92
GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH GORPUTZ HEZKUNTZA 1. DBH. ANTONIANO IKASTETXEA 1.DBH. 2010-2011 Ikasturtea http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

GORPUTZ HEZKUNTZA1. DBH.

ANTONIANO IKASTETXEA

1.DBH.2010-2011 Ikasturtea

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 2: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

AURKIBIDEA

1. Ebaluaketa:

Beroketa.Oinarrizko gaitasun fisikoak. Elikadura.

2. Ebaluaketa:

Jolasten ikasi.Talde kirolak.Herri kirolak eta euskal pilota.

3. Ebaluaketa:

MalabarakJolas alternatiboak: Frisbee eta indiakak.Erritmoa: Aerobika

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 3: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

1. EBALUAKETA

Beroketa.Oinarrizko gaitasun fisikoak.Elikadura.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 4: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

1. Gaia: BEROKETAZer da beroketa?Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira.

Zertarako egiten da?Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira.Beroketa egiten badugu ondoren egingo dugun ekintzaren errendimendua hobetuko dugu. Zer lortzen dugu beroketaren bidez? Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago jasotzen dituzte.Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz.

Beroketaren printzipioak.Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gera.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 5: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHBeroketaren atalakBeroketa bi bereizten ditugu:1.Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea.

Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:a.Korrika saioa . Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da.b.Mugikortasun eta malgutasun ariketak . Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz. c.Intentsitate handitze ariketak . Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.

2.Aurreko beroketa orokorraren ondoren beroketa espezifikoa deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu; paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 6: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHZenbait bitxikeri:Beroketa garrantzi handiagoa hartuko du eta bide batez luzeagoa izango da:oLesio bat badugu.oEguraldi hotza edo kaxkarra egiten badu.oKirol maila altuagoa badut.oAdin handiagoa badut.oGoizetan arratsaldetan baino.

Lasaitze fasea.Ariketa edo saio bat hasterakoan beroketa garrantzia duen bezala, are garrantzitsuagoa da amaieran lasaitze fasea deritzona. Hau da; saioa amaitzerakoan gure gorputzari eguneroko martxari modu progresibo batean egokitzen lagunduko dizkien ariketak. Honetarako lasaitze ariketak erabiliko ditugu; erlaxazio ekintzak, arnasketa ariketak, malgutasun ariketak, ibiltze ekintzak edo jolasak, eta abar.

Beroketa Orokor baten adibidea.

Korrikaldi lasaia : oBizpahiru minutu korrikan modu lasai batean. oNorabide aldaketak, saltoak, makurtzeak, eta abar tartekatuko ditugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 7: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHMugikortasun eta malgutasun ariketak : oAriketa bakoitza 8 edo 12 aldiz errepikatzearekin nahikoa izango da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 8: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHIntentsitate handitze ariketak : o10 abdominal. o10 besoen flexio.o3 x 50 metroko lasterketa progresiboa.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 9: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBHHamar minutuko beroketa orokor bat prestatu behar duzu.

Ariketa bakoitzean adierazi behar duzu:oMarrazkien bitartez deskripzioa egin. (Hitzez ere lagundu zaitezke).oDenbora edo errepikapenak azaldu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

1) 2)

8)7)

5) 6)

3) 4)

Page 10: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

11) 12)

18)17)

15) 16)

13) 14)

9) 10)

Page 11: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

2. Gaia: OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK

Pertsona baten gaitasun fisikoa baloratu ahal izateko neurgarriak diren faktore batzuk erabiltzen ditugu. Faktore hauei Oinarrizko Gaitasun Fisikoak deritze. Lau dira Oinarrizko Gaitasun Fisiko bezala ezagutzen direnak:oIndarraoAbiaduraoMalgutasunaoErresistentzia

Kirol gehienetan faktore edo gaitasun guztiak parte hartzen dute adibidez; eskubaloi jokalari batek erresistentzia behar du partidu guzia sasoiz irauteko. Indarra behar du jaurtiketak eraginkorrak egiteko. Abiadura behar du aurkariengandik aldentzeko. Eta malgutasuna behar du zenbait jokaldi egiteko. Hau kontutan izanik jokalariak arlo guztiak landu beharko ditu modu orekatu batean. Hala ere esparruren batean ez badu maila egokirik ematen esparru hori indartu beharko du.Hala ere kirol gehienetan oinarrizko gaitasun fisiko bat besteen gainetik nagusitzen da. Adibidez maratoian erresistentzia beste gaitasunak baino garrantzi handiagoa izango du, gimnasian orde malgutasuna eta indarra eta esgriman abiadura. Pertsona batek kirola egiteko duen gaitasuna bere Oinarrizko Gaitasun Fisikoen bidez baloratu dezake, honela azkarra bada adibidez abiadura nagusitzat duen kirol batean emaitza hobeagoak izango ditu.

Azaldu ditzagun banan bana Oinarrizko Gaitasun Fisikoak eta ikus ditzagun adibide batzuk:•Indarra : Pisu bat edo erresistentzi bat gainditu edo honi aurre egitea baimentzen duen gaitasuna da. oHona zenbait adibide; Harri-jasotzaile bat harria jasotzerakoan.

Page 12: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Atleta bat altura jauzi bat egiten duenean.Eskalatzaile batek pareta batetik igotzerakoan.Arraunlari bat arraunean egiterakoan.Judoka bat borrokatzerakoan.•Abiadura : Mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea baimentzen digun gaitasuna da.oIkus zenbait adibide:Pilotaria urruti dagoen pilota batera iritsi nahi duenean.Atleta bat, 100 metrotako lasterketa batean.Igelari bat 50 metrotako lasterketa batean.Atezain batek penalti bat geratzerakoan Tenislari bat sake bat egiterakoan.Esgriman eraso azkar bat egiten duen kirolaria.

•Malgutasuna : Gure gorputzeko atal ezberdinak modu zabal batez mugitzen baimentzen digun gaitasuna da. oAdibide batzuk ikusiko ditugu:Gimnasta batek atzerantz tolesten danean.Dantzari batek hanka altxatzen duenean.Atleta bat hesiaren gainetik pasatzen denean.Taekwondo borrokalari bat ostikada bat jaurtitzen duenean.Kirolari bat xabalina botatzerakoan.

•Erresistentzia : Esfortzu bat denbora luzez mantentzen uzten digun gaitasuna.oAdibidez Triatloiari bat.Mendizale bat mendi bat igotzen duenean .Txirringa txango batean.Aerobik saio bat.Igerilari bat 10 kilometrotako frogan.Korrikalari bat Behobia–Donostia lasterketan.

Page 13: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Naiz eta entrenamenduak Oinarrizko Gaitasun Fisikoen maila hobetu dezakeen, adinarekin maila hau aldatzen doa. Eboluzio hau ondoko grafikotan adierazten da.

0

20

40

60

80

100

120

0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 55 60 65 70

Erresistentzia

Indarra

Abiadura

Malgutasuna

Azaldu grafikoak adierazten duena testu labur batean.

Page 14: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Nahiz eta ez dugu inolako gaitasunik baztertu behar, kirol gehienetan oinarrizko gaitasun fisiko bat besteen artean nagusitzen da. Lotu ondorengo marrazkiak, adierazten duten kirola horretan nagusitzat duen gaitasun fisikoarekin.

INDARRA

MALGUTASUNA

ERRESISTENTZIA

ABIADURA

Page 15: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira
Page 16: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

GURE GORPUTZA LUZATZEN

Luzaketen bidez giharrak elastikoak eta indartsuak mantentzen lagunduko dugu. Luzapenik gabe ordea giharrak elastikotasuna galdu eta azkarrago zahartzen joango dira.

Dena den jende asko gorrotatzen du malgutasun ariketak egitea. Gozamen ekintza bat izan beharrean askorentzat tormentu bat bihurtzen dira.

Txikitatik ez digute ondo azaldu zertan datza gorputza luzatzea eta mina edo itolarria sentitu dugu lasaitasuna eta atsegina beharrean.

Goizetan ohetik esnatzen garenean besoak zabaldu eta aharrausi batez lagunduta gorputza luzatzen dugunean, luzatzen ari gera. Atsegin sentitzen dugu ezta? Ba halakoxea izan behar da luzaketa.

Minik gabeko luzaketa: Batzutan ez da erraza luzapen bat sortzen duen tentsioa eta mina bereiztea. Luzapenetan ez da sekulan minik sentitu behar. Mina ez da ona eta sinistu behar dugu minarekin ez dugula hobekuntzarik lortuko. Hobekuntza eguneroko lan txikiarekin lortzen da. Hobe dugu luzapen txikiegia egitea handiegia egitea baino.

Page 17: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Airea hartuz eta erlaxatuz: Luzapen bat egiten dugunean oso garrantzitsua da gorputza erlaxatua mantentzea. Horretarako asko lagunduko digu airea modu lasai eta erlaxatu batean hartzea eta giharrei tentsioa kentzea. Askotan ikus izan ditugu bizkarra tolestuta ahoa itxita eta aurpegia gorritzen ari zaion ikasleren bat.... ez du denbora gehiegi agoantatuko.

Hamar hamabost bat segundo nahikoa. Luzatzerakoan nahikoa da luzatzen ari garen zonaldea hamar hamabost bat segundotan luzatzea.

Edozein uneetan. Eguneko edozein momentu ona izan daiteke gure gorputza luzatzeko. Irakaslearen azalpen aspergarri hori erabili dezakegu giharren bat luzatzeko, telebista aurrean gaudenean, autobusa edo lagunen bati itxaroten gaudenean, hondartzan eguzkia hartzen gaudenean, ohean edo besaulki gainean gaudenean, telefonoz hitz egiterakoan, autoan goazenean, dutxatik irteterakoan,......Pentsa zenbat aukera gure giharrak osasuntsu mantentzeko.

Page 18: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

3. Gaia: OINARRIZKO ELIKAGAIAK

Hauek dira gure gorputzak egunero behar dituen oinarrizko elikagaiak: Proteinak, karbohidratoak, lipidoak, bitaminak, mineralak eta ura.Elikadura orekatu batek elementu guzti horien presentzia egokia bermatu behar du.

Proteinak oGure gorputzeko zelulak, ehunak eta organoak osatzearen funtzioa dute. Esan daiteke gorputza osatzen duten “adreiluak” suposatzen dutela.oDietaren %10-20 izan beharko lukete.oProteinak animalienak edo begetalak izan daitezkeAnimalien proteinak : arrautzak, arrainak, haragia, esnea eta esnekiak.Proteina begetalak: lekariak, zerealak, fruitu lehorrak besteak beste.

Karbohidratoak oZelulak energia lortzeko erregaitzat erabiltzen dute. Karbohidratoak energia iturririk azkarren eta errentagarriena osatzen dute. oDietaren % 50-60 suposatu behar dute.oKarbohidratoak honela sailka daitezke:

Page 19: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Poliki-poliki zurgatzen diren karbohidratoak edo karbohidrato konplexuak: epe erdira ematen digute energia: pasta, patata, lekariak, arroza, zerealak, ogia,... Berez hauek dira jateko gomendagarrienak. Azkar zurgatzen diren karbohidratoak edo karbohidrato sinpleak: energia berehala ematen digutenak dira: txokolatea, mahaiko azukrea, mermelada, eztia, gozokiak... Ez da komenigarria kantitate handitan jatea bere kontsumoa mugatu behar da.

Lipido edo gantzak oGorputzaren energiaren erreserbak osatzen dute. Gantzak karbohidratoak baino mantsoago digeritu eta erretzen dira; beraz, gantzek ez dute balio energia azkar lortzeko, ariketa luzeetan (30’ baino gehiagoko lanetan) erretzen dira batik bat.oDietaren % 20-30 izan behar dira.oLipidoak honela sailkatzen dira:Asegabeko gantzak: olioak (oliba, ekilorea, artoa...), arrain urdinak eta fruitu lehorrak.

Page 20: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Asetako gantzak: esan dezakegu, oro har, ez direla osasunerako onak. Berez, gantza horiek gehiegi kontsumitzeak bihotz gaixotasunak sor ditzake: haragia, gurinak, esneki osoak, opil industrialak eta hestebeteak.

Bitaminak oGure gorputzaren metabolismoa lana antolatu eta erregulatzen dute. Ez dira sustantzi energetikoak baina beharrezkoak dira gorputza modu egokian funtzionatu dadin. oBarazki eta frutetan nagusiki agertzen dira.

MineralakoNerbio eta giharren eguneroko funtzionamendurako beharrezkoak dira. Ez dira sustantzi energetikoak eta janari gehienetan agertzen dira.Ura

Page 21: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

oGorputzaren % 70 urez osatuta dago. Bizitzeko beharrezkoa dugu egunero galtzen den ura berriztatzea. Egunean zehar gutxienez, 2,5 eta 3 litro ur bitartean hartu behar dira (edan edo janariaren bitartez).

OINARRIZKO DIETA OSASUNGARRI BATEN ADIBIDEA

Aukera handiak dauzkagu gure eguneroko jakiak aukeratzerakoan. Hona hemen zenbait adibide:

GOSARIA oGosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.oGosari egoki bat gutxi gora behera honelakoxea izan beharko luke:Esnea, kakao-esnea edo bestelako esnekiak: mamia, jogurta, petit-suisse, eta abar.Fruta edo fruta zukua (naturala ahal bada).Gehi hurrengo hauetako bat:

oOgia, gurin, margarina edo oliba olioarekin gehi mermelada edo eztiarekin.oGailetak.

Page 22: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

oGosaltzeko laboreak edo muesli.

HAMAIKETAKOA oGosaria eta bazkaria artean hamaiketakoa hartzea ohitura gomendagarria da. Hartuko ez bagenu gosaria indartsuagoa izan beharko luke.oHona hemen hamaiketako egoki baten adibidea:Sasoiko fruta.Gehi hauetako bat:Urdaiazpiko, txorizo edo bestelako hestekiz osaturiko ogitartekoa. Gazta ogitartekoa.1.Patata arrautzopil edo arrautzopil frantsesa ogitartekoa.Saihestu, opil industrialak, prestatuta erositako janariak, litxarreriak, gozoak eta abar.

BAZKARIA: oBazkari bat halakoxea izan beharko luke:Lehenengo platera: Hauetako bat:Entsalada, sopa, arroza, pasta (makarroiak, espagetiak, eta abar) barazkiak edo lekariak (dilistak, garbantzuak, babarrunak, eta abar).....Bigarren platera: Hauetako bat:Haragia, arraiak edo arrautzak....Postrea: Hauetako bat:Jogurta, fruta, gazta,

Page 23: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

ASKARIA: oHona hemen askari batean jan dezakegunaren zenbait adibide:JogurtakFrutaSandwicha edo ogitartekoakSaihestu, opil industrialak, prestatuta erositako janariak, litxarreriak, gozoak eta abar.

AFARIA: oAfariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.oGutxi gora-behera bazkarian bezala baina kantitatea gutxituz.

Page 24: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

ELIKADURARI BURUZKO ZENBAIT AHOLKU

ZER ETA ZENBATPertsona bakoitzaren beharrak desberdinak izan arren orokorrean hauek dira astean gazte baten beharrak:oEgunero hartu beharrekoak:EsnekiakBarazkiakFrutaOgia eta beste zerealak (hobeto integrala).oAstean 4-5 aldiz:120-150 gramo koipe gutxiko haragiak.oGutxienez astean 3-4 aldiz: 120-150 gramo arrain.oGehienez astean 3 aldiz:

Page 25: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Arrautzak (bakoitzean bi gehienez).oAstean 2 eta 4 alditan; Arroza, pasta, lekariak, patatak, eta abar.

URAUra edatea oso garrantzitsua da. Gogoratu egunero gutxienez 5 edalontzi ur edan behar ditugula. Bero egiten duenean edo kirola egiten dugunean ordea edaten dugun ur kantitate handiagotu behar dugu. Gomendatzen da ura otorduen artean eta kopuru txikitan edatea. Gorputza hidratatzeko ura erabiliko dugu eta ez azukre asko duten edari freskagarririk.

GARBITASUNABazkaldu aurretik eskuak garbitu eta ondoren hortzak. Fruta eta barazkiak jan aurretik urez ondo garbitu.

Page 26: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

ELIKAGAI MOTAKHobe elikagai integralak (ogia, gailetak, eta abar) birfindutako irinaz egindakoak baino.Fruta eta barazkiak egunero jan behar dira; gaixotasunak ekiditeko funtzioa dute. Egunean gutxienez bost ale jan behar dira. Ahal bada, sasoiko elikagaiak jan behar dira.

KIROLAKirola egiten badugu jakin entrenatzea bezain inportantea dela elikadura orekatu eta osasuntsu bat mantentzea. Zure entrenadoreari galdetu.Kirola egiterakoan gogoratu gure ur beharrak handitzen direla.Gutxienez kirola egin baino 2 edo 3 ordu lehenago bazkaltzea komeni da. Digestio erraza duen zerbait jaten ahalegindu.

DENETIK JANGogoratu ez daudela janari on edo txarrik denetik jan behar dela. Saiatu modu orekatu batean denetik jaten.

Page 27: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Saiatu denetik jaten eta ez soilik gustuko dauzkagun gauzak. Gure gorputzak 40 elikagai ezberdin behar ditu osasuntsu mantentzeko eta ez dago elikagai guztiak dauzkan janaririk, beraz denetik jatea komeni da. Janariaz gozatu eta begiratu ingurukoek zer jaten duten. Janari berriak ezagutu eta zure dieta aberasteko aukera bat izan daiteke.Eta gogoratu elikatzea ez da soilik gosea kentzea, elikatzea modu orekatu batean jatean oinarritzen da.

NOLA eta NOIZEgunean bost janari egiten ahalegindu; gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Saiatu egunero ordu berdintsuetan jaten.Poliki jan eta ondo mastekatu. Ez bukatu sekulan “mahaitik ezin jaiki” zaudenaren betekada sentsazioarekin.

KONTUZNoizean behin jaten baditugu ere; saiatu ahalik eta gutxienetan jaten:oFast Food edo Bazkari azkar ezizenez deritzan jakiak (hamburgerrak, txip moduko patatak, pizzak, eta abar) ez dira osasunarentzat batere komenigarriak. Proteina, koipe, gatz eta kolesterol asko dauzkate. Ahal duzun neurrian saihestu itzazu.

Page 28: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Kontuz opil industrialak, prestatuta erositako janariak, litxarreriak, gozoak eta abar. Azukre eta animali koipe kopuru handia izaten

bai dute.

Azukre asko duten janariak, txokolatea, opil eta pastelak.

Ketchup, maionesa, mostaza eta antzeko saltsa aurrefabrikatuak.

oKoipe eta olio asko duten janariak.oGatza gehiegi jatea.oAurrefabrikatutako janariak; sopa, espagetiak, eta abar.

oKoloratzaile, kontserbatzaile, antioxitzaileak, estabilizanteak, saporizanteak, eta abar duten janariak.

Janarien etiketak irakurtzearen ohitura hartu. Ezagutzen ez dituzun edo naturalak iruditzen ez zaizkizun osagaiekin mesfidati izan. Saiatu osagai naturalak dauzkaten produktuak kontsumitzen. Ez saiatu zure elikatzeko eta jateko ohiturak egun batetik bestera aldatzen. Errazago gertatzen da pixkana egitea; egunetik egunera helburu txikiak proposatuz.

Etxeko lana:

Page 29: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

oNormalean jaten duzun edozein litxarkeriaren zorroa hartu eta saiatu osagai bakoitzaren esanahia eta honen onurak edo kalteak ikertzen. Galdetu natur-eko irakasleari edo eta interneten kontsultatu.oKlase aurrean bakoitzak bere produktuaren “deskribapen dietetikoa” egingo du.

Etxeko lana:

oApuntatu egunean zehar jan dituzun jakiak.oEta konparatu azaldu dugun dieta osasungarriaren adibidearekin. Egin egun horretako dietaren iruzkina; Denetik jaten duzu?, elikadura osasuntsua dela uste duzu?, ze elikagai motak jaten dituzu gehien? Eta zein elikagai uste duzu jan beharko zenituela gehiago?.....

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Page 30: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira
Page 31: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

2.EBALUAKETA

Jolasten ikasi. Talde kirolak. Herri kirolak eta euskal pilota.

Page 32: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

4. Gaia: JOLASTEN IKASI

Gizakia betidanik jolastu izan du. Jolasa, gizarte ezberdinen kultur elementu adierazgarrienetakoa dela esan daiteke. Dibertigarria izateaz gain jolasaren bidez lagunak egiten dira, arauak

errespetatzen ikasten dugu, gure gaitasun fisikoak bai eta mugikortasuna garatzen dugu, galtzen eta irabazten ikasten da,.... esan daiteke jolasaren bitartez hezi egiten garela.

Gure guraso eta aiton amonek, orduak pasatzen zituzten kalean jolasten. Gaur egun ordea telebista eta bideo jokoek, jolastearen gogoa apaldu egin digute. Gero eta gutxiagotan ikusten dira gazteak kaleetan jolasten, jolas garaian ikasleak txoko batean eserita aspertu egiten dira, eta orduak pasatzen ditugu besaulkian eserita zer eginik jakin gabe.

Burutik pasa ahal zaizu inoiz, jolastearen ohitura berreskuratu beharko genukeela?

Herri eta garai ezberdinetan jolas mota ezberdinak aurki ditzakegu; harrapaketa jolasak, indar jolasak, abiadura jolasak, trebezia jolasak, asmakizun jolasak, dantza jolasak, pilota jolasak, borroka jolasak, trebetasun jolasak, ....

Kirola, jolas bat baino ez da, baina jolas

Page 33: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

“serio” bat esango genuke. Jolasetan arauak ez dizkigu federazio edo arautegi zurrun batek ezartzen; Jolasetan jokalariak dira arauak momentuan erabaki edo egokitzen dituztenak, eta edozein unean moldatu daitezke jolasa dibertigarriagoa suertatu dadin. Jolasetan irabazteari ez zaio horrenbesteko

garrantzia ematen helburu nagusia ondo pasatzea delako.

•Aurreko idatzia kontutan harturik jolasaren inguruko hausnarketa bat egin eta ondorengo laukitxoan idatzi. Ondoren zure iritzia klasean egingo dugun eztabaidan azaldu.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Page 34: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

•Gure arbasoen garaiko jolasak jolasteari uzten badiogu erabat galduko dira eta horiekin batera gure izaeraren zati handi bat ere galtzeko zorian gaude.Galdetu etxean guraso edo aiton amonei gaztetan zertara jolasten zuten. Kontatzen dizkizun jolasen artean bat aukeratu eta deskribatu.

•Hurrengo egunean aukeratutako jolasa klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko dugu.•Kontutan hartu eskolan ez dagoen materiala behar izatekotan zu zeuk lortu beharko duzula.

Jokoaren izena:Nork kontatu dizu:Jokalari kopurua:Materiala:Non jokatzen da:Jokoaren azalpena eta arauak:

Marrazkia

Page 35: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Taldeko lana da hau. Taldeak lau kidez osatuak egongo dira gehienez.Denen artean jolas bat asmatu behar duzue. Datorren egunean klaseko kideei azaldu eta denen artean jolastuko duzue.Eskolan dauden instalazio eta materialekin jolastu ahal izango da.Saiatu jolasa, dinamikoa eta dibertigarria izaten.

Jolasa azaltzeko ondorengo fitxa bete ezazu. Marrazkitxoz lagundu.

Taldekideak:

Jokoaren izena:Jokalari kopurua:Materiala:Non jokatzen da:Jokoaren azalpena eta arauak:

Marrazkia

Page 36: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira
Page 37: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

5. Gaia: KIROLTASUNA

Kiroltasuna nagusi. Zer da kiroltasuna? Irabaztearen gainetik, giro ona eta aurkariaren errespetua dela esan daiteke.

Arbitroaren behar eza. Lagunen artean jokatzen dugunean, helburu nagusia jolastea da, beraz ondo pasatzea. Jokaldi batean zalantzak sortzen bazaizkigu, (Ona edo txarra izan da? Kanpora atera da edo ez? Zenbat goaz?) ez gara eztabaida antzutan galduko, hobe da errepikatzea edo eta eleganteagoa oraindik aurkariaren aldeko erabaki bat hartzea. Aurkariari arrazoia ematea.

Aurkariarekiko errespetua. Jolasten bagaude eta helburua ondo pasatzea bada ez dago irainetarako eta borroketarako lekurik.

Taldekideak ere errespetatu. Askotan taldekideak kale egiten duenean edo jokaldi batean erabaki okerra hartzen duenean, egundoko erretolika botatzen diogu. Inork ez du irainekin ezer ikasten. Hobe duzu zure taldekidea eta bere jokoa hobetu dezan modu xamurrean tratatzea.

Ikusleen papera. Ikusleak ere kiroltasunez jokatu beharko luke. Arbitroaren erabakiak errespetatuz eta aurkariaren jokaldi bikainak txalotuz. Zergatik ez? Talde kirol bat ikustera goazenean, normaltzat hartu daiteke bitako talde bat gogoko izatea. Baina gure taldeak irabaztea baino garrantzitsuago da partidu polit bat ikustea.

Bere taldea nolanahi eta beste gauzen gainetik irabaztea nahi duten pertsonek tente hutsak dira ez dute kirola maite. Benetako kirolariak, jokaldi politak, partidu borrokatuak eta dibertigarriak nahiago ditu.

Page 38: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Idatz ezazu kiroltasunarekin erlazionatutako baieztapen hauek errespetatu ez diren egoeraren bat. Bai eta horren inguruko zure iritzia. Ondoren klasean eztabaidatuko dugu.

TALDE KIROLEN FUNTSA

Page 39: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Talde kirol ezberdinak daude: Futbola, Saskibaloia, Errugbia, Hockeya, Eskubaloia,.... eta abar. Hala ere beraien artean berdintasun handiak dauzkate. Hona hemen zenbait ezaugarri:

Baloi, pilota edo mugikor batekin jolasten dira.Taldekide guziek elkarlanean helburu amankomun baten bila borrokatzen dute. Eraso eta defentsa jokaldiak etengabe ematen dira.oPilota duen taldeari “erasotzailea” deritzo eta bere helburu nagusiak hauek dira:Pilotaren jabetza mantentzea.Aurkariaren atea, kanasta edo entsegu marra aldera aurreratzea. Tantoa lortzea.oPilota ez duen taldeari “defentsa” deritzo eta bere helburu nagusiak hauek dira:Pilota berreskuratzea.Aurkariaren ekintzak oztopatzea.Atea, kanasta edo zelaia babestea.

Page 40: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

ZER EGIN DEZAKET ERASOAN PILOTA IZATEKOTAN?

PILOTAREKIN AURRERA JOAN.

oHelburua : Pilota galdu gabe, aurkariaren ate, kanasta edo entsegu marra aldera hurbiltzea. Jaurtiketa egiteko edo pilota taldekide bati pasatzeko kokaleku aproposak bilatuz. oZer izan behar dugu kontutan ?Uneoro pilota babestua eramaten ahaleginduko gera.Ahal den heinean aurrera joko dugu. Aurkariren bat hurbildu ezkero erabakiko dugu txiri egin, pilota taldeko norbaiti pasa edo tanto lortzeko jaurtiketa egiten dugun.Uneoro pilota begiratu ezkero ez naiz inguruan gertatzen denaz jabetuko. Ez ditut ez lagunak, ez aurkariak, ez eta eremua ikusiko. Hau ekiditeko pilota garraiatzeko teknika menperatzea ezinbestekoa izango zaigu.

AURKARIARI TXIRI EGIN (REGATEAR).

oHelburua : Pilota daraman jokalariak aurkaria engainatzen ahaleginduko da, hau gaindituz eta aurrera joaz. oZer izan behar dugu kontutan ?Ziriak bi fase ditu:•Hasieran aurkariari sinistarazi behar diogu ekintza bat egin nahi dugula. Hau begirada edo keinu ezberdinak erabiliz lortuko dugu.•Ondoren beste ekintza desberdin bat egingo dugu, aurkaria ustekabean harrapatuaz. Ziri ezberdinak daude: jaurtiketa ziriak desplazamendu ziriak, pase ziriak, eta abar. Txiri egiteak teknika trebatu bat eskatzen du. Hemen ere ahaleginduko gera pilota uneoro ez begiratze eta aurkariarengandik ondo babesten.

Page 41: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

PILOTA TALDEKIDEEN BATI PASATU.

oHelburua : Taldekideak baloia jasotzea.oZer izan behar dugu kontutan ?Pase egokia izateko taldekideak pilota erraz jasotzeko aukera izan behar du. Beraz pasa aurretik ondo begiratu behar da bai taldekideak bai aurkariak non dauden.Pase lerroan (Ni eta laguna lotzen duen lerro irudimenezkoa) aurkariak ez egotea ziurtatuko gera.Ez saiatu oso urruti dauden lagunei pasatzen, pilota galtzeko arriskua bikoiztu egiten baita. Pasea egokien kokatuta dagoen lagunari egiten zaio eta ez nire kuttunari soilik.

JAURTIKETA.

oHelburua : Tantoa lortzea. oZer izan behar dugu kontutan ?Jaurtiketa egiteko zonalde egokia bilatu: •Angelu txikitatik zailagoak dira.•Distantzia handia bada ere tantoa lortzeko aukerak gutxitu egiten dira.•Aurkarien kokapena kontutan hartu, saiatu ez daitezela ez oso gertu ez eta jaurtiketa ibilbidean egon.

Page 42: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Aztertu jaurtiketa egitea baino aukera egokiagorik ba ote dagoen adibidez hobetu kokatuta dagoen lagunari pasatzea.

ZER EGIN DEZAKET ERASOAN PILOTARIK EZ BADUT?

AURKARIENGANDIK DESMARKATU.

oHelburua : Pilota daraman taldekidea eta nire arteko pase lerroan (Laguna eta ni lotzen duen lerro irudimenezkoan) aurkaririk ez egotea. oZer izan behar dugu kontutan ?Ez bilatu lagunarekiko oso urruti dauden kokagunerik, pilota galtzeko arriskua bikoiztu egiten baita. Saiatu beti aurrerantz desmarkatzen eta ez atzerantz. Helburua lortzeko norabide eta erritmo aldaketa ugari egitea gomendatzen da. Hau da beti mugimenduan egotea.

ONDORENGO JOKALDIETARAKO POSIZIO EGOKIAK BILATU.

oHelburuak : Pilota jasotzen dugunerako posizio egokiak bilatzea; jaurtiketa bat egiteko, pilotarekin aurrera joateko edo taldekideen bati pase egoki bat egiteko prest egon.oZer izan behar dugu kontutan ?:Adi egon behar gera zonalde libre eta atearengandik gertu dauden zonaldeak ikusteko.Behin desmarkatu eta kokapen egoki bat lortu ezkero pilota jasotzeko prestatu.Beti pilotaren ibilbidea begiratu.Hitzez edo keinuz baloia daraman taldekidearekin komunikatu. Zure intentzio edo kokapenen berri emanaz.

Page 43: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

ZER EGIN DEZAKET DEFENTSAN?

PILOTA LAPURTZEN AHALEGINDU.

oHelburua : Baloia berreskuratu. oZer izan behar dugu kontutan ?:Oso adi egon behar gera baloia eta aurkariak bistatik kendu gabe.Azkar mugitu behar gera, aurkaria ustekabean harrapatzen ahaleginduko gera.Askotan pilota ezin da aurkariaren eskutik lapurtu. Normalean aurkarien arteko pase bat bidean hartuaz lortzen da.

AURKARIA MARKATU ETA AURKARIAREN AURRERAPENA ERAGOTZI.

oHelburua :. Aurkaria kontrolatzea bere ekintzak oztopatzeko. oZer izan behar dugu kontutan ?:Kontzentrazio eta atentzio handia eskatzen du, aurkariaren ekintzei erantzun eta aurreratzeko.Ez gera aurkariari gehiegi hurbilduko. Ziurtasun distantzi bat mantenduko dugu aurkariaren ekintzak ustekabean harrapa ez gaitzan.

ATEA, KANASTA EDO DELAKOA DEFENDATU.

oHelburua : Aurkariak tantorik ez lortzea. oZer izan behar dugu kontutan ?:Atentzioa uneoro mantendu nahiz eta pilota urruti egon.

Page 44: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Marrazkian ikusten duzun bezala, jolas eremua zortzi zonaldeetan banatu dugu. Jokalari bat behatu behar duzu eta “X” bat marraztuko duzu eremuz aldatzen den bakoitzean.Behaketa bost minutu iraungo du (irakasleak kronometratua). Bukaeran lortutako “X” kopuruak zati zortzi eginez jokalariaren mugikortasunaren balorazioa lortuko dugu.

Behatutako jokalariaren izena:

Lortutako balorazioa:

1 zonaldea

5 zonaldea 6 zonaldea 7 zonaldea 8 zonaldea

4 zonaldea3 zonaldea2 zonaldea

Page 45: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Jokalari baten ekintza taktiko ezberdinak behatu behar dituzu. Jokalaria aipatutako ekintza egiten duen bakoitzean “X” bat marraztuko duzu dagokion laukitxoan.Behaketa bost minutu iraungo du (irakasleak kronometratua).

Behatutako jokalariaren izena:

GuztiraEgindako paseakJasotako paseakLapurtutako baloiakEgindako jaurtiketakLortutako tantoak

Page 46: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

6. Gaia: EUSKAL PILOTA

PILOTA JOKOAREN JATORRIA

Antzinako zibilizazio gehienetan aurki ditzakegu pilotarekin eginiko jokoak; egiptoarrak, greziarrak,

erromatarrak, maiak, aztekak,....eta abar.Erdi aroan arabiarrek ekarri zuten pilota jokoa Europara,

lurralde guztian zehar hedatuz.Frantzian aurrez aurre eta eskuz edo eskularruz jokatzen zen “jeu de paume” izeneko jokoa sortzen da. Joko hau klase sozial guztietara zabaldu zen, “jokoen errege eta erregeen jokoa” bezala ezagutuz. Industri iraultzarekin batera pilota jokoa pixkana-pixkana Europan zehar desagertzen hasten da. Hala ere Euskal herrian mantendu eta nortasun berezia hartuko du.Ordurarteko pilotak artilez eginak baziren; XIX. Mendean Ameriketatik ekarritako kautxua erabiltzen hasten da pilotak egiteko. Pilota hauek biziagoak izanik pareta edo frontisak zabaltzen hasi ziren pilota galdu ez zedin. Honekin batera joko modalitate berri bat sortuko da; hormaren kontrako pilota jokoa. Lehenengo frontisak elizetako hormak, edo arkupeak izan ziren, ondoren, plaza libreak, frontoiak, trinketeak, eta abar eraikitzen hasi ziren.Euskal herrian azken urteetan eta komunikabideen eraginez pilota bere biziko indarra hartu du. Kirolari profesionalak agertzen joan dira. Gaur egun euskal pilota munduko 24 herrialdeetan jokatzen da eta lau urtez munduko amateur (profesional ez direnen) txapelketa jokatzen da.Eskuzko modalitatea nagusia bada pala eta xisteraz jokatutakoa ere ikusi

daiteke.

Page 47: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

JOKO MOTAK Bi joko mota nagusi bereiztu daitezke:AURREZ AURREKOA edo joko zuzena.

Jokalariek aurrez aurre jokatzen dute, tarteko hormarik gabe. Pilota elkarri botatzen diote marra edo sare baten gainetik, tenisean bezala.XIX. Mende arte jokatutako modalitate guztiak aurrez aurrekoak ziren. Taldeka jokatzen da; 2x2, 4x4 edo 5x5.Gaur egun Euskal herriko iparraldean jokatzen da batik bat.

HORMAREN KONTRA.

Jokalariak joko eremu berean aritzen dira. Pilota txandaka jotzen dute, paretaren kontra jaurtiaz. Buruz buru edo bikoteka jokatu oi da. XIX. mendean sortu zen eta geroztik indartzen joan den joko mota da.

Page 48: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

JOKALEKU EZBERDINAK

Euskal pilota tradizioz era guztietako joko eremutan jokatu izan da. Baina federazioak arautzen dituen txapelketetan, hiru jokaleku ezberdin bereizten ditu:

oPlaza librean edo aire zabalean: Jokalekua horma bakarrez osatua dago. Frontoian pilota, lurretik 80 zentimetrotara kokatua dagoen txaparen gainetik jokatzen da.Zorua porlanezko izaten da eta kantxa deritzo. Kantxaren aurrealdea atzekoa baino estuagoa izaten da.

oEzker horma dun frontoia Jokalekuak frontis izeneko aurreko hormaz gain; ezkerreko horma eta hondoko horma batek osatzen dute. Frontisean lurretik 80 zentimetrotara joko eremua mugatzen duen txapa bat dago.

Page 49: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Frontoiaren ezkerreko paretaren luzaeraren arabera frontoi motzak (36 m-ko ezker pareta) eta frontoi luzeak (54 m-ko ezker pareta) bereizten dira. Zorua edo kantxa porlanezkoa da eta lauki zuzen baten itsura hartzen du.

oTrinketea: Teilatu batez estalitako lau hormaz osatua dago. Aurreko horman 80 zentimetrotara txapa dago. Aurreko eta eskuineko hormek sortzen duten angelua faltsua da eta “fraile” ezizena hartzen du. Frontisean bada 60 zentimetroko aldea duen “silo” izeneko zulotxo karratu bat. Bi elementu hauek pilotaren errebotea irregularra sortzea dute helburu.Ezkerreko eta hondoko horman teilatu okerra duen galeria bat dago itsatsita; honi “taula” deitzen zaio.

TRESNAK

Pilota modalitate gehienetan larruz estalitako pilotak erabiltzen dira, nahiz eta paletan eta frontenisean gomazkoak izan.

ESKU HUTSEAN: Eskupilotan larruzko pilota eskuarekin jotzen da. Esku eta hatzetan “tako” ezizenez deituriko babesak erabiltzen dira.

PALA eta PALETAK: Egurrez egiten dira. Modalitate bakoitzean pisu, tamaina eta forma bereziko pala eta paletak erabiltzen dira, nahiz

Page 50: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

eta luzeran berdinak izan. Paletak arinagoak eta zabalagoak izaten dira. Palak berriz pisutsuagoak eta estuagoak.

XISTERA: Zumezkoak izaten dira. Modalitate bakoitzari pisu, tamaina eta forma bereziko xistera dagokio. Zesta puntan eta Xisteran jokatzeko tresnak sakonagoak izaten dira, pilota hartu, geratu eta berriro jaurtitzen delako. Joko garbian eta erremontean sakonera txikiagoa dute pilota saskian sartu orduko bota egin behar baita.

ESKULARRUA: Laxoa, errebotea eta pasakan erabiltze dira larruz egindako eskularruak. Eskularru motzak eta luzeak daude. Zenbait modalitateetan atzelariak mota batekoak eta aurrelariak bestelakoa erabiltzen dute.

XAREA: Palaren forma hartzen duen egurrezko makila okertu bati barrualdea sokaz eginiko sare bat jartzen zaio. Xare jokoan soilik erabiltzen da.

ERRAKETA Frontenisean erabiltzen dira eta tenisean erabiltzen diren erraketen antzekoak dira.

PILOTA EGITEN

Pilota bat egitea lan interesgarria izan daiteke, baina norberak egindako pilotarekin jolastea askoz ere ekintza dibertigarria suertatuko da.

Page 51: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Gogoratu pilota bat lau geruza ezberdinez osatua dagoela.

Pilota bat egiteko hondoko pausuak jarraituko ditugu:

Pilotaren muinean kizkia dago, honi esker egiten du bote pilotak. Kizkia gomazkoa, latexezkoa, kortxozkoa edo zurezkoa izan daitezke. Guk kizki moduan pilotatxo “jauzkari” bat erabiliko dugu.Kizkia artilez inguratuko dugu, nahi dugun tamainako pilota lortu arte. Ari gogorra eta fina erabiliz, egindako pilota inguratuko dugu, zertxobait estutuz.

Azkenik pilotari azala jarriko diogu. Honetarako bi aukera dauzkagu:

1.-Pilotaren inguruan esparatrapua eranstea.

2.-Larruzko edo feldrozko azala jostea.

Kizkia

Artilea

Aria

Azala

Page 52: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Pilota larruz edo feltroz estaltzeko ondoren adierazten diren moldeak erabiliko ditugu.

Page 53: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira
Page 54: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

PILOTAREN INGURUKO JOKO EGOKITUAK:

Pilotan buruz buru edo bibitako partidutan jokatzen da. Hala ere jende gehiago gaudenean badira jokatzeko beste zenbait aukera:

Barneka:oTalde handian lehiatzen da. Denak denan kontra.oSakea edonork egin dezake. Txokoan dagoena ez ezik.oPilota jotzea pilotak botatzen duenean hurbilen dagoen jokalariaren ardura izango da. oBi jokalarien artean bote egin ezkero eta ez badio ez batak ez besteak ematen; hurrengo tantoan bi jokalariak “Batera” egongo dira; hau da jokalari bakarra modura arituko dira. Batek huts egin ezkero biak kaleratuak izango dira. Jokaldi horretan huts egiten ez badute libre geratuko dira berriz ere.oTantoa galtzen duenak kanpora irtengo da. oIrabazleak bizitza bat irabaziko du. Honekin hurrengo lehian tantoren bat galdu ezkero libratu egingo da eta jokoan jarraituko du.Kinielaka:oBi bikote lehiatzen dira.oTantoa irabazten duen bikoteak, jokoan jarraitzen du. oGaltzen duenak irten egin beharko du, beste bikote bati tokia utziz. oSartzen den bikoteak sakea egingo du.oTanto bat irabazten den bakoitzean puntu bat zenbatzen da. Bost puntu lortzen duen bikotea kinielaren irabazlea suertatuko da.Taldeka:oJokalari guztiak bi taldeetan banatzen dira.oTalde bakoitzak kolore bereko peto bat ipiniko du.oTalde bat bestearen aurka arituko da. oPilota taldeko edonork joka dezake. oTaldeek pilota txandaka jokatuko dute.Talde berak ezin izango du bi aldiz jarraian, pilota jotzea.

oAurkari guztiak eliminatzen duen taldeak irabaziko du.

Page 55: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

3. EBALUAKETA

MalabarakJolas alternatiboak: Frisbee eta indiakak.Erritmoa: Aerobika

Page 56: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

29. JOLAS ALTERNATIBOAKSaioak: 3 Maila: 1. maila Tokia: Gimnasioa

Materiala: Indiakak.Frisbee-ak.Gaia amaitzerakoan ikasleek lortu behar dute:

Jolas alternatiboen nondik norakoa ezagutzea. Zer diren eta zeintzuk diren.Frisbee eta indiakaren jatorriak ezagutzea.Frisbee-aren oinarrizko teknikak ezagutzea.Frisbee-gola jolasaren arauak ezagutu eta jolastea.Indiakaren oinarrizko teknikak ezagutzea.Indiaka-bolei jolasaren arauak ezagutu eta jolastea.Indiaka edo frisbee-arekin jolasteko jolas bat asmatzea.Nork bere Indiaka egitea.

Saioak antolatzeko ideiak:Lehenengo saioan:Frisbee-aren oinarrizko teknika lantzeko ariketak bai eta jolasak erabiliko ditugu.Frisbee-golan jolastuko gera.Bigarrengo saioan:Indiakaren oinarrizko teknika lantzeko ariketak bai eta jolasak erabiliko ditugu.Indiaka-bolei jolastuko gera.Hirugarren saioa:Lauko taldeak osatu eta bakoitzak asmatu deun jolasa azaldu. Talde bakoitzeko oberena/originalena... aukeratu eta talde guztiari azaldu eta jolastu.

Koadernoko lana Frisbee edo Indiakarekin jolas bat asmatzeko fitxa.Indiaka bat egiteko fitxa.

Page 57: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

7. Gaia: JOLAS ALTERNATIBO edo BERRIAK

Jolas alternatibo ezizenez deitzen diren jolasak; ezagutzen ditugun betiko jolas eta kirolen aurrean alternatiba edo aukera berri bat eskaintzen dizkigute.Jolas hauen helburua ez da konpetitiboa, helburu ludikoa daukate. Beraz dibertitzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena. Horretarako egitura malgua dauzkate; Praktikatzeko ez dira instalazio berezirik behar, taldeetako jokalari kopurua irekia da eta arauak oso sinpleak izaten dira eta gainera gure behar edo nahien arabera moldatu ditzakegu.Jolas alternatibo ugari daude; Balonkorf, Lacrosse, Jausgailua, Boomerang, Shuttleball, Ballnetto, Peloc, Baloi erraldoiak,,.....gehienak ez dira oso ezagunak.

Dena den alternatibo moduan jaiotako zenbait jolas, denborarekin nortasuna eta indarra hartzen joan ziren eta gaur egun moda eta publizitatearen eraginez oso zabalduak daude.

Page 58: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Kirol hauek ezagutuz gure aisialdirako tresna berriak ezagutzea lortuko dugu. Guk bi jolas aukeratu ditugu; Frisbee-a eta Indiaka. Ezagutu ditzagun pixka bat gehiago......

FRISBEE-a

Jolas hau 1.946. urtean, Kalifornian (Estatu Batuak), oharkabean sortu zen. Unibertsitateetako ikasleak, “Frisbee Pie Company”-k eginiko tartak jateko ohitura zuten, ondoren hauek ekartzen zuten platerak erabiltzen zituzten elkarren artean jaurtitzeko. Hasierako plater hegalari hauek

kartoizkoak ziren eta edozein kolpe hartu orduko berehala puskatu egiten ziren.

Mendearen erdialdera plastikozko lantegiak, indarra hartzen dute eta honekin batera, plastikozko disko hegalariak egiten hasten dira, eta jolasa berehala mundu osora zabaltzen da.

Diskoa biribila eta malgua izango da. Gutxi gora behera 25 cm- tako diametroa eta 100-165 gramo bitarteko pisua izango du.

FRISBEE -aren OINARRIZKO TEKNIKA

Jokalariaren trebezia eta imajinazioaren arabera; forma ezberdinetan jauzi, hegan egin eta jaso daiteke frisbee-a. Dena den hemen oinarrizko teknika azalduko dugu.

Jaurtiketa egiterakoan diskoa heltzeko hatz lodia diskoaren goi aldean jartzen da. Hatz erakuslea berriz diskoaren ertzean

Page 59: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

zehar luzatuta, eta beste hiru hatzak diskoaren azpialdean. Diskoa hola helduta eskumuturra flexionatuko dugu diskoak besaurrea ukitu dezan.

Diskoa jaurtitzeko erabiliko dugun eskuaren aldeko hanka aurreratuko dugu. Bi oinak elkarren artean bananduko ditugu eta belaunak erdi flexionatuko ditugu. Jaurtiketa egingo dugun aldeko sorbalda jaurtiketa norabideari begira egongo da eta diskoa atzera kontrako

sorbaldaren parera eramango dugu. Hasierako jarrera honetatik enborra jiratu eta diskoa duen besoa luzatuko dugu jaurtiketa norabidean.

Azken unean eskumuturra zabalduko dugu (kartak banatzerakoan bezala) eta kolpe tinko baten bidez diskoa bere baitan jira araziko dugu. Diskoaren hegaldia egonkorra lortu nahi badugu bere ardatzaren inguruan biratu beharko du.

Frisbee-a ibilbide zuzena izan dezan jaurtiketa lurrarekiko paraleloa izan beharko da. Frisbee-a alde batera okertzen badugu bere ibilbidea norabide hori hartuko du.

Page 60: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Lagun batek pasatako diskoa jasotzeko frisbee-aren hegaldia irakurri eta honen arabera kokaleku aproposa aukeratuko dugu.

Bi modu erabili ditzakegu diskoa hartzeko:•Esku bat frisbee-aren gainetik eta bestea azpitik ipinita txalo eginaz eta diskoa bi esku artean zanpatuz. •Edo atzamarrak pintza moduan erabiliz frisbee-a ertzetik hartzeko. Modu hau esku bakarrez edo bi eskuekin egin daiteke.

Page 61: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

FRISBEE-GOLA

Frisbee-arekin jolastu daitekeen talde jolas bat da. Kopuru bereko bi taldek jokatuko dute. Eskubaloiko zelaian jolasten da eta helburua frisbee-a aurkarien atean sartzean datza.

Arau sinple batzuk erabiliko ditugu:Ate inguruko eremu edo arean, atezaina baino ezin izango da sartu. Beraz jaurtiketak areaz kanpo egingo dira.Frisbee-a duen jokalaria ezin daiteke lekutik mugitu. Beraz lagun bati pasa edo gol-era jaurti beharko du.Frisbee-a duenari ezin zaio hau eskutatik kendu. Izatekotan frisbee-a airean dioanean lapurtu daiteke.Frisbee-a lurrera erortzerakoan edo zelaitik kanpo jaurtitzerakoan; ukitu duen azken jokalariaren falta izango da.Falta bat gertatzerakoan frisbee-a falta jasan duen taldeak aterako du, falta gertatu den lekutik.

Page 62: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Partidua denbora konkretu batean gol gehien sartzen duen taldeak irabaziko du.

Page 63: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

INDIAKA

Hego Amerikan jaio zen, Brasilen hain zuzen ere. Bertan “Peteka” deitzen diote eta oso jolas arrakastatsua da. Brasilgo indioek area, irina edo lurraz betetako larruzko zakutxo bati, hegazti baten lumak ipintzen zioten, buztina erabiliz. Txinan, Korean edo Perun badira jolas honen antzeko jolasak.

1 936. urtean Alemaniara iristen da bertako gorputz heziketako irakasle baten

eskutik. Hortik Europa osora zabalduko da.

Indiakak, badmintoneko bolantearen antza hartzen duen lumadun pilota bat da nahiz eta tamainaz handiagoa izan.

Bere egituran bi zati bereiztu daitezke; burua eta isatsa. Burua kolpatzen den lekua da; xamurra eta iraunkorra izan behar du. Isatsa normalean lumaz egina izaten da eta indiakaren ibilbidea zuzendu eta moteltzen du.

OINARRIZKO TEKNIKAK

Indiaka gorputz atal ezberdinekin kolpatu daiteke; eskuekin, ukalondoarekin, izterrarekin, hankarekin edo buruarekin. Edozein kasutan, hemen ere, jokalariaren trebezia eta imajinazioaren arabera forma bereziak aurkitu ditzakegu.

Page 64: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Bada beste aukera oso zabaldu bat; Indiaka Palaz kolpatzearena. Gure kasuan frisbee-arekin ere kolpatu dezakegu.

INDIAKA-BOLEY

Indiakaz jolastutako boleibol partida bat da. Kopuru bereko bi talde aurrez aurre jolastuko dute.

Boleiboleko zelaian eta oso arau sinpleekin jokatzen da:

Jolas honen helburua indiaka aurkariaren eremuan lurra jotzean datza edo aurkariari falta egin araztean. Taldekideen artean gehienez hiru ukitu egin ahal izango dira eta inolaz ere jokalari berak bi ukitu jarraian. Sakea zelaiaren atzealdeko marraren atzealdetik egin behar da. Sake bakarra dago (ez daga “mediarik”). Baina sakatzerakoan indiakak sarea ukitu eta beste aldera igarotzen bada; sakea errepikatu beharko da. Partiduak 15 puntutara jolastuko dira. Beti ere bi puntuko diferentzia mantendu beharko da. Taldeko jokalari guztiek egin behar dute sakea. txandaka egingo da. Zelaia mugatzen duten marrak zelaiaren zati bezala kontsideratzen dira. Beraz marra "ona" da.

Page 65: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

•Indiakak eta frisbee-ak jolasteko aukera handiak ematen dituzte: Punteria jolasak, buruz buruko lehiak, talde jolasak, distantzia jaurtiketak, trebezi jolasak, eta abar.Saiatu indiaka-rekin edo frisbee-arekin jolasten den jolas bat asmatzen. Klaseko lagunei azaldu eta elkarrekin jolastu.

Behar dituzun arau egokitzapenak egin ondoren idatziz azaldu.

Jokoaren izena:Jokalari kopurua:Materiala:Non jokatzen da:Jokoaren azalpena eta arauak:

Marrazkia

Page 66: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

•Merkatuan indiaka mota ezberdinak erosi daitezke hala ere imajinazio pixka bat erabiliz ez zaigu oso zaila gertatuko gure indiakak egitea. •Kontutan hartu buruak duen pisua eta isatsak sortzen duen erresistentziaren artean oreka bat bilatu behar dugula. Ondo egindako indiakak, gorantz bota ezkero, buruz behera erori behar

luke beti.•Hona hemen zenbait idei zure indiaka egin dezazun:oBurua: Paperez egina eta esparatrapuz estalia.Tenis pilota bat erabiliz.Areaz, arrozaz, dilistaz, trapu zaharrez betetako:•Galtzerdi zahar bat. •Puxikak.•Oihal edo larru zakutxoren bat.•.......oIsatsa: Lumak.Oihal zatiak.Plastikozko poltsekin egindako zintak.........

Page 67: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

8. Gaia: JOKO MALABARAK

Ezin da zehaztasunez joko malabaren jatorria ezagutu; dakiguna da duela 4.000 urte agertzen zaizkigula jadanik pilota (edo bestelako tresnak) airean jaurti eta modu kontrolatu batean hartzearen ohitura.Izenaren inguruan dakigun gauza bakarra da Malabar Indiako herrialde baten izena dela. Dena den Europa mailan holako ariketei jonglier edo jugglinng hitzarekin ezagutzen zaie.

Badirudi erdi aroan erregeen gorteetan trebetasun hau ikuskizun nagusia bihurtu zela, juglareen eskutan. Ondoren zirkoa izango da ohitura hau mantendu eta garatu zuena. Gaur egun ez da zaila edozein txokoan joko malabarak praktikatzen dituzten gazteak ikustea.

Pilota tresna nagusia bada joko malabarak egiteko aparatu ezberdinak erabili ditzakegu: Uztaiak, mazak, zuziak, labanak, zapiak, deabruaren makilak, plater txinatarrak, diaboloa, ..... eta abar luze bat.

Gure asmoa pilotarekin egindako malabarak ikastea litzake. Dena den eta hasieran oso zaila iruditzen bazaizu ez zaitez desanimatu eta saiatu setazko zapiekin probatzen. Setazko zapien mugimendua motelagoa izanik pilotekin egitea baino askoz ere errazagoa gertatuko zaizu. Jarraitu beharreko pausuak edo progresioa pilotekin egiten dugunaren berdintsua da. Ondoren berriz pilotekin saiatu.

Page 68: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

PILOTEKIN EGINDAKO TURRUSTAREN PROGRESIOA

Turrusta izena hartzen du, hiru pilotekin egiten den oinarrizko malabara. Ariketa ikasteko ondoren azalduko dugun sei pausuz osatutako progresioa erabiltzen da.

1.pausua: Oinarrizko jarrera

Malabarak egiten hasi aurretik, komenigarria da jarrera egoki bat mantentzea; oinen gainean ondo orekatuak, sorbalda erlaxatua eta

besaurreak angelu zuzenean tolestuak izango ditugu. Eskumuturrak erlaxatuak eta eskuak gorantz irekiak. 2. pausua: Pilota jaurti eta jaso.

Pilota esku berberarekin jaurti eta jasoko dugu.

Pilotaren ibilbidea buru gainetik pasa beharko du (gutxi gora behera besoa luzatu ezkero lortzen dugun altuerara).

Begirada pilotaren ibilbidearen punturik altuenean mantenduko da une oro. Beraz ez ditugu eskuak ikusiko.

Eskuen mugimendu tartea txikia izango da.

Eskuak oso altu eta eskumuturrak zurrun mantentzen baditugu; pilota aurrerantz joango zaigu.

Page 69: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Eskuak oso baxu mantendu ezkero pilotaren ibilbidea kontrolaezina bihurtuko zaigu.Pilota zuzenean eskura erortzen saiatuko gera; bere bila joan gabe. 3. pausua: Pilota esku batetik

bestera pasatzea.

Pilota esku batekin jaurti eta bestearekin jasoko dugu.

Pilotaren ibilbidea buru gainetik pasa beharko du aurreko ariketaren altuera

berdintsuan.

Pilotaren ibilbideak airean etzanda dagoen zortzi baten itsura hartuko du.

4.pausua: Bi pilotekin erritmoa hartzen

Pilota bat esku bakoitzean. Pilota jaurti eta esku berdinarekin hartuko dugu (gurutzatu gabeko ibilbide zuzenean).Lehenengo pilota bere ibilbideko punturik altuenera iristen denean bigarren pilota jaurtiko dugu.

Jaurtiketen erritmoa kontrolatzen badugu, malabarak berehala menperatuko ditugu. Horretarako lagungarria izaten da pilota bakoitzaren jaurtiketa ozenki zenbatzea.

Page 70: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

5.pausua: Bi pilotako turrusta

Eskuineko pilota (1) ezkerreko eskura jaurtiko dugu, pilotaren ibilbidea buru gainetik pasatuz.

Eskuineko pilota (1) bere ibilbideko punturik altuenera iristerakoan, beste pilota (2) ezkerreko eskutik jaurtiko dugu.

Lehenengo pilota (1) ezkerreko eskuarekin hartu......

... eta bigarrena (2) eskuineko eskuarekin. Momentu honetan pilotak eskuz aldatu dira.

Jarraitu ariketa erritmoarekin (1-2, 1-2, 1-2 ....) errepikatzen, beti lehenengo pilota (1) eta gero bigarrena (2) jaurtiaz.

Menperatuta daukazunean alderantziz egin (2-1, 2-1, 2-1,....).

1

2

34

5

6

Page 71: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Kontuan hartu:•Aurreko pilota, ibilbidearen punturik altuenera iritsi arte ez bigarrena jaurti.•Ezkerreko eskuarekin arazoak badituzu, ariketa esku horrekin hasi.•Pentsatu pareta baten aurrean zaudela eta pilotak plano berean mugitzen direla. Nahi baduzu paretaren aurrean jarri eta saiatu pilotak pareta ukitu ez dezaten.•Aurreko ariketa malabaren oinarria da. Praktikatu automatizatu arte.•Pilotak jasotzea bezain inportantea hauek ondo botatzea da

6.pausua: Bi pilotako Turrusta hirugarren pilota eskuan mantenduz

Esku batean bi pilota hartuko ditugu (1 eta 3). Bestean bakarra (2). Pilota bat (3) ez dugu ariketa osoan askatuko eta beste bi pilotekin (1 eta 2) aurreko ariketa errepikatuko dugu.

1

2

3

Page 72: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

7.pausua: Hiru pilotekin egindako oinarrizko Turrusta

Bi pilota duzun eskuarekin hasiko gara.

Lehenengo pilota (1) ibilbidearen punturik altuenean dagoenean, bigarren pilota (2) jaurtiko dugu.

Lehenengo pilota (1) hartu eta.....Hirugarrena (3) jaurtiko dugu.

Bigaren pilota (2) hartu eta.....

Laugarren pilota (1) jaurti.....

Gogoratu jaurtikitako pilota ibilbideko punturik altuenean dagonean, beste eskukoa jaurti eta jaisten den bestea jaso.

4

1

2

3 4

6

Page 73: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Esan bezala erritmo egoki bat mantentzeko jaurtiketa bakoitzean ozenki zenbatzea lagungarri suertatu daiteke (1-2-3, 1-2-3, 1-2-3....)

ALDAERAK

Behin oinarrizko turrusta menperatu ezkero pilotekin egin daitezkeen beste zenbait aldaerekin saiatu zaitezke. Hemen zailtasunaren arabera sailkatzen ahalegindu gera.

Bi pilotako zutabea esku bakarrarekin

Esku berdinarekin bi pilota hartuko ditugu.

5

Page 74: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Bata bere ibilbideko punturik altuenean dagoenean bestea jaurti egingo dugu.

Pilota iheslaria

Oinarrizko turrusta egiten gaudelarik tarteka beste jaurtiketa altuagoak egitean datza. Pilota gutxienez bi metrotaraino jaurti beharko da.Ez beste pilotik jaurti iheslaria bere ibilbidearen punturik altuenean egon arte.

Biko pertsonen arteko turrusta

Bi jokalari sorbaldatik helduta. Bakoitza bere kanpoko eskua erabiliaz, turrusta arrunt bat egingo du jokalari bakarra izango balitz bezala.

Bi pilotako zutabe bikoitza

Esku bakoitzarekin bi pilota hartuko ditugu.Esku bakoitzeko pilotak bi pilotako zutabea egingo dute aldi berean.

Hiru pilotako zutabeak

Page 75: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Bi pilota batera jaurtitzen ditugu zutabe eran. Biak altura bera hartu beharko dute.Hauen ibilbidearen punturik altuenean hirugarren pilota jaurtitzen dugu erditik.Alboetakoak hartu eta berriz jaurti. Gero erdikoa hartu eta jaurti, alboetakoak, erdikoa.....

Paretaren kontrako turrusta

Oinarrizko turrustaren mugimenduak dira baina pilota paretaren kontra jaurtiko ditugu bertako errebotea aprobetxatuz pilota beste eskura pasatzeko.

Lurraren kontrako turrusta.

Oinarrizko Turrustaren mugimendu berdinak egingo ditugu baian pilotak airera jaurti beharrean lurraren kontra botako dugu

bertan errebotea eginez eta beste eskuarekin hartuaz.

Alderantzizko Turrusta

Page 76: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Mugimenduak justu turrustaren alderantzizkoak dira. Hau da jaurtiketa barrutik kanpora egingo da. Erritmoa ere hemen oso inportantea.Ariketa ikasteko komeni da lehenik pilota batekin, gero birekin eta azkenik hirurekin saiatzea.

Lau pilotako zutabeak

Bi pilota aldi berean jaurtiko ditugu zutabe moduan, gorputzaren alde batera. Jaurtitako pilotak bere ibilbidearen punturik altuenera iristerakoan beste bi pilota jaurtiko ditugu, gorputzaren beste aldera.

Belauneko errebotea

Oinarrizko turrusta egiten gaudelarik momentu batean pilota eskuarekin hartu beharrean belaunean errebotaraziko dugu.Errebotea jaurtiketa bat bezala kontsideratuko da.

Buruko errebotea

Page 77: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Aurrekoaren berdina; hemen pilota bat altuago jaurtiko dugu. Buru gainean errebotatzen duenean urrengoa jaurtiz.

Beste errebote aukerak:HankarekinOrpoarekinBizkarrarekinUkalondoarekin........Borobila

Pilotak airean “marrazten” duten irudia, zortzi bat izan beharrean borobil bat da.Pilota guziak esku batekin jaurtitzen dira eta bestearekin jaso.Jasotako pilota pase azkar baten bidez pasako da esku batetik beste eskura.

Sei pilotako “passing” zuzena”

Jokalari bakoitzak bi pilota izango ditu bere eskuineko eskuan.Lehenengo jaurtiketa zuzenean eskuineko eskutik lagunaren ezkerreko eskura jaurtiko da.Bigarren pilota norberak bere buruari pasako dio.Eta lagunaren pilota ezkerreko eskuz jasoko dugu.

Page 78: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Bigarren pilotaren ibilbidearen punturik altuenean, hirugarren pilota eskuineko eskutik, lagunaren ezkerreko eskura pasako da.Ezkerreko eskuaz norbere buruari pasako dio. Eskuineko eskuaz lagunari,......

Page 79: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Malabarrak egiteko pilotarik egokienak xamurrak, mandarina baten tamainakoak eta bote ematen ez dutenak dira.Holako hiru pilota egiteko nahikoa dugu plastikozko botila bat, guraizeak, bederatzi puztuki (hiru pilota bakoitzerako) eta barruan sartzeko arroza, tapioka edo antzerakoak.

Hondoren azaltzen den lan eskema jarraituz holako hiru pilota egin behar ditugu.

Page 80: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Hilabete osoa izango duzu hemen aipatzen diren malabar ariketak ikasi eta hobetzeko. Aprobetxatu gorputz heziketa saioetan suertatzen diren tarteak, jolas garaiak, edo bestelakoak; edozein une probetxagarria suertatu daiteke.Koordinazioa lantzen dugunean burua fresko mantendu behar

dugu, beraz gogoratu etekin gehiago aterako diogula bost minututako zenbait saioei, ordu beteko saio bakarrari baino. Hilabetea igaro ondoren lortutako abilezien irakasleari erakutsi beharko diozu. Bi lan aurkeztu beharko dituzu:

DERRIGORREZKO ARIKETA

Hiru pilotekin egindako oinarrizko turrusta

oAriketa ontzat emateko 15 jaurtiketa egin beharko dira gutxienez.AUKERAZKO LANA

oAukerazko aldaera hauen artean bat aukeratu beharko duzu. Irakaslearen balorazioa aldaeren zailtasunen araberakoa izango da.

Zailtasuna ALDAERA

1Bi pilotako zutabea esku bakarrarekin

Pilota iheslaria

2

Bi pertsonen arteko turrustaBi pilotako zutabe bikoitza

Hiru pilotako zutabeakParetaren kontrako turrustaLurraren kontrako turrusta.

Alderantzizko Turrusta

3

Lau pilotako zutabeakBelauneko errebotea

Buruko errebotea Borobila

4 Sei pilotako “passing” zuzena”

Page 81: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

9. Gaia: AEROBIKA

Aerobika musikaren erritmoa jarraituz burutzen den lan aerobiko bat da. Hau da oxigeno zorrik gabeko ariketa. Erresistentziaz gain, indarra, malgutasuna eta batik bat koordinazioa eta erritmoa lantzeko aukera eskaintzen digu.

1968. urtean Estatu Batuetako armadako mediku batek bere kideen erresistentzia garatzeko entrenamendu sistema bat garatu zuen. Bertan ariketa ezberdinak egiten ziren musikaren erritmoa jarraituz. Denbora gutxian mundu osora zabaldu zen.

Gaur egun modalitate ezberdinak aurkitu ditzazkegu: Aquagim (uretan egiten den aerobika), Spinning (bizikleta gainekoa), Step (plataforma gaineko aerobika), Aerokickboxing (airean emandako ostikada eta bestelako kolpaketak),.....

Page 82: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Aerobika esku hutsean egiteaz gain beste zenbait materialekin praktikatu daiteke:oPikekin.oMankuerna edo pisuekin.oGomekin.oStep.oBaloiako.......

MUSIKAREN EGITURA ERRITMIKOA.

Musika, erritmo erregularrez banatutako “kolpez” osatuta dago. Kolpea taupaden modura errepikatzen den soinua da. Kolpe hauei Beat izena ematen zaie.

Zortzi (8) Beat esaldi musikal bat osatzen dute, eta lau esaldik, bloke musikal bat. Beraz bloke bat 32 beat-ez osatuta egongo da.

8 Beat =Esaldi 1

4 esaldi =Bloke 1

Page 83: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Esaldi bakoitzaren hasierako kolpea besteak baino sendoagoa da eta azentua deitzen zaio.

Aerobikeko saio baten intentsitatea edo abiadura Minutuko Beat Kopuruaz adieraziko da (BPM). Hau 120 BPM eta 170 BPM artekoa izaten da.

Orain arte aerobikeko saioetan disko musika erabiliena bazan, gaur egun funky, hip-hop, salsa edo merenge bezalako erritmoak erabiltzen dira.

•Aukeratu gustuko abesti bat eta zenbatu duen Minutuko Beat Kopurua (BPM).

•Horretarako lehenik musikaren taupadak edo kolpeak identifikatu beharko dituzu. Ondoren hamar segundotan musikak dituen beatak zenbatu beharko dituzu. Eta emaitza bider sei egin beharko duzu Minutuko Beat Kopurua lortzeko. Adibidez 20 x 6 = 120 BPM

TaldeaA AbestiaM Minutuko Beat Kopurua (BPM)

AEROBIK SAIOA.

Aerobikeko saio arrunt batek fase ezberdinak dauzka:

oBeroketa: 10 bat minutuz intentsitate baxuko ariketak eginez. oKoreografia pausuak ikasi: Landuko ditugun pausuak banan bana ikasiko ditugu.oKoreografia osoa egin: Aurrez ikasitako pausuak lotu egingo ditugu, koreografia osoa eginaz.oTonifikazio ariketak: Indarra eta malgutasun ariketak lantzen dira.oErlaxazioa: Erlaxazio ariketak.

4 esaldi =Bloke 1

Page 84: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Koreografia bat pausu sinpleez osatzen da. Pausu hauek oinen eta besoen mugimenduen konbinaketaz sortzen dira.

Pausuak ikasteko gomendagarria da lehenik hanken mugimenduak ikastea eta hondoren hauei besoena gehitzea. Batuketa hau mugimenduaren koordinazio maila areagotzen du.

Koreografia baten intentsitatea erabilitako pausuen araberakoa izango da. Hauek inpaktu baxukoak edo altukoak izan daitezke:

1. Inpaktu baxuko mugimenduak: Mugimendu hauetan momentu oro gutxienez oin bat lurrean egon behar du. Hau da ez dago saltorik, beraz lasaiagoak dira.2. Inpaktu altuko mugimenduak: Mugimenduko une batean bi oinak airean egongo dira. Hau da; salto bat suposatzen duten mugimenduak dira, beraz gogorragoak.

Gehienetan mugimendu bera inpaktu baxukoa edo inpaktu altukoa izan daiteke. Desberdintasuna pausua saltoarekin edo gabe egitean datza. Saio batean komenigarria izaten da inpaktu baxuko eta altuko mugimenduak tartekatzea.

AEROBIK-eko OINARRIZKO ZENBAIT PAUSU.

OINEN MUGIMENDUAK:

1.Martxa: Lekuan eta desplazamendurik gabe oinez ibiltzea.

2.Pausu aurrera: Hanka bat aurreratu eta berriz hasierako lekura eraman.

Page 85: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

3.Ireki itxi: Hanka bat albo batera ireki eta ondoren bestea elkartu. Gero mugitutako azken hanka hasierako lekura ireki eta ondoren bestea elkartu.

4.Ostikoak: Hankarekin atzetik aurreranzko ostikada bat eman.1.Aldaerak : Ariketa hau ostikada aurrera, atzeraka edo albora emanez egin daiteke.

5.Atzetik gurutzatu: Hanka bat alboratu, bestea atzetik gurutzatu. Lehenengoa berriz alboratu eta bestea elkartu.

Page 86: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

6.“V”: Oinek V bat irudikatuko dute lurrean; bi oinak elkarrekin daudelarik, oin bat diagonalean aurrera eta albora irekiko dugu. Ondoren bestea oina beste aldera irekiko dugu. Lehenengoa hasierako lekura itxi eta azkenik bigarrena.

7.Belaunak gora: Belauna flexionatu eta bular alderantz eraman.

8.Orpoak atzera: Belauna flexionatu eta orpoa ipurdirantz eraman.

Page 87: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

9.Bira: Oin bat bestearen aurretik pasa eta bestearen inguruan bira egin.

10.Makurtu: Hankak zabalduta belaunak flexionatu enborra zuzen mantenduz.

11.Korrika: Lekuan eta desplazamendurik gabe korrika egitea.

12.Penduloa: Hanka bat alborantz altxa eta hasierako lekura bueltatuko dugu. Hemen salto batez hanka aldatu eta bestea aldera errepikatuko dugu.

13.Jack jauzia: Aldi berean eta salto baten bidez bi hankak urrundu eta elkartu.

Page 88: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

14.Twist: Jauzi eginez gerria biratuko dugu oinak alde batera eta besoak besterantz eraginez.

BESOEN MUGIMENDUAK:

1.Buru gaineko gurutzea: Besoak gurutze moduan luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.

2.Izara astindu: Besoak aurrerantz luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.

3.Tximua: Beso bat albora luzatu eta bestea ukalondotik flexionatu eskua bularrean jarrita .

4.Txindata: Besoak albora luzatuak eta ukalondotik angelu zuzenean flexionatuak. Besoak bular aldean elkartu eta berriz banandu.

Page 89: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

5.Aurrean gurutzatu: Besoak albora zabaldu eta aurrealdean gurutzatu goitik eta behetik, ondoren berriz zabaldu.

6.Popeye: Besoak aurrean luzatu eta txandaka ukalondotik flexionatu eta berriz luzatu.

7.Errebotetxoak: Besoak albora luzaturik errebote txikiak egin.

8.Biraketatxoak: Besoak albora luzaturik biraketa zirkular txikiak egin.

Asmatu oinentzako hiru mugimendu. Eta aipatu inpaktu baxukoak edo altukoak diren.

Asmatu besoen hiru mugimendu.

Page 90: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

•Sei kidez osatutako taldeka; Koreografia bat asmatu behar duzue.

•Gogoratu koreografia asmatzeko jarraitu beharreko pausuak:oMusika erabaki. Kontutan hartu Minutuko Beat Kopuruak gero eta gehiago gero eta nekagarriagoa eta konplikatuagoa.oAriketak asmatu edo aukeratu. Lehenik oinen mugimendua eta ondoren besoena. Ariketa guztiak ikasi.oAukeratutako ariketa edo pausuak elkartu. Komenigarria da pausuak modu progresiboan lotzea: A, A+B, A+B+C, A+B+C+D,.....oTaldekide guztiek menperatu arte landu. oKontutan hartu koreografia baloratzerakoan zein baldintza hartuko diren kontutan (Ikusi taula).oKoreografia prestatzerakoan utzitako tartean zer nolako lana egin dugun ere baloratuko da.

Page 91: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

TALDEKIDEAK

Prestatze lana probetxagarria izan da ? Guztiz3

Bai2

Gutxi1

Ez0

Page 92: GORPUTZ HEZKUNTZA · PDF fileGORPUTZ HEZKUNTZA 1DBH 1. Gaia: BEROKETA Zer da beroketa? Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira

Bai 1/2 Ez Koreografiaren iraupena minutu bat eta bi minutu artekoa da ? 1 1/2 0Erabilitako ariketa edo pausu guztiak ezberdinak dira ? 1 1/2 0Mugimenduak musikaren erritmora egokitzen dira ? 1 1/2 0Taldekideek espazioa erabiltzen dute ? 1 1/2 0Taldekideak mugimenduak sinkronizatuak egiten dituzte ? 1 1/2 0Koreografia koordinazio edo exekuzio aldetik konplexua da ? 1 1/2 0Lanean elementu originalen bat agertzen da ? 1 1/2 0

GUZTIRA