8
Zestoan Ufada berriak aldaketaren haizeari E z gara politikariak, herrita- rrak baizik. Ez dugu politika egin nahi, herrigintza egin nahi dugu. Zestoarekiko du- gun konpromisoak ekarri gaitu hona, ez beste ezerk. Aurrez Zes- toara ekarritako haize berriei bes- te ufada bat emateko asmoz aur- kezten gara; aldaketaren haizeari jarraipena ematera gatoz. Herrigintza egiteko beste modu bat badela erakutsi dugu azken lau ur- teotan. Herritarren parte-hartzean oinarritutako jarduna garatu dugu, bulegoetan hartzen diren eraba- ki itxiak arbuiatuz. Herri galdeketa egin genuen zezenketen arazoari irtenbide bat eman ahal izateko, eta hondakinak biltzeko sistema herri- tarren nahi eta beharretara egoki- tzeko ere parte-hartze prozesu bat abiatu genuen. Bada, herrigintza egiteko modu hone- tan sakontzeko konpromisoa hartzen dugu. Ez dugu sinesten lau urtean behin bozka bat ematera mugatzen den politika egiteko eran. Horregatik, aurrekontuetako zati bat herritarrek eurek zertan inbertitu erabakitzea proposatzen dugu. Partaidetza bideak, ordea, ez ditugu soilik aurrekontuen alorrera mugatu nahi. Auzolanak ere bere garrantzia izango du datozen lau urteotan. Herritarren eta Udalaren arteko distantziak gerturatu asmoz, “Hartu Hitza” ekimena garatzea proposa- tzen dugu kurtso amaiera bakoi- tzeko. Herritarrek euren kexu eta proposamenak bideratzeko aukera izango dute, modu irekian burutuko den ekimenaren bidez. “Hartu Hitza” ekimenaren bidez, gure jardunaren balorazioa egin ahal izango dute herritarrek.

Herri programa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Zestoako EH Bilduren Hauteskunde Programa

Citation preview

1Zestoan

Ufada berriak aldaketaren haizeari

Ez gara politikariak, herrita-rrak baizik. Ez dugu politika egin nahi, herrigintza egin nahi dugu. Zestoarekiko du-

gun konpromisoak ekarri gaitu hona, ez beste ezerk. Aurrez Zes-toara ekarritako haize berriei bes-te ufada bat emateko asmoz aur-kezten gara; aldaketaren haizeari jarraipena ematera gatoz.

Herrigintza egiteko beste modu bat badela erakutsi dugu azken lau ur-teotan. Herritarren parte-hartzean oinarritutako jarduna garatu dugu, bulegoetan hartzen diren eraba-ki itxiak arbuiatuz. Herri galdeketa egin genuen zezenketen arazoari irtenbide bat eman ahal izateko, eta hondakinak biltzeko sistema herri-tarren nahi eta beharretara egoki-tzeko ere parte-hartze prozesu bat abiatu genuen.

Bada, herrigintza egiteko modu hone-tan sakontzeko konpromisoa hartzen dugu. Ez dugu sinesten lau urtean behin bozka bat ematera mugatzen den politika egiteko eran. Horregatik, aurrekontuetako zati bat herritarrek eurek zertan inbertitu erabakitzea proposatzen dugu. Partaidetza bideak, ordea, ez ditugu soilik aurrekontuen alorrera mugatu nahi. Auzolanak ere bere garrantzia izango du datozen lau urteotan.

Herritarren eta Udalaren arteko distantziak gerturatu asmoz, “Hartu Hitza” ekimena garatzea proposa-tzen dugu kurtso amaiera bakoi-tzeko. Herritarrek euren kexu eta proposamenak bideratzeko aukera izango dute, modu irekian burutuko den ekimenaren bidez.

“Hartu Hitza” ekimenaren bidez, gure jardunaren

balorazioa egin ahal izango dute

herritarrek.

2

Gizarte politika:

Ekonomia globalak bizi duen egoera eskasak eta instituzio ezberdinetatik bultzatu diren murrizketek zuzeneko eragina daukate Zes-toan ere. Pertsona ororen zein familien beha-rrizan sozialak bermatzea da gure betebeha-rra, salbuespenik gabe.

Hala, herritar orori bizi maila duin bat ber-matze bidean beharrezkoak diren baliabideak ematen ahaleginduko gara.

Horretarako:

- Elkartasun mahai baten sorre-ra bultzatuko dugu, maiztasun jakin bate-kin bilduko dena. Bertan hartuko dute parte Udaleko ordezkariek eta alor sozialean lanean diharduten elkarte guztiak gonbidatuko ditu-gu. - Alor sozialean diharduten elkarteen jarduna bultzatu asmoz, euren lanaren ga-rapenerako beharrezkoak dituzten espa-zioak ahalbidetuko zaizkie.

Tokiko garapena:

Ezin diegu krisi ekonomikoaren ondorioei soilik erantzun tokiko garapen-eredu ba-ten proposamena mahai gainean jarri gabe. Elkartasunean oinarritutako garapen-eredu bat proposatzen dugu, herriko eragile ekono-mikoen elkarrekintzan oinarrituko dena.

Zestoaren etorkizun ekonomikoa marraztuko duen aholku batzorde baten sorrera bultzatuko dugu. Bertan, industria, zerbi-

tzuak, zaintza edo turismoa bezalako gaiak jorratuko dira.

Langabezian dauden pertsonen egoera lehe-netsiz, prestakuntzari garrantzia berezia emango diogu, Udalak dituen baliabideak horretara zuzenduz.

Turismoarena da herriko beste indargune bat. Ditugun hotel ezberdinekin hitzarmen bat si-natzen ahaleginduko gara, turismoak herriko merkataritzan duen inpaktua indartu asmoz.

Sozioekonomia

Aldaketan sakontzeko proposamenak:

3

Ez dugu nahi Zestoa lo egiteko herri bat bi-lakatzerik, hilda dagoen herri bat izaterik. Ho-rrek halabeharrez behartzen gaitu une oro herri-eredua birpentsatzera, urte luzez he-rrian bizi garen eta kanpotik datozen pertso-nen beharrak aseak izan daitezen.

Zentzu horretan, eta azken urteetan arreta gutxi jarri den eremu bat izanik, herriko Alde Zaharra biziberritzea proposatzen dugu. Egoera kaxkarrean dauden eraikinak erabe-rritu eta etxebizitza sozialak egiteko aukera aztertuko dugu, utzikerian erori den eremu bati bizia emanez.

Idiazpi auzoan dauden irisgarritasun arazoak konpontzeko ahaleginak egingo ditugu. Azken urteetan geldirik dagoen igo-gailuak izango du lehentasuna, egoera eko-nomikoak horretarako aukera emango baligu

behintzat. Bestelakoan, ekonomikoki bide-ragarria eta herritarrentzako egokiena den alternatiba bat proposatzera konprometitzen gara, hauen behar eta nahiak entzun eta az-tertu ostean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio pu-blikoaren alde egindako apustuak ekarri digun autobusen joan-etorri etengabeari konponbi-de bat eman asmoz, autobusak herrigu-netik ateratzeko proposamena egiten dugu, herritarron segurtasuna eta erosota-suna hobetuko direlakoan.

Azkenean, urte luzeetako ahaleginen on-dorioz, anbulategi duin bat izango dugu Zestoan. Herriaren beharretara eta XXI. mendera egokitutako anbulategia izango da, herritarrentzat irisgarritasun arazorik izango ez duena.

Hirigintza - Zerbitzuak

4

Egungo bizi ereduak ingurumenarekiko duen elkarrekintzarekin kritikoak gara. Balio natu-ralak neurrigabeki ustiatzen ditugu, hauek ba-bestu beharrean. Kontsumoan oinarritutako gizarte eredu batean bizi gara, gure ondoren-goen etorkizunean pentsatzen jarri gabe.

Horren aurrean, herrian ditugun balio ekologiko handia duten eremu eta pai-saiak babestu eta berreskuratzearen al-deko apustua egiten dugu.

Energia kontsumoaren murrizketa bultzatuko dugu eta, bide batez, ener-gia berriztagarrien erabilera sustatuko dugu. Bide horretan, burujabetza ener-getikoaren bidea jorratzen hasiko gara datozen lau urteotan.

Murrizketa eta birziklatzean oinarritzen den zabor kudeaketa mantenduko dugu eta, ahal den neurrian, herritarren iritziak entzun eta sisteman hobekuntzak txertatuko ditugu.

Kutsaduraren kontrol zorrotzagoa egin-go dugu (ibai eta erreketako isurketak, sa-neamendua, mendietako “zabortegiak” eta abar).

Osinbeltz:

Jakitun gara Gipuzkoako Foru Aldundiak Osinbeltzen materia inertizatuaren biltegi bat egiteko proposamenak herrian zeresana piztu duela. Bada, lasaitasunerako eta patxadarako deia luzatzen dugu, herritarren interesak de-fendatzea izango baita gure lehenengo eta eginbehar nagusia.

Herritarrena izango da, bai orain eta bai amaieran, azken hitza. Herritarrek eraba-kiko dute Osinbeltz nola berreskuratu nahi duten, hala egitea erabakitzen badute.

Proiektuak herriari zenbait onura ekar da-kizkiola uste arren, berme guztiekin egingo da, edo ez da egingo. Gogor agertuko gara Aldundiaren aurrean, une oro herritarren iri-tzi eta nahiak defendatuz.

Zestoako herritarrek Osinbeltz materia inertizatuarekin berreskuratzea eraba-kiko balute, prozesu parte-hartzaile bat jarriko genuke abian, horrek dakartzan onura ekonomikoak nola kudeatu erabakitze-ko. Herritar guztion artean garatu beharreako ariketa izango da.

Ingurugiroa

5

Herriko kultur taldeen eskaintza aberatsa dela pentsatzen dugu. Alor ezberdinetan dihardu-ten taldeak ditugu, eta horrek kultur eremuan aktiboa den herri bat izatea dakar. Batez ere herri festazalea da gurea, eta gogoa eta gai-tasuna atzematen dugu ekimen interesga-rriak gauzatzeko.

Egun Udalak kultur talde ezberdinentzako dituen baliabide espazialak gero eta urria-goak direla ikusten dugu ordea. Kultur Etxeak agerikoak diren mugak ditu egungo beharrei erantzuteko.

Kultur talde eskaintza zabala izan arren, eu-ren arteko elkarlanean urrats gehiago eman daitezkeela uste dugu. Egun kultur taldeen topagune bat martxan izanagatik ere, eremu instituzionalera soilik (Udaleko aurrekontuen kudeaketara, batez ere) mugatzen dela nabari dugu.

Gauzak horrela: - Aurrekontuen eremutik atera eta kultur talde ezberdinen elkarlana sustatuko duen Kultur Mahai baten eraketa bultza-tuko dugu, urteari begira kultur agenda bat osatzeko. - Kultur taldeek euren jarduna ga-ratzeko duten espazio arazoari irtenbide bat emateko, Elizondo zinemaren erabilera berreskuratzea proposatzen dugu.

Kultura

KirolaKirol talde eta instalazioen arteko bereizketa egiten dugu alor honetan. Kirol taldeei da-gokionez, aniztasuna atzematen da, futbolaz gain, pilotak, txirrindularitzak, atletismoak edo mendiak duen presentziaren ondorioz. Hala ere, kirol talde ezberdinen arteko harreman falta kezkagarria sumatzen da. Horri eran-tzuteko, Kirol Mahai baten sorrera propo-satzen dugu.

Kirol Mahaiaren funtzioa, kirol talde ezberdi-nen arteko koordinazioa bultzatzeaz gain, au-rrekontuen kudeaketa egitea izango da, baita kirol instalazioen jarraipena egitea ere.

Bertan egongo lirateke kirol talde ezberdine-tako ordezkariak, eskola kiroleko ordezkariak, kiroldegiko erabiltzaileak, Udal ordezkariak eta alorreko teknikariak. Modu horretan, urteko kirol plangintza osatuko genuke, eta mahai

honen esku geratuko da plangintzaren koor-dinazioa eta garapena egitea.

Kirol instalazioei dagokionez, kiroldegiaren handitzea da esku artean daukagun ele-mentu garrantzitsuena. Hala, kiroldegiko erabiltzaileen esku utziko dugu handitze ho-nek ekarriko dituen espazio berrien erabilerak erabakitzea.

Kiroldegiko kudeaketa lanak berdefini-tzeko beharra ikusten dugu. Helburua li-tzateke kiroldegiko erabiltzaileei zerbitzu hobe bat eskaintzea, hau da, egun atzematen ditu-gun hutsuneak egokitzea.

Era berean, Herri Ikastetxean pilotaleku txiki bat eraikitzeko proposamena egiten dugu, ikastetxeko kirol-azpiegiturak aberas-tuz.

6

AniztasunaGuretzat, Zestoan bizitzea hautatu duen edo-zein pertsona da zestoarra, edonon jaioa dela ere. Zentzu horretan, beste edozein herrita-rrek izango lituzkeen eskubide eta betebehar berberak izango lituzke.

Hala, gakoa guztion arteko elkarbizitzan da-goela uste dugu. Horretarako, elkar-eza-gutza, elkar-ulertzea eta elkarrekiko aitortza ezinbesteko elementu direla iruditzen zaigu.

Bide horretan, euskara kokatzen dugu kohesio eta komunikazio bitarteko na-gusi gisa, elkarbizitzaren eraikuntzaren ezinbesteko elementu gisa.

Horregatik, euskara ikasteko eskaintza egokitzea izango litzateke gure proposa-mena. Egungo aukera etorkinentzako ez da-goela egokitua iruditzen zaigu, ez ordutegi al-

detik ezta ekonomikoki ere. Hori hala, euskara ikastea nahiko lukeen etorkin orok izango luke erraztasuna EH Bilduren Udal Gobernuaren partetik.

Bestalde, eta gizarteratzeari begira, harrera protokolo bat landuko dugu. Modu horre-tan, eta epe finko batean behin, bilera deial-dia egingo zaie Zestoara bizitzera etorri diren etorkinei. Bertan, herriaren inguruko infor-mazioa eta herriko zerbitzuak jasotzen dituen liburuxka emango genieke.

Eta elkarbizitzari begira, herriko dinamikan aniztasuna txertatzen hasteko apustua egiten dugu. Hala, herriko kirol eremuan, kulturan, jaietan eta abar herriko aniztasuna bermatzen ahaleginduko gara, etorkinen jaio-terrietako kulturaren parte diren elementuak txertatuz.

AuzoakBakoitza bere ezaugarriekin, baina identitate propioa duten auzoak ditugu Zestoan. Auzoek euren bizitza propioa dute eta, ondorioz, behar dituzten baliabideez hornitzea izango da EH Bilduren eginbeharra. Hori hala, hauek dira auzoz-auzo gure lehentasu-nak:

- Lasao: Herri Etxea amaitu.

- Arroagoia: Baserri bideen konponketa le-hentasunen arabera.

- Arroabea: Eskola berria egitea.

- Aizarna: Plazako adokinatua berritu eta zati horri dagokion ur zikinen kanalizazioa egitea.

Udalaz gaindiko eskumenak izan arren, lehentasunezko kontu dira guretzat: - Azpeitia eta Zumaia arteko bidegorri sarea amaitzea.- Iraetan markesinak jartzea autobus geltoki bezala bi aldeetara eta herri sarreran biribil-gune bat egitea.- Lasaorako sarrera egokitzea.

Auzoen eta Udalaren arteko harremanak bi-deratu eta zubi-lanak egiteko, Auzo Kontseilu baten sorrera proposatzen dugu. Bertan, Udalak duen informazioa partekatuko da au-zotarrekin; hauen eskakizun, iritzi eta ekarpe-nak jasoko dira eta hartutako konpromiso edo jarritako helburuen jarraipena egingo da.

7

Neque porro quisquam est qui dolorem ipsum quia dolor sit amet, consectetur, adipisci velit

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adi-piscing elit. Duis laoreet augue vitae justo molestie, sit amet tempor nisi aliquam. Cras eros tortor, scelerisque vel dolor sit amet,

molestie tincidunt est. Vestibulum et ex in sem fermentum dapibus. Nunc et ligula id velit semper efficitur. Aliquam erat volutpat. Cras non tortor gra-vida, elementum massa et, dapibus nisi. Vestibulum condimentum tempor dolor, vel consectetur nulla interdum at. Donec magna justo, dapibus sed risus ullamcorper, tempor luctus magna. Vestibulum pe-llentesque urna eget ipsum vulputate, aliquet rhon-cus justo laoreet. Curabitur egestas enim id mag-na elementum lacinia. Aenean non ultrices quam, vel rutrum ex. Duis blandit, ligula sit amet molestie maximus, diam nibh imperdiet velit, eu imperdiet lo-rem est a lectus. Proin ac elit vitae tortor volutpat congue in vel arcu.

Praesent dapibus turpis eu enim rutrum placerat. Nu-

llam porttitor imperdiet

nibh. Cras non mi ac mi imperdiet consectetur vel sed tortor. Nulla eu tincidunt enim. Quisque vel ne-que ut quam tempor suscipit eu vitae sem. Phasellus malesuada elit vitae ligula laoreet, nec sodales tortor eleifend. Nunc iaculis mollis ultrices. Maecenas at dapibus nibh. Mauris ullamcorper ante quis rhoncus mattis. Sed nec metus et neque vestibulum tempus. Proin ac elit vitae tortor volutpat congue in vel arcu. Sit amet, consectetur adipiscing elit. Pellentesque id ante vel mi feugiat facilisis. Nam euismod auctor ne-que luctus porttitor. Proin lacinia, metus ac dapibus venenatis, ligula neque congue enim, id mattis dui purus quis velit. Vivamus suscipit, sapien a tempus dictum, mi turpis tincidunt arcu, at lobortis nisi do-lor non odio. Mauris convallis tortor eget bibendum auctor. Cras elementum nulla vitae felis faucibus gravida. Proin mollis, nisl quis pharetra laoreet, tur-pis sem convallis ligula, vel vehicula nisi nibh in nunc. Praesent molestie, lacus at facilisis rutrum, nulla felis auctor odio, in laoreet magna erat at augue. Mauris consectetur nisi ac ante aliquet congue. erat at au-

Udal liburutegia. Consectetur adipiscing elit. Pellentesque id ante vel mi feugiat facilisis. Nam euismod auctor neque luctus porttitor. Proin lacinia, metus ac dapi-bus venenatis, ligula neque congue enim, id mattis dui purus quis velit. Vivamus suscipit, sapien a tempus dictum, mi turpis tincidunt arcu, at lobortis nisi dolor non

odio.Kale nagusko lanak. Eget bibendum auctor. Cras elementum nulla vitae felis faucibus

gravida. Proin mollis, nisl quis pharetra laoreet, turpis sem convallis ligula, vel vehicula nisi nibh in nunc. Praesent molestie, lacus at facilisis rutrum, nulla felis auctor

odio, in laoreet magna erat at augue. Mauris consectetur nisi ac ante aliquet congue. erat at augue. Mauris consectetur nisi ac ante aliquet

congue. Proin mollis, nisl quis pharetra laoreet, turpis sem convallis ligula, vel vehicula nisi nibh in nunc.

Nunc risus metus, rutrum sit amet arcu nec, imperdiet vestibulum nisi. Mauris sed vehicula tortor. Quisque sed magna ut odio facilisis tempus. In finibus, nibh at tincidunt fermentum, risus nisl porta

88

@EHBilduZestoa EH Bildu Zestoa [email protected]

1 Mikel Arregi2 Amagoia Andres3 Aitor Zuzuarregi

4 Margarita Eizagirre5 Iñaki Uranga

6 Aimar Etxeberria7 Elena Goikoetxea

8 Juan Karlos Iraolagoitia9 Ane Mendizabal10 Zigor Plazaola

11 Mari Jose Azkue12 Gotzon Lizaso13 Beatriz Zubia

14 Ruben Alberdi