Herria 2979

  • View
    246

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2979

Text of Herria 2979

  • 2008-ko Urriaren 30-ekoa30 Octobre 2008

    ISSN 0767-7643 1,10 N 2979

    GORA BIHOTZAK !

    Omiasainduko astebururat helduak gira.Larunbatean sainduen eguna, igandeanhilen eguna. Gure hilerriak egiazko baratzebilakatuko dira, lore eguzkitsuz apaindurik.Harrigarri da zenbat jende gurutzatzen denkari hortara baratze berezi horietan. Sines-dun ez denak ere itzulio bat egiten dubere hurbileko baten hilobi aitzineraino.Zenbaitzuk aldiz, mendia, oihana ala itsasbazterra ukanen dute jomuga, gune horiekdirelarik gero-eta jende gehiagorenpausaleku, beren hautsak toki horietan lauhaizetara barreatuak izanik. Dena den,dadila hilerrietan ala bertze nun nahi,gutartetik airatuak direnekin ixtant batezbederen egonen gira bihotzez batasunean,tristezia haizaturik, halako bake batean.

    Bitxikeri batzu aurkitzen dira haatik zen-bait aldiz hilerrietan. Gogoan dut berezikijoanden ekainean ikusitakoa. Pirinio Garai-etako Val Louron eskualdean, adiskidemultxo batekin menditik jaustean, Genos-Loudenvielleko hilerriaren ondotik iraganginen. Eta hilerri erdian, burdinezko monu-mentu bitxi bat ikusi ginuen, frango han-dia, zernahi tresnez apaindua : aitzur, haix-tur, zizel, trukes, pitxer, gatina, zapeta,kaska, soka, gatelu eta nik dakita zeroraino... Harriturik gelditu ginen ! Segur ezlukeela holako batek tokirik gure hilarribiribilen ondoan ! Alain Guillemdebat poe-taren hilobia da, hilartitz edo epitafio haudaukala zizelkaturik : Tresnen indarrak zubaitan susta beza maitatzeko grazia.Hitzak pollitagoak ginauzkan monumentuabera baino !

    Bainan, den bitxienari, den itsusienari, dengaixtoenari poeta begiz behatzen baginion,ez litaikea uste dugun baino pollitagoa,uste dugun baino hobea ? Zendu berriaden Emmanuelle Serorak maite zuen Scia-bistari pertsiar poetaren hitzakerrepikatzea : Idek ezazu gizonarenbihotza, aurkituko duzu eguzki bat. Etagure Iratzeder handiak zein polliki etzuenba zizelkatu pertsu hau : Gizonak mai-tatzen balaki / Gozoki lezake aurki / Zoinden bizia olerki. Belokeko olerkariakardura zion bezala : Gora bihotzak !

    P.J.

    Koral kantuak erreberritzeko helburuarekin abiatuak dira zortzi gizon koro elka-rrekin eta agertzen dira lau urtetarik behin publikoaren aitzinean. Euskal koraletanhautua badago eta zortzi hauek argi eta garbi jokoa mahai gainean ezartzen dute.Gizon koroak dira eta hala hala segitu nahi dute. Kantuak ere gisa hartara hautatu-ak dira, gizonen bozari bere hoberena emanarazteko ideiarekin.

    Emazteak berinatik sartzenZortzi gizon koro aipu ditugu : Adiskideak (Arrangoitze), Argileak (Baiona), Arin(Donibane Lohizune), Biez bat (Basusarri), Bihotzez (Getaria), Errobi kanta(Baiona), Gaztelu Zahar (Hendaia) eta Oldarra (Miarritze). Horietatik bitan bederen(Argileak eta Oldarra) gizon eta emazteak nahasizko esperientzia horretan utzirikari dira deplauki gizonen artean kantuz, nahiz bizi lagunek usu segitzen dituzten,kantaldi ondoan elkarrekin afaltzeko. Gizonkiak beraz kantuz ari direnak oro, bainaemaztek ez ohizko moldeak aurkitu dituzte gizonek bakarrik osatu talde horietansartzeko hala ere. Hala nola aitzineko larunbat gaueko Miarritzeko kantaldian,zortzi koroetatik lauetan emazteak ziren kantuen gidari. Horrela ezagutu ditugu :Maite Dubou (Biezbat), Denise Cocoynacq (Bihotzez), Cline Ladeveze (Errobikanta) eta Patrica Arhancet (Argileak).Kantore berriakBeti kantu berak emaiten dituztela koro horiek entzuten da maiz, koro kantaldietarabakan hurbiltzen direnen artean gehienik. Larunbat arratsean zortzi koroek bederakantu berri eskaini dute. Kantu berrien egileen izenak taula gainetik omenduakizan direlarik. Patxi Oroz Arizkurenen obra berriak hautatu dituzte lau korotan,Ren Zugaramurdi Hendaiarraren biga ; Idoia Azurmendi eta Luis Elizalde izandirelarik Arinen eta Oldarraren kantu berrien egileak. Publikoak esku zartak ez dituekonomiatu, Hendaiako Gaztelu Zaharren zaintsua eta Arinen bertutea ongi sentituditu publikoak, besteen balore jarraikiarekin betan.

    Lehen lerroan ezkerrretik haste : Patricia Arhancet, Celine Ladeveze, Denise Cocoynacq, Henri Daguerre,Iaki Diegez, Andoni Zubeldia, Pierre Wojtiniack eta Iaki Urtizberea.

    KORAL KANTARIAK OPAROKI OMENDUAK MIARRITZEN

    Ikusi behar da sinesteko zoinarrakastatsua izaiten denEzpeletako Biper-Besta etanolako mundua biltzen denkaria hortarat! Larunbatean etaigandean egundainokotan askiederki frogatu den bezala! Aroaarrunt alde erran behar da,udazkeneko egun goxoenetarikzinez! Bi hilatetez alde batotoitzean arizanak ere gira!erran dauku ezpeletar batek.Baditake, baditake... Dena den,iguzki eder batekin iragan dabesta. Biper ekoizleak, Biper-Kofradia, herriko etxea, salte-giak, ostatuak eta elkarte asko,denak eskuz-esku plantatuakziren urri ondarreko hitzorduhori handizki joan zadien!Denen artean, egitarau batnasaia eta herrikoia ezarriazuten pikoan eta badakite gai-nerat deneri ongi etorri hobere-naren egiten! Horrek berakainitz munta du bixtan da.Igandean, meza kartsu baten ondotik, kofradiak, orotarat hogoita-hamar bat segurik, karriketan ibili dira airoski, klika laguntzaile, etaBiper-Kofradiaren biltzar nagusia giro arraro batean joan da burutikburu herriko jauregi zaharraren sahetsean... Michel Darraidou-k agur-tu ditu guziak bere betiko talendu argiarekin.Urte guziz herritar bat ohoratzen baita, ainitz mereximendu baduennorbait, aldi huntan saristatua izan da Luixa Ithurralde, parropian alanun nahi zerbitzu ainitz egin eta egiten duena. Gero, Biper-Kofradiakbere ohorezko kide bezala goretsi ditu hamar bat lagun. Alde batetik,beste kofradia batzuetako adixkide zonbait, hala nola RobertJuanicotena Miarritzeko kofradiaren kudeatzaile suharra. Bestetik,beren sailean lan ederra akulatzen duten batzu: euskal kulturaren zer-bitzari xintxo bezala Xabi Soubelet, idazle, bertsuzale eta artixta eza-gutua, Donibane Lohizunen bizi dena, usu Baztan aldean ibiltzen...Laurent Etchepare sukaldari guziz jeinutsua, Angelun plantatua, sor-

    tzez xuberotarra... FrantxixCarricart pilotari ohia etapilotaren mundu hortan era-gin handia duen gizon balio-sa, Michel Bidegain,Baionako Aviron taldean denfutbolari arraroa, bere erroakZuraiden eta Ezpeletan ditue-na... Eta azkenik, Biper-Sarinagusia hartzen zuela Tarbealde hortako kirolari paregabebat, Nicolas Lopez, ezpata-jokoetan balentria gaitzakegin berriak dituena, berezikiXinan, Olinpi-Jokoen karieta-rat, urrezko medaila ere iraba-zirik.Bai, aurtengo Biper-Besta erebiziki ederra izan da! Hori dahori feria gaitza, ez baitaguti!, horra zer daukun oihu-katu, bihotza pilpil, ezpeletaradixkide batek...

    Mundu bat Biper-kofradiaren biltzar nagusian!

    Luixa Ithurralde ez da ohore gose bainan merexi zuen segur ohoratua izaitea!

    Frantxix Carricart ere biperzale argien lerroan Goresmenak Xabi Soubelet euskalzale kartsu eta artixtarentzat.

    Nehork ez daki zer izaiten ahal denitsasoaren zolan ez eta norbaiten bihotzarenbarne-barnean

    (Juduen erran zaharra)

    Biper-besta Ezpeletangaitzeko feria ederra !Biper-besta Ezpeletangaitzeko feria ederra !

  • Irakian, herri hortako gobernamen-dua minberatzen hasia da beren lurre-an okupazionez dituen amerikanotroperi buruz, alde hortarako akordiobatzuz ere gutiziatzen hasiak dituelarik. Joan-den otsailean holakoeri buruz abiatuak,bazuten zerbaitetarat heltzeko ustea uda hor-tako, bainan luzamenak badira tratu horietan.Hor dira alabaina 150.000 soldado okupatza-ileak abendo hunen 31ko joan zitazkeenakONUko nazioneen arabera ere. Bainan ezdoatzi tratuak uste bezain laster. Gero ta gehia-go ari da indartzen Irakia beraren nausitasunabere lurrean, eta hau ere ez da ahanztekoa :amerikano tropez asetzen ari dela hangobereko jendea Irakian. Eta ezin erran, politikakere norat eginen duen ondoko egunetanAmerikako bozen ondotik, hori gero ageriko. Errusian berriz politikarat itzuli zaie bozenbidez Roman Abramovics ainitz miliardun abe-rats okitua bere herrian Tchukotba probintziarenpresident pasatu dena Errusiako Iguzkialdeburuan. Lehen ere kargu hortan berean izanazen 7 urtez bere probintziaren gobernadore. Erromako katakunbak deitzen diren lurpekohiltegietan aurkikuntza ohargarriak egin dituzte,hiru lau mila gorputz, gizon eta andre, hanehortziak izan zirenenak. Lan haundiak izanendira ondoko urteetan gorputz horien historia etagertakizunak zer izan ziren jakitearentzat.Lehenik, Jesu-Kristo baino 80, 132 urtegeroagokoak izan zitazkeela erakusten duteoraiko ikermolde berrienek, ez ordea giristinomartirenak izan zirelakorik, iduriz, zauri etatratamendu bortitzegirik ez baitute erakustenseinaleek. Presan bezala ehortzi zitazkeelakoseinaleak badira, eritasun-izurrite edo holakodenboretan ehortziak. Bestalde, doi bat aberatsedo ontsa zirenen ondarkinak izan ditazke,urrezko hari, eraztun balioko eta holaxekoakere baitituzte. Sakharov saria mereziturik Hu Jia xinatarrahautatua izan da europear parlamentuan liber-tatearen aldeko bere lan eta gudu baliosarensaristatzeko. Egia erran, saristatu berri hori hiruurte ta erdiren presondegia gazitzen ari da bereherrian eta bixtan da protesta haundiak egindituela Xinak, erranez zein den lanjerosa gizonhori, han sinets-arazi nahi dutenaz. Gizon horida Tibetar Budismorat konbertitua eta ainitzbermatua, ekologista, sida-hiesa eta besteholako eritasun frangoren kontra ainitz egina,eta ez da beraz Xinako gobernu komunistazkanpo beste nehor hori kondenatzen duenik.Sakarov sari horrek hogei urte ditu eta ez danornahiri emaiten. Duisburg herrian estrenatu da igande huntanAlemaniak duen Islamaren moskeo berria bere34 metra gorako dorrearekin, mahometanoenotoitzarendako hau, erlisione hortako ainitz

    langile baliatu dituen aleman lurre-an, bixtan dena, hori zuten turkiar

    gizonek galdegina. Mediterraneo itsasoko Malte ugartean

    egin da, ortziraletik astezken artean mundutiaremigratuen biltzar nagusia, hamabigarrenaaurtengoa. Izan dira hor 35 naziotako 300ordezkari nausi, elgarren arteko lokarriakarraberritu dituztenak, mundu horren