8
2009ko Azaroaren 26ekoa ISSN 0767-7643 - 26 novembre 2009 - 1,10 E - N° 3033 POZ HANDIA Azkenean etorri zaie egun han- dia, zorionezko eguna. Ez naiz, ez, frantses futbolariez ari. Hauek molde txarrenean eskuratu dute Hego Afri- kan munduko xapelgoa jokatzeko txartela, bali ez zen tanto bat sarturik Irlandeseri. Thierry Henry-ren juku- triazko eskujokoa, “igelaren eskua” Irlandesek trufaz dioten bezala, his- torian sartuko den horietakoa da, Maradonarenaren gisa, futbolaren kalterako. Besta eguna izan beharko zena eskandala eguna da bihurtu. Pena handia irlandes jokolarientzat eta irlandes populuarentzat. Mere- ziko zuten Hego Afrikara joaitea, Frantziaren harropuzkeria etxean giltzaturik utziz. Egun handiaz ari naizelarik, da Ber- meoko Alakrana atunontziko hogoita hamasei arrantzaleak, tartean zazpi euskaldun, libro ikusi dituen egunaz. Berrogoita zazpi egunez Somaliako piraten eskuetan egonik, azkenean ardietsi dute libertatea. Hainbertze denboraz bahiturik egonik, baldintza gogorretan Iker Galbarriatu atunon- tziko kapitainak berak kondatu due- naz, zer poza arrantzaleentzat, zer poza haien familia eta adiskideen- tzat, ondoko egunetan kritika zorro- tzak altxatu balinbadira ere Madrilgo eta Gasteizko gobernuek afera hori guzia kudeatu duten molde “nigar- garriez”. Dena den, arrantzale horiek libro dira, bainan badira beste frango oraindik bahiturik, hala nola ukrainar arrantzale batzu zazpi hilabete hon- tan, nehork kasik aipatzen ez ditue- nak. Eta gutitarik egin du Bermeoko bertze itsasontzi bat, Txori Gorri atu- nontzia, ez bahitua izaitea Alakranak libertate bidea hartu orduko. Horiek hola, ez diegu baitezpada harria bota behar somaliar pirata hoieri. Piratak bilakatu dira hango uretan, nazioar- teko urak izanikan ere, europear arrantzaleek egiten duten gehiegizko arrantzaren gatik, hango berekoeri arrantzatik bizitzeko moldeak tturrin- duz. Afrikako lur horietan jasaiten ari duten gosete izigarriari behar zaizkio aterabideak baitezpada aurkitu, eta lan horri lehen bai lehen lotu beharko lukete gure herrialde sabelkoiek. Hori gabe, etorkizunean ere izanen da pirata nahiko, ezinbertzean ha- lakotuak... P.J. Murru sobera eraikitzen da eta ez aski zubi (Isaac Newton) Kanaldude Telebista gero-eta gehiago sar- tzen ari da gure etxetan, interneten bidez na- gusiki, asko jenderen atsegin handienaren- tzat. Gehiago jakin nahian, jo dugu Arrosara eta Ximun Carrere arduradun nagusiarekin solas egin. Aldudarrak Bideoren ildo berritzailea 1997an sortu zen Aldudarrak Bideo Garazi-Baigorri lu- rraldean, urteak joan arau Ipar Euskal Herri osoari heda- tuz bere hegalak. Gaur egun, bi ardatz nagusi dauzka. Batetik, ikusentzunezko dokumentuak ekoizten ditu, tokiko egiturek manaturik eta diruztaturik, hala nola Ga- rapen Kontseiluak, Errobiko Erreka Hitzarmenak, Seas- kak bere 40. urtemugakari, Euskal Kultur Erakundeak oroimen bilketarako, Ikas-ek, Bankako Goicoetchea arraintegiak, mendiko Leader proiektuak, Herrikoak gaur deraman kapital emendatze kanpainakari... Sail hortan sartzen dira ere antzerki ala dantza ikusgarrietaz ontuak diren bideoak, gertakari kultural horietan inpli- katuak diren elkarteek galdeginik. Bertzetik, Kanaldude euskarazko herri telebista partehartzailearen ildoa du eremaki Aldudarrak Bideok. Herri telebista, erran nahi baita herritarren zerbitzuko den telebista. Eta partehar- tzailea, herritarrek berek moldatzen baitute emankizu- nen mamia, lan tekniko nagusia Aldudarrak Bideoko profesionalen esku gelditzen bada ere. Hots, telebista horrekin jendea ez da kontsumitzaile hutsa bainan bai funtsezko aktore. Kanalduderen emankizunak Landuak diren emankizunak sei alorretan sailkatuak dira. Herrien aurkezpena egiten du Tokika emankizunak (Kanalduderen emankizun faroa). Herri bat aurkeztua da herri hortako jendeek nahi duten gisara, herriaren aurpegi desberdinak erakutsiz, eztabaidak ere sustatuz batzutan, beti haatik Herriko Etxearen sustenguarekin. Azkenik Bidarraiko herria da erakutsia izan eta orain La- san ari dira gisa bereko bat muntatzen, nunbaitan sei herri direlarik urtean zehar presentatuak. Bertze eman- kizunak : Kirolak, errugbia, eskubaloia, pilota... Leiho- tik, gai berezi baten inguruan... Salto-K, erreportai bat gomita batekin, aktualitateari lotua... Gertakari, azkenik Aiherrako gau beila... Gutartean, musikaren inguruko emankizun bat, bizpahiru artistekin, orain arte bidera- tua izan ez dena haatik... Emankizun horiek guzietan, tokiko jendea da funski inplikatzen. Emankizun horien hedapen modu nagusia internet da ; www.kanaldude. KANALDUDE Euskarazko Herri Telebista Partehartzailea Arrosako egoitzaren aitzinean, Ximun Carrere, Patxi Etxemendi, Xantxo Ernaga, Pantxika Maitia eta Cyril Peyramond org gunetik dira zabaltzen. Gaur 7000 bisiatari baditu banabeste hilabetero kanaldude.org webguneak, Bidarraiko Tokika emanki- zunak adibidez arrakasta ederra duela bildu, egun bakar batzuk barne mila bisitari baino gehiagorekin. TVPI-ren bidez ere hedat- zen da Kanaldude, kostaldeko telebista hunekin kolaborazio jar- raikia abiaturik : astero bi oreneko emankizuuna, lau egunez er- repikaturik agertzen dena. Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) da Kanalduderen diruztatzaile nagusia (%60), euskara sustatzea gatik. Garazi-Baigorriko herri elkargoak ere laguntzen du, gaine- ratiko diru sartzeak segurtatuak direlarik iragarki eta ekoizpen berezi batzuren salmentekin. Egun elkarte, bihar kooperatifa Denbora osozko bost langile dauzka Aldudarrak Bideok gaur (Pantxika Maitia, Ximun Carrere, Xantxo Ernaga, Patxi Etxemen- di, Stephane Etchegaray Etxe) bai eta denbora mugatuzko ha- mar bat teknikari. Bestalde, urte guzian 200/300 bolondres ba- dabil emanaldi desberdinetan laguntzaile. Juridikoki, elkarte bat da gaur Aldudarrak Bideo. Urratsak abiatuak ditu haatik SCIC bi- lakatzeko (Société Coopérative d’Intérêt Collectif), langile guziak osoki beren lantresnaren jabe izaiteko gisan, laguntzaile guziak ere (banku, kide ekonomiko eta beste) molde batez edo ber- tzez sare hortan sarraraziz, Aldudarrak Bideo izan dadin euskal lurralde huntako aktore nagusietarik, tokiko bizinahi handiaren erakusleiho. Bidarraiko «Tokika» emankizuna egitean…

Herria 3033

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3033

Citation preview

Page 1: Herria 3033

2009ko Azaroaren 26ekoa ISSN 0767-7643- 26 novembre 2009 - 1,10 E - N° 3033

POZ HANDIAAzkenean etorri zaie egun han-dia, zorionezko eguna. Ez naiz, ez, frantses futbolariez ari. Hauek molde txarrenean eskuratu dute Hego Afri-kan munduko xapelgoa jokatzeko txartela, bali ez zen tanto bat sarturik Irlandeseri. Thierry Henry-ren juku-triazko eskujokoa, “igelaren eskua” Irlandesek trufaz dioten bezala, his-torian sartuko den horietakoa da, Maradonarenaren gisa, futbolaren kalterako. Besta eguna izan beharko zena eskandala eguna da bihurtu. Pena handia irlandes jokolarientzat eta irlandes populuaren tzat. Mere-ziko zuten Hego Afrikara joaitea, Frantziaren harropuzkeria etxean giltzaturik utziz.

Egun handiaz ari naizelarik, da Ber-meoko Alakrana atunontziko hogoita hamasei arrantzaleak, tartean zazpi euskaldun, libro ikusi dituen egunaz. Berrogoita zazpi egunez Somaliako piraten eskuetan egonik, azkenean ardietsi dute libertatea. Hainbertze denboraz bahiturik egonik, baldintza gogorretan Iker Galbarriatu atunon-tziko kapitainak berak kondatu due-naz, zer poza arrantzaleentzat, zer poza haien familia eta adiskideen-tzat, ondoko egunetan kritika zorro-tzak altxatu balinbadira ere Madrilgo eta Gasteizko gobernuek afera hori guzia kudeatu duten molde “nigar-garriez”.

Dena den, arrantzale horiek libro dira, bainan badira beste frango oraindik bahiturik, hala nola ukrainar arrantzale batzu zazpi hilabete hon-tan, nehork kasik aipatzen ez ditue-nak. Eta gutitarik egin du Bermeoko bertze itsasontzi bat, Txori Gorri atu-nontzia, ez bahitua izaitea Alakranak libertate bidea hartu orduko. Horiek hola, ez diegu baitezpada harria bota behar somaliar pirata hoieri. Piratak bilakatu dira hango uretan, nazioar-teko urak izanikan ere, europear a rrantzaleek egiten duten gehiegizko arrantzaren gatik, hango berekoeri arrantzatik bizitzeko moldeak tturrin-duz. Afrikako lur horietan jasaiten ari duten gosete izigarriari behar zaizkio aterabideak baitezpada aurkitu, eta lan horri lehen bai lehen lotu beharko lukete gure herrialde sabelkoiek. Hori gabe, etorkizunean ere izanen da pirata nahiko, ezinbertzean ha-lakotuak...

P.J.

Murru sobera eraikitzen da

eta ez aski zubi (Isaac Newton)

Kanaldude Telebista gero-eta gehiago sar-tzen ari da gure etxetan, interneten bidez na-gusiki, asko jenderen atsegin handienaren-tzat. Gehiago jakin nahian, jo dugu Arrosara eta Ximun Carrere arduradun nagusiarekin solas egin.

Aldudarrak Bideoren ildo berritzailea

1997an sortu zen Aldudarrak Bideo Garazi-Baigorri lu-rraldean, urteak joan arau Ipar Euskal Herri osoari heda-tuz bere hegalak. Gaur egun, bi ardatz nagusi dauzka. Batetik, ikusentzunezko dokumentuak ekoizten ditu, tokiko egiturek manaturik eta diruztaturik, hala nola Ga-rapen Kontseiluak, Errobiko Erreka Hitzarmenak, Seas-kak bere 40. urtemugakari, Euskal Kultur Erakundeak oroimen bilketarako, Ikas-ek, Bankako Goicoetchea a rraintegiak, mendiko Leader proiektuak, Herrikoak gaur deraman kapital emendatze kanpainakari... Sail hortan sartzen dira ere antzerki ala dantza ikusgarrietaz ontuak diren bideoak, gertakari kultural horietan inpli-katuak diren elkarteek galdeginik. Bertzetik, Kanaldude euskarazko herri telebista partehartzailearen ildoa du eremaki Aldudarrak Bideok. Herri telebista, erran nahi baita herritarren zerbitzuko den telebista. Eta partehar-tzailea, herritarrek berek moldatzen baitute emankizu-nen mamia, lan tekniko nagusia Aldudarrak Bideoko profesionalen esku gelditzen bada ere. Hots, telebista horrekin jendea ez da kontsumitzaile hutsa bainan bai funtsezko aktore.

Kanalduderen emankizunak

Landuak diren emankizunak sei alorretan sailkatuak dira. Herrien aurkezpena egiten du Tokika emankizunak (Kanalduderen emankizun faroa). Herri bat aurkeztua da herri hortako jendeek nahi duten gisara, herriaren aurpegi desberdinak erakutsiz, eztabaidak ere sustatuz batzutan, beti haatik Herriko Etxearen sustenguarekin. Azkenik Bidarraiko herria da erakutsia izan eta orain La-san ari dira gisa bereko bat muntatzen, nunbaitan sei herri direlarik urtean zehar presentatuak. Bertze eman-kizunak : Kirolak, errugbia, eskubaloia, pilota... Leiho-tik, gai berezi baten inguruan... Salto-K, erreportai bat gomita batekin, aktualitateari lotua... Gertakari, azkenik Aiherrako gau beila... Gutartean, musikaren inguruko emankizun bat, bizpahiru artistekin, orain arte bidera-tua izan ez dena haatik... Emankizun horiek guzietan, tokiko jendea da funski inplikatzen. Emankizun horien hedapen modu nagusia internet da ; www.kanaldude.

KANALDUDEEuskarazko Herri Telebista Partehartzailea

Arrosako egoitzaren aitzinean, Ximun Carrere, Patxi Etxemendi, Xantxo Ernaga, Pantxika Maitia eta Cyril Peyramond

org gunetik dira zabaltzen. Gaur 7000 bisiatari baditu banabeste hilabetero kanaldude.org webguneak, Bidarraiko Tokika emanki-zunak adibidez arrakasta ederra duela bildu, egun bakar batzuk barne mila bisitari baino gehiagorekin. TVPI-ren bidez ere hedat-zen da Kanaldude, kostaldeko telebista hunekin kolaborazio jar-raikia abiaturik : astero bi oreneko emankizuuna, lau egunez er-repikaturik agertzen dena. Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) da Kanalduderen diruztatzaile nagusia (%60), euskara sustatzea gatik. Garazi-Baigorriko herri elkargoak ere laguntzen du, gaine-ratiko diru sartzeak segurtatuak direlarik iragarki eta ekoizpen berezi batzuren salmentekin.

Egun elkarte, bihar kooperatifa

Denbora osozko bost langile dauzka Aldudarrak Bideok gaur (Pantxika Maitia, Ximun Carrere, Xantxo Ernaga, Patxi Etxemen-di, Stephane Etchegaray Etxe) bai eta denbora mugatuzko ha-mar bat teknikari. Bestalde, urte guzian 200/300 bolondres ba-dabil emanaldi desberdinetan laguntzaile. Juridikoki, elkarte bat da gaur Aldudarrak Bideo. Urratsak abiatuak ditu haatik SCIC bi-lakatzeko (Société Coopérative d’Intérêt Collectif), langile guziak osoki beren lantresnaren jabe izaiteko gisan, laguntzaile guziak ere (banku, kide ekonomiko eta beste) molde batez edo ber-tzez sare hortan sarraraziz, Aldudarrak Bideo izan dadin euskal lurralde huntako aktore nagusietarik, tokiko bizinahi handiaren erakusleiho.

Bidarraiko «Tokika» emankizuna egitean…

Page 2: Herria 3033

Alakrana untziko arrantzaleak askatuak Indiako Ozeanoan piraten eskuetan 47 egun bahituta egonik, azkeneanetxerat itzuli dira Alakrana untziko arrantzaleak. Libro bainan nekatuak.Bahiketan jasan tratu txarrak salatu dituzte : mehatxuak, irainak, kolpeak.Eskertu dute herriaren eta herritarren ganik izan duten sustengua.Mediku eta psikologoen eskuetan pasa eta, Espainiako auziteginazionaleko epailearen bisita izanen dute. Honek entzunen du bahiketazerraiteko dutena. Iragan asteartean askatuak izan ziren 36 mariñelak.Zer baldintzetan ? Ez da jakina. Zurrumurruek diote 2,7 milioi euroordaindu duela norbaitek arrantzaleak askatzeko. Nork ? Gobernuak ?Untziaren jabeak ? Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Go-bernuko presidenteordeak dio Espainiak ez duela bahisaririk ordaindu. Sekulako polemika piztu du bahiketak. Gobernuan ez diren alderdigehienek gogorki salatu dute gobernuaren jokamoldea. Negoziazioneakez behar bezala eramanez ; bahitzaileak eskapatzera uztiz ; bahisariaordainduz ; bahituen familiak ala herriko etxeak informaziorik gabe utziz.Alakrana untzia arrantzara itzuliko da, lan talde berriarekin eta aldihuntan zaintzale armatuekin.

Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpiku berria Jose Ignacio Munilla izanen da Donostiako apezpiku berria. Aita sain-duaren zerbitzuek Erromatik jakinarazi dute Joan Mari Uriarterenordezkariaren izena. Jose Ignacio Munilla Agirre, sortzez gipuzkoarra,euskalduna da, 48 urte ditu. Euskal Herrian apezturik eta 17 urtez laneginik, Palentziako apezpiku kargua zaukan. Urtarrilaren 9an hartuko dubere kargu berria Donostiako Artzain Onaren katedralean. Ez dute denekgogo onez onartu kargu berriduna, zeren “kontserbadorearen” famabaidauka. Horrela agertu zuen bere burua Zumarragako apez egon zenurteetan. Joan Mari Uriartek, agur hitzetan, agerian utzi du apezpikuberriak fededun guzien arteko batasuna lortu behar lukeela. Joan Mari Uriarte 2000. urtean izendatu zuten Donostiako apezpiku kar-gura, Jose Maria Setienen ordezkatzeko. Euskal Herriarekin duen loturaeta atxikimendua argi erakutsi du, kritika askoren gainetik, bakearen etaelkarrizketaren aldeko mezua zabalduz.

ETBrik gabe Nafarroan ? Molde analogikotik digitalera pasako delarik, Nafartarrek izanen ote duteEuskal Telebistako kateen ikusteko paradarik ? Badu 23 urte aukera horibadutela eta baliteke hiru aste barne ez gehiago ETBko emankizunikikustea. Zergatik ? Ez Euskal Gobernuak ez eta Nafarroakoak ez duteordaindu nahi aldaketaren gastua. Zentimarik ez dutela ordainduko hor-tarako diote bi gobernuek. Orain arte nafartar gobernuaren tripako mina,Euskal Herriko kartak – aroarenak bereziki eragiten zuen, NafarroaEuskal Herrian kokatuz. Oraingoan dirua dute estakuru. Alta iraganuztailaren 3an bi gobernuek hitzartua zuten milioi bat euroko gastuarenordaintzea. Helduden urteko buxeta 11 milioi euroz murriztu du EITBk179 milioi eurotara pasatuz.

Jon Kortazar : Lauaxeta saria Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du Jon Kortazarri eman diola aurten-go Lauaxeta saria, euskararen normalizazioaren eta euskal kulturarenalde egin lanagatik. Abendoaren 2an emana izanen zaion saria.

Isaba eta Ereta arteko errepidea hobetua Lan haundiak eginak izan dira NA-137 izeneko errepidean, Isaba etaEreta, Belagoatik lotzen dituenaren hobetzeko. 17 ilabete iraun dutelanek, 14,2 kilometroko luzetasunean errepidea zabaldu eta hobetzeko ;10 milioi euro hurbil gosta diren lanak, bereziki neguan elurrarekin eskierremuetara heltzea ahalbidetzeko.

Ertzainen jantzietan E-rik ez Orain arte, bai jantzietan, bai autoetan, 1936az geroz ertzainek zerama-ten E gotikoa desagertuko da beren jantzietan. Aldiz autoetan beti age-rian izanen da ikurriñarekin batera. Gobernu sozialistak proposatu E arenkentzeak polemika bizia piztua zuen gobernu eta abertzaleen artean.

Sustrai Colina irabazle Gernikan eta Unai IturriagaIruñan

Bertsulari txapelketa nagusiko finala hurbiltzen ari da. Helduden igan-dean izanen da azken saioa finalera zein sailkatuko diren jakiteko. Biga-rren itzuliko lehen saioan, Gernikan, Sustrai Colina nagusitu da etafinalean izanen da. Iruñan Unai Iturriaga atera da garaile, Amets Arzallusbigarren. Helduden igandean, azaroaren 29an, Donostian jokatuko daazken saioa. Abendoaren 13an Barakaldon izanen den finalerakojadanik iparraldeak bi ordezkari izanen ditu : Amets Arzallus eta SustraiColina.

Emazteen kontrako indarkeria Urteko 10 lehen ilabeteetan hegoaldean emazteen kontrako indarkeri-aren datoak beldurgarriak dira : 4.000 biktima, bi hildako eta 17 emaztebizkarzainarekin. Kondutan hartu gabe salatzen ez direnak. Kasu hori-etatik 3.000 bikotekide edo bikotekide ohiek eragin zituzten, 888 fami-liaren hurbileko gizonek eta 258 sexo-erasoak izan ziren.

Jaurlaritzak 80.000 etxebizitza sozial eraiki nahi ditu 10urte barneEtxebizitza sozialen galdea emendatuz doa hegoaldean ere. 93 milagalde izan ziren 2008 urteko. Jaurlaritzak hoien eraikuntza lagundu nahidu, 10 urtez 80 mila etxebizita eraikitzeko : hoietarik 35 mila alokatzekoeta 45 mila salduak izaiteko.

Arrastatzeak hegoaldean Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak operazio zabala egin dute Ara-ban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, Madrileko auzitegiaren aginduz.Iduriz, Segi gazte erakundearekin zerikusia luketen 40 bat gazte arrasta-tuak izan dira.

- Errumaniako presidentaren hau-

tatzeko bozak ziren

igandean eta

Basescu president

eskuindarra atera

da lehen %33

bozekin, aldiz

Goana ezker-

raldekoa delarik

bigarren %31rekin.

Bigarren bozaldia

beharko dute

trenkatzeko.

- Atun gorria eskastuko dea itsasoko uretan ?Beldur hori ari da sartzen gero ta gehiagomundu zabaleko arrantzaleen artean. Munduguziko arrantzaren erakunde nagusiak neurrihau segurik hartu du larderiarekin, gehiagoluzatu gabe : %40-ez eztitu beharko dela atungorriaren arrantza kopurua, hots 13.500 tonabaizik ez haizuko urtean uretik ateratzea. Horiez bada egiten, badira erraiten dutenak osokidebekatu ere behar litaikeela atun gorriarenarrantza hori, irriskua badelakotz ureko ihizihorren aldebat kasatzea gerorako.

- Gauzak beti ta gaizkiago doatzi Israel etaPalestinaren artean. Lehen horien desafioakbeti ta ausartago direla ikusiz Ekialdeko lurhaien kolonisatzeko mailean, lur haietan etxeakegin eta egin ari baitira juduak, horra preseskiburua altxatzen ari direla arabe horiek ere :Europear batasunaren aitzinean dei egitendiote hauk Palestinaren auzia sustenga dezan,palestinar estadu baten sortzeko. Desafioaridesafio, horra Benjamin Netaniahu juduarenerrefera, hunek ere bere mehatxuakerrepikatuz.

- Somalia herrialdettoa ere behar da aipatu,erraiteko nolako gerla zibila jasaiten ari duenjoan deneko hogei urtetan Etiopiaren ekialde-tsuan. Zazpi miliun bizitzale dituzke orotara etabadira bost ehun milako bat herritar hilak hurbilberen gerla zibilean, gehienak zibilak eta irriskuhaunditan dira han kasetalari eta laguntzailehumanitarioak. Ingelesen eta Italianoen koloniaizana da gehienik, 1960an bere independentziagisa ardietsi artean baina zer indarka kolpeakgeroztik ! Mogadiscio kapitala izana diote bere-turik aldizka, batean islamista militarrek eta

bestean etiopiarrek. Orai CheikAhmed Cherifa dute buru baina gaizki

onartua hau ere besteak bezala.

- Errusian gaixtaginen hiltzeko gaztigua aipuda gero ta gehiago. Jadanik hango Konstituziogorteak erakutsia du ez dela batere gaztiguhorren aplikatzeko ados. Erran behar da1996kotz, Europear kontseiluan sartzekari,xede hori onartzen zuela erakutsia zuen Errusi-ak. Bestalde sundaiek erakutsia dute %80anbaieztatzen dutela Errusoek hiltzeko gaztiguhorren kentzea.

- Indian azukre kuskutikakoaren egileak asal-datuak dira mila eta milaka New Delhi kapi-taleraino. Laborari horiek kexu kexua bildu diraUttar Pradesh aldetik kapitalera, kuskutik egitenduten azukre hori hobeki pagatua izan dakioteneskatzen dutela. Parlamentua ere durduzarazidu heien muimenduak, beren biltzarra egunbatez gibelarazi arteraino. Bada ere beldurra ezdadin protesta hori azukrean geldi. Azukrearidatxikola, ogi-garia eta oliodun gaietaraino ereheda bailitake jestu gutiz protesta.

- Guantanomoko presondegia hetsi beharrazuen helduden urtarril hortan Obama amerikarpresidentak, hortan ere laxatze bat eginez bereaitzineko amerikar presidentak zaukan zepotik.Baina, denaden, aitortu du presidentak ezdezakeela oraino egin hitzemana zuen libratzehori.

- Salvador amerikar herrian uhaste izigarriakizan dituzte desmasia itsusiak egin dituztenak.Hilak milaka izan dituzte eta 80 mila bederenbadaude han nehork ez jakin zer bilakatuakditazkeen. Hori guzia lehenago izanak dituztenmakurren gainera. Badituzte herri gaixo hortan14.395 jende errefusiatuak eta ahal bezalalehorreratuak dauzkatenak 117 aterbetan.

- Xinako lurpeko mehategietan gasarenzartatze ikaragarri batek 92 langile ehortzi etahil ditu gutienetik eta beste 16 tapaturik ezarriharatxago, ez jakin noiz eta nola diren heiekberen presondegitik libratuko. Holakoak gertatudira han gaindi lehen ere baina bazuen bi urtehau bezalakorik ez zela ikusi.

- Ipar Irlandan beren arteko bakea sinatuzuten 1998an denen arteko gobernu bat xutikezarriz. Beti zerbait gelditzen halere bi alderdi-en arteko gasailaren ondotik, huna egundaino-kotan beste bi atentadu izan direla joan denastean erakutsiz badirela oraino minoria batzubederen beren parra pasatua ez dutenak.

ZONBAT ETA ZERTARAKOJoanden ekainean, Nicolas Sarkozy presiden-tak aski gora jakin-arazi zuen helduden urtehortan eginen dela diru mailegatze handi bat,sos hura baliatzeko geroari buruz baitezpada-koak ditazkeen muntadura berri batzuentzat.Beti bezala, batzu alde eta besteak kontra edoez batere bero, izan da eta bada oraino ereeztabada frango. Batzorde bat arizana dalanean, buru jarriak bi gobernuburu ohi, bateskuinekoa eta bestea ezkerrekoa, AlainJuppé eta Michel Rocard, iduriz segurik xar-manki akomeatu direnak. Batzordeak daukamailegu hori ona izan ditakeela, bildu diruaerran bezala dena baliatzekotan gisa hartakomuntadura batzuentzat, eta ez konparazionebestalde egin zorren estaltzeko edo hola… Dioere ez dela halere mailegu handiegia eginbehar, bildu dirua beharko baita noizbait turnatualabainan…Aipu da orai 35 miliar eurorenheintsu hortakoa, ez baita halere sos bat egiaerran! Eta gobernuko diruzain nagusiaren ara-bera banko eta diru-etxetan mailegatuko dadiru guzia, ez gutarteko nornahik parte hartzenahal… Dirua eskugain poxi bat duen jendearigaldetuz, intres pollita behar lakiokela eman,jendeak gisa hartarat ihardestekotan, bankoekmerkeago prestatuko dutela untsalaz… Xeheta-sun gehiago Urtats irian omen…

BERRIZ HASTEBadu horrek jadanik zortzi urte bainan nehorkez du ahantzia, holakoak ezin baitira aiseahantzi! Tolosako AZF lantegian izan zen bat-batean izigarriko zartatzea! Ondorioz, 31 hil,zonbait mila kolpatu, desmasia ikaragarriakondo hetan eta urrunago ere, hiri guzian milakaetxe fundituak! Zergatik gertatu zen holakoixtripu zinez ikaragarria, ikerketak luze joandira. Gero jin da lau hilabete iraun duen auzia,lantegiburua eta beste batzu ere auziperatuakizanik. Epaileek bost hilabeteren buruan emandute beren erabakiaren berri. Eta denen burunehor ez zigortu, froga eskasez omen. Bai, nor-baitek egin dituela hutsak, eta huts handiakorobat, bainan huts horiek noren gain ezarezin ditakeela finkatu. Gainerat, ixtorio hortan,

eta frangotan gertatzen den bezala, espertakez batere ados beren artean…Erabaki hori auziperatuen atsegingarri nolaz-pait, garbi ateratzen direla, bainan kalteakjasan dituztenak hasarre gorrian, eskandalagogorra dela holako jujamendua eta besterikez! Hainbestenarekin, prokuradoreak dei egindu. Auzia berriz haste izanen da beraz. Bainannoiz ote? Eta orai argitu ez dena orduan aisea-go argituko dea? Untsa ixtorio latza, azkeneanlatza baino latzagoa ere, denboraren buruanoraino hoinbeste zauri ba ezin sendatuak!Bestalde, egia da Total etxe handiak jadaniksosalde ederra emana duela zartatzearen gatikizan kalte askoren alderat bainan ainitzen gos-tuko ez aski eta gisa guziz kalte handienakdiruz ezin ordainduak dira, hori ere behar daikusi…

ITZALEANIxtorio horrek ere ukaiten du zonbait aipaldi!Berriz preso altxatu dute Jean-Pierre Treiberoihanzain ohia, gaixtagin handi bezala ekarria,Auxerre hiriko presondegitik biziki abilki eska-patua zena. Auziperatua bi emazte gazte itsuskihil zituela, nahiz berak ez holakorik aitortunahi… Ihes eginez geroz, hamar aste ihardokidu nolazpait, beti gordeka, artetan polizaridesafioka, kasik trufaka bezala, sekulanetzutela atxemanen, erakusterat emanez kan-poan bizi zela, zonbait zilotan edo harpe zon-baitetan… Poliza erne ibili da, barrandatu dituTreiber-en adiskide eta ezagun gisa ezagutuakziren batzu… Lan hurria eta nekea bainandenen buru emankor izan dena. Iheslariarijatekoa ekartzen zion bat segituz gordeazagon tokiraino heldu izan dira azkenean…Bere kafira egina zuen Melun hiriko etxe handibatean, bosgarren estaian. Hamar astez ezbiziki kanpoan egona, lehenik aterbea ukanalaborari etxe batean, gero beraz arrastatuaizan den egoitza hortan… Orai, Parisekoondoan da preso, hurbiletik zaindua gau etaegun! Laguntzaile ukan dituen bi lagun badirahek ere itzalean…Frantzia guziak kasik orenez oren segitu duenafera, hori bera gisa batez hein bat gogoetaga-rri baititake!

J-B D

2

Traian Basescu deneri aitzindu lehen bozal-dian bainan nor irabazle ote

abendoaren 6-an ?

SustraiColinaSustraiColina

Unai Iturriaga

Page 3: Herria 3033

ESKOLAK AISE ZERRATZEN…

Griparen gatik edo griparen beldurrez esko-lak jestu gutiz zerratzen dituzte azken egun ho-tan! Hunenbeste haur ez-untsa izanez geroz etaeskolarat ez agertzen, jakin gabe ere segur gri-pa duten eta zoin gripa mota, prefetak hartzendu gisa hartako erabakia. Miarritzeko Donama-ria eskola izan da lehenik zerratu dutena, geroAngeluko Larrebat ama-eskola, Senpereko es-kola publikoa eta Ziburuko Aristide-Briant. Arrasikusmolde desberdinak badira zerratze horiengainetik. Batzueri iduritzen zaiote hori dela zu-hurtzia, griparen abiadura zerbait sendi ordukohaur guziak etxen egon-araztea zonbait egunezbederen. Beste frangori soberakina zaiote funtshortan haurrak etxen atxikitzea. Arazoak ere ba-dira nahitez, aitamak lanean direlarik, norbaitbehar-eta haurreri kasu egiteko…

107 URTE !

Miarritzen, joanden egunean ezti-eztiapausatu da hiri hortako biztanle guzien arteanxaharrena zena, Pierrette Sabalza, 107 urte ira-gan otsailean beteak. Zaragozako aldean sor-tua, Espainian, gazterik Maulerat jina beresenarrarekin eta geroxago Miarritzerat. Senar-emazteak espartin-egileak ziren. Gizonagaltzearekin, duela ja 50 urte, emazteak aitzinasegitua ofizio hortan. 65 urtetan erretreta har-tua. Geroztik, beti Miarritzen bizi. Azken denbo-ra hotan ere oraino arras pixkor, ez bazen eregehiago etxetik aise ateratzen. Nahigabe handi-ak ere ba jasanak, bi semeak galdurik, batto e-rrekontruz, bestea eritasunez. Fede handikopresuna, meza arta handirekin entzuten zuenatelebixtan, elizarat joaitetik geldituz geroz…Etzuen aditu ere nahi xahar-etxe batetarat joai-terik, behar da ere erran bere alaba eta familiaguzia egun guziz han zituela, biziki jarraikiak etabiziki atxikiak…

MUNDU BAT!

Donibane Lohizunen, mundu bat izan daSelect zinegune berriaren estreinaldian. Lehenemanaldiarentzat, oren bat aitzinetik gaitzekolerroa bazen, jendeak beren aldiaren beha ba-rnerat sartzeko! Denek atseginekin hartu duteholako obraren bururatzea. Eta joanden larun-batean, mila ikuslier agertu dira egundainokotanSelect hortarat! Orai, Donibanen badira berazbost zinegela, lau Select berri hortan, bosga-rrena hortik bi urratsetan, aspaldiko Rex de-lakoan, bosten kudeatzaile Garat familia, denahortakoa dena. Filma batzu agertzearen kari-etarat, gero eta usuago muntatuko ere dirabilkura batzu, elkarrizketa gisakoak, jendeak zerdion, nornahik bere ikusmoldea emaiten ahal…

LARDERIA POXI BAT….

Hendaian, aspaldian badituzte arrangurahandiak, aldi bat baino gehiagotan ja aipatuakditugu hemen berean, Hondarribiako aireportu-aren gainetik. Oraino gehiago jakinez gerozaireportu horren pista nahi dutela luzatu. Arran-gura zeren eta ainitz hegazkin airatzen baitahortik, bai eta hor pausatzen ere bixtan da, be-hin aski errana zutelarik etzela hoinbeste iza-nen, nazioarteko hitzarmen bat berme gainerat!Joanden egunean preseski bilkura bat izan damugaren bi aldetako kargudun eta hautetsiaskoren artean eta gai hortaz arizan dira so-lasean. Paueko prefetak berak ere larderia poxibat agertu du, airekoen mugimendua behar delaatsulutuki atxiki behin hitzartua zuten izari har-tan. Hendaiako hautetsiak ere erne daude, deieta dei, ez dela delako izari hori gainditu behar!Eta jende ainitz nardatuak hor gaindi hoinbestehegazkin arrunt apal pasatzen-eta Hendaiakoetxe askoren gainetik!

URRATS BALIOSAK

Hendaian, duela urte bat ez arras, herrikoetxeak Sires erakundearekin partaidetzan xutikezarri zuen Helburu Sozial Higiezin Agentziadeitu zuten zerbitzua. Familia batzueri errextunahiz bizitegi baten ukaitea herrian berean etaarrazoinki. Lehen urratsak arras emankorrakizan dira. Hamar bizitegi hutsak zirenak eta alo-katuko direnak obra asko eginik. Beste zonbai-ten mentura ere bada naski. Denbora ere behardela azpimarratzen dute hortaz arduratzen dire-nek, alde batetik bizitegi baten jabe direnek ezbaitute hola, egunetik biharamunerat, hartzenerabakia, nahi baitituzte karkulak egin eta untsaikusi zeri buruz doatzin, gero zerbait berritzeegin behar bada lan horiek bururatu arte beharbaita igurikatu… Dena den, arras baikorra dau-kate halere abiatu saila, azpimaratzuz ez delaoraino hastapen bat baizik… Azpimaratuz eresortu agentziaren egokitasuna…

LAPURDI 1609

Donibane Lohizuneko Ducontenia salan za-balik da “Lapurdi 1609” erakusketa, abendoaren6a arte. Bertzeak bertze, Agurtzane Andueza,Senpereko Ortzadar taldea, Ricardo Pascual,J.M. Galarraga eta Bixente Garciaren obrakikusgai dira, arratsaldez (16:30-18:30). Es-treinaldia abendoaren 1ean (18:30). Bere alde-tik, Claude Labatek mintzaldi bat eskainiko dutoki hortan berean abendoaren 1ean (20:30) gaiberaz.

3

EZPELETAKO

ATE IDEKITZEAKAbendoaren 2 an, asteazkenez

150 € TTCitzuliak

Ardi kereta1,20 m

Stihl markakoberro-moztekoak, bateriazkoak

Kartxer-garbigailua

Eta beti bezala, %10 etik % 25 erainoko prezio apaltzeakGuzientzat, eskainirik, jateko eta edateko

Duela hamahiru urte gaitzekoelkarlan baliosa abiatu zen U-rruñako Hazia elkartea etaGoierriko ikastolen artean. Au-rten ere ildo beretik segitzendute eta hamalaugarren aldikotzbi besta muntatzen dituzte la-guntzea gatik bai Urruñako ikas-tola eta bai Ziburuko Piarres-Larzabal kolegioa. Lehen hi-tzordua igande huntan, azaroak29, aratsaldeko 4-ak eta erdi-etan, Urruñako polikiroldegian,ondokoa Ordizian, abenduaren27-an.Igandean, Urruñan beraz,entzuten ahalko da korsikartalde herrikoi bat, guziz famatua,“Canta u Populu Corsu”.Bezperan Donibane Garazin iza-nen dena eta bezperagoanGoierriko Itsasondo herrian, hankantu-afari batean partehartzeko…Parada hauta zinez holako taldemiresgarri baten hobekiezagutzeko!Ondotik, talo ta xingar Kuxkuxtutxarangak bazter guziak harro-tuz eta airostuz.Txartelak merkeago ukaiten ahaldira aitzinetik segurtatuz. Har di-tazke 10 eurotan Urruñako turis-mo-bulegoan, Dongaitz trin-ketean, Garmendia tabako-bule-goan edo berdin Pausuko Xaiaostatuan. Igandean, tokianberean, 12 eurotan izanen dira.Sartze bakoitxaren gainean eurobat baztertuko da Integrazio Ba-tzordearentzat.

Ordizian aldiz, Eguberri ondokoigandean, aratsaldez, txalotzenahalko da Pirritx, Porrotx etaMari Motots-ek asmatu ikusgarriberria!

BEHAR-ORDU HANDIAK

Holako bestak atesegingarriakbadira, azpimarratu behar daere zinez beharrezkoak direla,gisa hartako behar-orduak baiti-ra eta hori azpimarratua izan daUrruñako ikastolan egin denprentsaurrekoan. Urruñako ikastola handitu da etabeti handitzen ari. Duela 14 urteideki zen dotzena bat haurrekin.Orai, badira 85 ikasle. Tokia a-rrunt xuhurregi. Gela berri batzueraiki behar. Jantegia ere es-kasegia, lau zerbitzu egin beharhaurrak aldizkatuz… Proiektubat bada pikoan ezarria eta he-rriko etxearekin harremanetanjarriak daude aztertzeko nolagauzatzen ahal litakeen. Obrakgosta litazke 700.000 euro nun-bait han.226 ikasle badira Ziburuko Pia-rres-Larzabal kolegioan. 1998-an sortua da, eraikin berribatean jarria duela hiru urte.Diru beharretan da ja akulatuobren pagatzeko bai eta proiek-tu berri batzuentzat, garapensano baten griña handi batekin.Igandeko kantaldiak ukan deza-la beraz merexi duen arrakastaguzia!

IGANDEAN, URRUÑAN“ CANTA U POPULU

CORSU ”

Hazia eta Goierriko adixkideak eskuz-esku ikastolen alde.

BAIONAK EGUBERRI OSPATZEN DU

Abendu osoan, Eguberriko ani-mazio desberdinak eskainikoditu Baionako hiriak. Aitzinekourtetan bezala, Eguberriko he-rria eraiki da Herriko Etxea etaSantespietako zubiaren artean,hortik hedatuko delarik ereMerkatu guneraino batetik etaChaho-Pelletier pasealekurainobertzetik, huntan aurki daite-keela 18 metra gorako Gurpil E-rraldoia. Azaroaren 28an, larun-bat goizeko 11-ak eta erdietaneginen da estreinaldia, gunedesberdinen bisitarekin, HerrikoEtxetik abiatuz.

Herri Europearra ere zabaldukoda Réduit plazan : sei herri diraaurkeztuko, Bulgaria, Errusia,Errumania, Hungaria, Poloniaeta Grezia. Herri horren bisitaofiziala eginen da abendoaren3an, ostegunez (11:30).

Arte Eskulangileen Herria aldizidekiko da Pasteur plazan :ehule, berinegile, burdingile... 13eskulangileren obrak dira ikus-gai izanen Katedrala ondoan.Estreinaldia abendoaren 5ean,larunbatarekin (11:30).

Baionan Kantuz“Lau teilatu gainean”

Azaroko hitzordua larunbat huntako dugu eta usaian bezala,Baionan Kantuz eremaiten duen Tuntuna taldeak kantu berriakere proposatuko ditu. Horien artean Itoizen “ Lau teilatu gainean ”famatua. Lacarre plazan errepikatua izanen da, behar den bezalabere lekuan emaiteko, bainan dudarik gabe laster sartuko daBaionan Kantuzen errepika kantatuenen artean. Lacarre plazatiklanda, Baionako merkatuan emanak izanen dira denek untsa eza-gutzen dituzten xaramelak, larunbat arte gogoa lorios eta botzalehun.

Xehetasunak eta 28ko kantuen zerrendahttp://baionan-kantuz.com

Page 4: Herria 3033

4

AZKAINE

Ehun urteko andereaADORITZ Nikolasa 1909ko azaroaren 16an sortua da Saran;zazpi haurridetarik bigarrena.Gazte gazte zelarik, ama galdu eta biziaren zailtasuneri gogoregin behar izan du, bere anai arrebez arduratuz.Sebastien ECHEVERRIA laborariarekin ezkondu zen (hau

1983an zendua) eta bi seme ukan zituzten : Michel eta Pierre.1971n Ximeldegiko etxalderat etorri ziren Saratik eta Michel-ekhartu zuen laborantzan segida.Hor ereman du bere bizia, familiaren erdian, 100 urteak betearte, etxekoeri atxikimendu osoan eta lanean.Sukaldari ona eta barneko lanetan trebe, duela bakarrik lauurte baserriko lan batzuetan laguntzerat etorriak ziren 12 gizo-nen otruntzak prestatzen zituen. Gaur egun oraino baxerez etaetxea apaintzen duten kobreez arduratzen da.Izpirituz erne, gauza guziek interesatzen dute eta gertakaribakotxari ekartzen dio bere komentarioa.Luisa ahizpa gaztearekin (90 urte), Michel bere semea eta Eti-enne bere ilobasoarekin bizi da. Pierre, bigarren semeak eta

Monique bereerrainak, eguneroartatzen dute.Peio, bere biga-rren i lobasoa,maiz pasatzenzaio ikusteratlanetik lekorat.Nikolasa-k usueskertzen du berefamil ia, etxeangoxoki bizitzekoekartzen dionlaguntzagatik.Auzapezak etaaxuantek ehunurteko emazteargi hori ohoratudute loreak eskai-niz, Azkaindarrenatxikimendu ona-ren lekuko. Hauenizenean, FerminMihura-k bertsuhauek kantatudizkio.

SARA

Xorte : Ganden larunbatean, 1949an sortuak zirenak elkarreta-tu dira beren 60 urteak ospatzeko. Ur-Hegian, Dantxarienekojatetxean zuten bazkaria. 49 adiskidek elgarrekin egun goxo batpasatu dute, jateko on batzuekin, edariak ahantzi gabe, eta par-tikulazki botoil xanpaña batzu.

Santa Katalina : Usaian bezala Ihalarreko auzoan, bestakziren ganden asteburuan.Larunbat aratsean afaria Baratxartejatetxean Totte Mixelenak airostua. Igandean meza nagusiaSanta Katalinako kaperan. Gero Baratxarte jatetxe aitzineanmutxikoak. Ondotik bazkaria, tripotx eta ahatekia… Bestahoriek aski ongi pasatu dira. Erran behar da ez direla duela 60urte bezala egiten. Memento hetan herriko bestak bezain ede-rrak egiten ziren. Nik ez ditut ezagutu bainan lehengoakorroitzen dire. Badute halako zimiko bat, zeren beren gaztedenbora orroitarazten baitiote eta orai urteak bizkarrean dituzte.Dena den pentsatzen dut tripotx on horiek ainitz urtez eginendituztela zeren ohitura hori ez litaike galdu behar.

Beti Gazte: Abenduaren 3an, Mayi Jatetxean, eguerditan BetiGazte elkarteak antolatzen du aurtengo azken bazkaria. Izenakeman hazilaren 30a aintzin. Jeannot Etcheverrigaray-ri 54-21-34. Aspirot Yvonne-ri 54-27-00, edo Ayez Colette-ri 54-22-23.Erretretatu guziak gomit zirezte elgarrekin egun goxo batenpasatzea. Milesker deneri.

Pilota: Atxiki ttipian ezkerparetan Euskal Herriko zortziga-rrenetan. Xitoak, Eneko Fagoaga - Eneko Arribillagak galdu35-40 Hazparneren kontra. Gaztetxoak, Jon Saint-Martin -Sylvain Thomas-ek galdu 20-40 Zubietaren kontra. Artekoak,Mathieu Arrieta - Anthony Azkarragak galdu 35-40 Usta-ritzeren kontra. Kadetak, Elies Vidal - Mickael Azkarragakirabazi 40-36 Oiartzunen kontra. Orduan kadetak finala lau-denetan dira, asteburruan jokatuko dira. Rubia: Sarak irabazi15-06 Puyooren kontra.

MAKEA-LEKORNE

Bilketa - Puska trabagarrien bilketa eginenda abendoaren 1ean. Hortako, eman izenaHerriko Etxean azaroaren 27ko.

Ezkontze - Jakin dut Sylvie EyheracharZubiburukoa airatu dela Senpere alderat,hartzen zuela bizi guziko lagun RamuntxoDoyharçabal laborari sanoa. Orai ikusibehar andereño bat etorriko denez gutarte-rat Senpere aldetik ! Dena den, zoriontsuizan dadila gaurko urtxo parearen biziarensegida. Goresmenak Eyherachar eta Doy-harçabal familieri.

Antzerkia - Denbora ederra lagun, antzerki-lariak gogotik arizan dira eta entzuleak irrizase bat egin du. Bainan, jende gutixko dahurbildu. Hainbertze gertakari badadenetan !

Airetik - Bizi gira, bizi. Larunbatean Makeanariko dira finalean, ezkerparetan, gure xitoaketa arinak.

Mezen tenoreak - Larunbatean Makean19:30, igandean Hazparne Mendealan10:30.

P.I.

KANBO

Akanpaldia presoen alde - Azaroaren 27, 28 eta 29etan, osti-raletik iganderat ekitaldi bat antolatua da, presoen alde, Kanbo-ko herriko etxearen aitzinean. Ostiralean, 18.30etan, elgarreta-ratzea eta akanpadaren muntatzea, bideoprojekzioa eta aperiti-fa. Larunbatean, 10etan, martxa Kanbon eta trakta banaketa ;11etan, informazio puntua Xan, Gilen, Ibai eta Enekoren egoe-raz eta sustengu kanpainaren aurkezpena ; 15etan, hitzaldia,Jean-Michel Aizaguer eta Oldartuko Julien : ADN hartzeak ukaditzagun ; 19etan, kontzertua G8 taldearekin. Igandean,10.30etan, hitzaldia Mathieu Rigouste-rekin : nola eta zergatikfrantses estatuak etsaiak behar eta sortzen dituen. Eguneanzehar : informazio gunea, petizioa, presoen lekukotasunak,Eneko, Gilen, Ibai eta Xanen inguruko informazio dozierrak.

Elikadura eta osagarria - Haur eta nerabeen elikadura etaosagarria gogoan, departamenduko baserri familietako federa-kuntza eta Kanboko Herriko Jendarte laguntza zentroak antolat-zen dituzte bi bilkura, azaroaren 24ean, 20.30etan eta aben-doaren 10ean, 20.30etan, Multizerbitzu zentroan, Kanbon. Bibilkura hauetan informazioa zabaldua izanen da erakustekoongi elikatzeak laguntzen duela osagarri on baten atxikitzen etausaia onak hartu behar direla gazte gaztetik. Lehen bilkuranteoria gehiago izanen da : zendako jan behar dugun ; nolahobeki elikatu ; haur, gazte, nerabe eta helduen beharrak ; eli-kagai desberdinak ; egunean zehar noiz eta zer jan behar den.Eta bigarrenean teoria hori nola praktikan jartzen ahal den ikusi-ko da : egun eta asteko apairuen antolatzen ikasiz ariketa ba-tzuen bidez, elikatzen ahal dela diru gutiago xahutuz jakinez,errezeta berri batzu ikasiz... Nelly VEUILLENS andereak, diete-tika arloan aditua denak, animatuko ditu bilkura hauek.

Hondakinen murrizteko astea, azaroaren 21tik 28ra - Gureingurumenaren zaintzeko, egunero botatzen ditugun hondaki-nen ttipitzea funtsezko urrats bat bilakatu da. Hondakinenberextea ezinbestekoa baldin bada, bakotxak botatzen ditugunhondakinen kantitatearen ttipitzea beharrezkoa da ere. 2006urteaz geroztik ERROBI herri elkargoa sail horri lotu da banaka-ko konpostagailuaren bidez eta jada 1200 bat etxe hornituakizan dira. Orroitarazi behar da hondakin organikoen %30a kon-postatzen ahal dela eta biltzen den etxe-hondakinen kopuruattipitzen ahal. Etxeko konpostatzea bi maneraz egiten ahal daedo meta bat eginez baratze xokoan edo konpostagailu bat era-biliz (erosten ahal da, 10 Eurotan, Intermarche ondoan denherri elkargoko zentroan). Hondakinen murrizteko astearenkondu, bilkura publiko bat antolatua da, azaroaren 27an, 18tik19.30ra, Kanboko multizerbitzu zentroan, xehetasun guzienemaiteko banakako konpostatzeaz.

Piano kontzertu bat Albeniz-en ohoretan - Badu ehun urteIsaac Albeniz konposidore famatua zendu zela Kanbon. Urtebe-tetze horren kari ekitaldi frango antolatuak dira aurten eta batiraganen da igandean, azaroaren 29an, aratsaldeko 17etan,Kanboko elizan. Santiago Mayor español artistak piano kontzer-tu bat eskainiko du. Isaac Albeniz-en obrak emanen ditu erebixtan den bezala. Sartzea urririk da.

Telethon - Jada igande aratsaldean, azaroaren 29an, aratsal-deko 15etan, loto bat antolatua da Kanboko kiroldegian, Tele-thon-aren alde. Eta hitzordua finkatua da usaian bezala aben-doaren lehen asteburuan, larunbatarekin, abendoaren 5ean,animazio egun oso batekin : ganer huste, bixkotxa, talo etaedari saltze, musika eta dantza, Harley Davidson moto ibilaldi,Bigoudi pailasoa, ibilaldi oinez, Paint-Ball... Eta larunbat ara-tsean, Jantegi gelan, afari alegera bat paëlla jaten ahalko dela-rik.

SENPERE

Urrezko ezteiak - Mattin eta Eugénie Jaureguiberry Bidegu-rutzeko ondoan bizi diren senar-emazteek ospatu dituzte berenurrezko ezteiak. Mattinen burasoak eta familia Otsanzbehereanezagutu izan ditugu. Gero joan ziren Serreserat eta Mattin horsortu zen. Geroxago joan ziren Donibanerat eta gizon horrek berelaneko denbora hor berean egin du hiriko langile gisa. EugénieSaratarrarekin ezkondu zen eta zazpi haurrekin, bortz alaba etabi seme, familia ederra moldatu zuten. Gizonak bere lana segituz,pentsatzekoa da Eugéniek bere seme alaben altxatzeko berexokoan izan duela nahiko denbora pasagarria.Erretretarat hurbiltzean, Bidegurutzearen aldean lurra kausituriketxe berri bat eraiki zuten duela 18 urte. Geroztik hor bizi diragoxotasun hoberenean. Ganden egun horietan beren semealaba, haur ttipi, haurride, ahaide eta adixkideekin elgarretara-turik, bazkari on bat egin dute omore hoberenean. Andere auza-pezak eta Mari Benita axuantak bisita egin diote herriaren partezopariak eskainiz. Zorionak Mattin eta Eugénie, eta oraiko osagarrion berarekin agian oraino luzaz goxatuko zarezte elgarrekin.

Gripa eskoletan - Aspaldian fama handiarekin zabilan gripa tzarhori heldu zauku gure herrirat. Karrikako Eskola Publikoan haurzerrenda bat bada eri. Kari hortarat eskola zerratua izan da zen-bait egunez. Lerro hauk idaztean, herriko bertze bortz ikastegi-etan seinale handirik ez da. Bainan beldur izaiteko da kotsua ezden hedatuko. Agian ez !

Nikolasak ehun urteHartu nahi dugu parteAuzapez eta guzi huna guk

Ximeldeia bete…

Buruz egoiteko gazteNolazpait baldin badaike,Neguaren puntuan den primaderan

Atxik dezagun sineste----------------------

Zure urteen orratzaBeriz zerorat da pasaZuretzat ere goiko grazia

Ez dago eskasa …

Berdin familia gaitzaArgitzeko goiz arratsaDenek batean gora diogu :

Zorionak Nikolasa !

Nikolasak ehun urteHartu nahi dugu parte

Bataio - Sakramendu hori errezebitu du Andoni Arotzarena haur-rak. Handi zaite familiaren goxotasunean. Zorionak familiaguziari.

Heriotze - Patxi Erreçaret 15 urteko gazteak galdu du biziabideko istripu triste batean. Asteazken huntan ziren ehorzketakgure elizan. Jon anaia gazteari, aitameri, aitatxi amatxieri, esko-lako laguneri, pilotako eta errugbiko laguneri eta orori kazetahunen bidez dolumin bizienak bihotzaren erditik.

Selauru huste - Igande huntan, Ur ertxiko zabaldegi ederrean,autoentzat han berean izanki toki nasaia, 9:00etarik 18:00ak arteselauru hustea eginen da, haurrentzat eta helduentzat, talo etaedari ere han berean. Erakusmahainaren tokia 15 eurotan (tel.05.59.54.00.84 turismo bulegoa).

Telethon - Abendoaren 5ean eta 6an iraganen den ekitaldi hor-taz xehetasunak jakiteko, deitu turismo bulegorat.

Liburutegia - Idekia da asteartez eta asteazkenez (15:00-18:00),ortzegunez (10:00-12:00) eta ortziralez (17:00-19:00). ML

HAZPARNE

Abendo denborako lehen igandea

Frantses Dardan parropiako arduradunekantolatzen dute, urte guziez bezala, aben-do denborako lehen igandearen karietarategiten den Mendealako elgarretaratzehaundia. 10ak eta erdietan izanen dameza, parropiako apezek eta Lionel Lan-dart bikario nagusiak emanen dute mezahori. Katiximako haurrek, gazteen pasto-ralakoek eta parropia haundiko 9 herrieta-ko kantariek segurtatuko dute elizkizuna-ren animazioa. Ohiduraz 1 000 jendeetortzen dira zeremonia hortarat. MauriceArhets parropiako erretorak zion “ Familienelgarretaratze huntarat gomitatzen ditutkatiximako haurrak, gazteak, bataiatu berridiren haurren burrasoak, bakarrik alafamiliatuak direnak, zerbeit egiten dutenakedo egiten ez dutenak berdin,orori galde-giten diotet etortzea elkartasun betean,ateak zabal zabalik dira, gizarte artekoezagutzak hobeki lortzeko molderik hobe-renean ”Azaroaren 29 ko meza hortan, JakesAMESTOY apezak ospatuko ditu bereapezgoaren 50 urteak. Mezaren ondotik,tokian berean zintzur bustitze bat eskainiaizanen zautzuete. Pastoralako gazteekbixkotxak salgai izanen dituzte eta egunhortan ere “ATD quart monde” sokorrielkartearen eskea izanen da.

Peña Idiak elkartean

Iragan astean, elkarte huntan izan da,haurrek egin marrazki sariztatze bat. Marrazki zoingehiagoka urtarrilean hasiazen eta Salbatorez elkartearen pestahaundian bukatua zen. Ikastegietako hau-rrek egin marrazki guziekin erakusketa bategina zuten eta jendeak bere hautuarenberri emana zuen. Elkarteko epailek etaikusliarrek hautatu dituzte bi marrazki, batJean Verdun ikastegian egina eta bertzeaSanta Terexa ikastetxean. Bertzalde Idiak elkarteak diru laguntza bateman du “ ESPOIR 64/UNAFAM ”, MartineCamblong lendakari den psixiko eritasu-netaz hunkiak direnen alde obratzen duenbatasunari. Bertzalde eritasun arraro batezhunkia den haur baten burrasoeri laguntzabat eskaini diote.Sariztatze eta diru emaitza horiek 90 par-taideren artean iragan dira. Urte guzizPeña Idiak-eko kideek laguntzak egitendituzte, osasun eskasean direnen sokorri.

BATEN BILAORTZIRALEANBaten Bila gailurretandabil bere urteko azken hitzorduarentzat.

Eihartzea kultur etxeak antolatzendu azaroaren 27an, aratseko 9tan, Hazparneko Misionestenkaperan, bere urteko azken batenbila.

Topaketa Gaspard Claus(txeloa)eta Catherine Jauniaux (kantuinprobisatua)-ren artean. Bi uni-bertso azkar ezustekoa eta inti-mista izan behar litekeen BatenBila dugu hau.

Page 5: Herria 3033

SortzeIparragerre auzoan, Ahuntxinaenean bizi diren Emilie Cussi eta Yoan Larbi-k, ongi etorriaegin diote Zoe, beren lehen haurñoari. Osagarrian eta zorionean haundi dadila sortu be-rria eta goresmenak aitama uroseri.

EzkontzaLarunbatean, Marjorie Jean Baptiste eta Stéphane Magnan-ek baia eman dute elgarri,herriko etxean eta ondotik elizan. Lezparz Ameztoia erosirik, hauek herritar berriak ditugu.Jaun esposak Landesetan laborantzan lan egiten du, lurgintza buru. Agiantza hoberenaketa denbora berean ongi etorri beroa ere ezkondu berrieri eta burrasoeri.

PilotaEzker paretean, esku huska, gazteen Euskal Herriko xapelgoa bururatzera doa. Finaler-dietan, minimetan mailean, Zaharrer-Segiko bi parek jokatu dute bat bertzearen kontra.Alcasena eta Bascans nagusitu dira Ascery – Oteiza-ri 22 – 17. Finala igandean jokatukodute Makean, Denek-Bateko Fontan Sallaberry eta Mingot-ren kontra.

ErrugbiaIgandean, Baigorrikozelaian, US Nafarroakerrezebitu du Habas etairabazi : 18 – 0.

DoluEgun zonbait barne, hiruherritar joan zauzkumundu huntarik. LehenikBetti (Pette) Ospital, Basti-da Ospitaleko semea 85urtetan zendua. Amerike-tan artzain eginik bizia,duela hamabortz urte itzu-lia zen Euskal Herrira.Alaba baten aita, Basusa-rrin bizi zen emaztearekin,etxea han erosirik. Bereehorzketak Miarritzen ira-gan dira. Gero Okotz Urru-tiko Gratien Tambourindugu segitu azken egoitza-ra. Bi alaba eta semebaten aita, duela 3 urtegaldua zuen emaztea. La-rrazkena zahar etxeraerretiratua, hor pausatu da81 urtetan. Biharamunean,Marthe Hapette ehortziaizan da. Hau ere Larrazke-na etxera erretiratua,mundu hau utzi du 88 urte-tan. Ossun-en sortua,erretiran Baigorrira etorriazen bere senar zenahemengoa izanez. Dolu-min bizienak penetan gel-ditzen diren familieri.

***Huna hemen Peio Erra-mouspe-ri, bere ehorzke-tan Jean-Louis Lakak kan-tatu diozkan bertsuak.

5

UREPELEHeriotze - Ilabete hunen hastapeneanlagundu dugu bere azken egoitzaratErrekako etxekandere xaharra, JeanneMartinez, 90 urte zituelarik. Doluminakeskaintzen ditugu familia guziari etadolu hunek hunkitzen dituen guzieri.

Sortze - Ongi etorri egin dute Mattinberen semeari Maitena eta StephaneGraer-ek, bai eta ere Joelle eta DanielIrazoqui-k Gexan beren muttikoari.Handi ditela guzien maitasunean. Zorioneta goresmen beroenak etxeko guzieri.

Ezkontze - Bizi zoriontsu bat CelineIratçabal gure herritar eta Pascal Min-

vielle Amoroztar bikote gazteari, guregoraintzi eta goresmenak familia guziari.

Heriotze - Azaroaren 12an segitu dituguberen azken egoitzetarat Martinez fami-liako bi presuna. Gure otoitzak lagun,goza dezatela betiko zoriona. Dolumi-nak juaite horrek hunkitzen dituenguzieri. A.I.

JUTSIHeriotze - Juañe Mercapide-k utzi gaitu72 urte zituelarik. Igandean iragan diraehorzketako zeremoniak eta ainitzadixkide etorri dira azken agur batenegitera Juañeri. Hunen oroitzapenagogoan daukagula, eskaintzen ditugugure doluminak familiari. P.L.

IRISARRI

ORTZAIZE

MUS LEHIAKETAOrtzaizeko ikastolak antolatzen du, urteoroz bezala, mus lehiaketa bat Bidarrai-ko trinket ondoko gela berotuan eta horiiraganen da azaroaren 29-an,igande aratsaldearekin, 2-etarik goiti. Izen emaite saria24 eurokoa izanen da taldebakotxarentzat. Talde irabaz-dunak eskuratuko du 400euro balio duen sari bat etabertze ainitz sari izanen da.Aratsalde guzian izanen dajateko eta edateko eta buru-ratzeko talo ta xingar.

KANTU BAZKARIALokarri elkarteak antolatuduen kantu bazkariakarrakasta ederra izan dujoanden larunbatean E-txekoborda ostatuan. PeioMinaberry Urkoiko Ortzaita-rrak egin du lehen agurra(ikus ondotik) eta gero herritiketa auzo herrietarik etorrikantariek eman dute kantuederrik. Haizea azkar bazenere Ahizemendiko auzo har-

tan, kantuen oihartzunak azkarrago izandira eta eguna berant bururatu daainitzentzat afal ondoan.

Etxekobordako lehen agurra :Bortzgarren aldiz biltzen girela hemen elgarretaratuzOmore ona gu baitan dabil Etxekobordara helduzBozkarioa susta dezagun bai eta has gaiten kantuzXalbador zenak egin bertsuak ozenki xaramelatuz

Lehen arbasok hizkuntza zuten helarazia gutaraSortu berrian Ait’Amen ganik ikasi dugun mintzairaBeren aldian orai umeak igorriz IkastolaraBadakigunek erakats eta bultza dezagun Euskara.

Egun goxo bat iragaiteko arduratu da LokarriBakotxak bere alaitasuna orai behar du ekarriAhizemendin akerrak ere gaur behar luke kantariAdixkideak bihotz bihotzez egin zazue bazkari.

Peio MinaberryOrtzaizen, 2009 / 11 / 21.

BAIGORRI

Peio ERRAMUZPEzenari

Doinua : Lazkao Txiki-ren “ O baserritxo ”

1 -Orena jinik, azken aldikotz Peio zaitugu agurtzenMaite ginuen norbait zoala denek ginuen neurtzenJondoni Petri zeruan zure beha zagola segur zenJaunaren hamar manamenduer segur ez zinen bihurtzen.

2 -Jainkoak daki zonbat kantaldi baden hemen iraganikZuk gidaturik, gure koralak maiz lau bozetan emanikUrte batzuez Garazin ere lan berdina eremanikKantu ainitzen salbamendua etorri da zure ganik.

3 -Elizakoen gainera hor zen plazako kantuen sailaBietan bazen multxo pollita abesteko frango zailaAita gisako erakasle bat ukaitea abantailaIbai Gorri-ren diska ederrak erakutsi zuen maila.

4 -Nahi zinuen ohidureri jarraikiak izan gaitenZuk erakatsi kantu zonbaitzu gaur ez ditugu emaitenBerriz lotuko girela noizbait derautzugu hitzemaitenZure ordaina gazte da eta lana xintxoki egiten.

5 -Erran beharrak oro erraiten euskara garbi garbianHortako zaitu Baigorrik ukan berriketari HERRIAnikusmoldeak beti ezarriz jendearen agerianbaginakien ere sinesten zinuela aberrian.

6 –Lehengo zure maixuak ziren Lafitte, Narbaitz, SalaberriGaur dei egizu berrikiago zeruratu direneri :Marcelin, Colomb, Berroko Marcel, Arregi ta Curutcharry Hemen bezala gain hartan ere segi zazue kantari ! Laka

ALDUDEHeriotzeJoanden astean ehortzia izan da Jean-Pierre Aleman Sabinainekoa 87 urtere-kin.Doluminak familia guziari.

IZTURITZESortzeAste huntan ere berri guti dugu Izturitzetikbainan direnak onak sortze bat baituguaipatzeko. Joan den ostegunean jin damundu huntarat Erreinteiko MaialenEtxart eta Jon Oihenarten hirugarrensemea. Zorionak Johane sortu berriari!Goresmenak aitetameri.Parropiako berriHelduden asteburuan : meza Izturitzenlarunbat aratseko 8tan, igandean Hazpar-nen Mendealan 10:30tan urteko elgarre-taratzea.

LASAHeriotze - 94 urterekin joan zaiku he-rriko presuna xaharrena, Erramun Iribe-rry, Pekokurutxetako nausia. Ibi-akoitzean, azaroaren 21ean, jendaldeeder batek elizkizunetan kantuz etaotoitzez lagundurik, familiako hilobianezarria izan da, maite zituen emazte etaetxekoen ondoan. Gerlari ohia, Amerike-tan zonbeit urtez lanean arizanik, itzulizen sortetxearen segida hartzeko. Zon-beit urte hotan alargundua, Erramunekjakin izan du luzaz bere behar ordueriihardokitzen, suerteak ere lagunduriketxean xahartzeko plazerra ukan dualabak familiarekin hurbiletik segiturik.Azkenean bururatzeak hastapen batbaitu, eroriko txar baten ondorioz, ilabetebat barne Erramunek amor eman du.Gure doluminak doatzi Raymondealabari eta hunen familia guziari.

M.G.

BIDARRAIEzkontze - Ateteneko MaryseOrmaecheak bizilaguntzat hartu duPatxi Doyharçabal arbonarra. Goresme-nak eta zorionezko agiantzak bikotegazte huni.

Mus - Ortzaizeko ikastolak antolaturik,mus lehiaketa iraganen da igandehuntan, aratsaldeko 2etarik goiti, trin-keteko gela berotuan. Parte hartze gas-tua : 24 euro pareka. Irabazleentzat,400 euroko saria. Aratsalde guzian,tokian berean jatekoa eta edatekoa, eta

iluntxean talo ta xingar.

Ondoko hitzorduak - Abendoaren5ean, larunbatarekin, Telethon : arastiri-an pilota, aratsean Kanalduderen “Toki-ka” filma Bidarraiko herriaz, bai eta talota xingar. Eta abendoaren 12an, larun-batez ere, “Apéro du bestiaire pyrénéen”gaualdia trinketeko salan (diaporama,kondaira, kantu eta aperitifa), BaigorrikoCPIE-ak antolaturik. Xehetasun gehiagohelduden astean.

AIHERRA

SortzeLarreburuan, 3.seme bati ongi etorri egindiote Nicole Indart eta Frederic Anchor-doquy andere jaunek, eta Mattin izenda-tu dute. Haatik, epea baino lehenagosortu baita, Baionako ospitalean dago,eta ongi artatua da. Segur Peio eta Xananaiek igurikatzen dutela. Goresmenakait’ama uroseri, eta zorionak sortu be-rriari.

Aiherrako gainak pestan, eta…“ Aiherrako gainak ” bestan ginuen joanden larunbatean zortzi. Ahotik ezin utziz-ko apairuak, 60 bat haur eta heldu elga-rretaratu ditu oren batean, eta arratseanbeste 35 ziren oraino hor berean afaltze-ko. Haatik anartean, mus zoingehiagokabat antolatu dute beren artean.Bestalde, batasun ofizial bat sortu dutebesta hunen antolatzaileek “Les Hautsd’Ayherre” izena hautatuz. Bulegoaosatzen dute Jeannot Baptiste,Bernadette Arhancet eta Noël Garra,lehendakari, idazkari eta diruzainek.Urteko elgarretaratze huntaz bestalde,nahi lukete ere animazio zerbeit pro-posatu.

3.adinekoek, bazkariAihertar eta Izturiztar 3.adinekoek, aben-doaren 1ean, Izturitzeko Haranboureostatuan, izanen dute mahain on baten

inguruan elgarretaratzeko parada. Baz-karia 23 eurotan proposatua da, etaparte hartu nahi duenak, izena ostaturaberera deituz eman lezake (05 59 29 6616)

Gau Beila TVPI telebixtanBerriki Denen Etxean iragan den 18.GauBeila, TVPI telebixtan ikusten ahalko daasteazken, ostegun, ostiral eta igandean- Aldiz internet-en, www.kanaldude.orggunean astearte arratsaldetik goiti ikusditaike. Oren bat eta laurden inguru irau-ten omen du gaualdia eta elkarrizketakbarne. Egon erne, eta balia paradazmemento goxo baten pasatzeko. Ezzautzue dolutuko !!

Herriko eskolaren lotoa, larunbatarratsean

Herriko eskolako burrasoen taldeak jakinarazten dauku, larunbat arrats huntan,LOTO-a antolatzen dutela AiherrakoDenen Etxean, 9 orenetarik goiti. Usaianbezala, sari ainitz badaude irabaztekohala nola, Espainia hego aldean aste batbakantza, Pirinioetako Luz Saint Sau-veur eskualdean, beste aste bat bakan-tza, telebixta, GPS, DVD, kamezkopa,argazki tresna, bildotx, arno buxundatu,eta zare hornitu edo apainduak. Jintenoreko, eta ongi etorri deneri !!DONOZTIRI

Pilota - Sanoki batasunak jakinarazten daiku urte oroz egiten duen herritarren artekopalantxa zoingehiagoka laster hasiko dela. Ondar astea da izenaren emaiteko. Hirumailetan iraganen da gizonentzat, andereen maila ere izanen da. Parte hartu nahiduten guziek hel dezatela abisua : Raymond Cachenaut 05.59.29.66.63, Jean PierreLagourgue 05.59.29.66.27. Deneri ongi etorri.

Xapelgo handia - Amaturren xapelgo handian badugu herritar bat hazpandarlagunarekin ixil ixila bide ederrean bururat doana. Daniel Cachenaut eta Olaizolakigandean jokatuko dute Donapaleun ondar haitadarat hupatzeko partida. Xapelgoeder batean 5 haitadetarik 3 irabazi dituzte eta bat ttantto xoil batez galdu. Merezilukete bururat heltzea, nahiz kontrario onak ukanen dituzten parrean. Bainan erranxaharrak diona, pilotan ere atera laitezke jaunen jaunak burua gora. Jo pilota !

A.A

Page 6: Herria 3033

EUSKAL IRRATIAK

Azaroa 26 : Osteguna

07.00: Goiz berri, Anje Du-halde, Egunkariaren au-ziaz16.00: Kantaire, korsikarkantuetaz 17.00 : Eman bostekoa 19.00 : Mintza leku.

Azaroa 27 : Ostirala

07.00: Goiz berri, Herrikoa-ren kapital emendatzeaz 16.00: Kantaire 17.00: Eman bostekoa 19.00: Aitzur eta Jorra20.00: Presoen Oihartzu-na.

Azaroa 28 : Larunbata

09.00: Beroan bero, astekobilduma.11.00 : Airesta Sarako sa-

retan urtxo ihizi sasoinaz.12.00 : Petzero16.30: Errubia, Baiona-Perpignan

Azaroa 29 : Igandea

09.30 : Gure bazterrakMiarritzetik 2 10.30 : Meza Domintxinekoparropiatik 12.15 : Gure arbasoak,Luhusoko bakant eta labo-rantxa etxeetaz.13.00 : Hegoaldeko osta-tua Andoni Tolosa-k eginik17.00: Pilota, Donapaleu-tik, amaturren bigarren fi-nala erdia

Azaroa 30 : Astelehena

19.00 : Zer dioxu: PeioD’Uhalt Elkar-eko lan-gilea.

6

Bahituak - Libratu dituzte “Alkrana” untziko arrantzaleak eta, beraz, etxe-ratu dira, familiak joan direla Madrilgo aireportura haien errezebitzeko.Ongi etorri amultsua hilabete bat eterdi baten buruan. Ez dakiguna danork pagatu duen bahitzaileek galdegiten zuten dirua.

Aro berria - Lisboako hitzarmena bozkaturik eta azkenean sinaturik, joanden asteko elgarrekilako lana zen bi urte eterdirentzat Europako presi-dentaren hautatzea eta, halaber, Kanpoko harreman ministroarena. Afarion baten buruan egin da hautaketa eta hona non agertzen diren presidentgisa Herman Van Rompuy Belgikako lehen ministroa eta Kanpoko harre-man ministro emazte bat, Catherine Ashton ingelesa.Berehala hasi dira iritzi desberdinak, batzuk ziotela nehork ezagutzen ezzituen jendeak zirela eta Europak bertzerik merezi zuela. Ez naiz batere i-ritzi horretakoa. Alde batetik, hautatu dutelakotz herrialde ttipietako jaunbat, hain zuzen Belgikar bat eta ez nornahi. Alabainan lehen ministro ze-larik bildu ditu bere ondoan hain etsai ziren eta diren Flamandarrak etaWallondarrak, ez baita guti, eta holako president batek akomea ditzaz-keela Europako 27 gobernuburuak. Bertzalde, ez da batere itsusi ager da-dien emazte bat Kanpoko harremanetarako nahiz ingelesa izanez, behar-bada ingelesen artean Europaren alde izan daitekelakotz. Geroak erranendu hautu ona egin den ala ez, bainan nehork ez ditzazke aitzinetik konde-na.

Saltsa eta saltseroak - Iduri luke espres jokatzen direla sozialistenartean. Azken kalapita, Vincent Peillon eta Ségolène Royal-en artekoa.Lehenak bildu ditu Dijon Burgoñako hiri nagusian jadanik bilduak zituenakMarsellan, Modem-eko den Sarnez anderea, Cohn Bendit jauna, Hue ko-munista eta bertze… Nahiz ez zen gomitatua, sartu da haien artera Sé-golène Royal eta, beti bezala, hor ziren irrati eta telebixta guziak. VincentPeillon oldartu da, Ségolène Royal-ek erantzun dio eta ikus ziteken nolasaltseroek apaindu duten saltsa berezia.

Errugbia - Zazpi entsegu, haietan lau emendatuak, entsegu baten kontra,hauxe da frantsesek irabazi duten partida Samoar ugarteetako errugbila-rien kontra (43 eta 5). Datorren larunbatean All Blacks-en kontra bertzerikizanen da.Top 14 delakoan Baionak etxen aise ereman du Montauban-en kontra (38eta 13) eta egiazko balentria Miarriztarrek egin dutena Clermont-era joanikirabaztera (16 eta 13). J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

VITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

VITTONATTO OPTICIENS

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

PANTXIKA SOLORZANO-REN

“ BILINTX ” DISKA BERRIAPantxika Solorzano azkaindarrakplazaratu du hirugarren diska, Bilintx izen-burukoa. 2tik 12 urterainoko haurreri buruzegina den obra oso pollita, aitamek ereplazerrez entzunen dutena. 20 kantu, Pan-txikak eta Graxi bere amak sortuak, hitzeridoakionez, musika aldiz Pantxikak berakgehientsuenentzat bai eta Xano Halsouet-ek moldatua, musikari laguntzaile dituztelaere Eki Solorzano eskusoinuarekin etaPhilippe Bouthemy pianoan.Kantu azau hau hasi zuen Pantxikak “Be-hia” olerkiarekin : “Bego ni deskantxuanegoiten / Bego ni lasai lasai alhatzen...”Gizarte huntan hain gira beti lasterka bizi,beti presaka, nun hatsa hartzen behardugun jakin. Eta diska hunen bidez, la-saitasunaren mezua nahi luke zabalduazkaindar artistak. Eta airoski goaz, hatsahartuz, Bilintx txotxongilo alegeraren urra-tsetan, erle, huntza, oilar, xixari eta gaine-ratikoak gurutzatuz. Diska pedagogikoa, haur musika landu batekin, eskole-tan eta etxean ere gain gainetik erabilgarria, kantuak entzunez euskara erelandu laitekeela. Marko Armspach marrazkialriak du diskarekin aurkitzenden liburuttoa apaindua (Elkar disketxea, 16 euro).

Pantxika Solorzano kantaria berediska berriarekin

Ikas pedagogia zerbitzua ikasma-terialgintzan berezitua da, bertzeakbertze haur eta gazte literaturasailekoan. Gehien bat itzulpenakbaditu lantzen, bereziki klasikohandiak, frantsesetik, gazteleratikala alemanetik, zorionez eus-karazko sorkuntzak plazaratzekoaukera ere ukaiten du. Eta 2007koAmaia Hennebutte-Mil lard-enKrokodilo obratik landa, hara au-tore beraren eskutik hiru liburu etadiska bat dauzkala gaur argi-taratzen Ikas-ek, Hiru otso triolo-giaren kondu :- Hiru xerri ttipi, ohiko ipuinetikklasikoki moldatua, Fanny Millardmarrazkilariaren grafismo modernoeta koloretsuz beztiturik.- Otsoa, axeria eta ahuntzak,euskal mitologiako leiendatik on-tua, bertsuz eta errimoz, Luca EnoTrimaldi italiano marrazkilariak Txi-nako tintaz ilustratua.- Otso gosetua, Amaiak berak o-soki asmatua, Lontxo Yriartekkolore biziz margotua.Otsoa, pertsonai garrantzitsua dahaurrentzat. Bi lehen ipuinetan,otso gaizto bat daukagu, ohiduarenaraberakoa, hirugarrenean aldizotso sinpatiko bat da haurreri pre-sentatua, gizarte hunen biktima u-rrikalgarri bat, haurren baitan berealderako atximendua sustatzenduena.

Eta hiru liburu horiekin batera,diska bat ere dugu aurkitzen. Hiruipuinak irakurtuak zaizkigu (JoseluBerasategi, Jesus Aured, AmaiaHennebutte-Milllard, Titika Rekalteta haur batzu) eta musikatuak(Jesus Aured moldatzaile nagusiaakordeoi eta trikian, SebastienPaulini xirulan, Mathias Goyenechepanderoan, Nyal Doya gitarran).Hiru liburuak eta CDa urririk ba-natuko ditu Ikas-ek eskoletan,haurtzaindegietan eta herri libu-rutegietan, EEPren diru laguntzariesker. Bertze jendek liburutegi etadisketxetan aurki lezazkete, 13 eu-rotan albuma eta 11 eurotan diska.3 urtetik 8rainoko haurrentzat na-gusiki.

Sahetsetan, Luca Eno Trimaldi etaFanny Millard marrazkilariak, erdianAmaia Hennebutte-Millard idazlea

HIRU OTSOAmaia Hennebutte-Millard-en trilogia

Eskolan “Herria” kasetairakurtzen arizan gira.Lehenik hasi gira Herrialeitzen bakarrik (bakotxakgure kaseta baiginuen,denek berdina !). Gerotaldeka irakurtu ditugukasetak eta talde bako-txak artikulu bat hautatudu, artikulu horren bildu-ma egiteko. Huna 5taldek hautatu dituztenartikuluak : Berl inekomurruaren erortzea, Pi-rritx, Porrotx eta Marimo-tots Baionan, Bidarraikopilotako finala, GarazikoGarateneko partida, Be-hobia Donostia maratoierdi lasterkaldia.Ondotik talde bakotxakgelari kondatu du bere ar-tikulua zertaz mintzo zen.

Ohartu gira “Herria”kaseta polita zela, kolorezkoa kanpoko partean bainan ez barnean.Nahi ginuke ikusi, posible bada, nola lanean artzen zirezten “Herria” egiteko.

3.zikloko haur elebidunak

Mixel Cartateguy Hazpan-darra, Niamey-ko Artxa-pezpiku dena, izendatua izanda Aita sainduaren ganik,Afrikako Sinodoaren par-taide. Niger herrialdeko eus-kaldun apezpikuak idatzi dioezin zuela hortan parte har-tu, ezen Niamey-ko Immaneta Agadir-eko sultanoarekin

hautatuak izanak zirela,eztabada bortitzean diren bialderdien baketzale bezala.Jakitekoa da Hazpandarraxuri bakarretarik delaAfrikako eskualde hortan etagirixtinoak % 1 baizik ezdirela. Bertze jende gehien-ak, nola ere berekin hautatu-ak izan diren bi kideak ma-

hometarrak dira. Jadanik du-ela zenbeit urte, Mixel Car-tateguy hautatua izan zenbertze horrelako kezkabatean lan horren egiteko.Sinodoako lendakaria,Ghanéen Kodwo kardinalearen ganik, ukan ditu ere lau-dorioak.

Mixel Cartateguy

Apezpiku euskalduna mahometarrekohoratua

Apezpiku euskalduna mahometarrekohoratua

Zuraideko “Bihotz Sakratua” eskolan HERRIA !

Page 7: Herria 3033

Etcheverry-Oçagrain . . . . . 40Ezcurra anaiak . . . . . . . . . . 33Ohore galtzaleeri ere joan denortziralean jokatu duten finalerdihunendako. Lehenik PatrikEzcurra 40 urteko pilotariari. Nundira hango Roland Garros etadenetan adin hortakotenislariak ? Eta ez da gutiagomerezidun Paxkal anaia, duelazenbait ilabete ez baitzuenbatere argitzen Waltariren kon-trako jestu txarraren ondotik. Biekere erakusten dute joko bezenbatbertute galdatzen duela pilotak.Hau ez dute haatik irabazi, bainazer izanen ote ziren bi anaiakbeste batzuen ahalekin ? Segiaitzina, dena den, Hervé Etche-verry eta Patrik Oçafrain, zuenjeinu ederrekin.

Sorhuet-Etcheto . . . . . . . . . 40Ibarrola-Kurutcharry. . . . . . 30Eta Etcheto ? Pariatuko zuenahunek ere, bere aztalzaina zarta-turik ohean zagolarik, ez hainaspaldi, Pariserat joanen zelaberriz pilotarat, eta han, Ibarrolata Kurutcharryri irabazterat, gehi-ago dena ? Tenislarientzat, gora-go erraiten ginuena, zonbat dirahalaber Etchetoren adinekoerrugbilariak hoinbertze eginenzutenak adin berean. Pilota ezbaita bakarrik joko bat, pare-gabea, bainan ere eskola bat,gizona zailtzen eta gogortzenduena ! Holako jokoak ainitzgaldegiten du, dakizuen bezala,bainan ainitz emaiten ereordainez, bizian. Beraz zaharrersegi, hik ere, Kurutcharry, etazuek denek, Sorhuet ala Ibarrola!

Sorhuet-Etcheto . . . . . . . . . 40Etcheverry-Oçafrain . . . . . . 14Huna berriz nola joan denPariseko finala, igandean, gehi-agoko xehetasunik gabe. AlaLapurdik hobeki emaiten ote duParisen Baxenabarrek baino ?Goraintzi halere Parisekoeuskalduneri, pilota baitaukatehan ere. Etcheto gaitzean horere, lehen partidan bezala.

Ezcurra anaiak . . . . . . . . . . 40Ibarrola-Kurutcharry. . . . . . 38Sailkapeneko partida huntanhaatik denak elgarren bete ibilidira eta biba Ezcurra anaiak.

TRINKETEKO FINAL-LAURDE-NAKPoueyts-Lamure . . . . . . . . . 40Ibarburu-Berasategui . . . . . 28Arrangoitzen ortziral aratseanBACeko lapurtarrek meneratudituzte azkaindarrak eta gisa hor-tan finalerdietarako txartelairabazi.Cachenaut-Olaizola . . . . . . 40Aguerre-St Esteben . . . . . . 36Haatik lan gehiago ukan dute,beste lau lapurtar hauetan, haz-pandarrek itsasuarren garaitzeko,azken hauk ez baitzuten baterelehen aldia hortaratzen zirela.Inchauspe-R.Dermit . . . . . . 40Etchebarne-Bonetbeltx . . . 25Eta horra beste hazpandarrakere irabazle, ez baitzen aspaldianbi pare ikusi hortik finalerdienmaileratzen.Aguirre-Jeannots . . . . . . . . 40Lucu-Amulet . . . . . . . . . . . . 24Urruñako ari den parea duguhemen, larunbateko partidan,amikuztarreri irabazi duena,nehork uste baino errexkiago.

Oyhenart-Heguiabehere. . . 40Saldubehere anaiak . . . . . . 14Zafraldi hunen berri xuxenik ezdugu ukan. Bai haatik garaztaranaiak ez ditugula batereezagutzen hemengo konduhuntan, BACeko pilotari horiekonak badira ere.

GARATENEANOyhenart-Heguiabehere. . . 50Tellier-Bessonart. . . . . . . . . 33Astelehenean kanpoko aro,beraz trinketean ikusle aldeñobat, ez gehiago. Partidan, erditanberdintsu ziren pilotariak eta geroakulu ona beti bezalaHeguiabehere, lagunarekin, buru-ratzeko.Oyhenart-Heguiabehere . . . ?Aguirre-Lazcano . . . . . . . . . . ?Astelehenean urruñar horiekinxurituko dute auzia azken aldihortako irabazleek.

HEGOALDEAN GONZALEZ-IRUJO FINALEANMartinez Irujo. . . . . . . . . . . . 22Augusto Titin. . . . . . . . . . . . 11

Aritz Lasa-Zubieta . . . . . . . 22Berasaluze IX-Laskurain . . 20

Jokin Argote . . . . . . . . . . . . 22Aratz Mendizabal II . . . . . . . 12Eibarko “Katedrala” deitzen dutenezkerpareta kokorreraino beteazen igandean, bereziki lehen par-tida horren ikusminez. Baina erdi-tan utzi du Irujok aldi huntan Titinhaundia. Irujok laugarren finalajokatuko du (Donostian) segidan,biga ditu irabaziak, azkena galduzuen Aimar Olaizolaren aitzinean.Nork daki hau ere ez ote duengalduko azkaindarraren kontra,Ligaxkako lehen hura galdu zuenbezala. Aupa Xebaxtien !

Bengoetxea VI-Peña. . . . . . 22Saralegi-Mendizabal II . . . . 13

Xebaxtien Gonzalez . . . . . . 22Julen Retegi. . . . . . . . . . . . . 12

Diaz-Iza. . . . . . . . . . . . . . . . . 18Belloso-Oteiza. . . . . . . . . . . 14Iruñean zen, Labriten, Gonza-lezek Retegi gazteari aski aiseereman ziona, hunek Aimargaraituagatik. Eta beste partidahoriek ere.Olaizola II-Otxandorena . . . 22Berasaluze VIII-Beloki . . . . 13Muskizen jokatu partida.Nagore . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Amantegi . . . . . . . . . . . . . . . 14

Bengoetxea VII-Arzelus . . . 22Camarero-Gorriti. . . . . . . . . 19Imarkoainen hauk. Bego

7

Egunkaria libre !Zoe Bray-ren begi kliska

GURE PILOTARIAK PARISTAR ZIREN

LEGEZKO ABISU

ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANTET YON ALONSO

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par MeJérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 21 novembre2009, en cours de publicité au 1erbureau des hypothèques deBAYONNE, aété constituée une société civile ayant lescaractéristiques suivantes :

Dénomination :“SCI MAIXTURIA”

Siège : LEREN (64270), quartier Ricot.Durée 99 ans/Objet : Propriété, construction, gestion,

à titre civil, de tous biens immobiliers.L’administration, la mise en valeur et l’ex-ploitation par bail ou autrement des bienssociaux.

L’obtention de tous prêts, avec ou sansgarantie hypothécaire.

Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifiepas le caractère civil de la société.

Capital social : 377 200 euros, dont194 000 euros d’apports en numéraire et183 200 euros d’apports en nature.

Gérant : Monsieur Daniel ARCONDEGUY, demeurant à LEREN(64270), quartier Ricot, pour une duréeindéterminée.

La Société sera immatriculée au R.C.S.de BAYONNE.

Pour avis et mentionMe Jérôme GOUFFRANT

L & P SARLSociété à responsabilité limitéeau capital de 18 294,00 Euros

Siège social : LE FORUM64100 BAYONNE

R.C.S : B399499128

AVIS DE PUBLICITÉ

Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale extraordinaire du17/11/2009, il résulte que :

Les associés, après avoir entendu lerapport du Liquidateur, a :

- approuvé les comptes de liquidation :- donné quitus au Liquidateur et déchar-

gé de son mandat ;- prononcé la clôture des opérations de

liquidation.Le comptes de liquidation seront dépo-

sés au Greffe du Tribunal de commercede Bayonne.

Mention sera faite au RCS : Bayonne.

Pour avis.

« SARL BARIN »Société à responsabilité limitée

3 rue du Commandant Pellot, 1 er étage,n°1-1

64700 HENDAYERCS BAYONNE N° 482 851 383

Aux termes d’une assemblée généraleextraordinaire des associés en date du 20novembre 2009, il a été décidé de trans-férer le siège social de la manière suivan-te :

Ancien siège social : ZI de Jalday, Cen-tre d’affaires Olano, 64500 SAINT

JEAN DE LUZNouveau siège social : 3 rue du Com-

mandant Pellot, 1 er étage, n°1-164700 HENDAYELes statuts ont été modifiés en consé-

quences.Pour avis.Le gérant

HERRIKOASociété anonyme au capital de

2 612 720 €

Siège social: Résidence l’Alliance –Centre Jorlis

64600 ANGLETRCS: Bayonne 320 432 222

AVIS DE CONVOCATION

Les actionnaires de la société “HERRI-KOA” sont convoqués en assembléegénérale ordinaire pour le samedi 12décembre 2009 à 10H00, à ITXASSOU(64250) - salle Sanoki, pour examiner l’or-dre du jour suivant:- rapport de gestion du conseil d’adminis-tration sur l’activité et les comptes del’exercice clos le 30 juin 2009- rapports du commissaire aux comptessur l’exécution de sa mission et sur lesconventions visées à l’article L. 225-38 duCode de commerce- approbation de ces comptes et conven-tions- affectation du résultat de cet exercice- élection au conseil d’administration- pouvoirs pour dépôt et publications.

Pour avis.Le conseil d’administration

Canta U Populu Corsu Donibane GarazinLarunbat arats huntan (21:00), Ortzaizeko eta Garaziko ikastolekantolaturik, kantaldi handi bat beharra da Donibane Garaziko JaiAlaian. Lehen partean entzunen da Amaia Riouspeyrous eta biga-rrenean Korsikako talde mitikoa, Canta U Populu Corsu. Ondotikostatua idekia izanen da nahi duten guzientzat, gaualdia elgarrekingoxoki aitzina segitzeko. Irabazien zati bat Integrazio Batzordearenalde.

PRESONDEGIA ETA HERRITARTASUNA

Helburuak : Euskal kultura bul-tzatzen duten ekintzen jarraitzeaeta garatzea.

Eginbideak : Elkarteek eramatendituzten ekintzen segitzea ; herrie-tako kultura zerbitzuei animazioakproposatzea eta antolatzenlaguntzea ; mugaz gaindiko harre-manak emendatzea.

Beharrezko gaitasunak : euskalkulturaren ongi ezagutzea ; propo-samen eta ekimen iturri izaitea ;komunikatzeko errextasunarenukaitea ; lan orenak beharren ara-bera kudeatzea ; txostenen iker-tzeko eta segitzeko gai izaitea,informatikaren ongi menperatzea.

Hizkuntzak : euskara eta frantse-sa mintzatua eta idatzia, gazteleramintzatua, ingelesa ahalaz.

Hastapeneko moldakuntza : Ba-txilergoa + 3 gutienez, kulturamunduan jadanik lanean ari izana.

Baldintzak : Urte bateko kontratumugatua, arraberritua izan daite-keena.

Igor zuen motibapen gutuna etaCVa

2009ko abenduaren 11 aitzin,ondoko helbidera :

Euskal kultur erakundea Lota jauregia – BP 6

64480 Ustaritz / UztaritzeXehetasun gehiagorentzat, deit :

05 59 93 25 25

Euskal kultur erakundeak“ Kultura arartekolaritza ” arduraduna bilatzen du

LAN ESKAINTZA

Kurutze Gorriak antolaturik,mahaininguru interesgarri batbeharra da azaroaren 26an,ostegunez (16:00-18:00),Baionako bere egoitzan

(Marines ibi lbidea, 58), gaihuntaz : “Herritartasuna ez dapresondegietako ateetangelditzen !”. Interesatuak direnguzieri idekia.

“BIZITEGIA ETA NORTASUNA” MINTEGIADepartamenduko CAUE egiturak (Conseil d’Architecture, d’Urba-nisme et de l’Environnement) “Bizitegia eta nortasuna” mintegiaantolatzen du azaroaren 26an eta 27an, ostegun eta ostiralez,Baionako Komertzialdegian. Mintegi hortara hurbildu beharrakdira arkitektoak, hirigintzaz arduratzen direnak, hautetsiak, iker-leak eta istudiantak, bai eta interesatua den edonor. Patrick FifreCAUE 64-eko zuzendariak idekiko ditu solasaldi horiek ostegungoizean (9:00) eta Pierre Bidart soziologoak hetsiko ostiral ara-tsaldean (17:00).

DURANGOKO AZOKARA AUTOBUSADurangoko euskal liburu eta diska azokara joaiteko, autobusezkogarraio antolatua da Iparralde huntarik, abenduaren 5ean, larun-batarekin. Abiatzea : Donapaleu 8:30 (eliza), Larzabale 9:00(borobilgunea), Donibane Garazi 9:15 (Jai Alai), Ortzaize 9:30(Gahardu), Kanbo 9:50 (Herriko Etxea), Baiona 10:10 (Leroy Mer-l in). Prezioa : 15 euro. Tokiak atxiki azaroaren 30eko :[email protected] edo 05.59.37.79.15.

SEHASKA HUSTEA MIARRITZENMiarritzeko ikastolak antolatzen du bere egoitzan (Forêtpasabidea, 11) sehaska hustea azaroaren 29 huntan, igandeosoan (9:00-18:00). Publikoa paradaz baliatzen ahalko da Egu-berriko opariak erosi eta haur jantzi eta tresneria trukatzeko, berdenboran haurrentzat jostalekua segurtatua izanen delarik.Jatekoa eta edatekoa tokian berean. Xehetasun gehiagorentzat,tel 06.62.98.94.77.

ASTRONOMIA IKASTALDIA9-12 urteko haurrentzat

Euskal Kostaldeko Astronomia elkarteak ikastaldi bat antolatzendu 9-12 urteko haurrentzat, zerua hobeki irakurtzen ikas dezaten.Bi larunbatez iraganen da ikastaldi hori : azaroaren 28an etaabendoren 5ean (14:00-18:00 / 20:00-22:00), Miarritzen, Rep-tou-ko eskolan (Larrepunte karrika, 28). Gosta saria : 70 euro.Izenak emaiteko : [email protected] edo06.19.79.45.73.

EGUNKARIA GOGOANBadu sei urte, kasik zazpi, zerratu zutela Euskaldunon Egunkariakazeta, keinka hartan euskara hutsezko egunkari bakarra. Kariahortarat, hamar lagun atxilotu zituzten eta heietarik zonbaiteksalatu zituzten orduan jasan torturak. Orai, hamar lagun auzipera-tuak daude, hoien kontra galdatua ere da 13 eta 26 urte artekopresondegi zigorra. Auzia laster hastekoa da. Egoera hori azkarsalatzea gatik elgarretaratze bat beharra da ortzirale huntan,azaroak 27, aratsaldeko 6etan, Baionan, herriko etxe aitzinean,“Egunkaria libre !” lemapean.

Xebaxtien Gonzalez finalean Irujo-ren kontra !

IRISARTARRAK KOPATIK KANPOIbiakoitzean jokatu dute Irisartarrek Frantziako Kopako 3. itzuliarenkonduko partida, eskubaloian, Kanbon, Billereko taldearen kontra(bigarren mailakoa). Eta galdu 24-32, kirolgela 700 ikuslez muku-rru betea zagolarik. Giro gaitza, Airoski banda ere hor bazterrenharrotzeko. Karraskan abiatu dira Irisartarrak, partida erditanaitzinean zirela 15-11, kontrakoak harriturik utziz. Ondotik musikaaldatu da haatik, biarnesek beren nagusitasuna erakutsiz. Gores-menak bi taldeeri gisa hortako jokoa erakutsirik bai eta publikoonari. Helduden ibiakoitzean, xapelgoaren aldi, Morlaix-Irisarri.

Page 8: Herria 3033

8

-Ortzirale arte, Hendaian, Txotxongilo egunak.-Larunbat arte, Baionan, Angelun eta Miarritzen, Topaketa Gertagaitzak sailaren konduko ikusgarriak.-Ortzegunean (20.30), Urdiñarben, Biltxokoan, “Xiberoko kulturarentzat nolako geroa”, Gatuzain-en topaketak sailaren kondu.-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, “Secret de famille” antzerkia. Tenore berean, Koliseo gelan, “Je vous salue Mamie” antzerkia.- Ortzegunean eta ortziralean, Baionako komertzialdegian, «Bizitegia eta nortasuna» mindegia, CAUE antolatzaile-Ortzegunean eta ortziralean (21.00), Baionako antzokian, “Métamorphoses” dantza ikusgarria, Marsellako baleta nagusiarekin.-Ortziralean (20.30), Ziburun, Bulunba jatetxean, bertsu-afaria, Eneritz Zabaleta, Aimar Karrika eta Odei Barrroso. - Ortziralean (20.30) Lehuntzen, Adixkideak koroa-Ortziralean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, kontzertua Grégoire artixtarekin.-Ortziralean (20.30), Urruñan, Posta gelan, “Gau Eraginak” ikusgarria.-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Koliseo gelan, antzerki eta kantu Escalazur taldearekin.- Ortziralean (21.00) Hazparneko kaperan, Topaketa inprobisatua, Gaspar Claus txeloan eta Catherine Janniaux emazte-orkestra-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Muf’in taldea, ixtorio eta kantu.-Ortziralean (22.00), Miarritzen, Atabal musikategian, The Sorotan Babies eta Islaia taldeak.- Larunbatean, Dantxarinean, kantu Zaharraren Eguna-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.-Larunbatean (10.00), Donapaleuko mediatekan, “Ofizioak, lanak eta jakinduriak” hitzaldia.-Larunbatean (10.30), Miarritzeko mediatekan, “Mamu eta sorginak”, Xan Errotabehere ipuin kondari haurrentzat.-Larunbatean (11.00), Baionan, Baionan Kantuz, Lakarre plazatik abiatuz

-Larunbatean (16.00), Miarritzeko mediatekan, “Euskal-Herria hortik harat” dokumentalaren aurkezpena. -Larunbatean (17.00), Hendaiako mediatekan, Claude Labat-en hitzaldia, sorginez, 1609 urtea gogoan.-Larunbatean (17.30), Hazparnen, Misionesten kaperan, Soinubila elkartearen kontzertua.-Larunbatean (20.00), Buzunaritzen, Ixo musikaldia Gamia ostatuan.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, Stéphane Feltrin kantari. Tenore berean, Atabal musikategian, Renan Luce.-Larunbatean (21.00), Donibane Garaziko jai-alai ezkerparetan, Amaia Riouspeyrous eta “Canta u Populu Corsu” abesbatza, Garaziko ikastolaren onetan.- Larunbatean (21.00) Baionan, Kalostrape ostatuan, MAK taldearen kontzertua-Larunbatean (21.00), Izpuran, Fauxtin-Bentaberri gelan, “Le Frichti de Fatou” antzerkia-Larunbatean (22.00), Hazparne Ttattolan, Zain-Xutik musikaldia.- Igandean, Azkainen, selauru-hustea-Igandean (08.30), Angelun, Korrikleta lasterraldia, Ibaialde elkartearen eskutik, Korrikleta horren hogoi urteak ospatuz.- Igandean, Miarritzeko ikastolan, sehaska hustea-Igandean (11.00), Hendaian, Variétés gelan, Akelarre elkartearen ikusgarria, elkarte horrek bere 35 urteak ospatzen-eta.- Igandean, Itsasun, Atharri ezekerparetan, Odolki besta-Igandean (16.30), Urruñan, herriko polikiroldegian, “ Canta u Populu Corsu” abesbatza, Hazia elkartea eta Goierriko ikastolak antolatzaile.-Igandean (17.00), Kanboko elizan, Santiago Mayor piano-joilearen musikaldia.-Igandean (17.30), Donostian, bertsulari xapelketa nagusiaren kondu, finalerdien bigarren itzuliko hirugarren eta azken saioa.-Igandean (18.00), Angelun, herriko etxeko besta-aretoan, musikaldi berezia Espainiako aireak gogoan.

Gehexan Pontto

ESKUDenek badakigu futbolariek ez dutela eskua baliatu behar jokatzen direlarik salbu atezainak. Thierry Henry-ren eskuari esker frantses taldeak jokatuko du munduko xapelgoa datorren ekainean.Ez zuen eskubiderik eskuaz hola baliatzeko, bainan ez du epaileak ikusi ez baitzen hau nehoren esku-makil ez eta ere esku zabal. Eskualde orotara behaturik ere ez du deus ikusi.Musean, aldiz, balio du esku izaiteak.

Joanden astean hemen berean aipatu ditugu bi hazpandar pilotari arraro, Kaskoina eta Jats, bat 1859-an zendua eta bestea urte hartan sor-tua, erranez 150 urteren buruan ere egoki zela heietaz oroitzea. Egun aipatuko ditugu, laburzki bada laburzki, beste bi hazpandar urte hartan berean sortuak, bi euskaltzale handi, Pierre Broussain eta Manex Hiriart-Urruty. Beren denboran biak ere aski ezagutuak izanak, era-gin zabaleko gizonak, ez baitziren ere alfer dauden horietarik!Hasteko beraz, horra Pierre Broussain medikua, Hazparneko auzapez izan zena hamalau urtez (1905-1919), kontseilari orokor ere ba, bestalde euskaltzale suhar, Euskaltzaindiaren sortzai-letarik, ez baita harritzeko joanden ekainean Euskaltzaindia jin baita espresuki Hazparnerat omenaldi kartsu bat behar ziola eskaini. Jada-nik, 1978-an, Kulturaldi baten karietarat, Haz-parnek ohoratua zuen Pierre Broussain, ordu arte sobera luzaz kasik ahantzia bezala izana. Egia erran, hazpandarrak, eta beste frango ere, noizbait hobeki ohartu badira zoin gizon balio-sa izana zen Pierre Broussain, hori parte handi bat zor diogu Piarres Charritton hazpandar euskaltzainari, hunek baititu akulatu ikerketa abe rats batzu haren biziaz eta haren obrez, gaitzeko tesia prestatuz gai horri buruz, 1985-ean agertua, eta berrikitan berriz plazaratua, Euskaltzaindiaren babespean. Lan bat zinez miresgarria, dena mamia, ondoko urtetan ere ikasle eta ikerle ainitzek baliatzen ahalko duten altxor ezin aski preziatua!

ABERTZALE SUHAR BAT

Pierre Broussain sortu zen Hazparne Barrande-gian, ontasun parrasta bat bazuen familia bate-an, eta mediku ikasketak egin zituen, bereziki Parisen, denen buru hogoi bat urte hiri hortan egon ere baitzen. Ordukotz haatik, bazuen eus kararen eta euskal kulturaren griña handia, nolazpait piztua, eskuin eta ezker bildu leku-kotasun askok argi eta garbi erakusten duten bezala. Harreman jarraikiak bazituen mugaren bi aldetako euskaltzale frangorekin.Berrogoi urtetan, Parise azkenean utzirik me-diku plantatu zen bere sort-herrian. Handik goiti, gero eta gehiago ariko da ere euskara-ren aldeko lanetan. Bere lan guzien artetik, ezkontzeko denbora ere hartu zuen haatik, 45 urtetan esposatu baitzen bera baino 22 urte gazteagoko amikuztar gazteño batekin. Ixtan-teko politikari ere lotu, Hazparneko auzapez jartzeraino goraxago erran bezala… Bainan hauxe behar dugu oroz gainetik azpimarratu: Pierre Broussain agertu zela egiazko abertzale, utzi dituen gutun frango hor dira haren ideia eta sentimenduen lekuko. Abertzale kartsu, keinka hartan biziki guti zirelarik Iparraldean. Beste gauza bat behar dena gisa berean azpima rratu, nola nahi zituen sustatu euskara batuaren al-deko urratsak, hortaz ere funtsean badu asko eta asko idatzirik. Holako xedeak gogoan ager-tu zen ere preseski Euskaltzaindiaren sortzai-letarik!Etzen haatik luzaz ibili gero Eukaltzaindiaren biltzarretan, supituki hil baitzen Ortesen, Paue-tik gibelerat heldu zen batez, bere 61 urtetarat etzelarik arras heldua… “EUSKAL KAZETAGINTZAREN AITATXI”

Berdin euskaltzale kartsua bainan beste molde batean, denek baitugu gure jite berezia, hara nolakoa agertzen zaukun Manex Hiriart-Urruty kalonjea, “Joanes-Ederraeneko apeza”, berriki-tan Hazparneko mediatekan omendu dutena Euskal Kultur Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak, herriko etxea ere partzuer.1859-an sortua, 1882-an apeztua, luzaz La-

rresoron erakasle egona, gero Baionako katedralean kalonje, bestalde Eskualdu-na astekariaren buru, erraiten ahal baita izana dela euskal kazetagintzaren aitatxi! Lehena hein hortako sail bat euskaraz akulatu duena eta hoinbeste iraupenekin, 24 urtez segidan! Piarres Lafitte zenak hauxe zion deplauki: ” Euskara maitatu, ar-tatu eta ontsa erabili dutenen artean guti da Hiriart-Urruty kalonje zenaren heinerat heldu izan denik”. Haren lan aipagarrienen bilduma bat gaitza ederra zor diogu Xabier Altzibar ikerle jakintsunari, duela bost urte argitaratua. Xuri-gorrien artean alde bat gerla zelarik, eta nolako gerla, Manex Hiriart-Urruty-k beti azkar atxiki du xurien alderdia. Xuri gehienak erregetiar zaudelarik. Haatik, Leon XIII Aita Sainduak gisa hartako deia zabaldu baino lehenago ere, aski garbi erran zuen errepublika ez dela berenaz gauza txarra, “izan ditakeela ona, ederra eta xuxena ere ba, noren eskuetan den!” Hortaz ukan zituen eztabada saminak, ainitz baitziren xurien artean errepublikari arrunt aiher zaudenak! Horiek hola, gure kalonjeak arrunt partida zituen denbora hartako gobernu-gizon batzu, Elizaren eta erlisionearen kontrakoak zirela, Elizaren ontasunak oro ebasten zituztela, eta ha-rrigarri ere da heietaz nola mintzo zen batzuetan! Zoin idorki, zoin gogorki, zoin bortizki! Euskal-Herria bihotz-bihotzez maite zuela, euskara eta euskaldungoa ere ba, haren idazlan ainitzetarik ezagun da hori. Bainan ezin ditake erran abertzalea ginuela Pierre Brousain bezala. Nahiz artetan haren ateraldi askori kausi ditakeen abertzale kotsu zerbait, hauxe diolarik konparazione: “datxikagun hemen, gure sor-herrian, gure lurrean, gure etxeetan, gure nausitasuna. Ez utz gure eremuetan arrotza, bereziki arrotz etsaia, nausitzerat…”Garbiki erran du haatik beste orduz ez laikiokela batere egoki Euskal-Herria Fran-tziatik berextea. Eta oraino gehiago “frantsestu” zen 14-eko gerla hasi zenean. 14-eko agorrilean titulu hau handiz paratzen zuela bere astekarian: “ Gerla hasten da, biba Frantzia”.1915-eko azaroan hil zen Manex Hiriart-Urruty, kasik supituki, 56 urtetan. Muslaria

LAU HAZPANDAR FAMA HANDIKOAK2- PIERRE BROUSSAIN ETA MANEX HIRIART-URRUTY

Pierre Broussain

Manex Hiriart-Urruty kalonjea

Azkuea apeza, lehen euskaltzainburua Broussain-ekin ainitz kurutzatu zena.

Georges Lacombe euskalktzaina, Broussain- en adixkide handia

Argentinan --Estatu Batuetan eta emigrazioneak eraiki dituen Ameri-ketako beste hameka lekuetan bezala--, ezagutuak dira urte guziz egiten diren Kolektibitateen Bestak. Hiri eta herri bakotxak berea egiten du, tokian tokiko presentzia duten komunitateetako batasun, klub eta elkarteak partzuer. Argentinan, bu-ruiletik aitzina egiten dira besta hau-etarik gehientsuak, eta bistan denez, euskaldunek eta heien batasun eta euskal etxeek, presentzia duten leku ahantxu guzietan hartzen dute parte, euskal stand-ak eta saltokiak eza-rriz, euskal musika eta jatekoa es-kainiz eta euskal dantza taldeen lana erakutsiz. Horietarik baño aipatuko dugu artikulu huntan: Santa Fe probintzia hiriburukoa, duela egun guti bukatua den Santa Fe hiriko Kolektibi-tateen Besta. Gure Etxea du izena Santa Feko Euskal Etxeak, eta 1943an, uztailaren 31ean sortu zuen euskaldun multxo batek. Urte guziz entseatzen dira azaroan Hiriak antolatzen duen Kolektibitateen Bestan parte hartzen. Batzuetan arazoak ukan dituzte, espainol elkarteek ez baitzuten nahi euskal etxeak bere nortasuna ukan zezan. Haatik, Santa Feko euskaldunak --Euskal Herri osokoak dira, Hego eta Ipar-- irmo atxiki dute hei-en kluba eta elkartea, eta euskal kulturak bere gisara egiteko eta agertzeko duen eskubidea. Anitz kide ez ditu biltzen Santa Fe-ko Gure Etxeak, eta lan egiten dutenak beti bertsuak dira, baina segitzen dute, eta hala egin dute ondarreko Kolektibitateen Bestan, azaroaren 14-15ean, hamar bat mila jende bildu dituen ekitaldi handi hor-tan euskaldunen jateko, edateko eta kul-tura saileko eskaintzak egin dizkietenean heien tokira hurbildu diren guzieri. Ez dira oraikoak euskaldunak Santa Fen. Hiriak 436 urte bete ditu aurten, Juan de Garay euskaldunak 1573ko azaroaren 15ean sortu zuenetik. Egun Euskal Etxean diren menbruen aitatxi, arra-aitatxi, edo ai-tatxiren aitatxi izanen ziren menturaz Eus-kal Herritik emigratuak (edo gauza bera amatxiren aldetik), kide frangoren kasuan bederen. Mari Carmen Lasarte du izena

Euskal Etxeko idazkariak (jujea ogibidez), eta Kolektibitateen bilkuran langile arizan zirenak Analia Sagardoy margolaria eta haren familia, Papini Jaureguiberry fami-liakoak, Regoli Roa, Cata eta Zulema Vil-lanueva eta beste batzuk izan dira. Euskal dantzariak, Paraná herritik bidaiatu ziren, Santa Feko Euskal Etxekoek gonbidaturik, euskal dantzak ere beste kolektibitateeta-koenekin batera erakutsiak izan zitezen. Ohi bezala, arrakasta ukan zuen euskal stand-ak. Dantzetan ere, euskal fandango eta arin-arinak, Polonia, Kroazia, Japonia, Siria, Alemania, Suitza, Bolivia, Espainia, Israel, Italia eta Argentinako dantzarien dantzekin batera dantzatu ziren. Euskal banderaria Florencia Sagardoy izan da. Santa Feko auzapezaren ama Ormaechea da deituraz. Zergatik segitzen duen Santa Feko Euskal Etxeak partzuer izaten Kolektibitateen Bes-tan huntan? Zergatik segitzen duen aitzina, ahalegin eta izerdi handiz Euskal Etxeak berak? Arrapostua, maitasunagatik. “Nik maite dut euskal etxe hau”, erraiten zakon HERRIAri Mari Carmen Lasarte Gure E txe-ko buruzagiak. “Maite dut 1943an ene aitak eta hura bezalako beste euskaldun batzuek sortu zuten etxe hau, eta horren-dako, ene ahalegina --juje izateak denbora frango kentzen badit ere-- handia da gure etxea, gure kultura eta gure nortasuna atxikitzen”.

Joseba Etxarri

Argentinako Santa Feko bestan bisitari

Ohi bezala, arrakasta handia bildu zuen euskaldunek prestatu jatekoak - EuskalKultura.com