17
HERRI PROGRAMA UDAL HAUTESKUNDEAK 2015 www.ehbilduelorrio.eus BOZKATU danon artean, BAI!

Herri-Programa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Elorrioko EH Bilduren herri-programaren euskarazko bertsioa.

Citation preview

Page 1: Herri-Programa

HERRI PROGRAMAUDAL HAUTESKUNDEAK 2015

www.ehbilduelorrio.eus

BOZKATU

danon artean, BAI!

Page 2: Herri-Programa

Ariketa kolektiboa egin behar dugu eta Elorrioren etorkizunean pentsatu. Nolako Elorrio gura dugu hemendik 25 urtera? Elorrio ezin da momentuan momentuko gobernuaren pentzura egon. Etorkizunera begirako proiektu bat behar du, guztion artean pentsatutako eta adostutako proiektu bat. Eta horretarako, etorkizun horren diseinua gaur bertan hasi behar da marrazten. Horixe da herria eraikitzeko modu bakarra.

Ezkerraren, parte hartzearen, justizia sozialaren eta beste era batera gobernatzearen aldekoak gara. Egin daiteke. Iraganeko inertziak alde batera utzita, lanerako eta erabakitzeko gune

berriak sortu, eta horrela, Elorrioko herritarrak, taldeak eta elkarteak herriko egunerokoaren protagonista bihurtu. Pertsonei garrantzia eman, herri honetako biztanle guztiengandik gertu egon eta, batez ere, euren berbak entzun. Horixe izango da gure politiken ardatz nagusia.

Hau guztia akordioaren bidez egin behar dela uste dugu, adostasuna herri bat eraikitzeko tresna ezinbestekoa baita. Herriko sentsibilitate politiko desberdinek elkar ulertzeko gai izan behar dugu, datozen belaunaldientzako gura dugun Elorrio eraikitzen hasi ahal izateko.

Horiek guztiak aurrera eramateko asmoz, herria zerbitzatzeko prest datorren herriko hautagai-zerrenda bat osatu dugu. Jende trebatua da, hainbat alorretan esperientzia daukana: erakundeetan, elkartegintzan, boluntariotzan, enpresaritzan...

Herritarrekiko konpromisoa, inplikazio soziala, gardentasuna, gauzak ondo egiteko gogoa eta gobernatzeko gaitasuna izango dira gure tresnarik onenak. Eta zuek guztiok, gure bidaia-lagunik onenak.

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

DANON ARTEAN, BAI!EH Bildu indarrak gehitzea helburu duen proiektu berritu batekin dator; batzen gaituena bilatzen duena, ez banatzen gaituena. Pluraltasuna muina izango duen fronte zabal bat sortu nahi dugu. Pertsona eta sentsibilitate desberdinen elkargunea izan gura dugu.

Egin zure galdera hautagaiei!

HARTU HITZA

Maiatzak 19, 19:00etan Arriolan

Page 3: Herri-Programa

PARTE-HARTZEA

• Parte-hartzea herritarron eskubidea da, eta horretarako mekanismo eta egitura finkoak eta iraunkorrak sortuko ditugu. Parte-hartze modu eta espazio berriak landuko ditugu: teknologia berriak, web orria, herritarren kontseilua…

• Herritarron kontseilu bat sortuko dugu herriaren garapenean garrantzia izango duten proiektuez aritzeko, etorkizuneko Elorrio nolakoa izango den denon artean erabaki dezagun.

• Aurrekontu parte-hartzaileak bultzatuko ditugu eta horretarako eskatzen duten urte osoko lanketa egingo dugu.

• Herri galdeketak arautzeko ordenantza bat landuko dugu.

• Herritarren Arreta Zerbitzua herritarren beharretara egokitzeko azterketa egingo dugu: ordutegia, zerbitzuak....

• Udalak herritarren beharrei modu eraginkor batean erantzun behar die. Erantzunaren kalitatea eta denbora hobetzeko konpromisoa hartzen dugu, udala herritarrei gerturatuz.

LEHENTASUNAK

• Udaletxean egingo dugun lana gardentasun osokoa izango da, eta herritarrek udal-jarduerei buruzko informazio iraunkorra izango dute, informazioa ezinbestekoa baita parte-hartzea era egokian eman ahal izateko.

• Gaur egun auzoetan dagoen auzo kontseilu egitura, herriko gainontzeko eremuetan aplikatzeko bideak

aztertuko ditugu herritar guztien beharrei hobeto erantzuteko eta komunikazio bide zuzenak sortzeko.

• Parte-hartzea udal barnetik abiatzeko konpromisoa hartzen dugu eta gainontzeko alderdiekin informazioa gardentasun osoz partekatuko dugu.

• Herriko gune desberdinetan, informazio taulak edota bando sistemak aktibatuko ditugu, instituzioen erabaki

eta informazio garrantzitsuak, herritarrei zuzenean transmititzeko.

• Auzolana sustatuko dugu, auzolanaren filosofia modu orokorrean ulertuta; horrela, proiektuak modu parte-hartzailean garatzeko.

• Udaletxe barruan departamentuen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko lan egingo dugu, udal kudeaketa eta langileen lana eraginkorragoa izan dadin.

UDALA HERRITARRENTZAT

Herritarren parte-hartzeak aktiboa, kalitatezkoa, erabakitzailea, eraikitzailea eta eraldatzailea izan behar du eta parte-hartze horren ondorio zuzena herritarren ahalduntzea izango da. Herritarrok ikusle soil izatetik, protagonista izatera pasa gaitezen nahi dugu.

Horretarako, herritarren partaidetzarako mekanismo eta egitura finkoak eta iraunkorrak sortu behar dira eta

erakundeetatik informazio egokia eta gardena eskaini behar da, eztabaidatzeko eta erabakietan eragiteko aukerak sortuko dituena. Nahi dugun herri ereduaz jardunda, proiektu nagusiez arituta, herritarren kezkak eta proposamenak jasota, kudeaketa garden eta eraginkorrago baterantz abiatuko gara. Denon artean nolako Elorrio nahi dugun erabakiko dugu.

Parte-hartzea eraldaketarako tresna gisa ulertzen dugu. PARTE-HARTZEA: ZUREKIN HOBETO

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 4: Herri-Programa

LEHENTASUNAK

Pertsona guztientzat eskubide guztiak eta aukera berdinak aldarrikatzen ditugu. Taldeen zein pertsonen bizi-baldintzen eraldaketaz ari gara. Pertsona guztien eskubide sozialak bermatuko dituen eredu publiko bat sortu behar dugu, paternalismoan jauzi gabe.

Herritar eta eragile guztiok eragin dezakegu bizi dugun egoerari aurre egiteko, eta hala egin behar dugu geure jendartearen norabidea aldatzeko. Beraz, aldaketa ekarriko duten ideiak, berrikuntzak, baloreak eta bide berriak plazaratu behar ditugu.

• Gizarte-laguntzak nahikoak izango direla bermatuko dugu; horretarako, aurrekontuetako atalak ondo hornituko ditugu.

• Zerga eta diru-laguntza mailakatuak ezarriko ditugu; eman edo jaso norberaren egoeraren arabera.

• Elkarteekin koordinazioan jardungo dugu; gizarte-bazterkeriaren alorrean, immigranteekin, edo pertsona nagusiekin diharduten elkarteekin, elkarlana bultzatuz, lankidetzarako bideak eraikiz, helburuak lortzeko behar dutena ahalbidetuz eta haien lana balioetsiz. Hori guztia, erantzukizun publikoa inola ere baztertu gabe.

• Gizarte-zerbitzuetan ekimen pribatua sartzeari mugak jarriko dizkiogu.

• Zaintzaileentzako (beharra duen pertsonaren bat ardurapean duenarentzako) zaintza-zerbitzuen berri emango dugu, eta Udaletik zerbitzu horiek bultzatuko ditugu.

GIZARTE POLITIKA

ALDAKETA EKONOMIKO, POLITIKO ETA SOZIALAREN ALDE

GIZARTE ARLOA

• Elorrioko egoera soziala nolakoa den jakiteko diagnostiko bat egingo dugu. Horren arabera, hainbat gizarte-politika aztertuko ditugu:

· Eguneko zentro baten beharra.

· Gizarte-langilearen lan-orduak gehitzea.· Etxerako Laguntza Zerbitzua indartzea eta, beharrezkoa bada, horri hainbat funtzio ematea, esaterako, zerbitzuaren intentsitatea handitu eta prezio publikoa eta erabiltzailearen ekarpen maila jaitsi.

• Gizarte-laguntzen inguruko informazioa herritarrei helaraziko diegu: eskariak nola bideratu, zer eskaintza dagoen azaldu, tramitazioak erraztu…

• Herritarren lan-poltsa osatuko dugu: · Lehenetsiko ditugu langabetuak, larrialdi egoerak, bazterketa soziala pairatzeko arriskuan daudenak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak, gazteak... · Lan poltsa horiek udal-administrazioan eta udalak kontratatutako enpresetan lanpostuak behin behinean betetzeko erabiliko lirateke.

• Lan-istripuak gertatzen direnean udala bertaratu egingo da, gertakariaren nondik norakoak jarraituko ditu eta babesa emango die langileei.

• Laneko gatazka bat dagoenean Udala bitartekari lanetan aritzeko konpromisoa hartzen dugu.

• Diru publikoz eraikiko diren etxe guztiak alokairuan eskaintzeko apustua egingo dugu.

• Etxe-gabetzeen aurrean:

· Etxe-gabetze prozesuetarako protokoloa egingo dugu. · Kaleratze prozeduren aurrean, Udalak horien etetea eskatuko du, eta bestelako irtenbideak bilatzearen alde egingo du.· Udalak etxe-gabetzeen aurka lanean dihardutenekin harreman iraunkorra izango du, baita kaltetuekin ere modu partikularrean. Ohiko etxebizitzatik kanporatu dituzten herritarrei informazioa, laguntza juridikoa eta lehen arreta eskainiko die, etxebizitzarako eskubidea onartua izan dezaten.

• Harrera-protokolo bat egingo dugu etorkinentzat udalean, informazio argia eta zuzena eskaintzeko: gizarte eta lan arloan Elorriok dituen araudiak eta zerbitzuak argi eta garbi azalduko dizkiegu (errolda, osasun txartela, Lanbide...).

• Udal arduratsua izan behar dugu ingurumenarekin, hortaz, amalurrari dagokion arretaz gobernatuko dugu, denon ardura delako bera zaintzea eta bere etorkizuna bermatzea.

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 5: Herri-Programa

Lehen sektorea• Ogibide izan daitezkeen proiektuak bultzatu.

• Gizarte-ortuak.

• Nekazariekin eta abeltzainekin elkarlana.

Bigarren sektorea • Herriko enpresekin harremanetan jarri, industriako gerenteekin harremanak ezarri –hartu-eman horren bidez herriko jendearen lana bideratzeko, gatazkak kudeatzeko…-

• Herriko industriarekin elkarlanean, lan-batzorde bat abian jartzea sinergiak aprobetxatuz negozio aukera berriak aztertzeko.

Hirugarren sektorea • Herritarren artean tokiko merkataritzaren aldeko hautua hedatzeko kanpainak egingo ditugu.

• Elorrioko Merkatarien Elkartearekin harreman zuzena eta elkarlana bultzatuko dugu.

• Tokiko merkataritza eta herriko baserritarren arteko elkarlana bideratzeko egitasmoak bultzatuko ditugu.

• Apustua egingo dugu, etorkizunean, denon begietara herritar guztiak berdinak izateko.

• Elkarbizitza bultzatuko dugu: kultur eta jolas jarduerak antolatu, esparru pribatutik zein publikotik, herrien zein kulturen elkar-ezagutza sustatzeko.

• Jarduera arrazista zein xenofoboen aurrean Udalak tolerantzia zero.

• Etorkinekin lanean diharduten erakundeekin elkarlana sustatuko dugu.

• Abiadura Handiko Trenak kalte eta enbarazuak ekarriko dizkio elorriarren gehiengoari, eta izugarrizko diru-xahuketa ekarri du, diru hori beste alor askotara bidera zitekeenean.

Gure eskuetan dagoen oro egiten jarraituko dugu proiektu izugarri honen aurrean herritarren eskubideak defendatuz.

• Elorrioko Udala Fracking-aren aurkako udalerri izateko hautua egingo dugu.

• Herriko enpresek sortzen duten kutsadura kontrolpean jarriko dugu; horretarako dagoen legea aplikatuta.

• Birziklapenaren aldeko jarrera indartuko dugu eta horren alde egin.

• Etxebizitza hutsak erabilgarri jartzeko neurriak hartuko ditugu:· Etxebizitza hutsen udal-errolda osatuko dugu herriaren errealitatea zein den jakiteko. · Errolda horretan bereziki zehaztuko da zeintzuk dauden bankuen esku. Bitartekaritza sustatuko dugu etxebizitza horiek alokairu sozialeko etxebizitza izateko.

· Bizkaiko Aldundiari eskatuko diogu ez ohiko etxebizitzei Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren gainean errekargua aplikatzeko. Neurri horretatik jaso ditzakegun etekinak etxebizitza politiketara zuzenduko ditugu oso-osorik.

ENPLEGUA

JATORRIA INGURUMENA ETXEBIZITZA

GIZARTE ARLOA

• Enplegu publikoaren defentsa egingo dugu:

· Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzenaren aldeko apustu garbia da gurea: udal-zerbitzuen pribatizazioari ez, eta pribatizatutako zerbitzuen leheneratze progresiboa. · Udaleko egiturazko lanpostuak Lan Eskaintza Publikora ateratzeko beharra baldin badago, hala egitearen aldekoak gara.

• Durangaldeko sinergiak aprobetxatuz, beste udalekin elkarlanean tokiko zerbitzuak merinalde osora zabaltzeko hautua egingo dugu. Herritarroi zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko, baliabideak efizientziaz erabiliz.

• Udalak enpresa pribatuekin sinatzen dituen kontratu guztietan klausula sozialak sartuko ditugu. Klausula horien arabera, ingurumena bermatzeko neurriak, hizkuntza-irizpideak betetzea, berdintasuna bermatzeko urratsak eta ezgaituak lan merkatuan txertatzeko konpromisoetan sakontzea beharrezkoa dela uste dugu.

• Elorrioko gremioen errolda bat egingo dugu. Udalak sortzen dituen lanetan langile horiek lehenensteko.

• Enplegua sustatzeko dauden baliabide guztiak erabiliko ditugu, eta instituzioetatik eta bestelako erakundeetatik etor daitezkeen laguntzak aztertu eta baliatuko ditugu.

• Herriko ekonomia indartzeko lehen sektoretik hirugarren sektorerainoko plangintza bat jarriko dugu abian:

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 6: Herri-Programa

HIRIGINTZA

• Beharra duten guneen urbanizazioa bultzatuko dugu:

- Belengua - Errebonbilo- San Pio - Montorra- “Viviendas de Bizkaia”- Anduetxeta

• Fytasako lursailaren berreskurapen-plan baten azterketa eta garapena egingo dugu; ondoren, erabilpen publikoa izan dezan.

• Erabilera anitzeko gune estali baten beharraren inguruko eztabaida-prozesua zabalduko dugu: Nola? Non? Zertarako?

• Etxebizitza eta lokalen errolda egingo dugu, eta ondoren, alokairu soziala bultzatzeko neurriak hartuko ditugu.

• Haurren autonomia garatze bidean, eta beraien segurtasuna bermatzeko, eskolarako bidea hobetzen jarraituko dugu.

• Auzoetako oinarrizko zerbitzuak (ura, argiteria, estolderia …) bermatzeko epe luzerako plangintza egingo dugu eta lehentasunaren araberako inbertsioak egiten hasiko gara.

• Hirigintza-proiektuek ahalik eta baldintza sozial, ekonomiko eta ekologiko egokienak izan ditzaten eragin eta neurriak hartuko ditugu.

LEHENTASUNAK

Hirigintzaz ari garenean, herria eraiki eta sortzeaz ari gara, erritmo indibidual eta kolektiboak bateratzea ahalbidetzen duenaz; hirigintza inklusiboa, hots, herritarrak ardatz izango dituena. Hirigintzan, besteak beste, arlo hauek izango ditugu kontuan: herritarren arteko harremanak,

ingurugiroaren defentsa, irisgarritasuna, garapen orekatua, udal-ondarearen babesa eta sustapena, genero ikuspegia, inguruko udalekiko eta eskualdeekiko harremana edota espazio publikoen mantentze-lanak (kale, bide, azpiegitura, herri-altzariak... ).

Hirigintza gure herriaren antolakuntza eta garapenerako ezinbesteko tresna da, eguneroko bizitzaren erronkei eta herritarron beharrei erantzuna emango diena.

• Hirigintza arloko udal-proiektuak finkatzeko orduan ezinbestekoa ikusten dugu eragile eta herritarren sostengua izatea, erabakietan herritarren parte-hartzea bilatzeko konpromisoa hartzen dugu, eta hori ahalbidetzeko mekanismoak jarrito ditugu.

• Espazio publikoak guztionak dira, horiek mantendu eta zaintzeko kontzientziazio lana egingo dugu. Halaber, Udaletik espazio horietan mantzentze-lana egingo dela bermatuko dugu.

• Auzolana sustatuko dugu: auzolanean planteatzen diren proiektuek lehentasuna izango dute.

• Herriko auzoetarako oinezkoen irisgarritasuna aztertu eta egokitzeko urratsak emango ditugu.

• Hirigintza arloa garatzeko, lehentasuna izan behar du irisgarritasun printzipioak; horregatik, Herriko Irisgarritasun Plana egokitu eta martxan jarriko dugu.

• Herrian oinezkoen lehentasuna bermatzeko neurriak hartuko ditugu. • PERCHE (Plan Especial de Rehabilitación del

Casco Histórico de Elorrio) herritarren artean tresna ezagun eta eraginkor bihurtuko dugu, herriaren alde zaharraren garapenean tresna baliagarria izan dadin.

• Hiri konponketei dagokien lan eta mantenu protokolo bat landu eta martxan jarriko dugu: eguneroko gauza txikiei erantzun azkarra emateko.

• Ekipamendu publikoak eta azpiegitura publikoak (kirol azpiegiturak, kultur azpiegiturak…) mantentzeko protokoloa egingo dugu: alde batetik, epe luzerako plangintza bat zehaztuko dugu; eta bestetik, epe motzean beharrezkoak diren lehentasunezko inbertsioak finkatu eta gauzatuko ditugu.• Argiteria, ur-hornidura eta saneamendu azpiegitura publikoetan esku hartuko dugu:

· Argiteria publikoaren sistema aztertu, funtzionamendu arazoak konpondu eta kontsumo jasangarriaren aldeko urratsak emango ditugu.· Ur-hornidurako sarea herrian zehar osatu dugu, auzoetara eramanez eta hirigunean berritzeko plangintza eginez.· Saneamendu sarearen azterketa egingo dugu, ondoren premiazko guneetan arazoak konpondu eta plangintza bat egin baldintza egokietan jartzeko.

HIRIGINTZA PARTE-HARTZAILEA

KALEA HERRITARRENTZAT

ALDE ZAHARRA

HERRIA ANTOLATZEKO MODUA

HERRIA HERRITARRON NEURRIRA

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 7: Herri-Programa

KIROLA

• Epe luzerako kirol-instalazioen proiektu integrala abiaraziko dugu, egungo jarduera, aurreikusten dena eta aurrera begira bultzatu nahi dena kontuan hartuko dituena. Hemendik eta 20 urterako proiektu hori definitzeko konpromisoa hartzen dugu. Gure proposamena kirolguneak Eleizalde inguruan bateratzea da.

• Kirol-taldeekin etengabeko harreman zuzena lortzen saiatuko gara, beraien jarduna errazteko eta Elorrioko jendartean duten garrantzia aitortzeko. Horrez gain, lan egingo dugu kirol-elkarteek egiten duten kirol-eskaintza osatzeko eta aberasteko.

• Kirol-ekipamendu eta azpiegituren mantentze-lanetarako protokoloa egingo dugu, eta epe motzean beharrezkoak diren lehentasunezko inbertsioak finkatu eta gauzatuko ditugu; bai gaur egun dauden eraikinetan, bai egiten diren berrietan; beti ere, aurrera begirako plan integrala kontuan hartuta.

• Hirigintzarekin elkarlanean mantentze-lanetako protokolo bat zehaztuko dugu kirol-azpiegituretako ohiko mantentze-lan txikiak egiteko eta, bestetik, epe labur eta ertainera arlo horretarako aurreikuspenak zehazteko.

LEHENTASUNAK

Guretzat kirola jarduera fisikoa egitea baino zerbait gehiago da, ordea. Kirola egiten dugunean beste pertsona batzuekin egoten gara, hezi egiten gara, eta euskararen alde, berdintasunaren alde, gizarteratzearen alde edo laneratzearen alde egin

dezakegu. Hori dela eta, daukan garrantzia eman nahi diogu kirolari; izan ere, kirola zeharka landu beharreko arloa dela uste dugu, udaleko gainerako arloekin komunikatuz eta haiekin lankidetzan.

• Udalaren zeregina izango da kirol-jarduerak bultzatzea, jarduera horiek egiten dituzten talde eta elkarteekin lankidetzan, eta herritik sor litezkeen ekimen berrien alde eginez.

• Kirol-taldeekiko komunikazioa eta lankidetza hobetuko ditugu, taldeen lan-baldintzak eta, ondorioz, haien eskaintza hobetzeko.

• Ziur gaude multikirola proiektu hezitzaile, euskararen bultzat-zaile eta kirolerako hastapen bikaina dela, eta horren aldeko apustua egingo dugu; beti ere proiektua osatzen duten eragile guztien hitza eta ekarpenak kon-tutan hartuz eta eztabaidarako bideak zabalik utziz.

• Pertsona orok, bere bizitza osoan zehar (ume, gazte, hel-du, adineko…) kirol-eskaintzaz gozatzeko aukerak izan ditzan nahi dugu, eta norabide horretan egingo dugu lan.

• Bizitzan zeharreko ibilbide hori betetzeko gaur egun dauden gabeziak antzemango ditugu, eta gure ardura izango da horiek osatzea; gaur egun kirol-eragi-leek betetzen ez dituzten jardue-rak Udaletik bultzatuz.

• Kirol-azpiegituren eta horiek erabiltzen dituzten elkarteen arteko harremana argitu eta arautuko dugu (ordutegiak, erabiltzaileak, erabilera aukerak...); azpiegituren erabilera optimizatu eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak finkatzeko.

• Dauden kirol-azpiegiturei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko asmoz, azpiegitura pribatuen erabilera publikoa bultzatzeko lan egingo dugu, eragile pribatuekin hitzarmenak eta akordioak bilatuz.

KUDEAKETA JARDUERAAZPIEGITURAK

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Herritar askok eta askok kirol-jardueraren bat egiteko ohitura dute. Bai lehiaketako kirol edo kirol federatu gisa, bai aisialdiko kirol gisa edo osasungarria delako soilik; kirola gure bizitzeko moduaren baitan dago.

KIROL GUNEBATHERRIA-RENTZAT

Epe luzerako kirol-instalazioen proiektu integrala

Page 8: Herri-Programa

TURISMO ETA ONDAREA:HERRIKO ATEAK ZABALIK

TURISMOA

• Turismoaren sektorean, Udalaren jarduera Elorriorentzat garapen-plan integralaren barruan egitea proposatzen dugu.

• Elorrioren garapen turistikorako planaren segimendua eta ebaluazioa egiteko mekanismoak jarriko ditugu abian.

• Eredu turistiko parte-hartzailea eta adostua bilatzen dugu; beraz, ezinbestekoa izango da ingurukoak inplikatzea.

• Turismo arduratsu eta jasangarria ardatz izango duen eredua defenditzen dugu. Gure baliabideak babestu nahi ditugu. Oso garrantzitsuak dira, eta etorkizuneko herritarrek goza ditzaten, babestu egin behar ditugu.

• Sektorearen zeharkakotasuna kontuan hartuta, eremu guztietan indarrak batzeko konpromisoa hartzen dugu.

• Inbertsio zuhur eta mailakatua egitea proposatzen dugu, lehenengo urratsetik bertatik jarduerak orientatuko dituen epe luzerako plangintza baten bidez.

LEHENTASUNAK

Turismoa herriari aberastasuna, enplegua eta ekintzaileentzako aukerak ekartzeko gai den sektore bihurtzen ari dela konturatu gara. Hori dela eta, beharrezkoa iruditzen zaigu Elorriorentzat plan integral bat zehaztea; turismoaren sektorean jarduera arduratsua, orekatua eta

jasangarria aurreikusiko duen plana.

Epe luzerako inbertsio-plana proposatzen dugu. Elorrioren hazkunde-ereduan oinarrituriko plangintza, Udaleko hainbat arloetan zeharkakotasunez eta ingurukoen inplikazioarekin landua.

Elorrio bitxi bat da ondare historiko eta artistikoari eta naturari dagokienez, eta horrek leku askotako bisitariak erakartzen ditu.

• Turismo Kontseilua sortuko dugu proiektuari ikuspuntu desberdina emango dioten sektoreko eragileak, erakundeak eta pertsonak batzeko: merkatariak, ekoizleak, turismo-zerbitzuak, ostalariak, kultur eta kirol eragileak, herritarrak...

• Gu garena eta gure bizimodua defendituko ditugu. Gure kultura, gure hizkuntza eta gure ohiturak bultzatuko ditugu, bereizten gaituzten elementuetako batzuk direlako.

• Komunikazioa, formazioa eta lankidetzaren bidez, inplikaturiko pertsonekin eta eragileekin elkarlanean jardungo dugu.

• Ondarea berreskuratu eta zaharberrituko dugu.• Produktu eta zerbitzu turistiko aitzindariak sortuko ditugu.• Turismo-bulegoa eta bertan eskaintzen den zerbitzua sendotuko ditugu.• Gure potentzialaren berri lau haizeetara zabaltzeko, komunikazio plan bat landuko dugu eta udalaren webgunea hobetuko dugu.• Autokarabanetarako aparkalekua egingo dugu (lekua zehazteke).

• Sektore turistikoa sustatzeko plangintzan bertan inplikaturik dauden udaleko sailak uztartuko ditugu. • Herriko jarduerak eskualdean erabakitzen diren proposamenetan txertatuko ditugu.• Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean jardungo dugu; helmuga turistikoak sustatzeko eta merkaturatzeko, haiek eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatzeko.

• Elorrioko ondare-baliabideak, baliabide kulturalak eta naturalak eta horien kontserbazio-egoera jasoko dituen katalogoa egingo dugu.

• Baliabide horiek zaharberritzeko edo berreskuratzeko plangintza bat egingo dugu, lehentasunei arreta eginez.

• Ondare-baliabideak eta baliabide naturalak mantentzeko eta garbitzeko protokoloak zehaztuko ditugu.

INGURUAREN INPLIKAZIOA

INBERTSIOA

ZEHARKAKOTASUNA

BALIABIDEAK

• Badakigu gure inguru hurbilarekin orpoz-orpo aritu behar dugula, eta ahalegin bateratu horrek, gure eskaintza zabaltzeaz eta aberasteaz batera, lurraldean aukera gehiago sortuko dituela. Durangaldeko eta Debagoieneko udalerriekiko lankidetza sustatzeko konpromisoa hartzen dugu.

· Turismoaren mesedetan, eskualdeko instituzioak eta erakunde eta eragile garrantzitsuenak bateratuko dituen udalaz gaindiko mahaiaren sorrera bultzatuko dugu.

INGURUKO ESKUALDEAK

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 9: Herri-Programa

AUZOAKELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

• Auzoetako mantenu-lanak egiteko protokolo bat abiatuko dugu:

· Auzoek mantenu-lan behar handia dute eta ez zaio horri erantzun bat ematen; horregatik, esfortzu berezia egingo dugu.

· Eguneroko beharrei ahalik eta azkarren aurre egiteko, sortu daitezkeen lan horiek aurreikusita.

· Hobekuntza proposamenak aztertuko ditugu.

• Udaleko aurrekontuetatik, urtero, auzoetan inbertsioak egiteko diru kopuru bat egoteko konpromisoa hartuko dugu.

• Etorkizunean, auzoetako zerbitzu minimoak betetzeko norabidea abiatuko dugu; bide horretan urratsak ematen hasita: ura, argiteria, estolderia, ...

• Auzolana berreskuratu beharreko ohitura eta tresna bat dela uste dugu; hortaz, bultzatu eta nolabait saritu egingo dugu (mantenu lanetan, proiektu berrietan,...)

LEHENTASUNAK

Gure auzoei esker da Elorrio hiribildu noble eta leial; izan ere, baserritarrak izan ziren herri honetako lehenengo biztanleak, izena jaso baino askoz ere lehenago. Elorrioko lur gehienak auzo horiei dagozkie gaur egun oraindik; eta horiek bizirik iraunaraztea, gaur eta etorkizunean, bertako auzotarren kezka eta auzotar horien udalaren ardura da.

Bide horretan, auzo horien eta Udalaren arteko harremana

suspertzeko ahalegin berezia egin zen orain dela bi legegintzaldi. Orduan sortu ziren Auzo-kontseilua, Auzoko batzordeak eta Auzo-alkateak. Horrek guztiak helburu argia zuen: auzoetako arazo eta premiak Udalera hurbiltzea eta, bide batez, auzoek bertako proiektuen berri emateko topagunea sortzea. EH Bilduk berea du aipatutako harreman hori eta egitura horiek berreskuratzeko eta indartzeko konpromisoa.

Auzoak dira herriko eremu zaharrenak, haietatik sortu baitzen egun bizi dugun herria.

• Auzo kontseilua kontsultarako organo bezala berreskuratuko dugu.

• Auzo Alkatearen figura balioan jarriko dugu eta beraien aukeraketa jarriko dugu martxan.

• Auzo kontseiluan, auzo bakoitzaren proiektuak jasoko ditugu, ondoren aukerak aztertzeko eta bide ematen saiatzeko: dela bilgune, ekipamendu, bide, ekintza, liburu, ikerketa… badakigu auzo bakoitzak proiektu oso desberdinak izan ditzakeela, bakoitzak dinamika eta abiadura ezberdina izango dute, eta asmoa, batzuk besteek eginaz animatzen joatea izango litzateke.

• Kontseiluko bileretan, auzoetako mantenu-lanak egiteko protokoloaren jarraipena egingo dela bermatuko dugu; eguneroko gauzak oso garrantzitsuak direla uste dugulako.

• Hirigintza arloarekin elkarlan estua bultzatuko dugu.

AUZO KONTSEILUA

AUZOAK BIZIRIK

Page 10: Herri-Programa

EUSKARA

• Edozeinek euskara ikastea debaldekoa izatea bermatzen jarraituko dugu eta aukera horren berri emango diegu herritarrei.

• Udalaren ordenantzak bete daitezen kontrol mekanismoak jarriko ditugu.

• Euskaldun izatearen kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri gogoa elikatuko ditugu sentsibilizazio ekintzen bidez; Elorrio euskaraz bizi den herri bihurtzeko.

• Arreta berezia eskainiko diegu herrira etorri direnei: · Gure hizkuntzan murgiltzen lagunduko diegu beraien euskalduntzea errazteko bitartekoak jarrita. · Oinarrizko hiztegiak egingo ditugu etorkinei harrera egiteko.

• Erabilera bultzatu eta sustatzeko neurriak: · Erabilera urriaren arrazoiak aztertzeko ikerketa egingo dugu eta horren araberako ekintza-plana abiatu. · Elorrixoko euskara landuko dugu: ikas-unitateak, ikastaroak, hitzaldi-tailerrak,… Herriko euskara, Elorrixoko berbetia, herritar -batez be- gazteenei gerturatuko diegu, ikastetxeekin elkarlana landuta (eskolako sentsibilitatea)

LEHENTASUNAK

Euskaraz bizi dadin baliabideak behar ditu, bai egunero sortzen diren egoerei aurre egiteko, bai euskararen erabilera ez dadin gatazka pertsonal bat bezala garatu. Baliabideak eta neurriak euskahaldunari egiten dio mesede, baina baita ikasten ari denari ere.

Lanean zein kalean euskaraz bizitzeko babesguneak behar ditu euskahaldunak, eta udalaren kudeaketa egoki batek euskarazko jarduna normaltasunaren bidean jarri behar du Elorrioko euskahalduna ez dadin bere etxean arrotz sentitu. Euskarak behar ditu bereak eta bereak bakarrik

dituen espazio komunikatiboak, euskaraz bakarrik egingo diren jarduerak. Euskarak behar du hizkuntza bakar edo nagusi izan haur eta gazteentzako eskaintza kulturalean eta aisialdikoan, eta euskarak behar du nagusitasuna barne funtzionamenduan gazteak sartzen diren lan eremuetan ere. Horrek bihurtzen du derrigorrezko. Horrek bihurtzen du funtzional. Eta horrela bihurtzen da erakargarri.

Mundu globalizatuaren identitate krisian, munduari irekita gure ikuspegi propioa garatu, nor garen jakin eta gu geu sentitzea ahalbidetuko digu euskarak.

Euskaraz bizi nahi duen Elorrioko herritarra euskahaldundu da dagoeneko.

• Udal administrazioarekin euskara hutsean jardun nahi duten herritarren datu-basea egingo dugu eta Udalean jada dauden datu-baseak irizpide horren arabera eguneratuko ditugu (gainontzekoekin harreman elebiduna).

• Udalean euskara zehar lerro bezala landuko da:

· Udalarekin lan egingo duten enpresa zein erakundeak kontratatzerakoan hizkuntza irizpidea betearaziko dugu, zerbitzu euskalduna lehenesteko mekanismoak jarrita.

· Udalak erabiltzen dituen informazio bide zein IKT guztietan (webgunea, sare sozialak... eta bestelako komunikazioak) euskara lehenetsiko dugu.

· Udalak ume eta gazteei eskaintzen dizkien formazio eta aisialdi ekimenak euskaraz izango dira lehentasunez. Helduei eskaintzen zaienetan euskarazko eskaintza bermatuko dugu.

· Udalarekin lankidetzan ari edota udal diru-laguntza duten elkarteei baliabideak emango zaizkie euskara plana egin dezaten.

• Elorrio udalerri euskaldunen mankomunitateko kide izateko aukera landu, eta plangintza egingo dugu.

• Euskararen arnasguneak indartuko ditugu:

· Belaunaldi arteko programetan euskara sustatuko dugu (tailer, ikastaro...)oIkastetxe, musika eskola...

• Enpresa eta merkatarien elkarteentzat euskara planak sustatzeko baliabideak jarriko ditugu:

· Euskara ikastaro labur eta praktikoak (langile, ostalari, merkatarientzat).· Hizkuntza aholkularitza zerbitzua.· Hizkuntza paisaia (txartelak eta abar).· Lan-formazio eskaintzan euskara ikasteko moduluak sortzea.

• Euskalgintzarekin elkarlana egingo dugu, euskara lantzen duten taldeekin lankidetza abiatuz.

UDALEAN EUSKARA LEHENTASUN EUSKARAZ BIZI

ELORRIO EUSKAHALDUNA

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 11: Herri-Programa

KULTURA

• Udalak kultur elkarteei ematen dizkien diru-laguntzak arautzeko hitzarmenak eguneratu eta egokituko ditugu.

• Udalaren kultur baliabideak (azpiegiturak, langileak,…) taldeen eta erabiltzaileen beharretara egokituko ditugu.

• Kultur taldeen eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko bitartekoak jarriko ditugu Udalarekin harreman zuzena manten dezaten.

• Kultur eragileen arteko elkarlana eta saretzea sustatuko dugu.

• Kultur eskaintza herriratu, sustatu eta zabalduko dugu.

• Herritarren ahalduntzea bilatuko duen kultur eredu herrikoiaren alde egiten dugu; herritarrak subjektu aktibo izango dituena.

• Jai eredu herrikoi, parekide, euskaldun eta parte-hartzailea bultzatuko dugu.

• Agenda Bateratuaren erabilera eraginkorrago egingo dugu herrian oihartzun zabalagoa emanez.

• Eskolekin elkarkidetzan, Elorrioko kultura ezagutzeko eta ezagutarazteko programak abian jarriko ditugu.

KULTUR TALDEAK KULTURA BIZI

• Herriko elkarteekin elkarlana bultzatuko dugu, borondatezko lana babestu eta elkarteen lana baloratu eta plazaratuz.

• Herriko elkarte guztien gida osatuko dugu. Bertan, taldeen jarduera, izaera, partaideak... jasoko ditugu, beraien borondatezko lana balioan jartzeko eta, batez ere, kultur, kirol zein gizarte ekimenak herritarrei hurbiltzeko; horrela, edozeini parte hartzeko aukerak errazteko.

• Kultur ekipamenduen (Iturri Kultur Etxea, Arriola, …) egoera berrikusiko dugu: arautegia, erabilera, kudeaketa…

•Herriko sortzaileak bultzatu, lehenetsi eta beraien lana plazaratzeko espazio eta aukerak sortuko ditugu.

• Herrian dauden kultur anitzak uztartuko ditugu, kulturak elkar aberasten: kultur aniztasuna ikusgarri bilaka dadin, kultur, jai, jolas… jarduerak antolatuko ditugu, herrien zein kulturen elkar ezagutza sustatzeko.

LEHENTASUNAK

Euskal Herriak bizi duen aniztasun kulturala aldarrikatzen dugu, eta euskal kultura eta euskarazko kultura ditugu aniztasun horren guztiaren kohesionatzaile eta ardatz. Herritarren autoeraketa eta ahalduntzea bilatuko duen

kultur eredu herrikoiaren alde egiten dugu; herritarrak sortzaile eta parte hartzaile izango dituena. Horretarako, auzolana oinarri izango duen herritik sortutako eta herriarentzako kultura bultzatuko dugu.

Kultura, entretenimendu edo aisialdi soila baina askoz gehiago da; kultura jendarte baten garapen eta eraldaketarako ezinbesteko elementua da.

HERRI BIZIA, KULTURA BIZIA

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 12: Herri-Programa

• Herri curriculuma egitea aztertuko dugu herriko eragileekin elkarlanean.

• Espazio bat sortuko dugu hezkuntza-komunitatea elkarlanean aritzeko.

• Hezkuntza eskaintza adin guztietara zabalduko dugu; umeak, gazteak, helduak eta adinekoak aintzat hartzeko.

• LOMCEren inguruko lanketa: · Informazioa, ekintza bateratuak…· Legeari aurre egiteko bitartekoak aktibatuko ditugu.

LEHENTASUNAKZentzu horretan, bai hezkuntza formala (haur eskolatik, unibertsitate eta bizitza osoan zeharrekoa), bai hezkuntza ez formala zein informala barnebiltzen ditugu. Hezkuntzaren ikuspegi integral horretatik jendartean dauden heziketa espazio eta tresna guztiak aintzat hartuta,

kirola eta kultura ere hezkuntzaren baitan ulertzen ditugu; horiek transmititzen dituzten baloreak zein ematen duten nortasunaren, sormenaren, ezagutzaren, artearen, gorputzaren, musikaren… ezagutzak edonoren garapenean eta bizitzan duen garrantzia aintzat hartuta.

• Ikastetxeen arteko ekintza eta proiektu komunak bultzatuko ditugu.

• Nagusientzako hezkuntza formala (EPA) bultzatuko dugu, informazioa eta laguntzak emanez.

• Hezkuntza formala eta ez-formalaren arteko elkarlana bultzatuko dugu.

• Belaunaldien arteko ekintzak, tailerrak, ikastaroak… egingo ditugu.

• Guraso-eskola indartuko dugu familiak hezteko.

• Ludoteka eta herri-kanpamentuak indartuko ditugu.

• Diru-laguntza irizpideak eta helburuak premien arabera egokituko ditugu, eta berdintasunezjokatuko dugu, haur guztiek duten hezkuntza eskubidea bermatzeko.

• Herriko eragile guztien artean irizpide hezigarriak adostuko ditugu.

ELORRIO HEZI

HEZIKETA BIZITZAREN OINARRI

HEZKUNTZA ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Hezkuntza, eskolatik harago doan prozesu gisa ulertzen dugu; une eta espazio ezberdinetan bizitza osoan zehar gertatzen dena, alegia.

Page 13: Herri-Programa

• Genero indarkeriaren aurrean, Udalak tolerantzia zero.

• Berdintasun plana berrikusi eta garatuko dugu:

· Orain arte egindakoaren azterketa eta balorazioa egingo dugu.

· Elorrioko eragile eta elkarteekin elkarlanean diagnostiko eguneratu bat egingo dugu.

· Etorkizunean herri parekide bat izatea lortzeko urratsak zehaztuko ditugu.

· Neurriak abian jartzen direla bermatuko dugu horretarako kontrol-mekanismoak ezarrita.

• Prebentzio politikak garatuko ditugu: sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta hezkuntza.

LEHENTASUNAK

Jendarte-eredu berri bat eraikitzea da gure erronka nagusia, guztiok maila bereko herritar izan gaitezen. Horretarako, arlo guztietan sentsibilizazioa, kontzientzazioa eta hezkuntza dira neurri egokienak, berdintasuna ez

baitugu arlo soil bat legez ulertzen. Hori dela eta, gure programetan, nahiz lanean ari garen erakundeetan, politika feministak zehar lerro bezala landuko ditugu, dena bustiko duen zirimiria izan daitezen.

Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna lortzeko bidean, urratsak emango ditugu berdintasuna bermatuz.

JENDARTE BERRIA ERAIKIZ

• Genero indarkeria prebenitzeko neurriak hartu eta erasoa gertatzen den kasuetan arreta integrala eskaintzen dela bermatuko dugu. Udalak ez du indarkeria pairatzen duena kalean utziko, babestu egingo du. • Durangaldeko Erakundeen arteko Koordinaziorako Protokoloa (Instituzioen, Osakidetzaren, epaitegien eta polizien arteko ekintza protokoloa) berrikusi eta egokituko dugu etengabeko jarraipen eta hobekuntzan jarduteko. • Genero-indarkeriako kasuren bat gertatzen denean, udalak gertaera publikoki salatzeko prozedura sortu eta betetzen dela bermatuko dugu.

• Formakuntza esparru guztietara zabalduko dugu (udal-langileak, gurasoak, hezkuntza eragileak, …)

• Jendarte parekidea heztea helburu duen Hezkidetza plana birmoldatuko dugu, adin tartea zabalduz, adin txikietatik hasita.

• Kalera begirako berdintasunaren aldeko hainbat kanpainak garatuko ditugu.

• Udaleko organo guztietan Berdintasuna zeharkakoa izango da, eta irizpideak betetzen direla bermatuko dugu.• Klausula sozialetan berdintasun irizpideak betetzea bermatuko dugu. • Elorrioko Hiri debekatuaren mapan aipatutako guneak denontzako eremu bilakatzeko, horietan beharrezko zuzenketak egingo ditugu. • Emakume talde eta udalaren arteko komunikazio tresnak sortu eta elkarlana sustatuko dugu.• Emakumea lan munduan murgiltzeko dauden baliabideak erabili eta parte hartze sozio-politikoa bultzatuko dugu.• Kontziliazioan oinarritutako egitasmo eta programak bideratuko ditugu.• Emakume etorkinen egoeraren diagnostikoaeta lanketa egingo dugu.

GENERO INDARKERIA

HERRI PAREKIDEA HEZI

HERRI ANTOLAKETA PAREKIDEA

BERDINTASUNAELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 14: Herri-Programa

• Herriaren bizitzan gazteriaren ahalduntzea eta parte-hartzea bultzatuko dugu, entzunak eta aintzakotzat hartuak izango direla bermatuz.

• Etxe hutsen errolda egingo dugu, eta ondoren alokairu soziala bultzatu.

Udaletik bitartekaritza lanak ahalbidetuko ditugu gazte eta etxe jabeen arteko harremanean.

• Gazte lan-taldeek Udalarekin harreman zuzena izateko mekanismoak sortuko ditugu.

LEHENTASUNAKGazteon parte-hartze zuzena ezinbestekoa da bizitza politikoan, dagozkigun eskubide eta beharrizanei erantzuteko eta jendartea eraldatzeko. Izan ere, gazteok krisiaren eta, oro har, sistemaren ondorio latzak modu berezituan pairatzen ditugu. Hortaz, gure beharrei erantzuteko jarrera adierazi behar du Udalak, eta, horiek lantzeko bideak ahalbidetu.

Gazteok erabakiko dugu zer landu nahi dugun, gazteoi zuzenduriko politika konkretuetan zein politika orokorretan parte hartu eta gure ikuspegia txertatuz.

Bide horretan, parte-hartzea izango da EH Bilduk garatuko duen gazte politikaren oinarri nagusia.

• Gazteentzako lan-eskubideen gida jendarteratuko dugu.

• Gazte lan-poltsa sortu eta enpresekin bitartekaritza lana egingo dugu.

• Gazte ekintzaileei proiektuen garapenerako erraztasunak emango dizkiegu.

• Gazteek sortutako ekimen eta jarduerak gauzatzeko erraztasunak emango ditugu.

• Gazteek kirola kalean eta taldean egin dezaten aukerak sustatuko ditugu (dantza, korrika,…)

• Asteburuetan kirol-instalazioak erabiltzeko aukera eskaintzea aztertuko dugu.

• Liburutegia ikasteko esparru bilakatuko dugu, bere erabilera ordutegia eta baliabideak moldatuz.

• Ikasteko herritik kanpo mugitu behar diren gazteen artean garraio publikoaren erabilera sustatu eta

ahalbidetzeko diru-laguntzak bideratzeko aukera aztertuko dugu.

• LOMCEren inguruko lanketa bultzatuko dugu: informazioa, ekintza bateratuak…

• Gazteentzako hezkidetza formakuntza bermatuko dugu esparru guztietan.

• Gazteen artean Berdintasun Plana ezagutaraziko dugu.

GAZTEON IKUSPEGIA

GAZTERIA AURRERA

GAZTERIA ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

Page 15: Herri-Programa

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Aukera historikoa daukagu Euskal Herriarentzako bakea behin betiko lortzeko. Bake justu eta iraukorra, Euskal Herriari eta bertako biztanle guztiei normalizazio politikoa, demokrazia eta giza eskubideak betetzea ekarriko dizkiena. Ezin dugu onartu egoera hau aurrera egin ezinik geratzea.

Ez dugu onartuko datozen belaunaldiek guk sufritu duguna sufritzea. Eta horretarako beharrezkoa da hari mataza desegin eta mutur biak topatzea: erabakitzeko eskubidea eta gatazkaren ondorioak.

EUSKAL HERRIA• Euskal preso politikoen giza eskubideak errespeta daitezen lan egingo dugu. Ezartzen dizkieten salbuespen arau guztiak desager daitezen exijituko dugu. Estatu espainiarreko, Frantzia eta Portugaleko kartzela politikak nazioartekoetara molda daitezen eskatuko dugu.

• Premiazkoa da, nahitaezkoa, kartzeletako salbuespen arauei behin betiko amaiera ematea. Horregatik eskatzen dugu gaixorik dauden presoak kaleratzea eta isolamendu araubidea debekatzea; baita dispertsioa bukatzea ere; neurri anker honek preso dagoen pertsona zigortzen baitu, baina bereziki familia eta lagunak. Estatu espaniarreko zein frantziarreko legearen arabera, presoek euren herritik gertuen dauden kartzeletan bete behar dituzte zigorrak; horregatik, euskal presoak Euskal Herrira ekarri behar dira.

• EH Bilduk, presoak eta arrazoi politikoengatik erbestean bizitzera behartuta dauden guztiak etxera buelta daitezen lan egingo du.

BIZIKIDETZA EGONKOR ETA IRAUKORRA ERAIKITZEA

• Giza eskubideak errespetatzea oinarri eta helburu duten ekimen guztiak bultzatuko ditugu hainbat esparrutan.

• Bakerako bidea helmugatzat eta helburutzat hartuta, iraganeko sufrimendua eta gertaera guztiak argitara ateratzeko lan egingo dugu.

Eta justizia trantsizionala, hau da, zuzenbide estatua indartzeko herrialde askotan erabiltzen duten neurri judizial eta politiko multzoa bultzatuko dugu.

• EH Bilduren ustez, giza eskubideak, herrien erabakitzeko eskubideak barne, ezin dira izan batzuei komeni zaienerako bakarrik. Nazio Batuek hala ebatzita, Herri eta herritar guztiek daukate euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea. EH Bilduk Elorriotik ere gaur ukatzen diguten eskubide horren aldarrikapenean lan egingo dugu. Buru-belarri arituko gara helburu hori duten ekimen guztietan eta gure proposamenak eramango ditugu, uste baitugu herriok Euskal Herriari ekarpen handiak egiteko ahalmena eta betebeharra ditugula.

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

ERABAKITZEKOESKUBIDEA

ELORRIO · DANON ARTEAN, BAI!

BOZKATU

Page 16: Herri-Programa

www.ehbilduelorrio.eus

1. Idoia Buruaga Barcena2. Jon Ander Gracia Upategui3. Dani Palacios Saenz4. Maitane Lopez Rivas

5. Xabier Dominguez Lopez de Lacalle6. Aratxu Uriarte Muruaga7. Txus Arrieta Barinagarrementeria8. Lourdes Basterretxea Kerejeta

danon artean, BAI!

www.ehbilduelorrio.eus

Page 17: Herri-Programa

9. Belen Gamboa Aguirre10. Rober Aizpitarte Alberdi11. Izaskun Agirre Arruabarrena12. Periko Berrueta Sanz de Galdeano

13. Nere Merino Beitia14. Alfredo Urien Irisarri15. Nerea Lazkano Iturralde16. Aitor Apaolaza Salterain

bozkatu