16
GIPUZKOAKO HITZA HITZA Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak eta herritarren laguntza uztartu nahi ditu Etxean Bizi egitasmoak b Etxean artatuak izan nahi duten adinekoentzako proiektu pilotuak egiten ari dira b 2-3 Denon artean osatu beharreko puzzlea Arraun erronka Orioko 40 urte inguruko 32 emakumek Bilbora joan-etorria egingo dute uztailean 8 Elkarrizketa Tere Irastortza idazle eta irakaslearekin hizketan, bere ibilbide oparoari buruz 4 Ostirala 2018ko martxoaren 30a IX. urtea 346. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

  • Upload
    haanh

  • View
    216

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

GIPUZKOAKOHITZA

HITZA

Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak eta herritarren laguntza uztartu nahi ditu Etxean Biziegitasmoak b Etxean artatuak izan nahi duten adinekoentzako proiektu pilotuak egiten ari dira b 2-3

Denon arteanosatu beharreko

puzzlea

Arraun erronka Orioko 40 urteinguruko 32 emakumek Bilbora

joan-etorria egingo dute uztailean

8Elkarrizketa Tere Irastortzaidazle eta irakaslearekin

hizketan, bere ibilbide oparoari buruz

4Ostirala

2018ko martxoaren 30aIX. urtea346. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Eider Goenaga Lizaso Elgoibar

Fulgenciak 100 urte

beteko ditu aben-

duan, eta argi du

zer nahi duen.

«Etxean bezala

inon ere ez». Pa-

satu omen ditu denboraldi batzuk

besteen etxean bizitzen, baina

inon ez da sentitu etxean bezala:

«Ez naute ondo artatu». Elgoiba-

rren Etxean Bizi egitasmoaren

proiektu pilotuan parte hartuko

duten 50 pertsonetako bat da Ful-

gencia. 25 lagunek esperimenta-

zio taldea osatuko dute, eta esku-

hartze plan pertsonalizatu bat

egingo zaie; beste 25 lagunek

kontrol taldea osatuko dute, eta

orain arte jasotzen zituzten zerbi-

tzu berberekin jarraituko dute

horiek. Urtebete barru, bi taldeen

arteko alderaketa egingo dute, es-

perimentazio taldekoen kasuan

bizi kalitatea hobetu den, zenbat

hobetu den eta zertan hobetu den

neurtzeko.

Joan den ostiralean aurkeztu

zuten Gipuzkoako Foru Aldun-

diak martxan jarri eta Matia fun-

dazioak gidatu eta kudeatuko

duen Etxean Bizi egitasmoa, El-

goibarren. 120 lagun inguru el-

kartu ziren, gehienak adinekoak

eta haien zaintzaileak. Egitasmo-

an, aldundia eta Matia fundazioa

ez ezik, Osakidetza eta udaletako

gizarte zerbitzuak dira pisu

gehien dutenak, baina baita he-

rritarrak ere. «Komunitatean

erantzun nahi diegu gure adine-

koek dituzten beharrei», adierazi

du Maite Peñak, foru aldundiko

Gizarteko Politiketarako diputa-

tuak. Pasaian eta Errenterian ere

egingo dituzte proiektu pilotuak.

Guztira, 100 lagun egongo dira es-

perimentazio taldean, eta beste

100 kontrol taldean. Elgoibar da

hiru herrietan aurreratuen dago-

ena.

Urtarrilean hasi zuten lehenen-

go fasea, eta apirilaren 9an ekingo

diote bigarrenari. Matia Funda-

zioak ezarritako metodologia eta

irizpideekin, 50 lagun hautatzea

eta haien beharrak identifikatu

eta diagnostiko bat egitea izan da

orain arteko lana. «Aukeratutako

50 pertsona horiek ezaugarri ba-

tzuk bete behar zituzten. Batetik,

2. menpekotasun maila onartua

izatea, eta, bestetik, zentro batera

joateko eskaerarik egina ez iza-

tea», azaldu du Idoia Uribarri Or-

bea Elgoibarko Udaleko gizarte

langileak. Bikoteak osatu zituzten

gero, ezaugarri parekoak izan be-

har dituztelako esperimentazio

taldeko eta kontrol taldeko kide-

ek. «Demagun esperimentazio-

rako aukeratu den pertsona baka-

rrik bizi den emakumezkoa dela,

mugikortasun arazoak dituena

eta hainbat ordu eguneko zentro

batean egiten dituena. Bueno, ba-

da, hemendik urtebetera benetan

diferentzia ikusi nahi bada, kon-

trol taldean ezaugarri horiek di-

tuen beste emakume bat behar

da».

SukalderainoEskertuta dago Uribarri jo dituz-

ten ateak parez pare zabaldu diz-

kietelako. «Sukalderaino sartzen

utzi digute». Karmen da sukalde-

an elkarrizketatu zutenetako bat,

eta hark ere oso argi utzi du etxean

jarraitu nahi duela. «Etxean ho-

beto bizi gara, norberak nahi due-

na egiten duelako, nahi duenean

irten, nahi duenean jan... Baina

egia da, norbera gelditzen denean

hainbat gauza egin ezin dituela...

bajatu egiten zara». 75 urte ditu

Karmenek, 2. mendekotasun

maila du onartua, eta Etxean Bizi

programan sartu da.

Onartuta dauzkaten laguntzak,

zaintzak eta abar bere horretan

Menpekotasuna duten adinekoei etxetik atera gabe zaintza integral bat emate aldera, Etxean Biziegitasmoa jarri nahi du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Proiektu pilotua egiten ari diraElgoibarren, Pasaian eta Errenterian. Administrazioa ez ezik, komunitatea inplikatu nahi dute.

Adinekoek, etxean nahiago

Joan den ostiralean, Elgoibarko Musika Eskolan aurkeztu zuten Etxean Bizi egitasmoa. 120 lagun inguru elkartu ziren, gehienak adinekoak eta zaintzaileak. BARREN

Kontuan izan behardugu zaintzaileak ereadinean aurreradoazela, 65 urtetikgorakoak direla asko»Idoia Uribarri OrbeaElgoibarko Udaleko gizarte langilea

«Gero eta adinekogehiago dago; denokgauza txikiak eginezgero, beraiek erosoagobizi ahalko dira»Amagoia Ruiz de GaunaElgoibarko Udaleko gizarte langilea

‘‘

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a2 b Astekoa

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

geldituko zaizkie Etxean Bizi pro-graman sartzen direnei; baina,horien osagarri, plan pertsonali-zatu bat egingo diete Matiak etagizarte langileek elkarlanean.«Lan hau egiteko gizarte lagun-tzaren erroetara joan garela esandezakegu, zuzeneko kontaktura.Beti saiatzen gara, baina egunero-ko erritmoak eta lan kargak ez du-te ahalbidetzen pertsonen beha-rretan nahi bezainbat sakon-tzea», dio Uribarrik.Horixe egin dute kasu honetan,

etxeetara joan eta menpekoekineta zaintzaileekin hitz egin. «Bisi-tetan aztertu dugu beraien bizihistoria, beraien osasun egoera,bizi egoera, etxebizitzaren egoera,laguntzaileena, zein laguntza tek-niko dituzten, zer nahiko luketen,eta nola nahiko luketen, zerga-tik... Euren tokian jarri gara, nolasentitzen diren ikusi, eta beharhoriek jaso». Interes hori eta elka-rrizketa pausatu bat izatea askoeskertu dutela dio Uribarrik.

Gauza txikiak, pauso handiaDena den, gizarte langileak azal-du du orain datorrela proiektua-ren zatirik garrantzitsuena.«Orain hasiko gara haiek esanda-ko guztia aztertzen; hau eskatudigute, bada, ea zer egin dezake-gun, bai erakundeen ikuspegitik,baina baita komunitatearen ikus-pegitik ere». Administrazioakzein osasun arloak egin dezakete-

na bideratzen lagunduko dieteprograman sartzen direnei, bainahori baino gehiago ere bada.Elkarrizketetan jaso dituzten

eskaera asko «gauza txikiak» di-rela argitu du Uribarrik, «bainahandiak dira beraientzat». Zen-bait adibide jarri ditu: «Demagunemakume bat oso apaina izan delabeti, baina adinarekin zailtasunakditu ilea egiteko eta makillatzeko.Nahikoa da ile apaintzaile batekinhitz egitea, noizean behin harenetxera joan dadin. Edo ezin dituelaerosketetako poltsak etxera igo.Ziur gaude etxepeko dendari txi-kiren bat prest egongo dela enkar-guak etxera igotzeko. Horrelakogestio txikiak nahikoa izan dai-tezke pertsona horri bizimoduerosoago bat errazteko». Administrazioek eskaintzen di-

tuzten zerbitzuei ere erreparatu-ko diete, eta horiek bideratzen la-gundu. «Adibidez, pertsona ba-tek maiztasun batekin joan behardu osasun etxera, baina asko kos-tatzen zaio hara joatea. Bueno, ba-da, erizaina etxera joateko eskae-ra egingo dugu. Zerbitzu horiegon badago, baina adineko asko-ri kosta egiten zaie eskatzea». Adinekoen kopurua etengabe

hazten ari dela dio Uribarrik. «Etahorri gizarte moduan erantzunbehar diogula ulertu behar dugudenok. Erakundeetatik hasita, ja-kina, baina gizarte osoa inplika-tuz: bizilagunak, auzoko denda-

riak, herriko elkarteak...». Ama-goia Ruiz de Gauna Elgoibarko gi-zarte zerbitzuen arduradunak ereideia horretan jarri du azpimarra:«Gauza guztiak ezin dira admi-nistraziotik konpondu, gauza ba-tzuk ez baitaude haren esku, he-rritarren esku baizik. Kontzienteizan behar dugu gero eta adinekojende gehiago daukagula gure ar-tean, eta denok gauza txikiakeginda beraiek erosoago bizi ahalizango direla etxetik atera gabe». Etxeetan egindako elkarrizke-

tetan ondorio garbi bat atera duteMatiak eta Elgoibarko gizarte la-guntzaileek: ez daude bi pertsonabehar berberekin. Horregatikegingo dituzte esku-hartze planindibidualizatuak. Plan horiekdefinitzeko fasean sartuko dira

orain Elgoibarren —Pasaian etaErrenterian lehen fasean daude—.«Orain ikusiko dugu noraino helgaitezkeen, eta komunitatea no-raino inplika dezakegun».

Zaintzailea ere baiMenpekoaren beharrei ez ezik,zaintzailearen beharrei ere erre-paratu nahi diete. «Zaintzaileakoso garrantzitsuak dira; nola zain-tzen ditugu?», galdetu du Peñak.«Gainera, kontuan izan behardugu zaintzaile horietako askoadinean aurrera doazela, 65 urte-tik gorakoak direla asko», gehitudu Uribarrik. Antonio (70 urte) etaIsabel (77 urte) dira horren adibi-de, biak ere proiektu pilotu hone-tako partaideak. 95 urte ditu Antonioren amak

eta hura zaintzen du; hala azaldudu nolakoa den bere egun bat:«Goizean ama esnatu eta dutxatuegiten dugu, gosaria prestatu etaabar... Gero, enkarguak egiteraateratzen naiz, eta bueltan amaprestatzen dugu kalera ateratze-ko. Komeni zaio paseotxo batematea, bestela hankak... Gero,bazkaltzera, siesta txiki bat egineta zaharren egoitzara joatea gus-tatzen zaio; kartetan ibiltzea.

20:00etan joaten natzaio bila».Afaldu eta oheratu bitartean ego-ten da Antonio amarekin; erreti-ratua egon arren, eguna betetzendio amaren zaintzak. Isabelek Gabriel senarra zain-

tzen ematen du eguna —84 urte di-tu—. «Kanpoko neska etortzenden bi ordu horiek kenduta, besteordu guztietan berekin egotennaiz ni, beti. Bera ondo baldin ba-dago, ni ere gustura. Ni zer moduznagoen? Bada, nik dena jasatendut; zer egin behar dut, nire sena-rra da-eta? Gauza bera egiten iku-si nuen nire ama ere. Hark gura-soak zaindu zituen lehenik, eta ni-re aita gero. Nik nola ez dut egingohori senarrarekin?». Plan pertso-nalizatu integralak lantzeko ga-raian, menpekoak bezala menpe-koen zaintzaileak ere elkarrizke-tatu dituzte, haien beharrak eredetektatu eta ahal den neurrian«karga arintzeko» helburuz. Ildo horretan, Maite Santxo

Matia fundazioko ordezkariakhelburu argi bat jarri dio EtxeanBizi egitasmoari. «Ezin duguonartu, eta erakundeen zein he-rritarren ardura da hori, zaintzai-leak zaintzeagatik gaixotzea».

Menpekotasuna atzeratu«Proiektu txikia, baina berritzai-lea. Esperimentala, baina itxaro-pen handia ematen diguna. Ziurgaude emaitzak emango ditue-la», azaldu die Peñak aurkezpe-nean bildutakoei. Lortuko denhelburuetako bat «menpekota-suna atzeratzea» dela nabarmen-du du: «Biztanleria zahartzen arida, urteak gainera erortzen zaiz-kigu azkar batean, eta hori ezin dasaihestu. Adinari ezin zaio galga-rik jarri, baina menpekotasunaribai. Etxetik atera gabe laguntza ja-sotzerik baldin badago, menpe-kotasuna atzeratu egiten da».Adinekoen zaintzan sartzen di-

ren eragile guztien koordinazioanemango den pausoa «jauzi kuali-tatibo» gisa ikusten du Peñak:«Gipuzkoan baliabide pila batdugu: etxeko laguntza, egunekozentroak, prestazioak, laguntzateknikoak... Horiek koordinatuegin behar dira, eta pauso bateman nahi dugu aurrera. Ez dugunahi pertsona bat Idoiarengana[Uribarri] joatea, Idoiak jaso ditza-keen laguntzen zerrenda ematea,adinekoak dagozkion laguntzakeskatzea, eta kito. Harago joannahi dugu; gure helburua da Idoiapertsona horren etxera joatea,zein behar dituzten entzutea, ba-lorazio integral bat egitea, eta be-har horiei erantzuten saiatzea.Hor dago jauzi kualitatiboa, de-nak dantzan jartzea, arreta inte-gral bat emateko».

%2065 URTETIK GORAKOAK

Gipuzkoako biztanleen %20

inguru dira 65 urtetik gorako-

ak. Eustatek emandako da-

tuen arabera, 153.900 ziren

2017an.

%80k etxean zahartu nahi

dute.65 urtetik gorakoen

%80k etxean zahartzeko eta

etxean artatuak izateko bo-

rondatea agertu dute. Ez dute

egoitza batean sartzea aurrei-

kusten.

50.00080 URTETIK GORAKO

BIZTANLEAK

2000tik 2018ra bikoiztu egin

da 80 urtetik gorakoen kopu-

rua; 50.000 baino gehiago

dira. Aurreikuspenen arabera,

2026an 8.000 gehiago izango

lirateke; eta 2031n, 18.000

gehiago.

Bakarrik bizi diraadinekoenlaurdenak

Matia Fundazioak emandakodatuen arabera, bakarrik bizidira 65 urtetik gorako pertso-nen %25. Aldaketa handia arida izaten arlo horretan; bede-ratzi puntu egin du gora az-ken hogei urteotan. Bestalde,1993an, adineko pertsonen%15 seme-alaben etxera joa-ten ziren bizitzera, behin ba-karrik moldatzeko arazoakhasten zirenean. 25 urte geroago, %1,8 bainoez dira seme-alaben etxeramugitzen direnak.

%80BAKARRIK BIZI DIRENEN

ARTEAN, EMAKUMEAK

Bakarrik bizi diren pertsonei

argazki bat ateraz gero, ema-

kumea azalduko da argazki

gehienetan, %80 baitira an-

drazkoak. Horren arrazoietako

bat da emakumeen bizi itxaro-

pena handiagoa dela gizonez-

koena baino.

Zaintzailea ere, emakumea.

Adinekoen zaintzailea, etxe-

koa zein kanpokoa izan, ema-

kumea izaten da normalki.

Matia Fundazioaren arabera,

gero eta gizon gehiago ari-

tzen dira lan horretan, baina

oso apurka ari da aldatzen.

Adinekoak zaintzeko kontra-

tatzen direnak ere emaku-

mezkoak dira; gehienetan,

atzerritarrak.

Biztanleria zahartzen arida, eta adinari ezin zaiogalgarik jarri, bainamenpekotasunari bai,atzeratu daiteke»Maite PeñaGizarte Politiketarako diputatua

«Ezin dugu onartu ez erakundeek eta ezherritarrek, zaintzaileakzaintzeagatikgaixotzea»Maite SanchoMatia fundazioa

‘‘

Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a4 b Elkarrizketa

Arkaitz Apalategi Zaldibia

Letren munduak bizi du Tere Iras-tortza (Zaldibia, 1961). Gaztetakojakin-minak bultzatuta gerturatuzen liburuetara, eta, harrezkero,horien artean bizi izan da, baiidazle eta baita irakasle lanetanere. «Adin onean» dagoela adie-razi du, urteek gauzei «besteikuspegi batetik»begiratzeko au-kera ematen dutelako. Urte asko-an poesia idatzi eta gero, «euskalemakume idazle eta irakurle ba-ten gogoetak» besapean hartutairitsi da hitzordura.Irakaslea ala idazlea, zer izan zen

lehenago?

Idazten oso gazterik hasi nintzen;uste dut 11-12 urterekin-edo jabe-tu nintzela idaztea gustatzen zi-tzaidala. Baina, garai hartan, Zal-dibiako eskolan ez zegoen liburu-rik, eta ez zen erakusten idazten.Banuen lehengusu bat, ni bainohamar bat urte zaharragoa, etaharen liburuekin elikatzen nin-tzen. Bibliobus izeneko ekimenbat ere izan zen gero; liburutegiibiltari bat zen, herrietara etor-tzen zen, eta niretzat egundokodeskubrimendua izan zen hura.Helduen liburuak ziren, baina ze-goenari heltzen genion guk. Libu-ru guztiak irakurri nituen, eta en-tziklopediak bakarrik gelditzenziren jada; gogoan dut asko iraku-rri nuela Txinari buruz. Politikariburuzkoak ere irakurri nituen,nahiz eta dena ulertu ez. Alberti-ren poema liburu bat lortu nuenbehin, itsasoaren ingurukoa, etaizugarri gustatu zitzaidan.Jakin-min edo gose hori baze-

nuen ordurako, beraz.

Bai, eta ez zegoen zerekin ase! Ka-te bakarra zuen telebistak, eta Fe-lix Rodriguez de la Fuente edo ho-rrelakoren bat ikusten genuengure interesekoen artean, baina

ez zegoen jakin-min hori asetzekogauza handirik. Gaztelaniazkoaizan zen gure irakaskuntza guztia.Zaldibian sortu berria zen ikasto-la, baina gu baino ume gazteagoe-kin. Ikusten genuen ume haiek ezzirela beldurrez joaten ikastolara;kantatu eta beste hainbat gauzaegiten zituzten.Garai hartan, txistua ikasten

hastea beste deskubrimenduhandi bat izan zen niretzat; euskalmunduan sartzeko bidea izanzen. Salbador Etxeberria eta Sal-bador Garmendia zaldibiarrak zi-ren irakasleak; haiek izan zirengure leiho. Segura Irratian ere ba-zen euskal musikari buruzko saiobat, eta kantuen hitzak koaderno-

an apuntatzen aritzen ginen. Eus-kal munduan sartzeko eta euskalkontzientzia hartzeko bidea izanzen hori.Beste garai bat zen hura, ezta?

Garai hartan dena egiteko zegoelaesan liteke. Txistua, adibidez, do-an ikasi genuen, eta jo eta irakatsiere hala egin genuen gero. Belau-naldien arteko harreman handiazegoen orduan, eta, alde horreta-tik, oso garai aberatsa izan zen.Beti pentsatu izan dut herri txikie-tako kultur mugimenduan trans-misio bat zegoela, eta, alde horre-tatik, emozio handikoak dira gaz-tetako oroitzapenak. Eskola itxi

batean eta irakasle gogorrekin he-zi gintuzten, eskola nazionaletan,eta guretzat beste mundualdi batzabaldu zen institutura iristerako.Nire iritziz, irakaskuntza guztia

ez da ikasgeletan gertatzen. Eta,alde horretatik, pixka bat autodi-dakta izan naiz ni ere. Garai har-tan liburuena zen ikasteko bidebakarra, eta irratia, kultur talde-ak... zeuden gero. Gaur egun, ja-kintzat ematen da mundu hori,eta ez da bilatzen; horregatik arida galtzen. Guretzat behar batizan zen euskarara jotzea, erakus-ten ziguten guztiak ez zuelako ze-rikusirik Euskal Herriarekin etabizi genuen munduarekin. Bide beretik jo zenuen ikaske-

tak aukeratzean ere, ez-

ta?

Idaztea gustatzen zitzai-dan niri, eta pentsatzennuen kazetaritza zelaidaztetik gertuen zegoe-na. Gaztaro osoa pasatunuen kazetari izan beharnuela pentsatuz. Behinbatek esan zidan arte:«Hainbeste kazetariegonda, zenbat egunkaridaude, ba?». Filologiariburuz hitz egin zidan

maisu batek. Literaturaz hainbes-te zekien, nik ere hori ikasi nahiizan nuen. Aurrena, Donostianegin nituen ikasketak; eta, gero,Gasteizen. Han ezagutu nuen ni-retzat oso garrantzitsua izan zenirakasle bat: Txillardegi. Irakasleon asko izan genuen, baina huraberezia zen niretzat.Ikasle taldeak egiten genituen

Donostian nenbilela, eta hala sor-tu zen Susa. Gasteizera joan gine-nean, berriz, beste taldetxo bategin genuen han, Kandela izene-koa. Elkarren idazlanak irakurrieta zuzentzen genituen. Filologiahispanikoa ere ikasi nuen gero,

hizkuntzei buruzko guztia gusta-tzen zitzaidalako. Garai hartanhasi nintzen Bergaran lanean,UNEDeko euskarazko departa-menduan. Oso jende interesga-rria ezagutu nuen han ere.Orduan izan al zenuen lehen ha-

rremana irakaskuntzarekin?

Irakasle moduan, txistua erakus-tea izan zen lehen lana; klase par-tikularrak ere ematen nituenudan. Hiru hilabetez egon nintzenDonostiako Larramendi ikaste-txean, eta gero sortu zen UNEDe-ko euskarazko departamendukoplaza. Oso jende emankorra zen,eta hamahiru urte eder igaro ni-tuen han. Irakasgaiak geuk asma-tzeko askatasuna geneukan; arte-an, ez zeuden orain bezain forma-tuta unibertsitate ikasketak eta.Asko ikasi nuen han. Irakasleakberea egiteko askatasuna duenheinean, oso lan emankorra dairakaskuntza. Norberak ikastekomodu bat da, baina baita norbera-ren ustezko jakituriaren prakti-kotasuna eta eraginkortasuna az-tertzeko aukera ere. Nola iritsi zinen Beasaingo ikas-

tolara?

Bi urteko umea nuen orduan, etagogoan dut uztail batean esan zi-datela: «Ikastola berri bat egin be-har dugu irailerako». Baiezkoaeman nuen. Gorabehera askokoa,baina oso esperientzia aberatsaeta ederra izan zen; geure seme-alabentzat zer irakaskuntza siste-ma nahi genuen aukera geneza-keen, eta gurea bezalako herrionurarako kooperatiba izan zite-keen. Uste dut gureak izan behardutela baliabide guztiek, eta gureherrian ezin garela alokairuan bi-zi, badaezpada ere. Geure erakun-deak gauzatuz bizi behar dugu,eta horietako bat da Ikastolen El-kartea. Hogei urte daramatzatbertan lanean.

Idazle eta irakasle lanak uztar-

tzen dituzu idazle eskolan.

Duela hamabost urte sortu ge-nuen eskola, eta, harrezkero, la-runbatero eman ditut klaseak;oso lan ederra da. Jende helduada, ikasteko gogoa duena. Ikaske-tak bukatuta, sortu egin nahi du-te. Asko ikasten da irakatsiz.Lehen zeure kasa egin zenuen

bidea beste batzuei errazteko

modua al da idazle eskola?

Askotan galdetzen didate: «Idaz-ten irakats al liteke?». Bai, noski.Bertsolariek ere badituzte esko-lak, eta entrenatu egiten dira; mu-sika orkestra batean ere zuzenda-ria dute, eta entseguak egiten di-tuzte; eliteko kirolariak izanarren, entrenatzailea dute futbo-lariek... Besteek bezala, trebakun-tza eta diziplina behar dugu gukere. Nahikoa autonomoa da gureidazle eskola; idazleak gara ira-kasle guztiak, eta idazten irakas-ten dugu. Eta irakurtzen, noski.Baina ez gara hasten XVIII. men-deko poesiaz teorizatzen.Autodidakta zarela esan duzu.

Nolakoak izan ziren lehen argi-

talpenaren aurreko pausoak?

«Gure aukera izan daeuskaraz idaztea; erabakibat dago horren atzetik»Tere Irastortza b Idazlea eta irakaslea

Oso gaztetan hasi zen idazten Tere Irastortza. Geroztik, ibilbide oparoa egin duzaldibiarrak, bai poesian eta baita irakaskuntzan ere. Adinak ematen dionikuspegitik, bere ibilbidearen eta idaztearen inguruko gogoeta egin du.

Guretzat behar bat izan zeneuskarara jotzea, erakustenziguten guztiak ez zuelakozerikusirik Euskal Herriarekin»

«Genero emankorra da poesia,baina nortasuna eraman egitendu batzuetan, eta jakin eginbehar da ‘nahikoa da’ esaten»

‘‘

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Elkarrizketa b 5GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a

ten onartzen. Uste dut Egin-en ar-

gitaratu zutela azkenean.

Emakumea izanda eta hain gaz-

te hasita, nola hartu zintuzten

gainontzeko idazleek?

Oso gaztea nintzen, orduan kasik

ez zegoen emakumezko idazlerik,

eta, geunden gutxien artean, neu

nintzen gazteena. Txantxa asko

izaten zen nire izenarekin, Teresi-

ta bezala sinatzen nuelako. Abize-

nez deitzen zieten beste denei, eta

Teresita niri. Hasi egin ginen, bai-

na inguruan zegoenaren oso kon-

tziente izan gabe. UNEDen egin

nituen lehen harremanak euskal

literaturarekin, eta asko lagundu

zidan Txema Larrea Pamielako-

ak. Han hasi nintzen lehen lanak

argitaratzen, eta han jarraitzen

dut oraindik ere.

Euskal Idazleen Elkartean eta

Euskal PEN klubean ere aritu

izan zara.

Bai. Euskal Idazleen Elkarteko le-

hendakari izatea tokatu zitzaidan.

Euskaldunon Egunkaria itxi zu-

ten garaia zen, eta oso zirraraga-

rria izan zen niretzat. Espainiako

idazleen elkarteetara idazten hasi

nintzen, baina inork ez zuen eran-

tzuten. Kataluniako PEN klube-

koak gurekin harremanetan jarri

ziren, eta isolamendu egoera

gainditzeko sortu genuen PEN

kluba. Euskaldunen artean babes

handia lortu zuen Egunkariaren

auziak, baina oso biluzik sentitu

ginen kanpoan; desertua zen Es-

painia, eta jota utzi ninduen ho-

rrek. Orduan pentsatu nuen zer-

bait gaizki egiten ari ginela, senti-

tzen genuena azaltzeko eskubide-

rik ere ez baitziguten aitortzen.

Idazle gisa, poesia landu izan du-

zu gehienbat, baina saiakera lan

bat daukazu orain esku artean.

Azken lana argitaratu aurretik,

poesia idatzi izan dut azken urteo-

tan. Oso genero emankorra da po-

esia, baina batzuetan eraman ere

egiten du norberaren nortasuna,

eta jakin egin behar da «nahikoa

da» esaten. Momentu hori iritsi

zitzaidan, eta beste genero bat bi-

latu nuen. Beti izan dut koaderno-

etan idazteko ohitura, eta koader-

no horietan arakatzen hasi nin-

tzen. Sail bat bildu nuenean, za-

lantza egin nuen, forma osoa

eman edo puskak erabili. Eta pus-

kak erabiltzea erabaki nuen.

Batetik, pentsatu nuen idazle

baten koadernoa izan zitekeela,

idatzi aurretik pentsatzen duena-

rena. Baina baliteke orain pentsa-

tzen dudana hemendik urte ba-

tzuetara ez pentsatzea. Eta horre-

gatik saiatu naiz sententzietara ez

jotzen eta posizioak erlatibiza-

tzen. Horretan ari nintzela, Iñaki

Bastarrikarekin egin nuen topo,

eta libururako irudiak egiten hasi

zen. Haren marrazkietatik abia-

tuta, askotan, beste bide batzuk

hartzen saiatu nintzen. Arrazoiari

uko egin gabe, baina sortzeko in-

tuiziora ere jo behar dela uste dut,

eta hala egin dut oraingoan ere.

Idaztearen inguruko gogoeta

egin duzu hortaz?

Euskal emakume idazle eta ira-

kurle baten hausnarketak dira.

«Euskal» diot, hizkuntzak beste

era batera pentsatzen laguntzen

didalako niri. Azken 400 urteota-

ko historia baino gehiago da eus-

kara. Gustatzen zait hausnartzea

antzinakoek bezala pentsatzeko

gai naizela. Emakumea naizela

ere badiot, emakumeen literatura

ezagutu dudalako eta egile askori

egindako aitortza dagoelako he-

men. Oso garrantzitsuak dira ni-

retzat, eta asko ez dira agertzen bi-

bliografietan. Eta idazle gisa egin-

dako hausnarketa batzuk ere ba-

daude; lehen pertsonan idazteaz,

infinitiboan idazteaz, idazteaz edo

ez idazteaz... Azken batean, gizar-

tea oinarritzen duten ideia batzuk

zulatzeko ariketa da. Ideologiek

beren funtzioa betetzen dute mo-

mentu batzuetan; gizakia iristen

da ustetik sinistera, baina uste ho-

rrek balio ez duenean, atzera eto-

rri eta siniste bat planteatu behar

du. Une horretan gaude.

Bitoriano Gandiagak esaten

zuen bezala, «antzinakoa naiz

ni», eta uste dut euskaldunok ba-

dugula horretan abantaila bat.

Piztu egiten nau herri txiki batean

jaio den emakumea izateak, eus-

kara galtzeko beldur hori izateak,

edo aintzakotzat ez hartzeko bel-

durra izateak, eta horren lekuko-

tasuna ere eman behar da. Eus-

kalduna naiz, eta, elebiduna izan-

da, euskarak hunkitzen nau, eus-

karak zuztartzen eta loratzen nau.

Eta euskal idazleok ez dugu asko-

tan esaten hori. Eraginak hor dau-

de, baina zerbaitegatik erabaki

dugu euskaraz idaztea. Euskal

idazle bat ez da hasten euskaraz

idazten atzetik erabaki bat ez ba-

dago. Guk aukeratu dugu euska-

raz idaztea, gure hizkuntza ederra

eta garrantzitsua iruditzen zaigu-

lako; ez guretzat bakarrik, baita

munduarentzat ere.

Zertan aldatu da garai bateko

Tere Irastortza idazlea gaur

egungoarekin alderatuta?

Emakumetu egin naizela uste dut.

Gauza batzuetarako pazientzia

galdu dut, eta, beste batzuetara-

ko, irabazi. Oso adin onean gaude

gauzak beste perspektiba batekin

ikusteko; geure burua ez dugu

hain estu hartzen. Gure garaian

oso pertsonala zen nik eta nire in-

guruko batzuek egiten genuen li-

teratura. Sozialismoa, marxis-

moa, feminismoa, independen-

tzia... Besteek Euskal Herria zuten

buruan, eta pertsonalagoak ziru-

diten gure gaiek, ezgauzagoak.

Gaur egun, belaunaldi asko ari ga-

ra idazten elkarrekin. Joxe Azur-

mendiren eta neure artean egon-

go dira hogeitik gora urte, eta

neuregandik Eider Rodriguezen-

gana beste hainbeste. Eskailera

maila asko daude. Nik euskaraz

argitaratzen zen literatura guztia

irakurtzen nuen hasieran, baina

gaur egun, zorionez, ezinezkoa da

hori. Sortzaile talde horrentzat

irakurle kopuru bat falta da. Kon-

tzientzia behar da, eta egiten du-

gunarekin ez lotsatzea. Anbizioa

eta harrotasuna falta zaizkigu sor-

kuntza horrekin euskal kultura

bateratu eta zabaltzeko.

ARKAITZ APALATEGI

Sari bat eman zidaten idazten hasi

nintzenean. 200 bat pezeta-edo

izango ziren, baina mundua zen

niretzat; euskarazko liburu ba-

tzuk erosi nituen horrekin. Aran-

buru-Altuna argitaletxekoak zi-

ren, eta nire lanak hara bidaltzea

pentsatu nuen. Idazmakinarekin

idatzi eta bidali nituen, baina ez

zidaten kasurik egin; 19 urte bes-

terik ez nuen. Baina jarraitu egin

nuen bidaltzen, eta halako batean

argitaratu zidaten lana; Espainia-

ko Kritikaren Saria eman zidaten.

Gogoan dut gure aita siestan ze-

goela esnatu zuela telefonoak, eta

korrika etorri zitzaidala sari bat

eman zidatela esanez. Nik ez nuen

sinisten; nola emango zidaten sari

bat Espainian, aurkeztu ere egin

gabe? Ez genekien ezer garbirik,

harik eta handik pare bat astera

Hoja del Lunes-en albistea atera

zuten arte. Hala enteratu ginen,

eta oso zirraragarria izan zen. Go-

goan dut Federico Krutwigek oso

kritika gogorra egin zidala, «gaz-

te baten masturbazio onirikoak»

zirela esanez. Amorratu egin nin-

tzen, eta erantzun egin nahi izan

nuen, baina egunkariek ez zida-

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a6 b Iritzia

RIRITZIADanel Agirre

Egiaztatzekomodu bakarra dut

Teologo anglikano gas-teiztar bat izan nuenklasekide, unibertsita-tera izterren artean

Chopper ikusgarri bat zuela ager-tzen zena. Iron Maidenen kon-tzertu batean topatu nuen behin,kamisetarik gabe izerditan blai,gurutzedun zintzilikarioa lepoan,The number of the beastkantua-rekin trantzean. Aspaldian, Na-barraren eta musulmanik gabekoEuropa zuri kristauaren defentsasutsuan dabil sarean, eta feminis-tak astintzeko indarrak ere gera-tu ohi zaizkio. Bizitzaren miste-rioaren gremioan dabiltzanekinbeti gertatzen da: teologo angli-kano gasteiztarra benetan da mo-rroi originala.

Bera baino askoz grisagoa naizni, baina ezagunen artean tipo bi-txia naizen ilusioa elikatu nahinuke. Horregatik, bizitzaren mis-terioarekin obsesionatuta nabilazkenaldian, ea Munilla gotzai-naren edo David Koresh Wacokomartiriaren eszentrikotasunarenzerbait kutsatzen zaidan. Krea-zioari buruzko teoria berritzailebat asmatzea zaila suertatu zait,ordea, eta nire saiakerak ez du es-piritualtasun handirik ere. Espi-ritualtasunik gabe, nire kosmo-bisioari xelebrekeria puntua faltazaio akaso.Hilabeteak dira nire burua psi-

kiatra argentinar baten esperi-mentu konduktista baten sub-jektu moduan irudikatzen duda-

la. Gizateria eta izadia niri esti-mulu kimikoak eragiteko baka-rrik existitzen dira. Psikiatra ar-gentinarraren laborategian aridiren teknikari aspertuek nirekingurutzatu baino segundo batzuklehenago gorpuzten dute ezagu-tzen ez dudan jendea. Ni iritsita-koan marraztu lehendik bisitatugabe nituen paisaiak. Protagonis-tatzat nauen estrategiako bideo-joko baten modukoa da mundua,eta pantailaren kanpoaldeanitzalpean zeuden zonaldeak argi-tzen noa pixkanaka.Xehetasunekin oso tematia

naiz. Laborategiko teknikari as-pertuen lanaldiak luzeak imaji-natzen ditut, eta nire beharrenarabera sortzen ari diren atrezzo

horrek nagikeriak eragindakoakatsez jositakoa behar duelakosusmoa dut (teologo anglikanogasteiztarrarenak ni probokatze-ko txantxa jostalari bat dirudi, bi-denabar). Atzo bertan, egunerococker batekin parkean ikusiizan dudan beltzaran ikusgarriakbeagle bat zeraman uhaletik tira-ka. «Jaja, hauxe bai raccordaka-tsa», pentsatu nuen nik, «FelixLinaresek bere programarakoaurkitzen dituenak bezain zaba-rra». Beltzaran ikusgarriarenga-na hurbildu nintzen, esperimen-tuko estra bat balitz erraz frogatuahalko nuelakoan. Hizketan hasi,eta txakur paseatzaile profesio-nala dela kontatu zidan, eta ho-rregatik zebilela betikoa ez zenkanidoarekin.Gero eta zer hausnartu gehiago

ematen didate parkekoaren gisa-ko gertakariek. Eta egia balitzpsikiatra argentinarrak huske-riarik txikiena ere aurreikusi, etaesperimentu konduktista perfek-

tu batean bizi naizela? Egiazta-tzeko modu bat dut: zutabe hauidaztea. Bere laborategiko tekni-kari efikazak benetan guardianbadaude, guztiaz jabetu naizelajakinaraziko diote nagusiari, etaproiektua bertan behera lagatzeabeste erremediorik ez zaie gera-tuko. Edo jarraitzen utziko dida-te, batek daki, mesias orojakilemoduan.Zu lasai. Hau unibertsoaren

amaiera bada, ez zaizu batereaxola izango, nire begien aurretiksekula pasatu ere egin ez zarenez,existitu ere ez zarelako egiten. Al-diz, jainkotzat —psikiatra argenti-nar baten profetatzat— aitortzenbanaute, errezatu laborategikoteknikari efikazek sekula margo-tu ez zaitzaten, nahiago izangoduzulako perbertsioz betetakonire erreinu despotikoa ez ezagu-tu. Azkenik, burua galdu besterikez badut egin, ezagunen arteantipo bitxia naizen ustea zabaldu-ko da behintzat.

Goia: «Guztien interesak defendatukoditu pisu turistikoen ordenantza berriak»

DONOSTIA bAsteartean sartu zen indarrean Donostiako etxebizitzaturistikoen ordenantza berria, Parte Zaharra «gune saturatu» gisaizendatu duen ordenantza. «Guztien interesak defendatuko ditu pisuturistikoen ordenantza berriak», adierazi du Eneko Goia alkateak.

«Jokalariek egiten dutenahaleginagatik da hain berezialigako titulu hau; ikasi eta lanegiten dute, eta kirol honekinkonpromiso handia daukate»Tito MarcelinoTxuri Urdin izotz hockey taldeko entrenatzailea

1.783IAZ DONOSTIAN IZANDAKO ISTRIPU KOPURUA

Donostiako Udalak emandako datuen arabera, iaz 1.783 istripu izan ziren

Gipuzkoako hiriburuan, 2016an baino 32 gehiago. Orain bi urte gertatu

bezala, iaz ere bi pertsona hil ziren istripu horien eraginez. Biktimarik ga-

beko 951 istriputan nahasiak egon ziren 1.077 ibilgailu.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-

tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

Berriz ere atzeratu egin dute ‘Balentziagaauziaren’ epaiketa hasteko eguna

DONOSTIA b Bere bezeroaren osasun egoera kaskarra zela eta, Balen-tziaga auziarenepaiketa atzeratzeko eskatu zuen Mariano Kamio Ge-tariako alkate ohi eta auzipegi nagusiaren abokatuak. Apirilaren 4anzen hastekoa Balentziaga museoa eraikitzean izandako ustezko irre-gulartasun eta delituen inguruko epaiketa, baina, eskaera aintzat har-tuta, «gutxienez sei hilabetez» atzeratuko da epaiketaren hasiera.

Eskutitz irekia Gema

Gonzalez de Txabarriri

Maripi Arruiz, Marijo

Vivas, Xabi Zendoia

eta Iñigo

Aldabaldetreku

Landaberri ikastolako

irakasle kezkatuen

izenean

Gema Gonzalezde Txabarri,GipuzkoakoHezkuntzaOrdezkarihori:

Hasteko, eskertu nahi dizuguhirugarren aldi honetan Landa-berriko irakasleoi erantzuteaga-tik.Hala ere, argibideak eskatu

genizkizun gure zentrutik kilo-metro eskasera eraikitzen aridiren errauskailuak irakasleoneta ikasleen osasunean eraginlitzakeen ondorietaz, eta hauxeerantzun duzu: «Ordezkaritzahonetako ekimen eremua gain-ditu egiten du».Ez dugu onartzen zure eran-

tzuna. Hezkuntza buru zarenheinean, ikastetxeetako osasun

baldintza egokien bermatzaileizatea ere badagokizu.CSIC-en Espainiako Zientzia

Ikerketen Kontseilu Nagusian aridiren Eduard Rodriguez eta Fer-nando Palacios ikerlariek berrikijakitera eman dutenez, Zubietaerraustegiaren ingurumen bai-men integratuak gabezia han-diak ditu, ez dituelako aintzathartu hainbat substantzia arris-kutsu; besteak beste, metal astu-nak.Errauskailuak sortuko lituzke-

en dioxinak, nitrogeno oxidoak,

eta arsenikoa arnastu egingo ge-nituzke. Ikastetxean jarrita geni-tuen eta errauskailuarekiko kez-ka adierazten duten pankartakkentzeko agindua eman zenuen,ordea. Eta hori bai, zure ekimeneremutik kanpo dago, Hezkun-tza Ordezkaria. Administrazioa-ren otsailaren 13ko 1/2003 jarrai-bidearen arabera, ez duzu horre-tarako eskumenik, berez Lasarte-ko udalari baitagokio eraikinarenkudeaketa eta pankarten inguru-ko baimena edo agindua ematea.Gure praktika pedagogikoan

ikasleak beren kabuz pentsa de-zaten hezten ditugu; gaien ingu-ruan galderak egitera animatzenditugu, eta haien irudimena adie-raz dezaten aukera ematen erejarduten dugu. Aldi berean, hon-dakinen kudeaketan engaiatutagaude. Hori dela eta, ezin duguonartu ikasleekin bereizten ditu-gun plastikoak erraustegira bide-ra ditzaten.Azkenik, zugandik eta Ikuska-

ritzatik jaso ditugun presioen au-rrean, jakitera eman nahi dizugugure kezkak bere horretan di-rauela, eta pankartek jarrita ja-rraitzen dutela gure ikastolan.Adeitasunez.

Ez dugu onartzenzure erantzuna.Hezkuntza buruzaren heinean,ikastetxeetako

osasun baldintzaegokien bermatzaile

izatea erebadagokizu

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Gaiak b 7GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a

Unai Zubeldia

Kezkatuta daude

usurbildarrak.

«Kezkatuta eta

akituta», zehaztu

du Maider Usabia-

gak, Puntu beltzik ez, Usurbil se-

guru eta jasangarria orainplata-

formako kideak. «Gutako askok

gure bizitza egunero arriskuan ja-

rri behar izaten dugu lanerako

edo ikastetxerako bidean, eta bai-

ta aisialdiko ibilaldietan ere».

Trenbide sareak eta N-634 errepi-

deak Usurbil alderik alde zehar-

katzen dute gaur egun, eta istripu

larri asko izan dituzte azken urte-

otan; iazko urrian azkena, Troia-

ko pasabidean —Manuel Diaz

usurbildarra hil zen, auto batek

harrapatuta—. «Aspaldiko kon-

tua da hori, baina gauzek bere ho-

rretan jarraitzen dute. Horregatik

gaude hain kezkatuta eta haserre.

Herri jasangarria eta segurua nahi

dugu».

«Alderdikeriak alboratuta»,

herritarren ezinegonari elkarla-

nean erantzuna emateko eskatu

diete Puntu beltzik ez, Usurbil se-

guru eta jasangarria orainplata-

formako kideek Usurbilgo Udala-

ri, Gipuzkoako Foru Aldundiari

eta Eusko Jaurlaritzari. Martxoa-

ren 17an egin zuten lehen agerral-

di jendetsua, herrian bertan, eta

martxoaren 22an batzarra egin

zuten, hurrengo asteetako lan il-

doak zehazten hasteko. Usabia-

gak onartu duenez, azken aste eta

hilabeteotan «itxaropen pixka

bat» izan dute herritarrek.

«Udalak, aldundiak eta Eusko

Trenbide Sareko arduradunek bi-

lerak egin izan dituzte azkenal-

dian, eta bazirudien guneren ba-

tean, behingoz, neurriren bat

hartuko zutela. Baina, tamalez, ez

da hala izan».

Plataformak herriko bost gune

zerrendatu ditu arriskutsuenen

multzoan: Troiako pasabidea, ba-

tetik. «Errepidea eta trenbidea,

biak gurutzatu behar izaten dira,

hurrenez hurren, eta gune horre-

tan ez dago inolako babesik. Se-

gurua izan ez arren, herritar as-

kok egunero erabiltzen dute pa-

sabide hori». Aginagari dagokio-

nez, N-634 errepideak bitan zati-

tuta dauka auzoa. «Abiadura

gutxitzeko hainbat neurri hartu

bazituzten ere, ez da aski, eta neu-

rri gehiago eta eraginkorragoak

behar dira». Usabiagaren hitze-

tan, Txokoalde auzoan ere «oso

arriskutsua» da sartu-irtenerako

gunea. «Eta auzoan bertan tren-

bide pasabide arriskutsuak dau-

de, gainera. Sistemak huts eginda,

sarritan gelditzen dira hesiak igo

gabe». Herrigunetik Santuenera

joateko eta itzultzeko ere trenbi-

dea gurutzatu beharra dago derri-

gor. «Aspaldi eskatu genuen pa-

sabide arriskutsu hori kentzeko,

eta pasabide seguru eta irisgarria

jartzeko, baina ez da izan inolako

aurrerapausorik». Eta, platafor-

mako kidearen hitzetan, oso ger-

tu egonagatik, Ugaldeko indus-

trialdera oinez joateko pasabidea

ere ez da batere segurua.

Erakundeek pausorik ematen

ez dutelako elkartu dira herrita-

rrak, lan ildo zehatz bat martxan

jarri, eta udalari, aldundiari eta

Jaurlaritzari bilerak eskatzeko.

«Lehen pausotxoak ematen ari

gara oraindik, eta Aste Santuaren

ondoren helduko diogu bilera

erronda horri». Gerora, ekintza-

ren bat egiteko asmoa ere badau-

kate, mugimenduari «ikusgarri-

tasuna» ematen saiatzeko. «Iku-

siko dugu zer-nolako emaitzak

lortzen ditugun, behar-beharrez-

koa delako behingoz neurriak

hartzea». Usabiagak azaldu due-

nez, zarata, auto istripuak, kutsa-

dura, segurtasunik eza... horiek

guztiak eragiten dituzte trenbide

sareak eta errepideak. «Eta, ho-

rrez gain, urteotan kasik ez dituz-

te moldatu oinezkoen pasabide-

ak. Hainbat eta hainbat gune ez

dira seguruak herritarrentzat, eta

are arriskutsuagoak dira emaku-

meontzat».

Ibilgailu motordunakHerriari argazkia ateratzean, mu-

gikortasunaren antolaketa ere

aztertu nahi izan du Usabiagak.

«Orain artean, neurri handi-

handi batean, ibilgailu motordu-

nen inguruan egituratuta egon

izan da mugikortasuna, baina

argi dago jasangarriagoak diren

bestelako eredu batzuen alde egin

behar dugula pixkanaka». Bere

adibidea jarri du usurbildarrak.

«Hernanin lan egiten dut nik, eta

Donostian senarrak, eta, gehie-

netan, bizikletan joaten gara biok

lanera». Alde horretatik, Usurbil,

oraindik, bidegorrien saretik

kanpo dagoela salatu du Usabia-

gak. «Eta zain gaude, abantaila

handiak dauzkalako bizikletak».

N-634 errepideak eta trenbide sareak eraginda Usurbilengune arriskutsu asko daudela salatu du ‘Puntu beltzik ez,Usurbil seguru eta jasangarria orain’ plataformak. Istripu askoizan da herrian, eta begiak ez ixteko eskatu diete erakundeei.

«Alderdikeriakutzita», neurri eske

1

2

3

4

5

1Aginaga.N-634 errepideak bi-

tan zatitzen du auzoa, eta gune

arriskutsu asko daude errepidea

alde batetik bestera pasatzeko.

2Txokoalde.N-634 errepidea

bertan dela, ez da batere segurua

Txokoalde auzoko sartu-irtena.

3Santuene.Trenbidea gurutza-

tu beharra dago herrigunetik San-

tuene auzora joateko.

4Troiako pasabidea.Usurbildik

Zubieta eta Lasarte-Oriara joateko

komunikazio bide naturala da, bai-

na errepidea eta trenbidea guru-

tzatu behar izaten dira derrigor.

5Ugaldea.Ez dago modu segu-

ru eta irisgarririk herrigunetik

Ugaldeko industrialdera oinez joa-

teko.

ARGAZKIAK: M. ANDRES / FOKU

Aspaldiko kontua dahau, baina gauzek berehorretan jarraitzen dute.Horregatik gaude hainkezkatuta eta haserre»Maider Usabiaga‘Puntu beltzik ez’ plataformako kidea

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Unai Zubeldia Orio

Erokeria zela pen-

tsatu nuen hasie-

ran». Zintzo ai-

tortu du Ainhoa

Pozo Lizaso orio-

tarrak. «Baina,

‘zergatik ez?’ pentsatu genuen

gero». Ia oharkabean, Bilbora ar-

teko bidea egin du, jada, galdera

horrek. Izan ere, ospakizun gisa

«gauza bereziren bat» egiteko

grina sortu zitzaion 40 urte bete-

tzear den Orioko emakume talde

bati. Ez New Yorkera bidaiarik, ez

sagardotegian bazkaririk, eta ezta

luxuzko hotelen batean astebu-

rurik ere. «Gehienak oriotarrak

izanda, arraunarekin lotura zeu-

kan zer edo zer egin genezakeela

pentsatu genuen».

Eta bilera eta mezu artean,

Oriotik Bilborako joan-etorri

bihurtu da 2017ko maiatzean

«zergatik ez?» galdera hutsa

zena. Itsasoaren baldintzek eta

eguraldiak hainbestean lagun-

tzen badute, behintzat, datorren

uztailaren 12tik 15era helduko

diote erronkari. «Eta, egun

horietan itsaso zakarra izanez

gero, astebete atzeratuko genuke

erronka, uztailaren 19ra arte.

Ostegunean hasi eta igandean

amaitzea da helburua». 32 ema-

kume izaki eta traineruan

hamahirurentzako lekua egonik

—entrenatzaileetako bat izango

da patroia—, txandan-txandan

egingo dute bidea. Oriotik abia-

tuta, ondo bidean bigarren eta-

pan iritsiko dira Bilbora —udalean

harrera txiki bat egingo diete ziu-

rrenik—. Bueltako lanean murgil-

duta, berriz, arraunlari guztiek bi

trainerutan sartuta egingo dute

Getariatik Oriora arteko azken

zatia, «arraunean gehienek, eta

traineruan nolabait sartuta gai-

nerakoek». Uztailaren 15ean

Bisigu Egunarekin bat egingo du

erronkak, eta jai giro ederra izan-

go da herrian.

Ia urtebete atzera egin du Pozok

erronkaren bilakaera azaltzeko.

«Arraunean ikasi nahi genuela

esanez joan ginen Orioko Arraun

Klubera». Eta alderik alde ireki

zieten atea —udaletxean ere aur-

keztu zuten asmoa, eta babeslea

lortu berri dute: Bidelan—. «Baina

arraunean ikaste horrek ondoan

erronkaren bat behar zuela eran-

tzun ziguten». Bi baldintza jarri

zizkieten klubean: 25 laguneko

taldea osatzea eta Oriotik Bilbora

arraunean joateko erronkari

baietz esatea —abentura gerora

bihurtu zen joan-etorrikoa—. Hu-

ra izan zen lehenengo hordagoa,

eta, kikiltzeko asmorik gabe, pau-

soa ematea erabaki zuen taldeak.

Josi Roig Orion bizi den katalu-

niarra aritu zen proiektuaren pa-

troi lanetan. «Whatsappak bidal-

tzen hasi zen 40 urteren bueltan

genbiltzan herriko emakume

guztiei». Eta 42-43 agertu ziren

uztaileko bilerara. «Galdera asko

geneuzkan buruan, beldur asko;

konpromiso handia eskatzen

zuen erronkak, eta zalantzaz be-

teta geunden». Urriaren 12ra ar-

teko epea zehaztu zuten erronkan

parte hartu nahi zutenek izena

emateko, eta 32ko taldea osatu

zuten azkenean. «Nire ama tarte-

an», zehaztu du Pozok. 35 urte di-

tu gazteenak, eta 59 helduenak.

Trainerua, aldagelak, arropa,

entrenatzeko lekua, prestatzaile-

ak... «Gauza asko lotu beharra ge-

neuzkala jabetu ginen, baina la-

guntza handia eman digute de-

nek; Orioko Arraun Klubak, uda-

lak, herritarrek...». Erronkan

parte hartuko duten emakumee-

tako lauk osatu dute zuzendaritza

taldea, proiektuaren arlo guztiak

kudeatzeko: «Komunikazioa, ar-

lo ekonomikoa, administrazioa,

motibazioa...». Horrez gain, bost

entrenatzaile ere badauzkate.

Prestatzaile fisiko bat, Imanol

Arruti, eta beste lau laguntzaile.

«Ikaragarria da gure alde egiten

ari diren guztia. Guk guregatik

heldu diogu erronka honi, baina

eurak guregatik ari dira orduak

sartu eta sartu».

Prestatzailearen erronka

Entrenamenduak asteburuetan

egingo zituztela adostu zuten ha-

siera hartan, baina Imanol Arruti

prestatzailearekin harremanetan

jarri zirenean aldatu ziren kon-

tuak, 2017ko urrian. «Proiektua

askorik finkatu gabe zeukaten ar-

tean, baina argi zeukaten erron-

karen bati helduko ziotela udan,

eta lanean hasi beharra zeukate-

la». Arrutik aitortu du «oso ideia

ausarta» iruditu zitzaiola lehen

kolpean. «Baina ez nekien arrau-

nean ibilitakoak ziren, ez ziren...

Oso kirol gogorra da arrauna,

gorputz atal askotan izaten da mi-

nen bat, itsasoaren baldintzak ere

hor daude, ia egunero entrenatu

beharra dago... ‘Benetan ba al da-

kite non sartzen ari diren?’, pen-

tsatu nuen neurekiko».

Erronka da 32 emakume ho-

rientzat. «Baina baita niretzat

ere», aitortu du prestatzaile fisi-

koak. Bakoitzaren kirol ibilbidea

eta errealitatea taldearen presta-

ketara bideratzea, horixe izan da

lanik zailena Arrutirentzat. «Oso

talde heterogeneoa da, adin tarte-

tik hasita, eta guztiei ezin nien

eman kafesnerik. Argi neukan

batzuei kafesnea eman beharko

niela, beste batzuei ebakia; kafe

hutsa beste hainbati, azukreare-

kin, batere azukrerik gabe... Pla-

nifikazioa, hori izan da nire erron-

ka nagusia». Prestatzaileak in-

kesta txiki bat sortu zuen hasie-

ran, «bakoitza hobeto ezagutze-

ko», eta froga txiki batzuk ere

egin zizkien gero, «indar fisikoa-

ren emaitzak ikusteko».

40 urte inguruko Orioko 32 emakumek oso era berezianegingo dute ospakizuna uztailaren 12tik 15era bitartean:lau etapatan, Bilbora joan-etorria egingo dute arraunean.

‘Zergatik ez?’esatearen arriskua

Erronkan parte hartuko duten emakumeetako batzuk,

uretan egindako entrenamenduetako batean.

GORKA RUBIO / FOKU

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a8 b Gaiak

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Behin taldea osatuta eta bakoi-

tzaren informazio zehatza lortuta,

Arrutik entrenamendu taula ba-

tzuk pasatzen dizkie hilero

arraunlariei, astean zehar egin be-

harreko ariketa guztiak zehatz

azalduta. «Gu geu ere nabaritzen

ari gara gero eta sasoi hobean gau-

dela», aitortu du Pozok. «Inork

minik ez hartzea», hasiera-hasie-

ratik horixe izan da prestatzaile fi-

sikoaren helburu nagusia. «Asko

arduratu nau kontu horrek, eta

oraindik ere arduratzen nau. Ho-

rregatik, oso-oso poliki hasi ginen

lanean, oinarrizko gauzak eginez,

eta lan karga handituz joan gara

pixkanaka-pixkanaka».

Pozorentzat gogorregia ere ez

zen izan hasiera, urrutira joan ga-

be 2010ean egin zuelako arraun,

«Oriok trainerua uretaratu zuen

lehen urtean». Erronkan parte

hartuko duten beste bizpahiru

emakume ere arraun eginda dau-

dela jakinarazi du oriotarrak.

«Baina arraunean ibili gabeak di-

ra gehienak, eta inoiz kirolik egin

gabeak beste asko. Umeak eduki

ditugu batzuek, gainera, eta be-

rriz ere fisikoki ondo sentitzeko

aukera izan da hau. Norberaren

erronka txiki asko daude erronka

nagusiaren atzean».

Hain zuzen ere, horixe bera

proposatu zuen Arrutik ere, hila-

bete askoko prestaketa izanik,

gertuagoko helburuak zehaztea.

Zarauzko Bikoteen Herri Krosean

parte hartu zuten abenduaren

3an. «Batzuk bost kilometro segi-

dan korrika egin gabe zeuden or-

dura arte, eta 7,5 kilometro ingu-

rukoa da kros hori. Nahikoa

erronka bazen batzuentzat».

Lehen pausoa emanda, Orioko

Traineru Jaitsiera izan zen hu-

rrengo erronka, otsailaren 17an.

«93 traineruk parte hartu zuten,

eta, jaitsiera bera egiteaz gain, eu-

ren burua testuinguru horretan

ikustea zen helburua; herri guztia

begira zegoela ontzia bizkar gai-

nean hartzea, lehiatzen ari zirene-

kiko errespetuz jokatzea, ontzien

artetik igarotzea, beldurrak uxa-

tzea...». Balekoa izan zen test hori

ere, eta martxoaren 4an Lilatoian

eman zuten orain arteko azken

pauso sendoa. «Emakumeen

erronka izanik, polita izan zen

Donostiako lasterketa horretan

parte hartzea». Prestaketa ema-

ten ari den fruituen erakusgarri,

goizean Lilatoian parte hartu eta

entrenamendua egin zuten arra-

tsaldean. «Urrian bost kilometro

jarraian korrika egiteko gai ez zi-

ren batzuk, eta, lau hilabete gero-

ago, bost kilometro egin zituzten

goizez, eta entrenamendua arra-

tsaldez».

Lehen hilabeteetan Txiki trai-

neru mitikoarekin aritu dira en-

trenatzen, txandan-txandan, eta

Eusko Jaurlaritzak Tknikatraine-

rua euren esku utzi zuen joan den

astean. Teknika eta arlo fisikoa, bi

muturrak tentuz zaintzen ari dira

azken hilabeteotan, Arrutik ze-

haztu duenez, uztailaren 12tik

15era ontziak, egunero, «bospa-

sei ordu» egin beharko dituelako

uretan. «Hala ere, arraunlari ba-

koitzak, gehienez, bi orduz

arraun egingo duela kalkulatu

dugu».

Xehetasun asko lotzekoLotarako tokiak lotu, otordueta-

rako lekuak zehaztu, traineruak

gordetzeko biltokiren bat aurki-

tu... Gauza asko daude lotu beha-

rra horrelako erronka bati aurre

egiteko. «Eta beste arraun klub

batzuekin hizketan ari gara guztia

behar bezala lotu ahal

izateko», zehaztu du

Arrutik. «Harreman ona

daukagu inguru horreta-

ko klub askorekin, eta

aukera bat baino gehiago

daukagu. Trainerua gor-

detzeko lekua behar du-

gu, gimnasioan edo klu-

baren beste guneren ba-

tean lo egin ahal izango

dugu, agian...».

Oriotik Bilbora eta Bil-

botik Oriora, olatuak ez

dituzte izango alde edo

kontra, norabidearen

arabera zehar-zehar sar-

tuko zaizkie askotan. «Eta olatu

hori ez da izaten samurrena

arraunerako, baina, goizean goiz

abiatuta, haizea bare antzean ego-

ten da normalean, eta ez dugu us-

te hainbesteko eraginik izango

duenik».

Argi daukate lan egiteko mo-

mentua izango dela goiz partea

eta arratsaldeko lehen zatia. «Eta

tentsio pixka bat izango da tarte-

ka, ziur». Arratsalde-gau partea,

berriz, atseden hartzeko, buelta-

txo bat emateko, herriak ezagu-

tzeko eta taldean egoteko baliatu-

ko dituzte. Erronkari ekiteko hiru

hilabete eta erdi falta diren arren,

tentsioa eta irrika berezia nabari

zaie arraunlariari eta prestatzaile-

ari. 40 urteren jiran horrelako

erronka bati helduta, oriotarrek

zer ez ote dute egingo 65eko lan-

gara iristean... «Auskalo! Badaez-

pada ere, hobeto ez pentsatzea».

Orain artean, asteburuetan egin izan dituzte uretako entrenamenduak. G. R. / FOKU

Beroketa lanak ezinbestekoak izaten dira uretara joan aurretik. G. RUBIO / FOKU

Inoiz kirolik egin gabeak diraproiektuan parte hartuko dutenasko; erronka txiki asko daudeerronka nagusiaren atzean»Ainhoa Pozo Lizaso‘Zergatik ez?’ erronkako partaidea

«Oso ideia ausarta irudituzitzaidan, baina ‘benetan ba al dakite non sartzen ari diren?’pentsatu nuen neurekiko»Imanol Arruti‘Zergatik ez?’ erronkaren prestatzaile fisikoa

‘‘

Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel
Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Ikerne Zarate Errenteria

Internet bidez erositako pro-duktuak jasotzeko armairuelektroniko baten prototi-poa sortu dute, elkarlanean,

Iker Ruzo eta Andrea Espada do-nostiarrek, Pedro Rodriguez as-turiarrak, Tibi Gabriel Benceairundarrak, Julen Iurramendi ur-nietarrak eta Julen Arruabarrenaerrenteriarrak. LockBox du izena,eta Goi Mailako Gradu amaierakoproiektu gisa egin dute. Lehenen-go laurak Web Aplikazioen Gara-pena ikasten ari dira DonostiakoZubiri-Manteo BHI institutuan,eta beste biak Errenteriako DonBosco Lanbide Heziketako insti-tutuko elektronika ikasleak dira.Prototipo horri esker, Zaragozan(Espainia) hilabete hasieran egin-dako Berrikuntza eta Ikerkuntza-rako Don Bosco Sari Nazionalairabazi dute.Gazteak pozik daude emaitza-rekin; 1.500 euroko diru saria jasodute, eta Espadak aitortu du ezzutela espero lehenengoak izatea:«Prestatu genuen prototipoare-kin pozik joan ginen lehiaketara,baina ez genuen espero irabazte-rik. Elektronika arloa landu du-

ten bi kideek arazoak izan zituz-ten, hainbat osagai elektronikoazken unean heldu zirelako, bai-na lortu genuen amaitzea». Ha-rago jo du Ruzok: «Izugarria izanda proiektuan lanean aritu garenbitartean ongi pasatzea eta, gai-nera, sari bat irabaztea». Lehia-ketan, Arruabarrenak eta Ruzokdefendatu zuten sei gazteek el-karlanean sortu duten proiektua,eta aitortu dute«harrituta» gel-ditu zirela jendearen harrerare-kin. «Batek baino gehiagok gal-detu zigun salgai ote geneukan;gustatu egin zitzaien».Paketeak jasotzeko denboraasko galtzen da etxean banatzai-learen zain, eta ideia horri tirakahasi ziren, Ruzok azaldu duenez:«Zain egon behar izaten da, eta,banatzailea pasatzean etxean ezbazaude, oharra utzi eta norberakjoan behar izaten du bila leku ja-kin batera. Ez da erosoa». Arazohoriek saihesteko irtenbide bilahasi ziren, «eta hala sortu zenideia».Prototipo hori garatzeko eta za-baltzeko asmorik ba ote dutengaldetuta, Espadak aitortu du ezdela erraza izango: «Dirua beharda horretarako. 1.500 euroko sa-

ria jaso dugu, baina hori ez danahikoa enpresa bat sortu etaprototipoa garatu ahal izateko».Ruzoren hitzetan, inbertitzailebat edo dirua jarriko lukeen baz-kide bat lortzea litzateke gakoa.«Hala ere, orain hainbat enpresa-

tan praktikak egiten ari gara guz-tiok, eta arreta horretan jarritadaukagu, lantegi horietan arras-toa uzteko asmoz. Ea enpresa ho-rietan lana aurkitzeko aukera za-baltzen dugun, eta gero ikusikodugu zer bide egin dezakeen».

Proiektuak aurrera eginezgero, Internet bidezko erosketanon jaso nahi den galdetzean seigazteek sortu berri duten zerbi-tzua aukeratu beharko litzateke,erosketa etxebizitzaren bat hau-tatu beharrean: «Salmenta eginduena harremanetan jarriko li-tzateke webgunearekin», hasi duazalpena Ruzok. «Eta, datuakaurkitutakoan, eroslearen ingu-ruan dagoen bulegoa aurkitu etabertara bideratuko luke pake-tea».Banaketa enpresak zein erosle-ak kode bat izango lukete pakete-ari buruzko informazioa jasotze-ko. Banaketa enpresak aukeratu-tako bulegoko armairuan utzikoluke paketea. «Eta, orduan, ba-natzailearen kodeak soilik fun-tzionatuko luke», gaineratu duRuzok. Behin paketea utzita,erosleak mezua jasoko luke postaelektroniko bidez, eta baita ar-mairua zabaldu ahal izateko ko-dea ere. «Erosleak paketea jasota,berriz ere hutsetik hasiko litzate-ke prozesu guztia, armairua era-bilgarri utzita».Gazteek onartu dute lehiakide-ak egon badaudela: «Amazonekantzeko sistema dauka Espainia-

ko estatuan, baina EuskalHerrian ez dago halakorik. Hale-re, haien zerbitzua honaino erehelduko da ziurrenik. Beste bienpresa ere badabiltza lan horre-tan».Inguruko errealitatea aztertu-ta, haien prototipoa berezi bihur-tuko zuen zer edo zer gehitu be-harra zeukatela erabaki zuten be-rehala, eta armairuak erostekoaukera gehitu zioten proiektuari.«Etxebizitza partikular bateanjartzea litzateke egokiena, bainaetxebizitza komunitate bateanere jar liteke. Proiektuan txerta-tuta dago aukera hori, moldake-tak erraz egin ahal izateko».

Lan mundua, zailaGazteek azaldu dute haiek propo-satzen duten sistema «erosoa-goa» dela. «Azken batean, ezdago etxean egon beharrik bana-tzailea heldu zain, eta ez da bule-goz bulego ibili beharko paketeaeskuratzeko». Horrez gain, siste-ma horrek banaketa enpresei eremesede egingo lieke: «Izan ere,banatzaileek behin eta berriz joanbehar izaten dute maiz banaketaberbera egitera. Armairu elektro-nikoen sistemarekin, berriz, le-henengoan egingo du banaketa,eta enpresak denbora eta diruaaurreztuko ditu ».Sei horiek 19 eta 27 urte artekogazteak dira. Ruzok, Rodrigue-zek eta Espadak ez dute samurikusten lan mundurako jauzia;egoera «ilun» dagoela azaldudute: «Prestaketa handia daukanjendea nahi dute enpresetan».Egungo ikasketez gain, RuzokFabrikazio Mekaniko gradua erebadu, Espada sareko sistemaadministratzailea da eta Rodri-guezek egina dauka Multiplata-forma Aplikazioen Garapenekogoi zikloa: «Dena jakin beharradago, baina nola jakin inork ezbadu aukerarik ematen? Egoeraez da batere samurra». Espada-ren ustez, «errazagoa» luketelana aurkitzea Europako besteherrialde batzuetara joanez gero.«Eta hemen baino baldintzahobeak edukiko genituzke.Hemen oso zail dago».Arruabarrenak, aldiz, ez duerrealitatea hain zaila denik uste.«Elektronika arloan nahikoa lanbadagoela uste dut. Orain, nireklaseko guztiak ari gara enprese-tan praktikak egiten; gainditudugunok, eta baita gainditu ezdutenak ere». Errenteriarrakzehaztu du azken horiek «beste-lako kontratu mota batekin» aridirela. «Baina denok ari garapraktiketan. Nire ustez, horrekerakusten du badagoela gero arlohonetan lan egiteko aukera».

Saria eman diote Donostiako Zubiri-Manteo eta Errenteriako Don Bosco institutuetako seiikasleren prototipoari: armairu elektroniko bat da, Interneten erosirikoa jasotzeko balio duena.

Gazteak eta ekintzaileak

Andrea Espada, Pedro Rodriguez, Iker Ruzo, Julen Arruabarrena eta Julen Iurramendi, prototipoa egin duten sei gazteetatik bost. IKERNE ZARATE

Izugarria izan daproiektuan lanean aritugaren bitartean ongipasatzea eta, gainera,sari bat irabaztea»Iker RuzoPrototipoaren egileetako bat

«1.500 euroko diru sariajaso dugu, baina hori ezda nahikoa enpresa batsortu eta prototipoagaratu ahal izateko»Andrea EspadaPrototipoaren egileetako bat

‘‘

Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Beñat Alberdi Oñati

Mahai baten

bueltan elkar-

tzeak lotura zu-

zena dauka

euskal kultura-

rekin, eta are gehiago jateko bal-

din bada. Horren erakusle da Eus-

kal Herriko gastronomiak dau-

kan oparotasuna, kalitatea eta

sona. Auzoko izeneko proiek-

tuan, mahaiaren jiran aurkitu

dute aukera egungo gizartea osa-

tzen duen jatorri askotako jendea

elkartzeko. Oñatiko Udalak eta

Euskaltzaleen Topaguneak mar-

txan jarritako proiektua da Auzo-

ko. Hitzaldiak eta afariak antola-

tuko dituzte Antixena gaztetxe-

an, etorkinek euren jaioterriko

esperientziak truka ditzaten. Pa-

raguaik eman dio hasiera zikloari,

eta hilean behin erreleboa hartu-

ko diote Mendebaldeko Saharak,

Nepalek eta Dominikar Errepu-

blikak, betiere euskara eta euskal

kultura guztien arteko lotura gisa

hartuta.

«Talde horretan sortu da afa-

riak eta hitzaldiak egiteko ideia»,

azaldu du Julen Korkostegi Auzo-

koko koordinatzaileak. Hama-

bost bat pertsonak osatzen dute

Auzoko taldea. Bi multzotan ba-

natzen dituzte partaideak: Auzo-

tarrak, euskara ondo mendera-

tzen dutenak, batetik; eta Auzoki-

deak, euskara ez dakiten edo oso

ongi menderatzen ez dutenak,

bestetik. «Euskaraz ez dakien

bertako jendeak ere parte har de-

zake, noski», nabarmendu du

Korkostegik. «Baina etorkinei bi-

deratuta dago gehienbat». Aste-

an behin elkartzen dira, eta ordu

eta erdi edo bi orduko saioak egi-

ten dituzte: jolasak, tailerrak eta

beste hainbat ekintza. Euskara

ikastea eta bertako historia eta

kultura ezagutzea izaten dituzte

ardatz. «Gai bat hartzen dugu be-

ti. Adibidez, animaliak. Eta eus-

karaz lantzen ditugu».

«Guk euskaraz ikas dezagun

izugarrizko lana egiten dute Au-

zotarrek», azaldu du Luali Belal

Mendebaldeko Saharako herrita-

rrak. Auzokoko kideen artean,

hark darama urte gehien Oñatin

bizitzen. Garrantzi berezia eman

dio euskara ikasteari, herritarre-

kin harreman hobea izateko. «Ez

gaituzte baztertzen edo bakartzen

gazteleraz hitz egiteagatik, baina

euskara hutsean bizi dira asko, eta

egunerokotasunaren zati bat gal-

tzen dugu». Antzeko iritzia dau-

ka Malainin Embarecek ere; Men-

debaldeko Saharan jaioa da hura

ere. Futbolean jokatzen du Emba-

recek: «Eta entrenatzaileak eus-

karaz ematen ditu agindu guz-

tiak. Ondoren, beti ematen dizki-

date azalpenak gazteleraz. Baina

euskara ikasi eta zuzenean uler-

tzeko gogoa daukat». Auzoko

ekimenean parte hartzeaz gain,

euskaltegian ere badabil sahara-

rra, eta euskarazko tertulia talde

batean parte hartzen du gauean.

Euskaraz gain, ordea, beste hel-

buru batzuk ere badauzka Auzo-

kok. Alde batetik, herrian etorki-

nen integrazioa lortzea, eta, bes-

tetik, hartu-eman horretatik

sortzen den kultur aniztasuna ba-

loratzea eta oñatiarrekin parteka-

tzea. «Oñatira iristean ez genuen

ezagutzen inor, eta, alde horreta-

tik, Auzoko ekimena oso garran-

tzitsua izan da jendea ezagutze-

ko», azaldu du Damaris Wrubel

paraguaitarrak. Lau hilabete soi-

lik daramatza Euskal Herrian, eta

lehen hartu-emanetan dabil eus-

kararekin. Hori bai, D ereduan

matrikulatu ditu seme-alabak,

eta senideek ere jaso dituzte eus-

kara klaseak. «Etxean saiatzen

gara harremanak euskara hutse-

an izaten». Guaraniera hitz egi-

minikar Errepublikak ere parte

hartu izan du aurretik, baina,

«helburuak beteta», haiek utzi

egin zuten taldea. Hala ere, kultu-

ra eta gastronomia trukatzeko au-

kera ikusita, zikloaren barruan

sartu dira aurten.

Jakin-min handiaParaguaitarrek astelehenean es-

kaini zuten hitzaldia, eta ostegu-

nean egin zuten afaria. Wrubelek

azaldu duenez, «politika, kultu-

ra, bertako janaria eta historia»

izan zituzten hizketagai. Hogei

bat pertsona joan ziren hitzaldira,

baina hitzaldiak berak baino ga-

rrantzi handiagoa izan zuen en-

tzuleen jakin-minak. «Elkarriz-

keta bat sortu zen», nabarmendu

du Korkostegik. «Oso positiboa

da Paraguaik oñatiarren artean

halako jakin-mina sortzea».

Ostegunean, berriz, haragi

errea, Paraguaiko zopa eta juka

dastatu zituzten. «Osagaiak ez di-

ra berdin-berdinak, baina tira...»,

argitu du Wrubelek. Hala ere,

egun batez jaioterrian sentitu zela

onartu du. Paraguain Euskal He-

rrian baino gehiago jaten dela

azaldu du, hori bai. Protagonis-

moa taldetxo batek izan zuen

arren, guztiak aritu ziren afaria

zerbitzatzen eta txukuntzen, bai-

ta gaztetxeko kideak ere. «Izuga-

rria izan zen oñatiarrek laguntze-

ko izan zuten prestutasuna».

Mendebaldeko Saharak eman-

go dio erreleboa Paraguairi, apiri-

lean; Nepalen txanda izango da

gero, maiatzean; eta Dominikar

Errepublikak itxiko du zikloa,

ekainean.

Kultur aniztasunaren afari eta hitzaldizikloa hasi dute Oñatin. Herriko hainbatetorkinek euren kultura eta gastronomiatrukatuko dituzte, mahaiaren bueltanherrian integratu eta euskara ikasteko.

Plater bete

kultura

Joan den ostegunean, Oñatiko gaztetxean egin zuten afaria; Paraguaiko elikagaiak dastatu zituzten. GOIENA

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a12 b Gaiak

ten du Wrubelek, Paraguain ika-

sita, eta guaraniera bezain zaila

iruditzen zaio euskara.

Antolatu duten hitzaldi eta afari

zikloak lotura zuzena dauka etor-

kinen integrazioa lortzeko nahia-

rekin eta kultur aniztasuna heda-

tzearekin. «Iaz, afari bat egin ge-

nuen pakistandar batekin, bere

jaioterriko janaria prestatuta»,

argitu du koordinatzaileak. «Era

berean, Pakistani buruzko aur-

kezpen bat prestatu zuen Sulei-

manek, taldean azaltzeko». Espe-

rientzia horrek izan zuen arrakas-

ta kontuan hartuta, egitasmo be-

rria ere herritarrekin partekatzea

erabaki zuen taldeak. Antixena

gaztetxeari proposamena egin

zioten, eta batzarrak aho batez

onartu zuen.

Gaur egun, zikloan parte hartu-

ko duten hiru herrialdeek osatzen

dute Auzoko: Paraguaik, Mende-

baldeko Saharak eta Nepalek. Do-

Ez gaituzte baztertzengazteleraz aritzeagatik,baina euskara hutseanbizi dira asko, etazati bat galtzen dugu»Luali BelalMendebaldeko Saharako herritarra

«Oñatira iristean ezgenuen ezagutzen inor;etxean harremanakeuskara hutsean izatensaiatzen gara orain»Damaris WrubelParaguaiko herritarra

‘‘

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

Aitziber Arzallus

Aste Santuko jaie-

gunak eguzkiaren

epelaren bila joa-

teko baliatu di-

tuzte batzuek;

ezagutzeke zuten hiriren batera

bidaiatzeko beste batzuek; edo

eskiatzera joateko; edo beste non-

baitera bidaia egiteko. Baina egu-

notan etxe aldetik ibiltzeko hau-

tua egin dutenak ere badira, ondo

pasatzeko inora joan beharrik ez

dagoela pentsatuta. Horientzako

proposamen ona izan liteke Za-

rauzko XVIII. Garagardo Azokara

joatea. Batek baino gehiagok Aste

Santuko tradiziotzat du jada, ino-

la ere galdu ezin den azokatzat.

«Hasierako urteetan, inguru-

ko tabernariek-eta errezeloz har-

tu zuten ekimena, uste zutelako

azokak bezeroak kenduko zizkie-

la», gogora ekarri du Xabi Una-

nue Zarautz Errugbi Taldeko kide

eta azokaren antolatzaileetako

batek. «Baina urteekin ikusi dute

hori ez dela izan horrela, kontra-

koa gertatu dela, eta orain nahi

dute guk urtero azoka antolatzen

jarraitzea, jendea ekartzen duela-

ko herrira eta hori denon mese-

derako delako».

Eskualdean antolatzen dituz-

ten garagardo azoketan zaharre-

na da Zarauzkoa; atzetik etorri di-

renentzat eredu izan da, beraz.

«Behar batetik sortu zen azoka

egiten hasteko ideia, ikusten ge-

nuelako arazoak genituela talde-

arentzat finantzaketa lortzeko»,

azaldu du Unanuek. «Ikusten ge-

nuen etorkizuna bagenuela, lana

eginez gero talde polit bat osa ge-

nezakeela, baina horretarako

diru iturria behar-beharrezkoa

genuela. Horrelaxe hasi ginen,

garagardo azoka bide bat izan zi-

tekeela pentsatuta, eta pixkana-

ka-pixkanaka gure finantzaketa

iturri nagusi bihurtu da». Azokan

ateratzen duten diruarekin or-

daintzen dituzte errugbi taldeko

gaztetxoenen fitxa guztiak, zaha-

rren fitxen zati bat, joan-etorrie-

tarako autobusen alokairuak eta

beste zenbait gastu. «Badakigu

errugbia gutxiengoen kirola dela,

eta horregatik saiatzen gara guga-

na datozen horiei ahalik eta

erraztasun gehien ematen, hau-

rrak taldera ekartzen dituzten gu-

raso horiek beren gain ahalik eta

gastu gutxien hartzeko».

Horrelako azoka bat antola-

tzea, ordea, ez da broma. Zarauz-

ko Errugbi Taldekoak abenduan

hasten dira horretan; hamabost

bat laguneko taldea astero-astero

biltzen da dena pentsatu, prestatu

eta lotzeko. Aste Santuan, berriz,

azoka egiten den egunetan, 300

bat lagun behar izaten dituzte

txandak betetzeko. Denetariko

jendea behar izaten dute: sukal-

dean ariko direnak, garbiketaz

arduratuko direnak, barran zer-

bitzatuko dutenak, goizetan upe-

lak batetik bestera mugituko di-

tuztenak... «Errugbi taldeko jo-

kalariak, beteranoak, gaztetxoak

eta haien gurasoak, denok aritzen

gara lanean. Denok izaten dugu

nola lagundua: adibidez, 16 eta 18

urtez azpikoetan ibiltzen diren

jokalariak aritzen dira kakahuete

poltsatxoak-eta prestatzen. De-

nok boluntarioak gara, eta denok

lan egiten dugu Zarautz Errugbi

Taldearen alde».

Aurtengo azoka martxan da

jada. Herenegun zabaldu zituzten

Munoa plazako karpako ateak,

eta astelehenean itxiko dituzte,

19:00etan. Gaur, bihar

eta etzi, egun osoan za-

balik izango da karpa,

12:00etatik 01:00era,

hain zuzen. Bertaratzen

direnek aukera aproposa

izango dute nazioarteko

garagardo bereziak das-

tatzeko eta mokadu bat

jateko. Beste urteetan

baino garagardo aukera

zabalagoa eskainiko

dute aurten, ohiko ze-

rrendari —Paulaner, Af-

fligem, Murphy’s eta

Guinness— Cider Ladron

de Manzanas markako garagar-

doak erantsi baitizkiote. Jateko,

berriz, betiko ukondo, oilasko eta

saltxitxez gain, saiheskia ere es-

katu ahalko da aurten.

Eta, horiez gain, beste berri-

kuntza bat ere badela adierazi du

Unanuek: «Berrikuntza nagusia

da afaritarako mahaia aurrez

erreserbatzeko aukera egongo

dela, berme txiki baten truke».

Iaz egin zuten proba, eta aurten

erabaki dute aukera hori ematea.

Erreserbak egunean zehar egin

beharko dira azokako leihatilan

bertan, eta, berme gisa, buruko 10

euro utzi beharko dira. Unanue-

ren arabera, helburua da jendeari

afaritarako aukera gehiago ema-

tea. «Kontua da jendeak arratsal-

de guztia pasatzen zuela karpan

tragoak hartzen eta kakahueteak

jaten, eta afaltzera zetozenek ez

zutela aukerarik, karpa lepo bete-

ta topatzen zutelako. Orain ziur-

tatu egin dezakete afaltzeko ma-

haia izango dutela».

Mus Txapelketa AzkarraJan-edanaz gain, bestelakorik ere

izango da Munoako karpan.

Gaur, adibidez, Mus Txapelketa

Azkarra jokatuko dute, 15:30ean

hasita. Parte hartu nahi dutenek

15:00ak arte dute aukera izena

emateko, azokako leihatilan ber-

tan. Bikoteko 20 euro ordaindu

beharko dituzte, eta prezio ho-

rren barruan bi pitxer eta bi gara-

gardo berezi jasoko dituzte. Za-

kuaren %60, txapelak eta irabaz-

learen altuera garagardo kaxetan

irabaziko dituzte garaileek; biga-

rrenek, zakuaren %20; hirugarre-

nek, ukondo menua; eta lauga-

rrenek, bi garagardo berezi.

Gainera, egunero, 13:30etik

15:30era, haurrentzako tailerrak

eta jolasak izango dira, bi begira-

lerekin, gurasoek aukera izan de-

zaten lasai bazkaltzeko. Eta egu-

nero, afalostean, 22:00etan hasi-

ta, kontzertuak izango dira.

Alaiki taldea ariko da gaur;

Fan&go bihar; eta Igara Roosters

etzi.

Garagardo Azokara joateko au-

tobus zerbitzu bereziak eskainiko

ditu Lurraldebusek gaur eta

bihar, inguruko herrietatik joan-

etorria egiteko.

Baina ez pentsa Zarauzko festa

giroa Garagardo Azokarekin bu-

katuko denik. Datorren asteazke-

netik igandera Pro Zarautz 2018

surf txapelketa jokatuko dute, eta

lau egun horietarako egitarau za-

bala prestatu dute: zinema ema-

naldiak, kontzertuak, erakuske-

tak, boleibol eta futbol partidak

hondartzan, skate erakustaldia...

Esate baterako, ostiralean eta la-

runbatean kontzertuak eta DJak

egongo dira Munoako karpan.

Ostiralean, 21:15ean, DJ Junaite-

dek hasiko du festa, eta, haren

atzetik, High Felicity eta Willis

Drummond taldeak ariko dira.

Larunbatean, berriz, Nerabe eta

Delorean taldeek joko dute aurre-

na, eta, haien ostean, El-Txef-A

ariko da.

Abian da Zarauzko XVIII. Garagardo Azoka. Astelehen arratsaldera arte, jan-edanikez da faltako Munoako karpan; haur jolasak eta kontzertuak ere izango dira egunero.

Tradizio bihurtu den azoka

Iazko azokako une bat. Azokan zenbat jende izaten den kalkulatzea ezinezkoa dela diote antolatzaileek, baina milaka lagun izaten dira urtero. UROLA KOSTAKO HITZA

Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a

Errugbia gutxiengoen kirolada, eta horregatik saiatzengara gugana datozenei ahaliketa erraztasun gehien ematen»

«Jokalariak, beteranoak,gaztetxoak eta haien gurasoak,denok aritzen gara lanean;denok dugu nola lagundua»Xabi UnanueZarautz Errugbi Taldeko kidea

‘‘

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

ZarautzGisa guztietakoartisautza lanak

1Atzo hasi zen Nahia Zarauz-

ko Artisten eta Artisauen

Elkarteak urtero Aste San-

tuan antolatzen duen artisautza

azoka, eta, igandera arte, gisa

guztietako eskulanak ikusi eta

erosteko aukera izango da Lege

Zaharren enparantzan:

bitxiak, sendabelarrak, eztia...

11:00etatik 19:00etara izango da

zabalik gaur eta igandean, eta, la-

runbatean, arratsaldez bakarrik.

Pintxoren bat jateko aukera ere

izango da.

Udaberriko Artisautza Azoka

Igandera arte, Lege Zaharren

enparantzan.

Segura300 urte bainogehiagoko tradizioa

2XVII. mendeko lehenen-

go hamarkadan dagoe-

neko Seguran Aste San-

tuko ekitaldiak egiten zituztela

dokumentatuta dago, eta, gaur,

300 urte baino gehiagoko tradi-

zio hori kalera aterako dute be-

rriro —atzo ere egin zuten proze-

sioa—, 350 herritar ingururen

parte hartzearekin. Aingerutxo-

ak, nazarenoak, penitenteak, sol-

dadu erromatarrak... 16:30ean

jaitsiko dute parrokian Jesusen

irudia gurutzetik, eta, ondoren,

prozesioa egingo dute.

Segurako prozesioa

Gaur, 18:15ean, parrokiatik.

Gipuzkoa‘Macbeth’ opera,Londrestik zuzenean

3Giuseppe Verdi konposi-

torearen operarik entzu-

tetsuenetakoa da Mac-

beth, William Shakespeareren la-

nean oinarritua, eta datorren

asteazkenean Londresko Royal

Opera House antzokian eskaini-

ko duten emanaldia zuzenean ja-

rraitu ahal izango da Beasainen,

Tolosan eta Zumarragan, ikus-

entzunezko formatuan.

‘Macbeth’ operaren emanaldia,

Royal Opera House antzokitik

Asteazkenean, 20:15ean,

Beasaingo Usurbe, Tolosako

Leidor eta Zumarragako Zelai Arizti

antzokietan.

MUSIKA

AIAAgurtzane eta Ion Elustondo.

b Igandean, 18:30ean, Aristerrazun.

DONOSTIAThe Excitements.

bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAA Jako Pako eta BCN.

bGaur, 22:00etan, Mogambon.

DONOSTIAAlvva eta This Ist.

bGaur, 23:45ean, Dabadaban.

DONOSTIACuchillo de Fuego

eta Tenpera.

bBihar, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAFlaca, Saalsa

eta Purpurina.

bBihar, 23:45ean, Dabadaban.

DONOSTIAKonnoktion

eta Alex del Toro.

bBihar, 00:00etan, Gu aretoan.

DONOSTIATriptides.

bAstelehenean, 20:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIAUkrainako Orkestra

Sinfonikoa.

bAsteartean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIAGastropotea: Back.

bOstegunean, 19:00etan,

Martin Santos plazan.

DONOSTIAMalevolence,

Brothers Till We Die eta Fearth.

bOstegunean, 19:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIAEraul.

bOstegunean, 20:00etan,

Tabakaleran.

IRUNSkarra Mucci, Dingwash,

DJ Loro eta Mountain Sounds

meet Mora & Gustab.

bGaur, 22:00etan,Tunk aretoan.

OIARTZUNUrrats.

bGaur, 20:00etan,

Gazte Akelarreko Mari gunean.

OIARTZUNAutobus Magikoa

eta Txilly.

bGaur, 23:00etan,

Gazte Akelarrean, herriko plazan.

OIARTZUNArrakala.

bBihar, bazkalostean,

Gazte Akelarrean, Madalensoron.

OIARTZUNBelaxe.

bBihar, 18:30ean, Gazte Akelarrean.

OIARTZUNLiher, Arkada Social,

Glaukoma, Anita Parker, La Basu

eta DJ Txankleta.

bBihar, 21:30etik aurrera,

Gazte Akelarreko Mari gunean.

OIARTZUNLittle Martin Selektah,

Urbi Selektah eta Dantzall Sound.

bBihar, 22:30ean, Gazte

Akelarrean, herriko plazan.

TOLOSABrodbay eta Anchord.

bAstelehenean, 20:00etan,

Bonberenean.

Soldadu erromatarrak, prozesioan. SEGURAKO UDALA

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a14 b Agenda

Donostia bDantza

Malandain Biarritz Balletaren entsegu irekiaDatorren ostiralean eta larunbatean estreinatuko ditu Malandain Biarritz Balletak, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Martin Harriageren Sirères

eta Thierry Malandainen Rêverie romantiqueeta Nocturneskoreografiak. Eta, estreinaldiaren atariko, asteazkenean jendaurreko entsegu irekia egin-

go dute. Ikuskizunaren zenbait zati eskainiko dituzte, 19:00etatik aurrera, eta ondoren koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango

dute ikusleek. Gonbidapenak Viktoria Eugenia antzokiko leihatilan jarri dituzte eskuragarri. MALANDAIN

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

ZerainEgun batez meatzari

4Aste Santuan, apirilaren

2ra arte, Larraondoko

zerrategia eta Burdina-

ren Mendia meategia bisitatzeko

aukera dago Zerainen; baina,

biharko, ibilaldi berezi bat anto-

latu dute Burdinaren Mendian:

Meatzarien ibilaldia. Turismo bu-

legoan elkartu, eta, norberaren

autoan Aizpitta interpretazio

zentrora joan ondoren, bisitariek

nolabait meatzarien azalean sar-

tzeko aukera izango dute.

Burdinaren Mendia meategira

bisita gidatu berezia

Bihar, 10:00etan, Turismo

bulegotik abiatuta.

TOLOSAMinor Empires.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Bonberenean.

ZARAUTZAlaiki.

bGaur, 22:00etan, Munoan.

ZARAUTZFan & Go.

bBihar, 22:00etan, Munoan.

ZARAUTZ Igara Roosters.

b Igandean, 22:00etan, Munoan.

ZUMAIAMeconio, Oki Moki

eta Dezanatta.

bGaur, 22:30ean, Torreberri

gaztetxean.

ANTZERKIA

DONOSTIABorobil Teatroa: Gu

(Ez gaude bakarrik).

bOstegunean, 18:00etan, Larratxo

kultur etxean.

HONDARRIBIAZe Onda:

Heriotza bikoitza.

b Igandean, 19:30ean, Itsas Etxean.

IBARRAPantzart: Plisti plasta.

bAsteazkenean, 17:00etan,

kultur etxean.

DANTZA

DONOSTIABolxoi Antzokiko

Izarrak, Moskuko Estatu Balleta

eta Errusiako Orkestra Sinfonikoa:

Beltxargen aintzira.

bGaur, 21:00etan, Kursaalean.

DONOSTIAMalandain Biarritz

Balletaren entsegu irekia: Sirènes,

Rêverie romantiqueeta Nocturnes.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian,

gonbidapenarekin.

ZALDIBIA Iztueta dantza taldea.

bAstelehenean, 12:00etan,

Saturdiko festetan.

BERTSOLARITZA

HONDARRIBIAAndoni Egaña

eta Sebastian Lizaso.

bAstelehenean, egun osoan,

Guadalupe zelaian.

ZALDIBIAOihana Iguaran eta

Eneko Lazkoz.

bAstelehenean, egun osoan,

Saturdiko festetan.

ERAKUSKETAK

DONOSTIA Imanol Larrinaga:

Urmargoen hitzak.

bApirilaren 7ra arte, Ernest Lluch

kultur etxean.

DONOSTIA Jone Laspiur: Etorri,

Jan!.

bApirilaren 14ra arte, Arteztu

galerian.

DONOSTIAXabier Anunzibai:

Bilduma.

bApirilaren 15era arte, Tabakaleran.

Burdinaren Mendia meategiko labeak. ARKAITZ APALATEGI / GOIERRIKO HITZA Arrikrutz. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 30a

OñatiGipuzkoakokobazulo handiena

5Aste Santuko egunetara-

ko programazio bereziak

prestatu dituzte Gipuz-

koako herri ugaritan, eta, Oñatin,

Arrikrutz kobara bisita gidatuak

egingo dituzte. Gipuzkoako ko-

bazulorik handiena da Oñatikoa,

eta, pasabide eroso batean zehar,

edonork egiteko moduko ibilbi-

dea da. Herrian bertan, bestalde,

Oñatiko Altxorrak ezagutzeko

bisita gidatuak egingo dituzte.

Arrikrutz kobara

bisita gidatuak

Apirilaren 2ra arte. Erreserbak,

[email protected] helbidean

edo 943-08 20 00 telefonoan.

DONOSTIAArgazki liburuen

fenomenoaerakusketa, eta

Gabriela Zendoiaren bilduma.

bEkainaren 17ra arte,

San Telmo museoan.

HERNANIRetinosis Gipuzkoa

Begisare elkartearen eskutik,

Ikusmen murriztua.

bDatorren asteartera arte, Biteri

kultur etxean.

TOLOSABúho Maravillas,

txotxongilo erakusketa.

bUrriaren 7ra arte, Topic gunean.

ZUMAIASasi artean, Luisi

Aldabururen pintura eta eskulan

erakusketa.

bApirilaren 2ra arte, Oxford

aretoan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BEASAINMacbethoperaren

zuzeneko emanaldia, Londresko

Royal Opera Housetik.

bAsteazkenean, 20:15ean,

Usurbe antzokian.

ELGOIBARC’est la vie.

bBihar, 19:00etan, Herriko

Antzokian.

TOLOSAMacbethoperaren

zuzeneko emanaldia, Londresko

Royal Opera Housetik.

bAsteazkenean, 20:15ean,

Leidor antzokian.

ZUMARRAGAMacbethoperaren

zuzeneko emanaldia, Londresko

Royal Opera Housetik.

bAsteazkenean, 20:15ean,

Zelai Arizti aretoan.

BESTELAKOAK

DONOSTIAQueimada eta

Pattarraren Festa: Galiziako gas-

tronomia eta musika eta dantzak.

bGaur 18:00etan hasi eta igande

eguerdira arte, Easo plazan.

ORDIZIAArtzain Eguna:

Idiazabal gaztaren denboraldi

berriaren aurkezpena.

bAsteazkenean, azokan.

ZARAUTZUdaberriko Artisautza

Azoka.

b Igandera arte, Lege Zaharren

enparantzan.

Oiartzun b Gazte Akelarrea

Borroka guztien topaguneaOiartzun «Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune» bihurtuko dute Ernai eta Aitzina gazte taldeek,

gaur, bihar eta etzi. Gazte Akelarrea hitzaldi, tailer, mahai inguru eta musika kontzertuz bete-betea dator, eta,

Sorginkerian dugu independentzia lelopean, indar berezia jarriko dute hiru alorretan: elikaduran, kultur eskain-

tzan eta lan militantearen zaintzan. GAZTE AKELARREA

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · kartu ziren, gehienak adinekoak eta haien zaintzaileak. Egitasmo-an, aldundia eta Matia fundazioa ez ezik, Osakidetza eta udaletako ... Isabelek Gabriel

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko martxoaren 30a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Eider Goenaga Lizaso

Telekomunikazioen arloan eginzuen lan Felipe Uriartek (Barakal-do, 1944), eta aparailuak desmun-tatzea, barrutik nolakoak diren ja-kitea eta konpontzea zaletasunizan du beti. Orain, erretiroa har-tuta, hilean arratsalde bat hartzendu horretarako. Bergarako KafeKonpon egitasmoaren barruan,bost bat lagun elkartzen dira, he-rritarrek eramaten dituzten apa-railuak konpontzeko. Aparailuen%80 inguru konpontzen dituzteladio, eta «satisfazio handia» ema-ten duela jabeari aparailua kon-ponduta itzultzeak. Nola sortu zen Kafe Konpon?

Kide batek ekarri zuen lehenideia, Iñaki Alberdik. Asko bi-daiatzen zuen, eta Herbehereetanikusi zuen gisa honetako taldeakzeudela. Jendea elkartzen zentoki batean, eta hondatutakotresnak konpontzeaz gain, kon-pontzen erakusten zuten. Ideiagustatu zitzaion, eta proposame-na egin zigun hainbat laguni Ber-garan gauza bera egiteko. Halaxehasi ginen, 2013ko udaberrian. Nola egiten duzue lan?

Hileko bigarren asteazkenean el-kartzen gara, San Joxepe adine-koen egoitzan. Bost bat lagun ari-tzen gara konpontzaile lanetan,erretiratuak denak. Nik betidanikizan dut gauzak desmuntatu etakonpontzeko zaletasuna, txiki-txikitatik, eta nik erakutsi dietbeste kideei. Gauzak desmuntatueta barrutik ezagutzeko jakin-min hori barruan eramaten denzerbait da; gure etxeko tresnagehienak nik konpondu izan di-tut beti. Orain, besteei laguntzekoerabiltzen dugu ezagutza hori.Eta zer motatako aparailuak era-

maten dizkizuete?

Denetik: plantxak, txigorgailuak,berogailuak, kafe makinak, irra-tiak, xurgagailuak, CD irakurgai-luak, garai bateko hi-fi dorreak,paper birringailuren bat ere kon-pondu dugu, daratuluak, antzi-nako gramofonoak, anplifikagai-luak, lurrunarekin garbitzekomakinak, bizarra kentzekoak,kablerik gabeko telefonoak... Ezi-nezkoa litzateke denak esatea. Eta horietako zenbat konpon-

tzea lortzen duzue?

Garai hobeak eta okerragoak iza-ten dira, baina esango nuke gureeskuetara heltzen diren aparai-luen %80 inguru konpontzen di-tugula. Bestalde, bost urte igaroostean, oraindik ere zenbaitetanharritu egiten gara ekartzen diz-kiguten tresnekin; inoiz ikusi ga-bekoak izaten dira batzuk. Baina,

aparailuen funtzionamenduariburuzko ezagutza orokorra ba-dugunez, askotan lortzen duguhoriek ere konpontzea.Eta gaur egungo aparailu elek-

tronikoak eramaten dizkizuete?

Bai, eta, normalki, plaka elektro-nikoa duten aparailu horiek dirakonpondu ezin ditugunak. Hon-datzen bada, plaka osoa ordezka-tu behar duzu, eta oso zaila da or-dezkoa aurkitzea. Tamalez, plakaelektronikoa izaten dute egungotresna moderno gehienek. Beste-la, matxura sinpleak izaten diragehienetan; entxufea, elikatzeiturria, fusibleren bat...Eta konpondu ezin dituzuenak

zaborretara doaz, noski...

Gehienetan horixe esaten diguguregana etortzen denak: «Zuekkonpondu ezean, zuzenean zaka-rrontzira botako dut». Gure hel-burua da hori saihestea, eta, esa-ten dizut, askotan lortzen dugu.

Eta lorpen hori guretzat pozgarriabada, jabearentzat are pozgarria-goa. Satisfazio handia ematen duaparailuaren bila etortzen direne-an konponduta dagoela esateak.Adineko emakume asko etortzendira, adibidez, sukaldeko irratitxikia hondatu zaielako. Normal-ki ez da zaila izaten, eta zenbat

musu jasotzen ditugun trukean...Esker oneko lana da.Eta aparailua eramaten duenak

bertan gelditu behar du nola

konpontzen duzuen ikusteko

eta ikasteko?

Polita litzateke, baina ez dugu ho-rretarako nahikoa toki. Gehienekarratsalde hasieran ekartzen duteaparailua, eta iluntzean etortzen

dira bila. Beste batzuek badute in-teresa, eta gelditu egiten dira nolakonpontzen ditugun ikusten. Hileko bigarren asteazkena iris-

ten denean, ez duzue jakiten,

beraz, nolako lana izango du-

zuen zain?

Ez, eta inoiz gertatu zaigu harairistea eta kanpoan jende pila bat

egotea ilaran. Ez da ohi-koa, hala ere. Normale-an, etortzen direnean,diagnostiko bat egitendiegu, gainetik begiratuzzein izan daitekeen ara-

zoa. «Hau azkar konpondukodugu», esaten duzu, baina gero,hasten zara desmuntatzen eta as-kotan lan gehiago ematen du des-muntatzeak konpontzeak baino. Lan dezente izaten duzue, beraz.

Bueno, egunak daude. 16:30eanhasten gara, eta, batzuetan,19:00etarako bukatzen dugu;beste batzuetan, 21:00ak arte

egoten gara. Umeek oporrak di-tuztenean, adibidez, jende gu-txiago etortzen da, aitona-amo-nak umeak zaintzen aritzen dire-lako. Adineko jendea da gehien joa-

ten zaizuena, beraz?

Denetik izaten da, gazteak ere bai;baina, oro har, 40-50 urtetik go-rako jendea izaten da, eta, agian,adinekoak gehiago, bai. Hori zergatik da? Gazteek erra-

zago botatzen eta ordezkatzen

dituzte gauzak?

Bai, belaunaldi gazteagoek joeragutxi dute gauzak konpontzeko;badago belaunaldien arteko ez-berdintasun bat. Gazteek ez dioteoinetakoari zola konponduko,berriak erosiko dituzte; adin ba-tetik aurrera, errazago joaten dirazapata konpontzailearengana.Baina garai batean hala izatenzen; inori ez zitzaion bururatzenetxeko tresna bat zaborretara bo-tatzea aurrez konpontzen saiatugabe. Beti esaten da lehengo tresnek

gehiago irauten zutela. Hala da?

Dudarik gabe. Elektronika sar-tzeak zaildu egiten du edozerkonpontzea. Baina, horrez gain,maiz pentsatu izan dut aparailubatzuei behar baino sistema elek-troniko konplexuagoa jartzendietela. Ez dakit zer dagoen ho-rren atzean; agian, helburua hori-xe da, konpondu beharrean jen-deak berria erostea. Bestalde, egiada gauzak proportzioan merkea-goak direla, eta horrek erraztuegiten duela berria erostea. Konpontzeko garaian, zer atse-

gin duzu gehien? Eta gutxien?

Irrati zaharrak konpontzea askogustatzen zait; eta plantxak, bate-re ez. Plantxen mundua izugarriada, ez daude bi plantxa berdin, etadesmuntatzea izugarri zaila iza-ten da. Norbait plantxa batekindatorrela ikusten badut, «ez, me-sedez» esaten diot neure buruari.Baina, taldekideek badakitenez,beraiek hartzen dituzte plantxak,eta desmuntatu ondoren pasa-tzen dizkidate niri, konpontzeko. Donostian, Tabakaleran, zuena-

ren antzeko tailerra egiten dute;

ezagutzen duzu?

Bai. Hiruzpalau aldiz joan izannaiz hara lanera. Gurean bainoaukera zabalagoa dute han; bizi-kletak konpontzen dituzte, telaz-ko gauzak ere bai, 80 urtetik go-rako gizon bat aterkiak konpon-tzen aritzen da... Baina guretikhartu zuten ideia. Donostia2016ren harira etorri ziren gure-gana, egiten genuena gustatu zi-tzaielako, eta hortik sortu zutenberaiena.

«Belaunaldi gazteekjoera gutxi dutegauzak konpontzeko»

Felipe Uriarte b Kafe Konpon-eko kidea

Konponbidea duten aparailuak ez botatzea, horixe da Felipe Uriarterenhelburua. Xede horrekin egiten dute, Bergaran, Kafe Konpon: jendeakdituen tresnak konpontzen saiatzeko. 2013an hasi ziren horretan.

JAIZKI FONTANEDA / FOKU

sELKARRIZKETA

«Maiz pentsatu izan dutaparailu batzuei behar bainosistema elektronikokonplexuagoa jartzen dietela»