5
Multimedia Komunikazioko Masterra 12-13 Ikasgaia: Estrategia Linguistikoak. Irakaslea: Joseba Ezeiza Ramos. Ikasleak: Ugaitz Alegria, Iker Peña eta Garazi Ramos Gora zu ta zutarrak!!!

Gora zu ta zutarrak!!!

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gora zu ta zutarrak!!! Euskarazko Talent Show berria. Bara-bara ekoiztetxearen azkeneko proiektua.

Citation preview

Multimedia Komunikazioko Masterra 12-13Ikasgaia: Estrategia Linguistikoak.

Irakaslea: Joseba Ezeiza Ramos.Ikasleak: Ugaitz Alegria, Iker Peña eta Garazi Ramos

Gora zu ta zutarrak!!!

Gora zu ta zutarrak!

Gora zu ta zutarrak!!! da proiektuaren izena, Gora gu ta gutarrak Euskal Herrian asko erabili ohi den esaldiari buelta eman diogu eta modu baikor eta motibagarri batean partehartzera bultzatzen duen izenburua jarri diogu proiektuari. Erraz gogoratzeko modukoa.

Proiektuaren izena:

Deskribapen laburra:DBH eta Batxilergo ikasketak egiten dauden gazteentzat (hegoaldean) edota ikasketa hauen baliokideak ikas-ten dutenentzat (iparraldean) da talentu lehiaketa hau. Euskal Herriko hainbat eskualdetan adin hauetako gaz-teek eskolaz kanpo euskararekiko harreman ezak kezkatuta, modu natural batean hezkuntzaz at, hain gustoko dituzten eta ia beti (españolez edo frantsesez) ikusten dituzten talent show delakoak, euren eskura euskaraz bizi dezaten jarriko ditugu. Non beraiek izango diren protagonista euskara hutsean jorratuko litzatekeen proiektu honetan.

Gora Zu ta Zutarrak!!! transmedia proiektua, web orrialde batez, sare sozial ezberdinez, zuzeneko entsegu eta finaleko galak osatzen dute. Gazteek euren talentua erakutsi ahalko dute, kantuan, dantzan, antzezten (sketch-ak), magia ikuskizunekin etab. beti ere euskaraz egingo dutelarik. Web orria atal ezberdinez osatuta egongo da, lehiaketaren oinarriak, argazki bilduma, bideoak, euskal artistekin elkarrizketak, foroak non gomendioak, iritziak...partekatu ahal izango dituzten gainontzeko gazteekin.

Parte hartzen duten gazteek, web atarian gurasoek sinatu beharreko baimena deskargatu eta bete beharko dute.

Beraz, taldekako lanak grabatzen hasi daitezke, baina hori baino lehen euskal musikari, dantzari, aktoreen gomendioak eskegitzen joango gara.

Kontziente gara, Euskal Herriko eskualde edo zonalde guztietako euskara erabilera ez dela berdina eta ondo-rioz, hizkuntza hori erabiltzeko duten naturaltasuna ez dela berdina izango. Hori dela eta, guztiak animatu nahi ditugu gurera, eskolaz kanpo eta eguneroko bizimodua euskaraz egiten dutenak, eta nola ez, eskolaz kanpo gure altxor hau praktikatzeko behar gehien dituzten gazteak. Horregatik, euskara eskolan ez beste erabiltzen duten gazteak animatu nahian, eta hauek izan dezaketen konplexuak uxatu nahian, estrategia bezala erabiliko genuke Revolta Permanent barakaldoko gazte bikote edota antzerako taldeak, ama hizkuntza euskara ez izan arren, euskaraz sortzen dituzten lanak erakusteko.

Parte hartuko duten gazteek, bideoa grabatu eta editatu beharko dute gero web atarian eskegitzeko. Alor tekniko hau jorratzeko eta lagungarri, web atarian gure artistek grabatutako tutoretza bideoak egongo dira eskuragarri.

Tarteka, Gora Zu ta Zutarrak!!! web atarian artista gonbidatuak izango genituzke gazteek izan ditzaketen zal-antza, kuriositate, galderei zuzenean erantzuteko.

Behin, bideoak web orrialdean eskegita, talde profesional batek galbae bat egin eta gazte talde jakin batzuk aukeratuko dituzte. Ondoren aukeratutako bideoak bozkak eskuratzeko aukera izango dute, honela publikoaren saria eskuratuko luke bozka gehien lortzen duen taldeak. Misterio gehiago sortu nahian, ez dugu argitaratuko talde bakoitzaren bozka kopurua, gala finala ospatzen den egunean jakingo da publikoaren erabakia zein den.

Gora zu ta zutarrak! Gora zu ta zutarrak!

Bestalde, aukeratutako talde horien artean, tailerrak hasiko dira, zonaldeka aukeratutako taldeekin bilduko dira gure euskal artistak, gazteek Gora Zu ta Zutarrak!!! proiekturako sortutako lanak zuzentzeko asmotan. Hor-ren ostean, talde bakoitzak lanaren grabaketa berri bat eskegiko dute, publikoaren bozkak jasotzen jarraitzeko aukerarekin. Entsegu horietan gertatzen denarekin erreportai txikiak egingo ditugu, web orrian eskegitzeko. Eta berriro gure talde profesionalak finalera pasatuko direnen txartelak banatuko dituzte. Eta azkenik finaleko gala ospatuko da, Euskal Herriko antzokiren batetan. Aurkezle, epaimahaikide, talde gonbidatu eta gure gaz-teek osatutako taldeek egingo dute Gora Zu ta Zutarrak!!! gala, eta hor jakingo da talde irabazlea zein den.

Hiru plataformaren laguntza izango genuke, galak ETB3n eskeintzeko. Eta gure web atarian streaming bidez ikusgai.

Hurrengo Gora Zu ta Zutarrak!!! sukalde errezeta lehiaketa izango da.

* 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua.

* Eskola eremutik kanpo euskara modu naturalean erabiltzea.

* Gustoko dituzten ekintzak euskaraz burutu ahal izatea.

* Sormena euskaraz lantzera bultzatzea.

* Giro ezberdinean bizi diren gazteen elkarkidetza.

* Lurralde ezberdinetakoak izan arren ere euskaraz elkar ulertzea.

* Modu dibertigarrian euskararen erabilera areagotzea.

* Euskararen erabilera sendotzea eta zabaltzea

Justifikazioa:

Euskara Sustatzeko Ekintza Planarekin (ESEP) bat dator gure proiektua, ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak egin behar diren arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murritzeko bidean, Gora Zu ta Zutarrak!!! proiektuaren helburu nagusia euskararen erabilera indartzea izango bait da. Hori dela eta eki-men eraginkorra bultzatzea da gure asmoa. Gure proiektua ESEP planaren barne kokatzen den esparruetako ekintza bat da (teknologia berriek berebiziko garrantzia dute gure proiektu honetan, kultura eta aisia ere ustartzen ditugularik besteak beste).

Gora zu ta zutarrak!

Diseinua: Komunikazio-egitura eta komunikazio ereduak.Proiektua aurkezteko, ikastetxeekin jarriko gara harremanetan, sortutako informazioa gazteengana ailegatze-ko modu eraginkorra izan daitekeelakoan. Honekin, kontuz izan behar dugu, proiektua aurkezterakoan egingo dugun moduarekin, beraien hezkuntza zentroaren bitartez egitean, ez genukelako nahi gazteek hezkuntzatik inposatutako zerbait bailitzan pentsatzea.

Erakargarria izan behar da guztiz Gora Zu ta Zutarrak!!!. Proiektua aurrera ateratzeko Izarren Distira, Gaztea bideo klip lehiaketa, http://www.eitb.com/eu/gaztea/, http://www.gaztezulo.com/ hartu ditugu eredutzat.

Web orrialdea atal ezberdinez osatuta egongo da, sare aktibo bat izango da. Bai gure aldetik eta gazteen ekarpenen aldetik. Erabilera anitza izango du.

Sare sozialak: gure ekimenaren zutabe nagusienetako bat izango da gure erabiltzaile gazteekin "feedback"a izateko eta gertuko eta uneko harremana izateko. Aktibatuta izango ditugu (Tuenti, Twitter, Facebook) kon-tuak. Gainera, sare sozial eta beste euskarrien arteko lotura bilatu nahi da.

Web gunea: diseinu eta edukiei dagokienez gaztea eta erakargarria, aurretik aipatutako sare sozialekin lotura. Bertan, youtubeko gure kanalean eskegitako bideoen lotura ere egongo da. Eta eskegita egongo diren gazteen bideoak bozkatu ahal izateko sistema berezi bat.

Denen onurarako sinergiak aprobetxatuz, komunikazio eredu pertsuasiboa sustatu nahi dugu, lenguaia gaztea, gertukoa, aktiboa, dinamikoa, guztiz sugerentea.

"Buruz behera" da gure ekoiztetxea, gogotsu lanean ekiteko lan talde gaztea gara. Egunerokoa aurrera at-eratzeko talde finko batek osatzen dugu (2 kide administrazio kontuetarako, 2 produkzio lanak egiteko eta beste bat "community manager" lanak kudeatzeko). Bestalde kolaboratzaile ugari izango ditugu, adibidez web gunean eskegiko ditugun bideoak grabatzeko eta gazteekin zonalde ezberdinetan egingo diren entseguak zuzentzeko artistekin. Finaleko galan ere entseguetan ibili diren artistak, epaimahaikide lanetan arituko dira, egun horretan gala aurkezteko beste pertsona bat izango da gurekin, eta gazteekin egongo diren begirale pare bat.

EITB hedabidea egokia dela iruditze zaigu plataforma handi batek osatzen duelako (web orrialdea, irratia, telebista katea) hortaz hedabide honekin lortuko dugun difusioa zabalagoa izango da. Finantzaketa aldetik ere interesgarria iruditzen zaigu EITBk parte hartzea, parte hartuko luketen firma pribatuei erakargarriago sortatuko zaielakoan, ta bestetik EITBk grabatuko lituzkeen galak eta zuzeneko emisioak, guretzako kostuak murrizteak dakarrelako.

Proiektua aurrea ateratzeko, gure administrariek erakunde publikoetako Gazteria eta Euskara sailekin harre-manetan jarriko dira diru laguntzak eskuratzeko. (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Nafarroako gobernua, Akitaniakoa) Bestalde enpresa pribatuekin ere bat egin eta finantzaketa ekonomikoa lortzen saiatuko gara. Gora Zu ta Zutarrak!!! proiektuan parte hartuko duten gazteak edota hau jarraitzen egongo diren gazteak bezero potentzial bezala interesatu ahal zaizkien etxeekin. (Euskaltel, Gazte Kutxa...).

Gora zu ta zutarrak! Gora zu ta zutarrak!

Hizkuntza-eredua. Testua eta estiloa

Gora zu ta zutarrak!!!

Gora Zu ta Zutarrak!!! taldetik gazteengana zuzentzean, bai sare sozialen bidez zein web orrian idatzitako testu edo eskegitako multimedia zerbitzuak, euskara batuan eginikoak izango dira. Gertuko modu batez trans-mitituta, "informal" era batekin alegia, hartara kale hizkuntza batetik gertuago, edota lagunarte giro bat sortuz. Horretarako eredu bezala, http://www.eitb.com/eu/gaztea/, http://www.gaztezulo.com/ erabiliko ditugu web orrialderako testuak sortzerako garaian, web orrialdeadeko media bideoak sortzeko edo galaren kutsua, Sutan-blai saioko esentzia hartu nahiko genuke. Pedagogikoa, gaztea eta dinamikoa izatea.

Iruditzen zaigu gure artista kolaboratzaileak entseguetan, ekitaldietan eta sortuko diren media ataletan bere euskalkian hitzegitea aberatsa izan daitekela beti ere egokituz zailtasunak aurkituz, hau da, besteekiko enpatia bat lortuz. ETBko Goenkale telesaiala eredugarria iruditzen zaigu, izan ere, bertan dibertsitatea nagusitzen delako. Euskalkien influentzia batekin, baina denek ulertzeko moduan.

Gazteak, Gora Zu ta Zutarrak!!! ekin harremanetan jartzean, askeak izango dira erregistro aldetik nahi duten bezala hitz egiteko bai eta euskalki aldetik, beti ere euskaraz eginez.