gizaRtee_mesopotamia & egipto

Embed Size (px)

Citation preview

Egipto & Mesopotamia

Mesopotamia

MesopotamiaMesopotamiako zibilizazioa K.a. 3500 eta K.a. 539. urteen artean garatu zen. Hitz hori grezierati dator eta ibaien arteko lurra esan nahi du. Hau Tigris eta Eufrates ibaien artean dago. Mesopotamia 4 aldi ditu: Sumertarrak, K.a. 3500-tik 2300-era. Tigris eta Eufrates ibaien bokaletan zeuden. Idazkera jadanik ezagutua zen haientzat eta kultura bikaina zeukaten. Akadtarrak, K.a. 2300-tik 2130-era. Mesopotamiaren erdialdeko lurraldetik zetozen, Akadetik. Hauek Sumertarrak konkistatu zituzten eta erregeak inperio handia sortu zuen, burdinazko armen nagusitasunari esker. Babiloniarrak, K.a. 1800-tik 600. urtera. Sumertarren eta Akadtarren lurraldeen artean zeuden eta beste inperio bat sortu zuten. Erregearen kodea edo legeen bilduma ntzute handikoa da. Asiriarrak, K.a. VII. mendearen erdialdea K.a. 625. urtera arte. Mesopotamiako lurrak menpean hartu zituzten. Persiarrek konkistatu eta gero, K.a. 539. urtean, Mesopotamiako kultura desdegin egin zen.

PolitikaSumertarren garaian hiri-estatu independenteak sortu ziren. Han, agintegune naguasia tenplua zen, eta tenplu hori patesi izeneko printze-apaizak zuzentzen zuen. Honek, hiria goberntu, justizia eman, ureztatzesistema kontrolatu eta defentsa antolatzen zuen. Geroago, aginpidea, buruzagi militarrek eskuratu zuten. Horiek errege bihurtzean inperio zabalak sortu zituzten, eta aginpidea tenplutik jauregira igaro zen.

GizarteaMesopotamiako gizartea mailatan banatzen zen, 3 maila zeuden: Gizartearen goiko mailan erregeak eta bere funtzionarioak eta apaizak zeuden. Apaizek eragin handia zuten, aberastasun ugari zituzten eta kultura euren gain hartzen zuten. Erdiko mailan merkatariak eta funtzionariak zeuden. Funtzionarioen arten eskribauak zeuden. Beheko mailan eskulangileak eta nekazariak zeuden. Haien artean esklaboak ere zeuden. Gizarte-harremanak legeen kodeen bidez arautzen ziren. familia, goi-

Ekonomia Nekazaritza ureztatua Mesopotamiako oinarria zen. Zerealak, barazkiak eta datil-palmondoak hazten zituzten jateko eta lihoa eta kotoia, zuntzak egiteko. Lurrak nekazariei alokatzen zizkieten zergen truke. Abeltzaintzan ardiak, ahuntzak eta txerriak hazten zituzten; lan egiteko idiak erabiltzen zituzten, eta zaldiak garraiorako. Arrantza egiten zuten, ibaietan eta ubideetan. Eskulangintza eta merkataritza ere egiten zuten.

Erlijioa eta heriotza Mesopotamiako erlijioa politeista zen. Jainko asko zituzten eta hauek naturako indarrak pertsonifikatzen zituen. Hauek tenpluetan zeuden. Hainbat opari egiten zieten eta ospakizunak eginez ohoratzen zituzten. Jainkorik aipagarrienak hauek dira: adib.: Anu: zeruaren jainkoa eta gainerakoen jainkoen aita. Enlil: haizearen eta ibaiko ur-goraldien jainkoa Astarte: maitasunaren, ugalkortasunaren, gerraren eta ehizaren jainkosa. Hilobiaz haraindiko bizitza pesimista zen. Hildakoak hautsez eta lupetsez elikatzen ziren.

KulturaMesopotamiako kulturaren adierazpen nagusiak idazkera, atrologia, astronomia eta matematika ziren. Idazkera: buztin bigunezko oholtxoetan idazten zuten, eta puntzoi batekin trazoak egiten zituzten. Trazoak eguzkitan edo labean lehortzea lortzen zuten. Hainbat gauzatarako erabili zen idazkera, esaterako, administrazio- eta ekonimia- agiriak, legeen kodeak eta poemak idazteko. Astrologia astroak igarpenetarako aztertzetik sortu zen, horregatik horoskopoak agertu ziren. Honek astronomia ekarri zuen. Astronomiari esker egutegi nahiko zehatza sortu zuten, zazpi eguneko aste, hogeita lau orduko egun, hirurogei minutuko ordu eta hirurogei segunduko minutuekin. Matematika kontabilitaterako eta lurrak neurtzeko sortu zen. Kalkuluak egiteko hirurogei zenbakia hartzen zuten oinarritzat (sistema hirurogeitarra)

Arte-adierazpenakMesopotamiako artea asko garatu zen. Aipagarrienak arkitektura eta eskultura dira. Arkitekturan, pezoa eguzkitan lehortuta eta adreilua laukizuzen formako piezatan moldeatua, erabili zituzten. Hauek apaintzeko, kolorezko zeramikak, erliebeak eta freskoak erabiltzen zituzten. Jauregiak eta tenpluak eraikitzeko arkua eta ganga erabili zituzten (hauek asmatu eta gero). - Jauregiak inguratuak ziren harresi baten bidez, eta erregearentzat, armadarako eta administraziorako gela bereziak zituzten. - Tenpluetan, zigurata edo dorre mailakatua zegoen; hauda, terrazak terrazak bata bestearen gainean zeuden eta goian santutegia zegoen. Eskulturan, batez ere, pertsonaia nabarmenen estatuak eta erliebeak egin zituzten. Erliebeen artean, aipagarriena, giza burua zuten hegodun zezenak dira, eta ateetan jartzen zituzten jauregiak babesteko.

egipto

egiptoAntzinako Egiptoko zibilizazioa K.a. 3100. eta 31. urteen artean garatu zen, Nilo ibaiaren haranean. 4 etapetan dago banatuta: Antzinako Inperioa K.a. 31002181. urtean izan zen. Menfis hiruburuan, piramide handiak eraikitzeko agindua eman zuten faraoiak bizi izan ziren. Erdiko Inperioa K.a. 20551795. urtean izan zen. Tebas izan zen hiriburua Nubia konkistatu ondoren. Hilkso, atzerriko herriak, menpean hartu zuen Egipto. Inperio Berria K.a. 1550-1069. urtean izan zen. Tebasen egon zen, eta Egipto Sirian eta Palestinan zehar hedatu zen. Hainbat faraoi egon ziren agintean (ezagunak) : Amenofis iv.a (Akenaton), Tutankamon eta Ramses ii.a. Behe Inperioa K.a. 715-31. urtean izan zen. Egiptok gainbehera egin zun, eta atzerriko herriek menpean hartu zuten. K.a. 31. urtean erromatarrek konkistatu zuten.

PolitikaJainko-erregetzat hartzen zuten, lurraren eta bertako biztanleen jabea zen, eta, beraz, bere esku zuen aginpide osoa. Erregea zen aldetik, gobernatu egiten zuen, legeak egin, epaitu, lan hidraulikoak zuzendu eta armada gidatzen zuen. Jainkoa zen aldetik, lurrean haragitutako Horus zeruko jainkotzat hartzen zuten, gurtu egiten zuten, gizarte-ordenari eutsi eta Niloren urteoroko uholdeak kontrola zitzan. Herritarrek bere aurrean belaunikatu behar izaten zuten, eta ezin zioten aurpegira begiratu ez ukitu, ez haren izenik esan.

faraoia

Gizartea Talde nagusian, faraoia eta beraren familia zegoen, baina, bazeuden nobleak, apaizak eta eskribauak ere. - Nobleak goi-funtzionarioak eta armadako ofizialak ziren. - Apaizek kultua egin eta tenpluetako jabetzak administratzen zituzten. - Eskribauak irakurtzen eta idazten zekiten ia-ia bakarrak ziren, eta, horregatik, faraoiaren aginduak idazkietan jaso eta zegen eta jauregiko salgaien kontuak eramaten zituzten.

Langileen artean, gainerako pertsona nekazariak, eskulangileak eta merkatariak.

askeak

zeuden,

Esklaboena egoerarik makurrenean zegoen gizarte talde zen, gehienak atzerritarrak ziren.

Ekonomia Nekazaritza ureztatua Egiptoko ekinomiaren oinarria izan zen. Batez ere, zerealak hazten ziren. Lurrak nekazariek landu behar zituzten, baita zergak ordaindu ere. Abeltzaintzak animaliak ematen zituzten, jateko eta lanerako. (Jateko: txerriak, ardiak, hegaztiak...), (lanerako: idiak, astoak...) Eskulangintzan askotariko lanbideak sartzen ziren: zeramikariak, ehuleak...eta abar. Eskulangileek euren lantegiak zituzten, edo faraoiaen, nobleen eta apaizenetan egiten zuten lan. Kanpoko merkataritza faraoiak kontrolatzen zuen. Egiptok luxuzko produktuak inportatzen zituen; esaterako metalak, harribitxiak, zurak, espeziak eta lurrinak, nekazaritzaproduktuak eta oihalak esportatzen zituen. Pruduktuok trukeak eginez edo gauzaz ordaintzen zituzten.

Erlijioa eta heriotza Antzinako Egiptoko biztanleak politeistak ziren (jainko asko zituzten). Jainkoak tenpluetan bizi ohi ziren eta gizaki edota animalien itxura zuten. Tenpluetan, jainkoaren estatua gorde eta gurtzen zuten. Jainkoek fedaduen opariak jasotzen zituzten, eta haien ohoretan, apaizek, ospakizunak egiten zituzten. Egiptoko jainkorik garrantzitsuenetako batzuk hauek dira: Amon-Ra: eguzkiaren jainkoa. Hator: behia, maitasunaren, poztasunaren eta musikaren jainkosa. Faraoiak naturako elementuak gurtzen zituzten eta sakrautzat jotako animalia batzuk ere. Egiptoarrek heriotzaren ostean bizitza zegoela uste zuten. Bizitza hori erdiesteko, bi betekizun bete behar ziren: gorpua kontserbatzea, momifikazioaren bidez, eta Osirisen epaiketa gainditzea. Osirisen epaiketan, Anubis jainkoak hildakoaren bihotza balantza batean pisatzen zuen, bihotza egiaren lumarekin orekatu behar zen. Hildakoak epaiketa gainditzen bazuen, hilobiaz harandiko bizitzara igarrotzen zen, bizitza horrek Lurrekoaren antz handia zuen. Hilen Liburuan, hildakoak epaiketa arrakastaz gainditzeko errezitatu behar zituen formulak zeuden, hemengo bizitzan ondo zein gaizki jokatu.

KulturaEgiptoko kulturaren adierazpen nagusiak idazkera eta astronomia ziren. Idazkera K.a. 3250. urtetik aurrera erabili zuten. Idazkera hieroglifikoa zen: marrazkiak erabiltzen ziren hitz bakoitza irudikatzeko.

Tenpluen eta hilobien hormetan inskripzioak egin ziren eta papiroetan agiri ofizialak idatzi zituzten. Papiroak izen bereko landaretik lortutako paper antzekoak ziren. Astronomiak egutegi nahiko zehatza sortu zuen.

Arte-adierazpenakEgiptoarrek utzi dizkiguten arkitekturako, eskulturako eta pinturako arte-adierazpenak jainkoen kulturarekin eta hilobiaz haraindiko bizitzarekin daude lotuta, horregatik, erlijio-izaera dute. Arkitekturan harria erabili zen materialtzat, zutabeak euskarritzat eta teilatu lauak. Eraikinik aipagarriena tamaina erraldoiko hilobiak eta tenpluak izan ziren- Lehenendo hilobiak Antzinako Inperioan egin zituzten. Garaantzitsuenak piramideak dira. Entzutetsuenak Keops, Kefren eta Mikerinos faraoien aginduz egin zituzten Gize lautada handian. Inperio Berrian, harrapaketei aurrea hartzeko, faraoiek hipogeoetan edo harrian egindako hilobietan lurperatzea izan zuten nahiago. Entzutetsuenak Tutankamonena, Erregeen Haranean, eta Nefertitirenak, Erreginen Haranean, dira. - Tenpluak jainkoen etxea ziren. Irudi mitikoa, lehoiaren gorputza eta gizakiaren burua zen, eta jainkoaren irudia hartzen zuen santutegia zuten barruan. Tenplurik garrantzitsuenak, Karnak, Luxor eta Abu Simbelen daude. Eskulturan jainkoak, jainkosak eta goi-funtzionarioak irudikatu ziren. Pinturaren bidez, tenpluen eta hilobien barruko hormak erlijioeszenekin eta eguneroko bizimoduko eszenekin apaintzen ziren.