19
URUMEA IKASTOLA 1 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA HERNANI HERRIA BIZTANLERIA: 19.596 biztanle ditu. AZALERA: 42km 2 Hernani herriaren izena 1014. urtean agertu zen lehen aldiz dokumentu batean. XIII. mendearen erdialdean eman zioten hiribildu-titulua. 1. KOKAPENA Gipuzkoako probintziako herri bat da. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago.

Hernani Herria

  • Upload
    oixana

  • View
    134

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hernani Herriko informazioa ikasleekin lantzeko.

Citation preview

  • URUMEA IKASTOLA

    1 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    HERNANI HERRIA

    BIZTANLERIA: 19.596 biztanle ditu.

    AZALERA: 42km2

    Hernani herriaren izena 1014. urtean agertu zen lehen aldiz dokumentu batean. XIII. mendearen erdialdean eman zioten hiribildu-titulua.

    1. KOKAPENA

    Gipuzkoako probintziako herri bat da. Gipuzkoako ipar-ekialdean dago.

  • URUMEA IKASTOLA

    2 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    2. HERNANIKO MUGAK

    Udalerri hauek ditu mugakide: Donostia, Astigarraga, Arano, Elduain, Errenteria, Lasarte-Oria eta Urnieta.

  • URUMEA IKASTOLA

    3 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    3. HERNANIKO AUZOAK

    http:/ / www.hernani.eus/ eu/ html/ 1/ 4028.shtml

    (Zenbait auzoren mapa loturak zabaldu daitezke bertan)

    ANTZIOLA

    Antziola bizitegi-auzoa da gehien bat. Hernaniko irteeran dago, Donostiara bidean, Galarreta baino lehenago.

    ELIZATXO

    Auzo hau Leoka garbitegian hasten da eta Portu auzoan bukatu, trenbidearen azpitik pasatzen den tunelean. Hemen dago Elizatxo ikastola. 500 auzotar inguru dira.

    EPELA

    Hernanitik 4 km-ra dago, Goizuetarako bidean; Ereozura heldu baino 2,5 km lehenago. Ereozu baino auzo txikiagoa da, 125 auzotar inguru ditu. Auzo horretan dago kokatua Hernaniko industria kimikoa,.

    EREOTZU

    2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 403 biztanle ditu. Hernaniko herritik 6 km-ra dago, Goizuetarako bidean. 400 inguru pertsona bizi dira. Ereotzuk herri txiki baten itxura du. XIX. mendean sortu zen, Urumea ibaiaren ondoan, Ereotzu baserriaren eta ermita baten inguruan. Auzo honetako da Txirrita bertsolaria.

  • URUMEA IKASTOLA

    4 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    ETXEBERRI

    70eko hamarkadan eraikitako etxebizitzaz osatua dago. Florida auzoaren alboan kokatua dago eta 800 auzokide inguru ditu.

    FLORIDA

    Hernaniko auzo handienetakoa da. Alde Zaharra jarraituta, Urumea ibaiaren ezkerraldean kokatua dago, trenbidearen aldamenean. XIX. mendean, tren-geltokiarekin batera sortu zen auzoa. Gaur egun, industrigune eta bizileku da. 1.000 biztanle inguru ditu.

    GALARRETA

    Galarreta auzoan dago izen bera daraman pilotalekua.

    JAUREGI

    Hernaniren ipar-ekialdean kokatua dago, Donostiarekin mugakide. Hernaniko gainerako urek ez bezala, Jauregiko urak ez dira Urumea ibaira isurtzen; zuzenean itsasoratzen dira. Chillida-Leku museoa bertan dago. 160 biztanle inguru ditu.

    KARABEL

    Auzo hau Hernaniko sarreran dago. Astigarragatik datorren sarreratik sartuta, trenbidearen gainetik pasatzen den zubiaren ezkerraldean. Bertan dauka trenak geltokia.

    KAROBIETA

    Elkano kalearen eta Marieluts auzoaren artean kokatua dago. Bere gune nagusiak Atxegindegi plaza estalia eta Langile Ikastola dira.

  • URUMEA IKASTOLA

    5 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    LATSUNBE

    Alde Zaharraren eta Sorgintxulo auzoaren artean kokatuta dago. Aintzinan baserriak eta ubide bat zeuden bertan, baita ikuztegia ere. Berriki eraiki diren etxebizitzek auzo berria sortu dute (Latsunbe Berri). Bertako auzotar ezagunena Gabriel Celaya poeta da, gaur egun Ertzaintza dagoen lekuan zegoen baserri batean jaioa.

    LIZEAGA

    Auzune hau udaletxearen atzealdean dago. Langileentzako auzo bezala sortua, hor daude besteak beste zaharren egoitza eta Gaymur ikastola. Ansorenatar txistulari familiaren jaiotetxea ere hemen dago.

    MARTINDEGI

    Hernaniren ipar-ekialdean dago, Astigarragarekin mugan. Inguru horietan sagardotegi bat baino gehiago dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 142 biztanle ditu.

    OSINAGA

    Sakanabatutako baserriz osatutako auzoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 211 biztanle ditu. Hernaniko sagardotegi asko hemen daude.

    PAGOAGA

    Sakanabatutako baserriz osatutako auzoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 61 biztanle ditu.

  • URUMEA IKASTOLA

    6 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    PORTU

    Garai batean Hernaniko baso eta burdinoletatik egurra, ikatza eta burdina ateratzen zen, eta Donostiara eramateko aukera bakarra, egungo Portu auzotik igarotzen ziren gabarrak ziren. Elizatxo eta Osinaga auzoen artean dago.

    SAGASTIALDE/ SAGASTIALDEBERRI

    Zinkoeneatik Galarretara bidean bukaeran eskuin aldera dagoen auzunea da. Atletismo pistaren inguruan. Baserri zahar gutxi batzuk daude, gehienak etxebizitza berriak dira.

    Sagastialde auzoaren zabalgunea da, atletismo pistaren bestaldean eraikitako etxe berriek osatzen dute.

    SANTA BARBARA

    Santa Barbara mendiaren magalean dauden etxe bakarti eta baserri sakabanatuz osatua. Auzo honetan daude Santa Barbara gotorlekua eta baseliza. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 812 biztanle ditu.

    SORGINTXULO

    2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 247 biztanle ditu.

    ZIKUAGA

    Auzoa 60ko hamarkadan handitu zen, industrializazio garaiko etorkin-langileekin. Auzoa izen bereko paper-fabrikaren itzalpean dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 742 biztanle ditu.

  • URUMEA IKASTOLA

    7 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    ARIKETA

    Idatzi taulan Hernaniko auzoak eta zenbat gelakide bizi diren bertan.

    Adierazi datuak barra grafiko batean.

    HERNANIKO HERRIA ZENBAT IKASLE BIZI DIRA BERTAN?

    Antziola

  • URUMEA IKASTOLA

    8 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

  • URUMEA IKASTOLA

    9 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

  • URUMEA IKASTOLA

    10 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    4. OHITURA ETA BITXIKERIAK

    AZERI DANTZA HERNANIN

    http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ ezagutu-herriak/ hernani/ ohitura-eta-bitxikeriak.html

    Dantza hau 14 edo 16 gazteen arteko jolasean datza. Guztiak soka batera lotuta daude, gidari bat aurrean dutelarik. Eskuan puxikak edo maskuriak eramaten dituzte. Ondorioz, dantza hau ere Maskuri Dantza izenez ezaguna da. Kaletarrei ezustekoak eta jipoiak emateko asmotan, soka tarteka atarietan eta izkinetan gordetzen da.

    Inauterietan eta San Juan egunean ospatzen den dantza hau, goizeko bederatzietan herriko Gudarien plazatik irteten da, herri erdiko kaleak zeharkatzeko asmoz. Orain gutxi arte, herriko hainbat etxeek bi aldetara irteera zuten, eta soka alde batetik bestera igarotzen zen bizilagunak izutuz. Gaur egun, berriz, etxe berrien estruktura dela eta, ibilbideak zuzenagoak dira.

    Herrian hain festa maitatua da, zein bizilagunek Azeri Dantza beren etxeetan sartzen uzten duten. Garai batean puxikak prestatzea soka gidariaren lana zen, baina gaur egun, lan hau banatuagoa dago.

    Azeri Dantza azken 100 urteetan:

    Azeri Dantza edo Maskuri Dantza inauteritan egiten zenaren

  • URUMEA IKASTOLA

    11 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    berri XIX. mende bukaeran aurkituko dugu. Gerrate Zibilaren ondoren inauteriak debekatu egiten zire, hau dela eta dantza San Juanetan soilik ospatzera pasa zen.

    Azeri Dantzan ere aldaketak izan dira. Garai batean, dantzari buruak eta lehen dantzariak bakarrik eramaten zuten maskuria. Besteek poltsikoetan irina eta aurpegia zikintzeko beste zenbait gai eramaten zituzten.

    Azken urteetan, inauterietan dantzatzeko ohitura berreskuratu da. Gainera, dantzak moldaketa bat jasan du, izan ere, jendeari arreta galerazteko asmotan azeriz jantzitako pertsonaiak parte hartzen baitu.

    Dantzen emanaldiak:

    Ihauterietan: larunbatean eta astelehenean, goizeko 10:00etan. San Juan jaietan: ekainak 25, 26 eta 27, goizeko 09:00etan.

    (Iturria: www.kulturaweb.com)

  • URUMEA IKASTOLA

    12 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    5. HIRIGUNE HISTORIKOA

    http:/ / www.hernaniturismoa.com/ eus/ ezagutu/ ezagutu-

    historia/ hirigune-historikoa

  • URUMEA IKASTOLA

    13 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

  • URUMEA IKASTOLA

    14 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

  • URUMEA IKASTOLA

    15 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

  • URUMEA IKASTOLA

    16 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    6. URUMEA IBAIA

    http:/ / www.hernaniturismoa.com/ eus/ ezagutu/ ezagutu-natura/ 86-urumea-ibaia

    Udalerria, aldapatsua eta menditsua da, eta URUMEA IBAIA zeharkatzen du. Azken hori herriko ardatz hidrografikoa da, eta ugariak dira bertara biltzen diren errekak.

    http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ natur-inguruneak/ urumea-ibaia.html

    Ezkurran (Nafarroan) jaio eta Donostian (Gipuzkoan) itsasoratzen den ibaia da. Aarbe errekako urak jasotzen ditu. Gipuzkoako eta Nafarroako errekak bezala, nahiko txikia da.

    Ezaugarriak:

    279 km2-ko azalera du.

    Luzera 57km-koa da.

    Urtean zehar bataz beste segunduko 11m3 isurtzen ditu.

  • URUMEA IKASTOLA

    17 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    7. FAUNA ETA FLORA

    http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ natur-inguruneak/ urumea-ibaia/ fauna-eta-flora.html

    Anfibio ohikoenak: Apo arrunta, arrobioa, baso-igel gorria, txantxiku

    arrunta, uhandre palmatua eta ur igela dira.

    Narrastiak: eskulapio-sugea, horma-sugandila, iparraldeko suge leuna,

    musker berdea, sugegorria, sugandila bizi errulea, suge berde-horia, suge

    gorbataduna eta zirauna.

    Hegaztiak: Amilots urdina, antzandobi kaskagorria, antzandobi arrunta,

    arrano sugezalea, belatz gorria, birigarro arrunta, buztanikara,

    buztanikara zuria, errekatxindorra, eskinosoa, garrapoa, garraztarroa, gerri

    txori arrunta, hontza zuria, karnaba, kukua, lepitzulia, martin

    arrantzalea, mirotz zuria, mokolodia, okil berdea, okil handia, okil txikia,

    txantxangorria, txepetxa, txonta, urubia, ur-zozoa, txirriskila, zapelatza

    eta zozoa.

    Ugaztunak: arratoia, azeria, azkonarra, basakatua, basasagua, basurdea,

    bisoia, erbinudea, etxe-sagua, ipurtatsa, katagorria, katajineta, lepahoria,

    lepazuria, lursagua, lursagu gorria, muxar grisa, orkatza, saguzarra,

    sataina, satitsu arrunta, sator arrunta, triku arrunta, ur-arratoia eta ur-

    satitsu hankazuria.

    Arrainak: ibai amuarraina, ezkailuak, ibai-aingira, mazkorra eta izokin

    arrunta. Hiru lehenak ugariak dira. Izokina galdurik zegoen, baina

    Gipuzkoako Foru Aldundiak birpopulaketari ekin dio..

  • URUMEA IKASTOLA

    18 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    8. MONUMENTU MEGALITIKOAK

    Urumea bailararen erdi eta goi guneetan gehienbat, historiaurreko aztarna ugari mantentzen dira gaur egun. Gehienak Ereotzu, Arano eta Goizuetako lurretan aurkitzen dira. 1923. urtean Joxe Miguel Barandiaranek aurkitu eta katalogatu zituen lehen aldiz.

    Harrespilak, trikuharriak, zutarriak eta tumuluak dira bisitatu ditzakegun monumentu megalitiko aipagarrienak. Kasu batzuetan denborak eta utzikeriak zenbait harri estali edota apurtu dituen arren, aztarna gehienak bisitatu daitezke.

    Igoin-Akola:

    http:/ / www.kultura.ejgv.euskadi.net/ r46-8912/ eu/ contenidos/ informacion/ igoin_ sarrera/ eu_ sarrera/ hasiera.html

    Onyi-Adarra-Mandoegiko Megalitoak:

    http:/ / www.kultura.ejgv.euskadi.net/ r46-7616/ eu/ contenidos/ informacion/ adarra_ ibilbidea/ eu_ 11585/ iparraldea.html

  • URUMEA IKASTOLA

    19 Ingurunea, LH 3. Maila: HERNANI HERRIA

    BESTELAKOAK

    Hernaniko argazkiak

    http:/ / www.hernani.eus/ eu/ html/ 1/ 4472.shtml

    Hernaniko aurkezpen laburra eta polita (arbelean ikuteko)

    https:/ / prezi.com/ lnwjqag80ko0/ hernani/

    Hernaniko industria ondarea

    http:/ / www.urumeaarnastu.com/ eu/ turismo-kulturala/ industria-ondarea/ hernani/ item/ hernaniko-industria-batzuk.html?category_ id=21