8
2009ko Ekainaren 11koa - ISSN 0767-7643 11 Juin 2009 - 1,10 E - N° 3011 - Miruak hartzen du xitoa ez du hartuko lehoin-umea (Afrikako erran zaharra) 81 ikasle sektore publikotik Berriki, telefonoz deitu dut Itsasuko Herriko Etxea, jakin nahian igande arrats honetan berean ukanen nituen europarlamentuko bozen emaitzak. Telefonoa hartu duenak ihardesten dit ozenki : « Itsasuko Herriko Etxea bai ? » Hara non nire lan eguneko lehen eginkizuna euskaraz abiatzen dudan, eta egun guziko morala gora izan dut telefono dei horri esker. Euskal Herrian sentitu naiz, nire etxean bezala leku publikotan ere gure mintzaira naturalki erabiltzen dutenen artean, hots, euskara ofizialari hezur eta mami emaiten diotenen artean. Baina naturaltasun eta defaktoko ofizialtasun hori ez dira berezkoak, Euskal Konfederazioaren eta AEK-ren lanaren fruitua baizik. 1995-ean sortua den Euskal Konfederazioak zituen Herriko Etxeak sustatu, publikoa errezibitzen duten langileak euskaraz moldatzera, eta 2002an abiatu da formakuntzaren treina AEK-rekin, Euskararen Erakunde Publikoak Konfederazioaren erreleboa hartu duelarik iaz. Eta emaitza hor dago : 81 langile publikok euskara praktikoa ikasten dute. Kasu, ez da josteta ! Hala nola, Makeako Herriko Etxeko idazkaria duela bi urte ez zen gai euskaraz ihardesteko, orain deitzen duzu eta ariko da zurekin, etxekoz etxeko gure hizkuntzan. Momentu honetan Kanbo, Itsasu, Ainhoa, Zuraide, Senpere, Sara, Ezpeleta eta Uztaritzeko Herriko Etxetako idazkariak, edo jada euskaldunak dira edo ari dira urrats handian euskalduntzen. Hendaian, zortzi animatzailek lau urteko epea dute, ez bakarrik euskalduntzeko, baizik eta haur aktibitateak euskaraz segurtatzeko. Ea hamabi herri elkartzen dituen Hazparneko lurraldeak formakuntza bat proposatuko dien, dotzena Herriko Etxe horietako idazkariei ? Ikastaldi tematikoak Badira oporraldia iragaiten dutenak itsas hegian erradan, egunaz eguzkia hartzen eta erdi lo, leher eginak bezperan gau luzea iraganik jestu matematikoak errepikatzen, dj baten musika erritmo bikoitza ezin segituz. Eta badira beste hainbat uda baliatzen dutenak bi helburu betetzeko, eta betan, beren euskara garatu eta pilota, dantza edo urkirolak praktikatu. Hori bera eskaintzen du alabaina iparraldeko AEK-k hirugarren urratsetik gorako ikasleei. Goizetan euskara lantuko dute, eta arratsal- dez hautuan ikasiko dute, edo pilota, edo dantza edo urkirolak. Argazkiko urkirolari hauen zorion bikoitza ez ote da beren aurpegi irripartsuetan ezagun : euskara janzten dute goizez, eta kirol materiala soinean begira edozein kirolari profesionalek baino atsegin han- diagoa erakusten dutela. Esperientzia egin edo berritu nahi dutenek marka dezatela data : ago- rrilaren hamarretik aitzina Miarritzen, lau egunez segidan. Mendizaleek ahal dute GR10 bidea egin, Doni- bane Garazitik eta Santagraziraino, uztailaren 20an abiatuz 26 an heltzeko. Atsegin bikoitza segurtatua dute hauek ere, GR10 bidea segituz galtzerik ez dago, eta euskaran hobetzeko bi erakasle izanen dituzte lagun. Baionako gaues- kolako hemezortzi ikasle hauek bezalako begi- tarte alegera erakusteko molde ezin hobea, ez duzue uste ? M.L. Helduak euskalduntzen ari den AEK-k hirugarrren milurtea de- liberatsu abiatua du. Gure min- tzairaz jabetu nahi duten partiku- larrak laguntzeaz gain, zerbitzu linguiztiko jarraikia eskaintzen die sektore publikoko langileei, herriko etxetan edo herrietako zerbitzu desberdinetan publikoa- ri egiazko euskal zerbitzuaren emaiteko gaitasunaz jabeturik ezarriz. Eta, pilota elkartek beza- laxe, AEK-k lan gehiago badara- ma oraino udan, beste aktibitate gehienak pausaldian direlarik. TUTTO VA BENE Bozak omen ziren igandean. Omen diot, zeren ikusiz bozkaldi aitzineko kanpaina motela, ikusiz ere bozka- zaleen kopuru apala igandean, he- ren bat pasa doi doia, argi da Euro- pak ez duela oraindik tirria handirik sustatzen. Estaduen Europa hori ez da askoren gustukoa. Justizia so- zialik gabeko Europa delakotz. Eta europear herrialdeen artean bakea nunbaitan segurtatzen badu ere Eu- ropa horrek, populuen Europa bat amensten dutenak beren gosean daude. Horiek hola, Europa hau izan litaikeena baino txarragoa balinbada ere, ez dira gauzak hobetuko Euro- pari bizkar eginez. Gure Grand Sud-Ouest bozka ere- muan, 24 zerrenda ginituen lehian, hots 240 hautagai 10 deputatu alki- rako. Erran behar da haatik zerren- da horietarik zenbaitzu fantesia hu- tsezkoak zirela. Eta gaineratikoetan, gehienek Europaz axola guti zaukate- la. Denboran bazagon Xilkoaren ado- ratzaileak sekta. Ez dakit sekta hori beti bizi denez. Politikan haatik, xilko- keria ez da desagertzekotan, euskal alderdi batzutaraino ere funtsean. Alderdiek beren interes hurbilak di- tuzte lehenik zaintzen, Europa eta be- raz europearrak, erran nahi baita gu denak, bigarren mailan utziz. Denen kalterako. Europear hautetsiak izendatuak izan dira igandean, bost urterentzat. Oro- korrean, ekologistek – bakarrak ziren, edo kasik, biharko Europaz funtsezko axola agertu dutenak – emaitza onak ardietsi dituzte. Ezkerra ahuldu da. Eskuina eta eskuin muturra indartu. Jacques Rancière frantses filosofoak dio haatik Europak hautetsi hobeak merezi lituzkeela. “Jendeen artean xortean hautatutako batzuek gutienez oraikoak bezain bat egin lezakete” dio, trufakor. Dena den, Europak gure bizia gero-eta gehiago legeztatuko duen huntan, hain segur merezi di- tugun hautetsiak ditugu. Igande ara- tsean, Europako agintari nagusiak pozik agertu dira. Horientzat, tutto va bene, dena ongi doa... P.J. AEK frente guzietan AEK-ko ikasleak urkirolari ere 18 mendizale zoriontsu, AEK-ko kurtsoen artetik Atxuria taldea Miarritzeko ikastaldi batean Baionako Gaueskolako mendi taldea.

Herria 3011

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3011

Citation preview

Page 1: Herria 3011

2009ko Ekainaren 11koa - ISSN 0767-764311 Juin 2009 - 1,10 E - N° 3011 -

Miruak hartzen du xitoa

ez du hartuko lehoin-umea

(Afrikako erran zaharra)

81 ikasle sektore publikotikBerriki, telefonoz deitu dut Itsasuko Herriko Etxea, jakin nahian igande arrats honetan berean ukanen nituen europarlamentuko bozen emaitzak. Telefonoa hartu duenak ihardesten dit ozenki : « Itsasuko Herriko Etxea bai ? » Hara non nire lan eguneko lehen eginkizuna euskaraz abiatzen dudan, eta egun guziko morala gora izan dut telefono dei horri esker. Euskal Herrian sentitu naiz, nire etxean bezala leku publikotan ere gure mintzaira naturalki erabiltzen dutenen artean, hots, euskara ofizialari hezur eta mami emaiten diotenen artean. Baina naturaltasun eta defaktoko ofizialtasun hori ez dira berezkoak, Euskal Konfederazioaren eta AEK-ren lanaren fruitua baizik. 1995-ean sortua den Euskal Konfederazioak zituen Herriko Etxeak sustatu, publikoa errezibitzen duten langileak euskaraz moldatzera, eta 2002an abiatu da formakuntzaren treina AEK-rekin, Euskararen Erakunde Publikoak Konfederazioaren erreleboa hartu duelarik iaz. Eta emaitza hor dago : 81 langile publikok euskara praktikoa ikasten dute. Kasu, ez da josteta ! Hala nola, Makeako Herriko Etxeko idazkaria duela bi urte ez zen gai euskaraz ihardesteko, orain deitzen duzu eta ariko da zurekin, etxekoz etxeko gure hizkuntzan. Momentu honetan Kanbo, Itsasu, Ainhoa, Zuraide, Senpere, Sara, Ezpeleta eta Uztaritzeko Herriko Etxetako idazkariak, edo jada euskaldunak dira edo ari dira urrats handian euskalduntzen. Hendaian, zortzi animatzailek lau urteko epea dute, ez bakarrik euskalduntzeko, baizik eta haur aktibitateak euskaraz segurtatzeko. Ea hamabi herri elkartzen dituen Hazparneko lurraldeak formakuntza bat proposatuko dien, dotzena Herriko Etxe horietako idazkariei ?

Ikastaldi tematikoak Badira oporraldia iragaiten dutenak itsas hegian erradan, egunaz eguzkia hartzen eta erdi lo, leher eginak bezperan gau luzea iraganik jestu matematikoak errepikatzen, dj baten musika erritmo bikoitza ezin segituz. Eta badira beste hainbat uda baliatzen dutenak bi helburu betetzeko, eta betan, beren euskara garatu eta pilota, dantza edo urkirolak praktikatu. Hori bera eskaintzen du alabaina iparraldeko AEK-k hirugarren urratsetik gorako ikasleei. Goizetan euskara lantuko dute, eta arratsal-dez hautuan ikasiko dute, edo pilota, edo dantza edo urkirolak. Argazkiko urkirolari hauen zorion bikoitza ez ote da beren aurpegi irripartsuetan ezagun : euskara janzten dute goizez, eta kirol materiala soinean begira edozein kirolari profesionalek baino atsegin han-diagoa erakusten dutela. Esperientzia egin edo berritu nahi dutenek marka dezatela data : ago-rrilaren hamarretik aitzina Miarritzen, lau egunez segidan.Mendizaleek ahal dute GR10 bidea egin, Doni-bane Garazitik eta Santagraziraino, uztailaren 20an abiatuz 26 an heltzeko. Atsegin bikoitza segurtatua dute hauek ere, GR10 bidea segituz galtzerik ez dago, eta euskaran hobetzeko bi erakasle izanen dituzte lagun. Baionako gaues-kolako hemezortzi ikasle hauek bezalako begi-tarte alegera erakusteko molde ezin hobea, ez duzue uste ?

M.L.

Helduak euskalduntzen ari den AEK-k hirugarrren milurtea de-liberatsu abiatua du. Gure min-tzairaz jabetu nahi duten partiku-larrak laguntzeaz gain, zerbitzu linguiztiko jarraikia eskaintzen die sektore publikoko langileei, herriko etxetan edo herrietako zerbitzu desberdinetan publikoa-ri egiazko euskal zerbitzuaren emaiteko gaitasunaz jabeturik ezarriz. Eta, pilota elkartek beza-laxe, AEK-k lan gehiago badara-ma oraino udan, beste aktibitate gehienak pausaldian direlarik.

TUTTO VA BENEBozak omen ziren igandean. Omen diot, zeren ikusiz bozkaldi aitzineko kanpaina motela, ikusiz ere bozka-zaleen kopuru apala igandean, he-ren bat pasa doi doia, argi da Euro-pak ez duela oraindik tirria handirik sustatzen. Estaduen Europa hori ez da askoren gustukoa. Justizia so-zialik gabeko Europa delakotz. Eta europear herrialdeen artean bakea nunbaitan segurtatzen badu ere Eu-ropa horrek, populuen Europa bat amensten dutenak beren gosean daude. Horiek hola, Europa hau izan litaikeena baino txarragoa balinbada ere, ez dira gauzak hobetuko Euro-pari bizkar eginez.

Gure Grand Sud-Ouest bozka ere-muan, 24 zerrenda ginituen lehian, hots 240 hautagai 10 deputatu alki-rako. Erran behar da haatik zerren-da horietarik zenbaitzu fantesia hu-tsezkoak zirela. Eta gaineratikoetan, gehienek Europaz axola guti zaukate-la. Denboran bazagon Xilkoaren ado-ratzaileak sekta. Ez dakit sekta hori beti bizi denez. Politikan haatik, xilko-keria ez da desagertzekotan, euskal alderdi batzutaraino ere funtsean. Alderdiek beren interes hurbilak di-tuzte lehenik zaintzen, Europa eta be-raz europearrak, erran nahi baita gu denak, bigarren mailan utziz. Denen kalterako.

Europear hautetsiak izendatuak izan dira igandean, bost urterentzat. Oro-korrean, ekologistek – bakarrak ziren, edo kasik, biharko Europaz funtsezko axola agertu dutenak – emaitza onak ardietsi dituzte. Ezkerra ahuldu da. Eskuina eta eskuin muturra indartu. Jacques Rancière frantses filosofoak dio haatik Europak hautetsi hobeak merezi lituzkeela. “Jendeen artean xortean hautatutako batzuek gutienez oraikoak bezain bat egin lezakete” dio, trufakor. Dena den, Europak gure bizia gero-eta gehiago legeztatuko duen huntan, hain segur merezi di-tugun hautetsiak ditugu. Igande ara-tsean, Europako agintari nagusiak pozik agertu dira. Horientzat, tutto va bene, dena ongi doa...

P.J.

AEK frente guzietan

AEK-ko ikasleak urkirolari ere

18 mendizale zoriontsu, AEK-ko kurtsoen artetik

Atxuria taldea Miarritzeko ikastaldi batean

Baionako Gaueskolako mendi taldea.

Page 2: Herria 3011

• Barak Obama president berri etagazteak ikasten hasia du ez dela berrieta gazte izaitea aski munduan egin gogoduen bake horren nausi-arazteko, berePalestinako azken pidaiak ere erakutsi duenbezala. Lehenik arabe ta musulmanoeri kausitubehar, bazituen bere aldeko tantoak hortako :bera ez da zuria, Ameriketan orain artekoak zirenbezala, gainerat bere aita keniarra da, musulmanfamiliakoa, eta gainerat, berak ere haurreko urtebatzu Indonesian iraganak beraz Islam herrian,eta horien gainerat, beti zuhurki mintzatu izanada, beste batzuen huts heietarik egin gabe, horraalderdi batena. Beste alderdia haatik ez guriagoa,batere, bainan frango gogorra, Israelena, hau erehautsi mautsi egitera ekarri beharko dena goizedo berant. Ez dira haatik gauzak hortan, amoremaitekotan ez den Netanyahou batekin. Baina,beharrik, ez ditu Obamak ere hor bere kartak oroerakutsiak eta baditu oraino, diruzko kartetarikhaste. Agian bai, zeren munduko bakea erehaundi horien lurretik hasten baita, hain bateansegurik.• Xile herria, Hegoamerika hortan, bere MichelleBachelet andere presidentarekin, gogotik lotua dagizon emazteen justizia berdintasun gehiagoriburuzko guduan, laneko zuzenetan eta jornale-tan. Badu zer egin : herri hortan % 28 gutiagopagatua da lana, gizona izan ala emaztea izanlangilea. Alta bien arteko berdintasuna du han erelegeak aipatzen eta beha zein urrun daudenberaz hitzetik egiara. Eta denbora zalu doa hanere : alabainan 2010 urterainokoa du epeaBacheletek, ez gehiago, orduan bururatukobaitzaio bi egonalditako bakarrik zuen presiden-goa.• Xinan Tian An Men plazako jende xehaketak,1989an basako karroez lehertu baitzituen mani-festatzaileak ordu hartako podere komunistakberriz aipu dira orai hogeigarren urteburu horrenkarietarat. Beste orduko Buenos Airesetako“Amak” bezala, badira hor ere Tian An Men-ko“amak” justizia galdez daudenak saminki, gal-datuz zer egin dituzten heien semeak Pekineko(1989) ekainaren 3-4eko gau izigarri hartazgeroz. Ez heiek bakarrik, aita batek, Ding Ziling,72 urte orai, bere semea han galdu zuenak, baduelkarte bat sortua, izigarrikeria hortaz jakintsundiren guziek ekar ditzaten, dazkiten xehetasunguziak, herriaren ohorea gatik eta ere egiarenaldez, ezin onetsia baita justizia galdatzen zutenheiek gizarte nahasle eta gaixtagintzat ekarditzan historiak, herriaren bakea eta zuzena zute-

larik beren helburua. Hau ere herriakdretxo duena : aitor dadin eta ezagut,

podereak zentsuraz eta hala denagezurtzat ekarriz podere harek egin diren

egiak itsutuzko kaltea. Delako Ama horiek badi-tuzte jada 195 hilen izenak bederen indar pu-blikoaren krima horietazkoak.• Moldavian, Europa erdi hortako herritto horrenparlamentua lurrean da. Bere partidu komu-nistaren gehiengoagatik, president berri bat ezinizendatuz ari da, Vladimir Voromin lehengoarenordaintzeko. Oposizioko hiru partiduek dute beren41 deputatuekin bat egiten beste 101-ak ezineanezartzen dituztela.• Europako bozetan 736 deputatu igandehuntan hautatuak. Horietan hiruetarik bat, arrasez, emazteak. Zazpi politiko multxotan banatuak,horiek oro larriki. Ahalak emendatuz doazkieemeki emeki langileen ibilbideetan, garraiotakozerbitzuetan, sal erosteen eta osasun zer-bitzuetan, industriako edo imigraziotako zeretan,batasunaren kide herrietara zabaltzeetan etabeste. Bere butxeta badu, zorrotza, batasun ho-rrek, miliar bat euro pasakoa, europear bakoitzari3 euro gostatzen zaiona, baititu batasun horreksei mila langile, 27 herri dira hor, 23 mintzairetan,denak ofizialak, Parlamentuan.• Kuba herria berriz amerikar beste estaduekinbaketuko ote da ? 1962an kanpo ezarria izan zenbatasun hortarik. Alta iduri du orai Barak Obamapresident sartuz geroztik kurutzamenduak go-xatzen hasiak direla. Aski omen litake oraiKubaren urrats bat ardi galduaren berriz biltzeko,zenbaiten arabera.• Omar Bongo, Afrika Gaboneko buru zena 41urte huntan, zendu da minbiziarekin 73 urtetan,Bartzelonan, artatua izanik ondarrerat. Beti gainaukan du hoin luzaz herri hortan, ondarrerat par-tidu kontrakoak onartu behar izan baditu ere he-rrian luzaz podere osoak bereak ukan ondoan.Orai semea ukanen beti du herriko buruzagitzan.• Libanen ere bozak zituzten igandean eta ainitzizan bide dira bozkatzen ibili direnak, aldiarenbeha egon behartzerainokoan bulegoanpasatzeko. Erran behar da auzia bero zutela bialderdien artean : batetik hor zuten presentatuaorai artinoko maioritatea gure aldeko mendebalhunek sustengatzen duena, eta bestetik, orainarte minorian zena edo dena, hau berriz Iranarenaldeko Hezbollak sustengatzen duena. Egunhuntan, biharamunean, ez dira bozen ondorioakezagutuak, zailak baitira kondatzeak.

EZ SOBERA ESPANTU!Euro-deputatuen bozak joan dira. Epel-epelanolazpait, jendea ez baita biziki mugitu. Egiaerran, sondaiek aitzinetik salatua zuten hori,parte hartze eskasa izanen zela. Askok ustezuten halere azken puntan bazterrak iratzartukozirela bainan ez da holakorik gertatu. Frantziangaindi - sail huntan Frantziako emaitzez ari baigi-ra- boz-emaile izaiten ahal ziren %59 etxen egondira, ez segurik bozaren emaiterat agertu! Ainitzda, biziki ainitz! Batzu nardatuak orobat, bestefrango ezazol, beste askok Europa urrun ikusten,han nunbait, ezin erran xuxen nun preseski,halako lanbrope batean bezala berdin... Ondorioz eta hasteko, hauxe behar da untsaburutan hartu: untsalaz, politikari horien artean,nehork ez duela espantu handi-handirik egitenahal hauteskunde horien ondotik! Ez beren gos-tuko arras emaitza onak ukan dituztenek, ez etaere, are gutiago alabainan, emaitza txarrekingelditu direnek!

LEHENA LEHEN!Irabazle UMP alderdia bere ganat bilduak dituen“erdikoekin”! Bozen %28-a segurtaturik gauzaguti eskas. Lehen ateratu da beraz eta gain po-llitarekin. Irabazle handi? Gisa batez ba etabestetik ez hainbeste. Gauzak nola ikusten diren.Alde batetik, lehen ateratze horrek berak zerbaitbalio du. Lehena beti lehen, beihalakoak ziona.Bestetik, zerrenda horiek bakarrak ziren arruntgobernuaren aldekoak, zinez Sarkozy-tiarrak,eta % 28 hori ez da baitezpada gaitzeko balen-tria, erran baititake berdin Sarkozy-ren kon-trakoek, edo batere alde segurik etzirenek % 72bildu dutela, gehiengo ederra ez idurika!Hau ere oroitarazi behar da haatik; ardurenean,holako bozetan, ez direlarik president-bozak edofrantses legebiltzarrekoak, gobernuarenaldekoek, gobernua izan eskuineko ala ezke-rreko, aise galtzen dutela tanto parrasta bat etaaldi huntan haatik hori ez dela batere hola ger-tatu! Hau ere egia bestalde: UMP hori etzelahalere lehen jalgiko ezkerraldean batere jakinbalute, arrunt ezkerburuan direnek salbu, besteguziek bat egiten! Bainan etziren hortarik ari!

EZ BAITA ASKI...Galtzale, eta galtzale handi erran ditake, sozia-lixtak! Bozen % 16-arekin, ez dira gora! Bainanhortaz behar girea hanbat harritu? Alde batetik,deusik ez dute egin beste ezkertiar batzuekinlauzkan jartzeko, bestetik bazterrak ase dituzteberen arteko kalapita perreka batzuekin! Gainer-at, garbiki mintzatu direa Europari buruz? Arizan

dira erran eta erran gobernuaren politika arrunttxarra dela, Sarkozy-k hartu bideak ez dueladeus onik!! Bainan berek zer eskaintza eginez!Ez baita aski alabainan norbaiten apaltzea, nor-bait hori izan Sarkozy ala beste nornahi, besterikgaldetzen baitu holako partida baten irabazteak!Eta gainerat oraino, petto batzu egin dituzteberen artean eta aski larriak naski! Beren hautetsibatzu baztertuz, besteak beste Gilles Savarybordelesa, eta beste batzu ez merexi zutentokian atxikiz edo ezarriz, hala nola BenoitHamon! Horiek denak haurkeria batzu, astokeriabatzu, zozokeria ederrak!

PERDEAK GOITI!Irabazle handi, ez da dudarik, “perdeak” eta“perde” horieri uztartu direnak, José Bové etagisa hortako batzu! %16-etarat heldu baitira,kasik sozialixten hein bererat! Funtsean, biek 14-na alki dituzte segurtatu. Hor biltzen dute berenlanaren saria edo uzta. Azkarki mugitu baitira etakasik alde bat Europa aipatuz, Europa-mailekobehar-ordu eta arrangurak gogoan. Boz aitzineko azken egunetan, sondaiek ziotenhirugarren ateratzen ahal zirela, Modemdelakoaren partsuan. Bainan denen buru aisegorago ere joan dira, gutik egin baitu ez baitirabigarren!

ETA BAYROU?Horiek hola, zertan da preseski François Bay-rou? Galtzale, eta galtzale handi, berak ereaitortzen du. Bozen % 9-etarat ere ez baita arrashupatu. Alta, norbait europatiar izaitekotan,“erdiko” horiek hala dira eta aspaldian! Bainanhor zer gertatu da? Ez ote dute Europa sobe-raxko ahantzi? Alde bat gobernuaren jorran etaSarkozy-ren kontra! Sozialixtek egin duten hutsbera. Eta petto zonbait azen ontzeko, telebixtaneta hor gaindi, aski segurik tanto batzuengaltzeko! Denek hala diote, Bayrou harat etahunat badabila sobera 2012-ko president-bozakgogoan! Eta hola ponduak galtzen ditu irabaztekopartez!Beste alderdiez ez da gauza handirik erraiteko.Eskuinburukoek espantua merke, beti bezalafuntsean, bainan % 6-ekin egon behar, eta arruntezkerrekoak emaitza txarpila batzuekin gelditu,beren bozak bizpahiru zerrendetan barreaturik...Hau ere jakin behar da hain xuxen: bozguneguzietan, bazela hogoi zerrenda baino gehiagobainan kasik denetan ez direla zazpi baizik %5 -etarat heldu direnak.

J-B D

2

Europar hauteskundeak hegoaldeanNahiz eta aitzineko europar hauteskundeei konparatuz boto kopurunabarmena galdu, EAJ-PNVk lortu du botorik gehiena Euskal AutonomiaErkidegoan 207 mila botorekin ; bigarren postuan sozialistak, 7 mila botogutiagoren diferentziarekin ; hirugarren postuan hauek ere boto kopuruagalduz : PP 116 mila botorekin, doi doia aitzinatuz ezker abertzalekoIniziatiba Internazionalista, hauek ere 115 mila botorekin. Ondotik datorEA eta Aralar-en arteko koalizioa 41 mila botorekin.Nafarroan aldiz PP nagusitzen dakasik 76 mila botorekin, sozialis-tak bigarren (62738), hirugarrenIniziatiba Internazionalista(22985) eta laugarren EA etaAralar (6719).Oro har azpimarratzekoa daEzker Abertzaleak 138 mila botolortu dituela Euskal Herri guzianbainan eurodiputaturik gabe.EAJ- PNVk lidergoa mantentzendu boto kopurua galduz. PPk erebotoak galtzen ditu eta sozialis-tek doi bat emendatzen duteberen emaitza.Hautetsien aldetik hegoaldetik 8ordezkari izanen ditu Euskal He-rriak : Bilbao (PNV) ; Irazabal-beitia (Aralar) ; Mayor Oreja (PP);Zalba (PP) ; Iturgaitz (PP), Jaure-gi (Psoe), Garcia (PSOE) etaGardeazabal (Psoe).

Hernaniko auzapezari urte beteko preso zigorra Marian Beitialarrangoitia Hernaniko auzapezari urtebeteko presondegizigorra ezarri dio auzitegiak eta zazpi urteko kargu debekua ere, 2008kourtarrilaren 12an egin ekitaldian terrorismoa goretsi zuelakoan, IgorPortu eta Mattin Sarasola ustezko ETA-kideen aldeko txaloa eskatzea-gatik, Iruñean egina izan zen ekitaldian, Anaitasuna kiroldegian. Zigorrabi urtetik beherakoa izanez, ez dute preso sartuko eta erabakiaren kon-trako deia egiten ahalko du.

Jon Anzaren desagertzea salatzeko manifestaldia Jon Anzaren desagertzea salatzeko manifestadia eginen da heldudenlarunbatean Donostian. Boulebarretik abiatuko da martxa aratsaldean17:30ean, Non dago Jon? lelopean. Apirilaren 18az geroztik desagertuada Jon Antza. Egun hortan Baionako geltokian Tolosarako trenahartzekoa zuen. Geroztik, ahaide ala adiskideek ez dute berririk.

Juan Joxe Agirre beneditarrari Manuel Irujo sariaJuan Joxe Agirre fraideari emana izan zaio 9 garren Manuel Irujo saria.Lazkaoko (Gipuzkoa) beneditarren komentuko fraide eta liburuzaina daAgirre. Lizarran (Nafarroa) eman diote saria, 40 urtez Euskal Herrikodokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lanagatik.

Hego Euskal Herrian langile gutiago langabezianMaiatzean langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian, aspaldikopartez. Apirilari konparatuz lau herrialdeetan 3.994 langile gutiago daudelanik gabe : Nafarroan 627, Araban 695, Gipuzkoan 790 eta Bizkaian1.182, bereziki zerbitzuetan, industrian eta eraikuntzan apaldu dalangabezia.Hego Euskal Herrian gaur 156.576 langile daude langabezian: Araban17.979, Gipuzkoan 35.610, Nafarroan 37.832 eta Bizkaian 65.155. Duelaurtebete 54.278 langile gutiago ziren lanik gabe.

Garoñako zentral nuklearra hetsia edo luzatua ?Espainiako Segurtasun Nuklearreko kontseilua Garoñako zentral nu-klearrari hamar urteko luzapena onartzearen alde agertu da segurtasunlanak eginez gero. Ez da batere segur gobernuak horrelako luzapenikonartuko duenik. Burgos aldean, bainan Arabatik hurbil kokatzen denGaroñako zentral nuklearrak 1970an zabaldu zituen ateak eta berazhelduden urtean 40 urteak beteko ditu.

Abortoaren aldeko manifestaldia Milaka pertsonak manifestatu dute Bilboko karriketan abortoaren esku-bidea aldarrikatzeko. Talde feministek deitua zuten manifestaldia abortolibrea eta dohainik eskatzeko.

Garzonen erahiltzera saiatu da ETAPoliza iturrien arabera, Jurdan Martitegi, azkenik arrastatu ETAko buruakbere asmotan zaukan Garzon epailea erahiltzea. Cognac botoila bateanpozoina ezarri eta epaileari oparituz bete nahi zuen bere asmoa. Iturriberen arabera, Fernando Grande-Marlaska eta Santiago Pedraz epaileeiere opari beraren egiteko asmoa zuen ETA-k. Irailaren 18an arrastatuaizan zen Martitegi Perpignan aldean.

Artea ikasbide erakusketa Guggenheim museoan Agorrilaren 23 arte ikusgai izanen den erakusketa Euskal Herriko 183ikaslek egin lanek osatzen dute. 2008-2009 ikasturtean bederatzi artis-tek -Naia del Castillo, Jon Mantzisidor, Ibon Garagarza, Iñaki Gracenea,Maider López, Joxerra Melguizo, Asier Mendizabal, Manu Muniate-giandikoetxea y Jorge Rubio- 6 eta 12 urte arteko ikasleekin egin dutenlana izanen da ikusgai.

Izaskun Bilbao, Euskadiko legebiltzarburuizana (hemen solasean Urkullu-rekin) alderdijeltzaleko deputatua izanen da Europa-mai-

lean.

KEPA ARIZMENDIAspaldian Baionan bizi zeniheslari bat, Kepa Arizmendi,supituki bezala zendu da Baio-nan, buruko odol galtze batenondorioz. 50 urte zituen. Eli-zondon sortua, Kepa ezagutuazen artixta bezala, margolarijeinutsua izanki-eta. Berrikitan,erakusketa bat muntatu zuenSenperen, beste batzu ez hainaspaldi Baionan, Kalostrapeostatuan, Ur Taldea elkartekobere lagunekin.

Kepa Arizmendi

Page 3: Herria 3011

MAHASTI BERRI

Urruñan, mahats-ondo landatzen ari dira itsas-hegiko lur batzuetan. Bi hektarakoeremuan. Hola gauzatzen da jadanik hemen berean aipatua dugun xede bat. Nolamahastizain gazte bat plantatua den toki hortan mahasti baten plantatzeari, hastekobi hektaretan beraz, geroxago beste lauetan, arno xuri bat egiteko, hegoaldean txa-kolin deitzen duten horren eitekoa omen. Berezitasun aipagarria: arno berria gutienezsei hilabete atxikiko du itsasoan, urpean beraz, dotzena bat metroko barnatasunean,arrunt upel berezi batzuetan, ez zurezkoak bainan harrizkoak, hola egonez hobetukodela, beste nunbait egin arnoarekin ja probatua daukan gisan... Mahastizain hori bera da Zokoan jarri nahi, jabea kontseilu orokorra duen etxe zahar-tto batean, eraikin hori saltegi bezala baliatuz, bainan horren gainetik dira ba eztaba-da batzu, zokotar elkarteek etxe hori bera begistatzen-eta beren biltoki bezala. Denaden, etxe hortan edo beste nunbait, Emmanuel Poirmeur mahastizainak nahi dubere xedea ahal bezen plantan gauzatu...

HURA OTE DA?

Hendaian, joanden udazkenean, bi aldiz zonbait aste barne, ohoin bat dena mehatxusartu zen postako bulegoan eta ihes egin zuen sos aldeño bat harturik. Berrikitan, Irunen, ertzaintzak arrastatua du 50 urteko gizon bat joko bera egina zue-na eta molde ber-berean hiri hortako banko batean. Ari dira ez ote den gizon horiHendaian ere lan txarretan arizan zen hura bera, itxurak hala emaiten omen baitu.Baionako juje batek entzun-beharra du ondoko egunetan...

OBRAN ARI...

Pausun, mugarat heltzeko bidekurutze hortan obran hasi dira borobilgune batmuntatzea gatik, denendako errextasun ainitz ekarriko duela eta bereziki segurtasungehiago. Kontseilu orokorrak diru laguntza ederra emanen du lan horientzat. Obrekiraunen dute oraino hilabete bat eta erdi edo hola. Nahi luzkete hein bat abantzatuudako mugimendu handia hasi aitzin eta bururatu Pausuko bestak baino lehen...

DROGAKETARIAK

Biriatuko mugazubian, bi ingles arrastatuak izan dira. Beren autoan bazuten 18 kilodrogaki, Indietako kalamua deitzen den hortarik...

3

Maiatzaren 29ko Ikastolen Kontseiluakonartu du Hezkunde Nazionala etaSeaskaren artean landutako hitzarmena.Hunek lehen aldikotz onartzen du ofizialkiSeaskaren murgiltze eredua. Eta hitzar-men hori izenpetuko dute Errektoreak etaSeaskaren buruzagiak ekainaren 12an,

Baionan, Euskararen Erakunde Pu-blikoaren egoitzan.Horiek hola, Seaskak azpimarratu du,hitzarmen hori aitzinamendu eder bat ba-linbada ere, bertze aldarrikapen askooraindik erantzunik gabe daudela, halanola azterketak euskaraz aurkezteko es-kubidea, diru-ahalbide gehiagoren esku-ratzea (gaur Seaska federazionearenaitzinkondua 1,5 miliun eurokoa da, erdiaburrasoen gain), eta ere euskararenofizialtasunaren eskaera, horri buruzmanifestaldi handi bat eginen delarik da-torren urriaren 24ean Baionan.

Haurren eguna eta pilota desafioaSeaskaren 40 urteak direla-eta, urtemugahortako ospakizun berri batzu ari zaizkiguatean joka. Lehena, ekainaren 14eanKanbon iraganen den Haurren eguna,zernahi agusagailurekin. Ezkerparetan,12:00 omenaldia, 13:00 zikiroa, 17:00Zezenaren taldearen kontzertua, 18:00Niko Etxart. Kiroldegian, 10:00 Pirritx etaPorrotx, 14:00 bertsulari gazteak, 14:30Haurrock, 15:00 dantza, 16:30 TxanMagoa. Errugbi zelaian, 10:00-19:00 haurjoko eta tailer. Jeikadi gelan, 14:00 Azikatxotxongiloak, 15:30 “Putxerriko satorrak”antzerkia....Ekainaren 27an aldiz, Baionan, Mo-derne trinketean, desafio handia pilotan :20:00 Xala-Martinez de Irujo / Ibarrola-Oçafrain (19:00 aitzinpartida), ondotikpesta.

SEASKA : HITZARMENA ETA HITZORDU BERRIAK

Niko Etxart Kanbon izanen da igandean

Txan Magoak arrakasta ederra behar luke haurrekin

BIARRITZ – MediatekanEkainaren 20an – 16:00etan

MINTZALDIA bi zatitan : “Udaburuaren inguruan”Hizlariak : Claude Gaignebet eta Jean-Michel BedaxagarClaude Gaignebet folklorista da, mitologoa, Nizako Unibertsitateko etnologiaerakasle ohia. Rabelais eta Mendebaldeko besta herrikoien egutegietan berezituada. Erritoez mintzatuko zaigu, leiendez, udaburuari eta neguburuari dagozkien sines-menez (urteko egunik luzeena eta laburrena). Ospakizun suak izaten dira bi kasue-tan baina osagai batzu bereziki udaburuari lotuak dira. Zuhaitzetako hostoakitzultzen dira eta hortaz baliatzen gara ezkont-hitzen inguruko aztikeria baten egi-teko. Garai hortako folklorearen osagai guziak eta Shakespeare-n Jondonane gaubaten ametsa oroitaraziz, Claude Gaignebet-ek erakutsiko digu iduriz nahasiakdiren xehetasunak antolatzen dituen pentsamolde koherente bat badela.Bestalde, Jean-Mixel Bedaxagar kantari, musikari, pastoral egile eta jokalaria,zuberotar kultura gizon famatua da. Azterketa hori adibide konkretuekin osatuko du,euskal kantu eta leienda batzuen bitartez.Biarritzeko Hiriak (mediatekak) antolatzen du “ Euskal kultura ” zikloko animaziohau, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Lehuntzen, Hiriburun eta Mila-frangan jendeak bi bozketa ba-zituen joan den igandean : eu-robozak, eta Abiadura HandikoLinearen kontra diren elkartekantolatzen zuten erreferendu-ma. Nahiz hemengo jendea ezden batere usatua bi bozketaegiten egun berean, gainerabata ofiziala eta bestea elkarteherrikoiek proposatua, hiru he-rrietan gauzak normalki iragandira. Hiru herrietan 2200 presu-na abiadura handiko linearenkontra agertu dira, 234 alde.Orroit joan den urteko herrihauteskundeen kari Mugerreneta Uztaritzen gisa bereko erre-ferendumak antolatu zituztela, eta kontrako emaitzak atera zirela, hein bereko propor-ziotan, eta parte hartze handiagoarekin.

Erreferendumaren kondaketa Lehuntzen

AHL kontrako ikusmoldea nasaiki nagusi

EUROPAKO BOZAKIPAR EUSKAL HERRIAN

92.686 bozkazale hurbildu dira Ipar Euskal Herriko bozka bulegoetara, abstentzioa %58,14-ekoa izan delarik. Gainerateko bozka eremuetan bezala, hemen ere DominiqueBaudis-en UMP zerrenda ateratu da lehen, 26684 bozekin (% 29,6) : 6037 boz Lapurdin,3989 Baxenafarroan, 1135 Zuberoan. Bigarren José Bové-ren Europe Ecologie, 14028bozekin (% 15,6) : 3328 Lapurdin, 2562 Baxenafarroan, 583 Zuberoan. Hirugarren sozia-listak, 12207 bozekin (% 13,5) : 2658 Lapurdin, 1309 Baxenafarroan, 887 Zuberoan. Lau-garren, Robert Rochefort-en Modem, 9241 bozekin (% 10,2) : Lapurdin 1710, Baxenafa-rroan 2046, Zuberoan 655. Ixabel Etxeberriaren EHA-k 5602 boz bildu ditu (% 6,2) : La-purdin 2033, Baxenafarroan 1330, Zuberoan 351. Jean Luc Melenchonen Front deGauche zerrendak 4601 boz (% 5,1) : 988 Lapurdin, 311 Baxenafarroan, 485 Zuberoan.Eta Jean Tellechearen EAJ-PNB zerrendak 3084 boz (% 3,4) : 1176 Lapurdin, 775 Baxe-nafarroan eta 137 Zuberoan.

HAUR KANTU XAPELKETAFINALA EDERRA BARAKALDON

Arrakasta handiz iragan da BarakaldonHaur Kantu Xapelketaren finala joandenlarunbatean. 6-11 urtekoetan sari nagu-siak Iparralderat etorri dira, 11-15urtekoetan haatik Hegoaldera.6-11 urte : Bakarlarien lehen sariaMaina Ortiz 6 urteko ziburutarrarentzateta hirugarrena Xantiana Bordaxarxiberotarrarentzat ; binazka, lehen sariaCorentin Esconobiet eta LaurentxUturralt xiberotarrek ; taldeetan, lehensaria Uztaritzeko Jondoni Bixintxo es-kolak, hirugarrena aldiz Ortzaizeko ikas-tolako Pinpirinak taldeak.11-15 urte : bakarlarien laugarren saria

Graxiana Castillon xiberotarrak, binazkahirugarren saria Miren Oillarburu etaMikela Atxoarena lapurtarrek, eta lauga-rrena Lea Ithurria eta Fanny Biverxiberotarrek.Sari bereziak : Jondoni Bixintxo eskolakkreazioaren saria ; Miren Oillarburu etaMikela Atxoarenak sorkuntzarena, berekasmaturik kantua (hitzak eta musika) ;kantu hunkigarrienaren saria Elena Etxe-berri eta Camille Campane Indaburuk,Ernest Alkhat bertsulari zenaz KattalinIndaburuk moldatutako kantuarekin.Xantiana Bordaxar-ek ere sari berezi bateskuratu du, “Altxalilia” kantuarekin.

Uztaritzeko Jondoni Bixintxo eskolako haur kantariak

Uztaritzeko zaharretxearentzat baietz,Bankako “ La Rosée ”-rentzat ezetz

Departamenduak obra larriak egiten hasiak ditu Uztaritzeko xaharretxearen han-ditzeko. Ohe kopurua hupatuko da 52-tik 67 tara. Handitze lanak, seguritatea eta on-gizatea hobetzeak kontutan hartzeko 781 000 euro engaiatzen ditu departamenduakoraindik beretik.Aldiz Bankako “ La Rosée ” haur enbaldituen etxearen handitzeari ezetz erran dio es-tatuak, behin betiko erabakia hartzeko momentuan. Alta proiektua luzaz ikertua zutenkargudunek, besteak beste Baxenabarreko herri elkargoarekin. Lehenik baietz e-rakustera emanik, orain gibelera egiten du Parisek. Herri elkargoak hala ere eritetxehorren zaharberritzeko lanetan parte hartuko du.

Ororen buru, Sud Ouest bozka ere-muan hautetsiak izan diren 10 eurodeputatuak ditugu : UMPko 4,Dominique Baudis, Christine deVeyrac, Alain Lamassoure eta MarieTherese Sanchez-Schmid ; PSko 2,Kader Arif eta Françoise Castex ;Europe Ecologie-ko 2, José Bové etaCatherine Grèze ; Modem-eko RobertRochefort ; Front de Gauche-ko JeanLuc Melenchon.Catherine Grèze eta José Bové euro

deputatu berriak irripartsu

Page 4: Herria 3011

4

MAKEA - LEKORNE

Sortze - Berri on bat Zaihola aldetik : huna Kantin sortu dela,Patrizia eta Patrik Beloskar familia gaztean. Klarak ukanen duanaia azkar bat josteta artzeko eta gero gure sortu berria,agian, handitzearekin, laborantxan lotuko da, Makea Sahaske-tan ! Goresmen herrikoiak burraso langileak eta makear sortuberria handi dadila euskaldunki, zorion betean !Bataioa eta lehen komunionea - Iragan dira ospe handitan :Maitena Urgorry, Naia Elizalde, Andoni Curutchague, AndoniBetbeder, Peio Mendiburu, Maitena Iriberry, Gilen Etcheverry,Lucas Pourrut, Katti Eyherabide, Julien Borda, Mélanie Legroseta Adrien Mousin. Azken hau ginuen bataiatu dena. Eta hunaere Fedearen aitormena iragan dela maiatzaren 31n. Taldettipia ginuen aldi huntan, bainan zoin ederki moldatuak zireneta zoin polliki arizan diren kantan ! Eta euskaraz ! SallagoityArgitxu, Usandisaga Lea, Iribarren Arño, Irungaray Miren,Curutchague Joanes, Urgorry Ximun, Lahargou Kattin. Holakoizenekin ez zen bertzela izaiten ahal !Besta Berri-Otaba - Makean eta Lekornen, bi herrietan, guregazteak beztituko dira talde ederrean, sakramendu sainduarenohoretan. Huna bi egun hauen mezen eta bezperen tenoreak :10:30 eta 16:00. Eta oroit bixkotxak izanen direla salgai Ikasto-laren laguntzeko.Airetik - Beha pilotako berrietan eta gora eta atxik Bego ! P.I.

SARA

GR8 ibilaldiak – Azken urte horietan bezala, aurten ere iraganenda Errobi eta Larrun arteko ibilaldi eguna, uztailaren 12an, igan-dez, Sara, Senpere, Azkaine, Ezpeleta eta Kanboko turismobulegoek antolaturik. Kanbotik abiatzea goizeko 7.30etan (25km,7/8 oren), Ezpeletatik 8etan (18km, 4/5 oren), Senperetik etaAzkaindik 9.30etan (8km, 2/3 oren), denak Sarako plazaratheltzeko. Sarako plazan egun guzian talo, edaritegi, etxe-ekoizpen merkatu eta pilota partidak. Beren tokietarat itzultzeko,ibiltarientzat autobusak izanen dira, oren erdi guziz, 13:30 eta15:30 artean. Parte-hartze saria : 2,5 euro. Eman izenakaitzinetik, deituz tel.05.59.29.70.25 (Kanboko turismo bulegoa).

SENPEREFedearen Aitormena - Trinitate igande huntan lehen komunio-ne handia eta orai Fedearen aitormena deitzen den fedezkourrats handi hori egin dute 17 herritar gaztetxok. Meza emaileginuen Esponde jaun apeza. Bere solas ezti, prediku pollit etaerakaspen mamitsuekin ezin hobeki inguratu eta goxatu ditugaztetxo horiek. Goresmenak irakurtze guziak hoin garbiki etakantikak bai euskaraz eta bai erdaraz eman dauzkuten gaztehorieri. Goresmenak ere urte guzian erakasle eta zeremoniaeder horren moldatzeaz arduratu diren katexixteri, horieri junta-tuz Pierre Camino bere lan paregabearentzat eta Pierre Laca-be eta Olivon nexkato gazte organixteri. Agian egun eder hor-tan hartu erakaspen eta xede onen begiratzeko beren biziguzian berek hor erran daukuten bezala laguntza aski kausitu-ko ahal dute beren inguruan.EMAK HOR - Mendekostez Azkainen izan diren konkurretangure musikari taldeak parte hartu du. Beren mailean lehenatera dire. Eta Philippe Esponda soinulari horien gidatzaileaksari berezia izan du musika taldeen gidari bezala. Ohoreguzieri eta segi beretik.Bertzalde behar dut aipatu Hendaian bizi zen gure herritar Pe-ritxenbordako semea eta gazte denboran, denbora hetako kli-kan musikari izan zen Louis Erremundeguy hil izan dela 92urtetan. Doluminak famila guziari.Errubia - Gure jokolariek finala laurdena galdu dute Larreso-roren kontra. Halere goresmenak hartze dituzte sasoin batguziz ederra egin daukutelakotz. Eta orai oporretan berrizindarrak bil helduden urteari buruz.Hauteskundeak - Baudis 417 – Bové 263 – Etcheverria 187 –Rochefort 152 – Kader Arif 127 – Tellechea 87 – MartinMyriam 66 – Melenchon 61 – Puyjalon 54 – Drevet 47 – Aliot36 – Temple 18 – Torremocha 16 – Martinez 10.

BAIONAHiriko aldizkaria garapen jasangarria-ren aldeHogei orrialde garapen iraunkorrazeskaintzen ditu Baionako aldizkari muni-zipalak. Berrikuntza bat ez idurika beregarrantzia dukeena : auzapezaren artiku-lu burua hiru hizkuntzetan dela, gazkoi-nari eta euskarari frantsesezkoaren lekubera emanez. Ingurumena eta lurrarenberotegi efektuari nola gogor egin, hain-bat eta hainbat aholku lerrokatuak dira ;azkenean, eta argi eta garbi aitortua dahainbeste auto partikularren ibiltzeakBAMen milioi bat tona gas karbonikoekoizten duela urtean. Auzapezakhemendik urte betera emaiten du hitzor-dua zenbat gas gutiago erre dugun jadaikusteko.

Hiriondo Poloko ikastola berri berriaHeldu den urtean berrogei urtetara hel-duko delarik, urte luzeak iraganik prefa-brikatuen mende, hona aldi honetan etaburrasoen lan jarraikiari esker, ikastolaberria hor da orain zutik, eta berri berria.Poloko burrasoek ainitz lan egin dute, hainsegur ere ez dituzte aldian aldika notatulaguntza zerbait ekartzera jin diren ongigileguztien izenak. Horrengatik deneriluzatzen dute gomita larunbat honetarako,goizeko hamaiketatik aitzina. Animazio etabazkariaren ondotik, sei orenetan moztukodute bastiza berrien xingola. Odile Hiriartandereñoak izenak hartzen ditubazkaltzeko (tel. 05 59 63 65 85).

UZTARITZEGaner huste - Bat bestearen ondotik elkarte eta ikastetxeekantolatzen dituzte ganer husteak. San Frantses kolegio eta Idekiaeskola publikoaren ondotik Bixintxo eskola girixtinoaren aldi.Hunek ekainaren 14ean egiten du Bilgunen. Suerte on puskaxaharren ondotik dabiltzaneri.

Hauteskunde ondo - Europako hauteskundeak Uztaritzenemaitza hau ukan du : izenen kopurua 4410, bozkazaleak 1932,ez bali 89. Bozez ardietsi dute : Bove 303, Melenchon 113, Mar-tin 78, Aliot 42, Puyjalon 39, Baudis 462, Martinez 16, Arif 219,Tellechea 18, Rochefort 173, Etcheverria 288, Torremocha 14,Drevet 60, Temple 15, De Franclieu 2, Faura 1. Bertze zortzi ze-rrendek ez dute ezer bildu. Azpimarratzekoa bertzetan bezalaabstentzio nabarmena eta ororen buru euskaldunek bildu dutenemaitza ona, izanagatik zerrenda ezberdinetan banatuak.

HAZPARNE

“ L’enfant du manège ” Hazparnen - Ekainaren 12an,20:30etan, Haritz Barne zinegelan, Eihartzea kultur etxeak etaHazparneko mediatekak “L’enfant du manège” ikusgarriaaurkezten dute, Hazparneko Haritz Barne zinegelan. “L’enfantdu manège” haurrendako ikusgarri bat da (6 urtetik goiti),Andrée Chedid-en eleberri batean oinarritua. Ixtorio ezti bat,seme eta bere aita izanen denaren topaketaren inguruan...Ixtorioa Parisen kokatzen da, eta Omar Jo, umezurtza denhaur baten ibilbidea kontatzen du. Haur hori gerlan denLibanetik heldu da. Ekialdeko begiak ditu, bizia eta irudimenaaldarrikatzen dituenak. Bere zaldiko maldikoa abandonatuduen Maximek aurkitzen du... Omar Jok zaldiko maldikoa sal-batuko du eta bere jabeari gaztetasuna eta zoriontasuna berrizemanen dizkio! Ixtorio ezti bat... Eszenografia, originala, zirku-lar espazio baten inguruan pentsatua da, zaldiko maldiko batorroituko duena. Bideoa eta musikak toki garrantzitsu bat duteere. Viviana Souza aktore eta erakasle txi letarra da.Sorkuntza batzuetan izan da aktore, besteak beste, Pessoaobratik oinarritua den “Le Marin” antzerkian Chimères antzerkitaldearekin ala filmetan, Grifferoren “Utoppia” bezala. OrainJean Marie Broucaretek zuzendu duen “Lulù” ikusgarria emai-ten du. Francico Dussourd arte plastikoetan da eta frantziar-txiletar aktore bat da. Erakusketa ainiz aurkeztu ditu Txilen etaarte plastikoa eta eszenaren artea bere obretan nahasi nahiditu. Orain, “Jours de campagne ” titulua duen erakusketa batprestatzen ari da. “Hecho en casa” gazte konpainiarekin,arteak nahasten dituzten ikusgarriak aurkeztu nahi dituzte(antzerkia, arte plastikoak, bideoa). “L’enfant du manège”haien lehen antzerki sorkuntza da, “Uttopia” 2006an eginaizana den tarteko filmaren ondotik.

Tailerrak mediatekan - Konpainiako bi aktoreek lehen urra-tsak egin nahi dituzten haurreri tailerak proposatuko dituzte,ekainaren 10an, 9:30tik 11:00k arte, 8 eta 12 urte arteandituzten haurrendako. Tailerrak urririk dira, tokiak atxi-kitzekoak dira mediatekako harreran : 05 59 70 16 83

Auto aparka tokietan geldi denbora neurtua - Herrikosaltegien galdez, plaza inguruetako auto aparka tokietangelditzea, neurtua izanen da. Asteko egunetan, saltegien au-rrean, oren bat eta erdi baino gehiago gelditzea ez da haizuizanen. Karta urdina beharko da ezarri autoetan agerian, lehenegina izan den bezala. Urtsuko eta Jean Lissar karrikak, Fran-cis Jammes eta Pierre Broussain karrikak, Eliza aitzinekoak,Ezki azpia eta Jondonaneko aparka tokiak dira, gune huntansartzen diren auto lekuak. Ekainaren 15etik aitzina, jan-darmeak eta herriko polizia hasiko dira erabaki huni buruzbermatzen. Karta urdin berezi horiek salgai izanen dira, HerrikoEtxean, ekainaren 10 etik aitzina.

Seinazkako futbol lehiaketa - Seinazkako futbol lehiaketaomentsua ekainaren 13an iraganen da, Xapitaleko zelaietan.Parte hartzeko izenak eman behar dira, HFC oin baloi elka-rteko gelan edo deitu : 05-59-29-10-39 edo oraino06.33.34.54.27 telefono zenbakietarat. 77€ beharko diraordaindu 7 jokolaritako talde bakotxarentzat (6 jokolari etaordezkari bat).

“ SITA Sud-Ouest ” undarkin guneko enpresak jakinaraztendu - Obrak egiten dituzte Hazketako undarkin gunean. 2009kouztailaren 1a aitzin, undarkin gune zaharrak zerratu behar diralegez. Hortarako, jadanik ehortziak ziren undarkinak berrizargitaratzen dituzte, tokiz aldatzeko eta gune zahar hori, aldebat betikotz estaltzeko. Anartean, jakinarazia da mugitzendituzten 40 000m3 ko zikin andana horrek usain bortitzahedatzen duela auzoetan. Ur biltzeak eta aire biziatuenbiltzeko obrak eginen dituzte ere, behereko zikin leku hori hetsiaitzin. Ekainaren 29 an, goraxago egina duten leku berrian,hasiko dira undarkinen lurperatzen.

Europako bozak - Hazparnen : Boz emaile 4639. Bozkatzenizan direnak 2060. Bali eman dutenak 1943. Baudis 501, Bové280, Rochefort 273, Arif 196, Tellechea 165, Echeverria 156,Puyjalon 75, Martin 69, Melenchon 62, Aliot 54, Drevet 45, To-rremocha 23, Temple 20, Martinez 13, Franclieu 8, Faura 3,eta bertzek huts.

DUHAGON EIHERA (Aiherra) - Ekainaren 14-ean, eiherenegunaren karietan, Uhagun eihera bisitentzat idekia izanen da.Urririk proposatua zaizue bisita bat. Bisitan izanen da, erre-ka eta urtegiaren deskubritzea, etxearen istorioa, eta eiherareneta bere turbinaren aurkezpena. Horrez gain, hiru artistenerakusketa bat proposatua zaizue. Simmoneau tindatzaileakloriatuko zaituzte bere pintur koloretsuekin, Noblia zizelkatza-ileak harrituko zaituzte bere burdinezko zizelketekin etaazkenik Béatrice D-ek hunkituko zaituzte bere lur erretu xora-garriekin. Heiekin hitz egitea posible izanen da igandean 10-etatik 12-ak arte. Erakusketa idekia izanen da eta bisitak posi-ble izanen dira goizean 10-etatik 12-ak arte eta arratsaldean 2-etatik 5-ak arte.

Francico Dussourd eta Viviana Souzaaktoreak

KANBOJEIKADI-ren besta - Jeikadi dantzataldeak besta aratsalde bat antolatzen dularunbat honetan, ekainaren 13an, ezkerparetan 17.00etan. Dantza ikusgarri bateskainiko dute taldeko dantzari guziek.

KAN’BIO merkatua - Larunbat goizean,9etarik 13ak arte, Bio merkatu bat ira-ganen da Xikito karrikan.

SEASKAren besta Kanbon - Igandehonetan, ekainaren 14ean, egun guzian,“haurren eguna” antolatzen du Seaskaelkarteak. Kirol zelaian, ezker paretan etakiroldegi berrian iraganen da besta egunhori. Egitarau aberats bat proposatua dahaurrentzat baita ere helduentzat.Eguerditan tokian berean jaten ahalkoda, tokiko ikastolako burrasoek zikiro batzerbitzatuko baitute. 13 €tan izanen dabazkaria, denak barne, eta han bertaneginen dira izen emaiteak.

ITSASU

Gerezi besta - Erran daiteke sekulanbaino arrakastatsuagoa izan dela aurten-go edizioa. Denbora aldetik, arrasegokia, hauta: estalia bainan ateria,ATAITZE dantza taldearen ikusgarridenboran eguzki printze batzu ere izandira eta jendea dantzarier begira egon dagogotik. Eguerdiko bazkarian 850bazkaltiar ! Azken urte hauetan bezala,ALAIAK kantari taldeak bazterrak harrotuditu eta jendea kantarazi. Gerezia ere,kasik-kasik dena joan da: bi tona,gehienik xapata, bildu dira Itsasun.

Gerezti Kontserbatorioa - Joandenlarunbat iluntxean, XAP-ATA elkarteak estrenatudu “ Gerezti Kontserba-

torioa ” erakusketaATEKA gunean.Maryse Cachenauteta Xan Esteveko-rena-k aurkeztudute erakusketa

hau gogoratuz zer izanden Itsasun gereziaren

“ ekonomia ” azken 100urte hauetan. Herriko Etxearekin ados-turik eta zonbait partaiderenlaguntzarekin 2 hektarako gerezti bat lan-datu du elkarteak Olioseneko mazelan,Itsasuko gerezi mota bereziak salbatuzeta geroari begira garatzeko asmotan.Hemendik urte baten buruan bisitatzenahalko da gerezti hau (oraino gereziondoak landatu berriegiak dira eta).Erakusketa hau ikusgai da beraz ATEKAgunean, bi hizkuntzetan. Ikusteko gogoaemaiteko, erran dezaket herriko hamabiauzoek eman diotela izena gerezi motaberezi bati...

UFAKA-ZANPAKA - Hau da heldudenostiral aratsean, ekainaren 12an,Gaineko Plazan emana izanen den ikus-garria: dantzak eta perkusioak izanendira. Orain arte ezagutu dugu“ Burrunka ”, hau da segidako zerbait...Lehen partean ATAITZE dantza taldeakemanen du bere ikusgarria. Aratseko9etan hasiko da, eta euria izanez Atha-rrin liteke aterpea. Herriko Etxeko KulturBatzordeak antolatzen du ikusgarri hau.Sartzea 10 euro, kitorik 13 urte azpitikohaur eta gaztetxoentzat.

MIARRITZEEEP eta Miarritzeko Atabal zentroa hitzartu.“Euskararen Erakunde Publikoak indar handiz bultzatu nahi dueuskara gazteen artean, eta helburu horretan erdiz erdi sartzenda Miarritzeko Atabal zentroarekin izenpetzen dugunhitzarmena”, hara zein izan diren Euskararen ErakundePublikoko presidentearen hitzak, Mixel Poueits Atabal zentrokopresidenteari bostekoa eskaini diolarik joan den asteazkenean, biegituren arteko hitzarmena izenpetzeko momentuan. Hitzarmenhorren medioz EEP-k bost mila euro ekartzen dizkio Atabali,lehenbizian musika zentroko aktibitate guzietan zer leku dueneuskarak azterteko, eta gure mintzairaren sarbide entseguakbultzatzeko, amorea gatik eta gazteriak ukan dezan euskarazbizitzeko parada, eskola eta lan denboratik kanpo.Stephane Lemouneau lehunztarra txapeldun Plazaberrin.Biarriztarrak elkarteak antolatu lauterdiko lehiaketa finaleanlehunztarrak Mikel Irigoien nafartarra gainditu du 22/16koemaitzarekin. Trenpu onean da lehunztar gaztea, eta luzaz PanpiLaduchen ekipoan trebatzen arizan ondoan, ASPE sozietateaklehen entseguak proposatuko dizkio ekainean ezker paretean.

Page 5: Herria 3011

5

BIDARRAI AIHERRABestaberri – Igandean herriko gazteriaBestaberritako jantzitan beztituko da.Elizkizuna 10.30etan, Uztaritzekotxarangak usaian bezala lagundurik.Otabaz aldiz gazteria ez da Bestaberritakojantzitan agertuko.Europako bozak – Herriko 575 bozkaza-leetarik 234ek (%40,6) dute igandeanbozkatu gure herrian, horietan 225 bozbali. Presentatzen ziren 24 zerrendetarik10 gelditu dira boz bihirik gabe. Bertzekemaitza hauk ardietsi dituzte : BaudisUMP 67, Ixabel Etxeberria EHA 42, JoséBové Europe Ecologie 35, RochefortModem 25, Jean Tellechea EAJ-PNB 12,Kader Arif PS 11, Melenchon Front deGauche 9, Myriam Martin NPA 9, LouisAliot FN 6, Drevet Alliance écologique 4,Torremocha L.O. 2, Puyjalon MPF-CNPT1, J. Cl. Martinez Europe de la vie 1, DeFranclieu Alternative libérale 1.Hirukasko – Mendi ibilaldi hunek 20. urte-muga ospatuko du aurten. Kari hortara,parte hartzaileen kopurua 800 mendizale-tara goratuko da (eta ez 650etara jazbezala). Zurrumurruek baitzioten 20. urte-betze kari laugarren kasko bat, Mundar-rain, kurritu beharko zela, antolatzaileeksegurtatzen dute ez dela holakorik izanen,hots Hirukaskok hiru kasko kurrituko dituusaian bezala, Iparla, Irubela eta Artza-mendi. Ekainaren 27an iraganen da,larunbatarekin, Bidarraitik abiatuz etaItsasurat helduz. Izenak oraidanik emanditaizke, 25 eurotan, toki hauetan : Pey-

tavin Baiona, Promo Sport Angelu, Kraka-da Itsasu, Ttirritta Uztaritze, Maya SportDonibane Garazi. Goiz hartan bereanizena emanen dutenentzat, 30 euro .Bertzalde, huna hemen joanden asteantoki eskasez agertu ahal izan ez ginuenargazkia, Mendekosteko Bidarraiko laster-ketako hiru emazte hoberenena.

Pilota – Gure herriko plazan, ibiakoitzhuntan : 17:00 Mickael Palomes-PeioArambel (Zaharrer Segi) / Roger Etchev-ers-Julien Arbeletche (Irisarri) ; 18:00 AlainSaldumbide-Christophe Elissalde (Itsasu) /Denis Endara-Patrick Mariluz (Sara).Errobiko hila – Mendekoste astelehenezarrantzale batek Errobian, Ameztoikoondoetan, aurkitutako gorputza Baionaaldeko 38 urteko gizon batena zen. Bereautoan bizi omen zen. Gehiagokorik ezdakigu, ez haren izenik, ez eta ere funskinola gertatu den itotze hori.

Birletan, Frantxoa Bidart xapeldun ! -Eta bai, horra berri ona, joan den larunbatarratsaldeko finalen karietara, Azkainen,Lakoko Frantxoa Bidart-ek ereman duelabirla xapelketa, eta beraz xapeldun dugula.Union Basque batasunak du xapelketahau antolatzen aspaldiko urtetan, eta joan-den larunbateko finalak Azkainen iragandira, 18 birlariren artean. Horietan, 4 aiher-tarrek parte hartu dute : Frantxoa Bidart, J-Laurent Bidart, David Bidart eta DamatitSabaloue Bidegainekoa. Orain arte, J-Laurent Bidart-ek 3 aldiz eremana zuenxapelketa, bainan hunen anaia Frantxoakdu ereman aurtengoa. Biba Frantxoa, etabirlariek ez dezatela ahantz Aiherrakopestetan, astelehen goizarekin, birlazoingehiagoka bat antolatzen dutela Au-xotean. David Noblia herritarrak fruitu eta bara-tzekariak saltzen - Herritar gazte hunekbaratzekari eta fruituak saltzen ditu, eskuineta ezker kurritzen dituen merkatuetan,hala nola Ezpeletan, Kanbon, Baigorrin alanun nahi. Bere lantokia Plaxateiko ater-bean du segurtatua. Herritarrer jakinaraz-

ten du Plaxateiko aterbean erosketak eginditaizkeela ortzegun arratsaldetan, 4:30tik7:30 arte. Horra beraz, herrian berean,sobera urrun joan gabe, erosketen egitekomoldea !! Kausitzea mehexi duen entsegubat, dudarik gabe !!Europako bozak, Aiherran - 751k bozaemaiten ahal zuten. 386ek eman dute, etahorietan 364 bali. 24 zerrenda edo hauta-gai baitziren, huna lehen 3ek zer eginduten : BAUDIS (UMP) 86, BOVE (EuropeEcologie) 83, ECHEVERRIA (EHA) 56 etabeste…Konfirmazionea ginuen - Joanden igan-dean, konfirmazionea egin dute FrantxoaDARDAN parropiako 48 haurrek Aiherrakoelizan. Zeremoniak 2 oren iraun ditu etaeliza mukurru betea zen. Baionako MarcAillet Apezpiku berria ere hor zen. XipriArbelbide jaun erretorak Aiherra-Izturitzekoparropia aurkeztu diolarik, 25 urte bazelaapezpikurik ez zela gure elizara etorri orroi-tarazi dio. Zeremonia bururatueta, elizatikateratzean zerbitzatuak izan diren arnogorri freskoa eta bixkotxak preziatu dituzteparte hartzaile guziek.

IHOLDISortze - Plazerrekin jakin dugu Axkaratean sortu dela bigarren nexka bat. Andreak hordauka joastatzeko laguna. Goresmenak Maialen eta David aitama gazteeri eta zorion etamusu haur ttipiari.Finalean - Ikastolako haurrak joanak ginituen urrun, Bilbo alderat, Izpuran onak ateraturikkantu xapelketan behar zuten finalean agertu. Jin zauzkigu airos, ainitz oren pasaturik,bidean eta kantaldian, bainan saria eskuetan eta bihotzean zer atsegina ! Biba zuekArmendaritzeko Helena eta Maider, eta Iholdiko Camille, Elise, Maiana eta Kattina !

IRISARRIEskubaloia - Irisartarrek ez dute oraindik beren sasoina bururatua. Alabaina, gizonentalde nagusiak Frantziako xapelgoko final laurdenak ereman ditu Niort-en, hangotaldearen kontra, 32-35. Gaitza ! Partida erditan gibeletik balinbaziren ere 15-13, ezdute etsi eta partida 27-na berdin bukatu dute. Eta luzamenetan aitzina hartu, kon-trakoek baino 3 tanto gehiago sartuz. Zinezko balentria ! Larunbat huntan, ekainaren13an, finalerdia jokatuko dute Dunkerque-n, hango talde bizkorraren kontra. Balentriabaten mentura guti hor, bainan nork daki !

LASAKomunionea - Igandean ekainaren 7an, bataioko agintzak erreberritu dituzte gureherritar 4 haurrek : Paxkal Aldacourrou, Bixente Goity, Maider Lespade eta AlexiaOlçomendyk Donibane Garaziko elizan. Egun eder horren oroitzapena eta hitzakgogoan segi dezatela bide hortarik beretik. Goresmenak haur eta aitameri.Bozak - Beste herrietan bezala hemen ere arrakasta ttipia ukan dute hautagai horiek,alta ez zen hautu eskasik. 260 bozkatzen ahal dutenetarik 86ek egin dute urratsa.UMP alderdiak 12 eta bestek boz bakar batzu. M.G.

DONAMARTIRIBesta Berri - Aurten ere Besta Berri ospatuko dute Donamartirin. 12 urtez lo zagonohidura hori arrapiztu zuten joanden urtean herriko gaztek. Aurten, jazko berak berrizelkartu dira eta andana bera lotu da lanari pesta hau iraupenean lortzeko. Prosesionekojauntziak eta tresnak ari dituzte, emeki emeki, berriz egiten eta oraino eskas direnak,Gerezietatik ukaiten dituzte. Herri osoak badu bere lana : zenbeit ari dira josten, garbitzen,lekuen prestatzen edo berdin aldare lorestatzen. Herritar guzien egitekoa da Besta Berri.Dantzariek eta soinulariek entseguak eginak dituzte eta zain daude igandeko gertakari-aren haundizki ospatzeko. Hau, arratsaldeko 3etan hasiko da mezarekin eta ondotik,prosesionea karrikan. Donamartiriko gazteek herriaren izaiteari lotua den ohidura batbeiratu nahi izan dute, geroan eta ainitz urtez iraunen duen ohidura herrikoia berriz xutikezarriz. Ainitz lan galdatzen du holako antolaketa batek, bainan gazte talde batennahikariari ihardokiko duenik ez da. Elizkizun pesta eder hunek, agian, eginen du orainobide Donamartirin bezala, gure Euskal Herri osoan ere. J.A.

HELETAAdin ederra - Adin ederreko bulegoa bildu da bidaia bati buruz solastatzeko.Ekainaren 25ean eginen da Pourtaleko leporat, artetik geldialdiak eginez. Partehartzaleak izenak eman igande 21eko edo Marieclaire saltegian edo Mentaberrian.Eskerrak - Hamar egun aro eder behar orduan eta behar zelarik igorri dauzkiguzuJauna, arto ala belar egin baitira : eskerrak zuri Jauna lur axala xukoan, izanerauntsien ondorioz finki euri goxo bezain aberatsa igorri daukuzu gure onerako.Eskerrak zuri Jauna. Maiatzeko undar igandean Iholdin 8 haurrek lehen komunioneaegin dute eta joanden igandean Landibarren 4ek bataioko agintzen erreberritzea.Haur, burhaso ala etxekoak benedikazkizu,fedezko urrats hortan herritar guziak partaliergira, fede hazi horren sortzaile baitzira.Eskerrak zuri Jauna - Bi igandez zure gorputzsainduaren itxura ibiliko da karrika ala plazetanzu goretsiz Kristo errege bezala, ohiduren atxi-kitzaile gure gazteak beztituko zuri kantu aladantza egiteko. Heletan Besta Berri eder batzuenmentura dugulakotz. Eskerrak zuri Jauna.Mezak - Larunbat aratsean 7 orenetanMehainen, igandean Besta Berri, 9 orenetanLandibarren, 10.30etan Iholdi eta Heletan, ara-tsaldeko 4 orenetan Armendaritzen. Bezperak 4orenetan Iholdi eta Heletan.

Herritarra

Irabazdunak emazteetan, ezkerretikeskuinerat: Sylvie Launay (3-a), AinhoaJauregi (irabazduna) eta Maider Fraile (2-a).

Arg. P. Soulé

AINTZILEHeriotze - Berriki zeru aldera hegaldatu zauku Jean-Baptiste Maitia Minazarrekonagusi xaharra 77 urtetan, bi semeren aita zen, Jean-Baptiste zena gizon langilebaliosa zen eta bihotz onekoa, jarraikia ere zen elizako urratseri. Soldado egona zenAlemanian gaindi. Ameriketan ere artzain 5 urtez. Ukan ditu merexi zuen bezalaehorzketa ederrak, zonbeit apez aldarean eta 4 banderari. Doluminik bizienakeskaintzen ditugu lehenik espos lagunari gero bi semeeri eta heien familia guziari her-ritar guzien izenean. M.A.

ARMENDARITZEPesta berri eta Otaba - Igandean Pesta Berri. Herria egun horren prestatzen ari-etaetorriko direnak ez du bakarrik Sakramendu Sainduaren ohoratzea eginen hemengoeliza inguruak ere ederki apainduak ikusiko baititu. Zeremonia aratsaldez izanendugu, lau orenetan meza, egun hortan, eta ondoko igandean, otabaz, meza10.30etan. Bezperak 4 orenetan. Eriak - Ez ziuztegu ez ahanzten… zuek xahar etaeriak. Donapaleuko klinikan dugu Arño Elizaikoa, Izpurakoan Emile Ximuniekoa, Kan-bon arta lekuan Pettan Oihanarte. Goraintzi batekin, laster pollikitu zaiteztendautzuegu desiratzen. Amak goxoan - Gisa hortan egon dira amak, aratsaldekoaskaria baiginuen gure ostatu goxoan, jatekoak araberakoak, solasak ere bai haatik.Guri juntatu ahal ez direner besarkada bat doala eta eskerrak auzapezari gu holagastaturik. Eskerrak zuri ere Herria kaseta, ezarri baitituzu guretzat ixkin batean hitzgoxo eta lili pollitak. Horiek dute goxatzen gogo bihotza.

IZTURITZEParropiako berri - Joanden igandean, Aiherrako elizan, konfirmazionea errezebitu dutejaun apezpikuaren ganik Mathieu Mendiboure Satharitzekoak eta Camile EtchemendyEiheraxaharrekoak. Bestalde berriki aipatu baititut bataioko agintzak erreberritu dituzten biizturiztar, hirugarren bat ere bazuten berekin Anaïs Mendibil Elizalarrekoa. Barkatu hu-tsarentzat. Igandean Besta Berri, elizkizuna 10:30tan, ondotik proosionea xahar etxeratusaian bezala.Europako hauteskundeak - Bozka dezaketen 290etarik 125ek bozkatu dute, % 43k nun-beitan. 121 bali. Bové buru zuen abertzale eta ekologisten zerrendak du boz gehienabildu 36, ondotik Baudis UMP (Sarkozy) 127, Euskal Herriaren Alde Etxeberria 18,Rochefort Modem (Bayrou) 11, Tellechea abertzale zentrista 7, Melenchon ezkerrekoak 5eta besteek petik edo baterez.Zikin edo ondarkin larrien bilketa : Garbiki sindikatak jakinarazten dauku ondarkin tra-bagarrien bilketa bat eginen dela gure herrian ekainaren 16an astearte aratsaldez 2etarik4ak eta erdiak arte. Aurtikitzeko direnak bezperatik ere ekar ditazke eliza ondokoaparkalekurat. Hemendik goiti beharko ditugu haatik bakotxak gureak Heletako zikintegiberezirat ereman astearte eta ostegunetan aratsaldeko 5etarik 7ak artean eta larunbate-tan 3etarik 6ak arte. Indar ttipi bat egin beharko beraz denen onetan!

BAIGORRIEzkontza - Duela zonbait egun herriko etxean elgarri baia eman dute Fabienne Badi-ola eta Jean-Marie Leiza tindatzaileak. Gure goresmenak eta agiantza hoberenakhelarazi nahi ditugu bikote berriari eta ere agurrak beren etxekoeri.Artzainen lasterkaldia - Zerua hodeitsu bainan euririk ez, horrela nahi bezalako aroaukan dute 14garren Artzainen lasterkaldian partehartu duten 126 lasterkariek. Arrakasta ederrarekin,dena ongi iragan da. “ Ibilbide ederra, bazter zoraga-rriak bainan dena goiti eta beheiti ” zion Ivo Vanden-broucke belgikar lasterkariak. Aurten ere 23,6 km-enegiteko Fernando Etxegarai beratarra izan da zalue-na, 1-58’22’’ denborarekin. Bigarrena : Iñigo LasaraEtxalarrekoa : 2– 00’14’’. Hirugarrena : Jean LaxagueMithirinakoa 2-04’42’’. Bederatzigarren postuan etaBaigorriarretan lehena Benoît Etchechury 2-31’35’’.Emazteetan lehena Marie-Pierre Larroudet 2-46’36’’.Bozkak - Europar bozkak iragan ondoan, huna zoinizan diren gure herriko emaitzak. Bozka zerrendan1324. Bozkatu dutenak : 500 (% 39,42). UMP : 120 –Europe écologie : 106 Euskal Herriaren Alde : 75 -PS : 54 – Modem : 52 – Euskadi Europan : 29 –NPA : 19 – Melenchon : 12 – CPNT-MPF : 9 – FN : 8– Europe de la vie : 6 – Debout la République : 3 –Lutte ouvrière : 4 – Alliance écologie : 3 – Bertzehamar zerrendek : 0.Pilota - Joanden asteburuan jokatu dira Frantziako xapelgoaren finalerdiak, trin-ketean paleta pilota hutsarekin. Gizonetan : helduetan 2garren mailan Irastorza etaOthalepo-k galdu 19 – 30 Angeluarren kontra. Nexkatoetan : minimoetan Maitena etaMartta Hirigarayek galdu 11 – 30 Itsasuren kontra. Mail berean Maitena Gascue etaAnais Elgart-ek ere galdu 16 – 30 Senpereren kontra. Kadetetan : Amaia Etchemendyeta Mirentxu Hirigarayek irabazi 30 – 20 Itsasuren kontra. Juniorretan : KristinaAguerre eta Mirentxu Hirigarayek irabazi 30 – 20 Tosse-n kontra. Gazte hauen finalaklarunbat huntan Lurden. Helduetan “ A ” mailean : Claire Bordagaray eta Amaia Ser-rek irabazi : 30 – 27 Senpereren kontra. Finala jokatuko dute igande huntan Lurden.

FernandoEtxegaraiOilarandoikomazelan

SUHUSKUNEHerriko bestak - Aste undar ditugu, gure herriko bestak, ekainaren 12, 13, 14ean.Ostiralean 12an aratseko 21:00 orenetarik goiti antzerkia : “Roxali” Jatsuko gazteriakantolaturik. 11 orenetarik goiti kontzertua LOKO-rekin. Ibiakoitza 13an, 21.00 orene-tan afaria, Holako-k alaiturik, eta dantzaldia Xitoak-ekin. Igande 14ean, 2 orenetan,mus txapelketa. 20:00ak inguruan talo eta xingar, Mispirarrak taldeakalaiturik. Zatozteberaz multxo handian Suhuskuneko bestetarat. Igandean izanen da ere meza gureelizan 11 orenetan.

ORTZAIZESan Mixel eskolaren besta - Urte guziez egiten duen bezala, San Mixel eskolak bereurte bukaerako besta antolatzen du Besta Berri egunarekin. Beraz helduden igan-dean, ekainaren 14-ean, iraganen da aurtengoa. Besta Berriko meza eta prosesio-nearen ondotik, izanen da zintzur bustitzea eta oren bata irian bazkaria : amarrain,bildoxkia errerik, ardi gasna, bixkotx eta horiekin behar diren edari guziak. Zozketabat eginen da bazkari denboran eta animazioa eskolako haurrek eta horien burrasoekeginen dute kantu, dantza et musikarekin. Bestalde, San Mixel eskolak, burrasobatzueri esker internet gune bat ideki du : http://pagesperso-orange.fr/ec-saintmichel

Page 6: Herria 3011

“ Baginduen anaia gazte bat, Be-ñat, … Bizi guzian, behar ordu gu-zietan, ainitz otoiztu dut. ” Hil zorian zagon amaren inguruanginaudela, ahultasunaren ahultasu-naz bere azken mezua ahapetikzuzendua heldu zitzaikun, gu harri-tuak utziz. Eta hain zuzen Beñatsainduaren egunean emaiten zau-kun familiako sekretu hunen berri,“ aingeru begiralea ” azken orene-raino laguntzaile leial.Amak, anaia gaztea “ piztuarekin ”,zer nolako bidea egina zuen ezdugu egundaino jakin. Gaur aur-keztuko dutan obran, bide hori xe-heki kondatua da. Ez nuke liburuhau aipatuko ez banindu barnetikhunkitu eta esperantzaz hazi etajantzi.“ Suntsiezin lotura ” tituluarekineskaini dauku azken liburu abera-tsa Lytta Basset andereak. SuisanUnibertsitateko protestant teologiaerakasle, idazle eta hizlari ezagu-tuak kondatzen du Samuel, hogoi-ta lau urteko bere semearen he-rioaren ondotikako bizia, izkiriozagertuz bere sentimenduak eta bi-ziraupenerako ibilera.Miñen aipatzeko hirugarren presu-nan mintzo bada emazte hau, beregogoetak haatik lehenean idaztenditu. 2001eko maiatzaren 7an,bazterrek udaberriko irri-oihartzunairagartzen dutelarik, senarraren te-lefono deiak zerbait berri larri za-karrela laster konprenitu du, hunekdeitzea arrunt ez ohizkoa izanik.Bapatean izigarriko kolpeak jo duhiru seme zituen ama, hauetarikbatek bere buruaz bertze eginazuela jakitearekin. Sortu eta ñiñiakhatsa hartzeko ez ote du leheniknigar-oihu bat bota behar ? Gogoreta mutu bilakatzerainoko karrasiaateratzen uzten du, ez sabeleanzornedun- mingaixto kokatua gel-ditzeko ; nigarra ixuri ahal den to-kian, herio beltza bihotzetik haiza-tzeko…“ Xirio bat piztu du ” eta “ ahizpakurde-mutur (bouton d’or) ainitz bil-du, horia Samuelen kolorea delaerabakiz. ”…Azken agurrean, hilkutxa ferekatu,eskuak burugainean pausatu eta,Litta Basset, Samuelen amak beresemea benedikatzen du “ Biziarenjabeari uzteko. ”DOLUA. Barneko egunkaria lasteridazten hasten da, bere baitako ir-miarmo horrek iruten duen hariakez barnean preso estekatzeko be-harbada… Ez zuen batere liburuhau izkiriatu gogo ez baziren urtebatzuk geroago, mintzaldi bateanatera zaizkion solasetarik lekora,holako biziaren ixtripu izigarri batekjoak ziren lekuko batzu atrebitugaldatzera. Eta “ zaurituak lagun-tzeko helburuarekin bakarrik onar-tu du hunen argitaratzea.”

Ez da iñolaz ere bere tristezia e-rakusteko xedearekin ari. Geldiga-be bururatzen diren galderakbaztertzen edo ixilarazten saiatuz,“ bere baitan lo dagon haur ttikia“ pitzarazten ” ikasten du. ”Laño beltz lodiek ezaupideak ezez-tatuak dituztelarik, Samuelen aita-mek, bi anaiek, familiako kide etalagunek ahal duten bezala ihardu-kitzen dute eta “ ez da behinerepentsatu behar ondokoak -edo-zoin izan dadin – gutiago sofritzenduela… Nehork ez du pairamena-ren jabetasuna. ” Elgarrekin zauriak artatzea da be-harrezkoa. Bizilaguna du hurbile-na, baina ez du behinere hunenmina osoki ezagutuko, eztaere se-narrak berea. Ixiltasun hotza moztu ahal denneurrian, sofrikarioa aldekoarekinpartekatu, bertzearena entzun ;“Lotura eraikitzea” premiatsua da.Bere baratze sekretutik ateratuzbertzeari buruz joaitea behar-rezkoa zaio. “ Irrisku handia baitabere buruaren hiltzen uztea hi-larekin.” Ainitz geroago pentsatuko du ere: “Zu, zu zira; ni, ni naiz ”, semearenbizi askatasuna errespetatzea heri-otzeraino, bereari uko egingabe.Emazte protestant artzain hunekez daki gehiago otoitz egiten. Hi-labeteak ixilik egonen da “Jainkoagaldua”. Halere, “ofizio bat ez duhutseginen, bertzeak entzutekootoitzean eta kantuz, kantuak Izpi-rituaz sortzen baigaitu”.EZ KULPABILIZATU. Gorputzanahas-mahasean, hasarrean, zilobeltzean, ez daki gehiago bi-zitzen… Baina “edozoin gisaz ezdut nere burua hobendun senti-tuko” aitortzen du. “Hamekagarrenmanamendua” deitzen duen “ u-rrezko” hitz horiekin dio norbaitmintzatu dela bere ahotik.Dolua beti urrats bat aitzina eta u-rrats bat gibelera berriz hastea daegundaino ez bezala… Zenbatdenbora behar izan du ñiñi ttikiakama bere baitaratzeko, luzaz, be-gien bistarik urruntzean ustebaitzuen betikotz galdua zuela… ?Eta “ bizi bat osoa kasik behardugu ikusezin presentzia gurekinegiazki sumatzeko. ” MagdalakoMariak zenbat “ harat-hunat ” ezditu ibili Jesus piztua dela konpre-nitzeko, “ ez da hemen ! ” entzune-ta. Bere nahasmenduan, Maria –protestant batentzat arraroa badaere – gogoratzen zaio bizpahiruokasionetan : Mariak, semea tortu-ratua, kurutzefikatua bereaitzinean, “ kontsolatzen ” du…

“ MANA ” , URRIKALMENDUA.Semearekin harremana moztuadelarik, nola iharduki bertzeen“ deiari ” esker baizik ? Biblian,Samuel gaztea Elie profetakdeitzen duelakoan jeikitzen da…Ohartugabe, egun guziek es-kaintzen dioten bizi keinu, gauzaxoileri osoki zabaltzen da. Orenezoren emana zaiona, jendeenadiskidetasuna “ urgune ” edo oa-sia bat bezala hartzen du. Edozoinmezu “baliosek”, zer sustengua ezdute hornitzen, laguntza eske, pe-nak urratua dabilanari. Basamortu-an mana janaria heltzen zen beza-la, leialki, misterioski, biziz kargatu-ak diren keinu xume guziak,“ihintza zerutik erortzen den beza-la”, eskuratzen ditu. Mana bezalaez dira argi-izpiak metatzen ahal;egunak egunekoa ekartzen du,uste ez delarik. Barneko bakea maizenik hausko-rra balinbada ere, “ ez pentsagauza onak bertzeeri gertatzendirela bakarrik.”Urruneko ikuspegitik behatueta,iduri luke “ ukitu ” ariñez Bizidunakzoriona berriz jastatzeko gai egitengaituela… “ sekretu guziak arra-zoinamenduz jakin gabe”. Pre-sentzia, sotiltasun handieneangordea da. Eta “Presentzia ho-rrek – gaur ohartzen naiz - u-rrikalmenduz beterik neri buruzheldu ziren jendeetan egoitzahautatua zuela.”“Ez da dudarik, gu gehienikbiziarazten gaituzten “gertakariak”,gure bitartez bertze batzuentzat la-gungarri direla”. Duela urtemultxoa, “ Ezinhartuzko bozkarioa”tituluarekin idatzi bazuen liburua,orai bozkario hori, ainitz denborazarrunt galdua, agertzen zaio ttintta-ka Samuelen Bizi berriarekin. San Frantses Asisekoak izadiosoa, herioa barne, Bizidun fami-lian kokatzen zuen gisara, LyttaBasset-eri ere natura mintzo zaio :Urde-mutur bakar baten kliska; Mi-nus-en – Samuelen gatua- uste-gabeko fereka; azken liburuarekinirabazi duelako saria Samuelenurtemugakari jakiten duelarik;oinazeak lehertua, Jesusi oihu egineta berehala bakean sentitzen du-elarik bere burua, margo-argi denortzadarra begien aitzineanikusiz …Lytta Basset-ek segitzen du estudi-anteak argitzen eta Presentziariburuz hitzegiten, bizian kartsukibeti aitzina eginez. Zinez emaztehunek konprenitua du “ jendeakoraino eta beti jendetasunez beharduela jokatu”, “bertzeak ipar-orratzbaitira aro guziez.”.

Graxi Solorzano

“ Ce lien qui ne meurt jamais”Lytta Basset

6

KULTURA SAILA

SUNTSIEZIN LOTURA

Ekainaren 13an, larunbata :14.00 : “Nolaz euskaraz oraindik eta euskararen geroa”(1/2) Xarles Videgain, euskaltzainaren hitzaldia, “Lapurdi1609-2009” elkarteak antolaturik Uztaritzen, maiatzaren 08an. Berrriz zabaldua : Ekainaren 15 (23.00); 16 eta 18an (14.00eta 20.15)Ekainaren 14an, igandea :(20.15) “Jainkoa eta ni” (2/2) kontenplari baten ikuspegitik,Arantxa JAKA serora.Berrriz zabaldua : Ekainaren 17 eta 19an (14.00 eta 20.15)7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero :Asteartea 16 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzatmisionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 17 : Lurra keinulari – Jean UrkiaOsteguna 18 : Donostiako elizbarrutiaren berriak –Marije Ge-rra.Ostiralean 19 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jama-ttitt Dirassar.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Dakidanez, Pakistan-en bahitua izan den frantsesa ez da oraindiklibratua. Zenbat denbora iraunen du bahitze horrek ? Joanden aldian idatzidudan bezala, dirua daiteke ekintza horren gakoa. Pentsa daiteke ere Frantzi-ako enbaxada ez dela lo egoiten.

***Droit d’inventaire : Marie Drucker eta Max Gallo-k, hau historiagile gisa, ere-maiten dute hala deitua den emankizuna, hilabetean bat eta gehienetan in-teresgarria. Alemanen denborakoa ikertzen zuten, ekainaren 3an. Lekukoakziren Jean Pierre Azema, historiagile ezagutua, Dominique Jamet, kasetaria,duela zenbait urte telebixtan maiz agertzen zena eta Catherine Servan-Schreiber judu familiakoa. Lehenbiziko bien aitak Alemanen alde jarri ziren etabi lekukoek aipatu dute zein izan den haien aiten ibilbidea, semeena ez baitaberdina izan. Azemak erraiten zuen bezala bakoitzak badu bere askatasunabere biziaren eremaiteko eta semeak ez du jujatu nahi aita nahiz historiagileakbertze ikuspegi bat izan.Servan-Schreiber familian batzu Alemanen alde, bertze batzu kontra. Hori dagertatu dena Frantzian, gerla zibila izan baita garai batean. Filma interesgarribatek gogoarazi du zer izan den Alemanen denbora.

***Home : France 2 gateak zabaldu du ortzirale aratsean, tenore hoberenean(prime time frantses garbian) Home deitu emankizuna. Yann Arthus-Bertrandda filmaegilea. Bertze titulu bat eman zitekeen filmari : Nora doa gure lurra ?Hiru urtez arizana da filmatzen helikoptero batetik, erran nahi baita zerutikikusten zela lurra. Gainetik ikusi-eta zein ederra den lurra bere oihan, alor,mendi, zelai eta itsasoekin. Bainan zein gaizki erabiltzen duen bere etxea(Home) gizakiak. Zikintzen ditu bazter guziak ikatza eta petrolioa baliatuz, fun-ditzen ditu ere itsasoak, alde batetik zernahi arrain gehiegi bere saretan sar-tuz, emeki emeki ttipitzen ari baita arraina.Bainan ez da osoki ezkorra izan behar ; bertze bide batzu hartuz, oraikoohidurak aldatuz, gutituz egunero botatzen dugun zikinkeria edo hondarkina,sortuz denbora berean argi indar berriak, ikatz eta petrolioaren ordain. Halautziko diegu gure haur eta ondotik etorriko direneri garbia izanen den mun-dua.

***Errugbia : Perpignan xapeldun 1955-ean azkenik izana, Clermont, hamargar-ren aldikotz finalista eta sekulan ez xapeldun, bien arteko finala jokatu dutelarunbat aratsean. Perpignan 54 urteren buruan berriz xapeldun irabazirik (22eta 13), zazpigarren aldikotz xapelgoa eremanik, Clermont, aldiz hamargarrenaldikotz galtzale. Aurtengo xapelgoa bururatu da ; datorren astean frantsestaldea jokatuko da Zelanda Berrian eta gero Australian. J.H.

EUSKAL HERRIKO ETA INGURUETAKOGASTRONOMIA GIDA-LIBURUA

2006an agertu zuen Baionako QuaiRouge argitaletxeak lehen gida-liburua,frantsesez. Gaur, Guide gastronomiquedu Pays Basque et de ses environsgida-liburu hori ber-argitaratzen du, gaur-koturik eta osaturik (2000 ale). 500 batorrialdeko l iburu balios hortan 646jatetxe, ostatu eta hotelen ezaugarriakaurki ditaizke (lehen gida-liburuan baino70 gehiago) : Euskal Autonomia Erkide-goko 360renak, Nafarroako 89renak,Iparraldeko 44renak, gaineratekoak Aki-tania, Errioxa, Burgosaldea eta Kantabri-an gaindikoak. Gastronomiaren Akademi-ako 100 kidek dituzte lurralde horiek hi-labetez hilabete kurritu, etxe ainitz bisi-tatu (1000 baino gehiago), bakotxarengora-beherak zehazki ikertuz. Lan horrenfruitua : liburu argi eta praktiko hau, lu-rralde eta herri bakotxaz argitasun na-gusiekin, eta jatetxe, ostatu eta hotelbakotxaz xehetasun askorekin, janarimotak, sukaldarien talenduak, prezioak,idekidura tenoreak, ingurugiroa... Etabukaeran, zerrendak eta karta ge-ografikoak. Mahain ona maite duteneketa eskualde desberdinetako aberastasunak jastatu nahi dituztenek a-tseginez hartuko dute gida hau, 30 eurotan, edozein liburu saltegietan.

Jacques Lipchitz artista (1891-1973) Lituanian sortua zen, ondotikFrantzian egona, bainan 1940azgeroz Estatu Batuetan bizi zen, Ita-lian ere eginez uda oroz egonaldiak.Zizelkari “kubista” handienetarikzen, nahiz Frantzian ez zuen garaibatean halako arrakastarik. Picas-so, Modigliani, Max Jacob, Apolli-naire, Chagall, Le Corbusier eta ho-lako artista eta intelektual batzuenadiskidea zen.Uda huntan, ekainaren 30etik urri-aren 4eraino, bere 108 obra ikus-gai izango dira Miarritzen, Belle-vue-ko museo gunean. Idekiduratenoreak : 11:00-20:00 egunero,asteartetan salbu. Prezioak : 6 euro,hamar presunetako taldeka 4 europresuna bakar, ikasle eta langabetu3 euro, urririk 12 urtez pekoentzat.Estreinaldia : ekainaren 30ean,astearte goizeko 11etan.

Jacques Lipchitz lituaniar zizelkaria

JACQUES LIPCHITZ ERAKUSKETA

MITHIRIÑAN MUS LEHIAKETABithindar-Goiztiria elkarteak bere herriko 14. mus lehiaketa antolatzen duekainaren 13an, larunbat aratsaldean, ezkerparetan. Izen emaiteaktokian berean 16.30etatik goiti. Lehen karta jokoak 17.00etan. Lehensaria : 500 euroren balioko xarea, bigarrena 300 euroren baliokoa, bertzesari ainitz ere ba. Eta arrats guzian talo eta edari.

EUSKAL IRRATIAKEkainaren 13 : Larunbata •20.30 : Eskubalona, N3 –kofinalerdia, Dunkerque/Irisarri.Ekainaren 14 : Igandea • 09.30: Gure bazterrak Iruri-tik. • 10.30: Meza, HeletakoBestaberri. • 12.30: Gure arbasoak, U-

repele Baxtandarraineko Marie-Thérèse Etxepare. Ekainaren 15: Astelehena • 20.00: Gilbert Dalgalianhizkuntzalariaren mintzaldia,erakaskuntzaelebidunaz.

Page 7: Herria 3011

Sorhuet - Lazcano. . . . . . . 40Bielle - Ducassou . . . . . . . 27Ez dute opor egin aurten ereDenek Bateko arduradunbaliosek beren Bestaberri ingu-ruko lehiaketarekin. Eta jendeakere hori badaki, nahiz ez dituenlehen egunetik leku guziakbetetzen. Usaiako enpresalaguntzaile hetarik ere batzu horpartidan baina emendatuz joa-nen hauk ere. Pilotariak segurikhor ziren eta arras boron-datean. Elgarren bete eta kintzeluzeak eginez hasi dira, ezinberotuz egon gabe batere.Biellek xixta onak berehala, lausakerekin hamahiru lehenetan,baliatu behar baitzen Sorhuetgaixtatu baino lehen, eta horra,14-12, gazteak aitzinean.Haatik Lazcano ere aise ari zenbere urruñar lagunarekin etahola dute, biak artzearekinberen xantza kendu gazteeri,29-20ko abantaila hartuz, etaatxikiz. Botean seina, eta orenbat pasa iraun partidak 40etara.Helduden igandean Etcheverryeta Oçafrainekin izanen dituztebi irabazleek aferak, eta orduanere ari beharko.Peio Goicoetchea . . . . . . . 40Andoni Tellier . . . . . . . . . . 25Bi gazte hauk ziren buruz buruarizanak hastean, biek ereberen ahalak eta nahikariahaundi bat agertuz, ezagunaduten trinketean. Abantailahartu du hastetik, bixitasungehiagorekin baigorriarrak, etaatxiki ere, urruñarrak sekulanetsitu gabe. Hunek ere baduahal eta beso baina gehiagoeginen zuen fiteago sartuz etaez gibelka, zenbaitetan ari zenbezala. Helduden igandean Tel-l ier anaia ukanen duGoicoetcheak kontrario, horberean, lehen partidan.

GARATENEAN LAU GAZTE JABI ORENEZ !!!Aguirre - Bessonart . . . . . 50Saldubehere anaiak . . . . . 48Ez ginuen udatiarren beharrikastelehenean lau pilotari horientxalotzeko. Gibelean etaeskuineko lerroetan ziren usa-iako pilotazale onak lorietanburutik buru. Untzorondar ana-iak hor ziren, aitzinekoarenirabazleak, eta nehori ez zaioiduriko sobera zituztela aldihuntako bi lapurtarrak eta ede-rretarik dira hauk, 46-43 galtza-le zirelarik, doi-doia itzuli baituteondarrean partida. Erran beharda elgarren bete ibiliak zirelabeti astelehenean dotzena batberdintze bederen eginez etakasik sekula bost tantorenmakurra baino haundiagorik ez.Botean ere nausi bi anaiak,hamabirekin eta lapurtarrak sei.Eta nolako jokoa ! Ez dira naskibehin edo bietan baizik gelditueta orduan guti. Bi lapurtarrakgehiago aldiz ikusiak ginituenGaratenean, besoz ongi aisesartzen sare ondo heietan,haatik huts batzu ere ondarreratgibelak. Eta anaiak ? Hauk ha-rritu gaituzte, lehenik gutiagoikusiak nituelakotz eta, guziz,beren bizitasunaz, hain delibe-ratuak eta ausartak eta “xuxe-nak” berek elgarri, euskaraz,hel egiten zuten bezala, galdudute baina berdin irabaz zeza-keten. Ohore halere irabazleeri,helduden astelehenean arikodira Aguirre eta Bessonart,Patrik Ezcurraren eta J.C. Der-miten kontra.

BAIONATTIPIANEzcurra I - Bessonart . . . . 50Aguirre - Harizmendy . . . . 37Partida hau ikusi da usaiakopilotazaleekin, aldakuntza batzuegin ondoan, ezinbertzekoak.Oraino hiru ortzegun uda bainolehen.

LIGAKO XAPELGOAK PLAZA-LAXOANLaduche - Berasategui . . . 30Aguerre - Saint Esteben . . 25Azkaindarraren eta Itsasuarrenartean zen hau, lehenak nausi-tuz, batek joa eta besteak espe-rientzia zutelarik eta galtzaleakez urrun.Latchère - Ithurralde . . . . . 30Sasco - Etcheveste . . . . . . 22Xiberotarrek ere ez dutebarkatu kostaldeko pilotariekin.Jaureguy - Lucu . . . . . . . . 30Etchevers - Arbeletche . . . 22Eta Amikuztarrek Irisartarrenizaria hartu dute hemen zortzikintzez.Etcheto - Maitia . . . . . . . . . 30V. Etchebarne - Arrue . . . . 12Noizbaitekoak beti aitzinadoatzi, haatik hau aiseskoirabazirik Denek Batekoen kon-tra.Palomes - Arambel . . . . . . 30Saldumbide - Elissalde. . . 29Baigorriarrak eta Itsasuar haukhaatik elgarren bete. Eta ikusere bi pare badituztela xapelgo-an Itsasuarrek. Zer diote horgaraztarrek eta Urruñarrek ?Etchebarne - Bonetbeltche30Endarra - Mariluz. . . . . . . . . 9Airetik taldeko hauk auzi errexazuten Saratarrekin.

SEI FINALA BARDOZEKOTRINKETEANLarunbat huntan, ekainak 13,Union Basque elkarteakmuntatu xapelketa batzuen seifinala jokatuko dira Bardozekotrinketean, aratsaldeko2.30etarik goiti. Horiek dirapaleta jokoan, gomazkopilotekin, neska eta emazteenarteko finalak. Huna nor norenkontra :

XORIAK :SEIN Amaia – MAKIRIAINChristelle (Senpere)CASENAVE Marion –LAGUETTE Fanny (Uhaldean)

ARINAK :UGARTE Audrey – IRAZUMurielle (Hendaia I)AGUIRRE Audrey – LAR-RALDE Amaia (Hendaia II)

GAZTETXOAK :ETCHEVERRY Emilie – MILHAC Anais (Irisarri)URRUTY Mirentxu – LA-RRONDO Céline (Denek Bat)

KADET ETA JUNIOR :CAILLE Marina – LACASEMarina (Larresoro)OURET Pantxika – UHALDEElorri (Airetik)

HELDUAK - B :URRUTY Amaia – LA-RREBOURE Valérie (Itsasu)SIX Karine – HEGUY Vanessa(Uhaldean)

HELDUAK - A :GOALARD Florence – URRU-TIA Pantxika (Biarriztarrak)FAGOUET Pantxika –ETCHEGOINBERRY (Abarra-tia)

HEGOALDEAN, IRUJOK HIRU-GARREN XAPELA !J. Martinez de Irujo . . . . . . 22Aimar Olaizola . . . . . . . . . . 12Donostiako Atano III-a ttipiegizen buruz burukako finala hor-tako eta denak eman dituzteAimar higatzeraino 15-12tandenak emanik biek ere. Hiruga-rren xapela Irujorentzat,lehenago Gallasteguik etaEugik bezala. Atano III-ak 4xapel irabazi zituen, RubenBelokik ere 4, Azkaratek 6,Retegi I-ak 6, Retegi II-ak 11.Gonzalez - Laskurain . . . . 22Berasaluze VIII - Mendizabal II. 19

7

ARMENDARITZEN ELHINAKOA ONGI HASI

LEGEZKO ABISUINFOBORN SARL

Au capital de 10.000 eurosSiège social : Zone Industrielle de Jalday

64500 SAINT JEAN DE LUZ397 872 805 RCS Bayonne

AVIS DE DISSOLUTIONAux termes d’une décision de dissolu-tion en date du 29 Mai 2009, NA PALISAS, société par actions simplifiée aucapital de 3.444.300 euros, dont le siègesocial est à Saint Jean de Luz (64500),162, Rue Belharra, identifiée au Registredu Commerce et des Sociétés deBayonne sous le numéro 331 377 036, a,en sa qualité d’associée unique de lasociété INFOBORN, société à responsa-bilité limitée au capital de 10.000 euros,dont le siège social est à Saint Jean deLuz (64500), Zone Industrielle de Jalday,identifiée au Registre du Commerce etdes Sociétés de Bayonne sous le numé-ro 397 872 805, décidé la dissolutionanticipée de ladite Société.Conformément aux dispositions de l’ar-ticle 1844-5 alinéa 3 du Code civil et del’article 8 alinéa 2 du décret n° 78-704 du3 juillet 1978, les créanciers de la socié-té INFOBORN peuvent faire opposition àla dissolution dans un délai de trentejours à compter de la publication duprésent avis.Ces oppositions doivent être présen-tées devant le Tribunal de commerce deBayonne.Le dépôt légal sera effectué au Greffedu Tribunal de commerce de Bayonne.Cette dissolution mettra fin aux fon-ctions de Monsieur Pierre Boccon-Liau-det, gérant. Pour avis

AVIS DE CONSTITUTIONAvis est donné de la constitution d’uneSociété présentant les caractéristiquessuivantes :DÉNOMINATION : BAIGURAFORME : Société à responsabilité limi-téeSIEGE SOCIAL :Maison Mendi Alde-64780-IRISSARRY-OBJET :Travaux agricolesDUREE : 99 ansCAPITAL : 4000 eurosGERANCE : - Monsieur SEYCHAL Mat-tin, demeurant MAISON Ekuttenia –64780- BIDARRAY -,Monsieur DUHALDE Pierre ArnauddemeurantMaison Mendi Alde-64780-IRISARRY-IMMATRICULATION : au RCS deBAYONNE. Pour avis,

INSERTION LÉGALEDÉBUT DE LOCATION-GERANCE

Suivant acte sous seing privé en date àIrissarry du 5 juin 2009.Monsieur DUHALDE Pierre Arnaud,demeurant Maison Mendi Alde, 64780IRISSARRY,a donné en location-gérance à :La Société BAIGURA,SARL au capital de 4000 euros,Ayant son siège social Maison MendiAlde, 64780 IRISSARRY,en cours d’immatriculation au Registredu Commerce et des Sociétés deBAYONNE, un fonds de commerce deTravaux Agricoles sis Maison MendiALDE, 64780 IRISSARRY, immatriculéau Registre du Commerce et des Socié-tés sous le numéro 339 761 256 RCSBayonne, à compter du 01/04/2009 pourune durée de cinq années.Pour insertion.

INSERTION LÉGALEDÉBUT DE LOCATION-GERANCE

Suivant acte sous seing privé en date àIrissarry du 5 juin 2009.Monsieur SEYCHAL Mattin,demeurant Maison Ekuttenia, 64780BIDARRAY,a donné en location-gérance à :La Société BAIGURA,SARL au capital de 4000 euros,ayant son siège social Maison MendiAlde, 64780 IRISSARRY,en cours d’immatriculation au Registredu Commerce et des Sociétés deBAYONNE, un fonds de commerce deTravaux Agricoles sis Maison Ekuttenia,64780 IRISSARRY, immatriculé auRegistre du Commerce et des Sociétéssous le numéro 432 897 866 RCSBayonne, à compter du 01/04/2009 pourune durée de cinq années.Pour insertion.

JUTSI

Heriotze - Joanden ibiakoitzean lagundu dugu bere azken egoitzaratKaiet Arthaberro Donagrazikoa. 77.garren urtean zagon eta lagun ainitzetorri dira ehorzketarat familiaren inguruan azken agur baten egiteko.Zonbait egun lehenago Larzabalen ehortzia izan da Graxiana Bidart 97urtetan. Jutsi Dendarinean sortua zen eta 50 bat urtez herrian biziizana. Bi familiek onhar dezaztela gure doluminak.

Ixtripu - Maiatzaren 23an larunbat aratsaldearekin, ixtripu larria gertatuzaiku herrian. Evariste Lako gure herriko berriketariaren semea, belarborobiltzeko tresnarekin zerbait enegu izanki, joan da mekanikarengainerat eta beso eskuina bildu dio. Beharrik auzoa han zuelatresnaren geldiarazteko. Sokorriak deiturik, airekoz ereman duteBaionarat. Bertzerik ezin eginez besoa moztu diote. Kuraia handi bathiri Evariste, laster itzul hadi Jutsi xokorat hire familiaren ondorat.

SARL KALAKASociété à Responsabilité Limitée

1 Place du Marché64200 SAINT JEAN PIED DE PORT

Capital Social : 7800 €€RCS BAYONNE : 441 490 042

Aux termes d’une décision du 21 Avril2009, l’Assemblée Générale Extraordi-naire des associés de la SARL KALA-KA :- a accepté la démission de Mr JoanBIDART de son poste de gérant et anommé à sa place Mme SandrineSABAROTS demeurant à AHAXE(64120), Maison Errekartia.- A agréé Mr BERNARD Didier en tantqu’associé en remplacement deMr BIDART Joan,- A agréé Mr PREDAIGNE Thierry entant qu’associé en remplacement deMr GUECAIMBURU Jacques,- A agréé Mme SABAROTS SandrineDidier en tant qu’associé en remplace-ment de Mme DUHALDE Maider.Les mentions sont faites au RCS deBAYONNE. Pour Avis. La Gérance.

Diaz - Apraiz . . . . . . . . . . . 16Ongay - Urberuaga . . . . . . 11Han berean hauek ere, Donos-tian.Iker Arretxe . . . . . . . . . . . . 22Chafee . . . . . . . . . . . . . . . . 20

Koka - Begino . . . . . . . . . . 18Olaizola I - Zearra . . . . . . . . 7Hau berriz Iruñean jokatua,Labriten.

Olaizola I - Begino. . . . . . . . 9Bengoetxea - Zearra . . . . . . 5Eta partida hau hortan gelditubehar izan da, Oinatz Bengoe-txea pilotari bipilak erhi bat hau-tsirik, hola beraz ez baitugupilotari maitagarri hori zenbaitdenboraz ikusiko. Haatik ez ahalzen espres ari, makur hori ger-tatu zaiolarik. Bego

Emazteen txirrindula itzulia Angelun bururatukoGizonen itzulia ez bezala, Euskal Herritikpasatuko da emazteen Frantziako Itzuliaaurten. Pasa baino gehiago, Irun eta Angelurenartean iraganen da laugarren eta azken etapaekainaren 21ean. Urrezko atorra Lapurdinerabakitzen ahalko da beraz, etapa gaitza pro-posatua izanen baita egun horretan. 128 kilo-metro mendiko etapa bakar batean, ez da usuhorrelakorik ikusten emazteen txirrindularitzan.Aurtengo Frantziako Itzuliak, haatik, usaianbaino pixka bat laburrago izanagatik, etapa batluze eta zaila programatu du azken egunar-entzat Irun eta Angelu artean. Lehen aldikotzetapa guziz euskaldun bat Pierre Boué laster-ketaren zuzendariak zioen bezala. EmazteenFrantziako itzulia ekainaren 18an hasiko daBressuire herrian. Bigarren etapak Bressuire eta Niort lotuko ditu,ondotik tropela Biarnoan sartuko da, Hagetmautik Pauerako ibil-bidearekin, Euskal Herrian bukatzeko Hendaia eta Irun artean.Munduko txirrindularirik hoberenek parte hartuko dute, haien artean bitalde euskaldunek, eta nola ez Eneritz Iturriaga Abadinotarrak,euskaldunen xantzarik hoberena.

IPARRALDEKO AEK-KO LANGILEENDEIALDIA

Jon Anza 47 urteko donostiarra hiru urte hautan Lapurdin bizi zen, 21urte iraganik espainiol estatuko presondegietan. 2006-2007 ikas-turtean Donibane Lohizuneko AEK-n aritu zen erakasle bolondresgisa. Bainan 2009ko apirilaren 18az geroz desagertua da, nehork ezduela haren berririk. Zer bilakatua ote da ? AEK-k bere sustengu etaelkartasuna adierazi nahi dio Jon Anzaren familiari. Eta kezka haugoraki agertzen du : gerla zikina ber-abiatua ote dute frantses alaespainiol estaduek, ez hain aspaldi bezala ?

GARAZIN ETA BAIGORRIN, DANTZABaxenafarroan herri antzokiak antolaturik, bi ikusgarri eskainiak iza-nen zaizkigu ekainaren 11 huntan, ostegunez : 17:00 Baigorri Plaza-xokon, Elirale konpainiaren “Otto” dantza ikuskizuna (sartzea urririk)eta Donibane Garaziko Vauban gelan, Révolution konpainiaren“Clash” hip hop dantza ikusgarria (sartzea 3 eurotan).

MIARRITZEKOIRAKURKETA

KLUBMixel Thicoipe idazle amikuz-tarra etorriko da MiarritzekoIrakurketa Klubera (Mediateka)ekainaren 20an, larunbat ara-tsaldez (14:00-16:00), “Hotzbero” obraz mintzatzeko.Xehetasunentzat : Tel. 0559223032

EUSKAL KURTSOAKANGELUN

Angeluko Ikasleak elkarteakbere ateak zabalik ukanen dituekainaren 18an (ortzeguna,19:00-20:00) Angeluko DenenEtxean, datorren ikasturtekoeuskal kurtsoentzat izenakhartzeko (tel.0559635707).

BEHI ESNE SARIA :ELB KEXU !

FNSEA-ko eta esnetegietakoordezkariak behi esne prezioazados eman dira joanden astean :262 eta 280 euroren artean 1000pintako. Prezio horrek esnegile fran-go desagertaraziko dituela dio ELB-k. 1000 pintaren ekoizteko gastuak350 eurokoak dira. Gisa hortan,Euskal Herriko etxaldeeri 18.000euro eskastuko zitzaizkiote gastuhorien pagatzeko. Ezin onartua !

GGeellddiiaallddiirriikk eezz EEzzppee--ll ee tt aa kk oo bb ii pp ee rr rr aa rr ee nnssoorrmmaarrkkaa eellkkaarrtteeaannEmazte bat ezarri dute sormarkakopresidente : Martine Damois kan-boar anderea ; presidente ordeakGilles Billaud eta Laurent Hayetdira, moltsero segitzen duRamuntxo Lazkaraiek, eta RenéSaint-Jean eman dute giza harre-manen karguan.

J. Martinez de Irujo zoriontsu

EneritzIturriaga

Page 8: Herria 3011

8

- Ortzegunean (21.00) Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Gaztelu Zahar koroa-Ortzegunean (21.00), Hazparne Eihartzean, 1609-a gogoan, Joxe Antonio Aspiazu ikerlearen hitzaldia, 16 eta 17. mendeetako bizimoldeetaz.- Ortzegunean (21.00) Ezpeletako elizan, Arraga koroa-Ortzegunean (21.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Les Inoxydables» taldea.-Ortzegunean (21.30), Zuraideko pilota plazan, «Juglaera, puta eta eroa» antzerkia Harri Xuria festibalaren kondu.-Ortzegunean eta ortziralean, Urruñan, Itsas-Mendi gelan, «Antzerkiaren Astea» (astelehenean abiatu saila), Euskal-Haziak elkartearekin.- Ortziralean, Ziburun, itsuen aldeko Marchathon eguna-Ortziralean (20.30), Angelun, herriko etxeko besta-aretoan, gitara kontzertua.- Ortziralean (21.00) Heletan, Itsasoa biltokian, Mixel Ducau-ren kontzertua-Ortziralean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Exultate eta L’Espace à Chanter koroak Paueko musikari batzu lagun, Fauré musikagilearen Requiem famatua eskainiz.- Ortziralean (21.00) Itsasun, pilota plazan, Burrunkaren “Ufaka Zanpaka” ikusgarria-Ortziralean (21.00), Luhuson, herriko gelan, «Traces» antzerkia, Petit Théâtre de Pain taldearekin, Harri Xuria festibalaren kondu.- Ortziralean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Shakoponk taldea.-Ortziralean ( 21.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Just Married « bikotea.

-Larunbatean, Angelun, besta Blancpignon auzoaldean.-Larunbatean, Baionan, Polo auzoaldeko ikastolaren besta. Lehenik (11.30), bisita eta ikusgarri, ondotik bazkaria. Aratsaldean (18.00), ikastola berrituaren estreinaldi ofiziala. -Larunbatean (18.00), Donibane Lohizunen, «Patrouille de France” delakoaren balentriak badiaren gainez-gain.- Larunbatean (21.00) Miarritzen, Midi geltokian, “Mon frère” dantza ikusgarria- Larunbatean (21.00) Heletan, Itsasoa biltokian, Dario Fo-ren “Johan Padan à la découverte des Amériques” antzerkia-Larunbatean (21.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, Martial kantari eta kondalaria. -Larunbatean eta igandean, Donibane Lohizunen, margolari lehiaketa baratze botanikoan.-Asteburu guzian, herriko bestak Arrangoitzen, Mugerren, Luhuson, Suhuskunen, Domintxinen bai eta Maule Gainean-Igandean, Besta-Berri-Igandean, Kanbon, Haurren Eguna, Seaskaren 40. urtemuga kari-Igandean, kermeza Senperen.- Igandean (9.00) Miarritzen, Mouriscot aintzirako lasterkaldiak-Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan, kontzertua herriko Estudiantina taldearekin.- Igandean (11.30) Bidarten, mutxikoak Herriko Etxeko plazan

HEGAZTIN IXTRIPUAJoanak ziren Rio de Janeiro-tik, pentsa daiteke alegera, batzu etxeratzen zirela, Europarrak bereziki, Parisera joaiten zirela Brasildarrak. Orotara 228 jende, gizon, emazte eta haur, sekulan lurreratu ez direnak Roissy-Charles de Gaulle aireportuan.Ez da dudarik, zenbait egunen buruan, hegaztina erori dela itsasoan, bainan nehork ez daki xuxen non den erori eta zer gertatu den «Pot au noir» delakoa iragaiten zuelarik, han dena lano, ximixta eta ihortziri. Alta egunero hegaztinak handik pasatzen dira airoski !Joan direnak joanak, bainan familietan gelditzen direnekin nola ez bihotzez egon.

Gehexan PONTTO

Oharra : Larunbat aratsean jakiten dugu bi gorputz agertu direla eta puska zenbait. Eta geroztik beste hogoita bi gorputz. Gehexan Pontto

Japonia eta Xina-n gaindi (2)

Joanden astean, HERRIA-ren lehen orrialdean, abiatuak gira Japonia eta Xinan gaindi.Holako lekukotasun ede rrak argazkiak ere kolorez merexi dituela, aste huntan ixilik ego-nen niz Maite Irazoqui-ri toki hunen uzteko. Milesker handi bat e rranez. Ondoko zonbait astez ere sail hunen erdi tsua utziko diot.

Muslaria

Ximiko batekin utzi dugu Japonia eta bere lainotasuna. Zer aurkituko ote dugu Xinan? Pekin edo Beijin-eko aireportu berri eta ederrean ez da jende ainitz. Joko Olinpikoentzat egin dute aireportu eder hori eta hegazkin zoinbat dira horrat heltzen. Atean, gizon bat ageri batekin eskuan: « Bidaialariak ». Holako eskualde haundi batean, gure izena euskaraz aurkitzeak bihotza pizten dauku! Yu, gure gidaria, astiarekin mintzo da, hitzak ezin hobeki erranez, frantsez gozo batean. Harekin gure lehen bisita egiten dugu: Tian’anmen plaza. Haundia dela jakina da, bainan ikustean eta han ibiltzean, neurtzen da zoin haundia den. 40 hektara, munduko plazarik haundiena, « Zeruko bakea » deitzen dena. Han ibiltzean, denek gogoan dugu nola, duela hogoi urte, askatasun eta jendetasunezko manifestaldi batean, gazte batzuri buruz gerlako orgak igorri zituen orduko gobernuak eta aitzinean ziren gazteak hil. Gure gidaria oraiko gobernuaz mintzo da, zer lan ona egiten duen errepikatuz eta nola Maok jendea engeinatu zuen. « Maok ez zuen arrazoin eta aski gaizki egin dauku » dio Yu jaunak.

Gure lehen urratsek Xinan, gauzak ez direla errexak ulertzeko, erakutsi daukute. Tian’anmen plazan ibili ondoren, haizeak airez aire gure galdeak eta gure gogoetak eremanez zeruko lañoak bezala, gure hotelerat joan gira, Beijin ikusiz: 12 miliuneko hiria, karrika luzeenak 60 km ditu (Garazi-Baiona) eta egunero 5-6 miliun jende gehiago heltzen dira lanerat Beijineko 6 autopisten bitartez… Horiek hola, hiria beti beribilez betea (4 miliun beribil), bizikletaz eta edozoin tresnaz (eskuz pusatu edo tiratzen diren horietarik). Jendeak noiz joaiten den badaki, noiz helduko, nehork ez erraiten ahal.Gure hotel ederrean gira plantatzen eta ondoko karrikak ikusterat ateratzen. Jendea harat eta hunat ibilki, sekulako saltegi ttikiak, eta jendeak arras alaiak kanpotiarrak ikusiz. Ongi etorria egiten, zinez badakite!

Apirilaren 25a: gure egitarauak « Hiri debekatua » (edo galarazia) ekartzen du. Harat heltzean, ez ginen bakarrak! Mundua jauregi hori bisitatzeko! Beharrik gure ikurriña, elkar ez galtzeko! Miing eta Qing leinuak, 24 enperadore, hor bizi izan dira. Azkena, Puyi, 1925ean joan zen. Hiri debekatu izendatu horrek 72 hektara ditu eta munduko erakustoki haundiena dago. Horko etxe, gela, baratze, tenplo guziak hego-ipar alde hatxa baten lerroan dira kokatzen. Xinatarrek, delako « geomancie » hori ontsalaz errespetatzen zuten eta dute. Denak harrituak egon gira, holako tokia bisitatuz: nolaz bada enperadore bakar batek hoinbertze jende, hoinbertze ontasun, hoinbertze etxe eta tenplo bere buruarentzat? Jendeentzat, enperadorea jainko zen eta jainkotasun hori zuten ospatzen, haren zerbitzari zirela denak.

Hori ikusi eta joan gira bazkaltzerat. Ez oinez, ez autobusarekin, ez bizikletaz... bainan karrosan, binazka, xirrindula batek tiratuz. Senar-emazte gazte batzuen etxean ginuen gure apairua. Xinan, familien bertute haundiena eta egin-behar garrantzisuena da bere aitamen artatzea. Senar-emazte gazteek senarraren burasoek behar dituzte artatu eta beren etxea zabaltzen da, beharren arabera: haur bat, burasoak, aitatxi-amatxiak… eta hori egiteko, lana, tokia, dirua behar dira. Gazte batzuk, beren lanaren gainetik, ostatu egiten dute eta hola gira heien jateko-gelan aurkitu. Xinan, ezkondu nahi duen gizon gazteak, bera baino adin gehiago duen emaztea du hautatuko. Zergatik hori? Adin gehiago duen emazteak baitaki lan egiten, etxean, sukaldean, kanpoan, barnean... Maitasunez mintzo ote dira elkarrekin? Lanaz bertze, emazteak ote du hautarik? Jakin behar da, Xinan familia bakotxak haur baten ukaitea duela libro. Hori errespeta dezaten, gobernamenduak haur bat duten familieri dirua emaiten diote. Alabainan, lehen haurra neska bada, bertze haur bat ukaiten ahal dute!!!! Emazteak hori entzutean, eta holako gauza ainitz, jendetasuna emazteeri zabaltzeak baduela oraino bide egiteko du pentsatzen, eta horri buruz da lotzen.

Maite Irazoqui(gero beretik)

“Ximiko batekin utzi dugu Japonia eta bere lañotasuna”

Bidaialariak taldekoak Tian’anmen plazan, duela 20 urte plaza hortan gazteen kontra izan zen sarraskiaz oroituz

Abian da Argentinako Necochea hirian ‘Ikas-tola’. Mementu huntan lehenengo eta biga-rren mailako --6 eta 7 urteko-- 30 ikasle biltzen ditu eta horietarik bakar batzuk dira euskaldun familietako haurride. Ikastolak urterik urte maila berriak emendatu nahi dizkio eskolari eta hazten joan. Ideia eta parioa Necochean sortu Xabier Zubillaga euskal-dunarena da: Xabier eta ‘Quime Quipan’ haur eskola elgarrekilan bil-du eta deliberatu zuten posible zela eskola bat sortzea, Argentinako legeeri ja rraiki, non hau-rrek --euskal familieta-koak izan ala ez-- eus-kara zerbait eta euskal kultura ikasteko xanza ukan zezaketen. Hastapenean, eta egungo egoera ekonomikoa hobetu arte, Xabier bera da euskara eta euskal kultura irakasle, bainan ahal bezen laster Europako eskola-emaile gazteak ekarri nahi lituzke, proiektua behar bezala biribiltzeko. Necochean berean sortua da Xabier, euskaldun familia batean, baina Unibertsitatea Eus-kal Herrian ikasi zuen, Donostian, Ekonomia Zientziak eta Enpresaritzan lizentziaturik. Ber denboran, Donostian hobetu zuen etxean ikasi euskara. Ondarreko urteetan, eta Euskal Gobernamenduak ‘Euskadiko Ordezkaritza’ deitu bulegoa sortu arte, Euskal-Argentinar Garapen eta Kooperazio Institutua delako erakundeko zuzendaria izan zen Buenos Airesen. Beste anitz jende bezala, argentinarra eta euskalduna da Xabier eta azkarki sentitzen ditu bere bi erroak. Gaztetan Necocheako Euskal Etxeko dantzari izan zen, eta Donostian bizi zelarik Goizaldi taldekoa. Euskal kultura ongi ezagutzen du, eta horrendako nahi luke harreman bat hasi Necocheako ‘Ikastola’ko eta Euskal Herriko eskola eta haurren artean, hasteko eskola-emaileak urte bat edo birendako Necocheara ekartzeko, baina baita ere bi aldeetako haurren artean loturak ezartzeko. Xabierren aburuz, zubiak sustatu eta pusatu behar dira Euskal Herriaren eta munduaren artean, eta Diasporako euskaldunak baliosak izaten ahal dira, heien baitan bi munduok biltzen baitira. Ikastolako ikasturtea hasi berria bada ere --Argentinan martxo-apirilean hasten da-- “dagoeneko badira Ikastolan euskal familiakoak izan gabe Euskal Etxeko dantza taldean sartu diren bost haur, eta beste bi Euskal Etxeko saskibaloi taldean hasi dira jokatzen. Ber denboran, haurrak dantza ikastaroetara eramaten dituzten amek ere euskal dantzak ikasi nahi dituztela adierazi dute”, kontatzen dio uros Xabierrek HE RRIAri. Zorionak lerro hauetarik Xabierri, guraso eta haurreri eta Necocheako ‘euskal eskola’ berriari. Emeki emeki egiten da bidea, eta Necochean abian dira. Xabierrekin mintzatu nahi denak honako helbidera idazten ahal dio: [email protected]. Joseba Etxarri

Euskal kultura irakasten duen ‘Ikastola’ sortu da Argentinako Necochea hirian

Necocheako euskal-argentinar IkastolaArg. EuskalKultura.com