2
GRABAZIOA NOLA EGIN APLIKAZIOA JAITSI Jaitsi Wavepad aplikazioa. Konektatu aurikularrak eta mikrofonoa ordenagailura. GRABATU Aplikazioa ireki eta "New File" (artxibo berria) sakatu. Aurrekoa egiten duzunean, hainbat aukera irekiko zaizkizu. Horietatik hautatu: Sample Rate 32000, mono kanala. Ondoren, beste leihatila bat irekiko da. Sakatu bertako botoi gorria. Beste leihatila bat irekiko da. Oraindik ez zara grabatzen ari. Azken leihatila honetako botoi gorria sakatzen duzunean, grabatzen hasiko zara. Grabazio hasieran, esan irakurgaiaren izenburua, autorearen izena eta, azkenik, narratzailearen izena (zurea). Hutsen bat egiten duzunean, laukitxo beltza sakatu (STOP). PLAYri eman eta entzun grabazioa akatsa topatu arte. Gelditu grabazioa akatsaren aurretik eta hasi grabatzen utzitako pasartean. Ez eten grabazioa paragrafo baten erdian, hobe duzu paragrafo osoa hasieratik errepikatzea. GORDE Grabazioa amaitu duzu (STOP). Leihatila txikia itxi (ireki duzun azken leihatila) Beste leihatila bat gelditzen da irekita. Hortxe azaltzen da grabatutako artxiboa. Kontuz! Oraindik ez duzu gorde. Sakatu FILE eta, ondoren, SAVE AS. Izena ipini eta MPEG Layer (MP3) bezala gorde. Utzi beste guztia dagoen bezala. Bidali niri MP3 artxiboa, aukeratutako poemaren idatziarekin batera .DOC formatuan. Material hau Maite Goñik egindako lanaren kopia da. Originala euskaljakintzan dago

Grabazioa

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Grabazioa

GRABAZIOA NOLA EGIN

APLIKAZIOA JAITSIJaitsi Wavepad aplikazioa. Konektatu aurikularrak eta mikrofonoa ordenagailura.

GRABATUAplikazioa ireki eta "New File" (artxibo berria) sakatu. Aurrekoa egiten duzunean, hainbat aukera irekiko zaizkizu. Horietatik hautatu: Sample Rate 32000, mono kanala. Ondoren, beste leihatila bat irekiko da. Sakatu bertako botoi gorria. Beste leihatila bat irekiko da. Oraindik ez zara grabatzen ari. Azken leihatila honetako botoi gorria sakatzen duzunean, grabatzen hasiko zara. Grabazio hasieran, esan irakurgaiaren izenburua, autorearen izena eta, azkenik, narratzailearen izena (zurea). Hutsen bat egiten duzunean, laukitxo beltza sakatu (STOP). PLAYri eman eta entzun grabazioa akatsa topatu arte. Gelditu grabazioa akatsaren aurretik eta hasi grabatzen utzitako pasartean. Ez eten grabazioa paragrafo baten erdian, hobe duzu paragrafo osoa hasieratik errepikatzea.

GORDEGrabazioa amaitu duzu (STOP). Leihatila txikia itxi (ireki duzun azken leihatila) Beste leihatila bat gelditzen da irekita. Hortxe azaltzen da grabatutako artxiboa. Kontuz! Oraindik ez duzu gorde. Sakatu FILE eta, ondoren, SAVE AS. Izena ipini eta MPEG Layer (MP3) bezala gorde. Utzi beste guztia dagoen bezala. Bidali niri MP3 artxiboa, aukeratutako poemaren idatziarekin batera .DOC formatuan.

OharraIrakurgaia luzea bada, kapitulu bakoitzeko artxibo bat grabatu.

Material hau Maite Goñik egindako lanaren kopia da. Originala euskaljakintzan dago