8
2008-ko Urriaren 16-ekoa 16 Octobre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2977 Azeriak egiten ahal ditu lehoinak egiten ahal ez dituen gauza frango (Erran zaharra) Airos zela, zinez airos, Aldudeko iba- rralde osoa iragan asteburuan, aro ederra lagun ! Hiru egunez, Aldudeko ibarrak bere aberastasun guziak jen- dearen begi bistan utzi ditu. Eta jendea, saldoan hurbildurik harat, loriatu da hainbertze erakustaldirekin, dela abere feria, dela ofizialeen lanen erakusketa, etxe mozkin merkatu, pilota, kantaldi, antzerki, artzain xakur lehiaketa... Bai, lehenago ere errana dugu eta gaur errepikatuko, Aldudeko ibarraren dinamika eta bizinahia zinez miresgarri- ak dira ! Gure aldetik, ibiakoitzeko egun ederraz baliatu gira Alduderainoko itzuli atsegingarria egiteko, goizez. Milako bat abere eta jendea ihaurri Ibiakoitz goiz erdiko, han ziren kabal- ak Aldudeko plazan beren tokian le- rrokatuak, zubitik berehala mendiko behiak, haratago pentzetakoak, eliza aitzinean zaldiak, eskola gibelean ardiak, buru beltzak gehienak, aker pare bat ere goraxago... Kabalak feria eguneko panpinki moldatuak, gehie- nak bederen. Alabainan, hainbertze jenderen aitzinean, nola agert trakets eta oihes !! Eta jendea, goizeko 11k iriko plazaren bete, gostura bazabilan batzu eta bertzen miresten. Ezkont jantzi ederrak ere Abereez bertzalde bazen ere zer ikus. Ihiziaren xokoa : urtxo ihiziaz argitasun asko, eta basurde ta orein trofeoak le- rrokatuak. “Zer itsuskeria !” entzun badiogu bisitari bati, gehienek begi borobilduz zieten ihizi trofeo horieri so egiten. Tresna xaharren erakusketak ukan du ere bisitari ugari, André Aram- bel harginaren etxean, bazelarik hango xoko-moko guzietan zer ikus eta zer hunki, aspaldiko oroitzapenak gogoan. Eta zenbat ikusliar ere Perkain pilota batasunaren argazkiek ! Haratago, erakusketa zinez berezia, ezteietako andere esposen arropak, aldudar askok kari hortara prestatuak, garai desberdinetakoak, xaharrenak 1900 ingurukoak, beltxak bainan zein ede- rrak ! Begien gozagarri horiek guziak, haatik aho-jokoak ez gutiago preziaga- rri, hor ginituen, Alfaro ostatu sahe- tsean, Banka Indianoko euskal bixko- txak, gerezizkoak eta kremazkoak, bai eta ardi gasna, ezti, erreximenta eta gehiago ere... Etxekoz etxeko bildu dira hiru ehun bat Uztariztar aitzin hortan Izartxo dantza taldearen berrogei urteak ospatzeko. 1968 urtetan baziren Uztaritzen bi zutabe : hiri bar- nean “ Les Labourdins ” parropiaren ingurukoa eta Arruntzako “ Amicale laique ” auzo horretako eskola publikoaren inguruan muntatu elkartea. Izartxoren sortzeko momentuan segur da inork ez zuela orduan pariatuko berrogei urteren buruan Izartxo beste guziei nagusi izanen zela animazio kontuetan, kiroletatik aparte (*) Aste honetako HERRIAn Izartxo taldeari so eginen diogu hiru lekukori hitza emanez, Idoia Ospitaletxe, Battitt Amestoy eta Gilen Anetas. (*) kiroletan bi zutabe azkar badira Uztaritzen : errugbian Uztaritze/Jatsuko elkartea, pilotan : “ Kapito harri ” elkartea. Aldudeko plazan kabala feria Zaldiek bazuten behari… … bai eta basurde eta orein trofeoek ! PIKUTARA… Pattin eta Bittorin erretreta adinera hurbil- duak ziren. Bizi guzian lanean arizanik, bazuten diruketa pollita bazterturik, xume- ki bizitzearen ondorio. Aitzineko urte hori- etan plazatu zuten diru hori, seguretik, irriskurik gabeko kondu batean, urte guziz doi bat ontuz zoan kondua. Alabainan, altxor hortarik zatiño bat nahi zuten beren erretreta denborako begiratu, ustegabeko beharrorduak jinen zireneko eta ere beste zati bat, zati on bat ahalaz, beren haurreri eta arrahaurreri utzi. Etorkizunean, nork daki zeren beharretan gertatuko diren gure puttikoak ? Mende bihurri huntan, etzaiote soberakin izanen ! Noizbait ukan zuten banketxe fidagarri batetako ordezkari baten bisita, ongi emana, begitartez zintzo, kurioski mintzo, euskaraz mintzo gainera, hots konfiantxa osoko gizona ! Hunek Pattin eta Bittorini erran zioten beren diruak askoz fruitu gehiago ekar liezaiekela bertzela plazatuz, irrisku biziki gutirekin, emaitzak haatik bai potoloak ! Eta, paper zola batzutan begiak kasik hetsirik beren izenpedura zirrimarra- turik, egun labur batzuk barne beren dirua kutxa batetik bertze batera airatu zen. Etzuten orduan konprenitu plazamendu hori burtsaren jostakin zela bilakatu ! Geroxago haatik bai... Zeren jin dira egun beltzak, burtsa buruz beheiti joanki direnekoak, eta erreka zolarainoko pirripitatze hori ez oraino bururatua ! Plazamendu hura egin zute- nean, CAC 40 delakoaren indizea 6000 puntu ingurukoa zen, 7000tara ere kasik igan zen ondoko ilabetetan, ikaragarriko irabazteen menturan, bainan orain 3000tara abantxu eroria da. Hortaz da kon- turatu Pattin, bere arrahaur bati galdegin diolarik interneten bidez so egin zezan zer- tan zen burtsaren balioa. Arraioa ! Zer izo- rraldia ! ziola bere baitan. Baztertu diru guzia pikutara joana, balio zin ! Zer mens- kilak, gu ! Solas ederreko gizon engainatzaile hura ez baginu sekula ezagutu bederen !... P.J. Izartxo 40 urte euskal dantzaren izarra dela Uztaritzen Idoia Ospitaletxe : Zenbait urtez aritua da Izartxo taldean Idoia Ospitaletxe. Haur haurretik hasirik dantzan aritu da taldearekin, naturalki, lehentasuna emanez Izartxori, talde ho- rren magalean da nerabetu, hor du ere ezagutu eta ikasi taldean bizitzen. Nolazbait erraiteko, Izartxoren baitan du bere pertsonalitatea indartu. Orain ama gazte izanki, eta haurrak ttipiak, ez du denborarik dantza jantzi oparoen janzte- ko, baina dena eginen du bere haurrek Izartxoren ikasgaiak segitzeko artoski. Galdatzen zaiolarik Idoia Ospitaletxeri zein dantza duen maiteena ez du duda- tzen : “ Larrain dantza ” izendatzen du segidan, berak eta Izartxoko guziek maite zutela biziki orroit baita, dantza biziki ezte- tikoa eta alegera delakotz. Izartxoko muti- koek maiteena zuten dantzetan behar bada lehena “ Otsagabiako jota ”. Idoia Ospitaletxe ez da dudatzen ere erraitera- koan “ Uztaritzeko ihauteriek ” ekarri dio- tela Izartxori parada, dantza berriak ikas- teko eta xaharrak berritzeko ; ahantzi gabe Izartxoren ikuskizunak beti burura- tzen direla Fandango eta euskal jauziekin, publikoari emanez parada dantzariekin nahasteko ikuskizuna emana den lekuan berean. Battitt Amestoy : 1970 urtetan Baxenabarretik Uztaritzera etorri Battitt Amestoy gazteak parte har- tzen du hastetik Izartxo taldean. (Ikus ere 3.) Makil dantzaren emaiteko prest Larrain dantza ALDUDEKO IBARRALDEAN ASTEBURU ABERATSA ALDUDEKO IBARRALDEAN ASTEBURU ABERATSA

Herria 2977

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2977

Citation preview

Page 1: Herria 2977

2008-ko Urriaren 16-ekoa16 Octobre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2977

Azeriak egiten ahal ditu lehoinakegiten ahal ez dituen gauza frango

(Erran zaharra)

Airos zela, zinez airos, Aldudeko iba-rralde osoa iragan asteburuan, aroederra lagun ! Hiru egunez, Aldudekoibarrak bere aberastasun guziak jen-dearen begi bistan utzi ditu. Eta jendea,saldoan hurbildurik harat, loriatu dahainbertze erakustaldirekin, dela abereferia, dela ofizialeen lanen erakusketa,etxe mozkin merkatu, pilota, kantaldi,antzerki, artzain xakur lehiaketa... Bai,lehenago ere errana dugu eta gaurerrepikatuko, Aldudeko ibarrarendinamika eta bizinahia zinez miresgarri-ak dira ! Gure aldetik, ibiakoitzeko egunederraz baliatu gira Alduderainokoitzuli atsegingarria egiteko, goizez.

Milako bat abere eta jendea ihaurriIbiakoitz goiz erdiko, han ziren kabal-ak Aldudeko plazan beren tokian le-rrokatuak, zubitik berehala mendikobehiak, haratago pentzetakoak, elizaaitzinean zaldiak, eskola gibeleanardiak, buru beltzak gehienak, akerpare bat ere goraxago... Kabalak feriaeguneko panpinki moldatuak, gehie-nak bederen. Alabainan, hainbertzejenderen aitzinean, nola agert traketseta oihes !! Eta jendea, goizeko 11k

iriko plazaren bete, gostura bazabilanbatzu eta bertzen miresten.

Ezkont jantzi ederrak ereAbereez bertzalde bazen ere zer ikus.Ihiziaren xokoa : urtxo ihiziaz argitasunasko, eta basurde ta orein trofeoak le-rrokatuak. “Zer itsuskeria !” entzunbadiogu bisitari bati, gehienek begiborobilduz zieten ihizi trofeo horieri soegiten. Tresna xaharren erakusketakukan du ere bisitari ugari, André Aram-bel harginaren etxean, bazelarik hangoxoko-moko guzietan zer ikus eta zer

hunki, aspaldiko oroitzapenak gogoan.Eta zenbat ikusliar ere Perkain pilotabatasunaren argazkiek ! Haratago,erakusketa zinez berezia, ezteietakoandere esposen arropak, aldudaraskok kari hortara prestatuak, garaidesberdinetakoak, xaharrenak 1900ingurukoak, beltxak bainan zein ede-rrak ! Begien gozagarri horiek guziak,haatik aho-jokoak ez gutiago preziaga-rri, hor ginituen, Alfaro ostatu sahe-tsean, Banka Indianoko euskal bixko-txak, gerezizkoak eta kremazkoak, baieta ardi gasna, ezti, erreximenta etagehiago ere...

Etxekoz etxeko bildu dira hiru ehun bat Uztariztar aitzin hortan Izartxo dantza taldearen berrogei urteak ospatzeko. 1968 urtetan baziren Uztaritzen bi zutabe : hiri bar-nean “ Les Labourdins ” parropiaren ingurukoa eta Arruntzako “ Amicale laique ” auzo horretako eskola publikoaren inguruan muntatu elkartea. Izartxoren sortzekomomentuan segur da inork ez zuela orduan pariatuko berrogei urteren buruan Izartxo beste guziei nagusi izanen zela animazio kontuetan, kiroletatik aparte (*) Astehonetako HERRIAn Izartxo taldeari so eginen diogu hiru lekukori hitza emanez, Idoia Ospitaletxe, Battitt Amestoy eta Gilen Anetas.

(*) kiroletan bi zutabe azkar badira Uztaritzen : errugbian Uztaritze/Jatsuko elkartea, pilotan : “ Kapito harri ” elkartea.

Aldudeko plazan kabala feria

Zaldiek bazuten behari… … bai eta basurde eta orein trofeoek !

PIKUTARA…Pattin eta Bittorin erretreta adinera hurbil-duak ziren. Bizi guzian lanean arizanik,bazuten diruketa pollita bazterturik, xume-ki bizitzearen ondorio. Aitzineko urte hori-etan plazatu zuten diru hori, seguretik,irriskurik gabeko kondu batean, urte guzizdoi bat ontuz zoan kondua. Alabainan,altxor hortarik zatiño bat nahi zuten berenerretreta denborako begiratu, ustegabekobeharrorduak jinen zireneko eta ere bestezati bat, zati on bat ahalaz, beren haurrerieta arrahaurreri utzi. Etorkizunean, norkdaki zeren beharretan gertatuko diren gureputtikoak ? Mende bihurri huntan, etzaiotesoberakin izanen !

Noizbait ukan zuten banketxe fidagarribatetako ordezkari baten bisita, ongiemana, begitartez zintzo, kurioski mintzo,euskaraz mintzo gainera, hots konfiantxaosoko gizona ! Hunek Pattin eta Bittorinierran zioten beren diruak askoz fruitugehiago ekar liezaiekela bertzela plazatuz,irrisku biziki gutirekin, emaitzak haatik baipotoloak ! Eta, paper zola batzutan begiakkasik hetsirik beren izenpedura zirrimarra-turik, egun labur batzuk barne beren diruakutxa batetik bertze batera airatu zen.Etzuten orduan konprenitu plazamenduhori burtsaren jostakin zela bilakatu !Geroxago haatik bai...

Zeren jin dira egun beltzak, burtsa buruzbeheiti joanki direnekoak, eta errekazolarainoko pirripitatze hori ez orainobururatua ! Plazamendu hura egin zute-nean, CAC 40 delakoaren indizea 6000puntu ingurukoa zen, 7000tara ere kasikigan zen ondoko ilabetetan, ikaragarrikoirabazteen menturan, bainan orain3000tara abantxu eroria da. Hortaz da kon-turatu Pattin, bere arrahaur bati galdegindiolarik interneten bidez so egin zezan zer-tan zen burtsaren balioa. Arraioa ! Zer izo-rraldia ! ziola bere baitan. Baztertu diruguzia pikutara joana, balio zin ! Zer mens-kilak, gu ! Solas ederreko gizonengainatzaile hura ez baginu sekulaezagutu bederen !...

P.J.Izartxo 40 urte euskal dantzarenizarra dela Uztaritzen

Idoia Ospitaletxe : Zenbait urtez aritua da Izartxo taldeanIdoia Ospitaletxe. Haur haurretik hasirikdantzan aritu da taldearekin, naturalki,lehentasuna emanez Izartxori, talde ho-rren magalean da nerabetu, hor du ereezagutu eta ikasi taldean bizitzen.Nolazbait erraiteko, Izartxoren baitan dubere pertsonalitatea indartu. Orain ama

gazte izanki, eta haurrak ttipiak, ez dudenborarik dantza jantzi oparoen janzte-ko, baina dena eginen du bere haurrekIzartxoren ikasgaiak segitzeko artoski.Galdatzen zaiolarik Idoia Ospitaletxerizein dantza duen maiteena ez du duda-tzen : “ Larrain dantza ” izendatzen dusegidan, berak eta Izartxoko guziek maitezutela biziki orroit baita, dantza biziki ezte-

tikoa eta alegera delakotz. Izartxoko muti-koek maiteena zuten dantzetan beharbada lehena “ Otsagabiako jota ”. IdoiaOspitaletxe ez da dudatzen ere erraitera-koan “ Uztaritzeko ihauteriek ” ekarri dio-tela Izartxori parada, dantza berriak ikas-teko eta xaharrak berritzeko ; ahantzigabe Izartxoren ikuskizunak beti burura-tzen direla Fandango eta euskal jauziekin,

publikoari emanez parada dantzariekinnahasteko ikuskizuna emana den lekuanberean.

Battitt Amestoy :1970 urtetan Baxenabarretik Uztaritzeraetorri Battitt Amestoy gazteak parte har-tzen du hastetik Izartxo taldean.

(Ikus ere 3.)

Makil dantzarenemaiteko prest

Larrain dantza

ALDUDEKO IBARRALDEAN ASTEBURU ABERATSA

ALDUDEKO IBARRALDEAN ASTEBURU ABERATSA

Page 2: Herria 2977

• Etorkinak, edo beste hitz batez imi-granteak deitzen ditugunak ezagutzeneta urrikari ditu gaurko munduak : Afrikaeta Europaren hegoaldetik, gehienak itsasotiketortzen direnak dira heiek, gosea gidari, jaten,edaten, irabazten eta bizitzen ahal den mundubaten menturan etorriak edo etorri nahiz ibilki.Maiz aipatzen dira heietaz sobera beteitsasuntzi irriskutsuak, noiz edo noiz ureratpulunpatzen ere direnak zorigaitzez ezin-bertzean. Jendetza deitoragarri horien fagorezbeharra da, helduden urtarri laren 18anMigranteen Eguna, mundu guziaren ohar-tarazteko, eta bere erantzunkizun edo erre-spontsabilitateratzeko. Aita Sainduak egin berriduen deian gomendatzen du samin saminaegun hori, bai-eta, haren itzalean Justizia etaBake erakundearen buru den Renato Martinokardinaleak (lehenago gure R. Etchegaray izanzen bezala), diolarik besteak beste : “Ezditezela ez arrotz iheslaritzat har imigratuakEuropan”. Haueri oroitarazten zaie funski :“Badugu langile horien besoen beharraEuropan gure bizipide mailaren ez galtzeko,bainan jende horiek badute beren kultura,beren erlisionea, beren ohidura, beren familia.Heien besoak onartzen ditugun bezala, gaine-ratekoen hartzea ere zor diegu, jendetasunez !• Xinan Olinpi jokoen egun ederrak joanik,hangotiarren urre ta zilar medaila burrustarekin,eguneroko hartarat itzuli behar orai. Izan duteesnekien berri txarra bere haur eritu eta zenbaithilen krisiarekin, duda asko sarrarazi zuena :orduan, prentsa bera zentsuratuz eta berri txa-rrak publikoari gordez, gaitzak estalia gatik ereondorioak are txarragoak hor dituzte. Konfi-antxa galdurik erosleak, etorri zaie salgaienkrisia, ez bakarrik esnekietan baina besteartikulu askotan ere, eta horra orai mundu

guzia hunkitzen duen dakigun diru-aren krisia hau jastatzen dela han ere,

ezantzaren eta denen kariotzearekin.Shangaiko ferian 130.000 bisitari zituztenaurten baina % 37 saltze gutiago jazkoaribehatuz. Beherakadak ere Eguberrirako hau-rren jostagailuen salmentetan.• Lurrikara bortitzak jo du Kirghistangohegoaldea Xinako lurrari hurbil 72 hil egindituena Altaiko toki menditsuan.• Teheran kapitalean hasi dute islamistek dorrebat altxatzen 435 metra gora izanen dituenabururatzearekin Irango beren hiriburu hortan.Munduko dorre gorenetan laugarrena izanenda hori eta hortik biziki urrun hedatuko bidedute zeru gainetan musulmanen otoitza. Gos-tusaria ere araberakoa izanen duelaerrangabea, hots, 142 miliun euro.• Jacques Brel beljikar kantari ederraren urte-burua handizki ospatua izan da egun hautanguzietan, irrati eta beste. 30 urte egin ditu, urri-aren 9an kantari famatu horren joaiteak.• Iparkorea beti auzitan dabila Amerika etabeste nazioneekin, baina beti punpe bereratheldu zaie pilota. Pyongyaneko herri komunistahorrek 2006eko urrian egin zuen bere baitariklurpez lehenbiziko entsegu nuklearra eta segituzituzten denaden beren elkarrizketak, 2007anbururatu zirenak, heietan galdegina baitzenIparkoreak bere erreaktore haundiena hestea.Hortaz dute preseski beren eztabada, hunekerakusten baitu ez dutela elgar konprenitzen,nuklearren uzte hori zuzengabeko baldintzazaio Koreari bere nazionak berebertasunakentzen diona politiko mailean.• Sri Lankan 27 hil atentadu suizida bateanoposizioko partiduaren kontra. Huntakoa izanazen lehen ministro ohia tratuan ari zen tamulTigreak deituekin.

KEXUAutoen erakusketa nagusia badoa bere bideParisen. Ikusliar ainitz bainan erosle gutixkonaski... Joanden egunean, sukar poxi bat,bazterrak frango kexu, autogintzako lau edobost mila langile ibili baitira Pariseko karriketaneta gero “saloinean” gaindi beren aldarrikapeneta arrangurak goraki oihukatuz. Holako autoferia eder dela segur bainan gauzen alderdi batbaizik ez dela hola erakusten, alderdi hobere-na, txarra gordez edo estaliz... Auto-etxe han-dien jokabidea untsa okerra dela, solasa baitaurte bat barne sail hortako zonbait mila lanpos-tu galduko direla, Renault etxe handia ere oraiarte baino aise langile gutiagorekin itzu-likatzekoa delarik... Preseski, badira Renaulthorren konduko langileak astelehenean grebanplantatuak beren arrangura pisuak deneri azkarentzun-araztea gatik...

HATS-HANTUAKHauxe dira komediak banko horiekin! Batzuktratu txarrak eginik denak ere lanetan orai,laburbilduz erran ditake hortan girela! Bankogehienak hats-hantuak, diru fresko eskaseaneta itxura guzien arabera ixtorio horren sokaoraino luzea izaiten ahal, nehork ezin errannola ateratuko giren ekonomia guziari halakosukar ilun bat emaiten dion saltsa hortarik.Egundainokotan, burtsak azkarki beheiti egindu eta hori kasik denetan. Asteburu guzianbanko-buruzagi eta politikari arizanak dira ka-rraskan aterabide zerbaiti apailatu beharrez.Aste beltz baten ondotik aste hau argixago izandadien. Beren dirutzat euroa duten herrialdeakhitzartu dira gauzak nihundik ahalaz oneratjoan diten... Beharrez, estatuak, gobernuakberaz, lagunduko ditu gaizki joan litazkeenbankoak, heien kapitalean partzuer jarriz ereberdin, usaian eskuindar gobernuek segurik ezdutelarik alta holakorik aditu ere nahi! Etabankoen arteko tratuak errexteko, bankoekelgar lagun dezaten, gobernua berme izanenda banko batek beste banko bati mailegatusosarentzat. Hori nola eginen den eta askikodenetz haatik, hori gero ikusi behar. NicolasSarkozy-k erran du Frantziak 360 miliar eurokoindarra egiten ahal lukeela. Anartean, aski

errepikatzen daukute ere Frantziako bankoakbereziki sano eta azkar direla. Nahiz ekaitzajauztearekin azkar dena ere laster ahultzenahal den. Biziki polliki erraiten daukute gisaguziz ez izitzeko, ez artzeko bankoetanpausatu diruaren kentzen eta hola, hori eginezdela zauria aitzina gaixtatuko eta denen kalte-tan! Dena den, beren dirutzat euroa duten gobernuguziek bide bera hartzen ari dute beraz, gisahortan segituz bera oraino segurik euroareneremu hortan sartu nahi ez duen ingles gober-nuari... Egia erran, denek elgar aditzea baitez-padakoa ditake zerbaiterat moldez heldu nahibalinbada...

GIZON IXILALiteratura saileko Nobel saria eman diote berazJean-François-Gustave Le Clézio frantsesidazleari. Bat-batean denak idazle hortaz min-tzo dira orai. Ez da arras gaztea, 68 urte, badu

45 urte liburuak atera eta atera ari dela, talendugaitza duela ezagun da eta merexitua du segurholako saria. Berenaz gizon ixila biziki, ezbatere espantukaria, bere buruaz baino gehia-go mintzo dena bere liburuetaz. Mundu guzianazkarki kurritua, bereziki Asian eta Hego-Ameriketan gaindi, frantses bezenbat, edogehiago ere berdin, “mundutiar” agertzen denabeti, jendetasunaren arrangura handi batekin.Hots, idazle ernea bainan arras berezia. Denaden, hamalaugarren idazle frantsesa literatu-rako Nobel saria ardiesten duena, kondatuzJean-Paul Sartre 1964-ean hautatua izan zenabainan saria hartu nahi ukan etzuena, horrengatik izan baitzen ere orduan zernahi eztaba-da...

J-B D

2

Euskal Gobernuko alderdiek eta Aralarrek ekitaldi ba-teratua eginen dute urriaren 25eanHitza hitz lema aldarrikatzeko, EAJ, EA, EB eta Aralarrek, Gernika eta

Gasteiz arteko leku ezberdinetan elkarretaratzeak antolatuko dituzte,gero Arabako hiriburuan kontsultaren aldeko ospakizunean biltzeko. Urri-aren 25ean, kontsulta egin behar zen egunean eginen dituzte, AuzitegiKonstituzionalak debekatu kontsultaren aldeko ekitaldiak. Gernikan,Zornotzan, Durangon, Urkiolako gainean (Abadiñon), Legution etaGasteizen bildu nahi dituzte herritarrak.

Ezker abertzalea martxoko hauteskundetan Nekane Erauskin, EHAK-k Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileakjakinarazi du ahal duten guzia eginen dutela martxoko hauteskundetanparte hartzeko. Beti hauteskunde guzietan aurkezten saiatu direla errandu, helburua erakunde guztietan egoitea baita. Ezker Abertzalearen taldeparlamentarioa, legegintzaldiaren bururaino heltzea espero duela gehitudu. Nekane Erauskinek gogoarazi du, EHAK legez kanpo utzi zuen e-paiak ez zuela aipamenik egin talde parlamentarioaren desegiteaz.

PSEk ez du PPrekin hitzarmenik sinatuko Jaurlaritzaberriari begiraHelduden martxoko hauteskundetarik aterako den jaurlaritza berriaosatzeko, Egiguren PSEko zuzendariak ez du PPrekin hitzarmenikikusten. Ezinezkoa iduritzen zaio horrelako akordioa. Patxi Lopez alderdisozialistako burua lehendakari orde izaitea ere baztertzen du. Aldiz EAJ-PNV eta sozialisten arteko akordioa posiblea iduritzen zaio, autonomiaestatutuaren baitan, eskumen transferentzia gehiagoren lortzeko.

Deklarazio Unibertsalaren 60.garren urtebetetzea Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak 60 urte bete dituelarik, EuskoJaurlaritzak Oñatin (Gipuzkoa), Arantzazuko Santutegian ospatu du urte-betetzea. Rigoberta Menchu Bakearen Nobel Sariari eta Elio TamburiNazio Batuen Erakundeko ordezkariari, agiria eman die euskal gobernu-ak, euskal gizarteak giza eskubideekin duen lotura adierazteko.Juan Jose Ibarretxe lehendakariak galdatu du, Euskal Herrian giza esku-bideak zangopilatzen direla onartzea eta eskubide horien ikuspegipartziala baztertzea. Ibarretxeren hitzetan, giza eskubideen ikuspegipartziala izaitea onartezina da. Lehendakariaren arabera, indarkeri delitu-ak egitea gatik preso direnentzat eskubideak aldarrikatzea ongi da.Bainan ETA-ren krimen izigarrien aitzinean ezin daiteke beste alde ba-tera begiratu. Bakea nahi badugu, bakea prestatu behar dugula eta horidela gizarteak hartu behar duen helburua deklaratu du lehendakariak.

Etxe bizitza sozialak Madrazo (EB) Jaurlaritzako sailburuak lege baten bidez bermatuko dualokairu lagunduaren eskubidea. Gaur horrelako etxebizitza eskatzekoizena eman dutenak 8.000 badira, urtean 22.000 euro baino gutiagoirabazten dutenak. Eusko Jaurlaritzak lege baten bidez bermatuko diealokairu lagundua. Untsalaz 35.000 etxebizitza izanen dira alokatzeko10 urteren buruan eta PSE, Aralar eta EHAKri eskatu die legearenonartzearen alde egitea.

San Marcos-eko ondarkindegia hetsia Pasaia, Lezo, Errentería, Oiartzun, Astigarraga, Urnieta, Hernani,Lasarte-Oria eta Usurbil artean kokatzen den ondarkindegiak ateak hetsiditu behin betiko. Bazuen berrogoi bat urte irekia izan zela Pasaia, Lezo,Oiartzun eta Errenteriako ondarkinak biltzeko ; 1989an Donostia etaAstigarragako zikinak onartu zituen. Azken denboretan 130 mila toneladaondarkin onartzen zituen urtean, 16 mila kamiontara. Kasik hamar urteko eztabada behar izan da hesteko erabakiarenhartzeko. Errausgailua eraikia izan behar da Zubieta aldean zikin hoienerretzeko, 2013an martxan izan beharko lukeena. Anartean ondarkinakbeste tokietara eramanak izanen dira : 45.000 tonelada Arteta Zarautzaldera ; 35.000 Lapatx (Azpeitia), 25.000 Sasieta (Beasain) y 25.000Igorre aldera.

Euskal Herrirat jin atzerritarren nonbrea azkar emen-datuHiru azken urteetan, Euskal Herritik kanpoko erresumetarik jin jendeennonbrea %60-az emendatu da. 2005 urtean, 72 894 atzerritar bizi zirenhego Euskal Herrian, jendartearen %5,4-a, estatu espainiarrean %11,3-a direlarik. Aurtengo urtarrilaren 1ean 116 650 baziren. Latino amerika-rrak dira gehienik jiten Bizkaiarat (Kolonbia eta Boliviatik). Gipuzkoanaldiz Europatik eta bereziki Errumaniatik.

Gabriel Erkoreka Reina Sofia musika saria Musikagile bilbotarraren “Fuegos para orquesta” obrak irabazi du musikakonposaketari dagokion 25.garren Reina Sofia saria. Musika kon-posaketaren Reina Sofia saria eman den 25 urte horietan musikari ospe-tsuak izan dira sarituen artean, W. Lutoslawski 1985ean eta XabierMontsalvatge 1992an, besteak beste.

Eneko Abasolok irabazi du lehen kanporaketaEneko Abasolok irabazi du Mendexan jokatu den Bizkaiko BertsulariTxapelketa 2008ko lehen kanporaketa. Publiko ederraren aitzinean lehenatera da, bigarren Eñaut Intxaurraga eta hirugarren Xabier Enbeita izanda. Beste saioa Zeanurin eginen da heldudenlarunbatean arratsaldeko 17:30ean.

Gotzon Garate zendu da Gotzon Garate idazle eta euskaltzalea zenduda eritasun luze baten ondorioz 74 urtetan.Filosofia eta letretako irakaslea izan daDeustuko Unibertsitatean. Loiolako jesuitenhilerrian ehortzia izan da. Elgoibarren sortua1934an eta 21 urterekin hasi zen idaztenaldizkarietan ; 30 bat liburu idatzi ditu euskarazhoietan polizia-eleberriak.

Nafarroa Oinez igandean Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen besta igandean ospatuko daIruñean. Aurten Iruñeko Jaso Ikastolaren proiektu handiarenfinantzatzeko bilduko da dirua.

Page 3: Herria 2977

3

MIMORIA TRAMANDATALehen aldikotz EUSKAL HERRIAN / Pour la premère fois en EUSKAL HERRIA

URRIAREN 25 OCTOBRE - URRUÑA 9tan / 21hPILOTA PLAZAN Txapelarri berotu pean / AU FRONTON sous Chapiteau chauffé

AMAREN ALABAK / NAT & WATSON / INAHALA Taldea

Herritarrak eta Lagundu Elkarteek antolaturik

Hainbeste urteren buruan,bere arra haurren aitzinean dantzatu etagero, ez du uste mirakuilu bat denik horre-lako talde bat hain biziduna egoitean, hain-beste gazte bereganatzean, eta sorkuntzaartistikoak eskaintzerakoan. Ez da soberagazteen izenean mintzatu nahi bainaorroitzen da ontsa Izartxo sortu zutenenizpirituaz : gazteen artean elkartu, ezbakarrik elkartzeko, baizik eta denenindarrak batuz zerbaiten eraikitzeko he-rrian berean. Battitt Amestoyek uste du talde biziareneta sorkuntza artistikoen azpian badelazerbait azkarra : euskaltasuna piztu etaxutik atxiki nahia herrian, euskal ohitureneta euskal kulturaren haritik. Aspaldikourtetan Uztaritzeko hautetsi denarentzateuskaltasun horren biziaraztea eta ondokobelaunaldiari pasatzea segurtatua da gauregun Uztaritzen.Izartxo taldeak segeretu bat baldin badu,Battitt Amestoyen ustez, hauxe da : betitikjakin duela talde horrek gazteak gober-nuan ukaiten, gazteak musikari eta dan-tzari baina ere gazteak buru. Segur noi-zean behin kakolkeria batzuk izan direla,baina orohar Izartxoren giderrak gaztekdituzte beti eskutan.Gilen Anetas :Gilen Anetas uztariztarrak hemezortzi urte

ditu, Izartxo taldean da ttipi ttipitik. Ordeaez da batere enoatzen talde horretan.Jendarteko bizia ikasi duen gunea daIzartxo. Bistan dena, errepika jarraikiak hordirela, eta ere urteko momentu indartsuaihauteria, ahantzi gabe “ Errobiko kaskaro-ten ” asteroko ateraldiak Lapurdin barnaihauteria denboran, eta Haurtzaro festiba-la.Usaia horietatik kanpo ekitaldi eta saioberezi franko erakarri dute hainbat kreaziolanek ; duela hamabost bat urte, Izartxoksortu duen “ abereen dantza ”, eta geroztik“ Ufaka eta zanpaka ”, Burrunka taldekoatabalariek deiturik Izartxoko gaiteroak etadantzariak aktore ikusten dituen obra.Gilen Anetasek ere urte bat bederen ira-gan du ikuskizun horren pikoan emaiten,Jose Cazaubon-ek burutu koreografo lanapublikoaren aitzinean emaiteko molda-tzen. Ikuskizun hori osatzen baitute, bate-tik dantza berriek, gehienik neskek ema-nik, eta mutikoek emaiten dituzten euskaldantza berrituek ; tartetik sartzen direlainprobisaketa momentuak ere. Bestalde, Gilen Anetasek huts egin gabesegitzen ditu saio jarraikiak heldu denurtean pikoan izan dadin Izartxoren krea-zio berria ; jada muntraren kontrako lehiaidekia da, nahi bailukete heldu den otsaile-ko “ Hartzaro ” festibalak eman dezan.

Uztaritzeko txaranga

Izartxo 40 urte euskaldantzaren izarradela Uztaritzen(1.hasia)ZINEZ IZIGARRIA!

Bakan gertatzen dira, eta bakan gertatzeahobe segur, joanden egunean Ziburun ukan duten errekontru horren gisakoak! Ixtripuzinez izigarria, denak harritu dituena! Autobidean beraz, obran ari diren toki batean,argi ttirrinttan, kamiun handi bat, Irungo etxe batena, bat-batean arrunt zeiharka joanda eta ixkuli, karreiatzen zituen enborrak, tornu bat gaitza, lurrerat joan eta barreatu!Bi kamiuntto izan dira ezin dituztenak huts egin! Bat Irisarriko Etchart etxearen kon-dukoa. Gidaria, Julien Urrutia, 20 urte, Donazaharrekoa, han berean gorputz geldituda, harekin ziren beste bi lagun ere, batek 21 urte eta besteak 28, biak berenaz por-tugesak, Landesetan bizi zirenak. Laugarren lagun bat kolpatua altxatu dute eta bestekamiunttoan ziren bi gizonak ere ba. Ixkuli den kamiunaren gidaria, handizki kolpatua,beso bat itsuski funditua, Baionako ospitalerat ereman dute eta handik Bordelerat.Kasik egun guzia, saltsa gogorra izan da autobidean bainan hori zer da jendetan izanmakur horien aldean! Biharamunean, kasik toki berean, obran ari zen kamiun bat ixkuli da, bere gudronki tor-nua dena ixurtzen zuela! Gidaria artategi batetarat ereman dute, papoan frango han-dizki kolpatua...

OHOIN ATREBITUA...Hendaian, joanden egunean, gaitzeko ohointza izan da hondartza aldeko postan.Bulegoa orduan zerratua, hango bi langileak kanporat ateratzeko keinkan, ez karrikaalderat bainan etxearen gibeleko alderat, gizon bat aurpegia gordea zaukana oldartuzaiote dena mehatxu eta bortxatu ditu berriz barnerat joanik diru kutxaren idekitzerat.Han ziren sosak hartu ditu ohoinak, gutienez zonbait mila euro, eta tirahala eskapatuda. Itxura guzien arabera mugaz hainditik jina zitakeen, kaxketadunek hala diotesegurik...

SEI HEKTARAUrruñan, tirabira batzu bazirela hautetsien artean, besteak beste Kamietako lurrengainetik, hortaz ari ginen joanden astean, Herritarrak elkarteak dei bat zabaldurik he-rriak eros zitzan lur horiek tokiko jendearentzat egiteko bizitegiak. Odile de Coral auza-pezak xehetasun batzu eman ditu auzi horri buruz. Dio orainokoan behin herriak ezdituela hola eta hola erosten ahal lur horiek ez direlakotz-eta garbiki saltzeko ekarriak.Jabeak nahi omen luke aitzina atxiki Kamietako egoitza inguruko hektara bat lurrekin,gaineratikoa saldu, heldu baita nunbait han sei hektara. Auzapezak segurtatu du he-rriak ahal guziak eginen dituela sei hektara horiek beretzeko. Jadanik solasketa zer-baiti plantatuak ere omen dira, herriak jakin nahi hasteko zoin diren xuxen jabearenxedeak.

IKUSI BEHARKostalde-Hegoaldeko herri-erkidegoan ere mintzatu dira zalutasun handikotreinentzat egitekoa litakeen burdin-bideaz, xaharra berrituz edo dena berria eginez.Harrrituak dira galdetua baitzaiote 25 miliun euroren heineko parte hartzea. Hori deus garbitasunik gabe burdin-bidea nundik eginen den eta nola. Behin hastekoeta bat nahi dute jakin Kostalde-Hegoaldean geltoki bat izanen den ala ez zalutasunhandiko treinentzat, zalutasun handian ibiltzen ahalko direlarik. Gisa guziz, ez diraados eskatua zaioten dirustatze horrekin, gauzak ez direno argiago ez dutela sos batere emanen, ez hitzemanen ere. Gerokoak gero ikusi behar...

MUGIKOR HORIEKFrangotan aditzen da osagarriarentzat lanjerak badirela, edo baditazkeela segurik,telefona mugikor horiekin, bai eta Internet sarearekin ere, sobera baliatzen badira, ore-nak eta orenak segidan eta hola... Hortakoa den ikerle bat jitekoa da helduden astele-henean, urriak 20, Ziburuko Piarres-Larzabal kolegiorat horko gaztetxoeri kontseiluon batzuen emaiterat. Aratseko 7-etarik goiti, bi orenez han izanen da oraino bura-soak ere argitzeko gauza horietaz, bai kolegio hortako burasoak bai eta beste edozoin.

ZINEMALDI EDERRADonibane Lohizunen, ederki joan da filma egile gazteen festibala. Jendea ere jarrai-ki baita arras polliki. Eta artixta ezagutu zonbait ere jin baitira. Lehen saria emana izanzaio Iran-tiar bati, “Pour un instant la liberté “ izena duen filma egin duelakotz. Obralatza, iheslari ixtorio batean oinarritzen dena. Filma hoberena, epaile beren gostuko,“Cumbia callera”. Epaile gazteen sari berezia joan du “Pleure en silence “ titulua duenfilmak, hau ere aski latza, aita bortitz batek bere alaba zoin gaizki tratatzen zuen kon-datzen duena, egiazki gertatu ixtorio batetarik moldatu filma hunkigarri eta samina...

LANDARE TRUKAKETAKDonibane Lohizunen, aurtengo bigarren landare trukaketak igandean eginen dira,urriak 19, goizeko 9-etarik harat, baratze botanikoan. Badu sei urte sail hori akulatzendela eta aldi bakoitx badu arrakasta handia. Pantxoa Azarete baratzezain ezagutuahor izanen da kontseilu emaiteko eta hitzaldi bat ere egitekoa du. Bi bisitaldi izanendira bestalde baratzean gaindi hesietako landare bereziak aipagai.

ALBERT JACQUARD LURRAMAREN GOZAITA“Gure planeta andeatzen arigaren hontan, jokabidez al-darazten duten ekintza guziakonak dira. Horregatik ditut Lu-rrama antolatzen duten labo-rariak sustengatzen, eta la-borantza iraunkor eta herrikoihorri merezi duen arrakastaopatzen diot”. AlbertJacquard zientzialari handi-aren hitzak ditugu horiek, Lu-rrama denboran berrizentzunen ditugun hitzak, etagehiago ere.Jaz bezala, Baionako Xahokaiako belardia izanen da Lu-rramaren bihotza, ekitaldi na-gusiak han beharrak baitirahiru egunez, urriaren 31tik azaroaren2ra, Omiasainduko asteburu guzian. Seigune nagusi apailatuak izanen dira : ka-balen eremua, ingurumenarena, baserrikomerkatua, haurren xokoa, laborantzakomakinen gunea, horiek guziak Xaho belar-dian, eta mintzaldi-eztabaiden guneaElkar megadendan. Hiru egunez ateakidekiko dira goizeko 10etan (2,50 eurohelduek, urririk 15 urtez pekoek) eta he-tsiko gaueko 2etan. Urriaren 31n, 10:30eta 14:00 artzain xakur erakustaldia,12:00 estreinaldi ofiziala, 16:00 ardile

mozte eta behi gasna egite,17:00 Idiazabalgo gasna jas-taketa, 18:00 behi deizte,20:00 zikiro jate 18 eurotan,Kantuz eta Adartza taldeekalaiturik. Azaroaren 1an,11:00 euskal kantuak Baionankantuz taldearekin, 12:00 Mi-xel Aire eta Amets Arzallusbertsulariak, 14:30 traineruakErrobi ibaian, 16:00 ardilemozte, 17:00 behi gasnaegite, 19:00 Dantzazpi Leinuataldearekin, 20:00 pintxogaua, sagarnoz eta txakolizontua (20 euro). Azaroaren2an, 10:30 pintxo lehiaketa,11:00 mutxiko erraldoia Orai

Batek alaiturik, 12:00 Glain auzoaldekoElkartetxean sukaldari handien bazkaria(30 euro, tokiak aitzinetik atxikiz), 15:00gasna lehiaketako saristatzeak, 16:00 fan-dango lehiaketa, 18:00 pottoka dantza...

Egun guziez, bistan da, haurrentzat ani-mazio asko, eta ere mintzaldi-eztabaidakElkar dendan : urriaren 31n (15:00) “Agro-erregaiak”, azaroaren 1an (11:00) “Bio-laborantza” eta (17:00) “Laborantzairaunkorrari esker mundua hazi” MarcDufumier-ekin.

Albert Jacquard zientzia-laria, Lurramaren gozaita

Iragan larunbatean, urriaren 11n, Haz-parneko aste kulturala kari, JamattitDirassar herritar kasetalariak egin dumintzaldi bat Piarres Duhour berrike-tari zenaz. Mintzaldi hastapenean aipatu du, nola,Charlotte Duhour eta Christian Laxa-gue senar emazteri hitzemana ziotenaurtengo Pazkoetan deitzea, Piarresberen aita mintzaldi batez omentzeko.Zorigaitzez, biak zendu dira hiru astebarne eta beraz, hitza atxiki behar zuelaerabaki du Jamattitek.

Piarres Duhour erien asurantza kutxakolangile zen Hazparnen, bere bulegoa be-hereko karrika hortan zuen eta hor herriguzia ibili da, zerbait paper eginaraztenedo xehetasun galdez ; jendea azkarkilagundu du Piarresek.“ Berriketari hasi nintzelarik 18 urtetan,zion Jamattitek, Herria eta BasqueÉclair-en, lau apez sustatzaile izan nin-tuen (Abittu, Charritton, Eyherabide, P.Çarçabal), P. Ipuy eta ene laguntzailebaliosa Piarres Duhour ere bai : “haugiene ganat nahi dukalarik” erraiten zautaneta ongi baliatu ditut harenerakaspenak ”.Piarres 15 urtez mariñel ibili zen, ondotikofizio askotan arizan da. Ile mozten,takzi egile, edo ere, soldadogoanikasirik, pikura egile, bertzalde jostekomaxina saltzaile ere izan da.

Berriketari lanean hasi zen, behinnoiztenka, gero alde bat, Hazparneratjitearekin, 1923-ko urtean. Ordutik, kasik50 urtez idatzi du (1916-1965), Eskual-dunean, Herria astekari huntan eta

bertze kaseta batzutan ere frantses er-daran asko idatzi du. Euskarazkosailean, 2000 artikuluz goiti egin ditu.Berriketari jarraikia zen, berriak beti xu-xen emaiten, deneri begia atxikiz, bereideia eta sendimenduak agertzen zituenlotsarik gabe. Piarres Duhour ezagutudutenek badakite girixtino kartsu etaeuskaldun suharra izan dela, bere hitznagusia zen “Izan gaiten Euskaldun Fe-dedun”.

Abertzale izan denez, Jamattit ez dasail huntan menturatu ez baitzuen Pia-rresek funtsezko eztabadarik aipatu gaihortaz. Aberri ttipi edo haundi batenalde? Bai izan ditaikena seguraz ere,bainan euskaltzale suharra aldiz, dudaizpirik gabe.Batzuetan, nun nahiko berriak, Hazpar-neko berriekin emaiten zituen loturatzathartuz : “ Ez dakizue zertaz ari zen jen-dea iragan merkatuan ?... ” eta galdehunen estakuruan segitzen zuen berakhautatu nunbaiteko gai batean.

Politikan, xurien alderdia atxiki du, bai-nan Españiako gerla denboran, behinFrancoren alde gorrien aurka guduan ze-lakotz, ohartu zen haatik Mathieu Haz-pandar Apezpikuak laguntzen zituela,Franco-ren kontrakoak zirenak.

Jean Arotçarena

Jamattit Dirassar, Piarres Duhour berriketariaz mintzo

HAZPARNE – Pierre-Espil MediatekanUrriaren 18an – 16:00etan

Joseph Camino apeza“ Herria maitez, Eliza maitez ” bere liburuaz mintzo

Urte hastapenean plazaratu du Joseph Camino apezak “ Herria maitez, Eliza mai-tez ” bere oroitzapen liburua. Liburu mamitsua segur baina zinez irakur errexa,hasiz geroz bururaino gogotik irakurtzen dena. Lehen zatian bere sor-etxekoez bihitz erran ondoan, Luzaide, Arnegi eta Ondarla aipatzen ditu, bigarrenean : “ IparEuskal-Herriko Elizan 55 urtez ” ukan dituen karguen berri xehe-xeheki emaiten du.Eliza hori barne-barnetik ontsa baino hobeki ezagutu duela, dudarik ez. 1951napezturik, Baigorriko, Hazparneko eta Katedraleko erretor izana baita, halaberSemenario handiko buruzagi eta hamabi urtez bikario jeneral. Beraz JosephCamino apezak badu zer eta zer kondatzeko eta erranen dauku ere euskararenalde nola bermatu den.Euskaraz izanen den mintzaldi hori Euskal kultur erakundeak antolatzen duHazparneko Mediatekarekin daukan partaidetzan.

Page 4: Herria 2977

4

KANBOEuskal bixkotxaren kofradia

Azken euskal bixkotxaren besta egunean, irailaren 28an,lehen aldikotz agertu dira euskal bixkotxaren kofradiako kidesortzaileak. Bainan ez dute ofizialki kofradiaren sortzea ospa-tu ahal izan beste kofradia batek bere urteko biltzarra egitenbaitzuen Kanbotik hurbil : bi kofradiek ez dutelarik egun bere-an elgarretaratze ofizialik antolatzen ahal. Heldu den urteaneuskal bixkotxaren besta eguna berantago antolatua izanenda, urriaren lehen edo bigarren igandean eta orduan ofizialkiantolatuko du bere urteko biltzarra Kanboko kofradiak bestekofradiak gonbidatuz. Horra nor diren kofradiaren kide sortzai-leak : Marcel Noblia (lehendakaria), Didier Irastorza, MichelAlaman, Marc Mittoux, Ramuntxo Mendiederreta, JeannotSallaberry, René Zavaleta.

Kanboko errugbilariak KanaldudenBerriki arizan dira Saran, USC, gure errugbi elkarteko jokola-riak. Eta irabazi dute, 34 eta 8, Sarako Izarra elkarteko jokola-rien kontra. Partida osoa ikusten ahal da internet gunehuntan : www.kanaldude.org. Bertze gauza interesgarri frangobadira ere Kanalduden.

SENPEREBiltzar Nagusia

Gure herriko kirol guziak berekin dauzkan SPUC batasunakegin du bere urteko biltzar nagusia aitzineko larunbatean.Jende alde pollita hor aurkitu da. Mattin Sanchez lehendakariordeak ideki du biltzarra. Hor zireneri bere agurra eginik ixtantbat ixiltasuna galdegin du goiz hartan ehortzia izan den RobertSallenave errubian lehendakari izan denaren eta gure familiaguzietako urte huntan hil izan direnen errespetuz. Gero errandauku gure elkarteak bete dituela aurten bere 40 urteak. Bata-sunaren xedea zen kirol desberdinetan herriko gazte guziakelkarte bakar batean biltzea. Berezitasun bakarreko multxoakbere harat hunatak bere gain hartuz.Gaurko egunean zahar, gazte eta haur, pilotak baditu 230 kide,errubiak 180, eskubaloiak 120, kanoe kaiak ur-jokoak 30,lasterkariak 25, futbolak 25. Gero kirol berezitasun bakarrekoordezkariak eman ditu bere konduak.-Errubiarentzat, Jan Battitt Borthairek erran dauku kadetgazteak Akitaniako xapeldun zirela. Aurten mail guziak kasikosoki herritarrez eginak dire.-Eskubaloiarentzat, Etienne Bereau. Ttipiak xapeldun ziren etamutil eta nexkatil gaztetxoak finalean.-Pilotarentzat 3 ordezkari. Esku huska Paxkal Haroçarene,xitoak, gaztetxoak eta kadet gazteak finaletarat heldu direplazan, ezker paretean eta trinketean. Xixteraz Beñat Jorajuria,kadet gazteak bai joko garbian eta luzeko jokoan xapeldun.Pasakan lehen pareak irabazi du xapelgo handiko finala.Palantxan Mattin Sanchez eta Maritxu Bereau, nexkato gazteakbortz aldiz xapeldun.-Kanoe kaiak ur-joko, Daniel Lafitte. Gazte atrebituak ongi ibilidire asko lekutan.-Lasterkariak, hau talde berria dugu, Antoine Arnalek erran dulehen urratsak onak izan direla.-Azkenik Beñat Jorajuria moltseroak zabaldu ditu berezitasunbakarraren diru konduak. Bakotxak bere lekuan lana ongieginez, batasuneko diru kutxa sano dago.-Bururatzeko Herriko Etxearen partez andere Ipas kiroletakoaxuantak goretsi ditu kirolari guziak berentzat eta herriarentzatohore ekartzen dutelakotz. Herriko Etxeak bere ahalak eginen ditu kirol mota guzien one-tan. Egun hautan bulegoko kideak elgarretaratu dire. Lehendakariaeta arduradun zonbeit gelditurik, buruzagi berriak izendatudituzte : lehendakari Mattin Sanchez, lehendakari orde PaskalHaroçarene, segretario Karine Orellana anderea gure argazkiegilea, moltsero-diruzain Beñat Jorajuria, diruzain lagunAntoine Arnal lasterkarien lehendakaria.

MAKEA - LEKORNESortze

Muttiko azkar baten gaia sortu da Lekorne Karrikan. Lorietandaude ba Daniel Eiheraxar eta Valerie Fernandez aitamagazteak. Osasun eta zorion Dionis sortu berriari eta goresme-nak etxeko guzieri !

EzkontzaMaider Irassart, Makea Moostikoaren ezkont eguna iragan daospe handitan. Makean meza eta zintzur bustitzea eta gero jodute Heleta alderat. Bai Filipe Oihagaraiek jakin du norat joanespos lagunaren biltzeko bere laborari etxerat, Iholdirat ! Denaden, gaurko egunean, emaztea libro da eta dauka bere autono-mia, eta hobe guzientako ! Biba zuek, eta maitasunaren iturriakiraun dezala zorionean ! Goresmenak bien etxekoeri !

HeriotzeMarie Helene Kastenaukoak utzi gaitu 76 urtetan. HerrizMakeakoa, elizaz Luhusokoa zen. Gure ama eta amatxilangileak bazakien bi herrien lokarrien atxikitzen. Etxe barneaneta kanpoan, lanak ez zuen izitzen. Eliza bete betean iragandira Marie Helenen ehorzketak. Pausa dadila zeruko alorberoan eta etxeko guzieri gure euskal bihotzeko sendimenduleialenak.

Kantaldi eta Makea OinezJada aipatua eta huts egitea damugarri liteke ! Atxik urriaren 18eta 19a gutarterat etortzeko oste handitan : haur, gazte,adineko eta guziz herria eta euskara zimendu daukatenak, etagure xoko pollita salduko ez dutenak. Gora Mendiartea, Men-diondoa eta Lurberoa ! P.I.

HAZPARNEHazparneko Joaldunek 20 urte

Hazparneko Joaldunek, beren sorkuntzaren 20garren urteaospatu dute iragan igandean. Aste kulturalaren azken egunaren

karietarat ospatu dute urte muga hori, bertze herrietatik etorri-ak zaizkoten Joaldun andana batekin. Goizean Hazparnekohiru lantegi ohietarik abiatu dira, plaza nagusian elgar jun-tatzeko eta ordutik karriketan ibili dira jende alde eder batenplazer haundienarentzat. Behin herritar 8 haur joaldunekemana zioten egun huni hastapeneko deiadarra, Joaldun hel-duak aitzin karriketan ibiliz. Erran gabe doa, beren arrakastapartea ereman dutela. Ondotik ezker paretan izan dutebazkaria Eihartzea kultur etxearekin antolatua zutena eta hor200 bazkaltiar kausitu dira, aratsalde goxo bat iragan dutenak,Beñat Elizondo Urruñako soinulariaren txaranga alaigarri.Euskal kantu hostoak eta liburuxkak eskainiak ziren mahaine-tan, denak kantuz artzeko gisan.

Aste kulturala Aurtengo aste kulturala bukatu da beraz iragan igandean. 8gertakari izan dira aste hortan, erakusketak gainerat. Haueksegitzen dute oraino 15 egunez. Jende ainitz etorri da astehuntarat eta antolatzailek neurtu ahal izan dute langile ikuslia-rreri esker zer izan den Hazparneko lantegien aroa eta lanarendorpetasuna ere. Herriko ekonomiarentzat baitezpadakoak izanbadira zapata lantegiak, agertu da ere egoera latzak jasan izanbehar izan dituela Hazparnek hauen hestearen ondorioz. Asteosoan, Hazparneko izanaren sabelerat itzultzeko aukera izandu ikusliarrak.Dudarik ez da orotarik izan dela lantegi horien egoeran, ona,eta ez hain ona, biziak berenaz daukanaren araberakoa. Eske-rrak aste hau antolatu duen gazte taldeari, jakin izan du gaiareninguratzen eta begi baketsu batez iraganaren kondatzen.

BAIONA

Poloko LRA taldea Zaragozan Erremiahunkitzen duten 9 lagun Zaragozakoerakusketa unibertsalera joan dira, PoloBeyris-eko Elkartetxean den LRA topaketaeta lagungo taldean proiektua landu eta.LRA (Lieu de Rencontre et d’Accompa-gnement) egitura horretan informazioaketa sustengua atxemaiten dituzte erre-mistek, apartamendu edo lana berrizbilatzen hasteko, eta ere biziari berrizlotzeko, ideiak eta kalipua berpiztuondoan, proiektu konkretoak garatzendituzte. Sukaldaritza, ateraldiak, mendi ibi-laldiak urte osoan egiten dira, etaZaragozarako bidaia horren diruztatzekoekintzak antolatu dituzte. Gero etorri daantolaketa lan horren fruitua : hiru egunekoegonaldia burutu dute Poloko bederatzierremiztek Zaragozako erakusketa uni-bertsalean. LRA egiturak bost badiraLapurdin : Baionan bi, eta batto Miarritzen,Hendaian eta Donibane Lohitzunen.Bizitegien merkatua estokara sartzenari Frantses estatuan gertatzen den beza-la, kostalde honetan ere bizitegien salmen-ten apaltze bat sendi da aurten, bainanezin dela krisi imobiliarioaz mintzatu dioCentury 21 agentziak, orekatze batetazbaizik. Duela bi urteri konparatuz prezioakehuneko 15ean apalago badira ere, duela10 urteri konparatuz oraino biziki gora gel-ditzen baitira. Ondoko hilabetetako ten-dentzia ere apalketa izanen dela pentsa-tzen dute Century 21 agentziako arduradu-nek, baina beheititze hori 2009ko gelditukodela uste dute. FNAIM higi ezin ontasuneneta etxe agentzien federazioak ere berdin-tsu pentsatzen du. Azpimarratu beharradago Hendaia aldean prezioak askozgehiago apaldu direla, hegoaldeko erostu-nak biziki gutitu direlako, Espainiako ban-koen interesak putinka goratzearekinazken hilabetetan. Iparraldean orohar iku-siz gauzak apalketa ainitzez ttipiagoa daaurten, eta kurioski behar bada, menturaguti sortzen du bizitegia erosi nahi dutenklase mediako jendentzat : prezioak apal-durik ere, erosmen ahala gero eta apala-goa baitute, eta bankoek diruaren maile-gatzeko baldintzak zorroztu baitituzte.Osasun sektoreko langileek sari apale-giak Hezitzaile, zahar etxeetako langile,haurren laguntzeko, elkarteetako langileedo etxean laguntzaile gisa ari diren aini-tzek SMICa legezko soldat apalena bainoapalagoko hilabete saria dute, CFDT-renarabera. Ministerioak ofizio horien soldatakizoztu zituen duela zortzi urte jada, hiruurteren buruan errekuperatzeko asmoare-kin. Baina ez da sekulan gibelapen horierrekuperatu eta langile xumeak gero etapobreagoak dira. CFDTk galdegiten dusoldatak ehuneko 2,15ez emendatzeaalde batetik, eta bestalde, hilabete sarienizozteak eragin gibelapena errekupera-tzea.

MIARRITZESei oposizioren artean hamar hautetsiJean Benoit Saint Criq-en zerrendatikberexi ziren apartatu ziren bost hautetsiakbi parte eman dira uda honetan PatrickDestizon, Karine Dubourg eta Eric Fou-cher batetik, Denise Servy eta MaiderArosteguy bestetik. Azken honek jakinara-zi duelarik bera dela “ Nouveau Centre ”alderdiaren ordezkari berria Miarritzen(defentsa ministroa buru duena Estatuan).Sozialistak ere bi partetan daude : GaléryGourret-Housein bakarrik dago bozentzatosatu zuen zerrendaren izenarekin, Fran-çoise Viollier bigarrenak “ Parti socialistede Biarritz ” etiketa hautatu duelarik. PeioClaverie eta Régine Daguerre beti elkarre-kin daude “ Elkartu ” taldea osatzen dute-la. Peiok ardietsi du formakuntzak ukanendituztela hautetsi guztiek, eta oposizioekhiru orrialde baliatuko dituztela normalkialdizkari munizipalean.Kontseilu bilkurako bigarren partean aipa-tu dira Miarritzeko sozietate mistoak, herri-ko etxea kapitalean barne daukatenak.Sogikobaren kasuan partaide azkar batenbila ari dira ; “ Hotel du Palais ” kudeatzenduen sozietateak 686 000 euroko eskugai-na ateratzen du. Pena da bigarren sozie-tate honen benefizioak ezin direla lehenbi-zikoaren ziloa tapatzeko erabili.

ANGELUPLU aldaketaren gai minbera

Angeluko kontseiluak aho batez onartu zuen joan den apirilondarrean PLU eremu antolaketa planaren erreforma partziala.Dozier horretan herriko etxeak bospasei ontasun “emplacementreserve” bezala ekartzen ditu, egoitza sozialak eraikitzeko.Puntu honek du eztabaida bizia sortu, “emplacement reserve”eremuetako jabe pribatuak herriko etxeko gutun batek joan denuztailean abisatu baitzituen, orduan dira ohartu beren lurraksaltzekotan Herriko Etxeari saldu beharko zizkiotela, “domai-nes” zerbitzuek finkatu prezioan, ez merkatukoan, eta ere,jabeek ezingo diotela lurra beren seme alabei utzi. Eskuinekooposizioak afera auzitan emanen zuela erran ondoan gibeleraegin du haatik ; Mikel Iturbide oposizioko abertzaleak ere joka-bide hori ezin onartua zela erran du, nahiz bera PLU aldaketa-ren alde izan ; Jamattitt Mortalena jabe pribatuei hurbildu daberaiekin ondoko urratsak kudeatzeko. Hirigintzako axuantzortzi urtez egona denak uste du Herriko Etxea ari dela berehelburuaren kontra molde horietan : jabe pribatuak ezin ditubortxatu beren ontasunaren saltzera ez badute nahi ; kasu ho-rretan egoitza sozialak eraikitzeko pentsatuak ziren eremuakblokaturik egon daitezke luzaz. PLU aldaketa horren inkestapublikoa joan den astean bururatua da. Bilduma komisarioakherriko etxera ekarri ondoan, doziera kontseiluan pasako da,behin betiko erabakien hartzeko.

Suhiltzaileen dorrean sakelako telefono antenakSakelako telefono enpresek beti eta gehiago antena berriakpausatzeko guneak bilatzen dituztelako froga argia badatorkiguAngelutik. Suhiltzaileen egoitza azkarki emendatzen ari dutela-rik, hona non zortzi estaiko dorre bat eraikitzen bururatua dute-la, aitzinetik finkatua zen bezala. Suhiltzaileei egokiena idurituzaie dorre horren kaskoan pausatzea berek baliatzen dituztenirrati loturen segurtatzeko antenak, eta horien ondoan sakelakotelefonen loturak errextuko dituzten antenak alokatzea enpresapribatuei. Denak naturalki eta diskretuki pikoan emaiten ari zire-la hona non auzotarrak atzarri diren, eta hasi deika eta deika,zehaztasunak ukaiteko.

Eraikuntzan krisiaren arrangurak errealitatea gainditzenJoan den asteburuan eraikuntza saileko enpresa buru andanabat etorri da Cantau ikastegira, horko ikasleen elkarteak hogeiurte ospatu baititu. Krisi finantzieroaren oihartzunek Europamendebal guztia inarrausten dutelarik, bereziki hedabidekpiztu dituzten beldurrekin, eraikuntzako enpresa larri andanabat etorri da Cantauko ekitaldietara. Krisiaz galdezkatuak izandirelarik ihardetsi dute gehienik 2010 urteak dituela kezkatzen,ordu arte oraingo mugimendua segitzen ikusten dute. Argi dau-kate gisa oroz gaurko jendartearen bizitegi beharra asetzeko500 000 bizitegi behar direla eraiki Estatuan.Cantauko ikasle ohien elkarteak gurutzatzen ditu diploma bate-kin ikastegi horretatik urtero ateratzen diren 300 ikasleak, etaeraikuntzako enpresak. Azken hiruzpalau urtetan ikasle diplo-madun bakoitzak bazuen bi, hiru edo berdin lau lan proposa-men ; oraingo krisiarekin proposamenak jautsiko dira bainaeskaintza bat bederen geldituko dela gazte bakoitzarentzatuste du elkarte horrek ; ez duela iduri krisi finantzieroak ondoriokalteagorik ekar dezakeenik.

ITSASUGOXOKI

Goxoki gaztetxearen 20 urteak ospatukodira helduden larunbatean, urriaren 18an,Olioseneko kaskoan, elkartearen egoitzan.Gomita zabalena luzatua da herritarreribestarat etortzeko, urtemuga hau beharbezala ospatzeko. Eguerdiko zikiroaz gain,izanen da segur ausatzeko parada…

Berandotzeko besta iraganen da heldu-den igandean, urriaren 19an, urte guzizbezala Soldaten bordan, Saint-Pierre osta-tuan.

Herriko Kontseilua bildu da joanden iraila-ren 29an. Hainbat eta hainbat gai aipatuakizan dira hor. Hunen berri xeheki jakin nahiduenak Herriko Etxean ikus dezake bilkura-ren bilduma.

Page 5: Herria 2977

5

BAIGORRIGoxoki : Igande huntan, artetan egitenduten aratsaldeko askariak elgarretaratukoditu elkarteko partaideak. Ondotik, karta jokoeta ixtorioekin pasatuko da ainitzek prezi-atzen duten memento goxoa.Mahats biltzeak : Aro onarekin hasi diraaurtengoak eta horrek aratsalde apaletanekartzen du mugimendu soto aitzinean. Pri-madera bustiak sortu arrangurak menpera-tuak izan dira, orai ongi berezituak direnmahastizainez ; teknikak eman ahalak ere

baliatuak mahatsaren ontzea zer heinetanden jakiteko. Oro har, kalitatea ez da faltako,uzta usaiakoa baino murritzago baldin badaere.Pilota : Herriarena trofeoaren kondu, lehenpartida, igande huntan jokatuko da. 16.30tanaitzin partidan, ikusiko dira Zaharrer-Segikolau pilotari. Etchegaray eta Palomes – Goi-coechea eta Lambert-en kontra. 17.30tantrofeoko lehen finalerdia : Waltari eta Etche-to – Etcheverry eta Oçafrain-en kontra.

Aidez aire, eüskarazkoikusgarri berri bat, begi nikabat datekina dantzari,müjisient eta kantoeri,ahatze gabe Xiberokobazterrak eta jenteak. Gureprobintziak emaiten diekü-na haboroenetan age-rrarazi nahi günüke...xiberotarrer bazter ederhoriek denen huntarzünamiagarri bat dela.Aidez aire-ren haria, filmabat dateke hegazkin bate-tarik grabatürik izan denaOloruetik abiatüz etaXiberoko üngürüa eginendüana. Hegazkina herri zonbaitetanpausatüko da eta hor, momentü batekoaktürren, herritar zonbaiten ezagütza egi-nen dügü. Zerbait prestatü gabe, berenikusmoldea emanen deikie, beren egünoroztako nahigabeak aipatüko edo sinplekierranen zer ari diren ! Kamera zerratü eta,dantzariak edota kantariak xüxeneanagertüko dira herriko momentü azkarbaten ohitarrazteko. Hau, pastoral edobeste jei batentako asmatürik izan zendantza bat izanen da edo begi nika batherriko poeta edo artiste bati. Bestalde etabereziki Aidez aire ikusgarriarenürrentzeko, kreazio bat izanen da müsika,kantore eta dantza berriak nahasikodütüanak.Püblikoak, berrogei ta hamar bat xiberotarkantari eta dantzari ikusten ahalko dütüeeta Xiberoa “ zelütik ” gozatzen ahalkodütüe eta xiberotar, ezagün edo ezeza-gün, zonbaiten erranak behatzen ahalkodütüe.

NOR GIRA ?

Egileak: Proiektü honen egile güziekjadanik parte hartzen düe Xiberoko alkartekültüraletan. •Robert LARRANDABURU“ Pipas ” : idazle, müsika sorzale. Aitzinetikfilma hanitx muntatü dütü bere mendikoespedizioetaz, bai eta ere Xiberoaz (filmaeta diaporama). Filma hauek erakutsi dütüXiberoko publikoari eta argazki libürü batere plazaratü dü : “ Xiberoa, mendia etakültüra ”. “ Gaüaldi ” ikusgarriaren builtaza-

le izan zen : dantza, kantore,antzerki eta argazki nahas-ten zütian ikusgarri bat etagaraian (1987an), elementüberri bat zen Xiberokokültüran. • Jean PierreRECALT Altabe : pastoralhanitxen errejent eta xibero-tar dantza hanitxen sorzaleeta erakasle. • KattiE T X A R T / L A R R A N -DABURU : xiberotar dantzaerakasle. • Jean BOR-DACHAR : idazle, müsikasorzale eta kantari.2006ko “ Aitzina Pika ” ikus-garriko antolazaile taldean

izan da. • Jean Charles SANS : müsikasorzale eta müsikalari jakintsün gaztea.Txülüla, ttunttun, arrabit eta beste tresnahanitx jotzen dütü. • Jean Louis ARRAN-BURU Bidabe eta Robert LARRANDABU-RU : kantariak, kantore sorzale. JeanLouis-k builtatü züan “ Nola bizi halakanta ” ikusgarria. • Nadine MAILHARIN,Marylin ALÇACÉBÉ, Julie AHASPE, Xan-tiana eta Maddalen RECALT, Oihana,Joana eta Beñat LARRANDABURU…denak dantzari eta ikusgarri hanitxetanparte hartü düena (Ana Non, Aitzina Pika,Zamalzain, Mustraka...)DantzariakDantzari güziak Aitzindariak dira. Bakotxabere taldearekin, Xiberoko eta besteprobintzietako jeietan agertzen dira. Ikus-garri hontan, hogei bat dantzariplazaratüko dira.Kantari eta soinü-egileakIkusgarri honen kantari eta soinü-egileekontsa elkar ezagützen dira eta algarrekilan egiteko üsantxa badüe.Filma/ üdüriakÜdüriak Robert Larrandaburu Pipasekdütü egin, hegazkin ttipi batetarik, bai etaere Xiberoa gainti paseatzen zen bezala.Aidez Aire Ikusgarria, Maulen, Urrietaren25ean, gaieko 9 orenetan. Sartzea : 15 €

(12 urtez petik dohainik)Leküak salgei : Atharratzen Turismobulegoan, Barkoxen Jean FabienLechardoy-enean, Maulen Herri Ekoizpensaltegian (Allande Etchart) eta turismobulegoan, Baionan Elkar megadendan

IZTURITZEBesta ondo : Arras polliki joan dira aurten-go besta eta arrabestak : ostirale gauaizan delarik herrikoiena, Makeako Jostakintaldeak eskaini daukun antzerkiaren ingu-ruan. Zikiro jatea eta ondoko dantzaldiaere giro onean iragan dira joan den urteanbaino jende gehixagorekin. Igandean, hau-rrek maitatu dituzte berentzat antolatuzirko tailerrak, aratseko aingira auhariakusaiako arrakasta ukan duelarik. Urrikobigarren asteburu huntan bururatu dira,larunbat goizeko ibilaldietan ehun eta zen-bait parte hartzailerekin, igande eguerditan160bat herritar elgarretaratzen zirela, adin

guzietakoak, eta izturiztar berri ainitz, astiriarte goxoki besta egiteko!Eskerrak gure gazteeri!Sortze : Urriaren 6an sortu zauku Maddi,Zapatendean bizi diren Aline Dupouy etaPhilippe Etcharten lehen haurra. Zorionaksortu berriari eta goresmenak burraso gaz-teeri eta ere aitatxi amatxieri!ELBren besta : Igandean dugu ELB labo-rari sindikataren besta herriko gelan;bazkari, pilota partida eta beste izanendelarik hor ere, laborari eta hauenlaguntzaile guzientzat. Ongi etorri deneriIzturitzen!

BIDARRAISortze : Larretteneko Bernadette etaRamuntxo Orhategarayek ongi etorriaegin diote beren hirugarren haurrari,nexka bat, Estitxu izendatu dutena.Goresmenak aitameri eta bizi zoriontsubaten agiantzak haur sortu berriari.Adinekoen ateraldia : 65 urtez goitikoherritarrek ateraldi bat beharra dute urri-

aren 21ean, asteartez, Xiberoan gaindi,herriko etxeak antolaturik. Goizekoaskaria Ozkaxeko lepoan, usotegienondoan ; Mauleko ezpartin fabrika batenbisita ; Ospitale Pian eliza ederraren bisi-ta ; bazkaria Altzürükün Eppherre ostatu-an ; itzultzerakoan, Gamueko gaztelu-aren bisita. Egun eder baten mentura !

ORTZAIZEHeriotze : Joanden astean bere azkenegoitzarat segitu dugu Biekbat-eko Vin-cent Salinas, 85 urtetan zendu dena.Ehorzketak ortzegun aratsaldean iragandira Ortzaizeko elizan. Gure doluminakeskaintzen ditugu familiari.

Sortze : Iroxetan, Maritxu Dachaguer etaPhilippe Moutrousteguy-ren familian,ongi etorria egin dute muttiko bati,Ellande deitu dutena. Goresmenak aita-ma gazteeri eta bizi zoriontsu bat haur-ñoari.

IRISARRIPilota : Urriaren 18an eta 19an izanen da mugimendu pilotaren inguruan. Lehenik urri-aren 18an, aratsaldeko 2etatik goiti, Joko Berrin, palantxako finalak. 2etan nesken finala,3etan gizonen 3.maila A, 4etan gizonen 3.maila B, 5etan 2.maila, 6etan 1.maila. Ondotiksarien ematea eta denentzat hurrupaldia. Gero, urriaren 19an, goizeko 10.30etan,Denen Etxea gelan, Irisartarrak pilota batasunaren Biltzar Nagusia : urteko konduak,urteko harat hunatak, proiektuak eta abar… Biltzar hortarat gomit dira pilotari zahar alagazte, laguntzaile eta beste… Ongi etorri deneri !Eskubaloia : Talde nagusiak Billereko biarnesak jo ditu 32-23. Garaipen ederra, sailka-pen orokorrean bederatzigarren postua dutela hartzen irisartarrek. Helduden larunbatean(20:45), Airoski gelan, Irisarri - Montpon Mussidan, Kanaldude telebistaren aitzinean.Bigarren taldea ere nagusitu da laugarren aldikotz segidan, aldi huntan BEC-eko borde-lesen kontra, helduden larunbatean Bruges-eko jokolariak dituztela desafiatuko.

UREPELEXalbador Eguna : Ondoko asteburuanbeharra dugu Xalbador Eguna, Deiadarraelkarteak antolaturik. Urriaren 25ean,larunbat aratseko 9etan, Pantxoa taPeioren kontzertua, plazan, berenmusikariez inguraturik (sartzea 10 euro),tokian berean talo eta xingar. Urriaren26an, igandez, 9:30 mendi ibilaldia Xal-badorren etxolara buruz, 10:30 meza,11:30 Xalbadorren hilobian omenaldia,Erramun Martikorenarekin, 12:30 herrikirolak Donazaharre-Mutriku, 13:30bazkaria pilotalekuan Erramun Martikore-

nak alaiturik, 15:30 bertsu saioa, JonEnbeita, Txomin Ezponda, Uxue Alberdi,Andoni Egaña, gaiemaile Joxemari Iriondo(bazkari + bertsu saio : 20 euro). 17:30erromeria herriko plazan. Bazkariko izenakeman urriaren 20eko berantenez(0624332995).Sortze : Atseginekin jakin dugu bi sortzebaditugula Urepelen. Jérôme ttipiak emen-datu du Philippe Alzugaray familia, nahizez diren herrian berean bizi. Aldiz JeanBaptiste Elgart bikoteak, Ttanburinekoak,ukan du lehen haurra, Antton. M.J.I.

AIHERRAAIHERRA – ANTZUOLA elgarretaratze

egun xoragarria, 25.garrenarenbidean…! !

24 urte du Aihertar ta Antzuolarrak elgarezagutzen eta elgar gomitatzen dutela.Zonbat orroitzapen, zonbat pesta, bidaiaez ote dute egin Aihertar eta Gipuzkoanaurkitzen den Antzuola-ko herritarrek ?Segur hor direla argazkiak eta erakusketabat lekuko.Hastapenean bi herri hauetako bikote ba-tzuek zuten elgar ezagutu, Arantzazuondoko mendi batetan. Horra ixtorio ederhunen hastapena. Geroztik ibili dira batzu-tan han, beste batzuetan hemen, taldeak,batasunak, besta antolatzaileak, pilotariak,lagunak eta beste. Harreman horien helbu-rua zen elgar hobeki ezagutzea, alabainanherri bereko seme ta alabak izanez, hiz-kuntza bera izanez ere, desberdintasunbatzu badaude ohituretan, bizitzeko mol-dean ere. Hastapenetik Antzuola-ko Herri-ko Etxeak bere gain hartu baldin baduAihertarren errezebitzea, 20 urtez Aiherra-ko Belzuntze elkarteak du ardura hori bete,ahal bezain ongi, antzuolarrak errezebituzgure herrian. Belzuntze elkarteak ditu biherrien arteko adixkidantza urrats horiekakulatu, biziarazi eta sustatu. 2004 urtean, bi herrien arteko loturakazkenean ofizializatu dira, hitzarmen batere izenpetzen zutelarik bi herrietakoauzapezek, herriko kontseiluak hartu deli-bero baten ondorioz. Aurtengo elgarreta-ratze eguna joan den igandean iragan da,giro eta alaitasun ezin hobeagoan. Goi-zean, antzuolarrak etorri dira saldo haun-dian, 65 bat hurbil, eta kafe eta xokoletes-ne on bat hartu ondoan Denen Etxean,horra Uhauneko eiheraren bisita tenorea.

Hara joan aitzin, Klixka taldeko Bittori,Leire, Maialen eta Kattik ongi etorri egindiete antzuolarrer kantu pare bat eskainiz,preziatua izan den molde batetan. Uhau-nean, Argitxu Noblia andereak gaitu erre-zebitu, tokiko ixtorioaz xehetasun askoemanez eta eiheran aurkitzen den tresne-ria guzia erakutsiz. Gero oren bata irian,horra aperitifaren tenorea, Denen Etxean.Hau Herriko Etxeak du antzuolar eta aiher-tarrer eskaini.Ondotik arratsaldeko 2etan, 140 aihertareta antzuolarrek preziatu dute Aiherrakokontseilari andana batek prestatu bazkaria.Goresmen berezi bat merezi dute Isabellesukaldariak eta haren lagunek. Kiki Bor-datxo taldearen aire eta musikari eskerizan da kantu ta dantza, ohartu gabe hur-bildu delarik partitzeko tenorea. Joan den igandeko elgarretaratze eguna,24garrena zen, bainan ez azkena,baitakigu segitzeko asmotan direla bi herrihauietako lagun eta adixkideak.Milesker Aiherrako Herriko Etxeari etaBelzuntze elkarteari holako programabat eskainirik. Eta segi bide beretik,agian luzaz !!

“AIDEZ AIDE” IKUSGARRIA MAULEN

Klixka taldea, agurra kantatzen

BANKAPilota : Aste ondar huntan jokatuko diraherriko ezker paretean esku huskakofinalak. Larunbatean, 16.00etan, Garate-Iribarren // Landaburu-Garay. 17.00etangazte mailan, Gorostiague-Iribarren //Goyeneche-Labat. 18.00etan, bigarrenmailan, Parachu-Iribarren // Çubiat-Haris-toy. 19.00etan lehen mailan, Urricariet-Barneche // Inchauspe-Sorhondo edoOçafrain-Indaburu. Ondotik zikiro jatea ogi-tartean, eta denbora berean dantzaldia

bazterren arrotzeko. Pilota maite duenakukanen du goxatzeko parada. Gosetzenhasi orduko bildoskia. Arratsalde bat goxoanahi duenak pasatu gomita egiten duguitzuliño bat egitea pilotari hoien susten-gatzeko. Feria ondo : Igandean bazenmugimendu goizetik. Lehenik meza bizikiederra 3 herrietako klikek alaiturik, ondotikmerkatua etxetako mozkinekin, denboraberean pilota partida bat biziki ederra. Arra-tsaldean berriz 3 partida finalerdi kari.

LASAMixpira kartiereko besta : Duela hila-bete bat ginituen herriko bestak.Irakurlea erraiten ahal zinuke, zer diraLasan beti bestan ? Bilduma ttipi batenegiteko, duela mende erdi bat orainoMixpiran egiten ziren 3 egunez bestakazaroan, Jondoni Martinez. Geroztikaspaldixkoan utziak ziren eta duela 5 edo6 urte hor bereko gazteek nahi izanzuten usaia hori berriz piztu gau bat

antolatuz ogitarteko jate batekin. Aurtenhori izanen da urriaren 18an, aratseko 8orenetarik goiti, Menditarrak soinulariekalaiturik. Giro goxo batean iragaiten dagaualdia, dela kantu ala dantza omoreonean, herritar eta ezagunen artekoelgarretaratze bikain bat. Orori gomitazabaldua zauku, xahar, gazte, ihiztari alabeste. Orduan ez egon uzkur eta ibi-akoitz arte. M.G.

“Sanoki”: Aipatu bezala, 20 urteburu kari joanden ilabete 27 an jendalde handia bildu da“Sanoki” ezker pareta josta leku ederrean. Hiru pilota haitada arras gustagarriak ikusiahal izan dira. Lehenik herritar lau gazte xarmant. Arnaud Othaburu 30, Benoit Dachar-ry,Thomas Ipuy 23, Picabea, Ermanchea 25, Etcheverry-Pebet 23. Hirugarren partidahandian lau jokolari eder. Xala- Harismendy 25 - Kapelan-Arruti 19. Deneri goremenakhelarazten ditugu. 1988an egina zuen jostaleku eder eta balios hau Maurice Sorhouetlehendakariak. Onezime Oyhenart axurant eta kontseilari guzien nahikariarekin. Partiku-lazki Onezime axurantak, lurra leku ederrean libratzeko nahikaria izan baitzuen. Ray-mond Cachenaut batasunaren lehendakariak egin du mintzaldi ederra. Ondotik Vincenteta Raphael bi gazte lagunek kantatu dituzte. Maurice Sorhouet zenak egun hartaneman zituen bertsu beroak. Ondotik ohidura den bezala zintzur bustitze, kantu, dantza.Paxkal koziner onak prestatu afari aradoa jan ondoan goiz alderat arte bazen alaitasun.Biba Donoztiri, milesker gazte ala adineko, herritar ala kanpotiar guzieri egun ederhuntan parte harturik, agian berriz arte. A.A.

DONOZTIRI

Ohore handitan da egun DonoztiriKirol etxe berria estrenatze kariDeputatu, zenatur, mera, kontseilariJaun erretorrarekin bilduak elgarriAgur Jaun andereak ta ongi etorri

Hunat bilduko dira gazte lehengoakUrrun entzun araziz beren hordagoakHaur gaztekilan ama familiakoakPlantxa joko hortan zalutuz menbroakPertsulariak eta kantu xapelgoak

Jostagailu horiez izanen da hautaJokatzen ahalko da ainitz kirol motaVolley-ball, handball, tennis bai eta bazketaBainan gisa guziez lehenik pilotaKanpo hortan baloina hemen eneatuta

Gazte maiteak zuer baitugu idekiErabil zazue otoi etxe hau artoskiGalgarrizko gauzarik sekulan ez hunkiAhal bezen ardura hunarat jarraikiLanetik landa hemen deskantsa “Sanoki”.

Page 6: Herria 2977

BORTXA-EZAREN INDARRAManu Robles-Arangiz fundazioak gogoeta egun berezi bat antolatzen du Baionako bere egoitzan(Cordeliers karrika 20) urriaren 18an, bortxa-ezaren indarraz. 10:00 Lizarra-Garaziko prozesua(Txetx Etcheverry), 15:00 Demoen historia eta filosofia (Gorka Torre eta Peio Etcheverry-Ainchart),17:00 bortxa-gabeko ekintzen estrategia (Jean Marie Muller). Deneri idekia. Xehetasun gehiago etaizen emaite : 0614995879.

Jinkoa, lehenik eta oroz gai-netik, mündüaren kreazalebezala ikusten dügü fededü-nek, bereziki jüdio, kiristi etamüsülmanek. Fedearen erro-rik natüralena hor dügü eneustez. Haatik ideia hori eregero eta haboro ükatzen dei-güe jente hanitxek, zientziarenizenan beren ustez. Bizpahirualdiz harritürik ützi naie horrezentzün dütüdan ele sinple, i-nozent, karikatüralek : baieziz eta jakintzak probatürikdüala mündüa ez dela Jinkoakeginik ! Gaüza segürra balitzbezala… « Evolution » dela-ko bilakaerak egin gütü gisala.Bilakaera horrek « nola ? »galtoari ihardesten deio, iho-laz ere ezin deigü erran« nor » edo « zer » den ho-rren arrazua, zergatia, ütürria,eragilea. « Big-bang » fama-tüak ere ez deigü salatzennork edo zerk piztü düan. Be-raz zientista llabürren eta erdijakintsü motzen ustekeriek ezgütüe düdarazi behar. Haatikgaüza horiez gogoetak etapentsamentükak egin ditirogü,« ikazkinaren sinestea » es-kaz egoiten beita gure mündüaberats, materialista, ürgülü-

tsü eta bere ustez orojakinhontan.« Evolution » delakoa norküka dezake kiristien artean,fondamentalista zonbaitek sal-bü ? Oritzen niz Ürrüstoikoerretor xaharrak (1871-1958)behin kateximan erran zeigü-naz : Jinkoaren sei egünak ezzirela gure sei egünen heine-koak, bakoitxak urteak bazü-tüala milaka, miliuka, miliar-ka… Alta ez zen progresisteahandietarik gure « Jaunatoa» (haurrek hola deitzen gü-nüan).Erregetiarra zen eta Petainis-tea, bena fedezko egietanzentzü honez betea.Prefosta Jinkoaz ez dü mün-düa ürrentürik ützi. Uste düthorren azia erein düala, edohorren süa piztü. Aita batek« haur bat egiten » düalarik,horren lehen buxiñia, lehen bi-hia baizik ez dü egiten, etaorano amarekin erdizka, ba-koitxak aziaren erdia ekarriz.Gero amak bederatzü hilabe-

tez sabelean hazten dü « big-bang » horrek piztü düan lan-tarea.Kreazionean ere, kreazioneanlehenik, Jinkoa ez ote da gureAita ? Ama berriz agian,ekeia bere bi alderdi « sia-mois » edo siamdarrekin :batetik espazioa (aldea), bes-tetik denbora (aldia).Ateo elibatek dioie materia,ekeia, betierekoa dela, eterna-la. Nola jakin ? Bibliako le-hen hitzetarik, püntü hori ezdüt argi eta klar ikusten. Jin-koak lürra deüsetarik egin otedü ? Ala jadanik hor zena de-lako « nahas-mahas » hura ?Bigerren kasü hortan, Jinkoakantolatü, moldatü, adelatülüke…Beste ohar bat : ene ustez,Jinkoak mündüari zentzü batemaiten deio. Zer lizateke soegilerik gabeko miraila ?Bena lehenik, Voltairek ordü-lariaz erran züan bezala : mi-rail horrek ez ote dü egilerik ?Eta gük gure bürüa, hots gire-na, gihauk egin dügüa ? Es-kerrak aita-amer, eta azken fi-nean güzien Aita kreazaleari.

Jean-Louis Davant

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Azken egun hauetan jakin da harremanetan sartu nahi dutelaF.A.R.C.-ekoek Kolonbiako gobernuarekin. Agian bai ! Alabainan urteak joandira, dozenaka bederen Marulandak sortu zuela guduka hango eremuetan etaemeki emeki sasi-gudarien kopurua beheititzen dela. Bertze belaunaldi bateksegitzen du borroka, bainan ordu da bururatzea, bakeak ukan dezan zorzaiona eta bahituek goza dezaten bizitzeko eskubidea.

***Nobel sariak : Urtero bezala jakin da nork bereganatuko dituen Nobel sariak.Medikuntzan izendatuak izanak dira bi frantses eta aleman bat. Bi frantseshoriek dira, alde batetik Luc Montagnier mediku eta ikerle famatua etabertzetik sator lanean ari den Françoise Barré-Sinoussi, hau ere ikerlea. Satorlana aipatzen dudalarik erran nahi dut ez dela batere ezagutua andere horieta ixilean segitzen duela bere lana, eguneroko lan dorpea. Biak SIDA erita-sunaren bentzutzeko iker-lanei esker ohoratuak izanak dira eta orain munduguziak jakinen du nor diren.Literaturan Jean-Marie Gustave Le Clézio hautatua izana da bere obra guziakontutan hartuz. Frantsesetan hamalaugarrena da Nobel saria lortzen duena,aitzindariak dituela Mauriac, Camus, Sartre, nahiz azken honek ukatu zuen.Le Clezio hau, bai, gizon ixila.

***Angolagate : Hola deitzen dute Parisen joanden astean hasi den auzia, armasaltze auzia. Badira, munduan gaindi, arma saltzaileak. Sekulako diruairabazten dute eta armen saltzeko behar dituzte laguntzaileak ateen za-baltzeko ministeritzetan. Auzi erraldoia zeren horretan sartuak baitira 42jende, ez baita guti. Arma saltzailea Falcone jauna, bainan laguntzaileetanjende parrasta bat eta ez nolanahikoa. Haien artean, Charles Pasquasenadorea, barne-ministroa izana, Jean Charles Marchiani prefet ohia,Jacques Attali, François Mitterrand presidentaren aholkularia garai batean,Jean Christophe Mitterrand, president zenaren semea, Paul-Loup Sulitzeridazlea eta bertze… ez baitut zerrenda guzia emanen. Bakoitzak beharko dusalatu zer laguntza mota eskaini duen. Geroak erranen.

***Ez beldur izan : Hala diote gure aitzindariek diru-krisia dela eta. Zernahi gisazbatzuk galduko dute eta bertze batzuk krisiari esker zernahi irabaziko. Holadoa mundua.

***Errugbia : Europako partidak jokatu dira asteburuan. Baionak etxeanjokatzen zelarik galdu du Viadana hiriko italiarren kontra (21 eta 10). Badu bigogoeten egiteko parada. Miarritzek egin du Ingalaterrako joan-jina etaGloucester-en kontra galdu du (22 eta 10). J.H.

GAIXTAGIN…Duela hiru aste etxetik eremannute gaixtagin bat nintzala, hede-xuri andana batek ontsa zaintzenninduela. Egun bat pasatu dutPaueko jaun batzuen aitzinean. Ezniz sobera eritu, eta jin zaut eneadineko bat, Hego Euskal He-rrikoa bixtan da, bortz urte zitue-larik jin zena Donibane Garazirat,Espainiako gerla zikinari iheska.Geroztik hemen egin du bizia. Eribanintzan ere, sendagailu batzuekarri ditu eni eskaintzeko, goxa-garri, bihotz altxagarri, izarian har-tuz ez dutenak kalte ekartzen izpi-ritua eta gogoari, kasu eginezhaatik ez sobera sendagailuhartzea betan.Pauen, galde ainitzen artean, “zerzitaken edo nolako berextea egi-ten nuen Hego eta Ipar EuskalHerriaren artean ?” Ihardetsi dioteterrana dela duela 100 urte HegoEuskal Herritik beilari batzu Lur-derat joan zirela eta Ipar EuskalHerrikoeri paper batzu utzi, bialdekoak lur berekoak girela ziote-nak. Neretzat hori erakaspen batda. Hego Euskal Herrian nizaneanuste dut nere lurrean nizala,hegoa eta iparra biak bat direla,herri bakar bat. “Abertzale edo“nationaliste” nizanez ?” Ez naizixilik egon : ezagutu dutala apezbat predikatzen elizarenbiziarazteko girixtinoek bazutelaasko lan egiteko eta garbiki errai-ten zuen etzela baztertu behar lanhandi bat : menperatu populuguzia emaitea bere gain, libroizaiteko dretxoa zaukala, ahantzigabe gure populuak jasaiten ditue-nak, zenbat euskaldun presobadiren ! Oztibarreko girixtinoenlan bat hori ere !

Arño Harispuru

Urriaren 16a, osteguna19:00 Mintza leku, kirola eta euskara.

Urriaren 18a, larunbata13:00 Aitzur eta jorra 18:00 Errubia BO / Calvisano

Urriaren 19a, igandea09:30 Gure bazterrak Leitzatik.10:30 Meza Baigorritik15:00 Errubia, Maule /Olorue.

Urriaren 20a, astelehena19.00: Zer dioxu : Beñat Elizondo

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

JINKOAKEGIN ?

EUSKAL IRRATIAK

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Asteko emankizunak :

Urria 18an, 14.00 : “ Pablo Sarasate : ehunurte hil zela eta harenobra beti bizi… ” -Hizlaria : Maite Idirin. (2/3)Berriz zabaldua : Urriaren20an (23.00) ; 21an eta23an, 14.00 eta 20.15Urria 19an, 20.15 : “Pauloren urratsetanbidari“ Petto Olhagaray,17. partea.Berriz zabaldua : Urriaren

22an eta 24an, 14.00 eta20.15Kronikak egunero, 7.15,14.45, 20.45 : Asteartea 21 : EuskalHerriko Sainduak – PierreAndiazabal.Asteazkena 22 : Lurrakeinulari – Jean Urkia.Osteguna 23 : Donostia-koelizbarrutiaren berriak–Marije Gerra.Ostiralean 24 : Herriaastekariaren prentsa bildu-ma – Jamattitt Dirassar.

XABIER DIHARCE “IRATZEDER” ZENDU DA

Astelehen goizean zendu da, Belokeko komentuan, Xa-bier Diharce “Iratzeder” beneditanoa, 88 urtetan. Urte bathuntan segurik arrunt ahuldua zen, piru batek zuela doidoia bizirik atxikitzen. Donibane Lohizunen sortua zen1920an. Beneditano bilakatu zen 1945ean, Beloken.1972an komentuko abade izendatua izan zen, 15 urtezatxikiko duen kargua. 1987an, 67 urtetan, Afrikara joanzen, Dohomey herrialdera (gaurko Benin) eta 17 ilabetezegon Zagnanandoko komentuan, Belokera berriz itzuliarte.“Iratzeder” izenordez ezagutua zen idazle bezala. Olerkarihandia zen, Herriaren eta Jainkoaren goresle. “Ezkila” ar-gitaletxea sortu zuen Beloken eta “Otoizlari” aldizkaria.1953an izendatua izan zen euskaltzain urgazle eta1962an euskaltzain oso. Aita Xabier Diharce Iratzederrenehorzketak asteazken huntan iragan dira, Beloken.

NOIZKO GOSETEAREN AKABATZEA ?

Oraintsuko jazarpenek herenmunduko zenbait herritan izitzennaute. Eta hedabideek guti aipatzen.Miseriak eta goseteak bultzaturik,ainitz afrikar saiatzen dira Europaraheltzen beren biziaren irriskuan,beren familiak, adixkideak, auzoak,etxeak eta sorterria utziz. Hau zinezdramatikoa eta negargarria da.Europak errespontsabilitate haundiadu Afrikaren pobretzeari buruz, kolo-nialismoaren gatik, halaber EstatuBatuek, esklabo gisa erabilirik konti-nente hartako gizon eta emazteak, or-dainez behar lukete utzi herri gaixohorieri eta hango bizitzaleri sortu direntokian duintasunez bizitzeko moldea.Europak eta Estatu Batuek zor ikara-garri bat daukate, heren mundukoare-na bezala ezabatzen ahal ez dena.Lehentasunaren lehentasuna mendeeta milurte honen hastapenean,munduaren baketzea eta adiskide-tzea, lanaren eta baliabideen partike-ta. Gosedunari jaterat ematea dagizakiaren lehenbiziko beharra : lanaematea ere lehentasun bat da.Miseriaren kontra borrokatzeko, bun-ba indartsuenak, gudu-hegazkinhoberenak, urpeko-ontzi ikaragarriakindargabeak dira, froga da gure ara-zoen aterabideak ez direla ezarmetan, ez espazioan, ez itsas-azpi-an, gure eskuetan daude, dena datorbihotzen bertzelakatzetik eta mentali-tate aldaketatik konzientzia hartuzbetierekotasuna dela gure lur hontakopasaiaren egiazko apustua.

Jean Amestoy

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-en

segida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" 64210 AHETZE

Tel. 05 59 41 99 02

IRAKURLEAK MINTZO

Page 7: Herria 2977

7

BAIGORRIKO HERRIARENA AITZIN

LEGEZKO ABISU

Ibarrola - Bessonart . . . . . .50Ezcurra - Lazcano . . . . . . .35Usaiako ikusle saldoarekinjokatu da aurtengo Ihiztarienlehiaketaren lehen finalerdia. Bipare bazituzten beren merezi-menduak horreraino heldurik.Ez zituztena alabaina bestehaboren alde baztertuak, alaWaltari ala Oçafrain ala lan-destar beso haundiko batzu !Astelehen huntan haatik Ibarro-laren aztaparra mintzatu da,bai-eta bidarritarraren gerruntzezalua ere. 23-19tan gaina har-tua, eta 36-26, gero 40-23, izandute galtzaleek halako gaitzidu-ra bat bezala, 36-40tara hurbil-duz, bainan ez, hortan geldi !Ibarrolaren ukaldi batzu, eta 8bote, eta harekin aise aribaitzen Bessonart senpertargaztea, ezin izan dute oldarrariburu egin urruñarrek, biek ereizan dutelarik hau baino egunhoberik. Horra nor izanen ditu-gun lehenak finalean, haatiksobera zikiroz ase gabe pilotari-ak bederen Jai Alai pilotalekuhaundian finaleko egunean.Bielle - Ducassou . . . . . . . . .?Alfaro - Ezcurra . . . . . . . . . .?Hau izanen da helduden astele-henean bigarren finalerdia,desiratuz zenbaiten eskuaksendaturik, agian hobereneanizanen ditugula lau pilotarihauk. Eta ondoko astean,denek dakigun bezala, zikiroa,finalako partida eta merezitusariak.

URRIAREN 19AN BAIGORRINWaltari - Etcheto . . . . . . . . .?Etcheverry - Oçafrain . . . . .?Zaharrer Segi batasuneko herri-tarrek hasiko dute mahatsbrentsa usainean, hor berekosotoaren aitzinean, larrazkenhuntako pilotaren besta hori.Hor ikusiko dira lehenik tokikoamaturrak : Etchegaray-Palomes batetik etaGoicoechea-Lambert bestetik,denak ere beti goiti ari ikusinahi ditugunak. Gero izanendugu, 5.30ak irian, Waltari Etch-etorekin eta EtcheverryOçafrainekin. Hor izaten ahaldira pindarrak eta ximixtak.Urriaren 26an segida, 16.30tanZaharrer Segiko Olçomendy-Olhagaray Arambel-Othale-poren kontra. Ondotik,17.30etan, Larrechea-Kurutcharry, Ibarrola-Ezcu-rraren kontra.Azaroaren 2an finala, aitzinekobi irabazleen artean. Lehenikamaturrak bixtan dena eta gero,segidan, berezkoen finala. Ongietorri beroena merezi dute lehi-

aketa horri beren laguntzaekartzen dioten inguruetakoofiziale, tratu-etxe eta besteadiskide on guziek. Eta zuekere bai trinketa bete artio eto-rriko zaizten pilotazale, pilotarizahar eta gazte guziek. Zinezoro Zaharrer Segituz.

ARBONAN JOKOBERRIPoueyts - Waltari . . . . . . . .40Oyhenart - Itoiz . . . . . . . . . .28Biltokin lehiaketarien azkenbalentrietarat ari da Agustikubatarra, 26garren urteko horiKubakoarena nahi lukeela.Huntan segurik bere ahalakerakutsi ditu Bixente ta ThierryItoizen aitzinean.Sorhaitz - Itoiz . . . . . . . . . .40Aramburu - R. Dermit . . . .38Eta larunbat aratsean bi orenosoz arizan dira partida hauezin bukatuz, aldian aldizkapasatuz elgar, ondarrekotz adi-nak ere bere hitza erranez, bix-tan dena. Finala 18an izanendu urri hunek, aratsaldeko 6orenetan : Belascain-Heguiabehere eta Sorhuet-Itoiz.

HEGOALDEANBerasaluze VIII - Laskurain 22Olaizola I - Begino . . . . . . . .9

Irujo . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Barriola . . . . . . . . . . . . . . . . .4

Bengoetxea VI . . . . . . . . . .22Titin . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20Donostiako Atano IIIan jokatudira partida hauk, harrigarrikojokoan zelarik Martinez de Irujoeta ezinean Abel Barriola. Aldizharritu ditu ainitz telebixtanBengoetxea eta Titinen horrek.Galarza V - Beroiz . . . . . . .22Del Rey - Apeztegia . . . . . .10

Olazabal - Pascual . . . . . . .22Goñi II - Goñi III . . . . . . . . .13Eta horra Beroiz profesionalgaztea ere Lekunberrin.Del Rey . . . . . . . . . . . . . . . .22Patxi Ruiz . . . . . . . . . . . . . .12

Olaizola I . . . . . . . . . . . . . . .22Diaz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6Iruñean jokatu partida horretangaztexe agertu da oraino Diaz,Asier baten aitzinean. Eta galduPatxi Ruizek bere buruz-buru-ka.Titin - Arruti . . . . . . . . . . . .22Capellan - Pascual . . . . . . . .8

Julen Retegi . . . . . . . . . . . .22Xebaxtien Gonzalez . . . . . .20Getxon partida hauk eta lauter-dian azken hori.

Bego

SCP GERARD CAZALIS CHRISTOPHEDUPLANTIER-BEATRICE

LOUSTALOTNOTAIRE ASSOCIÉS A DAX-PLACE

HECTOR SERRESSuivant acte reçu par Me Gérard CAZA-LIS, notaire à DAX, le 29/09/08, enregis-tré à la SIE de DAX NORD OUEST, le02/10/08 Bord. 2008/1178 Case n°1A été constaté la VENTE parMme Marie Josèphe BernadetteROYON, coiffeuse, demeurant à BRIS-COUS (64) chemin de l’école, épouseséparée de biens de MonsieurBOCHARD, née à MARLHES (42) le 3juin 1959. Immatriculé au répertoire desmétiers de BAYONNE sous le n° 318949 807.A : La société « ZORIONA », SARL aucapital de 5.000,00 E dont le siège est àBAYONNE (64) 14 place de la répu-blique. Identifiée au SIREN sous le n°508 196 037 RCS BAYONNE.D’un fonds artisanal de salon de coiffu-re mixte connu sous le nom de «L’INSTANT COIFFURE MARIE » exploi-té à BAYONNE (64100) 14 place de larépublique.Moyennant le prix principal de55.000,00 E, s’appliquant aux élémentsincorporels pour 40.000 euros et aumatériel et au mobilier pour 15.000eurosDate d’entrée en jouissance :29/09/2008.Oppositions chez le Notaire dans les 10jours suivants l’insertion ou la publicitéau Bulletin Officiel des Annonces Com-merciales.

Pour Insertion.Me CAZALIS, notaire associé

ARGAZKI ERAKUSKETA

BAIONAKO SANKARA OSTATUAN

Urriaren 31raino, Nora Arbelbide-ren argazki erakusketa, BurkinaFaso herrialdeaz, Sankara ostatu-an, Xaho kaian (idekia ortze-gunetik larunbatera. 17:00-02:00).

Berriz ere agertu da “Altxa Mutillak” itsas-gazteriaren aldizkaria,Mikel Epalza akulatzaile. Bi zenbaki batean, liburu eder batosatzen dutela ! Gaia ere gisa hartakoa, altxor bat eman duena,Donibane Lohizune eta Ziburu alde hortako itsas-gizonen biziairagan mende hortan eta orai arte. Bereziki 1930-az geroztik. 424orrialde, ederki apainduak mila argazki segurik sartuz, delauntziez dela untzi horietan ibili direnez. Zonbait eta zonbaitoroitzapen harrotzen da hor, zernahi lekukotasunekin ! Ikusten daere gauza guziak nola eta zonbat kanbiatu diren arrantzarenmundu hortan ere… Liburu gaitza zinez !

LABORARI ETA MAREXALEN ARTEAN GIROABEROTZEN BAINAN PREZIOAK EZ EZTITZEN

ELBk prefetari letra bat igorri dio marexal batzuren jokamoldeetaz abisatzeko. Hala nola FCO edo mihiurdinaren 8. serotipoaren kontrako xertoak ez dituzten egin nahi 1. serotipoaren kontrako xertoaldiapagatu ez duten laborarieri. Ahozko errefusak zenbatzen ari ditu ELBk. Sindikatak oroitarazten du “ Coderural ”-eko legealdiak marexal baten izendatzea behartzen duela profilaxia kolektiboak eramaiteko.Marexal batek errefusatzen balin badu, prefetari dagokio baten inposatzea. Egoera zoin den jakinarazinahi dio ELBk prefetari. Ez direla manera horrez izpirituak kalmatuko dio sindikatak. Gisa berekoerrefusak jasan dituzten laborariek ELB abisa dezatela galdegiten du ere.Mihi urdinaren 1. serotipoaren kontrako xertaldiaren faktura ez pagatzeko oraino galdegin zien ELBk labo-rarier, izigarri gora diren prezio horiek egin ahala untsa negoziatu arte. Laborariek egoera latza pairatzendutela oroitarazten du sindikatak, gehituz ordu dela dozier huntako eragile guziak mahai inguruan jar ditenaterabide onaren atxemaiteko.

PRESO GEHIENAK LIBERTATEEN ESTATUANJoan den astean markatu dituzte giza eskubideen deklarapen unibertsalaren hirurogei urteak. Gertakariakez du oihartzun handirik izan inon ere, finantza krisiak ororen gogoak hartuak izanki, Amerikako EstatuBatuetan bi hautagaiek ez gai hori sobera hunki nahi dudarik gabe. Europarlamentuak orroitarazi du Euro-pa munduko gune bakarra dela heriotz gaztigua debekatua duena. Estatu Batuetako bi hautagaiak heriotzgaztiguaren alde dira ; gisa berean, libertatearen anderearen arte obrak gerizatzen dituen estatu batuakdira munduan jendekal preso gehiena dutenak. Frantses estatuan balitz Ameriketan bezainbeste preso,orain kontatzen diren 60 000 presoen ordez 425 000 balitezke, hots orain baino lau aldiz gehiago. Goraandere libertatea !

“HEMEN” ELKARTEAREN BILTZAR NAGUSIA ARROSAN

Hemen elkarteak bere kideak eta interesatuak oro gomitzatzen ditubere biltzar nagusira, urriaren 25ean. Arrosan beharra da biltzarra,Katina ostatuan : 13.00etan bazkaria 15 eurotan, 14:15 biltzarra hirumintzaldi berezirekin, Eneko Gorri, Gaindegia behatokiaz ; VirginieBrillant “Euskal Herri Lan” ekimenaz, Pantxoa Tellier eta Peio Uhalde(Eskuntek) Iparraldeko gazteen ikasketetaz Hegoaldean. Gai horiekHemen elkartearen eta Euskal Herri 2020 ekimenaren hiru ardatznagusietan sartzen dira : kostalde/barnekalde bi lurraldeen artekooreka, garapen iraunkorra eta mugazgaineko harremanak. Etamolde berezi batez gomitatzen ditu Biltzar Nagusirat joango direnakArrosaraino heltzea treinez. Alabainan, Baiona-Garazi trenbidea aldebat baztertu du bere eginbidetarik frantses estaduak. Alta, baiDepartamenduak bai Akitaniak diotenaz, trenbide hori baitez-padakoa da gerorako. Hortarako haatik obrak egin behar. Jadanik 11milioi euro bozkatuak izan dira Baiona eta Kanbo artean treinbideaberritzeko 4 partxuerren ganik : Estadua, Akitania, Departamenduaeta RFF (Réseau Ferré de France). Bainan Garazirainoko bide guziada berritu behar gorria, Frantxua Maitiak erran daukunaz, eta hor-tarako 110 milioi euro behar. Hainbertze diru iretsiko duelarik Tours-Hendaia treinbide berriak, zer geldituko da Baiona-Garaziratekoa-rentzat ? Hautetsiek badute hor zer jorra ! Dena den, Hemen-enbiltzar nagusirat joaiteko, urriaren 25ean, larunbatez huna tenoreak :12:00 Baionako geltokian, 12:17 Uztaritze, 12:27 Kanbo, 12:49Bidarrai, 12:58 Arrosa. Itzultzea 16:50. Treinean animazione batzubeharrak dira, bertzeak beste Victor Pachon CADE erakundekoarenhitzaldia ingurumenari josiak diren aferetaz.

U.E.U.-ren UDAZKENEKO IKASTAROAKUdako Euskal Unibertsitateak udazkeneko ikastaroak antolatzenditu, Miarritzen, Atabal gelan. Urriaren 22an eta 29an, soinuarentrataera : grabatutako soinu bat (musika, testu…) hartu eta moztu,muntatu, beste batekin nahasi, egokitu ; 5 oreneko ikastaroa.Azaroaren 5an eta 12an, irudiaren trataera : argazki bat hartu etalandu, egokitu, moztu, muntatu… (5 oren). Azaroaren 19an eta26an, nola sortu eta kudeatu blog bat (5 oren). Abendoaren 6an eta13an, bideoa : filmatu, landu eta hedatu interneten bidez (7 oren).Xehetasun gehiago : 0621685671. Izen emaite : 0559417326.

PRESIDENTE ALDIZKATZEABAIONA/DONOSTIA EUROHIRIANDidier Borotrak hartu du Baiona-Donostia eurohiriaren lehendakari kar-gua, eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak lehendakariordearena. Bazuen bi urte bederen “ euskal eurohiria ” etiketako egitu-ra aski geldirik zegoela. Funtzionamendu bitxia erakusten duena ikusidute kazetariek berek ere, Jean Grenet mintzatu baita euro hiriaren ize-nean, ondoan zuela Markel Olano Gipuzkoako burua. Azpimarratu du,inork ez zuen besterik usteko, Eurohiri berrituak mugazgaindiko harre-manak garatu nahi dituela, beste eskualdetik zuela Iñaki GaldosGipuzkoar karguduna.Proiektu nagusietan izanen da, gaur egun Baiona eta Donostia arteaneurohiritik kanpo diren hiriak elkartearen baitan sartzea : Bidasoa-Txin-gudi partzuergoa berriki sartuari gehitu nahi dizkiote Gipuzkoa ipa-rraldeko beste eremuak eta, nola ez, Donostiako hiria, orain arte inoizez duena eurohirian sartu nahi izan. Proiektuetan ere mugazgaindikomugikortasuna garatzea. Bainan zer eta nola, deus guti zehatzikmomentuko. Deus guti ere hizkuntzari dagokionez. Mugaz bi aldeaklotzen dituen euskara ez da Baiona-Donostia eurohiriaren ondoko biurteetako lan ardatza izanen. Jean Grenet-en galdez ote ? Kargudunengibeleko oihalean eurohiria frantses hutsez bakarrik markatua zuten,beste orduz hiru hizkuntzetan ekarria delarik. Bi urteko epea eman duteeginen duten lanaren frogatzeko, bi urteren buruan gipuzkoar batekhartuko baitu segida lehendakari postuan.

AIDES, GEHITU ETA LGP ELKARLANEANJoan den udakotzat hasiak dira gurutzatzen Aides (Hiesaren kon-trako elkartea), Gehitu (Gipuzkoako giza laguntza elkartea) eta LGPBiarritz Impact (gay eta lesbianen multzoa). Hiruek elkarren artekolana abiatu bazuten, neguan ere elkarrekin aritzeko xedea erakutsidute. HIESAren prebentzioaz arduratzen da AIDES elkartea eta gayeta lesbianak biltzen dituzte Gehitu eta LGP Biarritz elkarteek.HIESAren inguruko prebentzio lanak elkartzen ditu. Setsu berekopresunekin setsu harremanak dituztenen artean. Homosetsualakalde batetik, baina ez horiek bakarrik, baitira presuna batzuk setsuberekoekin harremanak dituztenak homosetsualak izan gabe: pre-soak izan daitezke adibidez, edo prostituzioan ari direnak. Guztihorien kezka edo arrangurak bilduko eta eztabaidatuko dituzte hi-labetean behin. Lehen bilkura urriaren 9an egin zuten, ondoko bilku-ra ez bada oraindik finkatua izan ere, hedabideen bidez jakinarazikodute data eta tokia.

BRIK-A-BRAKBrik-a-brak, urriaren 18an eta 19an, Uztaritzeko Bilgunen, Integraziobatzordearen alde : muble, liburu, jostailu, etab…

LABORANTZA GANBARA : AUZIAREN PRESTAKETAKJoanden larunbatean, 130 lagun bildu dira Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearen ezohiko biltzarnagusian, Ainhize Monjolosen. 2009ko urtarrilaren 29ko auziari buruz 5 lantalde muntatu dira : elkarteakorain arte eramanikako lan guziaren bilana eginen duen taldea ; auzia juridikoki eta teknikoki prestatukoduen taldea ; sustengu kanpaina bizkortuko duen taldea ; interneten blog berezi baten eraikitzailea ; etaeztabaida Frantzia osorat zabalduko duen taldea.

“Izurdia”untzikoarrantza-leak, duelamende erdibat hartuargazkibat…

““AALLTTXXAA MMUUTTIILLLLAAKK””

EE..HH..ZZ.. FFEESSTTIIBBAALLAA NNUUNN ??

Urriaren 18an, larunbat ara-tsaldeko 4etan, beharra du berebiltzar nagusia Euskal HerriaZuzenean elkarteak, Hazparnen,Xuriatean. Eta hor du hain segurjakinaraziko zein herritan ira-ganen den EHZ festibala2009an.

Page 8: Herria 2977

8

- Asteburu guzian, herriko bestakAltzürüküko Garaibi auzoaldean - Ortzegunean, otziralean eta larun-batean (20.30) eta igandean (17.00),Angelun, Barojako zalditegietan,Rasposo zirkoaren “Parfums d’Est”ikusgarria- Ortziralean (15.30) Maulen, MauleBaita zinegelan, “Abil, hegaita hadieta kurri joan” antzerkia, Théâtre duRivage konpainiarena- Ortziralean (18.00) Baionan, HerrikoEtxe aitzinean, Miseriaren kontrakoegunaren karietara, Bietan korala eta“Symbiose et danse” taldea- Ortziralean (20.30) Donapaleun,Airetik ezkerparetan, Manoloren fla-menco emanaldia-Ortziralean ( 20.30), Kanboko elizan,Lapurtarrak koroa.- Ortziralean (20.30) Angelun, herriliburutegian, “La lune des pauvres”antzerkia, Chimères taldeak emanik-Ortziralean (21.00), Miarritzen,Koliseo gelan, “Lavage délicat”antzerkia.- Larunbatean, Garmarten, arrapestak- Larunbatean, Bidarten, Izarbel tekno-gunean, “Basquecamp” teknologiaberrien topaketa- Larunbatean (10.00), Baionan,Robles-Arangiz egoitzan, “Bortizkeria-ezaren indarra” formakuntza saila- Larunbatean (16.00) Hazparnekomediatekan, Josep Caminoren hitzal-dia “Herria maitez, eliza maitez” libu-ruaz-Larunbatean (17.00), DonibaneGarazin, Vauban zinegelan,Iparraldeko bertsulari xapelketaren

lehen kanporaketa.- Larunbatean (17.00 eta 21.00)Heletan, Itsasoa ostatuan, “J’suis pasla reine d’Angleterre mais quandmême…”antzerkia, MiarritzekoMecanica konpainiaren eskutik- Larunbatean (19.00) Baiona PoloBeyris-eko MVC-an, “Basta Ya”ikuskizuna Jolie Môme konpainiarekin-Larunbatean ( 20.00), Miarritzen, gel-toki xaharrean, Kanta Berri, zortzikoroen arteko kantu lehiaketa.-Larunbatean (20.00), Pausun, “LesFaisans” biltokian, afaria Urruñakoorgano xaharra dena berriturikPausuko elizan paratzearen aldekosailaren sustenguz.-Larunbatean eta igandean, ELBsindikataren besta. Larunbatean(21.00), Makean, Mindegia ezkerpare-tan, kontzertua, MMX hirukotea etaL’Arcusgi korsikar taldea. Igandean,Izturitzen, bazkaria eta besta.-Igandean, Ainhoan, Urtxo-besta.-Igandean, Makea Oinez ibilaldiak.-Igandean, Ahetzen, Kukuso-merkatua-Igande goizean, Donibane Lohizunen,landare trukaketa baratze botanikoan.-Igandean (11.30), Angelun, mutxikoakBost-Kantoineko plazan.-Igandean, Baionan, Baiona fes-tibalaren kondu, Gurutze-Sainduauzoaldean, mintzairen eguna etabesta.-Igandean, Itsasun, Berandotzeauzoaldeko besta.-Igandean, Iruñean, Nafarroa Oinez,Nafarroako ikastolen aldeko besta-Igandean, Saran, Lurberri gelan,“Ibañeta” antzerkia

GOLDEN BOYHala deitzen dira, ingelesez naski, bankuen izenean lanean ari diren jendeak,egunero irriskatzen dutela dirua, hain zuzen diruaren irabazteko. Haien helburuadiruarekin dirua irabaztea, denbora berean parte bat bereganatzen dutela lanarensari.Giro horretan bizi gara XXI. mendearen hastapenean. Dirua errege, diruarentzatzernahi egiten, hau saldu, bertzea erosi, kario saldu, merke erosi berriz kariosaltzekotan. Hanbat gaixto golden boy-ek galtzen dutelarik, orduan, trapu zikinakbezala baztertuak, kanporatuak baitira.Musde Diru errege, Musde Diru jainko, denbora berean badirela gosez hiltzen dire-nak.

Bertsuzale guzien atsegingarri, horraberaz lehen aldikotz muntatua Ipa-rraldeko Bertsulari Xapelketa! Xapel-go horren aurkezpena joandenegunean egin da DonibaneLohizuneko herriko etxean, herri hor-tan egitekoa baitaere finala, jai-alaie z k e r p a r e t a n ,azaroaren 15-ean,l a r u n b a t a r e k i nberaz, aratsaldeko5-etan.Orotarat 16 diraxapelketan partehartuko duten ber-tsulariak. Lehenkanporaketa larun-bat huntan berean,urriak 18, ara-tsaldeko 5-etan horiere, DonibaneGarazin , Vaubanzinegelan. Horartzekoak dira zoin-gehiagoka Ma-ddalen Arzallus ,Xan Alkhat, GillenHiribarren, XumaiMurua, Sustrai Co-lina eta KristiñeTxoperena.Garaziko horrenondotik beste bikanporaketa eginen dira, batto Luhu-son ( urriak 25, larunbata) eta besteaUrdiñarben (azaroak 2, igandea ),biak aratsaldeko 5-etan. Hiru egune-tako zortzi hoberenak sailkatuko dirafinalan parte hartzeko.

HATS BERRI BATAurkezpena egitean, Peyuco Duhartauzapezaren kunplimenduak entzunik,antolatzaileek sanoki erran dute nolaeta zeri buruz muntatua den holakolehiaketa. Bertsularien Lagunak

elkartearen izenean, mintzatu diraMaialen Hiribarrren eta Erik Etxart.Azpimarratu dute helburu nagusia delabertsularitzari hats berri baten emaiteaIparralde guzian, iduriturik keinkaegokia dela holako zerbaitentzat, ikusizbertsu-eskolak azkartu direla, hamarbat izanki orai orotarat, 80 haur etagaztetxorekin, ez baita batere gaizki...Hots, Hendaiatik Eskiularat DonibaneGarazin gaindi aro hobea jin dela ber-tsularitzaren onetan, jin edo heldusegurik ba...Konparaketa bat eginez, erran dutehaziaren ereiteko ere sasoin hauta delaeta larrazkeneko lore batzu aski ede-

rrak izaiten direla...Oroitarazi dute beti izan direla Ipa-rraldean bertsulari jeinutsuak, batzufama handikoak, ez ditugunakahanzten ahal, Mattin, Xalbador etabeste, orai tenorea jin zaukula oldar

berri baten sustatzeko ahal bezen kar-tsuki. Xapelketa hori dela Iparraldekohiru euskal-lurraldeentzat azken urtehotako lanaren fruitua, munta handikosaila beraz, agian arrakastatsua izanendena.

“EUSKARAREN AMODIOZ”Mixel Xalbador ere mintzatu da, gore-tsiz Bertsularien Lagunak elkarteakderaman saila, “lanak ez dituela izitu ezeta izitzen ere antolatzaileak, holakoindar baliosa akulatzeko euskararen

amodioz”. Segurtatudu aski kartsuki berakere atsegin handizparte hartuko duelaxapelgoan, “xapelgobat beti on baita ber-tsularitzarentzat, ezbalinbada ere betigoxoa bertsulari-entzat berentzat”.Xapelaren ondotika b i a t u e t a na d i n t s u e n a r e nondotik mintzatu daaurkezpenean aurkitudirenetan gazteena,Odei Barrroso,erranez parada hautadela bertsularitzakaitzinerat egitekoIparraldean eta au-kera guziz egokiagazte batzuentzatmail bat goragojoaiteko menturan.

Hau ere on da jakitea: helduden urteaneginen baita Euskal-Herri osoko ber-tsulari xapelketa nagusia, azlen aldikoemaitzen argitarat Amets Arzallus etaSustrai Colina-k beren tokia ja segur-tatua dutela xapelgo hortan bainanIparraldeko beste hiru ere hartukodirela, orai hasiko den xapelketako hiruhoberenak preseski bi horietaz aparte.Bestalde, oraiko ustez, udazkenhuntako xapelketak hein bat arrakastaukanez geroz, eta hala behar luke,xapelketa bi urtetarik egin litake, Her-nandorena sariarekin aldizka.

Muslaria

LARUNBATEAN HASTENDONIBANE GARAZINIPARRALDEKO BERTSULARIXAPELKETA

Gehexan Pontto

Peyuco Duhart auzapezaren aldean, Maialen Hiribarren eta Erik Etxart

Aurkezpen bilkuran kausitu diren bertsulariak: Eneritz Zabaleta, Mixel Xalbador, Odei Barroso, Amets Arzallus, Egoitz Zelaia eta

Sustrai Colina.

Musa eta Kantua Rocklin-enEgun polita, iragan larunbatean,urriak 11, Ipar Kaliforniako Rocklin-eko ‘Iparreko Ibarra’ Euskal Etxeakdeiturik Marysville ondoko Lincolnherrian egin dena. Tokiko EuskalEtxe gaztearen ohiko euskaldunbestarekin bateginik, NABO Kan-tari Eguna antolatzea ere bere gainhartu dute Rockling-ekoeuskaldunek, lehen aldikotz. Etaeguna xarmanki joan da, orotaraafaltzeko 230 presuna bildu dire-larik, tartean goizean mus txapel-goan arizan, eta bazkalondorenKantari Egunean arizan haur,gazte eta helduak. Kluba hasizutenetik gertatu bezala, familiagiroko elgarretaratzea da hemenegiten dena, haur eta gaztetxofrango bildurik, eta anitx urtez!

Eguna Mus txapelgoarekin hasizen, 9etan, Jean Baptiste Bide-garay koordinatzaile. 17 bikotelehiatu ziren buruz-buru plaka etadiru sariaren ardiesteko. Irabazle,Juan eta Nicolas Viscay aita-semeak, eta bigarren Emile etaJeanne Goyhenetche senar-emazteak. Haur txapelgoa ere eginzen, bost bikote lehian. IrabazleAndrew eta Alex Goyhenetche ana-iak izan ziren, bigarren Erica Fosseeta Elise Etcheverry kusiak.

Bazkaldu ondoren, 2:30ak irian, Kantari Eguna hasi zen —Kantaldi Eguna ere deituzuten— eta hortan Martin Etchamendy ezterenzubiarra izan zen koordinatzaile etazuzendari. 130 bat jende ziren ekitaldi hastapenean, eta 230 gonbidatu afaltzekotenorea heldu zelarik. Kantari gazte eta xaharrekin batera, bertsulariak ere bildu ziren,hala nola Renoko Juan Goñi eta San Franciscoko Johnny Kurutxet. Dantzariak, ‘Ipa-rreko Ibarra’-ko dantzariak, RoseMarie (Etchamendy) Caballero zuzendari, eta SanFranciscoko Zazpiak Bat-ekoak. Afaria, bildoski eta oilasko BBQ, plazerez prestatuzuten euskal etxeko menbroek, garbanzoa, ilarrak, gasna, “aiskrima” eta arnoa erebarne.

Gostian afaldu eta gero, dantzaldia eta musika Utah-ko Jean Flesherrek ekarri zuen,Renee Caballero atabalari. Lan ederra egin zuten guziaren prestatzen ‘Iparreko Iba-rra’ euskal etxeko familia eta kideek. Noel Goyhenetche da klubeko lehendakari, PatTorpey lehendakariorde, Allyn Terpstra eta Yvette DeGuero idazkari, eta Gilbert Petris-sans diruzain. Zuzendariak, RoseMarie Caballero, Janine Griesemr, Ophelia Torpeyeta Michael Uro. Eta heiekin batera, hainbat laguntzaile eta langile fin. Noel Goy-henetche lehendakariak Herria kaseta honi erran bezala, “guretako eguna laneangogor, baina ederki joan zen. Lan guzia ongi da ikusirik hainbeste jende gure kulturaeta euskaldun izaitea ospatzen, eguna elgarrekin goxoki pasatzen, familia eta lagunartean”.

Joseba Etxarri

Rocklin-eko dantza taldea dantzari, Andrew Goyhenetche dabanderaria

Mus txapeldunak: Nicolas eta Juan Viscay, eta Emile etaJeanne Goyhenetche

Argazkiak: Yvonne Goyhenetche