8
2009ko Urriaren 8koa ISSN 0767-7643 8 octobre 2009 - 1,10 E - N° 3026 NOIZ ARTE? Ez nuke sobera minkor agertu nahi bainan ez nauke aipatu gabe arras go- goetagarria zautan arranguraño bat. Beste orduz jadanik ere guti aski ari- zanak bagira ere hortaz... Gauzak argi eta garbi erraiteko, ezin onetsia daukat kontseilu orokor edo jeneralak sail berezi batean duen joka- moldea. Frango usu, gero eta usuago, zer egin duen edo zeren egiteko xedea duen, gaitzeko “erreklama” egiten du bainan ez haatik hedabide guzietan, bakarrik zonbaitetan. Arrakasta handi- ena duen egunkarian eta diotenaz se- gurik salmenta gehiena duen astekari- an. Horiekin jende gehienak hunkitzen direla. Ene iduriko, bada hor halere zer- bait ez dena batere xuxen. Etxe pribatu batek, banko batek eman dezagun, hedabide handienetan baizik ez egitea bere erreklama, hori gisa batez ulert- zen ahal dugu, ez izanik ere joko hori batere gure gostukoa... Kontseilu orokorraren kasua ez da haatik batere berdina. Kontseilu oro- korra erakunde publiko bat da eta ez luke beraz holako berexkuntzarik egin behar. Alta, kazeta “handiekin” ari da, besteak hor ez balire bezala. Handi dauzkan horieri ttipiagoeri baino gehiago emai- tea, gostaia gosta berdin eta ondorio- ak araberakoak izaiten direla, joan gintazke paso nolazpait, bainan ttip- iago direnetaz ez gehiagoko axolarik ukaitea holako erakunde publiko batek, hori nik segurik ezin iretsia daukat! Hori da berrikitan gertatu, aurten jaz bezala funtsean, Erlaitz-Bideko besta muntatzearekin. Ziburu eta Hendaia- ren arteko itsas-bazter hortan. Eta bes- ta horren biharamunean berean orrial- de bat osoa oraino kontseilu orokorrak nori nolako laguntzak eman dituen, he- rri eta lantegi batzueri besteak beste... Bai eta eskerrak munduko xapeldun ateratu berri den Tony Estanguet kiro- lari ezagutuari! Holakoetan bixtan da kontseilu oro- korraren indarra hedabide guzietarat behar litakeela heldu. Ez dena batzuen- tzat eta deusik ez bestentzat! Noiz arte segitu behar du holako hautu okerretan tematuz? Bai, noiz arte? J-B D Aste huntan, Euskara hizkuntza ofizia la gehiga rria HERRIA : Nor zaitugu Jean Mixel Etxegarai ? J.M.E : Gaur IDOKIren besta iragaiten den « Xemiania » etxe hontako semea naiz, Behauzen ; ene aitaren segida hartua dut 2003-an, gazte gazterik. Hogeitabost hektara ditu ene etxaldeak, eta hogeitamabost behi gorrasta hazten eta gizentzen ditut. H : Hortxetan ageri da erakus muble bat, barnean dituela zuk prestatu behi haragi peza batzuk, saltzeko presentatuak beren paper gardenaren barnean ? J.M.E : Alabainan, erran daiteke etxetik saltzen dudala ene behiki guzia, erakus muble hortan erakutsia den bezala. Ez baititut bakarrik behiak hazten, baina hiltzera eramaiten Mauleko abere hiltegira, han haragia puskaturik eta paper horien barnean ezartzen dautate. H : Gero behar duzu haragia saldu, ez ? J.M.E : Badut erostun sare bat denborarekin beti goiti doana ; partikularrak bistan dena, bai eta ere hainbat entitate kantitate onean haragia hartzen dautatenak erregularki. Demagun behien hazteaz gain hilabetean laupabost egun badituztala, lanez bete beteak, non eramaiten dituztan abereak Mauleko abere hiltegira, eta prest presta emaiten dauzkidaten haragi pezak bezeroei eramaiten ditut. Memento horietan neke zait lagunekin ateratzea kantuz edo musikan artzeko. H : Ikus daitezke bi label zure etxean : IDOKI eta AB (agriculture biologique), noiz pasatua zara hazkuntza biologikora ? J.M.E : Aitaren segida hartu dutalarik jada buru gibelean nuen biologikoa, eta jauzia eman dut duela bi urte. Orduan hasi naiz ene abereak bihiki biologikoz hazten eta lurrak onkailu organikoz ontzen. Biologiko izena merezitzeko bi/hiru urte igurikatu behar da klasikotik abiatzen delarik ni bezala ; horrengatik ene behikiak aurten du lehen aldikotz haragi biologiko izena hartzen. H : Hiru urteko bihurgune hori hartzea aise izan ote da zuretzat ? J.M.E. : Familia, inguruko beste laborari eta AFOG bezalako elkarteari esker azkarki lagundua senditzen naiz, segitu dut anartean ene usaiako bezeroei haragia saltzen eta beti prezio beretan, nahiz behien hazkurri biologikoa erosteko odola bezain kario atera zaitan. Bainan usaia berriak hartu ditut, emeki eta segurki ; orai sei hektara arto landatzen dut, ene 35 behien hazkurriaren hamarretik zazpi segurtatzen dut hola ; zezen bat ezarri dut behiak hemen berean estalarazteko. Eta aurten laborantza biologikoaren etiketa ezartzen ahal dut ene salgaietan. H : Hazkuntza molde berriak eta behar bada arrangura berriak ere, ez ? J.M.E : Lurren ontzeko konposta nihaurek egiten dut, departamenduko CUMA bateko tresna ekarraraziz ; nihauren artoan, belarrean edo beste hazkurrietan maila ona eta erregularra atxikitzen lanak ditut batzuetan, eguneroko hazkurri horiek laguntzen dute behiak hazten, ernariak indartsu atxikitzen, horier esker dira umatzeak ongi iragaiten, eta umea errapean batu ondoan behiak arra azkartzen fite. H : Eta kontuetan ateratzen zarea ? J.M.E : Hazkuntza klasikotik biologikora pasatzean aitzineko bezeroak oro atxiki ditut, ez baita batere gaizki. Prezioak biziki arrazoinean emendatzen ditut, biologikoaren gastu gehigarria ez dena betan pasarazteko. AFOG elkartearekin itzea bezain xuxen segitzen ditut kontuak. Gastu jarraikiak asumitzen ditut, nahiz ez dutan hilabete guziz smic bat garbi ateratzen. Menturaz ozka bat goraxago joan behar naiz inbeztizamenduetan, hala nola arto eremu handiagoa aberen hazkuntza osoa segurtatzeko, bigarren zezen bat odolik ez nahasteko. H : Non atzemaiten duzu denbora talde batean kantuz eta musikan aritzeko ? J.M.E : Parte atsegintsu hori biziki inportanta da enetzat, egun guzietakotik sudurra altxatzeko bereko. Oixtion nioen bezala, inguruan lagundua naiz azkarki, eta uste dut laborantza gostu gehiagorekin egiten dutala, behar bada trabak aiseago gaindituz ere. (*) David Acheritogaray, Azkaratia Iholdi ; Xole Aire Xalbadorrenia Urepele ; Mizel Arbelbide Bizkaia Heleta ; Jean Mixel Chamalbide Urritxordokia Izpura ; Jean Mixel Etxegarai, Xemiania Behauze ; Mailux eta Daniel Petrissans Etxeberria Donoztiri ; Yvonne//Dominik Amestoy eta Laurent Irigaray, Elorri Xuri Ortzaize. (**) Maritxu eta Henri Castillon, Mateua Eskiula ; Marie Claire Leurgorry Iragoiengaraia Lakarri ; Patrick Loustau Urdinarbe ; ML eta J Y Murcuillat Maxterra Eskiula ; Andde Uthurriague Bordaxkoa Ozaze. Hamahiru haragiko behi hazle IDOKI elkartean Ez dira ez ardi gasna egileak bezain beste baina hamahirutara hel- tzen dira jadanik, IDOKI elkartearen lege zorro- tzak betetzen dituzten behi haragi egileak ; ho- rietatik zazpi Baxena- barren(*) eta sei Xiberun (**). Hasten da kon- tatzen. IDOKIren mu- gak ez balira bezala aski zorrotzak jadanik, hona hamahiru horietatik bi laborantza biologikoan ari direla : Maritxu Cas- tillon Eskiula Mateuan, eta Jean Mixel Etxega- rai, Behauze Xemianian. Honen etxean iragan baita IDOKI elkartearen besta, paradaz baliatu gara pare bat galderen egiteko behiki biologiko egileari, bestan emaiten ziren kantu eta gaita musiken artean. Jean Mixel Etxegarai, barrukian Jean Mixel Etxegarai, barrukian Idokiko bazkaltiarrak Maritxu Castillon, Marcel Etxeberri eta Jean Mixel Etxegarai

Herria 3026

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3026

Citation preview

Page 1: Herria 3026

2009ko Urriaren 8koa ISSN 0767-76438 octobre 2009 - 1,10 E - N° 3026

NOIZ ARTE?Ez nuke sobera minkor agertu nahi bainan ez nauke aipatu gabe arras go-goetagarria zautan arranguraño bat. Beste orduz jadanik ere guti aski ari-zanak bagira ere hortaz...Gauzak argi eta garbi erraiteko, ezin onetsia daukat kontseilu orokor edo jeneralak sail berezi batean duen joka-moldea. Frango usu, gero eta usuago, zer egin duen edo zeren egiteko xedea duen, gaitzeko “erreklama” egiten du bainan ez haatik hedabide guzietan, bakarrik zonbaitetan. Arrakasta handi-ena duen egunkarian eta diotenaz se-gurik salmenta gehiena duen astekari-an. Horiekin jende gehienak hunki tzen direla. Ene iduriko, bada hor halere zer-bait ez dena batere xuxen. Etxe pribatu batek, banko batek eman dezagun, hedabide handienetan baizik ez egitea bere erreklama, hori gisa batez ulert-zen ahal dugu, ez izanik ere joko hori batere gure gostukoa... Kontseilu orokorraren kasua ez da haatik batere berdina. Kontseilu oro-korra erakunde publiko bat da eta ez luke beraz holako berexkuntzarik egin behar.Alta, kazeta “handiekin” ari da, besteak hor ez balire bezala. Handi dauzkan horieri ttipiagoeri baino gehiago emai-tea, gostaia gosta berdin eta ondorio-ak araberakoak izaiten direla, joan gintazke paso nolazpait, bainan ttip-iago direnetaz ez gehiagoko axolarik ukaitea holako erakunde publiko batek, hori nik segurik ezin iretsia daukat!Hori da berrikitan gertatu, aurten jaz bezala funtsean, Erlaitz-Bideko besta muntatzearekin. Ziburu eta Hendaia-ren arteko itsas-bazter hortan. Eta bes-ta horren biharamunean berean orrial-de bat osoa oraino kontseilu orokorrak nori nolako laguntzak eman dituen, he-rri eta lantegi batzueri besteak beste... Bai eta eskerrak munduko xapeldun a teratu berri den Tony Estanguet kiro-lari ezagutuari!Holakoetan bixtan da kontseilu oro-korraren indarra hedabide guzietarat behar litakeela heldu. Ez dena batzuen-tzat eta deusik ez bestentzat! Noiz arte segitu behar du holako hautu okerretan tematuz? Bai, noiz arte?

J-B D

Aste huntan,

Euskara hizkuntzaofiziala

gehigarria

HERRIA : Nor zaitugu Jean Mixel Etxegarai ?J.M.E : Gaur IDOKIren besta iragaiten den « Xemiania » etxe hontako semea naiz, Behauzen ; ene aitaren segida hartua dut 2003-an, gazte gazterik. Hogeitabost hektara ditu ene etxaldeak, eta hogeitamabost behi gorrasta hazten eta gizentzen ditut. H : Hortxetan ageri da erakus muble bat, barnean dituela zuk prestatu behi haragi peza batzuk, saltzeko presentatuak beren paper gardenaren barnean ?J.M.E : Alabainan, erran daiteke etxetik saltzen dudala ene behiki guzia, erakus muble hortan erakutsia den bezala. Ez baititut bakarrik behiak hazten, baina hiltzera eramaiten Mauleko abere hiltegira, han haragia puskaturik eta paper horien barnean ezartzen dautate.H : Gero behar duzu haragia saldu, ez ?J.M.E : Badut erostun sare bat denborarekin beti goiti doana ; partikularrak bistan dena, bai eta ere hainbat entitate kantitate onean haragia hartzen dautatenak erregularki. Demagun behien hazteaz gain hilabetean

laupabost egun badituztala, lanez bete beteak, non eramaiten dituztan abereak Mauleko abere hiltegira, eta prest presta emaiten dauzkidaten haragi pezak bezeroei eramaiten ditut. Memento horietan neke zait lagunekin ateratzea kantuz edo musikan artzeko. H : Ikus daitezke bi label zure etxean : IDOKI eta AB (agriculture biologique), noiz pasatua zara hazkuntza biologikora ?J.M.E : Aitaren segida hartu dutalarik jada buru gibelean nuen biologikoa, eta jauzia eman dut duela bi urte. Orduan hasi naiz ene abereak bihiki biologikoz hazten eta lurrak onkailu organikoz ontzen. Biologiko izena merezitzeko bi/hiru urte igurikatu behar da klasikotik

abiatzen delarik ni bezala ; horrengatik ene behikiak aurten du lehen aldikotz haragi biologiko izena hartzen. H : Hiru urteko bihurgune hori hartzea aise izan ote da zuretzat ?J.M.E. : Familia, inguruko beste laborari eta AFOG bezalako elkarteari esker azkarki lagundua senditzen naiz, segitu dut anartean ene usaiako bezeroei haragia saltzen eta beti prezio beretan, nahiz behien hazkurri biologikoa erosteko odola bezain kario atera zaitan. Bainan usaia berriak hartu ditut, emeki eta segurki ; orai sei hektara arto landatzen dut, ene 35 behien hazkurriaren hamarretik zazpi segurtatzen dut hola ; zezen bat ezarri dut behiak hemen berean estalarazteko. Eta aurten laborantza biologikoaren etiketa ezartzen ahal dut ene salgaietan.H : Hazkuntza molde berriak eta behar bada arrangura berriak ere, ez ?J.M.E : Lurren ontzeko konposta nihaurek egiten dut, departamenduko CUMA bateko tresna ekarraraziz ; nihauren artoan, belarrean edo beste hazkurrietan maila ona eta erregularra atxikitzen lanak ditut batzuetan, eguneroko hazkurri horiek laguntzen dute behiak hazten, ernariak indartsu atxikitzen, horier esker dira umatzeak ongi iragaiten, eta umea errapean batu ondoan behiak arra azkartzen fite. H : Eta kontuetan ateratzen zarea ?J.M.E : Hazkuntza klasikotik biologikora pasatzean aitzineko bezeroak oro atxiki ditut, ez baita batere gaizki. Prezioak biziki arrazoinean emendatzen ditut, biologikoaren gastu gehigarria ez dena betan pasarazteko. AFOG elkartearekin itzea bezain xuxen segitzen ditut kontuak. Gastu jarraikiak asumitzen ditut, nahiz ez dutan hilabete guziz smic bat garbi ateratzen. Menturaz ozka bat goraxago joan behar naiz inbeztizamenduetan, hala nola arto eremu handiagoa aberen hazkuntza osoa segurtatzeko, bigarren zezen bat odolik ez nahasteko.

H : Non atzemaiten duzu denbora talde batean kantuz eta musikan aritzeko ?J.M.E : Parte atsegintsu hori biziki inportanta da enetzat, egun guzietakotik sudurra altxatzeko bereko. Oixtion nioen bezala, inguruan lagundua naiz azkarki, eta uste dut laborantza gostu gehiagorekin egiten dutala, behar bada trabak aiseago gaindituz ere. (*) David Acheritogaray, Azkaratia Iholdi ; Xole

Aire Xalbadorrenia Urepele ; Mizel Arbelbide Bizkaia Heleta ; Jean Mixel Chamalbide Urritxordokia Izpura ; Jean Mixel Etxegarai, Xemiania Behauze ; Mailux eta Daniel Petrissans Etxeberria Donoztiri ; Yvonne//Dominik Amestoy eta Laurent Irigaray, Elorri Xuri Ortzaize.

(**) Maritxu eta Henri Castillon, Mateua Eskiula ; Marie Claire Leurgorry Iragoiengaraia Lakarri ; Patrick Loustau Urdinarbe ; ML eta J Y Murcuillat Maxterra Eskiula ; Andde Uthurriague Bordaxkoa Ozaze.

Hamahiru haragiko

behi hazle IDOKIelkarteanEz dira ez ardi gasna egileak bezain beste baina hamahirutara hel­tzen dira jadanik, IDOKI elkartearen lege zorro­tzak betetzen dituzten behi haragi egileak ; ho­rietatik zazpi Baxena­barren(*) eta sei Xiberun (**). Hasten da kon­tatzen. IDOKIren mu­gak ez balira bezala aski zorrotzak jadanik, hona hamahiru horietatik bi laborantza biologikoan ari direla : Maritxu Cas­tillon Eskiula Mateuan, eta Jean Mixel Etxega­rai, Behauze Xemianian. Honen etxean iragan baita IDOKI elkartearen besta, paradaz baliatu gara pare bat galderen egiteko behiki biologiko egileari, bestan emaiten ziren kantu eta gaita musiken artean.

Jean Mixel Etxegarai, barrukianJean Mixel Etxegarai, barrukian

Idokikobazkaltiarrak

Maritxu Castillon, Marcel Etxeberri eta Jean Mixel Etxegarai

Page 2: Herria 3026

• Indonesian berriz ere lurrikara gai-tza izan dute Sumatra aldean, erranbehar da badela hor gune zabal eta luzebat biziki sujet dena holakoentzat. Jada 2004ekoak 160.000 mila hil egin omen zituen Indo-nesian. Aldi huntakoak ere milaka badituzkehilak eginak, jadanik 1.300 hilen fama erranzuten haste hastetik baina beldur haundiakbadituzte aise gehiago aterako dela.• Portugalen Jose Socrates sozialistak irabaziditu bozak 95 deputatu pasaraziz bere alde-koak, aitzinean 121 bazituelarik. Erran beharda gorago ere izana zela haren alderdia, lehenaldikotz podorean sartu zelarik ehuneko 45 bozbildu baitzituen eta 126 deputatu. Aldi huntanhaatik ahulxagoa izan du bitoria, ainitz jendeetxean egon baitira bozegunean ez direlakotzorai lehen bezain bero ainitzak. Ainitzen usteada orai sozialistek beharko dutela ikasi bestebatzuekin koaliziozko gobernu bat egiten.• Turkia Europari atea joka ari zaio joan dene-ko 46 urtean gurekilako batasunean sartubeharrez eta tanto onak ere baluzke hortakobaina luzatzen du afera horrek. 1963an, 1987an, 1999 an, 2005 an eta 2007 an ere bat bes-tearen ondotik egin sinatze eta tratu gisa ba-tzuen gatik, baina badira tratu mota batzu askiluze ta nekeak. Ekonomia tratuetan badira ai-tzinatze batzu. Erlisionean gutiago, Islam horibaitute beren erlisionea asko gogorkariarekin,aldiz ortodoxiak han karesa guti, hura dutelarikhango giristino gehienek berea, hek ere giristi-no baitira, eta hauen seminario batzuek erenekeak izaki tokiko podorearekin. Gizonarenzuzenak eta demokrazia ere ez dira Islam ho-rrekin konpont-errexak.• Kanadan eutanasia solasak abiatuak dituztebakotxak bere gisarateko iritziekin beti bezalaeta gobernuraino helduak bide dira solashoriek. Holako gauza pisua ez baita nolanahitrabatzekoa, hango bereko apezpikuen batzor-deburuak egin du gutun bat kanadiar herritarraketa parlamentukoak ere deituz bi gogoetarenegitera holako erabaikiek gizartean ekar letzaz-keten ondorioez, denak hunki letzazten gai hor-rekin.• Xinan ez ote da Mao haundia arras hila ? Hilzen bai gizona, diktatorea hots, 1976ko iraila-ren 9an. Hil zen ere Deng Xiaoping, harenondoko erreformatzailea 1997an eta izan zuten2008ko lurrikara izigarria. 87.000 hil egin zizkie-na eta ez ditugu aipatuko arte hortako balen-triak, ez-eta txarkeriak ere. Orai haatik, etadenen artetik, bere bideari lotua da Xina etamunduko nazioneetan bigarrena ikusten duteixtanteko ainitzek Xina, ekonomia aitzinkorretaneta beste. Eta huna aldi huntan Xinako Errepu-blika Popularraren (berek hartu izena) 60.urte-burua urri haste huntan. Parada bat hori, era-kusteko munduari Xinaren indar militarra eta

biziarazi nahi dutela Maoren parditukomunista hartarik zerbait. Urgulua

bederen hortan ez arras hila. Haatik ezda bakarrik urgulua, miliar bat jende eta erdi-

tarat ari den herrian.• Juduak Egiptoko Alexandrian. Lehenagoizan zen judu ainitz herri hortan, 40.000 omen1930 an, orai kasik baterez. Juduen eta Arabenarteko auziak egina du hori. 23 judu dirabakarrik Alexandriako hirian orai, 18 gizon eta 5emazte, denak 70 urtekoak eta beren otoitzaegiten beren legean. 1952 ko iraultza edo erre-boluzio izan zuten, judu estranjerak kanporateta ontasunak arrobatuak. Alta aitzinean horiekguziak, judu, giristino ala musulman, edozeinherritar denak ere, elgarrekin bakean biziziren. Lehen zen hori.• Irlandesek baia bozkatu diote azkenean Euro-pari maioria ederrean eta Europa berriz xutikagertzen da bere azken menturak gainditzen aridituela gostaia gosta. Halere ez da oraino bururatheldua eta beste bien baiak beharko ditu ororenbaimenerako : Txekia eta Polonia.• Espainian ere Zapatero batek eta herriguziak hor dituzte gainean krisia ekomomikohunen ondorioak, besteek bezala edo gehiago.Orai sondaia ikertzeek salatu berri dute hiruherritarretarik biga kontra dituela presidentsozialistak, hartuak dituen neurriekin, El Paiskasetaren arabera.• Grezian deputatuen bozak zituzten asteburuhuntan eta Georges Papandreou sozialista dairabazle haundi 57 urtetan. Galtzale garbi aldizCostas Caramanlis, 53 urte, demokrata 1997ko eta 2004ko irabazlea, orai bere demisioaeman duena.

ETA ORAI ?Sozialixtek beren arteko bozkatze batzu bazi-tuzten joanden egunean. Hamar bat galdeñoriberen ihardespena eman behar, alderdiarengeroa gogoan... Parte hartzea hein bat ona izandela, berek hala diote. Alderdikideen erdiak ezarras izan dira alabainan bozaren emaiten. %46baino gehixago. Ez da ez hain gaizki, ez balin-bada ere espantu egitekorik. Lehen galdeahauxe zuten: president-bozetako hautagaiarenberextea nola egin behar den, alderdikidexoilen artean ala ezkerraldeko beste batzu erepartzuer. Bigarren kasuan, jokoa “idekiz” beraz,eta aski errepikatua izan da “idekitze” hori begionez ikusten zuela (eta duela) Martine Aubryalderdiburuak. Gehiengo pollita bildu ere du: %68. Hein bertsuko gehiengoa agertu dafinkatzeko kargu bat baduen hautetsiak kargubatekin behar duela segitu, ez bi kargu betanatxiki, are gutiago hiru! Hori ere argi eta garbiezarria beraz. Bainan orai, zer ondorio bozkatzehoriek? Lurralde-bozen ondotik ageriko naski...Anartean, sozialixtek hauxe diote eta aski gora:alderdia berritzen hasia dela funtsez eta garden-tasun handiko alderdi baten itxura ari duelahartzen...Bainan gutarteko jendeak zertarik ezagut deza-ke, orainokoan segurik, berritze hori zinezmartxan dela?

BETI BERRIZ HASTE...Frantzia iparraldean, Calais hirian, joanden hi-labete hortan alde bat zerratu zutenaspaldixkoan etorkin frangoren biltoki bilakatuazen gune bat. Etorkin asko harat biltzen gorde-ka eta han egoiten ahal bezala, paperik ez, edoez segurik Frantzian kokatzeko moldea emaitenziotenik! Ardurenean sosik ez, azkenean deusikez! Inglaterrarat joan nahi, han ongi etorrihobea egiten dela holako kasuan direneri,bainan ezin joan haatik, frantses polizak ez

uzten... Gunea zerratu zenean, han zirengehienak iheska partitu nolazpait! Zonbatziren? Berrehun bat, diote batzuek. Aise gehia-go, beste frangoren ustez. Nehork ez jakin xu-xenik! Eta orai, berriz biltzen dira multxoka,haratxago edo hunatxago, etorkin heiek beraketa beste batzu ere ba berdin... Hots, delakozerratzearen ondotik ere, arazo berak beti hor,komedia bera gutien ustean berriz haste...Gaixo etorkinak, horiek ere jendeak!

ETA POSTA HORI?Zonbait egunez segidan, bainan bereziki joan-den larunbatean, ainitz tokitan, jendea deituaizan da bozkatze batean parte hartzerat,erraiteko onartzen duen ala ez Posta enpresapribatu bilakatzea. Nola deia gehienik ezke-rraldetik zabaldua zen, mugitu diren ainitzberak ere ezkerraldekoak izanki, ez bide daharritzeko eza nagusitu balinbada airez-aire.Behar da ikusi haatik bi miliun izan direlabozkatze hortan parte hartu dutenak - seimilako bat Euskal-Herrian - gobernuak bereahal guziak eginik ere sail horren trabatzeko,hala nola debekatuz bozkatzea herriko etxetanmuntatzea... Prefetak ere ulitxekin plantatuak.Gobernua arras minbera eta minkor! Minixtrobatzu dena xixta alde batetik, sozialixten juku-tria txar bat baizik etzela bozkatze hori! Denaele zuri bestetik, gobernuak ez duela segurkinahi Posta enpresa pribatu bat izaitea, nahidiola bakarrik, aldaketa batzu sustatuz, hatsberri bat eman, indar gehiagorekin segi dezanbere lana...Beste ainitzen gisa, untsa auzi nahasia horiere! Dena den, bozkatze horrek, baliogabeaizanikan ere legearen aldetik, aski garbi eraku-tsi du jendeak badituela arrangura handiakPostaren geroa gogoan eta arrangura horiek ezdituela gorde nahi!

J-B D

2

Arrantzuntzia Somaliako uretan bahituaAlakrana izeneko Bermeotar arrantzuntzia bahitua izan da iragan osti-ralean Somaliatik 375 miletara, atuna arrantzatzen ari zela. Alakranauntzian 36 arrantzalek lan egiten dute : zazpi euskaldun, bederatzi ga-liziar, Indonesiako zortzi, Boli Kostako bi, Ghanako lau, Senegalgo hiru,Malaysiako bi eta Seychelletako arrantzale bat. Bahitu arrantzaleek, fami-larekin hitz egin ahal izan dute erranez nahiz eta beldurtuak izan ongidirela. Familiek gobernuari eskatu diote bahituen egoera zaildu gabeaskatzearen alde lan egin dezan. Iturri zenbaiten arabera milioi eurogoitiko dirutza eskatzen dute bahitzaileek.Espainiar itsas armadak bi bahitzaile harrapatu ditu ihes egiten ari zirelaeta untzia espainiar eta frantziar armadak inguratzen dute. Bahitzailekinnegoziazioneak abian dira eta espero dute bahiketa laster bururatukodela. Playa de Bakio izeneko arrantzuntzia sei egunez bahiturik egon zenpiraten esku iragan apirilean. Aldi huntan iturri ofizialek uste dute bahike-tak luzeago iraunen duela. Polemika piztu du bahiketak eta arrantzaleeksalatzen dute, frantziar untziek ez bezala, espainiar gobernuak ez dituelauntziak zaintzen.

Donostialdeko metroaGaur egun Lasarte-Oria eta Irun lotzen dituen topo izeneko trenak 7 milioibidaiari garraiatzen baditu urtean, 25 milioi izanen direla uste duteDonostialdeko metroa martxan ezarria izanen delarik. Metroa, Donostianlur azpitik pasako da eta lau geltoki izanen ditu hirinagusiaren erdi-gunean. Irundik Hondarribiara luzatua izanen da, aireportuarekin loturaeginez. Lanak 700 milioi euro gosta laitezke. Metroak ErrenteriatikDonostiara 7,5 minuta guziz lotura eginen du eta 15 minuta guziz Hon-darribiarekin. Topoak baino 8 geltoki gehiago izanen ditu.

Jendetza Kilometroak eguneanJendalde gaitza bildu da “Kilometroak” Gipuzkoako ikastolek antolatufesta ospatzeko igandean. Zurriola Ikastolak eta Barandiaran Lizeoakantolatu dute aurtengo Kilometroak, “hirekin mundura” lelopean, biikastetxeek bat egiteko xedea izanez. Sei kilometro terdiko ibilbidea,Urumea ibaiaren bazterrean antolatua zen eta Mikel Laboari omenaldiaegina izan zaio. Helduden urtean Pasaian eta Lezon izanen daGipuzkoako ikastolen aldekofesta.

Bertsulari xapelketaZestoan egin da BertsulariTxapelketa Nagusiko lehen final-laurdena. Mukurru betepilotalekuan, Jone Uriak ezustekoa eman du lehen sailkatuz.Leitzan jokatuko da bigarren final-laurdena, urriaren 10ean, UdalKiroldegian eta Ainhoa Agi-rreazaldegi, Ibon Ajuria, IñigoMazisidor, Xabier Sukia, IñigoOlaetxea eta Etxahun Lekuekparte hartuko dute norgehiagokan.

Irailean langabezia gehiagoOrotara 160.747 langabe baziren Hego Euskal Herrian irailean, datuofizialen arabera : jaz baino % 48,9 gehiago eta agorrilean baino 3042gehiago, jazko irailean baino 52765 gehiago. Krisi ekonomikoaren eragi-na jasaiten du hegoaldeko ekonomiak.

Sozializtek Nafarroa Bai koalizioarekin zituzten akor-dioak hautsiHerriko etxeetan Nafarroa Bai koalizioarekin 2000ko ekainaz gerozgehiengoa osatzeko bideratu zituzten hitzarmenak hautsi ditu PSN-k :arrazoina Atarrabiako txupinazoa ANVko kide bati eginaraztea eta orokor-kiago Nafarroa Bai-en “erradikalizazioa”. Eraginak izanen ditu erabakiak7 herriko etxetan : Burlata, Erriberri (Olite), Berriozar, Altsasu, Atarrabia,Burlata eta Zizuren.

Jon AnzaGara egunkariak argitaratu akusazioek ez dute oihartzunik izan oraingotzestatu espainiarreko prentsan. Duela bost ilabete, Baiona eta Tolosaartean desagertu ETA kidea gerla zikinaren biktima izan den argitzea nahidute bere lagunek eta familiak. Anzaren adixkideen arabera, klase poli-tikoko sektore batzuek zerbait gehiago badakite desagerpenari buruz.Gerla zikina eta errepresioari buru egiteko horma baten eraikitzerako deiaegin dute urriaren 12an manifestazioa egitera deituz Donostian, Bilbon,Gasteizen eta Iruñean.

ETA-ren gastua : 225 milio euro urtean Aresen araberaRodolfo Ares, Eusko Jaurlaritzako barne sailburuaren arabera, urtean225 milioi euro gastatzen ditu euskal gobernuak ETAri kontra egiteko ;etxebizitzaren aldeko politikari dedikatzen duen dirutza baino gehiago. Ares-en arabera, dirutza berarekin, lau eritetxe eraikiak izan laitezkeurtero hegoaldean.

Urdaibaiko Guggenheimen proiektuaUrdaibain eraiki nahi duten Guggenheim museoak, 150 mila bisitari hurbilizan lezazkeela urtean dio eraikitzen hasi aitzin egin azterketak. Txostenberak aipatzen du 3500 lanpostu sortuko dituela. Urdaibaiko guneaeremu zaindua izanez, Sukarrietan eraikia laiteke museoa ingurugiroarenaldeko baldintza guziak betez. Museoa 2013-2014 aldera irekia laiteke.Erabakia abendoan hartu beharra dute.

Hegoaldeko etxeen %55ek internetHegoaldeko 332 mila etxek -%55 ek - interneteko sarbidea badute.Europako batez besteko neurriaren azpitik (%60). Ordenagailuei dago-kienez, hamar etxetarik seiek berea badute. Nafarroa da, batez beste,ordenagailu gehiena duen lurraldea. Etxeen %67tan ordenagailu batdago gutxienez, Gipuzkoaren (%62), Bizkaiaren (%59) eta Arabarenaitzinean (%56). Bidaiak dira Interneten bidez gehienik erosten diren zer-bitzuak, elektronikagailuen aitzinetik.

Georges Papandreou sozialixtak irabazi du partida !Gehiengo osoa segurtatu ere legebiltzarrean,

300 deputatuetarik 160 baitira haren alderdikoak. Jone Uria

Page 3: Herria 3026

ORGANOAREN ESTREINA URRUÑANHorra beraz hurbildua Urruñan elizakoorgano berriaren estreinatzea. Ortziralehuntan eginen da alabainan bainanospakizun berezi batzu beharrak dira biasteburuz segidan. Estreinaldi hori urru-ñarrek berantetsia dute segur eta bixtanda kartsuki eginen dutela. Lehen hitzorduaortzirale huntan beraz, aratseko 7-etan.Marc Aillet Baionako apezpikuakbenedikatuko du organo berria. Usaiakmanatzen omen duen bezala zazpi aldizerranen dio “organoa, atzar hadi” etaorganoak zazpi aldiz arrapostu emanendio bere molde ederrenean. Handik segi-dan, izanen dira hitzaldiak, estreinaldirikez baita izaiten hitzaldirik gabe. Eta on-dotik lehen kontzertua Michel BouvardPariseko organo erakasle famatuarekin.Bigarren hitzordua larunbat aratsaldekoaizanen da Euskal-Herriko organo-joileenelgarretaratze batekin, organo joiten ikas-ten ari direnak ere partzuer. Igandegoizean, meza nagusia 10-ak eta erdi-etan, Urruñarrak taldeko musikariekin.Mezatik landa, zintzur bustitzea. Ara-tsaldean, kontzertu bat, Jesus MartinMoro organo-joile, Sergio ToricesRoldan txistulari. Gipuzkoar musikagileaipatu batzuen obretarik eskainiko dutebai eta Gorka Cuesta-ren obra berria ,“Haizearen ixiltasuna” deitzen dena. On-doko asteburuan, hitzaldi eta kontzertu,berriz ere egitarau bat untsa ederra.Obra gaitza da gisa hortan bururatzendena. Orotarat izan da 760.000 eurorengastua. Denak konda, erran nahi baitaorgano berriaren muntatzea eta tokianezartzea, galerietan egin behar izan direnobrak, estreinaldiko fresak, bai eta organoxaharraren berritzea Pausuko elizan bali-atzen ahal izaiteko... Herriko etxeak egindu indar bat bixtan da bainan laguntzakizan dira bestalde kontseilu orokorretik baieta Akitania lurralde-batzarretik. Laguntza-iletan ere Daniel Poulou deputatua. Berealdetik, organo berria muntatzeari buruzmoldatu elkarteak lan ederra egin du, he-rritarren ganik bildu ere ditu 200.000 euro,jendeak gisa hortan erakusten zuela berebihotz ona eta elizako organoaren alderatdaukan atxikimendua...

BEÑAT SOUBELETArras berriki ikusia ginuen oraino bizikipixkor ibilki eta doia-doia zonbait egun eriegonik zendu da Beñat Soubelet,Donibane Lohizunen eta Ziburun denekezagutzen ginuena. 82 urte zituen.Soubelet familia biziki ezagutua da. Beñathaatik luzaz Euskal-Herritik kanpo egonazen, Marokan eta hor gaindi. Donibaneraterretiratua eta elkarte askotan sartua. He-rriko etxean ere ba, sei urtez lehen axu-dant kargua atxiki ere baitu, 1995-etikgoiti. Bestalde lan ederra egin du Kurutze-Gorriko arduradun bezala. Azken urtehotan Jakintza elkartearen president-or-dezkoa zen. Gizon argia eta sanoa, bizikijendekina eta zerbitzu egilea. Doluminbizienak familia guziari.

BOROBILGUNE BAT GEHIAGODonibane Lohizunen, gaitzeko borobil-gunea moldatua dute ez hain aspaldipolizategiaren aitzineko bidekurutzean.Bainan ez dira hortan gelditzekoak. Bestebat, hau ere aski zabala, eginen dutehandik hein bat hurbil, Urkijo-ko juntan,

geltokik goitiko errebidea eta Azkainealderat doana elgarretaratzen diren tokian.Obran aste huntan hasiz badute nunbaithan Eguberri arte, ez sobera luzaz euri-terik ukaitekotan. Obren denboran, neurribereziak hartuko dituzte junta hortan,neurri batzu aldatuko direnak bixtan daikusiz lanak nola abantzatzen dituzten...Autozainek pazientzia poxi bat hartu be-harko nahitez...

BETIKO GALKADURAKAutoekin izaiten diren buru-hauste etagalkadurak, horra preseski gai bat berrizaipatu dena Donibane Lohizuneko herri-kontseiluaren bilkuran, joanden egunean...Peio Etcheverry-Aintchart hautetsiabertzalearen gostuko, Hiri-Bihotzaparkalekua behar litake atxiki hiri erdihortan bizi direnentzat eta kanpotik heldudiren auto guziak urruntxago utz-arazi.Gisa hartako errextasunak emanez hirierdirat jin behar duteneri, autobus joan-jinkari edo holako zerbait. Bere aldetik,Emile Armaro ezkerraldekoak ez duoraino iretsia zendako, deusik erran gabe,aparka-lekuak kendu dituzten merkatukoplaza inguruan... Auzapezak hitzeman dusolasketa batzu akulatuko direla ikustekonun zer kanbiatzen ahal litakeen, hastekoItzulia deitu autobusa jendeak gehiagobalia dezan, auzoaldez auzoalde ibiltzendena hiri erdian gaindi pasatuz...Bilkura berean berriz ere aipatu da, joan-den astean hemen berean aipagai ginue-na, euskara gehiago sartzea herriko etxe-an eta euskara baliatzea ere kontseilu-aren bilkuretan. Bilkurak luzeago joanlitazkeela? Berriz ere oharpen bera eginda horren gainetik: aski direla bilkurakusuxago egitea. Badu orai zazpi urte usaiahola hartua dela, bilkurak bi hilebete etaerdi guziz egitea, heldu baita urtean bosthunbait han. Bainan usaia hola hartuabada ere, ez dea kanbiatzen ahal?

UNTSA OHOIN AUSARTAKBidarten, autobide bazterrean bada guneberezi bat kamiunak hor uzten ahalpausaldi batentzat edo berdin gauarenpasatzeko. Gauak gau, norbaitek zernahigauza ebatsi du hor gelditua zen kamiunbatean, 150.000 euroren puska, kiroletakojauntzi eta beste. Biharamunean, zazpi la-gun atxeman dituzte Landesetan, Akizekoondoan, gisa bereko lan txar bati plantatu-ak. Aitortu dute hek berak zirela Bidartenere ohointzan arizanak. Preso altxatuakizan dira...

PRIMA BAT GALDETZEN...Ziburun, aitzineko astean lehergailu batzartatu baitzen gauaz banko baten atean,Donibane Lohizuneko polizakide batzukdiote lehergailu hori pausatu zutenak nahizirela kaxketaduneri mendekatu, berekondo hartarat deiturik zikin-untzi batzu su-tan zirelako estakuruan. Diote, Ipar-Eus-kal-Herrian ere gero eta lanjer gehiagobadela polizakoentzat. Horren gatik es-katzen dute prima berezi bat, hilabetean140 euro bakoitxak, eta hori departamen-duan lan egiten duten polizakideguzientzat... Galdetzen dute bestaldepoliza gehiago izan dadin, gauaz bereziki,Kostalde guzian.

3

HENDAIA - Abbadiajauregiko kaperan

“ Kaperan akapela ”zikloaren barnean

Urriaren 10ean, larunbatez –18:00etan

“ Jainkoaren egarriz ” - Iratzederkantikagilearen omenez

Belokeko Aita Abade ohia, 2008ko urri-an zendua.Olerkari handia, kantika eta salmoaskoren idazlea, Juan Urteaga eta AitaGabriel Lertchundi musikatzaile zituela.Liturgia kantuak emanen dituztenak :Xalbat Berterretche etaMikel Erramouspe.Parte hartuko dute ere Baigorrikoneska koru batek eta Oskarbitaldeak (6 kantari).

Iratzeder euskal kantikagileari omenal-dia eskaintzen dio Euskal KulturErakundeak, partaide dituelaHendaiako Herria eta Antoined’Abbadie Fundazioa.Sarrera : 8 € - Tokiak atxik : 05 59 20 04 51

AITA IRATZEDERRI(bere zeruratzearen lehen

urteburukari)

Maitasunaren hegal zeargiak jantzi-etaAiratu zen hedoietan barna, “ aintzina ”,Betiereko Erresuma zabal iduzkitsuraItsas xorien artean kantari fina.

Bere bidaiek garamatza libertateraGaueko ilunetik goiz argiduneraAspaldi handian baitzuen sumatuaBihotzean kokatua, bide lagun ixila.

Hitzen zizelkaritzan airoski dantzariIdazle oparoak gorespen du mereziBidean ereinik horrenbertze harri bitxiAltxor baliosa baigintuen eskaini.

Esker on Belokeko fraile otoizlaria.Hoin amultsuki zerbitzaturik Jainkoa etaHerria.Bozkariaturik dago, nola ez! Olerkaria,Esperantzaz hazia euskalzale jarraikia.

2009ko urria Graxi Solorzano

Elbarritu edo ahalmen hurrikoetazarduratzen diren bost elkarteHandik izeneko kolektiboan bildudira. Urte bat eterdiren gogoetenfruitua. Elkarte horiek dira : APESCôte Basque, Aurreratu, AutismeTED Côte Basque, Chrysalide etaIntegrazio Batzordea. Sartu nahiluketen gisa bereko bertze elkar-teeri ere idekia da.Talde berri horren helburuak diraelgar hobeki ezagutzea, harremaniraunkorrak elgarren arteansortzea, eta handikaparen aldekoaitzin-urratsak molde eraginko-rragoan eremaitea, baiirakaskuntza sailan, bai lan mun-duan (eta bada zer egin huntan !),eta bereziki botere publikoeri bu-ruz, adibidez AVS erakasle postu-ak ardiesterakoan. Mugazgainekoharremanak ere sustatzea. Kolektibo ho-rrek bide beretik sustengu handiagoa ekarliezaieke elbarrituen familieri eta ere jen-deak elbarrituetaz daukan irudia baikortunahi luke.

Nahi luke bestalde, Behatoki gisako egitu-ra bat izan, elbarritasunak Euskal Herrian

daukan egoerari behako jarraikia emanez,egiten diren urrats baikorrak goraipatuzeta ezkorrak salatuz.Handik kolektiboaren lehen ekitaldikonkretua : urriaren 24ean, Miarritzekoherri kasinoan antolatzen duen “Ahalmenhurritasuna eta Haurrideak” kolokioa,egun osoan, aratsaldeko 5ak arte.

Elbarrituen aldekoHANDIK kolektibo berria

“Handik” kolektiboko kide batzu : Thierry Tremoulot,Ladix Lanouguere-Arrosagarai, Cécile Lafitte eta

Patrice Lagisquet

LIBURU ELEBIDUN OSO POLLITAGatuzain argitaletxeak liburu elebidunoso pollit bat argitaratu berria du : Erral-doi xuria - Le géant blanc ipuin liburua,Baionako Sandrine Mounier animatza-i le pedagogikoak idatzia eta BorisBukulin Bretainiako marrazkilariak ilus-tratua. Testuaren euskaratzailea, aldiz,Xane Etchart.Ikas pedagogia zentroa izan da obraberri hunen bultzatzailea. Liburuelebidun hontan, Gatuzainek euskararieman nahi izan dio haatik halako lehen-tasun bat bezala, euskarazko testuafrantsesezkoaren aitzinean agertuz,irakurlearen begia lehenik euskararidoala.Itsas zabalean kostaldetik bi kilometro-tara dagon itsasargi erraldoi baten histo-ria zaiku kondatua. Itsasontzien gidariparegabea, ekaitz aroetan berezikiharkaitz beldurgarrietan hondatzetik be-

giratzen dituena. Itsasargi horrenzaintzale amultsua, gizon eta emazte xa-har bikote bat. Bainan gauaz gertadaitezke izigarrikeriak...Haurrek, berdin jende helduek atseginezirakur dezaketen liburu gustagarria. Sal-gai 11 eurotan.

Boris Bukulin eta Sandrine Mounier, liburuaren egileak

HIZKUNTZA POLITIKAN, FRANTSES GOBERNUA GIBELKA ?

Berrikitan iragan da Baionako Fakul-tatean hizkuntza gutitueri buruzkokolokio bat. Interesgarria eta aberasga-rria. Pundu ezkorrak ere agertu dirahaatik, Hizkuntz Eskubideen Behatoki-ak, Paul Bilbaoren bitartez, salatu ditue-nak. Hala nola frantses gobernuarennahikari eskasa egiazko hizkuntza politi-ka bat bideratzekoan. Frantses lu-rraldeko hizkuntzak sarrarazi baditu ereLege Nagusi edo Konstituzioan (75-1 ar-tikulua), da toki xuhurrena emanez,ofizialtasun batetik arras urrun. Gainera,Sarkozy presidentak hitzemana zuenhizkuntzen aldeko lege berri bat Lege-biltzarrean bozkaraztea 2009an. Kulturaministeritzako Xavier North-ek landu be-harra zuen legegaia, bainan huntazBaionako kolokioan ez du deusik errannahi izan, bertzalde jakin delarik legegai

hori gibelatua dela nork daki noiz arte,nun ez den betirako ! Eta Luc ChatelHezkunde ministroak Biarritzera eginduen bisitan mespretxu bera agertu du,ukatuz legegai bat beharra denik, harenarabera proposamen xoil bat baizik ezomen zelarik.Paul Bilbaoren inguruan zirenek, MixelOronos, Sebastien Castet, Jakes Bortairu, Peio Jorajuria, Ione Josie etaHur Gorostiagak bertzeak bertze, EuskalKonfederazioa, Aek, Seaska eta Ikas-enizenean, sekula baino fermukiago deitudute urriaren 24ean Baionan beharraden Deiadar manifestaldira agertzea,euskararen ofizialtasuna ahal denozenkienik aldarrikatzeko. Max Brissonhautetsiak ere publikoki hitzemana omendu manifestaldira etortzea.

IKASek 50. urtemuga ospatuko du heldu den urriaren 17an,larunbat goizarekin, Uztaritzeko Lapurdi salan, 10:30etatikeguerdi arte.

IKASen historia egin dutenen lekukotasunaren film laburra ikusi ondoan, oraingoIKASen kudeatzaileen eta erakunde laguntzaileen hitza entzunen da, bai etaUztaritzeko lau sareetako ikasleen kantaldi laburra. Ekitaldia goxoki bururatuko du IKASek lagun guziak trago baten hartzera gomitatuz.

Parte hartu nahi duenak dei beza IKASera urriaren 12ko berantenaz : 05 59 93 24 80

Ikas-ek 50 !

AHL kontrako mobilizapena deklaratuCADE kolektiboak

Urriaren hamazazpian hautetsiek deitzen duten manifestaldian parte hartzeko mobili-zapen deia zabaldu du CADE kolektiboak, joan den ostiralean trenbidearen kontra-ko elkarte guziak bildu ondoan. Abiadura handiko linea bultzatzen duen RFF erakun-dearen bai eta Akitaniako kontseiluaren azken argumentuei goratik ihardetsi die Vic-tor Pachon CADE kolektiboko presidenteak. Jean Louis Carrere Akitaniako kargudu-nak, bildu delarik Jaurlaritzako inaki Arriola sailburuarekin, deklaratu du bi lurralde-tan sozialistak buru izanki, oraino aiseago bermatuko direla AHL en proiektua zutikemaiteko 2020 urterako. Gehitu du bigarren trenbidea irekiko dela gisa oroz, iparral-detik edo… beste nonbaitik, ez erraiteko Pirineo zentrotik. Argumentu horretan CA-DEk sentitu du hemengo hautetsien artean ipiztaren sortzeko gogoa Akitaniarengandik ; alabaina Baionako auzapezak bigarren linean kontatzen du tren geltokiarenfunski berritzeko eta handitzeko. CADEk azpimarratzen du Biarnotik ere ireki baleza-te bigarren trenbidea, horren kontra diren biarnesak sostengatuko dituela. Eta CADEkolektiboak dei egiten du parte hartzera lehuntzen, Uztaritzen eta Hendaian aste ho-netan hautetsiek antolatuak dituzten bilkura publikoetan. Beste behin bilduko daoraino urriaren manifestaldiaren bezperan.

Page 4: Herria 3026

4

KANBO

Euskal pastizaren besta - Zinez gurmanten besta zen joan-den igandean Kanbon eta baziren ainitz. Karrika bazter guzi-etan atxemaiten ahal ziren gauza onak jateko : gasna, ezti,erreximenta, xingar… eta nola ez euskal bixkotxa. Goizetikhasi da besta egunhau kofradienmezarekin gure he-rriko elizan. Arragakokantari, Jeikadikodantzari, KanbokoIzarrako musikari,denek parte hartudute meza honenalegeratzeko. Erranbehar da ere kofradi-etako kide horietanbadirela kantari onaketa horiek ere gogotikparte hartu dutelamezako kantuetan.Euskal Herrit iketortzen ziren ainitz eta arras hurbiletik ere batzu : Ezpeletakobiperra, Itsasuko gerezia, Senpereko amorraina, Baionako xin-garra… Mezatik landa ibilaldi bat egin dute musikariek etakofradiek elizatik postetxeraino, trinketetik pasatuz. Poste-txearen atarian iragan da Kanboko Euskal Pastizaren Kofradi-aren lehen biltzarra. Marcel Noblia lehendakaria eta Jean-Louis Duhart kidea mintzatu dira kofradiaren aipatzeko etakide berrien aurkezteko. Horra nor diren aurten sartu diren kideberri horiek : René Hargous, François Devant, Jean Haritsche-lhar, Jean Castaings, Pierre Camou, Jean-Jacques Lasserre,Jean-Michel Larqué, Maika Elguezabal-Chembero, StéphanieLeiza. Aitzineko urteetan bezala euskal pastiza hoberenarenlehiaketa antolatua zen ere. 46 parte hartzaile izan dira aurteneta horra txapeldunen izenak : Angeluko Pagadoy Simone.Hiriburuko Fanny Chabay, Bankako Urricarriet Annie. Ez baldinbada kanboarrik txapeldunetan ohartarazi behar da halereFanny Chabay-ek irabazi duela Kanbo Usiko etxekoandereaden Anne-Marie Lacostak erakutsi errezetarekin eta salatusegeretuekin ! Ofizioko aprendizetan, Mikel Minondo 17 urteeta Franck Dunate 16 urte.

Informazio aratsa - Xan Beyrie Kanboko gaztearen egoerareninguruko informazio bilkura bat antolatua da ortzirale aratsean,urriaren 9an, 20.30etan, Larrazkena gelan, Kanbon. Gaualdihau, Xanen atxiloketa eta uztailaren 23an presondegiratzearenondotik sortu den kolektiboak antolatzen du. Xan, Gilen, Ibaieta Eneko eta Euskal Herriko hainbat jendek jasaiten dutenmakina judizialaren nundik norakoak azaltzeko hizlariak (gazte,lekuko, abokatu, Askatasuna eta Etxerateko ordezkari) etorrikodira xehetasun guzien emaiteko eta galdeeri ihardesteko.

Hiru txapeldunak : Urricariet, Pagadoy,Chabay

HAZPARNE

Mahats biltzeak Hazparnen - Duela 40 urte oraino laborari etxal-de guzietan bazen mahastia. Mahastiaren eremuak salatzenzuen etxaldearen haunditasuna, etxeko arnoaren omenahedatzen zen ereXaizaindiaren gainerat.Hazparnen horrela izandira oro har 221 mahasti.Duela 10 urte 30 bazirenoraino eta gaurkoegunean 4 dira soilsoilak, biga Labirikokaskoan, bat Urkoin etabertze bat Peñan. LouisBacardatz azken laumahastiegiletan da bere1500 mahats zangoekin.Louis aitarekin sortuazuen Maixoneko mahas-tia 1951-ko urtean, eremuaren erdia baino gehixago xuria daukaeta gaineratekoa beltza.Louis-k laborantxa utzia du orai eta bakarrik beiratua du mahastiaeta baratze izkin bat bere plazerrarentzat. Lan bortitza delamahastiko lana erraiten dauku, bainan hunen inguruan diren ordugoxoek ez dutela parerik ere aitortzen du. Mahats biltzekoegunean 15 kide biltzen dira eta pesta egun bat daukate. Urteanzehar arno onaren arrakasta laster baidoa, beti norbeit etortzenzaio nagusiari, jazkoarekin zerbait berezi daukanez jastatzeratjinak. “Lagunen arteko giroarentzat egiten dut mahastia” dioLouis-k, ahal dueno ez du hau errotik aterako. Oraino, Maixonekoarnoak ukanen du arrakasta, mahatsa paregabea zen aurten,berenaz aski sukratua, urte ona izanen da !

Maixoneko mahats biltzea iragan astean

Orroitzeko - Ez ahantz, Birlabola elkarteak antolatzen duela, hel-duden urriaren 17an Francis Jammes gunean, birla lehiaketa bathirunazka. Xapelgo hau aratsaldeko 3tan hasiko da eta irabaz-dunentzat izanen da sari asko. Orori idekia den zoingehiagoka,jokolari bakotxak 10€ ordainduz geroz (edo 30€ taldeka).

Gaztenaren pesta - Erreluko auzoan gaztenapesta izanen da helduden larunbatean, urriaren10an. Errelua, Elizaberri haindian den gune batda, Marmauko errekaren gainaldearen mugan.Pesta egun bat gaitza antolatua izanen da hor.Elgarretaratzea aratsaldeko 4 etan hasiko da,Hazparneko Joaldunekin eta lekondar PestaBerriko soinulari, zanpur eta dantzariekin. Errelu-an harri xixelkatu bat eraikia dute “Mari” euskalmitologiako pertsonaiaren itxurarekin ekintzatuadagona, Regis Pochelu artistak egina du lan hauErreluko funtsetan, ingurumenaren omenez.Ekintza huni buruz zerbeit antolatua izanen delaere errana daukute. Bertzalde asko jostagailubeharrak dira aratsalde guzian, abere markaegun baten alegia eta bertze. Haurrentzat iza-nen da ausagailu eta oro afari batekin bukatukodira gaztenak janez. Lehengo moldean antolatupesta bat dugu hemen, gehienek preziatukodutena dudarik gabe.

EuskalMitologiako“Mari” Xixel lanainguramenarenomenez eraikia.

AZKAINEPastore lore besta herriko laborantza eta inguru-menaren alde- Igande goizean azkaindar pottokazainek hiruehun pottoka jautsiko dituzte larrun menditik, LGV/NON/EZbelarrean markatua den gunearen ondo ondotik iraganez(harat joaiteko, hitzordua 9etan Harrobian), eta geroxeago jen-deak arte obra berezi bat ikusiko du Azkaingo pilota plazanparatua, erakutsiko duena Bizkarzun, Esnaur eta LarrunAzkaingo hiru mendiak nola trebeskatuko dituen trenbideak.Animaziorako gomitatuak dituzte Seignanx-eko makoladunaketa adar tutariak (10.30). Bazkari herrikoiaren ondotik, hiru lehi-aketa lerrokatuko dira plazan (15.00): harri tirariena, aizkola-riena eta ardi moxleena. Gero (16:30) Lokarri taldearen kan-taldia.

MAKEA - LEKORNEEskola - Eskola elebidunaren lotoa ira-gan da ederki, iragan igandean. MakeakoMindegia bete-betean ginuen ! Burra-soekin batean, aitatxi-amatxiak ere horziren ! Haur tt ipien zaintzale, lauandereño bihozdun ! Etorri zireztenguzieri eskerrik bero-beroenak eta heldu-den urte arte, agian.

Makea Oinez -Jada aipatua,eta halere azpi-m a r r a t z e amerexi duena.Dena den,mundu bat eto-rriko da gutarter-at igandehuntan, urriak11. Agian,denbora onalagun, guziekegun xoragarribat iraganendute, gure bimendi perde perdeak zeiharkatuz etakaskoraino helduz, behar den denborahartuz, noiztenka geldituz : zeren baitaikustekoa behatu nahi duenarentzat.Igande arte eta ongi etorri, halabiz !

Elizkizunen tenoreak - Gerezietan 20.00orenetan eta Makean 10.30etan. P.I.

ANGELUAngelu - Getxo - Irailaren 19an, Angelua-rrak izan dira Bizkaiko Getxo hiri ederrean.Zeren Angelu eta Getxo birazkatuak diraeta laugarren aldia da elgarretaratzendirela. 200 bat angeluarrek, 3 autobusetanjoanik han pasa dute eguna. Bereziki kiro-laren inguruan egin da elgarretaratzea.Kirol mota asko egin dute Getxo etaAngeluko gizon eta emazte gazteek :pilota, errubia, surf-a, dantza eta berezikiikusgarriak izan diren traineruak, 6 barkudiferenten arteko lehiaketa. Egun osoapasa dute elgarrekin.Bi apairu, bazkaria eta afaria, udaletxeakeskainiak izan dira. Imanol Landa alkateabeti egon da angeluarrekin. Hots egun zo-ragarri bat iragan dute nahiz euria ere botaduen. Hartu emanak gero eta sakonagoakegiten ari dituzte bi hirietako gazteek, zen-bait kiroletan, hala nola, surf-ean urte guziaelgar ikusten duten Getxo eta Angelukogazteek.Angeluarrak, Angeluzain eta Ibaialdekpreparaturik joan dira Monik Lamothebirazkatze taldeko presidentaren eskutik.Hori guzia egiteko Getxoko udaletxeakeman du bere laguntza, Angelukoak ereautobusak bere kondu hartu eta Udalbidekere “Hurbiltzen” programaren dirulaguntzaeman.Datorren aldian Getxoarrak jinen diraAngelura, martxoan besten karietara, berenalkatea buru. Ongi etorri hoberena eginendiotegu !! Angeluarra

SENPEREHeriotze - Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan daJuliette Gachen Piarresenekoa. Denbora handian bere osagarri-arekin gora behera asko izanik, pausatu da 69 urtetan. Beresenarra Herriko Etxean sekretario zelarik bertute handikoa izanaden emazte horrek bere familian lan egin du hiru alaben al-txatzeko, ahal izan duelarik ostatu horietan kozinertsan segituz.Badakigu ere urte sail ederrean bertze kozinertsa lagunekin zerartarekin lehiatzen zen gure kermezetako apairu onen mol-datzeko. Penetan gelditu diren Edouard senarra, hiru alabakberen familiekin eta hurbileko jendaki guziari eskaintzen ditugugure doluminak.

Biltzar Nagusia - S.P.U.C. kirol batasunak egin du bere urtekobiltzar nagusia. Mattin Sanchez lehendakariak galdegin dulehenik aurten mundu huntarik aldaratu diren batasuneko kideenedo horien etxekoen oroitzapenetan, eta horietan dugu “Mixu”zena, ixtant bat ixilik egoitea. Gero hor zirenak agurturik emanditu bere konduak. Elkarteak badauzka haur, gazte eta adineko600 herritar. Horiek guziak kirol desberdinetan kudeatzeko urteguzian borondate ona erakutsi duten guziak eskertu ditu. Eskertuere Herriko Etxea, molde askoz bere aldetik ekartzen duenlaguntzaz. Gero izan da sei kirol berezitasunen bederazka kon-duen agertzea. Errubiak ongi eman du eta goragoko maileratigan da. Pilotak 12 pare edo multxo izan ditu finaletan eta hori-etan 6 xapeldun. Esku baloiko mail guzietarik neskato eta mutiltalde bana igan da finalerat. Kanoe Kaiak ur jokoan, zoingehiago-ka askotan parte harturik, gazte bat berexia izan da Frantziakoxapelgorako. Lasterkarien taldeak parte hartu duenetan handie-nak izan dire 75 km St Laryko eskualdean, 42 km Bidarraikomendietan eta Hiru Kasko lasterraldia. Azkenik, futbol multxoakabiatu berriak ditu bere lehen urratsak. Diru mailean Beñat Jora-juria diruzainak agertu ditu kondu sanoak. Bainan erranezbakotxa bere xokoan ernerik eta kasu eginez dabilala.

Liburu berria - Ganden larunbatean Gantxikiko jantegi xaha-rrean Franck Dolosor herritarrak egin du bere liburu berriarenzabaltzea. Lehenik andere Brigitte kontseilariak bere agurra eka-rri du herriaren izenean. Gero Franck mintzatu zauku bere obraberriaz bainan lehenik erran dauku hoinbertze jende eta adixkidebere aitzinean ikustean atseginezko ximiko bat senditzen duelaeta halako bero bat emaiten diola bere barneari. Eskerrak emanikalde askotarik, batere aipatu gabe izan dituen laguntzaileeri hur-bildu da beren lekukotasunarekin laguntza ekarri duten 18 herri-tarretarat. Bada jadanik gauza asko liburuaren gainean agerturik.Ez gira berriz errepikatzen ariko bainan daukat Franck-en xedeegiazkoa dela berak bildu dituen lekukotasun horiek erakustenduten bizimoldea ez dela galtzerat utzi behar. Ondarearen kondubehar litazke altxatu, oraiko eta geroko gazteeri erakutsi etaoroitarazi. Oraiko tresna eta berrikeria guzien aitzinean ere jen-dea segur xuhurkiago bainan zoin goxoki bizi zen.

ITSASUErakusketa - Béatrice ELSO anderearen erakusketa ikusgaidugu Ateka gunean. Erakusketa berri bat eskainia izanen zaikuurriaren 5etik azaroaren 14a arte, Ateka eta Sanoki guneetan,Harriarka elkartearen eskutik: Escale 2009. HarriarkaAmorotzeko Ospitalia etxearen zaintzeaz eta berreraikitzeazarduratzen den elkartea da. Ikusgai izanen ditugu GuanèsETCHE-GARAY margolari- zizelkari-grabalariaren lanak, MichelAMADE zizelkariarenak, Alain SISTIAGA margolariarenak etaJoanna CAILLAUD lur eta su langilearenak. Erakusketa hunenestrenaldia eginen da urriaren 9an, ostiralez, aratsaldeko6.30etan.Mintzaldi - Maite LAFOURCADE andereak mintzaldi bateskainiko du Sanoki gelan urriaren 16an, ostiralez, aratseko8.30etan. Mintzaldiaren gaia: “ La Maison et la sépulture ” (Etxeaeta hilobia).

UZTARITZEBi ekitaldi hurbil

Kermeza, Gudarien eguna eta Lapurta-rren biltzarra-ren ondotik ez da Uztaritzenmugimendurik falta, bertze bi ekitaldi horberean baititugu kasik, urri huntan. Lehe-na beraz 17-an Kiroleta pilota plazan Eus-kal Herriko Bertsolari txapelketa nagusia-ren 4. kanporaketa aratsaldeko 5ak etaerditan. Sei bertsularik parte hartuko dutelehiaketan, bi bizkaitarrek : Arkaitz Esti-balles eta Xabi Paia, hiru gipuzkoarrek:Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi etaUnai Muñoa, nafartar batek : Erika Lago-ma. Pena erdi bat ez dela hemen iparral-deko bat bederen bainan barkatu, saioa-ren kudeatzailea Joana Itzaina Itsasukoabaita . Sarrerako txartelak tokian bereanhar ditaizke, bazkidek galdatzen ahaldituzte ere Senperen Bertsularien Lagu-nak elkartean tel: 05 59 54 15 04 edo <<[email protected] gehiago berri helduden astean.

Bigarren ekitaldi bat ere heldu zaigunada Lapurtarrak abesbatzaren 20.urtemu-ga urriaren 24 eta 25ean. Hunek 24eanantolatzen du Baionan San Andresekoelizan kantaldi bat Letoniako Riga hirinagusiko katedralean ari den nexka gaztekorala batekin aratseko 9etan. Biharamu-nean meza kantariekin eta aratsaldeankantaldia Bixintxo elizan, lehen parteanLapurtarrak koroa Marilys Daguerre gida-ri, bigarrenean Tolosako Hodeiertz koroaEnrike Azurtza gidari eta ondotik kantuzonbait bi taldek elgarrekin. Bukaeranadixkidantzazko zintzur bustitze bat publi-ko guziarekin. Huntaz ere xehetasungehiago ondoko astean.

Biltzarre publiko Errobi herri elkargoak antolatzen du bil-tzarre publiko bat Kiroletan ortzegun hun-tan urriaren 8an aratsaldeko 7etarik goiti.Mintzagaia: abiadura handiko treinbideberria. Publikoa gomitatua da nonbrehandian etortzera.

Liburuan beren lekukotasuna eman duten batzu Franck Dolosor-en ondoan

Page 5: Herria 3026

5

IZTURITZEBesta ondo - Ederki iragan dira herriko bestak, aro ederra lagun, jendea metaka bildugabe haatik. Ostiraleko gaualdi laketak gehiago jende merexiko zukeen, halere herri-tarren arteko besta goxoa zen, Kantuz taldekoek berotu dutena. Larunbatean zikiroak250 bat lagun bildu ditu, azken bi urtetan baino gehixago bainan aitzineko heinetikurrun. Horregatik giroak ez du huts egin eta jakia biziki ona kausitu dute denek.Igande goizeko meza aspaldiko jendetsuena ginuen haatik bestakari, Aiherra, Iztu-ritze, Donamartiri eta Donoztiriko haurrek beren burraso eta laguntzaileekin partehartzen zutela, katixima sartzearen karietarat. Ondotik, herriko ostatuan jendaldeederrak hurrupatu du besta komiteak eskaini jan aitzinekoa. Aratsaldean plazan hau-rrentzat antolatu jokoek usaiako arrakasta ezagutu dute. Aratsean 80 bat auhaltiar,herritar eta kanpoko, elgarretaratu dira Seroratea jatetxeko mahain onaren inguruan,aingira eta gaineratikoen gozatzeko. Helduden igandean bururatuko dira aurtengobestak herritarren egunarekin. Eskerrak herriko gazteeri eta laguntzaile guzieri!

AIHERRABirletako finalak, larunbatean Auxotean - Duela zonbeit aste hasi biranazkako lehi-aketa berezia, Auxotean urte guziz antolatzen dena, bururatzera doa. Helduden larun-bat arratsaldean dira finalak iraganen. Horra beraz arratsalde goxo baten pasatzekoparada. Ez ahantz, finala horien ondotik, afari alaitu batekin bururatzen ahalko delaeguna, Auxotea ostatuan. Hobe haatik izenen aitzinetik emaitea, Auxoteira bereradeituz : 05 59 29 64 07. Ongi etorri guzieri !!

Hirigintzaz antolatu bilkuraren arrakasta - Joanden astearte arratsean, 60 bat herri-tar bildu da Denen Etxean antolatua zen bilkuran. Aiherra kostaldetik aski hurbilizanez (Baionatik 25 kilometrotan), galde asko bada gure herrira bizitzera etorri nahidutenetarik : azken 19 urtetan, herritarren kopurua %23ez emendatu da, eta urteguzian bizitzeko egoitzak %55ez azken 15 urtetan. Hemendik goiti, urtean 5 etxe berrieraikitzen balire, 2010ean 1045 herritar gintazke. Horiek hola, nun eraiki etxeak ??Laborantxak toki haundi bat hartzen du gure herrian, eta laborantxa hunen beiratzekonahikari haundia sendi da. Hots, lehentasunak beharko dira hautatu. Elementu horiekguziak kondutan hartuz beharko da Hirigintza Plano bat xutik ezarri. Ondoko aste etahilabetetan, izanen da bilkura. Haatik laborari batzuek galdatu dute heien ikusmoldeakondutan hartua izaiteko, hauiek ere gomitatuak izan diten gogoeta bilkura edo lantaldeetan. Beraz, informazioneaz jabetzeko, erne egon beharko da, eta Herriko Etxerajoanez, plano desberdinak ikusten ahalko dira. Pentsatzekoa da beraz, gisa berekobilkurak antolatuak izanen direla hemendik goiti.

Antzuolara, igandean autobusez ! Aiherra-Antzuola 25 urte ! Igande goizean He-rriko Etxeak antolatu autobusa, 9tan abi-atuko da trinket ondotik. 11etan eginendaukute ongi etorria Antzuolako sartzean.12etan, ekitaldi ofiziala herriko plazan,Aiherra-Antzuolaren 25. urteburuaren kari-etarat. Gero binazkatzearen pankarta edopano ofizialaren estrenatzea. 14ak arte,triki–poteoa herriko karriketan, Aiherra etaAntzuolako trikitikariekin. 14:30tan, herribazkaria, MIZPIRARRAK garaztar taldeak

alaiturik. 18:00tan, Antzuolatik abiatzea. Hots, 2 herrien arteko adixkidantza hau duela25 urte abiatu zen. Aurten manera berezi batez ospatuko da 25. urtemuga, han etahemen, 2 herrietan aldizka, 6 hilabetez antolatuko baitira animazioneak. Xehetasunakgeroxago. Anartean, Aiherrako Herriko Etxeak igandeko autobusa bere gain hartzendu eta Antzuolakoak bazkari eta gainerateko guziak. Izenak eman lehen bai lehen,ortzegun arratseko Herriko Etxera Maite deituz : 05 59 29 64 02, bulegoko tenoretan.Ongi etorri guzieri, eta aupa AIHERRA eta ANTZUOLA !

BIDARRAI

Sortze - Turxileneko Raphael Eliceche eta Sylvie Beaussant-ek ongi etorria egin dioteJoana-ri. Goresmenak aitama uroseri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

Heriotze - Sastreaneko Piarres Etcheverry zendu da Izpurako xaharretxean, 82 urte-tan. Egun bakar batzu barne, laugarren heriotza gure herrian. Ehorzketak astelehenaratsaldean iragan dira. Dolumin bizienak familiakoeri.

Jubilaua - Igandean ospatuko da Bidarrain Léon Oxarangoren apezgoaren 60 urtekojubilaua. 10etan meza elizan, Jon-doni Jakobe parropia osoak parteharturik, ondotik hurrupaldia gureartzainaren ohoretan.

Aritzakungo ateraldia - Multxo ttipibainan onak egin du bere ateraldiaAritzakunera, igandean, aro ederbatekin. Erran behar da bazelabertze ateraldirik ere egun hortan,Auñamendiren ibilaldi neurtua Ipar-lan gaindi batetik, Luhusoko gim-naztika taldearena Itsusiko peñetangaindi bertzetik, huntan Bidarraikoemazte frango badaudelarik. Denaden, bazen airostasun Aritzakunen,bazkari denboran eta ondotik kan-tua gogotik emaiten zela...

Bazkaria Aritzakungo plaza pollitan...

BAIGORRI

Dolu - Bazuen zonbait urte, Pausa LekuIzturitzeko zahar-etxera erretiratua zelaXinkoeneko Justin Etcheberria, eta haupausatu da 85 urtetan. Denbora heietanainitz bezala, gazterik joan zenAmeriketara, handik itzuli ondoan,zapataingoan ereman du bere landenbora. Gizon goxoa, alegera eta fedehaundikoa zen Justin. Ehorzketakasteartean iragan dira, jendalde ederraksegitzen zuela azken egoitzara. Penetanden familiari gure dolumin bizienak.

Goxoki - Hirugarren adineko elkarteak

bere urteko azken ateraldia eginen duurriaren 16an ortziralarekin. Autobusakabiatuko dira elizako plazatik goizeko 8ak30tan, Kostaldera joaiteko. BazkariaUrruñan eginen dute eta harat helduaitzin, 1341ean eraikia den Urtubiagazteluari bisita. Horgo harri zaharrakbalukete Euskal Herriko sei menderenixtorioa kontatzeko.

Errugbia - Joanden asteburuko partida,US Nafarroak Castelsarrasin-eko zelaianjokatu du eta hangoak nagusitu 18 - 6.

UREPELEXalbador Eguna (eta Antonio ZAVALA-ren omenez)Asteburu huntan ohidurazko Xalbadoreguna iraganen da, Deiadar elkarteaketa Euskaltzaindiak antolaturik. AurtenAntonio ZAVALA izanen da omendua,Xalbadorrekin batera. Harreman hurbilakukan dituzte beti biek. Urepeldarrenmiresle handia zen Antonio Zavala jesui-ta.Huna zer egitaraua eskaintzen dauku-ten, euskararen besta egun eder horien-dako :Larunbata, urriaren 10-ean,- arratsaldeko 7-etan : Gipuzkoakogazte talde baten errezitala, Xalbadorgogoan.- Aratsean 9-etan : lagunarteko afaria,Erramun Martikorenak eta Xendarinekoahizpek alaiturik.Igandea, urriaren 11-n- Goizez 9 :30-etan : Xalbadorren etxo-laroinoko ibilaldia oinez.- 10:30etan : meza, ondotik Xalbador-ren hilhobian bisita. Gero argazki xaharerakusketa ezkerparetan, bai eta bertsuliburuen aurkezpena.- 12:30etan : herri kirolak (sokatira,sega, orga altxatze…)- 13:30etan : bazkaria, herri kantak, etaAntonio ZAVALA-ri buruzko bideo baieta lekukotasunak.- 15:30etan : Bertsu saioa, MaialenLujanbio, Andoni Egaña, Xebastian Liza-

so eta Amets Arzallus, gai-emaile izanendutelarik Joxemari Iriondo. Ber denbo-ran haurren xokoa segurtatua da herrikirol egokituekin.- 17:30-etan : erromeria, GazteizkoZabala anaia trikitilariekin.Huna beraz aste ondar hau nola goza-tzen ahalko dugun.Larunbateko afari eta igandeko bazka-riarentzat, deitu behar da telefonoz 0665 70 78 84. Bainan lekurik ez badago,badugu gure herrian jatetxe frango,ondotik animazioetarat hurbiltzekogisan. Bixtan da gure komita zabalduadela orori.AntzerkiJoanden igandean, ikusi ahal izan dugu« Herria pil-pil » Daniel LANDART-ekidatzi antzerkia, Urepelen. Hau emanada Urepeldar, Aldudar eta Garazi aldekopartaide heldu eta gazte talde batenbitartez. Ez da segur eneatzekorik ;irria nasai egiteko parada izan dugu.Jende alde pollita bildu da, alderdiguzietarik etorri baita ikuslea. Eskerrakeskaintzen ditugu taldeari eta goresme-nak zueri.Beste emanaldi bat egina izanen da hel-duden larunbatean, urriaren 10-eanAlduden, Sanoki salan arratsaldeko 4orenetan. Dudarik ez ukan urrats batenegiteko, zinez lasaigarria baita. Ez duzieurrikirik izanen.

Esnearen greba - Astelehenean izan daBaionan esnearentzat manifestazio bat.250 bat laborari han ziren 150trakturrekin. Saratik laborari guziak hanziren 20 trakturrekin. Battitt Labordeauzapeza bere kontseiluarekin ere bai.Sindikatak galde egiten diote erne behardela egon. Erreusitu dute EuropakoMinistroak elgarretarazterat. Hortarikatera da talde bat pentsatzeko nola egitenahal duten erregulazioa kuoten gainetik.Pentsatzen dute zerbait on ateratukodela, bertzenaz ondotik izanen direnmanifestazioak ez dire astelehenekoabezain goxoak izanen. Esnea damundurat heldu garelarik lehenbiziko gurejanaria, ez dut ulertzen ahal holako trabaknola ematen diozkaten laborarieri. Gureburuzagi horiek behar lukete hola bainogehiago beren burua lanean ari arazi.

Lanak - Omordiko auzoan, bideazabaltzen ari dira. Argaingo zubitik beheitiOarkako pasaiaraino zabaldua zen. OraiOarkako pasaietik Aldun zaharreko bidegurutzeraino eginen dute zeren hortikaitzina lehenago egina baita. Lan horienbidez baliatuko dira eletrika eta telefonalur azpitik emateko bai-eta ere nahidutenek gasa horko etxeeri emateko.Bidea hetsirik dago lan horiek egin arte,salbu auzoko jendeentzat. Lan horiekbukatuko dira azaroaren 15a inguruan.

Ihizia - Etorri da sasoina usoa ihiztatzeko.Usaian bezala Gaztainlepon etaAhuntzbizkarren tiroz arituko dira,bertzeak usotegietan xaharrekin. Gandenurtean aritu ziren frango ongi, pentsatzendut aurten gehixago atxemanen dutela.Ihiziaren gatik usotegietako bidea hetsiaizanen da urriaren lehenetik azaroaren20a arte. Ihizi on ihiztari guzieri.

Eliza - Igandean urriaren 11n ez damezarik izanen Saran. Meza entzun nahiduenak gan beharko du Senpererat,zeren Frantxua Garat apezak hartuko duerretor funtzioa egun hortan. Suerte onzuri Jaun Erretora zure lanberriarentzat.

Eskubaloia - 11 urtekoek galdu 18 – 8Capbretonen kontra ; 15 urtekoek irabazi23 – 10 Kanboren kontra ; 18 urtekoekirabazi 12 – 10 Nafarroaren kontra ;Senior mailan irabazi 12 – 10 Bokalerenkontra

Zozketa - Sarako bestetako zozketanbidaiaren irabazleak : Maiorkarakobidaia : Olano Jean (Hegoalde).Lekeitioko asteburua : Dagerre Fafi(Goizeko Izarra). Salourako bidaia :Indaburu Jon (Axuri Bista)

Ganex

LAPURDISARA

ALDUDE

Aldudeko Balea huntan,baginakien talendu segurrabazela kantuaren aldetikbainan azken urte hauetanantzerkiak egin du emekiemeki bere sarrera eta oraibi taldek, “xaharrek” eta“gazteek” emaiten dauz-kute erakustaldi pollitakurte guziez.Aldi huntan“xaharren” aldi dugu, taldehau osatua delarik urepel-dar, aldudar eta garazta-rrez, 13 lagun, Jean LouisNegueloua kudeatzaile.Beraz ibiakoitz huntan, urri-aren 10-ean eskainikodaukute “Herria pil-pi l”Daniel Landart-ek idatzi-tako antzerki bat.Hitzordua emana da irrigoxo zonbaiten egitekoarratsaldeko lauetan Sano-ki gelan. Pierrot Erramouspe-k idatziditu pertsu batzu hauen-dako, huna zoin diren :

Larrazkeneko loreak

Udaberriko lehen loreak goizik baitira ernatzenUdari buruz fruitu arbolak popoinez ere betetzenUdako bero udazkeneko aire onak ditu ontzenBai eta ere mila kolorez bazterrak berriz edertzenAntzerkilari hauk sasoineri hola ditut konparatzen.

Urepeldarrak bai Aldudarrak elgarrekin uztarturikGaraztar zonbait ere badira talde huni juntaturikBat errienta dohainez eta pazientziaz beterikHunek baititu untsa moldatu hortaz ez daukat dudarikEz dut pentsatzen izan ditaiken hau baino maixu hoberik.

Erran zaharrak dion bezala, boza urte gezur urteGaur egun ere gai horrekilan kalapitak badituzteOhore gose diren batzuek bazterrak nahasi dituzteBatzuek baino bertzek hobeki egitea dute usteHerria pilpilean dagola berek erranen daukute.

HELETAPilota - Joko berri esku huska lehiaketa aitzina doa, kanporaketen sailean gaude.Lehen mailean astelehen huntan Reteguy-Heguiabehere nausitu Poueyts anaier 40-36, Etchebarne-Cachenaut nausitu Belascain-Lambert-i 40-34. Ortziralean aratseko7etan Lafitte-Heguiapal eta Benesse-Lavielle, 8etan Mayte-Otalepo eta Etcheto-Mugi-ca.

Mezak - Aratseko 7etan larunbatean Landibarren, igandean 9 orenetan Iholdin eta 11orenetan Armendaritzen, familien meza. Herritarra

LASAEzkontza - Buruilaren 26an, herriko etxean, legez ezkondu ditu Michel Idiart auza-pezak Sandrine Bidondo Primaderako alaba eta Alain Palomes baigorriarra. Katinaostatuan, Arrosan, ospatu dute ahanzten ahal ez duten egun eder hori. Gure goresme-nak ezkont berrieri, izan dezatela urostasun luze bat elgarrekin, goraintzi beroa e-txekoeri. M.G.

Page 6: Herria 3026

Urriaren 8a, osteguna

• 16.00 : Kantaire Udaz-keneko kantuak • 17.00 : Eman bostekoa • 19.00 : Mintza leku, Hiz-kuntz teknikalarien lanaz.

Urriaren 9a, ostiralea

• 16.00: Kantaire, J.MixelBedaxagar kantaria • 19.00: Aitzur eta Jorra• 20.00: Presoen Oihar-tzuna

Urriaren 10 a, larunbata

• 09.00 : Beroan bero, as-teko bilduma.• 11.00 : Airesta, Senpere-ko herriaz adinetako jen-deekin

• 12.00 : Petzero

Urriaren 11, igandea

• 09.30 : Gure bazterrakEskiulatik • 10.30 : Meza, UrepelekoXalbador egunetik.• 12.30 : Gure arbasoak,Baigorri Pauttoko MariSalaberri.• 13.00 : Hegoaldeko os-tatua Andoni Tolosa-k egi-nik.

Urriaren 12a, astelehena• 19.00 : Zer dioxu:Franck Dolosor

6

EUSKAL IRRATIAK

Bahituak : Palestindarren eta israeldarren arteko harremanetan, hemeretziemazte libratu dituzte israeldarrek, Hamasekoek denbora berean erakustenzutela duela hiru urte bahitu zuten israeldar soldado baten itxura bideo ba-ten bitartez. Osagarri onean da soldadoa, bainan jadanik hiru urte iraganik,noiz libratuko dute ?

***2016ko Olinpi Jokoak : Harriturik egona naiz ikustean nola jokatzen direngure komunikabideak (frantsesez mintzo naiz) berri baten aurkezteko.Entzuleek irratietan, irakurleek prentsan, ikus-entzuleek telebixtan jakindute Obama senar-emazteek eginen lehenik eta egin gero zutela Dina-markako itzulia Chicago hiriaren alde bozka dezaten C.I.O. delakoarenkideek. Adierazten zen, denbora berean, Chicago hautatua izanen zelaObama jaunari esker. Zer gertatu da ? Lehen itzulian Chicago baztertudute, bigarrenean Tokio eta hirugarrenean hautatu dute Rio Madrileren kon-tra. Horrek erakusten du C.I.O. delakoak baduela bere nortasuna sailkapenhonekin : lehen Lula eta Pele, bigarren Juan Carlos erregea eta Zapatero,hirugarren Japoniako lehen ministroa, eta laugarren Obama senar-emazteak.

***Des racines et des ailes : Kubako itzulia egin dugu joanden asteazke-nean, Kuba alde batetik eta Martinika ugartea bertzetik. Kuban bada Ha-bana deitu hirian auzo zahar eta historikoa. Ez hain zaharra halere es-painiolen denborakoa baita, XVI. mendean hasiz. Badira jauregi, palazio,etxe haundiak erreberritzen ari dituztenak, lekuko direla salatzeko nola ira-gan den kolonizatzea. Sovietar Batasunean bezala Kuban ere kapitalis-moak utziak dituen herexak historia dela deplauki diote komunistek. Etaegia da.

***Maupassant-en mendea : Ortziralean France 2 gateak eskaini dizkigu bifilma labur, 52 minutukoak. Lehena “Pour une nuit d’amour” Zola ida-zlearen obratik telebixtara eremana, bigarrena “L’héritage” Maupassant-enipuin batetik. Ikus daiteke zer izan den XIX. mendea, nola jendea atxikiazen diruari. XIX. mendean errege balinbazen dirua, hala segitzen du XXI.-ean.

***Errugbia : Perpignan, Frantziako xapelduna jokatu da Agileran eta galdumiarriztarren kontra (27 eta 12), bi entsegu markatuz eta lau gaztigu-os-tiko, Perpignan-ek aldiz, lau gaztigu-ostiko. Baiona joan da Clermont Fe-rrand-era eta han galdu (28 eta 13). Haundien kontra jokatzen zuten eus-kaldunek. J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Deiadar Hor dugu berriz elkartzekoparada : Historian gaindideiadarka aritu dira eus-kaldunak elkar sustengatuz,lanjer bati aurre egiteko. 1989-an, kultur eskubideen aldeentzun zen deiadar ozen batBaionako karriketan. 92-an“Zuzentasuna euskal herria-rentzat!” aldarrikatzen zen. 98-an “Bete hitza, euskarari legegeriza !”. 99-an “Euskararengeroa orai trenkatzen da!”.Gisa bereko mobilizazioakizan ziren ere BATERAplataformaren inguruan 2002-2003-an: euskal departamen-dua, euskararen koofizialta-suna, laborantza ganbara etaberezko unibersitatea es-katzen zirela. (Ipar EuskalHerriko Pedagogia Zerbitzua,IKAS, ahantziz haatik, geroaipatuko dudan bezala). Mobilizazio horien ondorioakikus daitezke Deidar-en webgunean :http://www.deiadar.org/IMG/pdf/4_orrikoa_kolorez-1.pdf. Zer-renda luze bat aurkitzen da“ 1989-2009 : 20 urtez mobi-lizaturik ” titulu pean. Batenbatek erranen du bertze mobi-lizazio frango eskas direla.Azpitituluak ulergarriago egi-ten du sailkapen hori : “ Eus-kalgintzako herri mobilizaziobatzuk ”. DEIADAR emankorraizan bada, da, nunbeit baikoreta itxaropentsu baitu partehartu jendeak. BATERA-kaldiz etzuen deusik ardietsi.Egia erran antolatzaileekberek itzali zuten pixturik ze-goen sugarra ; manifa batetaragaten da zerbeitetan sinestendelakotz; BATERA-ren azkenmobil izazioa arrakastatsuizanikan ere, debaldetakoazen : aitzinetik erran baitzutenetzela bertzerik izanen, e-tsipenari indar ematen ziotela.

20 urtez gauza andana bataitzinaturik hala ere, itxarope-na hor da berriz ere : euskarariurrats bat gehiago eginarazikodiogu. Goazen denak Deiadar-ka Baionara, baikor eta espe-rantzaz beterik, urriaren 24-ean. Oraikoan edo geroxagokoofizialtasuna lortuko dugu.

IKAS-ek 50 urte.Aspaldi du beraz (1959-an)Ipar Euskal Herriak sentitu du-ela elkarte baten premia, ikasmaterialaz axolatuko zenelkarte batena. Izan sortzaile,laguntzaile, elkarteburu…,euskaltzale suhar hauekin,bertzeak bertze, topo egitendu IKASen ixtorioak : PiarresLafitte, Madeleine Jauregibe-rri, Eugene Goienetxe, MichelLabeguerie, Jeanne MarieMalharin, Sauveur Narbaits,Louis Dassance, Piarres Cha-rritton, Jean Haritschelhar,Erramun Bachoc, Danièle Al-bizu, Aines Dufau, Xan E-rrotabehere, Mixel Jorajuria,Alazne Petuya…1994-ean Garapen Kontseiluasortu zenean, Ikastolak emekiemeki garatzen ari ziren,elebidun sailak ere bueltta bathartan abiatuak ziren, eskolapribatuan bai eta ere pu-blikoan. Hala ere ikastresnagutti zegoen, jendea, kasikdirurik gabe eta militantismohutsez ari zen materialsortzen. Pausu berri batenematea lortu zen 1996-an:botere publikoek IKAS ofizialkionhartzea. Abiapuntu onabainan egituratze guzia egi-tekoa zegoen.DEIADAR-en inguruko aitzi-natze apurrek sortu pindarrekberoturik, elkartasunean hasizen lana. Laster zonbeitzurenesku gelditu zen maluruski…Etsitzekoa eta somatizatzekoaere baitzen. Ez dea hala Xan,

Danièle, Aines, Helena, Jean-nine, Piarres, Ur, Joseba… ?Handik edo hemendik indarrakbildurik, IKAS-ek berak berebaitan zuen bizinahitik do-haike, itxaropena etzen galdu,kataska gogor batzu gaindi-turik, prediku* frango eginik,euskal irakaskuntzarentzatgarrantzi haundiko zentro bathazi da Iparraldean. Eskerraketsitu ez duteneri, Nelly,Alazne, Elixabet… EskerrakIKAS-en behar-beharrezkota-sunean sinesten duteneri etabereziki bere zuzendari suha-rrari, Ainesi, eta PedagogiaZerbitzu hortan ari direnlangile profesional militanteeri,bai eta ere borondate onez lanegiten duten guzieri. Bordari moduan edo etxetiar-erdizka ezarri nahi zioten uz-tarria bazterturik, Etxeko Jaunbilakatu da IKAS, hautetsieketa Estatuak errespetatzenduten kalitatezko zerbitzu pu-bliko baten buru. 10 bat urtezpostu erdi batetik, 7 postut’erditara pasatu da, buxeta 12aldiz biderkatu du, Xiberokoadarra sortu du, egoitza berri-aren diru iturri publikoak se-gurtatu, 20 000 lan tresnenjabe egin….Hori dena ez da agertzen go-rago aipatu mobilizazio etalorpenen zerrendan ; norbeitekegun batez aztertuko du ze-rrengatik ; alta LaborantzaGanbararen inguruan baliatuargumentu berak erabildaitezke ba, Euskal Peda-gogia Zerbitzuaren inguruan…Partida ez baldin bada beti-rako irabazia ere, lorpen haun-dia da eskutan duguna. Ospadezagun merezi duen heineanurriaren 17-an, larunbatgoizez, Uztaritzen Lapurdigelan.

Mandio

Elkartasunaren fruitu ederrak

*2002-ko prentsan: Mixel Jorajuria IKASeko egungo lehendakariak honela definitzen du IKAS: “Ipar EuskalHerriko haurrak gogoan dituen elkarte bat da. Euskal kultura eta euskara hemengo haur guztien altxorra da,hartze duten ontasuna. Aberastasun horien bereganatzeko, tresnak behar dituzte arlo guztietan (matematika,zientzia...), euskarri guztietan (liburu, CD-ROM, web gune...), programa ofizialei jarraikiz, sorkuntzan edoitzulpenetan oinarriturik, hemengo euskalkiak zainduz lehen mailan bederen. Ikasleak behar gorritan dira. IKAShornitzaile aproposa da, elkarlanerako gune bat”.

ARTE ERAKUSKETEN ALDIAK BAXENABARREN

Joanden udan izanak aipagarriak ziren, udazkenak ere dakarzki bereak.Bunuze Intxausetan, uztail-agorriletan, ikusgai ziren Florence Etchart-en margolanak, eta eskultura pare bat oso hunkigarria. Oliozko pinturaeta tenpera teknikan, pintzel zehatzez lan egiten du altzürükütarrak, bereportretek, gorputz biluziek eta paisaiek ederrena ikustera emaiten dutepintoreak amestu giro berezian.Haize Berri kulturetxean 20garrena zen iragan uda erakusketa biltzenzituen hamar bat plastikari “Giza oihanak, hiri oihanak” gaiari erantzule,Izuran gaindi.Kulturetxeko erakusgelan : Christiane Giraud eta Jean Pierre Albert.Christiane Giraud-en eskulturak zurezkoak ziren gehienentzat, xutikzirenak sendoki errotuak, bolumenak ederki elkar-juntatuak edo hurbildu-ak ziren, zuraren izaera ere agerian uzten du, lantzen ere mekanikokiedo zizelez bere gisara, han eta hor ere koloreak eta argi marrak, lanbatek bestea osatuz oreka zuzenean.Jean Pierre Aubert-en pinturak eta boteilak neurri berdinekoak ziren etabi lineatan ikus eta irakur zitezkeen, hots haren maitasun eta bakearenaldeko irrintzina, ikur, hitz eta koloreen olde suharrean.Elizan, Xabier Egañaren lau pintura zauden. Marrazki latzetik abiatuz,koloreen ederraz eta egokipenaz, esperantza zerbait bilatzen du.Philippe Franzen donibandarra zen Ametzaenea ostatuan. Espresio-nista da, dadaista, informala, formataezina, kasik beti abstraktua eta hainlibrea !Kulturetxe saihetxean altxatu zuen Patrichan gixunetarrak “SDF” oiha-laterbetxoa, bazter dauden behartsu arloteen alde.Hiru tokitan, birbira bikoteko Ines Gereka eta Amaia Zinkunegi emaz-teek “Oihanaren magia” adierazi ziguten hirietan bildu zabaorrak berzi-klatuz, ipuin eta mitoen mundura gineramatzatela.Hirizolarako bidean Josette Dacostak bere etxe aitzinean zintzilikatuzituen oihal zerrendak, hainbat margolan zati koloretsu higikorrak…Higikorrak ere, haizeen aldarteetan, beheraxago, Agnes Brives-en lu-rrean itsasi banbu haga koloretsu bide iragarkiak, bestelako bideonirikoen seinalatzeko.Hirizolako pentzean, urrunera Zoe Bray-ren igeltsuz marraztu jende itxu-ra iheskorrak, aztarna gisakoak iragankorrak garela ohartaraztengintuen.Aldia utzi zion uda erakusketak iraileko erakustaldiari Haize Berrin, Harri-arka elkarteak apailatua : Guanes Etchegaray eta Alain Sistiagarenmargolanak, Michel Amaden eskulturekin batean.Beste erakusketa hau Donibane Garazin da Izar Aktiboa elkarteak bil-durik, urriaren 2an estreinatua, Zitadelako karrikaren 22an. Hor ikusgaidira : Aitor Ruiz de Eguiño-ren eskulturak, Nichollas Hampers,Josette Dacosta, Zoe Bray eta Gonzalo Etxebarriaren margolanak,arratsaldero, igandez ezik, 16etarik aitzina (urriaren 24 eraino).

LINDUX ORREAGA

Mugazgaindiko ekintzakobratzeko, Nafarroako Erkide-goak, Baigorri eta Garaziko

mendi sindikatek bai eta Bai-gorri-Garazi Erkidegoak “Lin-dux Orreaga” hitzarmenabideratu dute. Huni esker,eremu hortan kokatzen direnproiektuak lagunduak izanendira. Hortarako, hilabeteko bi-

garren ostiraletan perma-nentzia bat atxikia izanen daIzpuran, Erkidegoarenegoitzan. Helduden perma-nentzia urriaren 9an beharrada, ostiral goizean, 10:00-12:00.

Page 7: Herria 3026

IRISARTARREKETXEAN GALDU

Xapelgoko laugarren partidarenkondu, Rodez-eko taldea hartudute Irisartarrek Airoski gelan,hots multxoko azken sailkatua,joanden ibiakoitzean. Publikoanonbre handian bildua zen,tokikoen sutenguz. Maleruski,gauzak ez dira nahi bezalatrenkatu. Hastapen hits bat egindute irisartarrek, partida erditan12-14 gibeletik zirela, eta PhilippeOxandabaratz serioski zauritua. Bipundu horien eskasarekingeldituko dira, 25-27 bururatuzpartida. Irisartarrak multxoko ha-mabigarrenak dira, hamalauetarik.

Lana, irrati animatzailearena da. Hautagaiak (gizon ala emazte) euskaraduna behar du izan etatokiko Elizaren ezagutza ona ukan ere bai. Formakuntza edo heziketa teknikoa irratiak berak eskainiko du. Argibide gehiagorentzat, deitu egunaz irratira : 05 59 70 39 39 CV eta motibazio gutuna igorri helbide huntara :[email protected]

7

Ibarrola - Saldubehere. . . . 50Alfaro - J.C. Dermit . . . . . . 27Ihiztarien kopa aitzinatuz ereheldu arras polliki, kanpotiarrenlaguntza hura gabe baina gureartean eta pilotazale jendea,gure euskaldun amerikanoekere sekulan ez hutseginezGaraziko trinket nagusia,adiskidez adiskide. Partidaz zererran ? Hunek ere ahal duenaegiten duela, egun hobe ta ezti-agoekin. Astelehenean, mail horiere irriskatu behar, josteta gutiIbarrolarekin. Nun sartu harikintzea, guziz holako lagunbatekin gibelean. MarcSaldubehere zahar bat bezalaari baitzen gibelean, gaztearensua eta nahikaria handi bat gai-nera. Horra nola ezarri dituztenezinean bi galtzaleak, gehiagoezin pusa gaizoek, eguna ere ezbaitzuten oro erreusitzen direnhetarik. Horra denaden, berriakfaltsukeririk gabe erranez eta laupilotarieri dituzten merezimen-duetarik deus ukatu gabe.Eginen zutena hoinbeste, pilotautzirik beste amets ilusikorretarajoaiten diren batzuek ?Ezcurra - Bessonart . . . . . . ?Sorhuet - Bonetbeltx . . . . . . ?Horra beste lau pilotari heldudenastelehen huntan ikusiko dire-nak Garatenean. Suerte ondeneri eta pilotazale jendeari !

ARBONAN JOKOBERRIPoueyts - Lamure . . . . . . . 40Oyhenart - Bessonart . . . . 30Lehen partida hunek labur iraundu, azken hamarrak lerroan ere-manez, alta 29tan denak elga-rren bete izanak zirelarik.Belascain - Bonetbeltx . . . 40Aramburu - R. Dermit . . . . 36Huntan haatik elgarri hurbilbururatu dute. Nork ote dutemerezimendu gehienik, alagazte irabazleek (biba !) ala ezaere ote zaharrago eta pilotariatxikiago dauden horiek. Segiberetik.

PILOTARIEN BILTZARRAJadanik jakina den bezala,berritze bat badu PilotarienBiltzarrak aurten egina. JeanHaritschelhar jaunak buruza-gitza hori utzirik 28 urte zer-bitzuren buruan, huna PierreLissar eskuhuskalari ohia delakargu hortan ezarria, agian laneder horrek segitzekotan. Ez dabakarrik izanen. Besterik ezaipatuz, Jean Fagoaga izanenda buruorde, Dominique Hastoyidazkari, eta Felix Etcheversdiruzain, denak ere pilotari ohiezagutuetan dutenak beren

izena. Igande huntan eginen dubatasunak bere lehen BiltzarNagusia, urriaren 11n,Uztaritzen, bazkariarekin,ondotik izendatzeak. Telefonoa0559930039 edo 0559392071.Saria 20 euro.

PESSAC-ENXAPELDUNEN KOPAOrtzegun huntan hasiko daurteko lehiaketa haundia, urri-aren 8an, Waltari-Kurutcharryeta Sorhuet-Ducassou. Hiruarats izanen ditu hor pilotak.Aipatu dugun hori lehen finaler-dia palantxazko partida batekinbestalde. Beste finalerdiaondoko astean, Ibarrola-Bessonart eta Herve Etcheverry-Ezcurra II. Bi irabazleakfinaleko, bixtan dena.

PILOTAZALETROFEOA BIRIATUNBenesse - Itoiz . . . . . . . . . . 40Aramburu - Aramendy. . . . 35Horra beraz nola jokatu denplaza laxoko partida hori joan-den igandean Aranbururen herri-an. Ez baitute etsitzen holakopilotari xahar batzuek beren jokomaitearen zerbitzuan. Horiek baidirela egiazko pilotazaleak !

HEGOALDEAN ETAMIARRITZEN EREIrujo - Goñi III . . . . . . . . . . . 25Olaizola II - Mendizabal II . . 5Seaskaren alde jokatu partidahunek, aurtengo xapelgoarenkittara edo errebanja, ez du jen-dea satisfos utzi, alabainan. Gukez dugu deusik erranen, ez bai-ginen han.Berasaluze IX - Pascual . . 22Xala - Lasa III . . . . . . . . . . . 21

Del Rey - Merino . . . . . . . . 22Ongay - Arruti . . . . . . . . . . . 9Hauk Etxarri Aranatzen jokatu-ak, Nafarroan.Olazabal - Urberuaga. . . . . 22Cabrerizo - Zezilio . . . . . . . 18

Gonzalez - Beroiz. . . . . . . . 22J. Retegi - Laskurain . . . . . 20Ereñon jokatuak, hauk.Titin - Pascual . . . . . . . . . . 22Irujo - Galarza VI . . . . . . . . . 9

Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . . 22Ibai Perez . . . . . . . . . . . . . . 10Zierbenan ziren hauk.Chafee - Argote . . . . . . . . . 22Arretxe II - Eskudero . . . . . 15

Olaizola II - Peñagarikano. 22Berasaluze VIII - Begino. . 17.

Bego

GARATENEANJENDEA BA, PARTIDAK

KARGA MAKUR

LEGEZKO ABISU

LAPURDI IRRATIA denbora erdiko bi langileen beharretan dago.

LAN ESKAINTZA

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN &BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNETél : 05.59.25.71.00 -Fax : 05.59.59.79.62

21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tél : 05.59.37.38.94 Fax : 05.59.37.27.19E-mail : [email protected]

IRIOINGroupement Agricole d’Exploitation enCommun au Capital de 90.859,61 €

Siège social : “IRIOINIA”64430 BANCA

R.C.S. BAYONNE 433.796.612

Par suite des délibérations de l’Assem-blée Générale Extraordinaire en date du30 Juin 2009, il a été décidé :

-de transformer sans création d’un êtremoral nouveau, à compter du 1er Juillet2009, le G.A.E.C. IRIOIN en ExploitationAgricole à Responsabilité Limitée, les sta-tuts de la Société ayant été adoptés sousleur nouvelle forme

-d’agréer Madame Yvonne OCAFRAIN,née INCHAUSPE, demeurant à BANCA(64430), “Maison IRIOINIA”, en qualitéd’associée non exploitante à compter du01/07/2009

La dénomination, le siège, le capitalsocial et la durée demeurant inchangés.

Représentant Légal : Monsieur MichelOCAFRAIN demeurant à BANCA (64430)- “Maison IRIOINIA”, seul et uniquegérant.

Objet : Dans la limite de dix fois la surface minimum d’installation, la sociétéa pour objet l ’exercice d’activités correspondant à la maîtrise et à l’exploita-tion d’un cycle biologique de caractèrevégétal ou animal constituant une ou plu-sieurs étapes nécessaires au déroulementde ce cycle, ainsi que toutes les activitésen prolongement de cet objet, définies parla loi du 30.12.1988 (loi d’adaptation agricole).

A condition que ne soit pas modifié lecaractère civil de son activité, la sociétépeut notamment :

-procéder à l ’acquisit ion de tous éléments d’exploitation agricole ;

-prendre à bail tous biens ruraux ;-recevoir sous forme de mise à

disposition dans les conditions prévues àl’article 26 des présents statuts les biensdont les associés sont eux-mêmes locataires ;

-vendre directement les produits de l’exploitation agricole avant ou après leurtransformation conformément aux usagesagricoles.

Capital social : Le capital social del’E.A.R.L. IRIOIN s’élève à 90.859,61 €

divisé en 5.960 parts sociales de 15,24 €chacune, entièrement souscrites et libérées et attribuées aux associés en proportion de leurs apports en nature lorsde la constitution du groupement, des cessions de parts sociales et de la transformation intervenues ultérieurement.

Cession de parts sociales : Parts l ibrement cessibles entre associés - Procédure d’agrément pour toute cessionautre qu’entre associés.

R.C.S. : L’Exploitation Agricole à Responsabilité Limitée sera immatriculéeau Registre du Commerce et des Sociétésde BAYONNE.

Pour avis, Le Gérant.

Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés

& droit commercial “Central Forum” - BAYONNE (64100)

(05 59 52 93 32)

AVIS DE DISSOLUTIONGARBAY Gérard

Sarl au capital de 7 622,00 €uros149, Avenue de Montbrun

64600 ANGLET410 696 348 RCS BAYONNE

L’associé unique a décidé à compter du1er septembre 2009, la dissolution anticipée de la société. M. Gérard GARBAY demeurant 149 avenue de Montbrun 64600 ANGLET a été nomméLiquidateur. Le siège de liquidation à étéfixé à l’adresse du siège social.Mention sera faite au Registre du commerce et des sociétés de BAYONNE.

Pour avis

BAIGURA COMMUNICATIONSARL au capital de 13.720 €uros

Siège social : URRUGNE8 Zone Artisanale Martinzaharenia

435 164 967 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération en datedu 15 juin 2009, les associés ont pris actede la démission de Monsieur Augustin HERNAN de ses fonctions de gérant, àcompter du 30 septembre 2009, et ontnommé en remplacement à compter du1er octobre 2009, Monsieur AnttonETCHEVERRY, demeurant à AINHICE-MONGELOS (64) - Eliz Etxekoborda -Quartier Artikite.

Pour avisLa Gérance.

RECTIFICATIFSARL BTZ 57

7 Bd du Prince de Galles64200 BIARRITZ

RCS BAYONNE 504 583 584

Monsieur Pol PLANTEC, 5 avenue ParcBon Air, 64200 Biarritz a été nommé enqualité de nouveau gérant en remplace-ment du gérant partant : Monsieur Clément Uribe, 10 impasse Larribau, 64200 Biarritz.

Pour Avis, le gérant

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

Astelehen eguerditan, 150traktur dira Baionakosuprefetura aitzinerainoheldu, eskualde des-berdinetatik etorriak, Sen-pere, Itsasu, Baigorri,Amikuze, Bardoze eta hori-etatik, APLI eta ELB-k dei-turik. Berekin zirela erehautetsi batzu (menturazgutiegi), Azkarate, Azkaine,Sara eta Ainhoatik bertzeakbertze, J.J. Lasserre erehor… Behi esne ekoizleekzuten hor protesta egiten,memento berean Europangaindiko bertze asko tokitanbezala, Bruselan bilduak ziren europear laborantza ministroek behar direnneurriak har ditzaten. Gauzak sobera samindu aitzin ! Baionako suprefe-turan haatik, suprefetarik ez eta polizagizonak ihaurri ! Bainan beharko dahori baino gehiago laborariak lotsarazteko ! Han piknikatu ondoan,eskualde hura zenbait orenez osoki blokaturik, laborariak erretiratu dirakalmeki oraikoan. Esperantza dute urriaren 19ko bilkuran Europako agin-tariak ez direla astelehenean bezain uzkur geldituko !

200 bat lagun bildu da joanden astean, Baio-nako auzitegi aitzinean, Jean Michel Ayçaguerortzaiztar laborariaren sustenguz, hunekerrefusatzen-eta gogoz kontra hartua diotenADN-a polizaren fitxategian 40 urterentzat

atxikia izan zedin. Aña Mari Mendiboure eta Alain Larrea abokatek dutedefenditu, hiru lekuko bere alde agertu zaizkiolarik, Beñat InchauspeHazparneko auzapeza, Michel Esteban historialaria eta Charles Haore-au Marsellako CGT sindikalista, hunek ere garai batean errefusaturikADNa emaitea, ondotik auzipetua izan gabe haatik. Prokuradoreak, kon-dena gisa, 1000 euroren ordainketa galdegin du ortzaiztarrarentzat, edo40 eguneko presoaldia ez badu ordaindu nahi. Auzitegiak urriaren 27anemanen du bere erabakiaren berri. Ortzaiztar laborariak jakinarazia dudei eginen duela ez bada alde bat xuritua.

Bost urte orai ari dela Hebentik elkarteaXiberun, igaran neskenegüneko biltzarnagusian urte aberatsa izan dela errandüe partaide oroek. Hebentik Harat ikus-garriak arrakasta ederra bildu du La-rrañetik Lesakara sei emanaldietara jen-tea jin beita aldi oroz, eta jenteekin harre-manen azkartzea zinez inportanta delaazpimarraturik izan da. Ideiak ez dira faltaeta ondoko hitzorduak emanik izan dira jadanik, hala nola hilabetehastapeneko lehen larunbatez, ikusgarriak izanen dira Hebentikenean,Maulen. Argazkian ageri da igaran agorrilaren leheneko “sonü cabaret”gaüaldian Erwann le Brenn harpa joilea, tresna horren ebiltia erakasten.Dagün urtean ere, Hebentik Harat bezalako ikusgarria eginen da, printzi-pio berarekin eta beti ber helburuarekin : jentekin harremanak sortükültüraren üngürüan. Eta 2009 urte undarra arte, ikusgarri hauek pro-posatürik dira : Duo eta Har Eman bi taldeak, Azpeitian azaroaren 13an,edo Heriotzari buruzko gaualdia Maulen, azaroaren 4ean.

Hebentik elkartearen biltzar nagusia 09

Miarritzen burutu den Lati-namerikako zine eta kultur fes-tibalean, huna zein izan dirensaristatuak : film hoberenak, Ma-riana Chenil lo mexikarraren“Cinco dias sin Nora” eta GabrielMedina argentindarraren “LosParanoicos”. Aktoreetan, Catali-na Saavedra eta Daniel Hendler.Laburmetraietan, Matias Lucchesiargentindarraren “Distancias” etaJulian Goyoaga uruguaiarraren“El hombre muerto”. Dokumen-taletan, German Berger Hertztxilenoaren “Mi vida con Carlos”eta Diego Mondaca boliviarraren“La Chirola”.

BERRIZ EREJOAK !

Baionako emazte errubi lar iekberen hirugarren partida galdudute joanden igandean, Rennes-ko taldearen kontra, 18-13. Lonseta Bobigny-ren kontra ere galduazuten. Ai, ai, ai !

LATINAMERIKAKOZINE-KULTURALDIA

ADN fitxaketa ezonartzearen auziaErabakia urriaren 27an

150 TRAKTUR BAIONAN

Laborariak Baionako Paulmy ibilbidean,Suprefetura heldu aitzin

Jean Michel Ayçaguer

Page 8: Herria 3026

8

-Ortzegunean (20.30), Hendaian, Variétés gelan, « Dialogue d’un chien» antzerkia.-Ortzegunean (20.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, Martial kantari eta ixtorio kondari.-Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Macka B-ren musikaldia.-Ortziralean (19.00), Urruñako elizan, organo berriaren estreinatzea, Baionako apezpikua benedikatzaile. Ondotik, estreinaldi-kontzertua.-Ortziralean (19.30), Baionako antzokian, «Clarinettes en Aquitaine» taldearen musikaldia. -Ortziralean ( 20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, Olya kantaria. Tenore berean, Jondoni Martine elizan, kontzertua Albert de l’Espée zena omenduz (aratsaldeko 4-etan ere omenduko dena mediatekan, Ilbarritzeko jauregia aipatuz).-Ortziralean (20.30), Angelun, Donibane gelan, The Hyenes taldearen musikaldia.-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Ponty Bone artixtaren musikaldia.- Ortzirale aratsean, Baionan, Patxoki batzokian, Watson eta Tortuga Sound-en kontzertua-Larunbatean, Azkainen, zaharki-merkatua herriko plazan.- Larunbatean (10.00) Itsasun, Sanoki gelan, mintzaldi-eztabaida uraren kudeantzaz-Larunbatean (11.00) Angelun, Orok Bat gelan, elbarrituen alde ari den Chrysalide elkartearen 20. urtemugako besta-Larunbatean (16.00), Alduden, Sanoki gelan, «Herria Pil-Pil» antzerkia.-Larunbatean (18.00), Hendaian, Abbadiako jauregian, Iratzeder zenari eskaini omenaldia.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, «Mado fait son show» ikusgarria, Noelle Perna-rekin.- Larunbatean (20.30) Miarritzen, Koliseo gelan, Andoni Iturrioz eta Christelle Florence-n kontzertua-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna

Negra kabaretean, Arcahuetas taldea.- Larunbatean (20.30) Luhuson, Harri Xuri gelan, “Andrearen uzta” dantza ikusgarria, Uztaritzeko Izartxok eta Errobiko kaskarotek emanik- Larunbatean (21.00) Heletan, Itsasoa biltokian, Wally kantaria-Larunbatean eta igandean (09.30), Hendaian, Abbadiako sagardegian, sagar-tinkatzea.-Larunbatean eta igandean, Urepelen, Xalbador-Eguna, Xalbador zena omenduz bai eta haren adixkide mina izan zen Antonio Zavala bertsuzale eta idazle handia.-Larunbatean eta igandean, herriko bestak Mendikotan, Lohitzunen eta Amorotzen-Larunbatean eta Igandean, Miarritzen, hondartza handian, «Brouillarta» erakusketa Euskal-Herriko artixta askorekin.-Larunbatean, Leitzan, eta igandean, Bilbon, Euskal-Herriko bertsulari xapelketa nagusiaren konduko kanporaketak.-Igandean, Makean, «Makea Oinez « ibilaldiak.-Igandean, Azkainen, «Pastore Lore» besta, pottokak Larrun menditik jautsiz.-Igandean, Arrangoitzen, Mutxikoaren Eguna.-Igandean, Uztaritzen, Pilotarien Biltzarra.-Igandean, Antzuolan, aihertarren eguna, bi herrien arteko parekatzeak 25 urte dituela.-Igandean, Angelun, zaharki-merkatua Bost-Kantoineko plazan.-Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, herriko Estudiantina.-Igandean (16.00), Miarritzen, Koliseo gelan, Edmond Duplan kantaria.-Igandean (16.00), Kanbon, AIEC gelan, Michel Etcheverry kantari bere lagunekin.-Igandean (18.00), Urruñako elizan, organo berriaren estreina-kari, kontzertua Gipuzkoar musikagileak omenduz, Sergio Torices Roldan txistulari, Jesus Martin Moro organo-joile.

Gehexan Pontto

UMOREAJoan den astean aipatzen nituen mihi luzeak badira erresuma guzietan, hala nola Berlusconi (merezi ote du jauna deitzea ?). Haren ustez umore onez irriño batekin hain beltzaran izaiteko hondartzan egonak zirela luzaz Obama senar-emazteak. Hauxe da umorea ! Jostatzekotan, bada hitzen arteko jokoa, «contrepèterie» deitua frantsesez. Zer da ? Bi hitzen arteko trukaketa, edo silaba bat osoa, edo bi bokaleren artean edo bi kontsonanterekin egin daitekena, hitz xoilaren barnean ere.Adibidez : Berlusconi, burlesque honni bilakatzen da.Oharra : Ez pentsa nik asmatua dudala

AUSTRALIAN GAINDI...3- IKARAGARRIKO ERREKAK

Ezponda izigarriak xut-xuta! Kaskoan ikusten diren ttitta xuriak jendeak dira harat eta hunat ibilki! Hortarik ezagun da zoin gora diren ezponda horiek!

Alimaleko eremuak denak arkaitzez estaliak!

Joanden astean aipatu dugu Uluru, mendixka baten heineko arkaitza, Australiaren erditsuan dena. Handik ez hain urrun bada beste gune bat arras berezia, zointarat jende frango baitoa bazter ikuska: basamortuaren erdian, ikaragarriko errekak, batto bereziki gaitzeko arteka, biziki gora diren ezponda xut batzu ba bi aldetarik. Toki hori inglesez deitzen dute Kings Canyon. Uluru-rat johan direneri aise erraiten zaiote erreka horiek han berean direla. Bainan 310 kilometrotan dira. Salbu, hango eremuak hain dira zabalak nun, harat geroz, hiru ehun bat kilometro gutti baitzaiote!Erreka handienean ibil ditake zolatik edo kaskotik, nahi den bezala. Zolan kasu egin behar da haatik. Bada bidexka bat aspaldian hango berekoa den jendeak sakratua daukana, bere sinestea berme. Nehor ez da beraz handik joan behar, hango berekoak direnak bakarrik eta berak ere ez noiz nahi bainan noiztenka, ospakizun berezi batzu muntatzearekin. Bidexka horren sahetsetik bada orai beste bat, hura espresuki kanpotiarrentzat egina. Bestalde, errekaren zolatik ezpondaren kaskorat joaiten ahal da itzuli handixko bat eginez edo bestenaz biziki xuta den patar bati goiti. Patar hori deitzen dute haatik “Bihotza tapatzen duen patarra”. Izen hori ez omen du uste-gabetarik bildua...

URHEAREN MENTURAN

Erreka harrigarri horietarat doatzinak ez dira denak Uluru-n gaindi heltzen. Batzu Australia iparraldetik sartzen dira, Alice Springs hirian gaindi, hiri hortarik aitzina 400 kilometro eginez hegoalderat buruz. Alice Springs hiria da eskualde hartako bakarra. Basamortu betean eraikia. Europatik joan lehen jendeak han kokatu ziren 19. mende erditsutan, ustez ondo hetan urhea atxemaiten zela lurra doi bat harrotuz geroz... Oraino ere ba omen dira funtsean urhearen menturan hor gaindi ibiltzen direnak. Eta egia da zernahi gisaz urhe meategiak ere badirela frango hurbil Bainan arras urhe guti emaiten dutenak, urtetik urterat gero eta gutiago... Hiria ez da berenaz hain handia: 23.000 biztanle. Egundainotik eskualde hartakoak direneri biziki handia iduritzen omen zaiote halere, hein hortako beste bihi bat ez baitute ezagutzen... Hiri hortarik iragaiten da Australiaren erdiz-erdi Iparraldeko puntatik (Darwin) hegoaldekorat (Adelaide) doan burdin-bidea. 3000 kilometro luzeko burdin-bide bat.Treina pasatzen da, eskualde baterat eta besterat, astean bi aldiz...

Muslaria

Elgarretaratze polita egin zuten igandean Baigorrin, berrehun bat ‘amerikanok’, tartean gizon-emazteak eta familiak, eta haurrak ere. Izan ere, hiru ‘amerikano’ belaunaldi bildu ziren, gisa batez edo bestez Estatu Batueri lotuak, urtean be-hin urriaren lehenengo as-teburuan, normalean Ba-xenabarreko herri diferente batean egiten den bilkura eta festa huntara. Pozik ziren antolatzaileak, eta heietako Henri Oçafrain bankarrak --urte andana bat San Frantziskon eginik egun Euskal Herrian bizi denak--, HERRIAri erran dionez “gauza polita da ikustea hitzordu honek

jende gehiago biltzen du-ela urtetik urte, belaunaldi gazteak partikulazki”. Iazkoan ehunta lauetan hogoi bat lagun baziren, aurtengoan berrehun bat izan dira ‘amerikanoen’ bazkari eta egunpasa huntara joanden igandean bildutakoak. Giroa ezinho-bea zen Baigorriko Pla-

zaxoko bilkura eta ospaki-zun lekuan, hor berean ezarritako mahaietan egin baitzen bazkaria. Baz-kaldu bitartean, kantuak entzun ziren akordeonak lagundurik eta Angèle Martikorena Añorga bai-gorriarra --ama Kalifornian sortua zuten Angèlek eta bere anaia Erramun Mar-tikorenak-- kantu anima-tzaile ibili zen, eta baita an-tolatzaile lanetan ere, Henri Oçafrain-eri laguntzen. Henri duela bost urte, Kali-forniatik itzuli ondotik, hasi zen aspaldidanik ari den besta huntaz okupatzen. Eta igandean kontent zen, Ameriketara joan eta gibe-leratu ziren adinekoekin

batera, Ameriketan sortu heien seme-alabak, orai Euskal Herrian bizi direnak ere biltzen baitira, beren haurrak ekarririk. “Hogoi bat haur baziren aurten”, erran zuen. Baina Euskal Herrian, Ameriketan ibiliek elgar goxaturik denbora ona pa-satzen ari ziren bitartean,

San Frantziskoko Euskal Etxean jakiten ari ziren asteartean Clinton presi-dent ohiak behar zuela ‘Basque Cultural Center’ bisitatu. Izan ere John Ga-ramendi egun Kaliforniako gobernadorearen ondoko (deputy governor) de-nak, bilkura politikoa egin du aste huntako astear-tean Clintonekin Euskal E txean, Estatu Batuetako Kongresuko menbro bi-lakatu nahi baitu helduden azaroaren 3an izanen diren hauteskundeetan eta haren sustengua du-ela nahi zuen publikoki erakutsi. Pentsatzen dut argazkiak beste asteren batean emanen ditugula, baina aipatu beharra ze-goen hemen, ez baita eguneroko ogia Estatu Batuetako president izan den bat Euskal Etxe batera sartzea. Ikusiko dugu --inkestek baietz erraiten dute-- Garamendik lortzen duen hilabete barne Estatu Batuetako kongresukide izatea. Zorte on, Lekeitioko (Bizkaia) aitatxi zuen Gara-mendi euskaldunari.

Joseba Etxarri

Ameriketan ibiliak Baigorrin elgarretaratu

Baigorriko Plazaxokorra bildutakoak - Arg. EuskalKultura.com

Henri Oçafrain bankarra antolatzaile