8
2009ko Urtarrilaren 22koa - ISSN 0767-7643 22 Janvier 2009 - 1,10 E - N° 2991 - PUBLIZITATE BATEK PIZTU ARRANGURETAZ Joanden astean astekari huntan agertu dugun publizitate edo iragarki batek bazterrak doi bat harrotu ditu, arrangura batzu piztu. Egia da neurri handiko iragarki bat zela, orrialde erdikoa, eta usaiaz kanpoko bat gure astekarian, egitura publiko batena, Departamenduko Laborantza Ganbararena. Azken aste hautan, kanpaina bizkor bat darama egitura horrek hedabideetan, bere lansaila hobeki ezagutarazteko, dionaz. Bainan garai hau da ere laborantza mundua arras minbera den bat, bereziki Ainhize Monjolosen kokatzen den Euskal Herriko Laborantza Ganbararen auzi horren inguruko gora-beherekin, Departamenduko Ganbarak behin betiko geldialdia eman nahi liokeelarik Ainhizekoari. Ez da beraz inoxent Paueko egitura horrek gaur kanpaina hori balinbadarama, doi bat histua litzaiokeen irudia freskatu nahian. Eta, hain segur ere ez inoxent gure astekaria bezalako batean delako iragarkia agertzea. Giro minkor hortan, zergatik beraz onart gisa hortako iragarki baten publikatzea ? Badu bizpahiru urte kanpaina bat daramagula, euskal irratiek, Berria egunkariak eta Herria astekariak, egitura publikoek euskal hedabideetan ere beren iragarkiak agert ditzazten. Zeren, orain arte, euskal hedabideak arrunt baztertuak gira mail hortan. Azkenean bat etorri zaikularik, eta bere mamia ez zaikulakotz kalapita iturri iduritu, ez ginion ba uko eginen ! Gainera, ez gira alderdi baten agerkaria, deneri idekia izaitea eginbide dugu, behar delarik haatik gure iritzia sanoki emanez. Eta hori errexki konpreni dezakete gure irakurleek. Horiek hola, agertu dugun iragarkiak baitio ez dela laborantzarik laboraririk gabe ez eta laboraririk lurrarik gabe, lurgabe edo artzain xoil batzu beren izaitean kolpatuak senditu dira erranaldi horrekin. Gure iduriko, ez dute batere baztertuak senditu behar, iragarki hortan lurra lantresna bezala behar baita ulertu eta ez jabetasun gisa. Guretzat garbi da lurrik gabeko laborari eta artzainek bertzeak bezain bat errespetu eta ezagupen merezi dutela, eta beren toki osoa daukatela gaurko eta biharko laborantzan. P.J. 3000 Urteak izan ditazke labur eta egunak halere luze ( erran zaharra) Bihurgune franko hartzen du Baionako ospitaleak azken ur- tetan, Baiona/Hiriburu/Donibane Lohizuneko hiru arta gune- tan 432 ohe eta 2600 langile finkorekin. Barne berritzen ari da funski, amategi, urgentzia eta sarrera nagusiak berrerai- kitzen 85 milioi euro ezarri ditu, ez da guti. Beste hainbeste sartuko ditu oraindik operazio, analiza gelak eta pazienten etzategiak berritzeko, hemendik eta hiru urtetara. Ez uste izan ordea, kezka guziak antolatuko dituztenik. Os- pitalera sartzea eta barnean autoaren uztea sekula bezain kezkagarri gelditzen da, eritegi erraldoi horretan 2600 lan- gile finko kontatzen direla jadanik gogoan atxik dezagun. Urrats handiz aitzina doa sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana, horri esker ospitaleak bihotzeko eritasu- netan puntako lekua kausituko du, baina ber denboran min biziaren artak eta buru ezintasunenak gehiago pribatuaren gana lerraraziz. Azkenik Baiona eta Donostiako ospitaleen arteko elkarlanak ez du funtsezko urratsik erakusten. On- doko larunbatean estreinatuko dute Baionako ospitaleko obren lehen partea, karia horretara HERRIA Angel Piquemal ospitaleko zuzendariarekin mintzatu da, hona gure solasa. HERRIA : Zer berritu duzue lau urte iraun duten obra horietan ? Angel Piquemal : Amategia osoki berria eta handitua da, haur sortu berrien eta pediatria sailak inguratzen dute, ur- gentziak ondoan ezarri dizkiogu, eskatzen dituzten lehen radio analizen gelarekin, gehitu diogu oraino kontsulta gu- nea, horiek oro aspaldiko urtetan ziren lekuan baino zinez erosoago ; eta “ karrika estalia ” deitu dugun sarrera nagusi hau dugu obren puntu gorena. H : Zailena ez ote zen hainbeste lan egitea ospitalea za- balik atxikiz denbora berean ? A. P. : Zaila izan da hein horretako berregituraketa egitea os- pitalea irekia atxikiz, zerbitzu eta ohe guziak irekirik egonez. Zaila izan da obrak emeki eta urraska egitea, ospitalearen bi- zia trabatu gabe. Gainera goitik behera jin zaizkigu ustegabe batzuk, zailtasunak sortu dizkigutenak lanak aitzinatzeare- kin. Behar izan dugu egokitu, egiazko lan tresna interesga- rriaren eraikitzeko. H : Hemen karrika estaliaren erdian garelarik nola pent- satu duzue ospitale berritua ? A. P. : Hemendik beretik sar zaitezke ospitaleko edozein zerbitzutan ; lehenbiziko kontsulten egitera datorrenak idaz- kariekin zalukara betetzen ditu paperak eta kontsulta arinak hor berean ditu ; haurrak ukaiteko eta urgentzia gorrientzat presatuak direnek zuzeneko sarrera dute bestalde, ez da ahantzi behar. Orohar karrika estali honetatik bideratua da pazientea egokiak zaizkion artetara, igangailu panoramiko- ak baliatzen ditu estaietan hupatzeko. H : zer eremu eta jendetza hunkitzen du Baionako ospi- talak ? A. P. : Baxenabarre eta Lapurdi guzia, hego Landesetan : Capbreton, Hossegor eta Tyrosse hunkitzen ditugu, orotara 330 000 paziente. Eremu horretan ospitale publiko bakarra gara, eta ari gara eraikitzen puntako osagarri tresna bat. Joan den urtean barna hamabost bat mediku hartu ditugu, ekartzen dizkiguten teknika eta jakintza berezien gatik. Arki- tektura berritua bai, baina arta berriak ere bai. H : Mediku gehiago diozu, baina ohe gehiago ere bai ? A. P. : Beste ohe zenbaitño ukanen ditugu bihotz tratamendu berrien inguruan, baina oheak ez dira gure behar larriena ; tratamendu teknikak azkarki mugitu dira, duela doi doia ha- mar urte baino aise denbora gutiago iragaiten dute pazien- tek ospitalean. Ez dugu ohe gehiagoren beharrik. H : Baionako lau klinika pribatuk zentro bakar bat irekiko dute hemendik hiru urte, zertan da publiko pribatu sek- toreen arteko elkarlana ? A. P. : Elkarrekin ari gara bihotzekoen tratamendu sailan, Mi- arritzeko Agilera, Baionako Paulmy eta Lafourcadetan ziren hiru unitateetako ahalak elkartzen ditugu hemen. Ospitalea sektore pribatuarekin ari da oraino, radiologia, IRM teknol- ogietan ; beste xederik ere badugu. Gero, klinika pribatuen bateratzeak lehiaketa berri bat suposatzen du guretzat, ho- rretara apailatzen gara. H : Bi partetan egiten dituzuen obra hauek 190 milioi euro gostatzen dute. Hastapenean baino xifre handiagoa dea eta nola pagatzen duzue ? A. P. : 190 milioi euro hori da gastu orokorra, ARH (osagarri ministerioak) ehuneko bosta ekarri digu, gaitikoa ospitaleak berak asumitzen du. Xifre hastapenekoa baino goragoa da, lanak segitzearekin hainbat elementu berri integratu baititu- gu pazientearen onetan, eta aro ekonomiko onarekin batera mailegu interesak apalaraztea kausitu dugu, horrela gastu gehiagoren parada atzemanez. H : Baiona/Donostia eta Iruineako osagarri zerbitzuen ar- teko lana nola doa, fite ala emeki ? A. P. : Ari gara urraska aitzina, bereziki urgentzien kasuan. Laster izenpetuko dugu sail horretan “euro lurralde hitzar- men bat”, ageriko baita horrekin elkarlan jarraikia darama- gula. Bestalde harremanak eta gogoeta trukaketak aitzina doaz, egia erran urratsak ez dira erraldoiak. Emeki baina segurki ari gara. Luzea da luzea herriko besta horien saila urte guzian zehar! Urteko lehenak izaiten dira Jondoni Bixintxo handiak ekartzen dituenak, Hendaian eta Ziburun bainan ere Beskoitzen eta Irulegin. Ziburun, iragan asteburu hortan hasiak dira eta gaitzeko giro onean, igandean ez bada ere pilota partidarik egin euriaren gatik. Meza nagusian hor zuten Baionako apezpiku berria, Marc Aillet, eta herrriko plazarat ere agertu da eguerdi irian. Odolki egileen xapelketak ukan du arrakasta ederra. Fandango lehiaketak ere ba. Gazteenetan, lehen sailkatu dira Perrine Feriol eta Oneka Jauregui, bigarren Milena Legardinier-Duhalde eta Idoia Datchary, hirugarren Marga Le Forestier eta Txomin Ithurria. Handienetan, lehen Ainhoa Datchary eta Intza Thurin, bigarren Andoni Larralde eta Mirentxu Sansebastian, hirugarren Vanessa Zubiri eta E aut Mourguy. Azpimarratu behar da Piarres-Larzabal kolegioaren parte hartzea. Muslariak ere trenpu gaitzean! 48 pare arizan dira zoin-gehiagoka Kathy ostatuan. Deneri nagusitu bi urrua r, Martin de Ezcurra ( izen bereko pilotarien osaba) eta Janbattitt Zubieta, bigarren Isidore Tharaud (Donibane) eta Jean-Michel Gonzales (Azkaine), hirugarren Martial Mouhica (Donibane) eta Michel Larzabal (Urrua ) laugarren Mayi Mouhica eta Lisbeth Mouhica (Martial-en andrea eta alaba). Hendaian, Bixintxo-Bestak ortzirale huntan hasten Pellot itsasturi famatuari ongi etorri eginez. Larunbatean, atabalarien elgarretaratze handia. Igandean, meza nagusia, mutxikoak eta ausagailu frango. Untsa gogotik arizan dira fandangoetan eta batzuk kopa eder batzu irabazi! Lau muslari pare hoberenak, berekin dituztela Jojo Aramburu, besta-komiteko burulehena, Totte Luro, musaz ainitz arduratzen dena, eta Kathy ostalertsa. BIXINTXO-BESTA ALEGERAK Bisitarien sartze nagusia Urgentzien sartzea, gainekaldean plataforma biribil bat, helikopteroentzat Angel Piquemal Baionako ospitalea erronka berrien ahalekin

Herria 2991

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astenakaria 2991

Citation preview

Page 1: Herria 2991

2009ko Urtarrilaren 22koa - ISSN 0767-7643 22 Janvier 2009 - 1,10 E - N° 2991 -

PUBLIZITATE BATEK PIZTU

ARRANGURETAZÉJoanden astean astekari huntan agertu dugun publizitate edo iragarki batek bazterrak doi bat harrotu ditu, arrangura batzu piztu. Egia da neurri handiko iragarki bat zela, orrialde erdikoa, eta usaiaz kanpoko bat gure astekarian, egitura publiko batena, Departamenduko Laborantza Ganbararena. Azken aste hautan, kanpaina bizkor bat darama egitura horrek hedabideetan, bere lansaila hobeki ezagutarazteko, dionaz. Bainan garai hau da ere laborantza mundua arras minbera den bat, bereziki Ainhize Monjolosen kokatzen den Euskal Herriko Laborantza Ganbararen auzi horren inguruko gora-beherekin, Departamenduko Ganbarak behin betiko geldialdia eman nahi liokeelarik Ainhizekoari. Ez da beraz inoxent Paueko egitura horrek gaur kanpaina hori balinbadarama, doi bat histua litzaiokeen irudia freskatu nahian. Eta, hain segur ere ez inoxent gure astekaria bezalako batean delako iragarkia agertzea.

Giro minkor hortan, zergatik beraz onart gisa hortako iragarki baten publikatzea ? Badu bizpahiru urte kanpaina bat daramagula, euskal irratiek, Berria egunkariak eta Herria astekariak, egitura publikoek euskal hedabideetan ere beren iragarkiak agert ditzazten. Zeren, orain arte, euskal hedabideak arrunt baztertuak gira mail hortan. Azkenean bat etorri zaikularik, eta bere mamia ez zaikulakotz kalapita iturri iduritu, ez ginion ba uko eginen ! Gainera, ez gira alderdi baten agerkaria, deneri idekia izaitea eginbide dugu, behar delarik haatik gure iritzia sanoki emanez. Eta hori errexki konpreni dezakete gure irakurleek.

Horiek hola, agertu dugun iragarkiak baitio ez dela laborantzarik laboraririk gabe ez eta laboraririk lurrarik gabe, lurgabe edo artzain xoil batzu beren izaitean kolpatuak senditu dira erranaldi horrekin. Gure iduriko, ez dute batere baztertuak senditu behar, iragarki hortan lurra lantresna bezala behar baita ulertu eta ez jabetasun gisa. Guretzat garbi da lurrik gabeko laborari eta artzainek bertzeak bezain bat errespetu eta ezagupen merezi dutela, eta beren toki osoa daukatela gaurko eta biharko laborantzan. P.J.

3000

Biziak bizi-bizi zortzigarren probintzian

Urteak izan ditazke labur eta egunak

halere luze ( erran zaharra)

Bihurgune franko hartzen du Baionako ospitaleak azken ur­tetan, Baiona/Hiriburu/Donibane Lohizuneko hiru arta gune­tan 432 ohe eta 2600 langile finkorekin. Barne berritzen ari da funski, amategi, urgentzia eta sarrera nagusiak berrerai­kitzen 85 milioi euro ezarri ditu, ez da guti. Beste hainbeste sartuko ditu oraindik operazio, analiza gelak eta pazienten etzategiak berritzeko, hemendik eta hiru urtetara. Ez uste izan ordea, kezka guziak antolatuko dituztenik. Os­pitalera sartzea eta barnean autoaren uztea sekula bezain kezkagarri gelditzen da, eritegi erraldoi horretan 2600 lan­gile finko kontatzen direla jadanik gogoan atxik dezagun. Urrats handiz aitzina doa sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana, horri esker ospitaleak bihotzeko eritasu­netan puntako lekua kausituko du, baina ber denboran min biziaren artak eta buru ezintasunenak gehiago pribatuaren gana lerraraziz. Azkenik Baiona eta Donostiako ospitaleen arteko elkarlanak ez du funtsezko urratsik erakusten. On­doko larunbatean estreinatuko dute Baionako ospitaleko o bren lehen partea, karia horretara HERRIA Angel Piquemal ospitaleko zuzendariarekin mintzatu da, hona gure solasa.

HERRIA : Zer berritu duzue lau urte iraun duten obra horietan ?Angel Piquemal : Amategia osoki berria eta handitua da, haur sortu berrien eta pediatria sailak inguratzen dute, ur­gentziak ondoan ezarri dizkiogu, eskatzen dituzten lehen radio analizen gelarekin, gehitu diogu oraino kontsulta gu­nea, horiek oro aspaldiko urtetan ziren lekuan baino zinez erosoago ; eta “ karrika estalia ” deitu dugun sarrera nagusi hau dugu obren puntu gorena. H : Zailena ez ote zen hainbeste lan egitea ospitalea za-balik atxikiz denbora berean ?A. P. : Zaila izan da hein horretako berregituraketa egitea os­pitalea irekia atxikiz, zerbitzu eta ohe guziak irekirik egonez. Zaila izan da obrak emeki eta urraska egitea, ospitalearen bi­zia trabatu gabe. Gainera goitik behera jin zaizkigu ustegabe batzuk, zailtasunak sortu dizkigutenak lanak aitzinatzeare­kin. Behar izan dugu egokitu, egiazko lan tresna interesga­rriaren eraikitzeko.H : Hemen karrika estaliaren erdian garelarik nola pent-satu duzue ospitale berritua ?A. P. : Hemendik beretik sar zaitezke ospitaleko edozein zerbitzutan ; lehenbiziko kontsulten egitera datorrenak idaz­kariekin zalukara betetzen ditu paperak eta kontsulta arinak hor berean ditu ; haurrak ukaiteko eta urgentzia gorrientzat presatuak direnek zuzeneko sarrera dute bestalde, ez da ahantzi behar. Orohar karrika estali honetatik bideratua da pazientea egokiak zaizkion artetara, igangailu panoramiko­ak baliatzen ditu estaietan hupatzeko.H : zer eremu eta jendetza hunkitzen du Baionako ospi-talak ?A. P. : Baxenabarre eta Lapurdi guzia, hego Landesetan : Capbreton, Hossegor eta Tyrosse hunkitzen ditugu, orotara 330 000 paziente. Eremu horretan ospitale publiko bakarra gara, eta ari gara eraikitzen puntako osagarri tresna bat. Joan den urtean barna hamabost bat mediku hartu ditugu, ekartzen dizkiguten teknika eta jakintza berezien gatik. Arki­tektura berritua bai, baina arta berriak ere bai.H : Mediku gehiago diozu, baina ohe gehiago ere bai ?A. P. : Beste ohe zenbaitño ukanen ditugu bihotz tratamendu berrien inguruan, baina oheak ez dira gure behar larriena ; tratamendu teknikak azkarki mugitu dira, duela doi doia ha­

mar urte baino aise denbora gutiago iragaiten dute pazien­tek ospitalean. Ez dugu ohe gehiagoren beharrik.H : Baionako lau klinika pribatuk zentro bakar bat irekiko dute hemendik hiru urte, zertan da publiko pribatu sek-toreen arteko elkarlana ?A. P. : Elkarrekin ari gara bihotzekoen tratamendu sailan, Mi­arritzeko Agilera, Baionako Paulmy eta Lafourcadetan ziren hiru unitateetako ahalak elkartzen ditugu hemen. Ospitalea sektore pribatuarekin ari da oraino, radiologia, IRM teknol­ogietan ; beste xederik ere badugu. Gero, klinika pribatuen bateratzeak lehiaketa berri bat suposatzen du guretzat, ho­rretara apailatzen gara.H : Bi partetan egiten dituzuen obra hauek 190 milioi euro gostatzen dute. Hastapenean baino xifre handiagoa dea eta nola pagatzen duzue ?A. P. : 190 milioi euro hori da gastu orokorra, ARH (osagarri ministerioak) ehuneko bosta ekarri digu, gaitikoa ospitaleak berak asumitzen du. Xifre hastapenekoa baino goragoa da, lanak segitzearekin hainbat elementu berri integratu baititu­gu pazientearen onetan, eta aro ekonomiko onarekin batera mailegu interesak apalaraztea kausitu dugu, horrela gastu gehiagoren parada atzemanez.H : Baiona/Donostia eta Iruineako osagarri zerbitzuen ar-teko lana nola doa, fite ala emeki ? A. P. : Ari gara urraska aitzina, bereziki urgentzien kasuan. Laster izenpetuko dugu sail horretan “euro lurralde hitzar­men bat”, ageriko baita horrekin elkarlan jarraikia darama­gula. Bestalde harremanak eta gogoeta trukaketak aitzina doaz, egia erran urratsak ez dira erraldoiak. Emeki baina segurki ari gara.

Luzea da luzea herriko besta horien saila urte guzian zehar! Urteko lehenak izaiten dira Jondoni Bixintxo handiak ekartzen dituenak, Hendaian eta Ziburun bainan ere Beskoitzen eta Irulegin.Ziburun, iragan asteburu hortan hasiak dira eta gaitzeko giro onean, igandean ez bada ere pilota partidarik egin euriaren gatik. Meza nagusian hor zuten Baionako apezpiku berria, Marc Aillet, eta herrriko plazarat ere agertu da eguerdi irian. Odolki egileen xapelketak ukan du arrakasta ederra. Fandango lehiaketak ere ba.Gazteenetan, lehen sailkatu dira Perrine Feriol eta Oneka Jauregui, bigarren Milena Legardinier-Duhalde eta Idoia Datchary, hirugarren Marga Le Forestier eta Txomin Ithurria. Handienetan, lehen Ainhoa Datchary eta Intza Thurin, bigarren Andoni Larralde eta Mirentxu Sansebastian, hirugarren Vanessa Zubiri eta E– aut Mourguy.

Azpimarratu behar da Piarres-Larzabal kolegioaren parte hartzea.Muslariak ere trenpu gaitzean! 48 pare arizan dira zoin-gehiagoka Kathy ostatuan. Deneri nagusitu bi urru–a r, Martin de Ezcurra ( izen bereko pilotarien osaba) eta Janbattitt Zubieta, bigarren Isidore Tharaud (Donibane) eta Jean-Michel Gonzales (Azkaine), hirugarren Martial Mouhica (Donibane) eta Michel Larzabal (Urru–a ) laugarren Mayi Mouhica eta Lisbeth Mouhica (Martial-en andrea eta alaba).Hendaian, Bixintxo-Bestak ortzirale huntan hasten Pellot itsasturi famatuari ongietorri eginez. Larunbatean, atabalarien elgarretaratze handia. Igandean, meza nagusia, mutxikoak eta ausagailu frango.

Untsa gogotik arizan dira fandangoetan eta batzuk kopa eder batzu irabazi!

Lau muslari pare hoberenak, berekin dituztela Jojo Aramburu, besta-komiteko burulehena, Totte Luro, musaz ainitz arduratzen dena, eta Kathy ostalertsa.

BIXINTXO-BESTA ALEGERAK

Bisitarien sartze nagusia

Urgentzien sartzea, gainekaldean plataforma biribil bat, helikopteroentzat

Angel PiquemalBaionako ospitalea erronka berrien ahalekin

Page 2: Herria 2991

• Bakearen aldeko manifestaldiakdenetan, horra zer ikusi den sekulanbaino gehiago aste pare bat huntan etahor bi aldeetarik, ala palestinarren alde alaisraeldarren fagorez. Europan hasteko ta bat,jende asko muitu dute, dela Suedian, Alema-nian, Espainian, Suisan, Italian, Austrian,12.000 zirela bereziki Londresen. Erroman jen-dezko gate bizia zuten egiten bakearen alde.Urrunago ere, Amerikako Etxexuriraino agerra-razi dituzte Israelen aldeko oihuak hango ba-tzuek eta, gehiago dena, Indonesian bereanikusi dira 20.000 jende bilduak Djakartan etadenak nahastura horietaz aseak.• Norvegian egin ziren 1993 an Israel etaOPEP eko araben petrolio tratuak. Geroztik dituerresuma horrek oraino bere lokarriak biziHamas taldearekin, oraino gutik bezala eta ezda harritzeko beraz talde horrekin beti harrema-netan baita Norvegia, Osloko akordioak hansinatu baitzituzten. Zenbaiten ustea da orai ezote lukeen zerbait aitzinarazteko xantzarikPalestinar eta Israelen arteko Gazako kalapitatxar hortan.• Ginean, ez dugu ahantzia abendoaren 23 anKonakrin militarrek egin zuten estatu kolpehura, Lansana Conte presidenta hil-eta segidanafrikarren batasunak ere nolazbait estali bezalazuena. Geroztik, orai sartu nausi berriek badi-tuzte orduan preso hartuetarik hiru jeneral libra-tuak baina beste hamahiru militar eta hiru zibilbadauzkate oraino preso.• Hego-Afrikan bozen kanpaina abiatu dute2009 huntako urtean bururatu beharra dena.1994 an erabakirik, izanen du beraz 15 urtekoepea aurten bururatu deneko, eta ez da dudanaurten ere Jakob Zuma partiduburua bere parti-daren irabazteko. Bainan badu kontrario batere joan den azaroaz geroz.• Espainiak baditu bere gerla zibileko haurrenhaurrak, Argentinan, Uruguai, Kuba, Xile, Vene-zuela, Mexikan eta zenbait, gutiago, Frantziaratere itzul laitezkeenak oraiko imigrazio giro haubaliatuz. Hau ere da bestalde balia lezaketena :Madrilek berak joan den abendoaren 29 azgeroz egiten deien berriz itzultzeko eskaintza.Nork daki zuzen ez ote den euskaldunik erehorietan ? Zenbait estimuk daukate bost ehunmilako bat espainol litezkeela kasu hortan, haa-tik beste batzuek ainitz gutiago. Kondu tinkiagobatzuen arabera 80.000 mexikano ba omenlitazke horietan, beren arbasoek ezinbertzez

utzi zuten lurrerat arrajin litazkee-nak, bakotxa bere arrazoinez, hala

nola ez baitira Francok joaiten lagunduzituenen haurrak beti idaia bereko, aldiz

Kuban diren batzu gogotik prest litazkeelarikEuropa librorat sartzeko baina hori besterik daeta oraino mugak badira hor, ez ttipiak.• Zinbabue herria badakigu nola daukan beregisako terrorismo baten pean Robert Mugabepresident zaharrak 84 urtetan, bozak galdurikere sekulan amor eman gabe. Huna orain pro-testa bat, Desmond Tutu apezpiku anglikanoa-rena. Gotzai famatu hau, 1984ko Nobel Saria-ren irabazlea da gose-greba batera jendeadeitu duena, berak etsenplua emanez asteanbehingo barurarekin, Mugabe horren eskandalageldi dadin gosetean eta Kolera izurritean bai-tauka bere herri gaixoa, aterabide argirik gabe.• Gazan urrats bat aizinerat eta bi gibelerat aridirela iduri du hogei egun pasatuak dituelarikIsrael eta Hamas arteko azken kalapita txarhorrek. Huna bederen bakearena ez den gerta-kari bat : Israelgo indarren bonbardamenduekhil dutela Said Siam 49 urteko Hamasen buru-zagi gogorren bat, Mohamed bere semearekin,bai-eta Lyad anaia eta Gazako barne-ministroa,ez baitzuten holako haundikirik hil joandenabendoaren 27 az geroz. Denbora bereanONU herriarteko batasunaren batzu ere hunkidituzte israeldarrek. Alta, horiek hola, bere tra-tuetan segitzen du Egyptoak etsitu gabe Israe-lekin, nahiz Hamasekoek dioten ez dutela gerlaixiltze laburrik onartuko, nun ez den Israel erre-tiratzeen arabe aldean okupatuak dituen lurre-tarik.• Vaclav Havel Txekiako presidentak eneguhaundiak ukan ditu bere osagarrian azken den-bora hautan eta ospitaleko zoinu berezietaratudute medikuek kasu seriosean.• Errusiako gazarentzat akordio zerbait egindute azkenean Ukrainak eta biek. Horrek gar-rantzia badu Europarentzat zeren hemengogaza handik heldu baita eta hori ezin egina daErrusiaren eta Ukrainaren elgar-aditze batgabe. Segurtamen osorik oraino ere baden ezinerran, tratu horrek iraunen duela.• Gazan armen ixiltzeko erabakia hartu duIsraelek bere baitarik, denbora berean hasizere bere soldadoen handik erretiratzen. Bestealdetik, Hamaseko palestinarrek ere gauzabera diote bainan mundua hoieri so dago heiannola iraunen duten.

HUNKI-ALDIÑO BATBi aldaketa izan ziren gobernuan joandenabendoan eta orai hara beste bizpahiru.Holako zerbaiten abiadura bazela denek baza-kiten haatik bultta huntan, Xavier Bertrand go-bernutik jalgiz geroz UMP alderdiaren burujartzeko... Minixtro horren segida hartzeko hauta-tua izan da Brice Hortefeux orai arte frantsesnortasunaz eta Frantziako etorkinez arduratzenzena gobernuan. Hortefeux da Nicolas Sarkozypresidentaren adixkide mina, 33 urte kasik aldebat elgarrekin dabiltzala. Frangok diote funtseangobernuburu ere ezartzen ahal lukeela aurten ez

bada helduden urtean, François Fillon akitzenhasia izanen delarik... Etorkineri buruz preseski,Hortefeux gizon bortitza agertua dela dioteainitzek. Dena larderia eta sobera aise mintzo,dena piko eta ximiko... Orai, lanaren, familiareneta hiriaren minixtro bezala beste itxura bat, itxu-ra hobea, emaiten ahalko ote du?Egun berean gradoz goiti egin duena da EricBesson, hau luzaz sozialixta izana eta Sarkozy-kbere ganat bildua. Ezkerraldean ainitzek ez dute-na batere maite, ez delakotz batere leiala izanapreseski.Beste aldaketa bat, hau frango uste-gabekoanaski, Nathalie Kosciusko-Morizet ez da gehia-go ekologiaz arduratuko gobernuan bainanekonomiari lotu sail berezi batez, orai arte hainxuxen Eric Besson-en esku zen sailaz. Berak diohaatik begia beti atxikiko duela ingurumenahunkitzen duten gauzeri, bere burua baitaukagogoz eta bihotzez “perdea” baino “perdeagoa”...

ERASIAKSarkozy presidentak egin du egundainokotanitzulia frango, denetan errepikatuz urte on etaurte on, hilabete huntan guzian bali den leloa...Artetan, erasiaka ere ariz haatik. Hala nolaVesoul hirian, autogintzako langile andana batenaitzinean, langile horieri lehenik konplimendu pa-rrasta bat eginik. Erasiaka autogintza lantegi han-diak kudeatzen dituzteneri, krisia denbora huntanlagunduak izanen direla bainan berak ere gisahartarat jokatzekotan... Gisa bereko erasiakbanko batzuentzat, galdetuz ere bankoetakonagusiek beren soldatak hein bat muga ditzaten,ez dela egoki batzuk hexur batzu xurgartu behareta beste batzuk ba xingar zafla lodi lodia... Bankoek behar luketeela dirua aiseago prestatufuntsezko sail bati lotuak direneri, hori ere berrizoroitarazia izan da. Horiek hola, zer egin behar dute orai sos poxibat ba eta sos hura segurtasun osoz pausatunahi dutenek? Urtatsez, dena espantu, bankoguzieri zabaldua zitzaioten “livret A” delakoarennornahiri idekitzeko bidea, %4-en heineko intresahitzemanez. Bi asteren buruko tirrit, hara delakointresa %2,50-etarat apaldua! Hori ikusiz, noribehar da fidatu bestenaz?

DENA APAILUEuro-deputatuen hautesteko bozak beharrakbaitira helduden ekainean, jadanik bada apailuafrango. Hauteskunde horientzat, azken aldianbezala, Frantzia zortzi pusketan ezarria da, zortzibozgune arras bitxiki muntatuak. Dena den,eskuinaldean, UMP alderdia ari da bere zerrend-aburuen izendatzen. Gure eskualdean, denenaitzinean litake Dominique Baudis, luzaz“erdikoetarik” izana, politikatik urrundua zena(iduriz segurik) duela zortzi urte eta orai sail hor-tarat berriz heldu dena beraz, bainan Sarkozybabesle. Behin solasa hedatua zen gureeskualdeko zerrendaburua izanen zela AlainLamassoure, Angeluko auzapez ohia, Europa-maileko gauzetan biziki jakintsun eta trebe dena,bainan denen buru Pariseko aldean litake hauta-gai, UMP-tiarrekin segurki eta toki onean omen,bainan ez haatik denen aitzineko. Ezkerraldean,“perdeek” eta heiekin joanen direnek dituzteberen zerrendaburuak igandean hautatu. Gureeskualdean, José Bové, laborantza mundu hor-tan biziki ezagutua, eta Catherine Gréze. Etasozialixtak? Ez dakigu lo dauden ala ixil ixila aridiren lanean... Ekaina ari delarik poilliki hur-biltzen...

J-B D

2

Sagarnoaren denboraldia Ofizialki, sagarnoaren garaia irekia da. Astigarragako (Gipuzkoa) Petritegisagarnotegian, Aimar Olaizola pilotariak ireki du aurtengo sasoina, apirilaarte iraunen duena. Aurtengo sagar uzta ederra izan dela diote adituek :azken 30 urteetako hoberena. Adituen arabera 13 milioi pinta sagarnoekoiztuak izan dira hegoaldeko sagarnotegietan ; gehiena lekuko saga-rrarekin ekoiztua. Sagarnoa ere ona omen da aurtengoa : “aromatiko etafreskoa”. Orain sagarnozaleentzat gozamena, neurria atxikiz bistan dena.Ertzainen kontrako atentatua Hernanin Hernanin, Santa Barbara auzoko errepikagailuan ezarri lehergailuekin,ETAk ertzaintzaren kontrako sarraskia egin nahi zuela diote polizaadituek. Hiru lehergailu ezarriak ziren : bata errepikagailuarensuntsitzeko. Beste bi bonba gorderik ezarriak ziren, ertzaintza jitenzenean lehertzeko. Bakoitza zortzi kilo leherkari eta 2 kilo metrallarekin,zinezko sarraskia eragin behar zuena. Beharrik tenporizadorea ez delamartxatu eta ertzaintza ohartu dela ere kontrako bonba tranpa ezarriazela.Askatasuna hauteskundeetan Iragan astean, hemendik aipatu D3M plataformaren ordezkoa izan lite-keen Askatasuna mugimendua aurkeztu dute. Izen berarekin euskal pre-soen alde egiten duen mugimenduarekin ez du ikustekorik. Duela 11 urte,Euskal Herritarrok-en garaian, izen hortako mugimendua ofizialki erregis-tratu zuen ezker abertzaleak. Beraz alderdi politiko bezala legezkoa da1998ko agorrilaz geroz. Hala onartuko ote du Espainiar Justiziak ? Bere-hala PPko agintariek Askatasuna alderdia ikertzea galdatu dio justiziari.Martxoaren 1eko hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko epea urta-rrilaren 21ean hasiko da, 26an bururatzeko.Eroski munduko kooperatibarik handiena ?Eroskirentzat lan egiten duten 47 mila langileei, bazkide edo partzuerizaiteko aukera eskainiko zaie. Enpresako langileak eta kontsumitzaileakordezkatzen dituzten 500 ordezkariek proiektua onartu dute Elorrion eginden bilkuran. Erabakia ez da denen gustokoa zeren, egoera berriarekin,boterea noren esku izanen den ez baita batere segurra. Eroskik hitzemandu bere egoitza Elorrion geldituko dela. Emazteak, gizonak baino 700 euro gutiago irabaztenditu hegoaldeanAzken 10 urteetan, emazteen lan baldintzak hobetu badira, berdinta-sunera heltzeko bide luzea gelditzen da egiteko. Euskal autonomiaerkidegoan, gizonek baino 717,9 euro gutiago irabazten dute bainabeste emazteek. Gainera, prekaritatea, lan orduen murrizteak edolangabezia haundiagoak pairatzen dituzte oraino.Zortzi lagun arrastatuak AHTren kontrako manifestal-dian, UrbinanAbiadura Haundiko Trenaren (AHT) kontrako plataformak deitu mani-festaldian, mila lagun baino gehiagok parte hartu dute Urbinan, proiek-tuaren eraikuntza geldiarazteko. Kalapitak izan dira manifestaldia buru-ratzean ertzaintza eta manifestatzaileen artean. Ertzaintzak zortzi lagunarrastatu ditu. Imanol Muruak irabazi du Tene Mujika sariaImanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi du Tene Mujika 2008kosaria, “Loiolako hegiak” izeneko proiektua saristatu du epaimahainak.Euskal Herriko historia hurbila, biografiak, kronikak, erreportaiak, saiake-rak, elkarrizketak edo ikerketak lagundu eta bultzatzeko sortu zuten TeneMujika saria Debako Udalak (Gipuzkoa) eta Elkar argitaletxeak, Debakoalabaren omenez. Rikardo Arregi hegoaldeko kazetari sari nagusia ereirabazi zuen Imanol Muruak, Argia, Euskaldunon Egunkaria, Jakin etaBerria aldizkarietan lan egiten duen kazetariak. Milaz goiti arrastatuak 2008an bikotekideari tratu txa-rrak jasanaraztea gatik Bikotekideari tratu txarrak jasanaraztea gatik, 1142 gizon arrastatuak izandira hegoaldean jazko urtean. Aitzineko urteari alderatuz, %20aren emen-dazionea, 926 arrastatuak izan ziren 2007an. Hiru emaztek bizia galdudute jaz tratu txarren ondorioz. Bestalde 15 emaztek bizkarzaina baduteegunero beren zaintzeko. 2004an, zerbitzu iraunkor hori eskaintzen hasizirenean, 4 ziren bizkarzaina zuten emakumeak, ondoko urtean 11 ; 16,2006an; 13, 2007an; eta 15, jaz. Espainiar estatuan, 400 bat emaztekegunero tratu txarrak salatzen dituzte : %16 aren emendazionea eta2008an, 70 emaztek bizia galdu zuten indarkeriaren ondorioz.Hegoaldean % 4,6 ko langabezia Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia % 4,6-ekoa zen 2008ko aben-doan, Europan, Frantzian eta noski Espainian baino askoz beherago.Orotara 955.800 pertsonek lan egiten dute erkidegoan. Jazko abendoan46.400 langabe zeuden, aitzineko hiruhilekoan baino 10.900 gehiago.Langabezia hiru lurraldeetan emendatu da : Araban 6.300 gehiago daude(langabezia tatsa %5,4), Bizkaian, azken hiruhilabetean 1.700 lanik gabegehiago (%4,9), Gipuzkoan 3.000 pertsona gehiago daude lanik gabe,eta langabezia-tatsa %3,9koa da. Industriak 9.400 lanpostu galdu ditu,zerbitzuek 5.900 eta laborantzak 300; eraikuntzan ez dago aldaketarik.Langabeak eta zordunak lagunduak Euskal gobernuak lagunduko ditu, langabezian izanez edo irabazi mu-rritzegiak izanez, etxebizitza ordaintzen zailtasunak edo ezintasunakdituztenak. Hipotekaren partea bere gain hartuko du. Beharrez, etxebi-zitza gobernuak erosiko du, gero alokatzeko eta egoera ekonomikoahobetzen bazaie berriz erosteko. Madrazo sailburuak bankuei eskatu dieindar berezia egin dezaten berek sortu krisiaren konpontzeko. Donostiako tanborrada Gizon ala emazte, orotara 12 mila pertsonak parte hartu dute DonostiakoTanborrada hitzordu nagusian. Aurten 105 taldek parte hartu dute : jazbaino bost gehiagok. Haurren konpainiak 52 izan dira : kasik 5 mila haurorotara. 24 orenez Raimundo Sarriegiren “Donostiko Martxa” jo dute 24oren luze iraun duen besta nagusian. Zoritxarrez aroa ez dute alde izan.Iñigo Olaizola Donosti Cup izeneko futbol lehiaketaren zuzendariak izandu aurtengo urrezko danborra.

Brice Hortefeux, goiti ari omen den minixtroa

Page 3: Herria 2991

BIXINTXO-BESTAK ZIBURUN ETAHENDAIANKostaldean, bazterrak harrotzen diraurtarrilean Ziburun eta Hendaian he-rriko bestak baitituzte Bixintxo-kari.Ziburun, airoski abiatu da aurtengosaila, usaian bezala eskoletako hau-rrekin, auzapezak heieri botaturik herrikogakoak, denak josta diten oneski etasanoki, ttipi eta handi.Larunbat aratseko dantzaldian bazengaitzeko gazteria. Igandean mugimenduainitz goizetik arats. Meza nagusi kartsubat, Marc Aillet apezpikua ere hor. Aur-resku alegera batekin hasi dira elizkizu-nak. Bere predikuan, apezpikuakoroitarazi du nor izan zen Jondoni Bixin-txo, azpimarratuz haren aspaldikomezua gaurkoa ere dela...Herriko plazan, odolki prestatzaileakarizan dira zoin-gehiagoka. Ofiziokoak18, amaturrak beste hainbeste. Urtetikurterat gehiago. Sariak banatuko dirahelduden igandean, herri-bazkariarenhasteko keinkan. Badakigu haatik nordiren irabazleak. Amaturretan, PhilippeAlbistur ziburutarra xapeldun, Do-minique Aramburu, hau ere ziburuta-rra, bigarren, Valencia senpertarra hiru-garren. Ofiziokoetan, lehen saria Hiribu-ru etxearentzat, hau Hiriburukoa izankiizenak berak emaiten duen bezala. On-dotik Didier Carrère , Miarritzekomerkatugunean dena, eta HazparnekoOspital etxe ezagutua.Arrantzaleak talde famatuak airostu dugero herriko etxeak eskaini zintzur

bustitzea. Aratsaldean, aro hitsa bainan arras giroona halere lehen orrialdean kondatuaden bezala. Bertsulariak ere erne etatrenpu onean, bai ostatuan, bai besta-komitearen biltokian, bai eta plazakoaterbean. Bigarren asteburuko hitzordu nagusia,igandeko herri-bazkaria Alaiaktaldearekin. Lehenik, arrabestako mezanagusia eta euskal kantuak Ziburu Eus-kaldun elkartearekin.Hendaian, ortzirale iluntxean Pellot kor-sario famatuaren arribada eta bestenidekitzea. Larunbatean, atabalariakehunka, elgarretaratze guziz erraldoia!Igandean, meza nagusia Jondoni Bixin-txoren ohoretan eta betiko egitarau he-rrikoia.

TOKI GEHIAGODonibane Lohizunen, prezetur-zer-bitzuek Martine egin dute. Aspaldianbazituzten arrangurak beren bulegoak,merkatugunetik hurbilean, aise es-kasegiak zituztela. Haratxago plantatudira Chauvin-Dragon karrikan eta hanbadute aise toki gehiago...

LAU HILABETEDonibane Lohizunetik hau ere: poliza-tegiaren aitzin hortan frangotan saltsahandia izaiten da, bereziki udasasoinean. Galkadura gaitza noiz nahieta su gorriek trafikua trabatzen la-guntzen duten baino gehiago berdin!Gaitzeko biribilgunea muntatu beharradute beraz gero gauzak hobeki joanditen negozio handi-handia izaiten denbide kurutze hortan. Obran hasiko diraotsailaren 2-an. Bada lau hilabeterenanunbait han.

HENDAIA NAGUSILegezko jende kondaketaren xifreakagertu berriak-eta, Kosta-Hegoalde hor-tan Hendaia aitzindua zaio DonibaneLohizuneri. 14.437 biztanle Hendaian,14.074, joanden astean ginion bezala,Donibanen. Hori azpimarratua izan daherriko etxean agintza-bilkuraren kari-etarat. Bilkura hortan, Battitt Sallaberryauzapezak erran du denetan bezaladiruari kasu eginez behar dela arizan se-gur bainan beharrezkoak diren obrakeginez halere. Proiektuetan, besteakbeste, xahar-etxe baten eraikitzea. Baieta badiaren garbitzea, lohi soberakinakenduz. Aurtengo hitzorduetan Peebleseta Viana Do Castello hiriekinparekatzearen hamargarren urtebetet-zea apirilean ospatuko dena.

3

Bertsulariak Ziburun, Errexil, Xumai Murua,Xabi Soubelet eta Txomin Ezponda

Odolki hautak prestatu dira pilota plazan!

JENDETZA GAITZA AINHIZENJendalde handia, milako bat la-gun, bildu da Ainhize Mon-jolosen joanden larunbatean,Euskal Herriko Laborantza Gan-bararen 4. urteburu kari. Giroaberezia zen, elkarte hori auzi-tara deitua den garai huntan,eta jendeak olde handian etorriznahi izan dio sustengu osoaagertu lau urte huntan hain lanbaitezpadakoa daraman egiturahorri. Larunbateko biltzar na-gusirako hirurehun bat jarlekuprestatuak ziren tokian dobleabeharko zen. Bainan jendeaksegitu ahal izan ditu solasaldiak kanpotik ere, bozaltxagailuen bidez, biltzarrak hiruoren iraun duelarik, hain ziren gai mamitsuak mahain gainean, laborantza politika,etxaldeen transmisioa, gazteen instalakuntza, tokiko garapena, lurralde antolaketaeta bertze. Ondotik ere dena giro hoberenean iragan da, giro alaian, bai aperitifadenboran bai oihalpean antolatutako bazkari denboran (600 bazkaltiar), jendetza ho-rrek guziak hitzordua hartzen zuela urtarrilaren 29rako (13:30), Baionako auzitegiaitzinean, orduan baita iraganen Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta MixelBerhocoirigoin elkarteburuaren kontrako auzia, prefetaren manuz, DepartamendukoLaborantza Ganbara prefetarekin partxuer. Eta hain xuxen auzi hori ere handizki

eztabadatu da larunbatean,Ipar Euskal Herriko 159 auza-pezetarik 85ek bazutelarik or-dukotz beren sustengu argiaadierazia Ainhizeko elkartearieta hunen lehendakariari,prefetaren mehatxuen gainetik,orotara herrietako 760 haute-tsik, 11 kontseilari orokorrekere (21etarik), zenatur bateketa oro har milaka jendek. Aki-taniako Lurraldeak ere beresustengu osoa adierazi dio,96.000 euroko dirulaguntza erebozkatu, 2009 huntan emangodiona, eskualdeko prefetarenmehatxuen gainetik hor ere,beharrez auzitegi administrati-bora joz...

Biltzar nagusi denboran...

Giro alaia aperitifa denboran, hemen Herlauz’Bandekomusikariekin

Zornotza –Baiona, hizkuntza berdina2008-ko aben-doan, René Cas-sin ikastetxeko bi-garreneko elebi-dunak Bizkaianden Urritxe ikas-tetxera joan garalau egunen pasa-tzera. Bizkaiarenekonomia eta kul-turaren ezagu-tzea bai eta eus-kararen erabiltzeaziren helburu na-gusiak.Ekonomia sai-lean, Bilbon aur-kitzen den Rialiamuseoa bisitatudugu. Hor ikasidugu nolaXX.mendean in-dustrigintza gara-tu den Bilboko mendietako burdinari es-ker. Aldean den burdinezko Bizkaiko zu-bia zeharkatu dugu. Beti ber arloan, IZARenpresan ibili gara. Enpresa horrek egoi-tza berri berria du Zornotza aldean eta204 langilerekin azken puntako teknolo-gia erabiliz ziloak egiteko fresa eta erra-mientak ekoizten ditu. Krisia garai batez,langileak elkartu ziren beren lan tresna-ren salbatzeko, partaide ez den zuzenda-ri bat izendatuz, geroztik, ongi doa enpre-sa bere ekoizpena 88 erresumetara sal-duz. Gogoetatzeko etsenplu bat hor…Kultura sailean, leku zoragarrian denSantimamiñe-ko haitzuloak bisitatu ditu-gu, arkeologoak kartsuki ari zirela lanean.Ondotik, Madariaga zentro ideki berriaikusi dugu. Biodibertsitatea aipatzen dadorretxe hortan.Bestalde, aurten ehun urte ospatzenduen Bilboko Arte Ederren museoan izan

gara. Honenkarietara So-rolla margola-riak Españakoeskualdeetazegin dituenobrak miretsiditugu. Aldiz,Nestor Baste-rretxearen mi-tologiaz obra-tu zizelkadu-rek irudimenab u r b u l l e a nezarri digute.Museoen sai-lean, Guggen-heim famatua,arkitektura pa-regabearekinhuts ezinazen. Euskara za-

baltzeko egituretan, Euskal irrati telebista(EITB) bisitatzean, harrigarria kausitu dugu 400 kasetarien lekua duen platafor-ma erraldoia. A.E.K-n aldiz, E.Brouard-ek aurtengo Korrikaren antolaketaz etahelburuetaz argitasunak eman dizkigu. Aste hortan, euskara zen nagusi bisitaldieta trukakideekin. Ezin ahantzizko unexoragarriak bizi ditugu bai familietan baigure artean.Mementu bikain horientzat Urritxeko Ana-bel Izpizua eta Cassineko Miren Amestoyeskertzen ditugu eta ere diruz lagungugaituzten egiturak, halanola Jaurlaritza,Euskararen Erakunde Publikoa eta Cas-sineko koperatiba. Hamargarren trukake-ta hau jarraituko da martxoan Urritxekolagunen bisitarekin Baionara.

Cassin-eko 2garreneko ikasle elebidunak

BIARRITZ – Mediateka Urtarrilaren 31n – 16:00etan Amaia Riouspeyrous eta KattalinIndaburu euskal poeten kantari…

Biarritzeko Hiriak Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin mediatekan antolatu“Euskal kultura” sailak euskal poetak argitan ezarriko ditu kantuaren bidez. Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu kantari talendutsuek emanen dituzteXabier Lete, Itxaro Borda, Jakes Ahamendaburu, JosAnton Artze eta beste zenbaitenolerkiak.Amaia Riouspeyrousek irabazi du aurten France Bleu Pays Basque irratiaren saria.Bi kantariak aldizka ariko dira, gitarra joile Philippe Albor ukanen dutela.

272 416 herritar Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian gehiago gara azken urteotan; ez bortxaz, sortze gehiago izandelako, kanpotik hona jendea jin delako baizik. Horren adibide garbiena kostaldea da.Tarnosetik hasi eta Hendaiaraino, emendioak izan dira, salbuespen batekin MIA-RRITZEN. 3.300 jende gutiago ditu. Lapurdi barneko aldean ere emendio azkarrasentitzen da. Bereziki, Arbona, Kanbo, Arrangoitze edo Basusarrin. Azken herri honek% 30eko emendioa bizitzen du. Baxenabarren ere emendioa, Baigorri/Baiona bidehandiaren inguruan diren herrietan emaiten da, Arrosan eta Ortzaizen bezala. Aldiz,bidetik urrun direnetan galtzea senditzen da, Urepele edo Alduden bezala. Xiberuaridagokionez, populakuntzaren galtzea beti hor da. Azken urteetan tendentzia berrestenari da. Atharratzeko kantonamendua da, departamendu mailan galtzea duen kanto-namendu bakarra.

OTSAILEKO FORMAKUNTZAK EUSKARAZ ATABALEN

Udako Euskal Unibertsitateak eta Miarritzeko Atabal musikategiak partxuergoan anto-laturik, formakuntza berezi batzu eskainiak izanen dira otsailean Miarritzen, Atabalgelan :- otsailaren 11n, diaporama baten sorkuntza.- otsailaren 18an, OpenOffice kalkulu orria.Ikastaldi bakotxa 6 orenetakoa da (9:00-12:00 / 13:00-16:00). Prezioa : 75 euro (-%25 UEU eta Atabaleko kideentzat). Erakaslea : Nikolas Padrones. Xehetasun etaizen emaite : [email protected] edo tel.06.21.68.56.71.

LAB eko lau ordezkariek CGT bozkatu lanauzitegianPrudom lan auzitegiko bozak joan den abendoaren hiruan iragan dira, CGTek bildu zuenboz gehiena langileen artean, nahiz bederatzi ordezkari kontatzen dituen, CFDTek beza-la. Ondotik jin zirenak, LAB lau ordezkarirekin, FO birekin eta CGC batekin. Lan auzite-giko presidente eta ordeen bozkatzeko momentua jin delarik, LABeko lau ordezkariekCGT bozkatu dute. Bost urterentzat berritzen den lan auzitegiko presidente eta ordez-koaren karguak aldiz urtero berritzen dituzte. Arras giro txarrean iragan den biltzar ho-rretan Rodolf Carmouze CGTkoa izendatu dute lan auzitegiko presidente.Bozketa horren inguruan ikuspuntu konplikatua agertu du CGTek. Lehenik nahi izan ditubeste sindikatu guziak bildu, salbu LAB, bortizkeriaren kondenatzeko. Kuriosa izan daikustea Paueko CGT izan dela testu horren proposatzailea. Hor dira bat batean txartuhemengo CGT eta CFDTren arteko harremanak. Eta lan auzitegiko presidentea bozka-tzerakoan, CFDTek hautagai bat presentatu du ; ordea, CGTek gogotik hartu ditu LABekbere alde ekarri dituen lau bozak, aise ahantzirik hamar egun lehenago engaiatua zelaidatziz, bortizkeria kondenatzen ez duten sindikatuekin harremanik ez ukaitera. Orain,lan auzitegiko presidente kargua hartu eta, CGT sindikatuak beste guziei aurkeztu dienordenamenduaren arabera, LAB eko kontseilariek izan behar lukete laborantza adarre-an juje 2011n eta 2012an ; eta “activités diverses” adarrean hemendik bi urtetara. Bikategoria horietan LABek bozen ehuneko hamabosta gainditu duelakotz, CGTek dioe-nez.

Page 4: Herria 2991

MAKEA - LEKORNEIragan urteko gorabeherak - Makean : 8sortze, 9 heriotze eta 4 ezkontza. Lekor-nen : 12 sortze, 9 heriotze eta 5 ezkontza.Jo Pilota - Iragan larunbatean ukan dugu2 pilota partidaren ikusteko parada Lekor-neko trinketean. Lambert 40 eta Alfaro 37(8 bote bakotxak). Hastapenean elgarrenbete, berdinean 4-5-8tan, hortik landaAlfarok gaina hartzen zuela (13-8, 15-11,20-13, 24-15, 30-20, 33-22, 34-27) etahuna berdintzea 37tan eta bukatzen azkarLambert-ek 40-37. Harizmendy 40 etaDucassou 33. Berdintzeak 6-10-11-18-24etan. Hortik landa gaina hartzen zuelaHarizmendyk (28-24, 29-25, 32-28, 36-29,37-30) eta huna oldartze bat, bainan ezaski Ducassou gelditzen da 33rekin,Harizmendyk 40. Hemen 9 bote bakotxak.Heldu, heldu gazteak ! Eta hobe guguzientzat !Airetik - Finalerdietarat helduak dituguEtchebarne eta Mugica irabazirik Tellieranaieri 40-19. Segi hola-hola eta goraAiretik !

BAIONA

Baionan Kantuz - Urte berria usaianbezala kantuz hasiko du BaionakoIkastolen Tuntunak, hilabeteko laugarrenlarunbatean beti bezala. Kantu berriak ereekarriko ditu 2009ak, joan denak utzidituenen ildotik. Preseski, aintzinekoaldian frango polliki errepikatuak izanziren Anje Duhalderen «Maitasun aroak»eta Etxahunen «Borthietako Elurrak»kantuak, larunbat huntako programandaizke. Horrekin batean aintzinekoak erexaramelatuko dira bixtan dena, urte etaerabaki berrien ohoretan. Larunbat arte,goizeko 11etan Lacarre plazan.Elkarretaratze bat sutean zendu denemaztea gogoan - Marie Laurence Cani-cas 47 urtekoa, joanden astean hil da,Pilori karrikako egoitza zaharkitu batean.Auzitan den afera, preso emana izan denbere lagun ohiak piztu sutearen ondotik.Heriotze horren salatzeko, elgarretaratzebat izan da joan den asteartean herrikoetxe aitzinean, bortizkeria sexisten kontra-ko taldeak deiturik.

4

ITSASUSortze - Urtarri laren 7an sortu daMayana Catherine DominiquePASQUIER, Alexandre PASQUIER etaNadège RAZEL-en alaba. Familia haubizi da Errobi auzoan, “Meneko Tipia”deitu etxean. Goresmenak burrasoeri etaongi etorri Mayana Catherine Dominiquenexkatxari !Erakusketa - “Patchwork” lan erakusketabat zabalik dago ATEKA guneanotsailaren 22a arte. Zinez merezi dubegiz ikustea zonbait eskuren zaletasunaeta trebetasuna oihal zatien elgarrijosteko. Urte berriko agiantzak - Joanden larun-batean herriko auzapezak eta Kontseilu-ak beren agiantzak eskaini dituzte herri-tarreri Sanoki gelan. Lehenik herriankokatu berrieri emana izan zaiote doku-mentu bat, herriaren aurkezpenarekin.Gero omenduak izan dira iragan urteanherriaren fama edo omena gisa bateraedo bestera ohoratu dutenak. Hala nola :Jean-Marie USANDISAGA, rugbian hain-bat urtetan Kanbotik hasita, Bokalengaindi, azkenean Aviron Bayonnais taldenagusiko aitzin-jokalari zintzo eta leialaizanik. URRUTY ahizpak, Jean-ClaudeAGUERRE, Peio ST ESTEBEN, DUCAS-SOU anaiak, Antton MONCE pilotariakLaurence LASTIRI urteko biper hobe-renaren egile gisa. De CROCQ JaunaEguberri garaian bere esku trebez eginduen krexa biziduna gatik. De CANCEL-LIS jauna, herria argazkitan presentatuzeraman duen sariagatik. Argazki hauekzonbait minutaz ikusi ahal izan ditugutokian berean. Ondotik trago goxo batedan ahal izan dugu, ahoko gazi-gozoeklagundurik.Urde hiltzea Gaineko Plazan - “Lesvieux machins” elkarteak antolaturik,moda xaharreko urde hiltze bat iraganenda helduden larunbatean Gaineko Plazanaratsaldeko 3etan. Xerri lanak ere eginendira tokian berean, beti moda xaharrean.Eta eguna bururatzeko afari bat antolatuada Sanokin aratseko 8etan : potironsalda, odolki eta lukainkak purearekin,gasna eta matahamiak (krepak). Afarisaria 12 euro arnoa barne. EHLGren aldeko kanpaina - Azken astehautan kanpaina hau aipatzen dugu. Etahuna xeheki zertan gauden dagoenekoItsasun: 400 bat sinadura nunbait han bil-duak dira: Errobi, Izoki, Olasur auzoetan,Gaineko Plazan, Erretretadunen artean,Ikasle eta Erakasleen artean. Kantona-mendu mailan, Eliz arduradun eta misio-dunen 100bat sinadura ere bildu da. Hel-duden larunbatean, sustenguko afari batantolatua da Ezpeletako NAPURRAKsalan, aratseko 7etarik goiti. Kantona-menduko sukaldari nagusiek prestukodute axuria molde desberdinetan, etabeste sorpresak ere izango dituguahoaren eta...triparen gozamenerako.Haatik, afarian parte hartzeko oraidaniketa lehenbailehen txartela erosi behar da:Krakadan eros daiteke, 30 eurotan.

HAZPARNEObrak elizan - Astelehen huntan abia-tuak dira obra batzu Hazparneko elizanagusian. Aldare gainean margotuaden marrazki ederra arta beharretanzen. Donamartiriko Marie Luce Garatandereari manatua izan zaio lan horieta hunek ilabete bat barne egitekoadu. Gain hortarat heltzeko xafautakmuntatu dituzte eta oraino tokiz aldatubeharko ere bertze arku tuturruarenfreskatzeko. Aldare gainean denkurutzea berriz urrestatuko dute.Bertzalde lehen galeriaren ezkerrekosahetsean, zurak aldatzen dituzte,irriskuan baitziren. Aldarerat jaustenden ezkerreko eskalera ere berriz eginbehar da parte. Sail huntan 3 ilabeteko lana badela erran daukute. Herriko etxeakordaintzen ditu obra haundi horiek eta hortarako den aurtengo diru zenbakia, 8000€

tarat heltzen da. Bertze lan batzu ere egitekoak dira, ondoko urtetan, hauek irriskugutiagoren menpean dagotzinak, epe luzeago baten egitarauan sartuak dira, urteanurteko obra zatien egitea erabakia izan da.Ate idekitze - Hazparneko San Josepe eta Armand David lizeoek antolatzen duteurtarrilaren 24-ean ate zabaltze bat aurten 3garrenean diren ikasleentzat. Goizeko 9etatik eguerdiraino, Bigarreneko klase batetaz xehetasun guziak izaiten ahalko dira.

LUHUSO

Huna 2008-ko gora beherak - Sortzeak:11, Andde Biremont, Kylian Clement, Vic-tor Pierre Jacques Dengerma, YoanaMireille Deubel, Alexane Elissalde, KetiMarie Etchemendy, Thibaud Etchart,Arthur Léopold François Hilson, Iker Hiri-garay, Iban Maurice Jean Louis Marque-teau, Xana Mercapide-Arribillaga. Ezkon-tzak : 6, Franck Léon Alzuri eta MagaliEdwige Andrée Duport ; Roger MichelMarie Barnetche eta Dominique FlorencePoissonnier, Philippe Royant eta LaetitiaMagali Houdebine, Hubert Ménart etaCandie Laurence Dominique Coisnard,Patrick René Pierre Mathieu eta AuréliaSéverine Delbosc, Alexandre Harriet etOdile Darthayette. Heriotzeak : 8, Jean-ne Etcheverry ezkontzaz Camblong, Mari-nette Christiane Mouesca ezkontzaz Alzu-ri, Bernard Bonson, Georges Lucien Pie-rre Davin, Marie Eyherachar ezkontzazDuhart, Dominica Ouret ezkontzaz Ospi-tal, Monique Joelle Orhategaray ezkon-tzaz Olhagaray, Marie Angèle Etchebehe-re ezkontzaz Duhalde. Urtetik urtera jen-detza ari da beti emendatzen, herri ttipihauetan.

EZPELETASukaldarien afaria - Euskal Herriko Labo-rantza Ganbararen sustenguz,“sukaldarien afari” bat antolatua da Ezpele-tan, Ñapurrak gelan, urtarrilaren 24an.Aperitifa larunbat aratseko 7etan, afaria9etan (prezioa : 30 euro). Kantonamen-duko zortzi sukaldari eta gozogilek duteafari hori prestatuko : Emile Harispourou(Krakada, Itsasu), J. Michel Etcheverria(Ingres, Kanbo), Etiennette Arburua (Sara),Jose Casuso (California, Ezpeleta), AuxtinDarraidou (Euskadi, Ezpeleta), BrunoBasterreix, Sabine Aguerre (Pottoka,Ezpeleta) eta Pïerre Ithurbide (Ur Hegian,Ainhoa). Menuan : eltzekaria, bildoskia edokapoia, ardi gasna Itsasuko gerezi errexi-mentarekin, desertak, arno, kafe eta ani-mazio. 200 tokitara mugatua izanez, lehen

bai lehen segurta zuen tokiak, Luhuson(Camblong ostatua), Itsasun (Krakada),Kanbon (Iken Optique), Ezpeletan (Califor-nia ostatua), Zuraiden (Bergara ostatua),Saran (Herriko Taberna), Baionan (ManuRobles Arangiz Fundazioa) edo Ainhizen(Laborantza Ganbara).Feriak - Urtarrileko azken asteak ekartzenditu Ezpeletako feriak eta bereziki betifama handia daukan pottoka feria. Aurten-go hitzordua, helduden asteartean urtarri-lak 27, zaldi eta pottokentzat, eta bihara-munean, asteazkenean beraz, urtarrilak28, gaineratiko guzientzat.

KANBOIkastaldi bat bide-segurtasunaz, adine-takoentzat - Bidetako arrisku eta lanje-rren kontra zerbaiten egiteko eta berelaguntza ekartzeko, herriak ikastaldi batxutik ezartzen du otsailean, Prefektura,Kontseilu Orokorra eta Bide-Prebentzioaerakundearen laguntzarekin. Urririk daikastaldi hori eta 60 urte baino gehiagoduteneri idekia da. Hiru egunez iraganenda, 2 oren eta erdi egun bakotx, otsailaren5ean, 12an eta 19an, 14.30etarik 17akarte. Argazki edo filma batzuen bidez, gaidesberdinak ikusiak izanen dira : nola ger-tatzen diren ixtripuak, ikusmena eta en-tzumenaren ttipitzearen eragina, abiadu-ra, alkohola, erremedioak. Izena emanbehar da lehen bai lehen, multizerbitzuzentroan. Tel : 05 59 93 50 60.GERNIKA antzerkia - Antzerki hau pro-posatua zauku, ostiral honetan, AIECkokultur gelan. HEBENTIK kolektiboarenkreazio bat da. Fernando ARRABALek,1959 urtean, idatzi zuen antzerki hau.Aratsaldeko 14etan, euskaraz emana iza-nen da, ikasleentzat, Xalbador kolegioakbultzaturik. Aratsean, 21etan, frantsesbertsioa emana izanen da, ACCORDSelkarteak antolaturik.

UZTARITZEGaner huste - Helduden igandean,25ean, Latsa elkarteak antolatzen du,urte guziz bezala, ganer huste bat Altza-bea aktibitate gunean. Arrakasta haundiadute beti ganer huste horiek gauza xaha-rren ondotik dabiltzanentzat. Agian hunekere hala ukanen du. Ongi etorri deneri.Herriko etxearen agiantzak - Lapurdigelan joanden larunbatean iragan diraohidura den bezala herriko hautetsienurte berriko agiantzak. Andere Alliot-

Marie barne minixtroaz, Beñat Auroykontseilari jeneralaz, herriko eta auzo her-rietako hautetsi andana batez inguraturikDominique Lesbats auzapezak aipatu ditu2008an egin lanak, bederen martxokohauteskundeen ondotik eginak, orduanhartu baitzuen hunek herriko etxea.Ondotik aurtengo egitasmoen berri.Proiektu horietan dira Hiribehereko hilherrien handitzea, Bilguneren berritzea,trinket berria pilotaren zerbitzuko emaiteaotsail hortan egin behar laitekenestreinaren ondotik, geltokiaren berritzeaLyonnaise des Eaux erakundea etagaztetxea han kokatzeko gisan etaArruntzan Matzikoenea gunearen aitzi-naraztea. Aipatu ere ditu jandarmeriaberriaren eta su hiltzaileen zentro berri-aren proiektuak bainan hor estadoarekin,Akitania lurralde eta departamenduarekineskuz esku lan egin beharko du. Azpi-marratu ere du abiadura handiko trein-bideari kontseiluak ekarri ezetza eta dozi-er hori hurbiletik segitzeko xedea bainangerokoak geroko. Ohidura segitzeko elka-rte askotako kide batzu herriko medailaz

ohoratuak izan dira. Huna zoin diren :Ihiztarien batasunean Alain Puyo,Oihanaren zaintzelanetan Jean LaurentDospital, Dantzan Cecile Couturou,Heraitzeko besta batzordean Jean-Bap-tiste Duhalde, Eskuz esku GermaineBerroa, Heraitzeko kaperaren lagunetanMarie-Jeanne Chaleon, Kapito Harri Ma-ritxu Lamarens, Labourdins elkartea Fre-deric Degert, Birletan Christian Sistiague,Lapurtarrak abesbatza PantxoaDaguerre, RCUJ Claude Trarbach,Tenisean Marie Helene Anseno, Gerlariohietan Jeannot Larronde, UztaritzekoGazterian indar jokoetan Beñat Barleduc,Argazkilarietan Michel Palmiero,Arthamendu eta partaliertasunarentzatGaelle Selas, Su Hiltzailetan Mixel Sarra-tia (hunek 15 bat urte zerbitzuren ondotikoraino segitzen baitu mugaz gaineko suhiltzailetan), eta azkenik etxe loresta-tuentzat hogoi bat presuna izendatuakizan dira. Auroy kontseilari jeneralareneta Alliot Marie minixtroaren hitzaldi labu-rren ondotik jendetza guziak elkarta-sunean zintzur bustitzeari eman du, hauherriak eskainirik.Liburu aurkezpen - Lapurdi zentrokoliburutegian Eric Mailharancin milafrangarerakasle eta idazleak aurkeztu du joan-den larunbatean atera berri duen azkeneleberria Elkar argitaletxearenlaguntzarekin. Erdaraz idatzia da eta titu-lua : “Les oubliés du Chemin desDames”. Eleberri huntan agertzen dituidazleak Baionako 49.garren erreximend-uaren 14eko gerlara partitzea eta trantx-adetako gudu ezin asmatuzkoak. Berdenboran ere kondatzen du hemenemazteen zeregina eta familien biziagerla latz eta luze horren denboran baitaere Bokaleko orduko altzairutegien biziahor eginak baitziren gerlako tresna etamuntadura asko. Eleberri oso interesantadeneri gomendatzen duguna.IPARRALDEKO GAITEROAK 2009koHARTZARO FESTIBALA kari - Gaitaikastaldia : Ikastaldia Iruñeko Gaiteroenkidea den Javier LACUNZAk kudeaturik,otsailaren 14ean eta 21ean Uztaritzekoikastola ohian. Izenak emaiteko: Pierre06-62-11-18-55 edo [email protected] Asier 06-70-49-23-10.

SENPEREIhauteriak - Ihauteriak ospatzeko arduratzen diren gazteak berek dioten bezala “etxezetxe” ibiliko dire larunbatarekin gure herriko kartieretan musika poxi bat eta zonbeitdantza piko emanez. Larunbat huntan goizez Amotzen eta Olhan, aratsaldean Urgurin.Ondoko larunbat goizean Ibarrunen eta aratsaldean Hergaraien. Hirugarren larunbateanKarrika eta inguruko auzogune guziak. Ez da dudarik “ongi etorri” hoberena eginen dugu-la denek.Pilota - Esku huska : Nahi nuke doi bat aipatu aitzineko gure herritar OlivierHaroçarenek irabazi duen finala. Bere maileko lagunik herrian ez izanez Olivier arizan daxapelgo hortan aspaldian ongi ezagutzen duen Ximun Sorhaitz Zuraideko “Atzarri” bata-sunekoarekin. Kontrarioa zuten Urruñako pare gotorra. Partida guzian berdintsu egindute bainan Atzarrikoek trinketeko jokoaren jeinu gehixago eta hola xapela irabazi. Berazgoresmenak Olivier-Ximun eta Atzarri batasunari. Frantziako xapelgo handian orai lotukodire. Ikusiko dugu heian berdin erreusituko duten. Zendako ez. Palantxan : Gandenlarunbatean Bardozeko trinketean izan dire nexkatoen finalak, gure herritik baziren bipare. Benjamin ttarroak Etchenique-Tellechea eta Minime gaztetxoetan Ozcoidi-Daguerre. Euskal herriko finaletan lehenek galdua zuten tanto gutiz eta bigarrenekirabazia. Orai bi pareek galdu dute. Halere goresmenak nexkato horieri eta horienerakasleeri. Laster abiatuko dute bertze xapelgoa goma arinarekin. Xantza on !

Gittu Ascarat, herrikoobrentzat den auzapez

ordaina

Saristatuetan, Mixel Sarratia su-hiltzailea

Sukaldari taldea

Page 5: Herria 2991

5

ALDUDEKamioi berria eskuratu dute su-hiltzaileek - Oroitgira, duela zonbait egun, etxe bat erre zela Urepelenkasik osoki, suhiltzaileek ezin izan zutelako Aldudenzuten kamioia baliatu, panan zelako bi hilabete huntan.Urepeleko auzapezak bere haserrea adierazi zuen :Aldudeko su-hiltzaileek kamiun hori ukan balute zalua-go jinen zirela eta sua ere, sobera hedatu gabe, hiltzenahalko zutela. Geroztik, erre den etxearen jabeak plein-ta bat ekarria du auzitegiaren aitzinean. Kexatze horiekondorioak ukan dituzte eta su-hiltzaileen kondu badaberriz kamioi bat berria Alduden.

Heriotze - Bihotz zimiko batekin jakindugu Jan Piarre Ardohain-en heriotzea.Adin haundia zuen, 99 urte betekobaitzituen helduden agorrilaren 17an.Denek haren inguruan esperantxagoxo bat hazten zuten, 2010-ekourtean, ospatzeko haren 100 urteak.Burasoak, San Frantzisko-tik jinakziren izigarriko lur-ikara izan zenurtean. Lotu ziren Ezkozean. Bortzanaia ukan ditu familia horrek, gehienazen Jan Piarre. Haren haurtasuna gain-gainetik kolpatua izan zen : amagaltzearekin 39 urtetan. Jan Piarrek 11urte zituen bakarrik. Zorigaitz haundibat izan zen Ezkozean. Bere biziguzian, Jan Piarrek pizten zuen amagaixoaren oroitzapena : hoin da bortitz ama bateneskasa. Egun hotan, azken hatsetan zelarik, deitzenzuen oraino ama.Gehiena zelakotz Jan Piarrek hartu zuen Ezkozeko segi-da. Langile ona, nahikari haundikoa, auzo ona, laguntza-ile baliosa. Atxikitzen zuen beti bere botz eta so eztia, irripollit batek argitzen ziola begitartea. Haren hurrantzeaatsegin bat zen bere kontseilu onak hedatzen zituela.1935eko urtean, iduzki eder eta ezti bat sartu zenEzkozean : Jan Piarrek etxekandere bat ekarri zuen,Ezterenzubi Xaltoineko alaba bat : Mariana. Bi alabasortzen dira, Marie Jeanne eta Monique, etxeaalegeratzen zutela.Denak sail ederrean zirelarik, horra berriz hodei beltza

hurrantzen den : 1939ko gerla. JanPiarre bere lagunekin altxatua da.Alemanian, preso atxikia da 6 urte-rentzat, Poloniako juntan. Noizbait,Errusiako tropek libratu zuten, bortiz-ki, armen puntarekin mehatxatuz,basaki. Itzuli ondoan, Jan Piarrekhartzen du berriz etxaldearen burua,zer bozkarioa ! Hirugarren alaba,Bernadette ttipia sortzen da, ahizpagehienen goxatzeko. Jan Piarre beti xintxoki badabila, betietxaldea edertuz. Bertzalde herrianmuntatzen du 1952an, laborarienarteko asurantzako laguntza bat, bereauzoko laborari batekin, Irioineko Ba-ttittarekin. Herriko kontseilari eta

Credit Agricole-ko kontseilari ere egon da.Orain bere alaba Bernadettek eta bere suhi Pierre-kerabiltzen dute etxaldea, ohidura ederrenean, 2 haur ttipi-etaz inguraturik : Nicolas eta Cecile. Gaur, aitatxi JanPiarre badoa, bake haundi batekin, 74 urtez Marianarekinbizi izanik, orori erranez “segi ezazue nik egin ildoa”.Ospatzeko egun hau, iguzki batek nahi ukan du agertu,Hergaiko eskualde pollita argitu eta berotu beharrez, JanPiarrek hoin maitatu duen herria. Pentzeak berde etamendiak elurrarekin doi bat estalirik. Heietan Behorlegikobizkarra bere punta xorrotxarekin, erakutsi nahi balubezala zeruko bidea. Gure adixkidetasuna doala familiaguziari.

Ellande Etcharren

MENDIBE

Eskubaloia - Joanden ibiakoitzean, Irisarriko taldenagusiak xapelgoko partida bat jokatu du Limoges-en,multxoko azken sailkatuaren kontra eta airez aireirabazi 43-32. Irisartarrak beti multxoko lehenakgelditzen dira beraz. Ibiakoitz huntan, Trebes-Badens-eko katalanak heldu dira Airoski gelarat (20:45).Garaipen baten mentura hor ere, publikoaren susten-guarekin.

AIHERRA

IRISARRI

Heriotze - Urrixeko Manez Haristoy aitatxia, 94urtekoa, sortzez armendariztarra, joan zauku. Herrikogizon adinekoena, biziki presuna azkar eta bertutehandikoa izana. Ondar urte hautan ainitz joan-jin artaetxetara egin izan baititu, orai goza bezala Manezekbetiereko pausu eta bakea. Dolumin bizienak hunkituaden familia guziari.

Musa - Xapelgo handia hasi da alde orotan. Donoztirin,Bazko berant izanez, eman ditazke oraino izenak“Sanoki” gazteriako buruzagieri. Helduden hilabetean,molde berri batean eta egunaz eginen dira haitadak.Eman beraz izenak gostuan. Ttipi ala handi, xantza onguzieri. A.A.

DONOZTIRI

Mus gaualdia : Urtarrilaren 23an, ostiral aratseko8etatik goiti, iraganen da mus lehiaketa bat, EuskalHerriko Laborantza Ganbararen sustenguz. Denboraberean, talo ta xingar eta edari.

AZKARATE

Xapeldun – Frantziako xapelgoko finalak jokatu dirajoanden larunbatean Bardozeko trinketean, neska gaz-teen artean, palantxaz. Eta juniorretan, Aña eta GraxiMarisco xapeldun bilakatu dira, Olorueko Margaita etaMaddalen Lepphaille garaiturik 40-38. Partida ederra,suharki jokatua, azkenean Bidarraiko birazkakoak zirelanagusitzen Olorueko birazkakoeri. Goresmenak !Mus – Xapelgo nagusia hasiko da gure herrianotsailaren 14ean, Noblianean. Eta ilabete batezjokatuko dira partidak, ondotik kantonamenduko lehenhaitada iraganen delarik martxoaren 21ean, herrietatikateratutako muslarien artean. Xapelgo hortan partehartzeko zuen izenak eman Noblianean tel.05.59.37.70.89.

BIDARRAI

Sortze - Urtarrileko lehen hamabost egunetan hiruga-rren sortze bat izan dugu : Seroratean, Sandra Haram-boure gure ostalertsa eta Daniel Etcheverry-ren biga-rren semea. Xan sortu berriarentzat agiantza hobere-nak eta goresmenak burrasoeri!2008ko gora-beherak - 9 sortze izan ditugu : AlberroXimun Apexanean, Antunes Oihana Errekaldean, Du-rruty Joan Harrijokoan, Dupouy-Etchart Maddi Zapaten-dean, Garay-Hartxubehere Olentz Sabarotzian, Giaco-mini-Garay Amets Erretiran, Guerza-Baudouin CloéGixonanean, Houareau Joana Mendixolan eta Thermy-Diharce Nina Jauberrian. Ezkontzak : Daraspe J.Marc-Leçiageieçahar Maureen, Lacroix Ludovic-LabardacqGisèle, Auffret Christophe-Thomas Kristell, EtchartCécile-Lafitte Nicolas, azken biak eta Etxart Maialen-Oihenart Jon elizaz ere ezkondu direlarik. Heriotzeak :Arotçarena Maitexa Bordagaraikoa, Haramboure ApilSerorateikoa eta Sabarots Gratien Aireonekoa.Mus Xapelketaren emaitzak -C mailan : Etchart aita seme Izturiztarrek irabazi duteMonguillot-Duhalde Armendariztarrer. B mailan : Gari-ador-Oyhenart Iholdiar neska gazteak nagusituBeskoitzeko Hiriberry-Biscar pareari. A mailan : Xapel-dun Behauzeko Laby-Carricart andereak Miquela-Hais-saguerre Mitirindarrer gaina harturik. Antolatzaileekeskertzen dituzte muslari guziak bainan ere lagun-tzaileak, sari emaile eta beste.

IZTURITZE

Herriko etxekoagiantzak - Ortziraleilunabarrean, jendemultxo ederra bilduda Plaza Xokon, he-rriko etxeak gomita-turik. Herritarrenartean ikusi dira zon-bait hautetsi :Barthélemy Aguerre,Baxe Nafarroasindikatu anitzakolehendakaria eta kontseilari orokorra, Jean-MichelGalant Garazi-Baigorri herri elkargoko lehendakaria etaAzkarateko auzapeza, Alphonse Idiart eta JakesIroume Donibane-Garazi eta Irulegiko auzapezak,Michel Bidart baleako lehendakaria… Bere kon-tseilukoez inguraturik, ongi etorria eta agiantzak eskainiondoan, Jean-Baptiste Lambert auzapez eta kontseilariorokorrak 2008ko urtearen bilduma egin du. Horagertzen da izan direla 15 sortze, 6 ezkontza eta 30heriotze. Eskoletan diren haurrak : publikoan 147,libroan 145 eta ama ikastolan 17. Diru kontuak ereaipatu ditu : Finantzamendu gastuetan : 958.800 € -sartzeak : 1.418.000 €. Egitasmo aurrekontuan : gas-tuak : 472.000 € (% 60-a bide gastuak) - sartzeak :606.700 €. Ikusten den bezala, bide gastuek diru zamaederra eremaiten dute. Erainkuntza eta bazter pu-blikoen mantentzea ere aipatua izan da bai etaMakozain-eko ofiziale eremua, Herri elkargoarenlaguntzarekin plantatua. 2009ko egitasmoetan, aipatudituen obra haundienak dira : geltoki zaharraren teila-tua berritzea, medikuntza eta arta etxe bilakatzeko,horren ondoan 7 etxe leku izanen dituen etxegunearenantolatzea bai eta Baigorriko karrikaren desbideratzeazegin beharra den inkesta publikoa urtarrilaren 28tikotsailaren 27-ra. Bururatu aitzin, eskertu ditu gomitak :herriko bizia sustatzen duten elkarte eta zerbitzuetakoordezkariak. Eskertu ditu ere kirolariak, horietan eskubaloilariak, US Nafarroako errugbilariak eta ZaharrerSegiko pilotariak, izan dituzten emaitza onen gatik etahorien denen laguntzaile guziak. Elgarretaratzea buru-ratu da adixkidantzako basoaren inguruan.Abisu - Asteburu huntan, eskea eginen da eliza bor-tan, larunbat arratseko eta igande goizeko mezarenondotik lepradunentzat.Pilota - Frantziako xapelgoan, horra berriz erespalantxan xapeldun ditugula kadet mailean : AmaiaEtchemendy eta Mirentxu Hirigaray, Goizeko-ri irabazi-rik 40 – 33. Biba nexkatoak !Errugbia - Garaziko zelaian, US Nafarroak errezebitudu Saint Girons-eko taldea. Aitzineko igandean, uste-gabeko galtzearen ondotik, burua ederki altxatu du etanagusitu da 42 – 05.

BAIGORRI

Herritarren kopurua goititu, %13-z - 1999an 860Aihertar ginen, eta orain 2006ean egin kondaketarenarabera, 970 Aihertar gira, erran nahi baita kasikmiletara heltzen girela.

Gaitzeko mugimendua Euskal Herriko LaborantzaGanbararen alde ! - Euskal Herriko LaborantzaGanbararen alde, 105 Aihertarrek izenpetu dute testubat. Hunek Laborantza Ganbararen kontrako auziarengelditzea galdatzen du. Joanden larunbateko BiltzarNagusian, Ainhizan, gaitzeko sustengua agertu daafera hunen inguruan. Harritzekoa da zer mugimenduaeta laguntza ari den muntatzen Euskal Herri alaFrantzia eta urruneko xoko ainitzetarik. Hautetsienaldetik ere, gehiengoak sinatu du. Alta ba Prefetak letrabat auzapez guzieri igorria zuen galdatuz sustengurikez ekartzea. Ondorioz zonbeitek beldurra agertzenbazuten, Euskal Herriko 159 auzapezetarik 87kizenpetu dute. Bestalde, herrietako 760 kontseilarik ereparte hartu dute mugimendu berean, bai eta 21kontseilu orokor euskaldunetarik 11ek sinatu dute.Akitaniako 6 kontseilari euskaldunetan 3ek sinatu dute,eta 2 zenatur euskaldunetan batek. Hots, hautetsietan,gehiengo osoak sustengua ekartzen du EHLG-ri. Oharbat hala ere, Aiherrako kontseilarietan, batek baizik ezdu sinatu petizione hori, Ixturitzen 11etarik 7k izenpetudutelarik, eta Hazparne ta Bastidan gehiengo zabalbatek. Auzia urtarrilaren 29an iraganen da Baionan,prefetak manaturik. Iduriz, Euskal Herriko laboranzairaunkor baten alde hoinbertze lan egiten duen EHLGtrabatu nahi du. Zertako ote ? Nor ote da Prefetarengibelean ?

DONAPALEUSokorri klinika berrituko - J.J. Loustaudaudine auza-pezaren agiantzek berrehun presuna erakarri dituzteherriko etxera aitzineko astean. Erran daiteke kantona-menduko hemezortzi herriak ordezkatuak zirela etaurrunago ere, hor baitziren : Eric Narbaitz Jaureguyherri elkargoaren presidentea, bi kontseilari orokor etadeputatua (Jean Lassalle). Ordea, bi gai ez dira batereaipatuak izan : aitzineko urtean gaitzespen manifestaldibat eragin zuten hondakinak, eta laster hetsiko denauzitegia. Herri elkargoak bultzatzen duela Sokorri kli-nikaren garapena erran du presidenteak, eta Arbera-tzeko lan gunean sartzeko bi enpresek iragarria dutenegutegia errespetatzen dutela.

ORTZAIZEHeriotze - Joanden astean segitu dugu bere azkenegoitzarat Julie Puraye, 87 urtetan zendu dena.Ehorzketa hunkigarriak ukan ditu Ortzaizeko elizan,astezken aratsaldean. Gure doluminak eskaintzenditugu haren familiari.

HELETA

Bazkari gozoa - Adin ederrak alegeraki hasi du urtea.70 bat lagun bildu dira Idioineko ostatura herriakeskaini bazkaria gozatzen zutela, auzapezaren agurraeta urtean zehar elkarteak ibili dituen harat hunatakbulego burutik entzun-eta. Bazkaria ala bazkal ondoaalegeraki iragan dira, biltzar nagusia otsailaren 22anigandearekin izanen dela toki berean errana izanzaiote. Agian luzaz !

Sortze - Urteko lehen haurra sortu da Larrian, PatrickNoblia familia gaztean. Goresmenak aitameri, berearrebaren lagun bizi luze zoriontsua Joan ttipiari.

Dolu - Zonbait egunen buruko Pettan SallaberryHarreiko seme apezaren hil berria heldu zaitzaikun.Bere apez denbora Ortes-eko eskola girixtinoaneremana du lehenik erakasle ta gero ekonoma gisa.Undar denbora hotan osagarriak ez zuen laguntzen,asko artategi eta pausa lekutan ibili ondoan, Kanbonegin du biziaren uztea. Ehortz egunean 30 bat apezeninguruan hor ere ziren jaun apezpikua eta bikarijenerala bai eta ainitz jende beren otoitzez laguntzenbai Pettanen mundutik joaitea bai familiari sustenguekartzea. Onhar ditzatela gure doluminak.

Eri - Joana zela jakin orduko etxeratua ginuen MattinDuhalde Mentaberrikoa, Itsasuko pausa etxean aldizAñamari Bibens Ioldoikoa, Kaiet Etchepare HemenHobekikoa Baionan, beste zonbait ere badira jakingabean hor gaindi, orori kuraia eta sendatze on.

Igandeko mezak - Larunbat aratsean 7 orenetanIholdin. Igandean 9.30etan Landibarre Martinen etaArmendaritzen. 11etan Heletan eta Mehainen familienmeza. Herritarra

Jean-Baptiste Lambert, berekontseilukoez inguraturik

Oihenart burrasoa, Miquella, Laby-Carricart,Haissaguerre, J.Bibens arduraduna

Page 6: Herria 2991

Joanden egunetako ger-takariek mundu guzia ikaranezarri dute, finantza mundukoerauntsi ezin sinetsizkoak,gure begietara agertzen zire-larik.Ainitzek, ene gisan, gauza gutikonprenitzen dugu diru mundubitxi hortan, galduak gira ikusieta aditu dugunarekin. Nolazasma, Ameriketa gure denbo-rako urre untzia eta aitzina-mendu guzietako erregea bet-betan leizearen bazterrean di-takeela ? Nolaz asma gizonbatzuek, gazte edo adinetako,hoinbertze miliar erabil ditza-tela, ez behar bada eskuetan,bainan bederen berenofizioan ?Badea posible holako dirumeta ikaragarriak agert eta de-sagert ditazkeela ? Nolaz kesahutsetarik jalgitzen ahal daoraino zerbait ? Eta gehiagodena bankuen laguntzeko ?Bertzalde, kontsolatzeko beza-la, ez gira bakarrik gu hunkiak,bainan mundu guzia. Horrekerran nahi du, behar bada, de-nak gogoetatzen ahal gireladiruarekin dugun loturaz, zerden dirua, zertarako egina lita-keen eta zertaratzen ahalgituen !Galde horiek egin dituzteainitzek, eta gu baino aisehobeki f inanza munduaezagutzen duten batzuk.Aldizkari batean irakurtzennuen nola duela zonbait hi-labete bildu diren Parisen 200bat jende, girixtino gisa :banku, asurantza mailetan edoberdin enpresa handi batzuenburu edo izanak, apezpikubatzuen inguruan. Nahi zutengogoetatu “Krach” izigarri ho-rren kausez eta ekartzen ahallitazkeen erremedioez. Denenlekukotasunari emaitea luzeegilitake, alta balio izanen zuen !

Huna zer zioten : “Gero etagehiago diru behar ginuen e-rabil i , dio “trader” tratularigazte batek. Eskolan hori e-rakutsi daukute. Ainitz aferaeginez, gehiago irabazten gin-uen, parteak hunkituz, gureaitzindarietarik hobeki ikusiak,“akzione” jabeak hala kontentzirela”.Bertze enpresa buru batek :“Denek buruz-buru egin behardugu diruarekin dugun harre-manekin. Zer den guretzat ?Ez ote da ororen buru dirua,lanaren fruitua bizitzeko etabehar ordu bateanlaguntzeko ?”Apezpikuek : “Bakotxa bere e-r r e s p o n t s a b i l i t a t e a r e naitzinean ezarria da. Ezinonartua da krisia piztu dutenakedo abantailak bildu dituztenakdesagert diten betbetan. Diruaekonomiaren eta gizonaren la-guntzeko behar da gelditu etaez idolo bat bilakatu, gertatuden bezala.”Bertze enpresaburu batek :“Serioski behar ginuke go-goetatu zer harreman dugudiruarekin. Bada kapitalismoaeta kapitalismoa. Bat diruajainko eta helburu emaitenduena, gizona mutil eta es-klabo egiten duena, ukaitearenerregea ; eta egun ikustendugu zertarat heltzen den hau.Bertzea aldiz, enpresaren,bere langileen eta bere ingu-rukoen zerbitzuko emaitendena : izaitearen zerbitzaria.”Bertze enpresa zuzendari ohibat, hunek lau mil iun eurohunkiak zituen bere kargua

uztearekin ; 8 hilabete beranta-go ordaindu ditu bere enpre-sari. Zertako egin duzu horidakote galdetu ? Hunek ihar-detsi : “Ene konzientziarekinez nintzen ados, eta ez dutene jestuaz espantu egiterik”.Beharrik badugu girixtinoekiparrorratz bat behar orduanbide xuxenean emaiteko, ipar-ra galdu gabe. “Ez dakit zer-tako onartu dutan lehengoan.Ororen buru diruaren presonernintzan, orduko sistemabatean sartua, behar baitzenbertzek bezenbat, ahalaz gehi-ago, afera egin.”Huna azkenik zer dion biltzarreberean zen Pariseko eskolahaundi batean erakasle den je-suita batek : “Ez da posiblezorretan bizitzea bizi guzian,bankuek edo berdin asko en-presek maltzurkeriaz eskainizlaguntza batzu, hilabetetik edoberdin urtetik pagatuz, idurizafera ona dela, berek dakite-larik maileatzailek ez dituztelaaise ordainduko beren mai-leguak.”Dio oraino, eta bertze batzuekhunekin, bankuek beharluketela egin bere ofizio erre-ala, beren nortasuna begi-ratuz, erran nahi baita ekono-miaren laguntzea, diruaprestatuz eta ez okupatu asu-rantza eta beste asko inbesti-zamenduz.Ikusten dugu, denek badutelanun zer gogoeta eta nun zerkanbia ; ezen ez dira bakarrikbankuak akusatu behar, moldeberean ez lukete asurantzaetxek, edozein izan diten,banku bilakatzerik eta diruahola erabiltzerik. Bakotxakegin baleza bere ofizioa etadiru “zikin” hori denen aku-latzaile ! Eta zertaratzeko ?

Marcel Recalde

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Hau idazten dudalarik ez dakigu oraindik Hamas-ekoek eta is-raeldarrek sinatuko duten su-etena. Alta, beharrezkoa liteke ikusirik zertandauden Gaza-ko eremuetan. Israeldarrek segitzen dute bonbardatuz es-kuin eta ezker eta Hamasekoek ere delako “roquettes” horiek igorriz Gaza-tik aski hurbil dauden hirietara. Bakoitza tematzen da, nehork ez du amoreman nahi. Anartean gero eta hil gehiago.

***Agiantzak : Zinez, bertze mundu batean bizi gara. Baztertuak dira lehengousaiak, V. Errepublikan onartuak zirenak : urtarrilean Eliseoko jauregianPresidentak gomitatzen zituen enbaxadoreak, politikariak, sindikatak, kul-turaz arduratzen zen jendea. Hots hilabete guzia hartua zen.Aurten dena aldatua da. Badoa Presidenta eskuin eta ezker Frantzia gu-zian gaindi agiantzak eskainiz, jende mota bereziak gomitatuz. AdibidezNormandian, uste dut oroit balinbaniz Saint-Lô hirian gomitatu zituen e-rakasleak erakusteko beharrezkoa zela erakaskuntzaren gaurkotzea.Bertze egun batez Nimes-eko hirian kulturaz mintzo zen eta jakinarazi du25 urtez petikakoak sartuko direla urririk Frantziako erakustoki guzietan,ondarearentzat diru gehiago emanen zuela. Joan da ere Vesoul hirira etahan aldarrikatu lagunduko duela beribil industria. Sekulan baino gehiagobadakigu nor den egiazko nagusia, berak emanez iragarpenak eta utzizministroak muturik. Hau da gobernatzeko moda berria.

***Aldaketak : Bertrand ministroak utzi du bere kargua, hala galdegin baitiopresidentak, eskaintzen baitzion denbora berean UMP alderdiaren zuzen-daritza. Hortefeux, 33 urtetako adiskideak hartu du Bertrand-ek utzi duenkargua eta Besson, sozialista izanak hartzen du Hortefeux jaunaren segi-da, Nathalie Kosciusko-Morizet izendatu da Besson-en karguan. Ez dakiguoraindik nor izanen den Nathalie Kosciuska Morizetten ordez. Zernahigisaz, horiek Presidentak egin ditu eta ez lehen ministroak. Nor da egiazkonagusia ?

***Errugbia : Europako xapelgoan, gaizki doaz frantses taldeak. Tolosak gal-du du etxean Glasgow-en kontra (33 eta 26). Perpignan-ek eta Miarritzekirabazi bainan badakigu jadanik baztertuak direla Clermont eta Montaubanbezala. Xantza bat dauka oraindik Tolosak.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

EUSKAL IRRATIAK

DIRU“ZIKIN”

HORI

Urtarrilaren 22a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, GAL taldearen abiatzea.Urtarrilaren 23a, ostiralea• 21.00 : Errugbia BO/Gloucester (Ingalaterra)Urtarrilaren 24a, larunbata• 18.00 : Pilota, Frantziako xapelketako finaler-dia. St Martin de Seignanx/Urruña• 18.30 : Aviron/Chesbourg• 20.45 : Irisarri/Trebe Badens

Urtarrilaren 25a, igandea • 9.30 : Gure Bazterrak Gabaditik• 10.30 : Meza Baionatik • 18.00 : Pilota Frantziako xapelketako finaler-dia

Goizeko Izarra/Atzarri Zuraide

Urtarrilaren 26a, astelehena•19.00: Zer dioxu Mixel Berhocoirigoinekin

Urtarrilaren 24an, 14.00 :

Xabier Andonegi, 2008 ko Gogoeta astean, 1.parteko gaia : “ Ekologia, mundua, kreazioa… noradoa ? ”.Berriz zabaldua : Urtarrilaren 26an (23.00) ; 27an eta29an, 14.00 eta 20.15

Urtarrilaren 25ean, 20.15 :

“Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 29.partea.Berriz zabaldua : Urtarrilaren 28an eta 30ean, 14.00eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 27 : Euskal Herriko Sainduak – PierreAndiazabal.Asteazkena 28 : Liburuen alorra – Elkar MegadendatikPeio Etxeberri-Aintxart.Osteguna 29 : Irunea-ko elizbarrutiko berriak.Ostiralean 30 : Herria astekariaren prentsa bilduma –Jamattitt Dirassar.

EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGI BATUA

Euskaltzaindiak plazaratu berri du, Elkar argi-taletxearekin partzuergoan, Hiztegi Batua (419orrialde). 2000. urtean jadanik argitaratu zuenlehen Hiztegi Batua, 22.736 hitzez osatua.Oraikoak berriz hartu ditu a eta eroankortasunhitzen arteko guziak, osaturik eta bere arauetaraegokiturik azken urtetan hartutako erabaki etagomendioen arabera, gainerateko hitzak aldizlehen edizioko berak dira, orotara 40.000ko bat(24 eurotan salgai).

LATXAGA IDAZLEAIzenorde horrekin zuen idazten Jose Mari San Sebastián apezak. Do-nostian sortua 1933 an, gazterik hasia zen euskara barnatzen eta bereinguruan hedatzen bereziki gazteen artean. Alta orduko trabak ez zirenttipiak, bereziki politikariek sortarazten zituztenak.Haurtzaroan Bera herrian egona, Nafarroa guzia maite zuen gain gaine-tik. Nahiko zuen euskara galtzen ari zen lekuetan gure mintzaira berpiz-ten ikusi. Horatarako 18 liburu agertarazi zituen eta 600 artikulu, denakeuskaraz. Liburu zerrenda luze hortan kausitzen dira : « Aralar’ko SanMigel », « Naparroa, euskal harrobia », herriz herri ibiliz, anitz argitasu-nez osatua, « Errioxako San Millan, euskal iturri » eta abar…Nafar euskalkian idaztea eta mintzatzea laket zitzaion – « Diario de Na-varra » egunkarian kudeatzen zuen «Nafar hizkuntza » orrialdea etasustatzen laguntzaile andana bat, urtero biltzen zituenak elkarhizketa ba-tentzat. « Euskarazaintza » taldean lan egiten zuen eta euskara batuari« ez » erraiten zion, euskalki guziak begiratu beharrez. Bere iduriko,mintzaira mota desberdinak ziren, nahiz familia berekoak izan. Orai ikus-ten dugu anitz euskaltzale berriz itzultzen direla euskalki horietara, batua-ri bere balioa atxikiz.Jose Marik hiru doktorego bazituen bilduak, lehena teologian, bigarrenaantropologian eta hirugarrena, Parisko Sorbonan, linguistikan. Azkenhuntan ikertu zuen euskal aditza, Gustave Guilaume eta Maurice Molhofilologoek eraiki teorieri jarraikiz. Ederki frogatu zuen « Le temps dans leverbe basque », bere tesia, Sorbonako erakasle ospetsuen aitzinean,euskarari emanez, aldi bat gehiago, zor zaion ohorea.Gure astekari huni ere igorri izan ditu zenbait artikulu. Bihotzetik esker-tzen zaitugu, José Mari. Estibalizko Andre Mari monastegian ukan zituenelizkizunak. Hain maite zuen Lizarran hilobiratua izan zen. Zerutik laguntgaitzala euskaldun guziak ! J.B. Etxarren-Lohigorri

DIOSESAKO BEILAK 2009Lur Sainduetara, hegazkinez : Basamortua, Itsaso Hila, Jericho,Beteleme, Nazareth, Tiberiada... Martxoaren 16etik 26era eta ereazaroaren 3tik 13ra.Greziara, hegazkinez : Jondoni Pauloren urratsetan, Filipeak, Tesaloni-ka, Delphes, Athenas, Korinthia... Apirilaren 28tik maiatzaren 7ra.Auverniara, autobusez : Bernadeta Soubirous-en urratsetan, Roca-madour, Nevers, Clermont-Ferrand, Sylvanes... Ekainaren 22tik 27ra.Buglosera, autobusez : Baionako Jondoni Bixintxo parropiarekin...Irailaren 8an.Lurdera, irailaren 18tik 21era erientzat, irailaren 20an jende ororentzat.Xehetasun eta izen emaite : Paul Sarcou, Santespietako Apezetxea, 4bis Bd Alsace-Lorraine 64100 Baiona (tel. 05.59.55.15.62, fax05.59.50.06.38, e.mail : [email protected]).

EGAN aldizkariaDonostiako Egan 2008-3/4 aldizkaria eskuratu berri dugu, EuskalerriarenAdiskideen Elkarteak argitaraturik. 250 bat orrialdeko aldizkari mamitsua.Atal desberdinen artean, bertzeak bertze, Ibai Atuxa-ren artikulua ItxaroBordak euskal literaturan idekitako bide berriez, hala nola “emazte lesbia-na euskaldunaren nortasuna “nazionalismo maskulino hegemonikoak”markatutako literaturan”. Daniel Landart-ek bere aldetik aipatzen daukuPiarres Larzabal antzerki idazlea. Eta Amaia Iturbide, dozena bat orrial-detan barna, ari zaiku Jean Paul Sartreren eta Albert Camusen ekarpe-naz. Joseba Gabilondo, Luis Maria Mujika, Patziku Perurena eta bertzebatzuren ikerlan batzu ere hor.

Page 7: Herria 2991

7

XAPELGOEN EGUNAK

LEGEZKO ABISU

Laurent Lambert . . . . . . . . . 40Ellande Alfaro . . . . . . . . . . . 37Hola hasi dira berezkoen xapel-goak buruz-buruka Lekornekotrinketean larunbat 17 hortan. Biaitzineko pilotari beraz lehenpartida huntan eta biak ereirabazteko on zirenak baina bataski damurik, aitzina segitzeko.Lehen hartan Alfaro nausi, 20-13, eta 30-20 baina horraberdinduak 37tan, eta orduanLaurent Lambertek bururatuahal izan du. Bazituzten biekere zortzina sake sartuak etabeso bizia batek ala besteak.Iduri du hor beren denbora egindutela beso ttipiek, baina penada hiru tantoren gatik aurtengoxapelketa hortan utzi beharizaitea.Thierry Harizmendy . . . . . . 40Peio Ducassou . . . . . . . . . . 34Bigarren huntan 34 tanto eginditu itsasuarrak ontsa gostarik.Etzena 17-12 tan eta geroxagoberdin, 24etan ! Handik harathaatik bere neurriak hartuakzituzkeen Donamartirikoak, 30-26 eta gero hartuz geroz atxikiditu. Hemen ere sakean berdinbi pilotariak, bederatzina. Agiansegi dezatela gazte horiek trin-keteko buruz-buruka ere, etafuntsean, plaza libroko huraberdin, ligakoa bederen.

XAPELGO HORIEK SEGITUZ-Ortzirale huntan Paueko trin-ketean jokatuko dira bi buruzburuka. Aratseko zazpiak eterdi-tan ariko dira Laurent Lamberteta Andde Kurutcharry. Gerohan berean, segidan, ThierryHarizmendy eta Thierry Etcheto.-Astelehenean, urtarrilaren26an, Donibane GarazinGaratenean, beste bi partida.Lehena lau orenetan, MixelEtcheverry eta Jean ClaudeDermiten artean. Bigarrena aldizhan berean, segidan, BixenteLazcanok eta Panpi Idiartekjokatuko dutena. Horra horberriz Urruñako eta Makeakolapurtarrak ikusiko ditugula,plazer haundirekin hauk ere.Prestik etor ditela.

GARATENEAN ASTELEHE-NEANIbarrola-J.C. Dermit . . . . . . 50Bielle-Oçafrain . . . . . . . . . . 45Bazen harrabots Garateneanpartida hunen ondarrean be-deren, elgarren berotzeko baizikez bazen ere. Batetik pilotariakberak, iduri satisfos zirelaGaraziko ikusle xaharrarenaitzinean berriz ere aurkiturik.Eta jendea, bixtan dena, errandugun bezala, berotzeko partidaluze horietan, ez baitira zenbaitsekulan lotsatuko.

TRINKETEAN AMATURFINALA LAURDENAKSaldubehere anaiak . . . . . . 40Cachenaut-Olaizola . . . . . . 32Adinekoetan garaztarrak zirenNoizbaitekoak baino hobeak,

Maulen.Lavielle-Benesse . . . . . . . . 40Poueyts-Bessonart. . . . . . . 26Eta horra landesak finalerdian,BAC-ekoak garaiturik.Etchebarne-Mugica . . . . . . 40Tellier anaiak . . . . . . . . . . . . 19Huna, bigarren mailean orai,J.M. Mugica xaharra Etchebar-nekin, nola garaitu dituztenurruñar anaiak.Arambel-Othalepo . . . . . . . 40Haramboure-Miura . . . . . . . 18Mail berean dugu Baigorrikoparea ere, irabazle kostata-rrekin.Guichandut-Tambourin . . . 40Delgue-Chohobigarat. . . . . . 8Junior gazteak ditugu hemen,haatik Denek-Batekoak galtza-leak, aldiz Irisarri ta Baigorrikoirabazleak.Antchordoqui-Garat . . . . . . 40Dibar-Massonde . . . . . . . . . 28Eta biba Zuraide, lau gazte haukbereak dituena.

FINALERDIAKIgandean ariko dira, aratsaldeanArrangoitzen Saldubehere anaiak Atzarriko Sorhaits-Haroçareneren kontra.Larunbatean, Milafrangan,Aguire-Jeannots batetik etaLavielle-Benesse bestetik, beraz4 pilotaritarik 3 landes, lehenmaila baizik ez aipatzeko. Etabeste mailetako finalerdiak erehor. Parioa libro, eta biba lan-destar pilotariak ere.

HEGOALDEAN ERE XAPELGOETA GUZIOlaizola II - Mendizabal II. . 22Irujo - Goñi III. . . . . . . . . . . . 16Horra beraz nola nausitu direngazteak Iruñeko Labriten,sobera egin nahiz Irujok etadeusik ez ontsa.J. Retegi - Otxandorena. . . 22Chafee - Peñagarikano . . . 21

Bellosa - Iza. . . . . . . . . . . . . 16Agirre - Urrizelki . . . . . . . . . 15Iruñean hauk ere.Gonzalez - Barriola. . . . . . . 22Olaizola I - P. Ruiz. . . . . . . . . 9

Cabrerizo - Beroiz. . . . . . . . 22Arretxe II - Argote . . . . . . . . 15Getarian jokatuak.Koka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Leiza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21

Saralegi - Apraiz . . . . . . . . . 22Aritz Lasa - Arruti . . . . . . . . 12Zumarragan jokatuak.Titin - Pascual . . . . . . . . . . . 22Bengoetxea VI - Beloki . . . . 8

Mendizabal - Zabala . . . . . . 22Del Rey - Galarza VI . . . . . . . 4Mungian ikusiak.Berasaluze VIII - Begino . . 22Xala - Laskurain . . . . . . . . . 17Tolosan jokatua, Xala on batekinbainan Laskurain ez batere tren-puan.

Bego

SCP JUNQUA LAMARQUEJUNQUA LAMARQUE & ASSOCIÉS

SCP D’AVOCATSL’alliance – Centre Jorlis 64600 ANGLET

RCS BAYONNE D 393718218CAFE DU MIDI

Société à Responsabilité Limitée aucapital de 7.500 Euros

Siège social : BAYONNE (64100) – 24 Quai ChahoRCS BAYONNE 497 824 318

Au terme d’une assemblée généraleextraordinaire qui s’est réunie le 15décembre 2008, les associés ontdécidé : De nommer Monsieur BernardPENNETIER demeurant à BIARRITZ(64200) 15 ter avenue de Sabaou en qua-lité de nouveau gérant, sans limitationde durée, à compter de ce jour.Les statuts de la société ont été modifiésen conséquence.Il est pris acte de la démission deMonsieur Yann LE BOLLOCQ et deMonsieur Jean François SURAUD deleurs fonctions de gérant.Le dépôt légal et l’inscription modificati-ve seront pris en greffe du tribunal decommerce de Bayonne. Pour avis

JUNQUA LAMARQUE & ASSOCIESSCP D’AVOCATS

L’Alliance - Centre Jorlis 64600 ANGLETRCS BAYONNE D 393718218

SARL SWANSociété à Responsabilité Limitée au

capital de 8.000 €Siège social : BIARRITZ (64200) ) 20

avenue du GolfRCS BAYONNE 338 349 863

Avis de modificationL’assemblée générale extraordinaire du15 janvier 2009 a décidé :-de transférer le siège social à compterde ce jour à PESSAC (33600) 37 avenuedu CardinalL’article 2.2.0 a été modifié en con-séquence.Durée : 99 ans à compter de son imma-triculation au Registre du Commerce.Objet : la vente, négociation, importa-tion, exportation, achat de tous vête-ments, accessoires vestimentaires, arti-cles de maroquinerie, articles de bim-bloterie, articles de nouveautés, tissus,laines, parfumerie, chaussures, linge demaison, sédentaire et ambulant. Détail,demi-gros, gros à dater de Juin 1986.Gérant : Madame Evelyne ZAMORAépouse MEYER.-de modifier l’objet social de la sociétésoit, la vente, négociation, importation,exportation, achat de tous vêtements,accessoires vestimentaires, articles demaroquinerie, articles de bimbloterie,articles de nouveautés, tissus, laines,parfumerie, chaussures, linge de mai-son, sédentaires et ambulant. Détail,demi-gros, gros à dater de Juin 1986.L’article 2.3 a été modifié en con-séquenceLe dépôt légal et l’inscription modifica-tive seront pris au Greffe du Tribunal deCommerce de BORDEAUX. Pour avis

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier

COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés

à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques) 21, rue Chauvin Dragon

Avis de constitutionSuivant acte reçu par Maître PierreFAGOAGA, Notaire à SAINT JEAN DELUZ, le 8 janvier 2009, a été constituéeune société civile immobilière ayant lescaractéristiques suivantes :Dénomination : ZURETIKCapital : MILLE EUROS (1.000 EUR)entièrement constitué d’apports ennuméraireSiège social : MOUGUERRE (64990),16, Lotissement Mouguerre Village,Objet : L’acquisition par voie d’achatdes biens et droits immobiliers- l’administration et la gestion du patri-moine social, la conclusion de baux outoutes autres conventions d’occupationonéreuse ou gratuite.Et, généralement toutes opérations civi-les pouvant se rattacher directement ouindirectement à cet objet ou suscepti-bles d’en favoriser le développement, etne modifiant pas le caractère civil de lasociété.Durée : 99 ansGérant : Monsieur Benoît HARAN,Menuisier, demeurant à MOUGUERRE(64990) 16, Lotissement MouguerreVillage, Célibataire.Cession de parts : Toutes les cessionsde parts, quelle que soit la qualité du oudes cessionnaires, sont soumises à l’a-grément préalable à l’unanimité desassociés.La société sera immatriculée au registredu commerce et des sociétés deBAYONNE. Pour avis - Le Notaire.

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier

COUSTOU et Claudine SALHA,Notaires associés

à SAINT JEAN DE LUZ(Pyrénées Atlantiques) 21, rue

Chauvin DragonAvis de constitution

Suivant acte reçu par Maître PierreFAGOAGA, Notaire à SAINT JEAN DELUZ, le 14 janvier 2009, a été constituéeune société civile immobilière ayant lescaractéristiques suivantes :Dénomination : PAXAGARISCapital : MILLE EUROS (1.000 EUR)entièrement constitué d’apports ennuméraireSiège social : SAINT-JEAN-DE-LUZ(64500), 60, route des Plages QuartierAcotz.Objet : L’acquisition par voie d’achatdes biens et droits immobiliers- l’administration et la gestion du patri-moine social, la conclusion de baux outoutes autres conventions d’occupa-tion onéreuse ou gratuite.Et, généralement toutes opérationsciviles pouvant se rattacher directe-ment ou indirectement à cet objet oususceptibles d’en favoriser le dévelop-pement, et ne modifiant pas le caractè-re civil de la société.Durée : 99 ansGérant :Monsieur Cédric Hervé Roger HARA-MENDY, époux de Madame NathalieDanièle Alberte MARTIN, demeurant àSAINT-JEAN-DE-LUZ (64500), 60, Routedes Plages Quartier Acotz,Né à SAINT-JEAN-DE-LUZ (64500) le 24octobre 1971,Cession de parts :Toutes les cessions de parts, quelleque soit la qualité du ou des cession-naires, sont soumises à l’agrémentpréalable à l’unanimité des associés.La société sera immatriculée au regis-tre du commerce et des sociétés deBAYONNE.

Pour avisLe Notaire.

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)EURL PIZZA GORRI

Société à responsabilité limitée aucapital de 4500 euros

Siège social Place Pierre Loti – MaisonOroitzapena

(64310) ASCAIN504 910 894 RCS BAYONNE

Aux termes d’une décision en date du09 janvier 2009, l’associé unique anommé M. Jean-Michel Marie GOGOR-ZA demeurant 9, Rue de Proutze(64200) BIARRITZ, en qualité de gérantpour une durée indéterminée, en rem-placement de M. Ange-Marie GOGOR-ZA, démissionnaire à compter de lamême date.

RCS BAYONNELa Gérance

Avis de clôture de liquidationORNIBUS

Société à responsabilité limitéeAu capital de 10 000 euros

Siège social : 340, allée d’Herboure64 122 Urrugne

480 593 920 RCS BayonneAux termes de l’assemblée généraleen date du 17 décembre 2008, lesassociées ont :- approuvé les comptes définitifs deliquidation ;- déchargé Mme Aranzueque RegeratAlexia de son mandat de liquidateur ;- donné à ce dernier quitus de sa ges-tion ;- ont constaté la clôture de la liquida-tion à compter du jour de laditeassemblée.La société sera radiée du registre ducommerce et des sociétés deBayonne.

Pour avis et mention,Mme Aranzueque Regerat Alexia

Liquidateur

DONAIXTI

Sortze - Mendixolako Laurence Agergarai eta Stephane Saint-Laurent-eri sortu zaie Maika izendatu duten bigarren haurra. Ongibizi bedi haurñoa eta goresmenak burasoei.

LARZABALESortze - Zibitze Arantzetako Michele Urrikarriet eta ChristopheAmpo-ri sortu zaie Maddie deitu duten bigarren neskattoa. Biziluze zoriontsua izan dezala.

SUHUSKUNEHeriotze - Berant puska batekin jakin arazten dugu urte berri hauhasten dugula heriotze batekin. Urtarrilaren 9an bere azkenegoitzarat lagundu dugu Andre Oxoby bere 60 urterekin. Andreuntsa ezagutua zen gure herrian, gizon ixila. Ehorzketa eguneanbildu da jende multxo handi bat gure herriko elizan. Jainkoak bereganat deitu baitu tupustan eta orai ukan dezala pausa. Gure dolumi-nak familia guziari.

Fronte kritikoa goiti ari Abiadura Handiko Linearen dozierean

Lapurdiko 19 herriko etxe kritikoMilafrangan bildu diren 250 presunen aitzinean, Abiadura Han-diko Linearen gainetik fronte kritiko bat osatzen ari dutela egiaz-tatu dute, lehenik hego Lapurdiko herri elkargoak eta Aturri/Errobielkargoak. Biek deliberatu dute ikerketa independiente bat egi-naraziko dutela, jakiteko zuzen zenbatekoa den gaurko trein-bideko trafikua jende eta pusketan, eta noiz zuzen baitezpadakoaizanen den bigarren linea bat. Milafrangako bilkura publiko horre-tan CADE ingurumen defentsa elkarteen kolektiboak sentsuberean erabaki du azterketa independiente horren burutzekoSuisako Lausanne eskola hautatua izaiteko petizione baten abi-atzea. Bi herriko etxe abian dira erreferendumak antolatzera AHLbeharrezkoa ikusten dutenez herritarrek zehazteko, Milafrangaheldu den ekainean, Europako boz eguna baliatuz eta Lehuntzeondoko urtean, lurraldeko bozen kari.MAM bigarren treinbidearen kontraHarridurak guziz bozik gabe utzi ditu ainitz kargudun. Hona berazBarne Ministroa deplauki Abiadura Handiko Linea berriaren kon-tra dela. Kazetarientzat ez da ustegabekoa izan, joan diren depu-tatu bozen kari hitz berekin mintzatua baitzen jada gai horretaz.Baionako BPC (Bayonne Par Cœur) oposizioko bi hautetsi dituenzerrendak atseginekin jakin du MAMen ikusmoldea, gutiziatzendu beste hautetsi nagusiek, bereziki BAM hiri elkargoak, ahoanbilorik gabe eman dezaten beren gogoaren berri.

ITSUEN ELKARTEAK LEHENDAKARI BERRI BAT

Itsuen zerbitzuko den departamenduko Valentin Haüy elkarteak bereurteko biltzar nagusia zuen joanden larunbatean Baionan, Glainauzoaldeko elkartetxean. Elkarte horren giderrak 15 urtez atxikidituen Louis Thouvard jaunak lekukoa utzi dio, elkartearen lehen-dakaritzan, Pascal Andiazabal 53 urteko urruñarrari. 28 urtetanzuen hunek bista galdu, eritasun baten ondorioz, eta geroztik urratsainitz daramatza itsuen eta bista hein handian galdua dutenen alde.

KANTU IKASTALDIAK HELETAN

Traboules elkarteak kantu ikastaldi berezi batzu antolatzen ditu,boza landuz. Ikastaldi horiek 45 minutakoak dira, aldian presunabakar batekin. Erakaslea : Suzanne Landrivon. Izen emaite etaxehetasun : 0685318974.

Laborantza saloinaren apailuakOtsaileko azken asteburua Pariseko laborantza saloinarena izanenda gutarteko zenbaitentzat, elurretakoa baino seguruago. “Hiruakbat” autobus sozietateak eta Garazi/Baigorriko turismo bulegoakgauzak pikoan emanak dituzte arrazoinezko eskaintza segurtatze-ko. Bidaia osoa 395 eurotan proposatua da, autobusa aireporturai-no, hegazkin joan etorria, etzana hotelean eta saloineko sarrera.Haatik, errugbizaleek gehitu beharko dute Frantzia/Galles partida-ren sarrera ostiral arratsean.

DANIELLE MITTERRANDEUSKAL HERRIKO

LABORANTZA GANBARAREN ALDE

Danielle Mitterrand, frantses president zenaren alarguntsa,France-Libertés fundazioaren izenean mintzatuz, garbiki agertu daEuskal Herriko Laborantza Ganbararen alde, harritua ere dagoelanola ganbara hori auziperatua izan ditakeen ! Jakin-arazi du erelaborantza ganbara hori sustengatzen dutenen ganat gogotik jinendela, Ainhizerat, helduden udaberrian.

DUNAMARS. C. I. en liquidation au capital

de 91 469,41 €Siège social : Résidence Les Marines – Appt B323 Avenue Maurice Goalard 64100 BAYONNE

R.C.S. BAYONNE : 385 058 730AVIS DE PUBLICITE

Suivant décision collective des associésen date du 29 décembre 2008, il résulteque : Les associés, après avoir entendule rapport du Liquidateur, ont :- approuvé les comptes de liquidation ;- donné quitus au Liquidateur et déchar-gé de son mandat ;- prononcé la clôture des opérations deliquidation.Les comptes de liquidation seront dépo-sés au Greffe du Tribunal de commercede BAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE.

Pour avis

Page 8: Herria 2991

8

-Igande arte, Miarritzen, FIPA festibala.-Asteburu guzian, herriko bestak Hendaian eta Irulegin. Bixintxo-Bestek aitzina segitzen Ziburun eta Beskoitzen.-Ortzegunean (20.30), Baionako antzokian, Michel Portal eta Jacky Terrasson musikariak.-Ortzegunean eta ortziralean (18.00 eta 21.00), Angelun, Barojako zalditegietan, «Mademoiselle Werner « antzerkia.-Ortzegunean eta ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, «J’adore ma femme» antzerkia. Larunbatean, toki berean eta tenore berean, Domingo eta Botibol-en musikaldia.- Ortziralean (14.00) Kanbon, AIEC gelan, “Gernika” antzerkia euskaraz, Hebentik talde xiberotarrak emanik. Aratsean (21.00) hor berean, antzerki bera frantsesez-Ortziralean (20.30), Baionako elkartetxean, Glain auzoaldean, kantu, musika eta hitzaldi Venezia gogoan.-Ortziralean (20.30), Donaixtin, herriko salan, informazio bilkura Bordeleko Unibertsitateko Daniel Oberhausen erakaslearekin : “Wi-max, badu abantailik ? Irriskurik ? Badea hautu hoberik”.- Ortziralean (21.00) Baionako Atalante zinegelan, zine-kontzertua Beñat Achiary eta Bernard Lubat-ekin-Ortziralean (22.00), Miarritzen, Atabal musikategian, The Cloches taldea eta Ron John.-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.-Larunbatean (11.00), Baionan, Lacarre plazatik abiatuz, “Baionan Kantuz”.-Larunbatean (19.00), Ezpeletan, Napurrak elkartearen gelan, afaria Euskal-Herriko Laborantza Ganbararen sustenguz.- Larunbatean (19.30) Garaziko Jatsun, Bordatto etxealdean, “Atelier en folie” antzerkialdia-Larunbatean (20.30), Ezpeletako gaztetxean, musika eta antzerki Crieurs Pudiques taldearekin.-Larunbatean (21.00), Ligin, kontzertua herriko besta-gelan, Iron eta Maider.-Larunbatean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, «Les Tambours du Bronx” taldearen ikusgarria.-Igandean, Ezpeizen, Xuberoko maskarada Barkoxeko gazteriaren eskutik.

Lau urteLau urte bete ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta, dudarik gabe ttarrotzen ari da, ikusiz zenbat jende bildu den larunbatean Ainhizan bere biltzar nagusian eta gero bazkarian.Alta, hor dauka, zenbait egunen buruan, hain zuzen urtarrilaren 29-an, Baionako auzitegian jasan behar duen auzia, jakiteko jujeen aitzinean segitzen ahal duen hasia duen lana egungo eta biharko laborantzari buruz.Ez hunki Euskal Herriko Laborantza Ganbara, ez duen izana, are gutiago izena.

Gehexan Pontto

Biziak bizi-bizi zortzigarren probintzianBiziak bizi-bizi zortzigarren probintzianIschigualasto edo Ilargiaren Haranean pilotari Euskal Herrian elurra, hotza eta neguko aro bizi-bizia ari bazuen ere, euskaldunak diren beste toki batzuetan ez da preseski honela. Hego Ameriketan, erran nahi baita Argentinan, Txilen, Uru-guain eta Hego Hemisferioko erresumetan, uda bizi dute orai eta urtarrila eta otsaila iduzkiÐpeko bakantza sasoinak izan ohi dira urte guziz. Izan ere, horixe adierazten dauku klarki eta argi eta garbi Argentinatik, Andeen magaleko San Juan probintziako San Juan hiriburuko Euskal EÐtxetik errezibitu dugun gutunak. Bisita ukan dute San Juango euskal etxean. Patricia Tamayo izeneko erakasle gasteiztarra etorri da eta San Juan probin-tziak duen gauzarik ederrenak erakutsi nahi izan dizkiote. Eta hola bisitatu dute Ischigualasto, edo Valle de la Luna (Ilargi-aren ibarra edo harana) gisa ezagutua den parke naturala. Ò Gizateriaren OndareÓ aitortua dute eremu hau eta aberastasun paleontologiko handikoa da, fosilak nonnahi atxematen ahal direlarik. Ichigualastoraino heldu ziren euskaldunek, euskaldun zirela nahi izan zuten azaldu eta ikuÐrri–a eta guzi egin zuten bisita, argazkietan ikusten denez. Turistek galdegiten zuten zoin erresumakoa zen bandera xuri-gorri-berde hori, eta euskaldun taldeak pentsatu zuen oraino lan handia behar dela egin munduan, jakin dezaten eus-kaldunak badirela. Hala idatzi daukute gutunean. Gaurkoan geoforma berezi hauekin eta pilotariendako leku polita iduri duen eremu honen argazkiekin osatu dugu Diasporako tartea. Haiek ez dezatela sobera bero ukan, eta guk ez sobera hotz!

Joseba Etxarri

NEGU BORTITZAKAurten, gure eskualdetan segur, bainan oraino gehiago Frantzia behere hortan, urtea hasi da neguak bere larderia erakutsiz: elurra itsas-hegiraino jautsia eta horma pizkorrak zonbait egunez segidan... Negu bortitza beraz? Gauzak nola ikusten diren. Gisa guziz, eta otsaila pasatu arte segurik, goizegi da erraiteko negu hau zinez bortitza den ala ez. Jadanik aski bortitza ditake haatik bixtan da bi elur luma ikusi orduko dena zinkurina hasten direnentzat...Negua zinez bortitza izaiteko, ainitzen gostuko behin, behar da halere gutienez elurte bat ona eta hormaldi pollitak aste bat edo biez.Aro-ikerleek diote mende bakoitx holako negu bortitzak badirela bana beste hogoi bat. Batto bost urtetarik nunbait han. Bainan batzuetan bizpahiru urtez segidan eta beste batzuetan hamar bat urte aise johan batere hotz handirik gabe...

DUELA 53 URTE...Iragan mende hortan, Europa mendealean, hogoita-bizpahiru negu kondatu dira hein bat bortitzak. Denetako bortitzena, 1956-eko hura, adin batetarat helduak direnek ez dutena Euskal-Herrian ere oraino ahantzia. Euria jauts-ahala Ezpeletako ferietan, biharamunean zerua garbi-garbia eta handik goiti hiru astez ikaragarriko hotza horma karroñarekin! Laborariak biziki penatu ziren. Behiak ezin kanporat atera, barnean pazkatu behar. Egunean aldi bat ateratzen halere, ahal bezala, ur-haska batean edan zezaten. Lehenik, ur-haska hormatua izanez, horma hautsi behar pala, aitzur edo beste zerbait tresnarekin... Miarritzen, goizetan, hamar bat grado zeroren azpitik, ez baita holakorik usu gertatu! Corréze eskualdeko herri batzuetan aise apalago ere, lekuka 30 grado zeroren azpitik! Denetan zernahi batzuetan aise apalago ere, lekuka 30 grado zeroren azpitik! Denetan zernahi makur. Frantzia iparraldean eta hor gaindi, 147 lagun hil ziren hotzaren gatik, Europa guzian 611, eta frangotan erran da kondu horiek etzirela arrunt xuxen ateratu, hil gehiago ere izan zela jendeak hotzari ezin ihardokiz...

ELURRA BI ASTEZOroitzeko negua izan zen ere hemen gaindi 1945-ekoa. Urtarrilean, bi astez elurra lodi bazter guzietan. Orduan etzen hurbiltzekorik ere orai bezenbat auto bainan ziren heiek etziren biziki jalgi, nehorat ez baitziren joaiten ahal. Orduko xaharrek zioten egundaino etzutela holako elurterik ikusi eta egia da geroztik ere ez dugula holakorik behinere ukan. Baionan, merkatuguneko teilatu xaharra lehertu zen, elurraren karga ezin atxikiz. Gure herrietako laborari etxe gehienetan, elurra baztertuz, bidea egin behar oilateirat edo barrokirat joaiteko... Denek atsegin hartu zuten elurrak azkenean urtzen hasi zirelarik!Geroztik ere izan dira haatik elurte pollitak, hala nola 1963-ko otsailean eta hotzaldi ederrak ere ba, konparazione 1985-eko urtarrilean...

NEGU IZIGARRIENAEta aise lehenagoko urteeri behatuz, laster ohartzen ahal gira artetan izan direla biziki negu hotzak. Bortitzenetarik 1879-koa, hormaldiak iraun baitzuen bi hilabete

eta erdi. Bai, orduko kasetek kondatzen dute hori, bi hilabete eta erdi joan zirela goiz guziz ba gaitzeko horma! Kalte handiak jasan behar eta jendeak arrunt lotsatuak!Bainan negu bortitzetan famatuena, paper zahar askotan zernahi aipaldi ukan duena, 1709-ko, duela xuxen hiru ehun urte beraz. Aitzineko abendoa arras goxoa izanik, aroa arrunt kanbiatu zen Trufania biharamunean, urtarrilaren 7-an. Europa guzian orduan hasi ikaragarriko hotzaldia, denak sesitu zituena, hiru hilabete pasa iraun zuena, apiril erditsutan baitzen aroa hein bat eztitu eta ez lehenago!Parisen, 30 grado zeroz azpitik ukan zuten, beste ainitz tokitan ere ba hain segur bainan denbora hetan etzen holako kondurik biziki atxikitzen hor gaindi... Ibai eta erreka guziak hormatuak! Untziz egiten baitzen komertsio asko, deusik ezin gehiago egin! Lanean ezin ar, etxen egon behar, Europa guzia paralesiatua bezala!

HILAK MILAKANegu hartan, zernahi jende hil zen hotzarekin, dela hirietan, dela baserrietan, Frantzian berean milaka eta milaka asko lekukotasunen arabera, bainan kondu xuxenik nehork etzuen ateratu! Hotzaren gatik hil, bai eta ere gosetearekin. Jatekoa eskastu baitzen alabainan. Ogi bihia biziki xuhur izanez, eta lekuka selauruetan zaukaten bihi hura ere nehorat ezin ereman, bide eta errebidetan ezin ibiliz, jateko ogia eskastu zen Frantziako eskualde gehienetan. Zernahi kabala ere hil zen. Hek ere hotzak hil eta berdin goseak. Bazterrak zafraldi ikaragarria hartu, mahasti frango alde bat galdu...1709-ko negu horren idurikoa izan zitakeen kasik mila urte lehenago, 763-764 -ekoa. Beharbada makurragoa ere! Bainan xehetasun gutti gelditu da hartaz, ez baitzen denbora hetan biziki idazten! Dakiguna da hotzaldi gaitza hasi zela Omiasaindu irian, lau hilabete iraun zuela, martxoko lehen egunak arte, alde bat hotz handiekin, eta alimaleko makurrak izan zirela bai jendetan eta bai aberetan! Muslaria

Neguko opor-lekuetan sasoina ez daukate bortitza elurra badelarik ausarki, orduan dira-eta loriatzen!

Elurrak bazterrak xuritzen dituelarik arrunt beste itxura bat hartzen dute...

Elurra bakan ikusten da Donibane Lohizuneko portuan.

Gizateriaren Ondare da Argentinako Ischigualasto parkea

Euskal pilotariendako leku polita iduri du ‘Cancha de las bochas’ izeneko eremu honek

San Juango Euskal Etxeko kideak Ilargiaren Haranean(arg. EuskalKultura.com)