8
2009ko Uztailaren 9koa - ISSN 0767-7643 9 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3015 - Aita Xabier Iratzederren eraginez 19. mendean, 1875ean, sortua da Belokeko komentua. Kasik mende bat eterdiko historia aberatsa dauka, mugimendutsua ere batzutan. Aita Ildefonse Darricau-ren oroitzapenak (1956) baizik ez zauden haatik historia horren lekuko, aspaldian agortua den liburua. Aita Xabier Iratzederrek, 1972an Belokeko Abade izendatua izan zelarik, galdegin zuen norbait lot zedin liburu berri baten moldatzeari. Bainan erein hazia ez zen berehala ontu. 1987an, Jacques Damestoy abade berriak Iratzederren gutizia bera agertu zuen, kanpoko norbaitek hori obra zezakeela pentsatuz... Bainan nork hobeki idatz gisa hortako liburua komentu barneko batek baino ? Eta hara, baratzezain baten gisa, Aita Marc Doucet lotu dela lan horri. Belokeko historia luzearen lurra du kar handiz jorratu, gertakarien ildoak sarratu, lore eta fruituak beren jantzi ederrenetan agertu. Artxiba asko ditu ikertu, Belokekoak, La Pierre Qui Vire monastegikoak, Pauekoak, Lazkaokoak eta ere Pariseko artxibo nazionalak. Ehunta hogeita hamar urtez munduari idekia Liburu gotorra da Des hommes travaillés par Dieu hau, bere 640 orrialdeekin. Bost zati handi dauzka. Lehenean, hastapenak zaizkigu kondatuak, eta bereziki eraikitzaileak, Agustin Bastres senpertarra eta bertzeak. Bigarrenean, lehen 28 urteak (1875-1903) : garai suharra, gazte asko zirela komentuan sartzen, euskaldunak gehienak, biarnes eta hego landestar batzu ere, eta hortik munduan gaindiko beneditano etxe batzu sortzen, Oklahoman indianoen erdian, Argentinan... Hirugarrenean, 1903-1925 urte dorpeak, Eliza eta Estaduaren bereizketa zela-eta, frantses gobernuak kanporatu zituztenetik ber-itzultzerainoko garaia. Idiazabalen eta Lazkaon zuten aurkitu aterbe. Laugarrenean, 1925tik Vatikano II-rainoko garaia, bereziki 1936ko gerla zibilak hego euskaldun frango Belokera hurbilarazitakoa, lokarri sarkor eta iraunkorrak sustatuz Beloke eta Hego Euskal Herriaren artean. Bosgarren eta azken zatiak Vatikano II-tik gaur arterainoko urteak dauzkigu aipatzen, euskal liturgiaren berritzaile suhar dela agertzen Beloke, bere fraile euskaltzaleeri esker, Gabriel Lertxundi, Marzel Etxehandi eta bertze. Autoreak azken lerroetan esplikatzen dauku tituluaren zergatia, hor ere Iratzederren hatza dugula aurkitzen. Liburuaren aitzinsolasak, 40 urte hontan Belokeko adiskide handi den Claude Dagens Angoulemeko apezpiku eta Frantses Akademiako kideari bai eta Pierre Molères Baionako apezpiku ohiari zor dizkiegu. Euskal Herriko historia eta ondarean toki osoa daukan liburu mamitsua (Cerf argitaletxea, 48 euro). Bi beharri badituzu eta mihi bat bakarrik entzun ainitz beraz eta gutti mintza! (Senegaleko erran zaharra) MIRESGARRIA ! “Heleta mundiala” ginuen idazten joan den astean. Eta Heleta mundial hortara mundu bat da hurbildu hiru egunez, 22.000ko bat lagun, lehen gauean be- rean 12.000, gazte hutsak gehienak, tartean buru zohituagoak ere haatik. Eta hitz ditiranbikoak entzun dira : “Fe- nomenala, bikaina, izugarria, mortala, zigantea, zoragarria, superra, mega-je- niala...” Etzen, iduriz, hitz aski handirik askok Heletan bizi izan dutena deskri- batzeko. Lagunarteko giro ezin hobea beraz, fama handiko artista batzuren konpai- nian, bertzeak bertze Emir Kusturica Sarajevoko serbiar atipikoa, Puppet- mastaz Alemaniako hip hop talde doi bat bitzia, The Congos jamaikar talde reggaelaria, Safaa Arapiyat palestinar rap kantaria, Fermin Muguruza irundar checkpoint rockeroa eta, gazte uholde hori gehien bat naski berotu duena, Manu Chao ja mitikoa bilakatzen ari dena... Hunen “Gabon Heleta !” agu- rrak berehala sua piztu du fan guzien baitan. Etzen segurki klandestinoki etorria munduko eszenatoki alternatibo handienetatik iragana den kantari erre- beldea, bilbotar ume hau bere etxean bezala sendi zela Heletan. Desafio gaitzari lotua zen Heletako herria, herritar batzuk ikaran zaudela hitzemana zitzaien gazte uholdeak etzi- tuenez bazter guziak itzulipurdikatuko. Eta aste bat lehenagoko gauazko pa- reta tindaketek beldurraren korapiloa are gehiago tinkatua zieten. Bainan uholdea iragan ondoan, ohar goresga- rri hau da entzun Heletar askoren ga- nik : “Zein untsa gobernatu diren gazte horiek !” Euskal Herria Zuzenean fes- tibalari, Arrosa Sohatean bildua zuen distira doi bat histua zitzaion Idauze- Mendiko eskapadan, artetik Hazpar- neko herriak uko eginik, emana zion hitza janez. Heletak koloreak berpiztu dizkio, eta festibalak Heleta goraltxatu du. “Historikoa !” diote antolatzaileek, “miresgarria !” Philippe Etchepare He- letako auzapezak. P.J. Aita Marc Doucet beneditanoa, idatzi berri duen liburua eskuetan ANAIDIAREN HISTORIA Marc Doucet frailearen liburu ederra H : Nolako biltzar nagusia aurten Lapurdi Irratiak ? Mikel Erramuzpe : Aitzineko urteen parekoa, berezi- tasuna zen aurten apezpiku berria jin zaukula, parada izan dugu Lapurdi Irratia nola sortu zen eta geroztik zer bide egin duen berari zuzenean erakusteko. H : Hastapenean parropien artekoa zen Lapurdi Irratia, orain aldiz diosesakoa, zertan da desberdin- tasuna ? M.E. : Hastapenean diosesako irratia izan behar zuen, baina hautua egin zen irrati ttipi baten egitea, parropien artekoa, ez diosesa baten izarikoa, ez eta ere diosesa erdi batena ; emeki emeki diosesa ohartu da irrati hori handitu zela, egokia zela, tresna egoki bat elizarentzat ; orduan onartu du irrati hori izan zitekeela diosesaren babesean. H : Diosesaren magalean izaiteak ez lukea ahal gehia- goren mentura ekarriko ? M.E. : Ikusiko. Aitzineko apezpikuari ez zitzaion iduri- tzen ahal handiak eman behar zirela irrati batean ; berri hunekin ez dut frogarik baina iduritzen zait ahalak eza- rriko dituela irrati hortan, bai eta internet gune azkar eta fier batean. H : Telebistak pasatzen ari diren bezala TNT hedapen sistemara, irratiak ere bide beretik joan beharko dira epe ertainean, nola ikusten du hori Lapurdi Irratiak ? M.E. : Mementoan irratiendako sistema numerikoak beranta handia hartzen du telebistenari konparatuz ; teknika galde ainitz ere sortzen ditu hedapen bide berri horrek gu bezalako irratien kasuan. Horiek oro beharko dira biziki hurbiletik segitu, ezen irratiek beharko dituzte aliantzak elgarren artean egin, zeinen artean ? Galderaz- ko puntu handiekin gaude, eta, bai Lapurdi Irratia ala euskal irratiak ez dakigu norat ari giren. Nik diot irratia dela lehenik kalitatezko gauzak egitea, eta esperientzia bat bildua du Lapurdi Irratiak, kasik hogoi urte huntan, horrekin eginen direla gauzak uste dut. H : Eta Lapurdi Irratiak hastapenetik nahi zuen oi- narri sozial hori hor dea beti ? M.E. : Bai, hori bai, berdin diferentzia batzuekin baina, hastapenetik nahi izan dugu izan ez bakarrik emanaldi fornitzaile bat hola, jendekin egin irrati bat. Hor hartu dugu euskal irratiek zuten eredua : herriarekin egin irrati bat, gure kasuan eliza konkretuko jendekin ari gira, ez baitezpada gainetik beheitiko elizarekin. Horren- gatik oinarri sozial horren pizteak balio du ; hori izanen dea apezpiku berriaren hautua ez dakigu oraino, baina nik hola ikus nezake bai. H : Lapurdi Irratia krixtaua eta elebiduna da. Elebi- tasun horretan euskarak bere lekua hartzen ote du ? M.E. : Bai eta hastapenetik hola markatua izan da. Hau- tatua izan da emanaldi beretan hizkuntzak ez nahastea. Horri esker ainitz gauza egin dira, egiten dira, eta segur eginen dira oraino euskaraz. Eskaintzen ditugu guneak euskaraz osoki, luzeak eta kalitatekoak. Hori da ene iduriko erronka handiena. Aitzinetik inon oihuka arizan gabe, etxekoz etxeko anto- latu du urteko biltzar nagusia Lapurdi Irratiak Uztaritzeko San Frantses kolegioan, alta bildu dira horrat berrogeita hamar bat kide, tartean apez- piku berria, eta Gipuzkoatik ere berriketari pare bat. Ir- rati krixtau elebidunak em- analdiak zabaltzen ditu bai, bere Senpereko antenatik, bai eta ere Internet sarean. Aste honetako HERRIAri Lapurdi irratiaren ateak handi handia ireki dizkio Mikel Erramuzpe sortzaile eta kide jarraikiak. Gaurko eta biharko erronkeri heldu nahian Lapurdi Irratia Badu 48 urte Belokeko beneditanoetan dagola Marc Doucet frailea, 20 urtetan han sartua. Pauekoa da sortzez, biarnesa beraz, bainan euskaraz zein ongi mintzo ! “Euskal Herrian bizi naiz, behar dut beraz Euskal Herriari eta euskarari jarri” dauku erran, eta gure solasaldi osoa euskara hutsez ereman dugu. Urte luze horietan badu zer eginik komentuan fraile historialariak, gasnategiko langile, kanpoko lanetan laguntzaile, gazteen maixu, arrotzain, eta orain gazte multxoen edo jende helduagoen gogoetaldietan laguntzaile... Eta 1996az geroz, 13 urtez beraz, eguneroko lanaren gainetik, Belokeko anaidiaren historiari da lotu. BELOKEKO Mikel Erramuzpe Lapurdi Irratiaz mintzo biltzarkideeri Lapurdi irratiaren biltzar nagusian zeuden kideak, Aillet apezpikuaren inguruan

Herria 3015

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3015

Citation preview

Page 1: Herria 3015

2009ko Uztailaren 9koa - ISSN 0767-76439 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3015 -

Aita Xabier Iratzederren eraginez19. mendean, 1875ean, sortua da Belokeko komentua. Kasik mende bat eterdiko historia aberatsa dauka, mugimendutsua ere batzutan. Aita Ildefonse Darricau-ren oroitzapenak (1956) baizik ez zauden haatik historia horren lekuko, aspaldian agortua den liburua. Aita Xabier Iratzederrek, 1972an Belokeko Abade izendatua izan zelarik, galdegin zuen norbait lot zedin liburu berri baten moldatzeari. Bainan erein hazia ez zen berehala ontu. 1987an, Jacques Damestoy abade berriak Iratzederren gutizia bera agertu zuen, kanpoko norbaitek hori obra zezakeela pentsatuz... Bainan nork hobeki idatz gisa hortako liburua komentu barneko batek baino ? Eta hara, baratzezain baten gisa, Aita Marc Doucet lotu dela lan horri. Belokeko historia luzearen lurra du kar handiz jorratu, gertakarien ildoak sarratu, lore eta fruituak beren jantzi ederrenetan agertu. Artxiba asko ditu ikertu, Belokekoak, La Pierre Qui Vire monastegikoak, Pauekoak, Lazkaokoak eta ere Pariseko artxibo nazionalak.

Ehunta hogeita hamar urtez munduari idekiaLiburu gotorra da Des hommes travaillés par Dieu hau, bere 640 orrialdeekin. Bost zati handi dauzka. Lehenean, hastapenak

zaizkigu kondatuak, eta bereziki eraikitzaileak, Agustin Bastres senpertarra eta bertzeak. Bigarrenean, lehen 28 urteak (1875-1903) : garai suharra, gazte asko zirela komentuan sartzen, euskaldunak gehienak, biarnes eta hego landestar batzu ere, eta hortik munduan gaindiko beneditano etxe batzu sortzen, Oklahoman indianoen erdian, Argentinan... Hirugarrenean, 1903-1925 urte dorpeak, Eliza eta Estaduaren bereizketa zela-eta, frantses gobernuak kanporatu zituztenetik ber-itzultzerainoko garaia. Idiazabalen eta Lazkaon zuten aurkitu aterbe. Laugarrenean, 1925tik Vatikano II-rainoko garaia, bereziki 1936ko gerla zibilak hego euskaldun frango Belokera hurbilarazitakoa, lokarri sarkor eta iraunkorrak sustatuz Beloke eta Hego Euskal Herriaren artean. Bosgarren eta azken zatiak Vatikano II-tik gaur arterainoko urteak dauzkigu aipatzen, euskal liturgiaren berritzaile suhar dela agertzen Beloke, bere fraile euskaltzaleeri esker, Gabriel Lertxundi, Marzel Etxehandi eta bertze. Autoreak azken lerroetan esplikatzen dauku tituluaren zergatia, hor ere Iratzederren hatza dugula aurkitzen. Liburuaren aitzinsolasak, 40 urte hontan Belokeko adiskide handi den Claude Dagens Angoulemeko apezpiku eta Frantses Akademiako kideari bai eta Pierre Molères Baionako apezpiku ohiari zor dizkiegu. Euskal Herriko historia eta ondarean toki osoa daukan liburu mamitsua (Cerf argitaletxea, 48 euro).

Bi beharri badituzueta mihi bat bakarrik

entzun ainitz berazeta gutti mintza!

(Senegaleko erran zaharra)

MIRESGARRIA !“Heleta mundiala” ginuen idazten joan den astean. Eta Heleta mundial hortara mundu bat da hurbildu hiru egunez, 22.000ko bat lagun, lehen gauean be-rean 12.000, gazte hutsak gehienak, tartean buru zohituagoak ere haatik. Eta hitz ditiranbikoak entzun dira : “Fe-nomenala, bikaina, izugarria, mortala, zigantea, zoragarria, superra, mega-je-niala...” Etzen, iduriz, hitz aski handirik askok Heletan bizi izan dutena deskri-batzeko.

Lagunarteko giro ezin hobea beraz, fama handiko artista batzuren konpai-nian, bertzeak bertze Emir Kusturica Sarajevoko serbiar atipikoa, Puppet-mastaz Alemaniako hip hop talde doi bat bitzia, The Congos jamaikar talde reggaelaria, Safaa Arapiyat palestinar rap kantaria, Fermin Muguruza irundar checkpoint rockeroa eta, gazte uholde hori gehien bat naski berotu duena, Manu Chao ja mitikoa bilakatzen ari dena... Hunen “Gabon Heleta !” agu-rrak berehala sua piztu du fan guzien baitan. Etzen segurki klandestinoki etorria munduko eszenatoki alternatibo handienetatik iragana den kantari erre-beldea, bilbotar ume hau bere etxean bezala sendi zela Heletan.

Desafio gaitzari lotua zen Heletako herria, herritar batzuk ikaran zaudela hitzemana zitzaien gazte uholdeak etzi-tuenez bazter guziak itzulipurdikatuko. Eta aste bat lehenagoko gauazko pa-reta tindaketek beldurraren korapiloa are gehiago tinkatua zieten. Bainan uholdea iragan ondoan, ohar goresga-rri hau da entzun Heletar askoren ga-nik : “Zein untsa gobernatu diren gazte horiek !” Euskal Herria Zuzenean fes-tibalari, Arrosa Sohatean bildua zuen distira doi bat histua zitzaion Idauze-Mendiko eskapadan, artetik Hazpar-neko herriak uko eginik, emana zion hitza janez. Heletak koloreak berpiztu dizkio, eta festibalak Heleta goraltxatu du. “Historikoa !” diote antolatzaileek, “miresgarria !” Philippe Etchepare He-letako auzapezak.

P.J.

Aita Marc Doucet beneditanoa, idatzi berri duen liburua eskuetan

ANAIDIAREN HISTORIA Marc Doucet frailearen liburu ederra

H : Nolako biltzar nagusia aurten Lapurdi Irratiak ?Mikel Erramuzpe : Aitzineko urteen parekoa, berezi­tasuna zen aurten apezpiku berria jin zaukula, parada izan dugu Lapurdi Irratia nola sortu zen eta geroztik zer bide egin duen berari zuzenean erakusteko. H : Hastapenean parropien artekoa zen Lapurdi I rratia, orain aldiz diosesakoa, zertan da desberdin-tasuna ?M.E. : Hastapenean diosesako irratia izan behar zuen, baina hautua egin zen irrati ttipi baten egitea, parropien artekoa, ez diosesa baten izarikoa, ez eta ere diosesa erdi batena ; emeki emeki diosesa ohartu da irrati hori handitu zela, egokia zela, tresna egoki bat elizarentzat ; orduan onartu du irrati hori izan zitekeela diosesaren babesean.H : Diosesaren magalean izaiteak ez lukea ahal gehia-goren mentura ekarriko ?M.E. : Ikusiko. Aitzineko apezpikuari ez zitzaion iduri­tzen ahal handiak eman behar zirela irrati batean ; berri hunekin ez dut frogarik baina iduritzen zait ahalak eza­

rriko dituela irrati hortan, bai eta internet gune azkar eta fier batean. H : Telebistak pasatzen ari diren bezala TNT hedapen sistemara, irratiak ere bide beretik joan beharko dira epe ertainean, nola ikusten du hori Lapurdi I rratiak ?M.E. : Mementoan irratiendako sistema numerikoak beranta handia hartzen du telebistenari konparatuz ; teknika galde ainitz ere sortzen ditu hedapen bide berri horrek gu bezalako irratien kasuan. Horiek oro beharko dira biziki hurbiletik segitu, ezen irratiek beharko dituzte aliantzak elgarren artean egin, zeinen artean ? Galderaz­ko puntu handiekin gaude, eta, bai Lapurdi I rratia ala euskal irratiak ez dakigu norat ari giren. Nik diot irratia dela lehenik kalitatezko gauzak egitea, eta esperientzia bat bildua du Lapurdi Irratiak, kasik hogoi urte huntan, horrekin eginen direla gauzak uste dut.H : Eta Lapurdi Irratiak hastapenetik nahi zuen oi-narri sozial hori hor dea beti ?M.E. : Bai, hori bai, berdin diferentzia batzuekin baina, hastapenetik nahi izan dugu izan ez bakarrik emanaldi fornitzaile bat hola, jendekin egin irrati bat. Hor hartu dugu euskal irratiek zuten eredua : herriarekin egin i rrati bat, gure kasuan eliza konkretuko jendekin ari gira, ez baitezpada gainetik beheitiko elizarekin. Horren­gatik oinarri sozial horren pizteak balio du ; hori izanen dea apezpiku berriaren hautua ez dakigu oraino, baina nik hola ikus nezake bai.H : Lapurdi Irratia krixtaua eta elebiduna da. Elebi-tasun horretan euskarak bere lekua hartzen ote du ?M.E. : Bai eta hastapenetik hola markatua izan da. Hau­tatua izan da emanaldi beretan hizkuntzak ez nahastea. Horri esker ainitz gauza egin dira, egiten dira, eta segur eginen dira oraino euskaraz. Eskaintzen ditugu guneak euskaraz osoki, luzeak eta kalitatekoak. Hori da ene iduriko erronka handiena.

Aitzinetik inon oihuka arizan gabe, etxekoz etxeko anto-latu du urteko biltzar nagusia Lapurdi Irratiak Uztaritzeko San Frantses kolegioan, alta bildu dira horrat berrogeita hamar bat kide, tartean apez-piku berria, eta Gipuzkoatik ere berriketari pare bat. Ir-rati krixtau elebidunak em-analdiak zabaltzen ditu bai, bere Senpereko antenatik, bai eta ere Internet sarean. Aste honetako HERRIAri Lapurdi i rratiaren ateak handi handia ireki dizkio Mikel Erramuzpe sortzaile eta kide jarraikiak.

Gaurko eta biharko erronkeri heldu nahian Lapurdi Irratia

Badu 48 urte Belokeko beneditanoetan dagola Marc Doucet frailea, 20 urtetan han sartua. Pauekoa da sortzez, biarnesa beraz, bainan euskaraz zein ongi mintzo ! “Euskal Herrian bizi naiz, behar dut beraz Euskal Herriari eta euskarari jarri” dauku erran, eta gure solasaldi osoa euskara hutsez ereman dugu. Urte luze horietan badu zer eginik komentuan fraile historialariak, gasnategiko langile, kanpoko lanetan laguntzaile, gazteen maixu, arrotzain, eta orain gazte multxoen edo jende helduagoen gogoetaldietan laguntzaile... Eta 1996az geroz, 13 urtez beraz, eguneroko lanaren gainetik, Belokeko anaidiaren historiari da lotu.

BELOKEKO

Mikel ErramuzpeLapurdi Irratiaz mintzo

biltzarkideeri

Lapurdi irratiaren biltzar nagusian zeuden kideak, Aillet apezpikuaren inguruan

Page 2: Herria 3015

• Mexikon, deputatu bozak zituztenigandean eta Calderon presidentarenalderdia izan da galtzale, bozen % 27baizik ez ardietsirik. Kontrako alderdietanPRI ezkerraldekoa atera da lehen, bozen % 37segurtaturik gauza guti eskas. Calderon presi-

dentak hautsi-mautsika beharko du gobernatu,kontrakoek gehiengo nasaia ba-eta lege-biltzarrean.• Irakiarrek beren herria orain hartzen dute bere-gain baina lan irriskutsua beharra dute hori guzia.Hots, amerikano armada badoa jada hango hirihaundienetarik, tokikoeri bereri utziz kudeantzadenetan bezala. Jadanik, akordioen arabera,segurtatua dute 2011 urtean amerikar guzieklekuak hustuak izanen dituztela. Bainan nolapasatuko dira horiek oro ? Bixtan da baketsuagoari dela jartzen Irakia baina zenbat hilketa etaitsuskeria oraino. Gainerat, nola zainduko duteherritar indarrek beren herria, hor dutelarik erehoin hurbil Afganistan muga eta hango lanjerak ?Hainbeste zauri badituzte sei urteko gerla horrenondotik sendatzeko, George Bush batek gezu-rrezko eta beldurrezko “garbitasunak hasi zituendenboratik hunara”. “Garbitasun” horietarik bat,Hussein diktadorea despeitu zeiela, baina noizkoizanen da herritarren arteko bizi berri bat, herri-tarrek berek antolaturik, zuzen izanen den beza-la.• Argentinan bozak izan dituzte eta galtze haun-diak dituzte Kirchner jaun andereek : lehena,Nestor senarra, president izan zen 2003 eta2007 artean, aldiz emaztea, Kristina, beti pero-nista dutelarik geroztik bainan orai % 30 baizik ezdu egin, oposizioak % 70 egin dizkion denboraneta gune haundi hautan ere nausitu : BuenosAires, Santa Fe, Cordoba, Mendoza. Laborarimunduan du gehienik galdu podoreak, tatsakgoraturik soja eta beste batzuetan. Oraiko irabaz-leetan, lehengo Carlos Mex 1989tik 1999 artekopresident ohiaren aldeko Francisco Narvaizneoliberala dute irabazle bat.• Amerika erdiko Honduras ttipian, errana dugunola Manuel Zelaya presidenta estadu kolpebatez haizatua zuten bere herritik, aireko batean

indarka sarturik nahi ala ez. Egunajoan, egunak jin, horra badituela bere

aldekoak eta kontrakoak Zelaya doha-kabe horrek. Bolivia auzoko Evo Morales

presidenta du azkenik alde agertu zaiona, berabeti berriz kanpoan delarik. Hala da-eta, inguruhortako herrietan, funtsean Afrika eta beste tokibatzuetan bezala, ez dela sobera fidatzekorik,ez-eta legerik holako moldeetan. Bainan erranakdio mando zuriak ere ile ondo bat beltxa baduelanunbait, tatxa huntan bederen beltzatzen dituzteZelaya bera eta beste holako batzu orai : behinbere presidengo epea beteta, nahi dutela betiaitzina segitu.• Ipar Korea beti eta aitzina ari da bere entsegunuklearretan, beste nazioeri on bazaiote edo ez.Orai ere tiro berezi horietarik biga egin ditu berenuklear sailean, ez halere haundienetarik. Erranazuen alabainan, eta abisu emana auzoeri, manio-bra militarretan artzekoa zela uztailaren 11artean, eta abisatua ere Japonia hobe zuela berealderdiak hartzea epe hortan guzian, jakineanegonez.• Langabezia beti goiti ari da krisia denborahuntan Europan eta Ameriketako Estatu Batue-tan. % 9,5 langaberekin egin du gorena joanden1999ko maiatzean Eurostaten arabera Europako26 herriak hunkituz banabeste. Alta Amerika ereez da neurri hortarik urrun, % 9,5 langaberekin.• Birmanian da bi egunez aste huntan BanKimoon jauna Munduko Nazio Batuen burua.Badu zer egin hango buruzagi militarrekin den-mendreneko justizia baten alde. Besteak beste,galdatuz hango podere bortitzari zerbait egindezaten beren presondegietan dauzkaten politikokontrakoen libratzearendako. Ez dute horietanfama gutienekoa San Sunkyl anderea, 64 urte,Nobel saria ukana zuena eta bost urterenpresondegirat kondenatua dutena, hola ez baita2010eko bozetara presentatzen ahal ere.• Afrikar Batasunak bere herriarteko elga-rretaratzea zuen egun hautan Lybian Kadhafihorgo bereko presidenta buru. Hor izan da ereMahmud Ahmadinejad Irangoa, dakigun moldeanberriz kargutan berritua joanden ekainaren 12kobozkatze nahasi haien ondotik.• Iran herriko presidentaren hautatzeko izan zirenhauteskunde horiek berriz eta beti aipu diraoraino ere. Ahmadinejad presidentak irabazizituela berriz ere jakina da, bainan preseski,haren kontra pasatu ez zen Musavi kontrarioakez du amor emaiten. 25 orrialdeko ageri bat baduhedatua, hartan erakusten baititu boz horietanizan ziren jukutria guziak.• Xinako Xinjang probintzian zer pasatzen denez da errex jakitea. Gauza bat bada segurra,nahasketak badirela eta jendea kexu, musulmaneta turko mintzairakoak manifestaldia egiten lib-ertate gehiagorentzat. Poderearen aldetik berrizaztaparra gogorra du poliziak, gehiago jakin ezbaditake ere. Dena den, 180 hil gutienez.• Libanoan turismoak sekulan baino gehiagoarrakasta badu. Joanden urtean bi miliun arrotzkondatu dituzte han ibilki, musulmano eta beste.

MERKEXAGO?Uztailean sartuz geroz, merkexago jaten deajatetxetan? Untsalaz ba, TVA delako zerga apal-dua baitiote, % 19,60-etarik jautsia % 5,50-etarat.Aspaldian galdetzen zuten bezala funtsean.Denboran, Chirac presidentak hitzemanapaltzea, azkenean ardietsi dena Europa-mailean ziren oztopoak nolazpait gainditurik.Ondorioz, prezioak behar litazke beraz merkatu% 11-z nunbait han. Jatekoaren gainean baka-rrik, arnoarentzat ez baita zerga apaltzerik izan...Bainan ez dira denak hortarik ari... Batzuk, krisiahor delako estakuruan, deusik ez dute kanbiatu.Beste batzuk zonbait egun edo zonbait asteigurikatu nahi, gero ariko direla ikusiz besteek erezer egiten duten... Beste batzuk berriz preziorikez apaldu bainan langile bat gehiago hartu, zer-bitzu hobearen segurtatzeko xedetan. Eta bestebatzuk oraino beren langileen irabaziak goratu,aspaldixkoan hein berean zirenak. Gainerat,prezioak apaldu dituztenek ere ardurenean ezdituzte denak apaldu, batzu bakarrik... Hots,bada kasik jatetxe bezenbat kasu desberdin...Horiek hola, eta hau ez da oraikoa, bulta huntangertatzen dena da, jende ainitz lehen bainogutixago joaiten dira jatetxetarat, udatiar horiekere, ainitzek behin, egunean jan-tornu bat egiten,bazkari edo afari, eta bestea arras arina...Beren aldetik, jatetxe bat atxikitzen duten frangokzerga apaltze hortaz bestalde ere indar bat egi-ten dute prezioak hein batean atxikitzeko, beste-naz jendea galduko dutela...

“MEA CULPA...”Aspaldiko leloa da hori, “mea culpa, mea culpa,mea maxima culpa...” Ene falta, ene falta, enefalta handia... Bekatuak aitortuz errepikatzendena...Nicolas Sarkozy presidentak fagore bat bezalaegin dio berenaz alta ezkerraldekoa den “LeNouvel Observateur” astekariari... Gizon “idekia”dela erakutsi nahiz berriz ere dudarik gabe... Biorenez mintzatu da, zortzi orrialdetan sartu diraharen solasak... Eta hor du garbiki aitortu

kargutan jarriz geroztik badituela hutsak ere egi-nak, petto batzu pollitak... Gisa guziz eta denhoberenetik denbora poxi bat behar dela holakoalki batean untsa jartzeko, eta orai haatik kanbia-tua dela eta aitzina kanbiatzen ari, ofizioa untsaikasirik...Frango umil agertzen zauku hor Sarkozy....Ondoko egunetan, solas horien araberako urra-tsak eginen ote ditu?

ESKUINBURUKOAK GALTZALEAzken aste hortan zonbait aipaldi ukan du etaaitzina ukaiten Hénin-Beaumont Frantzia ipa-rraldeko hiriak. Jendetzez Miarritzerenheintsukoa denak. Herriko bozak baitzituztenberriz haste, auzapeza, sozialixta zena, baztertuaizanik, saltsa batzu eginik omen, eta preso altxa-tua ere azkenean! Lehen bozaldian, eskuinbu-rukoak lehen ateratuak. Bigarren, ezkerraldekolixta bat, Daniel Duquenne aitzindari, bainan ezsozialixtena, hau hirugarren. Bigarren bozaldiko,eta igandean zuten bigarren bozkatze hori, ez-kerreko bi zerrenda horiek ez dira batetaratu,Daniel Duquenne-k ez holakorik aditu ere nahi,etzuela berekin nahi auzapez ohiaren adixkiderik,bainan alderdi guziek bat egin halere eskuinbu-rukoen kontra. Denen buru, boza emaiten ahalkozuten % 62-ek beren eginbidea beterik, ezke-rraldekoak nagusitu, bozen % 52-arekin, eskuin-burukoak ez arras heltzen % 48-etarat.Eskuinburua galtzale beraz bainan arras gutikeginik harat-hunata...Bozen emaitzak jakin orduko, badira bizpahirulagun itsuski mendekatu zaizkionak irabazleenzerrendaburuari, hortan berean giroa aitzina min-beratu baita bixtan da! Bestalde, eskuinburukoekdiote gauza batzu ez direla xuxen egin etaauzitegirat dei egin dute... bozak egundainokotanberriz muntatzeko! Eskuinburuko horiek beren zerrendan zutenbigarrentako bezala Martine Le Pen, berenalderdiburuaren alaba, berrikitan eurodeputatuhautetsia izana, azkarki arizan dena bazterrakharro eta harro... J-B D

2

Miguel Sanz eta Patxi Lopez elgarretaratu IruñeanBadu 14 urte Nafarroako gobernuburu dela Miguel Sanz eta denboraldihortan guzian ez da behinere Euskal Autonomia Erkidegoko gobernubu-ruarekin ofizialki bildu, ez Jose Antonio Ardantzarekin, ez Juan JoseIbarretxerekin. Joan den ostiralean haatik, Iruñean bildu dira oraiko bigobernuburuak, Nafarroako Miguel Sanz eta EAEko Patxi Lopez. Bierkidegoen arteko elkarkidetza protokolo bat izenpetu dute, bertzeakbertze abiadura handiko trenbidea, euskararen erabilera eta EITBrenahalbideak garatzeko asmoz. “Bi erkidegoen arteko harremanak normal-tasunera itzularazi nahi ginituzke” du adierazi Idoia Mendia Eusko Jaur-laritzako bozeremaileak.

Zigor gogorrak 8 militanteren kontraETAkoak bezala ekarriak diren 8 lagun, Eihalarreko arma gordagiarenaferari lotuak, epaituak izan dira Pariseko auzitegi berezian, kondenagogorrekin, nahiz prokuradoreak eskatutako zigorrak doi bat arinduakizan diren. Iñaki Esparza 16 urteko presoaldira kondenatua izan da, LuisEnrique Garate eta Jose Ceberio 15 urtera, Ibon Elorrieta 14 urtera, JonGonzalez eta Jon Kepa Preciado 10 urtera. Bertze biak iparraldehuntakoak dira, Jean Marie Saint-Pée Eihalartarra, 11 urte, eta DiegoIbarra Bidartarra, 3 urte, erdia fermu.

Hiru ustezko ETAkide Idron herrian arrastatuakLarunbatean, hiru ustezko ETAkide arrastatu ditu frantses poliziakBiarnoan, Idron herrian, Pauetik hurbil, Asier Borrero getxoarra, ItziarPlaza bilbotarra eta Iurgi Garitagoitia, azken hunek Arrasaten Isaias Ca-rrasco eta Azpeitian Inazio Uriaren erahilketekin zerikusirik ba omenlukeelarik.

56 bertsulari Ekhi Erremundegirekin elkartasunezIparralde huntan joan den aste hortan izan den abertzale gazteen kon-trako polizia operazioak oihartzunak ukan ditu Hegoaldean ere, berezikibertsu munduan, arrastatuetarik bat Ekhi Erremundegi baiones bertsularigaztea izanki. Euskal Herri osoko 56 bertsularik beren elkartasuna ager-tarazi diote baiones bertsulariari, tartean Unai Iturriaga, Igor Elorza,Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Amets Arzallusek.

Hego Euskal Herrian, 2897 langabe gutiago ekainondarreanMaiatzean bezala, langabeziak behera egin du ekainean ere HegoEuskal Herrian, Espainiako gobernuak adierazi duenez. 2897 langabegutiago : 468 Araban, 1530 Bizkaian, 648 Gipuzkoan eta 251 Nafarroan.Hala ere, oraindik 153.679 pertsona daude lanik gabe, jaz garai bereanbaino 51.941 gehiago.

Bilboko metroa Santurtzira helduHiru urte eterdi iraun dute Bilbotik Santurtzirainoko obrek, bi kilometrokoburdinbidea eta bi geltoki berri eraikirik. Larunbatean lehen aldikotzheldu da metroa Santurtzira. Estreinaldian ziren Patxi Lopez lehen-dakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta inguruko kar-gudun handienak. Hamar mila lagunek egunero erabiliko dute metroa,Santurtzitik 23 minutuz hel ditaikeelarik Bilbora.

Eskaladan, Patxi Usobiaga munduko xapeldunEibartar eskalatzailea munduko xapeldun bilakatu da joan den asteanXinan. Aspaldisko hontan zoan titulu horren ondotik, ja hiru aldizmunduko xapeldunorde izanik. Xining herrian jokatu den finalean, zortzieskalatzaile ziren lehianeta Patxi Usobiagak duorori gaina hartu.

Sanferminetan, Ernest Hemingwayomendua

Alegeraki joan dira Sanfer-minak Azpilkuetan lauegunez. Lesakan ere badagiro, hango Sanferminek 9egun dutela irauten, larun-bat huntan bukatzeko. Etabistan da, egun hautanaskok Iruñera buruz dituztebegiak itzuliak. Ortzegunhontan, uztailak 9, ErnestHemingway estatubatuetaridazle handia da berezikia-go omenduko, honek1959an bizi izan zituenazken sanferminen 50.urtemuga ospatuz.

Beatriz Paredes PRI-ko alderdiburua loriatua partida irabazirik…

EUSKALTZALEEN BILTZARRAMARKINA-XEMEINEN

Azken urte hautan uda oroz Hegoalderateko ateraldi bat antolatzen duEuskaltzaleen Biltzarrak, hango xokoak hobeki ezagutzeko asmoz.Aurten Bizkaia aldera du gomita luzatzen. Uztailaren 22an ,asteazkenez, Markina-Xemeingo bidea dute hartuko ateraldi hortazinteresatuak diren hemengo euskaltzaleek. Abiatzea Baiona Santan-dresetik goizeko 7.30etan autobusez, 8etan geldialdi labur bat eginezDonibane Lohizunen, Jalday aldean den aparkalekuan, autopista sahe-tsean. Markina-Xemeinera heltzea 9.30etan, han bakotxak ere-manikakotik eginen delarik ahamen bat.10etan Markina-Xemeingo bisitaldia, Julen Urkiza karmeldarra gidari :karmeldarren eliza eta iturria, zeztapuntako frontoia, alde zaharra etamonumentuak, Xemeingo Andre Mariaren zeruratzearen eliza, Peñaflori-da kondearen hilobia, San Migel Aretxinaga ermita. 11.30etan Ziortzakomonastegiaren bisita gidatua, 12.30etan Bolibar herriaren bisita, 14.30bazkaria (25 euro). Euskaltzaleen Biltzarrak bere gain hartzen ditu ga-rraio gastuak, bazkaria aldiz bakotxaren gain. Izena eman lehen bailehen, eta berantenez uztailaren 15eko, 05.59.25.62.85era.

Sanferminak hastean ikaragarrikomundua Iruñean, herriko etxe

aitzinean

Page 3: Herria 3015

LARUNBATEAN, ATUN-BESTA!Donibane Lohizunen eta Ziburun, larunbat huntan dute Atun-Besta, aspaldixkoanbeti keinka huntan berean egiten dena, eta beti berdin arrakastatsua izaiten dena!Elkarte frangok eskuz-esku muntatzen duten kermeza handia, hemengo bereko jen-deari ainitz gustatzen zaiona eta udatiarreri ere ba! Sasoin hasteko hitzordu nagusi-etarik batto, Kostalde guzian famatua!Haste hartan, besta horren muntatzeari apailatu ziren atuna behar zela hobekiezagutarazi, gisa hartako “erreklama” kanpaina bat ere akulatuz denbora berean.Orain ez da arras berdin bainan giroa beti sano eta alegera! Ziburun, Panpi Laduche berekin ukanen dute bazterren azkarki harrotzeko!

JADANIK CALVI GOGOANZiburun, Salbatore-kari izan zen Kulturen Topaketak deitu festibala. Joandenegunean, auzapezaren inguruan bildurik, elkarte askoren ordezkariak mintzatu diraarras polliki iragan ziren hiru egun heietaz. Zer untsa joan eta zer oker, bakoitxakeman du bere iritzia. Denek azpimarratuz domaia zela bretoinak ez baitira jin, gaine-rat azken puntan jakin-araziz etzirela heldu...Helduden urtean, Calvi hirian eginen da festibala, Korsikan beraz. Ziburu ados partehartze horri buruz eta ahal guziak eginen Bretainiako herri baten biltzeko hiruga-rrentako...

UDAKO JOAN-JINKARIAKKostaldeko hiri gehienetan badira orai urte guzian autobus ttipitto batzu joan-jinkadabiltzanak auto gutiago sar dadien hiri horien erdiraino, galkadura gutiago izaitekogisan beraz eta jendea gostuan ibiltzeko aparleku baten ondotik xifritu gabe! Udan,zerbitzu hori gehiago azkartzen dute, behar-orduak gisa hartarat emendatzen baitira.Donibane Lohizunen berriz martxan da beraz, joanden asteburu hortan abiatua, au-tobus bat jendea urririk hartzen duena Xantako auzoaldeko kolegiotik eta Ravelikastegiraino. Jaz, ainitzek baliatu zuten eta untsa estimatu zerbitzu hori. Gisa berekobeste joan-jinkari bat ere izanen da Laiatz aldetik hiri erdi hortarat bainan bakarrikagorrilean...

DEUSTO DENERI NAGUSIAro pollitarekin eta jendea ere azkarki bildurik - ez arras beharbada beste urtebatzuetan bezenbat - Donibane Lohizun eta Ziburuko estropadak xarmanki joandira, hamalau arraulari zoin-gehiagoka ari zirela. Aurten, Ur-Joko falta haatik, taldeaberritzen ari-eta. Agian helduden urtean berriz partzuer izaiten ahalko da. Dena den,hiru txandetan, garaitaldi gaitza izan da. Denen buru, Deustoko bizkaitarrak nagusi,bigarren Trintxerpe taldeko gipuzkoarrak, hirugarren Santanderreko kantabriarrak.

ETXEBIZITZA BETI GOGOANDonibane Lohizunen, herriko kontseilua bildu da joanden ortzirale aratsean. Berrizere etxebizitza izan da solasgai nagusietarik batto. Hautetsi abertzaleek eta ezke-rraldekoek galdetu dute indar gehiago egitea sozial-maileko bizitegien alde. Peiuko Duhart auzapezak eta Philippe Juzan axudantak segurtatu dute herriak ahalguziak egiten dituela sail hortan, bainan etxe-lurrak direla xuhur, haatik sozial-maileko35 bizitegi izanen direla Alturan auzoalde berrian... Hiritik urrunxko haatik, askorengostuko segurik...

3

IUTarekin jo aitzinaIUTarekin jo aitzina

IZEN EMAITEA gune huntan :http://www.iutbayonne.univ-pau.fr

DUT eta lizentziaprofesionalak

BAIONAKO IUT - 17, Paul Bert plaza - 64100 BAIONA - Tel : 05 59 57 43 03

BANKUKOLIZENTZIAPROFESIONALA

Ofizio bat komertsanteta enpresa ttipien zerbitzurako

Josemari Zendoia olerkari gozoaJosemari Zendoiarekin iragan eguna, itsasoak inkonzientziari dakarkien kresal arrapoeta uhain biziez beteritako gertaera bat bezala bizi izan dugu. Donostiako ur eremu za-baletik Senpere-Ainhoako iratzezko ozeanotara doatzin bidexkak dira mila. Mila ere dirabidexkak gure mundu harrigarri honen ezagutzeko, Josemari-ri etengabeki jakinminaksortarazten dizkienak. Uraren gainean ura hunkitu gabedoan poeta bat bezala Josemarikereman gaitu bere hitz hautatuekinitsasoaren ametsak eta erranahiezkutuak aurkitzera. Ezin zilatudaitezken ilunabarrak faroek mi-hatzen dituzten bezala, bere begiilargikari zorrotzak gelditu gabedabiltza itsasoaren egoera aldako-rraren zai (…) Bidaia guziez gose,Josemariren itsasoa lurraren etazeruaren eremua ere da. Beresentsibilitateak basamortuko hareanegarrez bustiko luke eta espazioanizar astroak gizakiekin lerrokatuko. Gainera, bere poesia ez da inoiz sartzen burutazioilun eta ezezkorretan, “suerte ona daukan izar” baten pean sortua dela susmatzen due-lakotz, eta, nahiz beharbada egun batez itsasontzia hondoratua izan, zuhaitz enbor batihelduta, badaki olatuek berriz hondartzara osorik eta sanorik ekarriko dutela. Bai horre-lakoa da Josemari Zendoia !Josemari Zendoiaren egunaz baliatuz, Koldo Zubeldiak aurkeztu du azken urte hautanidatzitako olerkien antologia (Antologia poetikoa 1984-2009), trinkotasunaren eta bakar-dadearen kontzentrazioetan, bai eta ere trantze askoren isurkarietan murgildu liburubat. Eta nik ere parte hartu dut “Zernahi izan eta ere” deitu liburutxoa aurkeztuz.

Auxtin Zamora

Auxtin Zamora, Josemari Zendoia eta Koldo Zubeldia

10 herrik ardietsi dute mendiko eremuekarriak izaiteaIpar Euskal Herriko 10 herrik ardietsidute, mendiko eremu bezala ekarriakizaitea. 1995eko urtean hasi zirenhautetsien arteko elgarrizketakklasamendu gai huni buruz. Ondokourtean Pierre Haiçaguerre Donamartiriko

auzapeza jarri zen “Mendikoak” batasunberriaren buru eta geroztik elkarteaketen gabe beren galdea errepikatu du 13urtez, laborantxako 6 minixtroen eskue-tarik iraganez ibili dira galde hunen age-riak. 1998 urtean Ipar Euskal Herriko 6herri sartu ziren mendiko eremu sailka-penean, herri horiek gaitasuna zaukatenhastetik eta osoki hartuak izan dira. Or-dutik bertze 14 herri gelditzen zirenbidean kondutan hartuak diren zenbaki-etan sartzen ez zirenak. Ordutik, huniburuz izan da “Mendikoak” elkartea-rentzat lanik dorpetsuena, bainan ereundarrerat itxaropentsuena. Duela zen-beit urte, ikusiz herri horietako eremu o-soentzat egina zen galdea ez zela onar-tua izanen, erabaki zuten kondutan

hartzea bakarrik eremu zailenak etahaueri buruz egitea galde hori, errannahi baitzuen eremu osoetarik %70 in-gururat jausten zela klasamenduarengaldea, bainan ordainez molde hortan,goratsun eta patarrik aski bazen proiek-tuaren aitzinarazteko. Mendiko eremuekarriak diren herrietan dirulaguntzaasko badira, Estadutik edo berdin Eu-ropatik, eta hori sail bat baino gehi-agotan, adibidez herri horietan laboran-txan abiatzen diren gaztentzat, lantegi,saltegi edo ofiziale berrientzat, bide an-tolatzendako etabar. Ikastegietako lan-postuen kentzea ere zailagoa agertzenda mendiko eremu hortan diren herri-aldetan. Diru laguntza horiek Europakordaintzen ditu (% 25) eta Frantziako es-taduak (% 75). Minixtroak helarazi duengutunean idazten du 2009ko denboral-diarentzat bali dela erabakia, erran nahibaitu urtarrilaren lehenetik hunat eregibelatuak diren laguntzak ordainduakizanen direla.

Juanden astean Mendikoak elkartekolendakariak, Pierre Aiçaguerre jaunakukan du gutun bat Barnier laborantxakominixtro juan berriak izenpetua zuena,nun erraiten zuen 10 herrik ardietsia zu-tela igurikatzen zuten klasamendua. Hirukantonamenduko herriak dira hauek: Do-napaleukoan Amorotze-Zokotze ; A-rrue-Itorrotz-Olhaibi ; Arruta-Sarrikota ;Bithiriñe; Larribarre- Sorhapuru ; Ostan-koa ; Uhartiri. Iholdiko kantonamen-duan: Armendaritze. Hazparnekoanberriz : Mehaine eta Donoztiri. Klasa-mendu hortarik baztertuak izan dira : Le-kuine, Behauze, Donapaleu eta Domint-xine. Eztabada luze hunek jarraikitzehaundia galdatu du bereziki Pierre Hai-çaguerre lendakariari eta zonbeit Parise-rateko bidaia, azkenean Europako ba-tzorderat heldu da dozierra, handik lasteronarturik berriz Pariserat itzuli da daki-gun ondorioarekin.

Jean Arotcarena

ERROBIKO FESTIBALAKANTUA, BIZIAREN ITURRI

Errobiko Festibalaren 14. edizioa hasiko da, Itsasun, uztailaren 16an, ortzegunez,eta lau egun iraunen du, usaian baino egun bat gehiago, uztailaren 19raino. Federi-co Garcia Lorca poeta handia da berezikiago ohoratuko aurten, haren obra batzubiziaraziz. Uztailaren 16an , ortzegunez(19:00) estreinaldia Itsasuko Sanokigelan, Josette Dacosta, Zoe Brayeta Lola Sarratea artistekin.21.30etan, Atharri ezkerparetan,Mizel Theret-en Dorrea baleta,Kukai konpainiaren Soka Dantzaeta MegaOctet taldearen Kantazure bizia.Uztailaren 17an , ostiralez,21.30etan Atharrin, Garcia Lorcarenomenez, Philippe de Ezkurraren O-lerkaria Nueba-Yorken kontzertua,ondotik Beñat Achiary, Pedro Soler,Chicagoko Hamiet Bluiet, KahilEl’Zabar eta bertze artista batzurenmusikaldia.Uztailaren 18an , ibiakoitzez,21.30etan Atharrin, Betiko atabalakkontzertua, Yaninga taldea etabeste...Uztailaren 19an, igandez, 10.00etan Mundarrainerat ibilaldi poetikoa, olerkari,musikari, berstulari, kondalari eta gaineratikoekin eta 14.00etan gain hartan bestafestibaleko artistekin. Eta beti bezala, lau egunez bertze animazio ainitz, solasaldi,poesia errezitaldi, musikaldi, ibilaldi, margolan, tailer, erakusketa... (Egitarauawww.errobikofestibala.fr).

Festibalaren aitzinjasta gisa, Maurice Rebeix argazkilaria indianoetaz mintzatuko da ortzegun

huntan (18.30), uztailak 9, Otsozelaiko harpeetan, sahetsean ukanen dituela Maddi Oihenart eta Beñat

Achiary kantariak eta J.F. Leremboure dantzaria.

GAUARGI FESTIBALA EZPELETANUztailaren 16etik 21era iraunen du Gauar-gi dantza festibalak, munduan gaindikohaur dantzari talde talendutsu batzurekin,Ezpeletan nagusiki, bainan auzo herri-etara ere bisitaño batzu eginez, Kanbo,Hazparne, Milafranga eta Donapaleura.Uztailaren 16an, ortzeguna, 11:00-12:00Kanboko karriketan Lituania eta Turkia.Uztailaren 17an, ostirala, 21:00 EzpeletanMunduko izarrak ikusgarria, Lituania, Erru-sia, Turkia, Venezuela eta EzpeletakoEzpela.Uztailaren 18an, larunbata, 11:00-12:00Ezpeletako karriketan Errusia, Turkia etaVenezuela, 21:00 Ezpeletan Bidaia mun-duan gaindi ikusgarria, Lituania, Errusia,Turkia, Venezuela eta Irungo Eraiki.Uztailaren 19an, igandea, 11:30-12:30Ezpeletako karriketan musikaldia, 18:00talde guziak karriketan, 18:30 talde guzien erakustaldia merkatu estalian.Uztailaren 20an, astelehena, 11:00-12:00 Kanboko karriketan Errusia eta Venezuela,21:00 Ezpeletan Azken izarrak ikusgarria, Venezuela, Lituania, Errusia eta HiriburukoLeinua.Uztailaren 21ean, asteartea, 11:00-12:00 Kanboko karriketan Turkia eta Xina, 16:00Kanboko AIEC gelan Turkia, 21:00 Hazparnen Lituania eta Elgar Oinka, DonapaleunVenezuela, Kanbon Turkia eta Xina, Milafrangan Errusia.

Errusiar dantzariak

BIARRITZE – Mediatekan Uztailaren 9an – 18:00etanMINTZALDIA (frantsesez) : “Etxea, euskal gizartearen oinarria”.Hizlaria : Maite Lafourcade, Unibertsitateko irakasle emeritoa

Lurra da euskal gizartearen oinarria. Bizimolde naturalaren arabera, jabegotza, e-txeak finkatuak ziren jende guziena zen. Euskal ohidurazko gizartearen bi ardatzakdira : etxea eta erkidegoa. Belaunaldi bakoitz, etxea eta haren funtsak baita etxekoguziak, biziak eta hilak, “etxerakoa” deitu bikotearen ardurapean ezarriak dira, izanandregai ala premu. Nagusi xaharra eta nagusi gaztea, teilatu beraren azpian bizidira, denek eskubide berak dituztela. Denek lan egin behar dute etxaldearen one-tan, ondoko belaunaldiari bere osotasunean uzteko.Bestalde, ikus mediatekan “Euskal Herriko beserriak” argazki erakusketa, EuskoJaurlaritzak Euskal kultur erakundeari eskainia eta honek Biarritzeko Hiriari presta-tua.– Sartzea urririk

Pierre Haiçaguerre

Page 4: Herria 3015

4

SENPERE

Jean Ithourria ohoratua - Berrogoita hiru urtez pilotarienentrenatzailea izan ondoan erretiroa hartu du Jean Ithourriasenpertarrak.Senperen nork ez du ezagutzen Jean Ithourria? IbarrungoKataloxenea etxean sortua eta aspaldi Hiruak Bat etxe-guneko kaskoan bizi den pilotazaleak pilotari gazteak entre-natu ditu berrogoita hiru urtez. Orain, lan hau uztea deliberatudu erretiroa hartzeko tenorea etorri baita bere ustez. Haatik,Jean-ek ez du ahanzten bide luze hori egin duela Mayi bereandrearen laguntza izan baitu beti. Preseski, gan den apirilandiamantezko eztaiak ospatu zituzten. Hirurogoi urte berazJean ibarrundarra eta Mayi amoztarra ezkondu zirela!Berrogoita hiru urtez beraz pilotari gazteak trebatu eta ainitzlagundu ditu Jean-ek. Zonbat entrenamendu, partida, sari etakilometra Euskal Herriko xoko gehienetan? Ehunka, milaka...Urte aberatsak, dudarik gabe, pilotarentzat eta Senperekogazteentzat. Bertzalde, Senpereko herriko bestetako astelehen arratsaldehutsa alaitzeko, gazteen arteko zoingehiagoka apailatzeapentsatu zuen Jean-ek. Lan hortan aritu da hogoita hamalauurtez! Aurten ere, Jean-ek pilotari gazte-gazteak agerraraziditu lehen aldikotz karrika nagusiko errebotean, duela urtebatzuk Chabatene, Santiago eta Théophile txapeldun haundi-ak aritzen ziren toki ber-berean. Errearoaren 29ko partidenondotik, gazteak saristatu zituzten eta pilota batasuneko ardu-radunek xapel bat eskaini zioten Ithourriari. Bihotzetik eskertuzuten urteetan Jean-ek eman duen laguntza paregabea.Pilota partidak ikusten ari zirenek eskuzarta luze eta hunkiga-rriekin eskerrak eman zizkioten senpertar ezagunari. Biba zuJean Ithourria eta goresmenak! Franck Dolosor

UZTARITZE

Margo erakusketaUZTARITZ’ ART elkarteko 20bat margolarik beren obrakerakutsiko dituzte uztailaren17-tik 26-era Herriko Etxean.Egun guziez idekia izanen daeta sartzea libro.

Ganer husteIkastetxe eta bertze elkartebatzuen ondotik oraikoan Ur-Begi-k du antolatzen bereaigande huntan 12-anHeraitzeko plazan egunguzian zehar. Suerte on hori-etan dabiltzan saltzaile etaerosler.

Trinket berriaren estreinaKiroleta-ko trinket berriarenestreina ofiziala eginen dalarunbat huntan goizeko 11-

etan. Hunen berri gehiagohelduden astean.

XapeldunEuskal Herriko xapeldunditugu Kapito-Harriko luzekojokolariak helduetan, lehenmailakoak. Juanden igandeanHazparnen Azkaindarrak Bat-eko taldearen kontra bi orent’erdiko partida bat jokatuondoan 13 eta 9 irabazi dute.Uztaritzeko ekipan ari ziren:Eneko Pelletrat, PantxoaSaint Esteben, Eneko Sarra-tia, Mattin Castanchoa etaErik Migueltorrena. Goresme-nak handizki beraier etaxantza on diotegu desiratzenorai Frantziako xapelgorakoeta agorrilean izanen denpilotaren aste handirako.

Gau eskola - Hazparneko Gau Eskolaren (helduentzateuskara erakasten duen elkartea) parte hartzearekin heldudensartzerako (iraila), Lekuinen, euskarazko kurtsoakantolatu nahi ditugu. Lehenik zonbat jende interesatua denbehar genuke jakin, ondotik eta interasatua direnekin kurtsohorien prestaketa hasteko (mailak, zonbat oren astean....).Izenak emaiteko eta xehetasun gehiago izaiteko Xabi Duhalde05 59 52 04 51 dei ezazue.Uztailaren 26an, igandearekin, Irati mendi gainerat, PantxoEtcheverry Lekuineko artzainaren etxolaren bisita bat antolatuada. Maiatzaren hastapenetik OKABE mendian dugu Pantxo,urriaren erdia arte egonen da. Pantxo, Germena, Maiena etaLorek egun goxo baten pasatzerat gomitatzen gaituzte. Abi-atzea Lekuineko ezker paretik eginen da, hitzordua 10etan da,arratsaldeko 6 etako sartuko gira. Bakoitxak bere piknika ekarribeharko du. Ateraldia ahal bezain ongi prestatzeko etaautoetan banaketa behar bezala egiteko aitzinetik izenak emanbehar dira : Duhalde Dominique 05 59 29 64 95 edo EtcharrenJean Léon 05 59 29 57 30.Intxaurmendi Kantuz - Helduden larunbatean, uztailaren 11n,“ Intxaurmendi Kantuz ” eginen da Lekuinen bigarren aldikotz.Aratsaldeko 6 etan abiatuko dira mendixkaren goiti eta 7tarikgoiti, plazan izanen dira mutxikoak, kantariak eta talo eta xin-gar. Zubia deituelkarte berriakantolatzen duibilaldi hori, jazarras ongi ira-gan zen, ainitzherritarrek partehartu zuten.Aurten eremolde bereaniraganen delakoagiantza duteLekuindarrek.

Kermeza - Aurten, parropiako kermeza uztailaren 11 eta 12aniraganen da. Larunbatean, mus xapelgo bat antolatua izanen daaratsaldeko 3 etarik aintzina “ Elizaldia” ezker paretan iraganendena. Ainitz sari badira irabazgai : telebixta, bildotxa, xingarazpia, sukaldarien elektrikazko tresneriak, biharamunekobazkaria etabertze. Igandean,goizetik elizasahetseko arkuazpian askaria,bixkotx saltzeaeta puska zaharsaltzea, sorpre-sadun gutunaksalgai izanen diraere. Ordu bateanbazkari alaituaezker paretan.Jateko, amuarrain ttipiak, ahatekia tuaxarekin, lursagarra errerik,ardi gasna, deserta, kafea eta ondokoa, arnoa barne 20€ hel-duentzat eta 8€ haurrentzat. Dantzari, soinulari eta kantariak horizanen dira giro onaren segurtatzeko. Bazkari denboran xartelsaltzeak izanen dira, Salou herrialderako pidaia bada irabazteko2 pertsonentzat eta egonaldi guzia ordaindua, telebixta, DVDirakurgailua, bildotxa, xingar azpia etabar…Antolatzaileek galdatzen dute aitzinetik izenak emaitea bazkaria-rentzat : Atherbe-Ona, Turismo gelan eta Xoko Berriko prentsasaltegian izanen dira xartelak salgai hortarako. Baitezpadakoa daaski goiz izenaren emaitea. Besta eder baten gaia baduguhemen herrikoia eta familian goxatzen ahal duguna.

Udan Kantari - LagunArte konpainiak sail berri bat eskaini nahidu Hazparneko udako animazioneetan : euskal kantaldiak. Hi-tzordu hunen izenburua : Udan Kantari. Udan Kantari ortzegun guziz izanen den gauazko merkatuarilotua da, Merkantuz izeneko programaren baitan. Udako ostegun guziz, Hazparneko Misionesten kaperan, Kon-painiak euskal kantutegiaren inguruan lan egiten duten taldeakaurkeztuko ditu (bikote edo hirukoteak). Uztailaren 9an arra-tsaldeko 8tan: Bilika (D. Ithursarry / K. Hiriart), 16an : Bihauri(M. Oihenart / J. Laderach), 23an : Aran Orkestra, Didier Ithur-sarry eta Ezkia Kantuz, 30ean : Mihakan (K. Hiriart / P. Bidart).

BARATZEKARIAK EGILETIK EROSLEARI ZUZENEAN -Oraidanik, Recalde-Ospital (Lazuztea) landare eta lore egile etasaltegiak beren eskaintza zerrenda emendatzen du. Hala nolahemendik aitzina goiz guziez erosleak juaiten ahalko dirensasoineko baratzekarien erosterat zuzenean, egiletik eroslerat.Goizean berean bilduak diren tomate, biper, ilar leka, lursagaredo bertze sasoiko asko baratzekari kausituko dituzue hor kali-tate onekoak, prezio erditan.

2008 ko Kermeza eguna Hazparnen

AZKAINEKermeza ondo - Pasatu zauku molde onean bero azkarbatekin bzkarian jende gutixago bainanaratsaldeko bestan eta aratsean talo musi-ka eta kantuekin, jendea ibili da nasai etaalegera. Parropiako kermezan parte hartuduten guziak eskertuak izan ditela.Huna hemen zozketan atera diren txarte-len numeroak :574- 608- 973- 3360- 3499- 3580- 3621-4075- 4547- 6891- 7780- 8621- 9523-9563- 9607- 9874- 10785- 10786- 11348-11808- 14132- 14363- 14450- 14630-14802- 15849- 15941- 16413- 16434-16799- 17504- 17829- 19242- 19820-24026- 24493- 24583- 24598- 24781-24818- 24868- 24981- 24989Zuen lota eskuratzen ahal duzue PiarresLarzabal salan, apezetxean, ortzegune-tan arratsaldeko 6ak eta 7ak artean edoigandeko mezatik landa.

Amotzeko Bestak - Asteburu huntan Amotze kartiereko bestakditugu. Ortziralean, aratsean, trinketeko lehiaketaren finalerdiak.19.00etan Patrick Ezcurra eta Jeannots, Lambert eta Lascanorenkontra. Ondotik Etcheverry eta Bessonart, Alfaro eta Dermitenkontra. 21.00etan zikiro jatea oihalezko aterbean. Larunbatean,goizeko 10.30etan ball-trap. Aratsaldean, 14.00etarik goiti, erre-botean palantxako lehiaketaren finalak, 18.00etan lasterkaldia,19.00etan sarien emaitea eta ondotik kantaldia Amoztarrekin :Martxel, Xabi, Peio, Maider eta Iraia. Aratsean kontzertua etadantzaldia. Igandean, goizeko 10.30etan meza nagusia kaperanMaria Madalena Patroin sainduaren ohoretan Emak Hor soinularieta koralarekin. Ondotik pilota errebotean Valencia-Laurencenaherritarrak eta Ourquia-Aramendi urruñarrak. Gero zintzurbustitzea Mendionde ostatuan Bruno Ollivon amoztarrak alaituriketa ondotik amoztarren bazkaria oihalpeko aterbean. 16.00etanjostetak errebotean. 18.00etan trinketeko lehiaketaren finala etaondotik kantaldia. Aratsean Mendionde ostatuan afaria aingirekineta gero kontzertua. Astelehenean pausaldia bainan aratseanzintzur bustitzea musikarekin. Asteartean Larraldean egun pasa.10.00etan mus xapelketa, eguerditan zintzur bustitzea etabazkaria, 16.00etan Antzara jokoa, 18.00etan kantaldia JeanMixelekin eta ondotik gaua alaitua.

MAKEA - LEKORNEHeriotze - Iragan astean bere lur huntako azken egoitzaratsegitu dugu Erramun Camblong Makea Elixagakoa. 78 urtebetetzerat zoan. Erran dezaket laborari zintzo bat galdu dugu-la. Nahiz azken 20 urteak gora beherekin jasan dituen erita-suna dela medio ere. Pausa dadila zeruko alor beroan eta horaurki ditzala hoin maite zuen emaztea eta lagun leialak. Etxekosegida guziari gure euskal bihotzeko sendimendu leialak.

Airetik - Jada aipatua dugu gure xito eta arin bikoteak arikodirela Lakarren finalean larunbat huntan. Pentsu dut oste han-dian aurkituko girela ! Bestalde, gora gure Gerezitar David Etxeto, zeren irabazi baitu finala nagusia lehen mailean, haz-pandar Maitia lagunarekin (30-28), sartzen zituela 11 bote.Segur Laduche eta Berasategi ere gogotik arizan dira, berazgoresmenak laueri holako borroka eskainirik gu guzieri !!Berdintzeak 3-6-7-25-27-28tan. P.I.

Ezkontza - Eleonore Larramendy etaCharles de Loisy elgarretaratu dira sakra-mendu hortaz Jainkoaren aitzinean. Bizizaitezte luzaz eta uros eta zorionak etxekoguzieri.

Heriotze - Jainkoak bereganatu du Miche-line Errandonea, sortzez Bordereau, 75urtetan. Doluminak familia guziari.

Appel Detresse - Elkarte horrek igan arazidu kamiuna Nantes hirirat. Elkarte horrekberak merke saltzea Azkaineko plazan betimiserian diren fagoretan helduden larun-batean. Kuraia on lan hortan artzen direnguzieri.

Xalbat Martinon apeza - 50 urte apez-turik, Sauveur ongi zitzaion izena emana.Bere bidean badu eginik beti xumeendakogriñatsu izanez, jendeen zoriona nahiz.Igande huntan mezan jendea mukurru Xal-baten zorionean parte hartuz eskerrenbihurtzeko, Jainkoari ospatua izan da jubi-lau hori. Ondotik joan gare musikarien segizintzur bustitzerat herriak eskainirik, horizan dugularik auzapezaren mintzaldiaorroit-arazten zituela Xalbatek iragandituen bideak eta urteak. Fermin Mihurakarras ongi eman ditu pertsu zonbait, Xalbatbera ere mintzatu zaukularik bai eta MichelIdiart apeza, 60 urte apez zela ospatzenbaitzituen. Oraino herrian laguntza ederraegiten du eta berak dionaz eginen duelaere, 110 ginela bazkarian guziak ontsa ira-gan dira, oraino luzaz bieri osasun ondiotegu kazeta hunen bidez eta egongurekin agian luzaz. M.L.

AHETZEDantz’Hadi egunak - Uztailaren 10 eta11n bi egun besta izanen ditugu Xirimolaeta Tximeleta elkarteek muntaturik Ahe-tzeko bestetako komitearen lagun-tzarekin. Uztailaren 10ean, ostiralez,18.30etan Italiako dantza tailerrak Valla-Scarati bikoteak animaturik. Aratseko9etan dantzaldia Valla Scaratibikotearekin (Italia) eta Aniez eta Zeina(Euskal Herria eta beste). Uztailaren 11n,larunbata, 18.30etan Irlandako dantzatailerrak Patrick Polluk animaturik. Ara-tseko 9etan Ail Riche Confit-ekin (Irlan-da) eta Punpeka (Euskal Herria). Sartzeaurririk izanen da. Jateko eta edateko he-rriko plazan izanen da.

Bizikleta itzulia Ahetzen - Akitaniakoxapelketa izanen da Ahetzen uztailaren12an. Goizeko 9etan lehen lasterketa etaaratsaldean bi lasterketa artekoekin.Galdegina da Aheztar guzieri berenxakurrak zaintzeko ez dadin ixtripurikizan. Aitzinetik milesker.

Pilota - Urte guziz bezala Hiriartea osta-tuak muntatu du primaderako pilotaxapelketa. 45 taldek parte hartu dute eta

finalak uztailaren 5ean ziren. Lehenmailan A : Esposito - Iturria 35 eta StJean - St Jean 26. Lehen mailan B : Dan-cosse - Casauran 35 eta Darribat - Artola27. Bigarren mailan : Haramboure - Sar-rosquy 35 eta Garcia - Clairacq 28.Egun ederra pasatu dugu pilota partidan.Ondotik zintzur bustitze bat izan dugu etaeguna mahain on baten inguruan finitudugu zikiro on bat janez eta kantu ederbatzu kantatuz. Gure eskerrik beroenakPanpi eta Marie Jo ostalerreri eta agianhelduden urte arte. Panpili

Ezkerretik eskuinerat, Esposito,Iturria, St Jean eta St Jean

Herriko Etxeko berrien aldizkaria - Azken egun hautan hartudute Itsasuarrek urtean bietan agertzen den Herriko Etxekoberrien aldizkaria. Hunekin batera, familia bakotxak errezebitudu herriaren plana. Aldizkari hortan xeheki eta bi hizkuntzetanaurkeztuak dira herriaren biziari doazkion berri guziak, arloguzietan, nahas-mahas: kondu administratiboak, bide edoeraikuntza proiektuak, gizarte gaiak, Errobi Herri Elkargoarenardurak, kultur gaiak, erakaskuntza maileko harat-hunatak(hauen artean ikastola baten sortzeko proiektua), herriko elkar-teen bizia.Errobiko Festibala - Festibal hunen 14. edizioa iraganen dauztailaren 16etik 19ra, lau egunez (igandea barne). Aurtengogai nagusia da: “ Kantua, biziaren iturri ”. Hunen berri emanaizanen da xeheki eta egunez egun ondoko egunetan ohikohedabideetan.

ITSASU

HAZPARNE

LEKUINE

Page 5: Herria 3015

5

HELETAKermeza - Gure urteko kermeza helduden igandean dugu, uztailaren 12an, 8.30etanaskaritik haste, 10.30etan meza Lagunak klikarekin, oren batean bazkaria, Ttotte etaHenri, Lagunak eta beste asko hor direla alaitzeko. Zozketa handiaren ateratzea erehor eginen da. Orori ongi etorri.

Kurrida - Adin ederrekoek egin dute ateraldia sasoinak dakarkion bezala mendialdera. Goizean partiturik, askari goxo bat Geus Oloronekoan, Ossau Balean barna,Gabas Artouste, arribatzekoPourtalet lepora iduzki eder batlagun ; mendiaren mixterio etaederra lekuko, bazkari fin bezaingostukoa kaxkoko ostatu bateanomore onean harturik, gibele-rateko bidea hartu dugu geldial-di bat eginez Lasseube herrian,mahastizain baten xaietan.Eguna lorios eta kantu ederre-tan bururatu da, hitzemanez ale-grantzia beretan elgarretaratzeaherriko bestakari.

Meza - 10.30etan Heletan.

Adin ederra Pourtalet lepoan

Musa - Idioinekio ostatuak urte guziz bezala antolatzen du mus lehiaketa batuztailaren 14ean, aratsaldez. Irabazdunek 500 euro, 250 euro galtzaleek. Izenakegun hortan berean hartuak izanen dira (12 euro) bi orenetarik goiti. 3 orenetanhasiko da lehiaketa. Tel 0559376299. Ongi etorri deneri. Herritarra

BIDARRAIDOM DUFF herriko bestetan

Uztailaren 11tik 14era ditugu herriko bestak,asteburu oso huntan beraz. Huna hitzordunagusienak. Larunbatean, ball-trap egunaXurrutan, bazkariarekin han berean. Ara-tsean, herriko plazan, 10etatik goit iMendeku itxua taldearen kontzertua lehenik,gero Iruñako Koma metal talde famatua,ondarrik dantzaldia Trikizio-rekin. Igande aratsaldean, 5etan, Dom Duff bre-toin kantariaren kontzertua, bere PaganGroup-eko hiru musikariekin. Jaz korsika-rrak entzuteko xantza ukan balinbaginuen,aurten bretoinen aldi, Dom Duff Bretainiako kantari ospetsuenetarik izanki, osoki bre-toinez kantuz ari dena. Kantaldi huntarik landa, Dantza Piko urratsak denentzat PatxiPerezekin, han berean talo ta xingar jateko manerarekin. Eta gau pasa Barberae-nean.Astelehenean, aratseko 8etatik landa, zikiro jatea, alaitzaile Kiki Bordatxo eta Kilimon,dantzaldia Egan taldearekin. Eta asteartean herritarren eguna Nobliaenean, PanpiPortugal alaitzaile eguerditan, Jose Angel aratsean. Aratsaldean aldiz, aspaldikopartez, pilota esku huska plazan, Frantziako xapelgoko final zortzigarrenak, gazteenaeta lehen mailekoena. Guzieri besta on !

AIHERRAEzkontza - Berrikitan, Hergaitze Agerrean bizi diren Isabelle Gary eta Daniel Hegoburuandere jaunak Aiherrako Herriko Etxean ezkondu dira. Gure agiantza hoberenak esposhaueri eta goraintziak hauien familiari.

Marion Etchegoinberry eta Pantxika Dartayette xapeldun - Goresmenak mehexi dituz-te Marion herritarrak eta Pantxika Lekondarrak, Union Basque batasunak antolatu xapel-keta ereman baitute bi neska hauiek, Miarriztarrak garaiturik. Marion-ek bere usaiakolaguna (Virginie Juncquet) belaunean kolpatua izanez, Pantxika-rekin du egin palantxazkoxapelketa, pilota goma betean, Bardozeko trinketean bururatu dena. Biba zuek eta segiaitzina !!

Xitoek esku huska finalean galdu - Joanden larunbat arratsaldean, Abarratia pilotabatasunaren kondu, Euskal Herriko xapelketako finalean, Pagolako plazan galdu duteAntton CASTOREO eta Frederic DARQUY herritar pilotariek 30 eta 15 Saratarren kontra.Goresmenak beraz Unai IRIBARREN eta Bastien SARIE saratar xapelduneri, bai eta gureherritar bi putikoeri. Ez hortan geldi, bestaldi batez irabaziko baituzue !!

Herriko besta xoragarrien ondotik - Aro on bateklagundurik, besta ederrak eta kausituak izan dira aur-tengoak. Ortziraleko mus lehiaketak 48 bat pare elga-rretaratu ditu, herritar, auzo herritar bai eta urrunetiketorriak. Lehen mailan, BISCART eta IRIBERRY Bes-koiztarrak dira xapeldun, finalean SAUSSIE beste Bes-koiztar eta LAGOURGUE Donoztiritarra garaiturik. 2.mailan aldiz, MONGABURU-ICHOROTS Hazpandarandereak hoberenak agertu, finalean Mirentxu eta Mai-der BISCAY bi Aihertar ahizpen kontra nagusiturik.Pokerrean berriz, 8 jokolari ziren, eta Auxoteiko Alainda lehen atera. Larunbateko zikiro bestan, 600 afaltiardira elgarretaratu oihalezko aterbe azpi eta ondoan,gaineratikoak herriko ostatuetan afaldu direlarik. Afaridenboran, KANTUZ taldeak bazterrak harrotu ditu jen-deak kantuz araraziz. Afari ondoan oren bateko dan-tzaldia segurtatu dute ere. Gauaren 2. partean, NAHI-GABE musikari taldeak goizeko 5.30 artino alaitu dudantzaldia, ondar arte plaza bete betea zelarik. Holakoaroarekin, zinez goxo zen ! Aiherrako pestetan prezia-tuak izan diren bi talde arrakastatsu hauietaz berrizorroitu beharko da ! Igandeko meza nagusiaren ondotik,herritar ainitzek parte hartu dute Herriko Etxeak eskainihurrupaldian. Arrosako “Herlauz band” taldeko musikariak hor zirelarik bazterren harrotze-ko. Arratsaldean, eskoletako haurrek euskaraz eskaini dute ikusgarri pollit bat, eta hauienondotik haurrentzat antolatutako joko puzgarriek ere izan dute arrakasta. Eguna bururatuda NIKO ETXART eta HAPA HAPA-ren rock kontzertu xoragarriarekin, adin guzietakojendeak, herritik ala urrundik etorritakoak hurbildu baitira hunen ikustera. Lehen disketakoaire eta kantu ezagunak, oraikoekin nahasirik : hots berriz ikusi eta entzun nahi ginukeenkantaldia. Igande arratsaldearekin, bekan ikusten da holako jendaldea. Bide hortarik segi-tu behar da ! Astelehena, azken eguna. Goizean 30 tirari bildu dira Auxoteiko birla zoinge-hiagokan, giro onean, gehienak hor berean bazkaltzen zirelarik. Aurtengo xapeldunadugu Ramuntxo Partarrieu. Arratsaldeko pilota partidan, Gerard Etchebarne eta HerveBonetbelche 30 eta 20 nausitu dira Hazparneko Manu Etchemendy eta Irisarriko JulienArbeletche-ri partida eder eta bizi bat eskaini ondoan. Arratseko antzerki eta kantaldiaarrakastatsuak izan dira, oihalezko etxe azpia herritar eta auzo herritarrez betea baitzen.Alabainan Tipul eta Putil genituen hor, beren ixtorio eta eskernioekin. Txilika taldearenkantaldi pollita ere preziatu dute ikusleek ; goresmenak talde huntako Hugo Carrere etaAña Carrere Lekuindar eta Marina Sallato eta Laura Bide Aihertar kantari eta musikarieri.Bestak EZTIKI taldearen dantzaldiarekin bururatu dira, alaitasun haundienean. Horraberaz aurtengo bestak bururatuak. Denetarik, denentzat egitarau aberats bat eskainiz,ondoko urtetan ere… agian luzaz. Biba gazteria !

Niko Etxart Aiherrako plazanaurtengo bestetan

BAIGORRIHeriotze - Jara auzoan, XehetoinekoMichel Çubiat zendu da 73 urtetan. Gaz-tean, mutil egona herriko zonbait etxetan,Ameriketan 10 urte iraganik, bere sorte-txean bizin zen orai, anaiarekin. Ainitzbezala, Michel ere minbiziak ereman duadin haundia bildu gabe. Ehorzketak,igande goizean iragan dira. Penetan denfamiliak onar ditzala dolumin bizienak.

Kantaldi - Ukrainatik heldu zaukun“ Orpheus ” taldeak eskainiko daukukantaldia igande huntan 21.00tan elizan.2000 urtean sortua, 8 gizon kantari profe-sionalek osatu multxo hau beren ohidura-ko eta erlisione ortodoxoko kantu sakratu-etan entzunen dugu. Sartzea urririk da.

Indar jokoak - Asteburu huntan, udakoanimazioak hasiko ditu hortaz arduratzenden komiteak. Igandean 16.30tan, plazanagusian, indar jokoak izanen dira ikus-gai. Lehen partean, Otegi, Zubizaharreta,Agite eta Ayerbe aizkolarien eta Goe-natxo harri altxatzailearen erakustaldia.Bigarren partean, Zuraide, Donazaharreeta Baigorri, hiru taldeen arteko zoinge-hiagoka, bortz probetan : soka tira, lastoaltxa, orga altxa, kontrabandixten laster-kaldia eta bidun eremaite. Ikuslierretan,gogoa duenak entseatzen ahalko da jokohorietan. Goraxago aipatu Orpheus-ekokantariek ere arratseko kantaldiaren ai-tzingustu bat emanen dute.

Zubi puntan, besta - Usaian bezala,uztailaren 14ean, leku paregabe hortan,besta eginen da. Ilunabarrean, 19.00tanzikiroa ogitartean eta dantzaldia Adartzataldearekin. 23.00tan suzko ziriak.

Solas eta jolas - Aurten ere, Basaizeaelkarteak udako animazio programa plan-tatu du, eskualde huntako 6etik 15 urteta-

rako haur eta gazteentzat. Asteartero,uztailaren 7tik goiti, zazpi astez, aktoredesberdinekin antolatu egonaldi tematiko-ak proposatuak dira : euskararen erabil-pena, arlo desberdinetako aktibitatetanparte hartzea, partaidetza sortzea etasakontzea, tokiko aberastasuner ohartzeahelburu.Helduden astean, uztailaren 15etik 16ra,mendi ateraldia eginen da. Ibilaldian,saien ezagutza eta begiratzea, talo jateaeta gau beila kontrabandixten jokoarekin.“ Mendi gaiak ” elkartea izanen dute ani-matzaile. Xehetasun gehiagorentzat etaizenen emaiteko deitu Ihintza :06.77.51.60.09. Egitasmoaren segida,astez aste aipatuko dugu.

Klasako bazkaria - Uztailaren 25ean,1928 eta 1929 urtean sortuak diren herri-tarrak gomit dira Manexenea ostaturaeguerdiko, mahain on baten inguruanelgarrekin memento goxo baten pasatze-ra. Parte hartu nahi duenak deitu behardu 05.59.37.41.68. Azken epea uztailaren14a.

Pilota - Euskal Herriko Ligaren kondukofinalen astean gira. Zaharrer-Segi batasu-neko 12 ekipek parte hartuko dute finalahorietan. Lehenak jokatu dira larunbateanPagolan. Esku huska, B mailean, benja-minetan Esain eta Tristant-ek galdu 13 –40 Azkaineren kontra. Kadetetan Goy-enetche eta Monaco txapeldun 30 – 23Noizbait-i nagusituz. Bertzalde, udanjokatzen diren torneoak hasiak dira. Plazalaxoan, Joko Garbian partidak jokatzendira ortzegun arratsaldetan 17.00tan.

Ezker paretan, EKI torneoa, esku huskaeta Joko Garbian, partidak jokatzen diraasteartetan 20.30tan.

DONAMARTIRIBestak - Helduden igandean Donamar-tiriko pestak ditugu. Aurtengo ospakizunakuztailaren 10ean hasiko dira mus lehiake-ta batekin, 200€ irabaziko ditu xapelduntaldeak eta boinaz jauntziak izanen diragainerat. Talo ta xingar izanen da tokianberean edariekin. Zoingehiagoka hortanparte hartzeko izenak eman behar diratelefona zenbaki huntarat : 06-87-86-32-65 (aratseko 7tarik 9ak arte hortan deituz)edo tokian berean aratseko 7tarik goiti.Larunbatean uztailaren 11n : aratsaldeko7tan pilota partida eskuhuska binazka;aratseko 8tan zikiroa eta dantzaldia “MikelHats” taldearekin.

Igandea izanen da egun mamitsuena:10etan meza nagusia; 12tan Herriko E-txeak eskaini aperitifa. Aratsaldeko 4etanherrien arteko zoingehiagoka: Donoztiri,Armendaritze, Heleta eta Hastinga-renartean. Aratsaldeko 6tan mutxikoak eta8etan paella zigantea.Uztailaren 14an ospatuko da Donamar-tiriko azken pesta eguna. Goizean 11etanbirla xapelgoa, herritarren arteko bazkariaeguerditan eta aratsaldeko 3tarik goitimus xapelgo bat, ospakizun horien ederkibukatzeko. Aratsean 9tarik goiti talo ta xin-gar.

ARMENDARITZEHeriotze - Izpurako klinikan ginuen eta polikiño zoala jakinean ginauden, bainan jinzauku hil berria. Utzi gaitu beraz Emilie Etchegaray Ximuinekoak, 85 urtetan. GorputzaIholdiko hil etxean egon ondoan, hor egiten zirela bisita eta otoitz, segitu dugu bereazken egoitzarat. Herritarra hor zen, zeremonia kartsu batean parte hartuz, nahianatxikimendua erakutsi eta doluminak bihurtu penetan diren Aurelie bere lagunari,Louisette bere arrebari, bai eta iloba guzieri… bihotzez.

IRISARRIHeriotze - Segitu dugu bere azkenegoitzarat Manex EtchegoinberryHaizpuruko semea. Bere denborabesten zerbitzuko pasatu du. Azkenurteak bere sortetxean ongi tratatuaizanik, goza dezala orain betiko zoriona.Dolumin beroenak familia guziari. AI

DONAIXTIDolu - Ibarre Agerreko Maiana Jaimezendu da 87 urtetan. Doluminekin.Sortze - Bidegaineko Anais eta Alain Bor-dari sortu zaie Remi deitu duten bigarrenmutikoa. Goresmenak burasoeri eta haur-ñoa ahal bezein ongi bizi bedi.

LARZABALEEhortze - 89 urtetan mundua utzi duMari Berhuet Laikoko etxekandereak.Doluminekin.

IZTURITZESortzeBerri alegera bat badugu berriz ere gureherrian, egun hauetan jin baita munduhuntarat Elizalarrean bizi diren Gisèleeta Ludovic Lacroix-ren alaba, Naiaizendatua. Agiantza hoberenak sortuberriarentzat. Goresmenak burrasoeri!

IHOLDISokorri zentroa - Estreinaldia zuen larun-batean, etxe horrek hartu duelakotz…zabaltze eta berritze. Herriko apezakbenedikatzea egin du, kartsu bezain finakzirelarik haren hitzak. Hautetsi asko entzunizan dira, gehienik hunki gaituzten erranakizan dira halere Etienne Pochelu su-hiltza-ileen lehendakariaren eta Beñat Cachenautauzapezarenak. Azpimarratu dutelakotzemazte eta gizon horien lana egina zagola“borondate eta bihotz onez”, beren egunguzietako lanen artetik, hamar herriren zer-bitzuan daudelarik eta beharrordu haundi-etan deituak urrunago ere zabaltzerat. Izanzaiztela guziak eskertuak… lehengo etaoraikoak ! Eta desira hoberenak guzieri, laneder horren segitzeko on zirezteneri bihotzbihotzez. Kuraia eta osagarri !

JUTSIHeriotze - Joanden astelehenean lagun-du dugu bere azken egoitzarat Den-darineko Graxana Dendarie 86garrenurtean zagolarik. Bere bizian izan dituennahigabe batzu beti fede eta kuraiarekinjasan ditu haurrek ere ongi inguratzenzutela. Familiak onhar ditzala gure dolu-minak.

ALDUDEHeriotze - Joanden astean ehortzia izan da bere 67 urterekin Mixel Laxague Koxko-rrekoa. Dolumin bizienak penetan gelditu den familiari.Besta - Helduden astelehenean, uztailaren 13an, Alfaro ostatuak antolatzen du zikirobat arratseko 9etan ogitartean, dantzaldia ondotik segurtatua izanen delarik Joxe-Angel musikariarekin. Ongi etorria egina izanen zauzue deneri.

Page 6: Herria 3015

“Belhagileen trajeria” : horidüte aurtenko pastoralarenizena. Idazlea, izkiribainoa :Dominika “Ttittika” RecaltAltzabehetikoa. Emaileak :Aloze-Ziboze-Onizegaineko herritarrak. Kon-tatzen düan historia : 1609an, Lapurdiko Sen-peren, Henri IV erregearen jüje batek belhagileer(sorginer) egin zeien auzia, proses izigarria. Jüjehori, Pierre de Rosteguy, de Lancre izenez eza-gütürik da, eta tristeki famatürik.Gaitzeko neskatila eta emazte andana süialatkondenatü züan, eta bizirik errearazi : zonbaitehün izikiribaino elibaten ustez, gütienez ehünbat historiazale seriosenen arabera. Hiru apezere süialat igorri zütüan : Argibel, Migalena etaPierre Bocal. Beste apez andana bat tribünalealadeitü züan, bena gorde zeitzon. Bertrandd’Echaux, Baigorri Etxauzeko seme bat beitzenBaionako apezküpü, kexatzen hasi zen : lüzazegilazü egonik, azkenean bere apezak aterpealatbildü nahi üken zütüan. Bestalde Lapurdikobospasei mila arrantzale, üdako sasua Kanadakoitsaso bazterretan eginik, ützüli baiko de Lancrerioldartü zeitzon. Bertan leküak hüstü zütüan,haatik jente andana bat berekin Bordelerat era-manez, han jüjatzeko.

Belhagileen ustezko ahalakHarrigarri zaizkü belhagileen kontreko auzi horik :nolaz posible izan ziren, entelegatzera isealtatübehar dügü. Lehenik ordunko jenteek uste züenbelhagileek potere elibat bazütüela, beren etsaierogen egiten ahal züela, hala nola zorte txarra i-gorriz, eihar mezak emanaraziz, eta abar… Malürbat agitüz geroz, norbaiten ogena zen prefosta(hori beita ustekeria zaharra), eta belhagileakaküsatzen zütüen.Apezek ez züen holakorik sinesten, jentea ontsa

ezagützen beitzüen, berezikikobesioneari esker : Elizakez zütüan belhagileak se-riosealat hartzen, emaztetristant elibat ziren harentzat,

eta inkisizioneak ez zütüan hainbat xerkatzen.Jüje zibilek aldiz, popülütik hürrün bizi beitziren,belhagileak debrüaren laguntzale bezala ikustenzütüen : hori zen bereziki De Lancreren usteke-ria. Aküsatüak itsuski tortüratzen zütüan, zernahiertzokeria aitoraraziz, hala nola airez airebazoatzala “Akelarre” deitüriko gaiko bestala, a-kerrari büztan pean pot emaitera, hots debrüarenadoratzera. Haurren erranak ere seriosealathartzen zütüan. Gaineala aküsatüek elgarsalatzen züen, süiari eskapi nahiz.

Gaineala bekaizteria, salaketa, politikaBestalde bekaizteriazko salaketak ere baziren.Auzia hola hasi zen ere, Urruña Urtubia jauregikojaun baten ganik. Ordünko jaun elibaten poteregoseak ez züan bazterrik, hain ziren ürgüilütsü.Holakoa zen bereziki Urtubikoa. Donibane Lo-hizuneko kontseilüarekin aharra gorrian zen, harigaina ezin hartüz, hiritarren poterea goiti aribeitzen üsatü bürüzagier bürüz. Urtubi aharrahorrez baliatüko da prosesaren pizteko, berekontreko presuna elibat belhagile bezalasalatzez.Bere aldetik Henri IV erregea okasioneaz baliatüote zena eüskaldün ñapürrer hezaldi batenemaiteko ? Hortako arrazu bat phürü bazükean,historiazale zonbaiten arabera : Lapurdiko a-rrantzaleak basihizeen larrü komerzioan ari zirenKanadako amerindiar “indianoekin” : Frantziako(eta Nafarroako) erregeak aldiz monopolioa bere-tako nahi züan. Bena nola jakin ?

Jean Louis Davant

6

KULTURA SAILA

Uztailaren 11-tik 17-rat (salbu astelehenean) :20.15 : emankizuna Ber zabalkuntzak Larunbata 11 eta Igandea 12 : “Jesus Historikoa, eban-jelioak nola irakurri” – Joxe Arregi frantziskotarra (lehenpartea eta bigarren partea)Asteartea 14 : Frantses Iraultza Euskal Herrian – JL Davant.Asteazkena 15 ; 16 eta 17 : “Pablo Sarasate : ehun urtehil zela…” - Hizlaria : Maite Idirin (lehen partetik 3. arte)

7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikakegunero :Asteartea 14 : Jondoni Paulo Apostolua – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 15 : IpuinakOsteguna 16 : Elkartasunezko geroa eraikitzeko : herriekintza, CMR elkartearen ekintzaOstirala 17 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Ja-mattitt Dirassar.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Berriz haste edozein tokitan. Izan dadin Birmanian, hau as-paldikoa, ONU-ko idazkari orokorrak askatu nahi duena, edo Afganistan-en, ahantzi gabe Afrika eta Kolonbia, bahituak aspaldian edo berrikitanhartuak segitzen dute beren bizi iluna. Nork erran dezake XXI. mendeangaudela ?

***Droit d’inventaire : Zertako ote ezarri dute emankizun hau aratseko bi-garren zatian, 10.30etan France 3 gatean. Pentsatu ote dute frantsesekez zutela ikusten beharrezkoa lehenbiziko zatian ? Eta, beraz, ez zutelaberen historia ikusi nahi, behar bada berriegia zelakotz.De Gaulle-n bizi publikoari buruz egina zen eta preziatu dudan zatia da,hain zuzen historia hurbilena, erran nahi baita Aljeriako gerla, 1968-komaiatza eta azken urtea. Aljeriako gerla garaian erakutsi da nola RPR-eko jaun batzu joan diren eskuz esku eskuin muturrekoekin ; nola satorlanean arizan diren. Hola sortu da V. Errepublika. Agertu da ere nolajokatu diren Frantzian bizi ziren FLN-eko lankideekin eta harenabokataren kontra, bat erahila, bertzea Jacques Verges salbatu pananzelakotz hiltzaileen beribila. Emankizunean parte hartu duelarik JacquesVerges-ek aitortu ez zekiela zertako bizi zen oraindanik.Kebek-eko itzulia egin duelarik, aitzinetik errana zion de Gaulle-k bere se-meari zerbait gertatuko zela, eta denek gogoan daukagu nola mintzatuden Montreal-en, nola nahi zuen hango alkateak mikroa itzali eta nola,azkenean, bota duen : “Gora Kebek askatua !” oihu famatua.Egia da ez dituela behar den bezala ulertu 1968ko maiatzean sortu deniraultza eta unibertsitateko ikasleen kezkak. Dena den, baztertua izanenda 1969an eta, laster, zenduko 1970ean 80 urte zituela.Goresmenak Marie Drucker eta Max Gallo-ri holako emankizun aberatsakeskainirik.

***Et demain Paula ? Hau Monte-Carlo-ko gateak zabaldua. CorinneTouzet, jandarma “Une femme d’honneur” polizia filmetan, Paula deitzenda emankizunean. S.D.F. bilakatua da eta asma daiteke bere segeretu-arekin hala bizi dela. Egia erran abokata izana da eta baliatzen da berejakituriaz kanporatu nahi duten familia baten alde. Denek pentsa deza-kete berriz hartuko duela lehengo ofizioa, edo S.D.F. gisa biziko delaberriz, Pariseko karriketan. Galdegiten zaio : Eta, bihar, zer ? Paulak ezdu erantzuten eta ikusten da urruntzen Seine ibaiaren bazterretan. Tele-filma horretan Corinne Touzet-ek erakusten du jokolari haundia dela.

J.H.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Uztailaren 12-an Urruñatik - Goizeko 10.30etan

EUSKAL HAZIAK KEXUEskola giristinoetako gela elebidunez arduratzen den Euskal Haziak elkar-teak bere hasarrea zabaldu du joan den ostiralean prentsaren aitzinean,zeren Hezkunde Nazionalak ez du oraindik funski ezagutu nahi sare hortako11 eskolatan (Kanbo, Uztaritze, Senpere, Zuraide, Haltsu, Donibane Lo-hizune, Donapaleu, Arbona, Urruña, Azkaine eta Hazparne) 10 urte hontanondorio onekin biziarazten den murgiltze sistema (ama eskolan erakaskuntzaosoki euskaraz). Gaur, 2009-2010 ikasturterako baizik ez dute ardietsi e-rakaskuntza sistema hortan jarraitzea, urte oroz behartuak direlarik galdeaerreberritzea, jakin gabe ondokoan onartua izanen denez. Philippe Carrièreakademiako ikuskariari galdegiten diote sistema horren behin betiko onarpe-na, araberako erakasle postuekin. Seaskarentzat posible dena, nolaz ezlaike bertze saretan posible ?

JEAN ERRECART ZENARENMENDEBURUA ORAGARREN

1909ko uztailaren 12an sortu zen Oraga-rren Jean Errecart laborari etxalde batean.Eragin handiko pertsonaia zen bilakatulaborantzan, sindikalismoan eta politikan,auzapez, kontseilari orokor, deputatu etasenadore ere bilakaturik.Haren sortzearen 100. urtemugakari,ospakizun handiak bideratu nahi ditu Kon-pany Beritza elkarteak. Uztailaren 11n,larunbat huntan, Oragarrera dute gomitaluzatzen : 17:00 familiako hilobian loreazaua, 19:00 Jean Michel Camou Oraga-rreko auzapezaren ongi etorria, 18:15Jean Pierre Goity, Errecart Institutukopresidentaren hitzaldia, 18:30 Pier PolBerzaitz-ek prestatzen ari duen “Ze bola-da !” ikusgarri musikalaren eta ElenaPhagaburuk kari hortara plazaratzen duenliburuxkaren aurkezpena, 19:00 ElenaPhagaburu eta Allande Boutin-en lekuko-tasunak Jean Errecart bidegileaz, 19:30bertze lekukotasun, 20:00 hurrupaldia.Jakinarazia da ere Pier-Pol Berzaitzen “Ze bolada !” ikusgarria eskainiaizanen dela Donapaleun azaroaren 7an eta 8an, Izpuran azaroaren21ean eta 22an, Bilbon abendoaren 8an, Hazparnen abendoaren 12an,Baionan abendoaren 20an.

ARGITALPEN BATZUEuskaltzaindiak bere bi azken argitalpenak helarazi dauzkigu. PatxiSalaberri euskaltzainaren Izen ttipiak euskaraz liburu gotorra, 308 orri-alde, Onomasticon Vasconiae saileko 26. zenbakia. Izen ttipien azterketaegiten du liburu hortan Aramaioarrak, iturri askotatik bildutako ehunkaizen ttipi (18 eurotan salgai).Jurgi Kintana bilbotarraren Intelektuala nazioa eraikitzen : R.M.Azkueren pentsaera eta obra liburua dugu bertzea, 664 orrialde, Ikersailaren 22. zenbakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzanplazaratua. Tituluak dion bezala, eta sei urte luzez artxibak ikerturik,Resureccion Maria Azkueren izate et egite intelektualaz ari zaiku histori-alaria (hau ere 18 eurotan salgai).Euskal Haziak elkarteak, bere aldetik, bere 18. agerkaria dauku helarazi.28 orrialdetan barna, Ipar Euskal Herriko eskola giristinoetako gelaelebidunen berri ainitz, argazkiz beztituak, 2600 aletan banatua.

SANT ANTONIKO BEILAIgande huntan, uztailaren 12a, eginen da Sant Antoniko beila, Ozkaxekolepotik gora. Lehen meza Bakearen kaperan goizeko 7etan, bigarrena10.30etan, otoitzaldia 14.30etatik goiti.

BELHAGILEENTRAJERIA

KANBOKermeza - Joanden igandean iragan da aurten-go kermeza. GAZTEAK kantari taldeak ederkialegeratu ditu bai meza eta bai aperitifa.Aratsaldean HEGALKA taldearen aldi izan da,bazkariaren ondotik, eta aratsean afaria aitzin,Kanboko Izarrako musikariak entzun ditugu.Denek giro alegera bat sortarazi dute. 320bazkaltiar eta 150 bat afaltiar, jaz baino jendegehiago bildu da aurten eta denek preziatu dutezerbitzatua zen jateko ona. Afari denboran, PeioUstarroz xirulan, Ximun Garat akordeoian etaBattit Garat kantuan, hiruek arats goxo batpasarazi dute hor ziren guzieri. Horra aurtengozozketako zenbaki irabazdunak : 151, 266, 334,470, 479, 483, 546, 607, 608, 1063, 1087, 1118,1225, 1708, 1712, 1771, 2150, 2164, 2214,2259, 2283, 2380, 2471, 2641, 2642, 2668,2725, 2978, 2995, 3027, 3083, 3162, 3165,3408, 3480, 3570, 3627, 3681, 3811, 3933, 3971,3977, 4052, 4081, 4099, 4105, 4235, 4404,4427, 4610, 4618, 4946, 5121, 5126, 5221,5223, 5403, 5460, 5523, 5554, 5981, 6129,6264, 6628, 6794, 7069, 7157, 7172, 7223,7330, 7363, 7401, 7473. Sariak eskuratzen ahaldira apezetxean.

Kanboko trinketeko eskuhuskako lehiaketa -Ortzegun aratsetan, 21etan, izaiten dira partidak.“Elite Pro” maileko pilotariek parte hartzen dutelehiaketa honetan. Sartzea 10 € helduentzat, 5 €ikasleentzat, urririk 18 urtez peko gazteentzat.

MIARRITZESan Fermin Biarritzeko Reptou eskolanReptou eskolako entziero ttikia iragan da joan

den ekainaren 29an. Urtero bezala, Reptou-koikasle guziek parte hartu zuten, xurigorrizbeztiturik. Elebidun sarekoek antolaturik, kan-tuz eta dantzatuz hasi dira zezenaatzarrarazteko. Ondotik San Ferminetan beza-la, txupinazoak zapartatu eta korrikaldia izanda. Eskolatik ateratzean, Marie-Duprat karrikaluzean pasatu dira korrikalariak, eta bertzepunttatik berriz sartu, giro alai eta iduzkitsubatean. Begi batzuetan harridura edo beldurpixka bat, bertzeetan aldiz kemena.

Reptou eskolako kantua :

San Ferminera gatozOngi pasatzera,Pestak eta zezenak,guziak ikusterat.Gora San Fermin... Gora !Viva San Fermin... Viva !

Page 7: Herria 3015

Etcheto - Maitia . . . . . . . . . . 30Laduche - Berasategui . . . . 28Jendea etorri da igandean esku-huskarat eta zinez gustatu ereoren bat eta hiru laurdenez,bakotxak gozatuz gure jokohaundia dela plaza laxokoa holajokatua delarik. Bi berdintzerekin,hazpandarrak aitzinean 17-11eta 25-19, baina 25etan berdineta besteak aitzinean 27-25 eta28tan berdin. 6 bote Etchetok, 7Laduchek. Lau pilotariak desber-dinak baina denak onak. Galtza-leetan ekartzale gaitzaBerasategui, hutsik ez eta pilotaberexten nausi. Haren lagunLaduchek harritu gaitu, joanagoeta azkarrago arizanez eta botariona. Haatik irabazleak xapeldun,Etcheto gaztearen ezagutzakegin dira aurten : arrazakoa, fina,hobetuz joan ditakeena. Maitiakberriz beti jo bera, irriskurik ez, joeta jo eta azkenean bitoria.Teletchea - Lafitte . . . . . . . . 30Bereterbide - Guichandut. . 17Kadet gazte hauk, beren herrikolagunik gabeak, hobetuz joanendira, irautea maitatu behar etaorduan iraun pilotan. Berrizikusarte BAC eta Senpere !Uztariztarrek. . . . . . . . . . . . . 13Azkaindarrek . . . . . . . . . . . . . 9Luzeko finala uztariztarrek joandute aurten ere, Migeltorena,Pelletrat eta lagunek, azkainda-rrak segituz, gibelaxagotik gehie-nean eta leheneri utziz xapela.Bego beraz Kapito Harri.

HOBERENAK ARRANGOITZENBielle - Oçafrain . . . . . . . . . . 40Ibarrola - Ezcurra II . . . . . . . 33Hiru hilabetez besoa sendaturik,horra beraz berriz bere lekuandugula urruñar gaztea. Pollikihasi da (8-8), oraino goizegiirauteko (23-10), bainan halerementuran dela eman daukuPaxkalek galdu bidearen harra-patzeko eta hobe. Han baitzirenere Biellen sakeak (7) eta xix-takoak, artetik bi xapeldunekbereak eginez. Bainan aldihuntan elgarren kontra alabainanIbarrola eta Oçafrain.Waltari - Harizmendi . . . . . . 40Sorhuet - Kurutcharry. . . . . 37Bigarren finalerdi hau irrisku-tsuagoa zen oraino eta hala izanda bururaino, ondarrerat irabaz-leak doi bat akiturik ere, salbubestalde ona zen Sorhueten hutspare bat eta Harizmendyk bitirako marrarat. Sorhuet etaKurutcharry pare fidagarria,sakean 8 eta 6, Sorhuet nausi-tuz. Baina beti hor Waltari.Aguirre - Bessonart. . . . . . . 40Lambert anaiak . . . . . . . . . . 18

Saldubehere anaiak . . . . . . 40Alfaro - Jeannots. . . . . . . . . 31Bi partida hauk ere bazirenArrangoitzen, beren gora-beherekin bainan ereman deza-tela hauk ere beren bidea,hoberenen segi. Finalakuztailaren 14ean jokatuko dira,Erramun Martikorena kantarixoramendutzat eta bazkaria nahiduenarentzat. Hunen telefonoa :0559430964 eta Esku Pilota sus-tatzaile.

GARATENEAN ODOL BERRIAA. Inchauspe - Lazcano . . . 50Monce - Ducassou . . . . . . . 33Oren bat baino gehixago askiizan dute astelehenean partidahunen zirurikatzeko eta pilotarenzirurika hitza aski da haren es-plikatzeko. Nork ikusi dualabaina holako pilotaren zimiz-tarik Monce Ondars eta AlexisInchauspe bezalako bigazterekin. Lehena orainogazteago (18 urte) eta berazheldu den bezala jotzen etanolako ahalak ! Alexis, hauarrazakoa, jadanik heziago etajende hura lorios, biharko ame-tsak gogoan holako gaiekin. Laz-canok, lana ere errexago, etaDucassouk zuten hor eskolaemaile lana, lehen horrenaerrexago. Bote ainitz : 19 eta 8,Inchauspe nausi, hau jadanikheziagoa.

ASTE ONDAR HUNTAKOFINALA LIGAN-Ortzegunean Donaixtin juniorB, Hendaia (Ugarte-Garayar) etaLarresoro Intalatz (Irubetagoena-Sabarots). Gero 3. maileanadinetakoak, Baigorri (Errecaanaiak) eta Maule (Escudero-Lapuente).-Larunbatean Lakarran,uztailaren 11n, Umetxoen finalak,hiru partida, 15 orenetan haste,xitoak (Senpere eta Airetik), Ben-jaminoak (Baigorri eta Airetik),eta minimoak (Senpere eta Bai-gorri). N.B. Minimo, Benjaminohitzak nahiago ditugu hola utzilatinez, diren bezala, orotanbezala baina kasu nola erraiten(ahozkatzen) ditugun, latinez alaeuskaraz berdin da, “J” horiJauna edo Jo bezala. Junior ereberdin.

HEGOALDEAN SAN FERMINETA BESTEOlaizola I - Zearra . . . . . . . . 22Koka - Patxi Ruiz . . . . . . . . . 16

Aimar Olaizola II . . . . . . . . . 22Arretxe II . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

Urrutikoetxea - Arruti . . . . . 18Agirre - Urrizelki. . . . . . . . . . . 9Iruñean ikusi dira horiek Sanfer-minetako. Bigarren hori laueter-dian jokatua eta nausia nausitubehingo huntan segurik.Xala - Arruti . . . . . . . . . . . . . 22Berasaluze IX - Eulate. . . . . . 5

Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Beroiz . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14Oteizan ziren hauk. Bigarren horilaueterdian.Jul. Retegi - Goñi III. . . . . . . 22Olazabal - Pascual. . . . . . . . 16

Martinez Irujo . . . . . . . . . . . . 22Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

Cabrerizo - Zezilio . . . . . . . . 22Larralde - Merino . . . . . . . . . 19Zarautzen jokatuak. Ongay finalahuntaratu baina gero sofritu ere.Urdaniz - Garmendia. . . . . . 22Camarero - Zabala. . . . . . . . 18

Nagore. . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Arretxe . . . . . . . . . . . . . . . . . 18Fiteron jokatu dira hauk oro.Azken hau laueterdiko finalerdia.

Bego

7

EUSKAL LIGAKO ASTEAHAZPARNEN ETA…

LEGEZKO ABISU

SCP. D. LARRALDE, P.FAGOAGA,O.COUSTOU ET C. SALHA

Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ21, Rue Chauvin Dragon

AVIS RECTIFICATIF

Rectificatif à l’annonce parue dans«HERRIA», le 25 juin 2009 concernant laSCI ENEKA, dont le siège social est dé-sormais à BIRIATOU (64700), VillaAnderria, Quartier Arruntz, au capital de15.244,90 EUR et inscrite au RCS deBAYONNE sous le numéro 317 007 243.

Nomination d’un nouveau gérantLes associés ont décidé de nommer en

qualité de gérant Mademoiselle EnekaAIZPITARTE, demeurant à BIRIATOU(64700), Villa Anderria, Quartier Arruntz,en remplacement de Monsieur IgnaceAIZPITARTE, gérant démissionnaire, àcompter du 27 avril 2009.

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

ALAMAN-MACDONALDSociété à responsabilité limitée

d’architectureAu capital porté à 50 000 €

24 Avenue d’Espagne, 64250 CAMBOLES BAINS

443707542 RCS BAYONNE

Les associés, réunis le 03 juin 2009 ontdécidé :

• D’augmenter le capital social d’unesomme de 42.500 € par incorporation deréserves pour le porter de 7.500 € à50.000 €.

• De modifier l’adresse du siège socialpour le fixer au n°24, de l’avenue d’Espa-gne à (64250) CAMBO LES BAINS.

• D’abandonner la forme de sociétéd’exercice libéral au profit de celle deSARL de droit commun, en adoptant denouveaux statuts.RCS Bayonne.

La Gérance

AVIS DE CONSTITUTION

En date du 06 Juillet 2009, a étéconstituée une SARL présentant lescaractéristiques suivantes :

Dénomination : EUSKALDUN FINITIONS

Forme Sociale : SARLSiège social : 4 rue du Tene 64100

BAYONNEObjet social : travaux de peinture,

pose de cloisons et autres travaux definition dans le bâtiment.

Durée : 99 ansGérance : ROYER Jerome, chemin

de Bribet, 40300 LABATUTCo-gérant : ROYER Thomas, 3 av

Louis de Foix, 64100 BAYONNEImmatriculation : la société sera

immatriculée au RCS de BayonnePour avis, Le Gérant

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔME GOUFFRANT

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAI-GORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Maître JérômeGOUFFRANT, Notaire associé à SAINTETIENNE DE BAIGORRY le 3 juil let2009, qui sera publié au 2ème bureaudes hypothèques de BAYONNE, a étéconstitué la société civile dont les carac-téristiques principales sont les suivantes:

Dénomination :SCI GURE IZERDIA.

Capital social : HUIT CENT MILLEEUROS (800.000,00 €), divisé en 8.000parts sociales de 100 euros chacune,numérotées de 1 à 8.000.

Siège social : BIDART (64210), quar-tier de Bassilour, rue Burruntz.

Objet social : La gestion, l’administra-tion, la mise en valeur et l’exploitation parbail ou autrement de tous biens ou droitsimmobiliers dont la société pourra devenirpropriétaire, l’obtention de tous prêts,avec ou sans garantie hypothécaire, etgénéralement toutes opérations se ratta-chant à l’objet social pourvu qu’elle nemodifie pas le caractère civil de la socié-té.

Durée : 99ansApport : ensemble immobilier à usage

d’habitation sis à BIDART, quartier deBassilour, rue de Burruntz.

Gérance : Madame Marie ThérèseIPARAGUIRRE née ERRECA, demeurantà BIDART (64210) rue Burruntz, quartierde Bassilour.

La société sera immatriculée au Regis-tre du commerce et des sociétés deBAYONNE.

Cession de parts sociales : Toutesles cessions de parts sociales sont sou-mises à agrément.

Pour Avis, Maître Jérôme GOUFFRANT

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats au Barreau

de BAYONNE15 rue Raoul Perpère - Bâtiment 22

Le Forum 64100 BAYONNE

Tél : 05 59 31 21 21 /Fax : 05 59 31 21 29

CESSION DE FONDS DE COMMERCE

Aux termes d’un acte sous seing privé endate à BAYONNE du 29 juin 2009, enregis-tré au SIE de BAYONNE le 1er Juillet 2009,bordereau 2009/804 case n°20,

Monsieur Victorien LABBE, né le4 avril 1980 à FOUGERES (35), célibatai-re, domicilié à BAYONNE (64100), 28 Rued’Espagne,a cédé à :

la société DUBON, société en nom collectif au capital social de 1.000 €urosdont le siège social est sis à BAYONNE(64100), 28 rue d’Espagne, immatriculéeauprès du registre du commerce et dessociétés de BAYONNE sous le numéro 513123 208,

Un fonds de commerce de restaurant,bar (licence IV), presse, articles pourfumeurs connu sous l’enseigne “LE FANDANGO”, exploité à BAYONNE(64100), 28 rue d’Espagne,

moyennant le prix de CENT QUATREVINGT SEPT MILLE EUROS(187.000 €uros), s’appliquant aux éléments incorporels à hauteur de184.129 €uros et aux éléments corporels àhauteur de 2.871 €uros.

La pleine propriété est intervenue le29 juin 2009, et l’entrée en jouissance parla prise de possession réelle et effective àcompter de cette même date, sauf concer-nant le débit de boisson où elle interviendrale 07 juillet 2009.

Les oppositions, s’il y a lieu, serontreçues dans les dix jours de la dernière endate des publications légales au siège dela SCP BOULOUS & CHEVALLIER, sise àBAYONNE (64100, Bâtiment 22 - LeForum, où domicile a été élu à cet effet.

POUR AVIS

MAÎTRE Olivier GANETNOTAIRE

BP 664250 ESPELETTE

RÉSILIATION DE LOCATION-GÉRANCEEt CESSION DE FONDS DE COMMERCE

« Suivant acte reçu par Me OlivierGANET, Notaire à ESPELETTE, le 26 juin2009, enregistré au SIE de BAYONNEPôle Enregistrement, le 2 juillet 2009, bor-dereau n°816 case 1, extrait 3025,

Résiliation de location-gérance :Monsieur Pascal MASSONDE et Mada-

me Sabine MAINGUYAGUE, son épouse,demeurant ensemble à SOURAIDE(64250), Maison Olhagaraya,Et

La société dénommée SOCIÉTÉ D’EX-PLOITATION PASCAL MASSONDE,

Société à responsabilité limitée, au capi-tal de TRENTE MILLE QUATRE CENTQUATRE-VINGT-NEUF EUROS ET QUA-TRE-VINGTS CENTIMES (30.489,80 €),dont le siège social est à SOURAIDE(64250), maison Olhagaraya,

Ont résilié amiablement sans indemnitéde part ni d’autre, à compter du 30 juin2009, le contrat de location-gérance sous-seing privé en date à SOURAIDE du 19février 1990, enregistré à la Recette d’AN-GLET, le 19 février 1990, folio 12, borde-reau 46/17, portant notamment sur :

- un fonds de commerce de boucherie-charcuterie (détaillant abatteur), expéditeur(en gros), exploité à SOURAIDE (64250),Maison Olhagaraya.

- Et un fonds de commerce de bouche-rie-charcuterie, œufs volailles, exploité àCAMBO LES BAINS (64250), avenue desAllées connu sous le nom de « Boucheriedes Allées ».

Cession de fonds de commerce:Monsieur Pascal MASSONDE et Mada-

me Sabine MAINGUYAGUE, son épouse,demeurant ensemble à SOURAIDE(64250), Maison Olhagaraya,Ont cédé à :

La société dénommée SOCIÉTÉ D’EX-PLOITATION PASCAL MASSONDE,

Société à responsabilité limitée, au capi-tal de TRENTE MILLE QUATRE CENTQUATRE-VINGT-NEUF EUROS ET QUA-TRE-VINGTS CENTIMES (30.489,80 €),dont le siège social est à SOURAIDE(64250), maison Olhagaraya,un fonds de commerce de boucherie-char-cuterie (détaillant abatteur), expéditeur (engros), exploité à SOURAIDE (64250), Mai-son Olhagaraya.

et un fonds de commerce de boucherie-charcuterie, œufs volailles, exploité àCAMBO LES BAINS (64250), avenue desAllées connu sous le nom de « Boucheriedes Allées ».

Moyennant le prix de CINQUANTEMILLE EUROS (50.0000,00 €), s’appli-quant, savoir :

- au fonds de commerce de SOURAIDE,à concurrence de QUARANTE-DEUXMILLE CINQ CENT TREIZE EUROS(42.513,00 €),

- au fonds de commerce de CAMBO LESBAINS, à concurrence de SEPT MILLEQUATRE CENT QUATRE-VINGT-SEPTEUROS (7.487,00 €).Entrée en jouissance a été fixée au 1er juillet2009.Les oppositions, s’il y a lieu, seront reçuesdans les 10 jours de la dernière en datedes publications légales en l’étude de Maî-tre Olivier GANET, Notaire à ESPELETTE(64250) BP 6, où domicile a été élu à ceteffet.

Pour unique insertion Maître Olivier GANET.

Plazer haundi batekin, eta hirugarren urtez, aurkezten dizuegu aur-tengo pilota egitaraua Ezpeletako plazan iraganen dena. Herriko ofi-zialeen elkarteak antolaturik, berriz ere pilotari hoberenak ikusiko ditu-gu gure herrian.Partidak izango diraastezkenez, merka-tu egunakari, arra-tsaldeko 5 orenetan.Uztailan hasirik,agorril undar artepilotari ainitz ikuste-ko parada ukanenduzue. Pentsatzendugu aitzineko urtetan bezala arrakasta haundi bat ukanen dutelapartida horiek eta jendek gozatuko dutela programazioa. Gainera pla-zako apainketak bururatuak dira eta tokia oso ederra da.Hasiko gira uztailaren 15an. Euskal Herriko xapeldunordeak, Laducheeta Berasateguik, Ibarrola eta JC Dermit ukanen dituzte parrean.Aitzinpartidan, Napurrak taldeko gazteak ikusiko ditugu 4 orenetarikgoiti.

EZPELETAN, UDAKO PILOTA PARTIDAK

PILOTAK ELKARTE BERRI BAT :“ ESKU PILOTA ”

Esku huskako jokoari indar gehiago eman nahian, 2008ko irailansortu zuten Esku Pilota elkartea Jan Battitt de Ezcurra eta bertzepilotari ohi batzuk. Helburua : esku huskako jokoa garatu eta sustatutrinketean eta plazalaxoan, FFPB-k, Ligak eta EPB-k egitendutenaren gainera, horiekin haatik partxuergoan. Hortarako, hautetsifrango dituzte juntatu, pilotako hezitzaile-postu batzu sort ditzaztenberen tokietan. Enpresak juntatu, diruz lagunt dezaten pilota. Herri-etako besta komiteak ere juntatu, herriko bestetan esku huskak beretokia ber-eskura dezan. Eta pilotaren bestak nahi dituzte antolatu,urtean 4/5 aldiz, primak eskainiz pilotarieri. Lehen pilota besta orainberean iragaiten ari da Arrangoitzen, Hoberenak Trofeoari datxikola.Finalerdiak iragan larunbatean jokatu dira : Lambert anaiak / Aguirre-Bessonart eta Saldubehere anaiak / Alfaro-Jeannots. Finala aldizuztailaren 14ean jokatuko da, igandez (10:00), ondotik HoberenakTrofeoko finala (11:00) eta eguerditan bazkaria, Erramun Martikorenakantariak alaiturik, tokiak aitzinetik atxikiz (tel. 05.59.43.09.64).Esku Pilota elkartearen bulegoa honela osatua da : Jan Battitt deEzcurra urruñarra lehendakari, Henri Daguerre Ainhoako auzapezaeta Alain Dubois Makeako auzapeza biak lehendakariorde, ElianeDomec idazkari, Gaxuxa Elhorga Donibane Lohizuneko hautetsiaidazkariorde, Laurent Etcheverria diruzain, Mattin de Ezcurra diruzain-orde. Bulegoko bertze kideak : Pepela Mirande Garindaineko auza-pez eta kontseilari orokorra, Frantxoa Lambert Izpurako auzapeza,Jan Battitt Salaberry Hendaiako auzapeza, Jean Marie MailharroDonibane Garaziko hautetsia, Michel Etcheverry eta Jean Etchele-cou. Elkarte kide izan nahi lukeenak deit beza 06.08.76.13.52 tele-fonora.

GAZTE SAREKADASarekada nahiko handia obratu dufrantses poliziak joanden astean,12 lagun arrastatuz, gehienakomen Segi gazte mugimenduarenhurbilekoak. Alderdi politikoabertzaleek eta Segi mugimen-dukoek berek goraki salatu duteberen arabera deusetan oina-rritzen ez den fitxatze operaziohori. Eta aste guzian sustenguzkoelgarretaratzeak egin dira Baio-nan, Kanbon, Larzabalen, EHZfestibalean ere... 9 lagun libro utzi-ak izan dira kargurik gabe : MarcoDelizy, Txomin Catalogne, AritzOrtuno, Orkatz Arano, HarriIdoate, Joseba Agirrebarrena, XanBeyrie (hau Pariseraino eramanondoan), Jon Goio eta Ekhi Erre-mundegi. Bertze hiruak, GilenGoiti, Eneko Etxegarai eta IbaiAgirrebarrena, Pariserat eremandira eta preso sartu, lehenaFresnes-en, bertzeak Fleury Me-rogis-en, gaixtagin elkarteko kideizaiteaz akusaturik. Sustenguz,Segi mugimenduak manifes-tatzera deitzen du larunbathuntan, uztailak 11, DonibaneLohizunetik Ziburura, abiatzeaaratsaldeko 5etan Luis XIV plaza-tik.

BATERA-renBILTZAR NAGUSIA EZPELETAN

Uztailren 11n iraganen da Batera plataformaren Biltzar NagusiaEzpeletan, Ezpeletarrak deitu salan, larunbat goizeko 9.30etatikaitzina (Merkatu estaliaren ondoan).

Page 8: Herria 3015

8

-Helduden astearteraino, Iruñeko besta famatuak!-Ortzegunean (18.00), Miarritzeko mediatekan, Maite Lafourcade erakaslearen hitzaldia, «etxea euskal gizartearen oinarri».- Ortzegunean (18.30) Otsozelaiko harpeetan, Errobiko Festibalaren aitzinjasta, Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Maurice Rebeix, J. Ph. Leremboure- Ortzegunean (20.00) Baionan, Kalostrapen, UEUk antolatu kontzertua, The Sparteens eta bertze-Ortzegunean (20.00), Hazparnen, Misionesten kaperan, Bilika-ren kantaldia.-Ortzegunean (21.00), Hendaian, Santa Ana elizan, kantu eta musika, Argitxu Esain, Evelyne Lafourcade, Mixel Luro eta Sandra Vettard.-Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Ermend Bonnal koroa.-Ortzegunean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Arin koroa eta Coro Easo abesbatza.-Ortzegunean (21.15) Urruñako elizan, Bihotzez koroa.- Ortziralean (18.30) Ahetzen, Dantz’hadi festibala-Ortziralean (19.00), Hendaian, Xardina-besta Kanetako portuan.-Ortziralean (19.00), Bastidan, herriko arkupetan, etxetako ekoizpenen merkatua. Aratsean, xardina-jatea portuko auzoaldean. -Ortziralean (21.30), Hendaian, euskal indar-jokoak Gaztelu-Zahar pilota plazan.-Asteburu guzian, herriko bestak Mugerren, Bidarrin, Gixunen, Donamartirin, Maulen, Aintzilen, Zilhekoan, bestak ere Senperen, Amotze auzoaldean.-Larunbatean, Azkainen, selauru-hustea eta etxetako ezkoizpenen merkatua.-Larunbatean, Atun-Besta Donibane Lohizunen eta Ziburun.-Larunbatean (18.00), Bidarten, herriko etxe aitzinean, euskal-kantuak Haiz’Egoa taldearekin.- Larunbatean (19.15) Baionako katedralean, A Chœur et à Orgue

- Larunbatean (19.30) Heletan, Itsasoa ostatuan, Bat’kora kontzertua-Larunbatean (20.30), Donibane Garaziko elizan, Ozenki koroa.- Larunbatean (21.00) Luhuson, Harri Xuri salan, Maritzuli konpainiaren “Aurrez Aurre” dantza ikusgarria-Larunbatean (21.00), Getariako elizan, Orpheus ukrainar taldea.-Igandean, Angelun, zaharki-merkatua Bost-Kantoineko plazan.-Igandean, Saran, feria eguna bai eta Errobi eta Larrun arteko ibilaldien arribada, abiatzea asko herritarik eginez ( Kanbo, Ezpeleta, Azkaine eta Bidartetik besteak beste).-Igandean, kermeza Hazparnen eta Heletan.- Igandean, Hoztan, zakur ihiztorren mustraketa eguna-Igandean (12.15), Bidarten, mutxikoak herriko etxe aitzinean.-Igandean (16.30), Baigorrin, euskal-dantzak herriko plazan. Aratsean, elizan (21.00) Orpheus ukrainar taldea.-Igandean (21.30), Bidarteko elizan, Kantuz Ari koroa-Astelehenean (19.00), Hendaian, Xipiroi-Besta.-Astelehenean (20.00), Getariako plazan, Xingar-Besta.-Astelehenean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Itsasoa abesbatza.-Astelehen aratsean, su-ziri botaketak Angelun eta Kanbon.-Asteartean (16.30), Baigorrin, besta, zikiro-jatearekin, Erromano zubiaren inguruan. -Asteartean (19.30), Hendaian, besta Sokoburuko plazan.-Astearte aratsean, su-ziri botaketak Miarritzen, Zokoan eta Donibane Lohizunen.

DIRUA ERREGEFutbolaz mintzatu nahi dut eta bereziki oraiko gertakariez, jokolarien saltze-eroste garaian baigaude. Real-Madrileko presidenta ari da futbolarien erosten eskuin eta ezker miliunak eta miliunak xahutuz. Sekulan baino gehiago dirua errege.Nahiz zorretan dagoen Real-Madrile bertze espainiar futbol batasunak bezala (560 miliunen zorra, omen) erosi ditu Ronaldo portugesa 93 miliun, Kaka brasildarra 67 miliun eta azkenik Benzama frantsesa 40 bat miliun. Orotara 200 miliun euro.Ez dea ahalgegarria, hainbertze diruren xahutzea, krisian eta lan gabezian bizi delarik Espainia ?

Gehexan Pontto

Japonia eta Xina-n gaindi (6)

ETA NUN DA HONDURAS HORI?

Maiatzaren lehena, gure beilaren bukae-ra: Shangshuan ugartea, San Frantses hil den ugartea.Kanton inguruko baserriak begira goazi: landak baratze iduri, irrisa eta irrisa; ar-toak ; lichee arbolak. Ka-bala guti, han eta hemen behi batzu. Landetan, ez trakturrik, ez mekanikarik, dena eskuz, lurrari konkor-tua.

Itsasuntziak Shangshuan ugartean uzten gaitu. Bada jende hondartzarat joaiteko: denbora eder eta beroa, lau egunen ba-kantzak maiatzaren lehena izanik. Autobusak, hondartzatik urrun, ugartearen bertze puntarat eremaiten gaitu. Urrundik elizaren ezki-ladorrea ikusten dugu, i tsasoari. Bidexka bat, eta han eliza xuri lerden bat ager tzen zauku, arbolez inguratua. Behar da oraino

eskailer xut bat igan... eta han, San Frantsesen kapera pollit pollita.Bihotzetik dugu kantatu « Bai es-kerrak eman Jainkoari »! Euskal Herritik etorri 18 lagunek, beren etxekoa agurtze-rat, bai bihotzez, bai fedez, bai alegran-tziaz, bai maitasunez dute kantatu beren esker ona ! Xinako Eliza ofizialaren apezik ez hor izanez, kanpoan, itsasoari beha San Frantses bezala dugu meza kantatu, Eus-kal Herria eta Xina gogoan.

San Frantses Jatsukoa otoiz egizu guretzat

Hor egonen ginen gogotik! Leku bake-tsua, leku ederra, leku maitagarria.

Yu gidaria han dugu eskertzen, adeitasun haundiko gizona, errespetu eta idekidura haundikoa. Ez da sekulan etorri Frantzia-rat, bidaia sobera kario izanez, eta gure hizkuntza erabiltzen du arras ongi. Irra-tia entzun, telebixtari behatu, kazetak irakurri, taldeak errezebitu, hola du gure hizkuntza ikasten eta artatzen. Gure iku-rriña eskaintzen diogu, orroitzapenkari. Denak hunkituak gaude.

Maite Irazoqui (gero beretik)

Azken egun hotan, eta kasik bat-batean, zernahi aipaldi ukaiten du Honduras he-rrialdeak, hango presidenta, Manuel Ze-laia, jestu gutiz baztertua eta urrundua izanik... Bainan nun da bada Honduras hori? Ertamerikaren erditsutan, ekialdean Karaibe itsasoari dagoela eta mendeale-an Pazifikoari. Amerika alde hortako toki pobreenetarik batto, gainerat lur-ikara pizkorrak gutien ustean jasan behar... Eremuz, Frantziaren % 20 nunbait han, jendetzez 7.700.000 biztanle jaz egin kondaketaren arabera. Ainitz baserrian bizi bainan miliuna hurbil ba haatik Te-gucigalpa hirinagusian (hango mintzaira xaharrean izen horrek erran nahi du “zilar meategi”).. Jende horien denen artean badira beltxak eta xuriak, bainan arras guti, gehienak, % 90, “kafesne” kolorekoak, hango bereko “indiano” delakoak eta denboran han kokatu españolak aski nahastekatuaren bortxaz.1502-an zuen Cristobal Colon itsasturi famatuak lurralde hori deskubritu. Españo-lak han jarri jaun eta jabe, aski gostarik haatik, zalaparta eta gataska handiak izan baitziren... 1821-ean han plantatu españolek hautsi zituzten Madrilerekin zituzten lokarriak, eta behin auzoekin uztartuak bezala egonik, handik 18 urteren buruan erabaki arrunt beren gain segitzea. Honduras horren mugak, auzoan dituzten he-rrialdeenak bezala, lehengo español gobernadore batzuk finkatu hek dira, poxi bat nola nahika ezarriak eta artetan eztabadabide...Jende ainitz laborantzatik edo arrantzatik bizi dira, xuhur xuhurra. Duela hameka urte, ikaragarriko orronak zafratu zuen eskualde hori guzia. Bost mila lagun hil ziren eta zernahi aterberik gabe gelditu. Oraino ere orduko zauri guziak ez dira senda-tuak... Aroaren aldetik, urtean bi sasoin dituzte, euritsu maiatzetik urrirat, idor azaro-tik apirilerat, ardura apirila urteko hilabete beroena...

ESPAÑOLA NAGUSIErlisionez, jende gehienak, % 80, katoliko ekarriak dira, bainan protestantak, % 20, polliki azkartuak azken hogoi urte hotan...Española da legezko mintzaira bakarra. Ingles hitz batzu sartuak dauzkan espa-ñol bat. Karaibe itsasaldeko ugarte batzu baitira Honduras herrialdeari josiak, han inglesa mintzo dute preseski, hango jende frango lehengo ingles pirata batzuen ondokoak izanki-eta. Bestalde, Honduras herrialdean gaindi, badira hango bereko dotzena bat mintzaira berezi, gehienak arrunt galtzen ari haatik, batzu ez gehiago mila lagunek ere ezagutzen eta baliatzen... Mintzaira bat bada ikerleek askitto ha-rrigarria daukatena, ez omen duelakotz batere besteen eiterik, arrunt beste nun-baitekoa balitz bezala nolazpait, hori da garifuna delakoa, ehun bat mila jendek mintzatzen dutena... Muslaria

Munduko Euskal Etxeetan ere San FerminIragan astelehenean hasi ziren Iruñean 2009ko Sanferminak. Txupinazoaren ondotik, besta lehertu zen eta xanpaina, alga-rak eta jende metaketa izigarria nagusitu ziren Gaztelu Plazan, Iruñeko Alde Zaharrean eta hiriburu osoan kasik. Munduan gaindi, andana bat herrialde eta euskal etxetan ere ospatzen dira Iruñeko bestak, Kanadatik Txile eta Argentinara, Australia, Txina, Mexiko, Uruguai, Estatu Batuak, Venezuela eta beste hainbat le-kutako euskal eta nafar etxetan. Besta horietarik frango Argen-tinan egiten dira urte guziz. Haa-tik, aurten A gripearen karietarat alerta egoera zabaldua da Ar-gentinan eta gobernamenduak debekatu egin ditu elgarretaratzeak; ondorioz bertan behera gelditu dira hainbat San Fermin besta eta programa, hasi Buenos Airesko Nafar Etxekotik edo Eusko Kultur E–txekotik, segi Rio Cuarto, Chivilcoy, General Villegas, General Roca, Tandil, La Plata, Bolivar, Mar del Plata, Rosario, Mendoza... eta beste hamekatxo euskal eta nafar etxeen programetaraino. Beste herrialdetan aitzina segitu dute, hala nola Argentina ondoko Uruguain, erran nahi baita Montevideon edo, adibidez, Salton. Edo Txilen, Santiagoko Nafar Etxearen esku-tik. Kanadako Vancouver-en. British Columbiako ‘Zazpiak Bat’ euskal elkartekoek joan den igandean egin zuten besta, Westminster-eko Hume Park-en. Mexiko hiriburuan, besta Euskal Etxeko kantxan egin zen, joan den igandean baita ere, jendea xuriz eta gorriz jantzirik, sanferminetako musikak lagun. Australian ere, urte guziz ospatu ohi dute Sydneyko Gure Txokoko euskaldunek, eta baita ere ondarrekoetan Townsvilleko North Queensland-eko euskal etxe gaztekoek. Txinan ere ospatzen dira eta, hara non, Iruñeko gisako peña bat baden Shanghai hi-rian, El Kiliki Mandarín izenpean, webgunea ere baduena interneten, euskaraz, espai-nolez, ingelesez eta txinoz; Txinan lanean ari diren gazte iruindarrak dira bazkide. Beste-naz, Venezuelako Caracasen Euskal Etxeak entzierroa ere antolatu izan du ondarreko urteetan, egiazko zekorrak eta guzi. Eta Estatu Batuetan, orai ez da gehiago zezenik Elkon, baina Seattle-n, gezurrezko zezen baten aitzinetik ibiltzen dira korrika Txori eus-kal jatetxeak antolaturik. Eta zer esan ez Murtzia, Valentzia, Madril eta Espainiako euskal eta nafar etxeetan. Baita Bartzelonan ere. Eta badira Diasporatik zuzenean Iruñera jiten diren gazteak, dastatzeko eta bizitzeko zer duen hain berezia mundu osoan ezagutua den besta famatu honek!

Joseba Etxarri

Mar del Platako Nafar Etxearen aitzinean gazte andana jantzi xuri-gorriz. Maleruski aurten ez da, orai bederen, San Ferminik ospatuko Argentinan. (Arg. Euskalkultura.com)

Tegucigalpa hiri nagusia