4
2016ko iraila Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontsei- luak iaz onartu zuen bertoko osasun- sisteman pertsonek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko Adierazpena . Dekretu horretan lehen aldiz azaltzen da pertsonen hizkuntza-eskubideak bermatuak izateko eskubidea, antola- ketarekin eta kudeaketarekin lotutako eskubideen artean azaldu ere. Aldi berean, indargabetuta geratu zen aurreko dekretua, 1989ko uztaila- ren 18koa, Osakidetzako gaixoen eta erabiltzaileen Eskubideen eta Betebe- harren Gutuna onartzen zuena, zeinak ez baitzuen osasun-zerbitzuen erabil- tzaileen hizkuntza-eskubideen aipame- nik ere egiten. Oraingoan, ordea, kontuan hartu dira geroztikako lege- arauetan ezarritakoa, hala Kontsumi - tzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko Legean eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretuan , nola Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren euskararen erabilera normalizatzeko Dekretuan araututakoa. Eskubide eta betebeharren araudia- ren laburpena ikusteko klik egin hemen. HIRITARRON HIZKUNTZA- ESKUBIDEAK JASOTZEN DITU PERTSONOK EAE-KO OSASUN-SISTEMAN DITUGUN ESKUBIDEEN ZERRENDA BERRITUAK Jakina denez, Osakidetzaren II. Euskara Planak zehaztua du plangintza-aldi ho- netan zehar (2013-2019) zerbitzu-era- kunde guztiek zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratzea, eta, agindutako helburu horri jarraituz, dagoeneko erakunde hauek eman dute izena tarteko ziurtapen hori lortzeko: Debabarreneko ESIak, Deba- goieneko ESIak, Donostialdea ESIak, Goierri-Urola Garaiko ESIak, Bidasoko ESIak, Barrualde-Galdakao ESIak, Arabako ESIak eta Santa Marina Ospitaleak. AURTEN ERE HAINBAT ERAKUNDEK EMAN DUTE IZENA BIKAIN ZIURTAGIRIRA AURKEZTEKO «HAU DA ENE MINA, ESAN NAHI ETA ESAN EZINA» Ekitaldia ESI bereko Zainketa Aringa- rrietako Unitateak, Zuzendaritzak eta Euskara atalak antolatu dute presta- kuntzarako planaren barruan. Azken urteotan, Zainketa Aringarrietako Uni- tateak hainbat ekintza bideratu ditu behar paliatiboak dituzten pazienteen arreta integraturako plana gizartera- tzeko eta zabaltzeko. Joan den maia- tzean, esaterako, hirugarren jardunal- dia egin zuten, Zainketa planifikatuz izenburuarekin, eta urriaren 26rako iragarri digutena jardunaldi horren osa- garritzat har dezakegu, zeina euskaraz izango baita aurrenekoz. Berri ona, inondik ere. Azken boladan, aspaldian ez bezala idatzi da gaixotasun larriek eragiten di- guten minaz, sufrimenduaz, beldurraz, aldarteaz eta abarrez. Lehenagotik ere ezagunak genituen Joxe Aranzabal, Pello Zubiria, Joan Mari Irigoien eta beste batzuen gaixotasunen gorabe- herak, gogoetak... –eurek berek konta- tuta–, baina Anjel Lertxundiren «Zu» li- buru mamitsuak izan duen oihartzu- nak eragingo zuen, ziurrenik, gaixotasuna nolabait ardatz duten ida- tzien gorakada horretan. Joan den abuztuan, esaterako, arti- kulu-sorta bikaina argitaratu zuen Be- rriak «Azken hitzaren jabe » izenburu- pean, eta horien ondo-ondotik etorri zen egunkari berean Anjel Lertxundi idazleari eta Felix Zubia Donostialdea ESIko medikuari egindako elkarrizketa: «Oinazeaz: esan ezin denik gabe ». Hil honetan bertan, bestalde, Sautrelako aurkezle dugun Hasier Etxeberria idaz- learen gaixotasunaren berri izan dugu Etxeberriak berak idatzitako artikulu zi- rraragarrian: «Minbizia dut ». Orain, udazkenaren atarian, «Bizi- tzaren labirintoak» izeneko hitzaldia iragarri digu Bidasoko ESIak urriaren 26rako. Izan ere, Anjel Lertxundi idaz- lea eta Carmen Valois Donostialdea ESIko gizarte-langilea arituko dira Hon- darribian, heriotza, gaixotasuna, mina edo sufrimendua hizpide hartuta.

«HAU DA ENE MINA, ESAN NAHI ETA ESAN EZINA» HIRITARRON ... · Jakina denez, Osakidetzaren II. Euskara Planak zehaztua du plangintza-aldi ho-netan zehar (2013-2019) zerbitzu-era-kunde

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: «HAU DA ENE MINA, ESAN NAHI ETA ESAN EZINA» HIRITARRON ... · Jakina denez, Osakidetzaren II. Euskara Planak zehaztua du plangintza-aldi ho-netan zehar (2013-2019) zerbitzu-era-kunde

2016ko iraila

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontsei-luak iaz onartu zuen bertoko osasun-sisteman pertsonek dituzten eskubideeta betebeharrei buruzko Adierazpena.Dekretu horretan lehen aldiz azaltzenda pertsonen hizkuntza-eskubideakbermatuak izateko eskubidea, antola-ketarekin eta kudeaketarekin lotutakoeskubideen artean azaldu ere.Aldi berean, indargabetuta geratu

zen aurreko dekretua, 1989ko uztaila-ren 18koa, Osakidetzako gaixoen etaerabiltzaileen Eskubideen eta Betebe-harren Gutuna onartzen zuena, zeinakez baitzuen osasun-zerbitzuen erabil-tzaileen hizkuntza-eskubideen aipame-nik ere egiten. Oraingoan, ordea,kontuan hartu dira geroztikako lege-arauetan ezarritakoa, hala Kontsumi-tzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuariburuzko Legean eta Kontsumitzaileeneta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideeiburuzko Dekretuan, nola OsakidetzaEuskal Osasun Zerbitzuaren euskararenerabilera normalizatzeko Dekretuanaraututakoa.Eskubide eta betebeharren araudia-

ren laburpena ikusteko klik eginhemen.

HIRITARRON HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK JASOTZENDITU PERTSONOK EAE-KOOSASUN-SISTEMANDITUGUN ESKUBIDEENZERRENDA BERRITUAK

Jakina denez, Osakidetzaren II. EuskaraPlanak zehaztua du plangintza-aldi ho-netan zehar (2013-2019) zerbitzu-era-kunde guztiek zilarrezko Bikain ziurtagiria

eskuratzea, eta, agindutako helburu horrijarraituz, dagoeneko erakunde hauekeman dute izena tarteko ziurtapen horilortzeko: Debabarreneko ESIak, Deba-

goieneko ESIak, Donostialdea ESIak,Goierri-Urola Garaiko ESIak, BidasokoESIak, Barrualde-Galdakao ESIak, ArabakoESIak eta Santa Marina Ospitaleak.

AURTEN ERE HAINBAT ERAKUNDEK EMAN DUTE IZENA BIKAIN ZIURTAGIRIRAAURKEZTEKO

«HAU DA ENE MINA, ESAN NAHI ETA ESAN EZINA»

Ekitaldia ESI bereko Zainketa Aringa-rrietako Unitateak, Zuzendaritzak etaEuskara atalak antolatu dute presta-kuntzarako planaren barruan. Azkenurteotan, Zainketa Aringarrietako Uni-tateak hainbat ekintza bideratu ditubehar paliatiboak dituzten pazienteenarreta integraturako plana gizartera-tzeko eta zabaltzeko. Joan den maia-tzean, esaterako, hirugarren jardunal-dia egin zuten, Zainketa planifikatuzizenburuarekin, eta urriaren 26rakoiragarri digutena jardunaldi horren osa-garritzat har dezakegu, zeina euskarazizango baita aurrenekoz. Berri ona,inondik ere.

Azken boladan, aspaldian ez bezalaidatzi da gaixotasun larriek eragiten di-guten minaz, sufrimenduaz, beldurraz,aldarteaz eta abarrez. Lehenagotik ereezagunak genituen Joxe Aranzabal,Pello Zubiria, Joan Mari Irigoien etabeste batzuen gaixotasunen gorabe-herak, gogoetak... –eurek berek konta-tuta–, baina Anjel Lertxundiren «Zu» li-buru mamitsuak izan duen oihartzu-nak eragingo zuen, ziurrenik,gaixotasuna nolabait ardatz duten ida-tzien gorakada horretan.Joan den abuztuan, esaterako, arti-

kulu-sorta bikaina argitaratu zuen Be-rriak «Azken hitzaren jabe» izenburu-pean, eta horien ondo-ondotik etorrizen egunkari berean Anjel Lertxundiidazleari eta Felix Zubia DonostialdeaESIko medikuari egindako elkarrizketa:«Oinazeaz: esan ezin denik gabe». Hilhonetan bertan, bestalde, Sautrelakoaurkezle dugun Hasier Etxeberria idaz-learen gaixotasunaren berri izan duguEtxeberriak berak idatzitako artikulu zi-rraragarrian: «Minbizia dut».Orain, udazkenaren atarian, «Bizi-

tzaren labirintoak» izeneko hitzaldiairagarri digu Bidasoko ESIak urriaren26rako. Izan ere, Anjel Lertxundi idaz-lea eta Carmen Valois DonostialdeaESIko gizarte-langilea arituko dira Hon-darribian, heriotza, gaixotasuna, minaedo sufrimendua hizpide hartuta.

17osabuletina16-07_Maquetación 1 2016-09-26 15:28 Página 1

Page 2: «HAU DA ENE MINA, ESAN NAHI ETA ESAN EZINA» HIRITARRON ... · Jakina denez, Osakidetzaren II. Euskara Planak zehaztua du plangintza-aldi ho-netan zehar (2013-2019) zerbitzu-era-kunde

E rizainen eguneroko lana erraztu-ko duten hiru aplikazio jarri dituabian Osakidetzak. Pazientearen

informazio osoa eskura izango duteune oro, eskuetan erabiliko dituzten ta-bletetan. Galdakao-Usansolo Ospitale-an hasi berriak dira tabletak baliatuz la-nean, eta nola lan egiten duten ikasterajoan da Osatuberri bertara. Maria CuboCossio ospitalizazioko hirugarren solai-ruko gainbegiralearekin hitz egin du.Aurrerapen nabarmena egin dutela

iruditzen zaio Cubo andreari. «Segur-tasunean irabazi dugu bereziki, orain

2016ko iraila

Pazienteareninformazio osoa,eskuraHiru aplikazioren bidez, erizainen lana erraztu eta arinduegin da; erabiltzaileek eskumuturrekoan dituztenkodeak eskaneatuta jarraipen ziurragoa eta zehatzagoaegiten zaie.

Maria Cubo erizainak egunero erabiltzen du tableta lanerako.

17osabuletina16-07_Maquetación 1 2016-09-29 13:58 Página 2

Page 3: «HAU DA ENE MINA, ESAN NAHI ETA ESAN EZINA» HIRITARRON ... · Jakina denez, Osakidetzaren II. Euskara Planak zehaztua du plangintza-aldi ho-netan zehar (2013-2019) zerbitzu-era-kunde

huts egiteko arriskua oso txikia da».Osabide datu-baseko informazio osorasartu-irtena egin dezakete hiru aplika-zioren bidez, eta, ondorioz, pazientea-ren historia kliniko osoaren berri duteklik bakarrean. «Orain arte, koadernoaeskuan erabiltzen genuen goizeko etagaueko tentsio-datuak zein bestelako-ak apuntatzeko, eta beti egon zitekeen—horrek ez du esan nahi hala gerta-tzen zenik— zenbakiak nahasteko au-kera».Botikak emateko lana ere erraztu

dute aplikazioek. Horien bidez, dago-kion botika emango zaio paziente ba-koitzari, eta, hor ere nahasteko aukeratxikia izango da. «Medikamentua, erahorretara, behar den orduan eta dago-kionari eman zaiola ziurtatzen duguaplikazioarekin. Larrialdiren bat gerta-tuz gero, erizainek edo medikuek une-an bertan ikusi ahal izango dute zerhartu duen pazienteak, eta erantzunaerrazagoa izango da». Lana errazteaeta azkartzea, beraz, segurtasuna in-dartzea bezain garrantzitsuak bihurtudira.Konstante bitalak neurtzen dituen

aplikazioaren bidez, erizainek une orodute pazienteen berri. Orain arte, lan-gile bakoitzak eskuz idazten zituenzenbakiak koadernoan, eta, ondoren,ordenagailura pasatzen zituzten da-tuak, banaka-banaka. Neurri batean«arriskutsua» zen jardun hura, Cubo-ren ustez, zenbakiz nahasteko aukeraegon bazegoelako. Orain, eskumutu-rreko kodea eskaneatzen dute, kons-tante bitalak hartzen dituzten bitarte-an, eta gero, zenbakiak sartzen dituz-te. Hori guztia pazientearen aurreanegiten dute. «Ia ezinezkoa da pazien-tez nahastea, bakoitzak bere kodeaduelako».Laborategiarekin lotura duen aplika-

zioa da, bigarrena. Pazientearen esku-muturreko kodea eta kontsulta-orrikokodea alderatzen dituzte; beraz, na-hasketak saihesten dira berriz ere. Ber-din jokatzen dute odol-laginekin. Ko-

deen bidez, ia ezinezkoa da hutsegite-rik izatea.Botikak banatzeko lanean erabiltzen

dute hirugarren aplikazioa. Kasu ho-rretan, aldatu egin dute lan egitekomodua. Eskumuturrekoan jartzen due-na irakurri, eta korridorean daukatenorgatik hartzen dituzte botikak. Ondo-ren, erizainak botika eman diola sinatuegiten du pazientearen aurrean.

Erizainak gusturaOro har, langileak «izugarri pozik»daude oraingo lan-funtzionamendua-rekin. Erraz ohitu dira. Aplikazioak be-har bezala funtziona dezan, Interneten

estaldura aldatu egin behar izan duteospitalean. «Wifia erabiltzen dugu,baina eraikineko leku batzuetara sei-nalea ongi iristen ez denez, handituegin dugu estaldura». Apenas izan du-ten arazorik. «Arazo tekniko txikiakizan ditugu». Erizain bakoitzak bere ta-bleta dauka lanerako, erabiltzaile-izenbatekin eta pasahitz batekin. Horrelakonektatzen dira Osabiderekin. «Datu-base erraldoia da hura. Aplikazioakprograma txikiak dira, baina datuakjoan-etorrian ibiltzen dira. Zubi txikibatzuk bezala dira, arinak baina beha-rrezkoak».Eskumuturrekoak hiru kode dauzka.

Barra-kodea, QR kodea eta Aztec ko-dea. Aztec hori sortu berria da, eta Cu-bok dio aplikazioek «bikain» irakur-tzen dituztela hiru kodeak. Gailuak«normalak» dira, inongo berezitasunikgabeak. Hori bai, bateria ona daukatenetxekoak aukeratu zituzten, ordu askoaritzen baitira lanean. Tamainari dago-kionez, erizaintzako uniformearen pol-tsikoan sartzeko modukoak dira. Lekuguztietara eramaten dute, beraz, ta-bleta.

Aplikazio gehiagoAplikazioak lanerako erabiltzeko ohi-tura hasi besterik ez da egin. Cubokaurreratu duenez, beste programa batlantzen ari da Osakidetza. Larrialdietanerabili nahi dute. «Aplikazio horretan,pazienteak ospitalean izan duen bila-kaeraren inguruko laburpena sartunahi dugu; hala, larrialdietan, aplikaziohartatik bertatik hartuko genuke infor-mazioa, ordenagailuetara jo beharrikizan gabe».Aplikazioak garatu dituen lan-talde-

koa da Maria, eta beste aplikazio batere lantzen ari dira: zauri kronikoen bi-lakaera argazkien bidez jasoko duenaplikazioa sortu nahi dute; hartara, ze-hatzago jakingo dute zer itxura izanduen zauriak momentu jakin batean.Helburua argia da: erabiltzaileekikoarreta ziurragoa eta zehatzagoa izatea.

Hasi berri diraaplikazioekinlanean, bainabalorazio

positiboa egitendute

erizainek

Erizainek errazago ezezik,

seguruago egingodute lan

aurrerantzean,pazientearen

kontrola zehatzabaita

17osabuletina16-07_Maquetación 1 2016-09-29 13:58 Página 3

Page 4: «HAU DA ENE MINA, ESAN NAHI ETA ESAN EZINA» HIRITARRON ... · Jakina denez, Osakidetzaren II. Euskara Planak zehaztua du plangintza-aldi ho-netan zehar (2013-2019) zerbitzu-era-kunde

gramatikaMASAIA ALA MASAJEA?

Oro har, beste hizkuntza batetik hartutako hitzetan, hau da, maileguetan, gorde egiten da –aje atzizkia. Masajea da, beraz, izenburuko galderaren erantzuna.Hona Hiztegi batuak dakartzan tankera bereko beste hitz batzuk: arbitraje (zuzenbidean),blindaje, brikolaje, ekipaje, enbalaje, engranaje, erreportaje, fuselaje, garaje, kabotaje, kamu-flaje, makillaje, mestizaje, paraje, pelegrinaje, potaje, portzentaje, sabotaje, tatuaje…Hala ere, Hiztegi batuan onartzen dira, salbuespen modura, -aia atzizkia daukaten hitz bakanbatzuk: bidaia, kuraia, lengoaia, paisaia, pertsonaia, xantaia…Horrenbestez, baztertzekoak dira denbora batean –aia atzizkiarekin erabili izan diren hainbathitz, esaterako: aprendizaia, ekipaia, fuselaia, makilaia, tatuaia eta, jakina, masaia.Bestalde, badira –ajez bukatzen diren beste hitz asko Hiztegi batuan ez baina han-hemengohiztegietan-eta ageri direnak: balotaje, bendaje, balizaje, errodaje (industrian: motorren erro-dajea, esaterako), hidromasaje, kilometraje, klibaje, kronometraje, libertinaje, oktanaje, pati-naje, pilotaje (eraikuntzan: pilotaje bidezko zimendatzea), zerklaje, kornaje, kuretaje…

OI, PARTITIBO! ZER HINTZEN ETA NON HAGO?

Azken boladan, gero eta gutxiagotan erabiltzen da partitiboa: «Ez dira medikuak etorri» esa-ten da, «Ez da medikurik etorri» beharrean (horixe adierazi nahi bada, jakina); «Ez dauzkat es-perantzak», «Ez daukat esperantzarik« beharrean»; «Ba al daude erretzeko gelak ospitalehonetan?», eta ez «Ba al dago erretzeko gelarik ospitale honetan?».Pello Zabaletaren «Oraingo Errenteriari» bertso zahar hura moldatuta adieraz genezake par-titiboak duen egoera tamalgarria, zilegi balekigu:

Agur eta ohorepartitiboari,

kasik esan litekeez dela ageri;

urtetikan urterazapuzten da ari,

ordutikan honeragaldua dirudi.

Eta hori gutxi balitz bezala, ageri denean, askotan, gaizki gainera:• artikuluarekin: «Ez dut lanarik egin», «Baduzu planarik biharko?, «Ez dut egin ho-

rren aipamenarik»…; lanik, planik, aipamenik, esan ordez.• partitiboari dagokion komunztadura pluralean eginez (gaztelaniaren eraginez, du-

darik ez): «Ez dituzte gaixoak sendatzeko behar diren tresnarik», «Ez dituzu mediku euskal-dunik aurkituko»; «Ez dute, ez duzu…» esan beharrean.Beraz, gogoan hartu partitiboa batez ere noiz eta nola erabiltzen den: ezezkoetan, galderetaneta baldintzazkoetan, partitiboa izen biluziari erantsiz eta aditz-komunztadura beti singula-rrean eginez.

ariketak hemen

2016ko iraila

KOMIKIA

agendaMINARI NOLA HELDU JAKITEKO I. JARDUNALDIA OSAKIDETZAN:«MINA ARINTZEA, GIZAKIONESKUBIDEA».

Urriaren 21ean, Gasteizen, Europa Bil-tzar-jauregian.

AHO-HORTZEN OSASUNAREN II. JARDUNALDIAK

Urriaren 21ean, Mendaroko ospita-leko areto nagusian

PNEUMOLOGIAKO II. JARDUNALDIALEHEN MAILAKO ARRETAREKIN

Urriaren 22an, Gasteizen, Ciudad deVitoria hotelean.

«BIZITZAREN LABIRINTOAK:HERIOTZA, GAIXOTASUNA, MINA,SUFRIMENDUA… LETREN ISPILUAN»

Anjel Lertxundi idazlearen eta CarmenValois Donostialdea ESIko gizarte-langilearen hitzaldia.

Urriaren 26an, Hondarribian,13:30ean, Itsas Etxea auditoriumean.Antolatzailea: Bidasoko ESIko ZainketaAringarrietako Unitatea

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAKEGIAZTATZEKO 2016KO II. DEIALDIKOPROBAKEskabideak aurkezteko epea irailaren24an bukatu da. Aurreikusita dagoe-nez, idatzizko probak azaroaren 5eanegingo dira, Barakaldon (BEC), etaahozkoak abenduaren erdi aldean.

EAEKO ARRETA INTEGRATUKOJARDUNBIDE EGOKIEN III. JARDUNALDIAK: «INTEGRAZIOKOESPERIENTZIAK PERTSONENGANDIKETA PERTSONENTZAT».

Azaroaren 16an, Donostian, Mira-mongo Parke Teknologikoan.

egitaraua

egitaraua

egitaraua

izen-ematea

informazioa

egitaraua

17osabuletina16-07_Maquetación 1 2016-09-22 13:21 Página 4