8
2009ko Urtarrilaren 29koa - ISSN 0767-7643 29 Janvier 2009 - 1,10 E - N° 2992 - HARTZA Aste huntan iratzartzen omen da hartza, neguan kasik alde bat lo egonik... Hala diote behin hartzaren berri ongi da- kitenek... Larunbatean, gaizo hartza menditik jautsiko omen da beraz Ziburu eta Donibane Lohizuneko karriketarat. Denek jakin dezagun ihauteria ere hor dugula! Bazter guziak harrotu behar dituen ihauteria! Nahiz batzuek dioten, halako maltzur aireño batekin, denbo- rak kanbiatu direla eta orai ez dela ge- hiago ihauteriarik, nun ez den izaitekotz beti ihauteria... Azkenean bakoitxak ikus hori berak nahi duen bezala... Dena den, besta-sail luzea da ihauteri- aren hori, Barkoxeko gazteriak ja zon- bait aste huntan abiatua ere duena, ohi- dura eder-eder bat ospatuz, Xuberoko maskarada famatuarena. Pazko arte segituko duena, dotzena bat agertaldi eginez herriz-herri... Hartzak ukanen du beraz aipaldi eskuin eta ezker eta ongi etorri kartsua eginen zaio, krisia delako horren ahanzteko ere on dela orobat hola jostatzea! Ez badute ere denek jostatzea gogoan, ba- koitxak baititu bere arrangurak eta nola ez, besteak beste, joanden eguneko tenpesta tzar horrekin makurrak ukan dituzten guziek… Gisa guziz, ihauteria hor dela-eta, izanen da kantu, dantza, musika eta airostasun! Eta hasteko hartzarekin be- raz! Urrun gira hor beste orduz hartzaren gatik pizten eta hazten diren eztabada horietarik. Batzuk nahi hartz gehiago bizitzea mendialde horietan, egundaino hor gaindi beren eremua ukan dutela, beste batzuk ez holakorik aditu ere nahi, hartzek ez dutela makurrik baizik egiten! Ortzegun huntako haatik ez da errana hartza untsa iratzartua izanen den. Hala balitz, itzuli bat egiten ahal luke Baionaraino, baluke nikuste zer ikus eta zer entzun. Alde batetik, greba eguna izanen da, ainitzek jendetsua igurikatzen duten manifestaldi batekin. Langileria kexu, bizia kariotu dela eta irabaziak ez araberan goititu... Ez dela hola segitzen ahal... Eta bestetik egun hortan berean da ere Euskal-Herriko Laborantza Ganbararen kontrako auzia, bazterrak azkarki minberatzen dituen auzia, untsa gogoetagarria dena, lanak ere baitira ezin konprenituz nola horta- ratuak gitazkeen... J-B D 3000 Emaztea nolako, etxea halako (Lituaniako erran zaharra) Alkartasuna Fundazioa Lehen aldikotz agertu zaiku Iparralde huntan Al- kartasuna Fundazioa, Eusko Alkartasuna alderdiak 2005ean sortua. Jabier Caño, Bilboko Unibertsita- teko erakasle ohia eta Eusko Jaurlaritzako aholkulari izana, dauka Fundazio horrek lehendakari. Zoritxa- rrez ez da joanden astean Baionarat agertu, bezpe- ran ospitalera arta batzuren hartzera behartua izanik. Ondorioz, Manex Pagola-k dauku egin Jabier Cañok prestatua zuen hitzaldiaren bilduma. Alkartasuna Fundazioa, alderdi politiko bati lotua balinbada ere, erakunde kultural bat da nagusiki, hiru helburu dauzkana : gai handieri buruzko ikerketa, zabalketa eta ezagutza sakona egitea (euskal nortasuna, eskubide historikoak, autodeterminazioa...) ; neo-liberalismoaren sozio-ekonomiko sistemari alternatiba batzu pentsatzea ; euskal populuaren nortasun kulturala eta hizkuntza zaintzea... Eta urtean zehar, mintzaldi garrantzitsu batzu bereziki ditu Fundazioak antolatzen, hizlari ospetsu batzurenak, Karlos Garaikoetxea, Nestor Basterretxea, Pedro Etxenike... Ohorezko lauburua Saristatze tenorean, Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarreko lehendaka- riak du hitza hartu (Txomin Peillen xiberotarra ordainduz, hau ere ospita- leratua izanki, Bordelen, bihotzeko artak hartzeko) eta saristatu bakotxaren ibilbide oparoa du goraipatu. Daniela Albizu urruñarrak – ama gipuzkoarra, aita arabarra – badu zer eginik, erakasle eta idazle bezala, Ikas elkartearen lehendakari ere izana 1983tik 1986era eta Urruña bere sortherrian hainbertze ildo bultzatua, Herritarrak talde politikoaren sortzailetarik izanki eta ere 9 urtez herriko hautetsi izana. Junes Casenave-Harigile apez betharramista ere ez da lo egona : 33 urtez erakasle eta Donapaleuko Etxekopar kolegioko bu- ruzagi, euskara erakasle, euskaltzain urgazle eta orain ohorezko. Eta idazle emankorra : 14 pastorala (bertze sei oraino labean), hiztegiak, Bibliako irakur- gaiak xiberotarrez, ipuinak, etnografia ikerketak, olerkiak... Eta oraindik publi- katuak ez diren obra frango. “Behar da hats, hori dena egiteko !” zion Piarres Aintziartek. Ez da harritzekoa hainbertze sari balinbaditu eskuratuak Altzain bizi den Basabürüko erretorak, dela Toribio Altzaga saria, dela EKE, Maiatz, Sarako Biltzar ala Agosti Xaho sariak, batzuk baizik ez aipatzeko. Eta nork ez du ezagutzen Andde Darraidou ezpeletarraren garra, bai bere herrian os- talari bezala, auzapez ere izana 17 urtez, bai Iparralde guzian ekonomiaren sustatzaile gisa, Hemen elkartean eta Herrikoan, Komertzialdegian, Turismo alorrean, Ipar Euskal Herriko Auzapezen Biltzarburu bezala ere ! Bai, segur, hiru horiek ongi merezituak zituzten eskuratutako sariak, Baionako Imprime- rie Artisanale-k moldatutako Euskal Herriko karta, gure herria hiru zatitan pus- katua, Euskadi, Nafarroa, Iparraldea, noizbait bat eginen dutelako menturan, eta Madilar jojeriak moldatutako medaila eder bat, ohorezko lauburua. Ohorezko eguna zuten, joanden astean, Iparraldeko hiru euskaltzale suharrek, Daniela Albizu, Junes Casenave-Harigile eta Andde Darraidou-k Baionan, Trinket Modernoan, adiskide multxo pollitaz inguraturik. Alabainan, Alkartasuna Fundazioak nahi izan ditu saristatu beren ibilbide ongi betearentzat, dela euskararen alde, dela Euskal Herriaren zerbitzuko eramanikako urrats aberatsentzat. Hiru saristatuak, Junes Casenave-Harigile, Andde Darraidou eta Daniela Albizu, beren aldean Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarrekoa Alkartasuna Fundazioko Manex Pagola Bixintxo-Bestak iragan asteburu hortan bururatu dira Ziburun eta hasi aldiz Hendaian. Mugaren hegiko hiri huntan aitzina segituko dute ondoko bi asteburuetan, esperantzarekin aroak lagunduko dituela lehen egunetan baino gehiago. Eguraldi hitsa zen alabainan larunbatean eta igandean, tenpesta eguna eta tenpesta biharamuna! Ziburun, igandean zuten herri-bazkaria. Denen buru, aro txarrak ez du nehor lotsatu. Sei ehun bat lagun bildu dira eta denak omore onean! Euskal Kantuak entzun dituzte lehenik Ziburu Euskaldun elkarteari esker eta gero Alaiak taldearekin! Hendaian, larunbatean dute herri-afaria, bertsulari batzu lagun, hor ere euskal giro batean beraz, hori bera ez baita guti! DANIELA ALBIZU, JUNES CASENAVE-HARIGILE ETA ANDDE DARRAIDOU SARISTATUAK Ziburuko besta-komitea, lagunarte erne eta alegera! HERRIKO BESTAK ZIBURUN ETA HENDAIAN Sei ehun bazkaltiar Ziburun!

Herria 2992

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 2992

Citation preview

Page 1: Herria 2992

2009ko Urtarrilaren 29koa - ISSN 0767-7643 29 Janvier 2009 - 1,10 E - N° 2992 -

HARTZAAste huntan iratzartzen omen da hartza, neguan kasik alde bat lo egonik... Hala diote behin hartzaren berri ongi da-kitenek... Larunbatean, gaizo hartza menditik jautsiko omen da beraz Ziburu eta Donibane Lohizuneko karriketarat. Denek jakin dezagun ihauteria ere hor dugula! Bazter guziak harrotu behar dituen ihauteria! Nahiz batzuek dioten, halako maltzur aireño batekin, denbo-rak kanbiatu direla eta orai ez dela ge-hiago ihauteriarik, nun ez den izaitekotz beti ihauteria... Azkenean bakoitxak ikus hori berak nahi duen bezala...Dena den, besta-sail luzea da ihauteri-aren hori, Barkoxeko gazteriak ja zon-bait aste huntan abiatua ere duena, ohi-dura eder-eder bat ospatuz, Xuberoko maskarada famatuarena. Pazko arte segituko duena, dotzena bat agertaldi eginez herriz-herri...Hartzak ukanen du beraz aipaldi eskuin eta ezker eta ongi etorri kartsua eginen zaio, krisia delako horren ahanzteko ere on dela orobat hola jostatzea! Ez badute ere denek jostatzea gogoan, ba-koitxak baititu bere arrangurak eta nola ez, besteak beste, joanden eguneko tenpesta tzar horrekin makurrak ukan dituzten guziek…Gisa guziz, ihauteria hor dela-eta, izanen da kantu, dantza, musika eta airostasun! Eta hasteko hartzarekin be-raz!Urrun gira hor beste orduz hartzaren gatik pizten eta hazten diren eztabada horietarik. Batzuk nahi hartz gehiago bizitzea mendialde horietan, egundaino hor gaindi beren eremua ukan dutela, beste batzuk ez holakorik aditu ere nahi, hartzek ez dutela makurrik baizik egiten! Ortzegun huntako haatik ez da errana hartza untsa iratzartua izanen den. Hala balitz, itzuli bat egiten ahal luke Baionaraino, baluke nikuste zer ikus eta zer entzun. Alde batetik, greba eguna izanen da, ainitzek jendetsua igurikatzen duten manifestaldi batekin. Langileria kexu, bizia kariotu dela eta irabaziak ez araberan goititu... Ez dela hola segitzen ahal... Eta bestetik egun hortan berean da ere Euskal-Herriko Laborantza Ganbararen kontrako auzia, bazterrak azkarki minberatzen dituen auzia, untsa gogoetagarria dena, lanak ere baitira ezin konprenituz nola horta-ratuak gitazkeen... J-B D

3000

Emaztea nolako, etxea halako

(Lituaniako erran zaharra)

Alkartasuna FundazioaLehen aldikotz agertu zaiku Iparralde huntan Al­kartasuna Fundazioa, Eusko Alkartasuna alderdiak 2005ean sortua. Jabier Caño, Bilboko Unibertsita­teko erakasle ohia eta Eusko Jaurlaritzako aholkulari izana, dauka Fundazio horrek lehendakari. Zoritxa­rrez ez da joanden astean Baionarat agertu, bezpe­ran ospitalera arta batzuren hartzera behartua izanik. Ondorioz, Manex Pagola­k dauku egin Jabier Cañok prestatua zuen hitzaldiaren bilduma. Alkartasuna Fundazioa, alderdi politiko bati lotua balinbada ere, erakunde kultural bat da nagusiki, hiru helburu dauzkana : gai handieri buruzko ikerketa, zabalketa eta ezagutza sakona egitea (euskal nortasuna, eskubide historikoak, autodeterminazioa...) ; neo­liberalismoaren sozio­ekonomiko sistemari alternatiba batzu pentsatzea ; euskal populuaren nortasun kulturala eta hizkuntza zaintzea... Eta urtean zehar, mintzaldi garrantzitsu batzu bereziki ditu Fundazioak antolatzen, hizlari ospetsu batzurenak, Karlos Garaikoetxea, Nestor Basterretxea, Pedro Etxenike...

Ohorezko lauburuaSaristatze tenorean, Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarreko lehendaka­riak du hitza hartu (Txomin Peillen xiberotarra ordainduz, hau ere ospita­leratua izanki, Bordelen, bihotzeko artak hartzeko) eta saristatu bakotxaren ibilbide oparoa du goraipatu. Daniela Albizu urruñarrak – ama gipuzkoarra, aita arabarra – badu zer eginik, erakasle eta idazle bezala, Ikas elkartearen lehendakari ere izana 1983tik 1986era eta Urruña bere sortherrian hainbertze ildo bultzatua, Herritarrak talde politikoaren sortzailetarik izanki eta ere 9 urtez herriko hautetsi izana. Junes Casenave-Harigile apez betharramista ere ez da lo egona : 33 urtez erakasle eta Donapaleuko Etxekopar kolegioko bu­ruzagi, euskara erakasle, euskaltzain urgazle eta orain ohorezko. Eta idazle emankorra : 14 pastorala (bertze sei oraino labean), hiztegiak, Bibliako irakur­gaiak xiberotarrez, ipuinak, etnografia ikerketak, olerkiak... Eta oraindik publi­katuak ez diren obra frango. “Behar da hats, hori dena egiteko !” zion Piarres Aintziartek. Ez da harritzekoa hainbertze sari balinbaditu eskuratuak Altzain bizi den Basabürüko erretorak, dela Toribio Altzaga saria, dela EKE, Maiatz, Sarako Biltzar ala Agosti Xaho sariak, batzuk baizik ez aipatzeko. Eta nork ez du ezagutzen Andde Darraidou ezpeletarraren garra, bai bere herrian os­talari bezala, auzapez ere izana 17 urtez, bai Ipa rralde guzian ekonomiaren sustatzaile gisa, Hemen elkartean eta Herrikoan, Komertzialdegian, Turismo alorrean, Ipar Euskal Herriko Auzapezen Biltzarburu bezala ere ! Bai, segur, hiru horiek ongi merezituak zituzten eskuratutako sariak, Baionako Imprime-rie Artisanale­k moldatutako Euskal Herriko karta, gure herria hiru zatitan pus­katua, Euskadi, Nafarroa, Iparraldea, noizbait bat eginen dutelako menturan, eta Madilar jojeriak moldatutako medaila eder bat, ohorezko lauburua.

Ohorezko eguna zuten, joanden astean, Iparraldeko hiru euskaltzale suharrek,

Daniela Albizu, Junes Casenave-Harigile eta Andde Darraidou-k Baionan, Trinket

Modernoan, adiskide multxo pollitaz inguraturik. Alabainan, Alkartasuna Fundazioak nahi izan ditu saristatu beren ibilbide ongi betearentzat,

dela euskararen alde, dela Euskal Herriaren zerbitzuko eramanikako urrats

aberatsentzat.

Hiru saristatuak, Junes Casenave-Harigile, Andde Darraidou eta Daniela Albizu, beren aldean Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarrekoa

Alkartasuna Fundazioko Manex Pagola

Bixintxo-Bestak iragan asteburu hortan bururatu dira Ziburun eta hasi aldiz Hendaian. Mugaren hegiko hiri huntan aitzina segituko dute ondoko bi asteburuetan, esperantzarekin aroak lagunduko dituela lehen egunetan baino gehiago. Eguraldi hitsa zen alabainan larunbatean eta igandean, tenpesta eguna eta tenpesta biharamuna!Ziburun, igandean zuten herri­bazkaria. Denen buru, aro txarrak ez du nehor lotsatu. Sei ehun bat lagun bildu dira eta denak omore onean! Euskal Kantuak entzun dituzte lehenik Ziburu Euskaldun elkarteari esker eta gero Alaiak taldearekin!Hendaian, larunbatean dute herri­afaria, bertsulari batzu lagun, hor ere euskal giro batean beraz, hori bera ez baita guti!

DANIELA ALBIZU, JUNES CASENAVE-HARIGILE

ETA ANDDE DARRAIDOU SARISTATUAK

Ziburuko besta-komitea, lagunarte erne eta alegera!

HERRIKO BESTAK ZIBURUN ETA HENDAIAN

Sei ehun bazkaltiar Ziburun!

Page 2: Herria 2992

• Gazako lur xirrixtan azkenean eginden armen ixiltzearen ondotik ONU-ko nazione batasunaren burua den BanKimoon jaunak egin du toki horietako bisi-ta, han egin duten hiru asteko gerla suntsitza-ilearen ondotik. Juduen oldar horrek 1300 hileta 5300 kolpatu bazituen palestinarretan egi-nak, bai-eta ONU-ren etxeak ere joak zituen,zenbait haundizki, Kimoonek erranez makur-ren egileek beharko zituztela pagatu. Berealdetik, hau ere hortakoa baita, huna KurutzeGorria ari dena lurpeko gordailu batzu eginbeharrez, aireko hegazkinen tiroek funditu etx-een eta iheslarien aterbetzeko, hor direlarikere lurrikarek eta bonbek egin makurrak anto-latzeko. Denbora berean hor dira ereDamasek alde batetik eta Hamasek bestetikaldian aldizka derabiltzaten ukaldi txar etadesafioak.

• Pakistanen, talibanek herriaren barneanderabilaten abrekeria ere zerbait bada : esko-lako neska gazteak nahi dituztelarik eskolatikdebekatu. Ez dute lehen aldia Al Qaidatiarhoriek holako desafioak dituztela, hala-nolajoanden urtarrilaren 15ean egin zuten hura,dinamitaz jauzaraziko zituztela dei horri obedi-tuko ez zuten eskolak. Badituzte jada 173eskola molde hortan jauzaraziak talibanek.Molde horiekin badituzte jendeak ihesi joa-naraziak beren etxe eta herrietarik, beldurrez.Horra bai hor gaindi Islam erlisioneari zinezkalte eta afruntu gisako moldeak egiazko erki-sionearekin ikustekorik ez dutenak.• Fiat italiar autogintzak ezkontzeko famak dituChrysler amerikar markarekin neurri axit edoizari mugatu bateko beribiletan bederen. Bazi-tuzten jada tratu entsegu batzu hasiak bimarkek elgarrekin eta huna lehen sinadurabatzu egin ere dituztela joanden astean biekelgarrekin, %35etan edo hola mugatuz elga-rren parteak. Ezkontza hortako autogintzabikotea ez da lehen lorean egia erran, 85 urtedituenaz geroz Fiatek. Ausartagoak nolazpaitFiat baino amerikanoak eta beste, horra erebeste andregai batzu tentatuak, hala nolaGeneral Motors, Nissan eta holako batzu.

• Xinan esne melarrinadunaren auzia ez da ezberehalakoan aipatu, eta are gutiago konde-natu. Joanden irailean zen, joanden urtekoOlinpi Jokoak bururatu eta laster, alabainan,berria hedatzen hasi, ordu arte ixilean egona :

bazirela haur ttipiak, giltxurrine-tako gaitz bat zutenak, usaian xaha-

rreri gertatzen direnak. Esne errau-tset ik zuten hori , Sanlu markakoa.

Denborarekin denak agertzen, bai-etagordeenak ere, eta horra 53.000 eri zirela,gero 100.000, gero 296.000 eta ondarrekotz,nork daki? Hilak ere bai baina zenbat ote ?Eta esnearen ondotik, arroltzeen gain, etaxokoleta, bixkotxak… Denbora joan denborajin, horra 22 esne-saltegi jaukituak, eta auziak,jendeak hiltzera kondenatuak ere bai. Bainaxuxena noiz eta nun jakin, itsumandoka ariden mundu batean, interes haundiak badire-larik, diru asko eta famak argitasun gutikoakbadituztenak.

• Guantanamoko presondegia azkenean he-tsiko dute amerikarrek, hots, Barack Obamapresident berriak, urte bat barne, erran nahibaita ahal bezain laster. Badira holako famaeta aldakuntzak, oraiko president berriarekinigurikatuak direnak.

• Katalunian ere, Espainia iparraren ekialdehortan, desmasiak egin ditu joanden asteondarreko ekaitzak, ez ttipiak. Zazpi hil be-deren orotarat eta kolpatuak bestalde, berro-gei mila etxe bazirelarik elektrikarik gabe zau-denak. Istripurik hunkigarriena, Bartzelonatikhurbil den San Reg herrian ikusi da, lau haurhil dituelarik kirolaterbe baten lehertzeak, ten-pestaren gorenean. Jende guzia berri txar ho-rrek harriturik, horgo bereko auzapezak hiruegun dolu jakinarazi ditu, ehorzketa hunkiga-rrien gainera. Baziren orotarat hogei bat haurtoki hartan jostetan ari zirenak.

• Herriarteko elkarlaguntzak eginahala mugitudira azken egunetako aro txarrek sustaturiketa orduan ez da gehiago mugarik ezbertzerik. Hala-nola Frantziako hegoaldeareneta Espainiako iparraldearen sokorritzenbermatu dira, bederen eletrika fornizan, Ale-mania, Suiza, Italia, Ingalaterra eta guziak.

• Espainiak langabeziaren gaitza hor dugainean orai, Europako herriek duten gorenahain zuzen (%13,91). Bat batean etorri zaiohori oraiko krisiarekin, beste gisan hamar urteukanak zituelarik gorakadakoak segidan.Joanden azken hiruilabetekoa da kondu txarhori.

KLAUS-EN LAN TZARRAK !Aro-ikerleek Klaus deitu dute joanden larun-batean Frantziaren laurdentsu bat ona itsuskizafratu duen orrona hori, duela bederatzi urteeta zonbait aste izan zenaren heinekoa, lekukaoraino hitsagoa! Makur gaitzak eskualdeaskotan! Jendetan zazpi hil segurik eta kolpatuparrasta bat! Kalte ikaragarriak bestalde, zer-nahi etxe fundituak, arazo gaitzak argia joanik,telefona ere ba, bideak zerratuak, treinakgeldituak, bazterra xehatua, han-hemenkaedateko ura ere eskas! Biziki bakan izaiten diraholakoak eta bakan izaiteko hobeak dira segur!Jendea araberan mugitu ere da eta elkartasunhandia agertu da hor gaindi. Gobernuak hitze-man ditu laguntzak, Nicolas Sarkozy presiden-ta bera izanik Bordeleko alde hortan, ikustennolako kalteak ziren....

ETA HARA CHANTAL!Gobernuan aldaketa batzu izanik, joandenastean ginion beraz ekologiaz arduratzen zenNathalie Kosciusko-Morizet minixtroari bestekargu bat eman ziotela. Bainan beroan beroizendatu gabe, zazi zu zendako, nork hartukozuen segida ekologiarentzat. Joandenegunean egin da segidatze hori. Minixtro-ordesartu da gisa hortan gobernuan ChantalJouanno, aspaldian ingurumena hunkitzenduten gaietaz ainitz arduratzen dena. Arrasgaztea da oraino, 40 urte aurten eginen, etabulta huntan Nicolas Sarkozy-ren lankide ja-rraikia, presidentak bere aldean zuena berabarne-minixtro izan zen denborakotz. Gaztea-go zelarik, kirolari gaitza izana, karate delakoanhamabi aldiz Frantziako xapeldun! Borrokariarraroa mirakuiluz!

Ondoko hi-labetetan ereizanen diraoraino kanbia-mendu batzug o b e r n u a n .Batto segurikba, RachidaDati jus-tiziaren minix-troak karguhori uztekoabaitu Europa-maileko depu-tatu bozetanh a u t a g a iizaiteko...

SALTSAEta hara saltsa bat gehiago! Arras berriki,eztabada gaitzak izan ziren EDVIGE izente-giarekin, gobernuak sail berean sartu nahiberen burua gisa bat edo beste agertzenzuten guziak, apezpiku eta kardinale, elkarte-buru eta fama handiko kirolari, politikari etagaixtagin, denak nahas-mahas nolazpait eta joaitzina! Gobernuak gibelerat egin zuen haatik,ikusiz protesta samurrak bazirela eskualdeguzietarik! Eta orai hortakoa den batzorde batohartu da, ikerketa baten karietarat, polizakbaduela, eta jadanik zortzi urte huntan, STICdeitu izentegi bat zointan sartuak baitirahuntako edo hartako zigortuak izan diren guzi-ak. Hortaz ez litake deus erraitekorik orobatizentegi hori untsa egina balitz eta untsaatxikia. Bainan delako ikerketak salatu du hainxuxen zernahi huts badaukala! Auzitegianhobengabe ekarri batzuen izenak ere sartuakauziperatuak izanak diren ber! Askotan zerbaitmakur jasan dutenen izenak ere ba! Edolekuko gisa galdekatu batzuenak! Eta egiazkizigortuak izan batzuenak aldiz zerrendatikfalta! Huts horiek denak salatu dituen ba-tzordeburua ez da bera batere gobernuarenkontrakoa, bainan aldekoa. Alex Türk deitzenda eta Frantzia iparraldeko zenaturra da, UMPalderdikoa. Orai ikusi behar nola xuxendukodiren huts horiek guziak... Eta ahal bezenlaster!

ORTZIAKOrtziak eta ximixtak izan dira Pariseko lege-biltzarrean! Ezkerreko deputatuak arrunthasarre, ezin onetsiz mugatu nahi diotela berenmintzatzeko denbora bai eta legegai bateztabadatzen delarik emendakin zerbaiten pro-posatzeko eskubidea... Oihuka hori ez dela demokrazia! Egia erran,eskuineko ala ezkerreko denak ere funtsez etaarrazoinki ari balire beren lanari, gutien usteandena ziminokeria artzeko partez, ez litakeholakorik! Onez onean xuritu behar diren auzi-ak dira gisa hortakoak. Bixtan da edozoin depu-tatuk behar duela bere ikusmoldearen lasaiagertzeko denbora, bixtan da ere ez dela aribehar noiz nahi emendakin batzu orgatarakasaka eta saka, saltsaren nahastea baizik ezgogoan. Doi bat zentzuz ariz, aise ditake izaribaten atxikitzea...

J-B D

2

Zortzi pertsona arrastatuak Batasuna berpiztea gatik Espainiako Poliziak 8 pertsona arrastatu ditu hegoaldean, Baltasar Gar-zon Auzitegi Nazionaleko epaileak agindurik, ezker abertzaleko Batasunaalderdia berpiztera saiatzea gatik. Poliziak miaketak egin ditu hainbatlekutan. Frogak bilatzen zituzten Askatasuna alderdia eta DemokraziaHiru Milioi plataformak (D3M) Batasunarekin zer ikusia baduten jakiteko.Arrastatuak izan direnak : Amparo Lasheras, Arantza Urkaregi, Eli Zubia-ga, Iker Rodrigo, Agurtzane Salaberria, Hodei Egaña, Imanol Nieto etaIñaki Olalde. Madrilen preso sartuak izan diten agindu du epaileak. TasioErkizia, Marine Pueyo, Santi Kiroga eta Joxerra Etxebarria buruzagiabertzaleen etxebizitzak miatu ditu poliziak bainan libro utzi ditu : halaberzenbait elkarteren egoitzak. Beti asmo berarekin, hauteskunde bezperanezker abertzaleak aurkeztu zerrendek legezkanporatu eta Batasunarekinzer ikusia duten frogatzea. Ez da lehen operazioa gisa hortakoa. 2000koirailaren 13an Herri Batasunako 20 zuzendari arrastatuak izan ziren ;2002ko apirilaren 29 eta 30ean beste 20 pertsona ; 2007ko urriaren 7an 22pertsona arrastatu zituzten Batasunaren zuzendaritza berria osatzea gatik ;2008ko otsailaren 1an beste 14 pertsona arrastuak izan ziren EHAKalderdiko arduradunak. Tasio Erkiziak jakinarazi du zenbaitek uste baduteerrepresio basatiarekin ezker abertzalea klandestinitatera pasatuko dela,oso oker dabiltzala. Lan politiko handiagoa eginen dutela adierazi du.

Askatasuna eta DM3 martxoko hauteskundeetan ?Hautagaiak aurkeztekoazken egunean, Aska-tasunak, Gipuzkoa,Bizkaia eta Arabakohautagaiak aurkeztuditu. Igandean D3M -Demokrazia 3 Milioi -plataformak gauzabera egina zuen.Baimena espainiarepaileen esku dagoorain. Auzitegi Gore-nak aztertzen ari du bialderdi edo plataformahoietako hautagaieklegezkanporatu Bata-sunarekin zer ikusiabaduten jakiteko. Ez-ker abertzaleak salatudu Espainiar agintariek“dena dela ETA” politi-ka baliatzen dutelaEuskal Herriaren zati-ari ahotsa ukatzeko.

Ekaitzaren kalteak Hegoaldean ere kalte haundiak eragin ditu asteburuko ekaitzak. 2.000kobat familia argindarrik gabe gelditzen da hegoaldean oraino. 600 langilebaino gehiago lanean izan ditu Iberdrolak antolaketa lanak egiteko.200.000 bat biztanle inguru argindarrik gabe gelditu zen haizeak eraginkalteen ondorioz bainan antolaketa lanak aitzina doaz. Bideetan ere kaltehaundiak izan dira, arbolek bideak mozturik edo lur jasoak gertaturik. Zori-onez kalte material haundiak bainan biktimarik ez. Aireportuak, tren-bideak, metroak bezalako azpiegiturek arazoak izan badituzte bainan nor-maltasunez funzionatzen dute.

Euskal Herriko ikastolak elkartuak Hegoaldeko 101 ikastoletako ordezkariek aho batez onartu dute “Ikasto-lak orain eta gero” proiektua, Ikastoletako irakaskuntza berritu etagaratuko duen proiektua. Proiektuak dio gaurko gazteak ez direla soilikeuskaldun, gutienez hiru hizkuntzaren jabe direla. Indar berezia eginendute hizkuntzan, teknologian, ikuspegi zientifikoan eta kultur identitatean.

“Think Gaur Euskadi 2020” ausnarketa aurkeztu dutePNV-EAJ alderdiak egin ausnarketa, “Think Gaur Euskadi 2020”izenekoa, presentatu dute publikoari Donostian. Bertan jasotzen da EuskoAlderdi Jeltzalearen etorkizuneko jarduna. Helburu nagusia Estatuarekinestatus politiko berria lortzea kontzertu ekonomikoaren bideari jarraituz.Euskal instituziotako arlo gehiagotan presente izaiteko apustua egitendute jeltzaleek Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldealotuko luzkeen erakunde instituzionala eraikiz.

Automozioaren Adimen Zentroa ZornotzanAutomotive Intelligence Center izena duen ikerketa zentroa ireki duteZornotzan (Bizkaia). Helburua : alor bereko enpresen arteko lankidetzabultzatzea, lehiakortasun handiagoarekin. Zentroak 250 langileren proiek-tuak lagunduko ditu ; gainera 18 multinazionalek parte hartuko dute zen-troaren lanetan. Proiektu nagusietan : auto elektrikoa.

Betagarrik sortu du 16. Korrikako kantua “Ongi etorri” izanen da Korrikaren 16 garren edizioaren kantua. Hitzak JonMaiak idatziak ditu eta Betagarrik egin du musika. Leloa : “Euskara ikasinahi duenari : ongi etorri”. Abesti kantagarria egilearen hitzetan. AurtengoKorrika Tuteratik, Nafarroatik abiatuko da, martxoaren 26an, eta Arabakohiriburuan, Gasteizen, bururatuko, apirilaren 5ean.

Korrika kulturala Korrikari datxikola, korrika kulturala abiatuko da urtarrilaren 31tik apiri-laren 5a arte iraunen duena. Benito Lertxundirekin abiatuko da etamusikari, antzezle, poeta, idazle, bertsulari, pailazo eta bestelako artistaainitzek parte hartuko dute eskaini kultur emanaldietan. LarunbateanGasteizko Mendizorrotzan, Benito Lertxundik bere kontzertua eskainikodu. Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen eremu guztietaraeramaitea beti izanen dira AEKren helburuetan.

Nafarroako bertsulari xapelketaUrtarrilaren 31n iraganen da Nafarroako Bertsulari Xapelketaren lehen kan-poraketa, Auritzen, sei bertsulariren artean : Jon Barberena, Jon Elizetxe,Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza. Bigarrenkanporaketa otsailaren 7an, Igantzin : Julio Soto, Iñigo Olaetxea, OierLakuntza, Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Garazi Taberna. Hirugarrenaotsailaren 8an, Betelun : Erika Lagoma, Miel Mari Elosegi, Ander Fuentes,Aritz Saragueta, Iñaki Aleman, Iñigo Ibarra. Laugarrena otsailaren 14ean,Tafallan : Xabier Terreros, Xabier Legarreta, Diego Riaño, Joxe Juan Zubi-eta, Ekaitz Astiz, Xabier Silveira. Kanporaketa horietarik ateratuko diren ber-tsularien arteko finalaurrekoak iraganen dira otsailaren 21ean Goizuetan,otsailaren 28an Altsasun eta martxoaren 7an Antsoainen. Saio guziak, baikanporaketakoak bai finalaurrekoak, aratsaldez (17:30). Finala aldizmartxoaren 21ean (17:00) Elizondon.Chantal Jouanno

D3M plataformako hautagaien zerrenda aurkeztu dutenak...

Page 3: Herria 2992

HERRI-BAZKARI GAITZA

Ziburun, he-rriko bestenb i g a r r e n

igandea aski e-derki joan da, arotxarra bazen ere!He r r i - bazka r i agaitza izan da,lehen orrialdeanerraiten dugunbezala. Karia hor-tarat, saristatudira aitzineko zor-tzian odolkiegileen xapelgo-an nagusituak,a m a t u r r e t a nPhilippe Albis-tur ziburutarra,o f i z i o k o e t a nThierry LaxagueH i r i b u r u t a r r a ,Hiriburu izenekoetxea kudeatzenduena, bera ezinetorri denaxapelaren esku-ratzerat bainanAdrien Laxaguebere aitak or-dezkatu duena.

GALERNA IZIGARRIA!Orrona baten heinekoa izan da joandenlarunbat goizaldeko hori! Galerna itsusia, zinez izigarria, bazter ainitz zafratu duenaeta bereziki gure Kostaldea! Holako haize basarik ez da usu izaiten! Gure es-kualdean, 1999-ko hura baino bortitzagoa denen buru! Orenean 152 kilometroko za-lutasuna zuen keinka batez Zokoan eta hein hori doi bat gainditu ere du Hendaian!Itsasoa hasarre gorrian, biziki kexu, alimaleko olatuekin, batzu hamar edo hamabimetro gorakoak, artetik erraiteko Gipuzkoan oraino aise handiagoak jasan di-tuztelarik! Ainitz lekutan argia joana, argiaren hariak lurrean, argirik ez beraz,berotzeko eta beste tresna frango ezin erabil, telefona ere arrunt nahasia, arbolafrango errotik ateratuak, treinik ez, bide eta errebide asko zerratuak, zernahi makurizan da bixtan da! Hala nola Donibane Lohizunen Urquijo auzoaldeko egoitza handi

baten teilatua airean joanden, hogoita-hamar bat la-gunek behar ukan dituztelekuak hustu, batzu jendakiedo ezagun batzuek aterbetudituzte, besteak joan dira he-rriko eskolen jantegirat. Hon-dartza handiaren bazterrekohotel bati ere teilatuaren zation bat “airatu” zaio (hotelabera zerratua izanki sasoinhuntan). Ziburun ere eraikinhandi baten teilatua fundituaizan da. Nunnahi ere haizeakzernahi teilatu harrotu ditu.Hendaian, deskantsu-portukopontoi bat lehertu da, hogoibat untzi fundituak izan dira.

3

Hendaiako portuan pontoin batek amor emanik,untzi batzu dantzan ari bezala

Xingudiko badian, azkarki fundituak!

Alaiak taldeak denak xoratu ditu aurten ere bere kantu herrikoiekin!

Xapelak eta gaitzeko ageri ederrak odolki egilexapeldunentzat!

DUELA 350 URTEHendaian, turismo-bulegoan ere egin da urte berriko agiantza-bilkura bat zointanbesteak beste jakin baita helduden udazkenean frango handizki ospatuko dela Bida-soa hegi hortan duela 350 urte Frantzia eta Espainiaren artean finkatu zen bake-hitzarmena. Bilkura hortan agertu dira ere xifre batzu erakusten dutenak toki ederraatxikitzen duela turismo-bulegoak Hendaiako herriaren onetan. Azpimarratuz jaz85.000 lagun sartu direla bulego hortan, herritar eta kanpotiar...

HELDU DA HELDU!Nork airostuko ditu helduden larunbatean Donibane Lohizune eta Ziburuko plazaeta karrikak? Hartzak! Ihauteria-bestak hasiko dira alabainan eta ibilaldi nagusia on-doko zortzian eginen bada ere, hasteko horra beraz hartzaren itzuli airosa!

GAZTELU-ZAHAR BETI KANTUZDuela 64 urte, 40-eko gerla bururatzeko keinkan, sortu zen Hendaian geroztikdenek ezagutzen eta estimatzen duten Gaztelu-Zahar koroa. Urteak jin eta urteakjoan, egin du bide eta hamabi diska baditu ere ateratuak. Helduden larunbatean,aratsaldeko 3-ak eta erdietan, frantses telebixtako hirugarren gateak eskainiko dioomenaldi gisako emankizun berezi bat.

Zoe Bray-ren begi kliska

CORINNE LEPAGE ABOKATABAIONAN ORTZEGUN HUNTAN

Ortzegun huntako dugu beraz, urtarrilak 29, Euskal HerrikoLaborantza Ganbara eta Mixel Berhocoirigoin elkarteburuaren kon-trako auzia. Kari hortara, sekula ikusi ez den mobilizapena beharlitaike, Euskal Herrian laborantza sano eta iraunkor bat defenditzendutenen sustenguz. Joanden larunbatean Baionako prentsau-rrekoan arduradunek jakinarazi dutenez, Euskal Herriko milako bathautetsik du bere sustengua ekarri Ainhizako egiturari, bertzalde7400 euskal herritarrek, eta Euskal Herritik kanpo ere mundu batek,tartean izen ezagun ainitz. Alderdi eta ainitz elkarte sustengatzaileere, hauetan Herria astekari hau kudeatzen duen elkartea.13.30etan hasiko da auzia ortzegun huntan. Auzipetuek 3 abokatukanen dituzte defentsan : Corinne Lepage ministro ohia, JosephMontier Alençon eskualdekoa eta Jean René EtchegarayBaionakoa.Ortzegunean izanen da beraz mugimendu Baionako auzitegi inguruetan. Oihaletxehandi bat, berotua, muntatuko da Trinket Modernoaren aparkalekuan. Hor eguerdidanikjatekoa eta edatekoa zerbitzatua izanen da. 13.30etan denak bilduko dira auzitegiaitzinean eta 15.30etan oihaletxera itzultzea, handik segi ditaizkeelarik kasik zuzeneanbezala auziko gora-beherak. Eta aratsalde osoan, berant arte, izanen da animazio,txaranga eta bertze. Auziak iraun dezake 20.00 edo 21.00ak arte. Auzia bururatuondoan, Mixel Berhocoirigoinek, abokatek eta lekukoek emanen dute auziaren berri hanoraindik gelditua den jendalde guziari.

SEASKAREN SUSTENGUA LABORANTZA GANBARARI

Seaskak bere sustengu osoa adierazi nahi du Euskal Herriko Laborantza Ganbarari, etabere kontrako eta bere kideen kontrako auzi-bide oro bertan behera geldi dadin galdegi-ten du.Euskal Herriko Laborantza Ganbararen hastapenak ez dira erretxak, orain 40 urte lehenikastolak sortu zirenean batere erretxa izan ez zen bezala. Orduan bezala gaur egun ere,Parisetik manatutako Prefeta batek, itsuki bere makila erabiltzen du beren herriaren ge-roaz arduratzen diren ekimen eta herritarren kontra. Laborantza Ganbarari egitura ofizialbaten parean aritzea leporatzen dio frantses administrazioak, garaian ikastolei HezkuntzaMinisteritzaren lana egitea leporatzen zieten gisan. Izenari buruzko gatazka ere ezagu-na dugu. Hastapenean frantses administrazioak baldintza bat ezarri zien ikastolei, ez es-kola hitza erabiltzea.“Eskola” ala “Ganbara”, gure hizkuntzak euskarazko eskolen beharra izan eta duen beza-la, etxaldeek Euskal Herriko Laborantza Ganbararen beharra dute, eta ukanen dute. Eus-kal Herrian euskarak, laborantzak bezala, badu aski lanik Prefeta batek traba gehiagoekarri gabe. Ikastolek denboran egin zuten bezala, Euskal Herriko Laborantza Ganbarakaitzina eginen du oztopo guzien gainetik. Eta bide horretan, Seaska eta ikastolak lagunukanen ditu.

BAIONA

Ezkerreko oposizioaren puntu kritikoak - Badira bi puntu partekatzen dituenak auzape-zarekin ezkerreko opsizioak : Tarnose BAMera sartzea begi onez ikusten du, eta zezenlasterrentzat rejia baten sortzea aspalditik eskatzen zutena azkenean bete duela auzape-zak. Hortik hara desberdintasunak zalu agertzen dira : ezkerraren ustez jantegi munizipale-ko prezioen apaltzeko rejia baten muntatzea liteke abilena ; abandonatuak ditu jada JeanGrenetek zituen proiektu faraonikoak : Zenith gela, Arte garaikideko gela edo Aviron Bayon-nais errugbi profezionalaren zelai handitze ideia. Azkenik, jende gehiago bizitzearekin Baio-nan garraio publikoaren antolatzeari pentsatu behar da, eta unibertsitatearen kasuan Baio-nesek bietan pagatu dituzte muntadurak, aldi bat BAMekin, eta bigarrenik herriko etxeare-kin, liburutegia eta jantegiarentzat.

Mugimenduak xaharretxetan - Aurtengo agiantzen kari auzapezak segurtatu du aldake-tak gertatuko direla hainbat xaharretxetan : Caradoc-ekoa Séqué izenarekin eraikiko denauzora joanen dela. Prissé auzoan eraiki beharra den osagarri polo pribatuaren ondoaneraikiko dutela botere publikoek xaharretxe bat ; haatik Haranbillet etxea hetsiko dela,eraikina bermoldatuko dutelarik ikasleak errezibitzeko. Gaur egun Baionan kontatzen dirabederatzi xaharretxe : Bixta Eder, Caradoc, Arrayade, Haranbillet, Foyer Soleil, bostak pu-blikoak ; Oihana, Osteys eta Colombes pribatuak.

Gurutze Sainduko auzoaldeak igerikatokirik bai ala ez ? - Hiriko kargudunek segurtatudute ZUP-eko igerikatoki berezia hetsiko dela ; bat batean bekatu guziak leporatzendizkiote : zaharkitua dela, ez duela nazioarteko lehiaketentzako neurriko igerikagunerik,gaurko araudiak ezin dituela bete ; ordainez eraiki nahi luketena auzo berean bertuteguziez hornitua da : hiru igerilekurekin, azken modakoa, HQE (haute qualité environnemen-tale) baldintzetan eraikia. Baina proiektu horrek eskatzen dituen hamabi milioi euroak ezdira aparantziarik ere segurtatuak.

45 636 herritar Baionan - Auzapezaren harrotasuna ikustekoa zen aurtengo agiantzenkari, erran duelarik Baionak 45 636 herritar badituela ; duela hamar urte baino 6 000 gehia-go. Jean Grenetek gehitu du berritzen ari dela funski Baiones jendetza, ezen, joan denurteko bozen kari ohartu da bozemaileen ehuneko berrogeia izen berriak zirela.

IUT-ko ikasleak mobilizatuak - Hezkunde Ministeritza osoki elkor izanik istudianteenaldarrikapeneri, Baionako IUT-ko ikasleak ez daude amore emaitekotan. Joandenastean, Montaury-ko ikastetxea okupatu dute giro alaian. Biharamunean, karakol ope-razio bat burutu dute Baiona Santandreseraino, kurtso andana bat ere blokatuz,erakasleak oro har bat daudela ikasle horien aldarrikapenekin. Ortzegun huntan deiazabaltzen dute lizeo eta IUT-etako ikasle guzieri Baionan biltzea, langileen manifestaldihandiari juntatuz.

BERTSU ESKOLEN EGUNA ITSASUNOTSAILAREN 1ean, bertsu eskoletan ari diren haur eta gazteekin Iparraldeko BERTSUESKOLEN V. EGUNA ospatuko da, Itsasuko Sanoki gelan, Bertsularien Lagunak Elkar-teak antolaturik, IBIL Itsasuko bertsuzaleen elkartearen laguntzarekin. Egunaren xedea, burasoei beraien seme-alabak bertsutan entzuteko parada es-kaintzea da, giro goxo batean. Horretarik landa, buraso, irakasle eta elkarte kideenarteko ezagutzak eta harremanak azkartzea ere bada helburu.Gaur egun Ipar Euskal Herrian 18 urte arteko bertsu eskoletan 14 talde ari dira,Baiona, Donibane-Lohizune, Hendaia, Kanbo, Lekuine, Garazi eta Sohütako bertsueskoletan, eta horiek dira Itsasun agertuko.Hona egitaraua: 10:30 Gillen Hiribarren-en ongi etorria, Maialen Hiribarren eta XimunCazaubon-en hitzaldiak, 10:50 Garazi eta Sohütako bertsu eskolak, 11:10 Hendaiakobertsu eskola,11:30 Kanbo-Errobi, 11:50 Kanbo-Xalbador, 12:10 Lekuine,12:30 Aperi-tifa, 13:00 Bazkaria,14:30 Baionako Lizeoko bertsu eskola, 16:00 Egunaren buru-ratzea.Taldetik talderako haria eta aurkezpena Gillen Hiribarren bertsulari itsasuarrak era-manen du bertsuen bidez.

Page 4: Herria 2992

4

HAZPARNEGarbiki sindikataren erabakia - Ilabete hunen hastapenean,undarkin biltzeaz arduratzen den Herrialdeko Garbiki sindakatukohautetsiak elgarretaratu dira. Gobernamenduak manaturik,inkesta publiko bat izan baita etxe undarkin tratatzeaz. Inkestahori, asko argitasun eskasean zagola iduritu zaiote lurraldekohautetsieri. Adibidez, zikinen erretzerik ez dela izanen ez da azpi-marratua, nahiz “Bil eta Garbi” lurralde zabalagoko sindakatahaundiak bere eza eman zuen gai hortan. Ageri hortan, undarkinguneak nun izanen diren ez da errana eta berdin Garbikisindikataren lurraldean egitea asmatzen dutela izan ditaike. Huniburuz Hazparneko auzapezak, sindikataren lendakari den BeñatInchauspe-k bozetan eman ditu lau erabaki: zikinen erretzearenaurka direla jakinarazten dute, ainitz hobeago dela hauen lurpe-ratzea erranez. Sindikateko kideak, Hazparne hiriaren aldeagertzen dira beren erabakian, CET Hazketa zikintegiari berenkontratua ez berritzeko 2015 eko urtean den epean. Gai huntanHazparneko auzapezak orroitarazi du Hazketako enpresa horrekez dituela berak izenpetu egitekoak errespetatu, ez hurbildu ere.Hirugarren puntuan sindakatak galdatzen du Hazparneko lu-rraldearen eremuetan ez zikintegirik eraikitzea. Hazparnekjadanik asko urtez emana baitu berea gai hortan. Azkenik Urzikinduen garbitzeko gunetarik atera iztilak berriz ongailutzatbaliatuak baitira, Garbiki sindikatak dio iztil horiek kotsu haun-dikoak direla eta horien berriz baliatzerik ez litaikela behar,aitzin-artatze berezi bat eginez baizik. Erabaki hauek hautetsienboz orokorrak ukan dituzte. Beti gai berean Hazketa 2010 taldeakizenpetze kanpaña bat egin du, inkesta publiko horren agerianziren idazkibatzuen argitasun eskasak azpimarratuz eta egoerakezkagarria salatuz. 1 100 izen bilduak izan dira inkesta horrenaurka.

SENPEREDenbora tzarra - Ganden larunbatean eskualde guzia inarrosiduen denbora tzar eta haize salbai izigarriak hemen ere egin duberetik. Uruski jendetan ez da makurrik izan. Elektrika eta tele-fonako poto andana bat zeiharkatuz zonbeit auzo egon direargirik gabe. Bertzalde, orai elektrikarekin zer ez da egiten.Arbola andana bat lurreratu da. Ximini zonbeit ere erori. Teilatuzonbeit eta laborarien aterbeak ere dardaratu ditu.

Biltzar Nagusia - Emak Hor patronaiak egin du bere urtekobiltzar nagusia. Daniel Petriat elkarteko lehendakariak urte berri-aren agiantzak eskaini ditu. Agurtu du ere herriaren izenean horzen Peio Aincy kulturako axuanta. Sebastien Perez musikarenlehendakariak eskertu ditu Philippe Ezponda erakaslea eta berelagun on guziak. Primaderako konkurretan bigarren lerro ederre-an ziren. Aipatu ditu ere Elizako zeremonietan eta herrian egitendituzten animazioak. Larunbat goiz guziz 11 gaztetxori musikaerakuste bat egiten dute. Udako arats ederrak ere zabaldu ditu.Ondotik Nathalie Jorajuria diruzainak erakutsi du beren kondu-tan sanoki dabiltzala. Gero koralaren lehendakari den MichelBereauk eman ditu bere multxoaren gorabeherak. Eskertu duPierre Camino kantu erakaslea. Gero Gemma Zubietak emanditu diru konduak. Hor ere beren kutxa sanoki dute. Azkenik jaunerretorak eskertu ditu bi taldeak bai elizako zeremonietan etaere herrian daramaten lan baliosarentzat eta animazio ederra-rentzat. Denen bururatzeko musikarien taldeak eskaini daukuzintzur bustitzea pastizarekin.

Elgarretaratzea - Ganden urtean 80 urte eginik eta oraino arraspixkor den herritar multxo pollit bat elgarretaratu da berrikitanBonnet ostatuan. Bixtan da mahain on baten itzulian beren biziluzeko asko eta asko berri iragan dituztela elgarrekin. Biba zuekklasako guziak eta orai duzuen osagarri on hori goxatuko ahalduzue agian luzaz.

Arg. Studio de la Nivelle

Txilindron lehiaketa - Hartzaro festibala hurbiltzen ari da. Karihortara, Latsa xokoak Iparraldeko 5. Txilindron lehiaketa anto-latzen du. Hau beharra da otsailaren 22an, igandez, goizeko10etatik eguerdi eterdiak arte. Ondotik eginen delarik lehi-aketaren epaiketa, saristatze eta bazkaria. Lehiaketa hortanparte hartzeko, izenak eman behar dira haatik otsailaren 15ekoberantenez, deituz 0698629976 edo 0559931637 edo orainointerneten bidez : [email protected]

UZTARITZE

Jazko Txilindron lehiaketan

ZURAIDEKaskarotak -Haize zakarrakarbol eta teilatufrango uzkailirik,argindarra moz-turik, xiriak piz-turik, negu euri-tsua dugulabainanKASKAROTEKaurtengo hitzor-dua ere ezdutela huts egin-go :Asteburu huntandira etxez etxeabiatu dantzanta musikan,b a z t e r r e nalaitzen, kolorezjantzirik eta u-more ona ere-inez Zuraideko Banekauko etxetan.

Heldu den asteburuan, ibiliko dira Amezpetu auzoaldean,otsailaren 1ean Harrobia ta Mehax auzoan, arratsaldeanZuraideko karrika nagusian.

Ondoko astean, otsailaren 7an, Pinodietan gaindi, bihara-munean Ordotz eta Agorreta auzoak dituzte kurrituko.

ZURAIDEko IHAUTERIAK ere prestatzen hasiak dira,OTSAILAren 21ean iraganen dira eta aurten ere omen ZANPANTZARrek baduela arranguratzerik ! Beharri luze batzu ibil-ki dira hor gaindi!!! Hobe oraindanik zuen mozorro, joare etazartaineri errautsa ateratzea !

MUGERRE

Ehorzketa bat ohoratua - Iragan osti-ralean, urtarrilaren 24ean, MugerrekoElizan eginak izan dira Beñadin Salagoityzenaren karietarat elizkizunak. Jendaldehandia hor izan da azken agurraren egi-teko, 96 urtetan zendu den Beñadin jau-nari. Ehorzketa hunen meza iragan da,azken urte hauetan, ohituak giren bezala,kantuak euskaraz eta gaineratikoakerdaraz. Ondotik, adinetako gizon ezagutubatek, erdaraz irakurri du zer izan ziren,azken gerla hortan, Beñadin zenak jasanzituen memento gogorrak. Gero etaazkenik, bere semeak, euskara hutseaneta garbian, hitz sano eta hunkigarriakerabiliz, bilduma bat egin du bere aitarenbiziaz.Eskerrik beroenak merezi dituk, Michelsemea, kondutan atxikiz nola oraikoegunean euskaraz mintzatzeak pu-blikoaren aitzinean galdatzen duelanahikari azkar bat. Biba hi, gure euskarakhori merezi zian ! Etsenplua hor diukhartzeko. R.D.

Heriotze - Beñat Salagoity joan zaigubere 96 urtetan, azantzarik gabe. Herrikogizon adintsuenetakoa zen gure Beñat etaberriki arte, bere otoan zebilen eskuin etaezker, osasun onean. Bainan adina horhala ere eta lehen ahulezia azkena ereizan zen. Bi hitzez laburbildu nahi baginubere nortasuna erran ginezake gizon ixilaeta langilea. Ez zen hemen sortua bainan,Mugerreko neska batekin ezkondua,hemen kokatu zen eta etxea eraiki plazakoauzian. Lau haur ukan zituzten eta ederkialtxatu. Laborantzako munduan egin zuenbere ogibidea eta erretretako ordua etorrizaiolarik, etzen besaulkian jarri telebistaaitzinean, bere plazerra baitzen kabalenhaztea, hortan iragan ditu bere bizikoazken urteak. Errak Beñat, bertzaldeko munduaezagutzen baituk orain, agian aurkitu ditukgain hortan hain maite hituen zaldi etabehor.Gure dolumina eta adixkidetasuna doalafamilia guziari. B.L.

Txori ttipi galdua emankizuna - Departamenduko “Familienastearen” kari, Hazparnen den LAGUNTZA-ETXERAT elkarteakerakusketa bat eskaintzen du animazio musikal batekin “A petitspas, oreille tendre” izenekoa, 2009-ko otsailaren 7-an,larunbatarekin, goizeko 10 etatik aratsaldeko 5 ak arte. Arratsaldehortan, “TXORI TTIPI GALDUA” emankizuna ikusten ahalko daeuskaraz eta frantsesez. Gertakari hau Bastidan iraganen da etafamiliendako, eguna urririk izanen da. Xehetasun gehiagorentzat,deitu Eliane GUISSET, LAGUNTZA-ETXERAT elkarterat.EHZ Festibala Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin -Aspaldidanik EHLG, EHZ Festibalaren lagun eta partaide garran-tzitsu bat da. Urte guziz gurekin egiten duten lanarentzat eskertunahi ditugu, haiei esker festibalak bizirik irauten baitu, eta igande-ko bazkaria hitzordu hutsegin ezina bilakarazi baitute.Gaur egun laguntzaile hauek haien elkartearen debekatzearenirriskuaren aurka eramaiten duten borrokan sustengatu nahi ditu-gu.Lekuko iniziatibak sustengatuak izan behar dira eta EHLGrenkasuan, adibide bezala erakutsiak, haren proiektu eta aktibitateakhain diren beharrezkoak laborantxa iraunkor baten plantan emai-teko Euskal Herrian.Eramaiten duen lanaz gain, EHLG sentsuratua da eta debeka-tzeaz mehatxatua, Frantses estatuak plantan eman dituen labo-rantza politikaren mugak gainditzen dituelakotz.Kultura ainitza eta alternatiba baten alde, kontsumitzailea etaingurumena errespetatzen dituen laborantza baten alde, barne-kaldea bizi dadin, kontsumoaren printzipioetatik at, proiektu kolek-tiboen alde, EHZ festibalak, bere laguntzaile eta festibalari guziak,baita elkarte askatasunaren alde diren guziak deitzen ditu, helduden urtarrilaren 29an Baionako auzitegian iraganen den EHLG-ren auzira, 13.30etatik goiti. Makurrak - Gure eskualdetan bezala, mukur andana bat izandugu Hazparnen, egin dituen haize buhako haundien ondorioz.Herriko karrika salbu gehienak argirik gabe izan dira. Zenbeitegun osoa, bertzeak bi egun eta oraino bertze batzu gehiago ere.

Elektrika hariakbaziren nun nahimoztuak. Teilatuandana batek eresofritu du eta ezbakarrik kaskoetanbainan karrikanberean ere. Zorio-nez ez da minartze-rik izan eta hau daberririk hoberenadesmasia eta zori-gaitzen artetikgogoan atxiki beharduguna.Elektrika potoak nun nahi lurrean lurrean

AZKAINEHeriotze - Jean Maya Jainkoak bereganat deitu du 77 urtetan.Doluminak familiari.Boulogneko ama - 46an ekarria izan zen Birjina hori portukokartiererat. Duela bulta bat ongia ezagutzen ez duten zonbaitekurerat bota eta xehatua izan zen. Antolatua izan da eta Martinonapezak jautsahalako uriaren azpian eman du berriz lekuan.Aldean zuen arrosarioko multxoa. Suertez, lehen auzo goragodiogu, hil horrek familiarekin zuen Birjina hori lorestatzen.Merkatua - Larunbat goiz guziz, plazan, merkatua 8etarik orenbat arte, baratzekari fresko, arraina, arno eta ezti, pastiza etabertze.Errakusketa - Ederlan erakusketa izanen da otsailaren 14etik20erat Bil Toki salan.Haur karrosa - Otsailaren 8an, kiroletan, 9 orenetarik 6ak arte,Sainte Marie eskolako burasoek antolaturik, haur karrosasaltzea edo uztea. M.L.

MAKEA - LEKORNE

Sortze - Bigarren seme azkar bat sortuda Makea Gurea egoitza berrian, zahiolaxokoan Battit Mendilatxu deitzen da gureazken etorria, eta segur lorietan daudeama Sylvie eta aita Christophe eta anaiagehienak. Ileanek ukanen du etxeanberean borrokan artzeko parada ! Gores-men herrikoiak burrasoeri eta agiantzahoberenak sortu berriari.

Ama ikastola - Bai ! Heleta, Lekorne etaMakeako burraso gazte batzuen xedealitake Ama Ikastola baten ukaitea gurexokoan, lotua litakena Hazparnekoari.Hartarako lehen biltzarra egina izanen daortzirale huntan 20.30etan LekornekoHerriko Etxeko biltokian. Erakasle, burra-so eta Seaskako ordezkariek parte har-tuko dute eta erranen dute garbiki nolakudeatzen den Ama Ikastola bat eta uka-nen duzuela zuen ikusmoldearenemaiteko parada. Ongi etorri, oraitik,gutarterat jinen zirezten guzieri eta agianaski goiz irakurtuko duzue Herria astekarihau !

Haizea - Bixtan da hemen ere haizearenufakoa azkarra izan dela, joan ditu askottattola eta kordokatu teilatu, arbola etagaineratikoak. Bainan ez da hilik izan,beraz ez dezagun nigar egin ! P.I.

ITSASUHeriotze - Urtarrilaren 19an zendu daKanboko Toki Eder etxean GratienURBIDE Y MAIGAIN. 81 urte bete berriak zituen Gratien-ek etabere familarekin bizi zen Panekau auzohuntan Arzari Beha etxean. Joandenostegunean iragan dira ehorzketakItsasuko elizan. Doluminak bere andrearieta familia osoari.Ekaitzaldia - Asteburu huntan bazterrakinharrosi dituen ekaitzaldiak, zorionez, ezdu makur handi- handirik egin gure herrian.Zuhaitz batzu lurrerat botaiak izan dira,teila zonbait ere harrotuak edo airatuakhan hemenka, eletrika moztua tokika...baina makur gaixto-gaixtorik ez beste tokibatzueri konparatuz.EHLGren aldeko kanpaina - Itsasuarrakederki mobilizatu dira EHLGren aldekokanpaina huntan. 500 sinaduraz goiti bilduda nunbait han, eta gisa hortan egin izanahal dira:- Gaineko Plazako 100 egoiliar etaibiltarien deia - Errobi-Izoki-Olasur auzoetako 100biztanleen deia.- 100 Itsasuar Erretretadunen deia- Kantonamendu mailan egin ahal izan da100 Ikasle-Erakasle-Hezitzaileen deia- Kantonamendu mailan ere 100 Elizarduradun eta misiodunen deiaHerriko 19 Kontseilarietarik 10ek izenpetudute sustengu agiria.Iragan larunbat aratseko afarian, 150afaltiarrez goiti bildu da AlzuietanEHLGren sustenguz.

Page 5: Herria 2992

5

MIARRITZE

Miarriztarrak 30 000z petik - Didier Borotra auzapeza haserre bizian eman da,irakurtzearekin INSEE estatistika etxeak Miarritzen 3300 herritar gutiago kontatu dituela1999ko xifrekin parekatuz. Gehiago dena, 30 000 ko marraren azpira pasatzen da Mia-rritze, xifre horietan bermatzen da ordea estatua hiriari DGF urteko dirutzaren emaiteko.DGF parte apalagoa beraz Miarritzerentzat, gehitu behar zaiona ontasun higiezinensalerospen tatsaren milioi euroko apalketari, aise konprenigarri da auzapeza hasarre-tzea. Inguruko herrietan jendetza azkarki goiti joan delarik, nola konpreni Miarritzerenapalketa ? Auzapezak uste du INSEEren kontatzeko manera berria ez dela ona, pareanezartzen du jende emendioa erakuts dezakeen elementu bat : bizitegien kopurua hiruehunez goititu dela azken hamar urtetan. Arrokaren hiria aspalditik ezagutzen dutenakaldiz ez ditu harritzen apalketa horrek ; alokairuak hain gora baitira non klase mediakofamilia gazteak joaiten diren herriz kanpo bizitzera, iduripen horren puntu indartsuadelarik eskoletan haur kopuruaren apaltzea. Dena den, diru sartzeen apaltze hori jiten daMiarritze engaiatzen delarik urtean 2,5 milioi euro pagatzera, “Cité du Surf” berriaren etaitsas erakustokiaren berritze lanak, 2030 arte urtero pagatu beharko duen alokairu berria.

Aireportuak milioi bidaiariko marra pasatu - 2008 urtea arrakastatsua izan da Bia-rritzeko aireportuarentzat, eta aurreikuspenek erakusten zuten bezala, milioi bateko bida-iari kopurua gainditua izan da. Haatik, menturak ez dira hain onak aurten, ekonomiarenkrisiak bidaiariengan eragina ukanen baitu, kargudunek jada pentsatzen dute950.000tara jautsiko dela bidaiari kopurua 2009an. Ondoko urteei begira, IberiaEspainiar konpainia Miarritzen plantatzea litzateke aterabide bat, honek ateak idekikobailituzke Madrile eta hego Ameriketarako hegaldientzat. Baina ez dute seguraski begionez ikusiko aterabide hau aireportu guziek, Hondarribiko aireportuari adibidez sekulakolehiaketa sortuko bailioke, ahantzi gabe Iberiak berak ere zerbait gal lezakeela, Honda-rribia eta Bilbotik garraiatzen dituen bidaiarien kopuruan. Denbora berean Miarritzenbadakite bidaiarien ehuneko hemezortzia jada hegoaldetik datorrela.

BIDARRAI BAIGORRI

Urrezko ezteiak– Muñineko Ray-mond eta RenéeSalha-k ospatudituzte berenurrezko ezteiaka b e n d o a r e n27an, mezabatekin lehenikBidarraiko elizan,bazkari batekino n d o t i kNoblianean. Gox-oki iragan denbesta eguna,familia guzia karihortara bildurik.A l a b a i n a n ,Renée eta Erra-munek badituzte4 seme-alaba, 12haur tt ipi eta 5arra-haur tt ipi.Goresmenak etasegi luzaz bide beretik !Biltzar nagusi – Otxaldetarrak elkarteko kideek biltzar nagusia zuten joanden larun-bat aratsean, trinketeko salan. Jazko ekitaldiak eta konduak aipatu ondoan, aurtengoegitarau berria dute bidean ezarri. Aurkituko dituzue xehetasun guziak aste huntanetxetara zabaldu den herriko aldizkarian. Biltzarra bururatu da tokian berean lagu-narteko afari goxo batekin.Gerlari ohiak beren aldetik Barberaenea ostatuan dira bilduko otsailaren 1ean, igandegoizeko 10etan, beren elkartearen harat-hunaten berri emaiteko.

Muñineko Renée eta Erramun Salha, beren haur, haur ttipi eta arra-haurttipiz inguraturik

Dolu - Aparaineko Martin Dutey-ren ehorzketak iragan dira astelehen arratsaldean. Gizonixila, ihiztari eta arraintzari abila, ez zen familiatua bainan beti atxikia izan da sortetxeari.Azken bi urteak Kanbon iragan ditu, Arditeia zahar etxean eta han pausatu da 95 urtetan.Doluminak eskaintzen ditugu nahigabetan den familiari.Herri elkargoaren agiantzak - Joanden primaderako hauteskundeen ondotik, Jean-Michel Galant dugu Garazi-Baigorriko herri elkargoaren lehendakari. Aurtengo agiantzeneskaintzeko, Baigorriko Plaza Xoko gelara gomitatu ditu bi kantonamenduetako herrikoetxeetako ordezkariak, bai eta bertze zerbitzu eta egituretakoak ere.Agiantzak eskaini ondoan, behakoa eman dio iragan urteari. Egintza nagusietan aipatuditu, bertzeak bertze, ondarkin biltzeko kamioi berriaren erostea, Baigorri Makozain-go,Uharte Garazi eta Aldudeko ofiziale eremuen antolatzea, teknikalaria hartzea bertzebarnekaldeko elkargoekin batera euskara ere baliatua izan dadin, saneamendu bede-razkoen mantenu zerbitzua lekuan emaitea, Bankako La Rosée etxearen arraberritzelanak, Garazin eginen den igerileku berriaren dozierra abiatzea, elkargoaren bulegoaIzpura Alhastainera aldatzea. Informazio eta komunikazio sailean, eskasiaren arranguraagertu du : jendeak ez dakiela herri elkargoa zer den, zer egiten duen eta herriak zer-tarako elkartu diren. Aurtengo xedeetan da eskasia hori estaltzea : http://www.garazibaig-orri.com web gunea idekiz, Marie-Dominique Sabatini-k animatuko duena. Agerkari bat

ere ateratuz, egiten direnurratsen zabaltzeko da aur-kibidea ere ondarkinak orainohobeki berexteko. Eskuratuakdituen eremuak hogoi batofizialek hartuak dituzte etabertze eremu zabalagoaxerkatzen du, industria lekulitaikeena. Aurtengo xedeetanere, bide onean jarriz, turismobulegoaren arrazoa hurbiletikjarraikitzea, La RoséeBankako etxean arraberritze

lanak segitzea, dirulaguntzak, gogoeta sakonen ondotik, elkarteeri banatzea eta bertze…Bururatzean, lehendakariak berak zion “ Herri elkargoaren lan mugak zabalak dira. Gurehautetsi ardura da, geroari so egitea eta pausuz pausu, gero, horren eraikitzea, gure lu-rraldean eta bere gizon eta emazteen onetan ”.Bai euskarari - Duela bi urte, Basaizea kultur elkarteak bultzaturik, lan taldea sortu zenkantonamenduan “ Bai euskarari ” desmartxa bidean emaiteko. Enpresa, saltoki, elkarte,beren mozkinak etxetik saltzen dituzten laborari, besta komite etabar, hunkituak izan diraeta hola 80 batek izenpetu dute desmartxa hortan sartzea.Horietarik 65-ek eskuratu dute labela ortzegun arratsean, ziurtagiriaren elkartearen ize-nean etorria zen Laida Mujica-ren eskutik, eguneroko lanean euskara ibiltzen dutelako.Huna herrika, zonbait izan diren : Baigorrin 29, Bankan 5, Bidarrain 10, Ortzaizen 6,Arrosan 5, Alduden 4, Azkaraten 3, Lasan 2 eta Irulegin 1. Pentsatuz kopurua emendatuzjoanen dela, adixkidantzako basoaren inguruan bururatu da elgarretaratzea.Pilota - Joanden aste ondarrean, esku huska, Frantziako xapelgoaren kondu, finalerdiakjokatu dira. Bigarren mailean, P. Arambel eta F. Othalepo nagusitu dira BAC-ekoOyhenart eta Heguiabehere-ri 40 - 32. Igandean jokatuko dute finala Moderne trinketean,Azkaingo Ibarburu eta Berasategui-ren kontra. Junior edo artekoetan, Guillaume Tam-bourin ere finalean dugu. Irisartarrak batasunarendako ari zaiku hango Guichandut-ekin.Hauek ere Moderne trinketean jokatuko dute igandean Itsasuko Monce eta Ducassou-renkontra. Suerte on deneri.

AIHERRA

Denbora txarra, zinez !! - Ikusiz zer des-masiak egin dituen joanden ortziral ara-tseko haizeak Euskal Herri eta Landese-tan, xantza dugu halere gure herrian ezbaita beste batzuetan bezanbat kalteizan. Teila barreatze, zuhaitz erortze, argiindar desagertze… ondorioz urik batereez zonbeit auzoguneetan, horra denekjasan ditugunak. Argi indarraren eskasakiraun du 3 egun, eta hormagailu eta hotz-gailuetako janarien ez galtzeko, elektrikafabrikatzen duten motorrak baliatu diraetxe ainitzetan, ez baitzen holakorik ger-tatu aspaldiko urtetan. Toki batzutan, argiindarra baizik ez izanez berogailu gisa,elkartasunak lehen tokia hartu du kasubatzutan, eta auzo batzuk jakin izan dutehoztuak ziren herritarrer sokorri ekartzen.Beharrik !!Herriko adizkaria - Azken bozez geroz, 6hilabetetarik egiten duten aldizkaria ate-ratu da. Hunen kudeaketa, J-Paul Baste-rretche Aiherrako auzapeza, MaiteMongabure herriko etxeko idazkaria, etaIsabelle Caillaba, Sabine Etcheverry,Krine Garceau eta Olivier Rochia kon-tseilariek dute segurtatzen. Zonbeit hi-labete hauetan eri eta herritik falta denjaun auzapeza pollikitzen ari da, eta kase-ta hortan bere lagunek egin lanari jun-tatzen da, urte berri on bat Aihertar guzier

eskainiz. Hazparneko lurraldean,euskararen teknikari bat hartuko dute.Ondorioz experantza dute oraino hartuaez den langile hunek lagunduko dituelabestaldian, Aiherrako herriko etxekokasetaren itzulpena egiten, 2 hizkuntzetannahi bailukete osoki ateratu…“Aiherra aldatu”ren papertxoa - Zonbeitegun berantago, azken herriko bozetanpresentatu zen AIHERRA ALDATUtaldearen papertxoa ukan dugu. “Xuxenez“mintzaleku” herriko aldizkariaren saileanateratu beharra zen, hau dener idekiadela, preseski hortarako pentsatua, nahiduenak erraiteko herriko aferetaz” diotetalde huntakoek. Bainan gertatu da kon-tseiluak deliberatu duela gutun horren ezargitzea (4 boz argitaratzearen alde,besteak kontra). Beraz herriko kontseilu-aren zentsura ez da pasatu, eta AIHE-RRA ALDATU taldekoak ez dira kontent !Galde bat egiten dute : “Zer da berazMINTZALEKU saila ? Libreki mintzatzekotoki bat ? Ala kontseiluaren gustukoakdiren gauzak idaztekoa ?”

Gaztetxean - Urtarrilaren 30 ean, ostiralaratseko 9 etan, kontzertu bat eskainikodute Beñat Achiary, Xabier Erkizia etaGaizka Sarasolak, Eihartzea kulturetxeaantolatzaile.

IZTURITZEHerriko etxetik - Hautetsiek herri antolaketa karta berritzeko edo xuxentzeko gogoadute. Gisa hortan etxe-lur guneak berrikusiko dira. Otsailaren 2tik martxoaren 4a arteiraunen duen inkestaren karietarat komisario ikertzailea herriko etxean izanen da :otsailaren 5ean ostiralez 9etarik eguerdi arte, otsailaren 17an asteartez 2etarik 5ak arte,martxoaren 4ean astezkenez 9etarik eguerdi arte, jendeen galde eta arranguren biltzeko.

Ihiztarien gomita - Urte guziez bezala, ihiztariek herritarrak gomitatzen dituztebasahunzkiaren jastatzerat. Jaki hori maite edo bazkari on bat egin nahi dutenek giro etaprezio onean, hitzordua dute otsailaren 22an igande eguerdiarekin Seroratea jatetxean.Izenak behar dira haatik eman otsailaren 16eko jatetxerat deituz.

IHOLDI

Heriotze - Baratxarteko Laurencek utzigaitu. Azantz handirik gabe bizi izanondoan, araberako hiltzea egin du. Gozadezala lan guzien saria eta pausa dadilabakean. Eliza ondoan bizi izanez azkenurte andana huntan, maite zuen hil-harri-etan untzi bat altxatzea, landare bati soegitea, beharrez ur xortaño bat emaitea.Orai segur izan dadila, bereari ere ema-nen diogu, bai, begi kolpea !Eskerrak - Nahi dituzte eskerrak bihurtuLaborantxa Ganbararen aldeko sinadurabiltzaileek. Ehun sinadura bildurik arraskontent baitira egin dutelakotz auzo herri-etan bezenbat funtsean !Ate idekitzea - Igandean ginuen ate ide-kitze eguna gure Xahar Etxean. Ainitzurte joan da hortaratzeko. Duela berrogoiurte Louis Lespadek, auzapez zelarik,

zuen proiektua ateratu. Huna beraz, gor-putz hartu duela ideia horrek BeñatCachenaut eta bere mahain ingurukoeriesker. Goresmenak guzieri, ez baitaholako obra bat aise egin izan, baitzi-taikeen lan eta buru hauste frango.Goresmenak ere ofiziale guzier hoinederki eta hoin pinpirin obrak eginik.Goresmenak ere doatzi langileen hau-tatzaileeri. Entzun dugunaz denak xokohuntakoak, sukaldaritzatik eri artatzale alakanpo eta barne apaintzaletaraino. “Hordugu hor… xahartze goxo baten mentu-ra”.San Bladi - Usaiako urtetan bezala, beilahori eginen da otsailaren 3an. Jinen giranonbre haundian, baitugu galdegiteko etaeskertzeko ere bai eta gainerat hor iza-nen baitugu Erramun Garacotche erretorohia predikari ! (Meza 10.30etan)

JUTSISortze - Plazerrekin jakiten dugu Baratzetxean ongi etorri egin diotela Peio deitu dutenseme ttipi bati. Maddalen Oçafrain eta Gilbert Othart burasoak loriaturik daude etanolaz ez Amaia orai eleka hasirik solasa emaiten ahalko baitako bere anaiari, hunekere bere maneran arrapostua emanen dakolarik. Gure partetik goresmenak eta biziuros bat Peiori.

Heriotze - Joanden ortziralean lagundu dugu bere azken egoitzarat Arño HegulustoyNegeletxeberrikoa 78garren urtean zagolarik. Bere ofizioz arotza izana zen eta Mar-txutan ikasi bazuen ofizioa eta urte zonbait han egon ondotik Oztibarren lan egin zuengehienik. Maite zuen lana ongi egitea eta xerbitxu baten egiteko beti prest zagon.Ehorzketa mezan ageri zen funtsean zeren eliza zanpez betea zen azken agur batenegiterat etorri zazkon adixkidez. Arño ilabete pare batez artatua izan da eritegietanbainan mina bortitzegi zuen. Familia guziari gure doluminak.

ARMENDARITZEEri - Tratamenduz egon zauku Donibane Lohizuneko klinikan Jeannot Challet,Suharteko nagusi xaharra. Orai pausa lekuan dugu Kanbon. Biziki polliki doalaentzunik, atsegin izan dugu. Laster etxera dadila diogu desiratzen, “haren behadaudenak baitira hor !”

SEGIDA LAPURDI SEGIDA

IRISARRISortze - Hilabete huntan ukan ditugu bi sortze. Alaia bere ahizpa eta anaiaren lagunIbarnian, Regine eta Jean Philippe Dutrey familian. Mikele bigarren semeño batNadége Lantenois eta Xavier Duhalde-n familian, Harretxian. Osagarri eta zorion haursortu berrieri eta handi ditela etxeko guzien maitasunean. Goresmen beroenak fami-lieri. A.I.

Page 6: Herria 2992

Iragan urteari behako batemanez ez da dudarik ger-takari aipagarriena eta munduguziarentzat garrantzitsuenaizan dela Estatu Batuek, lehenaldikotz, gizon beltzaran batenhautatzea beren lehendaka-ritzat eta gehiago dena frangoaise. Sinboloz betea den hautubat betidanik jendaki-motakkasailak piztu dituen erresumabatean. Bainan behar diragauzak bere heinean ezarrizeren B. Obamak bildu baldinbaditu jende beltzen bozgehienak, jakin behar dahauiek ez direla jendetzaren %12 baizik. Erraiten ahal da be-raz hautatua izan dela ez berelarruaren kolorea gatik bainanhoberena zelakotz eta IparAmerikari oldar berri batemaiteko kapable den aitzin-dari bat bezala agertu de-lakotz.Irabazi du ere mundu ku-rutzatu baten eredua zelakotz,munduko 5 lurraldetako herri-tar edo seme bat gisa batez.Hawai-en sortua Keniako aitabeltz eta Amerika Kansas-ekoama xuri baten ganik.Gaztetan Indonesian biziizana, erraiten ahal da ere Eu-ropa guziak onartu duelaberea bezala, hain haundiaizan baita haren arrakasta,bozetako kanpaina denboran,Frantzian bezala bertze herri-alde gehienetan. Zerbait berrieta ametsgarri ekarri du Ameri-ka atzerakoi eta handikaribatean.Jakin du ere, eta ez zen erre-txena, beltzen fagoreen segur-tatzen bertzeak urrundu gabe,hots biltzale agertzen. Oroitgaiten egin duen mintzaldieder batean erran dituen

hitzez : “Ez naiz hautagaibeltzak xurien kontra edo po-break aberatsen kontra al-txatzeko… Ez dago AmerikaErrepublikano bat alde batetiketa Demokrata bat bertzetik,ez da Amerika bat baizik : Es-tatu Batuetako Amerika”. Hitzazkarrak denetarik onartuak.Bere kontrakoek pasarazi nahiizan dute intelektual ameslaribatentzat, jende xeheaz axolaguti zuen batentzat. Bainanberak, bere gazte denboran,urte zailak ezagutu ditu. Ikusidu bere ama bizitzen janari-tiketeri esker egoera dorpebatean. Ez du deus ahantzibere aitatxi-amatxiek ezagutudituzten nekeez, Hawai-nberen etxean hartu zutelarik,bere burasoak berexi ondoan.Bere amatxi “Toot” Madelin-ekbere zazpi inahalak egin dituixtudioak segi ditzan eskolapribatu batean. Nola izan gerobihotz-gabe jende xehearenzailtasunen aitzinean ?Nork ahantzi du, bozak hurbil-duak zirelarik bere kanpaina 2egunez gelditu duela bere a-matxi eriari bisita baten egi-teko. Azken hatsa eman duazaroaren 3an boz-egunarenbezperan ! Bat bertzea solegi-tu dute eta B. Obamak aitortudu haren ganik zituela berebizia argitu eta bideratu di-tuzten baloreak : leialtasuna,lanaren prezioa, bertzeenerrespetua eta herriarenamodioa.Horra beraz Amerikak hautatugizona urtarrilaren 20an, ikusi

duzuen bezala, hartu dituMunduko erresuma azka-rrenaren giderrak, botere-hartze hunkigarri eta kartsubaten ondotik, jende-osteizigarri baten aitzinean. Karguzaila segur. Itxaropen handibat piztu du eta beraz ainitzgaldatua izanen zaio. Denekorai igurikatzen dute finantzakxuxendu eta sanotu ditzan,ekonomia bultza eta gizarteeredu edo molde berri bat xutikezar elkartasun eta zuzenta-sun gehiorekin.Amerikatik kanpo beharko dituEstatu Batuak bertze herriekindituzten harremanak aldatu,malgutasun gehiago erakutsizeta solastatzeari lehentasunaemanez. Izanen du nun zer eginhainbeste gatazka eta gerla-kasu munduan zehar delarik,bereziki Ekialde-hurbil hortaneta Afrikan.Beharrik sail pizu eta gogor hor-ren eremaiteko ekipa azkar etatrebe bat muntatua du batasunabilatuz. Jakin du besteak beste,boz-aitzinetako lehiaketan bu-ruz buru zuen Hilary Clintonjeinu handiko emazteari kargugarrantzitsu baten emaiten,berriz ere biltzale agertuz. Bix-tan da lehenik Amerikako ara-zoen konpontzeari lotuko delaerrotik, hain dira presakoak etalarriak bainan aipatu ditugunkanpoko arazo saminenaitzinean ez da luzaz geldirikegonen. Urte haste huntan eneagiantzak izanen dira ez dezanahantz jitez Munduko herritarbat dela eta horrek emaiten dio-la eginbide berezi bat denak el-garri lotuak giren mundu berrihuni buruz. Ainitzen esperantzasegur…

Laurent Darraidou

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Bakean dago Gaza, bainan orain ikusten dute hango jendegaixoek zer desmasiak izan diren, zenbat eta zenbat diru beharko den etxeen,eskolen, ospitaleen berriz eraikitzeko. Nahiz ez den gehiago hiltzeko irriskurik,halere Gazak presondegi bezala segitzen du eta hango jendeek bahituakbalire bezala.

***Lehenbiziko urratsak : Badira jestu batzu, zinez ikusgarriak direnak, berezikiboterea bereganaturik, lehenbizikoak. Obamak sinatu du Guantanamokopresondegia hetsiko zela urte baten buruan. Hala hitzemana zuen. Hitza hitzberaz.Bigarren jestua hartu duelarik telefonoa eta deitu dituelarik Ehoud Olmert is-raeldarra, Mahmoud Abbas palestinarra, Egiptoko presidenta eta Jordaniakoerregea. Zortzi urtez ez du sekulan holakorik egin Bush semeak. Gehiagodena, izendatu ditu bi mandatari George Mitchell eta Richard HolbrookeEkialde hurbileko gatazken istudiatzeko. Denbora berean Obamak nahi du e-rakutsi Estatu Batuetako aurpegi berri bat.

***Urtarrilaren 20-a : Nola ez aipa egun hori telebixta leihoetarik mundu osoanzabaldua. Jostatu naiz. Hartu dut TF1 : Obama ; France 2 : Obama ; Espainioltelebixta : Obama ; Euro News : Obama ; LCI : Obama. Beraz nahi ala ez, be-har nuen Obama ikusi. Egia erran, beltz baten sartzea Etxexurian, lehen aldiagertatzen zela. Azkenean agertu da bertze guzien ondotik : otoitzak, kantuaketa Bibliaren gainean Abraham Lincoln-en biblia baliatuz, zin egiten, mintzal-dia gero eta Pensylvania ibilbidean, senar-emazteak, biak gazteak, eskuz-esku edo beribilean edo oinez, denen aitzinean.Han ziren ere president ohiak : Carter, Bush aita, Clinton, Bush semea,demokratak eta errepublikanoak. Holakorik ez pentsa izan daitekeela Fran-tzian.

***Des racines et des ailes : Pariseko itzulia egin dugu joanden asteazkenean,Lutece-tik hasirik eta orain arte pasabide guti ezagutuak direnetarik ibiliz.

***Ekaitza : Duela hamar urte baino azkarragoa izan da larunbateko ekaitza. Ezdaiteke neurt oraindik egin dituen desmasiak, dakigularik zazpi hil badirela Ak-itanian. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

EUSKAL IRRATIAK

MUNDUKO HERRITAR

Urtarrilaren 29a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, greba mugimenduaz

Urtarrilaren 31, larunbata• 14.30 : Errubia, BO/Tolosa• 18.30 : Zango balona, Aviron/Sète• 20.45 : Esku balona, Irisarri/Pana Loisirs

Otsailaren 1a, igandea • 09.30 : Gure Bazterrak Gabaditik• 10.30 : Meza Donapaleutik • 17.00 : Pilota : Frantziako xapelketako finala

St André de Seignanx / Atzarri Zuraide

Urtarrilaren 31n, 14.00 : “Pierre Duhour hazpandar berriketaria“ (1/2), urriaren11n Hazparnen. Hizlaria : Janbattitt Dirassar Berriz zabaldua : Otsailaren 2an (23.00) ; 3an eta 5an,14.00 eta 20.15

Otsailaren 1an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 30. par-tea.Berriz zabaldua : Otsailaren 4an eta 6an, 14.00 eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 03: Euskal Herriko Sainduak – PierreAndiazabal.Asteazkena 04 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide.Osteguna 05 : ATD 1/4 Monde.Ostiralean 06 : Herria astekariaren prentsa bilduma –Jamattitt Dirassar.

ANTONIO ZAVALA-ri- 1 -

Doluan gaude, bihotzez maite zintugun Aita ZavalaZorretan gaude zuk bertsuentzat eginik egin ahalaGaltzera zoan herri hizkera begiratuz zen bezalaZure alorra lan joria zen eta biziki zabalaObra horrentzat zeruko aitak ongi sarista zaitzala.

- 2 -Aranalde-ren ehorzketan gu ginen ondarrik mintzatuHaren joaiteaz solas pare bat ginuen hantxe trukatuUrepelera ez zinelakotz azken urteetan hupatuXabierrera zu ikustera jitea nauzun aipatuGaur urriki dut nolaz ez nintzan aski goiz deliberatu.

- 3 -Duela xuxen lauetan hogoi urte Tolosan sortuaTtiki ttikitik bertsu paperen saltzaileri ohartuaGazte gazterik zinen “Jesusen lagundietan ” sartuaLoiolan eta leku askotan jakintsuna bihurtuaXabierretik Herria maitez kurritzera behartua.

- 4 -Elizak utzi egun libretan abilki ibili ziraGalduko ziren bertsuen biltzen baserritik baserriraAuzo ttipitik herri erdira, herritik hiri handiraZelaietatik mendi aldera, halaber itsas hegiraNafarroatik iparraldera, Gipuzkoatik Bizkaira.

- 5 -Berrogoi eta hamabost urtez hartu zinuen arduraSakonduz herri literatura ikerle baten moduraBiltzen, idazten, argitaratzen, bazinabiltzan gusturaZure emaitza hirurehun ta hirurhogoi liburu daHarrigarria da altxor horrek egiten digun onura.

- 6 -Bilintx, Xenpelar, Pello Errota, Otaño eta XirritaXalbador, Mattin, Lasarte eta hainbat izen ikusi-taBertsu sailean hiru mendetan bada zerrenda pollitaAhal bezenbat egina zauku irakurtzeko gomitaGazteagotan euskal gogoa horrela xertatzen baita.

- 7 -Kasu geiago eginez geroz Herriko iraganariZerbitzu hobe bat eskainiko ginioke euskarariZure miresle handienetan esperantza da nabariNahiz ez diren ildo beretik jarraikitzeko ugariEskerrak zure lagun Iriondo lotu baita sail berari.

- 8 -AUSPOAn dago garai bateko lekukotasun bakarraMundu nahasi malkartsu huntan ez galtzekotan iparraGertatu zena bertsuen bidez ikastea ez da txarra. Ongi izartuz xinaurri lanak eskatu zauzun indarraAita Zavala, zor ginauzuke omenaldi bat suharra.

J.L. LAKA

BAIONAKO I.U.T.-an

FORMAKUNTZA JARRAIKIA

“Informazio eta KomunikazioarenTeknologia” izeneko ikastaldi batbidean ezartzen du BaionakoI.U.T.-ak, martxoaren 2tik harat. 7ilabeteko formakuntza teorikoaeta 3 ilabete enpresa batean.Izenak behar dira eman otsailaren18-ko berantenez. Xehetasunguziak : www.iutbayonne.univ-pau.fr webgunean (argitasunakukaiten ahal dira ere idatziz hel-bide elektroniko hontara :[email protected]).

GAZTEEN MUS XAPELGOAJoanden larunbatean hasi beharra zen muslari gazteen xapel-goa bainan aro txarraren gatik larunbat huntarat, urtarrilak 31,gibelatua izan da. Oroitarazten ditugu tokiak : Larzabale (Es-pelet), Baigorri (Manexenea), Urkoi (Paota), Garindaine (trinke-ta), Urruña (Dongaitz trinketa). Lehen kartaldiak aratseko 7etan.

LARRAIN DANTZA IKASTALDI EGUNAGarazi eta Baigorri aldeko AEK / Gau Eskolak larrain dantzaikasteko egun bat antolatzen du Ainhizan, otsailaren 7an, ibi-akoitzez (9:30-18:30). Ondotik, 19:00etatik goiti, mutxiko etapintxo gaualdi goxoa, deneri idekia. Ikastaldirako, izenak emanbehar dira otsailaren 2ko (tel. 0559491181 [email protected]). Ikastaldi saria : 15 euro (10 euro, AEK-kide direnentzat).

Page 7: Herria 2992

7

BEREZKOEK ASTE BAT XAPELGOETAN

LEGEZKO ABISU

LEHENIK PAUENAndde Kurutcharry . . . . . . . 40Laurent Lambert . . . . . . . . . 31Aroak ez ditu lagundu trinketekoxapelgoen partidak lehen astehuntan batere. Lehenik Biarnokopilota leku xoragarri huntan joanden ostiralean, urtarrilaren 20arats hartan ikusle ainitz etxeangeldiarazirik denbora txar harek.Alta xede hoberenekin haratuakziren lau pilotariak eta ez xedeabakarrik. Lehen partida huntan,Kurutcharry irabazten hasi daberehala, 12-4 eta 20-9. Orduzgeroz gaixtoena egina zuenLamberten ahal ederrak meneanhartuz eta hortan egon da buru-raino pilotari abila. Hameka boteere sartu diozka eta beste ainitzpilota ongi pausatu, taula huradakien bezala gobernatuz.Horien aitzinean, ez du suertebera ukan izpurarrak, ez-etabotean ere (4 bakarrik). Ofizioahots, oraino gazteak ikasikoduena, denborarekin, agian !Thierry Etcheto . . . . . . . . . . 40Thierry Harizmendy. . . . . . . 35Bigarren partidan, ezin duGarateneko balentria hura berrizegin Donamartirikoak, han jen-dea harritu baitzuen haundia-goekin. Denen beharra ukan dulapurtarrak haatik Paueko hor-tan, hegoaldeko pilotari ohiaaitzinean ere zuelarik 26-23, etaberriz 33tan berdin. Sakeanhartu du gaina uztariztarrak,hamabost sartu dituelarik oro-tara, eta hiru falta. Aldiz bede-ratzi sake ere galtzaleak, eta batfalta. Hori aski ukanen ote duEtchetok ondoko egunetan,Oçafraini nausitzeko ? Auzi horiizanen baita gero biek xuritubeharko dutena. Ez bide da lantxarra izanen gisa guziz.

ASTELEHENEAN GARATE-NEANHerve Etcheverry. . . . . . . . . 40J. Claude Dermit . . . . . . . . . 11Ez dira segur fagoratuak izanburuzburukako lehen partidahoriek oro, ez Pauen eta ezGarazin, eta beraz ez da beharzenaren erdia ere ausartatu e-txetik ateratzera. Pilotariak,araberan, bixtan dena. Ez duiduri berotzeko denborarik ukanduen ere partida hunen galtza-leak. Hasteko buruz beheitibazoan partida orenerdi batenburuko, Etcheverryren hamabostbat boterekin eta Dermitek biz-pahiru.Bixente Lazcano . . . . . . . . . 40Panpi Idiart . . . . . . . . . . . . . . 26Bigarren partida hau bestelakoazoan denaden. Bi pilotariak tren-pukoak, besoz eta nahikariaz,4etan, 11etan, 23tan berdinduaketa berriz ere hortara zoatzinparioen arabera, noiz-etazartadura lats bat egin baitu

Idiartek pilota gaixto bateanmarra ondoan. Ez da egin 27koberdintzea eta hortan gelditubehar, Lazcano geldituz irabazle,40-26 erregelamenduarenarabera.

XAPELGO HORIEN SEGIDA-Larunbatean jokatuko dira bipartida, galdua kanpo, Dona-paleun : 5etan ariko dira Etche-verry eta Waltari. Gero segidan,Lazcano eta Ezcurra II.-Astelehenean, Garatenean,Kurutcharry eta Sorhuet lehenik.Gero segidan, Etcheto etaOçafrain. Sartze sariak 12eurotan, bi partidentzat.

AMATURREN XAPELGOAKLavielle - Benesse . . . . . . . . 40Aguirre - Jeannots. . . . . . . . 30

Sorhaits - Haroçarene. . . . . 40Saldubehere anaiak. . . . . . . 37Bi irabazle andana horiek izanendira lehen maileko finalean igan-dean Modernean Baionan.Bigarren maileko finalean berrizOthalepo-Arambel baigorriarraketa Ibarburu-Berasategui azkain-darrak. Aldiz, junior gaztefinalean, hor berean, Monce-Ducassou itsasuarrak etaGuichandut-Tambourin irisartarkondukoak. Igande arte,pilotazaleak, balioko baitu.

HEGOALDEAN GAINDIOlaizola II - Mendizabal II . . 22Olazabal - Barriola. . . . . . . . 10Hona nola erori diren Gonzalezeta Barriola, hainbertze partidaereman ondoan. Azkaindarrakolpatua izanez, Olazabalgazteak ordaindu du eta hauAimarrek errautsi.Leiza - Urrizelki . . . . . . . . . . 22Arretxe II - Rai . . . . . . . . . . . 18Hor berean Iskarren jokatua.Ongay - Lasa . . . . . . . . . . . . 22Mikel Goñi - Merino . . . . . . . 19Obanosen jokatua.Titin - Pascual . . . . . . . . . . . 22Berasaluze VIII - Begino . . . 19

Berasaluze IX - Urberuaga . 22Olaetxe - Iza . . . . . . . . . . . . . 15Amorebietan jokatu bi partidak.Irujo - Goñi III . . . . . . . . . . . . 22Bengoetxea VI - Beloki . . . . 18

Galarza V - Zubieta . . . . . . . 22Capellan - Eulate . . . . . . . . . 18

Apezetxea - Urberua . . . . . . 18Larralde - Merino . . . . . . . . . . 8Eibarko Astelehenan ikusi par-tidak.Olaizola I - Ruiz . . . . . . . . . . 22Xala - Laskurain. . . . . . . . . . 21Galtzaleek eskapatzera utziduten partida, Tolosan, Lasku-rainen esku eskuineko minarengatik.

Bego

LAN ESKAINTZASEASKAk, Bigarren mailakoikastetxeentzat, irakasle ordezkoak bilatzen ditu :

Kanboko XALBADOR kolegioan :• Ingelesa : 12 ordu

Lartzabaleko ManexERDOZAINTZI ETXARTkolegioan:• Gaztelera : 3 ordu astero • Euskara : 6 ordu astero

BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: -Irakasgaiari loturiko lizentzia -Euskaraduna-Esperientzia irakaskuntzan-Frantsesaren ezagutza on bat

Interesatuak direnek, idatz dezatela2009ko otsailaren 6ko Seaskara,motibapen gutun bat + CV bat igo-rriz SEASKA - Central Forum, 19 -10 André Emlinger plaza64100 BAIONAFax : 05 59 52 88 87email : [email protected]

Seaskako hezkuntza zuzendariaJean Mixel ETXEGARAY

Avis de Constitution.Avis est donné de la constitutiond’une société présentant les carac-téristiques suivantes :Dénomination : So Sa Gestion.Forme : Société à ResponsabilitéLimitée.Siège social : 8 Rue des Bergers –64220 SAINT JEAN PIED DE PORT.Objet : conseils en formation etgestion de personnel ; établisse-ment de contrats de travail, fichesde paye et déclarations sociales.Durée : 50 ans.Capital : 3 000 euros.Gérant : Madame AROSTEGUYLAPLACE Fabienne,Immatriculation : RCS de Bayonne.

EL CHATO YOANASociété à Responsabilité Limitée

au capital de 8.000 €Siège social : ARBONNE (64210) –Route d’Ahetze – Quartier Allechar

RCS BAYONNE 479 485 948

Par décision collective des asso-ciés du 29 septembre 2008, lesassociés, statuant en applicationde l’article L. 223-42 du Code decommerce, ont décidé qu’il n’yavait pas lieu à dissolution de lasociété.Le dépôt légal et l’inscription modi-ficative seront pris au greffe du tri-bunal de commerce de Bayonne.

Pour avis

JUNQUA LAMARQUE & ASSOCIÉSSCP D’AVOCATS

L’Alliance - Centre Jorlis64600 ANGLET

RCS BAYONNE D 393718218

PAPARAZZISociété à Responsabilité Limitée aucapital de 8.000 ESiège social : BAYONNE (64100) -37/39 Quai JauréguiberryRCS BAYONNE 448 187 864

DISSOLUTIONSuivant la délibération de l’Assem-blée Générale Extraordinaire du 12mai 2008, il a été décidé :-La dissolution anticipée de lasociété à compter de ce même jour-La nomination en qualité de liqui-dateur de Monsieur StéphaneELMON demeurant 19 rue de la Pa-libe à TARNOS (40220)- Le siège de la liquidation est fixéau siège social-Le dépôt légal sera effectué auGreffe du Tribunal de Commerce deBayonne.

Pour avis

Maître Olivier GANETNOTAIRE

BP 664250 ESPELETTE

AVIS DE CONSTITUTIONSuivant acte reçu par Maître OlivierGANET, notaire à ESPELETTE le 22janvier 2009, en cours d’enregistre-ment au Service des Impôts desEntreprises de BAYONNE, il a étéconstitué une Société à responsa-bilité limitée à associé unique, dontles caractéristiques sont les sui-vantes :Dénomination : AUTO BILANCALVOForme : SOCIÉTÉ À RESPONSABI-LITÉ LIMITÉE à associé uniqueSiège social : BAYONNE (64100), 7rue Sauveur NarbaitzObjet social : L’exploitation detoute entreprise de contrôle tech-nique de véhicules d’occasionDurée : 90 ans à compter de sonimmatriculation.Apports : Apports en numérairesde 8.000 EurosCapital social : 8.000 Euros diviséen 800 parts sociales de 10 Euroschacune.Gérance : Monsieur CALVO Chris-tophe, associé, demeurant àONDRES (40440), 320 route BeyrèsCession de parts sociales : deman-de d’agrément dans tous les cas.Immatriculation : RCS de BAYON-NE.Pour avis. Maître GANET

SARL GURE-LORIAAu capital de 2000 euros

12, rue Salvador ALLENDE64700 HENDAYE

RCS BAYONNE 509 548 780

AVIS DE REMPLACEMENT DUGÉRANT

Aux termes d’une décision collecti-ve en date du 21 janvier 2009 Mon-sieur ALDANONDO Txomin a éténommé par les associés gérant dela société, en remplacement deMonsieur ALDANONDO Sergegérant démissionnaire.L’avis précédemment publié estmodifié de la façon suivante :ANCIENNE MENTIONGérance : Monsieur ALDANONDOSerge, 12, rue Salvador ALLENDE –64700 – HENDAYENOUVELLE MENTIONGérance : Monsieur ALDANONDOTxomin, 3 avenue des Allées –64700 – HENDAYE.

Pour avis et mentionLe gérant

Misioak :

• Antolaketa mailan, kudeake-tan, komunikazioan, harreran,txostenen prestaketetan etasegimenduan zuzendaritzakoarduradunei laguntza ekartzea.• Egunez eguneko idazkarilanen segurtatzea.

Galdegin baldintza :

• Euskararen aldeko politikapubliko batean engaiatzekonahikaria ukatea

Konpetentziak

Gaitasun orokorrak• Euskara eta frantsesa ahozeta idatziz osoki menperatzea

Postuari doazkion gaitasunteknikoak• Telefonoz eta parez parekoharrera egiten jakitea • Informatika tresnen menpe-ratzea (word, Excel,Powerpoint, Access…)• Komunikazio tresnen men-peratzea (telefonoa, Internet,agenda…)• Txostenak erraz eskuratzekosailkatze metodoen baliatzea • Idazkaritza tekniken menpe-ratzea (noten hartzea, idazkeratrinkotua…)

Komunikazio edo/etakudeaketa gaitasunak• Harremanentzat gaitasuna

ukatea : entzuteko eta solas-tatzeko gaitasuna.• Egoeren eta pertsonenarabera jarrera egokitzenjakitea• Delegazio pean lan egiteneta bildumak arduradunei etalankideei egiten jakitea• Galdeen arabera lehenta-sunen finkatzen jakitea

Lan kontratua

• Zuzenbide publikoko estatu-tua• Denbora osoko lanpostua• 2010eko agorrila arteko lankontratua, erreberritzen ahalkodena • Lansaria esperientziarenarabera eztabaidatzekoa

Jardunbidea eta egutegia

• Hautagaitzarako txostenak2009ko otsailaren 16an beran-tenaz helarazi behar dira,honako dokumentu hauekin :- CV zehatza - Motibapen gutuna Dokumentuak bi hizkuntzetanegin behar dira (euskaraz etafrantsesez)• Ondotik : hizkuntza eta tekni-ka gaitasunen neurketa, gehielkarrizketa• Lanaren abiatzea : lehen-bailehen, hautatu pertso-narekin ikustekoa

Euskararen Erakunde Publikoak ZUZENDARITZA LAGUNTZAILE bat xerkatzen du

LAN ESKAINTZA

Euskararen Erakunde Publikoa Platanondoen etorbidea, 2 - 64100 Baiona

Tel : 05 59 31 18 34 - Helbide elektronikoa : [email protected]

Edozein argibiderentzat :

MATTIN UNHASSOBISCAYMilafrangan pausatu da 86 urtetan Mattin Unhassobiscaypilotari ohia, sortzez uztariztarra. Lau anaiak pilotariak ziren,Mattin gehiena, denak joko-garbi eta luzean. Plaza ederrenetanarizanak, Euskal Herrian gaindi eta Pariseraino, Lazcanoteguy,Mourguy, Barenne eta beste holako zonbaitekin. Gure dolumi-nak familia guziari.

DEPARTAMEN-DUKO BIZITEGIGALDEEN HIRU

LAURDENAKIPARRALDEAN

Prefetak DALO legearen lehenurteaz egin duen bilanean argi etagarbi ateratzen da iparraldeandela bizitegi eskasia larria ;alabaina lau bizitegi eskatzaile-tatik hiruk Lapurdi kostaldea gal-datzen dute. Beste elementu batagertzen dena oraino bilan horre-tan, bizitegia eskatu dutenenehuneko hamazazpiak baizik ezduela bizitegi bat eskuratu. DALOlegeak ahal emaiten dio partiku-larrari botere publikoen ganajotzeko ez duelarik bizitegirikaurkitzen. Joan den abendoarenlehenaz geroztik partikularrekadministrazio auzitegiaren aitzi-nera auzipera ditzakete boterepublikoak, ez dutelarik bizitegirikaurkitzen.

Baionan Kantuz : Lau haizetarat… larunbat huntanJoan den larunbateko ekaitzak ez du Baionan Kantuz egiterat utzi,bainan ez du horregatik kantuz artzeko gogoa kendu. Xantzaz 2009kourtarrilak bost larunbat dauzka, beraz ukanen du bere Baionan Kantuzekitaldia larunbat huntan, urtarrilaren 31n. Usaiako leku eta tenore berakatxikiko ditu Tuntunak elkarteak bai eta ere urtarrileko apailatua zuenprograma. Beraz, sekulan bezala kantatuko da Baionako merkatuan,lau haizetarat erraiteko maneran, larunbat huntan.

Partida atakatua azken tantorainoXala-k Tolosan egin duen hori

Page 8: Herria 2992

8

ETXEXURIKO ZAKURRA

Ortzegunean (10.00 eta 14.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «La République de Platon» antzerkia.-Ortzegunean (20.00), Hendaian, Variétés zinegelan, «Amamaren memoria» antzerkia.-Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, kantu eta musika Sylvie Oberti-rekin.- Ortzegunean eta ortziralean (20.30) Bokalen, Vaillant-Couturier gelan, Petit Théâtre de Pain taldearen “Traces” antzerki berria-Asteburu guzian, Hendaian, Bixintxo-Bestek aitzina segitzen. Bestak ere Uztaritzeko Arruntza auzoaldean-Asteburu guzian, Angelun, Barojako zalditegietan, Big Up 2 bideo eta musika festibala.-Ortziraletik igandera, Baionan, Glain auzoaldeko elkartetxean, ekologiari buruzko erakusketa.-Ortziralean (20.30), Miarritzen, Découvertes biltokian, «La dernière bande» , Samuel Beckett-en antzerkia.- Ortziralean (20.30) Lekornen, Herriko Etxeko gelan, informazio bilkura ikastola berri baten proeiktuaz-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Amaia Riouspeyrous kantari.-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Mixel Etxekopar musikaria eta Pierre Vissler pailasoa.- Larunbatean, Irulegin, herriko besten azken eguna- Larunbatean (11.00), Baionan, merkatugunean, Baionan Kantuz-Larunbatean (16.00), Miarritzeko mediatekan, Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu euskal olerkarien

kantari.-Larunbatean, Donibane Lohizunen eta Ziburun, ihauteria-kari, Hartzaren eguna.- Larunbatean (16.00) Baionan, Elkar megadendan, Senait Mahari-ren “Cœur de feu, j’étais un enfant soldat” liburuaren aurkezpena, Terre des Hommes elkartearekin-Larunbatean (18.00), Baionan, Polo auzoaldeko biltokian, Txilikak kantuz eta Jostakin taldearen “Uda Leku” antzerkia Integrazio Batzordearen alde.- Larunbatean (19.30) Saran, Lur Berri gelan, bertsu afaria : Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Artetxe-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «Chimères» dantza ikusgarria.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, « Country Show», dantza eta musika ikusgarria.-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Arcahuetas bordeles rok taldea.-Igandean, Urdiñarben, Xuberoko maskarada Barkoxeko gazteriaren eskutik.-Igandean, Ziburun, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean.- Igandean (10.30) Itsasun, Sanoki gelan, bertsu eskolan eguna-Igandean (11.30) Miarritzen, mutxikoak kasino aitzineko plazan.-Igandean (14.00 eta 20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, kantu lehiaketa «L’Entrée des Artistes» elkartearekin.-Igandean (17.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, Elaudi taldea.

Barack Obamak, Estatu Batuetako president izendatua izan zelarik, hitzeman zien bere alabei zakur bat ukanen zutela opari gisa, aspaldian holako oparia galdegina baitzuten.Zakur bat Etxexurian. Ez da lehena, kasik denek ukan baitute bat, hala nola Bush aitak, Lindon Johnsonek eta bertze batzuk…Gehiago dena Harrison-ek (1889-1893) ekarri zuen bere ahuntza, Taft-ek (1909-1913) behia esnearen edateko eta bereziki Théodore Roosevelt-ek (1901-1909) hartza, zerria, oiloak eta sekulako zakurreria eta gatueria.Estatu Batuarrak zain daude jakiteko zerzakur mota sartuko den Etxexurian… Gehexan Pontto

Aitzina eta goiti Ameriketako Euskal Herrian Heriotza bizitzako parte, oraino 2008ko oihartzunak bizirik diren 2009ko urtarril huntan. Miamiko Eus-kal Etxetik, dolua World Jai-Alaiko pilotari ezagutua izan zen Armando Gonzalez kubatar-amerikarra emazte eta amaginarrebarekin bere etxean gertatu den sute batean hil delarik abendoaren 27an. Miamiko euskal pilotariek familia lagundu dute eta lili-sorta ezarri dakote zendu den la-gunari. Mexiko hiriburuan, bainan beste gisa batez, zerratu da Loyola jate txea, Euskal Etxeari atxikia, ateak hetsi baititu abendoaren 21ean. Hain-bat euskaldunek preziatu dute onda-rreko urtetan lekua euskal jatetxe gisa atxiki duen Enrique Asensio, beti euskalduneri laguntzeko prest. Ez da argi leku horretan beste jatetxe euskaldunik ezarriko denez. Berri goibelak ere Madriletik, mende erdi bat bainan gehiagoz Espainiako hiriburuan txistulari eta txistularien erakasle izan den Juan Jose Ugalde zendu baita urtarrilaren 5ean, urte guziz bezala hiri hartako Jesus Hau-rraren Erietxeko Errege Eguneko kabalkadan txistulari jalgitzeko pres-tatzen ari zela. Munduko euskal herrietan hil diren guzien berri ezin eman hemen, Jean Berhan San Franciscon, Noelin (Esponda) Sun eta lehenago Gaxuxa Amestoy Wyo-mingeko Buffalon..., hamaika dira Estatu Batuetan, Argentinan, Mexikon, Uruguain, Venezuelan, Frantzian, Espainian, Txilen, Kanadan, Australian... Biziaren gazi-gozoa Buenos Airesetik heldu zauku. Bertan sortu baitzen urtarrilaren 10ean Maialen Alava Aranguren neskatoa, haurño polit-polit bat, ama Marina Aran-guren, euskal-argentinarra, euskara erakaslea argentinar hiriburuko Euskaltzaleak gau-eskolan; aita, Aitor Alava, dantzaria, berez Zuhatzakoa (Araba) eta azken ur-teotan Buenos Airesen bizi dena, euskal dantza erakasle Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan. Maleruski, aspaldi eri zen Aitorren aita, Maialen sortu bihara-munean hil zen Euskal Herrian. Penaren eta doluaren gainetik, biziaren segida gailen. Maialen tipiak itsasoz bi aldeetako gauza onenak bilduko dituen ibilbideari ekinen dako --seguru--, burraso eta aitatxi-amatxi atxikien bidetik, euskaldun eta argentinar. Bestenaz, iragan asteburuan zuzendaritza eta lehendakari berriak hautatu dira mun-duko hainbat euskal etxetan. Honela izan ohi da urte guziz sasoin huntan, hala nola Boisen, Mexikon, Madrilen... eta baita Renon ere. Estatu Batuetako Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxean, Kate Camino hautatu dute presidente berria iragan ibiakoitzean. Lan frango egin beharko dute Katek eta haren ekipak bereziki aurten. Udan 50 urte beteko baitira lehenengo Euskal Jaialdi Nazionala egin zenetik Estatu Batuetan eta karia hortarat aurtengo “NABO Convention” Renon izanen da uztailaren 25-26an; eta aste berean, Sinposio edo Biltzar bat eginen da Renon berean, Nevadako Unibertsi-tateak antolaturik, Estatu Batuetako euskaldunen eta Diasporaren geroaz mintzatze-ko. Kate ber denboran da Renoko Euskal Etxeko lehendakaria eta Unibertsitateko “Center for Basque Studies”eko bulegoko buru. Guzia ongi joanen den bermea. Joseba Etxarri

BARACK OBAMA TXALOTUZIKARAGARRIKO BURRUNBA!

Ixildu da nolazpait, edo eztitu bederen, Barack Obama Estatu-Batuetako presi-dent berriaren kargu hartze horren kari-etarat Ameriketan, Europan eta kasik mundu guzian hedatua zen burrunba izigarria! Holakorik ez baitzen oro-bat sekulan izana! Egia erran, gaurko egunean, gisa hartako errextasunak ere badira, holako kasu batean nunna-hiko irudiak eta solasak norat nahi xu-xenean eta burrustan hel-arazten ahal! Washington Ameriketako hirinagusian bildu direla bi miliun jende edo holako zerbait, beste zonbatek ez dituzte baz-ter guzietan - edo gehienetan behin - telebixtari esker segitu ospakizun be-rezi horiek? Miliunak eta miliunak izan dira gertakari horren lekuko! Gertakari arraroa? Berenaz ez baitezpada, Esta-tu-Batuetako president-bozak lau urte-tarik izaiten baitira. Lau urtetarik bada beraz kargu hartze hori, handizkiago egiten dena haatik presidenta berria izaitearekin. Bainan aldi huntan holako egunak bazuen ere beste zerbait, ez da dudarik! Mundu guzia, dena begi eta beharri, erne ernea egoki mende berri baten hastapena balitz bezala... President berria arras gaztea dela, 48 urte helduden agorrilean beteko, eta gainerat larru beltxa, edo beltxarana segurik ba, hori bera aski harrigarri baitzaiote asko eta askori, dela Ameriketan berean, dela mundu za-balean... Horrek egin duke azkenean eta gehienik kargu hartze hori berezia baino bereziago izaitea! Arras berriki oraino, duela berrogoi bat urte doi-doia eman deza-gun, nork erranen zuen larrua beltxa duen norbait jarriko zela Etxexuriko bulegoan, itxura guzien arabera munduko aitzindari puxantenaren alkian..? Denbora hetan oraino, Estatu-Batuetan, beltzak hain ziren gaizki ikusiak eta beti azpitik atxikiak!

LAU URTE BARNE... Arras denbora guti barne, bide gaitza egin du Barack Obama presidentak. Mintza giten garbiki, gauza den bezala erraiteko Obama izena bera ainitzek eta ai-nitzek arrotza ginuen duela doi-doia bi urte. Segur, Illinois eskualdeko zenatur hau-tetsia izana zen 2004-an, bainan han gaindi ezagutua bazen ere, nehork etzuen biziki aipu beste nihun. Berak bazukeen halere bixtan da goragoko kargu bateta-rat hupatzeko gutizia. 2007-ko otsailean jakin-arazi zuen beraz president-bozetan nahiko zuela parte hartu demokrato alderdiaren hautagai bezala. Eta horra nun, batzuetan bere adixkideak ere harrituz, horra nun beraz laster goiti egin duen sail

horri plantatuz geroz, bere alderdiko beste hautagai guziak baztertzeraino, azkenik Hillary Clinton hedadura handiko emaztea, Bill Clinton president ohiaren andrea.Frangok alde bat errepikatzen zuten halere gaztexkoa zela oraino holako kar-guarentzat eta Ameriketako jendartea ez oraino prest larru beltxa duen norbaiten onartzeko gain-gaineko karguan, alde hortarik giroa onerat kanbiatzen ari bazen ere! Traba guzien gainetik, bide berri batzu ideki behar direla beldurrik gabe oihu-katuz, Barack Obama arizan da jendea bil eta bil bere alde, azkenik garaituz eta hein bat aise John McCain errepublikano alderdiaren hautagaia. Hola bilakatu da Estatu-Batuetako 44. president. Lehena ez duena larrua xuria. Ez haatik, hau ere erran behar, lehen esklabo gisa Ameriketarat ereman zirenen ondokoetarik, bere aita, berenaz Kenya herrialdekoa, iragan mendean bere baitarik joana Afrikatik Ameriketarat...

ITXAROPEN SORTZAILE

Handizki baino handizkiago joan dira kargu hartze hortako ospakizunak!President berriak, usaiak manatzen duen bezala, kasik hiru kilometroko ibilaldia oinez eginik Etxexurirat heltzeko. Musika, hitzaldi, elizkizun, soldado ibilaldi, zin egite - Abraham Lincoln president zenak zin egin zuen Biblia beraren gainean- bazkari eta dantzaldi, ikaragarriko besta izan da! Norbaitek konduak ere egin ditu, xuxen edo makur, Washington-en berean besta hori gosta omen dela 75 miliun dolar, ez baita sos bat!Dena den, orai besta bururatua da haatik bainan mundu guzian itxaropen berri bat sortu da Barack Obama kargutan jarririk. Hawai ugartean sortua, haurrean In-donesian egona zonbait urte (aitamak berexi zirelarik), ofizioz abokata bainan lan askotan arizana bestalde, ainitzek arras gutartekoa daukate president berria eta gisa hartako saila eremanen duela, hori da heien esperantza.Agian esperantza hori loratuko da ondoko egunetan! Den hoberenetik haatik eta gauzak batere ilundu gabe naski, erran ditake Obama-k ukanen duela nun josta! Eta berak ere badaki hori biziki untsa! Beharrik funtsean! Keinka da gisa harta-koa, arrunt minbera, bazter guziak joiten ari dituen “krisia” horrekin! Gainerat, Irakian, Palestinan eta Afghanistan herrialdetan giro minbera eta nahasia, gerla giroa den bezala erraiteko! Nola buru egin holako egoera koropilotsuari? Bertute gaitza agertu beharko du Obama presidentak eta bixtan da ere ez duela denen ara eginen. Untsa zaindua ere beharko du izan, baititazke ere hor gaindi, maluruski, jadanik aski begietan dutenak!Zernahi gisaz, itxaropen berri bat piztu denaz geroz Barack Obama-ri esker, kar-gutan diren guziek gisa hartako indarra egin dezatela itxaropen lorea ez zimel-tzerat uzteko!

Muslaria

Juanjo Ugalde Madrilgo txistu erakaslea (eskuin), lagun eta ikasle Luis Pe-Mentxakarekin jotzen

Maialen Alava Aranguren neskato euskal argentinarra bere aitaren besoetan. (Arg. EuskalKultura.com)

Orai eskuz-esku dabiltza Obama eta Hillary Clinton