16
SAKANAKO ASTEKARIA 2017ko otsailak 24, ostirala • 2. aroa • 586. zenbakia Lakuntzan Nafarroako Bertsolari Txapelketa Igandean, 17:30ean, final-laurdena 169 korrikalarik parte hartu zuten Altsasuko Krosaren 32. edizioan. Proba federazioaren egutegian sartzea aztertzen ari dira Kintoak Uharten, Lakuntzan,Arbizun eta Etxarrin Kirolak >> 12 Sakanerria >> 6 Gora ihoteak! >>7-9 >>15 Langileen trebakuntza nola egin aztertzen Lanbide Heziketa Duala, aukera >>3 Euskalerria Irratia

Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

SAKANAKO ASTEKARIA • 2017ko otsailak 24, ostirala • 2. aroa • 586. zenbakia

LakuntzanNafarroakoBertsolariTxapelketa Igandean, 17:30ean,final-laurdena

169 korrikalarik parte hartu zutenAltsasuko Krosaren 32. edizioan.Proba federazioaren egutegiansartzea aztertzen ari dira

Kintoak Uharten,Lakuntzan, Arbizuneta Etxarrin

Kirolak >> 12Sakanerria >> 6

Goraihoteak! >>7-9

>>15

Langileentrebakuntzanola eginaztertzenLanbide HeziketaDuala, aukera >>3

Euskalerria Irratia

Page 2: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

MusikaHerdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down.Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etanIrurtzungo Larrazpi gazte elkartean.

Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,Nitro eta Timon. Otsailaren 25an,larunbatean, 22:00etan IrurtzungoLarrazpi gazte elkartean.

Antzerkia3, 2, 1 Play. Otsailaren 25ean,larunbatean, 17:30ean EtxarriAranazko kultur etxean.

Ipuin kontalariaPontxe eta ipuin-kutxa. Otsailaren24an, ostiralean, 19:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Jaione Urtasun.

ProiekzioakEuskal proiekzioa II. Otsailaren 24an,ostiralean, 20:00etatik 22:00etaraAltsasuko Intxostiapunta kulturgunean.

DokumentalakAdarrak dantzan. Martxoaren 4ra arteastegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etara,Altsasuko Iortia kultur gunekoerakusketa gelan.

ZinemaEl Porvenir.Otsailaren24an,ostiralean,21:45ean etaotsailaren26an,domekan,20:00etanAltsasukoIortia kulturgunean.

Figuras ocultas. Otsailaren 24an,ostiralean, 22:00etan eta otsailaren26an 20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

Peter y el dragón. Otsailaren 26an,igandean, 18:00etan Irurtzungo kulturetxean.

Vivir de noche. Martxoaren 2an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Mendi irteerakLeziza-Txurregi-EH erdigunea-Leziza.Otsailaren 26an, domekan, 8:00etanAltsasutik. Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerak Mendiluzeko harrespila (60 km).Otsailaren 26an, domekan, 8:30eanAltsasuko Zumalakarregi plazatik eta9:20ean Bioitza kanpinetik. Barrankatxirrindulari taldeko mendi bizikletataldea.

ErakusketakSakanako ihoteak. Otsailaren 28raarte, arratsaldez, Arbizuko udaletxekobatzar gelan. Mikel Nazabal.

Altsasuko inauteriak. Martxoaren 4raarte astegunetan 18:30etik 21:00etaraeta domeketan 19:00etatik 21:00etara,Altsasuko Iortia kultur gunean.

BertsolaritzaAimar Karrika, Iker Gorosterrazu,Egoitz Gorosterrazu, Joanes Ilarregi,Eneko Lazkoz eta Oier Lakuntza.Otsailaren 26an, igandean, 17:30eanLakuntzako kultur etxean. NafarroakoBertsolari Txapelketa.

TailerrakYoutubers II. Otsailaren 25ean,larunbatean, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Bestelakoak Ikusi-makusi. Otsailaren 27an,astelehenean, 16:30ean Lakuntzakokultur gunean.

Gure Esku Dagoren sinadura bilketa.Otsailaren 25ean, larunbatean,12:00etatik 13:00etara Lakuntzakoplazan.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Otsailaren 24an, ostiralean, 20:00etanIrurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza,Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku,Altsasu eta Olaztin. Hileko azkenostiraleko elkarretaratzea.

Beilatokia toki egokian. Nahi izanezgero posible da. Otsailaren 26an,igandea, 12:30ean Etxarri AranazkoKale Nagusiko 7. zenbakian.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Otsailaren 26an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a2

Hodei ArgüellesBerastegiAurten bi eta bi egitendituzunez gero, ZORIO-NAK familia guztiarenpartez!

EkainZorionak pilotari!!! 2 ur-te!!! Muxu handi bat Ba-kaikuko familiaren par-tez.

Aysa eta AlainSenarZORIONAK pottottos!21ean Aysak 8 urte etaAlainek 2. Egun ona pasaeta muxu asko aita etaamaren partez.

Otsaila-marsua 24-2Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

JuananZORIONAK “bi-cho”! Salam kamara-ten. Osorondoro pasa,dagoeneko 40 urte etaaurrera goatze! Prestazaitez datorren tsuna-miarendako!

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Uharte Arakil-Beriain KmBertikalean grabatutako saioahirugarren atalean emateaaurreikusten da, martxoaren 9an

Atzo gauean estreinatu zen, ETB1katean, Gailurra Xtreme saioa.Lehendik Gailurra saioa zegoen,Andoni Aizpuruk eta Irati Andakgidatutakoa. Gailurra horri buel-ta bat eman nahi zioten, eta xtre-me abizenarekin, mendiko beste jar-duera batzuk jaso nahi izan dituz-te atzo estreinatu zuten saioan.

Saioan, Irati Anda eta Ibon Gaz-tañazpi proba gogorretan jarrikodituzte. Horrela, zenbait saiotankorrika ibiliko dira, bestetan orien-tazio probak izango dituzte edoegungo mendi maratoiak, ultra-

trailak edo km bertikalak osatu-ko dituzte.

Atzoko saioan Zegama-Aizko-rri maratoia osatu zuten Andaketa Gaztañazpi. Korrikalari eza-gunen laguntza izan zuten. Gogo-ratu behar da, aurreko ostiraleanUharte Arakilen izan zirela Gai-lurra Xtreme saiokoak, AralarMendi elkarteak antolatzen duenUharte Arakil-Beriain Km Berti-kala ibilbidea segiz, Gailurra Xtre-me programarako saio bat graba-tzen. Saio hori Gailurra Xtreme-ren hirugarren atala izango delaaurreikusten da, eta, aldaketarikezean, martxoaren 9an eskainikoda ETB1ean, 22:25ean.

Uharte Arakil»

Atzo estreinatu zutenGailurra Xtreme saioa

Bazkideek deskontua

Bazkideek:

Bakarra:

Izaskun

Izaskun

Page 3: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a 3

ezkaatza >>SINADURA BILKETARI AZKEN BULTZADA:Lakuntzako Gure Esku Dagok erabakitzeeskubidea praktikan jarriko du garagarri-laren 18an. Galdeketa egin ahal izateko La-

kuntzako erroldatuen %10en sinadurakbehar ditu.Bihar 12:00etatik 13:00etaraplazan sinadurak bilduko dituzte.

SAKANA

Plan estrategikoari segituz, Saka-nako Garapen Agentziak (SGA)ibarreko industria sarearen ingu-ruko ikerketa egin zuen joan denurtean. Azterketak agerian utzizuen enpresek hainbat arlotan tre-batutako langileak eskatzen dituz-tela eta lanpostu horiek sakanda-rrek betetzeko zailtasuna dagoe-la.

SGAko industria teknikariOdei Arregi Azpitartek esan digu-nez, arlo horietako bat mekaniza-tuarena da. Mekanizazio ikaske-tak dituzten langileak trebatzekoaukerak aztertzeko bilera deituzuten ilbeltzaren 27rako. Hainbatenpresen ordezkariekin batera,Sakana Lanbide Heziketa institu-tuko, ibarreko eskola eta ikaste-txeetako ordezkariak eta Hezkun-

tza Departamentuko kideak elkar-tu ziren. Bilera horretan hezkun-tza eskaintza enpresen beharreta-ra egokitzeko beharra aztertuzuten.

Arregik azaldu digunez, Lan-bide Heziketa Dualaren (LHD)aukera mahai gaineratu zen.LHDk pertsonak gaitzen ditu, ira-kaskuntza eta ikaskuntza proze-suak enpresan eta ikastetxeankonbinatuz.

Hari esker, enpresen eta Lan-bide Heziketako ikastetxeen arte-ko harremana estuagoa da, aha-leginak batu dira eta ikasleak lanmunduan hobeki sartzeko lagun-garria baita. Arregik esan digu-nez, bilera hura aurreneko pau-soa izan zen. Sakanak LH institu-tuaren, Nafarroako Gobernuaren

eta enpresen arteko adostasuna etakonpromisoa bilatzeko laneansegitzen dute.

Parlamentuan Manu Aierdi ekonomia lehenda-kari-ordeak Nafarroako Parla-mentuan PPren galderari eran-tzunez hilaren 14an esan zuenez,badu Sakanako enpresen presta-kuntza beharren berri, “hainbatikerketa egin baitira”. Beharrak,

besteak beste, administrazioa etakudeaketa, merkataritza eta mar-ketinga, hezkuntza, fundizioa,soldadura edo informatika arlo-etan zeudela azaldu zuen. Enpre-sek euren langileak trebatzekobeharrak ere bazeudela gainera-tu zuen. Horregatik, enpresa txi-ki eta ertainendako aurtengodiru-laguntza deialdira aurkezte-ko gonbidapena egin zien enpre-sei. Gaineratu zuenez, ibarreko

enpresen beharrei erantzuteko2015-2017 alderako Sakanan zen-bait prestakuntza-akzio progra-matu direla.

Hiru auzipeturenprozesamenduautoa berretsia100 egun preso egin dituztela etagaurko kontzentrazioa Iruñeaneginen dute, 19:00etan, Sarasaten

Espainiako Auzitegi NazionalekoZigor Arloko Laugarren Aretoak(Angela Murillo, Carmen PalomaGonzalez eta Juan Francisco Mar-tel) ferietako liskarragatik auzipe-tutako hiruri terrorismo delituaberretsi die. Gainontzeko lauen hele-giteak aztertzea falta da. LaugarrenAretoak emandako bi autotan dio-enez, gertatutakoa terrorismo deli-tua izan daiteke Altsasun guardiazibilen kontra dagoen “presio eta ziri-katze giroagatik". Hori dela eta, ger-tatutakoa ikertzeko eskumena Iru-ñeko epaitegiarena baino AuzitegiNazionalarena dela ebatzi du, auzi-petuen eskaria baztertuz.

Lau epaileek Oihan Arnanz,Julen Goikoetxea eta Jon Ander

Cob terrorismo delituagatik auzi-peratzea berretsi dute; aurrenaazaroaren 14az geroztik kartzelandago eta beste biak, berriz, aben-duaren 20tik aske daude. Gainon-tzeko lauen helegiteak noiz azter-tuko diren ez dago zehaztuta. Guz-tiak ere lastailaren 15eko goizaldeanbi guardia civil eta haien bikoteakerasotzeaz akusatuak daude.

Bestalde, Altsasuko Udalekotalde guztiek, UPNk salbu, espe-txeratuen askatasuna eskatu zutenherenegun. Baita auzia Iruñeraekartzea eta terrorismo zigor-kali-fikazioa kentzea ere.

Gaur Iruñean protestaOstiralero, Altsasuko udaletxeaurreko aldean, Altsasuarrak aske,polizia muntairik ezleloa duen kon-tzentrazioa egiten da. Gaur 100egun eginen dira auzipetutako hirugazte preso egin zituztela. Horre-gatik, salaketa kontzentrazioa Iru-ñeko Sarasate pasealekuan eginendute, 19:00etan. +www.guaixe.eus

Altsasu»SAKANA

Dagoen argindarlinea hobetu etaberririk ezegiteko eskatudu plataformak Autopista elektrikorik ez platafor-makoek 220 kV-ko Itsaso-Orkoien2 argindar linearen garraio gaita-suna handitzeko proiektuareninguruko iritzia eman zuen aste-artean. Alberto Frias bozeramai-leak udalek jaso duten agiria ira-kurrita ondorioztatu zuen: “egun-go argindar linearen garraiogaitasuna handitzeak Deikaztelueta Itsaso artean 400 kV-ko lineaberria egiteko argudiatu ziren ara-zoak konponduko lituzke”.

Izan ere, Itsaso-Orkoien 2kopotentzia handitzeko proiektuanjasotzen duenez, “argindar linea-ren moldatze egokiak etorkizune-an hura ordezkatuko lukeen lineaberri baten eraikuntza saihestu-

ko luke. Garapen berriei erantzu-teko, ingurumen aldetik beti hobeda dauden azpiegiturak baliatzeaberriak egitea baino”. Red Eléc-trica Españolaren proiektua egi-teko argudioak honakoak dira:eskualdean teknika-murrizketakkonpontzea, gainkargak txikitzea,pilaketak eragoztea eta aldi bate-ko sortze murrizketei konponbi-dea ematea.

Friasek gaztigatu zuenez, Nafa-rroako Gobernuak aukera hori

aspaldi proposatu zuen. BainaEusko Jaurlaritzak bi lineak bate-raezinak zirela esan zien. “Bigobernuei eskatzen diegu egungolinearen garraio gaitasuna handi-tzeko eta berria ez eraikitzeko”.Friasek gogorarazi zuen Nafarro-ako Gobernuari eusten dioten lauindarren Programa Akordioanherrialdeko Energia Plana berraz-tertzea eta argindar banaketa sare-aren ikerketa zehatza, “markohorretan erabakiko da beharrez-koa den edo ez Deikaztelu eta Itsa-so arteko azpiegitura; energia ate-ratze eskaera erreala, ingurumeneragina, ukitutako herrien iritziaeta bestelakoak kontutan hartuta”.

Plataformak 2016ko maiatzeanManu Aierdi lehendakari-ordearibilera eskatu zion eta ez zuen eran-tzunik jaso. Oraingoan Nafarroa-ko Gobernuko lehendakari UxueBarkos Berruezori premiazko bile-ra eskaera egin diote. “Badakiguberriki enpresarekin bildu dela”.+www.guaixe.eus

Sakanako lan-arloko eragile desberdinen ordezkariak bilera batean.

Bi ikastaroLehentasunez langabetuak har-tuko dituzten bi ikastaro hasteardira. Nazioarteko merkatari-tzan teknikaria: finantzia-zioa, ordainketa moduak,ingelesa. Ikastaro hori Nueva Ges-tión fundazioak emanen du Arbi-zun. 390 orduko ikastaroa aste-lehenean hasi eta garagarrilaren21era arte luzatuko da. Klaseakastegunetan 8:45etik 14:00eta-ra izanen dira. Beste ikastaroaindustria-elektrikari instala-tzaile ikastaroa da, Sakana Lan-bide Heziketan Nafar Lansarekemanen duena. Horren ere 390orduko iraupena du. Martxoaren6an hasi eta garagarrilaren 27raarte luzatuko da. Klasean15:00etatik 20:15era izanen dira.

Enpresen langile trebatubeharra nola aseaztertzen

Page 4: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a4 iritzia

Toxiko hitza modan jarri da azkenaldian. Grekeraz gezi pozointsuesan nahi duen hitz honek guregizarteko elementu negatiboakizendatzeko balio digula ematendu. Toxikoak baditugu elikagaie-tan, mila osagarriz osatutakojakietan txertatuta datozkigu-nak. Toxikoak erlazioetan, berenizaera edo helburuak gureen gai-

netik jarri eta zapuzten dituzte-nak. Toxikoak lanean, langiletoxiko deritze lantokiko kideeiohitura eta usadio txarrak ira-katsi eta lantegia pirataz betetzenduten horiei.

Toxikoek ingurua kutsatu etagaixotzen dute. Ezkor bihurtzendute giroa, haien helburuak lor-tu ezinean, besteenak usteltze-

an bilatzen dute behin behinekopoza. Greziarren artean izuazabaltzen zuen Kimera munstroizugarriaren antzera, saminaeta atsekabea zabaltzen dute gureartean. Baina badira gaur egungreziar mitoko Belerofonte han-diaren antzera, Kimera garaitze-ko gai diren heroiak. Elikaduraosasungarria sustatu eta jasan-

garritasunean oinarritutako eli-kagai garbien kontsumoa bultza-tzen duten horiek. Erlazioetangainontzekoen helburuetanlagundu, osatu, partekatu etaulertzeko gai direnak. Lanto-kian justiziaz eta zintzotasunezjarduten dutenak

Toxikoen aurkari hauek anti-dotoak dira. Grekeraz aurkakoa

esan nahi du, gizarte toxikoarenantidotoak gure inguruan aur-ki ditzakegu begiratzen jakinezkero. Antidotoak bizitzakmuturren aurrean jartzen dizki-gu, toxikoen gehiegikeriak etasarraskiak gainditzeko. Haiekaurkitzean heldu tinko, urpozointsuetatik askatzeko bideabaitira!

Duela urte asko, 2009. urtea Gaz-teriaren Nazioarteko Urtea izen-datu izanari buruzko artikulubat irakurri nuen. Artikuluan,gazteengandik urrutien daudenerakundeek, "goi mailako" era-kundeek, alegia, esaten zuten osogarrantzitsua dela gazte-politike-tan programa eta gai jakin batzuksartzea, besteak beste, honako

hauek: erakundeen eta gazteenarteko elkar ulertzea, bakea etaelkarrizketa, elkarbizitza, gizaeskubideak eta elkartasuna.

Beste ikerketa batek, GazteenBehatokiak duela gutxi eginda-koak, esaten du gizarteak orohar eta gazteek bereziki, politi-karekiko motibazioa galdu zute-la orain dela urte asko, baita kon-

fiantza gutxi dutela ere politika-ri "profesionalengan”.

Iritzi hori abiapuntu hartuta,baieztatu daiteke gazteei ez zaielapolitika interesatzen? Ez litzatekeprobetxugarriagoa izango geureburuari eta neska-mutilei galdetzeaberaien ustez zer den politika, nolaeta zertan gustatuko litzaiekeendiru publikoa gastatzea?

Bistakoa da gazteentzat intereseta kezka-iturri direla bizi dutenezegonkortasuna, enplegu etaetxebizitza falta eta gizarte bide-gabekeria. Oso garbi daukatezein zailtasuni egin beharko die-

ten aurre etorkizunean, eta gizar-tearekiko konpromisoa dute. Etabeste modu eta erritmo batzuenarabera antolatzen dira; izan ere,agerikoa da ondo ikasia dutelapolitika ez dagokiela soilik era-kundeei, baizik eta herritar guz-tiei. Gure erronka da erakunde-ek eta gazteek elkarrekin lan egi-tea, bizitzaren arlo guztietanbalioak sustatzeko.

Duela hilabete gutxi gure herrianegindako bidegabekeria izuga-rriari erantzun irmoa eman dio-te, eta horrek argi utzi du gizar-tea osasuntsu dagoela parte-har-

tzeari, antolakuntzari, elkartasu-nari eta giza eskubideen defentsa-ri dagokienez. Guztiz sinetsitagaude duela gutxiko gertakarienaurrean gazteek emandako eran-tzunak munduan parte hartzekomodu berri bat markatu dutela,eta ikasketa horrek lagundukodiela arduratsuagoak, solidarioa-goak eta etorkizunean gertatzenden edozein gertakariren aurre-an kritikoagoak izaten, baita gureherritik kanpo izaten diren gerta-kariekin ere. Hori guztia ez al daPOLITIKA?Altsasuko Udal Gazte Arloa

Altsasuko herriari falta zaionazalpenaEneida Carreño Mundiñano (IñigoAritza Ikastolako lehendakaria, junta-kide guztien izenean)

Javier Ollo Martinez, arretaz ira-kurri dugu zenbait hedabideetanjoan zen astean idatzi zenuen esku-titza. Kezka eta tristura sortu digukontuak, eta gainontzeko udaldiru partidekin egin duzun modu-ra, baina honekin ez, 1979tik gauregunerarte udaletxe guztiek ikas-tolari eman dioten diru laguntzazertarako baliatu den argitu behardiogu Altsasuko herriari.

Lehenik eta behin, argitu behardugu diru laguntza hau 1979kouztailaren 17an onartu zela uda-lean eta geroztik egon den alkateaegon dela, eta izan dugun udalaizan dugula, inork ez du plenoanhartutako erabakia bertan behe-ra utzi gaur egun arte. Udal haueta alkate hau izan da lehena.

1988ko apirilaren 7an berrizonartu zen plenoan partida. Ple-no horretako aktak honela dio,“no supone dar limosna (...) sinoque las facturas de luz, calefación,limpieza, reparaciones etc. seandomiciliadas...”

Geroztik Iñigo Aritza ikastolakudalari mantenu gastuak igorridizkio. Altsasuko gainontzekohaurrek bezala ikastolakoek bai-ta ere argia ura eta kalefakzioaizan dute beren gelatan. Eta hauda udal honek negoziatzeko era-bili duen partida. Altsasuko ume-en ongi izatearekin negoziatuduzue aurtengo presupuestoa.

Horren ordez ikastetxeetarakodiru laguntza sortu duzuela dio-zue, proiektuak burutzeko dirulaguntza. Ikastolari proiektuakbultzatzeko diru laguntza sortzeaoso ongi iruditzen zaio. Gure hez-kuntza eredua etengabeko laneaneta proiektu berriztatzaileetanoinarritzen da. Horren lekukoduzu aurten bertan Haur Hezkun-

tzan martxan jarri dugun Kabiproiektua. Baina proiektuak bul-tzatzeko beharrezkoa al da man-tenurako erabiltzen zen diru lagun-tza kentzea? Zergatik ordezkatubehar da diru laguntza bat beste-arekin? Zuen negoziaketak buru-tzen dituzuenean gogoan izan 221haur altsasuar daudela gure ikas-tolan. Ikastola ez da ikastetxe pri-batu bat, kooperatiba bat gara,guraso kooperatiba bat. 40 urtekohistoria dugu. Herritik sortu etaherriarentzat lanean dihardugu.Herriko bizian eta herriko ekime-netan aktiboki inplikatzen garentaldea gara. Auzolana da gurebaliabideetako bat. Gure histo-rian zehar izan ditugu trabak,badakigu trabak gainditzen etahau ere gaindituko dugu.

Bi diru laguntza hauek ezber-dinak dira, batak ez du besteaordezkatzen. Altsasuko udalarizera esan nahi diogu, altsasua-rron mesedetan ari bazara lane-an behintzat, zure erabakia bir-

pentsatu eta birbideratu ezazu.

“Denok Berdinak DenokDesberdinak” kanpainaIgone Razkin, Andra Mari ikastolarenizenean

Andra Mari Ikastolan sortzen ariziren behar ezberdinei erantzu-na emateko, duela hamahiru ikas-turte Denok Berdinak Denok Des-berdinak izeneko kanpaina mar-txan jar ri genuen. Gureheziketaren helburu nagusia ikas-leak era integralean garatzea etagizartean integratzea denez, saiohauek aniztasunaren trataeranaurrera pauso bat izateko asmo-arekin abiatu ziren. Gaia ikasge-letan lantzeaz gain, ateratakoondorioak sozializatu egin ohidira eta zenbait kanpainetan fami-liei parte hartzera dei egin zaie.

Urte hauetan zehar landu direngaien artean: familia motak, bes-teekiko eta ingurumenarekiko

errespetua, genero berdintasuna,jatorri ezberdinetako pertsonak,aniztasun funtzionala (Hezkuntzapremia espezifikoak)… izan dira.

Aurtengo ikasturtean, “Izan gai-tezen arduratsu, zaborra birzi-klatuz” lelopean birziklapenarengaia landu dugu. Kanpaina honenhelburua, ikastolan nola etxeangehiegizko kontsumoaren eta bir-ziklapenaren inguruan hausnar-tzea eta kontzientziatzea izan da.Horretarako, aste batean zeharekintza ezberdinak burutu ditu-gu, hala nola, familiendako galde-tegia, beraien parte hartzea sus-tatuz, zabor ontzietan jartzekotxartelak diseinatu, jokabide ego-kien dekalogoak…

Gainera, kanpainari amaieraemateko gonbidatu berezi batzukizan ditugu, Sakanako Mankomu-nitatean lan egiten duten Beñat Agi-rre eta Itziar Zudaire. Hauek egin-dako antzerki eta emandako hitzal-diei esker, kanpainari bukaeraborobil bat eman ahal izan diogu.

hara zer dien

Gaztea izatearen aukera

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ruben Imaz Alcaide • [email protected]: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected]

ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Maria Luisa ZelaiaARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: GK• Ainhoa Etxeberria Pikabea • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzi gehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin) baino gehiago duten gutunikEZ DA ONARTUKO. Karaktere kopuru horretatik gorako gutunguztiak LABURTU eginen dira. Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu

beharko dira. Gutunak asteazkeneko goizeko hamarretarakoegon behar dira gurean; bestela, ez da aste horretanpublikatuko. Guaixe aldizkariak ez du bere gain hartzenderrigorrez, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzukizunik.

Zure iritzia helarazteko:Foru plaza, 23, 1 Altsasu; [email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Toxikoak eta antidotoak

Page 5: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

5Guaixe • 2017ko otsailaren 24a

sakanerria >>BAKAIKUN PINTXO-POTEA BUELTAN:2016ko herri galdeketaz gaztigatzeko eta-herria girotzeko pintxo-potea egin zutenBakaikun. Giro ederra sortu zen. Ostiralean

berreskuratu zuten Kotxko tabernak etaelkarteak. Martxoaren 11n eta 25ean etaapirilaren 8an eta 22an berriz.

SAKANA

SAKANA Irurtzun»Etxarri Aranatz»

Eskuin muturreko taldeen edofuntzionario publikoen arrazoipolitikoko ekintzen biktima izandirenei omenaldia egin zienNafarroako Parlamentuaklarunbatean

Nafarroako Gobernuak, Nafarro-ako Parlamentuarekin eta udalekinlankidetzan, eskuin muturreko tal-deen edo funtzionario publikoenarrazoi politikoko ekintzen bikti-ma izan direnak gogoan ekitaldiaegin zuen. Haietako hiruren seni-deek hartu zuten hitza: Eneko Etxe-berriak (Jose Miguel Etxeberria,Naparraren anaiak), Fermin Rodri-guezek (German Rodriguezenanaiak) eta Idoia Zabaltzak (MikelZabaltzaren arrebak). Azaldu zute-nez, “orain dela ez asko, pentsaezi-na zela era honetako ekitaldi batekelkartuko gintuenik. Egun gogoan-garria da, Nafarroako erakundegorenenek ekitaldi honetan esatendutelako Estatuko agenteen edoeskuin muturreko taldeen biktimak

daudela”. Azaldu zutenez, “urte luzez bizi

izan dugu haien heriotza isiltasu-nean, erabateko bazterkeria sozia-lera eta instituzionalera kondena-tuta. Zauriak itxi eta etorkizunerabegiratu nahi dugu. Ez dugu nahibeste inork guk bizi izan dugunabizitzerik. Eta, horretarako, ez dagoegia eta justizia beste biderik, etazeregin horri heltzeko, luzatutadituzue gure eskuak”. Azkenik,adierazi zuten “benetan eskerrakeman" nahi dituztela ekitaldiaga-tik. "Orain, errekonozimendurikgarrantzitsuena espero dugu: egia”.Haiek adierazitakoarekin bat eginzuten, besteak beste, LakuntzakoMikel Arregi Marinen, Etxarri Ara-nazko Josu Zabala Salegiren eta Ola-tzagutiko Angel Gurmindo Lizarra-garen senideak.

Erakunde-adierazpena Nafarroako Gobernuak, Parla-

mentuak eta Nafarroako Udal etaKontzejuen Federazioak onartuta-ko erakunde-adierazpenean“elkartasuna” adierazi nahi dio-te eskuin muturreko taldeek edofuntzionario publikoek eraginda-ko motibazio politikoko biktimei,“eta indarkeria gaitzetsi nahidugu. Begirunea erakusten dieguindarkeriaren ondorioak sufritudituzten biktimei, eta ekitaldi ins-tituzional honek, hein bateanbehintzat, konponezina dela bada-kigun galera hori erreparatzenlagunduko duen itxaropena dugu".

Horrekin batera, "berretsi egi-ten dugu biktima guztiek egia eza-

gutzeko, justiziarako eta errepa-raziorako duten eskubidearekikokonpromisoa, eta baieztatzen dugupertsona guztien giza eskubideakdefendatu eta indarkeriaren ondo-rioak humanizatzeari eta adiski-detze-giroari bulkada bat emate-ko nahia dugula". Despeditzeko,zera esaten du adierazpenak: “bar-kamena eskatzen diegu biktimei,Nafarroako erakundeen izenean,baztertuta eta arretarik eman gabeizan ditugulako horrenbeste urte”.

Sakandarren presentziaBesteak beste Lakuntzako, EtxarriAranazko, Altsasuko eta Ziordiko

alkateak izan ziren ekitaldian. Hurazabaltzeko Etxarri Aranazko abes-batzak Jose Luis Ansorenaren Agu-rra abestu eta Etorkizuna dantza-taldeko Elai Gomezek eta XabierBengoetxeak aurreskua dantzatuzuten. Ekitaldian abesbatzak bestelau pieza kantatu zituen: Kitolis(Aranburu), Dos olas (AlejandroYague), A Pablo Sarasate(Sarasa-te eta Kike Ugarteren moldaketak)eta Bogoroditse Dievo(Sergei Rach-maninov). Castillo Suarezek Hemengaude olerkia irakurri zuen. Eta JoseRamon Anda artistak ekitaldirakoemandako Leihoa eskulturarenaurrean lore-eskaintza egin zen.

Etorkizuna dantza taldekoak Etxarriko abesbatzaren doinura aurreskua dantzatzen, Andaren eskultura lekuko dela.

Foruzaingoak jakinarazi duenez,joan den astean bi ebasketa izanziren Etxarri Aranazko bi etxeetan.Bietan ere ebasleek jende larria bizizen etxeetara jo zuten. Bi ziren etaudaleko langileak zirela eta komu-nean urak sortutako matxura atze-man zutela esanez aurkeztu zuteneuren burua. Itajurak nondik zeto-zen zehazteko etxera sartzeko bai-mena eskatu zuten. Behin barruanlapurretako batek ur iturria zabal-tzeko eta ixteko eskatzen zien etxa-rriarrei. Horretan ari zela, besteakbitartean, dirua eta baliozko objek-tuak ebatsi zituen. Aitzakia edozein dela ere Foruzain-gotik ezezagunei atea ez zabaltze-ko aholkua eman dute, egiaztatu

daitekeen arrazoi bat ez badabehintzat. Horregatik, ezezagunaketxea sartzea ekarri dezakeeneskaintza edo kudeaketei kasurikez egiteko eskatu du. Eta susmo-rik izanez gero Sos Nafarroaren 112telefonora hots egitea eta egileakatzemateko datuak (deskripzioa,autoa, matrikula, kolorea eta abar)ematea eskatu dute.

117 sakandarrek eta“milaka herritarrek”jasandako torturaksalatu dituzteSortu alderdiak deituta makina batjendek torturaren kontrako eta des-militarizazioaren aldeko kontzentra-zioa egin zuen Altsasuko tren gelto-kian, Guardia Civilaren kuartela ondo-an zutela. Halako eraikinak Espainiaren“enbaxada nagusienetarikoak. Etabere armadak hainbat basakeria eginditu bertan”. Sortuko kideek gaztiga-tu zutenez, “gezurra baita azkeneko50 urteotan arrazoi politikoengatikatxilotutakoen kontrako torturarenerabilpena oso noizbehinkakoa izandela; edo funtzionario ustelen prak-tika hutsa izan dela”. Gaineratuz, “tor-tura Estatuaren gerra estrategiarenoinarrizko tresna izan da. Era siste-matikoan eta inpunitate osoz erabi-

lia izan dena”.Eusko Jaurlaritzaren torturareninguruko ikerketak 5.600 torturasalaketa erregistratu dituela gogo-rarazi zuten. “Kasu frogatu gehia-go daude 2000ko hamarkadan70eko hamarkadan baino”. Eta tor-turagatik salatutakoak Guardia Civi-la, Polizia Nazionala eta Ertzaintzaizan zirela eta “oraindik” inolako zigo-rrik jaso ez dutela adierazi zuten.Kontzentrazioarekin euren memo-ria, “errelatoaren zati hau kaleratu”nahi izan zuten, “ahanzturak ez bai-tu etorkizuna eraikitzen”.

Galdeketazhausnartzen

Erabakitze eskubidea gai hartuta,Maialen Huarte kazetariak gidapu-tako mahai inguruan parte hartuzuten Jose Belokik (Geroa Bai), Ene-ko Compainsek (EH Bildu) eta IñigoPascualek (Ahal Dugu) larunbatean.Irurtzungo Gure Esku Dagok (GED)antolatutako ekitaldiak 40 pertso-na bildu zituen. Hizlariak ados azal-du ziren halako ekimenak bultza-tzeko garaian. GEDeko kideak inau-terietan irurtzundarren sinadurakjasoko dituzte.

“Beste biktimendako”errekonozimendua etaerreparazioa

Lapurrak, udal-langileakzirelakoan

117Sakanako tortura kasuak azken 50 urte-etan. Arakilen 2, Irurtzunen 2, UharteArakilen 2, Lakuntza 9, Arbizun 9, Etxa-rrin 35, Bakaikun 5, Urdiain 2, Altsasun21 eta Olaztin 30

Page 6: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

6 sakanerria Guaixe • 2017ko otsailaren 24a

UHARTE ARAKILKinto-festa hasi da

Aurten Uharte Arakilen bost kintodaude, baina haietako hiru anima-tu dira euren festa ospatzera. OlatzRazkin, Andrea Navarro eta IbaiOrbegozo dira atzotik kinto ospa-kizunetan daudenak. Bazkaltzeraelkartu ziren. Handik jaso eta base-rrietan hasi zuten euren eske erron-da. Haiekin batera herriko trikitila-ri bat joan zen. Herrira bueltan, eske-arekin segitu zuten. Afaldu ondorenparranda egin zuten. Gaur goizean industrialdean etaZerradoa auzoaren zati batean eska-tuko dute. Azken horretan eskea baz-kaldu ondoren despedituko dute. Afa-riak ordu txikiak arteko parranda-ri segida emanen dio. Eskatzekoazken eguna larunbata izanen da,herri-gunean ariko da hirukoteaeskean. Langintza horretan gaur etabihar trikitilari etxarriar bat izanendute. Eskea despedituta, bazkalduondoren ihote ospakizunarekin bateginen dute kintoek. Afaltzera 15elkartuko dira, kinto gazte eta zaha-rrak haiekin ariko baitira. Kinto ospakizunak irauten duenbitartean udalak gazteei mojek era-bilitako eraikineko gela bat uztendie eta han lo egiten dute. Igande-an, esnatu ondoren, guztia jaso etagarbituz bukatuko dira kinto-egu-nak.

LAKUNTZA 27 gaztek osatukodute kinto-segizioa

Kinto festako protagonista 16 kin-to eta 11 kinto gazte izanen diraaurten. Honakoak dira 16ak: Jose-ba Galindo, Andoni Escuredo, Aria-ne Andueza, Gaizka Sagastazu, JavierLopez, Leire Berjera, Leire Meaza,Maria Zubillaga, Mikel Agirre, MirenAgirre, Munia El Marhoum, RosmaryOzonia, Saioa Aranzasti, CristianJimenez, Migel Gomez eta NekaneMendieta. Guztiak astelehen goizean elkartu-ko dira eta euren eske saioa udale-txean abiatuko dute. Handik abia-tuta, herri guztian barna ariko diraeskean. Goizean, indarra hartzeko,kinto baten etxean gosalduko dute.Gero bazkal garaira arte segitukodute parrandarako diru bilketan. Baz-

kaldu ondoren, asmo berarekinkaleratuko dira kintoak. Majo afal-du ondoren parranda Tolosako iho-teetan despedituko dute. Haiekinbatera, autobusean hainbat herri-tar joanen dira. Asteartean gosaltzera elkartukodira gazteak eta kinto-eskean segi-tuko dute. Etxe eta lantegi guztiakpasako dituzte, euren ospakizunapagatu ahal izateko. Uharte Arakil,Etxarri Aranatz eta Urdiaingo triki-tilarien laguntzaz eginen dute kin-to-eskea. Bazkari-afariak herrian eginondoren, gazteak Altsasuko ihote-etan bukatuko dute euren ospaki-zuna.

ARBIZUDozena bat kinto Gaur afaltzera 12 kinto hauek elkar-tuko dira: Andoni Goikoetxea, UnaiFlores, Aitor Mendinueta, Ane Mayo,June Garzia de Albeniz, Naroa Men-diola, Urtzi Nazabal, Garazi Razkin,Irantzu Zelaia, Itsaso Enriquez, NereaEgiluz eta Maider Suberbiola. Afal-du ondoren, makina bat gazte batu-ko zaizkie Argi Bidea elkartean egi-nen den parrandan. Eta, bihar, Arbi-zun hiri-ihotea ospatuko denez,

kintoak ere mozorrotu eta festanparte hartuko dute. Igande goizean, atzera ere, kaleanizanen dira. Orduan, kinto eskeariekiteko. Bonboaren eta trikitilarienlaguntzarekin etxez-etxe ariko diraparrandako gastuak estaltzeko ditueske. Lanak eginda, bazkaltzeraeseriko dira. Mahaitik kanpo den-bora gutxi emanen dute, afaltzeraberriro jarriko direlako. Eta handikjasotakoan Tolosako ihoteetara joa-nen dira, festara. Astelehenean, kin-to-eskea enpresetara iritsiko da.Bazkari-afariak eginda, atzera ere,Tolosarako bidea hartuko dute kin-toek. Asteartean bazkaltzera elkartuko dirakintoak. Herri-ihotearen egunadenez, hainbat egiteko izanen dituz-te. Hasteko, arratsaldeko haurren-dako jokoak eta txokolate-jana pres-tatu beharko dituzte. Gauean erre-ko diren ihoteko pertsonaiak, aittunhandiya eta amiñ txikiya prestatu-ko dituzte. Eta haiek akaboa ikusieta gero, afaltzera bilduko dira.Herrian parranda eginez despedi-tuko dute festa.

ETXARRI ARANATZAzken kinto egunakGizakunde, Andrekunde eta Garikun-de. Aurreko hiru ostegunetan 17 kin-toak elkartu eta herrian barna eske-an ibili dira. Jasotakoarekin majoafaldu dute. Honakoak dira aurten-go kintoak: Aimar Ijurra, Alain Azko-na, Asier Jaka, Eneritz Karasatorre,Aritz Lizarraga, Intzara Mendinue-ta, Jonfra Huizi, Kai Karasatorre, Lei-re Estarriaga, Oier Aierdi, TxominEzkutari, Urtzi Nazabal, Uxue Men-dinueta, Xuban Mendiola, AinhoaIrastorza, Lander Arrizabalaga etaAinet Huizi. Guztiak ere etzi, Zalduniyoterakoelkartuko dira, eguneko protagonis-tendako, haurrendako jokoak pres-tatuko dituztelako. Kinto ospakizu-nek astelehen gauean izanen dutesegida. Afaltzera elkartu eta, ondo-ren, makina bat beti-kintorekinbatera Tolosara joanen dira, auto-busez. Kintoak euren koloretako txa-noekin kalean izanen dira asteartegoizean. Txurru-txiki txarangarenlaguntzaz kinto-eskean ariko dira.Kinto-segizioari haurren ihote segi-zioa batuko zaie. Bazkaldu ondo-ren ihote ospakizunekin bat eginendute kintoek.

Altsasu»

Altsasuko EH Bilduko udal talde-ak “irmoki” ezeztatu du aurrekon-tuen negoziaziotik “gure boronda-tez atera garela”. Altsasuko aurre-kontuen kontra botoa emateko“hainbat arrazoi eta aurrekari”azaldu dituzte. Plantilla organiko-ari dagokionez, “Altsasuko herri-tarrei hizkuntz-eskubideak urratze-ko erabakia oso larria dela deritzo-gu”. Koalizioak gogorarazi duplantilla organikoaren azken alda-keta aurreko legegintzaldian EHBildu eta Geroa Bairen arteko akor-dio batean oinarritu zela. “Aurre-kontuak lantzeko lehenengo bile-ra izan genuenean, jakin genuengaiaren inguruko erabakia jadahartuta zegoela. Ez dakiguna daaldebakarreko erabakia izan zenedo aurretik beste taldeekin hitzeginda zegoen”.

“Erabaki larria” mahai gaine-an egonda ere, EH Bilduk “Altsasu-ko herriari aurrekontu egoki batzukeskaintzeko lan egin” duela gazti-gatu du. Horren adibide eurak burudiren Berdintasun, OinarrizkoGizarte Zerbitzu eta Euskara batzor-deetako lana jarri zuten: “alkate-tzaren taldetik aurrekontu hauenzutabeetako bi zerbitzu sozialaketa ongizate soziala direla esan da.Batzordeko lehendakaritza EH Bil-duk du. Batzordeko lehendakaritzada, bertako langileen laguntza etababesarekin, aurrekontuetarakopartidak egin eta proposatzen ditue-na. Beraz, aurrekontuen zutabee-tako batean EH Bilduren lana egonda eta egoten jarraituko du, herria-rendako baikaude lanean”. Burudiren beste bi batzordeetan ere ber-

din jokatu zutela azaldu zuten EHBilduko udal taldekoek.

Koaliziotik azaldu dutenez,“aurrekontuei emaniko ezetzaaurrekontuetako partida zehatze-tan ere oinarritzen da. Lehendaka-ritza dugun arloetako batean, Eus-karan, alkatetzatik gure hizkuntza-ren nor malizazio etatransmisiorako partidak ezabatzeaerabaki da, urtean zehar egitendugun lana izugarri zailduz”. Gai-neratu dutenez, “aurreko urtean EHBilduk proposaturiko zenbait par-tidatan eman diren murrizketekineta egun batetik besterako partidahistoriko batzuen desagerpenare-kin ez gaude ados”. EH Bildu joanden urteko kritika errepikatu du:“urtean zehar aurrekontuekin eginden gestio pertsonalista eta iluna-rekin ere ez gaude ados”.

EH Bilduko kideek esan dute-nez, “ezin zaigu alde batera utzi,eta azkeneko momentuan ia alda-ketarik onartzen ez duten aurre-kontu batzuetarako gure babesaeskatu, gaizki ulerturiko “bata-sun” baten izenean”. Egunero-koan elkarlana behar dela gazti-gatu zuten. Bestetik, udal langi-leek egindako lana eskertu zuten,“haien ekarpen eta proposameneiesker egiten baita aurrekontua-ren zati handi bat”. Lan horren“adibide oso on” gisa “gaur egunAtabo enpresak duen egoera da.Alkatetzatik ozen zabaldu zenenpresa honek lehendabizikoaldiz superabita izanen zuela.Hobekuntza teknikariek propo-saturiko forma juridikoaren alda-keta bati esker da”.

Altsasuko EH-Bilduko ordezkariak agerraldian azalpenak ematen.

EH Bildu: “aurrekontunegoziaziotik ez ginen gureborondatez atera”

Kintoak

Page 7: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

sakanerria 7Guaixe • 2017ko otsailaren 24a

Ihoteak Sakanan

Mari Arroka olaztiko kondaira zaharbat da. Bihar pertsonaia berpiztukoda eta Urbasatik herrira jaitsiko dainauteriak ospatzera. MariArrokarekin batera Zamarraundiak,Zamartxikiak, Iratxoak etabestelako pertsonaiak egonen dira.Gainera, aurten, hainbatinauterietako pertsonaien bisitaizanen dute ere. Erkuden Ruiz Barroso

Mende erdiz isilduta egon ondo-ren duela 25 urte berreskuratu zi-tuzten Olaztiko Ihoteak. Hortaz,aurtengo inauteriak bereziak iza-nen dira. Adelaida Kintana olaz-tiarra aritu zen inauterien berres-kuratze lanetan, Olaztiko adin-duekin hitz egin ondoren. 25.urteurrena ospatzeko inauteri“ahaztezinak” izatea nahi du Kin-tanak.

Nola sortu zen OlaztikoInauteriak berreskuratzekoideia?1937 urtetik aurrera FrancokInauteriak debekatu zituen Espai-niar estatu guztian. Inmoralakomen ziren inauteriak. Debekatzehorretan zerikusi handia izanzuen elizak. Eliza oso maltzurkiaritzen zen eta izugarrizko kon-plexuak sartzen zituen. Herria au-tozentsuratzen zen. Hau esanda,ni gau-eskolan nengoela nire ikas-leekin gure aiton-amon batzuen-gana joan ginen Olaztiko euskaraberreskuratu eta ikertzekonahian. Gaia askoren artean batinauteriak, edo ihoteak, beraiekesaten zuten bezala, zen. Izugarrigustatu zitzaidan gaia. Beraz, gal-detzen nien ea nola janzten ziren,zer egiten zuten, zer nolako ba-rrabasakeriak egiten zituzten...Neskek ez zuten parte hartzennolabait biktimak zirelako. Muti-lak nesken atzetik zihoazelako,baina baten bat ausartagoa zeneta anaiaren babespean ateratzenzen. Kontatzen zidaten neskakere nola janzten ziren. Ikasleekinhitz egin nuen eta bururatu zitzai-gun ongi legokeela inauteriak be-rreskuratzea. Horrela hasi ginen.

Mari Arroka, Zamarraundiak...

zenbat pertsonaia daudeOlaztiko inauterietan?Asko dira. 1937rako, inauteriakdebekatu aurretik, hiru egunetanospatzen ziren ihoteak. Larderoegunean, ostegunean, ahuntzai-nak, basozainak eta behizainaketxez etxe joaten ziren. Kontuanizan behar dugu garai hartan gi-zartea nekazaritzan eta abel-tzaintzan oinarrituta zegoela. Or-duan baserrietara joaten zirenbaserritar haiek bi eskaintza ze-real eman behar zituztelako haienlangileei. Etxekoandreek ere era-maten zizkien jaki batzuk. Eskaki-zun hori egin ondoren merenduaedo bazkaria egiten zuten. Hau-rrek eta ttunttuneroek ere lagun-tzen zuten. Horregatik, gure iho-teetan ateratzen diren lehenengopertsonaiak dira, hain zuzen, al-katea, apaiza, medikua, behizai-nak, ahuntzainak, basozainak...Suziria botatzen dute eta orduanhasten gara segizioarekin. Beste egun batean Zamartxikiakateratzen ziren. Ardilarru bakarbatez bizkarrean, bururaino, janz-ten ziren. Aurpegia beltzez mar-gotzen zuten eta gero harrapa-tzen zuten edonori muxua bezalaemateko gerturatzen ziren, baina,aurpegia zikintzen zioten. Ka-mantxilak eramaten zituzten etazarata handia egiten zuten. Jen-deari edozein gauza botatzen zio-ten: errautsak, lurra... harrapatzenzutena. Eta, gero, Zamarraundiak geni-tuen. Zamarraundiak astearteanateratzen ziren, egun handian, ga-rizuma aurreko egunean. Horiekbi ardilarru eramaten zituzten,bat aurretik eta bestea atzetik.Aurpegia zapi txuri batez estalitaeramaten zuten; ipurukoa, farakedo joareak eta gonak eramatenzuten ere. Garai haietan sexualkiere oso zanpatutak zeuden etaZamarraundi baten batek gona-ren azpian ez zuen deus erama-ten. Orduan, ikusten zuten edono-ri bere altxorrak erakusten zien.Gaur egun horren beharrik ezdaukagu eta ongi jantzita goaz.

Zarata handia egiten zuten: jen-deari bazetozela eta egurra emanbehar zutela abisatzeko. Makilabat edo egurrezko sardea erama-ten zuten. Haurrek ere korrikaegiten zuten eta lelo bat kanta-tzen omen zuten. Garai batean, pasa den mendea-ren hasieran, gizon batzuek gurdibat atera zuten. Gurdia ongarrizbeteta zegoen. Gaur egun onga-rria botatzea ez da bidezkoa, ezi-nezkoa da, horregatik lurra edozerrautsa botatzen dugu. Gurdihau idiak bezala eramaten zuteneta labaderora edo iturrira joatenziren ura edatera. Zamarraundiekegiten zuten.Gaur egun, gainera, Mari Arrokaateratzen da ere. Elkarrizketatugenituen adindu horiek kontatzenzizkiguten gauza askoren arteanbazegoen Mari Arrokaren histo-ria. Pedro Emiliano Bengoetxeakkontatu zigun. Gogoratzen dut ni-taz parra egiten zuela ea sineske-ria horietan sinesten nuen galde-tzen zidanean. Eta inauteriakhainbat urtez ospatu ondorengazteei bururatu zitzaien MariArrokaren kondaira berreskura-tzea eta ihoteetan Mari Arrokarenpapera ere egitea. Mari Arroka,gainera, ez doa bakarrik. MariArrokaren laguntzaileak iratxoakdira, gauez ateratzen den jeinubat da eta eskuan sua eramatendute. Galtzagorriak ere ateratzendira, baina ez dakit aurten aterakodiren.

Gizarte oso estu batean biziziren eta inauteriak askatasungaraia zen, nahi zutena egitekogaraia. Baina, Olaztiko inaute-rietako pertsonaiek esanahirenbat dute? Zer irudikatzen dute?Egunerokotasuna irudikatzen du-te. Kariben koloretako txoriak di-tuzte eta luma politak jartzen di-tuzte. Hemen ardiak genituen eta,orduan, ardi-larruak daramatza-gu. Alde batetik, gure ihoteetan is-latzen da beraien gizartearenegunerokotasuna. Abeltzaintzazeta nekazaritzaz bizi zirela. Gur-

dia ere enborrak ekartzeko, bela-rra biltzeko, garraiatzeko... erabil-tzen zuten. Buru-hezurrak atera-tzen baditugu ez dugu jirafa bate-na aterako, hemen ez daudelako;beraz, zaldi, ahari edo aker batenburu-hezurra aterako dugu. Egu-nerokotasuna. Zarata handia egiten zuten ihote-ak udaberriaren aurretik ospa-tzen direlako. Neguan lurra lo da-go eta lurrari esaten diote esnatubehar dela. Eguzkia, eguraldi ona,behar dugula eta udaberria dato-rrela. Eta, aldi berean, farak etasoinu metalikoak radar baten mo-duan erabiltzen dira ere. Izutzekoedo abisatzeko erabiltzen dira. Iz-pirituek alde egiteko edo maska-ratu ez dagoen pertsonei abisa-tzeko hemen gaudela eta jo beharzaitugula.

Aipatu duzu lehen gurdian onga-rria eramaten zela, baina orainezinezkoa dela. Inauterietan egi-ten zutena, gaur egun, astake-riak bezala ikusi daiteke. Garaihorretan inauterietan edozergauza onartuta zegoen?Emakumeek esaten zidaten inau-teriak amaiturik zeudela eta ongiamaituta zeudela. Ez zuten uler-

tzen zergatik berreskuratu nahigenituen. Haiek sufritzen zutela-ko. Batez ere neskek sufritzen zu-ten. Nik uste dut, aldi berean,mundu horretan zilegiagoa zela.Adierazteko beharra zuten. Lehe-nengo urtean ongarria atera ge-nuen. Haserre-aldiak eta kexuugari izan genituen. Orduan garbiizan genuen gaur egun ez dela bi-dezkoa, ez dela bideragarria. Kon-tuan izan behar dugu duela men-de bateko gizartearen beharra ezdirela gaur egun ditugun beha-rrak. Alde batetik, etxe bakoitze-an behiak, txerriak, ahuntzak...animaliak zeuden. Kaka usainabazeukaten. Gaur egun ez dagoinor horrelako animaliarik etxeandituena. Kaka usaina sentitzendugunean atzera ematen digu. Gainera, lehen festetarako irrikanzeuden. Gaur egungo garraiobide-ekin astebururo joan zaitezke fes-tara. Baina lehen ez. Festak edoiyoteak noiz iristen ziren itxoinbehar zuten. Beraz, egun horietanaskatasunez aritzen ziren. Bakoi-tzak etxean aurkitzen zuena jarrieta ateratzen zen. Gaur egun fol-

“Garai bateko egunerokotasuna irudikatzendute Olaztiko inauteriek”

Adelaida KintanaOlatzagutiako inauterien berreskuratze lanetan ibili den olaztiarra

Adelaida Kintana eta alaba garai bateko domeketako jantziarekin.

Hurrengo orrian segitzen du

Page 8: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

8 sakanerria Guaixe • 2017ko otsailaren 24a

IRURTZUN Inauteriak blaituta

Ihote ospakizunak, ohi denez, Ata-kondoa eskola publikoko ikasle-en mozorro festarekin hasiko diragaur goizean. Arratsaldean, berriz,herri-inauteriaren txanda izanenda eta joaldunak, mitologia per-tsonaiak eta bestelakoak kalera-tuko dira. Ihote-parrandak bihar-ko hiri-inauteriarekin segituko du.Bazkaldu eta gero, mozorroz bete-ko da Irurtzun.

Egitaraua>> Otsailak 24, ostirala 10:15ean Mozorroen desfilea, hamaiketa-koa, kalejira Irurtzunen barna etaMarigorriren erretzea Atakondoa eskolan.18:00etan Herri-inauteria, plazatik.Irurtzungo Joaldun handi eta txikiak etaIskidiko mitologia pertsonaiak. Miel Otxinenerretzea. Txistorra-jatea, Barazkigunean.Triki-poteoa eta otamena Larrazpin. 23:00etan Larrazpin kontzertuak: Herdoil,Nafarroa 1512 eta Shok Down.

>> Otsailak 25, larunbata13:30ean Kalejira Sakaranga txarangare-kin. 14:15ean Bazkaria jubilatuen elkartean.14:30ean Inauteriko herri bazkaria,eskoletako jantokian. 17:00etan Inauteriko herri kalejira,txarangarekin, eskolatik. 18:00etan Mozorrotutako pertsonen etakoadrilen kontzentrazioa, plazan. 18:30ean Inauteri desfile eta argazkia,Foru plazan. 19:30ean Musika eta txistorra-jatea, Foruplazan. 22:00etan Larrazpitek.

>> Otsailak 26, igandea18:00etan Zinema: Peter y el dragón.

UHARTE ARAKIL Inauteriekinmozorro-festaUhartearren koadrilak aurreko egu-netan inauteri-gurdiak prestatzenlanpetuak izan dira. Haiek bihar era-kutsiko dituzte, arratsaldean. Bai-na momentu hori iritsi aurretik ani-matuenak gosaltzera elkartuko dira.Mozorro-gosarikoek eguerdiko kale-jirarekin bat eginen du, zanpanza-rrarekin eta fanfarrearekin baterakalejiran ibiliko dira. Kalejirak fan-farre-poteoari emanen dio txanda. Sabeleko zuloa berdintzeko AralarMendi elkartean eginen den herribazkarira joanen dira 60 bat uhar-tear. Beste koadrila batzuk eurenalbiziora bazkalduko dute. Bainabatzuk eta besteak 18:00ak alderaelkartu eta mozorrotuen ihote-segi-zioa osatu eta kalejiran abiatuko da.Herrian barnako ibilbidea plazan des-pedituko dute eta azken bi urtee-tan bezala gaitz guztiak irudikatzendituen panpina erreko dute. Ondo-rengo parranda ordu txikiak arteluzatuko da.

ARRUAZU Moxorro garaia Igandean, 17:00etan, Arbazun dago-enak moxorroak ikusiko ditu. Haiekdira herriko ihoteko protagonistak;burua estalita duteeta zigorra eskuan,jendea berotu nahian ibiliko dira.Etxeko txikiak dira moxorro bihur-tuko direnak. Gainera, etxez etxe-

ko puska biltzea eginen dute eta jaso-tako jatekoekin eta diruarekin txi-kiek merienda eginen dute Itur-Gainelkartean.

LAKUNTZA Zatamarroak, etagehiago

Soinean arropa eta zaku zaharrakjantzita, aurpegia zapi batekin esta-lita, buruan lastozko txapela etaeskuan erratza, sardea edo urritzmakila, zigorra. Horixe da zatama-rroa. Hura gertutik ikustea seinaletxarra, eskutan darabiltenarekinjendea berotu egiten baitute. Halaere, jendea ez da geldi egotekoa etahaiek zirikatzeko “zatamarro begi-gorri urtien behin etorri” errepikabehin eta berriro esanen dute aste-artean. Orduan aterako baitira etakalean gora eta behera ibiliko dirajendea izutzen eta berotzen. Aste-artean ere etxeko txikiak mozorro-tuko dira. Horren aurretik, ordea, bestelakomozorro-festa izanen da Lakun-tzan bihar. Eguerditik aurrera maki-na bat herritar mozorrotuta atera-ko dira. Herri bazkarian parte har-tu eta gero, parrandak ordu txikiakarte iraunen du.

Egitaraua >>Otsailak 25, larunbata12:00etan Salda beroa, plazan. 14:30ean Herri bazkaria, kultur etxean.Ondoren, dantzaldia.

>>Otsailak 28, asteartea 17:00etan Txokolate-jana. Ondoren, zatamarroak kalez kale.19:00etan Pintxo-potea: sardina-jatea etaardoa 1,5 euro. Kale Txiki ondoan.

ARBIZU Txatar garaian,txatarraz janztera

Ihoteak bertan dira eta makina batarbizuar koadrilek euren mozorroaprest dute biharko. Kolore eta iru-dimen desfilea izanen da Arbizun.Baina ospakizun horrekin batera Txa-tar-eguna ospatuko da asteartean.Hura indartzeko udalean batzordebat osatu dute. Haren bidez garaibateko Arbizuko ihoteak nolakoakziren erakusten duten bideoa batosatu dute, herriko adinduen gra-bazioekin. Bestetik, batzordeak dei-tuta, txatar jantziak eta txapelak pres-tatzen aritu dira udaletxean arra-tsaldean. Txikienendako ere mozorrotailer bat egin da. Monika Etxebarria zinegotziak azal-du digunez, “jendea animatu nahidugu txatarraz janztera, baina ezzakuaz bakarrik, txatxarraz janzteajantzi zaharrak, trapuak, zakuak, kol-txak, edozein gauza janztea dela-ko”. Zinegoziak gaztigatu duenez,“txatarraz janztea, txatamorroenmakilkadarik ez hartzeko modurikonena da”.

Egitaraua>>Otsailak 25, larunbata12:00etan Aate plazan eta kalejira.15:00etan Bazkaria, Aldabiden.

18:00etatik aurria musika-poteoa.

>>Otsailak 26, igandeaKintuek eskien.

>>Otsailak 27, astelehena 17:00etan Zinea, haurrendako.

>>Otsailak 28, asteartea11:00etan Pixkeet eskien, plazatik. 15:30ean Txatarrez jantzi eta kalez kaleibili, Aldabidetik. 17:00etan Haurrendako jolasak etatxokolatea.19:00ean Txistorra-jana, plazan.19:30ean Aittun haundiya eta amiñ txikiyaerretzea.21:00ean Herri afaria, Aldabiden.

Oharrak:28ra arte, Mikel Nazabalen Sakanakoihoteak argazki erakusketa udaletxekobatzar gelan. Bazkarirako txartelak: (18 euro helduak, 10 haurrak) Karrikatabernan, udaletxien eta liburutegian daudesalgai.

UNANU Mamuxarroakbueltan!

Kamixeta eta galtzontzilo luze zuriak,gerriko beltza edo gorria, paxpali-nak (mutuak ez direnak) eta zatakjantzita, aurpegia metalezko kato-laz estaltzen dute. Gainera, eskutanzigorra dute, belaunetik behera han-kak berotzeko azkar eta ederki ibil-tzen dakitena. Horiek dira Unanu-ko mamuxarroak. Urtean bitan ate-ratzen dira eta iritsi da haien garaia:ihotea. Mamuxarro txikiak eta handiakdaude. Aurrenekoak igandeko pro-tagonistak izanen dira, bigarrenakasteartekoak. Bi egunetan ordubatez ateratzen dira kalera mamu-xarroak, 17:00etatik 18:00etara.Bitarte horretan Unanuko karri-ketan aurrera eta atzera ibiltzendira, korrika, parean duten guz-tia berotzen. Mamuxarroak desa-gertu ondoren, elizako atarianmusika eta auzatea izanen dira.Indarrak hartuta unanuarrek etxez-etxe abiatuko dira, puska biltzeaegin eta horrekin afaltzeko. Danokbat elkartean afaria 22:00etan iza-nen da, bai igandean, bai astear-tean.

LIZARRAGA Ihoteak gurdigainean

Biharko egunarekin ospatuko dituz-te lizarratarrek inauteriak. Azi Itu-rri elkartean eguerdian jarri dutehitzordua eta, apika, hiru gurdi etahainbat mozorrotu agertuko dira.Trago batzuk hartu eta ihote-segi-zioa osatzen duten gurdi eta mozo-rrotuak kalejira eginen dute. Gur-dietan musika eta edateko dute-nez, nabarmen nabarmena izanenda segizioa non dagoen jakitea.Kalejira elkartean despeditukodute eta ihote bazkarian 60 batlizarratar eseriko dira mahaira. Ilun-du aurretik mahaitik jaso eta etxez-etxeko puska biltzeari ekinen dio-te, gurdi gainean, jakina. Jasota-ko jatekoekin ihote-afaria eginendute. Ondoren, parranda luzatu egi-nen da.

klorean oinarritzen gara. Ez dau-kagu askatasun behar hori, etaegiten zituzten gauzak astakeriakiruditzen zaizkigu. Ez da bidezkoagaur egun egitea. Beraz, gurdianlurra eramaten dugu. Lurrak ez duzikintzen eta ez du usainik.

Bihar ospatuko dituzue herriinauteriak. Orain arte bi egunetan ospatzengenituen: egun batean Mari Arrokaeta beste egun batean Zamarroak,baina aurten denak elkarrekin ate-rako gara. Nik espero dut apoteosi-koa izatea. 25. urteurrena denezbeste inauteri batzuk gonbidatuditugu: Zalduendoko Markitos, Al-tsasuko Momotxorroak, UrdiaingoMomoxarroak, Unanuko Mamuxa-rro eta Muttuak, baita Navalosatik,Avilatik, Cucurrumachos-ak etorri-ko dira ere. Tradizio zahar bat duteoraindik mantentzen dutena.1980ko hamarkadan berreskuratuzituzten ere. Truke bat eginen du-gu, haiek aurten etorriko dira etadatorren urtean gu Navalosara jo-anen gara. Ikusgarriak dira. Kolo-retako manta marradunak dara-matzate eta batzuek hogei fara da-ramatzate gainean. Buruamantarekin tapatzen dute, egu-rrezko karatula batzuk eramatendituzte eta, aurretik, zaldien zur-dak. 12:30ean La Cigarra txarangare-kin poteatzera aterako gara. Herribazkaria eginen dugu ere14:30ean. Bazkaltzeko: babarru-na sakramentu guztiekin eta to-rrijak. Torrijak jende guztiari gus-tatzen zaizkio. Garai honetako ja-ki tipikoak dira. Torrija txapelketaeginen dugu eta epaile moduangonbidatuetako inauteri bakoi-tzetik pertsona bat egonen da.Gero frontoian jantzi eginen garaeta aterako gara. Mari Arroka Ur-basatik jaitsiko da eta gu Sutegieta Gaztetxetik aterako gara(18:30ean). Udaletxe plaza edozabalgune horretan elkartuko ga-ra eta segizioa eginen dugu. SanSebastian baselizara joanen gara,dantzatuko dugu eta plazara joa-

nen gara. Bertan zortzikoa, jotaeta porrusalda dantzatuko duguere (20:00etan). Polita izanen da.

Astearte inauterian zerbait egi-ten duzue?Sardinaren hileta (21:30ean). Sar-dina handi bat egiten dugu, berrizere torrijak jaten ditugu, zerbaitafaldu eta gero sardina hori plaza-ra ateratzen dugu paseoan bezala.Plazan sardinari sua ematen dio-gu. Denak beltzez jantzita goaz hi-leta bat delako. Eta negar egitendugu. Aurretik, 17:00etan, hau-rrendako merendua eta dantzakasting izanen da, frontoian.

Nork parte hartzen du Olaztikoinauterietan?Nahi duen guztiak. Inork ez duagintzen nola jantzi behar denjendea. Berez sortzen da. Badiraurte batzuk apaiza, medikua, al-katea, basozaina... eta pertsonaihaiek pertsona berberek egitendutela. Inork ez die esan zuk hauegin. Horrelako herri ekintza ba-tean beti kontatzen dugu jende-aren inplikazioarekin. Orduan,jendea inplikatuta baldin bada-go ez duzu ezer agindu beharedo ezer esan behar. Benetan es-pero dut jendeak parte hartzea.Jende guztiak parte hartzen bal-din badu, ihote hau ahaztezinaizanen da. Baina jendeak ez ba-du parte hartzen, pobrea izanenda; eta parte hartzen dugunen-dako ere triste izanen da. Ihote-ak herriarenak dira, eta herrita-rrek egiten dituzte. Nik uste go-gotsu daudela.

Olaztiko adinduei elkarrizketa-tuz lortu zenuen inauterieiburuzko informazio guztia?Dokumentuetara jo nuen ere.Zortzi bat pertsona elkarrizketa-tu nituen, baina, inauteriei buruzhitz egin zidatenak: Pedro Emi-liano Bengoetxea, Josefa Ezkia,Josefa Bengoetxea eta Secundi-no Lopez de Goikoetxea izan zi-ren. Eskerrak eman behar dietemandako informazioagatik.

Adelaida Kintana eta alaba garai bateko domeketako jantziarekin.

Ihoteak Sakanan

Page 9: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

sakanerria 9Guaixe • 2017ko otsailaren 24a

ETXARRI ARANATZ Oraindik bi ihoteegunAurreko hiru ostegunetan Gizakun-de, Andrekunde eta Garikunde ospa-tu ondoren, txikienak izanen diraprotagonistan Zalduniyoten, igan-dean. Haurrak txatarraz janztekogonbidapena luzatu du Iyote Batzor-deak. 18:00etan, plazan, jarri dutehitzordua. Kintoek antolatutakojokotan aritzeko aukera izanen dute.Txistulariak izanen dira giroa alai-tzen eta Harzabal elkarteak txoko-late-jana eskainiko du. Astearteansegida izanen du ihoteak.

Egitaraua>>Otsailak 28, astearteiyote 9:30etik 14:30era Kintoen eta Txurrutxikitxarangaren kalejira herrian barna. 12:00etan Banda Parranda, haurrendakoanimazioa eta dantzaldia. 13:30ean Txurrutxiki txarangarenkontzertua.17:30ean Txokolate-jatea. Txurrutxiki txarangaren kalejira. 18:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orotstaldearekin.

BAKAIKU Kamarroak heldudira Gehienak zigorrarekin, errautsa bes-teak, kateak bakarren batek eta gol-darekin azkenak. Ihote segizioko-ak hala aterako dira bihar, bazkal-du ondoren. Kamarroak herrikobeheko aldera joko dute, gero buel-tatu eta kalejira egiteko. Ihote-parrandak ordu txikiak arte irau-nen du. Bakaikuko Gazte Asanbal-dak “izan kamarro eta egon harro”leloarekin herritarrak ihotean par-te hartzera gonbidatu ditu.

Egitaraua >>Otsailak 25, larunbata14:30ean Babarrun-jatea. 18:00etan Kamarroen kalejira. 20:00etan Suaren inguruan dantzan ,espilan. 23:00etatik 3:00etara Dantzaldia Majarisdj-rekin.

ITURMENDI Berritasunak ihoteegitarauan Orain arte domekan egiten zirenospakizunak larunbatera aldatudituzte iturmendiarrek. Eta, gai-nera, egitarauan berrikuntzak sar-tu dituzte. Aurrena, herri bazka-ria izanen dela. Aitzkozar elkarte-ak hartuko ditu bazkaltiarrak14:30ean. Horren ondoren, mozo-rrotuen kalejira izanen da,18:00etan. Haren akaberan mozo-rro lehiaketa dago. 19:00etan,berriz, txokolate jana iragarri dute.Eta 19:30etik aurrera pintxo-poteaizanen da Ximona gaztetxean etaAitzkozar elkartean. Ihote-ospakizunak asteartean iza-nen du segida Iturmendin. 20:00akaldera, jitomotxorroak kalera ate-ra eta kalejira zaratatsua eginendute. Aitzkozar elkartean 22:00etaneginen den afariarekin despeditu-ko dute ihotea.

URDIAIN Mantagunamomoxarroenbisitaren atarikoMantaguna guna, guna, guna,zakuan kunkuna. Errepika horibehin baino gehiagotan entzunenda Urdiainen, larunbatean, Manta-gunean. Arpilerazko mantak edozakuak jantzita, ikusteko bi zulo egin-da, zigorra eskuan dutela mozorro-tu txikiek ingurukoak zirikatu etaberotuko dituzte. Ihote-ospakizunekdomekan izanen dute segida. Ilun-tzearekin batera kalean agertukodiren momoxarro txikiak izanen diraprotagonistak. Askotariko itxuradute momoxarroek: ardi-narruak edoohe-estalkiak izan ditzakete soine-an, aurpegia estalita, batzuk buruantxano konikoa jantziko dute, farakdituzte, besteak beste. Zigorra esku-tan, jendea berotzeko ahalegin bete-an ariko dira. Etxeko txikienak soi-nean mota guztietako mozorroakjantziko dituzte. Ondoren, txokola-te-jana izanen da, plazan edo fron-toian, eguraldiaren arabera. Txikien ondoren, momoxarro han-diak asteartean jabetuko dira kale-an. 18:00etatik aurrera kalean opa-tzen dutenek haiengandik lasterkaihes egiten ez badu, zigorrarekinederki berotuko dute. Are gehiagohonakoa esanez gero: Momoxarroxirrikiti xarro, esportero moli-nero, zaia janda putza gero,arre konpañero. Aurpegiko estal-kiak 20:00etan kenduko dituztemomoxarroek. Asteartean,21:00etan, Aitziber elkartean sor-gin afaria izanen da Urdiaingo GureEsku Dagok antolatuta. TxartelakKaluxan erosi daitezke.

ALTSASU Inauteria, hirutan Altsasuk ihoteaz gozatzeko hiruegun eskaintzen ditu. Domekakoinauteri txikiarekin, haurren egu-narekin, hasiko dira ospakizunak,astearteko herri-inauteriko etaheldu den larunbateko hiri-inau-teriarekin osatzen dira mozorroegunak.Ihote altsasuarreko ikonoa momo-txorroa da. Makina bat altsasuarhartan itxuraldatuko dira astear-tean. Baina baita ihote segiziokobeste hainbat pertsonaietan ere:ereintza, juan-tranposoak, maska-ritak, akerrak eta sorginak, ezkon-tza eta matxin gaiztoak. Txikie-nen segizioa, ohi bezala, arratsal-dez izanen da eta iluntzearekinbatera, berriz, helduena. Azkenhorrek badu berritasun bat. Orainarte ezkontzaren antzezpena Guru-tze Saindua auzoan jokatu badaere, aurten San Juan plazara lekualdatu da.Aurten ere, astearteko ihote-segi-zioa Zumalakarregi plazara iristendenean, Dantzarima dantza kon-painiako kideek Akelarrea, irudi-katuko dute. Sorginen larruan sar-tu eta “suaren indarra ekarriko digu-te, gure gorputzaren barnealdeandabilen gar gorriak jariatzen duen

boterea, udaberriaren deia… eka-rri ere”. Akaberan, berriz, dantza-ren konjuruen eta musikaren bidezsorginek Altsasuko segizioko per-tsonaiak lozorrotik ateratzen hasi-ko dira, iluntzeari, neguari, akabe-ra emanez. Lo dagoen natura farensoinuek eta errautsek garbitukodute, berriz emankor izan dadin.

Oharrak Alde batetik, jakinarazi dute momo-

txorroak eta beste pertsonaiakZelandin janzten diren bitarteanbisitariek hori ikusteko aukera iza-nen dutela, baina frontoira sartze-ko deia egiten zaienean, Zelandi-ko eremutik ateratzea eskatu dute.Bestetik, gogorarazi dute ihote pro-gramazioan parte hartzea guztizborondatezkoa dela. Horregatik, arretaz jokatzea etasegurtasun tartea gordetzea gomen-datu dute. Ez udala ezta InauteriBatzordeak ere ez du pertsonen-gan edota materialetan sortutakokalte edo erreduren ardura izanen.Azkenik, Zelai, Altzania eta Bakeakaleetan autorik ezin dela aparka-tu gaztigatu dute.

ZIORDIATxikienak aurrenaIhote-ospakizunak ere Ziordiahartuko dute. Asteartean izanenda eta inauteriko protagonistakherriko txikiak izanen dira.17:00etan elkartuko dira mozo-rrotu txikiak eta herrian barnakokalejira eginen dute. Buelta osa-tu ondoren Errekakartea elkarte-an merendua izanen dute, txoko-late-jana eta ogitartekoak. Aurre-ko urteetan bezala, helduen ihoteospakizuna hurrengo astebururapasako da.

Egitaraua >>Otsailak 26, domeka

17:30etik 20:00etaraHaurren mas-karada, Burunda frontoian. Txo-kolate-jana eta mozorro festaDiskoteke taldearekin. Akabe-ran, Momonsuzko.

>>Otsailak 28, asteartea

14:30ean Herri bazkaria, Burun-da frontoian. 16:30eanPuska biltzea, Alde Zaha-rrean barna.16:30ean Momotxorro txikienelkarretaratzea eta txokolate-jana, Zumalakarregi plazan. 17:00etan Momotxorro txikienirteera, Zangitu fanfarrea, Altsa-suko Gaitariak, eta AgoizkoBurrunbaz lagunduta. 17:30ean Auzatea, Gure Etxeaeraikinean. 18:00etanInauteri txikiaren iritsie-ra Foru plazara. Ondoren, momon-zuskoa. 18:30ean Kalejira, Foru plazatikZelandiraino. Torrada dastatzea, Gure Etxeaeraikinean. Gastronomia elkarte-en laguntzaz. 18:45ean Odolaren erritoa etaherri inauteriko elkarretaratzea,Zelandin. 19:00etatik 21:00etaraDantzaldiaSoni2 bikotearekin, Foru plazan. 19:30ean Herri inauteriaren irte-era, Zelanditik. Txorongo txaran-ga, Zangitu fanfarrea, AltsasukoTxistulari eta Gaitariak, Xapitu tri-kitixa eskola eta Agoizko Burrun-baz lagundua. 19:45ean Ezkontza San Juan pla-zan. 20:00etan Akelarrea, sugarrarenboterea, Dantzarima dantza kon-painiako dantzariak. Zumalaka-rregi plazan. 21:00etan Inauteriaren iritsiera,ezkila jotzea, dantzaldiaeta mozo-rroak kentzea, Foru plazan. 22:00etatik 00:00etaraDantzaldiaSoni2 bikotearekin, Foru plazan.

Argazki lehiaketa Altsasuko Dendari Elkarteak 30euroko txartela zozketatuko duinauteri ospakizunetako hiruegunetan ateratako argazkiekin.Parte-hartzaileek argazkiakFacebook sare sozialean argita-ratu behar dituzte argazkiak,ADE@altsasukodendarienelkar-tea aipatuz eta #altsasukoinau-teriak17 hastag-a erabiliz.

Ihoteak Sakanan

Sukaldaria behar da

>>Astelehenetikostiralera.

>>6 ordutako kontratoarekin.

>>Interesatuek deitu:

618 610 376 telefonora.

35 Urte horiek bete dira Altsasukoherri-inauteria berreskuratu zela.2011ko ilbeltzaren 10ean Turis-mo Intereseko Nafarroako Fes-ta izendapena jaso zuen.

Page 10: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a10 oharrak

Kruzi LakuntzaOnen artean onena,

zorioneko gu ondoan izan zaitugulako.

Eskerrik asko emandako guztiagatik.

Betira arte, Kruzi.

Igoa-Erro familia

Kruzi LakuntzaMendinueta

Gure eskerrik beroena, Kruzi, Baxerri indartzen laguntzeagatik,

baita momentu triste hauetan gure ondoan egon zareten guztiei ere.

Beti gogoan, beti gure bihotzetan

Baxerriko familia

Kruzi LakuntzaMendinueta

Zorionean argitu zuen zu sortu zinen eguna, handik 71 urtera agurtzen zaituguna. Ama zintzo bat familirako

bihotzez adoreduna, berezia hainbat nola goraldu,

oi! gure amona kuttuna.

Familiak bihotzez eskertzen du egun hauetan alboan egon izana.

Luis Ganuza Belascoain

Gukin geldittuko die

betiko zu farra ta alaitasune

Zu kintuek

Otsailaren 26an, eguerdiko 12:00etan, meza yonko daEtxarriko elizen.

Javier Aldaz Gaujot(idazkari ohia)

Beti gogoan izanen zaitugu

C.C. Burunda Tx.E

Bibiano Aristorena

Ijurko

Beti gure bihotzean egonen zara.

Lizarragako zure familia

Eskertzak eta eskelakosteguneko goizeko

11:00ak arte jasotzenditugu.

Bidali [email protected] edo hots egin 948

564 275 telefonora

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEA

NORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doan

Astekarian: Saldu/erosi, errentan eman/hartu, lan eskaintzak 8€ / 3 aste

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75

Posta elektronikoa: [email protected]

HIGIEZINAKETXEBIZITZAK

ALOKATU

Etxe bat terrenoarekin alokatzen da.Bakaikun. Tel 690 343 978

LANA | NEGOZIOAK LAN ESKAINTZAK

Uharte Arakilen GarbiñeAzurmendiren botikarako farmazia-lari bat behar da jornada osorako.Kontratu mugagabea. Interesatuek deitutelefono honetara 675 551 510.

IKASTAROAK

Argazkilaritza. Reflex kamera etaphotoshopa. 12 eta 30 urte bitarteko-endako. Martxoaren 8tik maiatzaren17ra, 16:30etik 18:30era, asteazkenetanAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean.Izen-ematea 30 €, 948 564 785 edo

[email protected].

OHARRAKNafarroako haur kantari jaial-diak 2017. Izen-ematea zabalik dago6-16 urte bitarteko. Nafarroako haurguztiek har dezakete parte; bakarlari,bikote zein taldetan. Izena [email protected] martxoak 18, Zangozan; 19an,Lakuntzan; 25ean Lesakan eta apirila-ren 1ean, Burlatan.

Enplegarritasuna hobetzeko biter-karitza eta aholkularitza zerbitzua.Sakanako Enpresarien Elkarteak langabeeieta lan bila dabiltzanendako duen aholku-laritza zerbitzua da. Harremanetarako,948 468 307 telefonoa.

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Parte hartu nahi dutenek 948 56 38 50(klinika) edo 689 03 51 02 (Patxi) tele-

fonoetara hots egin dezatela

Josefina Arregui klinikako bazkideaizan nahi baduzu, urtean 12 € edo nahiduzun kopurua eman dezakezu.Informazio gehiago [email protected] edo amigosjo-sefinaarreguilagunak.blogspot.com

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garunparalisia duen neska olaztiarra atzerrianoperatzeko diru-bilketan ekarpena eginnahi duenak kontu korronte honetansartu dezake dirua: ES33 2100 53652301 0002 9770.

Etxarri Aranazko irakurketa taldea.Martxoaren 9an, ostegunan, 19:00etanEtxarrriko liburutegian elkartuko diraKirmen Uriberen Elkarrekin esnatzekoliburuaz hizketatzeko.

Mintzakide proiektua.Egonkortzeko denon laguntza behar

dugu, lagundu zabaltzen eta finantza-tzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

OPATUTAKOAK /GALDUTAKOAK OPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasungaldutako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta nezeserrak: 31.Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta mikilak: 19.Belatitakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak:31. Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletaketa patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8.Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

GALDUTAKOAK

Mugikorra galdu nuen. LG H850 zilarkolorekoa, Arbizu eta Unanu artean. Deitu948 56 42 75 (Guaixe).

Jaiotzak

• Aiur Garijo Beraza,otsailaren 13anIrurtzunen.• Izadi Anda Galarza,otsailaren 16anIturmendin.

Heriotzak

• Bibiano AristorenaIjurko, otsailaren 14an

Lizarragan.• Antonina BarrikarteZolina,otsailaren 14an EtxarriAranatzen.• Maria Navarro Navarro,otsailaren 16anLizarragan.• Kruzi LakuntzaMendinueta, otsailaren 18an Arbizun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da.

Agertu nahi ez duenak, han jakinarazi dezala.

Page 11: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Martijak eta Errandoneakfinalerdietara sailkatzeko aukera dute.Ez, ordea, Bakaikoak eta Galarzak

Zilarrezko Binakakoan final laur-denetako azken aurreko jardunal-dia jokatu zen asteburuan. Erran-doneak eta Martijak 19 eta 22 ira-bazi zieten Dario ordezkatu zuenGorkari eta Jaunarenari. Eta Joa-nes Bakaikoak eta Galarzak 8 tan-totan utzi zituzten Ugalde eta Mar-tinez ordezkatu zuen Irusta.

Sailkapenean Lasok eta Itu-rriagak 6 puntu dituzte, Arteaga

II.ak eta Erasunek 4 eta 3 puntudituzten 3 bikote daude: Errando-nea-Martija, Dario-Jaunarena etaElordi-Erostarbe. Peña II.a-Salabe-rrik eta Bakaikoa-Ladis Galarzakbina pundu dituzte eta Ugaldek etaMartinezek bat.

Bakaikoak eta Ladis Galarzakez dute aukerarik finalerdietarasailkatzeko; bai, ordea, Errando-neak eta Martijak. Ea zortea aldeduten. Bakaikoak eta Galarzakitxura ona emanez despeditu nahidute txapelketa.

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a 11

kirola >>Futbola Pilota

Zilarrezko Binakakoa: 7. jardunaldiaUgalde-Martinez / Errandonea-Martija (larunbatean, 16:45ean,Labriten. ETB1)Dario-Jaunarena / Arteaga II.-Era-sun(igandean, 17:00etan, Eibarren.ETB1)Laso-Iturriaga / Peña II.-Salaberri(astelehenean, 16:30ean, Tolosan)Elordi-Erostarbe / Bakaikoa-LadisGalarza (asteartean, 16:30ean,Tolosan)

ML MODAA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan, 10 €tako deskontu-balebat hurrengoan erabiltze-ko.

NEREA ILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z AGarbitu, moztu eta apain-du 27 €.

MARTXUETAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua irakur-ketako liburuetan.

REDIN LURRINDEGIAETA KOSMETIKA

A L T S A S U%5eko deskontua osaga-rrietan.

LIZARDI ESTETIKA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua trata-mendu guztietan.

HOSTO GORRI ALTZARIAK

E T X A R R I A R A N A T ZDendako produktuetan %5eko deskontua.

ARGIRO OPTIKAE T X A R R I A R A N A T Z

%15eko deskontua gra-duatuetan eta %5 eguzki-takotan.

ZELANDI KIROLDEGIAA L T S A S U

Lehenengo matrikula doan.

IZARAA L T S A S U

%5eko deskontu zuzenaetexeko jantzi eta osaga-rrietan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

Aurreko asteburuan garaipenikusgarriak lortu ondoren, Elezkano-Zabaletak eta Ezkurdia-Merinok 6puntu dituzte eta Binakakofinalerdietara sartzeko lehian ongikokatuta daude

Binakako hasierako ligaxkako 12.jardunaldiak berri onak utzi ditu.Danel Elezkanok eta Jose JavierZabaletak eta Joseba Ezkurdiak etaDavid Merinok garaipen sendoaklortu zituzten. Horrela, bi bikoek6 puntu dituzte eta ligaxkako sail-kapenean bigarrenak eta hiruga-rrenak kokatu dira, finalerdieta-rako dagoeneko sailkatuta daudeneta 10 puntu dituzten Irribarria-ren eta Rezustaren atzetik.

Zabaleta bikainOstiralean Elezkanok eta Zabale-tak garaipen oso garrantzitsua lor-tu zuten Irunen. Victor eta Albisu6 tantotan utzi zituzten eta jokoanbeheraldia izan ondoren txapelke-tari atzera ere tamaina hartu dio-tela erakutsi zuten Aspekoek. Zaba-letak eta ongi dagoenean sekulakokolpea duela eta ia menderaezinadela erakutsi zuen.

Ezkurdia eta Merino ikusgarriIgandean Joseba Ezkurdia etaDavid Merino Oinatz Bengoetxe-aren eta Mikel Larunberen gaine-tik pasa ziren. Aspekoek 8 tanto-tan utzi zituzten Asegarcekoak.Ezkurdia eta Merino onenak izanziren. Ezkurdia nagusi izan zenkoadro alaietan: behar izan zene-an erasotu egin zuen eta ez zenOinatzen endredoetan erori.

Ez dago ezer erabakitaBinakako hasierako ligaxkak emo-zioa pil-pilean izanen du bukaera-ra arte. Irribarria eta Rezusta diralider argiak, jokatutako 12 parti-detatik 10 irabazi baitituzte. Dago-eneko finalerdietarako sailkatutadaude. Aldiz, beste hiru bikoteak

zein izanen diren ez dago orain-dik jakiterik. 6 puntu dituzten 4bikote daude: Elezkano II.a-Zaba-leta, Ezkurdia-Merino II.a, Bengo-etxea VI.a-Larunbe eta Artola-Albisu. Olaizola II.ak-Untoriaketa Urrutikoetxea-Beroizek 5 pun-tu dituzte eta Altuna III.a-Barrio-lak launa puntu. Hortaz, ligaxkadespeditzeko azken bi jardunaldihauetan erabakiko da guztia.

DatorrenaBihar jokatuko dute Ezkurdiak etaMerino II.ak. Irabaztetik datoz,guztiz motibatuta, eta 5 punture-kin irabazteko behar gehiagorekindauden Olaizola eta Untoria iza-nen dituzte aurkari. Aldiz, 6 pun-tu dituzten Elezkanok eta Zabale-tak astelehenean jokatuko dute,inauterietan murgilduta egongoden Tolosan. 5 punturekin gora

egin duten Urruti eta Imaz izanendituzte aurkari. Asko dago joko-an eta, zalantzarik gabe, bihotzadantzan jartzeko moduko partidakizanen dira. Ea pilotari sakanda-rrek puntuatzea lortzen duten.

Binakakoa. 13.jardunaldia:Olaizola II.a-Untoria / Ezkurdia-Merino II.a(larunbatean, 17:45ean,Labriten)Irribarria-Rezusta / Artola-Albisu(igandean, 17:00etan, Eibarren)Urrutikoetxea-Imaz / ElezkanoII.a-Zabaleta (astelehenean,16:30ean, Tolosan)Bengoetxea VI.a-Larunbe / Altu-na III.a-Barriola (asteartean,16:30ean, Tolosan)

Futbol 7 txapelketaantolatu duteZiordianApirilaren 29an hasiko da eta izenaematea martxoaren 1ean zabalduko da

Ziordiko Udalak eta kirol batzorde-ak Futbol 7 txapelketa antolatu duteZiordian. Talde bakoitzak gutxienez10 taldekide izanen ditu eta gehie-nez 15, eta Ziordiko txapelketan ari-tzeko 14 urtetik gora izan beharkoda. Txapelketa apirilaren 29an hasi-ko da eta partidak larunbat arratsal-detan eta igande goizetan jokatukodira. Partiden iraupenari dagokionez,20 minutuko bi zati jokatuko dira,10 minutuko atsedenaldiarekin. Hasieran ligaxka jokatuko dute ize-na ematen duten taldeek eta ondo-ren kanporaketen txanda iritsiko da.Uztailaren 29an despedituko daZiordiko Futbol 7 Txapelketa etalehendabiziko lau talde sailkatueksaria jasoko dute.

Izena emateko

Txapelketan jokatu ahal izateko tal-de bakoitzak 40 euro ordaindukoditu. Jasotakoa Dravet fundazioa-rendako izango da, txikienen arte-an epilepsiari lotutako gaixotasunarraro batendako ikerketa lan egi-ten duen fundazioarendako. Izena ematerakoan taldeko kideen ize-na-abizenak eman beharko zaizkioantolakuntzari eta talde bakoitzak kapi-tain bat izendatu beharko du, antola-kuntzakoekin lotura izanen duena. Mar-txoaren 1etk apirilaren 18ra bitarte-an eman ahalko da izena.Informaziorako: Jose Ramon (620 064534) edo Patxi (646 732 354).

Segihorrela!

Zilarrezko Binakakoa: Martijaren aukera»

Duatloia

Felix BenjumeaSopelanAltsasuarra 48.a sailkatu zen

LarunbateanSopelako Dua-tloia jokatu zen(5 km korrikan,21 km bizikletaneta 2,5 km korri-kan). 181duatle-tek osatu zutenproba eta UrkoHerran (54:59)eta Maria Mendive (1:07:17) izanziren txapeldunak. Saltoki Trikide-ak taldeko Felix Benjumea altsasua-rra 48.a sailkatu zen (1:01:56).

Ezkurdia: “Sentsazio onekin gaude”

Larunbatean partida garrantzitsua jokatuko dute Joseba Ezkurdiak eta David Merinok Olai-zola II.aren eta Untoriaren kontra, Labriten. Partidarako materiala asteazkenean aukeratuzuten Labriten. Partidara estuago iritsi dira Olaizola eta Untoria. “Ezkurdiak eta Untoriakgora egin dute partidak jokatu ahala eta oso partida konplikatua dugu aurretik. Partidagogorra eta zaila izango da, baina aurretik jokatu izan dugun moduan jokatzen badugu, ira-bazteko aukerak baditugu” adierazi zuen Aimar Olaizolak. Ezkurdiak eta Merinok puntubat gehiago dute eta bi partida jarraian irabaztetik datoz, konfiantzarekin. “Txapelketa osoparetsu dago. Pilotazaleendako polita da, emozio handia baitago. Gu dena ematera atera-ko gara kantxara. Sentsazio onak ditugu, ez dugu arazo fisikorik eta azken partidak irabaz-tetik gatoz. Larunbateko partidan zentratu nahi dugu eta guztia ematera aterako gara”nabarmendu zuen aurrelari arbizuarrak.

Page 12: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a12 kirola

Atletismoa

Mendi lasterketak Areto futbola

Sakanako Futbol 8TopaketakKimuen 10. jardunaldia(igandean)10:00etan:Etxarri Aranatz – TipiTapa (Dantzaleku)11:00etan: Urdiain – Sutegi (Olazti)12:00etan: Kaixo – Lagun Artea(Lakuntzan)

Joxeja MaizahamargarrenaAntzuolanProba osatu zuten 242 korrikalarienartean Juanjo Igarzabal gailendu zen(1:04:38)

AsteburuanAntzuolako 8miliak mendilasterketa joka-tu zen (13,8 km).242 korrikala-rik lortu zutenproba despedi-tzea, JuanjoI g a r z a b a l(1:04:38) eta

Maider Gaztañaga (1:18:31) buruzirela. Joxeja Maiza etxarriarrak pro-ba polita egin zuen eta hamarga-rrena iritsi zen helmugara (1:12:23).Maite Zabaleta etxarriarra 188.a sail-katu zen sailkapen absolutuan(1:38:28).

Reparaz eta Rosado gazte-

endako Lezo-Jaizkibelen

IV. Lezo-Jaizkibel mendi lasterke-taren barruan (14 km), Gazteenda-ko II. Lezo-Jaizkibel mendi laster-keta prestatu zuten, ibilbide labu-rragoa zuena (7,5 km). 10 gazteanimatu ziren eta Imanol Clavolezotarra izan zen azkarrena (36:07),Asier Reparaz arbizuarraren aurre-tik (36:43). Ander Rosado arbizua-rra 6.a iritsi zen (42:58).

Magna Gurpeak ElPozo izango duaurkariGaur, ostiralean, 20:30ean, IruñekoAnaitasuna pabilioian

Magna Gurpea Xotak Rios Renova-blesen kontra jokatu zuen ostirale-an Zaragozan. Araçak talde berdeaaurreratu zuen. Zaragozakoek ber-dintzea lortu zuten, baina Araçakatzera ere gola sartu zuen eta 1 eta2 aurreratu ziren Imanol Arregirenmutilak. Bigarren zatian Zaragoza-koek bina berdindu zuten eta han-dik gutxira hirugarrena sartu eta 3eta 2 aurreratu ziren. ImanolekAraça atezain-jokalari postuan jarrizuen eta partida bukatzeko 28segundoren faltan Araçak hiruga-rren gola sartu zuen eta berdintzealortu zuen.

Gaur El Pozo Murcia

Lehen mailako sailkapenean Movis-tar Inter da liderra (54 puntu) etaMagna Gurpea 7.a da (37 puntu).Gaur talde berdeak 47 punturekinsailkapenean hirugarrena den El PozoMurcia talde ahaltsua hartuko duAnaitasuna pabilioian, 20:30eanhasiko den partidan. Klubari lagun-tzeko eguna izendatu dute partida.Hain zuzen ere Errege Kopako fina-la El Pozo Murcia taldearen kontrajokatuko du Magna Gurpeak, maia-tzaren 6an, eta entrenamendu bikai-na izango da gaurko lehia.

8 km-ko proban Ion Sola eta TaniaSaez de la Fuente gailendu ziren eta4 km-koan Mostapha Charki etaIzaskun Beunza. BildutakoaAltsasukoak Aske! Ekimenarendakoizan zen

Lau urte ospatu gabe egon ondo-ren, indarrarekin itzuli zen Altsa-suko Krosa. Dantzaleku Sakanaklubak eta Sakana Triatloi Talde-ak antolatuta, 32. edizioa jokatu zenigande eguerdian Dantzalekun.Guztira 169 korrikalari lehiatuziren eta proba solidarioa izanzen, bildutakoa Altsasukoak Aske!ekimenarendako izan baitzen. Pro-ba hasi baino lehenago auzipe-tuen aldeko pankarta bat aterazuten Sakanako korrikalariek, bil-dutakoen txalo zaparrada artean.

Dantzalekuko eta Usolarraingoparajeak ezin politago zeuden, etaprobaren ibilbide ederra nabar-mendu zuten korrikalariek. Jendeasko bildu zen korrikalariak anima-tzera. Korrikalariek bi aukera zituz-ten: 3,6 km-ko proba edo 6,8 km-koa.Proba luzean Ion Sola gailenduzen (23:26), Ibai Albaren (23:40) etaAsier Martinezen (23:41) aurretik.Sergio Garcia de Eulate altsasua-rra izan zen laugarrena (23:58) etalehen sakandarra. Ion Sola proba-ren berreskurapenarekin pozikzegoen. “Txikitatik etorri izan naizDantzalekura eta beti nire zirkui-tu faboritoa izan da” nabarmenduzuen. Emakumezkoetan, TaniaSaez de la Fuente iritsi zen baka-

rrik helmugara (29:43), Maria Velaz-quezen (30:13) eta Ginesa Lopezaltsasuarraren aurretik (30:46).Beraz, podiumera igotzeko auke-ra izan zuen Ginesa Lopezek. “Pro-ba asko gustatu zait” nabarmenduzuen Saez de la Fuentek.

3,6 km-ko protagonista Mostap-ha Charki korrikalari ezaguna izanzen (12:19). “Merezitako fama dau-ka Dantzalekuk. Hau benetako kro-sa da” aipatu zuen helmugan. Hala-ber, bildutako zaletuen animoakeskertu zituen. Bigarrena IbanUrman sailkatu zen (12:50) eta hiru-garrena Raul Audikana olaztiarraizan zen (13:19). Emakumezkoetangaraipena etxean geratu zen, Izas-kun Beunza olaztiarrak ez bai-tzuen areriorik izan (14:25). ElisaGonzalez izan zen bigarrena (15:10)

eta Marisol Aspurz hirugarrena(16:46).

Altsasuko krosaren itzulerakizandako harrera beroa ikusita,antolatzaileak Nafarroako hurren-go urteko egutegi ofizialean Altsa-suko krosak lekua izan dezan saia-tuko dira.

Altsasuko krosa 2017. Sailkapena

6,8 km

Gizonak:1. Ion Sola 23:362. Ibai Alba 23:403. Asier Martinez 23:414. Sergio Garcia de Eulate 23:585. Juan Martinez 24:016. Beñat Katarain 29:387. Ivan San Juan 25:188. Aritz Munarriz 25:299. Mikel Astiz 25:4810. Andoni Arraras 25:55

Emakumeak1. Tania Saez de la Fuente 29:432. María Velázquez 30:133.Ginesa Lopez 30:464. Leyre Palacios 31:195. Miriam Araujo 32:256. Rosa Orofino 32:457. Ainara Martin 33:278. Edurne Mtz de Lizarrondo 35:219. Mertxe Casas 35:4810. Ana Ruiperez 35:48

3,6 km

Gizonak:1. Mostapha Charki 12:192. Iban Urman Lopez 12:503. Raul Audikana Arrese 13:194. Iker Mintegi Claver 13:255. Jon Ganboa 13:366. Patxi Cobo 13:447. Aritz Mendizabal 13:568. Oier Etxeberria 13:569. Igor Artieda 13:5910. Ioni Araña 14:08

Emakumeak:1. Izaskun Beunza 14:252. Elisa Gonzalez 15:103. Marisol Aspurz 16:464. Haizea Ramirez de Alda 17:105. Begoña Girones 18:566. Aiur Lertxundi 19:447. Olatz Azazeta 20:118. Aitziber Zabala 20:249. Leire Maiza 20:3010. Amaia Vicente 20:30

Sailkapen osoa: www.guaixe.eus

169 korrikalari Altsasuko krosean

Sakanako Futbol 8TopaketakKimuen 10. jardunaldia igandeanAltsasun, Lakuntzan eta Olaztin

Sakanako Futbol Topaketetan,kimuen mailako 10. futbol jardu-naldia jokatuko da igandean Altsa-sun, Lakuntzan eta Olaztin.

Irristaketa

Nafarroako Abiadura IrristaketaTxapelketako IV. Indoor jardunaldian250 irristalarik hartu zuten parte,Olaztiko Erburua kiroldegian. Sakanataldekoek maila bikaina eman zuten

Bikain joan zen Sakana Irristake-ta Taldeak Nafarroako IrristaketaFederazioaren eta Olaztiko Udala-ren laguntzarekin larunbateanOlaztin antolatu zuen irristaketaproba. Zehazki, Nafarroako Abia-dura Irristaketa Txapelketako IV.Indoor jardunaldia izan zen Olaz-tin jokatu zena, indoor egutegiaixten zuena. Frontoietan jokatzendiren irristaketa probak dira hauek.

250 irristalarik hartu zuten par-te Olaztin, hainbat kategoritan.Hasieran serieak jokatu zituzten,eta, ondoren, finalak. Sakana Irris-taketa Taldetik 30 irristalari ingu-ru aritu ziren. “Sakanan pistarik

ez dugunez eta frontoian entrena-tzen dugunez, Indoor Txapelketanmaila bikaina ematen dute gureirristalariek, frontoiko teknikaongi menperatzen dutelako” adie-razi digute Sakana Irristaketa Tal-detik. Horregatik pozik zeuden, etabaita jardunaldiaren beraren mar-txagatik. “Guztia ongi atera zen.Antolaketa aldetik ere dena ongilotu genuen eta primeran joan zeneguna. Giroa ere bikaina izan zen,ikusle asko bertaratu baitzirenErburuara. Eta Sakana taldea osoongi ibili zen” nabarmendu dute.

Lau jardunaldi jokatuta –Antso-ain, Donibane, Zangoza eta Olaz-ti– despeditu da Indoor Txapelke-ta. Martxoaren 4an NafarroakoPistako Txapelketari hasieraemango zaio, Txantrean.

Txapeldun guztien podiuma. Probako argazki galeria: www.guaixe.eus.

Sakana Irristaketa Taldekoak, Olaztiko indoor proban. Sakana Irristaketa

Futbola

federatutako txapelketa

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa20. jardunaldia

Etxarri Aranatz 1 – San Andres 0

Bidezarra 1 – Lagun Artea 0

Etxarri eta San Andres taldeen arteko lehian,jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Etxarri,baina taldeak ez zuen behera egin. Unaikgola sartu zuen eta 2. zatian errenta ongidefendatzen jakin zuen Etxarrik.Garaipenarekin 4. postura igo zirenetxarriarrak. Aldiz, Bidezarra liderrak 1 eta 0irabazi zion Lagun Arteari. .

Sailkapena >>1. Bidezarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46 p4. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .31 p5. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p

Hurrengo jardunaldia: martxoak 5Lagun Artea – Etxarri Aranatz

(Martxoaren 5ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 1. multzoa18. jardunaldia

Pamplona B 4 – Altsasu 1

Asteburuan erregional mailako ligadespeditu zen. Dantzalekun, Pamplona Bizan zen markagailuan aurreratu zena.Hala ere, Patxik bana berdintzea lortuzuen eta altsasuarrek markagailuari bueltaemateko aukera ere izan zuten, bainaPamplona B-ko atezainak eta punteriafaltak ekidin zuten. Bigarren zatia hasi etaberehala bigarren gola sartu zuenPamplonak. Altsasukoek erasoan jarraituzuten, baina Pamplonak defentsa sendoaegin zuen eta azkenean, 4 eta 1 irabazizion Pamplona B-k Altsasuri. Hurrena, Kopa

Erregional mailako 1. multzoko liderra SanJorge izan da (42 puntu). Hain zuzen ere,preferente mailara igotzeko ligaxkarakosailkapeneko lehen bost taldeak sailkatudira: San Jorge, Lagunak, Ardoi, Pamplonaeta Amaya. Altsasu zazpigarrena sailkatuda eta ez du igoera fasea jokatuko.Martxoaren hasieran abiatuko den Kopanarituko da Altsasu.

Sailkapena >>1. San Jorge . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42 p7. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 p

EMAKUMEZKOEN ERREGIONALA16. jardunaldia

Altsasu 3 – Burlades 4

Sailkapena >>1. Osasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40 p

12. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 p

Asteburuko jardunaldiaAmigo - Altsasu

(Larunbatean, 12:00etan, Amigon)

ELOMENDIKO TXAPELKETA19. jardunaldia

Zaldua 8 – Basati 1

Sailkapena >>1. Unziti . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .47 p4. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .37 p

Asteburuko jardunaldiaAsteburu honetan ez dago jardunaldirik.

Futbola

Proba borobila

Page 13: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a kirola 13

Automobilismoa Pista txirrindularitza

Aralar, familiahazten doa: 43 txirrindulari

Aralar klubak larunbatean eginzuen aurkezpena, EtxarriAranatzen. Alfonso Tadeokjarraitzen du presidente etaJavier Etxarrik, MariasunErdoziak, Edurne Arkauzek,Alberto Martinezek, EddyCerviñok, Laura Sainzek, JuanjoErdoziak eta Antonio Ieregikosatzen dute junta. Helburuak,betikoak:, neska-mutikoaktrebatzea eta txirrindularitza-ren baloreak hedatzea. “36 urtehauetan Aralartik pasa direntxirrindulari guztiak diratxapeldunak guretako, kirolarionak eta pertsona hobeak,kopa eta dominen gainetikpertsona garelako talde hauosatzen dugunok” nabarmenduzuten. Aurten juniorren taldeaizanen du Aralarrek. Guztira 43txirrindulari dira, aurrekourtean baino 2 gehiago.Babesle guztiak, IrabiaIntersport buru dela, eskertuzituzten.

ESKOLAK (31): Promesak: Adur Lizarraga, Unax Etxeberria, Ekai Erdozia, Urko Oiarbide, Julen Ruiz de Erentxun eta Hodei Lizarraga. Entrenatzaileak: Txomin Huarte eta Ioseba Lizarraga. Hasiberriak: Ibai Arana eta OiertIrujo (2. urtekoak) eta Janitz Zufiaurre, Joseba Perez, Manex Huarte, Luca Martinez, Aimar Azanza, Ekain Navarro eta Aratz Lizarraga (lehen urtekoak). Entrenatzaileak: Jon Arregi eta Juan Bautista Urtasun. Kimuak: ManexZufiaurre, Naia Perez, Achraf Sbai, Aritz Oiarbide eta Xabier Ieregi (2. urtekoak) eta Ioritz Arratibel, Bakarne Arregi, Alain Rosado, Eñaut Oiarbide eta Leire Urtasun (1. urtekoak). Entrenatzaileak: Mikel Oiarbide eta AlfonsoTadeo. Haurrak: Jon Erdozia, Ion Cerviño eta Martzel Etxeberria (2. urtekoak) eta Mikel Ieregi, Alex Lopetegi eta Aimar Tadeo (1. Urtekoak). Entrenatzaileak: Alberto Martinez eta Juanjo Erdozia.KADETEAK (5): Urko Gorriti eta Inhar Astiz (2. urtekoak) eta Aitor Alberdi, Asier Irujo eta Igor Arrieta (1. urtekoak). Entrenatzaileak: Javier Etxarri eta Eddy Cerviño. JUNIORRAK (7): Beñat Etxezarreta, Imanol Galarza, Xabier Mauleon, Unai Lizarraga, Josu Etxeberria, Iker Cerviño eta Javier Mitxaus (1. urtekoak). Entrenatzaileak: Eddy Cerviño eta Javier Etxarri.

Anoetako belodromoan jokatu zentxapelketa, igandean

Igandean Txirrindularitzako Eus-kadiko Pista Txapelketa jokatuzen Donostiako Anoeta belodromo-an. Aralar Txirrindularitza Klu-beko Josu Etxeberria iturmendia-rra junior mailan lehiatu zen, etaTurnkey Engineering taldeko Joa-na Irastorza etxarriarra emaku-mezkoen kadete-junior mailan.

Joana IrastorzaSailkapen orokorrean, gizonezko-en junior mailan Xabier Azparrenizan zen txapelduna, (168 puntu).Josu Etxeberria hirugarrena sail-katu zen (113 puntu). Emakumez-koen kadete-junior mailan NaiaAmondarainek irabazi zuen (129

puntu) eta Joana Irastorza hamai-kagarrena sailkatu zen (78 puntu).2016ko Euskadiko Txapelketetako

Renault Turbo Kopako 2. postukosaria jaso zuen olaztiarraklarunbatean Agurainen

Euskadiko Automobilismo Fede-razioak 2016ko Euskadiko Txapel-ketetako sari banaketa egin zuenlarunbatean Agurainen. 300 per-tsona inguru bildu ziren galan.Sarietako bat Sakanara etorri zen.Iban Lopez de Goikoetxea pilotuolaztiarrak (Sakana Motorsport)2016 Renault Turbo Kopako 2. pos-tuko saria jaso zuen. Lopez de Goi-koetxeak denboraldi ona egin zuenaurreko urtean, aipatutako Eus-kadiko sari horretaz gain, Nafa-rroako Mendi Igoerako FormulaLibre mailako txapelketa irabazibaitzuen baita ere. Nafarroako

Txapelketarako baliagarriak ziren5 probatan Formula Librean 2garaipen lortu zituen Lopez deGoikoetxeak, Aian eta Jaizkibelen,eta bi bigarren postu eta hiruga-rren postu bat egin zituen.

2017 denboraldia Opakuako igo-erarekin abiatu nahi du olaztia-rrak, apirilean, Nafarroako Txa-pelketa prestatzeko. Aurten 6 pro-bek puntuatuko dute NafarroakoTxapelketan: Ibardin, Petilla deAragón eta Urbasa (Nafarroa),Arnedillo (Errioxa) eta Jaizkibeleta Urraki (Gipuzkoa). Aurrekourteetan bezala, Eulate ZerbitzuElektrikoak enpresaren babesaduela ekingo dio denboraldiariLopez de Goikoetxeak.

Maialen AramendiaValentziaraValentziako Txirrindularitza Asteanparte hartuko du, martxoaren 8tik 11ra

Espainiako Txi-rrindularitzaFederazioakValentziako Txi-rrindularitzaAstean Espainiaordezkatukoduten emaku-mezkoak aukeratu ditu. Proba hauUCI-ko emakumezkoen lasterketenegutegian kokatuta dago. Jubenilenmailan hautatutakoen artean Maia-len Aramendia (CAF Turnkey Engi-neering) iturmendiarra dago. Sara Mar-tin izango du taldekide.

Belgikara eta Holandara

CAF Turnkey Engineering taldeakmartxoaren 26an Gent-Wevelgemtxirrindularitza proba klasikoan par-te hartuko du, Belgikan, eta apirila-ren 21ean eta 23an EPZ Omloopvan Borsele proban, Herbeheree-tan, talde misto bezala, hau da, bes-te taldeek utzitako korrikalariekin.Aipatu bi probak UCI-ko NazioenKoparako baliagarriak dira eta Euro-pako txirrindulari onenak lehiatzendira bertan. Maialen Aramendiaiturmendiarra da aipatu probetanarituko den txirrindularietako bat,Niki de Wit, Nekane Gomez, IsabelMartín, Aroa Gorostiza eta SofiaRodriguezekin batera.

Lopez de Goikoetxea, saritua

Burundak 2017kotaldeak aurkeztukoditu biharLarunbatean, 12:00etan, Iortian: Altsasuko Iortia Kultur Guneanbilduko dira bihar, larunbatean,12:00etan, Burunda Txirrindu-laritza Klubeko txirrindulariaketa arduradunak. 2017 denbo-raldirako dituzten taldeak aur-keztu eta talde argazkiak atera-tzeaz gain, hastear dagoen den-boraldi berrirako asmoak etabeste plazaratuko dituzte.

Txirrindularitza

Arsenio Gordillo

Etxeberria hirugarrenaEuskadiko TxapelketanEtxeberria hirugarrenaEuskadiko Txapelketan

Martin Early

Page 14: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a14

Baleak ikusi ditutUrteko lehenengo asteetan, betiAngulema datorkit burura. Ezdakienarentzat, Europako komi-ki topagunerik handiena bertanospatzen da urtarrileko laugarrenasteburuan.Angulema osoa buru belarri mur-giltzen da komikigintzan, eta mun-du osoko zaleak hurbiltzen diraFrantziako herri honetara. Zaleta-suna edonon ikus daiteke egunhorietan, arropa denda zein ileapaindegitan.Programa ofizialaren babespeanegiten diren ekintzen artean, nabar-menena behar bada, sari banaketaizan daiteke. Komikigintzaren mun-duan sari hauek garrantzi handiadute eta berez, urtero saritzen direnlanak erraz asko iristen dira guredenda eta liburutegietara ediziooso zaindua dutela. Baina saria ira-baztea ez ezik, bertan izendatua iza-tea ere sari potoloa gerta daiteke.Hori da gaurko komikiaren kasua,"Baleak ikusi ditut" izenpean Javierde Isusi egileak luzatzen digun lana.2015. urtean izendatu zuten komi-ki hoberenaren saria jasotzeko. Ezzuen lortu baina nahikoa izan zenEuropako zale askok Euskal Herri-ko gatazkan arreta jartzeko.

Komikian, erradiografia zabal bataurkezten digu egileak arazoareninguruan. Pertsonai ezberdinakaurkeztuko dizkigu, gizartearenlaginketa ahalik eta zabalena egi-nez. Euskadiko apeza bat, norenaita ETA-k hil zuen ikaslea zengaraian, honen laguna eta ETA-kideaden gizona, ETA-ko presoen alder-di ezberdinak irudikatzen dituztenpertsonak, GAL taldeetako kideezberdinak ere (non ikuspuntuezberdinak ere agertzen zaizkigunGAL barruan), guzti hauen fami-liak eta lagunak... egia da zenbaitkasutan klixe asko aurkituko ditu-gula, baina literaturan eta komiki-gintzan egiten den azaleko anali-sia baino aberatsagoa dela uste dut.Pertsonen arteko harremanakaztertzen dira batez ere, kontaki-zuna berez oso xinplea da eta. Bipertsonen arteko harremana norai-no tenkatu daitekeen, guztiz ezber-dinak diren bi pertsonak nolabai-teko harremana sor dezaketen,pertsonen egoera eta ekintzek nolabaldintzatzen duten bere familiaeta lagunen bizimodua... Marrazki eta margoen aldetik, Angu-leman horren gustuko duten akua-relak erabili ditu Javierrek, eta aldiberean, binetak nahiko hutsik utziditu, xehetasunek irakurlearen arre-

ta ez erakartzeko edo. Koloreak eretonalitate nahiko laua du, grisak dire-larik garrantzi gehien dutenak.Asko erakarri ez nauen gauza baka-rra, bukaeran egiten duen gehiga-rria da, ipuintxo baten moduko lauz-pabost orrialde dituen liburuxka.Ez diot ez teknikan, ez kolorean ezeta narratiban inolako erlaziorikikusten komikiarekin. Egileak berak,dudan jarri omen zuen hasiera bate-an istorioa sartzea, baina azkene-an hor agertu zaigu.Laburbilduz, lan ausarta egin du deIsusik berez zaila den gai bat lan-duz 80. hamarkadako bukaeranhasi eta gaur egun arte. Astiberriargitaletxearen zigiluarekin, bai eus-karaz eta bai erdaraz lor daiteke 18euroren truke.

bazterretik

Jose Luis Asensio

kultura >>

Iortia kultur guneko aretonagusia beteta zegoela, BeatrizDe la Vega Salinasek Adarrak

dantzan dokumental laburra aur-keztu zuen ostiralean. Zuzenda-riak Altsasuko momotxorroa leze-etako xamanetatik etortzen denhipotesia lantzen du film laburre-an. “Jende asko dokumentala

ikusteko gogoz gelditu denez, Ior-tian dagoen inauteriari buruzkoerakusketaren barruan ikusgaiizanen da” jakinarazi digu egile-ak. Beraz, martxoaren 4ra artedokumentala ikusteko aukera iza-nen da; astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00eta-tik 21:00etara.

Altsasuko hiru ikastetxeeta-ko ikasleak herriko inau-teria nola ikusten duten,

euren artelanen bidez adierazidute eta Iortia kultur gunean ikus-gai jarri dute. Inauteri Batzorde-ak, Zelandi eskola publikoak,Sagrado Corazon ikastetxeak etaIñigo Aritza ikastolako gurasoelkarteak antolatu dute erakuske-ta. Asteartean mustu zen etabatzordeko kideek haren antzez-

pena egin zuten hasieran. Bestalde, Inauteri Batzordeak

larunbatean gaztetxokoan Anfas-ko kideekin egindako errepresen-tazioa ederra izan zen. Baita dome-kan Erriberrin egindakoa ere.Altsasuko ihote segizioa Tolosaraeta Hendaiara joateko gonbidape-na jaso dute. Baina daten batera-ezintasunagatik ezin izan dutejoan. Apirilean Bartzelonako bideahar dezaketela gaztigatu dute.

IhotemusikatuakIrurtzunen

Larrazpi gazte elkarteak inaute-ri-ospakizunetarako soinu ban-

da proposatu du. Gaur, 23:00etatikaurrera kontzertuen txanda izanenda. Iruñeko Herdoil boskoteak punkrock kañeroa eskainiko du. Fron-te berriadiskoaren aurkezpen bira-rekin segitzen du Arbizuko Nafa-

rroa 1512 street-oi! musika taldea.Shock Down taldearen doinuekindespedituko da jaialdia. Bihar,berriz, Larrazpi gazte elkarteaneskola zaharreko musika techno eta

elektronikoarekin gozatzeko auke-ra izanen da: Abuelo, Arriza, Ina-land, Igor Txutarra2, Nitro etaTimon izanen dira musika jartzen,22:00etatik aurrera.

De la Vegaren dokumentalaihote erakusketan ikusgai

Inauteriaren irudikapena

ZELAIAREN HAUTAGAITZARI BABESA: Enrike ZelaiaViana Printzea sarirako hautagaitza babestea ahobatez erabaki zuen Altsasuko Udalak herenegun.Hautagaitza Haize Berriak bandak sustatu du.

Page 15: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Guaixe • 2017ko otsailaren 24a kultura 15

NafarroakoBertsolari Txapelketarenhirugarren final-laurdena LakuntzanIgandean, 17:30ean, kultur etxeanjokatuko da. Bi bertsolari sakandarlehiatuko dira

Iruñeko Anaitasuna kirolde-gian despedituko den errimalehiaketa, 43. Nafarroako Ber-

tsolari Txapelketa, martxan da. Bifinal-erdi jokatu ondoren JulioSotok eta Xabier Terrerosek final-erditarako txartela eskuratu dute.Zuzeneko hirugarren txartela etzibanatuko da Lakuntzan. Eta huraeskuratzeko hautagaiak sei dira:Aimar Karrika, Iker Gorosterra-zu, Joanes Illarregi, Egoitz Goros-terrazu, Eneko Lazkoz eta OierLakuntza. Ainhoa Aranburu iza-nen da aurkezlea.

Seikoteak honako lana eginbeharko du: binaka, gaia emanda,hiruna bertso zortziko handian;binaka, gaia emanda, hiruna ber-tso txikian; binaka, gaia emanda,hiruna bertso hamarreko txikian etakartzelako lana (banaka, lehen pun-tua emanda, bi bertso zortziko txi-kian eta banaka, gaia emanda, bi ber-tso nahi den doinu eta neurrian”.

Estreinakoa Txapelketan parte hartzen duenhirugarren sakandarrak aurre-

neko aldia du Nafarroako lehian.Saats Karasatorrek abenduanjokatutako kanporaketa irabazieta gero, martxoaren 4an, lauga-rren final-laurdenean ariko dabertsotan, Iruritan. Finalaurre-koetako hiru saioetarako 18 ber-tsolari sailkatuko dira. Saio bakoi-tzeko onena eta puntuazio onenaduten bost bertsolariak sailkatu-ko dira finalerako. Gainera, fina-

leko lehen bost sailkatuak lauurtean behin jokatzen den eta aur-ten udazkenean den BertsolariTxapelketa Nagusian ariko dira.

Bestalde, lehiaketak beharbezala aurre egiteko jende gehia-goren beharra dago eta horienartean bi sakandar daude: Jose-ba Beltza, epailea izanen dena,eta Maider Ansa, gai-jartzaileentaldean dagoena.

Hatortxu-rock-ek beste30 talderen partehartzea iragarri du

Lakuntzak garilaren 27tik 30erahartuko duen musika jaialdi

erraldoiko kartela zehazten segi-tzen du antolakuntzak. Atzo 30 par-te-hartzaile berrien izenak jakina-razi zituen: Green Valley, Ampara-noia, Bad Sound, Strombers, NonServium, Zopilotes Txirriaos, Hesian,Lendakaris Muertos, Txuma Flama-rique & The Zaratamakers, Dakida-rría, Riot Propaganda, Hibakusha,Auxili, Akerbeltz, El Diluvi, Revol-ta Permanent, The Guilty Brigade,Zea Mays, Tximeleta, Elepunto VsJotatxo, Occhi di Farfalla, Oreka Tx,Txarango, The Icer Company, Izer-di Gorria, Def con Dos, Leihotikan,Raperos de Emaus & The Titanians,Lurra eta Zoo. Antolatzaileek jaki-narazi dutenez, oraindik talde askofalta dira kartela osatzeko eta hurren-go asteetan konfirmazio berriak ira-garriko dituztela aurreratu dute.

Aurretik jakinarazi zuten bestetalde hauek ere ariko direla Lakun-tzan: Talco, Kop, Tremenda Jauria,Estricalla, Soziedad Alcoholika,Kaotiko, Lagrimas De Sangre, Iseo& Dodosound, Huntza, Kaos Urba-no, Narco, Anestesia, Glaukomaeta Skakeitan. Gainera, Hatortxu-rock 20n urteko kontzertu bakarraemateko elkartuko diren taldeak ereizanen dira: Des-kontrol, Kerobia,Bizardunak, Ekon, Inadaptats etaEhun Kilo.

SarrerakBertsozale elkarteko kideek eta16 urtetik beherakoek 4 euro, etahelduek, berriz, 10 euro. www.ber-tsosarrerak.eus web orriaren bidezere eskuratu daitezke. Lakuntza-ko Ogiberrin igande goizera arteeta igandean, 16:00etatik aurre-ra, kultur etxeko leihatilan.

Page 16: Gora ihoteak! · Musika Herdoil, Nafarroa 1512 eta Shok down. Otsailaren 24an, ostiralean, 23:00etan Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean. Abuelo, Arriza, Inaland, Igor Txutarra2,

Amancio Ortega Fundazioak 500beka eman ditu estatuan. Bekadu-nek hurrengo ikasturtean Batxi-lergoko 1. maila AEBetan egitekoaukera izango dute. Nafarroara 18etorri dira, 3 Sakanara.

1.Nola izan zenuten bekaren berri?Maitane (M): Nire amak bekak sor-tu zituzten lehenengo urtean izanzuen horien berri interneten eta

ordutik jarraitzen egon gara. Jasone (J): Ingleseko irakasleakaipatu zuen eta berehala aurkez-tuko nintzela erabaki nuen. Nerea (N):Iaz interneten bekak bila-tzen nengoela ikusi nuen eta auke-ra ona iruditu zitzaidan.

2.Eskaera egiteaz gain, probarenbat egin behar izan duzue?Bai. Azterketak egin ahal izatekoaurreko urtean ingelesean gutxie-nez 8-ko nota izan behar zen etamedia 7-tik gorakoa. Asteburu osobateko azterketa izan zen, Iruñe-an. Ostiral arratsaldean idatzizkoazterketa bat egin genuen, ingele-raz, 100 pertsona inguruk. Horipasata, bigarren proba ahozkoa zen,Skype bidez egin genuena. Urta-rrilaren 27an jakin genuen hau-tatu gintuztela.

3.Nola jaso zenuten berria?M:Iñigo Aritza ikastolan nengoen,

gelan. Hautatua nintzela ikuste-an, ikaskide guztiak izugarripoztu ziren. Musika jarri zuten,guztiok zoriondu ninduten… N: Klasean nengoen, Institutuan.Zerrenda begiratu eta denakgarraxika, pasillora atera ginen,Jasoneri begiratzeko esateko...J: Nik egun horretan ez nuen

mugikorra Institutura ekarri.Autobusean etxera nioala lagunbatekin begiratu nuen. Denakgarraxika hasi ziren...

4.Badakizue non ikasiko duzue?N:Ni Kanadako hegoaldean, Onta-rion dagoen Kingston hirira noa,Ontario lakuaren ondoan. J: Ni AEBetako iparraldera noa,Minnesotara. Ontario laku horrenondoan dago, baina hegoaldean.Cotagge Grove deitzen den hiriranoa, Park High Schoolera. M: Nik oraindik ez dakit. Utah,Ohio edo Pensilvania, horietaragustatuko litzaidake.

5.Non biziko zarete?J: Familiekin. Zure datuak bidal-tzen dituzu eta bekatik kanpokoagentzia batera igotzen dituzte.Bertatik zein ikasle hautatu auke-ratzen dute familiek. Ni egongo nai-zen familia ezagutzen dut. Bikotebat dira eta 28 eta 26 urteko bi semedituzte, baina 28 urtekoa bizi da soi-lik eurekin. Orain italiar bat duteetxean, ikasle bat, ni bezala.

6.Nola espero duzue izango delahango Batxilergoko lehen urtea? J: Hautazko asignatura gehiagodaude.N: Hemen 10 ikasgai dira eta han8, ustez. Kanadan, esaterako, seihilabeteko batean 4 asignaturaegin ahal dituzu eta beste seihila-beteko batean beste lau. Zuk nahidituzunak hautatu ahal dituzu.Guri gomendatu digute 5 ikasgaitronkalak hartzeko, eta hemenegin ezin dituzun 3 ikasgai. Hanaukeratuko ditugu ikasgaiak.

7.Noiz joango zarete? J: Hemen baino lehenago hastendira. Nire kurtsoa uste dut iraila-ren 5aren inguruan hasten dela. N:Abuztuaren 30ean edo 31n atera-ko naiz hemendik. Ikasturte osoaemango dugu han. Ikasturtea noizbukatuko den? Batzuk maiatzandatoz, beste batzuk ekainean eta

beste batzuk uztailean. Ikastetxe-aren eta ikasketen arabera.

8.Zer espero duzue? Gogotsuzaudete, urduri?Dena batera. Etxekoak pozik dau-de. Halako aukera bat izatea han-dia da. Bestalde, esaten dute han-goak oso itxiak direla, gu bainogehiago. Dokumentazioari buruz,pasaportea, osasungintzazko pape-rak… denetatik eskatu digute.Begien kolorea zein dugun esateaere eskatu digute fundaziotik. Altu-ra, pisua, dena... zapatillen zenba-kia da falta zaiena (kar kar).

9.Hango institutuetan garrantziahandia ematen zaio kirolari, ezta?M:Hemen igeriketa eta triatloia egi-ten dut. Han igeriketa egin nahi-ko nuke eta hango kirolak proba-tzea, baseball, cross country...

10.Zein jarrerarekin joangozarete?M:Aurreritzirik gabe, zabalik. Zail-tasunen aurrean ez etsitzea, horida beste asmo bat. Gerta daitekefamilia igual ez dagoela zurekingustura, edo zu eurekin... J:Inguruan fundazioko pertsona batizango dugu, edozein arazo badu-gu berarengana jotzeko eta bera-rekin harremana izateko.

11.Handik bueltan, non ikasikoduzue?M:Goierrin, biosanitarioa. Goierrinegingo dut hurrengo urteko matri-kula. Goierriko ikaslea izango nin-tzateke, baina han, AEB-etan. . J:Nik oraindik ez dakit bueltan nonikasiko dudan baina badakit zer:arte eszenikoetako batxilergoa ika-siko dut. N:Nik Osasun zientziak egin beharditut baina ez dakit non. Bueltanerabakiko dut. Osoa: www.guaixe.eus

SAKANAKO ASTEKARIA •2017ko otsailak 24, ostirala • 2. aroa • 586. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 18.5 . . . . . . . 1 . . . . . . . . .0Etxarri A. 18.9. . . . . . . -2.1 . . . . . . .0Altsasu 18 . . . . . . . . -0.5 . . . . . . .0Aralar 13.6 . . . . . . . 0.3 . . . . . . .0.1Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min:6 Max: 8 Min: 2 Max: 15 Min: 6 Max: 17 Min: 8 Max: 14 Min: 8 Max: 9 Min: 6 Max: 12 Min: 6 Max: 13

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: % 25 euria: % 5 euria: % 4 euria: % 20 euria: % 70 euria:% 75 euria: % 15

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

26 5 13 20

>>11galdera

Maitane Anton,Jasone Auzmendieta Nerea Larraza

Amancio Ortega fundaziokobekaren onuradunak

Maider Betelu Ganboa

Bazkide zozketaMARTXOKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako Kanpina: %10eko deskontua.Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

Magna Gurpea Xota: Bina

sarrera

1. SARIA: Ekainberri: 2 sarrera.

Artazako Kanpina:

%10eko deskontua.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

Magna Gurpea Xota: Bina

sarrera