8
2009ko Martxoaren 26ekoa - ISSN 0767-7643 26 Mars 2009 - 1,10 E - N° 3000 - Herria, beti Euskararen alde Aste huntan, Herria 3000 gehigarria Horra beraz eskuetan duzuela HERRIA- ren 3000. zenbakia, Urtatsetik hunat aste guziz aipatzen ginuena. Egia erran, eta karia hortarat plazaratzen dugun ge- higarri berezian esplikatzen dugu zen- dako, hori ez da arras hola, HERRIA sortuz geroz 3000 aldiz baino gehiago- tan agertu baita. Dena den, 3000-ko hau agurtu behar dugu bai eta ospatu. Ez baitezpada espantuka ariz, ez baita espantuka artzeko sasoina. Bainan hor girela erraiteko eta gure tokia nahi du- gula aitzina atxiki, beti euskararen alde eta euskaldungoaren lekuko. Parada hauta nahitez gibelerat behako baten emaiteko bainan gerokoa gogo- an, beti aitzinerat egin behar dugulako arrangura handi batekin. Parada hauta ere segur eskertzeko la- gundu eta laguntzen gituzten guziak, eta lehenik oroitarazteko nolako mere- ximenduak zituzten lehen urratsak aku- latu zituztenek, traba guzien gainetik, eta jakizazue oztopo frango kausitu zu- tela Piarres Lafitte kalonjeak eta hunen lagunek, 1944-ean, badu beraz orai 65 urte, holako sailari plantatu zirenean. Lehenbiziko urtats heietaz Piarres Lafitte bera holaxe mintzatu zen HE- RRIA-k hamar urte bete zituelarik: “Has- tapen nekeak ukan ginituen. Baimena ez aise heldu, batean buruzagi sobera bazela eta bestean ez aski. Batean, Pauek ez ihardesten, bestean Bordelen zerbait traba. Gero, paper eskasia eta gure aldetik ororekilakoa ezin eginez debruen xintximariak!” Geroztik, urteak jin eta urteak joan, urak egin du bide. HERRIA-k ere ba. Gauza ainitz kanbiatu da, HERRIA bera ere aldatu, aldi bat baino gehiago fun- tsean. Gaurko egunean, lehengo traba heiek desagertu badira, beste arrangura ba- tzu hor dira bainan HERRIA-k nahi du jarraiki hartua duen bidetik, ahal be- zen lokarri azkarra izan euskara maite dutenen artean, eta euskaldungo sano bati atxikiak diren guzientzat. Astekari idekia, ez baita alabainan alderdi ba- tena, bainan Euskal-Herria maite duten guzieri zabaldurik dagoena... Bai, goazen aitzina! Paperezko prentsak ez duela haizea alde, bere tokia behar du halere atxiki. Bada denen beharra Euskal-Herria gero eta euskaldunago izanen delako menturan. Jo aitzina be- raz, baliatuz ditugun laguntza baliosak, euskal-gobernuarena eta besteak, eus- kararen erakunde publikoaren babes- pean... J-B Dirassar Piarres Lafitten HERRIA : Nork emanen ginion harenaz beste izen bat, gure den- bora gehiena bete duen astekari maite- ari ? Izen hori bai, Lafitte, batzuek haren eskutik hartu ginuelakotz aldizkaria, beste batzuek harekin moldatu eta, hots, guziek, haren oroitzapenetan beti mahai gainean dugulakotz. Laffitek bai, egin zautan ustegabeko eskaintza, ka- setaren kudeatzeko. Ni hortaz harritua, jakinean nintzan bere nekeak bazituela kasetak ekonomia eta ofizialgintza alde- tik. Arduradunak zahartzen ari ziren, nik neure neurriak ezagutzen, nahiko nuen berritze bat egin zadin arduradunetan, diruzaintza berritzea, ni idazkaritzako bezala. Galde horietan guzietan, gure Piarres bere ezpain tinkian, ixilik. Ho- laxet aste bat, bi aste, hiru ere joan zi- ren. Salburik, gutiz barka, hitz xoil hunek hautsi zuen Lafitten ixiltasuna : “Bon ! Segituko dugu ahal bezala, ahal du- guno !” Ene bihotz urrakoa hor. Ontsa hitsik utzi ginuen elgar… bainan nola utz nik Lafitte, gu denen irakasle ona, aitatxoa eta maisua, 75 urtetara zoana, eta ginakien osasunarekin ! Biharamunean telefonatu nion ene ezin ukatuzko baia, deus baldintzarik eman gabe bixtan dena, beti eta denek gure herri hunen maitez egin dugun bezala eta horrek iraun zuen, ondotik, 15 bat urte, aitatxo maiteak bai, azken hatsa eman arte. Ez ginuena beti erraiten el- garri, Hiriart Urrutik, zen lekutik, Goityk, Lekuonak eta besteek : “Behar diuk atxi- ki bizirik HERRIA, jiten dena jin, joaiten dena joan, gure xahar hau bizi deno ! Gero ikusiko !” Eta geroak zerbait ekarri du beti. Ikustate bat, hau ere goresga- rria, apezpikuak kenka txarrean eman zaukun miliuna, bestalde, beti berean egin bada ere. Eta Jean Lahargouren eskukaldia, bazoalarik bera, HERRIA besapean, merkatu ala feria, saltzera eta irakurle berriketa ! Bulegoan aldiz urrezko zuzenketak ere, Beñat Mendis- cok egin zauzkunak. Holakoak ezagutu ditugu, beharra lege eta gure suak beroturik, Jainkoaren grazian gaineratekoa. Jean Hiriart- Urruty apez lagunari hartua nion idaz- kari zuzendaritzan kaseta, hura Afrikara joaitean. Ordutik nihaurk, astearte gu- ziz, hartu dut Uztaritzetik Lafitte Baio- narako, hantxetan egiteko gure “asteko ogia”, euskaldunen kaseta. Lan hortan, Lafitte buru, eta ni mutila ? Hori beharko zen. Bainan nik aholku, kontseilu, abisu bat eskatu diotan guziez… Lafitte ixi- lik ! Laster ohartu nintzan haren ixileko jokoari : “Hor duk ! Egizak ! Nik ere egin nuen bezala”. Horra zer izan zuen maixu horrek bere jokaera, konfiantxa gidari. Zer gizona Lafitte ! Eta ene saria, nola ahantz ? Astearte haietan, kaseta-lanaren ondotik, eguer- di ondoan, Mugerreko Ibusti ostatuan, HERRIA-gudarien elgarretaratze haiek, Maixan eta Jean Pierrenean, han gini- tuelarik, noiz nola gerta, gure saileko adiskideak : Labeguerie, Haristchel- har, M.J. Minaberry, Itzaina, Salaberry, Eppherre, Ospital, Monzon, de la Sota, Legasse, Larzabal, Dassance, Darraidu, Dutournier, Dirassar, Camblong, Men- disco, Behauze-Menddi eta guk hemen ahanztea merezi ez zuten hanbat. Gizonak ! Biba, segur, holako gizonak eta emazteak, lehengoak eta heldu dire- nak. Iraun dezala bai, holakoak eman eta emaiten dituen HERRIA. Emile Larre HERRIA KASETAN NI ERE HOLAKO LAGUNEKIN Otsaileko administrazio kontseilu bilkuran, HERRIAren bulegoan, Jean Haritschelhar, Mattin Larzabal, Emile Larre, Jean Louis Harignordoqui, Janbatitt Dirassar, Ramuntxo Camblong, bertze batzu haatik mahainaren hunaindian, argazkian ez ageri. Xinaurri lana Irakurleak eskuratzen duenean astekari hau, ez du menturaz pentsatzen zer xi- naurri lana galdegiten duen aldizkariaren muntaketak. Hasiz administrazio lan xu- hurretatik, Maixan Brement eta nihaurek ahal bezain pruntki betetzen ditugunak, biak izanki astekaria argitaratzen duen elkarteko enplegatu bakarrak, denbora osoz eta frangotan gehiagoz ere kase- taren zerbitzuko diraugunak. Erredakzio saila aldiz, Janbattitt Dirassar zuzendariak eta nihaurek, idazleburu gisa, dugu ku- deatzen, Mattin Larzabal irratilari ezagu- na ere hor daukagula laguntzaile zintzo. Hiruen artean gehien bat ditugu molda- tzen artikulu nagusiak. Zorionez, hor di- tugu ere bertze kronikalari eta herrietako berriketari bolondres guziak, hirurogoi bat orotara, zenbaitzuren lumak astero xorroxturik, beste batzurenak noiztenka, bainan denak leial, urririk ari edo doi doia harpidetza xoilaren truk. Astelehen eta asteartetan, erne ! Baionako Imprimerie du Labourd dugu gure aspaldiko irarkola, familian bezala gaudelarik barne hartan, harreman ezin hobeekin Jean Michel Dossat nagusia- rekin bai eta beste langileekin, Claude, Didier, William, Helène, Suzy, Thierry, Jakes eta, nola ez, Jeanine eta Harri-re- kin, hauk biak ditugularik ordenagailuetan kasetaren orrialdeen moldatzaile trebeak, astelehen eta asteartez aldebat gure zer- bitzuko. Bi egun horietan badugu zer egin ! Ma- keta lehenik, batzu eta bertzen artikuluak, argazkiak, marrazkia, zein nun nola koka. Heldu baizaizkigu lerro lerro Muslariak botatzen duen inbidoa, Ponttoren xixta, munduko berrien orraztatzailearen be- hakoa, telebistazalearena, Hegoaldeko gertakarien bilduma, euskal diasporatik berri freskoak, eliza saileko kronika, haize kontra ere atxiki nahi duguna, eta purtta purtta gure herrietako oihartzunak, ttipi ala handi. Horiek guziak, gero-eta gehia- go internetez heldu, oraindik frango ha- lere faxez, posta bidez edo eskutik esku- ra, guhaurek jo behar. Eta kasetan elgarri josi behar, frangotan denak ezin koka, orduan zenbaitzu laburtu edo ondoko as- tera gibeleratu behar. Zeren hor baitira ere iragarkiak eta legezko abisuak, toki jale bainan urrezko diru iturri. Gero, uzta horri lau begiekin zorrozki diogu behatzen, bi aldiz testu bakotxa, hutsak xuxentzeko, eta frutxo, zenbaitzu beti eskapatzen ! Ar- tetik, prentsaurreko edo bertze hitzordu batzutara ere joan behar dugula, lasterka. Eta hara astearte aratsaldeko 5ak iriko kasetaren lehen moldaketa bururatua, or- denagailuetan bederen ! Inprimatzaileek hartzen dute orduan segida, beren pren- tsagailuetan, gorpuztutako kasetak as- teazkenez irakurleen ganat aira diten... Peio Jorajuria Aldizkari xumea da gure astekari hau, etxekoz etxeko bezala moldatua, eguneroko biziari idekia, gure herri ttipietako oihartzunen lekuko leiala. Aldizkari hau moldatzerakoan, haatik, aste oroz, zer abentura ! Zenbaki bat bururatu orduko, ondokoari pentsatu behar : telefono deiak, internet mezuak, fax ageriak, prentsaurrekoak, artikuluak, argazkien muntaketak... ez da gelditzerik ! Badu 65 urte abentura horrek dirauela, eta pozik goaz aitzina. HERRIA ALDIZKARIA, ASTEROKO ABENTURA Janbattitt Dirassar eta Peio Jorajuria

Herria 3000

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3000

Citation preview

Page 1: Herria 3000

2009ko Martxoaren 26ekoa - ISSN 0767-764326 Mars 2009 - 1,10 E - N° 3000 -

Herria, beti Euskararen alde

Aste huntan, Herria 3000 gehigarria

3000Horra beraz eskuetan duzuela HERRIA-ren 3000. zenbakia, Urtatsetik hunat aste guziz aipatzen ginuena. Egia erran, eta karia hortarat plazaratzen dugun ge-higarri berezian esplikatzen dugu zen-dako, hori ez da arras hola, HERRIA sortuz geroz 3000 aldiz baino gehiago-tan agertu baita. Dena den, 3000-ko hau agurtu behar dugu bai eta ospatu. Ez baitezpada espantuka ariz, ez baita espantuka artzeko sasoina. Bainan hor girela erraiteko eta gure tokia nahi du-gula aitzina atxiki, beti euskararen alde eta euskaldungoaren lekuko.Parada hauta nahitez gibelerat behako baten emaiteko bainan gerokoa gogo-an, beti aitzinerat egin behar dugulako arrangura handi batekin.Parada hauta ere segur eskertzeko la-gundu eta laguntzen gituzten guziak, eta lehenik oroitarazteko nolako mere-ximenduak zituzten lehen urratsak aku-latu zituztenek, traba guzien gainetik, eta jakizazue oztopo frango kausitu zu-tela Piarres Lafitte kalonjeak eta hunen lagunek, 1944-ean, badu beraz orai 65 urte, holako sailari plantatu zirenean.Lehenbiziko urtats heietaz Piarres Lafitte bera holaxe mintzatu zen HE-RRIA-k hamar urte bete zituelarik: “Has-tapen nekeak ukan ginituen. Baimena ez aise heldu, batean buruzagi sobera bazela eta bestean ez aski. Batean, Pauek ez ihardesten, bestean Bordelen zerbait traba. Gero, paper eskasia eta gure aldetik ororekilakoa ezin eginez debruen xintximariak!” Geroztik, urteak jin eta urteak joan, urak egin du bide. HERRIA-k ere ba. Gauza ainitz kanbiatu da, HERRIA bera ere aldatu, aldi bat baino gehiago fun-tsean.Gaurko egunean, lehengo traba heiek desagertu badira, beste arrangura ba-tzu hor dira bainan HERRIA-k nahi du jarraiki hartua duen bidetik, ahal be-zen lokarri azkarra izan euskara maite dutenen artean, eta euskaldungo sano bati atxikiak diren guzientzat. Astekari idekia, ez baita alabainan alderdi ba-tena, bainan Euskal-Herria maite duten guzieri zabaldurik dagoena... Bai, goazen aitzina! Paperezko prentsak ez duela haizea alde, bere tokia behar du halere atxiki. Bada denen beharra Euskal-Herria gero eta euskaldunago izanen delako menturan. Jo aitzina be-raz, baliatuz ditugun laguntza baliosak, euskal-gobernuarena eta besteak, eus-kararen erakunde publikoaren babes-pean... J-B Dirassar

Piarres Lafitten HERRIA : Nork emanen ginion harenaz beste izen bat, gure den­bora gehiena bete duen astekari maite­ari ? Izen hori bai, Lafitte, batzuek haren eskutik hartu ginuelakotz aldizkaria,

beste batzuek harekin moldatu eta, hots, guziek, haren oroitzapenetan beti mahai gainean dugulakotz. Laffitek bai, egin zautan ustegabeko eskaintza, ka­setaren kudeatzeko. Ni hortaz harritua, jakinean nintzan bere nekeak bazituela kasetak ekonomia eta ofizialgintza alde­tik. Arduradunak zahartzen ari ziren, nik neure neurriak ezagutzen, nahiko nuen berritze bat egin zadin arduradunetan, diruzaintza berritzea, ni idazkaritzako bezala. Galde horietan guzietan, gure Piarres bere ezpain tinkian, ixilik. Ho­

laxet aste bat, bi aste, hiru ere joan zi­ren. Salburik, gutiz barka, hitz xoil hunek hautsi zuen Lafitten ixiltasuna : “Bon ! Segituko dugu ahal bezala, ahal du­guno !” Ene bihotz urrakoa hor. Ontsa

hitsik utzi ginuen elgar… bainan nola utz nik Lafitte, gu denen irakasle ona, aitatxoa eta maisua, 75 urtetara zoana, eta ginakien osasunarekin !Biharamunean telefonatu nion ene ezin ukatuzko baia, deus baldintzarik eman gabe bixtan dena, beti eta denek gure herri hunen maitez egin dugun bezala eta horrek iraun zuen, ondotik, 15 bat urte, aitatxo maiteak bai, azken hatsa eman arte. Ez ginuena beti erraiten el­garri, Hiriart Urrutik, zen lekutik, Goityk, Lekuonak eta besteek : “Behar diuk atxi­

ki bizirik HERRIA, jiten dena jin, joaiten dena joan, gure xahar hau bizi deno ! Gero ikusiko !” Eta geroak zerbait ekarri du beti. Ikustate bat, hau ere goresga­rria, apezpikuak kenka txarrean eman zaukun miliuna, bestalde, beti berean egin bada ere. Eta Jean Lahargouren eskukaldia, bazoalarik bera, HERRIA besapean, merkatu ala feria, saltzera eta irakurle berriketa ! Bulegoan aldiz urrezko zuzenketak ere, Beñat Mendis­cok egin zauzkunak. Holakoak ezagutu ditugu, beharra lege eta gure suak beroturik, Jainkoaren grazian gaineratekoa. Jean Hiriart­ Urruty apez lagunari hartua nion idaz­kari zuzendaritzan kaseta, hura Afrikara joaitean. Ordutik nihaurk, astearte gu­ziz, hartu dut Uztaritzetik Lafitte Baio­narako, hantxetan egiteko gure “asteko ogia”, euskaldunen kaseta. Lan hortan, Lafitte buru, eta ni mutila ? Hori beharko zen. Bainan nik aholku, kontseilu, abisu bat eskatu diotan guziez… Lafitte ixi­lik ! Laster ohartu nintzan haren ixileko jokoari : “Hor duk ! Egizak ! Nik ere egin nuen bezala”. Horra zer izan zuen maixu horrek bere jokaera, konfiantxa gidari. Zer gizona Lafitte !Eta ene saria, nola ahantz ? Astearte haietan, kaseta­lanaren ondotik, eguer­di ondoan, Mugerreko Ibusti ostatuan, HERRIA­gudarien elgarretaratze haiek, Maixan eta Jean Pierrenean, han gini­tuelarik, noiz nola gerta, gure saileko adiskideak : Labeguerie, Haristchel­har, M.J. Minaberry, Itzaina, Salaberry, E ppherre, Ospital, Monzon, de la Sota, Legasse, Larzabal, Dassance, Darraidu, Dutournier, Dirassar, Camblong, Men­disco, Behauze­Menddi eta guk hemen ahanztea merezi ez zuten hanbat.Gizonak ! Biba, segur, holako gizonak eta emazteak, lehengoak eta heldu dire­nak. Iraun dezala bai, holakoak eman eta emaiten dituen HERRIA.

Emile Larre

HERRIA kAsEtAn nI ERE HolAko lAgunEkIn

Otsaileko administrazio kontseilu bilkuran, HERRIAren bulegoan, Jean Haritschelhar, Mattin Larzabal, Emile Larre, Jean Louis Harignordoqui, Janbatitt Dirassar, Ramuntxo Camblong, bertze batzu haatik mahainaren hunaindian, argazkian ez ageri.

Xinaurri lanaIrakurleak eskuratzen duenean astekari hau, ez du menturaz pentsatzen zer xi­naurri lana galdegiten duen aldizkariaren muntaketak. Hasiz administrazio lan xu­hurretatik, Maixan Brement eta nihaurek ahal bezain pruntki betetzen ditugunak, biak izanki astekaria argitaratzen duen elkarteko enplegatu bakarrak, denbora osoz eta frangotan gehiagoz ere kase­taren zerbitzuko diraugunak. Erredakzio saila aldiz, Janbattitt Dirassar zuzendariak eta nihaurek, idazleburu gisa, dugu ku­deatzen, Mattin Larzabal irratilari ezagu­na ere hor daukagula laguntzaile zintzo. Hiruen artean gehien bat ditugu molda­tzen artikulu nagusiak. Zorionez, hor di­tugu ere bertze kronikalari eta herrietako berriketari bolondres guziak, hirurogoi bat orotara, zenbaitzuren lumak astero xorroxturik, beste batzurenak noiztenka, bainan denak leial, urririk ari edo doi doia harpidetza xoilaren truk.

Astelehen eta asteartetan, erne !Baionako Imprimerie du Labourd dugu gure aspaldiko irarkola, familian bezala gaudelarik barne hartan, harreman ezin hobeekin Jean Michel Dossat nagusia­rekin bai eta beste langileekin, Claude, Didier, William, Helène, Suzy, Thierry,

Jakes eta, nola ez, Jeanine eta Harri­re­kin, hauk biak ditugularik ordenagailuetan kasetaren orrialdeen moldatzaile trebeak, astelehen eta asteartez aldebat gure zer­

bitzuko.Bi egun horietan badugu zer egin ! Ma­keta lehenik, batzu eta bertzen artikuluak, argazkiak, marrazkia, zein nun nola koka.

Heldu baizaizkigu lerro lerro Muslariak botatzen duen inbidoa, Ponttoren xixta, munduko berrien orraztatzailearen be­hakoa, telebistazalearena, Hegoaldeko gertakarien bilduma, euskal diasporatik berri freskoak, eliza saileko kronika, haize kontra ere atxiki nahi duguna, eta purtta purtta gure herrietako oihartzunak, ttipi ala handi. Horiek guziak, gero­eta gehia­go internetez heldu, oraindik frango ha­lere faxez, posta bidez edo eskutik esku­ra, guhaurek jo behar. Eta kasetan elgarri josi behar, frangotan denak ezin koka, orduan zenbaitzu laburtu edo ondoko as­tera gibeleratu behar. Zeren hor baitira ere iragarkiak eta legezko abisuak, toki jale bainan urrezko diru iturri. Gero, uzta horri lau begiekin zorrozki diogu behatzen, bi aldiz testu bakotxa, hutsak xuxentzeko, eta frutxo, zenbaitzu beti eskapatzen ! Ar­tetik, prentsaurreko edo bertze hitzordu batzutara ere joan behar dugula, lasterka. Eta hara astearte aratsaldeko 5ak iriko kasetaren lehen moldaketa bururatua, or­denagailuetan bederen ! Inprimatzaileek hartzen dute orduan segida, beren pren­tsagailuetan, gorpuztutako kasetak as­teazkenez irakurleen ganat aira diten... Peio Jorajuria

Aldizkari xumea da gure astekari hau, etxekoz etxeko bezala moldatua, eguneroko biziari idekia, gure herri ttipietako oihartzunen lekuko leiala. Aldizkari hau moldatzerakoan, haatik, aste oroz, zer abentura ! Zenbaki bat bururatu orduko, ondokoari pentsatu behar : telefono deiak, internet mezuak, fax ageriak, prentsaurrekoak, artikuluak, argazkien muntaketak... ez da gelditzerik ! Badu 65 urte abentura horrek dirauela, eta pozik goaz aitzina.

HERRIA AlDIZkARIA, AstERoko ABEntuRA

Janbattitt Dirassar eta Peio Jorajuria

Page 2: Herria 3000

• Mazedonian, pre-sident--bozak zituz-ten igandean. Gjor-gie Ivanov eskuin-darra atera da lehenbozen % 35 bildurik.Mintzatu ere da par-tida irabazia balubezala, hori ez dela-rik arras hola, biga-rren itzuli bateantrenkatuko baitaauzia. Ivanov-enkontrakoa izanen daLjubami Frekoskisozialixta, bozen %20 ukanik.• Amerika naziokogobernu berriak aspalditik erakusterat emanazuen bezala, gero ta gehiago aipu da Guantano-moko presondegi hura Bush eta haren lagunekegina zutena beren herriaren kontrako hobendu-nen gakatzeko. Huna orai ez direla bakarrikamerikanoak presonier horien alde. Europearbatasuna ere axolatua agertu da presonierenaldeko urrats humanista horietaz delegazio batWashingtonera igorri atxilotuen libratze horierrespetuz eta denen abantailetan egin dadin.Amerika hartako Justiziaren ministroa mintzatu-ko dute Eric Holder deritzana eta gero BarakObama bera ere bai. Beharko da, bistan dena,ikusi norat igor presondegi hortakoak, memen-toan bi herri badire beren burua poposatzendutenak, Portugal eta Espainia. • Aita Saindua ere aipatu da aste huntan, Afrikabeltzerat egin duen bisitaren karietarat, Kameru-nerat lehenik, Angolarat gero, gogoan ditu zinezAfrika horrek dauzkan 159 miliun giristino katoli-koak. Ez katolikoak bakarrik, hango jendepobreari kuraia eta esperantza emaiteaz duarrangura, hango gosetea, pobrezia eta eritasu-nak deitoratzen dituela. Beti goradanik hartuzbere solasa, erakutsi du ez direla sosa eta pre-serbatiboak aski izanen hiesa (sida) eta bestegaitzen bentzutzeko. Bereziki, erakutsi nahiizan du jendearen eta nazionean elgartasunakbehar lukeela erremedioak kitorik fornitzerat ereheldu, araberako neurriak hartuz. Haatik ez dita-ke oraino egun hori etorria eta ez ditu munduakonartu ez-eta konprenitu ere holako solas etagomendioak.• Xina ere, horra beste herri haundi bat, maizaipatzen dena. Demokrazia solas ere besteakbeste, baitute hango komunistek zer egin gaieder hortan ere, xede onak bederen agertudituzte hango gobernuburek herriaren alde,bereziki herritar xinpleak hobeki argituz eta

gehiago entzunez ere ttipien gal-deak, prentsabidez, eta telebixta publi-

ko libroago bat, internet eta ordenagai-luetaraino. Jendearen entzumen hortan, kri-

tikak eta jendearen erasiaminak ere entzuteralehiatzea, horra bai intentzione onak agertuak,libertatea aspaldiskoan ahantzia zuten herribatean. Horiek oro luzaz eta emeki ikasten direngauzak, aspaldian, goragotik manatua izaitearijarria zen herri batean, eta ez aski libertaterekin.• Yemen herrian ere, oraino sobera ikusten denbezala, ez da sobera fidatzeko, holako tokiarrotzak bisitatu nahi dituztenentzat. Huna aten-tadu suizida bat oraino ere hango lurretan gerta-tu dela turisten ibiltoki batean : bost hil eta kol-patuak bestalde abrekeria hortan.• Ameriketan ez bide du Barak Obama presi-dentak berak lehengo saltsarik nahasi nahi, ai-tzineko errepublikano poderearen denboranegin edo egin ez diren itsuskeriez, tortura mai-lean. Halere badira erran-merranak beti irautendutenak, gorago aipatzen dugun Guantanamohortan bereziki presunerekilako itsuskeriez. Tor-turaldi txarrak, bai, egin direla, zerbaiten aitor-arazteko, halanola zanpaldiak, lo-eskas zigo-rrak, urean itoarazteko ikara beldurtze etamehatxuak, gizona mendratzen dutenak. Dena-den, batzuek oraino horiek berriz agertu nahibaluzte ere, bixtan da ez direla egia guziak errai-tekoak, nahiz zernahi entzuten den.• Israelen Benjamin Netanyahu lehen ministrobeharrak baketratu bat egin du Beitainu eskuin-muturrekoarekin elgarrekin gobernatzeko herria.Azken hunek har lezake kanpoko zeren ministe-ritza eta Avigdor Liberman ere ministro, bestebatzuen artean.• Uraren eskasia eta dretxoa gero eta gehiagoherri eta naziotan senditzen den garai huntan,nazioarteko forum edo biltzar nagusia egin daTurkiako Istanbul herrian hogei ta bost milaarduradunez goiti bildu dituena. Biltzarra buru-ratzean deklaratze txosten bat egin da gizonguziek urarentzat duten dretxoaren aldekoa etauraren garbitzeaz eta garbitasunaz bixtan dena.Haatik, beti nunbait eskas bat, ez dira bururainojoan txosten hortan, hau segurik ez baitute orai-no hor finkatu, ez ezarriz hor deplauki gizonguziek duten uraren dretxoa.• Afganistan herri hortako batzu ezin heziz arida oraino mundu gaineratekoa : berriz ereOTAN herriarteko indar zaintzaleari oldartu dira,ez baitakite xuxen nor oraino, bi soldadu etazibil bat hilez.• Italian alderdi berri bat sortu dute eskuine-koek, lehengoak baino zabalagoa. AN partidueskuindarrak du batasuntratua egin Berlusconi-ren Forza Italiarekin, FDL herriarena sortuz.

GREBA ONDOBerriz ere greba egun bat izan da Frantzia gu-zian eta arrakasta handia ukan du.Urtarrilaren 29-koak bezenbat edo gehiago.229 hiritan izan dira manifestaldi jendetsuak.Parte hartze horren aldetik, konduak desberdi-nak badira ere, beti bezala funtsean! Polizarenustez, miliun bat pasa izan dira karriketan ibilidirenak beren arrangurak agertuz. Sindikatenarabera aise gehiago, orotarat hiru miliun ereba hurbil segurik... Dena den, ezagun bazterrakfrango kexu direla... Eta nola ez ikusiz bizia ka-riotu dela eta lan eskasa emendatzen ari dela.Azken hiru hilabete hotan, 387.000 lanpostugaldu dira, ainitz da eta beldur dira hor gaindiondoko egunak ez direla hobeak heldu. Badelaberaz arrazoina frango erne egoiteko, hori duteerrepikatzen langile sindikatek.Gobernuak dauka haatik ez direla gauzakhobeki joanen holako grebak eta manifestaldiakeginez. Nicolas Sarkozy presidentak ere ezdu besterik erraiten, bainan segurtatuz ongikonprenitzen duela jendea hola kezkatuaizaitea mundu guzia krisia tzar batek hartua-eta. Dio ja hartu neurri batzuen ondorioak, etaondorio onak bixtan da, agertuko direla zonbaitdenbora barne, arte huntan behar dela ahalbezen lañoki ihardoki...

EZ DIRA AHALGE !Hainbestenarekin, jakin da berri bat aski harri-garria! Société Générale banko handiak primagisako diru-alde gaitza eskaintzen ziotela berelau aitzindari ezaguturi, ikaragarriko balentriakeginak balituzte bezala! Eta balentria ederrakeginik ere ez delarik onartzen ahal holakorik!Izari bat baita gauza guzietan! Hoinbeste jen-

dek lanak ba ezin biziz eta beste batzueri diruaburrustan heldu funts hortan!Bestenaz ere Société Générale banko horreksos ainitz galdua aitzin hortan eta gobernutikardietsia laguntza ederra, holako keinka bateannola onets ditake holako fagoreak egitea berelankide batzueri, dirua ausarki balu bezala, ha-rrika botatzen ahal miliun parrasta bat! NicolasSarkozy bera ere kexatu da, bipil bipila salatzenzuela banko horren jokamolde okerra. Denen buru, gibelerat egin dute halere. Laujaun horiek ez dute altxatuko izariz kanpokoprima erraldoi hori! “Behin segurik ez, errandute lehenik, gerokoak geroko”, bainan biegunen buruan, oharturik eztabada gaitzakbazirela oraino, Christine Lagarde gobernukodiruzain handia ere arrunt hasarre, alde bat ukoegin diote delako sos-aldeari. Solasa da ere lege berri bat bozkaraziko delaholako ixtoriorik ez gehiago izaiteko gisan...

BAT GEHIAGOInbido sailean, joanden udazkenean, urriaren9-an xuxen erraiteko, Mayotte ugartea frantsesdepartamendu bilakatzen ahal l i takeelaerakusterat emaiten ginuen. Ugarte ttipittoa,eremuz Xuberoaren erditsua baizik ez, bainanhalere 186.000 biztanle. Ginion bozkatzeberezi bat egitekoa zela aurtengo Pazkoetanedo hola hango jendeak berak trenka zezanhautu hori. Eta jin da bozkatze horren tenorea,igandean eginen baita. Ainitzen ustez, baianagusituko da airez-aire eta Mayotte izanen daberaz Frantziako 101. departamendua. Denhoberenetik ere haatik, eta hau ere ainitzengostuko, arazo handiak izanen dira oraino hangaindi eta neurrri berezi batzu hartu beharko...

J-B D

2

Aste erabakigarria lehendakaritzarako PSEk eta PPk aste huntan burutu nahi dute, Patxi Lopez lehendakaribilakatzeko alderdien arteko akordioa. Hala jakinarazi dute bi alderdi-etako agintariek. Untsalaz apirilaren 3an izendatua izanen da lege-biltzarreko presidenta berria. Iduriz PP-koa izan behar luke, bi alderdi-en arteko akordioaren arabera. Sozialistek nahi lukete euskara dakiennorbait, bi hizkuntzak ofizialak izanez euskal erkidegoan. Baldintza ho-rren arabera, Laura Garrido euskara menperatzen duen PP-ko deputat-uaren izena aipatzen da legebiltzarburu kargurako. Legebiltzar buruahautatu ondoan, honek deitu bilkuran, izendatua izanen da lehen-dakaria. Ustegaberik ez bada gertatzen Patxi Lopez izanen da PP-kobotoen sustenguarekin. PSE eta PP-ren arteko akordioari buruz, Hezkuntza, Barne Saila etaEiTB dira PP-k ezarri lehentasunak. PP-k nahi ditu ezabatu, besteakbeste euskararen irakaskuntzaren alde, D ereduarekin, euskal gobernu-ak erabaki lehentasunak. PP-ko idazkariaren arabera, EITBk lekugehiegi uzten dio ezker abertzaleari, bakean bizi nahi badugu ezindugula onartu hilketak babesten dituzten pertsonak telebista publikoannormal moldean hartzea deklaratuz.

EHAK eta ANV alderdietako 44 lagun auzipetuak Batasuneko, EHAK-ko eta EAE-ANV-ko 44 kide auzipetu ditu BaltasarGarzon epaileak ETA-rekin zer ikusia badutelako. Hoietan InocenciaGalparsoro (ANV) Arrasateko auzapeza, Joseba Permach, PernandoBarrena eta Juan Jose Petrikorena Batasunako buruzagiak bai eta Ipa-rraldeko lau lagun, Haizpea Abrisketa, Jean-Claude Aguerre, Xabi La-rralde eta Aurore Martin. Epailearen arabera, Batasunako buruzagiekEHAK eta ANV baliatu dituzte ETAk erabaki estrategia bideratzeko.

Euskaldunen % 4 pobrezia gorrian Euskaldunen %4-ak ezin du alokairu, janari eta arropa eta oine-takoentzako gastuei buru egin. Euskal Autonomia Erkidegoan 88.643pertsona (%4) kasu hortan bizi dira. Adolfo Muñoz ELAko idazkariarenarabera gizartea aberastu balinbada orokorki, pobreen nonbrea ez dagutitu azken urtetan. Talde kaltetuenak : emazteak (%8,2), 35 urtetikbeherakoak (%10,6) eta buraso bakarreko familiak (%11,9) dira.

Zientzia Gastronomikoen ikasketa zentroa

Mondragon Unibertsitateari esker, 2011 urtetik harat Zientzia Gas-tronomikoaren ikasketak egiten ahalko dira Unibertsitatean euskalsukaldari ezagunen laguntzarekin. Fakultate berriak sukaldaritza etagastronomia izanen ditu aztergai ikerketak eta berrikuntzak pro-posatzeko. Proiektua Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, KarlosArguiñano, Martin Berasategi, Eneko Atxa, Andoni Luis Aduriz etaHilario Arbelaitz sukaldari ezagunek sustengatzen dute. Mondragonunibersitatearen inbertsioa 14 milioi eurokoa izanen da fakultate berri-aren sortzeko.

Nafarroako Volkswagenek 48,96 milioi euroko irabazi-ak Nahiz eta autogintzan krisia larria izan Volkswagen enpresak IruñeakoLandabeneko lantegian 295.093 Polo ekoiztu zituen 2008an, azkenzortzi urteetako kopururik handiena, 2007an baino 30.664 auto gehiago(%13,4). Kasik 50 milioi euroko etekinak utzi dizkio urteak. Gorabeherak izan dira urtean zehar. Polo modeloko 7.800 auto gutiagoekoiztuko zituela jakinarazi zuen zuzendaritzak urtarrilean eta ondorioz,bost egunez Iruñeko Landabeneko lantegia hetsia izan zen. Bainanilabete ondarrera, 25.800 auto egiteko eskaria heldu zitzaien Alemani-atik lana urtebeteko segurtatuz.

Nafarroan ETBrik gabe ? Telebista digital moldera pasatzearekin, baliteke nafartarrak EITBikusteko aukera gabe gelditzea. Ekainean Erriberan telebista digitalabaizik ez dute ikusten ahalko eta beraz EITB ez dute ikusiko. Altabehatzale asko baditu EITBk. Urte bururako Nafarroa guzia digitalerapasako da, EITBrik gabe beraz. Arrazoina ezin sinetsia badirudi ere :aroa. EITBk bere aroaren kartan Nafarroa Euskal Herrian kokatzen du,iparraldea bezala. Nafarroako gobernu eta Miguel Sanzek ez dutenaonartzen. Negoziaketek jarraitzen dute eta jarraituko dute gobernuberriarekin.

Gazte Martxa, Amaiurtik Donibane GaraziraApirilaren 10, 11 eta 12an eginen dute aurtengo Gazte Martxa, Amaiu-rren (Nafarroa) hasi eta Donibane Garazin bukatuta, Lotu zu ere inde-pendentziara! lelopean, Apirilaren 10ean Amaiurtik Baigorrira joanendira. Gero Baigorri-Anhauze eta Anhauze-Donibane Garazi.

Gorka Agirre Arizmendi EAJko kide historikoa zendu da Flandrian duela 60 urte sortua, Agirre lehendakariaren iloba, hiruseme alabaren aita, Gorka Agirre Arizmendi zendu da, eritasunluzearen ondorioz. Urte ainitzez EAJ-PNV alderdiaren burukidetarikizan da, bereziki nazioarteko harremanen ardurarekin. Berdin bestealderdi abertzalekin harremanetaz ere, bereziki Lizarra Garazikohitzarmenaren garaian. Auziperatua ere izan zen 2006 ean ETArenzerga iraultzalea eskuratzeko bitartekari lanaz akusatua, auzitegiakxuritu zuena .

Gjorgie Ivanov

Hegoaldeko sukaldari famatuenak bildu dira Donostian, babestuz gartronomiarenunibertsitatea, bi urte barne idekiko dena

Page 3: Herria 3000

ZIBURUKO PANPIÑAKPiarres-Larzabalkolegioan, Zibu-run, aurten eregaitzeko panpiñapollitak muntatu di-tuzte UNICEF era-kundearen alde,herrialde behar-tsuetako haurrenxertatze kanpainasakon bat la-guntzea gatik.Hogoita-hamar batgaztetxo plantatudira sail horri,hamarño bat astez.Bakarka edo mul-txoka, asmatu di-tuzte orotarat 18panpiña, bakoitxa-rentzat asmatu,prestatu eta josi bere arropa, gero panpiñaren aurpegia margotu, untsa orraztatzeazere arta hartu... Denak eskaini dituzte UNICEF delakoaz arduratzen diren batzueri.Hendaian agertuko dira erakusketa batean hilabete hunen 27-tik eta apirilaren 25-aarte. Gero salgai izanen dira Donibane Lohizunen, UNICEF erakundearen bulegoan(tel 05.59.26.80.51). Sail goresgarria hori ere, elkartasunez akulatua...

OZENKI TALDEA BIRIATUNAitzinat elkartea anto-latzaile, kontzertu batarraroa muntatzendute Biriatuko elizan,helduden larunbatean,martxoak 28, aratseko8-ak eta erdietan. Aldebatetik, hor kausitukoda Ozenki taldeezagutua, zernahikantu eder xarame-latuko duena. Famahandiko lau kantari,Evelyne Lafourcade,Marie-Baptiste Duhart,Michel Luro eta DavidGrousset, piano joileSandra Vittard. Beste-tik, Irungo orkestrahandia bere berrogoimusikariekin, RaffaelaAcella zuzendari. “Udaberri musikatua”,hola deitzen dakontzertu hori eta itxu-ra guzien arabera udaberriaren agurtzeko molde hauta ditake hor kausitzea ere.

MUTXIKO ETA BAZKARIKorrika hor berean dugu eta karia hortarat ospakizun bereziak izanen dira DonibaneLohizunen eta Ziburun. Alde batetik, Donibanen, ortzirale huntan, aratsaldeko 2-aketa laurdenetan portutik abiatuz, Korrika Ttikia eskoletako haur eta gaztetxoekin.Bestetik, igande goizean, Ziburun, 10-ak eta erdietan, mutxikoak herriko plazan. On-dotik, zintzur bustitzea eta bazkaria Marinela auzoaldean, Goraki-ren batzokian.Lekuak segurtatzeko deitu 06.85.40.57.13 edo 05.59.26.46.02.

BAZTERRAK GARBIAngelun, Bidarten eta beste asko tokitan, dela itsas hegian dela ibai bazterretan,udaberria agurtuz asteburu guzian talde batzu arizan dira bazterrak garbi eta garbi,zernahi ondarkin eta zikinkeria bilduz... Parte hartu dutenetan, ainitz gazte, besteakbeste kirolari ezagutu batzu...

EZPONDAK AZKARTU BEHARDonibane Lohizunen, herriko kontseiluak bozkatu ditu aurtengo aurrekontuak. Nora-bideak eztabadatu ziren bilkuran finkatu neurri heien arabera. Bada 21 miliun eurore-na, kasik 22-ena. Herri-zergak %2-ez goratuko dira. Sozialixtek boza xuri eman dute.Abertzaleak eta komunixta kontra agertu dira. Besteak beste, obra batzu eginen dira Santa Barbara eta Erromardi aldean itsashegiko ezpondak azkartzeko. Gostako dira 609.000 euro bainan bada laguntzabatzuen mentura.

3

Panpiñak moldatu dituzten gaztetxoak beren lan pollitekin...

Ozenki, denak loriatzen dituen taldea.

KARRIKAK LANGILEZ GAINDIKASekulako arrakasta ukan du joanden asteko greba egunak, manifestaldi e-rraldoiekin Frantzia guzian, eta Baionan ere, urtarrilaren 29ko manifestaldikomarkak hautsiz. 9500 manifestari poliziaren arabera, 15.000ko bat antolatzaileen

gostuz, hots langi-leriak jakinarazinahi izan dioSarkozyren gober-nuari ordu delabehar diren neurri-ak har ditzan, bizidugun alimalekokrisiatik burua doibat ateratzeko.Bainan bai go-bernua baiMEDEF nausienerakundea me-mentoko elkordaude. Noiz arte ?Bertzalde, LABeuskal sindikatakazpimarratu dusindikatu guzien

arteko elkarlana behar beharrezkoa dela gobernuaren eta nausien aitzinean,bainan zoritxarrez frantses sindikatek beti baztertzen dute elkarbide hortarik euskalsindikata. Hori ere salatzekoa da...

Manifestariak Baiona Santespietako zubian

PARISEKO LIBURU AZOKA

Duela hilabete bat, Xabier Lete-k erran zaukun Izpuran poesia zela “ elgarkontsolatzea ”. Eta zinez gisa hortako elkartasun baketzailea senditu dugu, martxoaren14-ean, Parisen Liburu Azoka-kari Itxaro Borda-k eskaini olerki irakurketa gaualdian.Bakartasun ixil eta beldurgarriaren mugetarik harat, errezital hau une batez salbagarriiduritu zaigu, eta bakotxak atxeman duke Itxaro Borda-ren barne urratze zuzen horri es-ker bere baitako basamortua gaindituz, oasis laketgarria. “ Kontsolatzaile ” ere bai, horginituen Mylène Charrier, Itxaro Borda-ren ahotsa frantsesez bikoizteko, eta Jesus Au-red, testuen sakontasuna esku-soinuz laguntzeko. Norberaren baitan dirauditen zauriennolazpait goxatzaile agertu zaizkigu olerki bizi horiek, gaiak zituztela maiz bakartasuna,heriotz izigarria, maita-sun beharra. “ Kontso-lagarri ” izan zaigu ereirakurketa hori, euskalpoesizale ainitz bildubaita : 50 bat entzulesuhar, gehienakgazteak eta eus-karadunak, “ Comptoirdes Arts ” ostatuko gelaintimoa betez. Ez diraberaz desertu bateangaldu Itxaro Borda-renolerkiak, bainan goldebat iduri, jendalde ederbaten bihotzetan sartudira. Atsegin haundizgozatu dute uste-gabeko arrakasta horiantolatzaileek, EuskalKultur Erakundea, Sus-traiak elkartea etaPariseko Eskual Etxe-ak. Gaualdia luzatuahal izan dugu ere on-dotik, gorputz kontso-latzaile eskainia izan baitzaigu afaria. Hor giro goxoan segitu dugu aipatzen bizitza nolabadoan. “ Zoriona zer den ” ez dakiela aitortu dauku Itxaro Borda-k : bainan zoin axo-lagabe ausartak badakike ? Bizkitartean, arats hartan apur bat senditu zukelakoangurekin batera, bihotz bihotzez eskertu nahi ginuke Itxaro Borda. Katixa Dolhare

Mylene Charrier, Jesus Aured eta Itxaro Borda, Pariseko poesia errezitalean

Martxoaren 13-tik 15-erat, lehen aldikotz, euskal argitaletxeak ikusi ahal izandira Pariseko Liburu Azokan. Akitaniaren gunean kokaturik, han ziren aurkez-tuak Maiatz, Gatuzain, Hatsa eta Elkar. Liburu andana bat ederki agerian ema-nak ziren, mota guzitakoak, gehienak berriki ateraiak. Jende frango hurbilduda xehetasunen galdetzerat, eta liburu zonbaiten erosteko ere. Hor ziren berenobren izenpetzeko Marie-José Basurco, Peio Etcheverry-Ainchart eta ItxaroBorda. Euskal Herriko aberastasun literarioak bere toki osoa baitu hein hor-tako gertakari batean, heldu den urtean ere gure argitaletxe baliosak gomitatu-ak izanen direla nahi ginuke, jalgi ditezen munduaren bistarat !

ITXARO BORDA-REN OLERKI IRAKURKETA

NAFARROAKO BERTSULARI XAPELKETASilbeira seigarren aldikotz

Giro paregabea, LUR diskoteka leporaino betea jendea kanpoan gelditzerainokoan, zerbehar zitaiken gehiago bertsulari finala bat osoki kausitua izaiteko galdera egin daike.Baldintza oso horiekin iragan da joanden larunbatean Elizondon aurtengo finala.

Hasieran aurkezleak azpimarratu du xapelketa hortan1979az geroztik aldi bat hutsegin gabe BittorElizagoien-en parte hartzea. Etsenplu ederra nahi alaez. Aurten finalera ez bada heldu ere entzulegoakgoretsi du txalo zaparrada luze batez. Gero finala ira-gan da ohiko lanekin, ofiziotan bakarka eta kartze-larekin. Azken hunen gaia aurten hau zen : “Hurbilekonorbait joan zaizu zenbat maite zinuen erran gabe”.Gaia molde ezberdinetan ibilia bainan zoin ederki.Epaimahaiak (5 ziren) erabakia emaitean agertu dadesenpate baten beharra bi lehenak berexteko, Silbeiraeta Soto. Bien artean ofizioko lan bat eta kartzelako gaibat gehiago egin ondoan azken erabakia hauxe izan da: xapeldun Xabier Silbeira 617 p., xapeldun orde JulioSoto 606,5 p., 3) Erika Lagoma 430 p., 4) IñigoOlaetxea 423,5 p., 5) Jon Barberena 423 p., 6) Julen

Zelaieta 420 p., 7) Xabier Legarreta 417,5 p., 8) Ander Fuentes “Iturri” 394 p. Lehenbizikolauek parte hartuko dute Euskal Herriko xapelketa nagusian helduden larrazkenean.Sarien banaketa eta xapelaren janztearekin bukatu zen aratsaldea. B.S.

Xabier Silbeira berriz ere xapeldun

ABERRI EGUN BATERATUAIRUNEN ETA HENDAIAN

Nazio Eztabaida Guneak joanden larunbatean Baionatik zabaldu du Aberri Egun ba-teratu baten deialdia, Iparraldeko hiru lurraldetako herritar askok hortara sustaturik.“Aldaketa garaia, burujabetza garaia” lelopean iragan litaikeen martxa bat eginen daIrungo Ficobatik Hendaiako Gaztelu Zahar pilota plazaraino, Santiago zubitik ira-ganez. Hain xuxen, Amets Arzallus hendaiar bertsulariak irakurtu du “Mugak eta zu-biak” ageria, zazpi lu-rraldetako abertzaleakdeituz elgarri eskuakluzatzera muga guziengainetik, elgarren arteanzubiak eraikiz. Hitzorduafinkatua da 11:30etanIrunen, Ficoba erakus-gunean, hortik Henda-iako Gaztelu Zaharreraheltzeko. Bertan,hitzaldietatik landa, herribazkaria eginen da mi-lako bat lagunentzatprestatua, kantaldi, erro-meria eta beste ani-mazio frangorekin ere.

Aberri Egun bateratuaren aurkezpenean, Baionan, erdian Ihintza Ostolaza eta Amets Arzallus

ASTEBURU HUNTAN, KORRIKAIPARRALDEAN

Ortzegun huntan, martxoak 26, abiatuko da 16. Korrika Tuteratik, “Ongi etorri” leloadela bideetan oihukatuko. Igandean, martxoaren 29an, da sartuko IparralderatHendaiatik. Huna han hemenkako hitzorduak. 7:52 Hendaia, 13:56 Baiona, 17:25Hazparne, 20:50 Donapaleu, 23:31 Maule. Eta astelehenean, 02:23 Larzabale,03:55 Donibane Garazi, 04:52 Baigorri, 05:36 Ortzaize, 07:00 Luhuso, 10:25 Sen-pere, 12:00 Sara, hortik Berarat buruz dutelarik aitzina joko korrikalariek. EtaGasteizera helduko da apirilaren 5ean.

Page 4: Herria 3000

4

HAZPARNEKORRIKA Hazparnen -Helduden igandean,martxoaren 29an, etortzenzauku 16garren KorrikaHazparnerat. AEK gau-eskolako kideak ari diraegun horren antolatzen.Egun osoan, Hazparnekokarriketan animazio askoizanen dira. Goizean herrikirolak : pilota partidak,eguerditan Xuriatean aperi-t i fa eta bazkaria. Ara-tsaldean dantza eta musika.Beskoitzetik etorriko zauku Korrika Haz-parnerat, aratsaldeko 4ak eta erdietan.Herrian sartzea, Beskoitzeko mugatikizanen da Entseñako bidekurutzean753-garren kilometroan. Ordutik, 12aldiz, lekukoa eskuz aldatuko da herritikateratu aitzin, 6ak 10 gutitan, 765-ga-rren kilometroan, hau Aiherrako juntan,Lauak lantegiaren aurrean izanen da.Oro har Hazparneko gau eskolaren gaindira 25 km, Beskoitzetik Mehaine artioeta gune hortan 25 elkarte eta Herri-etako hautetsiak aldizkatuko dira

lekukoaren inguruan. Hazparnen bereanFrancis Jammes karrikan goiti etorrikoda Korrika, Lissar karrikatik, Jats ka-rrikan gaindi, Urtsuiakotik beheiti, Elizasahetsean bihurtuko da Broussain ka-rrikarat eta Harana karrikatik Aiherrakobidea hartuko du.

BATEN BILA Eihartzea kulturetxeak antolaturik, IbanRégnier eta Bizarra bikoteak eskainikodu martxoaren 27an, ostiralarekin,21:00etan, musikaldi berezi bat Xuri-atean. Ongi etorri orori !

Hazparneko gau eskolako kideak egun horren antolatzeko bilkuran.

ITSASUHeriotze - Martxoaren 20an zendu da,Errobi Pausa-Lekuan, Deogracia NAYA93 urtetan. Andere hau Baionan bizizen, baina alaba, Annie LACOSTE,Itsasun bizi da, Xuberoa etxean,Gibelarte auzoan.Doluminak alabari eta familia osoari.

Herriko kontseiluaren bilkura - HerrikoKontseilua bilduko da ostegun huntan,martxoaren 26an, aratseko 20.30tan.Hor aipatuak izanen dira, besteak beste,iragan urteko konduak eta bozkatua iza-nen da aurtengo buxeta.Bestalde aipatuak izanen diren gaienzerrenda ikus daiteke Herriko Etxekoabisuen gunean.

Erakusketa ATEKAN - Dabadieandereak argazki erakusketa bat pro-posatzen du Ateka gunean: “Kushti ou lalutte indienne à Bénarès”. Erakusketahau oraidanik zabalik da maiatzaren 31arte.

AZKAINE

San Josep - Ortzegun aratsean, 47.ga-rren urteburua zen Aljeriako gerla geldi-turik, hortako medaila ukan du JanSemerena jaunak auzapezaren eskutik.

Heriotze - Adina xahar etxean joan zaukuEtxeto anderea, sortzez Harambillet, 92urte, bere ahizpa hor uzten duela.Donibanen ehortzia izan da.Mattin Mihura 69 urtetan zendu da. bere3 urtetarik gaitzarekin bizi zen, onartuz

bere zortea, baserrian lan eginez, gerobista galdurik haurride eta ilobek lagundudute amodio handi batekin. Azken 9urteak Kanbon ditu iragan, egun guzizetxeko bat joaiten zitzaiola.

Marie Jeanne Etxegaray, sortzezLaduche, 72 urte, 4 haurren ama aspal-dian borroka gaitzarekin tratamenduazkarrak jasanez, bihotzak ez dio ihardo-ki. Bihotz bihotzetik doluminak guzieri.

M.L.SENPERE

Obra berria - Karrikako Eskola Publikoak eta hor berean dagon Ikastolako haurrekeguerditan zuten jatetxea ttipiegi izanen da ikusiz horko haur kopurua beti handituzdoala. Herriko Etxeak deliberatu du jatetxe berri baten egitea aitzinekoa zen bezalaGantxikiri lotua. Obra berri hortan parte hartu duten enpresetarik sei herritarrak izandire. Martxoaren 14ean larunbat goizean egina izan da obra berri horren zabaltzeofiziala. Andere auzapeza eta bere kontseiluaren inguruan aurkitzen zirenenpresetako buruzagi edo ordezkariak, eskoletako zuzendariak bai eta ere BernardAuroy eta J. Jacques Lasserre Kontseilu Orokorrekoak. Lehenik denek bisitatu ditugu220 haurrek betan jateko gela ederra eta holako etxe batek baitezpada galdetzendituen zerbitzu guziak gela berezietan ezin hobeki moldatuak. Biltzarrea andereauzapezak ideki du. Eskerrak emanez enpresa guzieri eta Parra jauna denengidariari. Osoki beharrezkoa den obra hori gosta da miliun bat euroren heina.Laguntza asko ardietsiak izan dire. Handiena Kontseilu Orokorretik. Horren gatik horziren goraxago izendatu bi jaunak. Ondotik bi jaun horiek beren ikusmoldea agerturikjaun erretorak benedikatu du eraikin berria. Behar da erran ere hor berean egina izandela autoen aparkaleku eder bat, berrikitan Dourisboure familiari erosi lurrean.

Elgarretaratzea - Zonbeit urte hautako gisa berean andere auzapezak berekontseiluarekin gonbidatu ditu erretretarat helduak diren herritarrak. Usaian bezalaBonnet ostatuan bildu dire 160 herritar. Andere auzapezak denak agurturik errandauku elgarretaratze horren arrazoina. Orai bertze molde batean izanik ere, senpertaradinetarat helduak direnek egin izan dute beren denboran herriaren gora atxikitzea.Eta oraiko buruzagiek zor diote beren ikustatea. Gero denek egin dugu apairu batona. Bazterren harrotzaile eta alaitasunaren emaile hor ginuen azkaindar Tellecheakantari eta musikari ederra bai eta ere beti bezala mahain guziak aldizka sustatudituen Marie Benita kontseilaria jendeari euskaraz eta erdaraz kantuetan parte hararaziz. Gero beren oinak arin senditzen zituztenek dantzaldi bat ona egin dute.

Kantaldi - Martxoaren 29anigandearekin, Inharrian (17:00),Senpereko Zaldubi Ikastolakkantaldi bat antolatzen du.Arratsalde hortan taulengainean agertuko dira HAU-RROCK taldea, Iraia Lazcanoeta Xelinu, Eneko Bessonart,Xabi eta Martxel Brave, etakantaldiaren bukatzeko MaialenErrotabehere. Ondotik, arra-tsaldea kantu giroan segitzeko,Senperen Kantuz taldea ostatueta talotegi baten inguruan.

MAKEA - LEKORNESortze - Ongi etorri bero-beroa egin diobere Maxime sortu berriari Waymel Julieneta Sophie Boursier bikote gazteak, MakeaHaute Claire etxean. Agian osasuna laguneta zorion betean handituko da makearputtikoa. Goresmen herrikoiak zueri bura-so zintzoak eta agian laketuko zirezte gureherri maitean.Airetik - Herve Bonetbeltxek irabazi du 40-14 Maitia hazpandar laguna zuela parean,eta hau ez batere trenpuan. Hervek 16bote sartu eta Beñatek 4. Ikusi dituguhalere kintze pollitak, azpimarratu behardirenak ! Jon Karrikartek galdu aldihuntan ; segur naiz egun hobeak ukanendituela hunek ere !Jokoberriren estreinaldia - Hitz laburrezerranen dut egun xoragarri bat iragandutela gehienek eta uste dut pilota maitez,zeru alde hegaldatu diren makear jokolari-ak lorietan zirela ere !!! Eskerrak etorrizirezten guzier eta gora gaurko irabazleeta galtzaleak eta segitzen diren pilotaza-leak ! Partidaren emaitza : Etxeberria-Harizmendi 36 eta Idiart-Lazcano 33 (Parti-da ez da bururatu, Panpik minarturik).

Egun Makean pilotaren inguruanBesta eder bat dugu gogoan.Airetikek nahi izan du orroituEta Arnaud Uhaskokoaren bidea segitu.Pilota zaintzale eta eraikitzaileBeti izan dira gazteri erakasle.Ez Arnaud, ez zaituztegu ahantzikoMilesker handi bat betiko.

GORA PILOTA eta GORA AIRETIK !P.I.

Dubois Alain, Panpi Idiart, Jean CamblongGraxiana Idiart (alarguntsa)

Sortze - Duela zonbeit egun sortu da,Haltzartean, Liliane eta Jean ClaudeIriberry-ren familian, laugarren nexkabat, Lisa deitu dutena ! Goresmenakaitameri eta ainitz zorion sortu berriari,bere hiru ahizpekin.

Ikusgarri - Ari da hurbiltzen Pollikidantza taldearen 10garren urteburukopesta : martxoaren 27an, ikusgarria,oraiko eta lehengo dantzak eta kantuak.Gero, biharamunean, goizeko 11etan,dantzari gazteenek eginen dute berenikusgarria, ondotik aperitifa eta bazkariadenentzat. Izenak eman behar diralehen bai lehen 0672117596 edo0615035787 zenbakietarat deituz.

Kermeza - Bi urtez gelditua egonik,aurten berriz izanen da kermeza Luhu-son. Ari dira karraskan horrenapailatzen, apirilaren 19ko. Xehetasunakgeroxago.

LUHUSO

KANBO MUS - Berriki iragan dira Kanbokotrinketak antolatzen duen muslehiaketaren finalak. Aurtengo irabazleakdira Errecart Jean-Bernard (Ninette) etaMaya Laurent. Finala irabazi duteZugarramurdi Robert eta Zubieta Albert-en kontra. Apirilaren 11n, Errobiikastolako burrasoek antolatzen dute muslehiaketa bat, Ezpeletako Napurrak gelan,sari eder batzuekin.Mediatekan - Gatuzain argitaletxeakateratu duen “ Grimm-en ipuinak ”kondaira bildumaren aurkezpena eginenda martxoaren 28an, 11etan, Kanbokomediatekan. Arantxa Hirigoien eta LuixaGiltsu-k itzulirik, Laure Gomez-ekmarrazturik, Lagun Arte taldeak giroturik,Markotx Diribarne, Oier Hiriart eta PatriciaMartinon-ek irakurririk, multimediakondaira bilduma horren ezagutzekoparada ukanen dugu.Korrika Txiki - Martxoaren 27an, ostiral

aratsaldearekin, 14etan abiatuko daKorrika Txiki. Kanboko eskola guzietako600 bat haurrek parte hartuko dute.Herriko karriketan ibili eta itzuliabururatuko dute plazan.

Korrika - Martxoaren 30ean,astelehenarekin, pasatuko da KorrikaKanbon gaindi. Itsasutik etorriko da etaKanbon sartuko Marienia etxearenondotik. Hiri erdian pasatu eta Uztaritzerasegituko du Arnaga erakustokiarenondotik pasatuz. Horra orduak etakilometro bakotxeko lekuko eramailek :07.57 - Kanboarrak pilota eta KanbokoIzarra Futbola ; 08.03 - Kanboko HerrikoEtxea ; 08.10 - Xalbador ikastegia etaErrobi ikastola ; 08.16 - Emaitza etaSukila ; 08.23 - Jeikadi eta Kanbokobesta komitea ; 08.29 - Haltsuko HerrikoEtxea ; 08.36 - Herriko Dantzak etaRugbia ; 08.42 : Zuraideko Herriko Etxea,Zuraideko dantza eta besta komitea.

BAIONABaionan Kantuz : Martxoa KorrikaMartxoa udaberriaren hilabetea eta aurten udaberria Korrikarekin heldu zauku. Baio-nan Kantuz eta animazio hau eremaiten duten Tuntunek parte hartuko dute euskaldunguziak lotzen dituen ospakizun hortan, Baionak karia hortarat izanen dituen ani-mazioetan. Lehen nota, usaian bezala larunbatean goizeko 11etan emana izanen dabetiko moldean, Lacarre plazan kantu berrien xaramelarekin. Oraikoan “Kanta”izenekoa izanen da berria. Kantu hunen doinua korsikarra da eta Tuntunak elkarteakbere laugarren diskarentzat moldatu du Baionan Kantuzen 10. urtemuga gogoratuz.Ondotik jo merkaturat (programa guzia : www.baionan-kantuz.com).Beste hitzordua larunbat asterian daike (18:00) Xaho Pelletier guneko Korrikantuz hi-tzorduan, biharamunean Tuntuna present daike 12etan Marengo karrikan eta berekilometroa hartuko du Sault’eko dorre azpian arratsaldeko biak lau gutitan (13:56 ).Beraz untsa presta botza, zangoak eta hatsa!

AHETZEEzkontza - Ezkontzeko xedetan diraOnchalo Marc, Zuraiden bizi dena, etaZubieta Julie aheztarra. Gure agurrikberoena eskaintzen dugu ezkont berrierieta beren familia guziari.

Sortze - Lopez familia ohoretan dugu.Cédric Lopez eta bere emazteak biga-

rren aingeru bat izan dute. Nexka pollitbat, Lea eman diote izena. Gure zorionikberoenak familia guziari.

Heriotze - Pierre Skawinski zendu da 97urtetan. Ahetzen bizi zen. Gure dolu-minik beroenak bere familia guziari.

Panpili

Arrangura zorrotzak hemengo ekonomiarentzatLacq-eko Celanese enpresak egiaztatu du hetsiko dela, 550 lanpostu larre uzten ditu,ondorioz kalte zuzenak badira Iparraldearentzat ; enpresa horren ekoizpen parte on batBaionako portutik esportatua izanki, portuak galduko du, bai eta ere Baiona/Pauepuskaketako trafikuak. Berri larri hori ez dator bakarrik, Mugerreko SAGEM enpresanheste zurrumurruak gero eta handiagoak baitira, enpresa komitean nagusiek erran dutelanbideen agenda hustua dela. Badira hor berrehun eta berrogeitamar langile lan kontratuiraunkorrekin, eta beste hainbeste, beharren arabera lanera deituak direnak.

Aprendizgoak ateak zabaldu Baionako Elkarteen etxeko gela nagusia bete dute formakuntza zentroek eta enpresek,aprendizgo foroaren kari. Mission Avenir jeunes erakundea kudeatzaile, hor ziren,besteak beste, Turbomeca, SNCF, Metaleko industriak, Eraikuntzako Compagnonssarea, ofizialeak, lanbide berdeak, garbitasuna eta higienako zerbitzuak ; eta, nola ez, for-makuntza zentroak : eraikuntza saileko Cantau lizeoa, eraikuntzako “ Compagnons ”Angeluko zentroa, Merkatal ganbara. Bisitarietan, goiz partean bederen gazte gutxi, etafranko jende heldu, horien artean gazteen orientabidea laguntzen dutenak.Foro horretan nabaritu denez, aprendizgo eskaintza adin eta formakuntza gero eta gehi-ago duten gazteei zuzentzen zaie ; gazteen galdea eta enpresen aprendizgo eskaintzaparekatuena dago ile apainketa sailean ; metaleko enpresek eta garbiketakoek aprendizguti atzemaiten dute, diotenez bi arrazoinen gatik : gaztek tirria guti dutela ofizo motahorientzat ; beste arrazoina ekonomikoa da : formakuntza zentroak urrun direla, denboraerdiaren ikasten pasatzeko, araberako gastuarekin, lana aldiz hurbileko enpresa bateandenean.

100 presuna suprefeturaren aitzinean ADECH elkartearekinHondakin zakuak jantziak zituzten, “Aski da” edo “Kutsadurarik ez” bezalako erranaldiaktindaturik zituztelarik, suprefetura aitzinean elkartu dira ostiral arratsaldean ADECHdefentsa elkarteak bildu petizioneak, hiru milaz goiti, ekarri dizkie gobernuarenordezkariei. Multzo horrek salatzen du argi eta garbi, Batz izeneko eremuko zazpi hek-taretan, Biltagarbik egitekoa duen hondakin lantegia. Suprefeturatik herriko etxera joanziren manifestariak, baina ez ziren errezibituak izan. Ostiral honetan hitzordua lukeAdech, hondakintegiaren kontrako elkarte honek, BAM hiri elkargoko ordezkaritzabatekin.

Page 5: Herria 3000

5

IZTURITZESortze - Egun hauetan jin da mundu huntarat Nathalie eta Peio Etchegoyen-en lehenhaurra Marexaldean (etxearen aspaldiko izen xaharra Larrartea). Etxe hau 50 bat urtehurbil hutsik egon ondoan xoko pollit hori berpiztu zauku, beraz bietan goresmenakburraso gazteeri ! Pantxika sortu berria etxeko goxotasunean haundi dadila agianeuskara ikasiz izenari doakion bezala !

Korrika - Euskararen aldeko lasterkaldi famatua gure herrian gaindi iraganen zaukuberaz heldu den igande aratsaldean, martxoaren 29an. Besta komitea eta Erberuaelkarteak 772. kilometroa dute hartua, Aiherra aldetik sartzean den Izturitze panoanhasiko dena, nahi duten herritar guziek parte hartzeko. Gertakari horren inguruan iza-nen da mugimendu aratsaldeko 4.30etarik haste herriko plazan aro ederra bada,bestenaz Seroratea ostatuan : dantza eta kantu Burgaintzi taldearekin eta ere Haz-parneko joaldunekin. Korrikaren ondotik bestak segituko du denen etxean talo eta xin-gar izanen delarik denentzat. Korrika eta besta on deneri, agian euskararen onetan !Ongi etorri, euskaraz bizi nahi dugunon herrirat !

BIDARRAIHeriotze - Kuxieneko Xan Orhategaray, “Xan Kuxi”, zendu zaiku 84 urtetan. Osagarriarrangura handiak zauzkan aspaldixko huntan. Ehorzketak astearte aratsaldean ira-gan dira, azken agur kartsu bat eginik herriko elizan. Malou bizilagunari eta familiaguziari gure dolumin bizienak.

Mus - Kantonamenduko finalerdiak iragan dira joanden igandean Noblianean. Bida-rraiko lau paretarik hiru sailkatu dira kantonamenduko finalerako : David Ibarrola-J.Marc Orhategaray, Arño Moules-J. Pierre Bidondo, Kaiet Elissetche-Beñat Poey-dessus. Laugarren parea aldiz, Cecile Barnetche-Andoni Espil (hau Celine Haran-enordez arizan dena) hortan geldi. Kantonamenduko finala helduden igandean jokatukoda Urepele Begixilonean, J. Claude Lafitten ostatuan. Xantza on gureeri, Bazko astele-heneko finala handiaren menturan !

Korrika - Gure herritik iraganen da Korrika, martxoaren 30ean, astelehen goizeko6.30ak irian. Euskarari atxikiak diren herritar guziak gomit dira euskararen aldekolasterkaldi hortan parte hartzera, aro txarraren mentura balinbada ere !

LUZAIDEHeriotze - Joanden astean lagundu dugu bere azken egoitzarat, Xubialdeko etxekan-derea 93 urte zituela. 2 seme-alaben ama, aspaldi alargundua zen. Berriki artio segi-tzen zen elizako urratseri, bainan adinak ez baitu barkatzen, azkenean zerbaiten gatikutzi behar mundu hau. Orai doluminik barnakorrenak eskaintzen ditugu familia etaheriotze hunek hunkitzen dituen guzieri. A.A.

AIHERRABerri laburrak - Asko hilabetez eritegihorietan gaindi egonik, horra J- Paul Bas-terretche jaun auzapeza azkenean etxeraitzuli dela. Joan den astean, HerrikoEtxean ikusia izan ere da. Polliki doa.Ongi etorri ! !Korala edo kantorearen errepika, ortzi-rale huntan arratseko 8ak 1/2tan eginenda Aiherrako elizan.Igandean KORRIKA lehen aldikotz,Aiherratik pasatuko da. Trinket ondoan,Gaztetxean dugu denek arratsaldeko5etan gomita.

16.KORRIKA igande arratsaldean,Aiherran - Kasu ! Kasu ! 16. korrikaAiherrako plazatik pasatuko da heldudenmartxoaren 29an. Azken 30 urte hauetaneuskararen alde egiten den lasterkaldiederra lehen aldikotz Aiherra erditikpasatuko da Isturitzerat buruz. Egun etatenore hautak izanen baitira, saldoanparte hartu beharko ginuke, haur, gazte,

xahar eta artekoek. 768.kilometroa, Gaztetxe aintzinean du

Belzuntze elkarteak bere gain hartzen.Pertsonalitate ezagun batek hartuko duzurezko lekukoa, haren ondoan izanendirelarik herriko haurrak, bai eta adinguzietakoak, xaharrak, gazteak, gizonakala emazteak. Euskararen alde eginendugu beraz korrika, pollikiño, urratsean,hots, adinetako edozoin herritarrentzat,100 bat metro oinez eginen ditugu.Beltzagitegi ondotik berriz korrika segitu-ko dute Belzuntzekoek, trostan, Behibideondora arte,“Erketa“ pankartatik goiti769.kilometroa hartuko dutelarik pestakomiteko gazteek. Arratsaldeko bosteta-rik goiti krakada eta animazione ukanenduzue trinketean. Jin gaiten denak omoreonean, mementoño on baten euskararenalde eskaintzera. Ongi etorri deneri,Aihertarrek erakuts dezagun euskaramaite dugula eta iraun behar duela,luzaz.

BANKAMusa - Joanden ortziralean finitu da herriko lehiaketa eta ondorioz 5 bikote atera dirakantonamenduko finalerdiak jokatzeko. Hauek dira : 1- Barneche-Iturreria, 2- Oçafrain-Echenique, 3- Albistur-Munduate, 4- Safforre-Bidart, 5- Oçafrain J. Marie-Patrik. Igan-dean jokatu dire kanporaketak Bidarrain. Bikote horietarik pare bat atera da heldudenigandean Urepelen finala jokatzeko : Oçafrain J. Marie eta Patrik. Xantza on bat desi-ratuz Frantziako finalean parte hartzeko. Bertzalde aurten lehen aldikotz parte hartu dugu7 probintziek antolatu lehiaketan. Baxenabarreko kanporaketak egin dira Heletan eta Lar-zabalen, bi asteburutan. Ondorioz suertea ukan dugu, Juanicotena anaiek, txapeldunizaiteko. Seguran, Gipuzkoan, jokatu da final haundia eta zortzigarren gelditu gira, xapel-dunak izan direlarik arabarrak. Egun xoragarria izan da eta ez da izan deusen faltarik,funtsean sariak ere biziki ederrak izan dira. Goresmenak antolatzaile guzieri !

Pilota - Joanden ibiakoitzean jokatu dira palantxan ezker paretako finalak. Lehenmaila : Inchauspe-Bidart 40 eta Barneche-Iturreria 34. Bigarren maila : Goicoechea-Ansolabehere 40 eta Etxexuri-Alfaro 26. Hirugarren maila : Urricariet-Inchauspe 40eta Etxeparri-Uricarit 25. Emazteak : Inchauspe-Gascue 40 eta Laxague-Alfaro 28.Biziki giro onean joan dira finalak eta afari on bat gozatu dute gazte horiek Arambelostatuan. Goresmenak pilotazale guzieri eta partikulazki Chantaleri leihaketa molda-turik. Bertze leihaketa bat hasi da plaza xaharrean, Alain Erreginak duelarik anto-latzen, hunen ondorioak emanen ditu ondoko egunetan.

SUHUSKUNEHeriotze - Berrikitan bere azken egoitzarat lagundu dugu Andre Oxoby, 60 urtetanzendu zaukuna. Osagarri eskasez, bere ofizioa, tindurgoan Hazparnen arizanik, utziazuen eta bere espos laguna Mayirekin goxoki zagon Baionan, Apezpikutegian, nunMayik egiten baitu lan asko. Ikusten ginduen ebiakoitz eta igandetan, SuhuskuneEtxebestenian, edo baratze egiten, edo mendi horietan kurri, biziki laket zitzaiona. Biziizan den bezala, ixil ixila, beti bere lanean serioski arizanik, nehori buru hausterikeman gabe, itzali zauku beraz Andre. Haren ehorzketak iragan dira Suhuskunekoelizan, nun bilduak ziren ainitz adixkide eta ere apezpikutegiko 15 bat apez, zeremoni-an buru zutela Cornu bikario jenerala. Dolumin beroenak Mayi espos lagunari eta bisemeeri beren familiarekin eta kuraia on.

DONOZTIRIMuslariekin - Xapelgo ondar egun handiari buruz ari gira hurbiltzen. Ondar larun-bateko 16 pare hoberenek helduden larunbat 21ean, arratsaldeko 3 orenetan xuxen,izan behar dute Lekornen Etchebarne ostatuan.Huna Baionako haitadarat buruz joan beharrak diren kantonamenduko herritakopareen nonbreak : Mehaine 2 pare, Donamartiri 2, Donoztiri 4, Lekuine 1, HazparneTrinketa 1, Urkoi Paota 5. 16 pare hauetako 3 hoberenak Bazko astelehenekofinalean ariko dira. Deneri xantza on eta agian xapeldun handi.

Aire Ona - Urteko biltzar nagusia iraganen da asteazkenez apirilaren 1ean, Mendibilostatuan 11.45etan. Urteko harat hunatak eta konduak aipatu ondoan Aire Ona bata-sunak eskainiko du zintzur bustitzea eta herriak bazkari on bat, kantu eta ixtorio kon-datze nahikoarekin. Jin nonbre handian eta iragan egun goxo bat. A.A.

HELETAEmaztek zer zioten ? Emaztearen egunakari hogoitahamar bat emazte bildu diramahain on baten inguruan, loriatu-ak bestez zerbitzatuak zirela. Zer-taz mintzatu diren, zer erran duten,nehork ez du zilatu, jakin denbakarra helduden urtean erearraberrituko dutela. Agian ba.Anartean goraintzi.

Feiria ondo - Aro ederra lagungure primaderako feiriak izan duarrakasta. Ibiakoitzean zaldiandana bat bildu da, zonbait umebanaka baitziren, saldu dira betikoprezioetan, gaineratekoetan emekiizan dira sal erospenak. Igandeanjende ainitz ibili da, alde batetik behien inguruan, Bouda zezen gaztearen umen erakuske-tak izan du arrakasta handia. Jende ainitz ere ganher hustean, baikorra agertu baita. Oraibeha egonen gira larrazkena arte nolakoa izanen den Santa Katalina.

Igandeko mezak - Larunbat aratseko 9 orenetan, Armendaritzen. Igandean 9.30etanMehainen eta Iholdin, eta 11 orenetan Heletan eta Landibarren.

Herritarra

DOMINTXINE“Herriko bozak” antzerkia - Garazi aldeko Sokorri katolikoko taldeak Piarres Larza-balen “Herriko bozak” obra eskainiko du martxoaren 29an, igandez (15:30), Domin-txineko herriko gelan. Irabaziak, “Antoinino sans frontière” elkartearentzat.

IRISARRIEskubaloia - Lehen taldea pausuko zen joanden asteburuan. Ibiakoitz huntan, Airoskigelan, Bordele Cauderan-eko taldea du hartuko. Bigarren taldea aldiz ari zen, etxean,eta irabazi du 37-23 Beglekoen kontra. Igandean, Saint-Medard ukanen du kontrario.Hirugarren taldeak errezibitzen zuen Lucq de Bearn eta irabazi du 29-24. Irisarrikobertze taldetan izan da orotarik, irabazte eta galtze.

ARROSAHeriotze - Bere azken egoitzarat lagundu dugu berrikitan Françoise Dupla, sortzezIribarren, zendu dena 84 urtetan. Duela zonbeit urte alargundua Baigorriko xahar etxe-an ereman ditu azken hilabete hauk. Gero berria jin zauku Miarritzetik han zendu dela Graxiana Salagoity, sortzez Troun-day, Pikasarebordako alaba, 83 urtetan. Doluan diren familieri helarazten ditugu guredoluzko sendimendu bizienak.

Meza irratitik - Aste huntako meza larunbat aratsean izanen da, 19.00 orenetan.Helegina da etortzen ahal diren guzieri meza hortan parte hartzea zeren bihara-munean Irratietarik hedatua izanen baita usaiako tenorean.

BAIGORRIEzkontza - Joandean larunbatean, he-rriko etxean, hargintzan ari denEmmanuel Arrossa herriko semeak,biziko laguntzat hartu du Jeovanna PenaMendoza idazkaritzan ari dena. Agiantzahoberenak Tanerian bizi den bikote berrihuni eta goresmenak beren aitameri.

Sortze - Plazerrekin jakin dugu MaitenaGoicoetcheak eta Mikel Sallaberry berelagunak ongi etorria egin diotela Estebanseme ttipiari. Osagarri eta suerte on izandezala sortu berriak eta goresmenakaitama gazteeri bai eta aitatxi amatxieri.

Goxoki - Sagarnoaren garaia izanez,apirilaren 2an ortzegunarekin hirugarrenadineko elkarteak Usurbilera eginen duurteko lehen ateraldia. Abiatzea, goizeko8.30tan eginen da eta haratekoan Sara-ko leizeak bisitatuko dituzte, ondotik baz-karia Aginaga Sagarnotegian egiteko.Parte hartu nahi duenak, izena emanlehen bai lehen deituz 05 59 37 47 06edo 05 59 37 41 80 edo 05 59 37 46 23.

Kantaldia - Larunbat huntan martxoaren28an, Mozart-en “ Requiem en rémineur ” kantaldi ederraren entzutekoparada badugu elizan, arratseko20.30tan. Philippe Guichenducq gidari,kantuz ariko dira Crescend’Orthe, Mendi-zola, Bizi kantuz taldeak bai eta bakarlaribezala Izabel Lakar sopranoa, BeatriceDurruty altoa, Pierre Legendre tenorra,Laurent Cremer apala eta orginan Chris-tophe Piedoux. Irabazia, ekaitzak hunkitudituen laguntzeko joanen da.

Pilota - Joanden asteburuan, palakofinalerdiak jokatu dira. Neskatoetan,

minime mailean Maitena eta Martta Hiri-garay-ek galdu 28 – 30 Itsasuren kontra.Kadet gazteetan Amaia Etchemendy etaMirentxu Hirigaray-ek irabazi 30 – 13Urruñarren kontra. Finala, igandean29an Garindaiñen. Junior artekoetan, K.Aguerre eta M. Hirigaray-ek galdu 22 –30 Goizekoren kontra. Gizonetan, betipalan, bigarren mailean Othalepo etaIrastorzak irabazi 30 – 16 Nautika-renkontra. Hauek ere finala igandean 29anGarindaiñen. Bertzalde, Herriarena trinketean, Frantzi-ako txapelgoaren kondu, berezkoetan,ligaxkako bi partida jokatu dira. Lehe-nean Sorhuet eta Etcheto nagusitu dira40 – 22, Larrechea-Waltari-ri. Trinketaongi betea zuten pilotazaleri halako gosebat utzi du partida hunek ainitz huts etabote izanik. Bigarrenean, Ibarrola etaOçafrain nagusitu 40 –32 Bielle etaDucassou-ri, partida gustagarri batenondotik. Gaztek erakutsi dute dohainederrak badituztela eta ondoko egunetanbeharko dela horiekin kondatu.

Errugbia - US Nafarroa, Mielan-en izanda eta galdu 15 – 27.

Antzerki - Martxoaren 29an, igandez(18:30), Biletxean “Erregea eta bufoia”antzerkia, Ander Lipus eta Amets Arza-llus-ekin, Garazi eta Baigorriko AEK-kantolaturik.

Mintzaldi - Martxoaren 27an, ostiralez(20:30) Bixentainean, mintzaldi-eztabai-da : “Autonomiak zer ekar lezake EuskalHerria eta Nafarroaren garapenean ?”Hizlari, Floren Aoiz nafartarra eta MizelBergouignan.

Page 6: Herria 3000

Irakurle adixkidea, ez duzu be-harbada egundaino aditu izenhori. Da Hazparneko mendikoxkor bat, hain segur hazpan-dar gutik, ene gisan, ezagutzendutena izen horrekin. Kalbarioaaldiz ainitzek ezagutzen dugu,ez bakarrik hazpandarrek,bainan ere Hazparneko eskole-tan, San Josep kolegioanpasatuak diren ainitz eu-skaldunek. Poxi bat memori-aren freskatzeko, ardura hunenoinetan edo sahetseanpasatzen ginen gure aste erdi-etako ibilaldietan.Ez dakit ainitz kalbario badenbazterretan, ainitzek ezagutzendugu Lurdekoa, gutiagok“Betharam”-ekoa, are gutiagokHazparnekoa. Hunen ixto-rioaren aipatzeko okasioneabadut, garizuma huntan, AsteSainduaren aitzinttoan. Zer dabada Hazparneko Kalbarioa etanola sortu zen… Zonbait argita-sunen xeka izan niz, duela zon-bait urte Hazparneko herriakagertu zuen liburutto batean,agertu baitzaukuten zer izanzen Hazparne denboran. Hunalaburturik zer dioten kalbarioaz.1880an Jean Pierre Arbelbidek,diosesako misionesten buruzenak, galdegin zion Baionakoapezpikuari kalbario bateneraikitzeko eskumena kon-gregazionearen funtsetakokaxko batean. Baimena ukanikeraiki zuten beraz Kalbarioa,hamalau kurutze xutituz men-dixkari gora. Estrenatua izanzen 1890eko buruilaren 14ean.Huna zer zion orduko egunkaribatek gertakari hortaz :“Aste oso batez, izan ziren el-garretaratzeak predikuekin goizta arrats, besta horren anto-latzeko. Jaun Apezpikuak beraknahi ukan zuen estrenatu etaetorri zen Hazparnerat larunbataratsaldeko lau orenetako,hogoitamar bat zaldizkok ingu-ratzen zutela. Karrikak apaindu-ak ziren eta hautetsiek eginzioten ongi etorria herrisartzean. Igande goizean mezaospetsua apezpikuarekin, Be-lokeko aita abadea laguntzaile.Aratsaldean prosesionea abi-atzen da kalbarioari goiti hiruorenetan. 6 orenetan 500 pre-suna biltzen ziren Arroltze-mendiko kaskoan. Kurutze han-diak hamabi metra gora egitenditu, ohoin onak eta tzarrak in-guratzen dutela ; Ama Bir-jinaren eta Joaniren bi itxurahandi oinetan. Horiek oro murrueder bat eta burdin sare mires-garri batek altxatzen eta hes-ten dituztela. Ageri zahar

batzuek diote aspaldi hautan, bikalbario izan direla Hazparnen ;bat Arroltzemendin, bertzeaaldiz auzoalde berean Urtsualdean. Bi mendi horiek xora-garriak dira eta merezi luketeibilaldi leku izaitea, hain da u-rrun zabaltzen bixta”.Horra beraz gure historiarenlekukotasuna. Zer erran egun,120 urteren buruan ? Zer ikusieta ezagutu gurebelaunaldiak ? Kalbarioa beraz!Huna Hazparneko leku bat,kartier guzietarik eta ere auzoherri ainitzetarik ere, ageridena. Hazparneko eliza eta ka-rrikak ez dira ageri nehundik,xilo batean baitira ; bainanKalbarioko hiru kurutze xuriakurrundanik eta denetarik ageridira… ageri ziren !!

SASIAK HARTUAArroltzemendi kalbarioaezagutu dut luzaz, urtean behinhorrat egiten baiginuen ku-rutzearen bidea, preseski,irailaren 14 iri hortan, hau ku-rutzearen goraipatzeko egunaizanez, eta luzaz egun hori mi-sionestek antolatzen zuten.Geroztik zer gertatu da eta zergertatzen da? Jadanik zonbaiturte hautan, diosesako misio-nestak desegin dira, eta misio-nesten etxeak eta lurrak, berazKalbarioa, diosesak eman ditubehin laborantzako lizeoari, orai“Armand David” bilakatua.Geroztik oraino, elgarretaratudira hor diren lau ikastegiak :San Josep eta Armand Davidlizeoak, Ursuia kolegioa etaSanta Terexa lehen maileko es-kola, eta elkarte berri bat sortuda Hazparneko eskola girixti-noen jabe, bere lur, kapera etaKalbarioarekin.Eskolak osasun onean daudeiduriz, beren 1300 ixtudiantegaztekin eta 170 erakasle etalangilekin. Bainan horienkaxkoan zer bilakatzen zaukukalbarioa ? Trixtura handibatekin, aitortu behar dut : sasi-ak hartua, debalde utzia, azkenerhautsi horrek zonbait ar-bolekin batean, ohoin ona ere,aurtikia, bere kurutzearen oine-tan purruskatua ! Ez dira gehia-go nihundik ageri, ez urrundik,ez hurbildanik Kalbarioko hirukurutze xuriak ! Horiek hola, ni-gar egitea aski dea ? Ez deagehiago deus egitekorik ?Nork ? Zertako ?“Hazparne” eskola girixti-

noetako elkarteak, hau izanezjabea, baduke aski lan eta bu-ruhauste bere iskastetxeenkudeatzen, eta ez baitezpada“Kalbarioaren” beharrik sossoberakinen xahutzeko. Nork,zerbait egin oraino ? Haz-parneko herriak etaherrialdeak ? Bainan ez girajabeak daukute erranen segur-ki, eta hala da… Elgarrekin ezluketea zerbait egiten ahal ?Batzuetan ikusten dugu holakoherriak edo elkarteak, kaperabat, eihera bat, latsa-harri lekubat, edo ogi eta gisulabe bategokitzen, bizi berri bat emai-ten… Biziki ontsa, horiek denekzerbait erraiten daukute gurearbasoez eta heien bizimoldez ;hor dira lekuko ; ez ote da horiondarea ? Eta kurutzeak ezdaukuia deus erraiten eta e-rraitekorik ?Orai duela 120 bat urte, eraikininduzten. Zerendako ?Kultura ? Fedea ? “Luzaz enebegien aitzinean ikustennintuen Hazparneko eskola gir-ixtinoak eta Hazparne herria,herrialdea ere… Orai ez za-ituztet gehiago ikusten… eta eznuzue ikusten… Noiz artiohemen izanen naiz ? Ez luzaz,hola segituz ! Ez baduzuebatzuek eta bertzeek kalbar-ioaren beharrik, geldi nadila Ar-roltzemendin !”

Marcel Recalde

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Gehienetan ez dakigu nor diren eta nun dauden. Halere gogoanatxik ditzagun, gizon ala emazte, zahar ala gazte, pairatzen dutenarengatik. Ez dezakegu bertzerik egin, baina zerbait da. Zerbaixka bat.

***Eztabaidak : Hala deitzen dira, batzuk ez, bertze batzuk bai diotelarik, “ezeta bai”, bakoitzak bere iritzia emanez. Asteazkenetan “Kalaka” deritzanemankizunean (Euskal Telebistakoa) badugu bat, oso politikoa, egun haue-tan, datorren lehendakariaz eta joan diren hauteskundeen ondorioez. Gero,ez dira eskas frantses telebixtetan, egunero salbu larunbat eta igandez “C’dans l’air” emankizunean, “Mots Croisés” emankizunean astelehen batzuzeta igandeetan “Ripostes” deitzen den emankizunean, hau oso nahasia.Larunbat aratsean “Paris première” gatean ikusi dut bertze bat, hau baka-rrik erraiteko nolanahika mintzo dela jendea. “Paquet fiscal” delakoa ez da15 miliarrekoa sozialistek eta ezkertiarrek aldarrikatzen duten bezala, zeren15 miliar euro horiek ez dira batere aberatsen sakeletara joaiten, bainanmiliar erdi bat dudarik gabe. Aita Saindua ez dela huts eginkor mintzatzendenean diotelarik ainitzek hori ez da egia. Hala da dogma bati buruz ari de-larik eta apezpikuen baimenarekin. Zeren Erromako apezpikua izanez,lehena da apezpikuen artean, “primus inter pares”, bainan Kardinalen ganikheldu zaio boterea. Jendeek behar lukete hori ulertu eta ez nolanahikamintzatu, izan diten giristino ala ez.

***XIX. mendeko ipui eta elaberritxoak : Hau da berrikitan France 2 gateakzabaltzen duen emankizuna asteartetan. Joanden astean Barbey d’Aurevil-ly eta Maupassant-en ipuiak eman dituzte, biak ederki emanak, bai jokola-rien aldetik, bai filma egilearen aldetik, baita ere hautatuak izan direnbazterren gatik. Beltza lehena, gizon baten amoranteak hiltzen baitu gi-zonaren emaztea eta gero ezkontzen baitira ; bigarrena arinagoa, aitabatek hiltzen delarik aitortzen duela semeari bazuela amorante bat etagaldegiten diola zaintzea.

***Errugbia : Jokatu dituen bost partidak Irlandak irabazi ditu, azkena larun-batean Galesen kontra (17 eta 15). Lehen da, beraz Europan, “Grandchelem” delakoa eginik, aspaldian ez zuela holakorik egin. Frantziakzafratu du Italia (50 eta 8), hirugarren delarik sailkapen orokorrean.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL IRRATIAKMartxoaren 26a, osteguna 19.00 : Mintza leku,Hazparneko garapen iraunko-rraren asteazMartxoaren 28a, larunbata 14.30 : Errubia BO/Mont deMarsan 17.00 : Pilota Ligako finaler-diak buruz buruHegiabehere/HarotzareneLamure /Bonebeltx20.45 : Esku balonaIrisarri/Cauderan Otsailaren 29a, igandeaOngi etorri korrika Korrika zuzenean 10.00: Meza, Arrosatik15.00 : Errubia Maule /Bokale Tarnose15.30 : Nafarroa/La vallée duGirou16.00: Korrika zuzeneanarratsalde eta gau guzianMartxoaren 30a, astelehena 19:00 : Zer dioxu Korrika

ARROLTZEMENDIKALBARIOA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8Martxoaren 28an, 14.00 : Euskal Herriko historia – JL Davant, Euskaltzaina :“1789– Frantses iraultza”.Berriz zabaldua : Martxoa-ren 30an (23.00) ; 31n eta 0an,14.00 eta 20.15Martxoa 29an, 14.00 : “Otoitza esperentzi bidea”, 24. Gogoeta Astetik – JoséLuis Gerrikagoitia OCD.Berriz zabaldua : apirilaren-ren 1an eta 3an, 14.00 eta20.15Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 31 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiar-entzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 1 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide.Osteguna 2 : ATD Monde.Ostirala 3 : Herria astekariaren prentsa bilduma – JamattittDirassar.

SIDAAipa dezagun, bereziki egun hauetan, eritasun ikaragarrihori, 27 miliun jende hunkituak direlakotz Afrikan bakarriketa nork daki zenbat hiltzen diren urtero mundu guzian.Duela urte parrasta bat, delako “billet” edo artikulutxoan,

emazte batekin etzaten delarik, gizonak ezartzen duen tresnatxoa“gerizagailua” deitu nuen, eritasunik ez biltzeko. Ez duela deus ge-rizatzen, eritasuna zabaltzen duela dio Aita Sainduak.Ez baita fedeaz mintzo, ez dut sinesten. Gehexan Pontto

ITSUTASUN OROKORRAREN PREZIOAEuskadiko azken bozen ondotik, emaitzek argi eta garbi irakusten digute zenbate-taraino Euskal Herriko politikariak, bereziki abertzaleak, itsutasun orokor batean bizidiren. Alta, xede bera dute : Euskal Herriaren burujabetasuna lortu. Baina emaitzekez gaituzte hainbeste harritzen zeren baginakien Konstituzionalistek, Españolistek,Batasuna alderdi erradikala jokoz kanporatu zutela. Orai errealitatea, bere gordinta-sunean, ukaezina da ! Eta emaitza kezkagarri horien aitzinean, gure politiko ardu-radunek hartu behar zituzten erabakien eta egin behar zituzten gogoeten ordez, be-raien joko politikoak segitzen dituzte kasik deus izan ez balitz bezala.

EAJ-k hausteskundeak irabaziz geroz, aginduan segitu beharko zuen.Baina ez du bere alderdi laguntzaileekin gehiengoa lortu. Aldiz, Konstituzionalistek,jakina Madrilen etsai amorratuak direla, Euskadin adostu nahian dabiltza. Ohartzenahal gara PSOE alderditik ez dela nehor xutitu zuzenkontrakoa den elkartze horrensalatzeko. Eta Patxi Lopezek bere neurrigabeko lehian agindua hartzeko, ikustendu bere burua lehendakari bezala. Alta, berak ongi badaki orainokoan eta ahulduakizanik ere Abertzaleak nagusi direla Euskadin, Batasuna alderdiaren aldeko bozakzenbatu gabe ere.

Beste alderdi ezkertiarrek, EA eta Ezker Batuak, emaitza txarrak bildu di-tuzte. Halere, Aralar alderdiak lehen aldikotz lau alki eskuratu ditu eta Batasunaribaliogabetuak izan zaizkion 100 000 bozek erakusten dute beren heineko indarra.

Baina guzien porrota hor da ! Eta porrota horrek ez ditu alderdien artekoelkarrizketan berriz ekarri funtsezko gaiak : Nola gure burujabetasuna lortu ? Nolaelkarrarteko solasaldi sendoak abia, nola gure zatiketatik eta alderkerietatik atera ?Nola gure helburu amankomunera berriz itzuli eta gure zinezko arazoei heldu ?Nola gure herria batera eta geroari begira eurolurralde bilaka ?

Denak egoera hortaz hobendun baldin badira, bakotxaren erantzukizunaezberdina da. EAJ, garai transiziotik orai artino Gasteizen aginduan izan dena, berezalantzetan dabil ; itzuliko ote da autonomismoaren bidera edo azken urtetako buru-jabetasunaren aldera segituko ote du ? Orain arte, ez du aterabide bilgarri etasinesgarri bat lortu beste alderdi abertzaleen ganik. Harritzen ahal gara duela zon-bait hilabete, nola Ibarretxek zinez molde arinean jokatu zuen bere Herri gal-daketarekin, jakinez Madril-ek kasik duda izpirik gabe, eza erranen ziola.

Baina zalantzarik gabe, Lizarra-Garazi ituna izan da zepotik ateratzeko sa-iakera sendo bakarra. ETA eta Batasuna alderdia arduragabekeri osoz aritu ziren.Haien erabakiek eta treguaren hausteak dena pikotara igorri zuten. Eta haien beti-rako mintzairera eta erretorikara itzuli dira, “ haien ” espetxetuak baliatuz, eta“ haien ” harrotasuna erakutsiz, ustez-eta direla abertzale zintzo bakarrak. EtaETAren atentatu basak bakarrik on izan dira errepresio bortitza eta ber denboraninozentak hiltzeko, espainolismoa azkartuz eta abertzaletasuna ahulduz. Oharrarazdezagun lehengo ETAko sortzaileek ez dutela onartzen oraiko jokabidea. Bata-sunak ez du edo ezin du militar joera hori salatu ez baita gai bere dialektika eski-zofrenikotik ateratzeko eta beste alderdi abertzaleekin estrategia amankomun batbilatzeko. Hola segituz, Euskal Herriaren geroa bahituz eta gakotuz, jarrera horrek,ez baldin bada heldu diren hilabetetan hautsia, beste epe luze batentzat abertza-leen batasuna gibelaraziko du ondorio horiek ekarriz, EAJ alderdiaren autonomis-moaren aldekoak direnak azkartuz, PSOE-ko besoetara bultzatuz. Ondorioz, Bata-sunak erraiten ahalko du egiazki abertzaleak direla eta besteak ez. Eta orain artinoongi ezagutzen dugun zikloa beste epealdi batentzat abiatuko da!

Anartean, Euskal Herriak bere bilakaera segituko du ohartu gabe globa-lizazioa gure aurka doala.

Alta, bi indar nagusi horiek goiz edo berant adostu beharko dira bestenazgure aspaldiko borroka emeki emeki baztertua izanen da eta ororen buru, gure de-sagerpena ekarriko luke. Beraz, bi alderdi nagusi horiek zor diote euskal populuaribete diten helburu bateratuak eta ez ditzan utz etsipena eta sinesgaiztasuna na-gusitzen herrian. Ikuspegi orokor baten gabeziak atsegabetzen gaitu ! Eta gauzakerrexteko eta zepo hortarik ateratzeko, zergatik ez ararteko batzuk bila, bide berriakatzemaiteko eta jorratzeko. Munduko beste leku batzuetan, bitartekariek konpon-bidea lortzeko lagundu dute. Beraz, lehengo jarrerak eta lehengo iritzi hilgarriak u-tziz, auto-kritika erabiliz, sinpleki zentzu onez jokatuz, eta denen onura aldera arituz,horiek guziek berriz itxaropena ekarriko lukete. Biziraupenak hori galdatzen du !Guhaur bakarrik gara gure galera eta gure auto-hondamenaren hobendun eta ezbeste nehor ! Guri da, denek elgarrekin, itsutasun orokor horretatik bide bakarrakausitzea. XURIO

IRULEGIKO IRRATIA GEROARIBEGIRA

Irulegiko Irratiaren biltzar Nagusia iraganen da martxoaren27an, ostirala (19:00), Donibane Garaziko bere egoitzan. So-lasgai nagusia : “Irratiak 27 urte-eta, zertan gira ? Azkendenbora hauetaz zer bilan egiten dugu ? Geroari begira, nolasegitu : emankizunak, lan baldintzak, diru egoera…”

Page 7: Herria 3000

7

BAIGORRIN IKUSI DAGAZTEEN SUDUR PUNTTA

WALTARI ITZALISorhuet - Etcheto . . . . . . .40Larrechea - Waltari . . . . . .22Igandean bazen jendea ederkiBaigorrin, hori froga jendeakzerbait igurikatzen duelaberezkoen xapelgo hortarik.Haatik oroit gira lehen ere ezdela bere haundi hartan agertukubatarra beste orduz. Igandehuntan beraz, ez ditugu ikusiAgustinen pindarrak, ez-eta La-rrechearen heiek ere, azenontzeko. Bat ala bestea eztial-dian, hastetik eta bururainoerraiteko maneran. Nun zituztenbat eta besteak beren ohikoapuña hilgarriak ? Sorhue-tendako utziak denik ere.Hunek, negu txarra pasaturikaste luzeskotan, ari du berebolantzia hura biltzen, etaholako lagunarekin aise ari, fineta bortitz. Etcheto, kasu hori-eri, ez ote duten zerbait balen-tria egin gogo aurtengo pri-madera huntan. Ez dugubesterik igurikatzen Baxenaba-rretik Lapurdirainoko trinkete-tan. Baina ez ahal dute azkenhitza errana Baigorriko bigaltzale hauk ere.Ibarrola - Oçafrain . . . . . . .40Bielle - Ducassou . . . . . . .32Eta huna, bigarren partidahuntan, gazteen beharri puntta.Biak ez badira oraino, bat be-deren ! Alta biziki uzkur hasidira gazteak, besteak dira hasi,19-3, Ibarrolaren 3 boterekin,24-10 ere bai, hor ere 3 sakeBiellek. Atrebitzen hasi gerogazteak, beste lau bote Bielleketa lanean gibelean Ducassou,31-21 zirela oraino. Orduan dujo gazteen orenak, kintzeak doibat luzatzearekin eta menturazzaharrak akitzen hastearekin.Ikuslea ere sartua da orain beregisan jokoan, eskuzartekerakusten dute preziatzen duelaguduka hori, eta badira ere hau-rrak publikoan, hori ez baitadenetan ikusten. Baina goazengu partidarat, loriaturik ikusizgazte horien oldarra,berdintzera doatzilarik 32-33tan.Ez da izanen berdintzerik,Oçafrainek aurkitua du berebigarren hatsa eta jotzen xuxen,orai Ibarrolak sake guti sarturikere. Hunek baditu 9 sake sartu-ak orotara eta Biellek 11 edo12. Oroituko dira Baigorrin parti-da hortaz, beste alde bat arte.

GARATENEANEzcurra - Bessonart . . . . .50Lambert - Jeannots . . . . . .38Hau izan da Garatenean,astelehen huntako partidañoa,usaiako jendeak (egun gutixa-go) gostura segitu duena.Aguirre beharra, Laurent Lam-bert arizan da haren orde, berelana beso finez eta jarraikita-sunez eginez. Laguna zuenizaitekotz, ez haundien hartan,salbu jo alimale batzu artetanlandestarrek baina usaiaz kan-poko hutsak ere. Hunek biseanbis zuen senpertarrak partidaona egin du, hain untsa mana-turik Patrik urruñarrak. Oren bateta laurdenez despeituak zirenoro, horiek hola eta jokoanEzcurra I ohargarri eta sekulanbezain gazte, 12 bote ere sartuz

eta Lambertek 9.Aguirre - Lazcano . . . . . . . .?Ezcurra I - Bessonart . . . . .?Eta hau helduden astelehenekopartida, Garatenean, urruñarrezase batekin (3/4) bainan noraseko da sekulan gauza etapilotari onez ?

AMATURREN FINALALAURDENAKAlain Heguiabehere . . . . . .40J. Claude Istillarte . . . . . . .30

J. Marc Lamure . . . . . . . . .40J. Marc Berasategui . . . . .19

Herve Bonetbeltx . . . . . . . .40Beñat Maitia . . . . . . . . . . . .14

Olivier Haroçarene . . . . . .40David Saldubehere . . . . . .16Lehen bi partida horiek Istu-ritzen jokatu dira eta beste biakEzpeletan. Haatik kondu hori-etan ezagun da eskuko minaere badabila aste guziz artzekoez baitira esku guziak berdinsoraioak.

FINALERDIAK EZPELETANApirilaren 5ean jokatuko dirahauk, aratsaldeko 5 orenetan,huna nola : HeguiabeherekHaroçarene ukanen du kon-trario, eta Bonebeltxek Lamure.

EZKERPARETAK PLAZABERRIAMiarritzen jokatuak izanen dirakaseta hau agertu orduko bipartida : Fabien Mendiboure etaJulien Etcheverry ariz batetiketa Xabi Poueyts ChristianGoñiren kontra bestea. Palamotzeko finala apirilaren 8anhan berean 18.30etan, Basabe-Torre eta Zozaya-Erburu.

HEGOALDEAN ERE DENETARIKXala - Zubieta . . . . . . . . . . .22Berasaluze VIII - Begino . .11Amorebieta-Zornotzako partidahuntan bikote ona egin duteXalak eta Zubieta gazteak, altaez zituztelarik lehen j inakBerasaluze pilotari abila etaBegino beso haundikoa.Zornotzako bestetan erakutsidute irabazleak zinez nausizirela egun hortan.Berasaluze IX - Urberuaga 22Mendizabal I - Ibai Zabala . .6

Olaetxea - Apraiz . . . . . . . .18Larralde - Galarza VI . . . . .11Han berean ziren hauk ere.Lehen hori bigarrenen mailekofinala zen Berasaluze IX etaUrberuagak irabazi dutena.Lasa - Barriola . . . . . . . . . .22Gonzalez - Beroiz . . . . . . . .6

Arruti . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . . .8

Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . .22Merino I . . . . . . . . . . . . . . . .16Eibarren jokatu diren partidakhauk hirurak. Lehen hortan, ezOskar Lasa, gibelekoa, bainanAritz Lasa, aitzinekoa, partidahori, hain errexki irabazi duena,Xebaxtien eta Beroiz gaztearenkontra. Eta ikus bazituztela erebeste bi partida, buruzbu-rukakoak, Eibarren. Bego

LEGEZKO ABISUAvis de constitution

Suivant acte SSP en date du 27 012009, il a été constitué pour une duréede 99 ans, une SARL au capital de1000 €, dénommée Auréale EnergiesDouces & Environnement, siègesocial : 5 impasse IRAZTOKI, à SaintPée sur Nivelle 64310.Objet : Commercialisation de sys-tèmes solaires, d’éoliennes et de sys-tèmes de récupération d’eau de pluie.Le gérant est Monsieur Jacques LANG,demeurant au 5 impasse IRAZTOKI, àSaint Pée sur Nivelle 64310.La société sera immatriculée au RCSde Bayonne.

EURL MON MARBRE - PAYS BASQUENETTOYAGE

Au capital de 5000 EurosSiège social : Maison Xabatenia64780 ST MARTIN D’ARROSSAEn date de l’Assemblée Générale Ordi-naire du 10 mars 2009,Le siège social a été transféré à compterrétroactivement du 1er mars 2009 à :BAYONNE (64100) 11, rue de CharObjet : mention complémentaire-La distribution, la pose et le traitementde tous matériaux de revêtements sols,murs et autres supportsDénomination : mention complémen-taire-A2C TendanceL’adresse du gérant, associé unique estégalement transférée au 11, rue de Charà BayonneLes statuts seront modifiés en con-séquence. Pour avis, la gérance.

MODIFICATION D’OBJET SOCIALEURL « AUTO BILAN CALVO »

Entreprise unipersonnelle à responsabilité limitéeAu capital de 8.000 Euros

7 rue Sauveur Narbaitz64100 BAYONNE

RCS BAYONNE 510 168 875Aux termes d’une délibération de l’as-semblée générale extraordinaire en datedu 20 mars 2009, l’associé unique adécidé de modifier l’objet social de lasociété, à compter du 1er avril 2009.L’article 4 des statuts a été modifié enconséquence.Ancienne mention : l’exploitation detoute entreprise de contrôle techniquede véhicules d’occasionNouvelle mention : l’exploitation detoute entreprise de contrôle techniquede véhicules dont le poids n’excède pas3,5 tonnes.Les dépôt sera effectué au Greffe du Tri-bunal de Commerce de BAYONNE.

Pour avis, Maître Olivier GANET

Avis d’Apport d’une Entreprise individuelle

Aux termes d’un acte sous seing privéen date à CAMBO LES BAINS du 12mars 2009, enregistré au SIE deBayonne le 17 mars 2009, Bordereau2009/346 Case n°8, Madame PatriciaARRAYET demeurant à CARO 64220,Maison MUNIA, a fait apport à la SARLunipersonnelle JHKM, enseigne EDER-KI, SARL au capital de 62 710 E dont lesiège est à CAMBO LES BAINS, AlléesEdmond ROSTAND, en formation depuisle 1er novembre 2008 et qui se voit doncattribuer rétroactivement depuis le 1 ernovembre 2008, le bénéfice de l’ensem-ble des opérations actives et passivesde l’entreprise individuelle apportée etréalisées depuis cette date, l’entrepriseindividuelle artisanale de coiffure ensalon, comprenant l’ensemble des bienset droits composant les éléments d’ex-ploitation (actif et passif) lui appartenant,acquise par elle le 25 octobre 2000 etexploitée à CAMBO LES BAINS 64250,Allées Edmond ROSTAND (faisant égale-ment angle avec l’Avenue d’Espagne),pour laquelle elle est inscrite auRépertoire des Métiers des PyrénéesAtlantiques sous le numéro 4433113099RM 6402, et identifiée à l’INSEE sous lenuméro SIRET 433113099 00017.L’actif brut de ladite entreprise a été éva-lué à la somme de 79 134 € et son passifà la somme de 16416 €.Cet apport mixte a été rémunéré moyen-nant l’attribution de 6271 parts socialesde 10 € nominal chacune, et la prise encharge par la société du passif de l’ap-porteur d’un montant de 16416 E, soitun apport net de 62 718 €, la différenceentre la valeur de l’apport net (62 718 €)et la valeur nominale des titres qui lerémunèrent (62710 €) soit la somme de 8€ étant affectée à un compte de produitexceptionnel au profit de la société danssa comptabilité.La société est en formation depuis le 1ernovembre 2008, date de la désignationdu commissaire aux apports.La société se voit donc attribuer du faitdes actes constitutifs, le bénéfice del’ensemble des opérations actives etpassives de l’entreprise individuelleapportée, depuis le 1er novembre 2008,comme si elle l’avait elle même exploitéeen qualité de propriétaire depuis le 1ernovembre 2008.Les créanciers de l’apporteur pourrontfaire la déclaration de leurs créances augreffe du Tribunal de Commerce deBAYONNE, dans les dix jours de la der-nière en date des publications. Ils pour-ront, dans le même délai, faire opposi-tion, par acte extrajudiciaire, auprès deMaître Colette CAPDEVIELLE, Avocateau Barreau de BAYONNE, dont le cabinetest à BAYONNE 64100, 29 avenue de lalégion Tchèque, Résidence Le Richelieu,chez qui domicile a été élu à cet effet.

Pour avis, La gérante

Avis de constitutionAvis est donné de la constitution de lasociété, en formation depuis le 1ernovembre 2008 et début d’activité àcette même date, dont les caractéris-tiques sont :- Dénomination : SARL JHKM.- Enseigne : EDERKI.- Forme : Société unipersonnelle AResponsabilité Limitée.- Capital : 62 710 €, constitué unique-ment par apport en nature de l’entre-prise individuelle artisanale (actif etpassif) de Madame Patricia ARRAYET,dont publication est faite séparémentet concomitamment dans ce mêmejournal.- Siège social : CAMBO LES BAINS64250, Allées Edmond ROSTAND.- Objet : La société a pour objet, enFrance et à l’étranger, l’exercice del’activité de coiffure en salon.Et généralement toutes opération com-merciales, financières, mobilières etimmobilières pouvant se rattacherdirectement à l’objet social et à tousobjets similaires ou connexes.- Durée : 99 ans.- Gérant : Madame Patricia ARRAYET,née le 24 juillet 1969 à SAINT JEANPIED DE PORT (64), demeurant àCARO 64220, Maison MUNIA, a étédésignée sans limitation de durée auxtermes de l’article 20 des statuts, enqualité de gérante.RCS : TRIBUNAL DE COMMERCE DEBAYONNE.

La gérance

GAZTEAK GOITI ARIEsku huska Euskal Herriko gaz-teen xapelgoaren finalak iragandire martxoaren 14ean, Sen-peren, Gantxiki trinketean, Bmaila. Biharamunean, beraz15ean, A maila Saran.

B MAILA SENPERENXitoetan : Etcheberria Telmo-Azarete Bixente (Hendaiarrak)40 eta Lespade Alexandre-Monce Victor (Itsasuarrak) 22.Ttarroak : Berterretche Marc-Uhalde Mikael (Baigorriarrak) 40eta Agesta Jon-Garbiso

Ramuntxo (Saratarrak) 16.Gaztetxoak : Ernautene Fabrice-Labat Mattin (Baigorriarrak) 40eta Larzabal Mathieu-GuillenJosu (Itsasuarrak) 16. KadetGazteak : Oyhenart Peio-Etche-verry Txomin (Armendariztarrak)40 eta Lucu Stephane-Hourque-bie Antton (Oztibartarrak) 32.

A MAILA SARANXitoetan : Etcheverria Eñaut-Cachenaut Benoit (Airetik) 40 etaMichelena Xan-Jorajuria Andoni(Senpere) 9. Ttarroak : AlcacenaXabi-Bascans Xan (Baigorriar-

rak) 40 eta Duhart Olivier-HiriartBixente (Airetik) 8. Gaztetxoak :Berterretche Franck-BarnetcheDaniel (Baigorriarrak) 40 etaSuertegaray Diego-JaureguyAmaiur (Senpere) 31. KadetGazteak : Minhaguet Christophe-Cubiat Vincent (Goizeko) 40 etaBercaits Bruno-Christy Bastien(Pagola) 18.Emaitza deberdinak izanik ere,ikusi ditugu pilotari gai pollitak.Bainan ohartzekoa dena Baigo-rriko pilota eskola horrek duensail paregabea !

EUSKAL HERRIKOLABORANTZA GANBARA

BERRIZ INDARTUA BERE JARRERANBi erabaki agertu dira aitzineko egun horietan EHLG-ri buruz. Pauekoauzitegiak 2007ko irailan ezeztatu zuen administrazio fiskalaren neu-rria, hunek etzituela onartu nahi zerga deklarapenetan agert ditenjendeek EHLG-ri egin emaitzak. Ekonomia ministeritzak dei eginzuen Paueko delibero horren kontra, bainan orai Bordeleko gorteakberretsi edo baieztatu du Paueko hori. Bertzalde, Akitaniako prefetaknahiko zuen, departamendu huntako Phil ippe Rey prefetakgaldeginik, ezeztarazi Akitaniako Kontseiluak EHLG-ri egingo dion96.020 euroko diru-emaitza. Bainan ikusirik Akitaniako Kontseiluaketa Alain Rousset kontseiluburuak etzutela gibel emango, Akitaniakoprefetak amore eman du. Diru laguntza hori eskubide osoz esku-ratuko du beraz EHLG-k, gisa hortan indarturik dagola Ainhizakoelkartea. Ortzegun huntan aldiz, EHLG-ren urtarril ondarrekoauziaren erabakia behar litaike jakin, kari hortara elkarte honek beresustengatzaile guziak deitzen dituela Baionako auzitegi aitzinera,13.30etako.

EUSKAL BIDE ARTEAKBidarteko herriak eta Euskal kultur erakundeak hirugarren aldikotzantolatzen dituzte Euskal Bide Arteak. Aurtengoak beharrak diramartxoaren 27tik 29ra. Ortziralean (13:30) pilotaplaza handian haurjoko eta pilota, Ikaspilota elkarteak proposaturik ; Family zinegelan,Claude Labaten mintzaldia Lapurdiko sorgin auzietaz (18:00) eta“Nomadak TX” filma (21:30). Larunbatean, herriko plazan : 11:00Bidarten Kantuz, 11:45 haurren animazioa, 16:00 pilota, 21:00 Otxal-de taldearen kontzertua, Family zinegelan. Igandean, Korrika (10:36)eta mus lehiaketa (15:00) Uhabia ikastolak antolaturik.

HERRI SOINU ETA UDALEKU, UZTARITZEN

Herri Soinu elkartearen biltzar nagusia iraganen da martxoaren28an, larunbatean (9:30-12:30) Uztaritzeko Latsa gelan. 11etan dia-porama Hartzaro eta Bihar Herri festibaletaz.Uda Leku elkartea ere bilduko da, biltzar nagusirako, egun berean(10:00-11:30), hau haatik Uztaritzeko Lapurdi gelan. Ondotik zintzurbustitzea.

HARIAK ARRA LOTU SEASKAKETA HEZKUNDE MINISTERIOAKAitzin hortan Seaskako ordezkaritza bat errezebitua izan da Parisen.Biltzar horretan parte hartu dute minixterioko ordezkariez gain,eskualdeetako hizkuntzen arduradunak, Bordeleko errektoreak,Departamenduko akademia ikuskariak ; bai eta ere, EuskararenErakunde Publikoko ordezkariak. Bazen hilabeteak ez zela biltzarrikizan eta negoziaketak arra partitu dira, iazko lehen sei hilabeteetanprestatu akordio proiektutik. Iduri luke nahikaria badela, euskarazkoerakaskuntzaren alde engaiatzeko.

EUSKALARGENTINAEuskal Argentina elkartearenbiltzar nagusia iraganen damartxoaren 29an, igandegoizeko 9.30etarik harat,Donibane Garaziko HerrikoEtxean. Bazkaria, aldiz, Do-nazaharren eginen da, Mendyostatuan. Izenak aitzinetikemanez ostatura zuzenki (Tel.0559371181).

KOMUNIKAZIO FORMAKUNTZAK HAZPARNEN

Kom-On agentziako Joana Espondek komunikazio formakuntza sailaeskainiko du Hazparnen, Aldatu enpresa mintegian apirilaren 9an,16an, 23an eta 30ean (ikus martxoaren 12ko HERRIA). Formakuntzahorietan parte hartzeko eman izenak aitzinetik (tel 0559372245) :apirilaren 3ko berantenez lehen formakuntza egunarentzat, apirilaren9ko bigarrenarentzat, apirilaren 16eko hirugarrenarentzat eta apiri-laren 23ko laugarrenarentzat.

UDABERRIKO SALOINA DONAPALEUNMartxoaren 27tik 29ra, ortziraletik igandera, iraganen da Udabe-rriko Saloina zazpigarren aldikotz Donapaleun, Pixkor elkarteakantolaturik. Merkatu estalian eta inguruetan, 100 salmahai bainogehiago aurkituko dira, 5000ko bisitariren menturan. Etxegintza,gastronomia, kanpo-apailaketak, barne-apaindurak, energia-berriz-tagarriak, autogintza, braderia eta bertze, 3250 metro karratutanizanen da zer ikus eta zer… eros !

Page 8: Herria 3000

8

-Ortzegunean ( 20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, «Les Belles Soeurs» antzerkia.-Ortzegunean (2100), Baionan, Luna Negra kabaretean, Laurence Berthault kantari.-Ortziralean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Arin elkarteko koroak eskaini kantaldia, bere 30 urteak ospatuz.-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, «La Chanson du Dimanche».-Ortziralean (20.30), Luhuson, herriko biltokian, euskal-dantzak Polliki taldearekin.-Ortziralean eta larunbatean (20.30), bai eta igandean (17.00), Miarritzen, Découvertes biltokian, «Les Enfants d’Arcadie, un Diptyque pour l’Humanité» antzerkia, Chimères taldearekin. -Ortziralean eta larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Je pense mais je ne comprends pas» antzerkia. - Ortziraletik igandera, Bidarten, «Euskal Bide Arteak» : joko, pilota, kontzertu, kantaldi, mus eta bertze- Ortziraletik igandera, Donapaleun, Udaberriko Saloina-Larunbatean, Hazparnen, HERRIA-ren biltzar nagusia, bere 3000. zenbakiaren plazaratzea ospatuz.-Larunbatean (19.30), Donibane Garazin, Kalaka ostatuan, Hernandorena bertsulari gazteen sariaren kondu lehen kanporaketa.-Larunbatean (20.30), Biriatuko elizan, «Udaberri musikatua», Ozenki taldea

eta Irungo orkestra nagusia.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, Valérie Hargous eta Joana Labrucherie.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Maxime Le Forestier.-Larunbatean (20.30), Baionako antzokian, « En Sus 13» Espainiako dantza ikusgarria.-Larunbatean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, folk musikaldia Inahala taldearekin.-Larunbatean (21.00), Donibane Lohizunen, Kexiloa gelan, Nadau okzitaniako taldea Alliance-64 elkartearen sustenguz..-Igandean, Korrika ibilaldiak euskararen alde zeharkatzen Ipar-Euskal-Herria, zernahi ekitaldi berezi eskuin eta ezker karia hortarat, batzu bezperan eta bezperagoan ere berdin...-Igandean (11.00), Hendaian, Beltzeneko ezkerparetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots.-Igandean, Izpuran, aurtengo Haur Kantu Xapelketaren Baxe-Nafarroako kanporaketa.-Igandean, Idauzen, Xuberoko Maskarada, Barkoxeko gazteriaren eskutik.- Igandean (15.30) Domintxinen, herriko gelan, «Herriko bozak» antzerkia, Sokorri katolikoaren ganik-Igandean (17.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, « Show Dance» dantza ikusgarria.- Igandean (17.00) Senpere Inharrian kantaldia : Haurrock, Maialen Errotabehere eta senpertar kantariak.

IRUNEN, AZTERKETA BALIOSAKSANTIAGO KARRIKAN

Behin aipatu ginuen nola Irunen ideki zen, kasik mugaren gainean, Junkaleko elizaren ondoan, Oiasso erakustegia, aspaldiko denboretan hor berean izan zen portu handi baten aztarnak ba­liatuz eta denen bixtan ezarriz. Duela hogoi mende jadanik e rromatar idazle batzuk aipa­tzen zuten Oiasso hori eta eza­gun zen, heien idazlanetarik, gure Kostalde hortan nunbait kokatua zagoela bainan xuxen nun zen luzaz eta luzaz ez da jakin. Iragan mende ondarre­rat dira gauzak argitu, ikerketa luze eta hurri batzuen emaitzak berme. Orai badakigu Oiasso portua Irunen zela eta itsasoa gaurregun baino aise barnago sartzen ere zela hor gaindi. Egia erran, ikerle askoren ustez Oiasso etzuten bakarrik portua bera deitzen bainan inguruko lurraldea ere ba eta eremu hor­tan hiru gune bazitazkeen etxe askorekin, portua bera eta beste bi. Egun berriz aipu baditugu Oiasso museo hori eta deneri oroitarazten daukun lehengo portua, bada arrazoin berezi bat: ikerketa batzu artoski se­gitzen dituzte aztarna gehiago bildu nahiz aspaldiko portuaren tokian eta azterketa sail bat aku­latzen ari dute preseski Santia­go karrikan, bi hektarako eremu batean, hor ziren etxe xaha rrak barreatuak izanki eta beste batzu eraiki artean. Auzoalde hortan hori da orai legea: etxe bat lurrerat botatzen bada, beste bat han berean xutik ezarri aitzin, denbora batez lurra zilatzen dute ikusteko lehengo aztarnarik ez ote den agertzen...

HARRI, BERINA ETA BESTE... Bisita lagunduak ere badira indusketa­sail hori deramaten lekuan eta heietarikbatean kausitu gira joanden egunean. Ongi etorri hoberena egin daukute segur bai Museoko arduradunek bai eta Arkeolan elkarteko ikerle gazteek. Eta euskaraz eman zernahi argitasun. Azterketak hasiak dituzte joanden irailean, untsalaz buru­ratu behar helduden hilabete hortan, gero etxegintza obra batzu hasi behar­eta hor berean. Jadanik badute uzta pollita bildua, joanden urte ondarreko eurite luzeak ez baditu ere lagundu! Alde batetik, lehengo harrasi batzuen aztarnak, hola ikus­ten baita nun zer eraikin zitakeen. Itxura guzien arabera, hor ziren portuko gauza biltegiak deitzen dituztenak, puskategiak nolazpait, porturat ekartzen ziren pusken aterbe batzu. Bildu dute eta artoski altxatu zernahi puska xeheteria, berinazko, metalezko, buz­tinazko eta beste, horietarik ainitz lehengo laneko tresna batzuen poxiak berdin, poteria mutur batzu ere ba, ez idurika altxor bat estimagarria. Ikerleen arabera denak edo kasik denak lehen mendekoak, heldu baita duela bi mila urtekoak... Bildu arau eremaiten dituzte horietaz arduratzen den zerbitzu berezi batetarat, han denak aztertzen dira sakonkiago, argazkitan hartzen, bakoitxa bere izenarekin eta zenbaki batekin ezartzen. Andanaño bat tokian berean atxikitzen, bisitaz heldu direneri erakusteko hain xuxen… Gero eta hobeki ikusten da denbora batez Oiasso portu handia izana dela Euskal­Herri kostalde hortan, Bordeleren heinekoa orobat aspaldiko garai hetan, bigarren mendean handienean zena eta bosgarren mendetik goiti azkarki buruz beheiti joan zena zerbait gisaz. Hau ere jakin dugu: zendako idazten den Oiasso, bi « s» sar­tuz, euskal­izenetan ez delarik ikusten hola bi «s» bat bestearen ondotik. Oiasso jarria dute portu hori aipatua den paper zaharrenetan beti bi «s»­rekin agertzen delakotz... Lehengo idazkera hori begiratu nahiz beraz…

Muslaria.

Ate idekiak

HERRIA: Urrunean den euskaldunaren bazka

Zubi eta lokarri. Honela ikusten dut, ikusi izan dut nik HERRIA Diasporan. HERRIA aipaturik, gogora heltzen zaut Estatu Batuetako Gardnerville herria, Nevadan, eta bertako JT ostatua. Jean Lekumberry ortzaiztarraren segida har­tu zuten haren seme­alaba Mary Louise eta Jean­Baptiste­ren euskaldun ostatu honen barra ondoan arras ongi irudi­katzen dut paretean ezarria HERRIAren ale bat, beti hor, kantinako eta jatetxeko bezero euskaldunek hartu eta irakur zezaten. Far­West erdian, kantina arras amerikano bainan aldi berean arras euskaldun huntan ­­diskak entzuteko maxina ere badu, euskaldun musika ere eskaintzen duena­­ aste guziz be­rritzen zen HERRIA, beti leku berean kokatua, alerik ale irakurleak baitzeuz­kan Sierra Nevadako magalean. JT os­tatua Euskal Herri tipi bat zen inguruko euskaldunendako ­­hala zen eta hala segitzen du­­, ezin zuen hor huts egin HERRIAk. HERRIA irakurtuz, mementu batez, urrun egonik ere, Euskal Herri­ratu egiten zen irakurlea, eta sorterriaz eta euskal indarrez elikatzen zen, orai 3000 zenbaki betetzen ari den astekaria euskaldunen bazka izan baita urte guzi hauetan Diasporako anitz eta anitz eus­kaldunendako, janaria, elikadura eus­kaltasunaren eta Euskal Herriarekiko loturak fierrago atxikitzeko.

Joseba Etxarri

Gatz eta biper birbira batekin2001eko udan, Emile Larre orduko zuzenda­riak galdatu zautalarik Herrian idaztea, “Jain­koa, bizia, jendea” sailan, ez nion berehala baia eman, ez bainuen ene euskara aste guziz irakurtzen nintuen idazleen erdian agertzeko gai atxemaiten. Bainan nola adiskide bati eta maite nuen astekariari errefusa ? Eta orduan jin zauzkitan gogorat P. Lafitte eta E. Sallaberry ene Uztaritzeko erakasle maitagarriak, bat He­rriaren sortzailea, bertzea idazle famatua. Heie­ri fidel egoiteko eta euskararen amodioz onartu nuen entsegu baten egitea. Geroztik segitzen dut dozena bat kideen zerrendan sarturik.Kaseta huntaz zer diotan ? Labur egiteko, bi gauza. Lehenik, Herria dela astekari libro bat, nehoren meneko ez dena, iritzi guzieri idekia, gaurko gure eta munduko arazo edo proble­mak deplauki azaltzen dituena, bere ikusmol­dea garbiki emanez edozein mailetan. Hots kaseta moderno bat egungo biziaz eta gizar­teaz mintzo dena beldurrik gabe, artetan gatz eta biper birbira batekin, Piarres Lafitten haritik.Bigarren gauza, Herria da gure kultura eta hizkuntza biziarazten duen tresna paregabea, euskara garbi batean idatzia, gure eskualdeko mintzairak hegoaldekoekin nahastekatuz, el­gar aberasten dutela Euskara batuaren bidean. Diot euskara hobetu nahi dutenek eta bereziki eusko­eskoletarik eta ere gau­eskoletarik jal­gitzen direnek baduketela hor gure mintzairan trebatzeko parada bat hauta, beharbada ez aski baliatua.Bururatzeko, eskerrak hartze dituzte astekari hau hain ederki kudeatzen dutenek eta bixtan da idazle eta berriketari guziek. Lan balios hori agian luzaz segitzen ahalko dute !

Laurent Darraidou, Hazparne

Zabaldurik herri eta xoko guzietako berriaAsetzen du dena jakin nahi duten hauen egarriaBi orrietan aipatzen digu nun nahiko gertakariaHemengo euskara huts hutsean ari den astekariaArrazoi hauek guzien gatik da hain goxoa Herria.

Mizel Mateo

3000Arkeologo gazte bat ari erran eta erran ikuska etorri donibandar eta ziburutar batzueri azterketak nun nola egiten dituzten...

Bi ikerle gazte karraskan ari lurra mia eta mia, biltzen dituztenak oro xaku ttipi batzuetan ezarriz...