9
2009ko Azaroaren 19koa ISSN 0767-7643 - 19 novembre 2009 - 1,10 E - N° 3032 KUKURUKU! Harritua egona niz iragan asteburu hortan, bai zinez harritua, ikusiz zon- bat espantu, eta nolako espantuak, egin dituzten hor gaindi frantses rug- bilariek garaiturik Afrika hegoaldeko Springboks famatuak, azken aldian munduko xapeldun ateratuak! Segur, frantses rugbilari horiek biziki balentria ederra egin dute, ez dena beraz gutietsi behar, bainan ez dea ba halere izariño bat gauza guzietan? Hoinbeste eta hoinbeste espantu rug- bi partida batentzat, ez ote da sober- axko? Kukuruku eta kukuruku, frant- ses oilarra ezin ixildua! Gaurko egunean, kirolari lehiaketa ba- tzuk, eta ez bakarrik rugbian, hartzen dute ikaragarriko tokia! Eta jendea it- suski berotzen da, sutan jartzen ber- din! Lehen ere bazen ba holako, ordu- ko gisan bixtan da, bainan noiztenka, ez alde bat! Inbido sailean aipatzen baitugu Kaskoina hazpandar pilotari famatua, oroitarazten ere dugu Irungo desafio hura, zernahi pario izan bait- zen, zernahi sos jokatu bai eta onta- suna frango ere, idi, behi, artalde, lur eta nik dakita zer! Orai, ez da holakorik bainan gutien ustean nolako burrunba ikaragarria ez da izaiten, batean hau dela eta bestean hura! Rugbian, futbo- lean ala zernahitan! Jendeak hori mai- te duela, bazterrak beti kaldan! Su hori hazten da ere gure faltaz, erran nahi dut berriketarien gatik! Holako taldeak holako partida ATSULUTUKI irabazi behar duela, bestenaz xahu dela, de- nak akabo, zonbat aldiz ez dira holako solasak irakurtzen edo entzuten! Par- tida irabaziz, zeruaren erdian izanen direla, galduz infernuko zola-zolan! Eta zonbat diru ez da ere trailatzen zoin-gehiagoka askoren karietarat! Euroak miliunka berdin! Burrunba horrekin, batzuetan gainera- tiko guziak ahanzten bezala ditugu! Frantses rugbilariak Springboks fama- tueri nagusitu diren egun hortan bere- an jakin da Peugeot auto-lantegi hand- iak sei mila lanpostu gutiagorekin nahi lukeela itzulikatu frango epe laburrean. Bazen bestalde ere zernahi berri, on eta txar, denetarik, beti bezala, bainan ainitzek gaitzeko lehentasuna eman diote rugbilarien balentria horri! Hor- ren aldean, gaineratiko guziak gauza guti! Kukuruku eta kukuruku beraz! Nor gira gu, hoberenak gira gu! Irabazi dugu eta berriz ere gora gu! J-B D Ez joan errebidetik Joan beti bidexkaz-bidexka (Pitagoras) Oroimen bilketa paregabea Lekukotasun bilketa hortaz da arduratzen EKE-ko Terexa Lekunberri (66 lekukota- sun bilduak gaur arte), Aldudarrak Bideok dituelarik aldiz lekukotasun emaite horiek filmatzen. Orain arte Amikuzen gaindi egin bada nagusiki bilketa hori, Garazi- Baigorrin eta Iholdi-Oztibarren gaindi ere hasia da EKE altxor bilketa lan hortan, bai eta ere Lapurdin (Itsasun eta Ahetzen), 2011 urte bukaerako orotara 140 bat lekukotasun biltzeko asmoz Ipar Euskal Herri osoan, Xiberoa barne. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskokultur Fundazioak proposaturik hasi zen EKE lan hortan, gaur Kontseilu Orokorrak har- tua daukalarik proiektu horren obragintza bere gain, Euskal Herria 2020 ekimena- ren kondu, araberako diruztatzearekin. Eta 2010ean Departamenduak Baionan idekiko duen Artxibategi berrian aurki- tuko da bilketa horren mami guzia, edo- zein ikerleren eskupean. Eleketa erakusketa Donapa- leuko mediatekan Alabainan, lekukotasun horiek altxor bat dira gu denentzat eta geroko be- launaldientzat. Eta oraidanik gu denen begipean nahi ditu ezarri EKE-k. Hara zergatik Eleketa erakusketa multimedia zabalduko duen Amikuzeko mediate- kan, Donapaleun, azaroaren 18tik urta- rrilaren 16eraino idekirik egonen dena : 30 amikuztarren lekukotasunak dira hor aurkituko, bai eta 72 bideo zati, gai des- berdinka sailkatuak (ofizioak, lanak eta jakinduriak, biziko urratsak, herriko bizia, gizarteari so, gertakari oroigarriak) eta ere argazki xahar andana bat. Molde be- rriko erakusketa, bistan da, “interaktiboa” gaur erraiten den bezala, modu atsegin- garrienean presentatua. Lekukotasun guziak euskaraz bilduak dira, nor edo norek haatik lekukotasun horien frantse- sezko laburpenak aurki dezazke. Erakus- ketaren idekidura tenoreak : asteazkenez 9:00-12:30 / 14:00-19:00, ostiralez 14:00- 19:00 eta larunbatez 9:00-13:00. Eleketa erakusketaren estreinaldia aldiz azaroa- ren 21 ean eginen da, larunbat goizez (11:00). Eta abenduaren 21etik goiti, interneten bidez da lekukotasun bilketa hori zabalduko, www.eleketa.com web- gunean. AMIKUZTARRAK MINTZO Eleketa erakusketan aurkituko dira Amikuztar hauen lekukotasunak Herria : Otto, Elirale konpainiaren abentura berri bat ? P.T. : Orain abiatzen dugun abentura berri bat da OTTO, hiru eta zazpi urteko haurrentzat pentsatu ikuskizuna, bidaia bat egunerokotik beste norapait eramaiten duena ikuslea. H : Dantza dea nagusi Otto ikuskizunean ? P.T. : Galdera ona ! Egia da duela hiru urte atera genuelarik gure proposamena “antzokietatik karrikara”, hasi nintzen pentsatzen : zer da dantza, nun hasten da dantza ? Eta Otto ikuskizuna osoki dantza da, nahiz eta hitza, musika eta kantua ere barne diren, dena pentsatua da dantzaren ikuspegitik. Hiru/zazpi urteko haurrei dantza bakarrik eskaintzea ezinezkoa da. Kadira dantza ikuskizuna asmatu genuen duela hiru urte haur ttikientzat, sei urtetik gorakoak genituen interesatu ez gaztetxoagoak. Ottorekin ttiki ttikiekin ari gara. H : Zenbat jendek parte hartzen du Otto abentura horretan ? P.T. : Taula gainean agertzen direnak hiru dira : Joselu Berasategi antzerkilaria, jada Lodikroko abenturan aritua, eta Joseba Irazoki musikaria, hemen ez du gitarra elektrikoa jotzen rock ekitaldietan bezalaxe, baizik eta bi tresna akuztikoak : bandjoa eta gitarra ; eta hirugarrena Jose Casaubon dantzari gaztea da. Baina ikuskizun lekuaren gibelean badago beste hainbat lagun : Annie Onchalok asmatu ditu taula gaineko puskak, hala nola autoa, jauntziak Karin Prins-en burutik atera dira, Maialen Maritxalarrek asmatu du afixa bai eta ere taula gaineko apaindura ; eta guztiaren koordinatzeko taula zuzendari funtzioan Pantxika Teileria zuen zerbitzaria. H : Zenbat emanaldirentzat abiatzen da Otto ? P.T. : Hego Lapurdiko herri elkargoak ekartzen digun bultzadarekin hogei bat emanaldi eskaintzen ditugu Azkaingo “Jauregia” gelan, hilabete honetan, joan den igandean biga lerrokatu ditugu goizez eta eguerdiz. Oren erdia irauten du ikuskizunak, eta ondotik Amaia Hennebutte-Millard andereñoarekin, gisa batez haurrek ikuskizuna arra idazten dute lekuan berean ordu laurden batez. Horrela haurrek berehala eman ditzakete denen aitzinean ikuskizun denboran burutu zaizkien ideiak. Azkainen sortu eta Azkainen emana izan da bi aldiz joan den igandean OTTO ikuskizuna. Denbora berean hartza, osaba eta autoa, sukaldeko desertetik eta munduko desertu gunetaraino gizontasunaren bidea proposatzen duen ikuskizuna, Elirale talde osatuak eskainirik. Eliraleko Pantxika Teileriaren ezagutza proposatzen du aste honetako Herriak. Otto ikuskizuna haurrak xoratzen dituena Bi urte hontan ari da Euskal Kultur Erakundea (EKE) lekukotasun biltzen Baxenabarren gaindi eta bereziki Amikuzen. Adineko jendeak dira hurbilduak, beren haurtzaroaz, bizimoldeaz, ofizioaz, ingurumenaz eman dezaten berri, hots beren inguruko ondareaz. Feriak, merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, laborantza moldeak, etxetiargoa, eliza urratsak, ofizio xaharrak dira aipatuak eta bertze sail asko. Azkaingo haurrak «Otto»-ri so Pantxika Teileria eta hiru aktoreak

Herria 3032

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3032

Citation preview

Page 1: Herria 3032

2009ko Azaroaren 19koa ISSN 0767-7643- 19 novembre 2009 - 1,10 E - N° 3032

KUKURUKU!Harritua egona niz iragan asteburu hortan, bai zinez harritua, ikusiz zon­bat espantu, eta nolako espantuak, egin dituzten hor gaindi frantses rug­bilariek garaiturik Afrika hegoaldeko Springboks famatuak, azken aldian munduko xapeldun ateratuak!Segur, frantses rugbilari horiek biziki balentria ederra egin dute, ez dena beraz gutietsi behar, bainan ez dea ba halere izariño bat gauza guzietan? Hoinbeste eta hoinbeste espantu rug­bi partida batentzat, ez ote da sober­axko? Kukuruku eta kukuruku, frant­ses oilarra ezin ixildua! Gaurko egunean, kirolari lehiaketa ba­tzuk, eta ez bakarrik rugbian, hartzen dute ikaragarriko tokia! Eta jendea it­suski berotzen da, sutan jartzen ber­din! Lehen ere bazen ba holako, ordu­ko gisan bixtan da, bainan noiztenka, ez alde bat! Inbido sailean aipatzen baitugu Kaskoina hazpandar pilotari famatua, oroitarazten ere dugu Irungo desafio hura, zernahi pario izan bait­zen, zernahi sos jokatu bai eta onta­suna frango ere, idi, behi, artalde, lur eta nik dakita zer! Orai, ez da holakorik bainan gutien ustean nolako burrunba ikaragarria ez da izaiten, batean hau dela eta bestean hura! Rugbian, futbo­lean ala zernahitan! Jendeak hori mai­te duela, bazterrak beti kaldan! Su hori hazten da ere gure faltaz, e rran nahi dut berriketarien gatik! Holako taldeak holako partida ATSULUTUKI irabazi behar duela, bestenaz xahu dela, de­nak akabo, zonbat aldiz ez dira holako solasak irakurtzen edo entzuten! Par­tida irabaziz, zeruaren erdian izanen direla, galduz infernuko zola­zolan! Eta zonbat diru ez da ere trailatzen zoin­gehiagoka askoren karietarat! Euroak miliunka berdin!Burrunba horrekin, batzuetan gainera­tiko guziak ahanzten bezala ditugu!Frantses rugbilariak Springboks fama­tueri nagusitu diren egun hortan bere­an jakin da Peugeot auto­lantegi hand­iak sei mila lanpostu gutiagorekin nahi lukeela itzulikatu frango epe laburrean. Bazen bestalde ere zernahi berri, on eta txar, denetarik, beti bezala, bainan ainitzek gaitzeko lehentasuna eman diote rugbilarien balentria horri! Hor­ren aldean, gaineratiko guziak gauza guti! Kukuruku eta kukuruku beraz! Nor gira gu, hoberenak gira gu! Irabazi dugu eta berriz ere gora gu!

J­B D

Ez joan errebidetikJoan beti

bidexkaz-bidexka

(Pitagoras)

Oroimen bilketa paregabea

Lekukotasun bilketa hortaz da arduratzen EKE-ko Terexa Lekunberri (66 lekukota-sun bilduak gaur arte), Aldudarrak Bideok dituelarik aldiz lekukotasun e maite horiek filmatzen. Orain arte Amikuzen gaindi egin bada nagusiki bilketa hori, Garazi-Baigorrin eta Iholdi-Oztibarren gaindi ere hasia da EKE altxor bilketa lan hortan, bai eta ere Lapurdin (Itsasun eta Ahetzen), 2011 urte bukaerako orotara 140 bat lekukotasun biltzeko asmoz Ipar Euskal Herri osoan, Xiberoa barne. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskokultur Fundazioak proposaturik hasi zen EKE lan hortan, gaur Kontseilu Orokorrak har-tua daukalarik proiektu horren obragintza bere gain, Euskal Herria 2020 ekimena-

ren kondu, araberako diruzta tzearekin. Eta 2010ean Departamenduak Baionan idekiko duen Artxibategi berrian aurki-tuko da bilketa horren mami guzia, edo-zein ikerleren eskupean.

Eleketa erakusketa Donapa-leuko mediatekan

Alabainan, lekukotasun horiek altxor bat dira gu denentzat eta geroko be-launaldientzat. Eta oraidanik gu denen begipean nahi ditu ezarri EKE-k. Hara zergatik Eleketa erakusketa multimedia zabalduko duen Amikuzeko mediate-kan, Donapaleun, azaroaren 18tik urta-rrilaren 16eraino idekirik egonen dena : 30 amikuztarren lekukotasunak dira hor aurkituko, bai eta 72 bideo zati, gai des-

berdinka sailkatuak (ofizioak, lanak eta jakinduriak, biziko urratsak, herriko bizia, gizarteari so, gertakari oroigarriak) eta ere argazki xahar andana bat. Molde be-rriko erakusketa, bistan da, “interaktiboa” gaur erraiten den bezala, modu atsegin-garrienean presentatua. Lekukotasun guziak euskaraz bilduak dira, nor edo norek haatik lekukotasun horien frantse-sezko laburpenak aurki dezazke. Erakus-ketaren idekidura tenoreak : asteazkenez 9:00-12:30 / 14:00-19:00, ostiralez 14:00-19:00 eta larunbatez 9:00-13:00. Eleketa erakusketaren estreinaldia aldiz azaroa-ren 21 ean eginen da, larunbat goizez (11:00). Eta abenduaren 21etik goiti, interneten bidez da lekukotasun bilketa hori zabalduko, www.eleketa.com web-gunean.

AMIKUZTARRAK MINTZO

Eleketa erakusketan aurkituko dira Amikuztar hauen lekukotasunak

Herria : Otto, Elirale konpainiaren abentura berri bat ?P.T. : Orain abiatzen dugun abentura berri bat da OTTO, hiru eta zazpi urteko haurrentzat pentsatu ikuskizuna, bidaia bat egunerokotik beste norapait eramaiten duena ikuslea.H : Dantza dea nagusi Otto ikuskizunean ?P.T. : Galdera ona ! Egia da duela hiru urte atera genuelarik gure proposamena “antzokietatik karrikara”,

hasi nintzen pentsatzen : zer da dantza, nun hasten da dantza ? Eta Otto ikuskizuna osoki dantza da, nahiz eta hitza, musika eta kantua ere barne diren, dena pentsatua da dantzaren ikuspegitik. Hiru/zazpi urteko haurrei dantza bakarrik eskaintzea ezinezkoa da. Kadira dantza ikuskizuna asmatu genuen duela hiru urte haur ttikientzat, sei urtetik gorakoak genituen interesatu ez gaztetxoagoak. Ottorekin ttiki ttikiekin ari gara.H : Zenbat jendek parte hartzen du Otto abentura horretan ?P.T. : Taula gainean agertzen direnak hiru dira : Joselu Berasategi antzerkilaria, jada Lodikroko abenturan aritua, eta Joseba Irazoki musikaria, hemen ez du gitarra elektrikoa jotzen rock ekitaldietan bezalaxe, baizik eta bi tresna akuztikoak : bandjoa eta gitarra ; eta hirugarrena Jose Casaubon dantzari gaztea da. Baina ikuskizun lekuaren gibelean badago beste hainbat lagun : Annie Onchalok asmatu ditu taula gaineko puskak, hala nola autoa, jauntziak Karin Prins-en burutik atera dira, Maialen Maritxalarrek asmatu du afixa bai eta ere taula gaineko apaindura ; eta guztiaren koordinatzeko taula zuzendari funtzioan Pantxika Teileria zuen zerbitzaria.H : Zenbat emanaldirentzat abiatzen da Otto ?P.T. : Hego Lapurdiko herri elkargoak ekartzen digun bultzadarekin hogei bat emanaldi eskaintzen ditugu

Azkaingo “Jauregia” gelan, hilabete honetan, joan den igandean biga lerrokatu ditugu goizez eta eguerdiz. Oren erdia irauten du ikuskizunak, eta ondotik Amaia Hennebutte-Millard andereñoarekin, gisa batez haurrek ikuskizuna arra idazten dute lekuan berean ordu laurden batez. Horrela haurrek berehala eman ditzakete denen aitzinean ikuskizun denboran burutu zaizkien ideiak.

Azkainen sortu eta Azkainen emana izan da bi aldiz joan den igandean OTTO ikuskizuna. Denbora berean hartza, osaba eta autoa, sukaldeko desertetik eta munduko desertu gunetaraino gizontasunaren bidea proposatzen duen ikuskizuna, Elirale talde osatuak eskainirik. Eliraleko Pantxika Teileriaren ezagutza proposatzen du aste honetako Herriak.

Otto ikuskizuna haurrak xoratzen dituena

Bi urte hontan ari da Euskal Kultur Erakundea (EKE) lekukotasun biltzen Baxenabarren gaindi eta bereziki Amikuzen. Adineko jendeak dira hurbilduak, beren haurtzaroaz, bizimoldeaz, ofizioaz, ingurumenaz eman dezaten berri, hots beren inguruko ondareaz. Feriak, merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, laborantza moldeak, etxetiargoa, eliza urratsak, ofizio xaharrak dira aipatuak eta bertze sail asko.

Azkaingo haurrak «Otto»-ri so Pantxika Teileria eta hiru aktoreak

Page 2: Herria 3032

Ezker abertzalea : indarkeriarik gabeko prozesuarenalde Altsasuan egin agerraldian, ezker abertzaleko kide ezagunek jakinarazidute txosten baten bidez indarkeriarik eta esku sartzerik gabeko prozesudemokratikoaren alde direla. Anoetako kiroldegian ETAren su-etenaaitzineko adierazpena plazaratu zuten duela 5 urte. Esku-sartzerik etaerabateko indarkeriarik gabeko prozesua bideratu behar dela deklaratudute, soilik bitarteko politiko eta demokratikoen eskutik Prentsarenaitzineko agerraldian parte hartu dutenetan, Rufi Etxeberria, Itziar Aizpu-rua, Tasio Erkizia, Floren Aoiz eta Antxon Morcillo ezker abertzalekokideak ala Iñigo Iruin abokata. Berriki presondegiratuak izan ziren RafaDiez, Otegi eta beren lagunek asmo bera aldarrikatua zuten. BestaldeEstrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Batasuna alderdi politikoarenlegez kanporatzea berriz ere baieztatu du.

Erreakzio ezkorrak EA eta Aralarrena salbu, ezker abertzalearen deklarazioei beste alderdi-en erreakzioak ezkorrak izan dira ; PP, PSOE ala PNV-EAJ-k deklaratudute, gatazkari aterabidearen aurkitzeko lehen eta baitezpadako urratsakizan behar duela ETAk publikoki eta behin betikotz armak uztea. AndoniOrtuzarrek (PNV) jakinarazi du ezker abertzalearen milagarren pro-posamena dela, sinesgarritasuna galdua dutela eta ETAri indarkeriagelditu dezan publikoki galdatu behar dutela gaineratuz. Jaime Pastorrenarabera (PSE), ETA desagertzen ez den eta hunek armak uzten ezdituen bitartean, proposamenak ez dauka sinesgarritasunik. AntonioBasagoitik (PP) ETAko beso politikoak ez duela bortizkeria gaitzetsioharrarazi du.Aralarrek uste du Altsasuko adierazpena urrats bat izan dela, bainanETAri gogorazi behar zaiola euskal gizarteak borroka armatua gelditzeanahi duela baldintzarik gabe eta ordainik gabe. E.A.ren ustez, ezkerabertzalearen erranek esperantza sortzen dute, bide baketsuak soilikerabiltzearen aldarrikapena zinezkoa baldin bada.

Emazteen kontrako indarkeria Aurtengo urtarriletik urria artean, emazteen kontrako 4075 indarkeriakasu salatuak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. “Beldur barik”lema izanen duen kanpaina egitea erabaki dute, herriko etxe, Emakundeala Jaurlaritzak, azaroaren 25ean emazteen kontrako indarkeriasalatzeko nazioarteko eguna ospatzeko.

94 pinta esne urtean Kasik 95 pinta esne kontsumitzen ditu urtean pertsona bakarrakHegoaldean, Espainiar estatuan bana bestekoa 78 pintakoa delarik.Nafarroan aldiz kontsumoa apalagoa da : 85 pintakoa.

Gripearen kontrako xertoa Gripearen kontrako xertaldia astelehenean abiatua dute Araba, Bizkaiaeta Gipuzkoan : 463 mila xerto badira baliatzeko. Lehentasuna haurrek,gazteek eta adinetakoek daukate. Halaber, osasun alorrean lan egitenduten 50 mila pertsonek, 15 000 premiazko langileek (su-hiltzaile, poliza,anbulantzia…) eta haurdun diren 20 milako bat emaztek. Orain arte,N1H1 gripearekin bi pertsona zendu dira : bata Bizkaian 64 urtekoa,jadanik eri zegoen gizona eta duela guti Nafarroan zendu gaztea, 34urtekoa. Apirilaren 25az geroz, Hegoaldean, 481 pertsonek eritetxeratubehar izan dute gripearekin 4-5 eguneko egonaldiarentzat.

Presoen aldeko manifestaldia urtarrilaren 2an Euskal presoen familiak ala lagunak elkartzen dituen Etxerat batzordeak,urtarrilaren 2an Bilbon manifestatzera deitu du, geldi gabe presoekjasaiten dute errepresioa salatzeko. Presoen argazkien kontrakogurutzada, presoen familiei Jaurlaritzak onartu dirulaguntzak kentzea,bisitaldietan presoen hurbilekoek jasan miaketak salatuko dituztebesteak beste.

Aralar, Arabako foru gobernutik kanpo Xabier Agirre (PNV) Arabako ahaldun nagusiak bere gobernutik kanpoezarri du Javier Aspuru Aralarreko ordezkaria, Aldundiko aurrekontuak,PNV eta PSE-ren artean adostuak, ez bozkatzea gatik. Aralarrekoordezkaria abstenitu egin da eta ondorioz gobernutik kanpo ezartzeaerabaki du Agirrek.

Bertsularitza : Sustrai Colina Tolosan eta Amets Arzallus Hendaian garaile

- Nazio guzien saila dugu Herriak etaJendeak aipagai dituen sail hau. Usa-ian, bakotxa bere xirularekin ari dira kase-tak, nork bereak baititu gehienik senditzen.Aurten, azaroaren 11 egunak ezarri gaitu guziakauzoeri so, oroitzearekin zer abrekeriak izanziren bi gerla tzar 1914 eta 1945 artean, hotszenbait urte barne. Nazioetan bi hobendun hand-iak Alemania eta Frantzia izanik hor, miretsi etagoretsi du munduak zinez aldi huntan bi herrihorien baketzea eta elgar besarkatzea, agianluzazko. Eta kasetek titulu haunditan ospatuzbaketze horren ederra, amets eta agiantza xora-garriak ere espantatu dituzte, denbora bereanoroitaraziz Merkel, Sarkozy eta gu guzieri, ezdela hortan gelditzerik. Badutela bai lehengohobendunen umeek orai zer egin, beren mugaxoiletarik urrunago ere bermatuz beren egin-bideak : Europa guziaren bakea eta batasuna horbaitute oraino kilinkan, eta, orobat, haratago ere,Errusia, Turkia eta guziekilakoan ez ahantziz, ez-eta hegoratago ere, hor baita Afrika idorra,batzuek iretsi nahi ukan zutena, laguntzeko ordegaixoa bere miseriatik ateratzen. Horra noradinoeta zertaraino beharko zuten hedatu, duela 20urte Berlingo harresiak urratu zituztenek. Baitabeste harresirik ere urratu beharrik gizonenartean.

- Esklaboak badirela oraiko egunean eremunduko gune batzuetan, horra hau ere berritxar bat ixilik uzten ahal ez dena hirugarrenmilako hau hasia delarik. Ipar Afrika Mauritaniazdira holakoak hedatu ONU mundu guzikonazioneen biltzarrak jakinarazi duenaz. Estimuakegin ditu ikertze horrek, badirela oraino ehun milaesklabo nazio horren lurrean. Alta frantses kolo-nizatzaileak han kondenatua zuen 1905ean jen-dea esklabo egitea. Halaber ere, legez, Maurita-niak berak, bere independentzia sortzean1960an. Baina badira han beti beltzak eta zuriaketa badituzte beltzak lehengo mespretxu beretanlehertuak atxikitzen baitituzte hango bereko nausizuri batzuek, gizon ala emazte, hauen bortxake-tak eta oro. Eta bada hango pobrezia baserrietaneta desertu aldeetan bereziki, gaixo jendeakberak heldu baitira, azken beltzean lehengoesklabo mailerat, jan puxka batendako. Horienaitzinean, bixtan da ONU eta besteak ez daudelaixilik, gizonaren dretxoak beti oihukatuz, eta hau-rrak eskoletan onartuak izan diten errepikatuz.

Bainan ez baitira oraino aplikatuakdenetan holako hitzak eta legeak.

- Ingalaterran ere langabeziak hunkitzen duherria beste gehienetan bezala edo hain bateanbederen. Langabeen kopurua emendatu da mili-un bat jendez azkeneko bi urtetan, hots orai bimiliun eterdi jende hunkitzen dituelarik gisa batedo beste gaitz horrek. Erran behar da haatikbadituztela han langabeen aldeko elkarteaklaguntzeko hango gobernu sozialistak ezagutuakgainera, bereziki beren aloimendu gastuak tti-pitzen dizkiotenak bederen langabeziaz joakdireneri, eta beste sokorri batzu ere aita edo amagabeko familia haurdunentzat. Bestalde baduindar bat egina hango ezkerreko gobernuakdotzena bat urte huntan pobreziaren kontra etahitzemana ere desbardinkeria latzenak kendukodituela hemendik eta 2020 urtera. Geroak erra-nen.

- Ghana herria ezagutua da Afrika hortan bereurre meatze edo lurpeko urre minentzat, konti-nente hortako bigarrena delakotz produkzioaberasgarri horrentzat. Hortako du preseskiarrakasta handia gune hortako langileentrafikuan, baina lan tzarrean ere. Irriskuak erearaberan haatik eta segurtamen eskasia horgolaneko maneretan. Horra nola duten ukan lurlehertze ikaragarria 18 jende ehortzi dituena etaheietan 14 emazte.

- Obama Xinan, hori izan da aste huntako ger-takari handia, amerikano presidenta joan delarikXinarat hiru egunentzat. Ainitz sentsu zuen bisita,hori : erakutsiz, ekonomian karraskan goiti ariden nazio haundi hori ez duela bazter uztekoaAmerika haundiak. Denbora berean ere erakutsidio bere nortasuna ez duela galtzen, erakutsizbeste batzueri agurra ere ez duela ahanzten,hala nola auzoko Dalai Lama, eta Japonia, etaKorea, eta Pakistan, Afganistan eta guziak.Horiek guziak, eurite eta elgarren arteko aro txarguziak garaitzeko gogoarekin, bixtan dena.

- Singapur eta Birmania aldeak ere hor zituenObamak Xinarakoan, bereziki Aung San Suu Kylandere ospetsua gogoan, beti libertate galdez aridena eta Obama eta orok libro ikusi nahia.

HITZA HITZDenek gogoan dugu oraino joanden hilabetehortan, urriaren 24-ean hain xuxen, Baionanizan zen manifestaldi jendetsua, jendea milakabildurik euskararen alde, euskararentzat eska-tuz ezagupen hobea, nihundik ahalaz ofizialta-suna. Egun berean Bretainian entzun ziren lu-rralde-mintzairen aldeko aldarrikapen ber-berak, Carcassonne hirian ere ba… Parisennahiago dute elkorrarena egin, gobernuakberak behin hitzeman ondoan lurralde-mintzairahorien aldeko lege berezi bat… Hitzemana aiseahanzten naski, erran nahi baita hitza jaten!Hau ere jakin behar da haatik, geroztik deputa-tu eta zenatur parrasta bat arranguratu delaegoera bitzi eta ezin onetsi hortaz. Batzueskuinaldekoak, besteak ezkerraldekoak,denak atxikiak gure mintzaireri… Lege berezibat berantetsia dutenetan da Christian KertMarsella aldeko hautetsia. Dauka irrati eta tele-bixta publikoek indar on bat egin behar luketelalurralde-mintzairen alde bainan ezin dutela horiaise egin delako lege horren eskasean. Marti-ne Lignières-Cassou Paue alde hortako depu-tatu sozialixtak ere gisa bereko galdea eginadio gobernuari. Beste hautetsi batzu deika arizaizkio, arrangura berak gogoan, Frédéric Mit-terrand kultur-minixtroari. Eta joanden hilabete-kotzat Jean Grenet Baionako auzapez etadeputatuak gutun bat bazion igorria FrançoisFillon gobernuburuari…Noiz arte elkor eta mutu egonen dira Parisen?Noiz arte trufatuko dira gutaz ?

SONDAIA HORIEK…Oro har, urte hau untsa urte nahasia dugu ezda dudarik, gutien ustean zernahi eztabadapizten baita, uste-gabekoak ere berdin, nunnahi zernahi aipaldi ukaiten dutenak… BateanSarkozy seme dena furfuria, bestean denekjakin nahi aita errealki Berlinen zenetz ala ezhango harrasi famatu haren barreatzen hasizirelarik -berak han zela aski gora erranik!-edo nork zer zakien duela dotzena bat urteAngolako sasi-gudari batzueri ixilka egiten zirenharma saltze batzuetaz, batek hau eta besteakhura, denak artzen dira zoin-gehiagoka… Etadenen buru egia nun den nehork ezin finka!Hainbestenarekin horra beste saltsa bat pollita!Jaz eta horietan, Nicolas Sarkozy plantatua denjauregitik arras bitxiki egin-arazi dituztelasondaia batzu akulatuak izan direnak sosaitsuski xahutuz, urte bat barne ba omenbaitzen hiru miliun eurorena! Estatuaren konduguziak miatzen dituen gorte berezia da ohartuzerbait bazela hor etzena batere untsa johan!Hoinbeste diru funts hortan gastatzea! Eta

xuxen zeri buruz denen buru? Legebiltzarrean,sozialixtek eskatu dute batzorde bat espresukixutik ezarria izaitea ikerketak aitzina pusatukodituena azkenean garbitasun bat ukaiteko men-turan. Eskuindar batzu hasarre gorrian haatiketzela holako afrunturik egin behar Sarkozypresidentari eta hunen inguruan lanean aridireneri… Zer jalgiko da denen buru ixtoriohortarik?

HAUXE DA IXTORIOA!

Pariseko diru-etxe batek, bere buruaren gehia-go ezagutarazteko, pentsatua zuen gaitzekojokoa! Eiffel dorre famatuaren ondo hetanbanatuko zuela sos-alde bat pollita, orotaratberrogoi mila euro naski, erreklama gisa nolaz-pait, han zabiltzanen artean! Zonbait milapaper-zaku orotarat, bakoitxean ba idazki batdelako etxe hortaz dena espantu eta harekinbatean diru paperño bat, izaiten ahal bosteurokoa, bainan ere hamar, hogoi, ehun edoberdin bost ehunekoa! Joanden larunbateanegitekoa zen hori, eguerdi aitzinttoan. Goizekoseiak baino lehenago baziren jadanik gaztebatzu harat bilduak, lehenak izanen zirela etagoixtiar izanez diru hortarik aiseago bildukozutela! Goiz erditsutan, zazpi mila lagunsegurik! Denak elgarri pusaka! Batzu kalapitagorrian! Giroa ikusiz, delako etxeak erabaki dusosik ez batere banatzea bainan orduan ez dasaltsa samindu baizik, gazte batzu, arrunt asal-datuak, harrika hasi baitira autobuseri eta salte-gi batzueri, makur asko eginez! Aski polizajitearekin dira azkenean bazterrak doi batlasaitu! Ixtorio harrigarria zinez, eztabada ainitzsortu ere duena! Sos poxi batentzat zertaratzenahal giren bestenaz! J-B D

2

Sustrai Colina Amets Arzallus

Larunbatean Tolosan jokatu den bertsularitza txapelketako saioan, Sus-trai Colina atera da garaile (646 puntu) 1700 bertsuzaleren aitzinean.Haren ondotik sailkatu dira Uxue Alberdi, Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga,Ainhoa Agirreazaldegi eta Iker Zubeldia. Azaroaren 21ean Gernikanjokatuko den finalerdietarako txartela lortu du Sustrai Colinak. Hunekinariko dira Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Igor Elortzaeta Jon Martin.Iparraldeak beste ordezkaria izanen du xapelketan : igandean jendezmukurru bete Hendaiako Beltzenian (1600 lagun), Amets Arzallus aterada garaile (704 puntu). Hunen ondotik sailkatu dira Jon Maia, Julio Soto,Aitor Sarriegi, Jone Uria eta Onintza Enbeita. Azaroaren 22an Iruñeanjokatuko den finalerdietarako sailkatu da Amets. Ondoan ukanen dituAitor Mendiluze, Julio Soto, Iñaki Zelaia, Onintza Enbeita eta Unai Itu-rriaga.Finalerdietako azken saioa azaroaren 29an iraganen da Donostian :Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, ArkaitzEstiballes, Iñaki Gurrutxaga. Finalerdi horietarik kanpo gelditu dira Paiaanaiak, Etxahun Lekue, Maddalen Arzallus, Iker Zubeldia eta AinhoaAgirreazaldegi.

Kali zelaia Baztanen Aroztegia izeneko Lekarozeko jauregian, Elizondoko ondoan, kali jokozelaia eta 4 izarreko hotelaren proiektua badute jabeek. Jauregia arrasdesegina da gaur egun eta 40 bat ganbarako hotela egin nahi duteegoitza erabat erreberrituz. 40 hektareako lur eremuak baditu jauregiak,kali joko eta beste aisaldirako guneak muntatzeko.

Jendea azkarki bildua zen sos poxi bat eskuratu nahiz,batzu kexatu dira, auto batzu funditu ere dituzte !

Page 3: Herria 3032

ARRANGURA HANDIAK

Donibane-Ziburuko portuan, arrantza-leek berriz ere arrangura pisu batzuagertu dituzte, bereziki Capsud koope-ratiban direnek. Urte hau aspaldiko txa-rrena dutela azpimarratu dute. Bost untzialde bat geldituak edo geldituko eta se-gitzen dutenek lanak ba ezin ihardokiz.Laborari batzueri entzuten diren solasbertsuak dituzte ekoizle horiek: prezioakapal eta gastuak beti goit i tzen ari!Bestalde ez dakite zer gertatuko denatun gorri edo hegal-motzarekin. Arrainmota hori biziki xuhurtua dela, Europamailean neurri zorrotzak nahi dituztefinkatu. Helduden urtean hegal-motz hor-tarik zonbat hartzen ahalko dute gurekostaldeko arrantzaleek?

HAURRAK LORIATUAK!

Joanden egunean bazen mugimenduDonibaneko Ravel entzuntegian, zernahihaur bilduak Koldo Amestoy-en entzule,hunek euskaraz kondatzen-eta ixtoriobat untsa pollita, “Elhina eta Lamina”.Haur guziak loriatuak eta heien segitza-ile joanak zirenak ere ba!

AKELARREK 35 URTE!

Hendaian, Akelarre elkarteak aurtenospatzen ditu bere 35 urteak. Karia hor-tarat, ikusgarri bat eskainiko du igan-dean zortzi, azaroak 29, goizeko 11orenetan, Variétés gelan.Akelarre bermatzen da suharki euskalkulturaren eta euskararen alde. Askogisetarat, muntatuz hitzaldi, erakusketa,kantaldi, kontzertu eta holako. Parte har-tuz bestalde herrian muntatuak direnospakizun ainitzetan. Eta euskaldantzak sustatuz, bereziki Gureataldearekin, hor baita dantzari mintegibat arraroa, lauetan-hogoi bat haur se-gurik, 7 eta 14 urte arte hortakoak, gai-nerat berrogoi bat gazte eta heldu,denek euskal dantzak biziki maite!

BESTA ALEGERA!

Aste hau besta bezala dute, eta untsabesta alegera, Donibane Lohizuneneta ondo horietan zinema maite dutenguziek, Select zinegune berriaren es-

trainaldi horrekin! Garat aita-semek obragoresgarria akulatua dute gisa hortan,lehen ere zinegela bat bazen tokian ho-lako eraikina muntatuz. Adin batetaratheldu donibandar frangori aspaldikooroitzapen ainitz gogorat heldu zaizkiote,denboran Select egoitza horrek arrakas-ta ederra ukanik!

BIZITEGI BERRIAK BIRIATUN

Herriko besten karietarat Biriatun askitoki pollitean estreinatu dituzte 36 bizite-gi berri, batzu arrandan hartuak izandirenak, besteak hartu dituztenek emekiemeki beretzen ahal. Hautetsi asko bildudira Michel Hiriart auzapezaren inguru-an, Baionako suprefeteta ere han zutenbai eta Jean Castaingts departamen-duburua. Bizitegi berrietan sartuak direnhoriek kasik denak arras gazteak dira,gehienak Biriatukoak, besteak Hendaia,Urruña eta Donibane Lohizunekoak.Hitzaldietan azpimarratua izan da guzizbaliosa dela Biriatu bezalako herri ttipibatean gisa hortako obrak hola sus-tatzea etxegintzaren alorretan.

NOIZ NAHI BERANTA !

Usu aipu da azken denbora hotan zalu-tasun handiko treinentzat behar litakeenburdin-bidea, berri bat egin behar denala xaharra berritu… Ez dira aldiz hanbataipatzen jadanik hor den burdin-bideanizaiten diren arazoak. Aspaldixkoan,Donibane Lohizune eta Getaria arte hor-tan, bada gune bat zointan treinak ezbaitira biziki emeki baizik iragaitenahal… Bestalde, lur lehertze batzuen on-dorioz, Miarritzeko hegi hortan eretreinen mugimendua trabatua izana daazken egun hotan. Obra batzu akulatzeagatik, trein askok beranta biltzen dute.Beste batzu ez dira batere ibilki, or-dainez autobusak dabiltza Baiona etaHendaiaren artean. Parisetik heldu dentreina ere batzuetan Baionan gelditzen,Baionatik mugaraino autobusa hartu be-har. Jendea arrangura bixtan da, zer-bitzu hobea behar litakeela alde bat se-gurtatua ! Diotenaz, beste obra batzueginik, gauzak onerat itzuliko omen diraEguberri iri hortako. Agian ba !

3

Pobrezia goiti ariXifreak hor dira beren zorroztasunarekin :duela hamar urte Baionako afari beroeta-ra jiten ziren gauero 35/40 lagun, gutiz

gehienak aterbe gabeak, bistan dena, gu-tixago haize hegoak kanpoko egonaldiagoxatzen duenean, eta ainitzez gehiago,gauaz termometroa zero azpira pasatzendenean. Baina duela hamar urteko aterbegabeei gehitu zaizkie beste bi kategoriasozialekoak : erretreta (ttipi)dunak batetik,hauek diru sartze erregularra izana gatik,ezin dituztelarik biziko gastu guziak paga-tu. Baionako afari beroetara hurbildu diraiaz hamabost bat erretretadun. Hara zer-taratuak diren bada, beren bizi guzian la-nean arizan ondoan ! Ezin da aipatu gabeutzi azken bi/hiru urtetan gero eta usuagokarrikara jausten direla erretretadunak,beren erretretek ez dutelako biziaren ur-rats ekonomikoa segitzen.Beste kategoria bat ere hurbiltzen da afaribero horietara, gehienetan hilabete erditikaitzina. Langileak dira hauek, oren zen-bait astean edo lanaldi motzak segurtatuondoan duten irabaziarekin ez dute askihilabetearen bururatzeko, eta jendetasunsoziala betetzen dute afari beroak gauerohartuz urririk, ainitzetan eguerditan guzizarinki jan ondoan bizi gastuetan ateraekonomiari esker. Angeluko bihotz ostatu-an fenomeno berdina bizitzen dute. Horere iaz ikusi dute behardunen kopuruazanpez goititzen, aitzineko urtean astean600 familia laguntzen zuten, iaz 750, ehu-neko hogeitabosteko emendioa bat bate-an.

Sokorri Katolikoaren eskualdetik so egi-nez ere beharren emendioa ehuneko he-mezortzikoa da urtea barne (4083 familialagunduak 2007an, 4874 joan den urte-an). Horietan erdiak pasa Baionako egoi-tzara hurbiltzen dira (2509), baina barne-ko aldea hor dugu handi handia ageri ; Xi-beroan 565 familia lagunduak izan dira,Hazparnealdea datorkigu ondotik, 527 fa-milia lagundurik ; eta hirugarren Garazial-dea, 433 familia lagunduak ; eta nork e-rranen zuen ote Sokorri Katolikoak Mia-rritze bezalako hiri oparoan lagundu ditu-ela 255 familia ?Familiak erraiten delarik multzo bakartiakerraitea hobeki liteke ; alabaina SokorriKatolikora hurbildu diren hamar emazte-tan sei bizi dira bakarrik, haurrekin edohaurrik gabe ; hor ere kategoria berri batgero eta kopurutsuagoa jiten ikustendute : erretreta ezdeusak hunkitzen dituz-ten emazte xaharrak ; Sokorri Katolikoakemaiten diote parada beren behar gorria

entzuna dela ohartzeko, bistan dena el-karte horrek dituen ahal ekonomikoenarabera.

Elkartasun urratsakJoan den igandean mezaren entzuterahurbildu direnetan ainitzek usaian bainogehiago ezarri dute eskean, jakitearekineskea Sokorri Katolikoarentzat zela. Pa-satzean azpimarratzekoa da elizak igan-deko eskea osoki Sokorri Katolikoarenesku utzi duela, bera bizi delarik parteeske horretatik. Hara hor berean elkarta-sun jarraiki eta ixila obretan emana. Beste elkartasun urratsak ez dira guti.Joan den astelehenean hasiak dira afariberoak apailatzen hirurogei bat nahiant,nor bere elkartean, hala nola Baionako

Cacao Club batasuneko sukaldean, dupaberoak autoan eraman Santespieta auzo-ko Santa Urtsula karrikako 32-ra, hor bai-tago afari beroen tegi prefabrikatua ; Em-maus elkartekoek kuberteria ekartzen etaitzultzean garbitzera eramatean, ohearenbeharrean diren zenbaitzu hartzen dituzteberen kamiunetan ; Gurutze Gorriko ka-miuneta ere hor dago afalondoan Angelu-ko aterbetxera eramaiteko ohe eskasiandirenak. Itzulia jarraitzen du gaueko ha-maikak arte, 115 telefonoaren bitartez ja-kin eta norbait badela gaueremuts, harenbila joan daiteke, dela Donibane Lohizu-

ne edo Hendaiaraino, edo berdin Hazpar-ne edo Donapauleraino.Point Accueil Jour elkarteak badaramaafari beroen inguruko urrats guziarenkoordinaketa, aurten koordinatzaile profe-sional bat hartu ahal izan du lehen aldi-kotz, baitu alabaina hamahiru negualdiorain aipatzen dugun sistema pikoandela. Ohargarri da Estatuak ainitz urteeman duela sustengu jarraikia segurta-tzen hainbeste elkartek elkarrekin bada-ramaten urratsarentzat.

Negua eta elkartasuna martxanHiru xifre gure gaurko gaiaren ilustratzeko : 70, bana beste joan den neguangauero Baionan zerbitzatu diren afari beroak ; 750, astero Angeluko bihotz osta-tura hazkurri keta hurbildu diren familien kopurua ; eta 4874, horiek baitira So-korri Katolikoak iaz lagundu dituen presunak iparraldean.

Giro beroko afaria Eguberrikari egiten dute“Table du soir” egituran

Laguntzaile nahiantek sasoia finitzean oinezkoibilaldi bat egiten dute.

Versant antzerki taldeak hilabetea Ar-gentinako giroan abiatua du jada, joanden astekotzat irekirik baitauka “euskal-dunen Argentina” izeneko erakusketa, i-txura eta soinuz ontua ; kultur desberdi-nen bultzatzaile da “kulturen artekotasu-nak” lemaren pean jada asteazken hone-tan abiatuak diren topaketekin. Izenburuhorren pean lantzen dira harremanakezagutza eta fama duten kulturen etaezagupen pilik ez dutenen artean. Beste-ak beste handiak zer hartzen dio ttipiari,hara zer gogoetagai lantuko den. Kebek-tarrek diotenez : “anitz motako munduakbehar dira mundu baten egiteko ; horriMexikarrek ihardesten diote : “denakbuztin beretik gara, baina moldea (mou-le) ez da bera”.“Diaspora bidaian” ikuskizuna izanen da,dudarik gabe, asteko ekimen guztien goipuntua, eta….. Baionako antzokian, ezeta Miarritzen. Gael Rabas eta P.P. Ber-zaitz artisten elkarlanaren fruitua da ikus-kizun hori. Hiru olerkariren obretan bizkarhezurtua da : Bernardo Atxaga, euskal-dunen martxa munduan barna antzarajoko bati parekatzen duena ; Joseba Sa-rrionaindia, gordagiaren desterruan bizidenaren olerkiak ; eta P.P. Berzaitz bera-renak Leon eta JB Uturri Barkoxtar ibil-karietan bermatzen dena.

Kolokio eta arte kreazio nagusi horien in-guruan bada ekitaldi azau bat gaitza,aste osoan, Fabre/Senou Benin estatu-ko antzerki taldearen obra bat, SusanaAzquinezer Argentindarraren obra bakar-tia “la retirada” deitua ; eta Baionako mu-sika eskola nagusian Orlando ArochaBenezueldarrak, bosgarren gizaldikoeuskaldunak, berak dioen bezala, an-tzerki klaseak eskaintzen ditu aste buru-an.Hots alde guztietara begira dago Versanttaldea, gero eta usuago iparralde barne-ko aldeari pentsatuz, bereziki P.P. Ber-zaitzekin ; eta miarritzeko bizpahiru es-koletan Oihulariklown taldeak txotxongiloklaseak ontzen ditu. Erakusten du horre-la Atxagaren jokoko euskal antzarak u-rratsak egiten dituela segur munduanbarna, eta bereziki miarritzen berekogune deseuskaldunduetan.

GOGOETAK ETA KREAZIOAK KULTUR ANIZTASUNEAN ASTE OSOAN MIARRITZEN

ANGELUZAINEN IKUSMOLDEA HIRIAREN KUDEANTZAZ

Angeluzainek prentsa bildu du joanden astean, urte bat eterdiren Angelukokudeantzaz duen ikusmoldea zabaltzeko, hots Jean Espilondok hiriko giderrakhartu dituenetik. Angeluzainek kide bat dauka kontseiluan, Mikel Iturbide. Opo-sizioan dago, bilkura guzietan bere analisi kritikoa egiten duela bai eta pro-posamen eraikigarriak eskaintzen.Urte bat eterdi hontako hiri kudeantzan, pundu ezkor frango badirela dio An-geluzainek, hala nola hirigintzarako tokiko planaren aldakuntza hutsegin den,ekonomiaren aldetik garapen ekimenik ez, etxebizitza sozial berririk ez ageri,euskara eta gaskoina udal aldizkaritik baztertuak… Hain xuxen, Angeluzainekgaldegiten du udala eta EEPren artean euskararen aldeko hitzarmen bat izenpe-tua izan dadin, Baiona eta Miarritze auzo hirietan egin den bezala. Beste punduezkorretan, Angeluko lerratokiak daukan berritze behar gorriari buruz deusik ezdela oraindik abiatu, eta larrialdirako bizitegiak sei baizik ez direla Angelun,askoz gehiago behar litaizkeelarik (badira 26 Miarritzen)… Pundu baikor batzuikusten ditu haatik Angeluzainek: Kronobusa, udan hondartzarako hiribusa etabizikleta zerbitzua dohainik, sozial jan-edari denda bideratzea…

IGANDETAKOLANAREN KONTRA

“Bizi !” mugimenduko 40 lagunek e-kintza baketsu eta umoristikoa burutudute joanden igande goizean BaionakoIntermarché saltokian, saltegiaren igan-detako idekidura salatzeko. Batzu eros-gaien artean etzan dira lo egiteko beza-la, bertze batzu bizikletean ibili ala roller-ez, petanka jokoan eta badming-tonean ere arizan… Hori guzia e-rakusteko igandea aisaldi eta pausaeguna dela eta ez lanarena.

Page 4: Herria 3032

4

BAXENABARRE

HARPIDE ZAITEZ H E R R I AA S T E K A R I A R I

- ur tesar ia ,IPARRALDEAN 50 €

HEGOALDEAN 60 €

MAKEA-LEKORNE

Azaroak 22 Mindegian - Bai, badakitmundu bat etorriko dela gure Mindegiratigande huntan arratsaldeko 3ak eterdi-tako, hiru antzerki irringarriren ikusteko.Alabainan, Pantzo Hirigarayen lumatikdira, eta Euskal Kultur Erakundeak sus-tatzen du antzerkialdi hori. Taulagainean ariko dira Ezkia ikastolakoak,Jostakin taldekoak eta nundik ezMakearrak. Sartzea 5 eurotan hel-duentzat eta bertzek eman ahal dutena.Ongi etorri beroa oraitik, eta badakizue

hoien talendua engoitik !

Borroka - Guziak borrokan ari girela,nork ez daki ? Alabainan, borrokan bi-zitzeko sortuak gira ! Bai, onartzenbadugu bizia borroka bat dela, aiseagobizi gira, eta beraz, goazen emeki etasegurki, bederen adin handiari hur-biltzen ari giren guziak. Ez adiorik !Mezen tenoreak - Gerezietan19:30etan, Lekornen 10:30etan.

P.I.

SENPEREJondoni Martine eguna - Hazilaren11ko egun horrek izan ditu usaiakoospeak. Lehenik 11 orenetan izan dugumeza. Hor aurkitzen ziren gerlari ohimultxo ona bere hiru banderarekin, he-rriko kontseilua, jandarmeria, su-hitza-ileak eta herritar andana pollita. Jaunerretorarekin otoitz egin dugu lehengerla handian eta geroztikako gerlaguzietan hil direnentzat. Ahantzi gabeoraino gaurko egunean lekuka doatzinsarraskiak. Mezatik landa eliza ondoansoldado hilen oroit-harriaren aitzineanandere auzapezak irakurtu dauku gutunbat eta segidan Daniel Dacheux gerla-rien lendakariarekin lore azau batpausatu dute. Emak Hor-eko soinulariekeman dituzte egun hortako aireak. Gerozintzur bustitze bat egin da Arotzenaostatuan eta bazkaria Berrotaran jate-txean andana eder batentzat.

Bide berria - Aspaldiko kantua da gureherrian den auto pasai ikaragarriaarintzea karrikaz kanpo aldetik bideberri bat eginez. Bide hori eginen daOlhako bidekurutze handitik eta Zaldu-biko gaineko alderat Urguriko landetan

gaindi. Kilometra bat eta berrehunmetra luzeko bide proiektu hori gostakoda 8 miliun euro. Diru zama hori kon-prenitzea errex da. Gure Urxuri ibaiareniragaiteko behar dire egin bi zubi handi.Lan horiek Kontseilu Orokorrak beregain hartzen ditu bainan urte bakotxlaurdena pagatuz. Beraz zatika eginendiren lanek lau urte iraunen dute. Egunhautan behereko zubiari buruz lanakhasiak dire. Lantegiaren hastapenofizialaren seinale gisa ganden astean,asteartez, hor elgarretaratu dire gureherriko buruzagiak andere auzapezareninguruan, Kontseilu Orokorreko Cas-taingts eta Auroy jaunak, bertze haute-tsi zonbeit eta hor lanean ari den enpre-sa.

Euritea - Omiasainduz geroz euriarenpartetik ongi zerbitzatuak gare. Partiku-lazki ganden astean, astearte aratsaldeeta arats guzian euri eginik gure ibaiahandia bere ozketarik atera da. Lekuapaletan diren etxeak bisitatu ditu, halaere makur handi-handirik egin gabe.Beharrik Luberriko ur-arrastak bere lanaegin baitu.

UZTARITZE

Heraitzeko kapera - Iragan urtean hasiberritze lan batzuen ondotik HeraitzekoSanta Katalina kaperak berrikuntzabatzu izan ditu aurten ere. Aldare sahe-tsean berinate berri bat eman ondoanaitzineko paretan erloi bat emana izanda epe laburrekoa izanen dela pentsa-tuz herriko etxeak bat ezarriko duenartean. Bainan berrikuntza handiena daSanta Katalinaren eskultura irudiazurezkoa izanez eta oso xaharra delakomuble historikoetan sailkatua izan dela.Heraiztarrek, eta arrazoinekin, azpima-rratzen dute eginkizun hori. Kosabate-

neko iturri, Iturbideko latsagi, gisulabearen ondotik bolondres talde pollitbat beti ari da ondareak utzi diotenontasunen berritzen eta baloratzen.Kaperaren berritzearen ondotik zoin ?Ez ditugu horier eskerrak bihurtzen ahalbaizik. Dena den hazaroaren 22anSanta Katalina ospatua izanen da mezabatekin hasirik 10ak eterditan, ondotikelizaitzinean adixkidantzako baso bateskainia izanen da Heraiztar guzier,momentu goxo horren alaitzeko hor iza-nen direla Errobiko Kaxkarotak taldekodantzari eta soinulariak.

SARA

Jondoni Martine : Denek, edo gehienek, badakizue Jondoni Martine eguna ez delabakarrik sainduaren eguna, hamalaueko gerlaren bukatzea dela ere. Egun hortangerlan bizia galdu duten jende guzientzat, pentsamendu min bat izaten dugu. Hama-laueko gerlan ibiliak ziren guziak maluruski denak mundu huntarik ganak dire. 39 eta45 eko gerlako gehienak. Saran badugu oraino batto, Mixel Guilzu 90 urte. Bertzeherrietan bezala gerlan ibilitako beterano guziak gomit izaiten dira egun hortarat.Mezaren ondotik bi hilharrietan loreak eman eta herriko etxeak ofreitu diote zintzurbustitzea. Eta gero bazkaria egin dute. Elkarretatu dira 55 bat lagun. Izigarriko egungoxo bat pasatu dute, historio batzu kontatuz.

Elikagaia : Hazilaren 27an herriko etxean goizeko 9etarik12ak arte izanen da elika-gaien biltzea.Janariak negu partean banatuak izanen dira zailtasunak dituzten familieri. Maluruskigero eta gehago baita. Orduan denek eman dezagun gure ahalen arabera. Mileskeraitzinetik deneri.

Pilota :

Atxiki ttikian ezker paretean. Lau talde baditugu eta lauak zortzigarrenetan ditugu. Xitoak: Eneko Fagoaga - Eneko ArribillagaGastetxoak: Jon Saint-Martin - Silvain ThomasArtekoak : Mathieu Arrieta - Anthony AzkarragaKadetak : Elies Vidal - Mickael Azkarraga

Zortzigarrenekoa jokatuko dute hazilaren 21tean larunbatarekin.

Pasaka: Hor ere baditugu bertze lau pare jokatzen dutenak.Lehen mailan : Jean-Jacques Eliceyrie - Andoni AlliBigarren mailan : Patrick Etchegaray - Panpi Elizalde

Mathieu Berrouet - Patxi BarandiarranFrançois Pouyet - Nikolas Pery

Lau pare horiek oraino ligan dira urte ondar arte. Urte berri hastapenean hasikodituzte liga txapelketak kalifikatuak balinbadire.

Ganex

HAZPARNE

Hazparne AzpeitiaIragan larunbatean, Azpeitiako ordez-kariak etorriak ziren Hazparnerat berenhautetsi eta elkarte kideen gomitarierantzutea gatik.Mendealako ostatuan egin izan zaiote

ongi etorria. Hazpandar bi dantzarikaurreskua eskaini diote Azpeit iarmultxoari. Daniel Camblong, binazkatzehunen lendakaria mintzatu zaiote, nolaere Hazparneko auzapeza BeñatInchauspe eta kulturaz arduratzen denaxuanta Patxi Arotzarena. Hiru herritarhauek goretsi dituzte jadanik aspaldikourtetan izanak diren harreman abera-tsak eta bultza berri batean bota dituztebi herrien arteko elkartearen oinarri be-rriak. Ondotik, elkarte bakotxeko ardu-radunek, bakotxak bere kideko zuenAzpeitiarra ereman du, bere kiroltegia-ren edo elkarte gelaren ikusterat. Anar-tean, Azpeitiako hautetsiak HerrikoEtxean bildu dira Hazparneko hautetsiandana batekin eta hor, beren bi herrien

aurkezpenaren ondotik, finkatu dituztegeroari buruz asmatu ibilmoldeak binaz-katze huni buruz. Azpeitiarrek ziotenaz,helduden udaberrian beren hiriarensortzeko 700 garren urtemugaren karie-tarat, pesta egun bat antolatuko dute

eta giro hortan agiantza lukete Hazpan-darrak junta diten ospakizun horienkarietarat.Eguerdi ondoan denak Zelaiko gainean

bildu dira bazkaltzeko. Ageri bateanagertua zuten bi herrien arteko binaz-katzearen nahikaria eta huni buruz zin-tzoki eta iraunkorki obratzea izenpetudute : Beñat Inchauspé eta Julian Eiz-mendi auzapezek, Onintza Etcheverria-Aramburu eta Daniel Camblong Haz-parne-Azpeitia-ko bi urduradun nagu-siek. Aratsaldean gauzak ezin hobekiiragan dira, Zelaiko kaskoan ezin zenbehex Azpeitiarra Hazpandarretik,Abots berean kantu beretan arizan dira,etxe bereko anai arrebak.

ITSASUHeriotzeJoanden asteazkenean, azaroaren 11n,zendu da bere etxean Beñat Usandisaga,83 urtetan. Ehorzketak iragan dira herrikoelizan joanden ostiralean.Azken urte hauetan, osagarri aldetik doibat guttiturik, etxeko bakea eta goxota-suna gozatu ditu Beñatek bere emazteaz,seme-alabez eta haur ttipiez inguraturik,bizi langiletsu eta betea eramanik. He-rriko bisai ezagutuenetarik zen Beñat, etaerran diteke kasik familia ainitzen intimi-tatean ere sartua zela, hainbat urtezurteroko hitzordua ez baitzuen hutsegi-ten: xerri hiltzearena. Zenbat urde hildituen Beñatek bere bizian ? Zeruankonda ahala izar, dudarik gabe...Ardiets beza langile eta zerbitzari zin-tzoaren saria.Doluminak Jeanine bere emazteari,seme-alaberi eta familia osoari.ErakusketaNanou, herriko liburutegiko langilearenobrak presentatuak izanen dira, Atekagunean, azaroaren 21tik urte ondarraarte.

Larre erreketaUrte guziz bezala, larre-erretzekoeskaera Herriko Etxean egin behar da,azaroaren ondarra aitzin.Hortarako, usaiako eskatzaileekerrezebitu dute bete behar duten papera.Aldiz, interesatuak direnak, Herriko Etxe-rat pasatzera gomit dira.

Gau beilaLarunbat huntan, azaroaren 21ean, ira-ganen da Itsasuko Gau Eskolak antolatuGAU BEILA aratseko 8.30etan Sanokin.Gomita herritar guzieri luzatua da: bertsu-lari eta bertsuzale, kantari ezagun ala ezhain ezagunak, dantzari ala dantzari izan-dakoak, marrazkilari, musikari, denak iza-nen dira gau horren partaideak, JoanaItzaina izanen delarik animatzaile. Etabakotxa deitua da, bere gisara, kantu, irriixtorio, bertsu edo dantza batpartekatzera.Gau eskolakoek bixkotxak eta edariberoak prest izanen dituzte...

HELETASanta Katalina - Bai, izen hori adituz geroz, orok badakigu, gehienek bederen, Hele-tako feiriak direla. Aurten, helduden astearte eta asteazkenean iraganen dira. Leheneguna, usaian bezala, zaldiaren eguna. Aurten, aspaldiko partez, guti daike aitzin sal-durik, egun horren beha daude ainitz, gisa guziz erosdun eta behariak hor izanendira, hor izanen ere Baigura mendian bildu pottoka saldoa, hots osoki zaldiareneguna.Asteazkenean behiaren aldi, bainan ez bakarrik. Bigarren urtearentzat, goizean iza-nen da zaldi larrien lehiaketa, hortan parte hartzeko oraino nahi duenak herriko etxeaabisatu behar du aste huntan. Sahetsean usaiako tresneria, salmahain eta gaine-ratiko. Bi egunez Donapaleuko Errecart laborantxa ikastegeiko gazteak hor izanendira inkesta edo beren laneri buruzko ikusmoldearen emaiteko feiriaz. Ongi etorri !Usaian bezala, plazaren gainean kurutzatuko duzue eskola girixtinoko burrasoekezarri pottoka, haren pisua pentsatuz geroz etxerat eremaiten ahalko duzuena. Etaostatuetan ongi etorria ere, bakotxak zoin hobeki jateko moldeekin, oroitzapenezbeterik lorietan etxerat itzultzeko.

Igandeko mezak - Larunbat aratsean 7etan Armendaritzen, igandean 9etanLandibarren, 11etan Heletan. Herritarra

DONIBANE GARAZI

Antzara-joko eta beste - Beñat Zintzo Garmendia ikerle ezagutua da, gureohiduretaz axola handia baduena. Ortzirale huntan, azaroak 20, aratseko 8etan,Donibaneko herriko etxean, hitzaldi bat eginen du gure joko zaharrak aipatuz, izanindar joko ala beste.Indar jokoek arrakasta berri bat bildua dute asko muntatzen baita udan, kanpotiarainitz badelarik gure herrietan. Lehiaketa batzuk bildua ere fama berezi bat, hala nolaDonapaleun agorrileko hirugarren igandean muntatzen duten horrek. Sokatira, orga-altxatze edo lasto-altxatze, holakoekin jendea loriatzen da !Badira ere joko bartzu arras bereziak, bakanago agertzen direnak, antzara-jokoakonparazione, lekuka ahate-joko bilakatzen dena. Herri batzutan, begiratua dute jokogisa horrentzat atxikimendu berezi bat. Hala nola Saran, Zuraiden eta Biriatun. Hor,herriko besten egitarauan beti sartzen da holako jokoa.Joko hori eta beste ainitz aipatuko dira ortzirale aratsean eta berrehun bat argazki ereagertuko hizlariaren solasak aitzina beztitzeko.

Page 5: Herria 3032

5

BAIGORRI

AntzerkiaLarunbat huntan arratseko 20.00tan BilEtxea gelan “ Herria pil pil ” antzerkia,lehengo Urepele eta Aldudeko gaztekemanik. Sartzea urririk.

Peio Erramouspe joan zauku

Nork ez zuen ezagutzen gainekokarrikan bizi zen Peio Erramouspe.Berant arte, ikusten ginuen bixi bixiaibiltzen eta hoin polliki xahartzen. Azkenbi urte huntan, zahar etxera erretiraturik,hor pausatu da, ezti eztia 90garrenurtean. Gizon izpiritu erne eta argia, biziaberatsa ereman du ainitz obretanpartaide zela. Gerla denboran 1943anbertze ainitz gazte bezala, ixtudiantezelarik oraino, ihes joan zen mugazbertzaldera, alemanen zerbitzuko ezjarri nahiz. Preso egonik Iruñan, geroMiranda eta del Ebron, Marokan juntatudu F.F.L. frantses armada. Gerla,

gradodun bururatu eta berriz Baigorriraetorria, famil iatu da, Cécile esposlagunarekin seme bat hazi etaelektrizianogoan egin bere bizia. Huntanbazuen bertze goserik : maite zuenaberria, maite euskara ama hizkuntza,Herria astekari huntan urteak eta urteakberri emaile izana, ikusgarri herrikoietanparte hartzea gustatzen zitzaion. Maitezuen bertsularitza eta maite orozgainetik koral kantua. Berrogei bat urtez,kudeatu du Ibai Gorri gizon kantaritaldea, hunekin diskoa egin 1965ean etahunekin ere beti parte hartu plazetan etaelizako bestaburuetan. Izpuran ere lanegin du Kantuz kantari multxoarekin.Fidela zen Lurdeko beilan “ HospitalitéBasco Béarnaise ”ekin parte hartzenzuela. Bere ehorzketara jendaldea etorri daazken agurra egitera. Izpurako Kantuzeta Baigorriko koralaren kantu ederrek,merezi zuen ospe berezia ekarri dioteelizkizunari. Hau bururatzean, XanLaxalde adineko lagunak ekarri diolekukotasun hunkigarria, Jean-LouisLakak ere berea kantatu diozkanbertsuekin. Peio bere semeari eta dolu horrekhunkitzen dituen guzieri doatzi guredolumin bizienak.

ErrugbiaJoanden igandean, US NafarroakHendaiako zelaian jokatu du etahangoak nagusitu zaizkiote 12 - 25.

AIHERRA6 aihertarrek parte hartu Behobia-

Donostia lasterketanUrte guziz, azaroko 2.igandean antola-tzen da Behobiatik Donostiarateko mara-toi erdia. Urte guziz parte hartzaileenkopurua goitituz doa, eta gure herritik ere.Aurten 6 ziren, 15 000 lasterkarirenerdian, eta denbora txarra izana gatik,denak kontent itzuli dira. Deia heldudenurteko lasterkaldiari pentsatzen dute. Bibazuek eta segi aitzina !!

18.Gau Beilaren ondotikIragan azaroaren 10-eko 18.Gau Beila

goxoki iragan da.Hor ere behar zen kuraia etxetik jalitzeko.Halere, 18.Gau Beila hunek 180 ikusleelgarretarazi ditu, giro onean. Gau Beilagoxoa, bainan luzexkoa izan dela erranginezake. Aurtengo artistak ziren J- MixelBEDAXAGAR, Mixel AROTCE eta MixelETXEKOPAR Xiberotarrak, “Los Viernes

al ron” Antzuolako kantariak, WATSONeta Nat CAZARE Lapurtarrak, UGUTZBeskoiztar ixtorio kondalaria, eta PatxiIRIART, Maddalen ARZALLUS eta EkhiERREMUNDEGI lapurtar bertsulariak.Ez da dudarik holako gaualdiek, antola-tzaileeri lan berean segitzeko, enbeiaemaiten dietela. Milesker haundi bat zordiegu holako ikusgarri bat eskaini dauku-ten Belzuntze batasuneko kideeri, ahantzigabe herritar bixkotx egile guziak. Heldu-den urte arte !

Parropiatik abisuHilabete hunen azken igandean (29-an)izanen da parropia osoaren biltzarra Haz-parnen, 10 -etako mezarekin Mendealan.Meza horren prestatzeko, korala edo kan-toreak gomitatuak dira Hazparnekoelizarat azaroaren 26-an, arratseko 8aketa 1/2tan.

BIDARRAIGaualdi gozoa – Ibiakoitz aratseko gaz-taina jateak 100 lagunez goiti bildu dutrinketeko salan, giro goxoenean. Gaual-di umoretsua, bereziki Maribisos taldeariesker. Plazer handiz ikusi ditugu KattalinSallaberry, Menane Oxandabaratz,Maite Dunate eta Janine Urruty-renantzerkitxoak. Herritar trikitilari eta txistu-lari gazteek eskaini daukute ere berenmusikaldia. Gain gainetik preziatu dugungaualdi gozoa.

70 kilo gaztaina erretzeko zortzi paderetan,horixe beroaldia, ez dea hala Tote !

BANKAHeriotze - Aitzineko astean lagundu dugu bere azken egoitzarat Jean Baptiste Urrica-riet Joanestoineko nagusi xaharra. 88 urte zituen. Elizkizun bat biziki mamitsua izanda, berak merezi zuen bezala. Zonbat eta zonbat itzuli bazuen eginik eliza barnera.Fede handiko gizona zen. Gure doluminak onart ditzala familiak.Joanden astean aldiz berri lazgarri bat hedatu da Irisarri aldetik, dazkigun ama-alabakzendu baitira, Manezhaundiko Martinez Marie Jeanne ama, 84 urte, eta Marie Jeannealaba, 57 urte. Ehorzte elizkizuna egin da Irisarrin, ondotik alaba ehortzia izan da hanbereko hilarrietan, ama aldiz gure herriko hilarrietan. Gure doluminak penetan gelditudiren guzieri. F.J.

ORTZAIZE

Heriotze - Bilenaneko Michel Etchart zendu da 81 urtetan. Ehorzketak joanden astear-tean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen ditugu familiari.

Mus lehiaketa - Ortzaizeko ikastolak antolatzen du, urte oroz bezala, mus lehiaketa batBidarraiko trinket ondoko gela berotuan eta hori iraganen da azaroaren 29-an, igandearatsaldearekin, 2-etarik goiti. Izen emaite saria 24 eurokoa izanen da pare bakotxa-rentzat. Pare irabazdunak eskuratuko du 400 euro balio duen sari bat eta bertze ainitz sariizanen da. Aratsalde guzian izanen da jateko eta edateko eta bururatzeko talo ta xingar.

Pastorala da Xiberoko eüskal kültürasailen artean funtsezkoenetarik bat,menteren mentetako bide lüzean ebilirik,egünko egünean sento beitügü orano.Pastoralak, urte jin-urte joan, biltzendüan arrakasta entelega daite, segürre-

an, berritzen jakin üken beitü, funtsezkoarauak etxekitzeareki batean. Azkendenboretako berriztatze horietarik bat dapastorala bat muntatzen düan herriakedo herri saldoak pastoraleko arropahaboroxeak hor berean egitearena. Oraidüala dozena bat urte, aldiz, pastorale-tako arropak oro alokairatzen ziren. Oraialdiz, pastorala egiten den lekü orotan,dendari tanda bat plantatzen da eta,gisa horrez, jente haborok orano zer-baitetan parte hartzen dü hanitxenarteko obra eder hortan.

Pastoralaren ürrats berri hori hanitxpreziatzen düe ikusliarrek, ikusgarriagozatzeaz gain, zer arropa ikusiko denarrenküra beitira. Bai bena, sail horrekjarraikiko düala behar da segürtatü.Azken 11 pastoraletan, Errenterian(Gizpuzkoa) bizi den bena Onizegaineanetxe bat badüan Erramun GarciaZabalegi ofizioko jostünaren lana etalagüngoa emaitea funtsezkoa izan da.Erramun, haatik, ez da beti hor izanenedo ez date beti lan hortan aritzen ahaleta geroaren bermatü beharra bada.

Arrenküra hori gogoan hartürik, XiberoaHerri Alkargoako ‘Kültüra’ batzordeakjünta bat plantatü berri dü Atharratzen,zoinetan kümit beitziren Erramun Garciaeta Xiberoko honenbeste herritako den-dariak. Bilküra hortan, Jean-Pelle Iriart,Daniel Mainhaguiet eta Allande Socca-rros ‘Kültüra’ batzordeko haütetsiek jaki-narazi düe, lehenik, pastoral, maskaradaeta dantzarien arropen zerrendakatzebat, hots arropa horietarik zonbat baden,non begiratürik diren eta bakotxarenargazki baten hartzea, eginarazi berri

düala Herri Alkargoak. Lan hori,arrenkürant ororen esküko date ordena-gailüz ikuskatzen ahal datekean argibidegüne baten gisa plantatürik beita.

Erramun GARCIArekila jüntak hasi dira

Atharratzeko jüntan izan ziren bospaseiherritako dozena bat dendarien eta Erra-mun Garciaren arteko elestaldiak ageri-an ützi dü arropen egite sail hortan aitzi-na joaiteko eta geroaren prestatzekonahikünde azkarra badela. Lehen-lehenarrenküretan da norek edo zoinek otehar liron – liroen – Erramunen segida,hots, egiten düan lanaren egiteko, norekedo zoinek balükean – balükeien –arropen deseiñatzeko haren “ begia ” etateknika bai historia jakitateak. Erra-munek arrenküra horik nahi üken dütüanplearazi eta erran dü jakin edo ikasibehar diren gaüza güzietzazmintzatzeko prest zela Xiberoko den-dariekila. Elestaldi aberats eta interesgarri horrenmemento batez ere erranik izan damaskarada eta dantzarien arropen gain-titik “lerratze bat” bezala ikusten dela etahorri behar lizateala bühürtü. Dendarienerranetan, berriz, neke ontsatto bat düearropentako behar den oihal süerteaketa apaingarri zonbaiten, hala noladantzari arropen arkamiñak, edireiteko.

Mintzagei horik – eta besterik ere, ha-labeharrez – eztabadakatüko dira Erra-mun Garciareki eginen den jünta parras-tot batetan. Horietarik lehena,azaroaren 7an, agitü da Mauleko haurbegiragia ohian (Maule Gainean). Bestebat azaro honen 14ean, Mauleko Zer-bütxügüneko ‘Irati’ bilgian. Dei bat eginikda maskarada edo dantzari argazkizahar elibat bat etxen balütükeener.Argazki horik baliagarriak izaten ahaldira arropen moldeak edo jarraibideakplantan ezarteko.

Pastoral, maskarada eta xiberotar dantzariarropak : Aitzina jo eta geroaz axolatü

Xiberoko dendari-arropa egileetarik zonbait

Herri Alkargoako haütetsi Daniel MAINHAGUIET, Allande SOCARROS, Jean Pelle IRIART etaErramun GARCIA jostüna

LARZABALE

Ehorzte - Arroze Idigoineko Piarraño Agerrek mundua utzi du 78 urtetan. Bertzalde,Oihanartekoak ziren Maddi eta Nikolas Etxeberri, Baionan bizi haatik azken urtehotan, eta han dira zendu 77 eta 80 urtetan. Gure atxikimendua hel-arazten diegufamilieri.

BUNUZESortze - Xan sortu zaie Christel Laborde eta Sebastien Astabie-ri. Zorionak !

Xiberoa Herri Alkargoak “Euskara bai” obratüren dü

Xiberoa Herri Alkargoaren Haütetsi Biltzarrak – herrien ordezkari diren zinegotxiakbiltzen dütü – ahobatez honartu dü, Atharratzen azaroaren 5ean egin zen bilküran,‘Euskaraz bai’ dinamikan partaidetzea eta segürtageriaren (label delakoaren) hartzea.Gisa horrez, Xiberoa Herri Alkargoak agerian ützi nahi üken dü eüskararen süstatzenjarraikiko düala, Zuberoako lürralde osoa kontütan hartzez. Jakitekoa da, XiberoaHerri Alkargoak ‘eüskara’ batzorde bat baduela eta sail hortan 34.000 eurokodirüsartzea jarri düala aurtenko sarjelkitzetan. Herri Alkargoaren ardürapean den Tali-ka haurzaingia berrian ere – bi lekütan plantatürik da hau, hots, Maulen eta Alozen –elebitarzüna da arau bezala jarri.

ezkerretik eskuinera, J- Mixel BEDAXAGAR, Mixel AROTCE eta Mixel ETXEKOPARXiberotarrak

Page 6: Herria 3032

Urte mugetan biltzen baigara,bihotzak pil pil egia,oroimenean pasa orenaklorietan umel begia,nahiz eta ximur batzuek markaxamur duen aurpegia,ohar zaitezte bete duelaIKAS-ek mende erdia!

Urteetan jendea bildu dagune hau bizi araziz,ur xirripa joan da zabalduzborondate, esperientziz,sare ziloetan ez giten galfuntsezko beharrak ahantzizIKAS-ek sareak heda ditulau sare batera josiz.

Hitzekin josta, hotsekin dantzaHatzetik jo behatzera,Mako uhain kuxkula ta zubiluma doa kiribiltzera,matematikek finkatu legezespazioa goaz neurtzera,IKAS-i esker ikertzen dugumenditik itsas ertzera.

Axolaz landu ibil bideanurratsak dira gelditzen,

auzo lanetan garbi bideaksasiak ez ditu hesten,jarrai dezagun geroan erexendera onen bermatzenbeharrei erantzun duen ildoakea mendea duen betetzen!

Luixa Guilzu2009-10-17an

EUSKAL IRRATIAK

Azaroa 19 : Osteguna 8.00: Goiz Berri magazine-an, Xabi Larralderi elkarriz-keta16.00: Kantaire , musikasailan Reggae musikaz17.00 : Eman bostekoa 19.00 : Mintza leku. HiriartUrruti kalonjeaz JanbattitDirasarrek eskaini mintzal-dia

Azaroa 20 : Ostiralea 16.00: Kantaire17.00: Eman bostekoa UKBill musika taldearekinelkarrizketa19.00: Aitzur eta Jorra20.00: Presoen Oihartzu-na.

Azaroa 21 : Larunbata09.00: Beroan bero, astekoberrien bilduma.11.00 : Airesta14.30: Errugbia zuzenean,

Baiona-Montauban20:30: Eskubaloia zuzene-an, Irisarri-Billere

Azaroa 22 : Igandea 09.30 : Gure bazterrakMiarritzetik 110.30 : Meza12.15 : Gure arbasoak, Al-tzaiko Gaxuxa Epherre,andereño ohia 15.30 : Errugbia zuzenean,Nafarroa-Habas

Azaroa 23 : Astelehena19.00 : Zer dioxu: Pantxi-ka Telleria dantza sor-tzailea ..20.00: Xan, Eneko, Gileneta Ibai-en aldeko susten-gu taldeak antolaturik pre-soetaz gaualdia, lekukota-sun desberdinekin.

6

Bahituak : Aspaldi honetan bahituez mintzo naiz, mundu guziko bahituez.Orain, euskaldun gisa ez ditut ahantziko gure anaiak, Hegoaldeko euskaldunarrantzaleak. Han nonbait Somalian daude urriaren 3tik haste. Badu, beraz,hilabete bat eterdi bahituak direla. Ez dakit noiz artio han egonen diren,bainan agian lehen bai lehen libratuak izanen dira.

Claude Levy-Strauss : Hil da ehun urte zituela jakintsun haundia, antropolo-giako maisu mundua guzian ezagutua. Jakin dezatela euskaldunek haren ai-tatxi Baionako juduen errabinoa zela eta Levy-Strauss jaunak ez dituelasekulan ahantzi Baionesak eta euskaldunak.

Nortasuna : Egun hauetan ez da bertzerik entzuten. Eric Besson ministroaeta Nicolas Sarkozy gai hortan sartu dira : zer den frantses nortasuna.Bakoitzak eman beza bere iritzia. Aspaldian emana dut enea : ez dudala nor-tasun bakarra, frantsesa Jakobinoek goraipatzen dutena, euskal nortasunabadutala ere sekulan ukatuko ez dudana. Aldi bat baino gehiagotan alda-rrikatu eta aldarrikatuko dut asmatu dudan ene egiazko egia : Euskaldunanaiz sortzez, frantsesa legez, Europarra ametsez. Hots, nortasun hirukoitza.

1919-1939 : La drôle de paix : France 3 gatean asteazkenarekin aratseko11etan Jean-Noël Jeannenay eta David Korn-Brzozak eskaini dute oren bateterdi irauten duen filma, artxiboetako dokumentuek argitua. Argi eta garbiageri da zein itsuak eta uzkurrak izan diren frantses agintariak eta nola Hitlerjostatu den haiekin, Alemania armatuz, Austria eta Txekoslovakia bere-ganatuz, Franco lagunduz. Hain zuzen aipatzen zelarik Espainiako gerla etaGernikaren suntsitzea entzun zitekeen “Eusko gudariak gera” musika. Ezinahantzia Munich-eko hitzarmena Chamberlain eta Daladier gaizoek sinatua.

Des racines et des ailes : Pixka bat lehenago, beti gate berean bisitatudugu frantses erregeak sakratuak ziren Reims-eko katedralea, Elisabeth e-rreginaren sakratzea Westminster-eko eliza nagusian eta gero Farnesadeitzen zen familia bere Paulo III. Aita Sainduarekin, amorantez eta haurrezhornitua.

Jean Lacouture : France 3 Akitaniako gatean, larunbat aratsaldean Borde-les idazlea mintzo zen bere ofizioaz, kasetaritza. Mundu guzian ibilia da,ezagutu ditu jende haundiak, bainan beti umil dago bere izaitean. Bozkariotuniz ikusiz osagarri onean dela eta oroitu nola arats batez afaldu zen gureetxean bere esposarekin eta zein arats goxoa iragan ginuen elgarrekin.

Errugbia : Ez dute balentria txarra egin frantses errugbilariek ortziraleanTolosan, irabazi dutelarik munduko xapeldun diren Hego Afrikako jokolarienkontra (20 eta 13), entsegu bat eta bortz gaztigu-ostiko frantsesek, entsegubat emendatua, punpalaster bat eta gaztigu-ostiko bat Hego-Afrikarrek.

J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Frantziako apezpiku zonbeit el-garretaratu dira Aita D’ORNEL-LAS RENNES-eko Jaun apez-pikuaren inguruan bioetikaz go-goeta zonbeiten egiteko, holafededunen ikusmoldea agertze-ko lege berriak bihar egin behardituzteneri.

1 – Argi-ta-garbi erraiten dutelehenik umekia errespetatu be-har dela gizon bat edo emaztebat errespetatzen den bezala,ez baita sekulan erremedio batbezala baliatzen ahal. Badiraainitz umeki bazterrean ema-nak direnak, laboratorio horie-tan, sekulan ez baitira bururathelduko, ez baitute sekulan iza-nen ama baten sabelik handi-tzeko. Orai baliatzen ez dituz-tenak goiz edo berant botatuakizanen dira.Hemen Elizak beti erran du etaerranen umeki guziek merezidutela haste hastetik gizon batiedo emazte bati zor diogun e-rrespetu bera. Bertzela zer bila-katuko da gure jendartea ? Tti-kiak, ahulak, edo elbarrituakoro hiltzerat kondenatuak iza-nen dira, jaun batzuek jujatukobaitute ez dutela merezi bizi-tzea ez baitute deus abantailikekartzen gure gizarteari. Norgira gu deliberatzeko batzuekmerezi dutela bizitzea eta ber-tzeek ez ? Eta hiltzera doazineri handientzat eta xaharrentzatzer izanen da geroa ? Gizonbatek, zonbat nahi boteretsuaizanik ere, ez du gizon bati bi-ziaren kentzeko ahalik : gurebizia Jainkoaren dohain batdugu, Jainkoak emana. Bidehori izigarri lanjerosa da. Ez de-zagun ahantz duela lauetan ho-goi urte doi doia, buruzagi ba-tek deliberatu zuela arraza gu-zietaz lurra garbitzea, bat sal-

bu. Ez sekulan hunki umekiaberaz, eritasun batzuen senda-tzeko estakuruarekin ere !Umekia sakratua da, misteriobat da, gizon edo emazte ba-kotxa den bezala. « Euta-nasia » edo « abortoa » Elizakez ditu onartzen ahal, Jainkoa-ren manamenduetan erran bai-tauku ez nehori bizia kentzeko.Badakigu zonbeit ama eta bu-rraso ezinbertzean hortaraztendirela bainan nork erranen duzonbat sofritzen duten delibera-mendu ikarragarri hori hartu ai-tzin. Jesusen bidea ez da betierrex segitzea eta segitzen ahalez dutenentzat behar ginukebeti izan Jesusen bihotz ona.Emagalduari erakutsi zion bereamodioa eta estimu.Gure apezpikuak altxatzen diraere jaun zenaturrek berrikitanemagineri kasu batzuetan abor-toaren pratikatzeko eman bai-menaren kontra.2- Ikusmolde guziak ikertu be-har dira, alde batetik ahal han-diak eskuetan baitituzte jakin-tsunek eta medikuek eta ber-tzalde jendeen galdeak eta so-frikarioak beti eta handiagoakbaitira. Denak, urrundik edohurbiletik, hunkiak gira bioeti-kaz hartuko dituzten delibera-menduetan.Elizak « bai » erraiten du bi-ziari bainan ez batzu baztertuzeta bertzeak onartuz. Denen bi-ziaz arta hartzen du Elizak etalehen lehenik ahulen eta be-hartsuen biziaz. Gure fedeakerakusten dauku den umeki tti-kienean, ezindua den xahar etaerian, Jainkoak bere Semea

ikusten duela. Ez dezagunahantz ere denak umeki izangirela sortu aitzin. Ez ditzagunberaz sobera laster mespretxaElizak emaiten dauzkigun bi-

deak pentsatuz ez duela biho-tzik holako manamendu borti-tzen emaiteko. Ez ote du bete-tzen Jainkoaren manamenduhandia « Ez duzu nehor hi-len », manamendu horri eskerbaita gure elkartea bizitzenahal.Bertzalde jakintsun zonbeitekdiote medikuntzak egiten ahaldituen guziak egin behar direla.Duela hemezortzi urte Amandi-ne haurra sortu zelarik labora-torio batean, Testard ikertzai-leak erran zuen ez zuela gehia-go lan hori segitu nahi soberalanjeros zelakotz bereziki ge-roari buruz. Orai ikusten dituguelgarrekin bizi diren gizonekedo elgarrekin bizi diren emaz-teek haur bat edo bertze egina-razten dituztela laboratorio ho-rietan, gero aitarik gabe edoamarik gabe altxatuak izanenbaitira. Hola jokatzen direnekpentsatzen ote dute haurrari alaberen buruaren plazerrari ?Haur batek handitzeko badubeti aita eta amaren beharra,eta bat edo bertzea galtzenduelarik, haurrak beti sofritzendu.Denek, sinesdun ala sinestega-bekoek, behar ditugu pentsake-tak egin : gero berantegi iza-nen baita. Gure eta gure hau-rren geroa orai baitugu prepa-ratzen.« Bioethique : propos pour undialogue » deitzen den liburuberezi batean agertu dira gureapezpikuen gogoetak. Gai horibarnatu nahi dutenek kausitukodute hor hazkurri.

Jean-Pierre Etcheverry

APEZPIKUEN GALDEAKBIOETIKAZ

IKASen 50. urtemuga

Bi argitalpen berri plazaratu ditu Euskaltzaindiak. Bat, Joan Mari Torreal-dai eta Imanol Murua-Uria-ren Euskaltzaindia ekin eta jarrai liburu go-tor eta ederra, Euskaltzaindiaren 90urtetako harat-hunatez, bere historia,euskaltzainak, batzordeak, egitasmoak,eta ere beste 11 eremu hurrikohizkuntzen akademia desberdinetaz ar-gitasunak. Argazki asko ere bai, kolorezeta xuri-ta-beltzez (24 euro).Bertzea, Xabier Kintana euskaltzainakmoldatua duen Joanes LeizarragarenKalendera 1571. Xabier Kintanak mun-duan gaindiko egutegien nundik no-ratekoak aipatzen dauzkigu, lauhizkuntzatan, Leizarragaren egutegiaaldiz agertzen dauku fac-similé modu-an, beskoiztarrak Arroxelako inprimitegibatean agertarazi zuen bezala. Jato-rrizko egutegi horren ale bat baizik ezda ezagutzen, Pariseko LiburutegiNazionalak daukana, eta hunek dio Eus-kaltzaindiari ale horren kopia argi-taratzeko baimena eman (10 euro).

EUSKALTZAINDIAREN ARGITALPENBERRIAK

Lionel Roux argazkilariak mintzaldi bat eskainikodu artzaingoaz azaroaren 21ean, larunbat ar-tsaldez (16:30) Baionako Elkar megadendan.Gaztetan Alpetan hasirik artzainen biziaz argazkihartzen, geroztik mundua kurritua du, eta berezikiAfrika, artzaingoaz bizi diren populuak ezagutuz.Bere argazkiak berme, mintzaldi aberatsa eskainikodu beraz gai hortaz interesatuak diren guzieri.

ARTZAINGOAZMINTZALDI

Page 7: Herria 3032

7

GARATENEKO ASTELEHENA

ETA LIGAKOAK

LEGEZKO ABISU

Sorhuet-Oçafrain . . . . . . . . 50Etcheverry-Etcheto . . . . . . 40Artetan pilotari hoberen haukdeitzen dituzte Garatenekoarduradunek merkatu egunekopartidarendako eta behar ere,hain jarraikia eta fidela denGarazi eta urrunagoko jendea-rentzat. Aldi huntan haatik, nor-baitek erran du gehixago jendeere mereziko zuela partidahunek, nahiz bazen poll ikihalere : aroa zen biziki ederrakanpoan, urrietako eztitasunhaundi harekin. Eta partidaberaz ? Ezin uka egin dutela baiberen lana denek. Nahiz, ezdenek berdin, beti bezala. Bere-hala erran dezagun, biziki aisearizan dira bi irabazleak.Aitzinean, menturaz aita ere horzuelakoan egun hortan, aise arizen Xebaxtien Sorhuet, lehenikdefentsan, iduri zangotara tiratupilota batzu berak sartzen zirelaharen eskurat, eta apuño huraere, nahiz ez duen hanbatbaliatu. Oçafrain halaber,gibelean, betiko errextasuneanari, pilota guti erdian harekin.Barkatu baina ez ditugu berdinfleitean ikusi galtzaleak,40etarat heldu badira ere. Men-turaz nekatuxago, norbaitekerran duen bezala. Boteak 8Sorhuetek, 3 Etcheverryk.

Oyhenart-Heguiabehere . . . ?Alfaro-Bessonart . . . . . . . . . ?Huna hau helduden astele-heneko. Ongi etorri.

TRINKETEKO FINAL ZORTZI-GARRENAKLarralde-Chohobigarat . . . 40Bellocq-Idiart . . . . . . . . . . . 15Horra nola Denek Batekoekgaraitu dituzten Abarratiakoak.Berterretche-Barrenetche . 40Delgue-Haiçaguerre. . . . . . 20Hemen haatik Denek Batgaltzale. Aldiz irabazlea Zaha-rrer Segi, Baigorrikoa.Luro-Chamalbide . . . . . . . . 40Arbeletche-Christy. . . . . . . 25Goizeko Izarra da hemenDenek Bateko pareari nausitu.Bereterbide-Guichandut . . 40Etchepare-Etcheverry . . . . 11Irisartarrek dute hemen Zaha-rrer Segikoeri ereman aise.Mendiboure-Derguy. . . . . . 40Olharan-Mendiondo. . . . . . 20Noizbaitekoek ere Uhaldeanmeneratu dute berdin aise .Sabarots-Irubetagoiena. . . 40Christin-Etcheverry . . . . . . 35Inthalatz Larresorokoak Zaha-rrer Segi Baigorrikoa du onda-rrean meneratu.Matchicote-Ascaso . . . . . . 40Etchegaray-Arçanthurry . . 24Urruñarren eta Mauletarrenartean zen hau, lehenek ere-manez.Mongabure-Larrandaburu. 40Haristoy-Gorostiague . . . . 30Abarratia irabazle eta ZaharrerSegi galtzale. Erran beharhalere lau aldiz hemen zelaZaharrer Segi, hiru partida gal-duz eta bat irabaziz.

BAIONATTIPIANM.Gonzalez-Etcheto. . . . . . 50Sorhuet-Bessonart . . . . . . 45Oren bat eterdi partida hunek.Polliki hasia Mikel Gonzalezhegoaldekoa ere.

HEGOALDEAN GONZALEZLANETAN TITINEKINAugusto Titin . . . . . . . . . . . 22Xebaxtien Gonzalez. . . . . . 17

Aritz Lasa-Pascual. . . . . . . 22Berasaluze IX-Beroiz . . . . . 19

Del Rey-Galarza VI. . . . . . . 18Capellan-Urberuaga. . . . . . 15Eibarren jokatu dira partidahauk igandean, 900 ikuslebazirelarik Titin eta Gonzalezenpartidaren ikusteko. Hasteanparioak azkaindarraren alde,baina Tit inek ezker horreneskuina bilatu du. Haatik 18-17ziren oraino. Orai Retegiribeharko dio irabazi Gonzalezek.Martinez de Irujo . . . . . . . . 22Julen Retegi . . . . . . . . . . . . 11

Saralegi-Mendizabal II . . . . 22Arretxe II-Beloki . . . . . . . . . 17

Belloso-Eskudero . . . . . . . 18Olaetxea-Iza . . . . . . . . . . . . 11Eta horra Iruñeko partidak, Iru-jok erditan utzi duelarik Retegigaztea lau eterdian.Xala-Lasa III . . . . . . . . . . . . 22Olazabal-Zubieta . . . . . . . . 11

Mendizabal I . . . . . . . . . . . . . . 22Urrutikoetxea . . . . . . . . . . . 20Partida hauk Amorebietan joka-tuak dira.

Bego

SCP BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats

15 Rue Raoul Perpere 22 le Forum 64100 BAYONNE

Tel : 05.59.31.21.21 Fax : 05.59.31.21.29

“BB et TT”Société à responsabilité limitée au capital

de 5.000 Euros ramené à 2.500 EurosSiège social : Villa Le Cormoran Bleu -Corniche de la Falaise - 64210 BIDART

R.C.S. BAYONNE 511 744 211

La réduction du capital social de 5.000Euros à 2.500 Euros ayant fait l’objetd’une première insertion dans le numérodu 10 septembre 2009 de ce journal, estdéfinitivement réalisée avec effet du 11septembre 2009.

En outre par décision de la gérance endate du 20 octobre 2009, il a été décidéde transférer le siège social de BIDART(64210), Villa Le Cormoran Bleu - Cor-niche de la Falaise à ANGLET (64600),65 rue de Chassin, et de changer ladénomination sociale devenant “LA CRAMPOTE”, le tout avec effetrétroactif à compter du 11 septembre2009.

Comme conséquence de ce quiprécède, les articles 3, 4, 7 et 8 desstatuts sont modifiés en fonction.

Le dépôt légal sera effectué auprès duGreffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE.

Pour avis La gérance

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN &BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNETél : 05.59.25.71.00 -Fax : 05.59.59.79.62

21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tél : 05.59.37.38.94 Fax : 05.59.37.27.19E-mail : [email protected]

SARHIAG.A.E.C. au Capital de 82.779,81 €uros

Siège Social : Maison “Sarhia”64240 ISTURITZ

R.C.S. BAYONNE D 379.814.692

AVIS DE CLOTURE DE LIQUIDATION

L’Assemblée Générale Extraordinairedes associés réunie le 15 Septembre2009 a approuvé le compte définitif deliquidation, déchargé Messieurs AndréJoseph HARAMBOURE et Jean-PierreHARAMBOURE de leurs mandats de liqui-dateurs, donné à ces derniers quitus deleur gestion et constaté la clôture de laliquidation à compter rétroactivement du31 Décembre 2008.

Les comptes définitifs établis par lesliquidateurs seront déposés au Greffe duTribunal de Commerce de Bayonne, enannexe au Registre du Commerce et desSociétés.

Pour avis,Le Gérant.

SESKETAN SCISociété Civile Immobilière au capital

de 1.524,49 €Siège social : URRUGNE (64122)

Chemin des Crêtes, Villa Iratzekoborda333 147 064 RCS BAYONNE

Gérance

L’Assemblée Générale Extraordinairedes associés tenue le 14 novembre 2009a décidé de nommer aux fonctions de co-gérants, Monsieur Jaime TOLOSA et Mon-sieur Ibon TOLOSA pour une durée illimi-tée et à compter du 14 novembre 2009.

Ils ont reconduit le mandat de gérant deMadame Marie de Belen TOLOSA, pourune durée illimitée à compter de la mêmedate.

Les trois co-gérants auront la facultéd’agir ensemble ou séparément.

Pour insertionLes Gérants

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial“Central Forum” - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

VACANCES SUDSARL au capital de 20 000 euros

Siège social : Centre d’affaires du LacMarion - 4, avenue de Paillet

64200 BIARRITZ390717718 RCS Bayonne

Aux termes d’une délibération en datedu 10/11/2009, la collectivité des associésa accepté la démission, sans remplace-ment, de Madame Carole LAMOTHE desa fonction de gérante de la société, àeffet du 09/11/2009.

Pour avisLa gérance

IRISARTARESKUBALOILARIAK

Partida galdurik itzuli da Irisarriko talde nagusia Niortetik joandenibiakoitzean. Alta, esperantzaz beterik joanak ziren harat irisarta-rrak, jazko xapelgoan talde beraren kontra ardietsitako garaipenagogoan. Bainan oraikoan bertze musikarik jo baita ! Partida erditanetziren batere gaizki alta, 13-12 gibelean, pundu xoil batez gaindi-tuak. Bainan bigarrenean, aski luzaz berdinean egonik, amoreeman behar izan dute, 30-27.Helduden ibiakoitzean (20:30), Kanboko kirolzelaian, Billerekotaldea dute hartuko, ez haatik xapelgoaren kondu bainan Frantzi-ako koparen kondu. Aitzin-partidan (18:30) nesken arteko adiski-dantzako partida, Kanbo Sukil’hand - Irisarri.

HOSPITALITE BASCO-BEARNAISE ALDUDEN

Baigorri eskualdeko Hospitalité Basco-Béarnaise (H.B.B.) taldeenbiltzar nagusia iragan da Alduden, azaroaren 7an. 50 kide nunbai-tan kondatzen ditu HBB-k eskualde hortan. Biltzar nagusiko aipa-gaietan, buruilean Lurderat egin den erien beila. Aurten, eskualde

hortako 22 eridira Lurderatlagunduak izan.Beila hortakogastuak estaliahal izan dira,nahiz gastu han-diak izan (230euro presunakaegun bakar).HBB-k eskerrakbihurtzen dituurteko eskeetan,eta bereziki ago-rrilaren 15ekoan,dirua eskaintzenduten guzieri,horiek gabe ezbailitaizke gastu-ak gaindi.

H.B.B.-ko arduradunak Aldudeko biltzar nagusian

PARISEKO LABORANTZA FERIAOraidanik izenak eman

2010eko martxoan iragan beharra da Pariseko Laborantza feriahandia. Donibane-Garaziko turismo bulegoak abisatzen ditu haratjoaiteaz interesatuak direnak, bidaia bat antolatzen duelamartxoaren 5etik 7ra. Gastua, 395 euro presunaka : joan-jinaautobusez (Garazi/Baigorri - Miarritzeko aireportua) eta hegazkinez(Miarritze-Parise), ganbara hotelean (bi gau eta gosariak), 3 egune-tako sartze txartelak feriarako, Pariseren bisita ibai-ontziz, axu-rantza, horiek oro turismo bulegoko bi presunen laguntzarekin. Ezdira haatik kondutan hartuak metro edo tramway txartelak, bazkari-afariak eta despendio pertsonalak. Bertzalde, larunbat aratsarekinproposatua izanen da nahiko duteneri, ordainduz, Lido famatuangaualdi bat. Xehetasun eta izen emaiteentzat, tel 05.59.37.03.57edo 05.59.37.47.28.

“MUNDU ANIMATUAK” MIARRITZEN

Mantes la Jolie hiriko Théâtre du Mantois taldeak emanaldi pollitbat eskainiko du azaroaren 21ean, larunbat arratsaldeko 5etan,Koliseo gelan, 3 urtez goitiko haurreri. “Mundu animatuak” edo ma-rrazki bizidunak eta antzerkia nahasirik, ikuskizun poetiko etaumoretsua, pirata ixtorio eta bertze. Biarritz Culture elkartearekinpartaidetzan muntatua den ekitaldia. Txartelak aitzinetik erosdaitezke turismo bulegoan.

EUSKAL HERRIA HORTIK HARAMiarritzeko hiriak eta Euskal Kultur Erakundeak antolaturik, “EuskalHerria hortik hara” f i lm dokumentala erakutsia izanen daazaroaren 28an, larunbat aratsaldeko 4etan, Miarritzeko medi-atekan. Hemengo hiru gazte ibiliak dira aitzin hortan euskal dias-poraren urratsetan, Quebec, Kalifornia, Venezuela, Argentina etaUruguaien gaindi. Horietan egin duten dokumentala da berazerakutsia izanen.

IDAZTEGI IBILTARIAIzturitze eta Otsozelaiko harpeetako kultura batzordeak bultzaturik,Hitza dantzan idaztegi ibiltariak bidea hartuko du, azaro huntarikuztaileraino. Bi tailer, bat euskaraz Itziar Madina-rekin, bertzeafrantsesez Corinne Lallemand-ekin, interesatua denak librokieman dezan idazteko urratsa… Egutegia : azaroak 29, abendoak13, urtarrilak 31, otsailak 14, martxoak 28, apirilak 18, maiatzak 30,uztailak 4, beti igandez (9:30-12:30/14:00-17:00), piknika elga-rrekin, 40 euro eguneko (6 oren) ; 5 egunentzat, 30 euro egunka ;zortzi egunentzat, 225 euro. Lehen tailerra Donamartirin azaroaren29an, hitzordua Bil Etxea gelan, elizako plazan. Xehetasun eta izenemaite : 05.59.29.40.50 Nathalie Paroix (edo “[email protected]”).

KORRIKLETAK 20 URTEIbaialde elkarteak Angelun antolatzen du arazoaren 29an, igan-dez, Korrikleta izeneko lasterraldi berezia, 20. urtemuga ospatuzaurten. Ekipa bakotxak (oinezko lasterkari bat eta VTT bizikletezkobat, aldizkatuz) 9 km-ko 52 itzuli egin beharko ditu. Abiatzeagoizeko 10etan. Minuta guziz 3 ekipa abiatuko dira. Parte hartzesaria : 16 euro heldu parearentzat, 13 euro heldu/haur, 10 eurohaur parearentzat (12 urtez goitiko haurrak). Parte hartzea dakonda, ez sailkapena. Heltzean, sari frango. Eta, nahi dutenentzat,bazkaria tokian berean, 15 eurotan. Hitzordua, goizeko 8:30etatikgoiti, Angeluko Prince Impérial ibilbidean (xehetasun guziak :http://ibaialde.skyrock.com/1.html).

“MINTZA ZAITE” HEMEN Elkartearen gomitaBere Biltzar Nagusiaren karietara, HEMEN Elkarteak aurkeztu du

“wiki” ditzen den webgune bat zointan intresatua diren presunaguziek beren ordenagailuaren bitartez beren ikusmoldea publikokijakin araz baitezakete.Haatik gaia zabala bezain zehatza da: Ipar Euskal Herriarenbarnekaldeko eta itsas hegiaren arteko loturak nola hobetu.Duela 2 urte antolatu mintzaldiak irakur ditaizke bai eta geroztikegin emendakinak.

HEMEN-ek akulatu nahi ditu gai hortako pundu batez edobertzeaz iritzi bat duten herritarrak beldurrik gabe idaztera. Helbu-rua da denen artean aterabideak kausitzea lurralde bereko bieremu hauek elgar sustenga dezaten.Huna helbidea: http://wiki.hemen-herrikoa.org/

Titin nagusitu Gonzalez-i bainan norariko ote da finalan ?

Page 8: Herria 3032

8

-Ortzegunean (08.45-17.00), Baionan, Glain auzoaldeko elkartetxean, “Etor Ikustera” Foroa.- Ortzegunean (19.30) Donapaleun, Hôtel de la Paix ostatuan, “krisiaren kontra, tokiko diru aterabideak erabili” solasaldia, Herrikoako Pierre Mendibouren inguruan-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, “Erendira”, Gabriel Garcia Marquez-en antzerki famatua. - Ortzegunean (20.30) Hazparneko Elgar mediatekan, «Ipar Euskal Herrian idaztea : basamotuaren zeharketa!» mahain ingurua, Gatuzain eta Maiatz antolatzaile-Ortzegunean (20.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, Martial artixtaren emanaldia.-Aste guzian, Baionan, Angelun eta Miarritzen, « Topaketa gertagaitzak » sailaren konduko ikusgarriak.- Ortziralean (18.00) Baionan, Bonnat erakustegian, Emazte idazleen nazioarteko topaketak-Ortziralean (20.30), Donibane Lohizunen, Ravel entzuntegian, “Gau Eraginak” antzerkia.- Ortziralean (20.30) Donibane Lohizunen, Ducontenia salan, “Espainiako gerla zibila Euskal Herrian”, Marie Jose Basurco eta Iñaki Egañarekin, Gatuzain antolatzaile-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, “Iiiiiixo”, Kepa Junkera eta Itxaro Borda, musika eta olerki.-Ortziralean (20.30), Baionako antzokian, eta larunbatean (21.00), Barkoxen, “Diaspora Bidaian” ikusgarria, Versant antzerkitaldeak eta Pier-Pol Berzaitz-ek muntatua.

-Larunbatetik goiti, Hendaian, Txotxongilo egunak.-Larunbatean, Ortzaizen, kantu-bazkaria Etxekoborda ostatuan.-Larunbatean (17.00), Miarritzen, Koliseo gelan, ”Mondes animés” antzerkia haurrentzat.-Larunbatean (19.00), Anhauzen, herriko salan, kontzertua Kalakan taldearekin. Hasteko, Claude Labat-en hitzaldia, “ Nous ne sommes que feu”.-Larunbatean (20.00), Baigorrin, Bil-Etxean, “Herria Pil Pil” antzerkia- Larunbatean (20.30) Itsasun, Sanoki gelan, Gau Beila herriko artistekin-Larunbatean (21.00), Baigorrin, Bixentainean, euskal rockari buruzko gaualdia.-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Salsa Verde taldea.-Larunbatean (22.00), Hazparne Ttattolan, kontzertua, Totem, Estricalla eta The Hyènes taldeak. -Larunbatean( 17.30), Gernikan, eta igandean (17.30), Iruñean, bertsulari xapelketa nagusiaren konduko finalerdiak, bigarren itzulia.- Larunbatean (21:00) eta igandean (17:00) Izpuran, Pier Pol Berzaitz-en “Ze bolada !” ikusgarria- Larunbatean eta igandean, Baionan, Glain-eko Elkartetxean, Ederlan feria- Larunbatean eta igandean, Saran, Ihalarren, Santa Katalinak-Igandean, Donibane Lohizunen, Begi-Eguna, Begiraleak antolatzaile, biltzar nagusi, bazkari eta kantaldi..

Gehexan Pontto

EGON IXILIKMarie N’Diaye idazle beltza bizi da Berlinen bere bizi-laguna eta bi haurrekin. Erran du han dagoela ez baitu gustukoa Frantzian den giroa Sarkozy sartuz geroz Eliseoko jauregian. Hori zen joan den abuztuan eta azaroan eman diote Goncourt saria.Eric Raoult diputatuak jakinarazi dio Goncourt saria lorturik ez zuela hola mintzatu behar eta sari horrek galdegiten ziola ixilik egoitea. Orduan sortu da sekulako eztabaida erakutsiz nornahik, haien artean idazleek, bazuela pentsatzeko eta idazteko eskubidea, demokraziak emaiten diona.Hobe zuen delako diputatuak ixilik egon balitz.

Aste huntan eta ondokoan sail huntan aipatuko ditugu lau hazpandar beren denbo-ran aski famatuak izan zirenak! Ez Hazparnez eta hazpandarrez espantuka artzeko bainan kasua halakoa izanez iduritu baitzauku arras egoki zitakeela holako zerbaiten egitea… Lau hazpandar horiek alabainan lauak urte berean edo sortuak edo hilak, eta hori 1859-an, duela xuxen 150 urte. Bi pilotari handi, Kaskoina eta Jats, bi euskal-tzale ospetsu, Manex edo Jean Hiriart-Urruty kalonjea eta Pierre Broussain. Egun, ariko gira beraz bi pilotari horietaz. Nahiz aurten etzaioten guk jakinean se-gurik deus omenaldirik eskaini Hazparnen berean, dugun erran bien oroitzapena beti

bizi dela herri hortan, batek eta besteak baitute beren izena daukan karrika… Kaskoina, edo Gaskoina luzaz idatzi den bezala, berenaz hazpandarra zen, Oihartirian sortua, plazatik ez hain urun, 1817-ko apirilaren 4-ean. Zendako dei-tzen zuten bada Kaskoina? Aitari izengoiti hori emana eta semeari segitzen, frangotan gertatu den bezala… Zer zen beraz aita kaskoina? Ez eta ere! Aita hori, Xalbat, hazpandarra zen bainan gaztean Bastidako alde hortan, Pesaru auzoaldean, mutil egona. Handik gibelerat jin zen pondutik Kaskoina deitu zuten, zazi zu zendako!

IRUNGO DESAFIO HURA!

Artetik erraiteko, Kaskoina pilotariari hau ere gertatu zitzaion, nunbaiteko bitxikeria, ez dena usu aditzen: bere egiazko izena legez-lege galdu zuen eta beste bat eman zioten! Jean Erratchun izanki sortzean, Jean Darritchon hiltzean. Noizbait, haur baten sor-

tzean naski, huts bat edo nahaskeria bat egina iza-nik herriko etxean, hango langileak Darritchon idatzi E rratchun idazteko partez… Eta funts hortan egin hutsa nehork ez ondotik xuxendu!Dena den, Kaskoinak gazte-gazterik bildu zuen gaitze-ko fama, bai luzean eta bai pasakan, orduan joko horiek baitziren nagusi! Eta xixtera oraino agertzekoa baitzen, larruzko eskukoekin artzen ziren…Hoberen-hoberenen mailerat heldurik, arrakasta ikaragarria bazuen gure Kaskoinak! Otsoa bezen az-karra eta denbora berean izigarri jokotsua! 1846-an, 29 urte bete berriak, deitu zuten Irunen jokatzeko geroztik zonbait eta zonbait aipaldi ukana duen de-safiozko partida, Gipuzkoarren kontrakoa! Mundu bat bildu baitzen, agorrilaren 12-an, batzu biziki urrune-tik ere, etzelarik orai bezenbat errextasun toki batetik besterat joaiteko!Partida gaitza izan zen! Zernahi jendek itsuski pariatuz batzu edo besteen alde! Kaskoinak eta hunen lagunek irabazi doi-doietarik! Kaskoinak berak lau mila libera eskuratu, denbora hartako sos-alde alimalea izan be-har zena, bai eta idi pare bat! Parioetan irabazle ate-ratu batzuk ixil ixila eman zioten sosa bestalde! Partida ikaragarri hortaz kantuak ere egin ziren, oraino ere ar-tetan kantatzen direnak funtsean!1851-n, Urruñan izan zen beste desafiozko partida bat egundainokotan bazterrak azkarki harrotu baitziren! Eta hor ere gipuzkoarrek galdu, Kaskoinak irabazi!Plazaz-plaza eta trinketez-trinket balentria ainitz eta ai-nitz eginik, Kaskoina arras gazterik hil zen, 42 urtetan,

sukar tzar batek denbora guti barne bentzuturik… Gaitza ez baita nehoren beldur eta azkarrari azkar gisa lotzen!

IKARAGARRIKO JEINUA!

Kaskoina hil zen urtean sortu zen beraz Jean Sabalo, bere denborako pilotari ho-berenetarik izan zena hau ere. Luzean ala pasakan etzuen parerik! 16 urtetan denak harritzen zituen eta behin gaitzeko partida egin zuen Kanbon, Hazparnetik harat oi-nez joanik, eta han bildu ere bere izen-goitia, Jats, luzaz Yats idatzi dena hor gaindi! Partida guziak irabazten zituen eta ardurenean airoski! Gizon azkarra, 130 kilo pisu denbora batez, bainan indarraz besterik ere bazuena segur, izigarriko jeinua pilota eskualde guzietarat erabiltzeko! Kaskoinari bezala bere fama handitu zitzaion gipuz-koarren kontrako desafio batzuetan! Denetako partida aipatuena 1886-an egin zuten hura, Jats bere lagunekin nagusitu baitzen mugaz haindikoeri, hok beren aitzineko edo kapitain gisa zutela Billabonako Mantxot guziz famatua, izen-goiti hori bildua beso-motza zelakotz. Partidak lau oren pasa iraun zuen! Handik zonbait hilabeteren buruan beste desafio bat izan zen, Donostia aldeko beste laukote baten kontra, eta hura ere Jats-ek irabazi! Luzaz arizan zen pilotan, kondatzen da despeidako par-tida, luzean, Miarritzen jokatu zuela, Agilerako plazan, 1912-an, ordukotz bazituelarik 53 urte! Luzean deneri nagusi bazen, esku-huska ere partida gaitzak egiten zituen, esku-huska hori gero eta gehiago sartzen ari-eta…. Hazparnen biziki maitatua zen, xapeldun gisa bixtan da bainan ere arrunt gizona zelakotz, gizon xuxena eta langilea. Familia ederra hazi ere zuen bere andrearekin, hiru alaba eta bi seme. Zoritxarrez, bi semeak hil zaizkion 14-eko gerlan, horrek az-karki histu eta ilundu zuen Jats-en bizia. 1927-an pausatu zen. 1933-an, pilotaren Aste Handia Hazparnen hasi zen eta haren irudiko oroit-harria orduan estreinatu zuten herriko etxean. Muslaria

Argazkiak Jean Arotçarena Hazparneko berriketariaren ganik. Milesker handi batekin.

LAU HAZPANDAR FAMA HANDIKOAK1- KASKOINA ETA JATS

Egiaren erraiteko, gauza polita da beste herri-alde batean zirelarik lagun artean ibiltzea. Eus-kal Herriratu berria naiz Argentinatik, eta xanza ukan dut herri handi hortako hiru probintziatan barna ibiltzeko, autoz, euskal etxez euskal etxe, arraza euskaldunekoen artean, hitzaldi batzuen emaiten euskal diasporari buruz. Buenos Aires probintzia hego-mendebaldean ibili naiz, Rio Negro probintzian ere (Patago-nian) eta La Pampan ere sartu naiz, berriz ere Buenos Aires probintziara itzultzeko, hor-tik gibelera Buenos Aires hiribururako bidea hartzeko. Herriak aipatzeko, lehenik Bahia Blanca (Buenos Aires), ondoren Viedma (Rio Negro), gero Coronel Dorrego, Tres Arroyos eta Coronel Pringles (Buenos Aires probint-zian), ondotik General Acha, Macachin eta Santa Rosa (La Pampan); azkenik, berriro Buenos Aires probintzian, General Villegas, Trenque Lauquen eta Pehuajó. Guzietan errezibitu naute ongi. Euskal Etxeak, batzuk handiak, beste batzuk alimalekoak, beste batzuk apal-apal eta tipiak... guzietarik. Amankomunean, guziak direla euskaldun sen-ditzen, guziek nahi dutela atxiki heien aitama, aitatxi-amatxi edo urrunagoko ahaideren batek pasatu zien euskalduntasuna. Gehientsiak ez dira sekula izanak Euskal Herrian eta ardura ez dakite sobera Euskal Herriari buruz. Haatik ba-dakite atxiki nahi badute euskalduntasuna, be-har dutela elgarrekin egin, zazpi probintzietako euskaldunek. Harat-hunatean atxeman ditugu baxenabartarrak, xiberotarrak eta lapurtarrak --heien ondokoak-- eta beste lauetarik ere, bis-tan da, eta ikusi dugu atxikiak direla, eta nahi dutela gehiago jakin Euskal Herriaz eta euskal kulturaz. Euskal kultura eta diasporaz mintzatu natzaie nire hitzaldietan. Euskara ahantxu ez zuen nehork mintzo, ikasten ari zirenek salbu, eta horietarik baziren batzuk.

Urtean behin saiatzen naiz halako zerbaiten egiten. Bidaia huntan, azkeneko hitzaldietako batean, goraintziak eman dizkidate Xipri Ar-belbiderentzat, 90 bat urte dituen bere ahaide batek eta haren emazteak. Juan Arbelbide du izena gizonak, eta Trenque Lauquen herrian bizi da. Harritu da ene konputagailutik Xipriri grabatu nion elgarrizketa bat atera diodanean. Coronel Pringles herrian, berriz, Euskal Etxea berritzen eta barneko elektrizitateak arreina-tzen eta behar bezala ezartzen ari zen Iriart deituradun batek --El Vasco Iriart deitzen dute, baita bere emazteak ere-- bere aitatxi Urdiñar-beko xiberotarra zela esan zidan. Ohi bezala, istorio frango, gure euskal istorio frango. Ku-siak, sobera ezagutzen ez dugun gure familia dira. Ameriketara joan zen gure ahaidearen istorio bera bizi izan dute. Mundu bat dute amankomunean gurekin. Etxetik urrun egonik, lotura bat dira. Nik hala bizi eta senditzen dut. Euskal Etxeen mugimendua biziarazten dute. Kanpoan etxeko zira, heien etxeetan. Mila es-ker hemendik, aipatu herrietako lagun guzieri.

Joseba ETXARRI

Zortzigarren probintzian barna, Argentinan

”El Vasco Iriart”: aitatxi Urdiñarbeko, Coronel Pringles-ko Euskal Etxeko kide da

Macachin herrian, La Pampan, dago Gernikako Arbolaren seme hau

Juan Arbelbide eta emaztea: goraintzi Xipri ahaideari (argazkiak EuskalKultura.com)

Adixkide bazkari bat Jats-en etxean, Jats bera lehen lerroan eskuineko puntan

Jats-en orroit harria Hazparneko herriko etxean

Jats pilotari handia

Page 9: Herria 3032

8

-Ortzegunean (08.45-17.00), Baionan, Glain auzoaldeko elkartetxean, “Etor Ikustera” Foroa.- Ortzegunean (19.30) Donapaleun, Hôtel de la Paix ostatuan, “krisiaren kontra, tokiko diru aterabideak erabili” solasaldia, Herrikoako Pierre Mendibouren inguruan-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, “Erendira”, Gabriel Garcia Marquez-en antzerki famatua. - Ortzegunean (20.30) Hazparneko Elgar mediatekan, «Ipar Euskal Herrian idaztea : basamotuaren zeharketa!» mahain ingurua, Gatuzain eta Maiatz antolatzaile-Ortzegunean (20.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, Martial artixtaren emanaldia.-Aste guzian, Baionan, Angelun eta Miarritzen, « Topaketa gertagaitzak » sailaren konduko ikusgarriak.- Ortziralean (18.00) Baionan, Bonnat erakustegian, Emazte idazleen nazioarteko topaketak-Ortziralean (20.30), Donibane Lohizunen, Ravel entzuntegian, “Gau Eraginak” antzerkia.- Ortziralean (20.30) Donibane Lohizunen, Ducontenia salan, “Espainiako gerla zibila Euskal Herrian”, Marie Jose Basurco eta Iñaki Egañarekin, Gatuzain antolatzaile-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, “Iiiiiixo”, Kepa Junkera eta Itxaro Borda, musika eta olerki.-Ortziralean (20.30), Baionako antzokian, eta larunbatean (21.00), Barkoxen, “Diaspora Bidaian” ikusgarria, Versant antzerkitaldeak eta Pier-Pol Berzaitz-ek muntatua.

-Larunbatetik goiti, Hendaian, Txotxongilo egunak.-Larunbatean, Ortzaizen, kantu-bazkaria Etxekoborda ostatuan.-Larunbatean (17.00), Miarritzen, Koliseo gelan, ”Mondes animés” antzerkia haurrentzat.-Larunbatean (19.00), Anhauzen, herriko salan, kontzertua Kalakan taldearekin. Hasteko, Claude Labat-en hitzaldia, “ Nous ne sommes que feu”.-Larunbatean (20.00), Baigorrin, Bil-Etxean, “Herria Pil Pil” antzerkia- Larunbatean (20.30) Itsasun, Sanoki gelan, Gau Beila herriko artistekin-Larunbatean (21.00), Baigorrin, Bixentainean, euskal rockari buruzko gaualdia.-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Salsa Verde taldea.-Larunbatean (22.00), Hazparne Ttattolan, kontzertua, Totem, Estricalla eta The Hyènes taldeak. -Larunbatean( 17.30), Gernikan, eta igandean (17.30), Iruñean, bertsulari xapelketa nagusiaren konduko finalerdiak, bigarren itzulia.- Larunbatean (21:00) eta igandean (17:00) Izpuran, Pier Pol Berzaitz-en “Ze bolada !” ikusgarria- Larunbatean eta igandean, Baionan, Glain-eko Elkartetxean, Ederlan feria- Larunbatean eta igandean, Saran, Ihalarren, Santa Katalinak-Igandean, Donibane Lohizunen, Begi-Eguna, Begiraleak antolatzaile, biltzar nagusi, bazkari eta kantaldi..

Gehexan Pontto

EGON IXILIKMarie N’Diaye idazle beltza bizi da Berlinen bere bizi-laguna eta bi haurrekin. Erran du han dagoela ez baitu gustukoa Frantzian den giroa Sarkozy sartuz geroz Eliseoko jauregian. Hori zen joan den abuztuan eta azaroan eman diote Goncourt saria.Eric Raoult diputatuak jakinarazi dio Goncourt saria lorturik ez zuela hola mintzatu behar eta sari horrek galdegiten ziola ixilik egoitea. Orduan sortu da sekulako eztabaida erakutsiz nornahik, haien artean idazleek, bazuela pentsatzeko eta idazteko eskubidea, demokraziak emaiten diona.Hobe zuen delako diputatuak ixilik egon balitz.

Aste huntan eta ondokoan sail huntan aipatuko ditugu lau hazpandar beren denbo-ran aski famatuak izan zirenak! Ez Hazparnez eta hazpandarrez espantuka artzeko bainan kasua halakoa izanez iduritu baitzauku arras egoki zitakeela holako zerbaiten egitea… Lau hazpandar horiek alabainan lauak urte berean edo sortuak edo hilak, eta hori 1859-an, duela xuxen 150 urte. Bi pilotari handi, Kaskoina eta Jats, bi euskal-tzale ospetsu, Manex edo Jean Hiriart-Urruty kalonjea eta Pierre Broussain. Egun, ariko gira beraz bi pilotari horietaz. Nahiz aurten etzaioten guk jakinean se-gurik deus omenaldirik eskaini Hazparnen berean, dugun erran bien oroitzapena beti

bizi dela herri hortan, batek eta besteak baitute beren izena daukan karrika… Kaskoina, edo Gaskoina luzaz idatzi den bezala, berenaz hazpandarra zen, Oihartirian sortua, plazatik ez hain urun, 1817-ko apirilaren 4-ean. Zendako dei-tzen zuten bada Kaskoina? Aitari izengoiti hori emana eta semeari segitzen, frangotan gertatu den bezala… Zer zen beraz aita kaskoina? Ez eta ere! Aita hori, Xalbat, hazpandarra zen bainan gaztean Bastidako alde hortan, Pesaru auzoaldean, mutil egona. Handik gibelerat jin zen pondutik Kaskoina deitu zuten, zazi zu zendako!

IRUNGO DESAFIO HURA!

Artetik erraiteko, Kaskoina pilotariari hau ere gertatu zitzaion, nunbaiteko bitxikeria, ez dena usu aditzen: bere egiazko izena legez-lege galdu zuen eta beste bat eman zioten! Jean Erratchun izanki sortzean, Jean Darritchon hiltzean. Noizbait, haur baten sor-

tzean naski, huts bat edo nahaskeria bat egina iza-nik herriko etxean, hango langileak Darritchon idatzi E rratchun idazteko partez… Eta funts hortan egin hutsa nehork ez ondotik xuxendu!Dena den, Kaskoinak gazte-gazterik bildu zuen gaitze-ko fama, bai luzean eta bai pasakan, orduan joko horiek baitziren nagusi! Eta xixtera oraino agertzekoa baitzen, larruzko eskukoekin artzen ziren…Hoberen-hoberenen mailerat heldurik, arrakasta ikaragarria bazuen gure Kaskoinak! Otsoa bezen az-karra eta denbora berean izigarri jokotsua! 1846-an, 29 urte bete berriak, deitu zuten Irunen jokatzeko geroztik zonbait eta zonbait aipaldi ukana duen de-safiozko partida, Gipuzkoarren kontrakoa! Mundu bat bildu baitzen, agorrilaren 12-an, batzu biziki urrune-tik ere, etzelarik orai bezenbat errextasun toki batetik besterat joaiteko!Partida gaitza izan zen! Zernahi jendek itsuski pariatuz batzu edo besteen alde! Kaskoinak eta hunen lagunek irabazi doi-doietarik! Kaskoinak berak lau mila libera eskuratu, denbora hartako sos-alde alimalea izan be-har zena, bai eta idi pare bat! Parioetan irabazle ate-ratu batzuk ixil ixila eman zioten sosa bestalde! Partida ikaragarri hortaz kantuak ere egin ziren, oraino ere ar-tetan kantatzen direnak funtsean!1851-n, Urruñan izan zen beste desafiozko partida bat egundainokotan bazterrak azkarki harrotu baitziren! Eta hor ere gipuzkoarrek galdu, Kaskoinak irabazi!Plazaz-plaza eta trinketez-trinket balentria ainitz eta ai-nitz eginik, Kaskoina arras gazterik hil zen, 42 urtetan,

sukar tzar batek denbora guti barne bentzuturik… Gaitza ez baita nehoren beldur eta azkarrari azkar gisa lotzen!

IKARAGARRIKO JEINUA!

Kaskoina hil zen urtean sortu zen beraz Jean Sabalo, bere denborako pilotari ho-berenetarik izan zena hau ere. Luzean ala pasakan etzuen parerik! 16 urtetan denak harritzen zituen eta behin gaitzeko partida egin zuen Kanbon, Hazparnetik harat oi-nez joanik, eta han bildu ere bere izen-goitia, Jats, luzaz Yats idatzi dena hor gaindi! Partida guziak irabazten zituen eta ardurenean airoski! Gizon azkarra, 130 kilo pisu denbora batez, bainan indarraz besterik ere bazuena segur, izigarriko jeinua pilota eskualde guzietarat erabiltzeko! Kaskoinari bezala bere fama handitu zitzaion gipuz-koarren kontrako desafio batzuetan! Denetako partida aipatuena 1886-an egin zuten hura, Jats bere lagunekin nagusitu baitzen mugaz haindikoeri, hok beren aitzineko edo kapitain gisa zutela Billabonako Mantxot guziz famatua, izen-goiti hori bildua beso-motza zelakotz. Partidak lau oren pasa iraun zuen! Handik zonbait hilabeteren buruan beste desafio bat izan zen, Donostia aldeko beste laukote baten kontra, eta hura ere Jats-ek irabazi! Luzaz arizan zen pilotan, kondatzen da despeidako par-tida, luzean, Miarritzen jokatu zuela, Agilerako plazan, 1912-an, ordukotz bazituelarik 53 urte! Luzean deneri nagusi bazen, esku-huska ere partida gaitzak egiten zituen, esku-huska hori gero eta gehiago sartzen ari-eta…. Hazparnen biziki maitatua zen, xapeldun gisa bixtan da bainan ere arrunt gizona zelakotz, gizon xuxena eta langilea. Familia ederra hazi ere zuen bere andrearekin, hiru alaba eta bi seme. Zoritxarrez, bi semeak hil zaizkion 14-eko gerlan, horrek az-karki histu eta ilundu zuen Jats-en bizia. 1927-an pausatu zen. 1933-an, pilotaren Aste Handia Hazparnen hasi zen eta haren irudiko oroit-harria orduan estreinatu zuten herriko etxean. Muslaria

Argazkiak Jean Arotçarena Hazparneko berriketariaren ganik. Milesker handi batekin.

LAU HAZPANDAR FAMA HANDIKOAK1- KASKOINA ETA JATS

Egiaren erraiteko, gauza polita da beste herri-alde batean zirelarik lagun artean ibiltzea. Eus-kal Herriratu berria naiz Argentinatik, eta xanza ukan dut herri handi hortako hiru probintziatan barna ibiltzeko, autoz, euskal etxez euskal etxe, arraza euskaldunekoen artean, hitzaldi batzuen emaiten euskal diasporari buruz. Buenos Aires probintzia hego-mendebaldean ibili naiz, Rio Negro probintzian ere (Patago-nian) eta La Pampan ere sartu naiz, berriz ere Buenos Aires probintziara itzultzeko, hor-tik gibelera Buenos Aires hiribururako bidea hartzeko. Herriak aipatzeko, lehenik Bahia Blanca (Buenos Aires), ondoren Viedma (Rio Negro), gero Coronel Dorrego, Tres Arroyos eta Coronel Pringles (Buenos Aires probint-zian), ondotik General Acha, Macachin eta Santa Rosa (La Pampan); azkenik, berriro Buenos Aires probintzian, General Villegas, Trenque Lauquen eta Pehuajó. Guzietan errezibitu naute ongi. Euskal Etxeak, batzuk handiak, beste batzuk alimalekoak, beste batzuk apal-apal eta tipiak... guzietarik. Amankomunean, guziak direla euskaldun sen-ditzen, guziek nahi dutela atxiki heien aitama, aitatxi-amatxi edo urrunagoko ahaideren batek pasatu zien euskalduntasuna. Gehientsiak ez dira sekula izanak Euskal Herrian eta ardura ez dakite sobera Euskal Herriari buruz. Haatik ba-dakite atxiki nahi badute euskalduntasuna, be-har dutela elgarrekin egin, zazpi probintzietako euskaldunek. Harat-hunatean atxeman ditugu baxenabartarrak, xiberotarrak eta lapurtarrak --heien ondokoak-- eta beste lauetarik ere, bis-tan da, eta ikusi dugu atxikiak direla, eta nahi dutela gehiago jakin Euskal Herriaz eta euskal kulturaz. Euskal kultura eta diasporaz mintzatu natzaie nire hitzaldietan. Euskara ahantxu ez zuen nehork mintzo, ikasten ari zirenek salbu, eta horietarik baziren batzuk.

Urtean behin saiatzen naiz halako zerbaiten egiten. Bidaia huntan, azkeneko hitzaldietako batean, goraintziak eman dizkidate Xipri Ar-belbiderentzat, 90 bat urte dituen bere ahaide batek eta haren emazteak. Juan Arbelbide du izena gizonak, eta Trenque Lauquen herrian bizi da. Harritu da ene konputagailutik Xipriri grabatu nion elgarrizketa bat atera diodanean. Coronel Pringles herrian, berriz, Euskal Etxea berritzen eta barneko elektrizitateak arreina-tzen eta behar bezala ezartzen ari zen Iriart deituradun batek --El Vasco Iriart deitzen dute, baita bere emazteak ere-- bere aitatxi Urdiñar-beko xiberotarra zela esan zidan. Ohi bezala, istorio frango, gure euskal istorio frango. Ku-siak, sobera ezagutzen ez dugun gure familia dira. Ameriketara joan zen gure ahaidearen istorio bera bizi izan dute. Mundu bat dute amankomunean gurekin. Etxetik urrun egonik, lotura bat dira. Nik hala bizi eta senditzen dut. Euskal Etxeen mugimendua biziarazten dute. Kanpoan etxeko zira, heien etxeetan. Mila es-ker hemendik, aipatu herrietako lagun guzieri.

Joseba ETXARRI

Zortzigarren probintzian barna, Argentinan

”El Vasco Iriart”: aitatxi Urdiñarbeko, Coronel Pringles-ko Euskal Etxeko kide da

Macachin herrian, La Pampan, dago Gernikako Arbolaren seme hau

Juan Arbelbide eta emaztea: goraintzi Xipri ahaideari (argazkiak EuskalKultura.com)

Adixkide bazkari bat Jats-en etxean, Jats bera lehen lerroan eskuineko puntan

Jats-en orroit harria Hazparneko herriko etxean

Jats pilotari handia