8
2009ko Uztailaren 23koa - ISSN 0767-7643 23 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3017 - FOSILDUA ? Igandean Alozera joko dugu pastoralza- leek. Aloze, Ziboze eta Onizegaintarrek eskainiko daukute Belhagileen trajeria pastorala, gehienek entzutez bederen ezagutzen dugun Xiberoko Botzako Titika Rekalt irratilariak idatzia. Gaia, duela lau mende Lapurdin De Lancre fama txarrekoak sorgintzat ekarri zituen emazteeri egin ihizia... Pastoral berritzaile bezala agertzen zaiku Titika Rekalt. Hala nahi luke be- deren. Duela bizpahiru urte, Oiherko- ren trajeria ikusgarria muntatu zuelarik, kritika zorrotza egin zuen Zuberoako pastoralaz. Iduritzen zaio pastoraletan itxurari emaiten zaiola garrantzi gehia- go mamiari baino. Hala nola jantzietan, pastoral antolatzaile diren herriak lehia batean sartuak diren, bere hustez, herri bakoitzak aitzinekoa baino ospetsuago nahi duela agertu, hortarako diru beti ta gehiago xahutuz. Bertzalde, pasto- raletako pertsonaiak “manikeismo ba- ten preso” direla iduritzen zaio, batzuk arrunt onak, bertzeak arras gaiztoak, erdibiderik gabe, historia nunbait trai- tuz edo bertzelakatuz. Pastoralen “be- tiko erritmo aspergarria” nahi luke ere inarrosi Titika Rekaltek. “Kodigo fosil- dueri uko eginez (...) eta gure gaurko gogo ausartari beldurrik gabe konfian- tza eginez dugu sortuko pastoral be- rria” dio oraino. Pastoralak “publiko baten gogoetarazteko, bere kontzien- tziaren mugiarazteko” antzerki bat be- har lukeelarik izan. Eta zer pena zaion pastoral egunean herri batek agertzen duen euskalduntasuna biharamuneko haizeak eremana ikustea ! Gisa hortako solas zorrotzen ondotik, nolako pastorala agertuko ote dauku Altzabeheitiarrak ? Jan-Pierra Rekalt bere anaia errejentak gidaturik, be- rrikuntzak izanen dira, dudarik gabe. Jakin dugunez, pastoral batean be- ren agerraldia lehen aldikotz eginen dute musika tresna batzuk, trikiti, arrabita, buzuki eta txanberak... Axalezko berrikuntzak horiek ! Gehiago- rik izanen dea ? Ikusgarria haatik usaian baino la- burragoa hitze- mana zaiku, doi doia hiru ore- nekoa, erritmo bizi batean jo- katua... Beran- tetsia dugu ! P.J. Diru ainitzekin ere jendea ez doa gaztetuz bainan beti xahartuz (Xinako erran zaharra) Igande goizean, autoak lerroan mendian gora bazoazin, Burdinkurutxetako lepoan gaindi, izerdiz trenpan sufritzen ari ziren txirrindulari batzu doblatuz, zerua urdin, mendiak lorios, bide bazterrak ubel kolore ederrenetan zeuden ilarkez apainduak... Hantxet metatzeko, Iratiko soroan, artzain besta kari eraikia zen oihalaterbe handiaren sahetsetan. Bai, Euskal Artzainak elkarteak eta Garaziko Ikastolak antolatutako Bor- tuaren egunak igandean bildu du jendea saldoan, artzainak lehenik, zenbaitzu beren ardi eta marro ederrenekin etorriak, familia osoak ere, haurrak lorioski zabiltzala alde guzietara, eta bertze jende frango, kostalde hortarik ere haraino joanak mendiko aire fresko eta sanoa jastatzeko... Ardi burubeltz lehiaketak - Garazi aldekoak ziren kabalak, 350 bat buru - ukan du behari, Aldudeko Baleako lau epaile goiz osoan ari zirela ardi eta marro ederrenen berex- ten, saristatzeko. Etxemozkin merkatutxoak ere, gasna, ezti eta bertze, bazuen bere arrakasta, jendea ez bazen ere metaka ibilki salmahainen inguruan. Eta eguerditik harat, oihalaterbea bete da zikiro jaterako, giro be- roan, hor zirela ere bazterren alaitzale Ihidoy eta Xalbador, Jean Bordaxar taldea, kantari gazteago batzu, trikitilariak... Iratiko gain ho- rietan, igandean, zer besta egun gozoa ! (Ikus burubeltz lehiaketako emaitzak 3.orri.) Ardi burubeltz lehiaketan, epaileak beren lanetan : Mixel Laxague Aldude Mentakoa, Paxkal Sorhondo Banka Barberanekoa, Bankako Beñat Sorhondo “Petexa”, Urepeleko Xan Leon Etchepare “Baxtandarra”. Autoalde gaitza Iratiko soroan Ardi burubeltzek behari frango E txem ozkin m erka t u a I r a tiko g ainetan A rt z a in et a la b o r a r ie k el g a r r e n berri h a rt zek o p ar a d a e d er r a

Herria 3017

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3017

Citation preview

Page 1: Herria 3017

2009ko Uztailaren 23koa - ISSN 0767-764323 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3017 -

FOSILDUA ?Igandean Alozera joko dugu pasto ra l za-leek. Aloze, Ziboze eta Onizegaintarrek eskainiko daukute Belhagileen trajeria pastorala, gehienek entzutez bederen ezagutzen dugun Xiberoko Botzako Titika Rekalt irratilariak ida tzia. Gaia, duela lau mende Lapurdin De Lancre fama txarrekoak sorgintzat ekarri zituen emazteeri egin ihizia...

Pastoral berritzaile bezala agertzen zaiku Titika Rekalt. Hala nahi luke be-deren. Duela bizpahiru urte, Oiherko­ren trajeria ikusgarria muntatu zuelarik, kritika zorrotza egin zuen Zuberoako pastoralaz. Iduritzen zaio pastoraletan itxurari emaiten zaiola garrantzi gehia-go mamiari baino. Hala nola jantzietan, pastoral antolatzaile diren herriak lehia batean sartuak diren, bere hustez, herri bakoitzak aitzinekoa baino ospetsuago nahi duela agertu, hortarako diru beti ta gehiago xahutuz. Bertzalde, pasto-raletako pertsonaiak “manikeismo ba-ten preso” direla iduritzen zaio, batzuk a rrunt onak, bertzeak arras gaiztoak, erdibiderik gabe, historia nunbait trai-tuz edo bertzelakatuz. Pastoralen “be-tiko erritmo aspergarria” nahi luke ere inarrosi Titika Rekaltek. “Kodigo fosil­dueri uko eginez (...) eta gure gaurko gogo ausartari beldurrik gabe konfian­tza eginez dugu sortuko pastoral be­rria” dio oraino. Pastoralak “publiko baten gogoetarazteko, bere kontzien-tziaren mugiarazteko” antzerki bat be-har lukeelarik izan. Eta zer pena zaion pastoral egunean herri batek agertzen duen euskalduntasuna biharamuneko haizeak eremana ikustea !

Gisa hortako solas zorrotzen ondotik, nolako pastorala agertuko ote dauku Altzabeheitiarrak ? Jan-Pierra Rekalt bere anaia errejentak gidaturik, be-rrikuntzak izanen dira, dudarik gabe. Jakin dugunez, pastoral batean be-ren agerraldia lehen aldikotz eginen dute musika tresna batzuk, trikiti, arrabita, buzuki eta txanberak... Axalezko be rrikuntzak horiek ! Gehiago-rik izanen dea ? Ikusgarria haatik usaian baino la-burragoa hitze-mana zaiku, doi doia hiru ore-nekoa, erritmo bizi batean jo-katua... Beran-tetsia dugu !

P.J.

Diru ainitzekin erejendea ez doa gaztetuz

bainan beti xahartuz

(Xinako erran zaharra)

Igande goizean, autoak lerroan mendian gora bazoazin, Burdinkurutxetako lepoan gaindi, izerdiz trenpan sufritzen ari ziren txi rrindulari batzu doblatuz, zerua urdin, mendiak lorios, bide bazterrak ubel kolore ede rrenetan zeuden ilarkez apainduak... Hantxet metatzeko, Iratiko soroan, artzain besta kari eraikia zen oihalaterbe handiaren sahetsetan. Bai, Euskal Artzainak elkarteak eta Garaziko Ikastolak antolatutako Bor-tuaren egunak igandean bildu du jendea saldoan, artzainak lehenik, zenbaitzu beren ardi eta marro ederrenekin etorriak, familia osoak ere, haurrak lorioski zabiltzala alde guzietara, eta bertze jende frango, kostalde hortarik ere haraino joanak mendiko aire fresko eta sanoa jastatzeko...Ardi burubeltz lehiaketak - Garazi aldekoak ziren kabalak, 350 bat buru - ukan du behari, Aldudeko Baleako lau epaile goiz osoan ari zirela ardi eta marro ederrenen berex-ten, saristatzeko. Etxemozkin merkatutxoak ere, gasna, ezti eta bertze, bazuen bere a rrakasta, jendea ez bazen ere metaka ibilki salmahainen inguruan. Eta eguerditik harat, oihalaterbea bete da zikiro jaterako, giro be-roan, hor zirela ere bazterren alaitzale Ihidoy eta Xalbador, Jean Bordaxar taldea, kantari gazteago batzu, trikitilariak... Iratiko gain ho-rietan, igandean, zer besta egun gozoa !

(Ikus burubeltz lehiaketako emaitzak 3.orri.)

IRATIKO SOROANARTZAIN BESTA ALAIA

Ardi burubeltz lehiaketan, epaileak beren lanetan : Mixel Laxague Aldude Mentakoa, Paxkal Sorhondo Banka Barberanekoa, Bankako Beñat Sorhondo “Petexa”, Urepeleko Xan Leon Etchepare “Baxtandarra”.

Autoalde gaitza Iratiko soroan Ardi burubeltzek behari frango

Etxemozkin merkatua Iratiko gainetanArtzain eta laborariek elgarren berri hartzeko parada ederra

Page 2: Herria 3017

• Duela xuxen berrogoi urte, 1969kouztailaren 20ean, lehen aldikotz, bigizon pausatu ziren ilargian, biak IparAmerikanoak, han zonbait urrats egin etabildu hango harri makur parrasta bat Lurreratekartzeko. Gertakari harrigarria, mundua xoratuzuena, eta berrogoigarren urteburukari ainitzaipatzen dena berriz ere.

• Xinako Xijiang probintzian gertatu direnenxuxen jakitea (guk hemen joanden astekotzaipatu gatazkak) ez da errex hango Urumqi kapi-talean eta beste. Ezin uka bederen eskualdeautonomo hortan uztailaren lehen astean milakajazarri manifestatzaileetan izan direla 184 hilofizialki eta kolpatuak mila baino gehiago, Xinakopresidenta ONU-ko biltzarretik etxerat joanezpresaka, errana dugun bezala eta buruzagihoriek ez onartuz ere ONU horren laguntzarik,Uigur etniar eta xinatar poderedunen ararteko.Gainerat, petroleo erreserba bat ere zartatuzaiote zorigaitzez, haatik hau ixtripuz omen. Gisaguziz kolpatuak segurik hor dira, orai 1680tarapasatu direnak.• Tibet eta beste eskualde batzu ere hor dituXinak, ainitz kexa bide dituztenak herrialde zabalhortako jendearen baitan diren desberdintasunikaragarri eta injustiziekin, horiek oro jendexumeak jasan behar dituenak eta besterik ezinegin. Hala baita, jornalen desberdin neurriakdoblatu zaizkiela 20 urtez 1982tik eta 2002artean. Ozka hori biziki haundia dute hirietako etabaserrietako bizipideen artean. Hots, batzu mili-unerak diren denboran erraiten den bezala, oraihango ekonomiak egiten ari duen gorakojauziarekin, horra berriz euro batekin doi doiaeguneko, bizi dela kanpainetako ainitz jende etahan hola bizi dira maiz % 50 jende. Horiekinbatean lanik gabe eta lanketa doblean jendedohakabea (20 miliun, diotenaz). Bestalde ereeritasunez edo beste gisaz estropiatu jendea,gasa, ikatz edo sanotasun eskasaz hortaratuak,ixtripuzkoak aipatu gabe, hobeki zainduak izanbeharko zutenak. Eta desberdintasun sortzezkoaere hor da. Haur bakarraren politika batetik,mutikoa nahi izanez familietan, izenaren gatik,

horiek egin dute orain badutela 100neskarentzat 118 mutiko, eta 130 ere

lekuka. Nazio haundiak, baina kezk-abideak ere hala.

• Errusian Gizonaren Zuzenen zaintzale suharrazen Natalia Estenirova bahitu dute eta hil Groznyaldean, Txetxenian. Andere hori Anna Polikovka-ia andere zenaren adixkidea zen, hau ere guduberean armarik gabe bermatzen zen kazetalar-isa, hau berriz 2006an hil zutena herri berean.Erran behar da badutela Memorial deitu elkartebat xutik emana han komunisgoaren denborangezurrez eta herraz egin krima eta gaizkiensalatzeko, geroaren gatik. Baina egiak min egitenbeti norbaiti eta horra !• Amerika USA-n badute jadanik presidentabeltza, Obama jauna. Huna orai badutela bestebeltz bat kargu haundietan. Nasa erakundeospetsuaren zuzendari ezarri dute CharlesBoklen jauna, kolore hortakoa, 62 urte, astronau-ta ohia.• India-Pakistan bi auzoak bekuntza gaixtoandira elgarren alderat 2008ko azaroan Bonbayhirian atentadu bat bortitza izan zenaz geroztik.Huna orai berri hobe batzu : joanden aste hortanelgarretaratze baketsu bat egin dute Charm-El-Cheitch hirian, Egipton, bi presidentek berenganat deiturik ere sendimendu berak dituzteneskualde hortako herri baketsu batzu xede onberetan direnak. Hitz laxoak baino barnagojoanez Pakistanak hitzeman du Indiaren kontrakobost hobendun auzitaratzea aste huntan.• Italiak lege berri bat egin baitzuen iraganastean paperik gabeko imigratuen kontra, hunaberriz orai bost ehun mila papergabe onartudituela, familietan mutil-neskato lanetan ari dire-nak eta, bixtan dena, paperak emanez haieri.Bistan da langile beharrez ari dela hor, parte,Berlusconi, bainan denen gostua egin gabe ere,bereziki Europako auzo nazioak kexarazizbatzuetan bederen.• 105 gau et’egun pasatu dituzte sei boluntariokMoskun egun batez Marzo izarbelerat joaitekobeharko diren kasu berean ezarririk esperientziagisa, ikusteko gizona nolakatzen den holakoan.Hurren esperientzia seriosagoa izanen duteoraino, hots, 520 gau eta egunekoa, Marzorajoaiteko beharko den epea.• Mauritanian, lehenago frantses kolonia izanberebertu hortan, bozak izan dituzte. Erran beharda bazutela hor president bat bozez hautatuabaina militarrek gero uzkailia putx batean, Me-ssaud Boulkheir. Bainan hau bera beste indarke-ta batek kanpo ezarririk, berriz bozak emaiteratzuzenki deitu ditu Nazioen Batasunak. Hauk ditupreseski Boulkheir aitzineko jazarleak berrizirabazi beste kontrario guziak errautsiz.• Gripatuak aireko hegazkietan ibiltzerik ez : horidute erabaki Britainia Haundiko Hegazkien Kon-painiak aho batez, abiatu pasaiantek xerriengripa txar horren seinale zerbait zuten ber. Horrahor neurri bat eritasun horren kontra herri hortakoosasunaren ministeritzak hartu duena segurta-sunez, zer gerta ere.

AUZI MINBERAAspaldixkoan bazen holako zerbaiten abiaduraeta orai, bat-batean, bada mugimendu gehixa-go: gobernuak nahi du aldatu, kasik presakagainerat, igandetako lana neurtzen duen legea.Untsalaz, igandea ez da laneko. Girixti-noentzat, ez dea bestenaz ere Jaunareneguna? Bainan herrialde laiko batean, erli-sioneaz ez omen da sobera axola erakutsibehar, beste zerbait pentsatu behar beraz igan-detan ez delarik lanean segitu nahi. Pausukoeguna dela eman dezagun, artetan pausatzeaere on baita alabainan, eta familian goxatzekoaere ba, zendako ez...Beti izan dira haatik igandearekin ere laneko:ostaler, sukaldari, erizain, berriketari, autobusgidari eta beste frango. Bainan orai errextasungehiago nahi dute eman igandekari ere nornahi lanean berdin artzeko, hala nola saltegiakidekiak atxikiz eta hola... Eta hori ez sasoinbatean bakarrik bainan urte buru batetik beste-rat...

HEMEN BA ETA HAN EZ...Batzu alde eta besteak kontra, bada eztabadafrango. Ainitzek ez gostukoa ere herrien arteanizaiten ahal litakeen berexkuntza. Lege berriariesker, laneko errextasunak ba kanpotiar ainitzheldu zaioten herrietan bainan ez bestetan...Hori bera aski okerkeria pisua dela... Guredepartamenduan konparazione, 65 herritan ba-litazke delako errextasun horiek, eta ez beste-tan... Deputatuek onartu dute legegaia, zenaturrekaste huntan aztertzen. Bainan deputatuenartean ere untsa gehiengo murritxa agertu da.282 alde, 238 kontra. UMP-tiarretan ere, 10izan dira kontra bozkatu dutenak eta 15 bozaxuri eman dutenak...Azkenean zer jalgiko ote da ixtorio nahasi hor-tarik?

MOKOKASozialixta alderdiak arte berezi batekinprestatzen ari omen ditu helduden hilabete hor-

tan Arroxela hirian egitekoak dituen topaketak...Geroari buruz hobeki plantatzeko xedearekin...Ederki hori bainan arte huntan zer ikustendugu? Beren artean tirahala mokoka artzen eredirela! Martine Aubry alderdiburua pollikihizkatu da biziki apetitu xorrotxa omen duenManuel Valls deputatuarekin. Deputatu horihasarre, alderdiak hartu bidea ez dela batereegokia. Alderdiburua kexatua, bide hori gos-tukoa ez duenak aski duela nahi duen tokiratjoaitea, besteen nardagarri izaiteko partez,bakea eta bi sos edo bestenaz ixilik!Hainbestenarekin, asteburu hortan berean,badira bestalde ere aski bortizki oldartu direnakMartine Aubry alderdiburuari, batzuk deplaukierranez alderdia behar litakeela desegin etaezkerralde hortan alderdi azkar bat muntatudena berritik...

KASU EGINEZ OTOIEliseo jauregia da Parisen Errepublikako presi-dentaren egoitza. Frangotan erran da etxe hor-tan luzaz eta luzaz zernahi sos nola nahikaxahutu izan dela... Biziki usaia txarrak hartuakomen... Dena den, Nicolas Sarkozy-k askierrana zuen nahi zuela konduetan agertzeaizaiten ahal den gardentasun handiena... Orai,kondu guziak agertzen dituzte eta hein batxeheki... Kondu horiek ere aztertzen dituengorteak oharpen batzu egin ditu haatik, eraku-tsiz gauzak ez direla oraino arrunt behar litaz-keen bezalakoak. Gastu soberakinak ba sailaskotan. Ez da erraiteko baizik bainan urtean275.000 euro loreentzat bakarrik, ez deaainixko? Bestalde, bidaiak ere zernahigostatzen eta Sarkozy-k bidaiak maite. Haatik,bere kondu egiten dituenak bere sakelatikpagatzen ditu, hori ere agertu da arras garbiki.Eta gero, huntarik ere ezagun indarño bategina dela gastuen hein batean atxikitzeko:duela 18 hilabete, 1041 langile, grado guzi-etakoak, baziren Eliseo egoitza xoragarri hor-tan, orai 944 dira... Doi bat kasu eginez ari dire-lako marka hori ere, ala ez ote? J-B D

2

Metroa Donostian laster ?Eusko Jaurlaritzak nahi du metroa eraiki Donostian, Iñaki Arriola euskalgobernuko garraio sailburuak jakinarazi duenez. Anoetako geltokitikLugarizko geltokira joan litaike, lurpez, 4,350 km-ko luzetasunean.Tartean hiru geltoki eraiki litaizke. 700 milioi euroko proiektua. MarkelOlano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusia pozten da desafio hortaz,bainan Jose Ramon Beloki EAJko deputatuak ez dio sinesgarritasunikaurkitzen proiektu horri, hori guzia “propaganda hutsa” zaiola.

Hondarribiko aireportuko pista luzatzeaz akordioaGatazka eta eztabaida askoren ondotik, azkenean akordio batera heldudira Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo gobernua. Nazioarteko segurtasunarauetara egokituko da Hondarribiko aireportua, bere pista 150 metrozluzatuz Irungo Mendelu auzoaldeari buruz eta 50 metroz itsas badianHendaia aldera. Gisa hortan, 200 metro irabaziko ditu pistak. Bainanproiektu horrek ez ditu oraindik baimen guziak ardietsiak, hala nola ingu-rumen zerbitzuetatik. Eta askok diote kalte handiak ekar lezazkeela ingu-rumenari aireportu luzatze horrek.

Sanferminetan, musika talde batzu zentsuratuakIruñeako gune eta gela askotan programatuak ziren kontzertuak, Sanfer-minetan. Musika talde batzuk haatik jo gabe itzuli behar izan dute berenetxera, UPN eta PSN alderdiek jotzeko debekua emanik, hots zorrozkizentsuraturik, talde horiek zekarren mezua etzutelakotz gustukoa.Arrasateko Elkon, Madrilgo Def Con Dos eta Kataluniako Obrint Pastdira gisa hortan haizatuak izan.

Hondarribian blues musika erregeIragan asteburuan, lau egunez, Hondarribia blues musikaren hirinagusibilakatu da, munduan gaindiko blues talde famatu batzu entzun ahal izandirelarik, hala nola Chicago Blues ospetsua. Hondarribiko Blues sariaeskaini zaio aurten John Mayall ingles artistari.

Mikel Laboa Donostiako Musika Hamabostaldian omen-duaAgorrilaren 4a eta irailaren 5a bitartean iraganen da Donostiako MusikaHamabostaldia. Agorrilaren 8an, larunbatez (20:30), Mikel Laboa zenaomenduko dute Victoria Eugenia antzokian. “Laboaren munduak” ikus-garria eskainiko da, taulen gainean agertuko direlarik bertzeak bertzeRuper Ordorika kantaria, Bernardo Atxaga idazlea, Iñaki Salvadorpianista eta Kirikokeka taldeko txalapartariak. Ikusgarria aitzin haatik,mahaininguru bat beharra da han berean (18:00), “Laboaren bulkadaartistikoak” aipatuz.

Juan Kruz Unzurrunzaga zendu daJuan Kruz Unzurrunzaga zarauztarra zendu da 69 urtetan, eritasun luzebaten ondorioz. Euskal literaturaren eta arte ederren sustatzaile handi-enetarik izan da bizi guzian. 1975ean preso hartua izan zen, ETA poli-tiko-militarrarekin zerikusia ba omen zuelakotz bainan hiru hilabeterenburuan amnistiatua izan zen. Orduz geroz, presoen abokatu bilakatuazen.

Esteban Larrañaga trikitilaria ere joan zaikuEsteban Larrañaga Soraluze trikitilariezaguna zendu da 62 urtetan. Azpeitiarrazen sortzez, bainan Urretxun bizi zen,han familiaturik. Eta Urretxun ehortziaizan da larunbatean. Euskal Herriko Triki-tixa Elkarteko lehendakari egona zenluzaz.

Hiru urteko haurra hil autobarnean LeioanGertakari izigarria, Leioako hori. Amabatek bere autoan ahantzi du bere hiruurteko haurra. Goizarekin haurtzaindegian utzi beharra omen zuen,bainan, ahantzirik, kasik bost orenez auto barnean gelditu da haurra,bero zakar baten pean eta maleruski han berean zendu...

Igandean, “La Miguel Indurain” txirrindula proba BeranIgande huntan eginen da, Beratik abiaturik, “La Miguel Indurain” izenekoNazioarteko XVII. Txirrindularitza proba, bi ibilaldi desberdinetan, ibilaldiluze bat 186 kilometrokoa eta ibiladli laburragoa 113 kilometrokoa,Belate, Orokieta eta Artesiagan gaindi. 2000 txirrindulazale dira igurika-tuak.

276 mugarriak liburu bateanIpar eta Hego Euskal Herrien artean 276 mugarri daude, 1858 urte ingu-ruan ezarriak. Lehena Bidasoa aldean, azkena Belaguan, Hiru ErregeMahaitik hurbil. Bien artean 206 kilometro. Mugarri horiek guziak etahorien inguruko kondaira asko bildu dituzte Iñaki Vigor eta Carlos Sanz-ek “Travesia de los mugarris” liburuan. 2007an, martxotik irail arte kurritudute muga hori osoki, 16 etapatan, argazkiak eginez eta kontakizunakbilduz. 31 herri desberdinetan aurkitzen dira mugarriak, Hegoaldeko11tan eta Iparraldeko 20tan.

Armstrong amerikanoa denetako lehena ilargian pausatudirenetan…

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

EstebanLarrañaga

Page 3: Herria 3017

ORGANO BERRI BAT HENDAIANHelduden igandean, uztailak 26, Henda-ian, estreinatuko dute Jondoni Bixintxo

elizan ezarri duten organo berria, Lan-desetan muntatua, arrunt hortakoa denetxe batean. Proiektu horren gauzatzekoeskuz-esku bermatu dira herriko etxea,parropia eta organoaren adixkideen elkar-tea. Bizpahiru urte behar izan dira obrakbururaino akulatzeko eta orai jin da berazestreinatzearen tenorea, denen atsegin-garri.Eliza hortan, lehen organoa ezarri zuten1874-ean. Berri bat 1976-an, xaharrarenhodi batzu baliatuz. Bainan bulta huntandenek bazakiten bazela dena berria egi-tearen beharra eta gisa hartarat apailatudira.Igandean, organoa benedikatuko da 10-aketa erdietako meza nagusian,benedikatzaile André Dupleix apeza,sortzez biarnesa, jakintsun handia, bizikiezagutua erakasle eta hizlari bezala,bainan ere musikaren saila, berezikiorganoarena preseski, arrunt berea due-lakotz.Gero, aratseko 8-ak eta erdietan, kontzer-tu bat arraroa emanen da estreinaldi ho-rren ohoretan. Hiru organo-joile, hiruakguziz jeinutsuak, entzuten ahalko dirakaria hortarat: Jesus Martin Moro,Donibane Lohizunekoa, Esther Iñiguez-Pascal, Donostia alde hortakoa, etaThomas Ospital, hau oraino gazte hutsabainan jadanik fama handia bildua Euskal-Herrian gaindi. Egitarauan, Bach, Mozart eta Gorosarrimusikagileen zati eder batzu.

PERMISA MERKEAGO UKAITEN AHALHendaian, 18 eta 25 urte arte hortako he-rritarrek badute errextasun berezi bat au-toaren gida permisa edo baimenaren ardi-esteko diru sobera xahutu gabe. Herrikoetxeak eskaintzen dioten laguntza bati es-ker. Jadanik sei badira, joanden urritik hu-nat, errextasun hortaz baliatu direnak etabeste hamar bat izanen arras epe laburre-an.Herriaren laguntza emana da Hendaianbizi diren gazteeri, familiaren diru-sartzeak

zonbatekoak diren eta araberan, gastuen% 50 ordainduz, bainan batzuetan gehia-go ere, laguntza % 80-etaraino heltzenahal. Ordainez, gazteak behar du hitze-man zerbait lanetan hunenbeste orduz, 5Obatez edo hola, lagunduko duela, bolon-dres bezala, herriko elkarte bat.

MERKATUAREN ITZULIANDonibane Lohizunen, tirabira batzu badi-tuzte merkatuguneko aparkalekuengainetik. Herriko etxearen erabakiz, ez dagehiago autorik uzten ahal merkatuarenitzuli hurbilean, hogoita-hamar bat autorenlekuak kendu dira gisa hortan. Merkatuansaltegi bat atxikitzen duten frango arrashasarre daude, erabaki hori ezin onetsiz.Izen biltzen ari dira erabaki horrensalatzeko. Diote herriak trabatzen baizik ezdituela horko komertsantak, laguntzekopartez... Autoentzat toki eskasez jendeabeste norapait joanen dela. Herriko etxeakaldiz deplauki dauka merkatuaren inguruhorrek bazuela arin-aldi baten beharra,jendea aise gostuanago ibiltzen ahal delaautorik ez izaitearekin ondo hortan, autoenartetik ibiltzeko partez. Hola badela ere au-zoalde horri beste bizi baten emaitekomoldea. Arrangura diren batzuek diotehalere erabakia hartu dela alde bat laneanhor ari direnekin batere hitzartu gabe, so-lasik egin gabe, tipustapez bezala. Gaine-rat, holako aldaketa etzela untsalaz udabetean egin behar, bainan jende gutiagodelarik, udaberrian edo udazkenean, jen-dea aiseago jartzeko neurri berrieri...

XARDINA JAN ETA JANDonibane Lohizunen, Xardina-Bestak a-rrakasta ikaragarria ukan du! Mundu bat,horko bereko eta kanpotiar, xardina jan etajan giro alegera batean! Ainitz baziren a-rras goizik jinak, aroa kanbiatzen ari zelaedo nik dakita, xardina zonbait bederenjastatu nahi euria hasi aitzin... Bainan de-nen buru ateria atxiki du eta besta ederkijoan da burutik buru!

ITSASOAN ITOVar eskualdean, Mediterraneo itsasoa ke-xatua izanez, deskantzuko untzitto batixkuli da errekontruz eta lau lagun ito dira.Batto, Séverine Gaffé, 37 urte, Normandi-an sortua, Donibane Lohizunen bizi zen,Quik Silver etxean lanean ari, eta arrashorkotua. Bestalde ere, ixtripu parrasta batizan da itsas-bazter horietan. Hendaian,doi-doietarik salbatu dute 45 urteko amafamiliako bat, berenaz bordelesa, itotzenari zena. Senarra eta 13 urteko semea erearras gaizki egon dira. Landesetan, holan-des gazte batzu dituzte gisa berean sal-batu, kasu egileak aski erne ibilirik...

ZIKIRO-JATEA ZIBURUNZiburuko elizan ere, organoa behar daberritu. Proiektu horren laguntzea gatik,sail hori akulatzen duen elkarteakmuntatzen du afariño bat parropiako bil-tokian, Pocalette karrikan. Lehenik, xixto-rrak eta gero zikiroa. Hori eginen daasteazkenarekin, agorrilaren 5-ean.Prezioa, 20 euro helduentzat, 10 euro hau-rrentzat (12 urtez azpikoentzat). Haatik,denak ahal bezen untsa prestatzea gatik,aitzinetik nahi dute jakin zonbat afaltiar iza-nen den eta izenak eman behar dira berazlehen bai lehen turismo-bulegoan, gisaguziz uztailaren 31-ko berantenaz.

3

IRATIKO SOROANARTZAIN BESTA ALAIA(1.hasia)

ARDIAKAXURIAK :

Neguelouart PhilippeEmategui ChristopheBereterbide PeioMaitia Jean MixelIthurburu StéphaneUrrutia RamuntxoBoloki ValérieParis DominiqueCastaing Michel

BI HORTZ :

Neguelouart PhilippeCamino ArgitxuMaitia Jean MixelBereterbide PeioUrrutia RamuntxoBoloki ValérieIthurburu StéphaneEmategui ChristopheOuret EstebeParis Dominique

LAU – SEI HORTZ

Othats Jean BaptisteBereterbide PeioEmategui ChristopheBoloki ValérieNeguelouart PhilippeUrrutia RamuntxoCamino ArgitxuMaitia Jean MixelOuret EstebeIthurburu Stéphane

ZERRATIAK

Ithurburu StéphaneBereterbide PeioUrrutia RamuntxoNeguelouart PhillippeOuret EstebeCamino ArgitxuMaitia Jean MixelEmategui ChristopheBoloki ValérieParis Dominique

SAILKAPEN OROKORREAN :1. Bereterbide Peio. 2. NeguelouartPhilippe. 3. Emategui Christophe.4. Boloki Valérie.

MARROAK

MARRO AXURIAK :

Ithurburu StéphaneEmategui ChristopheNeguelouart PhilippeBereterbide PeioUrrutia RamuntxoParis DominiqueBoloki ValérieCastaing MichelMaitia Jean Mixel

MARROAK 2 HORTZ :

Urrutia Ramuntxo Neguelouart PhilippeCamino ArgitxuEmategui ChristopheParis DominiqueIthurburu StéphaneMaitia Jean MixelBoloki ValérieBereterbide PeioOuret Estebe

MARROAK 4 - 6 HORTZ :

Othats Jean BaptisteEmategui ChristopheBereterbide PeioMaitia Jean MixelNeguelouart PhilippeCamino ArgitxuBoloki ValérieUrrutia Ramuntxo Ouret EstebeParis DominiqueIthurburu Stéphane

MARRO ZERRATIAK :

Urrutia RamuntxoNeguelouart PhilippeBoloki ValérieEmategui ChristopheOuret Estebe Ithurburu StéphaneMaitia Jean MixelCamino ArgitxuBeretebide PeioParis Dominique

GARAZIKO ARDI BURUBELTZ LEHIAKETAKO EMAITZAK

Ramuntxo Urrutia Eihalartarra, marro saristatuarekin

Organo berria zoin ederra bereaingeru begiralearekin...

Baionako besten baitanbere laugarren urteaduke Karrikaldi ekitaldiakJacques Portes plazan,Leinua, Ibaialde, Tuntunaeta Baionako Ikastolekantolaturik. Leku bereanarratsaldeko 4ak eterdi-tarik haste zazpi orenez,kantu eta dantza goza-tzen ahalko dira, Ikasto-lek eskaini talo eta sa-garnoak jastatuz. Lehenpartean ikusgarriak diraeta ondotik denentzatpraktika. Osteguna haurren egunaizanki, gaztetxoen sorkuntzak dira egun hortako lehen partean izanen. Hiriburunplantatua den Leinua Ttiki taldeak idekiko du programa, lekua bertsulari gazter uz-teko bostak aldean. Baionako Maiana Irigoienekin, Ximun Cazaubon jatsuarra, Txo-min Elosegi Hazpandarra eta Mattin Lucu Garaztarra lehiatuko dira, Patxi Iriart Hiri-burutarrak eman gaiekin. Kantu eta musikaren aldi daike seiak aldean BaigorrikoZurbeltz taldearekin, afrikar perkusio eta euskal doinuekin egiten duten nahasketa-ren entzuteko.Zazpietan bestetako lehen Dantzazpia hasiko da oren batentzat, Baionan Kan-tuz’ek beste hainbesterendako lekukoa hartuko du eta Karrika Dantza saila La For-celle bikoteak segurtatuko du bururatzeko, horiekin jendeak pratikatzerat gomita-tuak direlarik jada asmatua zinuten bezala. Hots programa bizia eta ainitza ondokoegunetako Karrikaldietan bezala. Besta on deneri !

Karrikaldi ostegunetik,Baionako bestetanLarresoroko OTE LORE elkarteak 25 urte

Harrizko Zubiko pesta uztailaren26an igandearekin

25 urte, Ote Lore lanean ari dela euskara eta euskal kulturaren alde Larresoron.25 urte, Larresoroar guzieri eskaintzen dizkiela hitzordu aberats eta anitzak.25 urte, gure erroak indartu eta zabaltzen ditugula.25 urte, Otea eta Lorea biltzen eta hedatzen dugula.Uztailaren 26an, urtero bezala, Harri-zubiko pesta antolatzen dugu. Aurten elkartea-ren 25. urtemuga kari ospakizun berezi bat egin nahi dugu. Eguerditan, Leaburuko (Gipuzkoa) gure lagunekin, zuhaitz landaketa eginen dugu le-kuan berean, 25 urte luze horien sinbolo gisa.Ondotik, Gipuzkoatik jiniko aizkolariak egur mozten ibiliko dira, ikusleen gustagarri.Bertsulari gazteak ere gurekin izanen ditugu, Maiana Irigoyen, Bixente Luku, TxominElosegi eta Bixente Hirigaray, bazkaria alaitzeko eta egun osoan barna Holako musi-ka taldeak harrotuko ditu bazterrak.Aurten ere Antton Amilibia sukaldariak lekuan berean bildotsa Xilindron jakia presta-tuko du.Arratsaldeko 6etatik goiti, dantza, kantueta taloak.Larresoroar guziak gomitatzen dituguegun goxo baten pasatzerat, leku eta giroxoragarri batean. Gure euskal kultura etahizkuntza laguntzeko parada ezin hobeaduzue.

Euria egiten badu, bazkaria herriko salaniraganen da.Izen emaiteak : 05.59.93.10.69 /05.59.93.06.22 Ote Lore

Baigorriko Zurbeltztaldea

Page 4: Herria 3017

ITSASUEzkontza - Joanden larunbatean, uztailaren 18an, ezkondudira gure herrian Kanboxoko-ko Patrick NOGUES eta NatachaHOLSKI anderea. Bikote hau Irisarrin kokatuko da eta gurepartetik zorionak eta bide on opa diegu.

4

SENPEREHeriotze

Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da MayiArancet Urguri Etxeberrikoa. Urte sail ederrean Kanbon Ardi-teia xahar etxean artatua zen. Pausatu da 84 urtetan. Familaguziari eskaintzen ditugu gure doluminak.

Pilotaren MuseoaHerriko Etxeak eta Turismo bulegoak elgarrekin asmatu obraberriaren lanak bururatu dire. Ganden ortzirale aratsean eginda Pilotaren Museo berriaren zabaltze ofiziala. Hor aurkitzenzen andere auzapeza kontseilari zonbeitekin. Turismo bule-goaren lendakari Peio Aincy eta bi idazkariak, Genevieve etaArgitxu. Proiektuaren lantzeko ainitz axolatu diren Chevalieranderea eta Acheritogaray jauna eta bertze jende asko. Horie-tan andana batek pilotaren gaineko lekukotasunak ekarri dituproiektuari.Xixteraren asmatzaile izan den Kontieneko Gantxikiz ere orhoi-tu gare eta bere auzoko Donamartiko selauruan artzen zirenazgeroz pilotan orduan bizi zen Halsouet familiatik orai horberean bizi direnak ere hor ziren.Museoko lehen barnean ezarriak dire paretean lotuak zerrendaederrak irakurtzeko pilotaren eta pilotarien gainean. Segidakogelan bideo batean agertzen dire pilotak gure herrian dituenberezitasunekin ala trinketean ala plaza laxoan, gehienak he-rritar gazteak pilotan ari.Hor berean agertzen da ere pilotak nola eginak ziren lehen etanola eginak diren orai, ikusten ere dire pilota egileak lehengoaketa oraikoak. Ikusten ere dire pilotan artzeko errementa guziak.Bertzalde proiektu hortan zerbeit lekukotasun ekarri dutenakere bat bertzearen ondotik agertzen dire. Horietan biga izenda-tuko ditut. Pilotaren gainean duten jakitatearekin eta museoariekarri duten argitaratze mamitsuarekin egin duten lan paregabearentzat. Horiek dire Jakes Cazaubon Miarriztarra etaPierre Sabalo Milafrangarra. Ikusgarri horiek denak buruanburu irakurtu eta ikusteko oren bat aise iraganen da. Orai ikusibehar bai herritarrekin eta kanpotiar bisitariekin obra eder hor-rek zer arrakasta izanen duen. Geroak emanen du agertzerat.

***Biltzar publikoa : Amotzeko eskolan biltzar publiko bat izan-go da ortzegun huntan (18.30). Gaia : Elizamendiko bide apai-laketa lanak, abuztuaren 24ean hasiko direnak.

UZTARITZE

XARDINA BESTA

Labourdins elkarteak antolatzen ditu urteoroz bezala bere xardina bestak. Aurtenere bi izanen dira Bilguneko plazan egi-nen direnak. Lehenbizikoa ortzirale hun-tan 24ean eta bestea agorrilaren 7anaratseko 8etarik goiti. Bi apairuak Uztari-tzeko gaiteroek alaituko dituzte.

HAZPARNEKermeza untsa iragan da aurten ere -Larunbateko mus xapelgoan 56 pare ziren lehian, hiru andane-tan emanak izan dira eta ondorioz hiru finala izan dira. Lehena“C” taldekoena : Martine Mercapide eta Xavier ama-semek ere-man dute, Elorri Brust eta Miren Oillarbururen aurka.Bigarren mailan “B” taldekoa, Elixabet Ichorrots eta Marie HeleneMongaburu atera dira xapeldun, eta “A” finalan Pierre Larrede etaFrancis Calvé, hauek Emile Benac eta Louis Bacardatz parearenkontra irabazi dute.Igandeko bazkarian 400 bat jende etorri da, bazkari ona eta guzizalaia zen, giro goxo batean iragan dira denak, xartelak ongisaldu omen dira. Huna oraino eskuratuak ez dituzten irabazdu-nen zenbakiak, Aterbe-Ona-ko idazkaritzan emanak izanen dirairabazleeri: 897 – 2682 – 2788 – 2867 – 3019 – 3023 – 3057 – 3150- 3173 –3229 – 3450 – 3665 – 4195 4443 – 4448 – 4513 4540 – 4614 -4699 – 4761 – 4829 4918 – 4973 – 5980 6470 – 6590 – 6712 –7060 – 7383 7409 – 7495 – 7544 7545 – 7577 – 7692 – 7770 –7939 7979 – 8546 – 8575 8587 – 8941 – 9071 – 9133 – 9174 -9341 – 10068 10396 – 10485 – 10494 – 10636 – 10761 11016 –11115 11215 – 11221 – 11224 – 11277 - 11595 – 12048 –12059 – 12114 – 12119 – 12131 – 12272 – 12442 – 12506 –12641 – 12862 – 13128 – 13177 -13230 – 13353 13395 –13418 – 13444 – 13584 14299- 14320 – 14343 -

Hegalkanta elizanHelduden igandean uztailaren 26an aratseko 9ak eta erdietan,Hegalkanta abeslari eta soinulariek Hazparneko elizan kontzertubat emanen dute. Sartzea urririk izanen da, ateratzean bakotxakemanen du nahi duena. 5 kidedako talde hau jadanik ongi eza-gutua da gure herrian, 5 CD grabatuak dituzte jadanik eta haueksalgai izanen dira elizako atean gau hortan.

Udan KantariLagunArte konpainiaren “Udan kantari” sailaren kondu, ortzegunhuntan (20.00) Misionesten kaperan : Aran orkestra, Didier Ithur-sarry eta Ezkia taldea.

Mercapide Martine eta Xavier ama semeak - Elorri Brust etaMiren Oillarburu

MAKEA - LEKORNE

Bestak - Erran bezala, herriko bestak iragan dira molde ederre-nean. Milesker gazteria xarmantari eta segi euskaldunki, herriosoaren onetan.

Pilota - Herriko bestetan, Frantziako xapelgoaren konduko parti-da bat jokatu da, final-laurdenak, eta Baigorrialdeko Palomes-Erreca 30-26 nagusitu Bonetbeltx-Etxebarne-ri 9 berdintzerekin :2-6-12-15-19-20-22-24-25.

Heriotze - Utzi gaitu zeru alde joaiteko, Laurent Urgorri, MakeaUhartekoak 80 urtetan. Maitasun iturria zaukan laboraria, ba e-txean, herrian eta Etxettoko lagun artean, estimu haundian ginu-en Laurent Urgorri, gizon leiala eta alaia !! Huna Andre Urgorrisemearen mintzaldi aberatsa :

“Aita, duela lau urte zure anaia zaharrena enterratzen ginuen.Egun hartan hitz bat erran zinuen : “Hunek borta idekitzenzaikuk”. Bai, otto Battittak borta ideki du, bainan ez ote zen goize-gi, zuretzat, guretzat.Nola ahantz familiako biltzarretan, zuek bortz anaiak elgarrekin,lehengo Lekorneko ixtorio kondan ari. Ze irriak, ze momentugoxoak, eta horiek zuk Aita maite zinituen.Zer erran Ameriketan pasatu urteentzat Cyprien zurelagunarekin, “bertze anaia bat diat Cyprien”, erraiten zinuen fran-gotan. Ameriketan bi urte artzain egon zira, han segur ardi tropahaundi batekilan. Bainan troparik ederrena edo gauzarik ederre-na hemen ukan duzu Makean Amarekin, gu lauak zure itzulian,kontseilari, gidari, laguntzaile. Aita on bat izan zira guretzat etabertze gauza eder bat erakutsi daukuzu : ELKARTASUNA.Gizon azkar bat, goxo bat, gizon xuxen bat zinen. Zure denboranlan asko egin duzu etxean, auzoetan eta herriarentzat, beti prestnorbaiten laguntzeko eskukaldi baten emaiteko.Azken egunetaraino Uhartian lan egin duzu zure haurrekin etaerraiten zinuen irri eginez “mutikoa, ene adinean lana osagarriaduk”.Pentsatzen dut zure anaiarekin, zure koinatekin eta joanak direnzure lagun guziekin toki goxo bat atxemanen duzula eta artetanoihu bat edo keinu ttipi bat igorriko daukuzula.Familiaren, Amaren, zure haurren, zure haur ttipien izenean, Aitaerraiten dautzut, izan untsa, ikus arte, ez zaitugu ahantziko.Milesker Aita.”

BAIONA

Nahikari uretaraSei metro eta hogei zentimetro luze egitenditu untziak eta bela bat ezarria dioteerdiko hagatik gora. Ekain ondarrean sa-rrarazi dute Aturriko uretara “Talasta”elkarteko kideek. Bi urteko lanaren fruituada untzi hori, maitasunez eta pazientziaz

eraikia Aturri hegian kokatua den Talastaizeneko elkartearen egoitzan. Filipe SaintArroman deitzen da elkarte horren sortza-ilea. Joan den igandean Baionako portuanbisitagai zen BELEM hiru belako untziariongi etorria egina zioten TalastakoekBaionako barran.Mastersak bide oneanGuk idazterakoan ez zekiten oraino nornoren kontra ariko den Baionako Mas-tersen karietara. Izen hauek segurak dira :Agosti Waltari, Sebastian Sorhuet, JuanMartinez de Irujo eta Yves Salaberry Xala,Patrik Ibarrola eta Patrik Ozafrain, etaThierry Harismendy. Zortzigarrena izandaiteke, edo Bielle, edo Andde Kurutxarri.Beste gauza ez jakina, Waltari aitzinetikala gibeletik ariko den, horren arabera par-tidek arrunt begitarte desberdina izanenbaitute aurtengo Baionako besten kari-etara.Izpiritua jada bestetan sartuaProgramak hor dira, elkarteak eta ostatuakkarraskan dena prest emaiten ari, saltegi-etan besten soinekoak salgai, besten bule-goan atorrak, lotailuak eta elementu prak-tikoak salgai ezarriak, ahantzi gabe bestaalkoholaren arrangurarik gabe burutu nahidituztenek autobusen telefonoak jadamarkatuak dituztela.Bestek balore seguruak atxikitzen dituzteeta, han edo hemen, pare bat berrikuntzaaurkitzen da ongi behatuz geroz. Halanola, asteazken goizeko bederatzitanabiatuko diren haur lasterkariak, enbalditu-ak bai eta helduak ere, hauek hamabi kilo-metro kurrituko dituzte, parte hondartzetan,parte Angelu Xibertako oihanean. Biperezti eta moleta lehiakariak ere goizikhasiko dira merkatu gunean, goizekohamarretan.Ostegunean Yoga ariketak proposatuakdira goizez herriko etxe aitzinean, beste-tako energia arraberritzeko hain segur.Eguerdi eterditan, Buhaminak eta Haize-goa taldeak Lakarra plazan ariko dira kan-tuz ; arratsaldeko bostetan da aurten hi-tzordua katedralean, orgina/gaita kontzer-tuaren gozatzeko. Bistan dena haurrakdituztenek jada markatua dute osteguneandela haurren eguna, goizetik haste, eta“Karrikaldi” jauregi zaharraren aitzineanabiatuko da lauak eterditan, lekuaren etatenorearen errespetu handienean.Ostiralean Lakarra plazan elkartuko diraeguerdi eterditan “Errobi kanta” eta Tar-beko kantariak, polifonia segurtatua inguruezin pollitagoan. Mixel Ducau eta KarolinaPhilipsek kantuak eskainiko dituzte kate-dralean bost orenetan Arratsean zezen-plazan elkartuko direlarik Oskorri etaNadau taldeak, 130 urte ospatzen dituenBaionako harmoniarekin.Larunbatean egia erran gauza guti SanAndres auzoan, behi lasterrak salbu. Kasikdena Baiona erdian eta Santespietan ira-ganen da ; bi tanborrada hitzemanakzaizkigu, bata neskek osaturik Santespi-etatik abiatuko dena herriko etxeraino,goizeko hamaiketan ; bestea tanborradahistorikoa Espainiako atetik abiatzen dena,Argileak eta Aizkoa koroak Lakarra plazaneguerdi eterditan.Igandean gutiz ez utz hiru meza : fami-liena Santespietan. Orai Batekodantzariekin, katedralean besten meza,eta San Andresen gazteriarena, koroakikasi kantu bereziekin eta gaiteroakorginarekin segurtatuak. Milaka jendekbazkari herrikoia kanpoan gozatu ondoan,arratsalde aberatsaren mentura dute. Zina-gogak ere ateak zabalduko ditu arra-tsaldeko bostetan Benat Axiari eta FilipeEzkurraren kontzertua proposatzeko.Astelehen osoa ez da aski izanenpausatzeko eta boza erreberritzeko, karri-ka hertsietako usain txarraren kentzeko,bost egunetako kontsumo erraldoiaren urhigatuak despeditzeko, eta ostatuak gar-bitzeko.

ZURAIDEHerriko pestak - Astebu-ru huntan iraganen diraherriko pestak, JondoniJakoberen ohoretan.Uztailaren24 ean, osti-ralez, pi lota partidekdituzte idekiko CHILARTrofeoa lehiaketarekin,arratsaldeko 6 etan,Ezkurra-Kurrutcharry,Etcheverry-Lazkanorenkontra. 7etan Sorhaitz-Haroçarene, Bielle-Ducassouren kontra.Igandean, 26an, arra-tsaldeko 5etan, f inala.Ondotik, ZIKIROA etadantzaldia, HOLAKOmusika taldeak alaiturik.Larunbatean, eguerdi-tan, zintzur bustitzea he-rriko ostatuetan. Arra-tsaldez, nesken pala parti-da trinketean eta zaldi etaasto lehiaketa. Bostetan,dantza emanaldiaZuraideko ALAIKItaldearekin. Gaueko 9etan, pilota plazan, indarjokoak, eta kontzertua ZEESATEK taldearekin. Gauerditik goiti, dantzaldia MIKEL HATStaldearekin. Igandean, 10 etan, KORRIKLETAren abiatzea,10ak eterditan meza. Arratsaldeko 3 etan, ATZARRIko pilotarigazteen arteko desafioa, pilota txapelketaren finala aitzin 6aketerditan, Antzara Jokoa. Gauean, MUTXIKOAK, KANTALDIABOST GEHIO-ko neska kantari xarmantekin. Gauerditan,suzko zezena eta dantzaldia NAHI GABE taldearekin.Uztailaren 27an, azken eguna, astelehenarekin : eguerditan,zintzur bustitzea. Arratsaldeko 4 etan, JOKOAK haurrentzatlehenik, helduentzat ondotik, ANIM’AKTION taldearekin.Gauean, PAËLLA trinketeko plazan, ZEZENAren taldea etaERLAUZ BANDeko musikariek alaiturik. ONGI ETORRI deneriZURAIDEKO PESTETAN !

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et mursétanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik

MARTINIRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

Page 5: Herria 3017

Baxe-Nafarroko trofeoa - Urtez urte, Jutsi, Banka, Donamartiri eta Baigorriko 680 kg-tansokatirako taldeen artean jokatzen da hau. Igande huntan beraz neurtuko dira indarjokoetako bortz probetan : soka-tira, orga altxa, lasto altxa, untzi eremaite eta kontraban-dixten lasterka. Trofeoa eskuratzeko, taldeak behar du bi urtez segidan irabazle. Joandenurtean Jutsi nagusitu zen, aitzinekoan Banka, aurten nor ote ? Nazabal eta Arrospide aiz-kolariek eta Hirigoyen harri altxatzaile gazteak ere erakustaldia emanen dute.Kantaldi - Uztail huntan, aste guziz, abesbatza baten entzuteko parada badugu Baigorrin.Ortzirale arrats huntan 21.00tan elizan, Izpurako Kantuz taldea ariko zauku.Feria eta xakurrak - Joandean igandean, egun ederra izan da trinketaren bazter hortan.Aro onarekin, jende ainitz ibili da etxeko mozkin eta eskulanek osatu ferian ; jende ainitzbildu ere artzain xakur txapelketaren ikusteko. Huni dagokionez, goizeko kanporaketan,hameka xakurretarik bortz sailkatu dira arratsaldeko lehiaketarako : “ Izar ” Jean Miu-rarena - “ Xintxo ” Jean-Paul Iriquin-ena –“ Biba ” Gilles Elgoyen-ena, “ Argi ”Dominique Parachu-rena eta “ Babi ” BeñatMendiboure-na. Joanden urteko hirulehenekin “ Txiko ” Marcel Hualdena – “ Umil ”Jeannot Acheritogaray-ena eta “ Alai ”Michèle Acheritogaray-enarekin. Denek gudu-ka goi mailakoa erakutsi dute, galdegin languzia eginez. Ikusleak loriatu dira, ainitz kan-potiarrek Fermin Miura talendutsuak emanargitasunekin, ongi preziatu dute xakurrenlana, hunen eta artzainaren arteko kidetasunaere. Ororen buru, gauza gutik egin du aldea.Lehen atera da “ Txiko ”, Marcel Hualde-naeta bigarren “ Xintxo ”, Jean-Paul Iriquin-ena.Biek hartuko dute helduden buruilean Oñatikobidea. Hirugarren postua, “ Umil ” JeannotAcheritogaray-en xakurrak eskuratu du. Pilota - Euskal ligaren kondu, azken finala jokatu da. Errebotean, Junior mailan, gibelatuazen partidan : Ospital, Riouspeyrous, Lucu, Bidart eta Tambourin-ek galdu dute 13 – 4Baionako Aviron-en kontra. Oro har, hamabi finaletarik bederatzi eskuratu ditu Zaharrer-Segi batasunak. Ikusiko orai zer gertatuko den Frantziako txapelgoan. Hain zuzen, hunenkondu, zonbait finalerdi jokatu dira. Joko Garbian, Juniorretan, Lucu, Riouspeyrous etaBidart-ek galdu 36 – 45 Senpereren kontra. Errebotean, bigarren mailan Etchebest, Ospi-tal, Riouspeyrous, Othalepo eta Sallaberrik irabazi 13 – 3 Atharratzeren kontra. Kadetmailean, Cadot, Goñi, Indart, Christine eta Rozados-ek ere irabazi 10 – 2 Donapaleuri.

5

BIDARRAI

Herriko bestak - Alaiki iragan dirabestak, aro ona lagun. Larunbat ara-tsean, 1200 sartze kondatu dira Koma-ren kontzerturako. Igande aratsaldean ezdu, bistan da, holako jende saldorik bilduBretainiako Dom Duff kantariak. Hala ere250 bat lagunen aitzinean eskaini dubere kontzertua, bretoieraz. Batzuk ainitzmaitatu dute, beste zenbaitek gutiago,Bretainiako musika tresna klasikoak, kor-namusa edo biniu gisakoak, igurikatzenzituztelarik, eta holakorik ez izanki.Ondotik, Patxi Perez eta hunen taldeakeskainitako Dantza Piko emanaldia gaingainetik estimatua izan da, jendealoriatuki dantzan arizan delarik. Astele-hen aratseko zikiro jaterako mundu batda bildu, 1200 afaltiar, txartel guziakgoizik salduak, bertze hamarnaka jendebeste nunbait afaltzera behartua izandelarik. Zikiro arradoa, beti bezala ! EtaEgan taldea beti gazte ! Herritarrenegunean, bazkari-afariak egin diraNoblianean, eta pilota partidak plazan,Frantziako xapelgoko final zortzigarrenenkondu, behatzaileen jartokiak ongi betedirelarik. Kadeten arteko partida lasterdespeitu balinbada, partida nagusia bizikijokatua izan da, lehen maileko lau pilotarionen artean. Zaharrer Segiko MikaelPalomes eta Peio Arambel nagusitu diratanto xoil batez, 30-29, Itsasuko Aguerre-St Esteben pareari.

Heriotze - Bestak etziren oraindik buru-ratuak heriotz ezkilak jo duelarik. Min-biziarekin bost urtez borrokan arizanondoan, Gangurdoneko Jean MarieBorda zendu zaiku, 60 urtetan. Ehorzteelizkizun kartsuak eskainiak izan zaizkio,mundu bat elkarturik bildutasun handie-nean. Dolumin bizienak hemendik Gan-gurdoneko familia guziari.

Ezkontze - Bi ezkontza izan dira iraganasteburuan. Dantsaeneko Le Moal Nor-man eta Buteau Soizic Marylin ezkondudira Herriko Etxean. Bai eta MaingianekoGisèle Bidart eta Peio Etcheverry,lehenik Herriko Etxean, ondotikLandibarre Behauneko elizan, gero guzi-ak Maingiaenean berean zirela biltzenbesta alai batean. Agiantza zoriontsue-nak ezkont berrieri.

MENDI MARATOIA - Euskal Herriko II.Mendi Maratoia iraganen da larunbathuntan, Baztandarrak elkarteak antola-turik, 42,195 km Artzamendi, Irubela,Goramendi, Goramakil eta Iparlan gaindi.Abiatzea goizeko 7etan plazatik. Jaz 156maratoilarik zuten parte hartu, aurten 190inguru izanen dira. Nor ote irabazleaurten ? Jaz Laxague bithirindar anaiaknagusitu ziren (4:59:36), Xiril Alvarezhirugarren (5:01), Xemartin Auchoberrylaugarren (5:03)... Dena den, besta egunederra izanen da plaza bixkar hortan.Eguerditik harat bazkaria nornahirentzat,15 eurotan, self zerbitzu moduan, Garazialdeko trikitilari gazteak alaitzaile. Edaritokia idekia egun osoan. Aratsean ogi-tartekoak eta dantzaldia, 8etatik goiti,Holako taldearekin.

Dom Duff gogotikkantuz ari

ORTZAIZEAHAIZEMENDIKO BESTA -Helduden asteburuan eginen dira Ahaizemendiko bestak.Larunbatean, egun guzian “ball-trap” lehiaketa, aratsean 7-etarik goiti Dantza Bietan elka-rteko dantzari gazteen ikusgarria eta zikiro jatea Adartza taldearekin. Igandean, Etxe-koborda ostatuan, 9-ak eterditan hasirik, mus lehiaketa eta eguerditan paella jatea.

IZTURITZE

Harpealde trinketak 25 urteUrtemuga hori uztailaren 12an ospatuda, goxoki, herritarren artean. Batzuekmezarekin hasi dute eguna, ondotik jen-dalde pollita hurbildu delarik pilotarenikusteko, lehenik Abarratiako neskakpalantxaz eta bereziki Sorhaitz – Arotça-rene, Oyhenart – Itoiz-ek eskaini dauku-ten esku huskako partida gustagarria-rentzat trinketa betexea baitzen. Bazka-riak ere ukan du arrakasta 150 bazkal-tiarrez goiti elgarretaraturik. Harpealde trinketa 1984eko ekaineanestrenatu zen bizpahiru urte lehenagohartu xedea obraturik. Herriko etxea etaelizaren artean kokatua den lur eremuaerosi zuen hortarako herriak Casemajorjaun andereer, Xalbat Charriton auzapez zelarik. Geroztik eraikuntza horri datxikola altxa-tu dira emeki emeki gela haundia eta sukaldea orain errotik muntatuak direnak, bai etaeskoletxe publikoa, eta azkenik baratze jostaleku ederra antolatu. Horiek guziak dituaipatu J. Michel Donapétry auzapezak, deneri ongi etorri beroa egin ondoan, bururatzeaneskertuz herriko bihotza bilakatua den gune hori biziarazten duten guziak. Eskertu nahiizan ditu ere J. Castaingt departamendu burua, lekuko kontseilari orokor bezala hastetikobra horiek lagundu dituena, eta Durruty enpresa burua, Izturitzen harrobia ideki zuenetikherria laguntzea gatik obren ordaintzen, lur aloka sari eta lan zergen bitartez. Jean Cas-taingt-ek ere obra horiek goraipatu ditu, eta herriko auzapezari departamenduko medailaeskaini, herriko etxeari oparitzen zuela bestalde Dominique Duplantier-ek egin liburuaEuskal Herriko etxeez. Hautetsiek esker beroenak merezi dituzte besta hori antolaturiketa besteen zerbitzuko izanik egun hortan!

Pollikiño ditugu - Gisa hortan dira gure xaharrak. Iholdiko xahar-etxean Pettan Oiha-nartekoa, aurpegia alai etxetik eta etxekoetarik hurbil, Elizaiko Arno, etxeratua etaarras pollikituz ari bere urratsetan trebatzen. Etxeetako xahar eta eriak bihotz bihotzezgogoan zaituztegu. Denen arrangurak, guk ezin ditugunak, norbaitek solei ditzala.

Gazteak - Etsamina haundietan ginituen asko. Denak ezin izendatu bainan bakotxanahi goretsi. Lehenik aitamen plazerra egiten duzue bainan herritarrer ere ohore egi-ten duzue zuen jakintzak aberastuz, herriaren edo jendearen zerbitzuan jartzenbaitzirezte. Eskerrak, eskerrak.

ARMENDARITZE

IIHHOOLLDDII

Sokorri klinikan - Penatu gaitu jakiteakharat eremana izan dela Marguerite Lan-deretche, plaza Irolakoa. Operazionehaundia eginik baita, ez dugu ahanzteneta bi muxurekin gure desira hoberenakdoatzila berari buruz, pollikitzea izandezan “Plaza hunek baitu oraino bereikustearen beharra.”

Sortze - Minaberry familia gaztea emen-datu da, bigarren haurraren sortzearekin.Hemen andreiaren ondotik huna beraz

semea. Emaiten dakoke Leak, Johan ttipi-ari begi kolpe… Gure partetik goresme-nak buraso gazteeri, musu ttipiari etaainitz zorion guzieri.

Bakantzak - Memento horietan gaude.Gure herritik ere doatzi batzu osagarriarenazkartzerat. Hala nola herriko artzainaLurde aldean dugu, otoitz eta lan eginezdenbora berean. Haurrak, gazteak,pausuan beren etsaminak pasaturik.Guziek goza dezatela pausuaren gozoa.

AIHERRAMariñeldean, 5 egoitza berri estrenatu -Ortzegun arratsalde apalean, bazen mugi-mendu Herriko Etxe inguruan. Alabainan,Mariñeldea gunea dute estrenatu bere 5egoitza berriekin, 2 etxetan kokaturik.Eraikuntza hauk Office 64 erakundeakditu segurtatu, Aiherrako Herriko Etxeakhuni 10 300 eurotan 2300 metra karratusaldu dizkiolarik. Estrenaldi huntan parte

hartu dute Departamenduaren buru denCASTAING jaunak, Grenet deputatuak,suprefetak, J-Paul BASTERRETCHEAiherrako auzapezak, Office 64 erakun-dearen buru den Etcheverria jaunak, etaBastida eta Izturitzeko auzapezek, Lecciaarkitektoak, Etchemendy eta Minjou ofizia-leek, ahantzi gabe Xipri Arbelbide erreto-rak. 5 apartamendu horietan, aurkitzendira lau T4 eta T3 bat eros ditaizkeenak.Mementoan Aiherran alokatzen zuenbatek du egoitza bat hartu, beste 2 fami-

liak Hazparnetik heldu direlarik. Gelditzendiren 2 egoitzak mementoan libro dira, etakondizione onetan eros ditaizke. Xeheta-sunentzat, deitu Aiherrako Herriko Etxeaedo Office 64 erakundea. Lehenago aipa-tu jauntto horiek aldizka bat bestearenondotik hitza hartu dute, goraipatuz Aihe-rrako Herriko Etxeak egin indarra, Office64 delakoari baldintza onetan lurra saltze-ko, eta ondotik hoin ongi, aparkaleku, ze-rragailu eta loreekin obren ongi burura-tzeko. Arratsalde hau bururatu da sahe-tseko herriko jangelan zerbitzatuak zirenhurrupaldi eta goxagailuak hartuz. Erketa bestan, larunbatean - BehibidetikIzturitzeko muga artean kokatzen denErketa auzogunea, helduden larunbateguerditan, uztailaren 25an, pestan dugu.Usaian bezala, zikiroa ihiztarien kaiolaneguerditik goiti zerbitzatuko dute. Hobeaitzinetik izenaren emaitea JamattittDuhalde-ri 05 59 29 47 62ra deituz, arra-tseko 8etarik goiti.Afrikakoloreren merkealdiak - Afrikako-lore batasunak jakinarazten du, heldudenortziralean uztailaren 24ean, salmentaedo merkealdi bereziak antolatzen ditue-la : dena 1,2,3 edo 4 eurotan. HitzorduaAiherrako “Haranbegia” etxean, goizeko9.30etarik arratseko 8.30ak arte gelditugabe ! Haranbegira joaiteko : Aiherraraheldu-eta, trinketa pasa eta lehen bideaezker hartu. Patarra igo, igo eta igo, elizapasa, segi igaiten… lehen bidekurutzeaneskuin eta beti xuxen ondoko bidekuru-tzea arte, etxea (berdea) eskuinetarik sei-nalaturik ukanen duzue.

Ezkerretik eskuinera, Jean Grenet, J- Paul Basterretche, Leopold Darritchon eta Etcheverria jauna

BAIGORRI

Txiko, Xintxo eta Umil xakurrak berenartzainekin.

HELETAKermeza ondo - Airos eta lorios iragan da gure kermeza, goizeko 60 askaltierretarikhaste, bazkaiteko jende alde ederra, Tote eta Henrik bai eta Lagunak taldeak airostasunaezartzen zutela. Zozketak irabazle ainitz eginik oro lorios itzuli dira etxera. Goresmenakantolatzeko eta gero oro bere lekuetan ezartzeko lan egin duten guzieri eta beste urtearte.Heriotze - Joanden astean azken egoitzarat segitu dugu Mayi Acheritogaray. Toki Oneansemearen ondora jinak zirenak bere senar Paxkorekin adinaren bururapenarentzatbainan orok oraino ere erraiten zioten Mayi Gakotx, han iragana baitzuen bere lanbizia,han hazia ere bere familia, segur emazte langile eta fede handikoa baitzen Mayi betiomore berarekin berdin besten zerbitzuko. Munduari idekia beste euskal irratiekin bai etaHerria kaseta hunen irakurle suharra. Ehorzketan jende alde ederra bildu da Mayireninguruan otoitz egiteko eta sustengua ekartzeko familiari. Seme alaba familiekin, haur tti-pier, heriotze hortaz hunkitu guzier, dolumin bizienak eta xu Mayi, 84 urte hauen buruanpausa xite jada xure aitzinetik joan direnen sahetsean.Mezak - Larunbat aratsean, 7etan, Landibarren. Igandean, 9 orenetan Armendaritzen eta11 orenetan Heletan. Herritarra

DONOZTIRIPalantxa xapelketa - Joanden larunbatean aipatu bezala iragan dira palantxazpilotako ondar haitadak, biziki molde onean jokolariak arizan baitira. Xehetasun gehia-go geroxago, anartean pilotari eta zerbitzari guzieri goresmenak.

Herriko bestak - Aste ondar huntan iraganen dira herriko bestak. Ortziralean,uztailaren 24ean, Pantxo Irigaray-en “One Man Show” aratseko 9 orenetan. Larun-batean, uztailaren 25an, zango baloi lehiaketa seinazka. Parte hartzeko deitu Nico-las Biscay zenbaki huntarat : 0685779462. Aratseko 8 orenetan zikiroa Ebatsik alai-turik eta segitzeko dantzaldia EGAN-ekin. Igandean, uztailaren 26an, meza nagusiagoizeko 10 orenetan. 11 orenetan pilota partida esku huska Sanokin : Aguirre-AlfaroJeannots-JC Dermit. Eguerditan, zintzur bustitzea herriko kontseiluak eskainirik. Ara-tsaldean, 16 orenetan, Indar Joko Festibala, hegoaldeko neskekin. Aratsean, 8 orene-tan, paella jatea Doinua taldeak alaiturik. Astelehenean, uztailaren 28an, herritarreneguna Larrondoan, bazkari, mus eta birla lehiaketekin. A.A.

Page 6: Herria 3017

Miarritzeko Santa Eukenia eliz-pean iraganen den “Paul’art” uda-ko erakusketak, uztailaren 25etikagorrilaren 16a arte, argitzen duaurten Jondoni Pauloren irudi ha-rrigarria : nazioen apostolua, betigaurkotua, fedeak emaiten duenaskatasunaren lekukoa, orokorra-ren pentsalaria, heien artean he-rriek eta jendeek eraikitzen dutenhesien haraindian : “ ez da gehia-go judurik ezta ere greziarrik, ezda jaberik, ezta ere esklaburik, ezda gehiago gizona, ezta ere emaz-tea ” (galaziarreri, 3,28)Preparakuntzako talde eukomu-nikoak eskualdeko artisteeri deiegin die. Heietarik 40 baino gehi-agok ihardetsi dute eta gauzatutaula bat, ikono bat, zizelkadurabat, beirate bat, zeramika,kaligrafia, baita ere apostoluari bu-ruzko tinbre bilduma bat.Parrokia katoliko, ortodoxo etaprotestanteen bolondres taldebatek ongi etorria eginen die bisi-tarier.Egunero, bat edo bi artista bisi-tarien zain geldituko dira.Agertuko da ere erakusketa bat“Jondoni Paulo, apostolu etahiritar”, Pontoise-ko elizbarrutiakantolaturik.Animazioen artean, izanen dirabideoak, hitzaldiak, kontzertu etaikuskizunak, haurrentzat ma-rrazkien egiteko leku bat. Egunguziz, Santa Eukenia elizan,Pauloren gutun bat entzutenahalko da.

Sartzea urririk.

Idekirik izanen da egunero, uz-tailaren 25etik agorrilaren 16a arte,arratsaldeko 16.00etatik 19.00akarte eta gaueko 21.00 etatik23.00ak arte larunbatetan eta igan-detan.

Gan den aldian nion hitzautziko niola, nere idazkiari e-rantzun bat eman nahiko zionapez bati, edo holakorik ezbaldin bazen Kuxkurriori, bereegoera berria aipa zezan.Azken hunek beranduxkoizanik nere mezua ez duastirik hartu ahal izan idaztenaritzeko. Ikusi berria dugu; arida lan eta hegan. Bai presoohia airatzen da, para-gainbe-hera bati loturik eta aireberoetaz baliatuz, goratikikusten ditu bazterrak, Millaueskualdean. Hedoi guzienazpit ik atxik hala ere hirehegalaldia Filipe!

Muga eta traba guziengainetik. Bere lana artoskieremaki duela ematen du.CIMADE hortara heldu zaiz-kote beren herrietako arazoeriihes egiten duten Txetxeniar,Turkiar edo Afrikako beltz.Oztopo ainitz gainditurik iristendira bainan elkarte horren be-har haundia izaten duteoraino, paperak ardiesteko etanunbeit kokatzeko.

Bela(r)gile eta sor(t)gin.Azken hauki lotua da Sasiguzien gainetik eta hedoiguzien azpitik. Bainan hitzarenjatorriak berak erraten duberen jakitatea nun zuten be-lagile eta sorginek: senda be-larretan jakintsun, haurrakmunduratzeko aditu, emagin.Hots, errespetua merezi zutengure arbasok eta, lastima,beren lana egin beharzutenek, fama txar etamehatxu guzien gainetik. Pas-toral garai huntan aipatukoden gaia.

Sasi edo hesi bertzek edoguhaurek eraikiak. Badugugure kanpañar mundutik heldu

den ikuspegi bat: “hori holakoeta hura halako”, gauzak etajendeak egonean balira beza-lako ikuspegia. Ez dugu denekhori onartzen. Zahar batientzuna diot lehengo auzapezbatetaz ari zelarik: “Gizon onazelako fama bazian bainan e-tzitian haatik tikiak haunditzenlagunduko.” Berrikitanadixkide batek erran dit “Eztiatkonprenitzen zertako hoin-bertze kalipu gastatzen dukanxuxen kantatzera en-tseiatzeko.” Lagun hori ez daohartua hortan ere badutalabide eginik eta horri eskergauza eder frango bizi izanik.Adibide bat: hegoaldeko elizabat hutsa aurkiturik gogotik etaaho betez kantatu nuen AgurMaria. Bururatzean txaloak.Kofesionaletik ateratuzitzaidan apez zahar bat, arrashunkitua, ba ta ederra zelaAgur Maria hori, etzuelaezagutzen eta ea igortzenahalko nion partitura. Bakotxabere tokian edo norbera bereurratsean?

Nortasuna zaintzearengainetik etorkineri ongi eto-rria: Baztandarren Biltzarreankarro xoragarri ainitz, hautanbi aipatuko ditut: Xorroxin i-rratiarena, behikaka zozketaazaltzen zuena. Sasi guziengainetik uhinak ibilarazten la-guntzeko erosten ahal duzu,irakurle, txartel bat zoinek ix-tanpatentzat lur pezatxo batenjabe egiten zaituen; zozketakobehiak hartan egiten badukaka irabazten duzu lehensaria. Erlijionearen parodiabatzu ere baziren bainan erebihotz eta izpiritu idekidura

adierazten zuten karroak; hauadibidez: hegazkin bat eta har-tarik ateratzen hegoamerikarjendea, jatorrizkoa, Baztanenkokatzen ari dena, ongi etorrieta guzi.

Idazki “saindu”-etako sasiengainetik. Bi apezekin ibilkinintzela, eliza batean sartzeanhurbildu nintzen Biblia idekiriketa nere begiek atxeman zu-ten lehen paragrafoa irakurtu.Suerte txarra, Jesus ari zensasoinez kanpo fruiturik ema-ten etzuen fikondoaren mada-rikatzen. Apez batek zion :“ holakotan orrialdea biratzenduk… ” ; bertzeak aurkitu zionadierazpen bat zoinen aterat-zeko behar ziren, nere ustez,exegeta diploma eta fede i-tsua. Gauza on frangoren ar-tean holako sasi andana batbada Biblian. Zer egin ? Guredenbora pasatu sasi horienulertzen edo doi bat airatu etamundu zabalean gaindi erra-nak izan diren eta erraten di-ren gauza miresgarrieri ereideki ? Atzo arratsean telebix-tan entzunari eman dezagun ;dantzari batek : “ … talde hor-tan sartzean segidan sentitudut gizatasunean haziko nin-tzela. ” Edo gure gureek, Ar-zek eta Laboak idatzi kantuxoragarria batzuri tokia eginezgure kanta otoitzetan, “Martxabaten lehen notak” abestiariadibidez.

Goragotik ikuspegi orokorra-goa lortzen dela badakigu.Hesi guzien gainetik elgar a-txeman eta ulert dezagun, bakatolikoen artean, ba mun-duan gaindi milaka fede des-berdin dugunon artean.

Mandio

6

KULTURA SAILA

Uztailaren 25tik 31rat (salbu astelehenean) :20.15 : emankizuna – Ber –zabalkuntzak - Larunbata 25 eta Igandea 26 : “Zoriona erligioaren ikuspe-gitik ?” Xipiri Alberbide apeza (1/2) et (2/2)Asteartea 28 eta astezkena 29 : Iratzeder, euskal idazleeta olerkariari omenaldiaren soinuak (2009-05-09) – (1/2)eta (2/2)Ozteguna 30 eta ostirala 31 : “ Piarres Larzabal ” omenal-dia Azkainen 08-11-22 – (1/2) eta (2/2)

7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero :Asteartea 28 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 29 : IpuinakOsteguna 30 : Jainkoa Bizia Jendea.Ostirala 31 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jama-ttitt Dirassar.

Agorrilan, ez da lekuko emankizunik izanen,COFRAC sareko emankizunak segitzen

ahalko dituzue.Irailaren 08an berriz hasten ditugu gure lekuko

emankizunak.

Uda on guzieri.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Biga gehiago, biak frantsesak Somalian bahituak. Han ziren,omen, hango gobernuaren eta jendeen laguntzeko. Ixilean omen, bainanbazakiketen bahitzaileek nor ziren. Jakin dugu bahitzea frantsesak zire-lakotz, bainan zenbat eta zenbat badira bahituak direnak mundu guzian.Gogoan ditugu denak, frantsesak ala ez.

***Uztailaren 14-a : Urte guziz bezala ohoratu da delako egun hori. Duelaorai 220 urte hartua izan zen Pariseko gaztelua, presondegia zena ere.Egia ere lau gatu ziren han preso, erran nahi baita kasik nehor ere. Hale-re egun horrek ukan du arrakasta ikaragarria, bereziki historiagileen ganikpentsatu dutelakotz bihurgune bat izan zela gure historian.Bainan urte baten buruan bildu zen Parisen Frantzia guzitik jinikako jen-dea urteburuaren ohoratzeko. Egun hortan, 1790-ko uztailaren 14-ean,biltzar nagusi horrek ukanen ditu ondorioak, egun hartan sortu baitzen« Etat-Nation » delakoa. Geroztik gelditzen den ideologia hori, Frantziadela « bat eta ezin zatitua » jakobinismoak fagoratuko duena.

***Uztailaren 18-a : Hau, Euskaldunentzat, ez da edozein eguna. 1936-eko egun hartan hasi zen gerla zibila, ikaragarria, joan baitziren Franco-ren alde Nafarroa eta Araba, Errepublikaren alde Gipuzkoa eta Bizkaia.Gerlak egin zituen desmasiak orotan eta ezin ahantzizko diren Durango-ko eta Gernikako bonbardatzeak. Frankistak nagusitu ziren, Eusko Jaur-laritza joan zen herbestera, itsas ondoko bi probintziak « traidoreak »deituak izan ziren, euskara mespretxatua eta gau ilun luzea Franco hilarte 1975-ko azaroaren 20-an, kasik berrogei urtez pairatu izan behardiktadura.« Une et indivisible » den Frantzia, « Una, grande y libre » zen Espai-nia. Eta orai, Eusko Jaurlaritza berpiztua, hain mespretxatua zen euska-ra hizkuntza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan, Madrilgo udalak uka-tzen diola Franco-ri ohorezko alkate izena eta hiriko “seme kuttun” izai-tea. Zer balio zuen gerlaren piztea ?

***Frantziako itzulia: Larunbat aratsean, Besançon hirian sailkapen oroko-rrean elgarrekin doatzi Nocentini jantzi horiarekin eta gero Hincapie 5 se-gundutan, Contador 6-etan, Armstrong 8-tan… Azken aste honetan ikusi-ko da nor jalgitzen den, Alpetako lepoek zer erabakiko duten, ez ahantzizbakarkako etapa. Egia erran maite dutana bereziki da bazterren ederra.

J.H.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

Sasi guziengainetik…

Paulo aposto-luak artistakgoiargitzenditu !

ATD 1/4 MONDE ERAKUNDEAREN

FESTIBALA BAIONANATD 1/4 Monde erakundeak “Jakintza eta arteen festibala” antolatzen duBaionan, agorrilaren 3tik 7ra, Jouandin karrikan, “Pistons et Cram-pons”gela ondoan. Bost egun horietan, djembe musikan trebatzenahalko da, zirko jokoak egiten ahalko dira, kondairak entzuten ahalko etaere “Les dazibaos de la rencontre et de l’amitié” sorkuntzan partehartzen ahalko. Txinatar hitz bat da “dazibao”, haundiz idazteko moldebat izendatzen du, eta hain xuxen, elgarrekilako obra handi batzu erai-kitzen ahalko dira, margolan, poema eta bertze, paperean, kartoinean,egurrean, oihalean... Agorrilaren 7an, ostiral aratsaldeko 6etatik goiti,aurkeztuak izanen dira tailerretako ekintza guziak, ikusgarri ttiki bat ereeskainia izanen da, lagunarteko hurrupaldi batekin, ondotik janaldia.Festibal hortan partaide dira L’arche qui chante, Oreka, Le Maki, Harriar-ka, Familien Sindikatu Konfederakuntza, Baionako Herri Liburutegia,Baiona hiria. Deneri idekia eta urrir ik. Xehetasun gehiago :tel.05.59.31.01.85 – 06.43.41.19.76.

APEZ IZENDATZE (Bis)Marc Aillet Baionako apezpikuak aldaketa handiak egiten ariditu parropietan. Apez izendatze berri horien lehen zerrendabat agertu ginauzuen ekainaren 25eko HERRIAn. Huna izen-datze horien segida. Jean Baptiste Ithurria Girondatik(Saint-Jean d’Illac) heldu zaiku Miarritzera. Fabrice LevelHiriburutik doa, Tolosako Unibertsitate Katolikora. JeanFrançois Sarramagnan Hiriburura dator eta, aldi berean,Erakaskuntza Katolikoko zuzendariaren laguntzaile izanenda. Daniel Decha Baionako ospitaleko omoniera Olorueradoa. Jean Marie Barrennes ere Oloruera doa Baionatik.

Uztailaren 25-anXiberuko Pastoralako meza - Goizeko 10.30etan

IZARRENGAUA

Uztailaren 24ean, ostiralez,21:00etatik goiti, Kostaldeko As-tronomia elkarteak zerukoizarreri so egin nahi dioten guzi-ak gomitatzen ditu Angeluko herriliburutegira. Bakotxaren meneanezarriko dira teleskopioak, gaubetean zerua ikertzeko, elkartekoanimatzaileak sahetsean, es-plikazioneak emaiteko eta ipuinberezi batzu kondatzeko.

Page 7: Herria 3017

EUSKAL ARGENTINARENURTEKO BIDAIAZAurtengo Argentinarako bidaiak urriaren 27tik azaroaren 17a arteiragan behar luke. Bainan heldu zaizkigun berrien arabera H1N1gripea zabalduz doa eta elgarretaratze guziak debekatuak dirauztail agorrilez. Hala ere Bahia Blancan Semana Vascaren anto-laketa lanak hasiak dituzte. Mentura huntan den tenorean ez deza-kegu bidaia hau segurta. Ondoko hilabetetan, ikusiz gauzak noladoazen han eta hemen, berriz bidaia hunen antolaketari lotukogitzaiolako esperantzan gaude. Helduden buruila edo urria arteberaz. Euskal Argentina

Etcheverry - Oçafrain. . . . . . 40Sorhuet - Lazcano . . . . . . . . 20Donapaleuko bestetan partida hauzuten Saint Jayme trinket ospe-tsuan igandean usaiako arra-kastarekin. Suerte txarrak jo dituhaatik partida hasita frango laster,Sorhuet biriatuarrak pilota kaskatxarra hartu baitu begian berelagunak berak igorria. Aski luzegabe itzuli da mugatiar buruzuriabere lekurat baina ez du partidakbere hoberen hura hartuko gero.Lazcanok, berarentzat ere ezgoxo alabaina, beharko zituenaferak bere gain hartu baina ez daholakorik izan, bereziki ezbaitziren batere urrikaltzekotanbesteak, are gutiago Oçafrain, etazalu izan da geroztik partida. Waltari - Ducassou. . . . . . . . 40Ibarrola - Harismendy . . . . . 33Peio Ducassouk ez zuen leku horiarras berea beharra, zerenKurutcharry baitzen hor beharrabaina hau ezin jinez ordaindu duitsasuarrak. Bai-eta ederki ordain-du ere, loriatua iduri baitzuenkubatar zafrariaren gibelean ekareta ekar artzeaz. Erran behar daUrruñako beltxaranak bere lanabete diola aitzin hortan, izkinmotzak ala sareak ederki miatuz.Ageriko Donapaleuko finala hartanbeste hainbeste egiten ahalkoduten bi irabazle horien artekofinalean baina Herria kaseta hauateraia izanen da orduko.

BAIONAKO BESTEN ALDIAsteazken huntan ditugu hasteMasters famatu horiek, haatikhauk ere hasiak izanen dira,alabaina, Herria agertu orduko.Huna nola jokatu beharrak direnaurten, Hegoaldetik Martinez deIrujo eta Xala hor beharrak dire-larik baina ez elgarrekin ari.Asteazken huntan, aratseko 8orenetan bi finalerdiak, gazteenaitzin-partida batzuekin egia erran.Eta finala igandean 11 orenetanusaian bezala. Huna beraz bifinalerdiak, lehena asteazkeneaneta bestea ortzegunean. Sorhuet - Irujo. . . . . . . . . . . . . ?Waltari - Kurutcharry . . . . . . . ?

Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . . . ?Xala - Harismendy . . . . . . . . . ?Bi ordainak beharrik balitz : F.Bielle aitzineko, eta P. Ducassougibeleko.

GARATENEAN AINITZ IKUSLEEzcurra I - Dermit . . . . . . . . . 50Inchauspe - Ezcurra II . . . . . 45Sasoinak udan maitarazten duEuskal Herria, bere pilotarekin, etafrogak hor dira, gure pilotariakheiek ere ikusi nahi dituztela. Ikusibehar da zer jendeketa helduzaion E. Mayteri partida ondoanastelehenetan esplikazioneenentzuteko. Eta beraz, guk,euskaldunek ez dugula maitatubehar eta haurreri erakutsi ! Betikoegia, Etxahunena : “Zer litzatekeEuskal herria pilotarik gabe”.Beraz, gustatua egon dela baiastelehenean eta partida huni,nola duten zaharrek irabazi gaztehaueri ere, lehenek 7 boterekineta gazteek 11. Ibili dira aitzineanaldizka, ikusi dira A. Inchauspesemearen ahalak eta Ezcurragaztearen hobetzea, besoa berrizazkartuz bezala, baina ondarreanzaharren eskolak ukan du gaina,gazteen aldia jinen deneko etaheldu ere jadanik. Publikoak eta

guk, herriak, lagundu beharko.

XAPELGO NAGUSIANPhilibert - Idiart . . . . . . . . . . . 30Delgue - Urruty . . . . . . . . . . . 15Frantziakoa deitu hartan, junior,Aviron nausi Denek Bati.Huguenard - Olaizola . . . . . . 30Anchordoqui - Dibar . . . . . . 24Mail berean Senperek joanZuraideri.Mainhaguiet - Cubiat . . . . . . 30Estaynou - Tellechea . . . . . . 17Gazteagoak hemendik harat,Garazi nausi Senpereri hemen.Larroquette - Lamure. . . . . . 30Betbeder - Benesse . . . . . . . 28

Etchegoin - Chamalbide . . . 30Haristoy - Gorostiague . . . . 10

Palomes - Arambel. . . . . . . . 30Etchebarne - Bonetbeltx . . . 26Hemen adinekoak, Baigorri etaAiretik.Ahamendaburu - Lerissa. . . 30Bascans - Cedarry . . . . . . . . 26

Elgar - Martinez. . . . . . . . . . . 30Mendiboure - Larralde . . . . . 29

Darmendrail - Doyhenart. . . 30Larzabal - Almandoz . . . . . . 29

Iribarren - Ibañez . . . . . . . . . 30Biscouby - Etcheverria . . . . 26

Larreche - Bideondo . . . . . . 30Herlax - Iribarren. . . . . . . . . . . 8

Christin - Etcheverry . . . . . . 30Sabalette - Schubert . . . . . . . 2

UDAKO PARTIDAK EZPELETANLaduche - Berasategui . . . . 30Ibarrola - J.C. Dermit . . . . . . 22Udako lehen partidarentzat jen-dalde ederra bildu da, bero handiaizanagatik ere. Lau pilotariek parti-da ona egin dute, galtzaleakaitzinean 10 eta 4 bainan azkain-darrek emeki emeki gaina hartu.Oren bat eta hogoi minutuko parti-da.

HEGOALDEANBerasaluze VIII - Begino . . . 22Olaizola II - Zearra . . . . . . . . 11

Urrutikoetxe - Argote . . . . . . 22Leiza - Iza. . . . . . . . . . . . . . . . 21Zarautzen ziren bi partida hauk.Bigarren huntan partida onbatzuen ondotik finala aise galdudute faboritoek.E. eta A. Galarraga . . . . . . . . 22Atxotegi - Loiola . . . . . . . . . . 16

Mendizabal - Irureta . . . . . . . 22Larrañaga - Jauregi . . . . . . . 21Antzuolan jokatu partidak haukbiak.Irujo - Eulate . . . . . . . . . . . . . 22Gonzalez - Laskurain . . . . . . 11

Del Rey - Zezilio . . . . . . . . . . 22Apezetxea - Lasa III . . . . . . . 18Horra beraz Tuteran ikusi direnpartidak.Bestalde, berri txarrak ditu IñigoNalda pilotari pollitak bereeskuarekin. Duela sei ilabete ope-ratu zuen esku hori eta ez bidezaio oneratzen geroztik. Gainera,zentzuko arrazoin huntan dagoNalda bera : denek muga batbadutela azkenean, eta ez otezaion pilotatik erretiratzeko orduaetorri.

Bego

7

AMIKUZEKO MADALENA BESTETAN

LEGEZKO ABISU

Maître Olivier GANETNOTAIRE

BP664250 ESPELETTE

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Me OlivierGANET, Notaire à ESPELETTE, le 10juillet 2009, a été constituée une Sociétéà Responsabilité Limitée, en cours d’en-registrement ayant les caractéristiquesprincipales suivantes :

Dénomination sociale :“LORBLANC”,

Siège social : ESPELETTE (64250),30 place Merkatu Plaza, maison Urdinae-nia.

Capital : 20.000,00 € divisé en 200parts sociales de 100,00 € chacune.

Objet social : La création et l’exploita-tion d’un fonds de commerce de vente deproduits alimentaires basée sur les froma-ges, les produits laitiers et les produitsrégionaux et plus particulièrement lavente de fromages provenant de la fermeKUKULU.

Durée : 60 ans à compter de sonimmatriculation au RCS.

Gérance : Madame Eliane Izara ELISSALDE, demeurant à ESPELETTE(64250), Maison Kukuluya.

La société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétésde BAYONNE.

Pour avis, Le Notaire

SCP. LARRALDE, P. FAGOAGA. O. COUSTOU et C. SALHA

Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ

21 Rue Chauvin Dragon

Avis de constitution

Suivant acte reçu par Maître ClaudineSALHA, le 09 juillet 2009, a été consti-tuée une société civile immobilière ayantles caractéristiques suivantes :

Forme : Société Civile ImmobilièreDénomination : « FOCH »Capital : 450.300,00 €Durée : 99 annéesSiège social: SAINT JEAN DE LUZ

(64500), 22, Rue du MidiObjet: l’acquisition par voie d’achat ou

d’apport, la propriété, la mise en valeur, latransformation, la construction, l’aména-gement, l’administration et la location detous biens et droits immobiliers, de tousbiens et droits pouvant constituer l’acces-soire, l’annexe ou le complément desbiens et droits immobiliers en question. Etce, soit au moyen de ses capitaux pro-pres soit au moyen de capitaux d’em-prunt, ainsi que de l’octroi, à titre acces-soire et exceptionnel, de toutes garantiesà des opérations conformes au présentobjet civil et susceptibles d’en favoriser ledéveloppement.Et, généralement toutes opérations civilespouvant se rattacher directement ou indi-rectement à cet objet ou susceptiblesd’en favoriser le développement, et nemodifiant pas le caractère civil de lasociété.

Apport en nature: La Nue-Propriété debiens et droits immobiliers sis à SAINT-JEAN-DE-LUZ (64500), 3, Place Foch.Valeur 450.000,00 €

Apport en numéraire : 300,00 €.Cession des parts : Les parts sont libre-ment cessibles au profit d’un associé, oudescendant dudit associé, toutes les au-tres cessions sont soumises à l’agrémentpréalable à l’unanimité des associés.

Gérant : Monsieur Philippe RODRI-GUEZ, demeurant à SAINT JEAN DELUZ (64500), 9, Rue Garat.La Société sera immatriculée au Greffedu Tribunal de commerce de BAYONNE.

Pour avis. Me SALHA

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats

au Barreau de BAYONNE15 rue Raoul Perpère - Bâtiment 22

Le Forum - 64100 BAYONNETél : 05 59 31 21 21-Fax : 05 59 31 21 29

CESSION DE FONDS DE COMMERCE

Aux termes d’un acte sous seing privé endate à BAYONNE du 29 juin 2009, enregis-tré au SIE de BAYONNE le 10 juillet 2009,bordereau 2009/859 case n°1,

Monsieur Daniel, Sargento CALDEIRA,né le 9 juillet 1975 à LA GUERCHE DEBRETAGNE (ILE ET VILAINE), demeurantChemin Errepira ko bidea 64210 BIDART,

a cédé à :la société BID’A PARC, société à respon-

sabilité limitée au capital de 10.000 €uros,dont le siège social est sis Lieudit ERREPIRA Ko Bidea -64210 BIDART,immatriculée au RCS de Bayonne sous len° 512 892 977,

Un fonds commercial d’exploitation d’unparc de loisir, connu sous le nom commer-cial “ITZULI”, exploité à BIDART (64210),Chemin Errepira Ko Bidea,

moyennant le prix de CENT SOIXANTESEIZE MILLE euros (176.000 €uros), s’appliquant aux éléments incorporels àhauteur de 83.931 €uros et aux élémentscorporels à hauteur de 92.069 €uros.

La pleine propriété est intervenue le 29 juin 2009, et l’entrée en jouissance parla prise de possession réelle et effectiveavec effet à compter du 25 juin 2009.

Les oppositions, s’il y a lieu, serontreçues dans les dix jours de la dernière endate des publications légales chez MaîtreCAZAURAN, demeurant à BAYONNE(64100), 22 avenue Louise Darracq, oùdomicile a été élu à cet effet.

POUR AVIS.

Sortze - Ongi etorri egin duMaitena Lopepe eta BeñatDuhalde bikote gazteak bere lehenhaurrari Extebe izendatu dutena.Ainitz zorion haur sortu berriari,handi dadila aitama eta familiaguziaren maitasunean. Goresmenberoenak guzieri.

Heriotze - Zorigaitzez ukan dituguere bi heriotze. Uztailaren 13ansegitu dugu bere azken egoitzaratRoxa Lasaga 87.garren urteanitzali dena. Lau seme alaben amaongi inguratua izan da. Uztailaren17an berriz Mayi Soulé Baigurakoa71 urtetan. Kuraiarekin jasan dituMayik bere bizian sofrikario guziakbere espos lagun eta familiakoeksoleiturik. Gure otoitzak lagun gozadezatela orai betiko zoriona. Bihotzguziaz dolumin beroenak bi fami-lieri. A.I.

IRISARRIIRUNGO FUTBOLARIAK MAIL BAT GORAGO

Irungo futbolari taldea, Real Union delakoarena, hupatu da Espaini-ako xapelgoaren bigarren mailerat, hein hortan untsa heltzeko mentu-rarekin. Iñaki Alonso entrenatzailea pozik dago, talde on bat baduela.Bizpahiru jokolari nahi luzke haatik oraino bildu xapelgoa hasi aitzin.Sasoinaren prestatzeko, asko partida eginen dituzte irundarrek. BatzuKanariar ugarteetan. Bai eta agorrilaren 18an, Irunen berean, torneobat Donostiako Erreala eta Iruñeko Osasunarekin.

Irungo futbolariek funtsez ari dute sasoina prestatzen.

Lehuntzeko langune berriaSei hektarako eremua estreinatu dute ekain erditsutan Lehuntzen,Mugerreko garraiolekuari kontrako gunean. Badira hor jada bienpresa gune bana hartua dutenak, bata Jean Etxeleku, besteaSalaberry/Bessonart. Lehenaren bastiza jada zutik dago eta besteaeraikitzen bururatzen ari dute. Eremuko sarrerak manera guztizeraginkor antolatuak dituzte, aise baino aiseago barnera sardaiteke, eta langune bakoitzak 2500 eta 5000 metro karratukozabalera guztiz ordokia dauka. Estreinaldia iragan da momentuekonomiko konplikatua delarik biziki; aipatu dute bi enpresa intere-satuak direla eremu sarreran jartzeko, baina mementoan deus ezda finkaturik. Azpimarratu behar da botere publikoek ekartzenduten karra futbol zelai bat bezain ordoki eta errepide nagusietarikhain hurbil den eremu horretara enpresak tirriatzeko. Mugerrekogarraio lekuaren antolatzeko elkarteak hogei urte ditu, erdia pasadu enpresa pare batekin, orain 600 lanpostu badirelarik. Lehuntzekenpresen behar gorria du eta zazpi egin ahalak burutzen ditu haienekarrarazteko. Gainera aste hastapenean jakin da LehuntzekoTPM itsas fruitu kontserba enpresak ateak hetsi dituela 27 langilelangabezian emanez.

Sagem enpresa beti ariJoan den astekoak dira kontuak. Sagem enpresako zuzendaritzakeman zifretan agertzen da badirela lantegi horretan 286 langilefinko denbora osoz, bederatzi epe motzerako langile eta 30prekario. Krisiaren gatik Sagemak baliatzen zituen interimarioakazkarki ttipitu ditu, hala ere heldu den abendo arte bederen beharluke segitu. Oraingo zuzendaritzak ez du lehenekoak bezain arran-gurarik eta aiseago plazaratzen ditu bere zifrak.

ZEZENKE-TAZMINTZALDIAETA LIBURUAURKEZPE-NAJoanden ekainean ChristianLaborde idazle famatuak,C.R.A.C. elkarteak gonbida-turik, aurkezten zuen “Corridabasta” argitaratu berria duenliburua zezenketa gaitzes-teko.Oraingoan ere zezenketa gaiizanen da uda asteartekolehen mintzaldian, HaizeBerri kulturetxean. Karia hor-tara gonbidatua da ElisabethArdoin-Fugier arte histori-alaria. Hitzeginen du arteplastikoen eta zezenketarenarteko loturez eta zerikusiazpublikoarekin hitzeginez. Pre-sentatuko du bere “Histoirede la corrida du 18ème au21ème siécle” liburua.Gero ikusten ahalko da“Apprendre à tuer” filmea.Gaualdi hau Haize Berri kul-turetxean izanen da uztai-laren 28an, 20.30etan. Deneiongi etorri !

Bota Gaztetxeak Oztibarrekoherrien itzulia abiatua duuztailaren 14az geroz, ani-mazione desberdinekin lurraldehori doi bat harrotzeko. Hunaondoko hitzorduak :Jutsin, uztailaren 24ean, osti-ralez (20:00) Olinpi Jokoakplazan, ondotik talo ta edari.Bunuzen, uztailaren 31n, osti-ralez (22:00) zine gaualdiaplazan. Larzabalen, agorri-

laren 7an, ostiralez (20:00)karaoke gaualdia plazan, aperi-tifa, afaria (tipula, xingarra,arroltzemoleta). Hoztan, agorri-laren 23an, igandez (16:00)pilota partidak, bereziki BixenteCatalogne-Filipe Aguerre / PeioJauregui-Bixente Oihenart,ondotik pintxo eta sagarno. Izu-ran, agorrilaren 28an, ostiralez(21:00) kontzertuak Latsan.

DONAIXTIKO BOTA GAZTETXEARENUDAKO ANIMAZIOAK

Page 8: Herria 3017

8

-Ortzegunean, feria eguna Donibane Garazin.-Ortzegunean (18.00), Miarritzeko mediatekan, «Zuzulua» dokumentala.-Ortzegunean (19.00), Ziburun, Posta aitzineko plazan, Arrantzaleak kantari.-Ortzegunean (20.00), Hazparnen, misionesten kaperan, Aran orkestra, Didier Ithursarry eta Ezkia taldea.-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Royal Danish Ballet dantza ikusgarria.-Ortzegunean (21.00), Baionan, De Gaulle plazan, hiriko Harmoniaren kontzertua.-Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Krimeako kantariak.-Ortzegunean (21.15), Kanboko elizan, Arraga koroa.-Ortzegunean (21.15), Donibane Lohizuneko elizan, Arin eta Coro Easo abesbatzak.-Ortzegunean (21.15), Bidarten, behi lasterrak Uhabia auzoaldean.-Ortzegunean (21.30), Angelun, euskal-dantzak Amodio-Gela auzoaldean.-Ortzegunean (21.30), Azkaingo elizan, kontzertua, Raphaël Tambyeff eta Philippe Baret.-Ortzegunean (21.30), Miarritzen, Plaza-Berrin, euskal kantuak eta indar-jokoak.-Ortzegunean (21.30), Sarako elizan, Saiberri eta Diabolo koroak.-Ortzegunean (21.30), Senperen, herriko plazan, indar-jokoak.-Ortziralean (19.00), etxetako ekoizpenen merkatua Angelun, Amodio-Gela auzoaldean, eta Bastidan, herriko arkupetan.-Ortziralean (20.30), Hendaian, Gaztelu-Zahar plazan, euskal indar-jokoak.-Ortziralean (21.00), Baigorriko elizan, Kantuz koroa. -Ortziralean ( 21.00), Kanbon, kontzertua Albeniz musikagilea gogoan. -Ortziralean (21.30), Azkainen, herriko plazan, euskal dantzak Ikasleak taldearekin.-Ortziralean (21.30), Bidarteko elizan, Xaramela koroa.-Ortziralean (21.30), Getariako elizan, Goraki abesbatza.-Ortziralean (21.45), Baionako zezen-plazan, Faust opera famatua.-Asteburu guzian, herriko bestak Zuraiden, Bastidan, Bidaxunen, Bildozen, Donazaharren, Arbonan, Elizondon, eta Donoztirin, bestak ere Pausun eta Azkaingo Serres auzoaldean.

-Asteburu guzian, Azkainen, Kiroleta kiroldegian, zaharki-feria.-Asteburu guzian, Haltsuko elizan, udako musikaldia.- Larunbatean, Bidarrain, Euskal Herriko II. Mendi Maratoia-Larunbatean, Saran, Pottokaren besta.-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.-Larunbatean, Azkainen, etxetako ekoizpenen merkatua.-Larunbat goizean, Getarian, zaharki-merkatua.-Larunbatean (20.00), Getarian, herriko plazan, marmitako-gaua.- Larunbatean (20.30) Donapaleun, Frantxixkanoetan, Asnières-ko kantari ttipiak- Larunbatean (21.00) Bidarteko elizan, Lapurtarrak koroa-Larunbatean (20.00), Miarritzen, besta afariarekin St-Charles auzoaldean.-Larunbatean (22.00), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, Otxoak taldea.-Igandean, Sarako kermeza.-Igandean, Urruñan, selauru hustea herriko pilota plazan. - Igandean, Larresoron, Harrizko zubiko pesta-Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, herriko Estudiantina.-Igandean (11.30), Hendaian, mutxikoak Gaztelu-Zahar plazan. Goizetik arats, zaharki-merkatua Zokoburu auzoaldean.-Igandean (15.30), Alozen, Xuberoko pastorala, «Belhagileen trajeria»-Igandean (16.30), Baigorrin, indar jokoak herriko plazan.-Igandean (18.00), Hazparnen, behi lasterrak karriketan.-Igandean (18.00), Biriatun, artzain xakur lehiaketa.-Igandean (19.15), Miarritzen, Santa Eugenia plazan, hiriko Harmoniaren kontzertua.-Igandean (21.00), Hendaian, organo berriaren estreinaldia Jondoni Bixintxo elizan.-Igandean ( 21.15), Miarritzen, indar-jokoak Mazon parkean.-Igandean ( 21.30), behi lasterrak Senperen eta Donibane Lohizuneko Erromardi auzoaldean.-Igandean (21.30), Hazparneko elizan, Hegalkanta taldea.

Gehexan Pontto

UIGUR POPULUAKEDERRAK PEKATZEN...Xinaren kondu ekarri eremuetan, nork ez du ezagutzen, izenez bederen, Tibet he-rrialdea, zonbait eta zonbait aipaldi ukaiten baitu bazter guzietan? Bainan badira beste bospasei eskualde, Xinaren esku, nahiz untsalaz hein bat autonomiarekin nolazpait, eta horietarik handiena da xinatarrek Xinjiang deitzen dutena eta beste ainitzek Turkestan-Ekialdea. Ja aipatu dugun Tibet horren iparraldean da. Ere-muz Frantzia osoa baino hiru aldiz zabalagoa ez idurika, bainan biziki menditsua. Mendi gorenak 8611 metro gora egiten ditu, kasik munduko goren-gorenak bezen-bat. Ainitz tokitan nehor ez bizi. Hor kokatua da nolazpait, Erdi-Arotik hunat segurik, uigur populua, denboran Mongolia aldetik etorria eta arrunt horkotua. Orotarat, herrialde guzian badira nunbait han 20 miliun biztanle. Joanden mende erditsutan oraino, horko jende gehienak uigurretarik ziren. Orai, 9 miliun nunbait han, heldu baita erdiak ez arras. Beste hainbeste dira xinatar hutsak, Xinako gobernuak horrat ekar-araziak, gisa hartako laguntzak ere hitzemanez. Xinatar horiek kasik denak hirietan bizi, ondorioz hiri ainitzetan xinatarrek ba orai gehiengoa.Eta bestalde bi miliun edo holako zerbait dira Asia barne hortako jendetze des-berdinetarik, aspaldian hor plantatuak, horiek aldiz gehienak baserritar eta abere hazkuntzatik bizi.. Kasik denak erlisionez musulmanoak, nahiz badiren ere budis-tak bai eta, gutti bada gutti, girixtinoak ere. Bestalde oraino, huis delakoak, motaz xinatar hutsen ahaide hurbilak bainan erlisionez musulmanoak...

BEREX BIZI

Hiri handiena da Urum ki, miliun bat eta erdi biztanle badauzka. Beste hameka hirik ba-dute ehun mila jende baino gehiago. Xinatar eta uigur ez dira batere nahasten, hirietan bi eskualde daude, alde batean xinatarrak eta bestean uigurrak, bien artean hesi handi bat balitz bezala. Erran gabe doa berexte hori oraino azkarrago izai-

ten dela bazterrak minbera izaitearekin. Keinka hun-tan gertatzen den bezala preseski, uigurrak oldartuak Xinako gobernuaren kontra, nahasmendu gaitzak izan baitira hilabete hunen hastean. Jazarkunde ho-

rien gatik du funtsean eskualde horrek bat-batean hoinbeste aipaldi mundu guzian... Xinako gobernuak berak aitortzen duenaz, 184 lagun hil dira jazartze hortan bainan ui-gurrek diote aise gehiago izan direla bizia galdu dutenak, zortzi ehun bat segurik edo berdin milako bat ere...Hainbestenarekin, Xinak zernahi soldado igorriak ditu eskualde hortarat, dena lar-deria, eta kanpotiarrik ez dute uzten harat hurbiltzerat, lanjeraren gatik omen, aski maltzurki erraiten duten bezala, heldu da berri xuxenak biziki nekez jakiten direla de-nen buru... Xinatarrek erran nahi duten hura bakarrik...

AZPITIK ATXIKIAK

Uigurrak aspaldian arrangura dira arrunt azpitik atxikiak direla eta zernahi berexkuntza behar dutela jasan. Lehengo mendetan ere, xi-natarrak nahi izan dira hor gaindi nagusi handi agertu. 1884-ean zen eskualde hori Xinari josi, lotze hori oraino azkartu eta hertxiagotu da komunixtak jartzearekin Xinaren buru, duela mende erdiño bat...Geroztik, artetan izaiten dira zala-parta batzu. Handienak, aurten-goez bestalde, duela dotzena bat urte. Behin, Xinako gobernuak sa-latu ditu jazartzen ziren horiek baz-

ter nahasle eta «terrorixta «bezala, Al Kaida delakoaren mutil. Nazioarteko erakundeetan ere etzuten beste solasik. Azkenean haatik, mundua

ohartzen ari da besterik ere badela hor gaindi, populu bat itsuski larderiapean atxi-kia, uigur mintzaira, turkoaren eitekoa dena, ainitz tokitan debekatua, eskolelan ere denak xinatarrez, musulmano erlisionea baztertua, uigur horiek musulmanoak izanez, mila urte nunbait han musulmano sinestea hedatu zela hor gaindi...

PETROLA BA AUSARKI

Horiek hola, Xinak arrunt berea dauka eskualde hori. Hortakotz ditu hain xuxen laguntzen hor kokatu nahi duten xinatarrak. Alta, herrialde pobrearen itxura du Xin-jiang edo Turkestan-Ekialde horrek. Badira alimaleko mortu zabalak, ikaragarriko patar xut harrokatsuak, ura arrunt xuhur den tokiak, aro bortitzak jasan behar, ba-tean biziki hotz, bestean biziki bero... Bainan lurpean bada petrola eta horrek ere ai-nitz munta du xinatarrentzat. Petrola erresalbu handiak omen, hala diote segurik... Ez bakarrik petrola, ikatza ere ba. Gainerat, Xinak hor ditu bere nuklear lehergailu entseguak egin orai arte eta beti baliatzen hortarako paratu muntadurak... Berro-

goi bat entsegu orotarat, gaitzeko kotsadura hedatuz, ahal bezenbat gorde badituzte ere kotsadura ho-rren ondorioak..Dena den, jasanak jasan, uigur populuak ez ditu bere eskubideak ukatu nahi, bere nortasuna nahi du begiratu, ez da beraz harritzeko ho-lako sukarra baita eskualde hortan. Tibet ala Xinjiang, buruhauste ainitz Xinatarrentzat ... Muslaria

Urumki hirian “manifa”

Uigur emazte batzu burka soinean, Kashgarean, Xinjang eskualdean. (Arg. Frederic J. Brown)

ZorakeriakEne amatxi errientsak « brevet élementaire » delakoarekin bere kargua betetzen zuen XIX.mendeko azken hamarkadetan eta XX.ko lehenetan. Gero ene belaunaldiko errientak « baxoarekin » gai ziren erakasle izaiteko lehen mailean.Lizentzia, CAPES edo agregazione delakoa beharrezkoa zen bigarren maileko erakasle izaiteko. Orai, dirudianez, « masterra », erran nahi baita baxoa eta bortz urte gehiago galde eginen zaie lehen maileko erakasleei.Hola segituz, ikusiko da « doktor » titulua beharko dutela ama-eskolako erakasleek. Zorakeriak !

Bai, zinez ikusgarri miresgarria agertu daukute Pottoka Dantzan elkartekoek Ilargi emanaldiarekin. Ortziraleko emanaldia ezeztatua izan bada ere aro txarraren gatik, larunbatekoan jendalde ederra bildu da, sei ehunez goiti. Eta ikusgarriaren ondotik denak pozik atera dira. Bai, parte hartzaile guziak gorestekoak dira: pottokak eta beren zaldizkoak lehenik, heien besta baitzen, dantzariak, musikariak eta heietan Kirrikittun taldeko txalapartariak, bainan ere argi jokoak ederki ereman dituztenak eta bertze gu-ziak ere.

IKUSGARRI MIRESGARRIA ORTZAIZEN