Herria 2970

  • View
    250

  • Download
    12

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2970

Text of Herria 2970

  • Agorrileko Andredena Marietan uda sasoina goreneanizaiten dela, hori da betiko errana. Betikoa edoaspaldikoa segurik ba. Hemendik goiti, sasoin horiburuz beheiti joanen da beraz... Aurtengoaz zer erran ditake? Goixko da oraino kon-duen xuxen ateratzeko bainan hauxe da gehienikaditzen, sasoina ez dela batere arraroa. Uztaileanjende gutiago, aise gutiago diote batzuek, eta jendeasosaren aldetik biziki kasu eginez ari, bizia polliki ka-riotu dela-eta... Agorrilean, udatiar gehiago segurbainan ez naski usaiakoa eta beti arrangura ber-tsuak... Aroa ere aldakor azen ontzeko!Mugimendu gutiago beraz oro har? Baditake. Bizki-tartean, ezantza polliki kariotua bada ere, beha zon-bat auto badabilan jo harat eta jo hunat eta zoin nekeden Kostalde hortan bereziki aparkaleku batenkausitzea. Gutien ustean, ikaragarriko galkadurak etazernahi denbora galdu behar! Alta, toki askotan, indarberezi bat, aintzineko urtetan baino gehiagokoa, egi-ten delarik ez hainbeste auto sartzeko hiri barnetarat,autobus joan-jinkari eta gaineratiko... Eta jendeak sosari kasu egiten diola, kantu hori be-

    renaz ez da oraikoa. Badu hogoi urte segurikaditzen dugula! Salbu hara, aurten ezagun dahalere zerbait kanbiatu dela, diruaren xuhurtzebat badela aintzineko urtetan baino gehixagosenditzen dena. Gero, behar da ikusi zernahibesta, ikusgarri eta ausagailu badela, mota guzi-etarik eta bazter guzietan. Urtetik urterat geroeta gehiago! Musikaldi, kantaldi, dantzaldi, pilotapartida, indar-joko, behi laster, zezen laster, zaldilaster, atun-besta, xardina-besta, ahate-besta,talo-besta, espartin-besta eta nik dakita zer,egun guziz bada hitzordu ainitz. Harritzekoa oteda baitezpada ez balinbada beti denetarat jendeaburrustan johan? Beste gauza bat dena, ainitzek azpimarratzendutena, jatetxetan ere jende gutiago ikustendela. Iduri du udatiar frangok, gutiago xahutunahiz, bakandu dituztela ostatuetako bazkari etaafariak. Hori ere orai arte jadanik entzuten gi-nuen kantua. Bainan hori ere aurten naskigehixago ezagun dena...

    Udatiar asko heldu dira goxoan pausatzerat. Frangok, gero eta gehiagok naski, eta hobesegur, nahi dute ere zerbait ikasi gure kulturaz eta gure nortasuna egiten duten berezita-sunez. Bainan beti badira ainitz, dela Donibane Lohizunen, dela Kostalde guzian, orozgainetik jiten direnak itsasoan mainatzeko eta hondartzetan iguzkitarat egoiteko...

    2008-ko Abuztuaren 14-ekoa14 Aot 2008

    ISSN 0767-7643 1,10 N 2970

    Jende pobreen haurrak xahartuakdira sortu orduko.

    (Arieh Eckstein)

    DENA ESPANTU!Olinpi-Joko famatu horiek hasi zaizkiguberaz Xinako hiri-nagusian. Duela lau urteGrezian izanak, hemendik lau urterenburuan Londresen beharrak, Parisek erenahiko zituelarik, aurten arrunt besteeskualde batean ditugu, mundu guzikojendetzearen % 20-a baino gehixago berakdaukan herrialde handian. Olinpi-Jokoak,sail guziz miresgarria batzuentzat, bazterguzietako kirolari hoberenak elga-rretaratzen dituen besta erraldoia,bakezko eta elkartasunezko mezu azkarbat zabaltzen ere duena... Beste fran-gorentzat, diru eta droga ixtorioek histenduten hitzordua, gainerat etzena Xinariutzi beharko, hango gobernuak ez duenosegurik giza-eskubideetaz axola gehixa-go... Duela zazpi urte hitzeman zenaXinako agintarieri, karkulatuz horren gatikhein bat zentzatuko zirela orobat, oraidenek ikusten haatik ez direla biziki hor-tarik ari!Estreinaldia handizki baino handizkiagomuntatua zuten, Xinatarrek baitute berenurgulua, eta ez entraalekoa! Ikusgarri xo-ragarria, dena kolore, kantu eta dantza,itzal guziak estali edo ahantz-arazi nahizasmatua ez da dudarik! Mundu bat haratbildua, ehun mila lagunez goiti, denenaintzinean hamar mila kirolari, berrehunbat herrialdetarik etorriak, eta lauetan-hogoi estatuburu edo gobernuburu, Bush,Putin, Sarkozy eta beste, bakoitxak berehura gogoan bainan han nunbaitik! Bu-rrunba ikaragarria segur eta zonbatespantu! Sobera denen buru, aise soberahola aintzinetik egiteko, lehiaketak untsahasi ere gabe... Frantsesak ez segur azke-nak alde bat dena kukuruku eta kukurukuartzeko! Atenasen 33 medaila irabazizituztela eta hor baduketela 40-en mentu-ra... Nork atxik gu, frantses oilarrak kuku-rusta beti harro harroa!Espantuak egitekotan ondotik beharlitazke egin, gisa hartako emaitzak segur-tatu-eta. Eta ez oraindanik...Hau besterik da bainan erran behar duthalere: joanden asteko HERRIA-nirakurtu duzketzue Euskal-Herriko egoerazez dakit nungo eiharazainaren gogoetaguziz argiak. Aspaldian ez nuen norbaitentzuna gure arrangura eta buru-haustezhoin sanoki, hoin laoki eta hoin xuxenmintzo. Denek burutan untsa hartu beharginuzkeen solasak. Olinpi-Jokoen burrun-ba doi bat ahantziz berdin...

    J-B D

    HERRIA ez da agertukoabuztuaren 21ean eta 28an

    (urteko pausaldia)

    Goraintzi eta laster arte gure irakurle guzieri !

    Urteak iragaiten ikustearekin oinarrizko aldaketabatzu gertatzen dira. Hala nola lehenago euskal fami-lietan giroa kantu herrikoiez betetzen zuten haurrek,orain kasik desagertua da kantua familietan, komu-nione, eztei edo gertakari arraroez aparte, eta lehenkoplako lehen lerrotik aitzina lalala nagusitzen dagehienetan ! Gure hizkuntza gibelera ari delakomarka. Hona non Jaurlaritzaren eraginez laugarrenaldikotz ikertu dela euskararen heina gure jendartean.Lehenbiziko hiruen bidetik datoz aldi honetan ereemaitzak. Hots, euskara gibelera ari da iparraldean,aldi honetan hori handizki ezagun da Baxenabarre etaXiberoan. Baina ez da dena galdua. Pierre Narbaitzzenaren teoria segituz erran daiteke euskara ez delagora baina beti hor dela. Ikerleek gure mintzairarenapalena 1976-an estimatzen dute, ordutik geroz sor-tuen artean euskararen heina berriz goiti abiatzenbaita. Ez dago beraz hala beharrik, elkarrekin hortzezeta haginez lotuz patarrean goiti pusatzen lagundubehar dugu Europako hizkuntzarik zaharrena.Gogoeta horren inguruan ari da solasean HERRIAErramun Osa hizkuntzalariarekin, honek orratzetikharira lerroz lerro aztertu ondoan laugarren ikerketalinguiztiko hori.H : Iparraldearen hizkuntza argazkia nolakoa da 1991-koikerketarekin alderatu eta ?E.O. : 1991 tik hona hiztunen kopurua apaldu da iparraldean.Zenbakien zorrotza hor dago : elebidunak murriztu dira etafrantsesez baizik ari ez direnak haiek emendatu. Kontutanatxiki behar da 91-ko elebidunak adinean aitzina joan direlaedo zendu, eta ondokoetan ez ditugu erreberritu. Badituzu bibide elebidun berriak irabazteko, eskola haurrentzat eta gau-eskolak helduentzat. Horretaz aparte iparraldean beste feno-meno bat gertatu dela agertzen da. Barneko aldean euskarabeheiti joaten da eta segituko du maldan behera oraindik den-bora batez, aldiz kostaldean beheitiko joera gelditua da.Lapurdi parte gehienean, BAMen salbu, hiztun berriak ira-

    bazten hasiak gara. Horrek ez du kentzen euskara daki-tenek, kostaldean jende erdaldun ainitz delako, guremintzairaren erabiltzeko parada gutiago dutela. H : Esplika ezazu ondorio perbertso hori ?E.O. : Elebidunen kopurua emendatzeko eskoletatik hasibehar da. Lehen etapa horretatik iragaiten direnek guremintzairaren gaitasuna badute, baina behar zaizkieeuskaraz artzeko errextasunak ekarri edo sortu, hiztunaeroso ibil dadin. Iparraldearen kasuan ohartu gara2006an 2001-ean baino parada gutiago dutela elebidu-nek gure mintzairaren erabiltzeko. Xinpleki jendarteakopuruz emendatu delarik euskal hiztunen kopuruabeheititu da, beraz gure mintzairan artzeko paradak erematematikoki apaldu dira. Horri gehitzen badiozu euska-ra haurrean ikasten duten gehienek familiako harrema-nak erdaraz eramaiten ohituratuak direla, eta jendartea-ren parte arras ttipia osatzen dutela oraino, konprenitukoda euskara ez dela zinez goiti ari iparraldean.H : Zein dira beraz esperantza elementuak ikerketahorretan ?E.O. : Euskararen presentzia eskoletan emendatu behargorria dago, funtsezko tresna baita gure mintzairarenerabiltzeko gaitasuna duten gizaldi gazteak moldatzeko.Gaitasun horrek ekarriko die euskaraz mintzatzekoerrextasun gehiago, erran nahi dut gure mintzaira erabiliahalko dutela beren buruari hilkako indarrik ezarri gabe.Eta bortxatu gabe euskaraz mintzatzeko ohitura eskolanhartzen badute, biziko beste aktibitateetan ere gaitasunhori erakusteko paradak bilatu behar dituzte. H : Eta jendartetik ez direa ere seinale azkarrakerakutsi behar euskararen alde ?E.O. : Dudarik gabe. Eskola baitezpadakoa baldin badagure mintzairaren berreskuratzeko ez da horrekin aski.Behar zaizkio erabiltzeko paradak sortu eta azkartueskolatik kanpo. Ilustrapen ttipi ttipienak baztertu gabe.Erakunde publikoen mundutik ere atxikimendua jinbehar zaio euskarari, mundu horretan hiztunak irabazteabaitezpadakoa delakotz. Hizkuntzak irabaz ditzakeenozka guztiak garaitu behar dituzte iparraldetarrek, direnttipi ttipienetatik hasita. Ariz baita mugimendua agertzen.

    Indar berribat eman behar

    euskarari

    Indar berribat eman behar

    euskarari

    NOLAKO SASOINA DENEN BURU?NOLAKO SASOINA DENEN BURU?

    Erramun Osa hizkuntzalaria

  • Pekin hiri kapitalean abuztu honen 8an haundienean hasirik, bete betean diraorain mundu osoko Olinpi Jokoak. Horra hororotako 10.600 jokolari, 205 naziotarik etorriak302 urrezko medailaren ondotik dabiltzanak 28kiroletan, 900 medaila direlarik denetarajokoan. Izan da eztabada ederrik bazterretan,joan behar zenetz ala ez Pekinerat, hainbertzepresondegi eta sofrikario ta injustizia duen herrihortarat, baina bakea lehen eta kiroletako hatsonaren hautua nausitu da halere eta zinezkobesta igurikatzen du munduak hor, egin dita-keen haundiena agian auzi guzien gainetik.Horiek hola, zinez ederki egin da Jokoen sa-rrerako besta : 4 orenez milaka jokolari-dantzari,ehun bat hurbil naziotako lehendakari, 80 milaikusle, gure Sarkozy ere han. Haatik kontrakomanifestaldiak ere bai asko naziotako hiribu-ruetan, Xinak berak bere barnean dituengizonari buruzko tratamenduak salatuz, etaTibet herrialdearen aldekoak.Soljenitzin errespetagarriari lurra eman dioErrusia herriak bere gizon paregab