32
Hemen dira santanak ELGOIBAR - 958. zenb. XXIII urtea - 2015-07-17

Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

Hemen dira santanak

ELGOIBAR- 958. zenb. XXIII urtea - 2015-07-17

958 azala:Maquetación 1 16/07/15 12:51 Página 1

Page 2: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

Arotz lanetan 25 urte baino gehiagoko eskar-mentua daukagu. Ateak, horma-armairuaketa jantzigelak, lurra… neurrira egiten dugu

lan. Zuk eskatu behar duzun hori, eta gu zure beha-rretara egokituko gara. Aroztegi artisaua baita gurea,kalitate onena eta diseinu berrituena eskaintzen di-tuena.

Orain, gainera, etapa berri bati ekingo diogu. Mer-katuan ezagunak diren altzari-egile onenekin hasigara lanean, eta altzariez gain, sofak eta logela nahizegongeletarako bestelako osagarriak ere eskaintzenditugu. Zatoz aroztegian dugun erakusketa ikustera,eta egin zure aukera.

Arotz lanez gain, etxe-aldaketa zerbitzua ere eskain-tzen dugu. Gure langileek profesionaltasun handiena-rekin garraiatuko dituzte zure altzari eta gainerakoak.

Horretarako, garabi berezi bat daukagu, altzariak zu-zenean kaletik etxeraino igo ahal izateko, portaleangora eta behera ibili beharrik gabe. Sentitzen genuenzerbait egin beharra, jakin badakigulako ohol zati han-diekin atzera-aurrera ibiltzea enbarazugarri ere ba-zaiela bizilagun askori. Garabi horri esker, 30 metrokoaltueraraino iristen gara –bederatzigarren solairu ba-teraino—, eta horrek asko errazten du gure lana.

Eskatu behar duzun hori konpromisorik gabe, etasaiatuko gara erantzuten.

PUBLIERREPORTAJEA

Azibar Iraolagoitia

958 azala:Maquetación 1 16/07/15 12:51 Página 2

Page 3: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

ZOZOAK BELEARI

JABI MUÑOZ

RAFA FURNIER

“Meloiondoko printzea izango nintzateke”

Aurkeztea tokatzen zait. Gainera, suposatzen dut as-korentzako sorpresa bat izango dela ni hemen aur-kitzea; neuretzat ere bai. Ez dut nire aurkezpenalaneko elkarrizketa batean bihurtu nahi. Ez dut nahizehatz-mehatz nor naizen kontatu; zaila da norbere

burua aurkeztea eta definitzea. Hainbeste aurpegi eta ahots…errazagoa da nor ez naizenetik abiatuta nire burua definitzea.

Naizen guzti horretatik hasiko banintz, nire familiaren etxekolehiotik sartzen zen eta begiak itxita onartzen nuen argi izpi batnaiz; Ceutan tipikoa den Volaor arrain sikuaren zapore gaziaere banaiz, ileak arrotzen eta gaua hezetasunez betetzen duenLevanteko urruneko haizearen xuxurla… Gaur egun oraindik, etanahiz eta denborak aurrera egin duen, Afrikako zati bat naiz.

Dibertsitate guzti honetan Granadako zatitxoa ere banaiz,eta bisitan joaten naizenean, Albaicineko kale estuetan islada-tuta aurkitzen naiz; oraindik San Gregorio aldaparen pareta zu-

ritan nire itzala isladatzen da, 22 tabernaren mahai bat okupa-tzen dut; eta oraindik gai naiz Angel, Veronica… eta abarrenbarreen oihartzunak entzuteko. Gaur egun ere, Granadarenfalta igartzen dut.

Eta orain, zer naiz ni? Kilimongo ur gardena; Mendarokoplazan Valen, Alaitz, Aingeru, Patxi, Miren, Amaia eta abarrenlaguntzaz ahitutako arratsaldeak; eta gehiago ere esango nuke:etzatera gonbidatzen duen belar orlegi freskoa; zeruak euria ira-garri eta etsipenez onartzen ditugun neguko arratsaldeak, bestetragoxka bat edatera gonbidatzen nauen sagardoaren zaporemingotsa, Andrakan taldean bateriajole bezala ibili nintzanekoa(mila esker, lagunak!); Jone eta Ibonekin dudan adiskidetasunberezia; Jon Gurrutxagarekin nire lehenengo topaketak euskaraz;IMHn egon nintzenekoa; nire seme-alabak… eta Ainara.

Asko laburbiltzen, orain Albaicineko auzo bateko ceutar eus-kalduna naiz.

3

Kaixo, Rafa. Dagoenek irekita daukagu meloia; tori,hartu puska bat. Udako ekaitz baten lehenengo tximis-targiarekin batera jaio nintzen. 6 urte, handitasun-deli-rioak eta plastikozko gorila besamotz bat neuzkan jaionintzenean. Gorilak fular arroxa bat zeukan lepoan,

eta gorila marikoia neukala pentsatzen nuen. Behin, ikastolan,maistrak ea nagusitan zer izan nahi nuen galdetu zidan.

–Nik, marikoia, nire gorila bezain marikoia. Nire amak ma-rikoia deitzen zidan, eta hori entzutean bularra puztutzen zitzai-dan harro-harro.

12 urterekin, entzuten nuen ia guztia gogoratzen nuela ohartunintzen; eta entzuteari ekin nion. 16 urterekin nire lehenengo psi-kologoa ezagutu nuen; urtetan intentsitate baxuko depresio batsufritu nuela esan zidan. Diagnostikorik txarrena izan zen, nireburua muturreko pertsonatzat izan baitut beti. Nola urtetan eta in-tentsitate baxukoa? Nik guztia handikerian bizi nahiko nuke, ona

eta baita txarra ere. Eta betaurrekodun tipo hark nire kaskarkeriaegiaztatzen zidan. Berarengana joateari utzi behar izan nion.

Rafa, orain 40 urte dauzkat, eta bai, bizitza entzutea izu-garri gustatzen zait, bere ile-koipetsua laztantzea, bere orbainezbetetako besaburuak miazkatzea; eta gehien gustatzen zaidanazera da: ez dudala ulertzea lortzen. Maiz gertatzen zait,gauean, ohe gainean arropa kentzen hasten naizenean, egu-nean zehar entzundakoeekin jolasten dudala, mozkorti batekbere buruaz barre egiten duen bezala, eta zoriontsua naiz. Be-tidanik herri txiki batean bizi nahi izan dut, lehio erraldoidungaztelu batean, eleberri merke-zuhurrez beterikoan; meloiondoitzaltsu bat izango nuke.

Meloiondoko printzea izango nintzateke. Ba al dago akaso,zuhaitz eder baten itzalpean meloi bat jatea baino gauza ho-berik? Zer gerta daiteke? Denbora pasatzea, beste ezer gutxi.Rafa, beste meloi puskarik nahi?

“Asko laburbiltzen, orain Albacineko auzo bateko ceutar euskalduna naiz”

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 3

Page 4: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

IRITZIA4

Badira bost urte antifaxista alemanbatzuk Elgoibarrera etorri zirela El-goibar1936 elkartekoekin egon,

eta oroitzapen historikoaren gaia nola jo-rratzen genuen ikustera.

Harrituta gelditu ziren, hemen, faxis-moaren aurkako sentsibilitate handia dau-kagula sentitzen dugun herrialdean,normaltzat ematen ditugun egoerak ikus-tean. “Alemanian, –esaten ziguten– pen-tsaezina litzateke kaleetan faxisten izenaketa ikurrak eta mendietan gurutze monu-mentalak onartzea”.

Gure jarrera geldohonek, niretzako, badu zer-gatia. Faxismoak Alemaniangerra galdu zuen, eta

hemen, ordea, irabazi. Eta ira-bazleek inposatzen dute euren

justizia, euren bizimodua, eta azke-nik, gertatutakoarekiko bertsio ofiziala,

“errelatoa”: Historia liburuetan ikasikodena.

Galtzaileentzat, berriz, mendekua etaumilazioa hasieratik, eta gero, gertatuta-koaren ahaztea, amnesia osoa. Hemengertatu zena gerra ondoren, eta geroago,

“transizio” deitu zutenarekin. Horregatik,Faxisten ikurrak, jada, ohikoak bihurtuzaizkigu, ez digute minik egiten normalta-sunaren parte diren aldetik. Hor daude,“betidanik”.

Hain apalkuntza handia ezarri zieten,ezen agintari gaizkile handienak ere ezzitzaizkiela hain txarrak iruditzen; eta betidago norbait esango duena frankismoakizan zuela, nolabait, bere alde ona. Etafrankistaren batek jendeari lagundu ereegin ziola, e,a. Hain beheramendu han-dia ezarri zieten, ezen galtzaileek, eurenburua isiltasunera kondenatu zutela, hu-rrengo belaunaldiari (ia) ezer esan gabe.

Bada, azken urteetan hori aldatzen arida, eta zapalduen oinordekoak hasi dira,erantzuleak epaitzeko berandu bada ere,bake-alfonbra haren azpian begiratzen.Hara hor gure elkartearen lana. Anamne-sia, Platonek zioen bezala. Oroitzea be-harrezkoa zaigulako, egia, justizia etaerreparazioaren izenean.

Oroitzapena, galtzaileen behar irauNtzailea

IÑAKI ODRIOZOLA

“Zapalduen oinordekoakhasi dira, erantzuleak

epaitzeko berandu badaere, bake-alfonbra azpian begiratzen”

Elgoibar1936 taldekoa

Kalebarren plaza, 2 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected]

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik.

KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara ArgoitiaPUBLIZITATEA Leire Rubio, Leire Alberdi MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMI-NISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kor-taberria, Nerea Gurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe,Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila, Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, JoseLuis Azpillaga, Julen Ansola, Eider Iriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola,Ander Mujika, Ander Soraluze. INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 4

Page 5: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

GUTUNAK 5

u ESKERRIK ASKOHaizea emakume taldetik eskerrak

eman nahi dizkiogu Alcorta ForgingGroup enpresari, gizarte ekintzaproiektuaren barruan hilean behin Kul-tur Etxean egiten dugun zine forumsaiorako pastak eta kafea finantza-tzeko diru-laguntza eman digulako.Mila esker

Haizea emakume taldea

u GARITANO IGARZA SENDIARI DOLUMINAK

Juan Mari Garitano Igarza hil da astehonetan, eta bere garaian MendaroElgoibartik eta Mutrikutik bereiztekosortu zen batzordeko kide izan zen he-rritar baten eskariz, Mendaroko Udalakdoluminik sentituenak helarazi nahi diz-

kie hildakoaren senide eta lagunei, etabide batez, eskerrak eman Gipuzko-ako Foru Aldundiko Gizarte Politiketa-rako diputatua izan zen garaiansegregazio hura horren azkar eta insti-tuzio guztien onespenarekin egin zedinegin zuen lan guztiagatik.

Gogorarazi nahi dugu Mendaro El-goibartik eta Mutrikutik bereizteaezohiko batzar batean adostu zutelaGipuzkoako Batzar Nagusietan1982ko maiatzaren 21ean. Gipuzko-ako Foru Aldundia bera izan zen au-rrez Elgoibarko eta Mutrikukoudalerriek Garagartza eta Azpilgoetaauzoak bereizteko prozesua sustatuzuena. Halaxe sortu zen Mendaro he-rria, 1983ko apirilaren 25ean.

Mendaroko Udala

BARRENek ez du nere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzunkizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NAN eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

OHARRA:Eskuartean duzuna izango da opor aurreko azken alea. Uztaileko azken

bi asteak sanbartolomeetako ale berezia prestatzen emango ditugu, eta abuz-tuaren 23an jasoko duzue ale hori. Ordura arte, ondo pasa oporretan!

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honakobaldintza hauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefono zenbakia eta NAN zenbakiaderrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak.Onartu egingo ditugu identifikagarriak diren taldeak:“Ikastolako irakasleak”, esaterako. Bestalde,sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenakjakiteko eskubidea izango dute gutun horretan euren izenaaipatu edo erreferentziaren bat egiten bada eta gutunainizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetufaltaz idatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketaegiteko idatzitako idazkiak, pertsona eta erakundeeizuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 5

Page 6: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

MOTZIAN6

Klub Teknologikoa jarriko du abian Elgoibarko Udalakzientziarekiko eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzeko

Zapatu honetara aurreratu duteuztaileko feria

Elgoibarko Udalak astebetez aurreratu du hila-beteko azken zapatuan egin ohi den feria, etaberaz, bihar izango da. Feria berezia izango da,eta ohikoetan baino ekintza gutxiago egongo dira.Hortaz, biharko protagonistak abereak izangodira. Aita Agirre plazan egingo dute ganadu era-kusketa eta salmenta, eguerditik aurrera. Hilabetehonetan ez dute haurrentzako tailerrik egingo, etaherriko harategietako eta baserrietako produktuekineginiko pintxoak dastatzeko txosnarik ere ez daegongo. Era berean, bertako baserrietako produk-tuak saltzeko postuak ere ez dituzte jarriko.

Jaiki taldea sortu dute gizarteko gaiakgazteen ikuspegitik aztertzeko

Uztailaren 24an amaituko daGure Balioak sarirako

hautagaiak aurkezteko epea

Debabarrenean gizarte balioen alorrean jardunduten norbanako edo erakundeen lana nabarmen-tzeko jarri zuen martxan Debegesak Gure Balioaksaria. Edonork aurkeztu ditzake sarietarako hauta-gaiak. Uztailaren 24ra arte dago hautagaiak aur-kezteko epea. Informazio gehiago aurkitu daitekewww.gurebalioak.com webgunean.

Uda ostean haur eta nerabeentzako Klub Teknologikoa ja-rriko du martxan Elgoibarko Udalak, gaztetxoen arteanzientziarekiko eta teknologiarekiko zaletasuna piztu eta

sustatzeko. Urrian jarriko dute martxan, eta interesatuek irailetikaurrera eman ahal izango dute izena. Nolanahi ere, ekimenhonen inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Elgoi-barko Udalaren Berdintasun Sailaren helbide elektronikora ([email protected]) idatzi daiteke. Eskolaz kanpokojardueren bidez burutuko den egitasmo honekin “aisialdi alterna-tiborako jarduera batekin gozatzeko” aukera eman nahi die Uda-lak herriko adingabeei. Haur eta nerabeek irudimena askatu ahalizango dute, robotikaren, bideo-jokoen diseinuaren, sakeleko te-lefonoentzako aplikazioen garapenaren edo animazio digitalenarloetan egingo dituzten proiektu zientifiko eta tekniko txikiei esker.

Elgoibarko gazte talde batek Jaiki taldea sortu du, inguratzen dituztenare-kiko desadostasuna adierazi eta gizarteko arazoei gazte ikuspegitik erantzu-nez eraldaketaren ildoan martxan jartzeko. Etxebizitza, aisialdia, hezkuntza,hizkuntza... izango dira, besteak beste, ibilbide honetan jorratuko dituztengaietako batzuk. Lehen mugarri moduan feminismoari heltzea erabaki dute.Horretarako uztailaren 22rako feminismoa lantzeko tailer bat antolatu dute,18:30etatik aurrera, Gaztetxean. Tailer irekia izango da, baina bere bide-ragarritasuna bermatzeko komeni da joango den jende kopurua aurrez jaki-tea. Hortaz, interesa izanez gero aurrez jakinarazteko eskatu duteantolatzaileek, [email protected] helbidera idatzita.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 6

Page 7: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

MOTZIAN 7

Uztailaren 27an bukatuko da Elgoibarko Izarraren Txiki Eguneko bazkarirako izena emateko epea

Elgoibarko Izarrak bazkaria antolatu du aurten ere Txiki Egunerako. Abuz-tuaren 25ean izango da, Sigmako aparkalekuan, eta aurtengoan be-rrikuntzak izango dira: 15:30etik aurrera hasiko dira bazkaria zerbitzen,

koadrilak iritsi ahala. Hala ere, nahi duenak Mauxitxa txarangaren kalejiraamaitu ostean joateko aukera ere badauka. Sigma jatetxeak prestatuko dubazkaria, eta menua hau izango da: entsaladilla errusiarra, masailak saltsan,izozkia, kafea eta txupitoa. Bazkalostea girotzeko zoro-zozketa eta spotyka-raokea antolatu dituzte. Elgoibarko Izarrako bazkideek 15 euro ordaindu be-harko dituzte, eta gainerakoek 17 euro.

Uztailaren 27ra arte dago izena emateko aukera. Bazkaritarako txartelakElgoibarko Izarrak Ubitarten daukan egoitzan edo BARREN astekarian erosidaitezke, eta baita Internetez ere, www.elgoibarkoizarra.eus helbidean.

San Fermin Txiki Eguna ospatu zuten etxeko txikienek barixakuan

Atxutxiamaikak antolatuta, San Fermin Txiki Eguna ospatuzuten joan zen barixakuan Elgoibarren. Etxeko txikiak txuriz jan-tzita eta zapi gorria lepoan jantzita irten ziren kalera, eta Iruñeanbaleude bezala ospatu zuten goiza. Pregoia bota zuten lehe-nengo udaletxeko balkoitik, eta beharrezko beroketak egin os-tean, zezenen aurretik egin zuten korrika. Kalegoen plazan hasi,eta San Bartolome kalea zeharkatu ostean, Errosario kaletik itzuliziren berriz plazara. Indarrak berreskuratzeko txorizo pintxoakjan zituzten ondoren.

Arg.: A

itor

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 7

Page 8: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

K ilibarren

Santanetan mozorrotzera deitu dute jai batzordetik

u Lurdes Rodriguez eta Amagoia Basurto

Aurten ere batzar irekia egin du Menda-roko Udalak santanetako egitaraua osa-tzeko eta batzar horietan parte hartudutenetako bi dira Amagoia Basurto etaLurdes Rodriguez.

w Iaz mozorrotzera deitu zenuten jai ba-tzordetik eta beste horrenbeste eginduzue aurten.

Bai. Iaz nobedadea izan zen, etaegia da txupinazoko momentuan osogutxi zirela txoni jantzita agertu zirenak,baina haiek ikusita, afalosterako animatuzen jende gehiago. Egia da iaz progra-mak berak ere despistatu zuela jendea,gala gaua deitu ziotelako, berez txonijanzteko gaua zenari, baina horrek berakbeste emozio bat ere eman zion kontuari.Koadrilen egunean, berriz, jendeak osoondo erantzun zuen.w Pijama jantzita irtetera deitu duzueaurten.

Aurtengoa erraza da oso, errazegiabeharbada batzuentzat, baina jokoa ereematen du pijama gauak. Irten zaitezkefranelazko pijama bat jantzita, pikardias

batekin, gantzontzilotan edo amonarenkamisoi zaharra jantzita. Oherako erro-pak janztea da kontua. Badakigu jendearijaietan luzitzea gustatzen zaiola eta askokerreparoa izan dezaketela pijama gau-rako, baina kamisoi luze batekin edopraka motz batzuekin ere dotore asko jan-tzi daiteke bat. Gainera, zer esango di-zugu ba! Lotarako arropak denokberdintzen gaitu!w Kanpaina egiten diharduzue. Zer ha-rrera izan duzue?

Gazte jendearen artean harrera onaizan dugu, eta uste dugu luzituko duelagure pijama gauak. Egia da jende bati ezzaiola batere gustatzen mozorrotzea, etaulertzen dugu haiena, baina gu geu egu-nero mozorrotuko ginateke ahal izanezgero, beraz zer esango dizugu ba!. Horibai, animatu nahiko genituzke denak. Ka-

lera irteteko zer jantzi ezinda ibili ordez,jantzi pijama eta aire bizkor plazara, etagero, etxeratutakoan, zuzenean ohera!w Gaia erabakitzeko orduan erraz jarrizarete ados?

Bai, bai. Algortan-edo egiten zutelajakin genuen eta bileran proposatu genue-nean, berehala eman zuten denek baie-tza. Asmoa, gainera, gaia urtero aldatzeada. Esan beharra daukagu, gainera, aur-ten gazteek eurek eskatu dutela mozorro-tzeko deiari eustea, eta propio eurentzatden egunik ez dutenez egitarauan, eta gu-retzat beste balio bat duenez haien bo-toak, eutsi egin diogu. Ziur gaudekoadrila gazteek erantzungo dutela biharere, baina deia herritar guztiei eginnahiko genieke. Mozorrotu daitezela etairten daitezela kalera ondo pasatzera,jaiak herritarrek egiten dituztelako.

Lurdes Rodriguez eta Amagoia Basurto, jai batzordekoak.

8

Ezkerrean, iazko txoni gauko irabaz-leak, Ainara Argoitia eta Alain Ulazia.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 8

Page 9: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

Ofizialki santanak hilaren 24kotxupinazoarekin hasiko ba-dira ere, asteburu hau ere

bete-betea dator Mendaron. Izan ere,eta azkeneko urteetako usadioari eu-tsiz, Koadrilen Eguna ospatuko dutebihar, jaietako egun nagusi bihurtudena. Mozorro desfilearekin hasikodute eguna, eguerdian, eta egunakohiko osagaiak izango ditu: paellalehiaketa frontoian, herri bazkaria, ka-lejira Bizi-Poza txarangarekin, goitibe-heren txapelketa Azpilgoetako elizatikbehera, eta gauean, kontzertuak. Aur-ten, eta herriko jai batzordera batudiren gazteenen eskariz, moda-modandagoen taldea ekarri du Udalak: Ga-

tibu, euskal rock musika taldea. Moon-light talde azkoitiarrak egingo diobidea Gatiburi, 23:00etan hasita. Bi

kontzertuak bukatu ostean, DJa igokoda oholtzara eta goizaldera arte luza-tuko da plazako musika saioa.

KILIBARREN

Euskal dantzen erakustaldia, haur danborrada, bi herri-bazkari, playback gaztea eta gehiago izango dira igandean, haurren eta adinekoen egunean

Umeen eta nagusien eguna izango da domeka, eta ohilegez Mendaroko trikitilari eskolakoen dantza saioa, gazte-txoentzako pintura lehiaketa, herri-bazkariak [Frontoian, ume-ena, eta Aizpe elkartean, adinekoena], umeen haurdanborrada eta playback gaztea izango dira eguneko eki-taldi nagusiak. Eguerdian irtengo dira txikienak dantzara, eta18:00etan hasiko da danborrada. Bizi-Poza txarangak la-gunduta egingo dute haurrek frontoira arteko bidea, eta on-doren, etorriko da playback-a. Bukaeran, goizeko pinturalehiaketako sariak banatuko dituzte. Haur Hezkuntzako etaLehen Hezkuntzako haur guztiek parte hartu ahal izango dutelehiaketan.

Gatibu taldearen kontzertua izango da bihar, Koadrilen Eguneko egitarauko ekitaldi nagusia

9

Santanak

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 9

Page 10: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

10 K ilibarren

Eukene Gurrutxaga, Nuria Ansuategi, Sabin Longarte, Agustin Lazarobaster, Izaskun Jauregi eta Irune Berasaluze.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 10

Page 11: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

KILIBARREN 11

Txupinazoa, txistuaren soinuak alaituaTxistulariek hasiko dituzte aurten santanak, eurei eman dietelako aurten txupinazoa botatzeko ardura. Eta pozik hartu dute eskaintzatxistulariek, lehengoek eta oraingoek. Ohore bat izango dela aipatu dute denek aho batez, eta txistuari “merezi duen aitortza” egitekoere balioko duela gaineratu. Era berean, pozik daude, uste dutelako euretako askoren maisu eta erreferente nagusi izan zen Agustin Be-rasaluze omentzeko ere balioko duela aurtengo txupinazoak.

Nekez egongo da Euskal Herrian bere txikian Mendarokbeste txistulari izan dituen herririk. Denen izenak honaekartzea ere lana da, baita urteetan mundu horretan ibili

diren mendaroarrentzat eurentzat ere. Baina, bai, Mendarok ho-rrenbeste txistularieman izanakbadu bere arra-zoia. “Agustin Be-rasaluze zenarizor zaio hori”, ai-tortu du AgustinLazarobaster To-rrek, solasaldiahasi eta bat. Torrebera izan zen,herritarren gomu-tan, Mendarokolehen txistularia.Ordurako, SabinLongarte saiatuazen Donostianerositako “txistu

dotoreari” soinua ateratzen, baina moldatzen ez zela ikusita, dan-borra jotzen hasi zen. Haretxi eskatutako txistuarekin hasi zen Torrebera 60ko hamarkada hasieran, eta elkarrekin jo izanzuten gero hainbat urtez, jaietan eta beste zenbait ospa-kizunetan. Dantzaria zen berez ordura arte Torre, bainahernia irato batek ezindua laga zuen dantzarako, eta pla-zatik guztiz baztertu aurretik, txistulari hastea erabakizuen. “Jo, joten genuen guk biok zeozer, jaietan denaegiten delako errazago. Akordatzen naiz oraindik txistuajoteko baino mozkorrago nengoela etxera erretiratu be-harra izan nuen santana egunaz ere. Garbi esango dizut:nik neuk Agustini [Berasaluze] esker ikasi nuen txistua jo-tzen. Berak irakatsi zidan solfeo pixkat. Torrera etortzenzen bazkalostetan, eta hantxe entsegatzen genuen [Eraitsizuten Torre baserria]”. Eskopetagintzan aritzen ziren biaksasoi hartan, eta ondo ezagutzen zuten elkar. Bi-hiru urtezjo zuen Agustinek txistua, harik eta soldaduskara joateko

ordua iritsi zitzaion arte.Agustin soldaduskara joan aurretxoan, baina, lau laguneko

txistulari taldea ere izan zuen Mendarok. Agustin Berasaluze etaGregorio Vives ere batu zitzaizkielako taldera Sabini eta Torreri.Atabala jotzen zuten Gregoriok eta Sabinek, eta txistua bi Agus-tinek. Pedro Manuel Mendikute bisuetenekoak hartu zion gero le-kukoa Agustin Torreri, eta Pedro Manuelen anaia JuantxoMendikutek ordezkatu zuen Gregorio. Agustin Berasaluze zutendenek, baina, erreferentetzat. Hark zituen liburuak, hark zuen es-kola gehien, eta harengandik ikasi zuten denek, bai bere sasoi-koek eta baita gerora etorriko ziren beste hainbatek ere.“Txistuaren arima izan zen Mendaron Agustin Berasaluze”, dioIzaskun Jauregik. 1970. urte aldera hasi zen bera txistua jotzen.Beste askoren bidetik sartu zen txistuaren mundura: dantzari hasieta txistulari bukatu. Elgoibarren ikasi zuen oinarri-oinarrizkoa, An-tonio Azpiazu zenarekin, baina “ikasi, benetan ikasi” Berasaluze-ren ondoan ikasi zuela aitortu du. “Sekulako maisua izan zen.Maisua baino gehiago, laguna zen, gertukoa. Gauza asko ira-katsi zizkigun, oro har bizitzaz, eta oso maite genuen denok”.Izaskun hasi zenean, Mendikute anaiek eta Agustin berak osatzenzuten Mendaroko talde ofiziala, “trantsizioko taldea”, laster hasikobaitziren gazteak errenkadan taldera batzen. Ana Isabel Loiolaeta Joseba Etxeberria ere Izaskunen sasoi beretsuan batu ziren tal-dera, eta Izaskunek laga ondorenean, 1975. urte buelta horretan,

- AINARA ARGOITIA -

Santanak

Irune Berasaluze, Nuria Ansuategi eta Inazio Salegi.

Agustin Lazarobaster, Agustin Berasaluze etaSabin Longarte.

Eukene Gurrutxaga, Nuria Ansuategi, Sabin Longarte, Agustin Lazarobaster, Izaskun Jauregi eta Irune Berasaluze.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 11

Page 12: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

izugarrizko goraldia izan zuen txistuak Mendaron. Roke Landa,Joseba Longarte, Joseba Olazabal, Imanol Etxeberria, Alberto La-rrañaga, Jose Manuel eta Iñaki Lazkano anaiak, Joseba Zulaika,Ana Landa, Sorkunde Zulaika, Itziar Olazabal, Javi Garate, OscarZubiaurre, Asier Landa, Inazio Salegi (atabala)... izugarrizko txis-tulari tropela osatu zuten, denak ere Agustin Berasaluzeren babe-sean. Tropel horretan sar genitzake Irune Berasaluze eta NuriaAnsuategi ere, gure gaurko protagonistetako beste bi, hurrengobelaunaldiaren arteko zubi-lana egin zuen taldetxoko neskak [Ina-zio Salegi izan zuten hirugarren hanka urte askoan. Ataba jotzenzuen Salegik].

Irunek osaba zuen Agustin Berasaluze eta gogoan dauka harkoparitutako txistuarekin hasi zela bera, 6 bat urtetxo zituela. “Akor-datzen naiz ikurrina legeztatu zuten urtea zela”, dio. 1977ko ur-tarrilaren 17an legeztatu zuten ikurriña, eta Mendaron ere ospatuzuten legeztatzea, jakina. “Aitor Etxeberriak eraman zuen ikurriña,eta geuk ere parte hartu genuen kalejira hartan, txistua joaz. Bestebehin Elgoibarrera ere eraman ninduten. Playback-a-edo egingonuen nik, baina han joan nintzen neu ere, ume-umea”, oroitu duIrunek. Txistularien urrezko urteak izan ziren haiek. Herriko ospa-kizunetan ez ezik kanpora ere irten izan ziren txistua jotzera Men-daroko gazteak dantza taldekoekin batera. “Elgoibarkosarasuatarrekin ere jo izan genuen. Haiek ziren hemen bueltakomaisuak”, gogoratu du Nuriak. Solfeoa monjen eskoletan ikasi-tako gazteak ziren denak, txistuan Berasaluze zenaren eskutik hasizirenak.

Baina zer diren gauzak, batzuk ikasketekin lanpetuegi zeude-lako, beste batzuk herria utzi zutelako eta batez ere dantzarientaldea ere jendez urritzen hasi zelako txistularien talde hura erehasi zen txikitzen eta txikitzen, ia-ia desagertzeraino. Irunek, Nu-riak eta Inazio Salegi atabal joleak eutsi zioten azken-azkenera

arte, eta eurek osatu zuten hurrengo belaunaldiarekiko zubia. “Tri-nitateetan, Errege Magoen kabalgata egunean, Olentzerorenegunean, eta jaietan ere jotzen genuen, hirurok batzuetan eta Ina-zio eta biok azken aldera, Irune Bilbora joan zelako ikastera”,oroitu du Nuriak.

LANARI AITORTZA Zerrendatzeko baino esperientzia eta anekdota gehiago pilatu

zituzten urte horietan, baina egun bat bereziki gogoan du Nuriak:

12 K ilibarren

- Sabin Longarte (atabala)- Agustin Lazarobaster- Agustin Berasaluze- Gregorio Vives (atabala)- Pedro eta Juantxo Mendikute- Izaskun Jauregi- Ana Isabel Loiola- Joseba Etxeberria- Roke Landa- Jose Manuel Lazkano- Iñaki Lazkano- Alberto Larrañaga- Joseba Longarte- Joseba Olazabal- Imanol Etxeberria- Itziar Olazabal- Joseba Zulaika- Ana Landa- Sorkunde Zulaika- Irune Berasaluze- Arantxa Zubiaurre- Oscar Zubiaurre- Javi Garate

- Nuria Ansuategi- Asier Landa- Inazio Salegi (atabala)- Josu Motriko- Jon Zuloaga- Eñaut Berasaluze- Andoni Zulaika- Ander Zulaika- Ibai Idoeta (atabala)- Eukene Gurrutxaga- Ainhoa Olazabal- Naiara Eizagirre- Oihana Lizarralde- Aitor Larrañaga- Mirari Egaña- Nerea Zubierrementeria- Uxue Ansorregi (atabala)- Josune Manteca- Iratxe Egaña- Nora Rubio- Ane Rubio- Maria Fraile- Ainhoa Garcia- Lucia Duran

MENDAROKO TXISTULARIAK 1960-2015

Santanak

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 12

Page 13: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

txistulariek aurrenekoz soldata txiki bat jaso zutenekoa. “Nati IrurtiaKultura zinegotzi izendatu zuten urtea izango zen. Ez zen gauzahandia izango, baina jaso genuen lehenengo dirutxoa izan zen,guretzat gauza handia. Gure lanari errekonozimendua izan zen”.Errekonozimendua eta aitortza. Txistulariek horixe falta dutelakosarri, Iruneren ustez. Horregatik estimatzen dute horrenbeste aur-tengo santanetan txupinazoa botatzeko ohorea eman izana. “Jaie-tako ezinbesteko osagaia izan da beti txistua, baina oso gutxibaloratu izan da txistulariek betetzen duten funtzioa eta egitenduten lana”, nabarmendu du horren harira Irunek. Eta baietz diotegainerako solaskideek buruarekin. Merezi dutela txistulariek aitor-tza bat eta eskertzen dutela Udalak eta jai batzordekoek egindakokeinua. Egun berezia izango dela aitortu dute guztiek. Pena batbadute, hala ere, Izaskunek eta Nuriak. Agustin Berasaluze bizizela omenaldirik egin eza. Horregatik, aurtengo txupinazoa harigorazarre egiteko baliatu nahi dute, besteak beste. “Merezi zue-lako. Herri honen alde asko egin zuen gizona izan zen, eta nikneuk behintzat oso gogoan izango dut txupinazoko unean”, esandu Nuriak. Bat datoz gainerakoak ere. Berasaluzez gain, lan kon-tuengatik egun horretan udaletxeko balkoian egon ezingo direntxistulariak oroitu ditu segidan Izaskunek: “Seguru Mirari Egañaketa Nerea Zubierrementeriak ere nahiko luketela egon, baina zo-ritxarrez ezingo dute. Gure ondoan sentituko ditugu, baina”.

BELAUNALDI GAZTEANuriak, Irunek eta Inaziok azkenera arte eutsi zioten, eta Irune

txistua irakasten ere jardun zen aldi batez herriko lau mutil koskorri:Jon Zuloaga, Josu Motriko, Eñaut Berasaluze eta Ander Zulaika.Ordurako, baina, dantza taldea deseginda zegoen Mendaron,eta harekin batera txistua ere indarra galtzen hasia zen sasoi ba-tetik. Nola edo hala, Mendarok izan zuen aberastasun hori be-rreskuratu beharra ikusi zuen herrian taldetxo batek, eta ekin ziotenlanari. 90eko hamarkada hasiera zen. Halaxe, guraso batzuenekimenez, dantza taldea sortu zuten atzera, eta hark txistuarenhauspotzea ekarri zuen. Joseba Etxeberria, Maite Txurruka etaJuan Carlos Urbizu herritarrak aritu ziren dantza erakusten, eta txis-tuko irakaslea ere ekarri zuten. Mutrikutik ekarri zuten irakaslea,

momentu hartan herrian ez zutelako txistua irakasteko inortopatu –tituludunik ez behintzat–, eta loratu ziren txistulari gazteak.Izaskun Jauregi bera ere gehitu zen berriro taldera, eta bera izanda azkeneko urteotan musika eskolaren bueltan hazitako belau-naldi gazte horren erreferentea, gazteek eurek hala aitortuta.

ORAINA ETA ETORKIZUNAAzkeneko hamar-hamabost bat urtean hogeitik gora txistu-

lari eman ditu Mendarok, baina gaur, lau lagunek osatzen dutetxistularien azken katebegia. Eta azkena diogu, gaur gaurkoz,ez datorrelako beste inor atzetik. Iratxe Egaña, Josune Manteca,Nora Rubio eta Ane Rubio dira, 19-20 urteko neskak, musikaeskolan sortu eta hazitako txistulariak. Ilusioz hartu dute eurekere aurten txupinazoa botatzeko egin dieten eskaintza. “Pozaematen du gurekin akordatu izana”, aitortu du Josune Mante-cak, eta bat datoz gainerakoak ere. Txistua bera gutxietsitaegon den instrumentua dela adierazi dute eta txistulariek merezizutela aitortza bat. “Egitarauan beti sartzen dute txistularien ka-lejira. Egon behar den zerbait da, baina guregana sekula ezdira etortzen ahal dugun galdetzera ere”, gehitu du Norak. Goi-zean goiz irteten dira kalera jaietan, eta tokatu izan zaie noiz-bait eurek paretik pasatzean jendeak leihoak ixtea ere, bainaonartuta dute hori dela dutena. “Inor ez da etortzen gure atzetikkalejiran ere. Askotan entsegatzeko ere baliatzen ditugu kalejirahoriek”, esan du Josunek. Gazteak dira, parrandarako sasoirikonena dute, eta bistakoa dena aitortu dute: beti ez dela errazatxistulariaren egitekoa, are gutxiago jaietan. Gustura egitendute, hala ere, kalera goiz irteteak aukera ematen dielako jaiaegunez ere bizitzeko. “Bestela ni neu nekez igoko nintzen SantaAnara, adibidez”. Esan beharrik ez dago tokatu izan zaiela loaskorik egin gabe kalejiran irtetea, eta behin edo behin, izanda taldean hitzordura berandu eta txistua ahaztuta agertu izandenik ere. Sekula ahaztuko ez dituzten esperientziak dira, etanahi lukete beste batzuk ere bizitzea. “Pena da gure atzetikbeste inor ez datorrela ikustea, gerta daitekeelako guk ere kan-pora irten behar izatea ikastera edo lanera, eta Mendaro txis-tularirik gabe gelditzea.

Santanak Iratxe Egaña, NoraRubio, Josune Mantecaeta Ana Rubio.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 13

Page 14: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

TT aa bb ee rr nn aaSan Antolin, 6 Tel. 943 74 17 99

OndO

pasa

jaietan!

USATORRE

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 14

Page 15: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

erreTegiA

LANDA

Ondo pasatu jaietan!!

Garagartza, 32 · mendaro

% 943 75 60 28

jjjjjjjjjjjjjj

jjjjjjjjjjjjjj

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 15

Page 16: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

16 K ilibarren

Santanetako bi izar

w Jaietarako prest?Bai! Zain, zain, Santana gunaren zain egoten naiz ni. Hori

kentzen badidazu, akabo santanak! Santa Anara ahal den mo-duan igo, hango aurpegiak ikusi, jai-giroan kalera jaitsi, bertsolarieta trikitilariekin herriko taberna guztiak pasatu... ikaragarria da!Oilo-ipurdia eta dena jartzen zait, begira! Nik neuk, nire akor-duan, sekula ez dut galdu Santana egun bat eta ezta galdukoere! Horregatik iruditzen zait errespetu osoa zor diogula egun horrieta egin beharko genukeela ahalegina egun horrek eskatzen duenmoduan janzteko: zuriz eta zapi berdea lepoan lotuta. Pago barikgogor doa kontua, hori bai, han goian. Pinu zaharren bat badaere jarri beharko genuke, itzal pixkat egiteko.w Euskal selekzioko kamiseta berdea erretiratu beharko ze-nuke ba zeuk ere orduan!

Aurpegi txarreko egoten naiz ni egun horretan eta berdeajantzi behar, bai, bezperako garagardo denek zuritutako aurpe-giari bizitasun pixkat emateko. Aurten, baina, zuriz!w Danborradan ere, estreinakoz iaz zu zuriz!

Ni han ere trajez! Danborrada sakratua da. Ama azpeitiarraizanda, ume-umetatik bizi izan dudan zerbait izan da. Umetan,San Sebastian eguna jai hartzen nuen beti nik eskolan. Bizi dutnik danborrada eguna. Behin, laneko kontuengatik, justu-justu alle-gatu nintzen. Danborradakoak frontoira sartzen eta ni orduantxeMexikotik Mendarora iristen. w Playbackeko izarra izan zara urteetan. Tricicle taldearen es-kaintzaren bat iritsiko zitzaizun honezkero, ala?

Eneee! Zelan egin pentsatzen egongo dira! Itzelak dira. An-tzeztea izugarri gustatzen zait eta tonto plantak egitea ere bai.Bestela ere bagara gu teatrero xamarrak eta ez gara gaizki mol-datzen, ez. Prestakuntza handirik gabe irten izan gara gu ohol-tzara. Egunean bertan pentsatu eta egin! Hori bai, ez naiz ni neuentsegatu gabe irten zalea. Gauzak egitekotan, ondo egin behardira, gusto pixkatekin. Eta ez horrenbeste irabazteko, orain hiruurteko dirua gastatu gabe daukagulako guk oraindik! Estreinakoplayback-ean streaptes bat egin genuen Alex Aranberrik, AitorOñederrak eta hirurok. Orain egingo bagenu.... arrakasta totala,seguru. w ‘Biluzte’ horrek eman dizu osperik bai.

Pardel hutsarekin irten ginen beste behin, Triciclerena egiten,eta hasi orduko barrezka zen jendea plazan!w Gau eta egun bizi dituzu jaiak. Zelan egiten da hori?

Gure amak beti esaten zigun gauez ibiltzeko gaitasuna zue-nak egunez erantzutekoa ere izan behar zuela; eguna ezin zelagaldu. Eta oraindik kapazidade pixkat badaukagunez... Hori bai,

hemen urte guztiko entrenamendua dago horren atzean ere e!Txapeldunen Liga jokatzeko, ligan erregularra izan behar da, etahemen ere, urte guztiko txikiteoa dago. Santanetan fin egoteko,han eta hemengo jaietan ibili behar da, gorputza zailtzeko. Lu-zaro egon naiz kanpoan, baina han ere ez diot entrenatzearilaga. Txakalaldirik izango ez bada, egunero-egunero egin beharda lan.w Jaiak hasterako prestakuntza berezirik egiten duzu?

Prest nago ni beti jaietarako. Hori bai, jaiak hasterako gureetxeko izozkailuan akuarius latak a tuti plé izaten dira. Horretan,eta itxuragabe jatean dago hemen sekretua. Kaja eta erdi bat ga-ragardo jausiko dira eguneko, amaren aurrean gehiago ez esa-tearren, eta prestatu beharra dago.w Santa Anan zerbitzen, danbor jole ofiziala urteetan eta iazkupeljole nagusi ere bai, playback-eko izarra, koadrilen egu-neko paella lehiaketako epaimahaikide, goitibeheretan urteroaurrean... Andoni Egañak ere urtero botatzen dizkizu bertsobat edo beste. Txupinazoa botatzea bakarrik falta zaizu!

Enekoitz Lazarobaster MENDARO, 1979

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 16

Page 17: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

KILIBARREN 17

Santanak

Egañak bertsoa? Sarriegi gauza one-rako. Epaimahakide izatearena, be-rriz... Nik uste dut konturatu direlajan-edanean gustura aritzen garela etahorrexegatik aukeratu gaituztela. Ondojatea beti gustatu izan zait, baina lan kon-tuengatik kanpoan egin ditudan egonal-dietan jateko eskastxoagoak jaten ereohitu naiz, eta beraz, lasai, gazteak!Probatuko ditut nik zuenak ere! Goitibe-herei buruz zer esango dizut ba! Inoizikusi al duzu goitibehera bat zaldiarenaegiten? Ba iaz guk egin genuen hori ere. Hanere puntuatu genuen.

Txupinazoa botatzea, edonola ere, itzela izango litzateke. Te-rriblea!. Gure ume sasoian udaletxea San Josen egon zen etalokal hark ez zeukan balkoirik. Zenbat sufritzen nuen nik orduan!.Esan ere egin izan nion Anton Zubiaurreri, Mendarok balkoidunudaletxea behar zuela, txupinazoa benetakoa izango bazen!Etxafuego batzuk botatzen zituzten bazterren baten tablero zaha-rrarekin, baina hori ez zen itxurazkoa ere, eta udaletxea egin zu-tenean... ai!, orduan bai! Nik hartu nuen gozatua! Txupinazoabotatzea zer izango zen? Niretzat izugarria izango zen hori.

Etxeko egongelan esegitzeko koadroaizango zen hori, betiko gordetzeko argaz-kia. Niretzat txupinazoko momentua handiaizaten da edonon. Azpeitin ere, San Inaziobezperan beti izaten nintzen ni hantxe, plazan.Jaietako oroitzapen onen bat bai?

Asko, denak ez esatearren. Zezenei lotu-takoak dauzkat nik oroitzapen politenak. Ga-ragartzan, zezena gauez atera zuten urtebatean, Ramon Lazkano eta gure aita ze-

zenarengandik ihesi zebiltzan batean, gureaita han jausi zen Abarketeroneko aurrean, po-

tzura, lokatzetara. Han irten zen zapatila beltz-bel-tzekin. Handik Txirristaka tabernara etorri ginen zuzenean etaJuanjok [tabernariak] ontzi-garbigailuan garbitu zizkion zapatilak!Zuri-zuri irten ziren!Egitarauan zerbait kendu edo gehituko zenuke?

Ez kendu eta ezta gehitu ere nik, antolatzen ibili direnek ahalzuten ondoen egingo zuten-eta! Antolatutako gauzetan parte har-tzeko eskatuko nioke nik jendeari. Aldatzen ari da hemen dena,hemen eta leku guztietan. Jendeak ez du lehen beste parte har-tzen. ‘Antolatu ditzatela jai onak’ dio jendeak, baina ahaztu egi-ten zaie jendeak egiten dituela handi jaiak, egitarauak beharrean.

“Txapeldunen Ligan jokatzeko ligan

errenditu behar da.Hemen ere urte osokotxikiteoa dago atzean”

Juanmi Arriola MENDARO, 1964

w Txapeldunen Ligan jokatzeko ligan erregularra izan beharei da lehenengo. Sasoiko iristen zarete jaietara?

Itxuroso ibili gara, eta ilusioz gaude. 50 urte izan arren, 20-25ekoen ligan ere moldatzen gara gu!. Sasoiko gaude, bai. Jaie-tan gozatu nahi duenak bizi egin behar ditu, aktiboki parte hartuz,eta aurten ere, onena emateko prest gaude gu. Ikusten nauzu bi-zarrarekin, ezta? Ba hau ere jaietarako laga dut!w Zuen koadrilak beti eman du ikuskizuna jaietan, lehen etaorain.

Beti ibili gara gu barruan eta... Jaiak itzel gustatzen zaizkit,baina herrikoak. Ibili naiz sanferminetan eta beste mila jaitan,baina herrikoak baino hoberik ez dut inon topatu. Gazte, zahar...denok elkarrekin ibiltzen gara hemen, eta lau trago hartutakoan,nahita ere ezin izaten da ezezagunik topatu! Anekdokta batzukbaditugu, bai, baina hemen kontatzeko modukoak... Garagartzazaharrean egoten zen hemen ikuskizuna, zezenean. Orduan ja-kinekoa zen zirkoa sortuko zela!. Han egoten ginen denok errekaondoan, petrilaren kontra, zezena noiz etorriko zain errekara saltoegiteko. Han sortzen zirenak bai zirela bideoan jasotzekoak! Jen-detza etortzen zen kanpotik ere. Jaietako azken egunean errekabarrutik joaten ginen kalejiran ere. Turuteroen garaiko kontuak etatxaranga sortu genuenekoak ere oroitzapen onak dira. Erritmoazer den ere ez dakit, gorreria apur bat ere badaukat, eta solfeoaz

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 17

Page 18: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

umetan On Enrike abadeari ikasitako apurradakit, justu-justu sol klabea zer den,baina behin pentsatu genuen errekupe-ratu behar genituela gure aurreko batzuekerabili zituzten turuta zaharrak eta irtenbehar genuela haiekin. Tuneatu nuen niketxean turuta zaharra eta jaitsi ginen Gau-pasatik Garagartzako plazara, erromeriabukatu zen ordurako. Sekulako kalejirasortu genuen. Bi-hiru urtean ibili ginen gisahartara. Mendarozabalgo zezenketetanere jo izan genuen turuta. Tribuna bat eraikigenuen, ohol zaharrekin eta abar, eta han ibili ge-nuen txerrikeria! Gaseosa, irina... zer zen hura! Du-txan sartu eta orduerdian urpean egonda ere kentzen ez zenaerabili genuen gainean!.wMarka da bere burua erritmorik gabekotzat duena topatzeatxarangaren sorrerako talde hartan ere!

Egin genuen hori ere! Turutekin ibili ginen bi-hiru urtean eta gu-tako norbaiti bururatu zitzaion txaranga sortu behar genuela. Gukibili genituen onak instrumentuak-eta erosteko! Arrasatera joanginen San Pedro egun batez instrumentuak erostera eta handikGasteizko punta-puntako denda batera ere iritsi ginen gero instru-mentu bila, eta zera, han sekulako bazkaria egin eta bueltatuginen, hutsik. Instrumentu txino batzuk erosi genituen gero, eta hasiginen. Nuria Ansuategik erakutsi zizkigun nota batzuk-edo, etaaurrera! Santana egun batez egin genuen debuta, egitarautik kan-pora jakina. Beti izan gara anarkiko xamarrak! Jendea Santa Ana-tik jaitsi zain egon ginen Gurelanen eta sekulako kalejirainprobisatu genuen. Totala izan zen.w Playbackean ere txalo ugari jasotakoak zarete, eta berdingotibehera jaitsieran.

Bai, orain bi urte. Barricadaren No hay tregua aukeratu ge-nuen. Fin genbiltzan egun hartan ere, eta berotu ginen afalorduan.Bi peluka hartu, jantzi zeozer, Josemin garajean makil batzukhartu, kartoiarekin gitarra moduko batzuk egin, eta gora! Espon-taneo bat ere batu zitzaigun eta egin genuen zirkoa. Goitibehereninguruan ere badaukagu guk anekdota bat, orain lau urtekoa. JaviVecina berotu zitzaigun eta han etorri zen geuk ere egin behargenuela esanez, baina ez zegoen ezertarako egunik. Berak segi,baina. Eta jaietako lehen egunean, gauera arte ezer ez zegoela-eta, han etorri zen tailerrera ohol zaharrekin. Egun osoa eman ge-nuen hantxe Imanol Bastidak, Javik eta hirurok, txikiteorako ereastirik hartu gabe. Moldatu genuen zerbait afalordurako eta pen-tsatu genuen Gaupasan behera probatzea. Hasten gara jaisteneta zera: Alkortakoa behetik gora Terrenoarekin. Hura ostiakoahartu genuena, baztarraren kontra. Eskerrak probatzea bururatueta goitibehera zisko egin genuen, bestela eramango genuen nor-bait aurrean Azpilgoetan behera! Guk sortu behar genuen hanzirkoa irten izan baginen! Beldurtzekoa!

w Zein da zure egunik gustukuena? Zereboluzio izan dute jaiek azken urtee-tan?

Santana eguna izugarria da, baina le-henengo eguna... Jendea fresko egoten daeta lehenengo bi tragoekin etortzen garagora, eta izugarria izaten da. Santanaeguna asko aldatu da urteekin, baina.Gaztetu egin da. Patroia beti izan daSanta Ana, baina lehen edadekoek os-patzen zuten gehiago. Lau katu ginen

bezperan gau-pasa usainean ibiltzen gine-nak. Arboletan bertso bazkaria egiten zuten or-

duan eta urte baten bururatu zitzaigun geuri ere haraxe joatea!Bat eta azkena!. Bertsoak entzutera joaten zen hara jendea, etagu han ere ezin isilik egon. Adar pixkat ere jo genien bertsolariei,eta txinatu zitzaigun Eguzkitze. Orain, gazte jendea zaindu egitenda egun horretan fresko xamar egoteko. Beste behin, apustua eginzigun Andoni Egaña bertsolariak ezetz hamabi lagun sartu tele-fono kabinan. Txakolin botila jokatu genuen, eta hantxe, sartuginen puzzle bat eginda! Jabi sartu genuen azkena, sabaiarenkontra. Santana eguna gora zetorren garaian izan zen hori. Han-dia da benetan Andoni Egaña!w Koadrilen eguna ere hazi da ba.Bai. 50 urte betetakook paella lehiaketarako izena ematea itxu-ragarri izango ote zen pentsatzen ere jardun genuen guk, bainaematea erabaki genuen, jendeak ikus dezan denok dugula lekuajaietan. Gu ez gara batzarrera joaten, jakina; eurei laga beharzaie hori. 25 urte genituenean gazteagoek zaharrak ginela esanziguten eta huraxe izan zen batzar batera joan ginen azken aldia.

K ilibarren Santanak18

“50 urte izan arren,20-25 urtekoen liganere moldatzen garagu. Sasoiko gaude,

bai, jaietarako”

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 18

Page 19: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

Santanak

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:47 Página 19

Page 20: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

SEMAFOROA

San Pedroko mahaiak garbi laga behardira: : “Horrela aurkitu genuen San Pedroko ma-

haia orain dela pare bat asteburu. Ez dago eskubide-rik. Hau horrela utzi zutenek jakin dezatela hurrengoitzultzen direnerako dena garbi egongo dela”.

Plaza Txikiko argi asko ez dira pizten: “Plaza Txikiko lurrean argi txiki batzuk daude, eta horietako asko ez dira pizten.Seitik lau daude hondatuta. Eskertuko genuke argi horiek konpontzea. Eskerrik asko”.

Mendaroko Azpilgoeta auzoko autobus geltokia oso arriskutsua da: “Mendarotik Debarako norabidean au-tobusa errepidean bertan geratzen da, eta herritarrek bidea gurutzatu behar izaten dute, herrigunera sartzeko. Ez dago mar-

kesinarik ere autobus geltokia dela adierazteko, eta autobusaren zain egoten garenean ere, autoak gertu-gertu pasatzen zaizkigu.Irtenbide bat behar dugula uste dugu”.

Mekanosa

d iDAzmAkiNeN sALmeNtA

etA koNpoNketA

d muLtikopistAk

d fotokopiADorAk

d erLoju iNDustriALAk

d mArrAzketA

mAteriALA

d iNformAtikA

d fAx

errosario, 27Tel: 943 74 02 84 elgoibar

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

20

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 20

Page 21: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 21

Page 22: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 22

Page 23: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

KULTURA 23

Kubako eta Zeelanda Berriko doinuak ekarriko dituNazioarteko Folklore jaialdiak, uztailaren 24an

Haritz euskal dantzari taldeak antolatuta, Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren gaur zortzi, eta ekimenhorri esker, munduko beste herrialde batzuetako dantzak eta musika ezagutzeko aukera izango dugu. Aurten Kubakoeta Zelanda Berriko folklorea ekarriko digute Elgoibarrera. Nazioarteko musika eta dantzekin batera, Elgoibarko Haritz

dantza taldeak ere hartuko du parte. Jaialdia 22:30ean izango da, Olaizaga kiroldegian. Sarrera doan izango da.

Camagua (Kuba)

Kubako Camagua taldea 2011n sortu zen,1981ean Fernando Medranok sortutako Maraguánelkartetik, izan ere, elkarte hartan aritzen ziren gauregun Camaguan dauden musikari eta dantzari gehie-nak.

Camagua taldeak Kubako doinu tropikala Afrikakoekarpenekin uztartzen du. Irribarre zabalak, eta bere-ziki, Karibeko tradizioan murgiltzeko aukera eskainikodigute, ikusi eta entzutekoak izango diren doinuekin

Inork ez zuen gogoratzen Axuribeltza Jaiurrietako nesken-dantza 1969an. Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltz Za-raitzuko adinekoei galdezka aritu ziren, baina eskuartean zutenpartituraz aparte, ez zuten besterik aurkitu. Inguruetako herrie-tako dantza tradizioetan oinarrituta birsortu zuten dantza, etaaspaldikoa delakoan dantzatzen dute Jaiurrietako neskek. Ha-ritz dantza taldeko neskek jaialdiaren lehen zatian dantzatukodute.

Zaraitzun bertan, Otsagabian egiten diren dantzak eskai-niko dituzte taldeko mutilek. Pasacallea, Jota, Modorro, Katxu-

txa...Otsagabiako dantzariekin eurekin prestatu dituzte dantzahoriek. Eta jaialdiari amaiera emateko, Lapurdiko dantzakegingo dituzte: Makeako sokadantza, Xinple, Marmutx, makil-dantza, Gabota...

Nga uri te Wai-o-taiki(Zeelanda Berria)

Zeelanda Berriko talde maoriarrak bere herrialdeko kul-tura eta tradizioak ezagurazten ditu dantzaren bidez. Lu-rrarekin lotura handia du taldeak: taldekide gehienak jaioeta hazitako tokiaren inguruan dagoen ibaiarekin dute lo-tura, eta handik hartu zuen taldeak izena. Literalki ondoren-goa esan nahi du: Wai-o-taikiren ondorengoak.

Taldekideek instrumentu indigenak erabiliko dituzteeuren musiketan, eta herrialdeko kultura-aberastasunean oi-narritutako kanta eta dantzak eskainiko dituzte

Haritz EDT (Elgoibar)

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 23

Page 24: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

KIROLA24

Bihar jokatuko dute Azkarateko Igoera, eta aurten, berrikuntzak izango ditu

Maalako Jaien barruan, Azkara-teko Igoera antolatu du biharkoMaalako Lagunak Ostalaritza

taldeak, Mintxeta AT, Gure Bide eta LagunTaldea Txirrindulari taldearen laguntzaz.Urtero bezala, korrika eta bizikleta laster-ketak prestatu dituzte, eta partaideekeurek aukeratu ahal izango dute zein mo-dutara egin nahi dituzten Maalatik Azka-raterako 5,9 kilometroak. 11:00etan hasiko da bizikleta proba,baina aurten Kalebarren Plazatik abiatukodira partideak, eta Maalaraino denek el-karrekin egingo dute bidea. Hara iristeanhasiko da benetako lasterketa. 12:00etankorrikalarien txanda izango da.

Parte hartu nahi duenak Txarridunaedo Iriondo tabernetan eman dezakeizena, eta egunean bertan lasterketa hasiaurretik Gabi jatetxean ere egongo daizena emateko aukera. Horrez gain,www.kirolprobak.com webgunean ereegin daiteke izenematea. Partaide bakoi-tzak sei euro ordaindu beharko ditu, etaprezio horretan proba bakarra edo biakegiteko aukera izango da.

Proba amaieran salda eta txorizoa ba-natuko dituzte antolatzaileek. Segidan, sa-

riak banatuko dituzte, eta erosketa-txekeakere zozkatuko dituzte.

DokumentalaBizikletan, Aitor Hernandezek dauka

errekorra 15:05ean, eta korrika berriz,David Slater britaniarrak 1981ean ezarri-tako denbora da onena: 20:40.

Eta, hain zuzen ere, errekor horri bu-

ruzko dokumentala egiten ari da Slaterrenseme James. Haren emaztea soinu tekni-karia da, eta Charlie Herranz Londresenbizi den irudi-zuzendari bilbotarra daudeproiektu honen atzean. James Slater beraere Elgoibarren izango da egunotan, eta1981eko korrika proba ikusten egon zirenherritarren testigantzak eta orduko irudiaklortzen saiatuko da.

Gaur jokatuko da Mendaroko emakumeen frontenis txapelketako finala

Mendaroko emakumez-koen frontenis txapelketa iritsida amaierara. Sei bikotek hartudute parte guztira, eta, Edurneeta Maite Olazabal eta IratxeMendikute eta Josune Mantecairitsi dira finalera. Gaur joka-tuko dute azken partida,20:00ak aldera. Aurrez, PilotaEskolako umeek eskuz bana-kako eta binakako partidak jo-katuko dituzte.

Roketxe eta Water de Munich iritsi dira Futbol7 txapelketako

finaleraBailarako Futbol7 txapelketako

finalak gaur arratsaldean jokatukodira Eibarren, Unbeko kirolgunean.Roketxe eta Water de Munich tal-deak iritsi dira finalera. Partida,20:00etan hasiko da. Aurretik, hi-rugarren eta laugarren postuak era-bakitzeko partida jokatuko dute Lasisha mecánica eta Más que Olasotaldeek. Partida hori 19:00etan ha-siko da.

Edurne Olazabal, Josune Manteca, Maite Olazabaleta Irati Mendikite.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 24

Page 25: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

KIROLA 25

Ainhoa Lendinezek bigarren egin du Marimurumendi mendi maratoian, eta Joseba Elustondok ‘Ehunmilak’ proba amaitu du

Beasainen hasi eta amaitu zireniraupen luzeko hiru mendi probajokatu ziren joan zen asteburuan:

Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak etaMarimurumendi. Ainhoa Lendinezekazken honetan hartu zuen parte, eta bi-garren helmugaratu zen. Bere esane-tan, bizitzan egin duen lasterketa“politena” eta “onena” izan zen. EvaFernandez kantabriarrak eta Lendinezberak hartu zuten lasterketaren buruahasieratik eta aurreneko postu horietanmantendu ziren biak azken kilometroe-tara arte. Lendinezek indarrez ikusizuen bere burua 38. kilometroan,proba amaitzeko lau kilometroren fal-tan, eta Fernandezen pareraino iristekoahalegina egin zuen. Lortu zuen liderra-rekin bat egitea eta baita atzean laga-tzea ere. Hala, 41. kilometrotik lehenpostuan pasatu zen Lendinez, baina bi-kiak igo zitzaizkion orduan.4:37:50denborarekin bigarrena izan zen.

Ehunmilak241 lagun batu ziren barixaku arra-

tsaldean, Beasainen, Ehunmilak 168 kilo-metroko mendi lasterketaren irteeran, eta150 lagunek lortu zuten proba amaitzea,tartean Joseba Elustondo elgoibartarrak.75. postuan sailkatu zen Elustondo,35:48:42ko denborarekin. Iban Fernan-dezek, ordea, ezin izan zuen probaamaitu.

Goierriko Bi Handiak proban, bes-talde, Elgoibarko 13 korrikalari iritsi ziren

amaierara: Gorka de la Horra(12:09:08), Josu Idiakez (14:11:01),Angel Quintana (16:23:52), Lander Az-piazu (16:28:36), Mikel Arosa(17:40:49), Julen Salaberria(17:40:51), Haritz Arribillaga(17:40:52), Fernando Calvo(20:48:23), Jon Peli Uriguen(21:02:01), Ekaitz Baskaran (21:02:03),Izaskun Hurtado (19:58:04), Ane SanMartin (20:48:32), Arantza Beristain(21:02:10).

Gipuzkoako giza-proba txapelketako finala jokatuko dute bihar Sigman, 18:00etan hasita

Gipuzkoako giza proba txapelketako bigarren jardunaldiajokatu zuten domekan Errezilgo Gernika plazan. Deba, Itziar,Berrobi eta Mendaroko taldeek hartu zuten parte, eta hogei mi-nutuan aritu ziren lanean 950 kiloko harriarekin. Itziarko Andutztaldeak irabazi zuen proba eta Mendaroko TopeNatxiok taldeaklortu zuen bigarren postua. Emaitza honi esker, ligaxka eran jo-katzen diharduten txapelketako lidergoa eskuratu du Mendarokotaldeak. Finala, bihar, uztailaren 18a, jokatuko dute, Elgoibarren.

IMH kiroldegiko kantxa alokatzeko aukera dagoElgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du oraindik badagoela aukera IMH kiroldegiko kantxa alokatzeko. Inte-

resatuak Olaizaga kiroldegiko harreratik pasa daitezke, aurreko astean egindako zozketaren ondoren libre gelditu direnordutegiak ikusi eta kantxa alokatu ahal izateko. Momentuz libre dagoen ordutegia hauxe da: asteazkenetan, 19:15ean.Irailean hasiko lirateke kantxa erabiltzen eta prezioa 40 euro orduko da.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 25

Page 26: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

MERKATU TXIKIA26

LANA...................................

Eskaerak

Neska eskaintzen da adinekoak edoumeak zaintzeko. Orduka edo interna. ( 635 189 294------------------------------------------------------------------------------------------Emakumea adinekoak zaintzeko prest.Orduka edo interna. Esperientziaduna. ( 632 564 679------------------------------------------------------------------------------------------Mutila eskaintzen da nagusiak zain-tzeko, egun osoz edo orduka. Lehen so-rospen arretan eta sukaldeanesperientziaduna. ( 631 361 762------------------------------------------------------------------------------------------Emakumea eskaintzen da lanerako. Es-perientzia dauka adinekoak zaintzen.( 626 580 592------------------------------------------------------------------------------------------Emakumea eskaintzen da orduka lanegiteko. Portalak garbitzen egingo lukelan. Gidabaimena dauka.( 689 571 882------------------------------------------------------------------------------------------Emakumea eskaintzen da adinekoakzaintzeko. Interna. ( 631 832 767------------------------------------------------------------------------------------------Neska eskaintzen portalak garbitzeko.( 617 571 210------------------------------------------------------------------------------------------Emakumea eskaintzen da adinekoakzaintzeko. ( 631 832 767------------------------------------------------------------------------------------------

Emakumea eskaintzen da adinekoakzaintzeko. Psikologia ezagutza dauka.Garbiketa lanak ere egiten ditut etxee-tan, tabernetan, elkarte gastronomikoe-tan, portaletan. Lanaldi osoan, orduka...( 631 098 995------------------------------------------------------------------------------------------Neska eskaintzen da orduka lan egi-teko. Edozein lan egiteko prest. ( 602 107 411------------------------------------------------------------------------------------------Gizona eskaintzen da, edozein lan egi-teko. ( 632 931 627------------------------------------------------------------------------------------------Gizona eskaintzen da, edozein lan egi-teko. ( 632 234 087------------------------------------------------------------------------------------------Mutila eskaintzen da, edozein lan egi-teko. ( 666 836 789------------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna eskaintzen da etxekolanak egiteko zein umeak edo nagusiakzaintzeko. Orduka.( 619 041 821 / 943 744 033------------------------------------------------------------------------------------------Emakumea eskaintzen da lanerako, in-terna edo orduka. Sukalde laguntzailelanetan, biltegiko lanetan, garbiketa la-netan eta nagusiak zaintzen esperien-tzia. ( 673 955 298------------------------------------------------------------------------------------------Neska eskaintzen da lanerako, internaedo orduka. Sukalde laguntzaile lane-tan, biltegiko lanetan, garbiketa lanetaneta nagusiak zaintzen esperientzia.( 632 510 102------------------------------------------------------------------------------------------

Emakumea eskaintzen da garbiketalanak egiteko. Interna moduan ere bai.( 632 882 532------------------------------------------------------------------------------------------42 urteko emakumea naiz eta lan eginnahi nuke. Nagusiak zaintzen lan eginizan dut eta erreferentzia onak dauzkatUmeekin ere oso ondo moldatzen naiz.Interna moduan lan egiteko ere prest.( 642 636 525------------------------------------------------------------------------------------------Neska eskaintzen da umeak zein nagu-siak zaintzeko eta garbiketa lanak egi-teko. ( 667 897 002------------------------------------------------------------------------------------------

Eskaintzak

Jaietan Elgoibarko Taberna batean lanegiteko zerbitzaria behar da. Esperien-tzaduna.Bidali CV:[email protected] helbidera.Zerbitzari euskalduna eta sukalde lagun-tzailea behar dira. Esperientzia. CV bi-dali Gautxo tabernara. ------------------------------------------------------------------------------------------

ETXEBIZITZAK......................

Pisua edo buhardilla bat hartuko nukealokairuan. ( 631 098 995------------------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan, Menda-ron. ( 602 107 411------------------------------------------------------------------------------------------

BESTELAKOAK.....................

Ninfa txoriak ihes egin zigun hilaren9an, 21:00ak aldera, Maala inguruan.Kakatua espezie txikiena da, Blue izenadauka eta topatzen duenari eskertukogenioke deitzea oso estimutan geneu-kan eta. ( 619 867 218

------------------------------------------------------------------------------------------Lerun industrigunean, Netto BM hiper-merkatuan dagoen Rosa liburudendanloteria saltzeko lizentzia eskualdatzenda, gaixotasunagatik. Harremaneta-rako: [email protected]( 680 321 479------------------------------------------------------------------------------------------Sofa salgai. Ia berria. Tela iragazgaitza.( 628 115 677------------------------------------------------------------------------------------------

OSPAKIZUNAK....................

1935ean jaiotakoen bazkaria irailaren26an. 12:30ean elkartuko dira Maa-lako elizan, eta 14:00etan, bazkariaTxarridunan. 55 euro ordaindu behardira irailaren 15erako, Laboral Kutxakokontu honetan: 3035 0007 220071131225 ------------------------------------------------------------------------------------------

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Gure bizilagunaren txakurrak zaunka pasatzen du eguna jabea etxean ez duen aldiro.

Bizilagun bat kexatu izan da behin baino gehiagotan, baina ez da ezer konpondu. Zer egin

genezake?

Komunitateko presidenteari jakinarazi beharko diozue, presidenteak baduelako txakur-jabe ho-

rri kontu hartzeko aukera, bai bere ekimen propioz eta baita bizilagun batek edo gehiagok hala eskatu diotelako.

Presidenteak eska diezaioke beraz behar diren neurriak hartzeko eragiten ari diren kalte hori saihesteko.

Ohartarazpen horretan presidenteak argi esan beharko dio arazoa konpondu ezean bizilagunek epaitegira jo-

tzeko aukera dutela. Hori eginez gero, epaileak erabakiko du zein neurri hartu behar diren bizilagunek gehiago

sufri ez dezaten, eta gainera, txakur horren zaunkek eragindako kalteak larritzat jotzen baditu, biktimei kalte-or-

daina ematera ere zigortu ditzake txakur-jabeak. Hala ere, eta nahiz eta legeak hori guztia jasotzen duen, prak-

tikan oso zaila da txakur baten zaunkak halako prozedimendu bat abiarazteko bezain larritzat jotzea. Udal orde-

nantzetan begiratzea duzu onena, zeinbat Udalek zehaztuta dutelako gai honen inguruko araudia.

AHOLKUA: Arrazoizkoena txakur jabearekin hitz egin eta irtenbide bat adostea izango da, edo gu-

txienez, traba edo molestia horiek saihesteko neurriak bilatzea.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 26

Page 27: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

ZORIONAK ZURI 27

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Gaztelekua Ludoteka Eskerrik asko ikasturte honetan Ludotekan parte hartuduzuen guztioi! Irailaren 7an irekiko dugu berriz.

Ondo pasa oporretan!

Gaur, ostirala, udako oporrak hartzen ditugu Gaztelekuan. Irailaren 9an itzuliko gara.

Ondo pasa udaran!

Aire libreko zinea (Kalegoen plazan, 22:30)

‘X-Men’.17, barixakua

‘Lluvia de albóndigas’18, zapatua

‘La vida secreta de Walter Mitty’25, zapatua

‘Las aventuras de Peabody y Sherman’ 26, domeka

‘Lucy’ 30 eguena

‘Epic, el mundo secreto’31, barixakua,

Zorionak uztaileko gure altxo-rrei! Txokolatezko muxu asko biontzat.

Zorionak, Irati eta Maddi, uztailaren26an 12 eta 4 urte egingo dituzuelako.Patxo pila bat.

Uztaila Juneren 5. urtebetetziakin hasigendun eta Lukenen 2.arekin buka-tuko dogu. Zorionak bixori! Etxekoak.

Zorionak, Enara eta Leire, zuen bi-garren eta bosgarren urtebetetzean. Fa-miliako guztion partez.

Zorionak, Aimar, Oihan eta Izar zuen urtebetetzean.Ondo pasa!

Zorionak, bikote!. Egun zoragarriapasa.

Zorionak, Markel eta Paula! 7 urtedagoeneko! Ondo pasa! Etxekoen, etabereziki Lucía eta Vegaren partez.

Lier eta Mikel, 5 urteko pirata maita-garri hauei, zorionak bihotz-bihotzez!!!

Zorionak, Urtzi eta Haizea uztaila-ren 29an 9 urte egingo dituzuelako.Etxekoen eta bereziki, amamaren par-tez.

Zorionak, June,uztailaren 21ean7 urte egingo ditu-zulako. Etxekoen,eta bereziki, Na-gore eta Unairenpartez.

Z o r i o n a kNaiara! abuz-tuaren 17an 5urte! Muxuak El-goibarko eta An-doaingo senideenpartez.

Lau urte gure txiki-xak! Zorionak,Irati eta patxohandi bat etxe-kuon eta batezere Noraren par-tez!

Zorionak, Jonzure bigarren urte-betetzean etxekoguztien partez etabereziki Eiderrenpartez.

Zorionak etxekosorgintxoari,5 urte egin ditue-lako. Gurasoeneta ahizpa Naro-aren partez.

Zorionak, Mikel.hurrengo ostegu-nean 6 urte handibeteko dituzulako.Etxekoen partez.

Zorionak, Axitxiki!. Sei urtehandi dagoe-neko. Familia oso-aren partez.

Z o r i o n a k ,Danel,. uztaila-ren 16an zurelehen urtebetzeaizan zelako. Fami-lia osoaren par-tez.

Bihar zortzi urtebeteko dituzulako,jator-jatorra zare-lako eta ilargi-raino eta bueltanmaite zaitugulako,zorionak, Pello!

Zorionak, An-drea, Agirre-M o n r e a lsendiaren partez.

Z o r i o n a k ,Maria, astelehe-nean 8 urte be-teko dituzulako.Muxu handi-handibat, familia osoa-ren partez.

Zorionak,Galder!Gaur, 4 urte! Ondopasa! Ez ahaztutxokolatezko pastelzati bat gordetzenanaia Eñautentzat.

Z o r i o n a k ,Laiene, zure 8.ur tebete tzean!Muxuak gurasoeta neba Haitzarteta Zugatzen par-tez.

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 27

Page 28: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

AGENDA28

18 ZAPATUA18:00 Gipuzkoako giza pro-ben finala. Sigmako probale-kuan.

24 BARIXAKUA22:30 Nazioarteko FolkloreJaialdia. Olaizaga kiroldegian.

26 DOMEKASargoateko erromeria11:00 Meza11:30 Salda eta txorizo ba-natzeaJarraian, bertsolariak: Ger-man Meabebasterretxea eta Ziarda)eta trikitilariak (Xabier eta Ekain).12:00 Motoserra erakustal-dia Juanito Altzaterekin.

31 BARIXAKUA19:00 Dantzaldia. Eguren or-kestrarekin, Maalako parkean.

GUARD IAK : Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:0009:00 - 22:00UZTAILA17 Barixakua ORUESAGASTI18 Zapatua YUDEGO19 Domeka YUDEGO20 Astelehena ORUESAGASTI21 Martitzena BARRENETXEA22 Eguaztena IBAÑEZ23 Eguena GARITAONANDIA24 Barixakua ETXEBERRIA25 Zapatua BARRENETXEA26 Domeka ETXEBERRIA27 Astelehena YUDEGO28 Martitzena ORUESAGASTI29 Eguaztena BARRENETXEA30 Eguena IBAÑEZ31 barixakua IBAÑEZ

ABUZTUA1 Zapatua ETXEBERRIA2 Domeka ETXEBERRIA3 Astelehena FERNANDEZ4 Martitzena YUDEGO5 Eguaztena ORUESAGASTI

6 Eguena ETXEBERRIA7 Barixakua IBAÑEZ8 Zapatua GARITAONANDIA9 Domeka GARITAONANDIA10 Astelehena ETXEBERRIA11 Martitzena FERNANDEZ12 Eguaztena YUDEGO13 Eguena ORUESAGASTI14 Barixakua ETXEBERRIA15 Zapatua IBAÑEZ16 Domeka IBAÑEZ17 Astelehena GARITAONANDIA18 Martitzena BARRENETXEA19 Eguaztena FERNANDEZ20 Eguena GARITAONANDIA21 barixakua ORUESAGASTI22 Zapatua BARRENETXEA23 Domeka FERNANDEZ24 Astelehena IBAÑEZ25 Martitzena GARITAONANDIA26 Eguaztena BARRENETXEA27 Eguena FERNANDEZ28 Barixakua GARITAONANDIA29 Zapatua ORUESAGASTI

30 Domeka ORUESAGASTI31 Astelehena BARRENETXEA

IRAILA1 Martitzena IBAÑEZ2 Eguaztena GARITAONANDIA3 Eguena ETXEBERRIA4 Barixakua FERNANDEZ

22:00 - 24:00Astelehenetik igandera GARITAONANDIA

24:00 - 09:00ELORZA (Eibar) Juan Gisasola, 18 - 943 206 100

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Gara-gartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

18 ZAPATUAKoadrilen Eguna12:00Mozorro desfilea. Bizi Poza txaranga-rekin, Herriko Enparantzan.13:00 Paella lehiaketa. Frontoian.14:30 Herri bazkaria. Segidan, koadrilen arteko jokoak.18:00 Goitibeherak. Azpilgoetako elizatik.23:00 Kontzertua. Moonlight eta Gatibu tal-deekin. Herriko Enparantzan.Ondoren, DJ festa.

19 DOMEKAZahartzaroari omen eta haurren eguna11:00 Kalejira, Elgoibarko dultzaineroekin.11:00 Gazteen pintura lehiaketa. Ikastolakojolastokian.11:30 Haurrentzako jolasak. Ikastolako pa-tioan.12:00 Meza nagusia. Frontoian.Ondoren, euskal dantzak. Mendaroko triki-tixa taldearekin.Segidan, txu-txu trena. 14:00 Gaztetxoen bazkaria. Frontoian.14:00 Omenduen bazkaria. Aizpen. Segidan, txu-txu trena. 16:00 Haurrentzako jolasak. Ikastolako jolas-tokian.18:00 Umeen danborrada. Bizi-Poza txaran-garekin. 20:00 Sari banaketa. Segidan, DJ Mikel.

24 BARIXAKUA17:30 Futbito txapelketako finalak. GazteAsanbladak antolatuta.18:30 Salbea. Garagartzako elizan. Udale-

txetik joango dira, txistulariekin. 19:30 Txupinazoa. Katasorginaren jaitsieraeta kalejira. 20:00 2014an jaiotako umeei ongi-etorria.Udaletxeko pleno aretoan. 24:00 Koadrilen arteko playback lehiaketa. Ondoren, Kontzertua. Gozategi taldearekin,pijama gaua dantzaldia.Jarraian, diskoteka.

25 ZAPATUASantixao eguna11:30 Haurrentzako jolasak. Ikastolan.12:00Meza Nagusia. Garagartzako elizan. 12:30Musika saioa. Voces Riberas taldeare-kin, frontoian.17:00 Haurrentzako jolasak. Ikastolan.18:00 Dantza ikuskizuna, Alurr taldearekin. Ondoren, kalejira. Elgoibarko dultzaineroe-kin.22:30 Nagusien danborrada. Mauxitxa txa-rangarekin.Ondoren, dantzaldia. Lisker taldearekin.

26 DOMEKASantana Eguna10:30 Prozesioa. Garagartzatik Santanara,txistulariekin.11:00 Meza. Santanako ermitan. Ondoren, erromeria. Ostolaza eta Andonegitrikitilariekin, eta Egaña eta Lizaso bertsolarie-kin. 18:00 Herri-kirolak. Gipuzkoako lehen mai-lako aizkolari txapelketa finala.19:30 Dantzaldia. Joselu Anaiak taldearekin22:30 Katasorginaren igoera.

MENDAROKO JAIAK Uztailak18,19,24,25 eta 26

.................................

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 28

Page 29: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

25 ZAPATUA9:00 Txapliguak jaurtitzea.10:00 Meza kaperan, auzoan hildakoen ome-nez.11:00 Pilota txapelketen finalak. 12:00 Luntxa frontoian. 14:00 Pilota txapelketako sari-banaketa. 16:30 Mus txapelketa eta igel toka txapelketa. 17:30 Gorriti eta bere animaliak.

20:30 Parrilla jana, karpan. Segidan, musika.

26 DOMEKA12:00 Aire libreko marrazki lehiaketa. 16:00 Umeentzako jolasak. Itsulapikoak, so-katira, zaku-karrerak, globo jolasak... Fron-toian.19:00 Txokolatada karpan.

18 ZAPATUA11:00 Azkaratera igoera bizikletaz. Kaleba-rren plazatik.12:00 Azkaratera igoera korrika. Maalatik.

22 EGUAZTENA12:00 Meza. Maalako elizan.19:30 Umeentzako jolasak eta Nialamagoa.

20:00 Kontzertua. Musbika hari taldearekin,Maalako elizan.

23 EGUENA12:00-15:00 / 19:00-22:00 Gilda lehia-keta. Gabi, King-Kong, Xagua, Ilunpe, Malape,Viento Sur, Txarriduna eta Iriondo tabernetan. 19:30 Marrazki lehiaketa eta Pantxika eta Txin-parta bikotearekin magia eta musika ikuskizuna.

MAALAKO JAIAK

2 DOMEKA11:00 Meza. Santumotzlautadan. Ondoren, salda eta txo-rizo banatzea. Segidan, bertso saioa.Peñagarikano eta Mendi-luze bertsolariekin. 12:30 Herri kirolak. Tarteka Baltzola anaiak tri-kitilariek alaituko dutegoiza. 14:30 Bazkaria. SanPedro jatetxean. Izenaemateko: 943 740 010. Segidan, bertso saioa etaerromeria.

SANTUMOTZ EGUNA

SIGMAKO JAIAK

7 BARIXAKUA19:00 Kanpai jotzea eta suziriak. Segidan, errosarioa eta meza. Auzoko hilda-koen alde.20:00 Bakailao jana, bereziki auzoko aiton-amonei eskainia.Afalostean, bertsolariak. Uxue Alberdi etaAnjel Mari Peñagarikano.23:00 Bolo saioak. 23:30 Erromeria. Fun & Go taldearekin.

8 ZAPATUA16:30 Haurrentzako jolasak, soinu jotzai-leek girotuta.Ondoren, Niala magoa. Jarraian, txokolate jana.

Segidan, zezentxo eta pottokak. 23:30 DJ festa, Joseina Etxeberriarekin.Gauerdian Bolo txapelketa. * Maalatik Sallobenterako autobus zerbitzuaegongo da, 20:00etatik aurrera.

9 DOMEKA10:30 Jaieroko elizkizuna12:00 Sanlotloia. - Sallobentetik Txarridunako errotondarainokorrika.- Errotondatik Sallobentera bizikletaz.- 3 boloren jaurtiketa. Botatako txirlo bakoi-tzeko minutu bat kenduko zaio aurretikegindako denborari. Gehienez, 9 minutu.Saria: Norberaren pisua + bizikletarena eu-

rotan, emakumeentzat zein gizonentzat.14:30 Lagunarteko bazkaria.18:00 Herri kirolak. Aizkolariak: MikelLarrañaga Gipuzkoako Txapelduna, etaEneko Otaño. harri-jasotzaileak: Jon Una-nue ‘Goenatxo III.’ eta Xabier Aranburu‘Gusta’. 22:00 Bolo saioak.Ondoren, erromeria. Izer eta Narbaiza-rekin.

10 ASTELEHENA11:00 Meza nagusiaHaritz dantza taldearen aurreskua, musikarieta bertsolariekin.Ondoren, salda eta txorizoa.

SALLOBENTEKO JAIAK

15 ZAPATUA17:00 Kanpai jotzea eta suziriak. 18:30 Errosario santua. Auzoko ermitan.19:00 Emakumezkoen bolo jaurtiketa. 19:30 Untxi askatzea. Jarraian, zezentxo eta pottokak. 22:00 Trikitilariak. Jon Ostolaza eta Rakel Pu-jana. Jarraian, bolo jaurtiketa.

16 DOMEKASan Roke Eguna9:00 Suziriak.

11:00Meza nagusia. Haritz dantza talde-aren erakustaldia.Ondoren, asto proba erakustaldia. Etxabe(Aizarnazabal) eta Altabilla (Oikia). 18:00 Haurrentzako jolasak eta untxi aska-tzea. Txokolatea banatuko da bertaratuta-koen artean. Segidan, zezentxo eta pottokak. 22:30 Erromeria. Naiara Plaza eta EneritzKaltzakortarekin.

17 ASTELEHENASan Roke Txiki Eguna

9:00 Suziriak. 11:00 Meza. Auzoko hildakoen alde.Ondoren, txapel jaurtitzea.Jarraian, untxi askatzea. 14:00 Bazkaria, Baltzola Anaiak trikitilariekgirotuta.18:30 Idi erakustaldia. Altuna (Aizarnaza-bal) eta Patxi Aranbarri (Urretxu).Ondoren, untxi askatzea.Segidan, zezentxo eta pottokak.22:30 Erromeria. Baltzola Anaiak trikitilarie-kin.01:00 Errifaren zozketa.

AZKUEKO JAIAK

Uztailak 18,22 eta 23

Uztailak 25 eta 26

Abuztuak 2

Abuztuak 15, 16 eta17

Abuztuak 7,8,9 eta 10

.................................

................................. ...........

..............................................

..............................................

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 29

Page 30: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

HITZ ETA KLIK30

‘Zer arraroa egiten zaidan Kalegoen Plaza jenderik gabe eta Txankakoako arrapala umerik gabe’

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Zer arraroa egiten zaidan Kale-goen Plaza jenderik gabe etaTxankakoako arrapala umerik

gabe ikustea. Seguru asko, goizeangoiz aterata egongo da argazkia; izanere, ni arratsaldean lanetik irten eta au-tobusa hartzera joateko hortik pasatzen

naizenean umez josita egoten da aldapa hori, denak patinete,patin, skate eta era guztietako tramankuluen gainean maldanbehera joateko toki estrategikoen bila.

Ume horiek ni izan nintzen haurra ekarri didate akordura,zortzi bat urterekin edo Azpeititik Elgoibarrera, aitaren lana zelaeta, bizitzera etorri ginen garaikoa. Nik 11 urte egin berri ni-tuela joan ginen atzera ere Azpeitira. Elgoibarko egonaldiazhainbat txatal ditut akorduan, flash modukoak. Akordatzen naizeskola publikoetako Don Franciscoren bibotearekin, Bene dei-

tzen genion erdaldun astapotroak habia batetik hartutako arrau-tzak lagun bati buruan txikitu zizkionekoa, Juantxo lagunarenbular beltzarana eta erdi-erdian hazi eta noizean behin kendubehar izaten zioten haragi zati arroxa, Jose Cruz familiarekinAlemania bizitzera joan zenekoa, Iñakiri eskolako hartxintxa-rrezko jolastokian belauneko azala nola irekin zitzaion, auto-txokeetan aitarekin nenbilela eskumuturra hautsi zitzaidanekoa,Pilar ikastetxeko futbol partidak eta sotanadun irakasleak… .Ezdakit oroitzapen guztiak egiazkoak edo baten batzuk asmatuakdiren. Agian denetik izango dute. Gainera, froga grafiko ba-karra dut nik garai hartakoa: Pilar ikastetxeko futbol-txapelketakotaldearen argazkia. Orain desberdina da: haur guztiek dute ar-gazki eta bideo mordoa.

Ume banintz berriro! Oraintxe jenderik ez dagoela aprobe-txatuko nuke maldan behera ziztu bizian joateko patin batengainean. A zer gozatua!

958 alea:Maquetación 1 16/07/15 12:48 Página 30

Page 31: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

Martin Lariz Muguruza2015eko ekainaren 30ean hil zen, 88 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Boni Ipiña Usabel2014ko uztailaren 23an hil zen, 85 urte zituela.

I. urteurreneko meza uztailaren 24an, barixakua, izango da arratsaldeko 19:00etan Elgoibarko San Bartolome parrokian.

Joango zaretenoi eskerrak aldez aurretik

Ignacio Zubia Arregi Ramona Gorriti Aranberri

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Orain zuen bideetatikdoa gure bizitzazuentzat gure

maitasunezko hitza.

Sebastiana Larrañaga Artetxe2007ko uztailaren 10ean hil zen, 99 urte zituela.

Ez zekien paperean irakurtzen eta idazten.Hegoaizea, zelaia, xirimiria, animaliak

eta Arno irakurtzen zituen,eta boligrafoarekin beharrean

lanarekin idazten zuen.

Segi gogor.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

958 azala:Maquetación 1 16/07/15 12:51 Página 3

Page 32: Hemen dira santanak - barren.eus · auzoak bereizteko prozesua sustatu zuena. Halaxe sortu zen Mendaro he - rria, 1983ko apirilaren 25ean. Mendaroko Udala BARRENek ez du nere gain

958 azala:Maquetación 1 16/07/15 12:51 Página 4