12
1 Lege gordailua bi-2729/00 BOZKATU Haurreskolak Partzuergoa

Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Araba eta Bizkaiko hauteskunde sindikalen inguruan steilas sindikatuaren aldizkaria

Citation preview

Page 1: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

1

Lege

gor

dailu

a bi

-272

9/00

BOZKATUHaurreskolak Partzuergoa

Page 2: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

editoriala

Lau urte igaro dira Araban eta Bizkaian Haurreskolak Partzuergoan hauteskunde sindikalak egin zirenetik eta ekainaren 20an hurrengo lau urtetarako ordezkari sindikalak aukeratuko dituzu. Proiektuak alderatzeko garaia duzu, botoa nori emango diozun erabakitzeko.

Lau urte gogorrak eta ilunak izan dira, langileok murrizketa ugari pairatu ditugunak. Eskubide galera nabarmena izan da, eta steilasek enpresari aurre egin dio beharrezkoa izan denean. Enpresak gurekin negoziatzeko gogo eskasa izan du eta, behin eta berriz aitzakiak jarri ditu negoziazioa saihesteko: Madrileko murrizketak direla, Gasteizko murrizketak direla... Enpresak helburu zehatza izan du, negoziazio mahaitik gai garrantzitsuak kanpo hustea, alegia. Horrela, soldata, ratioak, lan egunak... ez dira mahaian negoziatu, Gasteizeko Legebiltzarretik kartak markaturik etortzen omen dira eta. Baina beste hainbeste gaietan, langileen eguneroko lana markatzen dituztenak, enpresak ere ez du negoziatzeko asmorik izan, eta funtzionamendu liburu orokorraren bitartez langileen betebeharrak eta eskubideak aldebakarrez markatzen ditu.

Honen aurrean zer? steilas sindikatuak esparru askotan gaiak proposatu ditu, enpresa ostera, gai gehienetan gure proposamenak aztertu, entzun eta eztabaidatu barik gehiengo sindikala duen sindikatuarekin bat etorri da.

Honi aurre egiteko, steilasek topatu duen bide bakarrenetariko bat, epaitegietara joatea izan da.

Ekainaren 20an bozka eguna izango da. Langileok, egoera errotik aldatzeko aukera edukiko dugu. Zure bozkak garrantzi handia du. Haurreskoletan lan egingo duten ordezkari sindikalak nahi badituzu, haurreskoletako langileen eskubideak benetan defendituko dituzten ordezkariak nahi badituzu eta garrantzitsuena, enpresa eta sindikatuen arteko benetako negoziazioa bultzatu nahi baduzu eta enpresarekin benetako negoziazioa egotea nahi baldin baduzu steilas da zure sindikatua egoerari iraulia emateko.•

Ekainaren 20an ZUREA DA HITZA!

Publikoa ardatz, publikoa helburu

Aurkibidea

Editoriala 2

Heziberri 3

steilasen aldarrikapenak 4-5

Hautagaien zerrendak 6-7

Borrokak 8-9 eta sententziak

Arlo sozialen 10-11 aldarrikapenak

Postaz bidezko botoa 12

Honetarako ekainaren 20an, bozkatu steilas!

2

Araba Eulogio Serdán 5 • 01012 GasteizW 945 14 11 04 { 945 14 43 [email protected]/EHU Arabako CampusaIkasgelategia, 204. Bulegoa01006 GasteizW 945 01 33 97 (3397)[email protected]

Bizkaia Nikolas Alkorta 3, lonja 13 (Zabalburu) • 48003 Bilbo W 944 10 02 98 { 944 10 13 [email protected]/EHU Bizkaiko CampusaGizarte Arloko Eraikina • 48940 LeioaW 946 01 24 34 – 435 (2435)[email protected]

Gipuzkoa Basotxiki 30-34 atz. 20015 DonostiaW 943 46 60 00 { 943 45 36 [email protected]/EHU Gipuzkoako CampusaIgnacio Mª Barriola eraikinaElhuyar Plaza 1W 943 01 84 36 (8281) { 943 01 81 [email protected]

Nafarroa Joaquin Beunza, 4-6 behea31014 IruñeaW 948 21 23 55 { 948 22 97 [email protected]

www.steilas.eus

Page 3: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

3

heziberri

0 eta 6 urte bitarteko hezkuntza antolamendua, 2015eko Heziberriren Haur Hezkuntzako dekretuak arautzen du eta bertan zehazten du:

“Haur Hezkuntza borondatezkoa da, eta sei ikasturteko iraupena du, bi ziklotan banatuta: zero urtetik hiru urtera bitartekoa da lehen zikloa, eta hiru urtetik sei urtera bitartekoa bigarrena.”

Argi dago, bi zikloetan banatuta egoteak oinarri pedagogikoei eusten dio; hau da; haurraren garapenari. Beraz, ez da ulertzen nola erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak Partzuergoko Haurreskoletan zikloa zatitzea, bi urteko gelak Eskola Publikoetan txertatuz eta txikiagoentzat Enpresa Publiko bat -Haurreskolak Partzuergoa- sortuz.

Heziberriko Haur Hezkuntzaren xedea:

Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori, familiekin lankidetza estuan arituta.

Hau egin behar da Haur Hezkuntzaren xede hori erdiesteko:

a) Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.

b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzeko baldintzak landu eta sustatu behar dira lan hezitzailearen hasieratik.

d) Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela.

0-2an Haurreskolak Partzuergoak ez du betetzen Haur Hezkuntzako Dekretua

Artikulu hauekin ados gaude, noski! Haurren garapenen osoan lagundu, sozializazioa bultzatu, bi hizkuntzen garapena indartu eta arrisku egoeran dauden familiekin elkarlanean datza Haur Hezkuntza.

Hau oinarritzat hartuta, zergatik Administrazioak ez die trataera berdina ematen Haur Hezkuntzako maila guztiei? Zergatik ez da doakoa Haurreskolak Partzuergoak eskaintzen duen zero eta bat urteko haurrentzako zerbitzu publikoa? Administrazioak oso kuota garestiak ezarri ditu zerbitzu honetarako eta horregatik bakarrik erosteko ahalmen handia dituzten familiek erabili ahal dute. Hau da, goi mailako jendartearen tarte batentzako bideratutako sistema bat sortu du, guztiz klasista dena. Administrazioak aurten, sistema honen kontra dauden sindikatu eta alderdi politiko batzuk isiltzeko nahian, sasi aldaketa bat egin du kuotetan bonifikazioak ezarriz errentaren arabera. Baina erabakia oso maltzurra eta tranpatia izan da, sistema jendarteari ireki eta merketu beharrean familia gehienei (%80ari, hain zuzen) zerbitzua garestitu zaie. Zerbitzu Publiko bat unibertsala izan behar da, jendarte osorako eskuragarria. Horregatik Haurreskolak Partzuergoaren Zerbitzua doakoa izan behar da.

Gainera, gaur daukagun zerbitzu klasista honek Haur Hezkuntzako Dekretuaren kontra egiten du. Hau da; Partzuergoko haurreskolak, egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei zerbitzua eman beharko litzaieke, arrisku egoerak ekiditzeko eta gainditzeko. Baina, nola izango dute maila sozio-ekonomiko bajua dituzten familiek gure Haurreskoletan egoteko aukera hain prezio altuak izanik? Premia gehien dituzten familiak ezin badute ordaindu haurreskolak dituen kuotak, hain zuen ere.

Honegatik guztiagatik, steilas sindikatuak eskatzen du Haur Hezkuntzako maila guztiak doakoak izatea eta haur hezkuntzako ziklo osoari trataera berdina ematea. Era horretan bakarrik emango zaio Haurreskolak Partzuergoari izan behar duen balioa eta arautzen duen markoa osotasunean betetzeko gaitasuna izango du.•

Publikoa ardatz, publikoa helburu

Page 4: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

4

steilas aldarrikapenak

Kontratuak errespetatu

Empresak egiten dituen kontratuen baldintzak errespetatu, inongo iraungitze araudirik asma-tu gabe.

5

Euskalduna

Haurreskolak Partzuergoa sortu zenetik Zerbitzua Euzkaraz bakarrik ematen da. Bertako langile guztiok Euskara titulua badaukagu baina eskubidetzat ematen dugu gure euskara maila hobetzeko formakuntza. 2014an lehenengo aldiz euskara lantzeko aukera eman ziguten. Aurrera pausu bat izan zen, baina ez nahikoa. steilasek urteak daramatza, IRALEko ikastaroetan liberazioen bitartez formatzeko eskubidea aldarrikatzen, bai Eusko Jaurlaritzako IRALEko Zuzendariari bai Haurreskolak Partzuergoko Gerenteari.

Ordezkoen araudia berritu

Egun daukagun ordezkoen araudia Enpresak inposatutakoa da eta hutsune asko ditu. Enpresaren ustetan indarrean dauden irizpide asko ez daude bertan jasota eta are gutxiago langileekin negoziatuta. Saiakera batzuk egin dira dokumentu hau berritzeko baina ez dira emankorrak izan. Ordezkoak haurreskoletarako behar beharrezkoak dira, haiek gabe proiektu hau ezin izango zen aurrera atera baina Enpresak ez ditu behar bezala zaintzen langile hauek. Indarrak metatu behar ditugu kolektibo honen lan baldintzak. Hobe daitezen.

4

Ratioak egokitu

Taldekatzeak eratzen direnean haurreskoletan, eta umeak hilabete eta urte bete bitarteko adina dutenean, ratioak oso eskas gelditzen dira zenbait kasutan (adin tarte hauetakoak oso txikiak baldin badira gehienbat), lan zama haundituz eta behar bezalako arreta ezin eskeiniz kasu askotan. Sare pribatuan ematen diren ratio berberak errespetatzea nahi dugu, 0 eta 1 urteko taldeka tzea denean.

21

Bajak %100ean kobratu

2012tik Partzuergoko langileok gaixotzen garenean Enpresak zigortzen gaitu eta soldataren zati bat kentzen digu. Aski da! Partzuergoari gure soldata osoa kobratzea exijitzen diogu. Are gehiago, gure egunerokoan haurrekin gaudenez, askotan haiek dira kutsatzen gaituztenak; beraz, gure kasuan, aldibaterako gaixotasuna izan beharrean gaixotasun profesionala izan beharko litzateke. Gure egunerokotasunean, haur txiki txikiekin gaude kontaktuan momento oro, beraz, aldibaterako gaixotasun gehienak, gaixotasun profesionalak izan beharko ziren.

3

Lanaldi Murrizketa nahi duten langileentzat

Edozein langilek nahi duenean lanaldi murrizketa eskatzeko eskubidea izan behar du.

6

Page 5: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

5

Abuztua kontratupean egonez gero, kobratu

Joan den abuztuan Enpresak beste neurri murriztatzailea indarrean jarri zuen. Langileak abuztuan kontratupean egon arren, urtean zehar lan egindakoaren zati proportzionala baino ez zioten ordaindu. Neurri hau ezin da horrela aplikatu, jardun osoan kontratupean dagoen langile batek hilabete osoa kobratzeko eskubidea du, Haurreskolak itxita badaude ere langilea kontratupean dago eta soldata osoa jasotzeko eskubidea du.

11

Urte sabatikorako eskubidea

Baimen berri bat jaso nahi dugu lan hitzarmenean: Urte sabatikoa. Hau da, bost urte jarraiean soldataren %80a jasotzea jardunaldi osoan lan eginda eta bosgarren urtean lanera ez joatearen eskubidea izatea.

Baimen guztiak lehen egunetik ordezkatu

Haurreskolen funtzionamendua ez oztopatzeko ezinbestekoa da baimen eta lizentzia guztiak ordezkatzea lehen egunetik.

87

9 Etxetik 50km baino gehiagoko ordezkapenei uko egiteko aukera izatea

Haurreskoletan zonaldekotasuna indarrean dago Enpresak kontratuak banatzen dituenean. Honetaz gain, steilasek eskatzen du lanaldi murriztua duen langile bati eskaintzen zaionean bere etxetik 50 kilometro baino gehiagoko lantoki batean lanpostu bati uko egin ahal izateko eskubidea izatea.

Finkoentzat lurraldetasuna

Langile finkoek LEPa lortu zutenetik lurraldekotasuna aukeratuta izan beharko lukete; hau da, zehaztu beharko genuke gutxienez lurralde bat lan egiteko eta gure atxikimendua aukeratutako lurraldeari lotua egon beharko zen.

10

Page 6: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

Ara

bako

hau

taga

ien

zerr

enda

201

6

1. S

onia

Per

ez A

rce

Gal

tzag

orri

, Gas

teiz

10. J

esus

Pal

omo

Mar

tin

Ari

znab

arra

, Gas

teiz

19. V

eron

ica

Gon

zale

z Es

cola

Hen

rike

Knö

rr, G

aste

iz28

. Bea

Isas

i Uga

rte

Etxa

urre

n, A

iara

37. J

aion

e B

arin

agar

rem

ente

ria U

rtar

anO

rtza

dar,

Gas

teiz

2. T

xiki

(Zur

iñe

Estiv

ariz

Mtz

de

Anto

ñana

)El

Pila

r, G

aste

iz11

. Ain

hoa

Mar

tinez

de

Estib

ariz

Mar

tinIb

aioa

ndo,

Gas

teiz

20. M

arta

Var

ela

Ona

Ari

znab

arra

, Gas

teiz

29. B

eatr

iz G

arci

a Sa

cris

tan

Hen

rike

Knö

rr, G

aste

iz38

. Ana

Gar

cia

Torr

es

Txim

elet

a, G

aste

iz (i

ndep

endi

ente

a)

3. Ib

an A

lbiz

u A

lvar

ezKa

tago

rri,

Gas

teiz

12. L

etic

ia F

uent

e O

rive

Bas

tida

21. A

scen

Tap

ia C

id

Glo

ria

Fuer

tes,

Gas

teiz

30. A

inho

a M

artin

ez d

e Ag

uillo

Gra

nde

Laku

abiz

karr

a, G

aste

iz39

. Eli

Gan

zedo

Pad

ura

Tant

aka,

Am

urri

o

4. E

lena

Cer

cadi

llo V

illaz

can

Iber

nalo

, Kan

puzu

13. G

araz

i Jud

ez L

opez

Izar

ra, G

aste

iz

22. M

aite

Cor

res

Carr

asco

Ibai

oand

o, G

aste

iz31

. Ala

itz

Etxe

berr

ia A

izpu

rua

Hen

rike

Knö

rr, G

aste

iz40

. Ain

ara

Colm

ener

o Iñ

igue

z de

Ciri

ano

Etxa

urre

n, A

iara

(ind

epen

dien

tea)

5. Id

oia

Bre

ñas

Gon

zale

z de

Zar

ate

Laku

abiz

karr

a, G

aste

iz14

. Iña

ki P

erez

Ram

osH

enri

ke K

nörr

, Gas

teiz

23

. Nur

ia L

opez

de

Aber

astu

ri L.

de

Men

digu

ren

Gur

utzm

endi

, Gas

teiz

32. M

aria

sun

Bad

iola

Etx

aniz

Kata

gorr

i, G

aste

iz41

. Eba

Rom

ero

Gon

zale

z Tx

imel

eta,

Gas

teiz

(ind

epen

dien

tea)

6. Ir

atxe

Uga

rte

Rued

aA

rtzi

nerg

a15

. Ara

ntza

Qui

ntan

a B

aste

rra

Urd

iña

isar

, Iru

ña O

ka (i

ndep

endi

ente

a)24

. Lei

re B

arri

o So

laLa

udio

ko H

aurr

esko

la33

. Ola

ia G

uede

riag

a G

arci

a G

altz

agor

ri, G

aste

iz42

. Ane

Egu

idaz

u U

gald

e G

altz

agor

ri, G

aste

iz (i

ndep

endi

ente

a)

7. G

urut

ze H

uert

as R

amir

ezO

rtza

dar,

Gas

teiz

16. A

intz

ane

Gil

Bra

gado

Ort

zada

r, G

aste

iz25

. Mar

ian

Jimen

ez N

ieto

Izar

ra, G

aste

iz34

. Am

aia

Bel

loto

Alc

oba

Txim

elet

a, G

aste

iz

43. E

stit

xu T

rasc

asa

Gar

cia

Gal

tzag

orri

, Gas

teiz

8. I

ratx

e La

buru

Esc

alza

Mat

xint

xu, L

audi

o17

. Sin

ai D

e la

Tor

re V

azqu

ezVi

rgen

Bla

nca,

Gas

teiz

(ind

epen

dien

tea)

26. Z

ahir

a A

lcud

ia S

orig

uren

Glo

ria

Fuer

tes,

Gas

teiz

Hau

rres

kola

35. I

ratx

e Ro

a M

artin

ez d

e Tr

espu

ente

sTa

ntak

a, A

mur

rio

9. M

arijo

Cam

ara

Mig

uel

Tant

aza,

Am

urri

o18

. Yoa

na R

amir

ez M

arti

nA

gura

in27

. Gur

utze

Mor

ado

Aba

igut

xiLa

kuab

izka

rra,

Gas

teiz

36. N

era

Uri

barr

i Gar

cia

El P

ilar,

Gas

teiz

Ara

bako

hau

taga

ien

zerr

enda

201

6A

raba

ko h

auta

gaie

n ze

rren

da 2

016

Page 7: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

1. A

inoa

Gaz

taña

ga C

atón

Lem

oako

Hau

rres

kola

, Lem

oa9.

Sai

oa A

rrie

n O

zam

izSe

intx

u H

aurr

esko

la, B

ustu

ria

17. J

oane

Gon

zale

z Ca

mam

acho

Fran

cisc

o G

oyak

o H

aurr

esko

la, B

ilbo

25. P

edro

Arr

egi L

opez

(ind

epen

dien

te)

Zald

uzub

ieta

Hau

rres

kola

, Zal

diba

r33

. Inm

a It

urri

ria

Ibañ

ez (i

ndep

endi

ente

a)Za

llako

Hau

rres

kola

, Zal

la

2. Iñ

igo

Cast

illo

Sanz

Ber

ango

ko H

aurr

esko

la, B

eran

go10

. Jon

Art

abe

Irus

taZo

rroz

goit

i Hau

rres

kola

, Bilb

o18

. Mar

ta G

omez

Miñ

oA

ltza

ga H

aurr

esko

la, E

rand

io26

. Lei

xuri

Cal

uran

o Fr

eire

Min

a de

l Mor

roko

Hau

rres

kola

, Bilb

o34

. Mª

Asu

n Ro

zas

Sola

Fran

cisc

o G

oyak

o H

aurr

esko

la, B

ilbo

3. C

eci M

ateo

Man

tecó

nA

rang

oiti

ko H

aurr

esko

la, B

ilbo

11. I

tzia

r Ere

zum

a U

riar

teM

uxik

ako

Hau

rres

kola

, Mux

ika

19. I

doia

Dol

ado

Segu

rola

Vist

a A

legr

e H

aurr

esko

la, S

esta

o27

. Beg

o Ta

boad

a Ju

rado

Etxe

ko S

eine

Hau

rres

kola

, Bas

auri

35. S

ihor

tza

Ole

a La

mik

iz (i

ndep

endi

ente

a)D

erio

ko H

aurr

esko

la, D

erio

4. A

stri

d Pé

rez

Cont

rera

sPi

txin

Hau

rres

kola

, Mus

kiz

12. I

nes

Zald

umbi

de G

avir

iaEg

unse

ntia

Hau

rres

kola

, Get

xo20

. Its

aso

Mur

uzab

al E

lezk

ano

(inde

pend

ient

ea)

Der

ioko

Hau

rres

kola

. Der

io28

. Iai

one

Ast

igar

raga

Urr

utia

Ond

arru

ko H

aurr

esko

la, O

ndar

ru36

. Mar

ijo L

opez

Lop

ezM

irib

illak

o H

aurr

esko

la, B

ilbo

5. L

eire

Paj

ares

Atu

txa

Der

ioko

Hau

rres

kola

, Der

io13

. Ner

ea A

rron

ateg

i Mes

trai

tua

Alle

nde

Sala

zar H

aurr

esko

la, G

erni

ka21

. Beg

o Eg

igur

en M

orad

oVi

sta

Ale

gre

Hau

rres

kola

, Ses

tao

29. M

iren

Uga

rte

Noa

inM

arko

nzag

a H

aurr

esko

la, S

esta

o

6. A

mai

a Zo

rita

Ber

meo

solo

Lem

oako

Hau

rres

kola

, Lem

oa14

. Nai

ara

Erko

reka

Lez

amiz

Bek

o Tx

iki H

aurr

esko

la, M

arki

n-Xe

mei

n22

. Lau

ra C

amac

ho M

uñiz

Zam

udio

ko H

aurr

esko

la, Z

amud

io30

. Ido

ia B

orre

guer

o Se

nín

Min

a de

l Mor

roko

Hau

rres

kola

, Bilb

o

7. A

licia

Rev

uelt

as C

asti

lloO

baba

Hau

rres

kola

. Gal

daka

o15

. Ain

ara

Vida

l San

dova

lEl

ejab

arri

Hau

rres

kola

, Bilb

o23

. Mar

ta R

uiz

Cane

doA

bant

oko

Hau

rres

kola

, Aba

nto-

Zier

bena

31. S

aioa

Rui

z Fa

yos

Alo

nsot

egik

o H

aurr

esko

la, A

lons

oteg

i

8. A

duna

Bah

on D

iaz

Mira

buen

o H

aurr

esko

la, S

antu

rtzi

16. S

aioa

Ibar

guen

goit

ia G

oiri

zela

iaU

rkit

za H

aurr

esko

la, B

akio

24. M

aria

lui L

arra

uri L

anda

Urd

uliz

ko H

aurr

esko

la, U

rdul

iz32

. Ira

ia A

zkoi

tia A

ltube

(ind

epen

dien

tea)

Otx

andi

oko

Hau

rres

kola

, Otx

andi

o

Biz

kaik

o ha

utag

aien

zer

rend

a 20

16B

izka

iko

haut

agai

en z

erre

nda

2016

Biz

kaik

o ha

utag

aien

zer

rend

a 20

16

Page 8: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

8

borrokak eta sententziak

Borrokak eta sententziak

1LEP-arteko kontratua duen langile batek eszedentzia boluntarioa eskatu zuen eta enpresak LEP-arteko kontratua apurtu zionSalaketa epaietegietan sartu eta irabazi egin du langileak. Epaileak Partzuergoari lep-arteko kontratua mantentzea edo langileari bidegabeko kaleratze moduan ordaintzea agindu zion; bata edo beste aukeratzea.

2 Abuztuan kontratupean egonda hilabete osoa kobratuLangile ordezko batek abuztuan kontratupean egonda ez zuen abuztu osoa kobratu. Epaileak Enpresari sor zion soldata gehi interesak ordaintzeko agindua eman zion. Salaketa epaitegietan sartu eta irabazi du langileak.

3 Langile ordezkoa jardun erdian egonda, haurreskolan beste jardun erdiko lan metaketa baten beharrizana zegoela ez zioten berari eskeini eta zerrendetan bera baino atzerago zegoen bati eman ziotenSalaketa epaitegietan sartu, eta arrazoia eman dio epaiak, puntuak eta soldata itzuli behar izan dizkiote.

Page 9: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

9

4Langileak mutuatik haurdunaldi arriskuagatik baja hartu zuenean jardun osoko kontratua zeukan, baina aurreko hilabetean jardun erdikoa zeukanez, mutuak soilik jardun erdia ordaindu nahi zionPartzuergoan salaketa egin ondoren eta epaitegietara heldu baino lehen osotasunean ordaindu behar izan zioten baja.

5Hezkuntza publikara joandako langile bati ez zioten errekonozitzen Partzuergoan lortutako antzinatasuna nomina kobratzerakoan. Hezkuntzak esaten zion Haurreskolak Partzuergoa ez zela erakunde publikoa eta ez ziotela onartuko hirurtekoaErreklamazioak egin eta gero, lortu dugu langile guztiei Haurreskolen Partzuergoan egindako lanak antzinatasunerako kontatzea.

6Ebakuntza bategatik langilea bajan egon zen, eta ez zuen nomina %100an kobratu, ebakuntza paperak aste bat pasatu eta gero bidali zituelako. Enpresak bost egun zeudela paper hauek aurkezteko eta ez ziola ordainduko esan zionSalaketa epaitegietan sartu eta langileak irabazi du, Partzuergoak itzuli behar izan dio dirua.

Page 10: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

arlo sozialen aldarrikapenak

10

Page 11: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

11

Page 12: Hauteskunde Sindikalak Haurreskolak Partzuergoa 2016

Legebiltzarrean 2016ko ekainaren 8ko agerraldia

Ekainaren 8an, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia izan zen Haurrekolak Partzuergoaz hitz egiteko. Bertan EAJ, EHBildu, PSOE eta PPren aurrean sektorearen inguruko analisia, proposamenak, zalantzak, kezkak… aurkezteko aukera izan dugu.

Hauexek dira jorratu genituen gaiak:

1. Doakotasuna

Kuota garestiak direnez gero, premia larrian dauden familiek egin beharko sakrifizioa salatu genuen. Horrek eragin zuzena du emakumeengan, beraiek baitira ume zaintzaz arduratzen direnak, gehinbat.

Beraz, Administrazioari eskatu diogu, kontsiliazioa bermatze aldera, haurreskolak doakoak izateko beharrezko neurriak hartzea.

2. Landa eremuetako haurreskolak txikiak

Matrikulazio beherakada dela eta, zenbait haurres-kolak ixteko zorian edo arriskuan daude. Haurresko-la txikietako familientzako zerbitzua, beste haurres-koletakoa bezalakoa izatea eskatu dugu: 8 ordukoa! Familia guztiek eskubide berdinak izan ditzaten.

3. Administrazioak zerbitzu pribatuen aldeko egindako apustua

Haurreskolak Partzuergoan eta zentru pribatuetan ematen diren taldekatze ratioen desberdintasuna erakutsi dugu: lehengoan 10 ume batera egon ahal dira eta bigarrenetan, aldiz, 7 ume.

Zentro pribatuetan dagoen eskola ibilbidea Haurres-kolak ere edukitzea eskatu dugu, hau da, haurresko-la bakoitzak eskola publiko batekin lotura edukitzea.

Haurreskoletan finantziazioa murriztu den bitartean, pribatuek diru partidak mantendu dituztela salatu dugu.

4. Izen emate epea Haurreskolan

Marikulazioa aurreratzea eskatu dugu eskola publikoak H.Han eta L.H.an egiten den aldi berean izan dadin, matrikula kanpaina orokorra-rekin batera urte bateko umeek matrikulatzeko aukera izateko. Horrela propaganda bera izango zen eta 0-3 zikloak benetan duen garrantzia aldarrikatu ahalko dugu.

5. Formakuntza

Administrazioak dugun garrantzia zinez defendatu nahi badu, Par-tzuergoa hezkuntza sitemaren formazioaren barne sartzea exijitzen diogu. Horrela langile guztiok Prest Gara programan berriro parte hartzea eskatu dugu, eta honez gain euskara ikastaroetan Iraleko edozein programatan parte hartzeko aukera zabaltzea ere eskatu dugu.

6. Enpresak ezarritako kudeaketa murriztatzailearen ondorioz lan baldintzen prekarietatea

Krisia aitzakitzat harturik, empresak murrizketak ezarri ditu: or-dezkapenak eman beharrean desplazamenduen bitartez ordezkatu, abuztuan kontratupean dauden hezitzaileei ordain saria kendu oporrak direla argudiatuz, borondatezko eszedentzia eskatzen duten hezitzaileei lan hitzarmenak zehazten ez dituen baldintza onartezinak jarri. Zenbait kasutan, lan hitzarmenean bertan zehazten diren atalak ez dituela errespetatuko esan du, baldin eta epai batek behartu arte.

7. Leku-aldatze lehiaketa (LAL)

Sindikatu bakarrarekin sinatuta dagoen araudi berri hau dela eta, Lep-arteko kontratuak apurtzeko tresna bat sortu duela azpimarratu dugu legebiltzarrean.

publikoa ardatz, publikoa helburu