66
Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea

Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 2: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 3: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

AURKIBIDEA

1.- HASIERAKO EBALUAZIOA. SARRERA.

1.1. Aurreko ezagutzak antzematea

1.2. Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak

1.3. Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak

2.- IKASGELA PRESTATU

3.- METODOLOGIA

4.- EBALUAZIO-ADIERAZLEAK

4.1. Gizarte Zientziei lotutako trebetasunak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloi edo plantilla.

4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloia.

5.- TENPORALIZAZIOA

6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK

Page 4: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

1.- SARRERA

Hasierako ebaluaziorako proposamen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, kurtsoaren hasieran, lantzeko pentsatuta dago. Aurkezten den ereduak, hain zuzen ere, DBHko 2. zikloan jarri du arreta.Material hau prestatzeko, kontuan hartu da Gizarte Zientzia, Geografia eta Historiaren Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Curriculum Diseinua. DBHko ikasleek, munduari eta Europari buruzko ezagutzak izateaz gain, euren Autonomia Erkidegoa ere ezagutu behar dute, inguru horretan bizi dira eta.Hasierako ebaluaziorako proposamen honek eskaini nahi duena da egin daitezkeen jardueren multzo bat, zenbait ataletan banatuta.Hasierako ebaluaziorako eredu hau, gainera, DBHko beste kurtso batzuetarako ere egokitu daiteke, aldez aurretik kontuan hartuta ikasleek aurreko kurtsoetan landu dituzten edukiak (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak, jarrerazkoak).

Ebaluazio honen garapena ondoko eskemen barruan kokatzen da:

1.1.- Aurreko ezagutzak antzematea.

1.2.- Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak.

1.3.- Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak.

1.1.- AURREKO EZAGUTZAK ANTZEMATEA

Hausnarketarako eta jarduteko ondoko proposamenak gomendatzen dira atal honetarako:

a) Kurtsoaren hasieran, zer espero dugu jakingo dutela ikasleek Gizarte Zientzia, Geografia eta Historiari buruz?

b) Gure ustez, zer trebetasun eta abilezia dute aurretik, eta zeintzuk bereganatu beharko lituzkete?

c) Noraino ezagutzen dute gai edo alor honetako lexikoa edo hitzak?

d) Zer mailatan daude testuen ulermenari dagokionez?

Page 5: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

1.2.- HASIERAKO EBALUAZIOAREN EZAUGARRIAK

Ondoko proposamena egiten da atal honetarako:

a) Gure ikasleen benetako egoeraren berri izaten ahalegindu.

b) Ikasleen egoera kontuan hartuta, jarduerak proposatu geroko.

c) Hasierako ebaluazioa baliagarri gerta dakigula beti jarraibide gisa, ikasturteari hasiera emateko eta gelako programaziorako.

1.3.- HASIERAKO EBALUAZIOAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

a) Hiru eduki mota baloratu (prozedurazkoak, jarrerazkoak eta kontzeptuzkoak).

b) Zenbait teknika erabili taldearen egoeraz jabetzeko (ahozko edo idatzizko adierazpena eta ulermena, informazioa bilatu eta aukeratu, testuak eta irudiak interpretatu, denboraren nozioa ulertu, aldaketa-jarraitutasuna...).

c) Hasierako ebaluazioarekin hasiera eman nahi zaio irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari.

2. IKASGELA PRESTATU

Ikasgelan material egokiak eduki behar dira ikasleek informazioa kontsultatzea errazteko (aurreko kurtsoetako testuliburuak, hiztegiak, entziklopediak, diapositibak, Interneterako sarbidea duen ordenagailua,...).Ikastetxeko liburutegia ere izan daiteke toki egokia ebaluazio hau egiteko.

3. METODOLOGIAKomeni da hasierako ebaluazio honetan proposatzen diren jarduerak bakarka egitea; hartara, irakasleak ikasle bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratuko du.Hala ere, irakasleak jarduerak zuzendu ondoren, oso interesgarri litzateke bateratze-lana egitea edo batera-jartzea, ikasleek klasean dituzten trebetasunak eta jarrerak behatu ahal izateko: mintzamena, klasean parte hartzea, hitz egiteko txanda errespetatzen duten, bakoitzaren zailtasunak...Gomendagarria da ikasleek aukera izan dezatela informazioa zenbait iturritan bilatzeko; izan ere, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baloratu nahi dira orain, batez ere.

Page 6: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

4. EBALUAZIO ADIERAZLEAK4.1. Gizarte Zientziei, Geografiari eta Historiari lotutako

trebetasunak ebaluatzeko adierazleak.

Ikaslea 1 2 3

Eskatzen zaion informazioa zenbait iturritik abiatuta aurkitzen du.

Badaki zer iturrira jo informazioa zabaltzeko.

Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereizten ditu.

Ulertzen ez dituen hitzak hiztegian begiratzen ditu.

Testu bateko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu.

Badaki gauzak era koherente eta ordenatuan adierazten.

Irudiak eta argazkiak identifikatzen ditu, baita interpretatu ere.

Badaki informazioa bilatzen, ezagutzen ez dituen irudi eta argazkiak identifikatzeko.

Badaki grafiko bat interpretatzen.

Badaki urteak mendeekin identifikatzen. Badaki dokumentuak ordenatzen denboraren segidari jarraituz.

Balorazio-eskala:1- egoki, eroso2- nahiko3- nekez

Page 7: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak

Ikaslea 1 2 3

Parte hartzen du klasean

Badaki ikaskideei entzuten

Hitz egiteko txanda errespetatzen du

Balorazio-eskala:1- egoki, eroso2- nahiko3- nekez

5.- TENPORALIZAZIOAHasierako ebaluazio hau beste sail batzuekin ere parteka daiteke; izan ere, trebetasunak eta abileziak baloratuko dira bereziki, eta horietako batzuk ikasteko teknikekin lotuta daude. Beraz, hasierako ebaluazio hori bizpahiru egunetan egin daiteke.

1. SAIOA:Jarduera: Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereiztea.Hizkuntza Saila.Irudi-iruzkinak: 1., 2. ,3. ,4. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila.

2. SAIOA:Irudi-iruzkinak: 5., 6., 7. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila.

3. SAIOA:Jarduera: Denboraren segida landu. Jarduera: Testuak irakurri eta ulertzea. Hizkuntza Saila.

4. SAIOA:Jarduera: Artearen Historia. Plastika eta Marrazketa Saila.

5. SAIOA:Jarduera: Mapak erabiltzea. Gizarte Zientzien Saila.Jarduera: Datu estatistikoak erabiltzea eta grafikoak egin eta interpretatzea. Matematika Saila.

6. SAIOA:Bateratze-lana edo batera-jartzea klasean (garrantzitsua da jarrerak ebaluatzeko).

Page 8: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK

IRUDI-IRUZKINA. 1. JARDUERA

1. argazkia: Klima ozeanikoa (itsasaldeko klima)

2. argazkia: Klima ekuatoriala

3. argazkia: Klima polarra

4. argazkia: Goi-mendietako klima

5. argazkia: Basamortuko klima

6. argazkia: Klima mediterraneoa

http://www.indexnet.santillana.es/rcs/_archivos/Recursos/geografiahistoria/climasmundo.pdf

Interneteko helbide horretan handiago ikus daiteke mapa.

Page 9: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA

A testua: Etorkinen arazoak: Euskadik ateak ireki dizkie “paperik gabekoei”. Tomás Bárbulo. El País, 2004.

B testua: Esklaboek askatasuna eskatzen zuten. Klaudio enperadoreak gobernuan eman zien lana askatutako esklaboei. Erromatar historialari Suetoniok kontatzen du nola tratatzen zituen Klaudiok esklabo ohi horiek.

Suetonio “12 zesarren bizitzak” K.o. 130. urtea.

C testua: Kristobal Kolon “Nabigazio-egunkaria”.

D testua: Garrido, F: Langile-klaseen Historia, “Proletarioa”, III. liburukia.

E testua: Halikarnasoko Herodoto (Iñaki Usabiaga Sukia itzultzaile). Bere Historiaren III. liburua. K.a. V. mendea. Baltsamamendua.

F testua: Laborariak mendekotasunean. XIII. mendeko ipuin satirikoa.

ARTEAREN HISTORIA

1. argazkia: Lehoien patioa. Alhambra. Granada. XIV. mendea.

2. argazkia: Abu Sinbelgo tenplu handia. Egipto. K.a. 1260. urtea inguru.

3. argazkia: Pintura inpresionista. Monet “Eguzki atera berria”, 1872.

4. argazkia: Guggenheim Bilbao museoa. Frank Gehry, 1997.

5. argazkia: Segoviako akueduktua (arkitektura erromatarra). K.o. I. mendea.

6. argazkia: Kreazioa. Sixtotar Kapera. Migel Anjel (Michelangelo Buonarroti). Errenazimentua, 1510.

7. argazkia: Santiago (Done Jakue) katedrala (Bilbo). Arte gotikoa, XIV-XV. mendea.

8. argazkia: Partenoia. Arte grekoa. K.a. 448.ean eraikitzen hasia.

9. argazkia: Arte erromanikoa. Fromistako (Palentzia) San Martin eliza. K.o. 1.100.

10. argazkia: Erdi aroko artea. Salazar dorrea, Portugalete, 1379.

Page 10: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

11. argazkia: Historiaurreko artea, Paleolitikoa. Santimamiñeko (Bizkaia) haitzuloko pinturak.

12. argazkia: Pintura postkubista. Surrealismoa, Espresionismoa. Picasso “Gernika”, 1937.

13. argazkia: Chillida “Haizearen orrazia”. Donostia, 1977.

10. jarduera

Page 11: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

AURKIBIDEA

1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKO JARDUERA.

2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK.

3.- DENBORA LANDU. JARDUERA.

4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA. JARDUERA.

5.- ARTEAREN HISTORIA. JARDUERA.

6.- MAPAK ERABILTZEA. JARDUERAK.

Page 12: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 13: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKO JARDUERA.

Ondoren jarri diren hitzak ikasgai ezberdinetakoak dira. Jar itzazu plantillaren barruan, dagokien atalean.Minifundio. Demokrazia. Autonomia Erkidego. Inpresionismo. Burgesia. Latitude. Olio-pintura. Otitis. Cromagnon. Birziklatze. Espresionismo abstraktu. Altitude. Lehendakari. Estamentu. Hies. Boto. Arku. Bizi-itxaropen. Kutsadura. Gastritis. Diktadura. Erliebe. Kapital. Kamikaze. Langabezia. Ararteko. Meskita. Berotegi (negutegi). Petrolio. Basailu (mendeko). Demografia. Etorkin (immigrante). Kupula. Klero (elizjende). Meridiano. Emigratzaile. Iraultza. Nikotina. Antizikloi. Udal. Kongresu. Burka. Autonomia-estatutu. Haize-energia. Etorkin (immigrante). Errenazimentu. Ingurumenaren kutsadura. Hidrografia.

Artea Historia/Gizartea Osasuna Ingurumena/Geografia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

Page 14: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK.

1.- Ondorengo argazkiak begien aurrean dituzula, jarduera hauek egin:

a) Zer klima-mota iradokitzen dizute? Klima bakoitzaren ezaugarriak adierazi, kontuan hartuta prezipitazioak edo euria, tenperatura eta landaredia.

1. argazkia:

2. argazkia:

3. argazkia:

4. argazkia:

Page 15: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

5. argazkia:

6. argazkia:

b) Argazki horietakoren bat ba al dagokie Euskal Autonomia Erkidegoko klimei? Markatu zein edo zeintzuk, eta erantzuna arrazoitu.

c) Paisaia horiek gizakiak aldatu dituela uste al duzu? Erantzuna arrazoitu.

Page 16: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

-1- -2-

-3- -4-

Page 17: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

-5- -6-

2.- Ezagutzen dituzun kontinente eta itsasoak markatu edo seinalatu mapa honetan. Era berean, aurreko galderako argazkiei jarri dizkiezun klimak zein toki edo aldetan ematen diren markatu. Puntu kardinalak ere jarri.

Page 18: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

3.- Ikus dezakezunez, argazki hauetan bi nekazaritza-paisaia desberdin ageri dira.

-1- -2-

-3- -4-

a) Saia zaitez kontzeptu batzuk gogoratzen, argazkiekin erlazionatuz.

o MekanizazioaArgazki-zk..................................................................Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi)

o Nekazaritza tradizionala

Page 19: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Argazki-zk.................................................................Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi)

b) Argazki horietakoren batek ba al du antzik Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen den nekazaritzarekin? Erantzuna arrazoitu.

c) Zer sektore ekonomikori dagozkio argazki horiek? (gurutze batez markatu)

o Lehen sektoreari

o Bigarren sektoreari

o Hirugarren sektoreari

4.- Bilboko ikuspegia ikus dezakezu argazkiotan. Zatikako azterketa egingo dugu. Gero, behean ageri diren galderei erantzungo diezu.

Page 20: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

a) Zer faktorek mugatu ahal izan du Bilboren hedapena edo zabalkuntza?

b) Hiri-mundua eta landa- edo baserri-mundua hurbil daudela ikus daiteke. Identifikatu argazkietan.

c) Eraikinen edo etxeen distribuzioaren arabera, biztanleriaren dentsitatea handia dela iruditzen zaizu, bai ala ez?

d) Hirietan, zer motatako jarduera ekonomikoak dira nagusi?

e) Nolakoa da ingurumena hiri handi batean?

Page 21: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Erantzuna:

Page 22: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

5.-

5.1. Nola sailkatuko zenuke behean ageri den paisaia? (landakoa-hirikoa-industriala). Arrazoitu erantzuna.

Erantzuna:

5.2. Non kokatzen dira industriak? Biribil batez inguratu zure ustez egokiak diren erantzunak. Aukeratutako erantzunak arrazoitu.

a) Autopista, portu, trenbide... eta halakoetatik gertu.

b) Hirien barruan.

Page 23: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

c) Hirien inguruan.

d) Hirietatik oso urruti.

e) Lehengaiak dauden tokietatik hurbil.

f) Energia iturriak dauden tokietatik hurbil.

g) Eskulan ugari dagoen tokietatik hurbil.

h) Orain arte industrializatu gabe dauden herrialdeetan.

i) Eskulan merkea duten herrialdeetan.

5.3. Zer sektore ekonomikori dagokio industria? (gurutze batez markatu)

o Lehen sektoreari

o Bigarren sektoreari

o Hirugarren sektoreari

Page 24: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

6.- Argazkiok gizarte-talde desberdinak erakusten dizkigute.

6.1. Jar iezaiozu argazki-oina argazki bakoitzari, edo egizu argazkiari buruzko iruzkin laburra.

-1-

-2-

-3-

Page 25: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

-4-

-5- -6-

Page 26: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

1. argazkia:

2. argazkia:

3. argazkia:

4. argazkia:

5. argazkia:

6. argazkia:

Page 27: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

6.2. Esan ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren:

Jaiotza-tasa murriztu egin da gaur egun Espainian, eta Espainia da jaiotza-tasarik txikienetakoa duen herrialdeetako bat.

Orain dela 50 urte, jaiotza-tasa handia zen Euskal Herrian.

Jaiotza-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.

Hilkortasun-tasa nabarmen igo da gaur egun Euskal Herrian.

Hilkortasun-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.

Erretiratu edo jubilatuen kopurua haziz doa Euskal Herrian, urtez urte.

2025. urtean, erretiratu gehiago izango da Espainian lan egiteko adinean daudenak baino.

Bizi-itxaropena nabarmen hazi da Euskal Herrian azken 50 urteotan.

Emakumeen bizi-itxaropena gizonezkoena baino handiagoa da.

Page 28: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

7.- Ingurumenaren degradazioa edo andeakuntza

7.1. Ondoren agertzen diren argazkiek ingurumenaren degradazioaren mota desberdinak erakusten dituzte.

(a)

(c ) (b)

Page 29: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

a) Zentral nuklearra da.Ba al duzu kutsadura edo kontaminazio erradioaktiboaren berri? Azaldu horren eraginak, baita zentral nuklearren bat ezagutzen ote duzun ere.

b) Ikusi ur kutsatuak nola isurtzen diren ibaira. Ahalegindu zaitez gerta daitezkeen ondorioak laburbiltzen.

c) Zabortegia da. Zer arazo eragin ditzake zaborrak hirietan? Nola eragiten dio paisaiari? Zer gertatzen da inguru horretako ur, landaredi eta animaliekin?

Page 30: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

7.2. Saia zaitez marrazkian ikusten duzuna 10-15 lerrotan azaltzen, modu koherente eta antolatuan azaldu ere. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-kutsaduraren adibideak jarri.

Page 31: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

3. DENBORA LANDU. JARDUERA.Data batzuk aurkituko dituzu ondoren, urtetan adieraziak. Esan zein mendekoa den bakoitza.

K.o. 1492. urtea Mendea: K.o. 1789. urtea Mendea:

K.a. 205. urtea Mendea: K.a. 1301. urtea Mendea:

K.o.1300. urtea Mendea: K.o. 499. urtea Mendea:

Zer esan nahi du K.a. laburdurak?

Zer esan nahi du K.o. laburdurak?

4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA.

Astiro irakurri ondoren agertzen diren testuak.

Hitzen bat ulertzen ez baduzu, hiztegian begiratu.

Aztarnak bilatu testu bakoitzean, zer arokoa den, garai hartan zegoen gizartea iradoki edo adierazi diezazuketenak...

Titulua jarri testu bakoitzari.

Azpimarratu testu bakoitzaren ideia nagusiak.

Testu bakoitzaren ertzean, hitz batez edo esaldi labur batez adierazi paragrafo bakoitzaren ideia nagusia.

Ondoren agertzen den irudi-argazki bakoitza ere dagokion testuarekin lotu. Argazki-oina jarri.

Dagokion aroarekin lotu edo identifikatu testu eta argazki bakoitza. 32. orrialdean agertzen diren etiketetako bat jarri testu bakoitzari.

Testu bakoitza dagokion aroan kokatu ondoren, antzinakoenetik berrienera ordenatu, eta zenbakia jarri (1 zenbakia zaharrenari, eta 6 zenbakia berrienari)

Entziklopediak, testu-liburuak, hiztegiak,... kontsulta ditzakezu

Zerbait ulertzen ez baduzu, irakasleari galdetu.

Page 32: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

A TESTUA

Zenbait arrazatako etorkinak, euskal jantzi tipikoak soinean, kamerari begira, irrifartsu. Irudiaren azpian, honako testu hau: "Guztiontzat ateak zabalik". Hainbat udalek diseinatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen kanpaina baten aurrean gaude. Kanpainaren helburua: etorkinak integratzea.

Euskadik atzerritarrei —paperak izan ala ez— egiten dien doako eskaintzak barne hartzen ditu ostatua, osasun-txartela, oinarrizko errenta, gaztelaniazko ikastaroak, bakoitzaren beharrei egokitutako prestakuntza, eta dokumentazioa tramitatzea Gobernuaren Ordezkaritzan. Abantaila horiek guztiak eskuratzeko giltza udaletan dago. “Udalak familia-medikuak bezalakoak dira, pazientea aztertu eta espezialistengana bidaltzen baitute, haiek artatu dezaten”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Boladji Omer benindarrak.

Beraz, Euskadira heltzen den etorkinak egin behar duen lehenbiziko gauza da bizi nahi duen herriko udalean aurkeztea. Udaletxean, gizarte-laguntzaile batek (Eusko Jaurlaritzak ordaindua), erroldatzeaz arduratu ondoren, etorkinak dituen behar eta asmoei buruzko txostena egingo du eta aterpea eskuratuko dio. “20.000 biztanletik gorako udal guztiek izan behar dute kasu horietarako aterpea. Eta ez dutenek, ostatua ordaindu beharko diete etorri berriei” baieztatu du Omerek. Etorri berria horrela egongo da, gizarte-laguntzaileak tokia aurkitzen dion bitartean, udalek eurek edo GKEek kudeatzen dituzten abegi-pisu ugarietako batean.

Heldu eta hiru hilabetera, atzerritarrak udalean bizitzeko borondatea frogatu duela jotzen dute autoritateek, eta osasun-txartela ematen diote. Sei hilabete igaro direlarik, berriz, gizarte-behar larrietarako laguntza jasotzen hasiko da: 220 euro hileko. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren arabera, 2.000 etorkin edo immigrante inguru ari da soldata hori jasotzen, eta soldata hori hileko 435,17 eurora igotzen da, urtebeteko erresidentzia-aldia osatu ondoren.

Etorkinak gaztelaniaz ez badaki —sarritan gertatu ohi da—, gizarte-laguntzaileak Helduen Hezkuntza Iraunkorreko (HHI) eskolara bidaliko du, hizkuntza irakats diezaioten. Adingabekoa bada, ikastetxe publiko eta itunduek hizkuntza-egokitzapenerako ikastaroak eskaintzen diete, euskaraz eta gaztelaniaz, baita eskolatzeko programa espezifikoak ere.

Oinarrizko errenta jasotzeak berarekin dakar atzerritarra prestakuntzarako eta lana bilatzeko programa baten barruan sartzea. "Arauz kanpoko egoeran dauden pertsonek ezin dute Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM) eskaintzen dituen lan-bitartekotzaz eta prestakuntza-ikastaroez baliatu", argudiatu du Omerek. "Dohainik eskaintzen diegu guk ikastaro multzo bat, INEMekoa baino hornituagoa".

Eusko Jaurlaritzak, halaber, abokatuen zerbitzu bat ere finantzatzen du, buru-belarri aritu daitezen paperik ez dutenen egoitza- eta lan-baimenetarako eskariak tramitatzen, Gobernu zentralaren aurrean. Orain urte eta erdi hasi ziren lanean, eta ordurik hona 10.402 etorkini eman diete laguntza, eta 5.306 espediente prestatu dituzte. Azken horietatik, 1.927 bidali dituzte Administrazio zentralera, zeinak 367 baizik ebatzi ez dituen, eta horietatik 314ri (% 85) baiezko erantzuna eman die.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak programa bat abiarazi du, hutsik dauden etxebizitzak “harrapatzeko”. Maileguak eskaintzen dizkie jabeei, 18.000 euro bitartekoak, etxebizitzak konpondu eta bost urterako aloka diezazkioten. Jaurlaritzak, berriz, alokairuan eskaintzen ditu etxeok, hileko 90 eta 180 euro bitartean kobratuz, eta hileko alokairu horren eta jabeak hartzen duenaren arteko diferentzia ordaintzen du. 6.375 etorkinek eman dute izena programa honetan.

Page 33: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

B TESTUA

“Klaudiok armadaburu jarri zuen Felix libertoa, eta Judeako gobernadore aukeratu zuen. Harpokras-ek askatasuna iritsi zuenean, gladiadore-ikuskizunak antolatu zituen. Baina enperadoreak begikoen zituenak, kutunenak, bere laguntzaile Nartziso eta jauregiko diruzain Pallas ziren. Biek ala biek egin zituzten dirutza handiak.”

C TESTUA

Urriaren 13a, larunbata. “Eguna argitu orduko, jende-mordoa ikusi genuen hondartzara iristen: gazte eta luze ziren. Biluzik zeuden, gizon eta emakume, amaren sabeletik mundura jaio zirenean bezala. Itxura onekoak ziren, gorputzez lerdenak eta aurpegiz atseginak. Ileak, zaldi-zurdak bezain trinkoak, bekainetaraino eroriak zituzten aurretik; atzetik, ile-motots luze bana zuten zintzilik, sekula ere mozten ez zutena. Itsasontzira hurbildu zitzaizkigun, zuhaitz-tantaiz egindako piraguatan, kanoa luzeen antza baitzuten, pieza bakarrekoak. Okin-palaren moduko bat erabiltzen zuten arrauntzat, bai ederki baliatu hartaz, ordea! (...). Hurreratu eta papagaiak, kotoi hari matazak, lantzak eta beste gauza asko eskaintzera etorri zitzaizkigun. Ordainetan, beirazko aleak, kriskitinak eta halakoak eman genizkien. Eskaintzen genien guztia onartzen ziguten, eta, era berean, zuten guztia ematen, baina, nolanahi ere, oso pobreak begitandu zitzaizkidan. Adi-adi egon nintzaien beha, urrerik ba ote zuten, eta, ohartu nintzenez, haietako batzuek eraztun txiki bana zeramaten, sudurrean egindako zuloan. Keinu eta imintzioen bitartez jakin ahal izan nuenez, haien uhartea inguratu eta hegoalderantz nabigatuta aurkituko genuen bazter bat: hango erregek urrezko edalontzi ederrak omen zituen, eta metal hori ugari.”

Urriaren 23a, asteartea. “Kubako uharterantz abiatu nahi nuke gaur, baina Zipango (Japonia) behar duela uste dut, handi eta aberats baita, oso, hemengo jendearen esanetan. Ez dut hemen luzaroago geratu nahi, urrerik ez dagoela ikusten baitut. Eta tratu handia dagoen tokietan ibiltzea denez kontua, ez dago hemen luzatzeko arrazoirik; aitzitik, aurrera egin behar da, eta lur asko ikusi, harik eta probetxugarri zaigun batekin topo egiten dugun arte, uztera goazen lur honi ere espeziatan oso aberats iristen diodan arren.”

Page 34: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

D TESTUA

“Haurrak funtsezko tokia hartzen hasi ziren fabrika-lanetan, Ingalaterran, Derby, Nottingham eta Lancastergo manufaktura-barrutietan. Industria garatu ahala, herri eta hiri handietatik aprendizak —zazpi eta hamalau urte bitartekoak— biltzeko egokiera edo komenientzia heldu zen. Haur ugari batu ahal izateko, haur-bilketak egiten ziren, baita hitzarmenak izenpetu ere umeen senideekin eta erruki-etxeetako zuzendariekin. Aski da gertakari bat aipatzea transakzio horien moraltasunik eza frogatzeko. Londresko parrokia batek eta Lancashireko fabrikatzaile batek egindako kontratu batean honako hau hitzartu zuten: fabrikatzaileak ergel edo idiota bat hartu beharra zuela, lanerako gauza ziren hogei ume bakoitzeko.”

Haurrok fabrika eta lantegietan nola zeuden jabetzeko, hara zer dioen Aikin doktoreak Manchester hiria deskribatzerakoan: “Batez ere haurrak ari dira lanean gure kotoi-lantegietan, erruki-etxeetatik ekartzen baitituzte, artaldeen gisa. Inork ez ditu ezagutzen, eta inork ez die jaramon izpirik egiten.”

“Gela estuetan itxita, argi eta makinen jario koipetsuek kirastutako airea arnasten, egun osoz edukitzen dituzte lanean, gauberandura arte, askotan. Inguruabar horiek, garbitasunik ezak, eta sartzean eta irtetean sarritan jasan behar izaten dituzten tenperatura-aldaketek hainbat gaixotasun eragiten dizkiete; bereziki, lantegi hauetan hain arruntak diren nerbiotako eritasunak.”

“Aprendiz izateari uzten diotenerako, oro har, ahul eta makal geratzen dira, lan neketsu eta jarraituetarako gauza ez direla; neskek ez dakite josten, eta ez ohi dute familiako ama on izateko ezagupen eta gaitasun egokirik izaten.”

E TESTUA

“Lehenik burdinazko gakoarekin sudurzuloetatik burmuina ateratzen dute. Jarraian, harri zorrotz batekin alboaren luzeran ebakia eginez, barru guztia kanporatu ohi dute, eta hau garbitu eta palma-ardoa iragazi ondoren, berriz usaingarri zehatuak iragazten dizkiote. Gero sabela, nahasigabeko mirra apurrez, kanelaz, eta intsentsua ez beste usaingarri guztiez bete ondoren, atzera josi egiten dute. Eta, hau eginik, gazitu egin ohi dute gorpua, hirurogeita hamar egunez gatzuz (1) estalirik. Baina, hirurogeita hamar egunen buruan gorpua garbitu eta den-dena liho finezko ehunetik ebakitako bendez biltzen dute, benda azpiak gomaz igurtzitzen dituztelarik. Erarik garestienean nahi dutenei horrela antolatzen dizkiete gorpuak.

Page 35: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Erdiko eran nahi dutenei, ordea, eta garestiari ihes egiten diotenei, honela prestatzen dizkiete. Zedro-olioz xiringa batzuk bete ondoren, gorpuaren barrunbea bete ohi dute, ez ebakirik egin eta ez sabela ateraz; aitzitik, ipurditik isurkaia sartu eta atzerabidea galaraziz, agindutako egunetan gatzuan eduki ohi dute. Eta azken egunean barrunbetik lehen sarturiko zedro-olioa ateratzen dute; eta hainbesteko indarra du honek, non berekin batera sabela eta erraiak deseginik kanporatzen dituen; haragiak, berriz, gatzuak desegiten ditu eta, benetan, gorputik azala eta hezurra baizik ez da geratzen.Baltsamatzeko hirugarren era, ondasunez ahulenak direnei antolatzen zaiena, hauxe da: purga baten bidez barrunbea garbitu eta hirurogeita hamar egunez gatzutan edukitzen dute eta ondoren, eraman dezaten, itzuli egin ohi dute.

(1) Heladerazko livtron (natrona edo karbonato sodikoa) euskaraz gatzu itzultzen dugu. Konposatu hori gorpua lehortzeko erabiltzen zen, usteldu ez zedin.

F TESTUA

“San Juanetan, jaunaren larreak ebaki behar dituzte laborariek, eta fruituak gaztelura eraman. Gero, gari-uzta eraman behar dute etxaldera, baina ezin dituzte gari-sortak gorde jaunak bere partea kendu arte. Irailean, zortzi txerritik bat eman behar dute, onenetarikoa. San Diegotan, taila edo zentsua ordaindu behar dute. Negua hasi orduko, jaunaren lurra landu behar dute: prestatu, erein eta areatu. San Andresetan, pastela eman behar diote. Gabonetan, oilasko on-samurrak. Gero, garagarra eta garia. Erramu-igandean, arkumeak eman behar dizkiote. Gero, errementerian egin behar dute lan, eta basora joan eta egurra moztu jaunarentzako; jaunaren garraioak ere euren gurdietan egin behar dituzte. Eta gainera, egizue kontu gazteluko errotariak aleen eta irinaren zati bat kenduko diola laborariari garia ehotzeagatik; ogia erretzeko ere ordaindu beharra dagoela, eta okinak bere zatia hartzen ez badu, ogia erre ez ezik kiskali ere egiten duela.”

ANTZINAROA

ERDI AROA

GAUR EGUNGO AROA

XVIII. MENDEA

ARO MODERNOA

ANTZINAROA

GAUR EGUNGO AROA

XXI. MENDEA

Page 36: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

-1-

-2-

Page 37: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

-3-

-4-

Page 38: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

-5-

-6-

5.- ARTEAREN HISTORIA

Page 39: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Zenbait argazki agertuko zaizkizu ondoren, arte-lanak (arkitektura, eskultura, pintura) erakusten dituztenak.

Etiketa batzuk ere aurkituko dituzu, zenbait arte-aldi edo -arori dagozkienak.

Arte-lan bakoitza behatu, eta haren ezaugarriak ikusita, obra bakoitza dagokion arte-aldi edo -aroarekin lotu, etiketa bakoitza zure ustez dagokion tokian jarriz. Ondokoak kontsulta ditzakezu: Arte-liburuak, testuliburuak, entziklopediak, diapositibak...

Hurrenkera kronologikoan jarri arte-lanak (antzinakoenetik berrienera), 1etik 13ra arteko zenbakiak ipinita.

Obra bakoitzari buruzko iruzkin txikia idatzi zure koadernoan, dakizunaz eta eskuratu duzun informazioaz baliatuz.

ERRENAZIMENTUKOPINTURA

LABAR-PINTURAHISTORIAURREA

Page 40: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

PINTURAINPRESIONISMOA

ERDI AROKOARKITEKTURA

EGIPTOKO ARTEA ESPRESIONISMOA - SURREALISMOA

ARKITEKTURAARTE GREKOA

ARKITEKTURAARTE MUSULMANA

ESKULTURAGAUR EGUNEKOA

ARKITEKTURAARTE ERROMATARRA

ARKITEKTURAGOTIKOA ARKITEKTURA

ERROMANIKOA

ARKITEKTURAGAUR EGUNEKOA

Page 41: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 42: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 43: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 44: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 45: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Page 46: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

6.- MAPAK ERABILTZEA

Mapak erabiliko dituzu. Zalantzarik baduzu, atlasen bat kontsultatu.

Esan zer adierazten duen behean ageri den mapa horrek. Probintzien, hiriburuen eta itsasoaren izenak jarri, halakorik badago.

Page 47: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Aurreko mapan bezala, esan zer adierazten duen mapa honek. Adierazi zein Autonomia Erkidegotan bizi zaren, eta mapan jarri Estatuko gainerako Autonomia Erkidegoen izenak, ondoren agertzen direnak:Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroako Foru Erkidegoa, Valentzia. Ceuta eta Melilla hiri autonomoak.

Page 48: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Esan zer adierazten duen mapa horrek. Itsasoen, herrialdeen eta hiriburuen izenak jarri, eta koloreztatu. Hitz egin herrialde horietako diruaz edo monetaz.

Herrialdeak:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua (Britainia Handia), Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia (Suomi), Frantzia, Grezia, Herbehereak (Holanda), Hungaria, Irlanda (Eire), Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suitza, Turkia, Txekiar Errepublika, Zipre.

http://www.todosvacunados.com/imatges/mapa_europa3.gif . Helbide honetan duzu mapa osatua.

Page 49: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

Iparra, Hegoa, Ekialdea eta Mendebaldea markatu behean agertzen den mapa horretan.

Paraleloak eta meridianoak markatu

Ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren adierazi: Mapa bateko latitudea Ekialde-Mendebalde koordenatuek markatzen

dute.

Egia Faltsu

Mapa bateko longitudea Ipar-Hego koordenatuek markatzen dute.

Egia Faltsu

Page 50: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

7.- DATU ESTATISTIKOAK ERABILTZEA ETA GRAFIKOAK EGIN ETA INTERPRETATZEA

7.1. Esan grafiko honek zer erakusten duen, eta zer grafiko-mota den, eta iruzkin laburra egin horri buruz.

Internet erabiltzen dutenak. Datuak: 2002ko apirila.

Iruzkina:

Page 51: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

7.2. Behean agertzen den grafikoan Euskadiko biztanleriaren banaketa ageri da, 1900. urtetik 2001.era.

Ondoren ageri den plantillan jarri datuak (%tan). Ikusi nola jarri diren 1900eko datuak.

Grafiko iruzkindu edo komentatu, honako kontzeptu hauekin eta antzekoekin lotuz: jaiotza-tasa, hilkortasun-tasa, bizi-itxaropena, adin-taldeen aldaketen arrazoiak eta ondorioak....

EUSKADIKO BIZTANLERIA, ADIN-TALDEEN ARABERA. %

TALDEAK 0TIK 14 URTERA 15 URTETIK 64RA 65 URTETIK GORA

1900 %35,1 %59,9 %51910192019301940195019601970198119912001

Page 52: Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea

7.3. Espainiako biztanleriaren bilakaera. 1960-1996 aldia, %tan.

Barra-grafiko bat egin ondoren agertzen diren zifrekin. Jarraian adieraziko dizugu horrelako grafiko bat nola egin.

Madril 97,6

Balearrak 70,3

Kanariak 66,1

Valentzia 59

Katalunia 56,7

Euskal Aut. Erk. 51,7

Murtzia 35,6

Nafarroa 30,9

ESPAINIA 28,8

Kantabria 21,7

Andaluzia 20,8

Errioxa 14,3

Asturias 9,2

Aragoi 6,6

Galizia 4

Ceuta -5

Gaztela eta Leon -13,1

Gaztela-Mantxa -16,5

Extremadura -24,4

Melilla -25,7

Nola egin barra-diagrama bat

Paper milimetratua hartu eta bi lerro marraztu: bata bertikala, ezkerraldean, eta beste horizontala. Horra adibidea:

0

Lerro bertikala 20ko tartetan banatu (100era heldu arte), eta kontuan hartu 0a bi lerroen elkargunean dagoela. Kontuan hartu tarte negatiboak ere adierazi behar direla: 20ko tarteak markatu, 40ra arte. Tarteen proportzionaltasunari eutsi behar diozu.

Lerro horizontalean tarte txikiak markatu, marrazkian agertzen den bezala (tarteen proportzionaltasuna gorde).

Autonomia Erkidegoen numerazioa ordenatu, handienetik txikienera, eta barrak grafikan jarri. Zifra negatiboak ere handienetik txikienera ordenatu, eta dagokien tokian jarri.