dezanbaina robot automatikoentzat irakurtezina izan dadin.

- Ezkutatu helbide elektronikoa HTML9 bidez trukubatzuk erabilita, esaterako iruzkin baten markaktxertatuz orriaren iturburu-kodean, zure helbidearenbarruan, karaktere bereziak erabiliz, eta abar; orobaterabili daiteke JavaScript12 lengoaia helbideelektronikoa erakusteko (Interneten11 nonahi aurkidezakezu informazioa teknika horiei buruz).

- Helbidea zeharo ezkutuan gorde nahi baduzu,formulario bat sor dezakezu Web orriko24 bisitariekeuren iruzkinekin bete dezaten, hots, bisita liburuenantzeko zerbait sortu.

g. Ez onartu spam-en aurkako babesa eskaintzen dizuninolako zerbitzurik, baldin zerorrek eskatuta ezbadator. Itxura horren azpian aurkezten diren zerbitzuasko spam-ak dira eta zure helbide elektronikoa spamzerrendetara gehituko dute.

Gomendio gehiago ikusi nahi baduzu, jo 13. Atalera:“Spamaren aurkako beste alternatiba batzuk”.

Page 19: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Eta jadanik spam-a hartzen ari banaiz... ?

Lehenengo eta behin, sekula ez jaitsi defentsak eta gogoanizan beti “Zer egin daiteke spam-ik ez jasotzeko?” deritzan6. Atalean gomendatzen diren neurriak.

Halere, spammer batek zure helbide elektronikoa ikasten edoatzitzen badu oso zaila da gero spam-ik ez hartzea.Horrelakoetan gomendagarriena da -posible den neurrian-beste posta-kontu bat zabaltzea eta ondoren gidaliburuhonetako gomendioak jarraitzea berriro spam-ik ez hartzeko.

Helbide elektronikoa aldatzerik ez dagoenean, hona hemenspam-ari jazartzeko aholku batzuk.

7.1. Zer ez dut egin behar?

Inoiz ez erantzun igorleari eta inoiz ez egin klik mezuelektronikoak dakarren loturaren gainean. Arau haufuntsezkoa da zabor-postarekin ari garenean. Izan ere, frogatutadago kontu berri batetik erantzuten badiegu baja emandiezaguten eta ez diezaguten mezu gehiago bidali, kontuberri horretaraxe hasten zaizkigula heltzen zabor-mezuak.Funtsean, helbide berri hori “helbide zerrenden merkatubeltzeko” helbide garestienetako bat bihurtzen da, bajahartutako helbide horiek posta aktiboak direlako, eurenhartzaileek erabiltzen dituztenak.

Ez ireki spam mezua eta desaktibatu mezuen aurrebista23.Horrela eginez blokeatu egingo dituzu spammer-ei zure helbideelektronikoa aktiboa dela jakinaraziko dizkieten erantzunautomatikoak.

19

7

Page 20: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

20

Gainera, kontuan izan behar da normalean igorlearen postahelbidea (gure posta elektronikoko bezeroaren4 “De”eremuan ikusten dena) faltsua edo inori ebatsia izaten dela.

7.2. Besterik zer egin dezaket?

Beste aukera bat da spammer-aren Interneteko zerbitzu-hornitzaileari17 idaztea spammer-aren ekintzak salatzeko,litekeena baita zerbitzariak horien berri ez izatea. Halere,hornitzailea zein den jakitea ez da izaten erraza, zeren, esanbezala, spammer-ek normalean helbide faltsuak erabiltzendituzte. Halere, mezu elektronikoen goiburuak arretaz aztertuezkero posible da aurkitzea mezua igorri duen makinarenizena.

Mezuen goiburuak eremu multzo bat dira, zeinetan informazioabiltzen den mezuaren jatorri eta motari buruz eta mezu horibere jatorrizko lekutik atera zenetik helmugara iritsi den arteigaro dituen posta-zerbitzari20 guztiei buruz. Normaleanposta elektronikoko bezeroek4 ezkutatu egiten dituztegoiburuak erabiltzaileak errazago irakur dezan mezua, bainabistara atera daitezke. Informazio hori kontsultatzeko era ezda berdina posta elektronikoko bezero4 guztietan. Honahemen posta-bezero ezagunenetako batzuetan egin beharrekourratsak mezuen goiburuko informazioa ikusi edokontsultatzeko:

• Outlook Express: aukeratu mezua eta sakatu F3.

• MS Outlook: sakatu saguaren eskuineko botoia mezuarengainean (mezuen zerrendan) eta aukeratu “Opciones”.

Page 21: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

• The Bat!: aukeratu mezua eta sakatu F9.

• Eudora: ireki mezua eta sakatu "BLAH BLAH BLAH" ikonoa

Gainontzeko posta elektronikoko bezeroen4 berri jakiteko,kontsultatu programak15 berak dakarren laguntza.

Mezuen goiburuak oso ezberdinak izan daitezke. Halere,guztietan beti agertuko dira elementu komun batzuk mezuarenjatorria identifikatzen lagunduko digutenak.

Horretarako arreta bereziarekin begiratuko diegu “Received:”etiketei. Mezu elektroniko baten goiburuan holako etiketabat edo asko aurkituko ditugu (beheko adibideetan zirkulubaten barruan jarri ditugu). Mezua atera den zerbitzariaren20

helbidea azken “Received” etiketaren ondoan agertzen da(azkena, goiburutik hasita), eta “from” hitzetik aurrerakotestua da. Helbide hori berdin izan daiteke izen bat nahizpuntuz banatutako 4 zenbaki (IP helbidea6). Hona hemenmezua atera den zerbitzariaren20 helbidea agertzen dutengoiburu mota ezberdinak.

1. adibidea:

21

Microsoft Mail Internet Headers Version 2.0

Received: from hotmail.com (bay12-f23.bay12.hotmail.com [64.4.35.23])

by servidor.de.correo (8.11.1/8.11.1) with ESMTP id i2UDqNG08612

for <[email protected]>; Tue, 30 Mar 2004 15:52:23 +0200 (CEST)

Received: from mail pickup service by hotmail.com with MicrosoftSMTPSVC;

Tue, 30 Mar 2004 05:52:13 -0800

Received: from 124.213.56.11 by by12fd.bay12.hotmail.msn.com withHTTP;

Tue, 30 Mar 2004 13:52:13 GMT

X-Originating-IP: [124.213.56.11]

X-Originating-Email: [[email protected]]

X-Sender: [email protected]

From: "spammer" <[email protected]>

To: [email protected]………

Posta elektronikoa bidali duenordenagailuaren IP helbidea6

Page 22: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

22

2. adibidea:

Behin spammer-aren Interneteko zerbitzu-hornitzailearen17

helbidea jakin ondoren, bidea zabalik daukagu spammer-arenekintzak salatzeko bere hornitzaileak ez diezagun gehiagoharen mezurik bidali.

Horretarako kexa-gutun bat idatzi behar dugu posta helbidehonetara: abuse@[“Received”-en izena edo IP6-a] edo honetara:postmaster@[“Received”-en izena edo IP6-a].

Jarri ditugun adibideekin jarraituz, lehenbiziko kasuan gurekexa-gutuna bi helbide hauetakoren batera bidali genezakeen:

[email protected][email protected]

eta bigarren kasuan, berriz, lau helbide hauetakoren batera:

[email protected][email protected][email protected][email protected]

Return-Path: <[email protected]>

Received: from tsmtp3.ldap.isp ([10.20.4.23]) by mb1.terra.es

(terra.es) with ESMTP id HPMHNJ00.57N for <[email protected]>;

Tue, 9 Dec 2003 11:11:43 +0100

Received: from mail.servidor.com ([113.122.32.255]) by tsmtp3.ldap.isp

(terra.es) with ESMTP id HPMHN800.RIO for <[email protected]>;

Tue, 9 Dec 2003 11:11:33 +0100

Received: from dominio.spammer.com ([105.35.112.31]) by mail.servidor.com

(8.11.3/8.11.3/SuSE Linux 8.11.1-0.5) with ESMTP id hB9ABKr11830

for <[email protected]>; Tue, 9 Dec 2003 11:11:20 +0100

Message-ID <[email protected]>

Date: Tue, 09 Dec 2003 11:14:54 +0100

From: "Spammer" <[email protected]>

………… Posta elektronikoa bidali duenordenagailuaren izena

Posta elektronikoa bidali duenordenagailuaren IP helbidea6

Page 23: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Spammer-aren Interneteko zerbitzu-hornitzaileari17 bidalibeharreko kexa-gutuna, berriz, honelako zerbait izan daiteke:

Estimados Srs.

Estoy recibiendo Correo no Solicitado - Spam que, alparecer, proviene de su servidor.

Les ruego por favor tomen las medidas oportunas parasolucionar esto cuanto antes.

Mando copia del correo completo INCLUYENDO LASCABECERAS:

[Kopiatu hemen zabor-mezua osorik, goiburu etaguzti]

Atentamente,

[ Sinadura ]

Gomendio gehiago ikusteko, irakurri Gidaliburu honetako13. Atala: “Spam-aren aurkako beste alternatiba batzuk”.

23

Page 24: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Spam-en aurkako iragazkiak

Eskatu gabeko postarik ez hartzeko beste modu bat da sartzendiren mezu guztiak iragaztea eta spam itxura daukaten guztiekinbi operazio hauetakoren bat egiteko agintzea:

- Karpeta2 berezi batera bidali- Ezabatu

Bi bide horietatik lehenbizikoa da egokiena, aukera ematendigulako ordenagailuak errorez spam bezala etiketatu dituenmezu onak berreskuratzeko.

Iragazketa hau bi modutan egin daiteke:

• Posta elektronikoko bezeroen iragazteko arauak:posta elektronikoko bezero4 (posta elektronikoakudeatzeko Outlook bezalako programa15) hedatuenetakoasko prestatuta daude jasotzen duten posta iragazi etakategoria ezberdinetan sailkatzeko, eta era horretan mezuonak eta zabor-mezuak elkarrengandik bereizteko.Iragazketa horren barruan bi teknika bereizten dira:

- Igorleak blokeatu: sekula zabor-mezu bat jasotzenb a d u g u h e l b i d e b a t e t i k , a d i b i d e [email protected] helbidetik, helbide horiiragazkian sartuko dugu eta aurrerantzean ez dugujasoko postontzian batere mezurik helbide horretatik.Horrela, apurka-apurka spammer-en “zerrenda beltz”bat osatuz joango gara. Zoritxarrez, metodo honek ezgaitu babesten ezagutzen ez ditugun helbideetatik eta,hortaz, praktikan ez digu askorik laguntzen.

8Zabor-posta. Nola eragotzi

24

Page 25: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

- Edukiak blokeatu: Horretarako iragazkiak sor daitezke,spam-tzat jo ditzaten euren gaian esaldi susmagarriakdituzten mezuak edo hitz jakin batzuk ageri dituztenak(esaterako “dirua”, “aberastu”, “sex” edo harridura-marka parrasta bat, zabor-mezuen ezaugarri tipikoa).Metodo hau aukeratu ezkero etengabe eguneratu behardira definitutako iragazkiak, etengabe sortzen ari direnspam mota berriei erantzuteko.

• Iragazketa programa15 espezifikoak: Badira, gainera,programa espezifikoak (eta eraginkorragoak) eskatugabeko mezurik ez hartzeko. Programa hauek bitartekarilana egiten dute zerbitzariaren2 0 eta postaelektronikoko bezeroaren4 artean eta jasotzen denposta guztia iragazten dute definitzen zaizkien arauenarabera.

Programa15 espezifiko hauetako batzuk gauza dira,erabiltzaileak spam gisa definitutako ezaugarrietatikabiatuta eta metodo probabilistikoak erabilita, automatikokiikasteko zein mezu diren spam eta zein ez. Behin sistemarimezuak ezagutzen irakatsi ondoren, sistema gauza izangoda spam mezuak detektatzeko %90etik gorakodoitasunarekin. Mota horretako programa ugarien arteanondokoak aipatuko ditugu (denak daude ingelesez, bainabatzuek gaztelerazko dokumentazioa ere badaukate):

25

Page 26: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

1Programaren instrukzioak gazteleraz hemen:http://www.laneta.apc.org/soporte/mailwash/

2Programaren instrukzioak gazteleraz hemen:http://zipi.fi.upm.es/~h000257/k9indice.htm

Zabor-posta. Nola eragotzi

26

- Windowserako (doakoak bakarrik): MailWasher1, K9AntiSpam2, Email Control.

- Linuxerako (doakoak bakarrik): MailScanner, ActiveSpam Killer, SpamAssasin.

- Mac-erako (sharewareak21): Spamnix, Spamfire.

Halere, iragazketa teknikek ere -batez ere arau espezifikoetanoinarritutakoek- badituzte euren arazoak: batetik, spam-arenaurkako teknikak ez dira gauza eskatu gabeko posta elektronikoguztia iragazteko eta, bestetik, batzuetan posta ona ereezabatzen dute spam-en aurkako iragazkiak gaizkierabiltzeagatik. Iragazitako mezuak erabiltzailearen spamkarpetetan2 gordetzen dira, baina erabiltzaileak oso gutxitankontsultatzen ditu karpeta horiek. Halere, eta nahiz eta guztiramezu on gutxi ezabatzen diren spam-en aurkako programak15

gaizki erabiltzeagatik, jakitun egon behar dugu arrisku horihor dagoela beti.

Page 27: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Spam-arene t o r k i z u n a

3. KAPITULUA

Page 28: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

28

Spam mota berriak

Interneteko11 erabiltzaileak babesteko zenbait herrialdetanneurri batzuk hartu badira ere, egungo legeriak oraindik ezditu osoki babesten erabiltzaileen eskubideak. Erabiltzaileakgero eta zabor-posta gehiago hartzen ari dira eta denborarekinjoera hori okerrera baino ez doa.

Gainera, posta elektronikoa zabor-mezuz itota utzi ondorenspammer-ak beste komunikazio sistema batzuetara igarotzenari dira, beste merkatu-nitxo batzuetara iritsi beharrez. Hala,spam-aren izurria gaur egun telefono mugikorretara edoistanteko mezularitzako programetara15 zabaltzen hasi da.

9Zabor-posta. Nola eragotzi

Page 29: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

29

Istanteko mezularitza

ICQ, MSN Messenger, YahooMessenger edo AOL bezalakoistanteko mezularitzako programen15 bitartez jasotzen denspam mota honi spim deitzen zaio. Deitura hori bi hitzenkonbinaziotik heldu da: “sp” (“spam” hitzaren lehen bi letrak)gehi “im” (istanteko mezularitzaren ingelesezko izenarenhasierako letrak). Spim-a spam-a baino gogaikarriagoa da,mezuak automatikoki zabaltzen direlako erabiltzaileakonektatuta dagoenean eta ez dagoelako modu errazikmezuok ez ikusteko.

Formatuari dagokionez, mezuen egiturak bereizten dituelkarrengandik spim-a eta spam-a: spam-mezu batekargazkiak, web24 guneetarako loturak eta testuak izan ditzake,baina spim-ek normalean testu lerro bat eta Web24 orribaterako lotura bat baino ez du izaten.

Segurtasun enpresen gomendioa, spim gutxiago hartzekoez bada ere bederen birus22 eta eraso informatikoen arriskuagutxitzeko: ez egin klik mezu horiek dituzten loturetan!

10

Page 30: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

30

Telefonia mugikorra

Telefonia mugikorraren arloan testu-mezu laburren (SMS)bitartez bidalitako spam-ak bolumen kezkagarria hartzen aridira Asian, non erabiltzaileek bataz beste 10 mezu bidaltzendituzten egunean. Eta nahiz eta spam-a zabaltzeko bide horigarestiagoa izan (garestiagoa baita mezu bat telefono mugikorbatera bidaltzea), spam mota hau beste guztiak bainoazkarrago eta indartsuago hazten ari da komunikaziomugikorrak nagusi diren herrialdeetan.

11Zabor-posta. Nola eragotzi

Page 31: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Gehiagojakiteko

4. KAPITULUA

Page 32: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

32

Gehiago jakin nahi duzu spam-ari buruz?

12.1. Spam hitzaren jatorria

Eskatu gabeko publizitate-mezu zaparradak posta elektronikozbidaltzeko ekintza izendatzeko erabiltzen den “spam” hitzingelesak jatorri xelebrea du. Estatu Batuetako Hormel Foodsurdaitegi enpresak latako okela bat merkaturatu zuen 1937anHormel’s Spiced Ham izenarekin. Hain arrakasta handia izanzuen produktuak non denborarekin marka generiko bat bihurtuzen, eta hain ezaguna egin zen non ekoizleak berak izenamoztu baitzion eta lau letratara laburtu: SPAM.

II. Mundu Gerran SPAM-a soldadu errusiar eta britainiarrenoinarrizko janari bihurtu zen eta 1957an mundu guztiankomertzializatu zen. Gero, 60ko hamarkadan are ezagunagoaegin zen latari eraztun bat erantsi ziotenean lata-irekitzekorikgabe zabaldu ahal izateko.

Hain zuzen ere orduantxe hasi ziren Monty Python famatuaklatako okelaz trufatzen. “SPAM” hitza tonu guztietanoihukatzen zuten goratik eta apaletik eta ohitura horiInternetera11 pasatu zen modu metaforikoan, Internetekosolas normalak euren ‘oihutxoekin’ eragozten duten mezuelektroniko eskatugabeak izendatzeko. 1969ko sketch famatubatean (Flying Circus), komediante britainiar ahaztezinakbikingo hamikatu batzuen itxuran agertzen ziren, neskatilazoli batzuek zerbitzen zituztela ondoko menua eskainiz:“arrautzak eta hirugiharra; arrautzak, saltxitxak eta hirugiharra;arrautzak eta spam; arrautzak, hirugiharra, saltxitxak eta spam;spam, hirugiharra, saltxitxak eta spam; spam, arrautzak, spam,spam, hirugiharra eta spam; saltxitxak, spam, spam, hirugiharra,spam, tomatea eta spam...”. Eszena bukatzerako bikingo

12

Page 33: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

guztiak batera kantu-orroan hasten dira: "Spam, spam, spam,spam. Spam goxoa! Spam xoragarria! Spam, spa-a-a-a-a-am,spa-a-a-a-a-am, spam. Spam goxoa! Spam goxoa! Spamgoxoa! Spam goxoa! Spam goxoa! Spam, spam, spam, spam".

Abesti hori bezala, spam-a ere fitsik balio ez duen testu batenetengabeko errepika baino ez da. Batzuk uste dute, halere,`spam’ hitza Hego Kaliforniako unibertsitate bateko laborategibat hasi zela erabiltzen adiera horrekin, hain zuzen ere spam-ak SPAM latako okelaren antza duelako honetan:

• Inork ez du sekula nahi izaten, ez eskatzen.

• Inork ez du jaten; bera da bazterrera uzten den lehenbizikogauza zizka-mizkekin hastean.

• Gerta liteke inoiz zapore arrastoren bat ere izatea,norbaitentzat erabilgarri suertatzen den zabor mezuen%1 hori bezala.

Azalpen bi horien artean lehenbizikoa da onartuena eta, esangabe doa, Hormel Foods etxeko ugazabei azkura gehien egitendiena: Minnesotako euren zoko hartan damu ederrik sentibehar dute SPAM hura marka bezala erregistratu ez zutelako!Gaur egun zabalik daukaten Web24 orrian publikoari ez diotebesterik eskatzen ezpada euren latako okelaz ari direneanarren letra larriekin izenda dezatela (SPAM), posta elektronikokospam-etik bereizteko (hau, ondo beharrez, letra txikiekin idatzibehar bailitzateke haien arabera).

12.2. Nola bidaltzen da spam-a?

Zabor-posta bidaltzeko gero eta spammer gehiagok sistemabitartekari garbiak erabiltzen dituzte, hirugarren batzuenzerbitzariak20 erabiliz haien oharkabean. Horrezaz gain,

33

Page 34: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

34

bitxitasun historiko bat ere aprobetxatzen dute euren zabor-mezuak bidaltzeko: Interneteko11 posta sistema gehienekedonori bidaltzen dizkiote mezu elektronikoak, eta ez bakarrikeuren erabiltzaileei.

Beste spammer batzuek Interneteko zerbitzu-hornitzaile17

baten doako edo frogarako sarbide bat eskuratzen dute egunbatzuetarako, milaka mezu bidaltzen dituzte eta gero kontuabertan behera uzten (non eta hornitzaileak jokoari erreparatueta zerbitzua lehenago mozten ez dien). Spam igorle askokhamaika aldiz erabili dute estrategia hau eta, ondorioz,hornitzaileek lanordu pilo bat alferrikaldu behar izaten dutespammer-ek eragiten dituzten triskantzak konpontzen etakontuetako jarduerak zaintzen abusurik gerta ez dadin; horigutxi balitz bezala, hornitzaileak askotan zerrenda beltzetanagertzen dira eta euren posta-bezero errugabe eta legalakposta elektronikorik jaso ezinik geratzen dira hainbat egunetan.

Spammer-ek sarri egiten duten beste gauza bat da Erabiltzaile,Enpresa edo Erakunde baten kontua erabiltzea igorle bezala;delako erabiltzaile, enpresa edo erakunde horrek egun bateanaurkitzen du postontzia gainezka daukala itzulitako milakamezuz eta milaka erabiltzaileren kexekin, suturik berarekinbera izan delakoan spam-a bidaltzen aritu zaiena. Zaparradahori jasan dutenek askotan posta-kontu berri bat zabaldubehar izan dute, horrek dakartzan kalte eta burukominguztiekin.

12.3. Spam motak jatorriaren arabera

• Posta elektronikoz bidalitako spam-a: erabiltzaileindibidualen postontzi partikularretara bidaltzen direnmezu zuzenak. Bidalketa masibo hauek egiteko erabiltzen

Page 35: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

diren helbide elektronikoen zerrendak lortzekoInterneteko11 banaketa zerrendak13 lapurtzen dira, edohelbide elektronikoak bilatzen dira Web24 orrietan edo,soilik, milioika helbide elektroniko dituzten datu baseakerosten dira. Espainian praktika hauek guztiak ilegalakizan arren, Espainiako legeriak ezer gutxi egin dezakehorien aurka spam gehienak jarduera hori legala den besteherrialde batzuetatik iristen dira eta.

• Zerrenden bitartez zabaldutako spam-a: kasu honetanspam-a berri-taldeetara8 eta posta-zerrendetara bidaltzenda eta, beste maila batean, berri-taldeak erabili edobisitatzen dituzten erabiltzaileei. Honelako spam-a egiteko,spammer-a (spam-a egiten duen pertsona) berri-talde edozerrenda batera harpidetzen da edo jadanik harpidetutadagoen norbaiten izena erabiltzen du. Zerrenden bitartezbidaltzen diren spam edo zabor-mezuak berri-taldeak8

irakurtzen dituzten pertsonei zuzentzen zaizkie. Spam-aren ondorioz berri-talde horiek zabor-iragarki eta zabor-mezuz betetzen dira, erabiltzaileak seko gogaitu arte.

35

Page 36: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

36

Spam-aren aurkako beste alternatiba batzuk

Spam-a jasotzeko arriskua gutxitu dezaketen beste alternatibabatzuk aurkeztuko ditugu ondoren. Gogoan izan bedi, haatik,azaltzera goazen teknika hauek aplikatzeko informatikantrebatuagoa izan behar dela eta ingelesez ere jantziagoa,sarean18 dauden tresna gehienak ingelesez daude eta.

a. Zure egiazko helbide elektronikoa publiko egitea bainohobe duzu Interneteko17 zerbitzu-hornitzaile batzuekeskaintzen duten goitizen bat (posta-kontu baten izenalternatiboa) erabiltzea. Goitizen horiek aldagarriak izanbeharko lirateke, spammer-ek ikasten dituztenean berriakerabili ahal izateko.

b. Beste aukera bat da istanteko posta-kontuak erabiltzea(www.mailinator.com), baina kontu hauek ingelesez bainoez dira egoten. Kontu hauek erabiltzeko ez dago zerbitzuanerregistratu beharrik eta nahikoa da helbide elektronikobat ematea lantzean erabiliko dugun erabiltzaile izenarekinbatera (adibidez, [email protected]), kontuansarbidea izateko. Kontu hauek edonork irakur ditzakeInterneteko11 edozein nabigatzailetatik, ez baituteeskatzen ez pasahitzik ez identifikaziorik euretan sartzeko.Horrela jokatu ezkero beti izango dugu eskura posta-kontu baliagarri bat Web24 batean erregistratzeko edoedozein dokumentu jasotzeko, geure helbide elektronikopertsonala inori jakinarazi behar izan gabe. Ondoren,nahikoa izango da Mailinator-era jotzea eta ikustea zermezu iritsi diren aukeratu dugun izenera (arestikoadibidean, `micorreo’). Azkenik, ordu batzuen buruansistemak automatikoki ezabatuko du posta-kontua.

13

Page 37: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

c. Mezu elektronikoak bidaltzerakoan edo berri-taldeetaraidazterakoan gure nortasuna ezkutatzeko beste modubat da posta-errepikagailu anonimoak erabiltzea.Horien bitartez posible dugu mezu elektronikoak bidaltzeagure benetako izena edo helbide elektronikoa agertugabe (paperezko postan gutunak igorlearen izenik gabebidaltzearen pareko zerbait izango litzateke). Mezuaheltzen da baina inork ez daki nork bidali duen, eta ezinda itzuli. Sarean18 posta-errepikagailu anonimo askodaude, eta nahiz eta batzuk aukera ematen duten mezuariigorlearen helbide faltsu bat eransteko, gehienek ez dutebesterik esaten ezpada mezua helbide anonimo batetikbidali dela. Errepikagailu horiek erabiltzeko, eta beti ereaukeratzen den zerbitzuaren arabera, urrats batzuk emanbehar dira aurrena: posta bidaltzeko Web24 formulariobat bete, mezu anonimoak bidaltzeko aplikazio batinstalatu10, eta abar. Halere, mezu elektroniko anonimobat bidaltzeko askotan egiten dena da mezua errepikagailuanonimoaren helbidera bidali eta mezua bidali nahi dugunhelbideari buruzko erreferentzia bat eratxiki mezuarierrepikagailuak eskatutako formatuan (Adibidez: “Request-Remailing-To:[email protected]”).

d. Banaketa-zerrendei13 dagokienez, garrantzitsua dasegurtatzea helbide elektronikoa ez dela bistara agertukozerrenda batera harpidetuta dagoen jende guztiaikusarazteko komandoa bidaltzen denean. Onena dazerrendako arduradunarekin harremanetan jarri etaxehetasun horiek harekin argitzea.

Baldin jadanik zabor-posta hartzen ari bagara, gehiagorik ezhartzeko posible dugu igorleei errore mezu bat bidaltzea,gure helbidea existituko ez balitz bezala, eta simulatzea mezuaposta-zerbitzari20 batek bidaltzen duela. Mezu hori ingelesez

37

Page 38: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

38

idatzi behar da, jarraian esango dugun eran. Halere, taktikahonek ez du ezertarako balioko spam mezuan agertzen denhelbidea faltsua edo lapurtua bada, gehienetan izaten direnbezala. Taktika hau aplikatzeko hara nola konfiguratu daitekeenposta elektronikoko kontu bat (testu lodiaren lekuan jar bitezerabiltzailearen benetako datuak):

Erabiltzailearen informazioaren atalean, “Izena” eremuan, bihauetakoren bat jar daiteke:

Mail Delivery SubsystemMail Administrador

eta helbide elektronikoaren eremuan, honako zerbait:

[email protected]@tudominio.es

Behin kontua konfiguratu ondoren, mezu berri bat sortzenda eta mezuaren Gaia eremuan hauetakoren bat jartzen da:

Returned mail: User unknownMail System Error - Returned MailNondeliverable mail

eta, azkenik, testu hau mezu bezala:

This Message was undeliverable due to the followingreason:

The following destination addresses were unknown(please check the addresses and re-mail the message):

SMTP [email protected]

Please reply to [email protected] if you feelthis message to be in error.

Page 39: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Mezuaren testurako hau ere jarri daiteke:

Your messageTo: [email protected]: El asunto del mensaje de spam que recibisteSent: Fri, 26 Mar 2004 17:52:50 +0200

did not reach the following recipient(s):

[email protected]’ on Fri, 26 Mar 2004 17:46:48+0200The recipient name is not recognizedMSEXCH:IMS:Meridian:MERIDIAN.ES:SERVER 0 (000C05A6)Unknown Recipient

Body:------Transcript of session follows -------<[email protected]>The user's email name is not found.

Hartara, zure mezua hartzen badute seguruenik zerrendatikezabatuko zaituzte, bestela arriskua baitute okerreko helbideraehundaka mezu bidaltzeko eta ondoren ehundaka erantzunjasotzeko errorearen jakinarazpenarekin.

39

Page 40: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

40

Zabor-posta. Nola eragotzi

Gaur egun spam-a Interneteko 1 1 arazohandienetako bat da eta sarearen baliagarritasunamugatzen ari da. Arazoa gero eta handiagoa daeta hasieran posta elektronikoa baino trabatzenez bazuen ere gaur egun beste komunikabidebatzuetara hedatzen ari da.

Spam-ak sortzen ahal dizkigun molestiak ahaliketa gehien gutxitzeko ezinbestekoa dugu neurrihauek hartzea:

• Ahal dela, ez publiko egin norbere helbideelektronikoa, eta sortu helbide alternatibo batWeb gune, berri-talde eta abarretanerregistratzeko.

• Erabili posta-hornitzaileek eskaintzen dituztenspam-aren kontrako zerbitzuak edo instalatusisteman zerbitzu horiek eskaintzen ditueniragazki bat.

• Ez birbidali katea-mezurik.

• Ez erantzun zabor-mezurik eta ez egin klikinongo loturatan. Komeni da, baita ere,aurrebista23 desaktibatuta edukitzea edo,gutxienez, Interneteko irudien deskargaautomatikoa.

• Zure helbide elektronikoa Web guneren batijakinarazi orduko arretaz irakurri gune horrenpribatutasun politika.

Konklusioa

Page 41: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

41

1. Zergatik heltzen zait spam-a?Spam-a bidaltzen dutenen asmo bakarra da iragartzendituzten produktu eta zerbitzuak zuk erostea -etxekoatariko postontzian egunero aurkitzen duzunpublizitatearen helburu bera, alegia. Nola mezuelektronikoak bidaltzea oso merkea den, spam-a bidaltzendutenek milioika mezu bidali ditzakete, nahiz eta azkeneanoso jende gutxik erosiko dituen iragartzen dituztenproduktuak.

2. Nola daukate nire helbide elektronikoa nik sekulaeman ez badiet?Norbaitek zure helbide elektronikoa zein den jakin nahibadu ez dauka zuri zertan galdeturik. Sarean zerbaitegiten duzun bakoitzean -web orri bat mantentzenduzunean, mezuak bidaltzen dituzunean berri-taldeetara8

nahiz Interneteko beste edozein solasgunetara...- lorratzbat uzten duzu eta lorratz horretatik atera dezakete bestebatzuek zure helbidea. Sistema automatizatu pilo batdago helbideak “biltzeko”.

3. Spammer-ek ba al dute modurik jakiteko zabor-mezu bat ireki dudan ala ez?Badute. Zabor-posta askok irudi batzuk izaten dituzte,kode batzuekin identifikatuak: mezua zabaltzen deneanirudia deskargatzen du eta spammer-ari adierazten dioerabiltzaile batek bere mezua irakurri duela. Horieragozteko, desaktibatu posta programan Internetekoirudien deskarga automatikoa.

Maiz egiten diren galderak

Page 42: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

4. Ba al dute elkarrekin zerikusirik spam-ak etabirusek22?Hasieran zabor-mezuek eta mezu birusdunek22 ez zutenelkarrekin zerikusirik. Halere, azken aldian spammer-aketa birusgileak elkarrekin lanean ari dira eta gero etaugariagoak dira kode gaiztoren bat garraiatzen dutenspam mezuak.

Birus22 programatzaileak dirua irabazten dute sortzendituzten birusekin22 makinak kutsatu eta makinok spam-a bidaltzeko plataformak bihurtuz.

5. Ba al dago legerik ni babesteko?Spam-a zein herrialdetatik datorren, herrialde bakoitzeanaraudi bana baitute arlo honetan. Espainian, zabor-postaarautzen duen legea Informazio Gizarteko ZerbitzuetakoLegea (IGZL) da (argitasun gehiago eranskinean).

42

Zabor-posta. Nola eragotzi

Page 43: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

1. Banda-zabaleraKanal edo komunikazio bide batetik aldi berean bidaldaitekeen informazio kopurua. Eskuarki telekomunikaziokohornitzaileen tarifak ezberdinak izaten dira kontratatutakobanda-zabalaren arabera: banda-zabalera zenbat etahandiagoa izan, hainbat garestiagoa izango da eta hainbatazkarrago ibiliko da informazioa Internet eta gureordenagailuaren artean.

2. Karpeta edo direktorioaObjektu zenbait -dokumentuak, programa1 5

exekutagarriak, eta abar- edukitzeko tokiak. Posible dakarpetak lekuz aldatzea, karpeta barruko objektuak bestekarpeta batera eramatea, ezabatzea, eta abar.

3. Txat edo IRCWeb edo programa espezifiko baten bidez Internetendenbora errealean egiten den solasaldia. Tresna horrenbidez solaskide bat baino gehiago aldibereko hizketanjardun daitezke denak batera.

4. Posta elektronikoko bezeroaErabiltzaile batek bere posta elektronikoa kudeatzeko -mezuak jaso eta bidaltzeko, hartutako mezuak jaitsi5 etasailkatzeko, eta abar- erabiltzen duen programa15. Zereginhoriek egiteko posta elektronikoko bezeroa erabiltzailearenposta-zerbitzarira20 konektatu behar da.

5. Behera kargatu / Jaitsi / DownloadSistema bateko -esaterako Interneteko- fitxategiak eskuratueta gure ordenagailura kopiatzea.

Hiztegia

43

Page 44: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

6. IP helbideaInterneten11 erabiltzen den protokoloa16 (InternetProtocol). TCI/IP sareko18 ordenagailu edo gailu batidentifikatzen duen zenbakia. Puntuz banatutako lauzenbakiz osatuta dago eta zenbaki horietako bakoitza 0eta 255 bitartekoa izan daiteke.

7. Disko gogorraOrdenagailu bateko biltegiratze unitate nagusia. Diskogogorrean zernahi datu eta programa biltegiratzen da.

8. Berri-taldea (Usenet)Gai jakin bati buruzko mezutegi publikoa (news groupingelesez). Internet bidezko gai bati buruzko eztabaida-taldea. Erabiltzaileak izenburuak irakurtzen ditu etainteresatzen zaizkion gai, neurri edo egilearenak jaistenditu.

9. HTMLHyper Text Markup Language. Web24 orriak egitekoerabiltzen den hizkuntza. Funtsean, orrialdeko testuareneta beste zenbait elementuren antolaketa definitzekoerabiltzen den etiketa multzoa.

10. InstalatuOrdenagailu batean programa15 bat sartzea eta behardiren operazio guztiak egitea programa horrekordenagailuan ondo lan egin dezan.

11. InternetHizkuntza bera erabiliz komunikatzen diren ordenagailuensare18 globala, “sareen sarea” ere deitua. Mundu guztikomilioika erabiltzaile elkarrekin komunikatzen ditu eta jendekopuru handi bati sarbidea eta informazio kopuru gaitzaeskaintzen dio.

Zabor-posta. Nola eragotzi

44

Page 45: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

45

12. JavaScriptNetscape-k garatutako scriptgintzako lengoaia, webdokumentuak prestatzean Java instrukzioak eranstekoaukera ematen duena. Bestela esanda, Web24 orri batenbarruan arituko diren programa txikiak sortzeko erabiltzenden programazio-lengoaia. Bezeroaren aldekoprogramazio-lengoaia da, nabigatzaileak jasaten duelakoprozesaketaren zama guztia. Gaur eguneko nabigatzailegehienekin bateragarria denez, bezeroaren aldekoprogramazio-lengoaia erabiliena da.

13. Posta-zerrenda / Banaketa-zerrendaSistema antolatu bat, zeinaren bidez mezuak postaelektronikoko helbide multzo batera bidaltzen diren gaijakin bati buruz hitz egiteko. Mezu bat bidaltzen deneanzerrendaren helbidera, zerrendakide guztiei birbidaltzenzaie.

14. Modem (MODulator-DEModulator)Ordenagailutik edo bestelako gailu digital batetik irtetendiren seinale digitalak modulatu eta telefono-lineakonbentzionalak onartzeko moduko seinale analogikobihurtzen dituen eta telefono-lineatik sartzen diren seinaleanalogikoak demodulatu eta ordenagailuak onartzekomoduko seinale digital bihurtzen dituen gailua,ordenagailuaren barruan nahiz kanpoan egon daitekeena.Ordenagailuen eta beste ekipo mota batzuen artekokomunikazioak ahalbidetzen ditu, eta gaur eguneginarazten zaion lana da ordenagailuak telekomunikaziolinea bati konektatzea (telefono-lineari, esaterako)Interneteko11 sarbidea ahalbidetzeko.

15. ProgramaOrdenagailu batek edo haren periferikoak egin behardituzten ekintzak kontrolatzen dituen instrukzio multzoa.

Page 46: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

16. ProtokoloaSare bateko ordenagailuek elkarren arteko informaziotrukadak kontrolatzeko erabiltzen duten arau etakonbentzio multzoa.

17. Interneteko zerbitzu-hornitzailea (Internet ServiceProvider/ISP)Interneterako11 sarbideaz gain, Interneteko beste hainbatzerbitzu -web orriak ostatatu, web guneak prestatzekoaholkularitza eta laguntza, berri-zerbitzaria, mezularitzapribatua, eta abar- eskaintzen dituen enpresa. ISPak abiadurahandiko lineen bidez Internetera konektatuta daude etakuota bat kobratzen diete (hilekoa, seihilekoa edo urtekoa)euren bezeroei Internetera sarbidea izateko eta gainerakozerbitzuak izateko.

18. SareaOrdenagailu multzo bat elkarri konektatuta, dela zuzeneankable bidez, urrunera modem14 bidez edo beste edozeinkomunikazio prozedura bidez. Sareak aukera ematen dieelkarrekin konektatutako ordenagailuei elkarrekinkomunikatzeko, informazioa trukatzeko eta baliabideakpartekatzeko.

19. Lineako zerbitzuak / On-lineko zerbitzuakInternet1 1 bidez eskaintzen diren zerbitzuak,erabiltzailearekin interakzioan daudenak.

20. Posta-zerbitzariaInternetera11 konektatutako ekipo edo zerbitzaria, sarebaten erabiltzaileek elkarri bidaltzen dizkioten mezuakjaso eta banatzeaz arduratzen dena.

Correo Basura. Cómo evitarlo

46

Page 47: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

47

21. SharewareInternetetik dohainik jaitsi5 eta, probaldi bat egiteko,muga batzuekin aldi batez dohainik erabil daitekeenprograma. Probaldia amaitzen denean programa15

erabiltzen jarraitzeko egileari tarifa txiki bat ordaindubehar zaio.

22. Birus informatikoaOrdenagailu eta sistema informatikoetan sar daitezkeenprograma batzuk15, agertzearekin molestiak, kalteak etaguztizko hondamena (konponezina) eragin dezaketenak.

23. AurrebistaPosta elektronikoko bezero4 gehienek eskaintzen dutenfuntzioa, zeinaren bidez posible den mezu elektronikobaten edukia automatikoki ikustea, ireki beharrik izangabe.

24. WebHTML9 hizkuntzaz sortutako eta web toki batean, adibidezzerbitzari batean, biltegiratutako dokumentu multzoa,nabigatzaile batekin ikusi daitekeena. Web orri multzobatek webgune bat osatzen du. Web orri baten barruaneduki multimediak egon daitezke -irudiak, soinuak edobideo zatiak-eta baita ere estekak beste web orribatzuetara.

Page 48: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Eranskina: Araudia

Zabor-postari aurre egiteko ezinbestekoak dira bi gauza:batetik, posta elektronikoko zerbitzu-hornitzaileen laguntzaeta, bestetik, mezu horiek zigortu eta desagerraraziko dituenaraudi egokia. Bi makulu horietatik gure artean bigarrenapipiatuxea dago, ordea, zeren herrialde bakoitzean araudibana baitago indarrean, are Europar Batasunaren barruanere.

Espainian, zabor-posta arautzen duen legea InformazioGizartearen Zerbitzu Legea (IGZL) da. Lege horrek 30.000eurotik 150.000 eurora bitarteko isunekin zigortzen ditu arau-hauste larrienak. Hona hemen IGZLaren zenbait pasarte:

34/2002 LEGEA, uztailaren 11koa, Informazio GizartekoZerbitzuena eta Merkataritza Elektronikoarena.III. TITULUA Bide elektronikozko komunikaziokomertzialak.

19. artikulua.Erregimen juridikoa.

1. Komunikazio komertzialak eta promozioko eskaintzakaraututa egongo dira, Lege honekin ezeze, bakoitzabere araudi propioarekin eta merkataritza eta publizitatearloan indarrean dagoen araudiarekin.

2. Kasu guztietan aplikagarria izango da Datu PertsonalakBabesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaeta bere araudi garatzailea, bereziki datu pertsonalaklortu, interesatuak informatu, eta datu pertsonalekofitxategiak sortu eta mantentzeari dagokionez.

Zabor-posta. Nola eragotzi

48

Page 49: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

20. artikulua.Komunikazio komertzial, promozioko eskaintza etalehiaketei buruz exijitzen den informazioa.

1. Bide elektronikoz egiten diren komunikazio komertzialakargi identifikatu behar dira mezu komertzial bezala etaargi adierazi behar dute zein pertsona fisiko edojuridikoren izenean egiten diren.

Mezuak posta elektronikoz edo antzeko komunikabideelektroniko batez zabaltzen badira, mezuaren hasieran“Publizitatea” hitza agertu behar da.

2. Promozioko eskaintzen kasuan, esaterako deskontuak,sariak edo opariak agintzen dituzten promozioen kasuan,eta lehiaketen edo promozio jokoen kasuan, dagokionbaimena izateaz gain, segurtatu egin beharko da aurrekoartikuluetan esan diren baldintzak eta merkataritzaantolatzen duten arauak betetzen direla, mezuak argiidentifikatu behar dira mezu komertzial bezala, etasarbiderako eta partehartzeko baldintzak argi etagaizkiulerturik ez izateko eran adierazi behar dira.

21. artikulua.Eskatu gabeko komunikazio komertzialik postaelektronikoz edo antzeko komunikabide elektronikozinori bidaltzeko debekua.

1. Debekatuta dago publizitatezko edo promozioko mezuakinori bidaltzea posta elektronikoz edo antzeko bestekomunikabide elektronikoz, baldin hartzaileak aurrezeskatu edo espresuki baimendu ez baditu.

2. Aurreko atalean esandakoa ez da aplikatuko kontratu-loturaren bat dagoenean, baldin zerbitzu-emaileak bidezkilortu baditu hartzailea kontaktatzeko datuak eta baldindatu horiek bakarrik erabiltzen baditu bezero horrekinhasieran kontratatu zituen produktu edo zerbitzuenantzekoak diren bere enpresako produktu edo zerbitzueiburuzko mezu komertzialak bidaltzeko.

49

Page 50: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Nolanahi ere, baldin hartzaileak ez badu nahi bere datuakhelburu komertzialetarako erabiliak izan daitezen,zerbitzu-emaileak aukera eman behar dio uko hori errazeta doan adierazi dezan, bai hartzailearen datuak biltzendituen unean eta baita ere hartzaileari mezu komertzialbat heltzen zaion aldi bakoitzean.

22. artikulua.Mezu komertzialen hartzaileen eskubideak.

1. Hartzaileak edozein momentutan ezeztatu ahal izangodu mezu komertzialak jasotzeko emana duen baimenaeta horretarako aski izango du igorleari bere nahiaadieraztea.

Horretarako, zerbitzu-emaileek prozedura erraz etadoakoak prestatu beharko dituzte zerbitzuen hartzaileekerraz ezezta dezaten emana duketen baimena.

Era berean, zerbitzu-emaileek bide elektronikoz iristekomoduko informazioa eman beharko dute prozedurahoriei buruz.

2. Zerbitzu-emaileek terminal-ekipamenduetan datuakbiltegiratu eta berreskuratzeko gailuak erabiltzendituztenean, argi eta osoki informatuko diete hartzaileeihalakoak erabiltzen ari direla eta zertarako darabiltzaten,eta prozedura erraz eta doako bat eskaini behar dietehartzaileei euren datuen tratamendurako baimena ukadezaten hala egin nahi dutenean.

Aurrekoak ez du eragozten datuak biltegiratzea edoatzitzea komunikazio elektronikozko sare18 bateanbarrena komunikazio bat egiteko, edo komunikazio horiteknikoki bideratzeko edo, hala egiteko premia dagoenneurrian, hartzaileak espresuki eskatutako informaziogizarteko zerbitzu bat eskaintzeko.

Zabor-posta. Nola eragotzi

50

Page 51: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

51

Bibliografia

• Protege tu PCAntonio Ángel Ramos Varón; Carlos Míguez Pérez;Fernando Picouto Ramos. Anaya Multimedia argitaletxea.

• Stopping SpamAlan Schwartz & Simson Garfinkel. O´Reilly argitaletxea.

• Removing the Spam: Email Processing and FilteringGeoff Mulligan. Addison-Wesley Professional argitaletxea.

Page 52: GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA Zabor-posta

Zabor-posta. Nola eragotzi

52

Helbide interesgarriak

http://sanet.unizar.esSpam-aren behatokia.

http://www.iec.csic.es/criptonomicon/spam/Spam-ari buruzko informazio orokorra.

http://www.seguridadenlared.org/es/correo.phpPosta elektronikoari eta mezu elektronikoen goiburu sistemariburuzko informazioa. Posta elektronikoko bezero4 bateniragazkiak nola konfiguratu ere azaltzen du.

http://www.aui.es/contraelspam/Interneteko11 Erabiltzaileen Elkartearen (IEE) orria. Informaziougari spam-az eta spam-a saihesteko metodoez.

http://www.geocities.com/SiliconValley/Way/4302/spam.htmlInformazioa spam-ari buruz eta gaur egun merkatuan daudenspam-aren aurkako programei15 buruz.

http://www.rompecadenas.com.arSpam-ari buruzko informazio orokorra. Gai horri buruzkoartikulu bilduma bat dauka.

http://www.alerta-antivirus.red.es/utiles/ver.php?tema=UBirus eta Informatikako Segurtasunari buruzko Goiz-AlertakoZentroaren orria. Espainiako Zientzia eta TeknologiaMinisterioaren menpeko “red.es” Ente Publikoaren jabetza.