31
Bazen behin Urola kostako baserri bat. Gipuzkoako handiena zen. Baserria ur jauzi baten ondoan zegoen. Bere jabea, Pello, oso gaiztoa zen eta horregatik bakar bakarrik bizi zen. Inorekin ez zeukan harremanik bakarrik bere animaliekin. Baina bere animaliak oso gaizki tratatzen zituen, batez ere Bizkor zaldia , Moko oilarra eta Ttunttun ahatea . Zaldia oso handia eta listoa zen. Oilarrak mokoka indar handiz eta soinu asko egiten zuen. Ahatea tontolapikoa zen eta oso txintxoa. Bizkor zaldia baserrian jaio zen.Bere ama bost urte zituela hil zitzaion. Amak zeukan janari guztia ematen zion eta ez zuelako ezer jaten hil zitzaion. Zaldia goizeko bostetan jaikitzen zen Pellorekin

Gure ipuinak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gure ipuinak

Bazen behin Urola kostako baserri bat. Gipuzkoako handiena zen. Baserria ur jauzi baten ondoan zegoen. Bere jabea, Pello, oso gaiztoa zen eta horregatik bakar bakarrik bizi zen. Inorekin ez zeukan harremanik bakarrik bere animaliekin. Baina bere animaliak oso gaizki tratatzen zituen, batez ere Bizkor zaldia , Moko oilarra eta Ttunttun ahatea . Zaldia oso handia eta listoa zen. Oilarrak mokoka indar handiz eta soinu asko egiten zuen. Ahatea tontolapikoa zen eta oso txintxoa.

Bizkor zaldia baserrian jaio zen.Bere ama bost urte zituela hil zitzaion. Amak zeukan janari guztia ematen zion eta ez zuelako ezer jaten hil zitzaion. Zaldia goizeko bostetan jaikitzen zen Pellorekin herrira joateko, azokara, eta goizeko hamaiketan etortzen ziren kargatuta egindako erosketa guztiekin.

Ttunttun ahatea beste zortzirekin batera jaio zen. Hazi zirenean beste zazpiak azokara eraman zituzten saltzera baina zortzigarrena tontolapiko xamarra zenez sestotik erori egin zen eta baserrira itzuli zen berriz.Orduan Pellok baserrian geratzen utzi zion.

Page 2: Gure ipuinak

Moko oilarra urte bat eta erdi zituela etorri zen baserrira.Eta orduan Bizkor eta Ttunttunekin bizi zen. Mokoa indartsua zuelako Pellok errepidean zeuden harri guztiak mokoarekin etxera ekartzeko eskatzen zion gero harrizko txabola bat egiteko.Goizean bakarrik uzten zion lasai egoten.

Pellok animaliak ikaragarri gaizki tratatzen zituen: goizean goiz jaiki arazi, janari gutxi eman, jipoitu… Eta animaliak aspertzen ari ziren. Pellori esaten zioten ez zeudela gustura baina kasurik ez zuen egiten.Orduan bilera bat egin zuten:- Baserritik alde egin behar dugu! -esan zuen zaldiak.- Baina horretarako plan bat behar dugu. -esan zuen oilarrak.- Ideia bat daukat! Moko eta ni Bizkorren gainean jarriko gara eta Pello lo dagoen bitartean hesia saltatuko dugu eta ospa egingo dugu. Bihar joango gara eta horretarako goizean goiz jaiki behar dugu.

Goiza iritsi zen eta plana martxan jartzeko ordua zen. Pello lotan zegoen eta isil-isilik hesia saltatu eta basora joan ziren. Beraiek uste zuten erregeak bezala biziko zirela baina…

Basoan zeudela gosea jarri zitzaien eta janari bila joan ziren. Sagarrondo bat aurkitu zuten eta oilarra hegan eginez saiatu zen baina altuegi zeuden sagarrak. Zaldia hankarekin zuhaitza jotzen zuen baina ez zen sagarrik erortzen. Ahateak besoak luzatzen zituen baina ez zen heltzen. Animaliak gosez geratu ziren.

Kobazulo bat aurkitzera joan ziren gaua han pasatzeko. Asko ibili eta gero aurkitu zuten eta barrura sartu zirenean otso batzuk zeuden. Otsoek animaliak ikusi zituztenean beraiek jatera joan ziren. Basoa ez zuten oso ondo ezagutzen, beraz denbora osoan aurrerantz jarraitzen zuten. Bat- batean ur jauzi batera iritsi ziren. Ez zekiten zer egin: otsoen afaria izan edo uretara salto egin. Uretara salto egitea erabaki zuten eta orduan otsoak alde egin zuten.

Baina Ttunttunek eta Mokok ez zekiten igeri egiten eta Bizkorren gainean jarri ziren. Ibaiak zati horretan ikaragarrizko indarra zeukan eta aurrerantz bultzatzen zien. Aurrerago harri handi bat zegoen eta harriari heldu zioten. Baina ez zekiten nola pasa ibaiertzera . Mokok bere eskuarekin ea heltzen zen belarretara probatu

Page 3: Gure ipuinak

zuen baina ez zen iristen.Ttunttunek ideia berdina eduki zuen baina ez zen iristen. Bizkorrek ere probatu zuen eta iritsi zen. Ttunttun eta Moko bere gainetik pasa ziren baina Bizkorrek ez zekien nola egin. Mokok eta Ttunttunek makil batekin laguntzen saiatu ziren baina gehiegi pisatzen zuen. Arazo larri baten aurrean zeuden.

Bitartean Pello baserri osoan ari zen begiratzen baina ez zituen aurkitzen animaliak. Soka luze bat eta eskopeta hartu zituen eta basora joan zen. Bidean hiru otsorekin topatu zen eta eskuetan zeraman eskopetarekin hil zituen hamar segundo pasa baino lehen.

Pellok zaldi oinatz batzuk aurkitu zituen eta beraiei jarraitu zien.Denbora guztian aurrerantz jarraitzen zuen eta bat – batean oinatzak bukatu egin ziren. Ur jauzi batera iritsi zen eta han Bizkor, Ttunttun eta Moko ikusi zituen. Azkar – azkar joan zen beraiengana.

Han Bizkor ikusi zuenean ia – ia hil beharrean orduan berak zeukan sokarekin eskuan lotu eta Bizkorri bota zion. Honek ahoarekin heldu eta ur ertzera iristerakoan Pello uretara erori zen eta Bizkor belarretara atera zen. Pello ibaian harriari helduta zegon . Animaliak ez zekiten zer egin Pellori lagundu edo harri gainean han uztea. Mokok eta Ttunttunek han uztea nahi zuten eta Bizkorrek ez zekien zer egin. Nola bihotz onekoa zen itotzen ikusi zuenean laguntzen hasi zen. Pellok zeukan soka hartu eta Pellori bota zion. Hartu zuen eta belarretara atera zuen.

Orduan Pello denbora guztian eskerrik asko esaten egon zen.- Nola ahalko dizuet ordaindu? – esan zuen Pellok.- Mmmm… Badakit nola ordainduko diguzun! Guk esandakoa egingo duzu, guk ez dugu lanik egingo eta gure laguna izango zara.. – esan zuen Bizkorrek.- Bai, nahi duzuena egingo dut. – esan zuen Pellok.

Ordutik hona oso pozik bizi dira eta Pellok oso ondo tratatzen ditu. Erregeak bezala bizi dira. Pellok oraindik egunean bost aldiz esaten dio eskerrik asko Bizkorri.

June Arruti

Page 4: Gure ipuinak

Nerea 9 urteko neska bat zen.Oso txintxoa zen.Bere ile kolorea marroia, bere begiak berdeak ziren, oso altua zen eta oso-oso polita. Batzuetan amari kasu egiten zion,ondo portatzen zen, jatorra eta alaia zen bere lagunekin baina besteetan bazekien zatarra izaten eta eskolan ez zebilen behar bezala.Gainera oso despistatuta zen.Munduko pertsonarik despistatuena: eskolako materiala, jertseak eta jostailuak galtzen zituen behin eta berriz. Eta bere ama aspertuta zegoen.Behin eskola orduan ez zuen kasu egiten irakaslearen azalpenei eta orduan esan zion irakasleak:

-Nerea, esango al didazu zer esan dudan- Ez, ez dut entzun, mesedez esango al didazu berriz?- Ez, ez, zuk irakurri eta egin ariketa. Eta ez baduzu egiten egunero

arbelean jarriko dizudana egiten egongo zara.- Andereño ez dakit ze orri egiten ari garen.- Ba hori galdetu egiten da eta hasi baino lehen. - Baina ni komunean egon naiz eta horregatik ez dut entzun.- Nerea beti aitzakiak bilatzen zituen bere despisteak disimulatzeko

eta irakaslea aspertuta zegoen. Ez zituen lanak behar bezala egiten.

Page 5: Gure ipuinak

Nerearen amak bilera zuen hurrengo egunean. Iritsi zen eskolara eta irakasleak Nerearen amari esan zion ez zuela espero Nerea holakoa zenik. Eta arazoak zituela eskolako martxa jarraitzeko.

Eta orduan Nerearen ama haserre bizian joan zen etxera. Galdetu zion Nereak:

-Ama, zer gertatzen zaizu?

-Zure jarrerarekin oso haserre nago eta igual errrepikatu beharko duzu maila. Horregatik nago haserre bizian.

-Ama egon etzanda eta lasaitu pixka bat. Hartu ur baso bat pixka bat lasaitzeko.

Eta hurrengo eguna iritsi zen eta Nerea eskolara joan zen.

-Andereño egin ditut etxeko lanak.

-Ea erakutsi 90orria.

-A 90orria egin behar zen ! Ba nik ez dut egin hori nik urari buruzko gaiarena ez dut egin, nik Arabiari buruzko gaiarena irakurri dut.

-Ba oharra bidaliko dizut etxera.

Eta Nerea lotsagabekeriatan hasi izen andereñoari, burlaka. Bere andereñoa nazkatzen hasi zen eta Nerea enteratu gabe agenda hartu zion gurasoei ohar bat idazteko. Idatzi eta gero motxilan sartu zion.

-Nerea erakutsi zure amari agenda eta esan firmatzeko.

Nerea poz-pozik etxera joan zen eta etxera iristerakoan esan zion:

-Amatxo esan du andereñoak firmatzeko agendan.

Eta bere amak hori irakurri zuenean haserre bizian jarri zen eta zarta eman zion. Nerea bere gelara joan zen masaila gorri-gorria edukita.

Hurrengo eguna iritsi zen eta jada ikasi zuen ez ziola andereñoari gehiago lotsagabekeriarik egin behar eta eskolan galdetu zionean irakasleak ea gaur irakurri zuen bidalitako irakurgaia berak baietz erantzun zion.

Handik aurrera gero eta gehiago saiatu zen eta gurasoak eta irakaslea gustura zeuden berarekin. Ikasturte horretan asko ikasi zuen eta bera ere oso pozik zegoen.

Nagore Gonzalez

Page 6: Gure ipuinak

DENBORAN HARRAPATUTA

1999an hamalau urteko eta Marian izeneko neska bat Orion bizi zen. Ilea egurra bezain marroia zeukan, begiak marroi argi-argiak, eta ezpain gorriak. Altua zen, hanka luzeak zeuzkan. Nahiko bihurria zen. Bere gurasoekin bizi zen.

Bere aita zientzialaria zen eta sotoan laborategia zeukan. Gizon despitatua zen eta makinak asmatzea gustatzen zitzaion. Bere ama medikua zen, sendabelarretan asko zekiena. Denda bat ere bazuen eta bertan saltzen zituen kamamila, berbena belarra, azuna, kalendula eta belarrekin egindako krema eta botikak. Asko gustatzen zitzaion amari laguntzea botikekin.

Mariani bere aitarekin makinak asmatzen ibiltzea ere asko gustatzen zitzaion. Baina beldur pixka pasatzen zuen bere aitaren asmakizunekin. Behin aitak robot bat egin zuen eta susto ederra hartu

Page 7: Gure ipuinak

zuten. Robotak etxea garbitzen lagundu behar zuen baina hori egin beharrean behin armairuko arropa eta zapata guztiak hartu eta leihotik bota zituen. Beste batean leherketa txiki bat izan zuten eta soto guztia aldatu behar izan zuten.

Behin udarako opor batzuetan aitak denboraren makina asmatu nahi izan zuen. Marian sotoan ezkutatu zen eta makina bukatuta zegoela ikustean, aita joan zenean sartu eta jolasten hasi zen. Botoi gorri bati eman zion eta denboraren makina bueltaka hasi eta brrrrun!!!! airean joan zen. Bidaiatxo bat egin ondoren , zelai batean lurreratu zen, buruko min handia zeukan eta zorabiatu egin zen.

Esnatu zenean baserri zahar-zahar batean zegoen. Han neska bat ikusi zuen eta Marian beldurtu egin zen.- Nor zara zu ? -galdetu zuen beldurtuta.- Ni Carmen naiz, gure baserriko zelaian aurkitu zaitut botata eta etxera ekarri zaitut.Marian, denboraren makinarekin gogoratu eta Carmenen eta etxearen itxuragatik galdetu zuen:-Zenbagarren mendean gaude? -14garrenean-Zer!!! Orduan Marianek esan zion 1999tik zetorrela. Hasieran Carmenek ez zion sinistu, baina azkenean konbentzitu egin zuen. Marianek Carmeni bere garaiko gauza asko kontatu zizkion eta oso lagunak egin ziren. Baina bere etxera itzultzeko beharra zeukan.-Bihar bertan hasiko gara denboraren makina bilatzen- esan zuen Carmenek.Herri guztian bilatu eta bilatu baina ezer ez, ez zuten ezer aurkitu. Denboraren makina aitaren sotora itzuli zen horrela programatuta zegoelako. Marian ez zuten inondik aurkitzen eta aitak makina erabili zuela pentsatu zuen. Asmatu beharko zuen alaba ekartzeko modua.

Bitartean, etxera itzuli ziren Carmen eta Marian eta han ikusi zuten Carmenen aita, Peio, ohean etzanda eta oso gaizki.- Zer dauka? - esan zuen Carmenek.- Uste dut gripea dela. Zu ez hurbildu, ni bakunatuta nago eta ez zait ezer gertatuko.Orduan Marian, berea amarekin ikasitakoak gogoratu eta sendabelarrak nahastu eta nahastu krema bat egin zuen eta aitari jarri zion gorputz osoan. Sendatu zen Peio bi egunetan, eta noski, herri guztiak jakin zuen Marianek egindakoa eta baita hango erregeak ere.-Sorgina da, sartu dezatela kartzelan!!! esan zuen erregeak.

Page 8: Gure ipuinak

Eta halaxe egin zuten.

Baina gauean Carmeni ideia etorri zitzaion eta erregearen gaztelura abiatu zen. Han zaintzaileak seko lo zeuden eta Carmenek giltzak hartu zituen eta Marian kartzelatik atera zuen.

Marianen aita buruari eragin eta eragin zebilen alaba nola ekarri asmatzeko. Halako batean denboraren makinara joan zen eta ikusi zuen barruan azken aldiz erabili zenean 1357urtea jartzen zuela. -Eeez! Hain atzera joan al da!!!

Bitartean Carmen eta Marian etxean zeuden. Erregea ez zen konturatu astean behin bakarrik jaisten zirelako janari pixka bat ematera.-Orain zer egingo dut, agian hemen geratuko naiz betirako - esan zuen malko batzuk ateratzen zitzaizkion bitartean.-Lasai, egongo da irtenbide bat- esan zuen Carmenek.

Bitartean, Marianen etxean esan zuen aitak: - Arantxa, Marianen bila noa!-Kontuz ibili.Arantxa Marianen ama zen.

Aitak denboraren makina hartu eta 1357ra abiatu baino lehen ondo-ondo programatu zuen sotora itzultzea. Abiatu zen eta Carmenen zelaian agertu zen baina makinak ez zuen aldegin. Carmenen etxea ikusi zuen eta barrura sartu zen.-Aita!!! -esan zuen Marianek bere aita ikusi zuenean. Eta korrika joan zen besarkada ematera.-Hasieran beldurra neukan baina gero Carmen ezagutu nuen,lurrean botata ikusi ninduen eta bere etxera ekarri ninduen- esan zion Marianek aitari.-Eta denboraren makina, aita?-Lasai ondo programatuta dago eta ez da joango. Eta zein da neska hori?-Carmen da, nire laguna, eta hau Peio, bere aita. Egun hauetan beraiekin egon naiz. -Marian zure aitak nola izena du? -esan zuen Peiok.-Oskar.-Bueno ba, Oskar, hemen zaudetela biak afari batekin ospatuko dugu. Afari ederra egin zuten eta abiatzeko ordua iritsi zen. Eta denboraren makinara joan ziren.-Ez zaitut inoiz ahaztuko- esan zuen Marianek.-Nik ere ez, Marian - esan zuen Carmenek.

Page 9: Gure ipuinak

Denboraren makinara igo behar zutenean esan zuen Marianek: -Itxaron, eta gurekin eramaten baditugu, aita?-Bueno, ondo dago.Ez zitzaion batere zaila egin bi lagunak konbentzitzea eta beraiekin joan ziren. Asko harritu ziren gaur egungo bizimoduarekin, teknologiarekin… baina, bueno, egokitu ziren. Marianen ondoko etxean jarri ziren bizitzen,oso lagunak egin ziren.

Baina Marianen aitari ez zitzaion ahaztu istorio honen hasera eta Mariani esan zion:-Marian, dena ondo atera da baina nire laborategian sartzeagatik eta nahaste borraste hau sortzeagatik aste bat telebista gabe !-Joooo aita! Bueno baina behintzat lagun bat egin dut.

Eta hala bazan eta ez bazen sar dadila Marianen aitaren denboraren makinan eta atera dadila Orioko plazan.

Maider Uranga

Page 10: Gure ipuinak

Duela bost urte, Sara izeneko neska bat ezagutu nuen, beltzarana eta polita. Lasaia, alaia, ile marroiska eta begi urdinak zituen eta oso goxoa zen. Egun batean Sararen gurasoak beste herri batera joan ziren bizitzera eta Sarak eskola berri batera joan behar izan zuen. Lehenengo egunean eskolara joan zen. Eta soinketan denak harrituta utzi zituen: tenisean ikaragarri ona zen. Partidu bat egin zuten eta Sarak

Page 11: Gure ipuinak

irabazi egin zuen. Gelako guztien kontra irabazi zuen . Eta horrela eskolako guztiak Sara zein ona zen ikusi zuten.

Bere aitarekin entrenatzen zuen Sarak herriko tenis zelaian astean behin. Laster txapelketa bat zuen eta gogor ari zen entrenatzen. Egun batean Sarak mina hartu zuen. Raketarekin pilota jo beharrean hankari eman zion. Oso fuerte jo zionez, belaun hezurra puskatu zuen. Aitak eraman zuen korrika ospitalera eta han medikuek operatu eta igeltsua jarri zioten.Tenisean jolastu gabe bi aste egon beharko zuen. Ezingo zuen txapelketara joan.

Bi aste pasa zirenean, medikuak baimena eman zion entrenatzen hasteko. Eskolara joan zenean lagunek barre egiten zioten ez zuelako lehen bezala jolasten. Eta Sara oso triste geratu zen. Baina asko zaindu zuen bere hanka eta entrenatzera joan zen. Eta hurrengo egunean partidua zeukan eta irabazi egin zuen.Eta hurrengo egunean eskolara joan zenean soinketa zeukaneanez zuten beraz barre egin.

Eta tenisean jolasten jarraitu zuen. Behin entrenamendura joan zen. Jolasten ari zirenean aldagelan lapurreta gertatu zen. Hasieran Sara ez zan enteratu kamiseta lapurtu ziotenik. Eta geroSara enteratu egin zen eta udaltzainari deitu zion. Udaltzaina etorri zen eta lapurra harrapatzeko galderak egiten ibili zen. Baina ez zuen lortu. Kamiseta gabe gelditu zen Sara. Oso haserre zegoen bere kamisetarik maiteena zelako eta txapelketa guztietan erabiltzen zuelako.

Hurrengo egunean txapelketa iritsi zen. Ez zegoen Sara gustora kamiseta berriarekin eta ez zuen ondo jokatu. Eta txapelketa galdu egin zuen eta esan zuen: -Beti ezin da irabazi-

Eta onartu egin zuen. Eta handik aurrera lasaigo egon zen. Eta tenislari ona izaten jarriatu zuen.

Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan.

Sergio Mestre

Page 12: Gure ipuinak

Bazen behin Arantxa izeneko andre bat Azpeitiakoa. Irakaslea zen, 4. mailakoa. 50 urte zituen eta oso zintzoa, jatorra eta irakasle ona zen.Lau ziren familian: bi seme, Oihan eta Estebe, eta senarra,Juan izena zuena. Oso familia zoriontsua zen. Aitona-amonak Bilbon bizi ziren. Oihan eta Estebek oso gutxitan ikusten zituzten, urte zaharretan eta saninazioetan.

Arantxari informatika asko gustatzen zitzaion. Asko erabiltzen zituen e-posta,Tuenti, Twiter… beti horrelakoetan zebilen. Bidaiatzea ere gustatzen zitzaion: Benidormen, Colombian, Parisen, Hamburgon , Perun… ia mundu guztian izana zen. Eta horregatik zituen hainbeste lagun, oroigarri eta batez ere herri bakoitzeko kafe desberdinak.

Arantxa zale-zalea kafe zalea zen. Kafea asko gustatzen zitzaion. Kafea ura bezala edaten zuen. Egunean hirurogeita hamazazpi kafe hartzera ere iritsi zen: goizean hamaika, hamaiketan hamabi, bazkalostean beste hamaika, arratsaldean hamabi eta gauean gelditzen direnak.

Azkenaldian buruko minez eta urduri zebilela konturatu zen eta medikuarengana joan zen. Medikuak hainbeste kafe hartzen zituela entzutean esan zion:

Page 13: Gure ipuinak

-Arantxa, aztertu zaitut eta kafea izango da kalte egiten dizuna. Ezin duzu hainbeste kafe hartu. Tentsioa oso altua daukazu eta oso arriskutsua da hori.

- Eta nire hirurogeita hamazazpi kafeak zer?- Zuk ikusi, baina bihotzeko atakea emateko arriskuan zaude.

Orduan erabaki zuen kafe kopurua gutxitzea. Hiru besterik ez zituen hartuko: goizean, bazkal ostean eta arratsaldean.

Medikuak bada ez bada ere, bere senarrari deitu zion eta esan zion emazteari hiru edo lau kafe baino gehiago ez uzteko hartzen.

Behin Arantxa eskolatik ateratakoan eguneko azken kafea hartzera joan zen eta zer gertatuko eta, kafetegia itxita zegoen. “Hiletagatik itxita” jartzen zuen atean. Bestera joan eta uraren tuberietan aberia bat zegoela eta ezin zutela kaferik zerbitu esan zioten. Bera gero eta larriago jartzen ari zen. Eta zer egingo eta etxera joan eta kafea hartu nahi zuen, baina etxean kaferik ez zegoen. Goizean utzitako paketea ez zegoen han.

Erostera joan zen eta han ere ez zegoen kaferik. Guztia saldu omen zutela esan zion dendariak.Orduan pentsatu zuen: -Norbait niri kafea kentzen ari zait…

Bere senarra izan zen kafea etxean ezkutatu zuena, dendariari emazteari kaferik ez saltzeko eskatu ziona, gezurrezko kartela jarri zuena… Eta Arantxa hori jakitean asko haserretu zen Juanekin: -Oso haserre nago baina ez dut hirugarren kafea hartu… eta ondo nago!

Eta kafearen dieta egiten hasi zen: handik aurrera egunean hiru besterik ez zituen hartuko.Eta jada hilabete batean hiru kafe hartzen ditu.Azkenerako konturatu zen ez zela hain kafezalea, ez zuela kafea hainbeste behar eta orain ez ditu bi kafe besterik hartzen. Eta buruko minik ez du, ez da urduri jartzen… senarrari eskerrak.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Orioko hondartza zoragarri honetan.

Iñaki Sarasola

Page 14: Gure ipuinak

Xixili izena zuen eta bederatzi urte zituen. Alaia zen eta lasaia.Soka-saltoan ibiltzea gustatzen zitzaion. Lehen ez zekien ondo ibiltzen baina ikasi zuenetik gero eta gehiago ibiltzen zen saltoka. Patiora jeisten zenean bere lagunekin besterik ez zuen egiten, sokasaltoan ibili eta ibili.

Xixilen eskola baratzez inguratuta zegoen eta noiz behinka saguak ikusten ziren patio inguruan. Baina bapatean eskolan saguak bazter guztietatik ateratzen hasi ziren. Lurretik, belarretatik, komunetatik… Haur eta irakasleak nazkatuta zeuden. Behin Xixiliren ikasgelako arbelaren atzean zegoen zulo batetik sagu bat atera zen. Denok ikaratu egin ziren eta oihuka hasi ziren. Klasea moztu izan behar zen eta ziztu bizian atera

Page 15: Gure ipuinak

ziren gelatik . Beste batean neska bat komunean zegoela bat-batean leihotik hiru sagu sartu ziren eta neska ikaratuta ipurdi agerian atera zen.

Ikasleak zuzendaritzara joan ziren. Han zuzendariari esan zioten nazkatuta zeudela. Zuzendariari ideia bat bururatu zitzaion eta saguak hiltzeko janaria jarri zuten. Eta zer gertatuko, eta ume batek jan zuela pozoia eta ospitalera eraman behar izan zutela. Oraindik saguak zeuden eskolan eta ez zekiten zer egin. Xixiliri gauza bat bururatu zitzaion.-Maisu, zergatik ez ditugu tranpak prestatzen?-Oso burutazio ona Xixili.

Tranpak prestatzen aste bat pasa zuten eta astelehen batean tranpak martxan jarri zituzten. Sagurik ez zen tranpa batean ere erori. Saguak hain listoak ziren sudurrarekin tranpa usaintzen zutela eta tranpara iristen zirenean salto egiten zuten.

Zuzendariak ez zekien zer egin eta eskolako haurrei esan zien etxean gurasoekin hitz egiteko eta irtenbide bat aurkitzen saiatzeko.

Xixilik hainbeste saguak gora eta saguak behera, gau horretan ametsetan sagu bihurtu zen. Eta ikusi zituen eskolako patio azpian saguek gaizki pasatzen zutela ikasleak errekreora ateratzen zirenean. Durrunda handia egiten zuten eta korrika eta saltoka zebiltzanean saguen gordelekua puskatu eta lurrikara modukoak izaten zituzten. Orduan ateratzen ziren guztiak beraien gordelekutik eta eskolako edozein zulotik agertzen ziren.

Esnatu zenean Xixilik amari kontatu zion saguen ametsa eta amak zuzendari deitu eta dena kontatu zion. Eskolan bilera bat egin zuten eta zuzendariak beste guztiei kontatu zien Xixiliren amak esandakoa. Orduan erabaki zuten saguei beste gordeleku bat egitea. Ume guztiak lagundu zuten gordelekua egiten. Jolastordu garaian elkartzen ziren eskolako ondoko baratzean eta jolasean zuloak eta zuloak egiten eta egiten sagu guztientzat etxea bukatu zuten. Orain saguak hara nola ekarri pentsatu behar zuten. Xixilik pentsatu zuen gazta jartzea eta zuzendariari oso burutazio ona iruditu zitzaion.

Hurrengo egunean Xixilik gazta ekarri zuen etxetik. Handik gutxira sagua eta saguak etortzen hasi ziren eta denak errenkan joan ziren egindako zuloetara.

Page 16: Gure ipuinak

Hortik aurrera Xixili eta eskolako lagunak bakean ibiltzen ziren jolasean eta soka-saltoan eta saguak ere bakean durrunda eta lurrikararik gabe.

Nerea Erquicia

Page 17: Gure ipuinak

Kattalin eta Unai bi neska mutil oriotarrak dira eta askotan

txalupan joaten dira. Txalupa hori bere aitarena da eta beraiek hartu egiten dute bere aitak utzi egiten dielako. Kattalin eta Unai anai-arreba bizkiak dira eta asko asko maitatzen dira. Guztiaelkarrekin egiten dute, adibidez, erosketak, musika eskola, eskolara joan eta pistinara ere. Katalinek 11 urte ditu eta Unaik 11 ere, bizkiak baitira. Biak oso jatorrak dira.

Page 18: Gure ipuinak

Beraiek txalupa hartzen dutenean, beti leku berdinetatik joaten dira, bainaegun batean esan zuen Katalinek :-Zergaitik ez goaz beste tokitik? Beti toki berdinetatik goaz.-Bale, baino galtzen baldin bagara zure kulpa izango da.

Bide berritik zihoazen eta azkenean itzuli nahi izan zutenean laino asko zeuden eta itsasoan galdu egin ziren. Unaik esan zuen :- Ikusten? Esan dizut galdu egingo ginela.Derrepente zerbaitek txalupari jo egin zion eta ikaratu ziren. Handik pixkatera berriro beste kolpe bat antzeman zuten txaluparen azpian. Unai eta katalin oso bildurtuta zeuden. Oso kezkatuta zeuden eta esaten zuten :

- Zer da? Arrain bat?- Ez!!! eeeeeeeee txakur bat?

- Ezzzzzzzzzzzz nola izango da txakur bat uretan gaude eeee?- A bai, egia, ni burutik nago.- Badakit, tiburoia da! Tiburoi batek horrelako kolpeak ematen ditu.

Aurreraka joan ziren segi eta segi. Azkenean ikusi zuten gauza bat, grixa eta tiburoi bat ematen zuena. Eta badakizue zer zen? Izurde bat zen .Katalinek esan zuen :- Ni badakit zer den, izurdea da.Eta izurdeak egin zuen buruarekin gora eta behera. - Hori da bai.Pixka geroago jolasten zeuden izurdearekin. Eta hari segika irla batea iritsi ziren.

Hori pasata gero konturatu ziren izurdea oso triste zegoela. Izurdea idatzi zuen bere isatsarekin: - Nere familia txikia nintzenean bakarrik utzi ninduten eta orain zuekin nagoelaoso ondo sentitzen naiz eta ematen du nire aita eta ama zaretela.Katalinek esan zuen: - Ze pena ematen didan zure familiarena. Ez al duzu nahi aurkitzea?Izurdeak idatzi zuen:-Bai, baino ez dakit nondik hasi.

Hirurak galduta zeuden eta oso preokupatuta. Baina pentsatu zuten igerian hastea eta etxerako bidea bilatzen hastea. Nekatzen zirenean izurdearen gainera igo eta honek eramaten zituen bizkarrean.

Page 19: Gure ipuinak

Unai eta Kattalinen etxean bere ama eta aita oso preokupatuta zeuden semea ta alaba ez zirelako etxera itzuli eta poliziari deitu zioten. -Badakit non dauden, itsaso aldera joango ziren eta beti toki berdinetatik joaten dira.

Pixka geroago polizia eta gurasoak txalupan joan ziren beraiek joaten ziren tokitik. Aurreraka joan eta joan txalupa ikusi zuten puskatuta eta bere aitaren izena zeukan jarrita egur zati batean. Asko kezkatu ziren. Eta orduan ikusi zuten urrutira zerbait eta aurreraka joan ziren. Eta Unai eta Kattalin ikusi zituzten gurasoak. Ama uretara bota zen bere umeengana, eta umeek ere, eta aita.

Denak oso zoriontsu zeuden. Hori pasa eta gero Kattalinek esan zuen: -Ama, aita, izurdea ahal du gurekin gelditu? Berak ez dauka familiarik.Eta izurdea egin zuen begiekin “mesedez” esan bezala. Eta amak esan zuen :- Bale.- Eskerrik asko ama, asko maite zaitugu.

Beraiek ibaiaren ondoan bizi ziren eta egokia zen izurdearentzako. Izurdeak ez zuen bere familia aurkitu baino orain beste familia dauka.

Egunero goizean Unai eta Kattalinek igeri egiten zuten izurdearekin, janaria ematen zioten eta oso zoriontsu bizi ziren.

Jennifer Maradiaga

Page 20: Gure ipuinak

LAS ANIMADORAS

Gabriela es una chica estudiante. En su tiempo libre es animadora. Carmen es una chica muy estudiosa. También en su tiempo libre es animadora. Irati no está en el colegio. Esta trabajando en Eroski de cajera. En su tiempo libre también es animadora.Las tres son animadoras del equipo de baloncesto Zaragueta.

Un día tenían que hacer un baile para un concurso de animadoras. Entrenaban todos los días de la semana. Preparaban unos ejercicios muy difíciles y Gabriela tenía que dar un salto hacia arriba muy peligroso. No sabía como hacerlo y se cayó.

Carmen e Irati llamaron a la ambulancia y se llevaron a Gabriela y fueron lasdos amigas para hacerle compañía. En el hospital le escayolaron las dos piernas. Habían pasado tres semanas y Gabriela no se curaba. Tuvieron que llamar a la competición de animadoras y decir que no podían concursar.

Page 21: Gure ipuinak

Irati y Carmen estaban llorando por Gabriela preguntando cada minuto que como estaba. Creían que nunca más podría volver a ser animadora.

Han pasado tres meses y a Gabriela le han quitado la escayola y algo se ha recuperado pero todavía no puede participar en el concurso. Gabriela lloraba todo el día porque quería participar con sus amigas en la competición.

Sus amigas estuvieron pensando que hacer. Querían que Gabriela estuviera con ellas. Por ello tuvieron una idea genial: que Gabriela podría bailar en silla de ruedas. Y a Irati se le ocurrió una mejor:

- ¿Por qué no salimos todas en el campeonato en silla de ruedas?- Vale, buena idea. Nadie lo ha hecho nunca así y puede ser muy

original.

Al final todas las chicas aceptaron salir en silla de ruedas.

Llamaron a la entrenadora de las animadoras para explicarle la idea que tenían y la entrenadora les dijo que sí, que prepararían algo muy especial. Se alegraron mucho porque Gabriela volvía con ellas.Pero tenían un problema, puesto que nunca habían preparado una coreografía con silla de ruedas. Los movimientos y pasos del baile había que pensarlos mucho. Se les ocurrió no poner pasos difíciles porque si no se iban a caer. .Pero tenían otro problema. ¿Como iban a comprar las sillas de ruedas si eran diez chicas animadoras y no tenían tanto dinero?

Como Gabriela había estado tanto tiempo en el hospital y había hecho muchos amigos, entre todos organizaron una tómbola. Cada uno llevó un juguete: una barbi, un balón, coches teledirigidos…Así consiguieron dinero para las 10 sillas de ruedas y se alegraron mucho.

Estaban ensayando la coreografía de la entrenadora pero era muy difícil. Primero tuvieron que aprender a bailar en silla de ruedas pero se les hacia difícil. Pero no se echaron para atrás y consiguieron montar un bonito espectáculo. Gabriela estaba superfeliz.

Ya es el día de la competición y lo que han preparado ha gustado muchísimo al jurado y han sido las ganadoras. El premio era ir

Page 22: Gure ipuinak

a Madrid y a Nueva York a competir con las mejores animadoras del mundo.

En Madrid volvieron a ganar, pero en Nueva York todo fue más difícil. Se pusieron muy nerviosas, sobre todo Gabriela y fallaron algunos pasos del baile. Estaban muy tristes. Pero sus padres las consolaron y les dijeron que habían perdido pero habían viajado por el mundo y eso era muy bonito.

Gabriela ya se había curado del todo y Carmen e Irati se han alegrado mucho. Pero después de venir de Nueva York ya no quisieron presentarse a más campeonatos y se dedicaron sólo a entrenar y animar al equipo de Zaragueta.

Celeste Herrera

Page 23: Gure ipuinak

LAS CHICAS DEL BAILE

Hace una semana había unas chicas muy guapas y listas que iban a concursar en un campeonato de baile .Las chica se llamaban Antonella, Pía, Caterina y Ana. Pensaron que no podían hacer el baile del campeonato solas. Y pensaron contratar a una coreógrafa. Se pusieron muy contentas porque pensaron que con una coreógrafa podrían preparar mejor el espectáculo para el campeonato.

Empezaron a buscar a una coreógrafa .Al día siguiente contrataron a una coreógrafa la chica que les iba a hacer un baile se llamaba Sara .Sara les dijo cuan do iban a ensayar, como iban a hacer el baile, donde iban a hacer el baile, que ropa tenían que llevar a los ensayos que, música iban a hacer y muchas cosa mas.

Al día siguiente la coreógrafa venia en camino a casa de las chicas para enseñarles el baile que avía pensado pero no pudo por que mientras venia en patines se había roto la pierna y el médico le dijo que tenía que descansar unos días. Entonces las chicas fueron a

Page 24: Gure ipuinak

la casa de la hermana de la coreógrafa que se llamaba Soraya. Soraya estaba encantada de hacerles el baile.

Les propuso que ensayarían todos los días en el polideportivo cuando salieran del colegio. Les pareció genial y empezaron al día siguiente. Se juntaron a las seis de la tarde y la coreógrafa les dijo:- A, os voy a decir que pasos vamos a hacer, que canción y tenéis que ponerse las pilas para poder ganar.

Pero también les dijo que lo importante no era ganar sino divertirse y participar.

Al día siguiente se levantaron todas a las ocho de la mañana para ir al colegio..Pero todas no fueron. Caterina no fue porque por la noche había tenido un mal sueño y no pudo dormir. Soñó que en el campeonato nada le salía bien y que sus amigas se enfadaban con ella por ello. Al día siguiente cuando vio a sus amigas les contó su sueño y le dijeron que no tuviera miedo que nunca dejarían de ser amigas aunque perdieran el campeonato.

Siguieron con los entrenamientos y ensayos y les estaba quedando muy bonito. Estaban deseando que llegara el día.

Y llegó el gran día. Desayunaron juntas y fueron al teatro juntas. Cuando vieron a los otros grupos se pusieron muy nerviosas pero la entrenadora las tranquilizó pues tenían un baile muy bueno y que pensaran en que lo importante era divertirse.

Cuando salieron al escenario sonó la música y empezaron la coreografía, Se avían puesto una ropa genial y lo hicieron fenomenal. Antonella con mucha fuerza salio al escenario y todo el público aplaudía. Luego las demás empezaron a bailar muy bien y en todo el baile estaban contentas y elegantes.

Llego la hora de saber quien era el grupo ganador y ahí tuvieron un pequeño disgusto: quedaron segundas. Pero también una gran alegría: su primera entrenadora apareció a felicitarlas.

De allí en adelante continuaron presentándose a concursos de baile y esperan conseguir algún día un buen campeonato.

Kelly Latorre