16
HAINBAT LIBURUREN KRITIKA

HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

  • Upload
    ngonhan

  • View
    224

  • Download
    4

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

HAINBAT LIBURUREN

KRITIKA

Page 2: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

EMILIO ETA DETEKTIBEAK

Erich Kastner

Elkar argitaletxea

Itzultzailea:Tomas Sarasola

Irakurritakoa laburrean

. Emilio eta detektibeak eleberriak Emilio izeneko ume baten istorioa kontatzen du. Azaltzen du bere amak 140 marko (Alemaniako dirua) ematen dizkiola bere amonari emateko, eta bere amona Berlinan bizi denez, trena hartu behar izaten duela. Trenean lo geratu eta diru guztia lapurtzen diote eta orduan Berlinen, beste ume batzuen laguntzaz lapurra harrapatzen dute.

.Nire ustez ipuineko pertsonaia nagusiak Emilio eta lapurra dira, ipuina jarraitzeko pertsona garrantzitsuenak direlako.

. Ipuinaren hasiera Alemaniako hiri batean gertatzen da baina gainontzeko guztia Berlinen, Alemaniako hiriburuan.

. Liburuan agertzen den jendeak jatorra dirudi, tira, Emiliori laguntzen ari direnak bai, eta bere familiak ere bai. Baina lapurra ez da hain jatorra, lapurra gaiztoa da.

Page 3: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

Iruzkina

. Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak detektibeak dirudite pista guztiak aurkitzen eta bilatzen, lapurra non eta zer egiten dagoen jakiteko.

Beste izenburu bat jarri beharko banio, “Emilio eta treneko lapurra” edota bestela, “Emilio eta Berlineko lapurra” deituko nioke, baina nik ez nuke izenburua aldatuko, horrelaxe ondo gelditzen delako.

. Arazoei konponbide egokia bilatzen die idazleak, hala ere, bada aldatuko nukeen pasarterik. Esaterako, lapurra bagoian dagoenean, Emiliok pentsatzen du tipo susmagarria dela eta han geratu ordez, beste bagoi batera joan zitekeela pentsatzen dut, horrela, ez ziolako lapurrak ezer lapurtuko.

. Irakurritako eleberria asko gustatu zait. Dibertigarria iruditu zait eta baita interesgarria ere, abentura ugari eskaintzen duelako.

Gogokoen dudan atala “Saria ematen diogu lapurra harrapatzen duenari” kapitulua da. Izan ere, zati horretan dirua berreskuratzeaz gain, gehiago lortzen duelako.

Izaskun Iriondo 1.B

Page 4: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

To, Mieltxo

Antton Kazabon

Desclèe De Brouwer argitaletxea

IRAKURRITAKOA AZTERTZEN

. Irakurri dudan liburua eleberri bat da.

. Mieltxo mutiko bizkorra da, ona da gauza denetan: azkarra pilotan, futbolean, bizikletan, eta sagua baino bihurriagoa da.

. Krixpin Mielen lagun hoberena da.

Pertsonai nagusiak Mieltxo eta Krixpin dira.

. Krixpin egunero joaten zen eskolara eta beti ideia berriak ekartzen zituen.

. Ekintza burutzen den lekua, Oiartzun eta Gipuzkoa dira.

. Eleberrian deskribatzen den gizartea langile jende arruntak osatutakoa da.

Page 5: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

IRITZIAK:

. Irakurri ondoren izenburua testuari ongi egokitzen zaiola iruditzen zait. Zerikusi handia du izenburuak kontatzen denarekin.

Besteren bat jartzekotan MIELTXO ETA BERE LAGUN HOBERENA (Krixpin) jarriko nuke. Edo bestela, MIELTXO BETI KRIXPINEKIN ere egokia litzateke

. Hona interesgarria iruditu zaidan liburuko pasarte bat berridatzita:

Mieltxo aski mutiko bizkorra zen txikitan. Lagunek huraxe nahi izaten zuten beti edozertarako zela era. Ona zen denean,azkarra, iaioa. Pilotan,txilarra baino zimelagoa. Futbolean, sagua baino bihurriagoa. Korrika, oreina baino arinagoa. Bizikletan, herriko automobilak baino azkarragoa. Kabiak harrapatzeko, zuhaitzetan gora, katagorriak bezain trebea.

. Kontakizunean agertzen diren arazoei konponbide egokia ematen die egileak. Ez nuke ezer aldatuko. Nire ustez liburuan idatzitakoa ondo dago, ez zait bururatzen beste edozer gauza.

. Zenbaitetan hiztegia zail xamarra iruditu zait, baina egoki antolatuta dago istorioa eta nahiko ondo jarraitu dut kontatzen zena.

. Hamarretik 6 bat jarrriko diot irakurri dudan liburuari. Gauza batzuk gustatu zaizkit eta beste batzuk ez. Gutxien gustatu zaidana, hitz batzuk ondo ulertu ezin izatea izan da. Mieltxo eta Krixpin lagun hoberenak izanik beraien arteko adiskidetasuna eta harremana interesatu zait gehien. Beti elkarrekin egoten ziren.

Ariana Iturrioz 1B

Page 6: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

Bambulo “Lehen urratsak”

· Egilea: Bernardo Atxaga ·Argitaletxea: Erein

Irakurritakoa aztertzen:

· Irakurri dudan liburua eleberri bat da, hau da, kontakizun luze bat.

· Gai nagusia Bambuloren istorioak edo pasarteak dira, hau da, Bambulori gertatutako istorio dibertigarriak kontatzen ditu. Nola lortu zituen Bambulok paperak eta dokumentuak, liburutegira joaten direnean...

· Egia esanda, bi pertsonai nagusi baino gehiago daude, Jon, Maria, Ariadna eta Bambulo. Bambulo kontinenteko txakurrik bizkorrenetakoa edo agian bizkorrena da, edo hori esaten dute behintzat. Ariadna arreba txikiena da, oso bizkorra da baina ez daki oso ondo hitz egiten oraindik.

· Bambuloren istorioak Bilbon gertatzen dira, han bizi direlako. Bilbo Bambuloren jaioterria da. Baita ere liburutegira joaten dira, leku handia eta iluna da.

· Nire ipuinean agertzen den gizartea, nire auzoko jendea bezalakoa da, hau da, jende normala, nire antzekoak.

· Istorioak gertatzen diren garaiari dagokionean, gaur egun gertatutako istorioa da. Gure garaiko arazo eta aukerekin.

Page 7: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

Iritzia:

· Liburuaren izenburua egokia da niretzat, hau da, izenburuak esaten duena liburuan gertatzen dena da.

· Niri bururatzen zaidan beste izenburua hau da: “Bambuloren istorio edo pasarte zoragarriak”.

. Honako pasarte hau oso interesgarria iruditzen zait:

“ Izaki edo elementu haiek ez ziren izaera berdinekoak, eta nork bere modura erreakzionatu zuen Bambulegi eta Bambulsson haien berri jakindakoan. Hala ere, azkenean den-denek irakurri zituzten liburu zaharreko orrialdeak.”

· Nik liburu honekin ikasi dudana, liburuak irakurtzea ona dela da, hau da, liburuak irakurtzea ona dela gauzak ikasteko.

· Niri gehien gustatu zaidana, alde batetik, Bambulo pertsona bat bezala portatzen dela da; bestetik istorio dibertigarriak kontatzen dituela.

· Arazoei emandako konponbideekin ados nago. Egileak nola idatzi duen ere asko gustatu zait, erraz ulertzen delako eta erabili dituen hitzak errazak dira ulertzen.

· Nota jarri beharko banio, 6 bat jarriko nioke. Batzuetan txapa asko eta elkarrizketa gutxi dagoelako.

Paula Quintana 1.B

Page 8: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

Ezkutuko Maitea

Antton Olariaga (marrazkiak)Anjel Lertxundi (testua)

Elkar argitaletxea

● Kontatzen duena

. Liburua irakurtzeaz bukatu dut. Orain dela urte bat irakurri nuen, baino ez nintzen asko gogoratzen. Horregatik hartu dut liburu hau. Nobela bat da.

. Laburrean, hauxe da istorioaren mamia: Neska batek argazki bat ateratzen du bi pertsonekin. Gerora argazki hori ezkutatzen saiatzen da, ez baitu inork ikusterik nahi. Komunean gordetzen du eta beste hainbat ahalegin ere egiten du. Amets gaiztoak izaten ditu argazkiarengatik, ezin zuen lorik ere egin.

Bi pertsonaia nagusi aipatuko ditut nobelako giroa hobeto azaltzeko:Maxe: liburuko protagonista da, gure adineko nexkatxo bat. Ile laranja du eta oso

ameslaria da.Txorimaloak: musika-talde bat da. Bigarren mailako pertsonaiak dira. Ez dakit ze

musika jotzen duten, baina rock-a izan daiteke eta Maxeren talderik gustukoena da.

. Istorioa pertsonaia nagusiaren etxean gertatzen da. Orain dela 10 urte gutxi gorabehera, baina ez nago oso seguru.

Page 9: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

● Iruditzen zaidana

. Izenburua ondo dago jarrita, zeren eta bi pertsona musuka daude eta ez dakite zein diren eta “Ezkutuko Maitea” izenburua jartzea ondo dago.

Argazkiko Muxua izango litzateke, nire ustez, beste izenburu egoki bat.

. Pasarte bat aukeratu dut liburuaren berri zehatzagoa izan dezazuen:

Begiak zabaldu eta ordulariari begiratu diot. Uste nuen gau osoa pasatu zela eta hamabiak oraindik! Gau betea!

Ohean agondu naiz. Leihoaren erdian, ilargia, zilarrezko txanpon handi baten itxurarekin.

Belarriak erne, zer entzungo naiz pixka batez, hotsak iruditu baitzaizkit leihoren beste aldean: txori saldoren bat habia egiten edo sugandilaren bat aurrera eta atzera balebil bezala. Baino txoriak eta sugandilak ez dira gaueko hamabietan ibiltzen.

Izenburua hau jarriko nioke: Entzun nahian.

. Ados nago idazleak baliatu dituen konponbideekin, nik liburu hau idatziko banu horrelaxe egingo nuke.

. Hiztegi orokorra ondo dago, baina hitz batzuk ez dira gaur egun entzuten adibidez: atximurka.

. Liburu honi zapiko nota emango nioke ez da niri gustatzen zaizkidan liburuen modukoa, baina gaizki ere ez dago.

Jon Ander Jimenez 1.B

Page 10: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

SAGU ONGI HEZIAK EZ DU PUZKERRIK BOTATZEN

➢ Geronimo Stilton

➢ Destino argitaletxea

IRAKURTZEKOA AZTERTZEN

➢ Nire Liburua Geronimo Stilton famatuarena da. Eleberri oso umoretsua da, bere liburu guztiak bezala.

➢ Orokorrean, bere lehengusua lotsagabe huts bat dela esaten du, eta egia da. Adibidez, liburuaren hasieran, Trikimailu lehengusua bere etxera joan eta Geronimoren etxeko sofa “sakratu” batean eseri, hankak beste eserleku batean jarri, hozkailuan zer dagoen ikusi eta dena jan egiten du.

➢ Dena, Stiltonen etxean hasten da, Trikimailu lehengusua Stiltonen etxera joan eta berri on bat kontatu nahian sartzen denean. Albiste on hori berak Mona Sagulisaren koadroa salbatu zuela zen. Lorpen hori nahi gabe izan zen. Honela gertatu zen: Trikimailuk, museoan zegoenean, freskagarri lata bat edan nahi zuen. Baina gasa zuen freskagarri bat zenez, eta suerte txarra eduki zuenez, freskagarri hori ziztu bizian latatik kanpo atera zen tximista izango balitz bezalaxe. Lata horren edukiera hori kanporantz atera zenean,

Page 11: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

➢ Mona Sagulisaren koadroa sutan zegoen, eta freskagarri horrek koadroko sua itzali zuen.

➢ Horregatik, Trikimailu lehengusuari afari oso ospetsu batera gonbidatu zioten eta bertan oso gaizki portatu zen bertako kondesa eta gainontzeko guztiekin, lotsagabe bat da. Liburuko kontakizunen denbora guztian zehar, Geronimo, bere lehengusuaren errespetu faltak zuzentzen saiatzen da, baino ez du lortzen, orduan, giza bideari buruzko gida bat idatziko du, ea horrela bere lehengusua sagu ongi hezi betean bihurtzen duen.

➢ Liburuko pertsonaia nagusiak, Geronimo eta bere lehengusua dira, eta gero ere, Esnobetsa kondesa agertzen da. Geronimo, liburu osoan zehar, Tranpitari sagu ongi hezi bat izateko gauza edo aholkuak ematen dizkio, geroz eta gehiago. Adibidez: sagu ongi heziak ez ditu hatzak zupatzen! Tranpitari esaten dizkio gauza guzti horiek, hau da, Tranpita sagu gaizki hezi bat da.

➢ Liburuaren hiriak Sagurain izena du, eta bertan, Geronimoren lantegia dago. Bera da lantegiko ugazaba. Saguraineko biztanle guztiak, saguak dira. XXI. mendeetan ari da hitz egiten eta zehatza izan ez arren, 2014 urtekoa dela uste dut. Zaila da saguen hiri batean ze urte den ikustea, beraien janari eta izaerarengatik.

IRITZIA

➢ Nire ustez, izenburua liburuarekin bat dator, liburu osoko atal guztietan berdina esaten duelako: “Sagu ongi heziak ez du puzkerrik botatzen”. Baina nire ustez, hobeto geldituko zitzaion izenburu hau: “Sagu ongi heziak…”, horrelako izenburua, datorren hitzik gabe.

➢ Liburuaren hausnarketa, Tranpita lotsagabe bat dela da, eta oso harroa da.

➢ Liburuko testu zati honi, Esnobetsa kondea jarri diot izenburutzat:

“Une hartan, ilaje kizkurreko andere bat urbilduu zen. Mozzarela baten tamainako perladun lepokoa zeraman. Etxeko jabea zen...”

Page 12: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

➢ Ados nago Stiltonek esandako gauzekin, arrazoi osoa du. Baina, nik ez nuke horrelako liburu bat idatziko, beste gai bati buruz hitz egingo nuke. Hontaz hitz egin beharko banu, misio edo abentura baten barruan izango zen.

➢ Asko gustatzen zaidan beste gauza bat, Stiltonek liburua nola idazten duen da, oso umoretsu. Kapituloen luzeera ez zait batere gustatu, oso motzak direlako eta hiru orrialdetik behin kapitulu bat zegoelako.

➢ Nik liburu honi 7,5 emango diot, oso hiztegi aberatsa duelako, eta sagu ongi hezi bat izaten ere erakusten digulako.

Julen Etxebarria 1.B

Page 13: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

BAMBULO TERNUAKO PENAKEGILEA: Bernardo AtxagaARGITALETXEA: Erein

●Kontatzen duena

Abenturazko eleberri bat da eta oso interesgarria.

Familia bati buruzkoa da. Han ama, aita, alaba, arreba, anaia eta txakurra bizi dira. Arreba txikiaren urtebetetzea da eta afari batean daude ospatzen. Arreba txikiak Bambulori (txakurra) beraren abenturaren bat kontatzeko esaten dio eta orduan Bambulok Madrilera joan zenekoa kontatzen du…

Liburu honetako pertsonai nagusienak Bambulo eta bere idazlea dira.

Bere familiakoek Ternuako penetara joatea erabakitzen dute eta han eskimal batzuekin aurkitzen dira.

Pertsonaiak pixka alprojak dira baina Ama bizia da.

Ekintza gaur egunean gertatzen da. Gure garaiko lekuak eta pertsonak agertzen dira. Oso erreala iruditu zait..

Page 14: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

● Iruditu zaidana

Nire iritziz liburu honen izenburua ondo datorkio zeren liburuaren azalean Ternua agertzen da eta liburuak Ternuaz hitz egiten du. Ondo letorkioke “Eskimalekin jai” izenburua ere.

Liburuaren ideia batzuk: abentura asko egiten dituztela eta oso ondo pasatzen dutela eskimalekin. Testuaren zati bat hauxe da nabarmenduko nukeena:

“-Ez dakit, ba - erantzun zion berak dudatik. Ezin zuen Motimaren jokaera ahaztu. Minduta jarraitzen zuen. Arrantzontzian ibilitako denbora guztian ez zion inork ukatu. Ezta hamar urteko mutil mukitsua zenean eta txo bezala ibiltzen zenean ere.

-Oraindik ez dut sinisten nire arrebak galduta egotea esaten zuen gauero eta nire familia guztiak berarekin egotea eta ni bakarrik hemen ur hotzean.”

Liburu honetako arazoen konponbideak onak eta politak izan dira, baina nire ustez Jon bakarrik gelditzen denean, beste marinel batek bera topatzea eta laguntzea ondo legoke.

Bernardo Atxagak egin duen liburuari buruz iritzi ona dut. Ondo egituratuta dago eta oso ondo maketatuta. Gainera, erabili dituen hitzak asko gustatu zaizkit eta asko ikasi dut.

Liburu honetako nota niretzat … 8 bat da. Zatirik gehienetan dibertigarria iruditu zait eta momenturik gehienetan irakurketarekin gozatu egin dut.

Maria Rodriguez 1.B

Page 15: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

Xola eta Angelito

BERNANDO ATXAGA

EREIN ARGITALETXEA

Irakurri dudana laburrean

· Bazen behin txakur bat Xola izena zuena eta bere lagunarekin herrixkara kotxez joan zena. Leku hartan, mendiaren gailurrean zeudenean, bere izebari bisita egitera joatea erabaki zuten.

Xola beste txakur batekin elkartzen da. Angelito du izena. Angelito beti lotuta dago. Soka batekin lotuta dagoenez Xolak ezin zuen ezer egin bere alde. Hala ere, txakurrak lotzen dituzten pertsonen artean eztabaida bat sortu zen. Xola kotxerantz abiatzen da, herrixkara bueltatu nahian.

Azkenean, Angelito eta Xola lagun onak egiten dira. Eztabaida dibertigarria azaltzen da bukaeran. Xolaren izebak gazta bat atera eta biek gazta osoa nahi zutenez, tira-bira polita irakur daiteke.

Page 16: HAINBAT LIBURUREN KRITIKA - euskalnet.net · Iruzkina.Nire ustez ipuin honen izenburua ondo pentsatua eta jarrita dago, zeren, azken finean, Emiliori laguntzen ari diren lagun guztiak

Iruditu zaidana

. Gehien gustatu zaidan zatia: Xolak eta Angelitok gazta osoa nahi zutenez, borroka egiten dute. Xolaren izebak borroka ikusten du eta gazta jaso ondoren, berriz ere poltsan gordetzen du.

. Gutxien gustatu zaidan zatia: Xola eta Angelito triste zeuden ez zutelako gaztarik jango, baina pozik ez daudelako elkarrekin haserretuta. Holaxe bizi da Xola, pozik.

Liburuaren izenburua egokia iruditzen zait kontatzen den istorioa irakurri ondoren. Besteren bat jarri behar izango banu “Xola eta gazta” edo antzekoren bat izango litzateke.

· Notaren bat jarri beharko banio, 5,5 nahikoa duela esango nuke. Ez zait gehiegi gustatu. Egia esan, haur txikientzako kontakizuna iruditu zait eta ez nau gehiegi dibertitu.