GREZIA

  • Upload
    huyen

  • View
    119

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

GREZIA. Grecia, Helénica Errepublika, Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea. Inguratzen dituen itsasoak Jonikoa, Egeoa eta Mediterraneoa dira. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.Atenas da hiriburua. AINTZINAKO GREZIA. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

  • Grecia, Helnica Errepublika, Europa hegoaldeko estatua da, Europar Batasuneko kidea.Inguratzen dituen itsasoak Jonikoa, Egeoa eta Mediterraneoa dira. 3.000 uharte ditu herrialdeak, Kreta guztien artean handiena.Atenas da hiriburua.

  • Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen.

  • Antzinako Grezia 900 urte inguruko garaia da, Mizenas-eko hondamenditik erromatarren konkista arte. Kultura, politika eta artean oinarrituz, lau alditan banatu daiteke: Aro Iluna ,Aro Arkaikoa ,Aro Klasikoa eta Aro Helenistikoa.

  • Mizenas-eko zibilizazioaren hondamendiarekin hasi zen. Bere akropoliaren gainean zutik iraun zuen gotorleku bakarra Atenas izan zen. Garai honetako greziarrak kokaleku gutxiago eta txikiagoetan bizi izan ziren. Gosetea, despopulatzea eta kanpo-merkataritzaren falta nagusitu omen ziren.

  • Artea ere gainbeheratu zen. Garai honetan antzinako greziar idazkera silabikoa galdu egin zuten. Honen ondorioz, ez dago aro honetako datu zehatzik.

  • Aro honen amaieran, hiri-estatuak edo Polis eta greziar idazkera alfabetiko berria sortu zituzten.Lehenengo ``polis greziarra Smirna deitzen zen, Asia Txikian kokatuta zegoena (oraingo Turkia)Polis aintzinako Grezian, Aro Ilunetik erromatarren aginteraino, sortu ziren hiri-estatuei deitzen zaie. Polis hiriari eta inguruko lurraldeari deitzen zitzaion. Askatasun eta autonomi politiko asko zuten eta ez zegoen hiriaren eta nekazal-guneen arteko liskarrik. Hiritarrik gehienak nekazaritzaren etekinetik bizitzen ziren.

  • Aro honetan greziar ekonomia, kultura eta artea berpiztu ziren. Teoria politikoan aurrerapen handiak izan ziren, hiri-estatuetan demokraziak, filosofiak, teatroak eta olerkigintzak goieneko uneak bizi izan zituzten. Idatzitako lengoaia ere berpiztu zen. Garai honetan biztanleriaren hazkunde handia jasan zuen, eta honen ondorioz greziarrek Mediterraneo itsaso osoan zehar eta baita ere Itsaso Beltzean kolonia ugari sortu zituzten.

  • Aro honen hasieran Greziako hiri-estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak Mediar Gerrak sortarazi zituen. Persiarrek ezin izan zuten Grezia menperatu. Gerra hauetatik Atenas irabazle nagusi atera eta Greziako lehen potentzia bilakatu zen.

  • Honek beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin. Eta lehiatik gerrara berriro, Peloponesoko Gerra. Espartak eta bere aliatuek Atenas garaitu zuten.

  • Ondorengo urteetan greziarren arteko gerrek jarraitu zuten. Tebas hiri-estatuak Mazedoniari laguntza eskatu zion. Filipo II. Mazedoniako erregeak persiarren menpe zeuden Asiako greziar hiriak askatzeko Greziako buruzagi bilakatu nahi zuen.

  • Greziaren barruko etsaiak garaitzea lortu zuen, baina Persiaren aurkako gerra prestatzen zuela hil zuten. Alexandro Handia bere semea izan zen bere ametsa lortu zuena. Urte gutxiren epean Persiar Inperioa menderatu eta Indiaraino iritsi zen, baina 34 urte betetzear zegoela hil zen, eta Aro Helenistikoa hasi zen.

  • Aro honetan Greziako arte eta kulturaren onenetarikoa sortu zuten, batez ere Atenasen. Partenoia garai honetakoa da. Euripides eta Sofokles dramagileak, Aristoteles, Platon eta Sokrates filosofoak, Herodoto historialaria, Simonides olerkaria eta Fidias eskultorea aro honetako izen aipagarrienetakoak dira.

  • PLATON:Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen.ARISTOTELES:Grezia Klasikoarenzientzilari, filosofo eta idazlea. Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldean filosofo garrantzitsuenetarikoa izan zen.

    ARISTOTELES ETA PLATON

  • SOKRATES:Grezia Klasikoaren filosofoa.Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan eta aparteko eragina izan zuelako Platonengan.Bere irakaskuntza guztiz ahozkoa da, ez baitzuen ezer idatzi, bere irakaskuntza elkarrizketan (dialogoa) oinarritzen delarik.FIDIAS: Antzinako Greziako eskultore ospetsuena izan zen. Margolari eta arkitekto izan zen ere, lehen greziar klasizismoko garaikidea.SOFOKLES:antzerkigile greziar klasikoa Tragedia landu zuten hiru egile handiren artean dago, Euripides eta Eskilo-rekin batera.SOKRATESFIDIASEN ESKULTURA

  • Alexandroren inperioa desegin zen ia bera hil bezain laster, baina bere konkistek greziar mundua era iraunkorrean aldatu zuten.Milaka greziar bidaiatu ziren berarekin edo beraren atzetik Alexandrok bere aurreratzean sortutako hirietan kokatzera, Egiptoko Alexandria garrantzitsuena izanez.

  • Izan ere, zibilizazio helenistikoaren hiri garrantzitsuenak egungo Greziatik kanpo zeuden. Alexandriaz gain, egungo Turkiako Antiokia izan zen kultura helenistikoaren gune kultural nagusia.

  • Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboen arteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunaren oinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia.

  • Greziarren iritziz, edertasuna, ordena, harmonia, oreka eta aldeen arteko proportzioa gidatzen dituzten kontzeptuak. klasikotasunaren kontzeptua zehaztu Hori lortzeko 3 arkitektura ordenak sortu zituzten.

  • A) DORIARRA: Greziako penintsulan sortua,lehendabizi zurez eraikitzen zituzten eta gero harriz.Ez dute oinarririk eta enborrak ildodunak dira.Kapitela bi osagai ditu:1)Ekinoa,Gainazpikatu den kono itxura du.2)Abakoa,oinarriz karratu eta formaz prismatikoa du.3)Hiru elementu nagusi entablamenduan:Arkitrabe laua, triglifoak eta erlaitza.Frontoia

    Metopa

    Triglifoa

    Abakoa

    Ekinoa

    Frisoa

    ArkritabeaKapitelaEnborraEstilobatoaEstereobatoaEstereobato

  • B) JONIARRA: Asia Txikiko kolonia joniarretan sortua.Estilo finagoa eta estilizatuagoa.Oinarria konposatua du,enbor ildodunak,ertzak kamusturik,kapitela kiribildua, entablamenduaren arkitrabea zerrenda horizontalean banatzen da.FrisoaKapitelaArkitrabeaCBasa

  • C) KORINTOTARRA: Akanto-hostoen itxurakoa zen. Eskultore batek aro klasikoan sortu zuen kapitela hau.Korintoko hilerriko eskaintza baten miretsi zituen akanto hosto sorta batzuetan inspiratu eta gero.ArkitrabeaKapitelaEnborraBasa

  • Eraikin motak: Tenpluak eraikin tipikoena da. Megaron mizenastarra dakarkigu. Jainkoen etxetzat zuten. Apaiz gutxi batzuk baizik ez ziren hartan sartzen.

  • Konkistako heroien ondorengoek ezarritako erregimen aristokratikoa egintzen zuten Grezian. Geometrikoa zen artea aurkezpen forma estereotipatua eta antinaturalista bideratu zituena .

  • Apur batzuk besterik ez dira egun arte kontserbatu. Margolanak eta argi- ilun mota baten bitartez modelatzen zituzten gorputzak.Apelesek pinturaren kalumnia izeneko obraren literarioa Qattracentoan margotu zuen.Marrazketa-teknika ezagutzeko zeramika zeukaten.Bi pintura teknika erabili zitzaten: irudi beltzena eta irudi gorriena. Kaliza Anfora

  • Greziaren kirolaren jatorria joko olinpikoen bidez garatu zen. Jatorrizkoak, Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, K. a. 776tik 393. urtea arte. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an Atenasen ospatu zirenak izan zen.

  • Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da.

  • Afrodita maitasunaren eta edertasunaren jainkosa.Adonis betirako gaztea eta heriotzaren eta naturaren urteko berrikuntzaren jainkoa.

  • Apolo musika eta poesiaren jainkoa.Dafne, driade bat zen (zuhaitzetako lamia)

  • Ares Gudaren jainkoa. Artemisa Ehiza eta basatien jainkosa.

  • Atenea jakinduriaren jainkosa. Dioniso ardo eta jaien jainkoa.

  • Hades lurrazpiaren jainkoa. Hera ezkontza eta emakumearen jainkosa

  • Poseidon itsaso eta lurrikaren jainkoa. Zeus zeru eta trumoiaren jainkoa. Jainkoen Errege Gorena .

  • Anaaa y aneee las mejoresss