20
Ezkio eta Itsasoren mugak adierazten dituen mapa. 1964ko mugaketatik alde bakarra Zozabarro inguruan dago. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 188. zenbakia. 2016ko apirilaren 29a Bat banatu bi udalerri egiteko Ezkio-Itsaso desegin, eta 1964ko egoerara itzuliko da, bi udalerri sortuz: Ezkio batetik, Itsaso bestetik 8-11 Mikel Egiguren 3 Iritzia 4-5 Legazpiko ezpata dantzari gazteak 6 Gure lurra: gazteak gaztagile 12-13 Iker Iztueta 15 7tan Aire 16-17 Garai batean 18

Goiberri 188. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ezkio eta Itsaso bi herri izango dira, 1964 arte ziren bezala.

Citation preview

Page 1: Goiberri 188. zenbakia

Ezkio eta Itsasoren mugak adierazten dituen mapa. 1964ko mugaketatik alde bakarra Zozabarro inguruan dago. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

188. zenbakia. 2016ko apirilaren 29a

Bat banatubi udalerriegiteko Ezkio-Itsaso desegin, eta 1964ko egoeraraitzuliko da, bi udalerrisortuz: Ezkio batetik, Itsaso bestetik 8-11

Mikel Egiguren 3 Iritzia4-5 Legazpiko ezpatadantzari gazteak 6 Gurelurra: gazteak gaztagile12-13 Iker Iztueta 15 7tanAire 16-17 Garai batean 18

Page 2: Goiberri 188. zenbakia
Page 3: Goiberri 188. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Agautz etaSastarri inguruaederra da»

MikelEgigurenIrakaslea

Mikel Albisu AtaunMikel Egiguren Imaz (Ataun,1973) herriko hainbat saltsatanaritzen da; txalaparta jotzendu, eta Jentilbaratza elkartekopartaidea ere bada, «gure ohi-turak eta legendak mantentze-ko eta zabaltzeko asmotan».Gure Esku Dago mugimenduanere buru-belarri dabil.Nola lortzen da desberdin pen-tsatzen dutenak elkarrekin lanegitea?Besteari entzunez eta besteenlekuan jarriz.Noiz benetako erreferenduma?Oraindik ere denbora pixka batbeharko delakoan nago, polikiegin beharreko gauzak baitira. Zaletasun bat.Mendira joatea. Pelikula bat.Gladiator. Liburu bat.

Bi esango ditut, It eta Soinujo-learen semea.Musika talde edo abeslari bat.Bob Dylan eta Mikel Laboa.Abesti bat. Have you ever seen the rain etaNafarroa arragoa.Janari bat.Patata tortilla.Edari bat.Garagardoa.Oporretarako leku bat. Gustura joango nintzateke Pa-

tagoniara.Amets bat. Munduko injustiziak, gosea, ge-rrak… amaitzea.Jaso duzun oparirik bereziena. Ustekabean jasotzen den edo-zein.Zeri diozu beldurra?Heriotzari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Oporrak badatozela ikusteak.Goierriko txoko bat.Agautz eta Sastarri inguruaederra da.Herriko alkate bazina...Energia berriztagarrien aldekoapustua egingo nuke.Ataunen biziko ez bazina?Pirinioetako herri txiki batean.

«Herriko alkatebanintz energiaberriztagarrienaldeko apustuaegingo nuke»MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 188. zenbakia

«Gizakateakbihurtuzaizkiguunegogorretanelkartasunkeinu isiletasinboliko.Albokoarenberotasunaitxaropentantabihurtzenzaiguladirudi»

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane GonzalezItzultzailea

Katea hautsiegiten da

iza katea dagure ezinta-sunak, gureherrak, ozpin-tzeak eta mi-

nak agerrarazteko baliatzendugun tresnetako bat. Giza ka-teak osatzen ditugu euskara-ren alde; giza kateak banako,talde edo gizarte osoari eragi-ten dioten bidegabekeriak sa-

latzeko; presoen etxeratzea es-katzeko; etxegabetzeak gai-tzesteko; bai eta tratu txarrenaurkako aldarria egiteko ere,besteak beste. Giza kateakbihurtu zaizkigu une gogorre-tan elkartasun keinu isil eta sin-boliko. Albokoaren berotasunaitxaropen tanta bihurtzen zai-gula dirudi, eta norbanako soi-lon ahotsa batuta ahots horiozenago entzungo dela ustedugu, mutua izanagatik. Kate-ak sendotasuna adierazi nahidu: kaltea banakoak jasatenbadu ere, multzoa hor dagoeladefendatzeko. Eta, horregatik,giza katea egin zuten duelaegun batzuk langile eta herritarugarik Arcelor Mittalen itxierasalatzeko. Munta horretako bi-degabekeria bat bidegabeazenbateraino den adierazi be-harra baitzegoen.Katean elkarri eskua ematen

diogun gizabanako bakoitzagara katebegiak, eta indartsuustekoak izanagatik, arrazoibategatik edo bestegatik, azke-nerako, katea hautsi egiten dabeti. Agur! Adio! Eta katebegibakoitzak bere etxerako bidearihelduko dio: euskara sustatunahi duenak gaztelaniaz eginbeharko du atarian bizilaguna-rekin; senitartekoa kartzelan

duenak hurrengo egunean mi-laka kilometroko bidaia egitekomaleta prestatu beharko du;etxea kentzeko mehatxua jasoduenak mehatxuaren oihar-tzuna izarapean duela egin be-harko du lo, babesgabe; tratutxarrak pairatzen dituenak kris-talezko zapatekin itzuli behar-ko du lohiz eta hondakinez be-tetako etxera, eskua berriz noizaltxatuko dioten beldur; eta Ar-celorreko langileak mahaiarenbueltan izango ditu seme-ala-bak, sabeleratzeko zerbaitenzain.Utopia batean murgilduta

bizi gara. Herritar xehe dohaka-be halakoak gu! Gure hitzak in-finituraino eta gehiago iritsikodirela uste dugu. Ziur gaude,edo egon nahi genuke, gure es-keek atzera bueltako erantzunduina jasoko dutela; egoera ba-tek, besteak zein haragokoak

Gizango duela irtenbide zentzuz-ko eta positiborik. Lurrean sus-traietaraino sartu dugun laiakgizarte beltz hau irauliko duelapentsatzen dugu. «Bakarrakezin du, baina taldean lortukodugu», diogu geure kolkorako.Seko sinetsita gaude. Baina...

Euskarak burua uretan sartubehar izaten du gaztelania gu-pidagabeak sorbalda gainetik

begiratzen dionean. Senitarte-koak barru-barruan badaki de-segiten ari den maleta berandubaino lehen berriz bete behar-ko duela. Gaur ez bada, biharala etzi kenduko diote etxeamehatxua jaso duenari. Tratutxarrak jasan dituenak ma-muak ikusiko ditu kale kantoiorotan, harik eta tratu txaremaile doilorra esku-loturikikusten ez duen arte. Eta Arce-lor Mittaleko jabeek ez diote fa-miliei eragindako kalteari seku-la erreparatuko. Multinaziona-lak bestelako kezkak etahelburuak baititu, eurotanneurtzen ez diren balioekin ino-lako zerikusirik ez dutenak. Giza kateetako katebegiak

gara. Izan daitezela begi horiekedonolakoak: urdinak, ma-rroiak, grisak ala ostadarrarenkolorekoak. Baina ez diezaie-gun utz itsu gaitzaten!

Page 5: Goiberri 188. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Elkarri galderak egiten dioguorriotan. Batek puntua jarri eta bes-teak erantzun, emaitza bi baino gehiago izan asmo duen batuketaegiten dugu. Orain, galdera propioa formulatu ordez, goierritarroierantzuteko aukera jarri diguten beste galderaren gainean hitz eginnahi dut: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?Gure Esku Dagok bultzatuta, Goierrin ekainean egingo den galde-

ketan erantzun beharrekoa izango dugu, hala deritzogun 70.000goierritarretako bakoitzak. Jakitun naiz, galderak baino gehiago ba-lio duela prozesuak eta galdeketa egiteak; mobilizazioak, moduek,ilusioa sortzeak, batzeak... Badakit balio juridiko-legalik ez duen gal-deketaren helburua ez dela galdera edo erantzuna bera, baizik etahorretatik gure buruari, beste euskal herriei eta munduari oro har

erakutsi eta irakatsi behar dioguna. Hori badakit, baina zalantza ba-tzuk sortzen dizkit galderak berak ere. (Ez dakit zilegi den galderaprestatzeko prozesu irekian parte hartu ez duenak zalantza horiekpublikoki adieraztea; barkatuko didazue, baina ezin ixilik egon!). Zer ulertzen du gutako bakoitzak «euskal estatu» entzutean?

Eta zer ulertzen dugu «burujabe» diogunean? Eta zer da «nahi» iza-tea? Lurraldetasunaren korapilo potoloa oraindik askatu gabeko

Bada, egia aitortuko dizut: txoko honetan puntua erantzuteaerrazagoa egiten zait, puntua jartzea baino. Eta puntua aipatu du-danez, azpimarratu behar dut ekaineko galdeketa horretan ga-rrantzitsuena galdera egiteko puntura iristea izan dela. Ezberdinpentsatzen duen jende ugari batu da, helburu jakin batekin, proze-su parte-hartzaile batean lanean. Horrek ere, badu bere balioa.Gure Esku Dagok geurea den eskubide bat gauzatzera garamatza;geure etorkizuna geuk erabaki ahal izatea alegia. Guk hemen era-baki beharko genuke zer nahi dugun. Ez diezagutela beste batzukesan zer eta nola bizi behar dugun. Zehaztutako galderak bi eran-tzun posible ditu; bakoitzak bere hausnarketa egin beharko du;nola ulertu Euskal Estatua, burujabetasuna, nahia,... Balio juridiko-legalik izango ez badu ere, balio historiko edo emozional handiaizango du kontsulta hori egiteko aukera izateak eta gauzatzeak. Beste kontu bat izango da galdeketa horren biharamunetik aurre-

rakoa. Euskal Estatu burujabea nahi dugula erantzuten badugugoierritarrok, orduan hasi beharko da nolakotasuna definitzen: zer-nolako Estatua nahi dugun eta horretarako zein aukera dauden, zeinbide jorratu beharko diren... Aurretik baina, bide luzearen ondoren,izan dezagun geure etorkizuna geuk erabakitzeko aukera. Ekainekogalderari ilusioz erantzungo diogu, eta nik badut bai erantzuna.

bateta

bat

Asteko irudia

Ion Muñoa

Eneritz Gorrotxategi

Josu Maroto

1937-2016GernikaPasa den larunbatean Gorka Hermosa, KaabestriEnsemble eta EñautElorrietarekin bateraGernikan egin genuenkontzertuan, egungoerrefuxiatuen egoera etaGernikan gertatutakoagogoratu genituen.

gaia dugu euskal herrietan, «burujabe» kontzeptuaren esanahi po-litikoa asko aldatu da azken hamarkadetan, eta «nahi» izateak de-sioaren mundura garamatza, baina ez praxis-aren planora. Ziurre-nik planteatzen ari naizen kezka hauek txikikeriak dira, eta garrantzi-tsuena ez dute oztopatzen, baina ekaina pasako da. Eta erantzunaketa ikasketa egongo da. Eta segi beharko dugu «euskal estatua»rendefinizioa lantzen, «burujabe» izateari edukia ematen eta «nahi»izatetik egi izatera pasatzeko «prest» ote geundekeen pentsatzen. Gure maisu jakintsu batek zioen, galderak ondo planteatuz baka-

rrik egiten duela gizakiak aurrera.

Page 6: Goiberri 188. zenbakia

06 GOIBERRIGAZTEAK

Gazte indarra Legazpikoezpata dantzarentzatAsier Zaldua LegazpiMaiatzaren 3ko Ezpata dantzaLegazpiko Santikutz jaietakoekitaldi nagusietako bat da.Aurten lau gazte izango diraprotagonista nagusiak: EñautMartinez de Birgara, Leire Mar-tinez de Alegria eta Jone Nar-baiza kapitainak izango dira etaAitor Martinez izango da gai-nontzeko kideek arrosa izenekofigura egiteko altxatuko duten

dantzaria. Hiru lehenek 16 urtedituzte eta Martinezek 17.

Martinez de Birgarak, Marti-nez de Alegriak eta NarbaizakGOIBERRIrekin hitz egin dute, tal-deko haurrek hilaren 16an eginzuten dantza saioa baino le-hen. «Aitorrek oso ondo dantzaegiten du. Hori dela eta, beraigotzen dute. Guk, ordea, lehe-nengoz parte hartuko dugu ez-pata dantzan».

Bi neskek hamar urte bainogehiago daramatzate Sus-traiak dantza taldean, bainaEñautek urte eta erdi bakarrik.«Plazan ikusten nituenean in-bidia sentitzen nuen eta, mutilgutxi ditugunez, Sustraiak dan-tza taldekoek izena ematekoesan zidaten. Egia esan, ez dazaila ni konbentzitzea».

Oso gustura dago dantzataldean. «Ondo hartu ninduteneta asko lagundu didate. Ez ne-kien ezer dantzaz eta irakaslepartikular bat jarri zidaten». La-nak bere fruituak eman ditueladirudi, urte eta erdi bakarrik be-har izan baitu ikusle izatetikdantzari izatera pasatzeko.

Hiruei ilusio handia egiten dieezpata dantzan parte hartzeak.

«Urte asko daramatzagu dan-tza egiten eta ilusio handia egi-ten digu ezpata dantza egiteak.Orain arte neskek bi aldiz partehartu dugu, baina guri ez zaigutokatu», aipatu zuten bi nes-kek.

Amaren ilusioaEñautek bere amari ilusio bere-zia egiten diola esan zuen.«Amak umetatik dantza talde-an izena emateko esaten zidan.Hori dela eta, asko poztu zendantza egiten hasi behar nin-tzela esan nionean. Duela urteeta erdi hasi nintzenez, oraindikez du ni dantza egiten ikustekoaukera handirik izan. Maiatza-ren 3an Legazpiko plazanegongo da, noski».

Leire Martinez de Alegria, Eñaut Martinez de Bergara eta Jone Narbaiza, Legazpiko Latxartegi aretoan. ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 7: Goiberri 188. zenbakia
Page 8: Goiberri 188. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA EZKIO ETA ITSASO BANAKETA

Ezkio-Itsaso udalerria aurten desegingo da. 1964ko bateratzearen aurrekoegoerara itzuliko dira: Ezkio alde batetik, Itsaso bestetik. Bakoitza bere udal,zerbitzu eta autonomiarekin. Itsaso bereiziko denez, hark ditu lan handienak.

Aimar Maiz Ezkio-ItsasoJuridikoki, Ezkio-Itsasoko Uda-la dela Ezkioko Udala izateraigaroko da, behin GipuzkoakoForu Aldundiak Itsasoren desa-nexioa onartzen duenean. Ez-kiok mantenduko du izenda-pen fiskalerako zenbakia etaudalbatza. Itsasok, aldiz, bereegitura sortu beharko du. Uda-lerri bat eraiki beharko duteitsasoarrek, duela 51 urte pasaizateari utzi ziona berreraikiz.

Nola egiten da udalerri bat?Goierrin, azkeneko esperientziaAltzagarena da, 1990ean. ForuAldundiak dekretuz Itsaso uda-

lerri beregain izendatu orduko,Kudeaketa Batzorde bat eratu-ko du. Biztanleriaren arabera,bost kide izango ditu, eta eurenartean aukeratuko dute batzor-dearen lehendakaria. 2019koudal hauteskundeak arte go-bernu organo horrek gidatukodu Itsasoko Udala.

Ezkioko Udalak gaur egungoudalbatzarekin segiko du. Al-daketa batekin: Itsasoko bi zi-negotzik —Gorka Sasietak etaJoxemari Barrenetxeak— dimi-sioa emango dute, eta haien or-dez bi ezkiotarrek hartuko dutekargua. Garikoitz Aiesta alkate-

ak, nahiz Itsasoko partekoaizan (Mandubiakoa da), Ezkio-ko alkate segiko du.

Azpiegitura aldetik, itsasoa-rrek Itsasoko Ostatuko lehensolairuan egokituko dute uda-letxea. Egokitze lanak aurrera-tuta dituzte; lurra lixatzea etahornitzea falta da soilik. Itsasoherrigunea izango da udalerria-ren herriburua; Alegia, auzoa.

Mugak, 1964ko berak Administratiboki, garbi dago biudalerri sortu berrien artekomugaketa: Zozabarro (edo Za-balegi) errekak bereiziko ditu

Bi herri eraikitzera

Itsaso izango denezgaur egungo udalbaturatik aterakodena, hark eratubeharko du egitura

Itsasoko Ostatukolehenengo solairuankokatuko duteudaletxea, 1962tik1964ra bezala

Page 9: Goiberri 188. zenbakia

GOIBErrI 09EZKIO ETA ITSASO BANAKETA ASTEKO GAIA

Santa Lutzi ibarreko isurialde-an; mendiz beste aldera, Ma-txinbenta auzoan dago muga-rria. Kurioski, auzo txiki harenzatiketan udalerri bat gehiagosartuko da: Ezkio, Itsaso, Bea-sain eta Azpeitikoa izango da. 1964ko mugaketatik alde

bakarra Zozabarro inguruandago, Iberdrolaren argindarzentrala egiteko erreka zerbaitdesbideratu zutelako. Itsasokoudalerria 20 mugarrik zehaztu-ko dute; identifikatuta, geoko-katuta eta adostuta dauzkate. Mugaketa garrantzia handia

izango du, horrek ebatziko due-lako ondasun higiezinak nolapartitu: herri bakoitzak bere lu-rraldearen barruan daudeneraikin, lurzoru eta higiezin pu-blikoak izango ditu. Hala, Ezkioko udalerrian ge-

ratuko dira haur eskola, ikaste-txea, herri eskola, osasun etxea,

liburutegia eta udal biltegia.Baina itsasoarrek ezkiotarreneskubide berdinak izango di-tuzte eraikin eta zerbitzu horiekerabiltzeko, estipulazioek dio-tenez. Zerbitzu komun horieiburuzko akordioa agintaldi ba-koitzaren hasieran aztertukodute bi aldeek, eta, eragozpenikezean, hurrengo agintaldiraarte luzatuko dute. Makinariaren eta ibilgailuen

jabetza partekatua izango da.Oinarrizko azpiegiturak bakoi-tzak bereak ditu, dagoeneko:hilerria, ur depositua...

Trantsiziorako urte bat Itsasoarrek eta ezkiotarrek bal-dintza adostuen txostenaonartuta daukate. Martxoaren16ko udalbatzarrean aho batezonetsi zuen Ezkio-ItsasokoUdalak ere. Horren arabera ba-natuko dituzte ondasunak,eraikinak eta zerbitzuak. Udal langileen gaian, adibi-

dez, urtebeteko trantsizioaizango da. Langile guztiek Ez-kioko udaletxean lan egingodute, bi udaletarako. Haien

ere Itsason daudenak: GoikoOstatua, haren aurreko plaza,hilerria, Itsasoko Ostatua, Itsa-soko eskola-etxea, Itsasokoplaza, Alegiako eskola-etxea,Alegiako frontoia eta Alegiako

plaza. Horiez gain, hamar lur-sail eta eraikinei loturiko bestehiru lursail libre ere izango ditu.

Udala, bizkarrezurraItsaso Bherria elkarte eragileakgidatu du Itsaso udal burugainizateko prozesua, 2014an gor-puztuz geroztik. Haren iritziz,herriak udala izatea «bizkarre-zurra» da. «Zentralizazioa dik-tadurak ezarri zuen; orain des-zentralizazioa behar da. Udalaherritarrek parte hartzeko le-hen egitura da, demokraziarenoinarria. Herritarrak ahaldun-tzea da: partaidetza dakar, gar-dentasuna, elkartasuna, era-bakitzeko eskubidea... Denok,gainera, eskubide berdinak di-tugu zerbitzuak izateko eta ba-liabideak kudeatzeko. Herri be-zala, konpromiso horiek har-tzeko prest gaude. Nahi dugu,eta ahal dugu», diote kideek.

Ezkerrean Ezkio herrigunea,Izazpiren magalean. Goian,Itsaso herrigunea, Kizkitzabarrenean. AImAr mAIz

Bideragarritasun ekonomikoa Siadeco etxeak 2014ko urrianegindako txostenaren arabera,Ezkioren eta Itsasoren apartekoibilbidean, udal diru baldintzek zernorabide hartuko duten azaltzenda jarraian, hainbat adierazletan. Gastu arrunta biztanleko. Bi udalen kasuetan, gaur egungoEzkio-Itsasoko gastu arrunta bai-no gehiago izango dute. ItsasokoUdalak 1.309,8 euro izango lituz-ke biztanleko. Ezkion 1.260,7izango da. Azken bost urteetakobataz bestekoa, Ezkio-Itsason,biztanleko 1.188,4 euro izan da. ohiko sarrerak biztanleko. Sarrerek ere gora egingo lukete, biudaletan. Itsasoko Udalak biztan-leko 1.705,9 euro hartuko lituzke.Ezkioko Udalak, 1.714 euro. Orain arte, Ezkio-Itsasoko Udalak1.570,1 €/bizt. du ohiko sarrera. aurrekontu balantzea. Siadecoren kalkuluen arabera, bai

Itsasoko Udalak, bai Ezkioko Uda-lak aurrekontuetako gastu/sarre-ra balantzea positiboa izango lu-kete. Itsason 206.954 euroko-gastu arrunta aurreikusten da, eta269.529 euroko ohiko sarrera.Ezkion, berriz, 568.556 eurokogastua eta 773.017ko sarrera. aurrezki ahalmenarekin. Balantze horrek, Itsasori 62.575euroko aurrezki ahalmen garbiaematen dio, eta Ezkiori 204.461euro (biztanleko 453,4 euro). Ez-kio-Itsasoko Udalaren ahalmena220.722 euro da (biztanleko362,4 euro). Finantzazioa zerbitzukomuetan. Bideragarritasun txostenak itsa-soarrek Ezkion kokatutako hain-bat zerbitzu erabiltzeagatik trans-feritu beharreko kopurua ere jaso-tzen du, gaur egungo egoeran.Urtean 33.795 euroko litzateke.

kostua ere biztanleriaren pro-portzioan ordainduko dute:%75 Ezkiok, %25 Itsasok.

Aurrerantzean, idazkari-kon-tuhartzaileak bi udaletarakolan egingo du, aldundiak idaz-karitza elkargo bat sortukoduelako. Aguazila ere propor-tzio berean ariko da, bietan.Itsasoko Udalak kontratatukodu gizarte langilea, administraribat (lanaldi erdian) eta bakeepaitegiko idazkaria, dagokionordu tartean. Itsasoko udale-txea «egunero 4-5 orduan ire-kita» edukitzea da asmoa. Finantzazioari dagokionez,

Itsasoko Udalak UFFF UdalakFinantzatzeko Foru Funtsetikdirua izango du, «segituan».Bestetik, Ezkio-Itsasoko Uda-leko gerakineko %25 jasoko du.Aurrerantzean, Itsasoko Ku-

deaketa Batzordeak erabakikodu zein garapen agentziatanesku hartu, edota udalerrizgaindiko mankomunitateetannola parte hartu. Ondasunei dagokienez, Itsa-

soko Udalaren esku geratukodira honako eraikinak, denak

Page 10: Goiberri 188. zenbakia

10 GOIBERRIASTEKO GAIA EZKIO ETA ITSASO BANAKETA

Ezkioren lehen aipamen idatzia 1385ekoa da, Villarreal hiri gotor-tuarekin (Urretxu) auzokidetasun ituna sinatu zutenekoa. 1405eanGaztelako erregeak Ezkio Segurari zegokiola berretsi zuen, eta halaegon zen XVI. mende hasierara arte. Seguratik irten, eta Areriakoalkatetza nagusian sartu zen. Hiribildu titulua 1661eko martxoaren13an eskuartu zuen. Herri burugain izango zen, 1964ra arte.

1726ra arte Santa Lutzia azoka Ezkioko Anduaga auzoan egitenzen, abenduaren 13an. Iruñeko gotzainak debekarazi zuen, jokabidemoral desegokiak gerta zitezkeelako landa eremu urrun hartan.Urretxuk eskatu zuen feria hartzea, eta 1727tik han egin izan da.

1931ko ekainaren 30ean amabirjina azaldu zitzaiela esan zutenAntonia eta Andres Bereziartua anai-arrebek. 1933an Eliza Katoli-koak basilika bat eraikitzea debekatu zuen, eta faltsutzat jo zuenagerpena. Egundoko entzutea eman zion gertakariak Ezkiori.

1964an Isidro Lasa (Zelaa baserrikoa) izan zen Ezkioko azken al-katea, bategite aurretik. Ezkio-Itsasoko Udaleko alkate segitu zuengero ere, ordea, 1979ra arte.

Ezkio, Erdi Aroko hiribilduen orbitatik1931ko Amabirjinaren agerkarietara

Ezkio

1964-11-13. Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak Ezkioeta Itsaso udalerriak batzea onartu zuen. Dekretua 1964-11-26anofizialdu zuten, 3943/1964 zenbakiarekin, eta 1964-12-15ekoBOEn argitaratu zen, Francisco Franco estatuburuak sinatua.1965-3-1. Ezkio-Itsaso eta Gabiria idazkaritza elkargo bakarreanbildu zituen Espainiako Gobernuak, idazkari bakarra eduki zezaten.1965-3-2. Ezkioren eta Itsasoren bategitea gauzatu zen. 1969-12-3. Iberica Iberduero SA enpresari argindar zentrala eraiki-tzeko eta Santa Lutzia erreka eta Zozabarro errekastoa desbidera-tzeko baimena eman zion Espainiako Gobernuak. 1981-4-9. Udalerriaren izen ofiziala ‘Ezkio-Itsaso’ jartzea onartuzuen Eusko Jaurlaritzaren Toki Arduralaritzako Sailak, ordu arteko‘Ezquioga-Ichaso’ forma erdaldundua baztertuta. Erabakia berez1980-1-11n hartu zuten,baina, akats bat tarteko, zuzendu zuten.

Ezkio-Itsaso, 51 urteko historia

Ezkio-Itsaso

609Biztanle. Ezkio-Itsasok denera 609 biztanle ditu. Udalerriak21,24 kilometro koadro du. 141 enpresa daude. Udaletxea SantaLutzi Zahar etxean dago, Anduaga auzoan. 6 langile. GarikoitzAiesta da alkate. 2016an 1.157.844 euroko aurrekontua du.

451Biztanle. 2014ko erroldan, ezkio-tarrak 451 ziren (Ezkio-Itsasoren%74,1). 2009tik %7,1 igo da biz-tanleria han. Dentsitatea 36,43biztanlekoa da, kilometro koadro-ko. Bi bizitoki eremu nagusi ditu.Ezkion 140 lagun bizi dira: herri-gunean 34 eta barreiatuta 106;Santa Lutzian, berriz, 311: herri-gunean 74, barreiatuta 73, Etxe-berrialde kalean 59, Errekabarre-na kalean 96 eta Iturgain kalean 9

12,38 Kilometro koadro. Ezkiok har-tzen duen lur azala. Ezkio-Itsasoosoaren %58,29 da. Gipuzkoakoudalerrien artean, 42. txikiena.Auzoak.Hiru auzo edo gune dituEzkiok: Ezkio herria, Santa Lu-tzia-Anduaga eta Matxinbenta.

Enpresak. 127 enpresa daude Ezkioko lurre-tan. Ezkio-Itsasoko industri jarduera ia guztiahan dago. Industria eta energia sektorekoak70 dira, eraikuntzakoak, eraikuntzakoak 25inguru eta zerbitzuetakoak 29. Azpiegiturak.AHTren geltokia Ezkioko lurre-tan geratuko da. Gi-632 autobidea ere handikigarotzen da (Itsaso ere zeharkatzen du).

568.556Udal gastu arrunta, eurotan. Siadecoren bideragarritasunekonomikoaren ikerlanaren arabera, Ezkioko Udalak568.556 euroko gastu arrunta edukiko du, behin Itsaso be-reizten denean. Antzeko beste zortzi udalerriren datuak al-deratuta atera du kalkulua. Pertsonal gastua %43 litzateke(248.182 euro), ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa%42 (240.454 euro), eta transferentziak gainontzekoa(79.920 euro). Sarrera arruntak 773.017 euro lirateke.

Page 11: Goiberri 188. zenbakia

GOIBERRI 11EZKIO ETA ITSASO BANAKETA ASTEKO GAIA

Areriako alkatetza nagusiaren hasierako herri sortzaileetakoaizan zela Itsaso uste da, 1027an. 1300ean Itsasoko elizaren sarre-ra nagusia eraiki zuten, aurrez zegoen eliza erromanikoaren gai-nean. Lehen aipamen idatzia 1399koa da, zerga biltzaile batek fo-ruak urratu zituela eta Gaztelako erregeari kexaka idatzi zutene-an. 1461ean, Itsasori Areriako alkate nagusia aukeratzekoahalmena eman zion Enrique IV.a errege gaztelarrak.

Itsasoren udal autonomia 1525ean handitu zen, Lazkaoko jau-narengandik urrundu zenean. Baliabide ekonomikoak kudeatzekoahalmena eskuratu zuen. 1692an Arriaran Itsasoren parte izateraigaro zen, eta hala iraun zuen 1927an hura Beasaini batu zitzaionarte. Kurioski, Beasainenak diren Arriaran aldeko mugarriekoraindik Itsasoren ‘Y’ edo ‘I’ hizkiak dituzte zizelkatuta.

Itsaso 1860an irten zen Areriako alkatetzatik. 1962ra arte,udaletxea Goiko Ostatu deitzen dioten eraikinean egon zen. Urtehartan, gaur egungo Ostatura aldatu zuten. Bi urterako. Itsasokoazken alkatea Sarriegi baserriko Joxe Artzelus Gorospe izan zen.

Areriaren sortzaileetako bat izanzen Itsaso, Arriaranekin batasunean

Enpresak. Itsason 14 enpresa daude, ho-rietatik 9 zerbitzuetara dedikatuak. Azpiegiturak. Gi-632 autobideak Itsaso-ko lurrak zeharkatzen ditu. Iberdrolaren argindar zentrala ere Itsaso-ko lurretan geratuko da (zati bat Gabiria-ko udalerrian dago).

Itsaso

2003-3-17. Gipuzkoako Batzar Nagusien 2/2003 foru arauak2.500 biztanleko muga jarri zuen herri bat independente egiteko.Salbuetsita geratu ziren Ezkio-Itsaso eta Bidania-Goiatz, frankismo-an herri borondatea kontuan hartu gabe elkartu zituztelako. 2005. Gi-632 autobide berria ireki zuten, Alegiatik Eitzagara. 2011. Itsaso udalerri bihurtu nahi zuen mugimendua artikulatu zen.2012-2-17. AHTren Euskal Y trenbideko Ezkio-Itsaso zatia eraikitze-ko lehenengo harria jarri zuten. Geltokia joango da hor. 2014 urria. Siadecok ‘Itsasoren desanexioari buruzko bideragarrita-sun ekonomikoa aztertzeko ikerlana’ atera zuen.2014-11-29. Itsaso Bherria elkarte eragilea erregistratu zuten. 2015-1-12. Itsaso bereizteko 102 itsasoarren sinadurak udaletxera. 2015-7-27. Itsaso Bherriak agiri guztiak aurkeztu zituen udaletxean. 2015-7-29.Udalbatzak bereizketari hasiera formala eman zion. 2016-3-16. Ezkio-Itsasoko Udalbatzak, aho batez, Itsaso Ezkio-Itsa-sotik bereizteko espedientea eta baldintza adostu agiria onartu zuen. 2016-4-4. Garikoitz Aiesta alkateak aldundiari eman zion erabakia.

158Biztanle. Itsason 158 lagun bizidira, erroldatuta. Ezkio-Itsasokobiztanleria osoaren %25,9 dahori. Gipuzkoan, biztanle gutxie-neko udalerrien zerrendan 4. pos-tuan geratuko da. Goierrin, Gain-tzak bakarrik du gutxiago, 119.Dentsitatea 17,8 biztanlekoa da,kilometro koadroko. 2009tik%8,7 jaitsi da biztanleria. Itsason97 bizi dira: herrian 31 eta barreia-tuta 66; Alegian 48: herrian 21eta barreiatuta 27; Mandubian 6,eta Matxinbentan 7.

8,86Kilometro koadro. Itsasok gauregungo Ezkio-Itsasoren azalera-ren %41,71 hartzen du. Gipuzkoa-ko udalerri txikienen zerrendan27. postuan geratuko da. Goierrinbadira bederatzi herri Itsasok bai-no azalera txikiagoa dutenak. Auzoak. Lau gune edo auzo ditu:Itsaso, Alegia, Mandubia eta Ma-txinbenta. Zozkerak. Garai bateko udal ere-mu administratiboak – zozkerak–berreskuratu nahi dituzte. Bostdira: Mendialdea, Alegialdea, Ma-dura, Eztalaldea eta Goendegi.

Ibaieder ibarreko auzotxikia lau udalerritan zatituta gera-tuko da: Ezkio, Itsaso, Beasain etaAzpeitia. Gaur egun, hiru herritakoada (Ezkio-Itsaso bat hartuta). Beiza-maren lurrak oso gertura iristendira, Ibaieder urtegira, baina ez Ma-txinbenta herriguneraino.

206.954Udal gastu arrunta, eurotan. Itsasoko Udalaren urtekogastu arruntaren %39,9 pertsonal gastua litzateke (80.499euro); ondasun eta zerbitzu erosketa %27 (56.821 euro) etatransferentzia arruntak %33 (69.635 euro).Ohiko sarrera, guztira 269.529 izango lituzke.

GOIMEN

Page 12: Goiberri 188. zenbakia

12 GOIBERRIGURE LURRA

Domingo Goiburu eta haren emaztearen lanaren emaitza da Goiburu gaztak.Orain, semeak eta haren bikoteak heldu diote negozioari, artzain eta gaztagileofizioek jarraipena izan dezaten belaunaldi berrien babesean.

Josune Zarandona IdiazabalBizitzak, sarri, inoiz irudikatugabeko bideak urratzera era-maten gaitu. Eta batzuetan,erokeria dirudien hori, erabaki-rik onena bilakatzen da. Horre-lako zerbait gertatu zaie AbelGoiburu eta Naroa Irigoien bi-kote gazteari. Orain urte batzukez zuten berehala sinestukoeuren bizimodua gaztaren pro-dukziora lotuko zenik. Baina bi-zitzak ezustekoak ematen ditutarteka, eta jarraian kontatukodugun istorioan gertatu bezala,batzuetan ezusteko politakizaten dira gainera.

Lanbidera kasualitatez iritsizirela esan daiteke. 2012an Do-mingo Goiburu aitari laguntze-ko asmoz hasi ziren gaztande-gian lanean, Goiburuk adieraziduenez. «Pattal samar zebilenordurako, eta handik gutxira hilzen. Gero, amaren laguntzari

esker poliki-poliki eskua hartuzjoan ginen». Probatzeko asmozhasi zirela aitortu du Irigoienek«Juanitak lagundu izan ez bali-gu —Abel Goibururen ama— ezgenukeen aurrera egingo. Berakirakatsi digu gazta egiten, baitabaserriko lanak menperatzenere».

Bizitzaren esparru gehiene-tan hasierak beti izaten dirazailak, baina ondo egindako la-naren emaitzak gozatzen du,normalean, egindako bidearengogorra. «Hasiera ondo joanzen, egin genituen lehendabizi-ko gaztak oso onak atera zi-ren». Horrek, noski, aurrera egi-teko indarra eta animoa emanzien Goibururen hitzetan. Iri-goienek garbi dauka: «Gaztaegitea berez erraza da. Artegikolana beste kontu bat da». Izanere, artaldea ezagutzeak berelana du eta unean hartutako

erabakien emaitzak epe luzeraikusten dira. Denarekin, sorpre-sa polita izan da, «asko gusta-tzen baitzait lana».

Egiten duzun horretan gus-tura aritzeak ez dauka preziorik,baina horrek ez du esan nahiurratu beharreko bidean sakri-fiziorik egin behar ez denik.Gaztandegiaren kargu egiteakaurretik bizitako guztiarekinapurtzea ekarri zien. «Lan ho-netan ez dago astebururik, ber-din dio astelehena edo igandeaizan», adierazi du Goiburuk.Negua eta udazkena dira lane-rako sasoirik lotuenak: «ArdiakEtxeberri Goikoa baserrian iza-ten ditugu eta egunero joan be-har izaten dut ardiak jeztera es-nea gaztandegira ekartzeko.Arratsaldeetan kanpora atera-tzen ditugu. Egunero eman be-har zaie jaten, edaten... egune-roko lana suposatzen du».

Etorkizunari begiraUrria eta azaroa bitartean jaio-tzen dira arkumeak. «Lehenen-go jaiotzen direnak hazi egitenditugu, hurrengo urtean zahar-tuko diren ardiengatik aldatze-ko. Gainontzekoak hil egitendira, ama horiei esnea hartze-ko». Maiatza erdialdean artal-dea Atxurbi mendira bidaltzendute hiru bat hilabeterako.«Udaberria eta uda arnasahartzeko garaia dira guretzat.Eguneroko lana ez da horren lo-tua». Artaldea astean bitan bi-sitatzen dute. Gainontzeanudazken-negurako baserrikoukuilua eta inguruak atontzekolanak izaten dira nagusi.

Gazteak gaztagile

IX. Gazta Eguna egingo dute etzi, Idiazabalen. Egun handiaigandekoa bada ere, aste guztian zehar egin dituzte ekin-

tzak giroa berotzeko. Gaur esaterako, XVIII. Mami Txapelketa izan-go da 18:00etan udaletxeko areto nagusian. Biharko berriz, egunosorako ekintzak daude antolatuta, tartean Ordramuño gaztandegi-ra bisita gidatua eta Nire Artzantza ikus-entzunezkoaren emanaldia12:00etan. Arratsaldean, berriz, haurrentzako dastaketa, herri ki-rol saioa eta Pirinioetako Gaztak dastaketa.

Igandean, 10:00etan irekiko da feria eta ordu erdi beranduagoemango zaio hasiera txapelketari. Herriko artzainak gazta egitenikusteko aukera izango da, eta 13:00etan Dominika Agergarai ar-tzainari omenaldia egingo zaio. Omenaldia amaituta, postu dotoree-nari eta gazta onenari sariak emango zaizkie.

X

Gaztari gorazarre egingo diotehemeritzagarrenez etzi Idiazabalen

«Erosketa ohiturakaldatu behar dira,eta produktuakzuzenean ekoizleeierosi»Naroa IrigoienGaztagilea

«Aitaren etaamaren laguntzariesker poliki-polikieskua hartzen joanginen»Abel GoiburuArtzaina eta gaztagilea

Page 13: Goiberri 188. zenbakia

Artaldearen ardura Goiburu-rena den bezala, Irigoienek go-bernatzen du gaztandegia. Biegunez behin egiten du gazta:«Sasoiaren arabera 15 edo 20bat gazta egiten ditugu aldiko».Idiazabal jatorri izendapenekogazta egiten dute, baina ez duArtzai Gaztaren etiketa: «Herri-ko artzain bati erosten dioguardi esnea, gure produkzioare-kin soilik ez baikara iristen». Hori da aurrera begira duten

erronketako bat. Artegia eta ar-taldea txiki gelditu zaie: «Ne-guan larri ibiltzen gara», dioGoiburuk. Horregatik orainukuilu handiago bat egitekoproiektua darabilte buruan,etorkizunean euren burua lan-bide honetan ikusten dutenseinale. Gaztak bizi duen oparoaldia-

ri buruz galdetuta, Irigoienekdio «oso gazta ona» egitendela inguruan. Beraiek betikoerosleak mantentzen dituzte,eta ez da gutxi. Saltzen dutengazta guztiaren «%99 sal-menta zuzenean saltzen da».Modu horretan ekoizlea etaeroslea, biak irabazten atera-tzen dira Irigoienen iritziz, «bi-tartekariak daudenean prezioagarestitu edo produktuaren ka-litatea jaitsi egiten baita».Erosketa ohiturak aldatu behardirela uste dute, eta «bertakoproduktuak ekoizleei zuzeneanerosi». Etzi Idiazabalen egingoden Artzain Egunean egongoda horretarako aukera. Goiburugaztak bertan izango dira, «ur-tean parte hartzen dugun azo-ka bakarra da», amaitu dute.

Goiburu eta Irigoien Idiazabalenduten gaztandegian gaztaegiten. JOSUNE ZARANDONA

GOIBERRI 13GURE LURRA

Page 14: Goiberri 188. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Zuku garbitzaileakMarta Alonso errioxarrak ‘Detox’ zukuei buruzko tailerra eman zuen apirilaren16an Zumarragako kultur etxean. Zuku horiek gorputza barrutik garbitzekobalio duten likidoak dira. Jardunaldiak arrakasta handia izan zuen.

Asier Zaldua ZumarragaGorputza, kanpotik ez ezik, ba-rrutik ere garbi mantendu be-har da. Horretarako egokienaalkoholik ez edatea, ez erretzeaeta elikadura osasungarriamantentzea da. Baina gehie-nok sarri samar egiten dugu be-katuren bat edo beste, eta noi-zean behin garbiketa bat egiteaez dator batere gaizki. Apirila-ren 16an gorputza garbitzekobalio duten zukuei buruz hitzegin zuten Zelai Arizti kulturetxean. Tailerra Marta Alonsoerrioxarrak zuzendu zuen.Oinarria elikadura osasun-

garria dela esan zuen. Zukuakosagarria dira. «Sekulako baz-karia egin ondoren zuku bathartzeak ez du ezertarako ba-lio».Bestalde, urtaro bakoitzaren

hasieran garbiketa bat egiteagomendatzen du. «Udaberrianeta udazkenean, batez ere, osogarrantzitsua da. Gorputzariasko kostatzen zaio bi urtarohauetara moldatzea eta zu-kuek gorputzari lana kentzendiote. Ez dut bat-batean ba-raualdia egitea gomendatzen.Hobe da egun gutxi batzuetanzerealak eta barazkiak bakarrik

jatea eta ondoren egun oso batzukuekin bakarrik ematea».Elikagai hauekin gibelari, ur-

dailari eta hesteei lan gutxiagoematen zaie eta garbitu egitendira. «Zukuek nutriente asko di-tuzte, fruta eta barazki gordine-kin egiten baititugu. Pepinoaeta sagarra asko erabiltzen di-tugu, baina funtsezkoena ber-takoak eta garaian garaikoakizatea da. Gainera, superelika-gaiak gehitzen dizkiegu: txia,jengibrea, albaka, algak...».Bestalde, onena gosaldu au-

rretik hartzea da. «Zuku hauekasetzeko ahalmena dute».

«Udaberrian etaudazkenean, batezere, garrantzitsuada gorputzagarbitzea»Marta AlonsoNaturopata

Detox zukuen tailerrean partehartu zuten urretxuar etazumarragarretako batzuk. A.Z.

Page 15: Goiberri 188. zenbakia

GOIBERRI 15KIROL AGENDA

AIIMAR MAIZ

Loinaz Agirre SeguraGabiriako Leharrei proban lau-garren sartu zen helmugan Se-guran bizi den Iker Iztueta (Or-maiztegi, 1978). Zegama-Aiz-korriri begira, Segura-ZeraingoSanson probako irteera pun-tuan korrikarako prest izangoda maiatzaren 7an. Ibilbide lu-zean parte hartuko du.Noiztik zabiltza mendi laster-ketetan?Kasualitatez izan zen. Ni betimendizalea izan naiz. Bai oinez,trabesiako eskiekin, bizikleta-rekin... ibili izan naiz lagunekin,Pirinioetan eta Alpeetan. Lehe-nengo umea jaiotzeko zegoe-nean, denbora gutxiago neu-kan mendian ibiltzeko eta geroeta azkarrago ibiltzen nintzen,eta azkenean korrika bukatunuen. Sekula ez naiz ni korrikaibili. Orain dela 7 urte hasi nin-

tzen korrika, 30 urterekin.Beti mendiko lasterketetan ari-tu zara orduan.Bai, beti mendian. HasieranAizkorrikoa ez neukan buruan,baina Aizkorrikoa egiteko gaiizango nintzen jakiteko Donos-tiako maratoia egin nuen behin.Gai nintzela ikusita, Zegama-Aizkorrin eman nuen izena.Zazpigarren aldiz egingo dutaurten.Orain gero eta proba gehiagoari dira sortzen.Bai. Aizkorri aurretik prestaketabezala beste proba batzuk egi-ten ditut. Aurten, Antzuolakoa,Gabiriako eta Segurakoa egin-go ditut. Ez neukan asmorik Se-gurakoa egiteko, antolakuntzalanean aritzeko, baina Gabiria-koan gustura aritu nintzen etabeharbada egin egingo dut Se-gurakoa ere. Aizkorrikoa egitendudanean, lasterketak utzi egi-

ten ditut, eta nire kasa ibiltzennaiz mendian, etxekoekin. Ne-guan eguraldi txarrarekin baka-rrik ibiltzen naiz; eguraldi onahasten denean, familiarekin.Beasainen lasterketa luzeago-ak badaude.Horiek ez naute gehiegi erakar-tzen. Hasteko, hiru ume dauz-kat eta hartzen dudan denbora,asteburuetan bi ordu izatendira, goizean, 07:00etatik09:00etara. Lasterketa horiekprestatzeko sei-zazpi ordukoentrenamenduak egin behar

dira eta nik ordu horiek denakez diet familiakoei kendu nahi.Hainbeste denbora mendiankorritzeak ez nau hainbesteerakartzen, oraingoz behintzat.Aurten Goierrin bi proba berridaude, Leharrei eta Sanson.Goierriko Kopa ere antolatudute. Zer iruditzen zaizu?Lasterketak aliziente bat dirainguruko herri txiki hauek bul-tzatzeko. Lasterketa berrihauetan jendeak parte hartze-ko Goierriko Kopa beste aitza-kia bat izan dela uste dut.Segurakoa zer moduzko probaizango da?Oso polita. Batez ere, bi puntupolit ditu. Adibidez, Oamendi-tik Aizkorri aldera dauden bis-tak ikusgarriak dira. Larunbatarratsaldean da, gainera, etaSegura ezagutzen ez duena-rentzat ezagutzeko modu polit

bat da. Bertan sortuko den gi-roa ere polita izango da. Familiagiroan etorri nahi duenak planpolita dauka. Aizkorrin partehartuko dutenentzat entrena-mendu polit bat izan daiteke.Eta parte hartuko ez dutenen-tzat ere bai.

Iker IztuetaMendi lasterkaria

«Segura ezagutzen ez duenarentzatproba polita da Sanson lasterketa»

Apirilak 29. Lazkaoko I. Biko-teen kros mistoa (5,5 kilome-tro). www.kirolprobak.comApirilak 30. 73. Lazkao Txi-rrindulari proba (afizionatuak).146,2 kilometro.

Apirila

Maiatzak 1. Legazpiko 83.Santikutz txirrindulari proba(elite). 141,5 kilometro. Maiatzak 1. 40. Lazkaomenditxirrindulari proba (Juniorrak).80 kilometro. www.gtxe.org.Maiatzak 7. Sanson (Segura-Zerain) I. mendi lasterketa. Biproba (15,3 kilometrokoa eta24koa). www.kirolprobak.comMaiatzak 14. Beasaingo 66.Loinatz txirrindulari proba(Afizionatuak). www.gtxe.org.Maiatzak 14. IV. Urola GaraiaBTT Maratoia. 80 kilometro.www.kirolprobak.com.Maiatzak 20, 21 eta 22. Ze-gama Aizkorri kilometro berti-kala, junior traila eta mendimaratoia. www.zegama-aiz-korri.com.Maiatzak 28.Urretxu-Zuma-rraga Traila. Bi proba (11 kilo-metrokoa eta 22koa). Izena:www.kirolprobak.com.Maiatzak 29. Goierriko Eza-gutzen III. Zikloturista martxa.(88 kilometrokoa eta 123koa).Izena: www.kirolprobak.com.

Maiatza

Page 16: Goiberri 188. zenbakia

16 GOIBERRIERREPORTAJEA

Ikasle ohiek eta heldutan ikasi dutenek osatzen dute 7tan Aire esku soinutaldea. Instrumentuari bizia ematea da helburuetako bat. Xede nagusia, berriz,taldean une ederrak pasatzea. Maiatzaren 4an Legazpiko jaietan joko dute.

Maialen Igartua LegazpiOsteguna, arratsaldeko zaz-piak ordularian. Legazpiar uga-ri, zahar eta gazte, gizon etaemakume, pintxopotean. Ezdenak, ordea: bada hamarrekotalde bat, ostegunero, zazpie-tan, esku soinua bizkarreanhartu eta, pintxopoterako ten-tazioari aurre eginez, DoinuaMusika Eskolara joaten dena.7tan Aire esku soinu taldeko ki-deak dira. Zazpietan etxetikaire egiten zutelako jarri zioten

izena taldeari: aire errutinatik,haize berrien bila.

Duela zazpi urte sortu zutentaldea. Esku soinua galtzen arizela ikusirik, ikasle ohien talde-txo batek berriro ere elkartu etatalde bat osatzea erabaki zu-ten. Horiei, esku soinua ikaste-ko gogoa zuten ikasle berriakere gehitu zitzaizkien. Eta, gero-ra, baita piano-jotzaile bat ere.Egun, bederatzi esku soinu etapianoa dituzte taldean. Esku-soinuari bizia ematea dute hel-

jotzen dakitenak, zein ikastekogogoa dutenak. Bestalde, tal-dean bateria bat izatea ere gus-tatuko litzaieke.

Hogei urte soinua jo gabeDoinua Musika Eskolako ikasleohiak dira taldekide batzuk.7tan Aire sortu zutenean, hogeibat urte zeramatzaten eskusoinua ukitu ere egin gabe, etaberriro ekin behar izan ziotentxikitan ikasitakoa praktikanjartzeari. «Txikitan esku soinua

Soinua berpizten

buru, eta, batez ere, taldeanongi pasatzea.

Edurne Berasategi dute ira-kasle, baita taldekide ere. Gai-nontzeko taldekideak, berriz,hauek dira: Ana Ruiz, AinhoaEnatarriaga (pianoa), Luis Via-na (abestu ere egiten du), PiliGarmendia, Esteban Pinilla,Amaia Andueza, Antxine Sora-luze, Lidia Pinadero eta Ane Al-berdi. Dena den, taldea irekiada, eta prest daude taldekideberriak hartzeko, esku soinua

Page 17: Goiberri 188. zenbakia

GOIBERRI 17ERREPORTAJEA

jotzen hainbeste denbora pasaondoren, pena da gero guztizuztea; talde honetan hasteak

bigarren aukera bat eskaini zi-gun instrumentuari berriro hel-tzeko», adierazi du Pinaderok. Beste batzuk, berriz, hutsetik

hasi ziren. Garmendia, esatera-ko, 66 urterekin hasi zen ikas-ten. «Beti izan nuen gogoa eskusoinua jotzen ikasteko, eta, be-

rria naizela nabari den arren,adina ez da muga izan», esandu. Garmendiak beti izan zuen

esku soinuarekiko interesa, bai-na Soraluzeren kasua desber-dina da. Inoiz atentziorik emanez zion instrumentua izanarren, semea jotzen hasi zene-an piztu zitzaion interesa. «Se-meak esku soinua jotzeari utzizionean, ni neu hastea erabakinuen, asko gustatzen baitzi-tzaidan».

Familia bat osatzen duteBatzuk trebetasun eta espe-rientzia gehiagorekin, besteakgutxiagorekin, ondo pasatzeadute helburu, eta taldean giroona dutela nabarmendu dutedenek. «Hori da garrantzitsue-na». 7tan Aire taldeak, eskusoinua jotzeaz gain, lagun taldebat izateko eta noizbehinkaafariren bat antolatzeko aitza-kia ere eskaintzen die. Eta ez taldekideei soilik:

emanaldiren bat dutenean, fa-milia eta guzti joaten dira. Guz-tira 30 bat lagun elkartzen dira,kontzertuaren aitzakian eguneder bat pasatzeko helburua-rekin. «Familia handi bat osa-tzen dugu», adierazi dute. Dagoeneko emanaldi dezen-

te eskaini dituzte 7tan Aire tal-deko kideek, batez ere, herri txi-kietan: Araban, Burgosen, Oña-tin, Brinkolan... Eserita egitendituzte emanaldiak, borobileanjarrita, eta denetik jotzen dute:

euskal kantak, beste herrialdebatzuetakoak... Harrera onaizaten dutela adierazi dute.«Herri txikietan oso esker one-koak dira». Hori bai, oso kon-tziente dira beren publikoa per-tsona helduek osatzen dutela.«Gazteen artean esku soinuaez dago boladan». Esku soinu eta piano jotzaile-

ez gain, Vianak ahotsa ere jar-tzen die abesti batzuei, eta he-rritarrek jarraitzeko aukeradute.

Herriko jaietarako prestHainbat herritan emanaldiakegin badituzte ere, Legazpikoherrigunean oraindik ez dutekontzerturik eskaini. Santikutzjaietan izango dute lehenengoaldia. Kontzertua emango dutemaiatzaren 4an, 19:00etan,Kale Nagusian. Emanaldi horiprestatzeko, azken asteetan biegunetan ari dira elkartzen. Badute herrian jotzeko go-

goa, baina kezka ere bai. Kon-promiso handiagoa sentitzendute kontzertua ongi atera da-din. Dena den, akatsak akats,taldeko giro ona eta festarakogogoa legazpiarrei transmiti-tzea izango dute helburu nagu-sia. 7tan Aire taldeko kideek

maiatzaren 4ko kontzerturajoa teko animatu nahi dituztelegazpiarrak. «Jaien azken egu-na da, eta zein modu hobeago-rik festak ondo bukatzeko?»,adierazi du Enatarriagak.

«Talde honetanhasteak bigarrenaukera bat eskainidigu esku soinuariberriro heltzeko»Lidia PinaderoTaldekidea

«Gogoa nuenjotzen ikasteko, etaadina ez da mugaizan; 66 urterekinhasi nintzen»Pili GarmendiaTaldekidea

«Jaietako azkenegunean joko dugu;zein moduhobeagorik festakondo bukatzeko?»Ainhoa EnatarriagaPianoa

Page 18: Goiberri 188. zenbakia

18 GOIBERRIGARAI BATEAN

Azkar, habiatik kanpora Lazkaon sortu zuen Azkar garraio enpresa Eusebio Erauskinek, 1933an. Duelahiru urte Dachser alemaniarrak erosi zuen, eta aurreko ostiralean ia lan guztiaZubietako garraio gunera eraman zuten. 83 urteko historia azkar lurrundu da.

Aimar Maiz LazkaoEnpresa erraldoiaren urteko

batzar orokorrak Lazkaokoudaletxean ospatu ohi zituen,duela lauzpabost urte arte Az-kar enpresa goierritarrak. Egoi-tza soziala Lazkaon manten-tzen zuen, eta asko handitu bal-din bazen ere, sustraiei eustenzien. Baita jatorrizko lantegiari

ere, Hiribarren kalean. Gauzak2013an aldatu ziren, Dachser

enpresa alemaniarrak Azkarerosi eta barneratu zuenean.Astelehenaz geroztik, Azkarrenpabiloiak ateak itxita ditu. Azkar izango zen enpresa

Eusebio Erauskinek eratu zuen,1933an, Lazkaon. Bartzelonaragarraiatzen zituen industriako

produktuak. Gerrak eten zuenjarduera, baina 1945ean ekinzion berriro, enpresa ofizialkisortuta. 1960rako Hego EuskalHerrian sarea zabalduta zeu-kan, eta 1970ean Espainiakoestatura hedatu zen, bazkidebatzuk negozioan sartuta. 1980an Espainian ordezkari-

tzak ireki zituen Azkarrek, etahurrengo hamarkadaren buka-eran Portugalera jauzi eginzuen. Espainiako Burtsan koti-zatzen hasi zen, 1999an.

Une gorenean, erosketa 2006an aire eta itsas kargenzerbitzuak ireki zituen, Madrileneta Shangain. Dachser alema-niarrak 2010ean akzioren %10erosi zituen, eta 2013an Azkarosorik bereganatu zuen. Urtehartan Azkarrek 367 milioiko

fakturazioa zuen, 3.000 langilezituen 91 gunetan, eta 2.650ibilgailu. Bulego nagusia Madri-len zegoen, egoitza Lazkaon. Zubietako (Lasarte) garraio

gunea 2006ko irailean irekizuen Azkarrek. Han jarraitukodu orain Lazkaoko adarrak.

Azkar enpresaren kamioi bat,1950 inguruan. Beasaingoa zelajartzen zuten errotuluek. Izena,hala ere, beti euskal grafiarekin.AZKAR

Page 19: Goiberri 188. zenbakia
Page 20: Goiberri 188. zenbakia