16
2010eko Urtarrilaren 14ekoa - 14 Janvier 2010- 1,15 E - N° 3039- ISSN 0767-7643 Irakurketaren oraina eta geroa Neurketaren hiru termometroak Hiru ikerketa ditugu gure gogoetaren abiapuntutzat hartu : frantses kultur minis- terioak (2009) burutu duen kultur ohituren azterketa, gai beraz Euskal Kultur Erakun- deak eta Eusko Jaurlaritzak (2008) egin zutena ; hiruak ere irakurtzaletasunaren adarrean irakurri ditugu. Eta erran deza- gun berehala uste genuen baino egoera hobea erakusten dutela. Estatua osotasu- nean hartuz jenden % 43ak irakurtzen du egunkari bat Frantzian ; aldizkari eta magazinen kasuan kopurua % 50 etaraino hupatzen da ; % 57ak liburu bat erosi du azken hamabi hilabetetan. Iparraldeko eta zazpi euskal herrietako ohiturak funski desberdinak dira : asko ge- hiago gara egunkariak irakurtzeko, % 54a iparraldean, % 65a Euskal Herria osoan ; hegoaldean asteburuetako irakurketak leku handia baduelarik. Beste berezitasuna aldizkarien kasuan agertzen da : astekari eta magazinen irakurketa % 40an gelditzen da hemen, hots Frantzian baino hamar tan- to apalago. Aro txarraren seinaleak Baina, euskaraz irakurtzeak dauzkan ezaugarrietan sartu aitzin ageri da Fran- tzian paperezkoaren irakurketa urrats handian beheiti doala. Kaseten irakurketak zortzi tanto galdu ditu Frantzian hamar urte barne, urririk banatu prentsak leku handi bat harturik ere ; horren parean deusik ez dutela irakurtzen aitortzen dutenak % 25 etik % 35 eraino hupatu dira epe berean. Honelakoa da fluxua : paperezkoaren irakurtzeko ohitura gaztean hartu dutenek segitzen dute, haatik irakurlegoa zahar- tuz doa, parean gizaldi gaztek ez dute irakurtzen, Internet sarean begikolpe bat eta kitto den hoberenetik ere. Euskaraz irakurtzea zailago dela uste dugunak harriturik (onean) uzten gaitu hala ere ikusteak, irakurle elebidunak artatsuago garela. Frantziako bana be- stearekin parekatuz irakurle gehiago gara, eta irakurtzen dugunaren %40 arte eus- karaz irakurtzeko gai gara. Baina hor ere gaztek ez dute segitzen. Jada irakurleen % 19a Interneten ari da paperezkorik erosi gabe. Naturalki gauzak joaitera utziz, ez ote da nabari interneteko irakurleen kopuruak hupatuko direla eta pagatuzko paper le- rroenak apalduko ? Duela hogeitamar urte udatiarrak nasaiki hurbiltzen ziren barneko aldera ere, kasik atea irekitzea aski, zioten ostaler batzuek ; orain barneko aldeko ho- tel xaharrak kinka larrian daude, bultzapen kolektiboak hastekotan edo bidean dira ; paperezkoaren irakurketarentzat halaber bultzada planifikatuarekin jokatu beharko den ustekizuna hedatzen ari da. Leihoa gehigarria Encart Leihoa Hamazazpi liburu atera dira euskaraz iparraldean 2009an ; uzta ederra duda- rik gabe, urteak hilabete baino gehiago heldu denaz gain. Bost argitaletxe ari zaizkigu lanean jotake, eta Maiatz elkar- teari eman behar zaio xapela sei liburu argitaratu baititu. Bigarren lerroan hiru obraren uztarekin datorkigu IKAS argita- letxea ; beste hiruak Gatuzain, Elkar eta Euskaltzaleen Biltzarra bira obrarekin. HERRIA astekari hau izari berritan plazaratzen zaigun une honetan balio du begirada baten emaitea irekurketaren oraina eta geroari, bereziki euskaraz, paperezko idazkien irakurketa bultzatzea baita gure helburua, gure mintzairaren berpizkundea laguntzeko. Marikita Tambourin idazlea Durangon , bere liburuaz eta euskarazko irakurketaz mintzo Gatuzain, Ikas eta Maiatz Durangon

Herria 3039

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3039

Citation preview

Page 1: Herria 3039

2010eko Urtarrilaren 14ekoa - 14 Janvier 2010 - 1,15 E - N° 3039- ISSN 0767-7643

Irakurketaren oraina eta geroa

Neurketaren hiru termometroakHiru ikerketa ditugu gure gogoetaren

abiapuntutzat hartu : frantses kultur minis­terioak (2009) burutu duen kultur ohituren azterketa, gai beraz Euskal Kultur Erakun­deak eta Eusko Jaurlaritzak (2008) egin zutena ; hiruak ere irakurtzaletasunaren adarrean irakurri ditugu. Eta erran deza­gun berehala uste genuen baino egoera hobea erakusten dutela. Estatua osotasu­nean hartuz jenden % 43ak irakurtzen du egunkari bat Frantzian ; aldizkari eta magazinen kasuan kopurua % 50 etaraino hupatzen da ; % 57ak liburu bat erosi du azken hamabi hilabetetan.

Iparraldeko eta zazpi euskal herrietako ohiturak funski desberdinak dira : asko ge­hiago gara egunkariak irakurtzeko, % 54a iparraldean, % 65a Euskal Herria osoan ; hegoaldean asteburuetako irakurketak leku handia baduelarik. Beste berezitasuna al dizkarien kasuan agertzen da : astekari eta magazinen irakurketa % 40an gelditzen da hemen, hots Frantzian baino hamar tan­to apalago.

Aro txarraren seinaleakBaina, euskaraz irakurtzeak dauzkan

ezaugarrietan sartu aitzin ageri da Fran­tzian paperezkoaren irakurketa urrats handian beheiti doala. Kaseten irakurketak zortzi tanto galdu ditu Frantzian hamar urte barne, urririk banatu prentsak leku handi bat harturik ere ; horren parean deusik ez dutela irakurtzen aitortzen dutenak % 25 etik % 35 eraino hupatu dira epe berean. Honelakoa da fluxua : paperezkoaren irakurtzeko ohitura gaztean hartu dutenek segitzen dute, haatik irakurlegoa zahar­tuz doa, parean gizaldi gaztek ez dute irakurtzen, Internet sarean begikolpe bat eta kitto den hoberenetik ere.

Euskaraz irakurtzea zailago dela uste dugunak harriturik (onean) uzten gaitu hala ere ikusteak, irakurle elebidunak arta tsuago garela. Frantziako bana be­stearekin parekatuz irakurle gehiago gara, eta i rakurtzen dugunaren %40 arte eus­karaz irakurtzeko gai gara. Baina hor ere gaztek ez dute segitzen. Jada irakurleen % 19a Interneten ari da paperezkorik erosi gabe. Naturalki gauzak joaitera utziz, ez ote da nabari interneteko irakurleen kopuruak

hupatuko direla eta pagatuzko paper le­rroenak apalduko ? Duela hogeitamar urte udatiarrak nasaiki hurbiltzen ziren barneko aldera ere, kasik atea irekitzea aski, zioten ostaler batzuek ; orain barneko aldeko ho­tel xaharrak kinka larrian daude, bultzapen kolektiboak hastekotan edo bidean dira ; paperezkoa ren irakurketarentzat halaber bultzada planifikatuarekin jokatu beharko den ustekizuna hedatzen ari da.

Leihoagehigarria

Encart Leihoa

Hamazazpi liburu atera dira euskaraz iparraldean 2009an ; uzta ederra duda­rik gabe, urteak hilabete baino gehiago heldu denaz gain. Bost argitaletxe ari

zaizkigu lanean jotake, eta Maiatz elkar­teari eman behar zaio xapela sei liburu argitaratu baititu. Bigarren lerroan hiru

obraren uztarekin datorkigu IKAS argita­letxea ; beste hiruak Gatuzain, Elkar eta

Euskaltzaleen Biltzarra bira obrarekin.

HERRIA astekari hau izari berritan plazaratzen zaigun une honetan balio

du begirada baten emaitea irekurketaren oraina eta geroari, bereziki euskaraz,

paperezko idazkien irakurketa bultzatzea baita gure helburua, gure mintzairaren

berpizkundea laguntzeko. Marikita Tambourin idazlea Durangon , bere liburuaz eta euskarazko irakurketaz mintzo

Gatuzain, Ikas eta Maiatz Durangon

Page 2: Herria 3039

Gure Hitza

• Kroazian, president bozen bigarren itzulia zuten igandean. Ivo Josipovic ez­kerraldekoa nagusitu da hein bat aise, bozen % 60 ardietsirik. Bi urte barne nahi luke Kroazia Europa batuan sar­arazi.• Mohamed profetaren marrazki­karika­turen egile lehena izan zen Kurt Wester­gaard danimarkarra hiltzer dute, inte grista musulmanek desafioa egina zuten bezala eta ederretarik eskapatu da aldi huntan. 74 urteko erakasle xahar ho rrek ondotik zuen 28 urteko somaliar bat Al Qaida­koetarikoa eta hau preso ezarri dute epe batentzat bederen. Halere, bere desafio gisa egin die Westergaardek mehatxa­tzaileeri, erranez ez dela beldur orai, duen adinean. Erran behar da kontrako baino aldeko gehiago baduela bai herrian eta bai kanpoan erakasle horrek, nahiz ez den sekula fidatzeko.• Teheran Irangoa ere beti berean dago bere uranium ekeiaren hobetze horrekin mila desafiotan, erranez horren behar go­rria duela bere medikuntzako ikertzeenda­ko, aldiz auzoek diotelarik ezetz, bainan militar sailean baliatzeko ari dela betiko ustea izan den bezala. Hortakotz he rrien AIEA eta ONU batasuna hor ditu beti aitzinean trebes eta izanen ere beren gaz­tigu mehatxuekin ez bada ontsa gober­natzen Teheran.• Irlandak galdu du, 92 urtetan, Cahal Daly kardinalea, herri horren iparraldean Bakearen alde hainbertze egin zuena, bereziki horgo elizaren buru egon zenean 1990tik eta 1996 artean. Erroman, Bati­kanoko bigarren Kontzilioan ere izan zen burutik buru, eta bereziki Aita Sainduari galdegin ziolarik, belaunikaturik, irlan­desak itzularaz zitzan otoi beren gataska txarretarik bakearen bide zuzenerat eta elgarren batbatean deitoratu zuen bezala.• 113 kasetalari hil dituzte munduan

gaindi 2009 urte hortan eta beste 24 kasetalari ix­tripuz hil direnak bestalde, ofizio horrek hain maiz manatzen dizkien irriskutan bereziki. Hil horiek kondatu dira : Filipinetan 38, Mexikan 13, Somalian 9, Irak­en 5.• Nepalen, Xi­nako hegian, hau­rrak bazituzten beren armadan altxa tuak maoista

e rrebeldek, mutil eta neska, milaka. Huna halere heietarik 250 etxeratu direla ONU batasunaren laguntzaz. Eta denak, noizko ote ?• Gineako Konakryn, berri hobe batzu, duela hiru ilabete han izan ziren 150 ma­sakratuen ondoan. Musa Dadis Camara kapitainak du orai herri horren buruza­gitza eta lehen ministro bat ezarri du orai oposiziokoa. Oraino armadan ez dute aitzindarien arteko batasun osorik baina mentura bederen aroaren bakeratzeko.• Palestinako bake hura beti ezin egina dagoelarik juduen eta arabeen artean, horra egundainotik kaseta israeldar batek (Masriv) aipu duela amerikar Estadu Ba­tuek eskaini lezaketen bake proposamen bat, bi urteren buruko auzi hori xuritu beharko lukeena. Mementoko ofizialta­sunik gabe, bixtan dena, tratuak has omen litazke luze gabe : Israelek galde­tuz Washingtoneri Bush haren eskaintza segurta dezan aipatu mugen finkapena, Israelek bere Zisjordaniako lurrak atxikiz eta jadanik negurtu Zisjordaniako Estadu Palestinarra ere bai Gazako lurraldearekin 1949­1967ko bake hitzarmenean izan zen bezala.• Mexikan bere bi buruzagi galdu ditu drogakidunen taldeak, Beltran Leyva de­itu harek. Erran behar da bere aitzineko gobernuaren alderdietarik urrundu dela Felipe Calderon 2006an hautatu izan zena bai­eta orduko drogaren “aitatxietarik”, heiek Amerikarat sartu “omen” baitzuten zernahi kokaina eta heroina, Kolonbiarreri gaina hartu ondoan mexikarrek. Baina zer erran hor geroaz eta nor sar ote horien ar­tean ?• Togo afrikar lurralde ttipiko futbolariek ez dute Afrikaren joko hortako kopaketan parte hartuko. Tiroak izan zituen gainerat futboleko ekipa hori jokaldietarat zeka­rren autobusak, gidaria, trebatzaile bat eta prentsa arduradun bat hilez, kolpatu zenbait jokolari bestalde. Bi egunez du­damudetan egonik uko egin dute gazte horiek beren gobernuarekin xapelgo hori­etara joaiteari. Erran behar da ez dituztela oraikoak batzuen eta besteen autonomia eta independentzia auziak horgo Angola, Kongo, Kabinda Namibiako alde horietan, petroliolurrak gainera, behialako portu­ges, frantses edo italiar kolonizatzaileen ontsa ezagutuak.• Israel eta palestinarrenak ere ez dira eztitzekotan Netanyahu lehen ministro juduak izan berri dituen solas batzuen arabera, hau betiko ezean dagolarik Hamaseko araba “terroristen” eskaintza guzieri.

OREN EGOKIADuela 45 urte, hain zuzen 1965­eko hazila­abenduko «Gure Herria» aldizkariaren zenbakian P. Arradoy idazle ezagutuak agertu zuen artikulu bat euskal liturgiari buruz Vatikanoko II. Kontzilioaren ondorio gisa.Zion, jendea bozkariatu zela jakin zuelarik Soubelet ka­lonjeak, San Andreseko erretorak, erabaki zuela euskal meza bat e mana izanen zela igandero, oren egokia hautatuz, ha­marrak eterdiak. Hots, meza nagusiaren orena.Egoki zait, 45 urteren buruan, oren egoki horren aipatzea.

Mundu zabalean

AITZINKAUrte hastapen oroz bezala, kazetari batzu

gomitatuak ginen joanden astean euskal ir-ratietako estudioetara, Uztaritzera, iragan ur-teari behakoa emaiteko eta berri hunek ekar liezagukena aipatzeko. Eta urte oroz bezala, gure solasak aski ilunak edo ezkorrak agertu dira, bai iraganaz, bai etorkizunaz. Alta, baikor nahi ginuke izan. Bainan gertakariak hor dira lekuko : laborarien egoera beltza, beren moz-kinak errekaraturik ; Kopenhageko porrot izi-garria ; Hegoaldeko euskal jendartearen es-painiartzea, Gasteizko gobernuak bultzaturik ; alderdi politiko batzuren debekatzea, demo-krazia zangopilatuz ; zalutasun handiko trein-bide hori, bortxaz inposatu nahi daukutena ; euskararen ofizialtasun eskakizunari lepoa bi-hurtzea... Zerrenda luza ginezake, aipatuz adi-bidez euskal elizako zati baten bilakaera tradi-zionalista. Gauden hortan egungo eta lot gai-ten eskainiak zaizkigun hitzordu pollit batzuri.

Larunbatean lorioski ospatuko du bosga-rren urtemuga Euskal Herriko Laborantza Gan-barak, Ainhize-Monjolosen. Bost urtez zenbat lan, zenbat urrats on, etsaigoan aitzinaturik ere ! Bistan da, hor da otsaileko auziaren me-hatxu hori, hil ala bizikoa. Bainan pausu hori ere gaindituko du, aitzinekoak bezala, euskal jendartearen sustengu zabalari esker.

Igandean aldiz Belokera gira deituak. Be-neditanoen komentuan omenduko dira Ira-tzeder, Gabriel Lerchundi eta Juan Urteaga. Oroit gira zein triste ateratu ginen Iratzederren ehortz elizkizunetik, ikusiz Jacques Dames-toy abadeak gure olerkari handienetarikoaren euskal nortasuna ez zuela batere kontutan hartu. Hutsune hori bete dadila igandean, bi-hotzez preziatuko dugu. Eta lorietan entzunen, bertze guzien artean, Oskarbi taldea, joanden larraz kenean jadanik xoratu gintuena Hen-daiako Abba diako kapera muntto hartan.

Kaseta hau formatu berri huntan agertuz

geroz, oihartzun onak dauzkagu orainokoan. “Aitzinka doana ez doa gibelka” dauku erran adiskide batek. Egia handia, bere sinpletasu-nean. Jo dezagun bada gogotik aitzina !

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

Ivo Josipovic

2

Page 3: Herria 3039

Han eta HeMen

Laborantza Ganbarak 5 urte

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 5. urtemu­ga ospatuko du urtarrilaren 16an, Ainhize-Mon-jolosen. Bost urtez egin bidearen berri emanen du EHLG­k larunbat goizean. 10:00 Biltzar Nagusia : bost urtetako bilana, 2010eko orientabideak, lan an­tolaketa, aitzinkonduak eta ere pundu bat otsailaren 18an EHLG­k Pauen jasan behar duen dei­auziaz. Ondotik aperitifa eta 13:30etan bazkari herrikoia oihalaterpean : hobe haatik tokiak aitzinetik segur­tatzea (tel. 05.59.37.18.82), tokiak 600 bazkaltiarreri mugatuak baitira. Arratsalde osoan animazioak eta gauean ere besta musika talde askorekin, Nat eta Watson, Piarres, kantuz, DJXA2…

Jazko bestan, giro alaia bazkari denboran...

Orok bezala, ipar Euskal Herritarrek zer­gak pagatzen dizkiogu zorrez itoa den

Frantziar Estatuari. Haatik, azken hunek ez du bururik hausten Euskal Herritarren nahiak zoin diren ulertzeko. Aitzitik, era­bakitzen du gure ongia zer den, hunek dauku beti eta gehiago diru eskatzen.

Eskubide bat aldarrikatzen dugunean, ez entzunarena egiten du, nun ez gaituen

antzara ferratzera igortzen. Salbu, berari intresatzen zaizkon proiektu batzuer bu­ruzko ikerketak ziztu bizian abia arazten ditu. Hunkitzen gaituzten biga baizik ez aipatzeko: abiadura handiko treinbide

berria eta Natura 2000. Euskara erakasteko eta erabiltzeko Gure beharrordu prisatuena baita, euskara eta beste herri hizkuntzen geroa segurta le­zaken funtsezko lege baten goaitean gaude. Hamarnaka urtez, manifestaldi eta bilkura, zer kemena ez dugu xahutu baitezpadako baliabideak eskuratu nahiz. Gauza bera e rran dezakegu euskal kulturaren adar gu­ziak zaintzearen beharraz. Lan ederra bezain baliosa deramaten EKE eta EEP erakun­deek diru ahalak ttipiegi dituzte behar guzier ihardesteko. Frantzia ez da beldur edozoin sailetaz lege berrien egiteko. Baitezpadakoa zaukun hizkuntza lege hori etor dakigun, ordu litaike Ipar Euskal Herriko deputatu eta zenaturrek serioski finka dezaten elgarrekin nola joka, bakotxa bere eskualde aritzeko partez. Halaber, Prefetari orroitarazi behar ginioke haren lanetarik bat dela hemengo arranguren berri Parisera helaraztea.

Euskal Herriko Laborantza Ganbara ezin jasanIpar Euskal Herriko laborarien gehiengoak lurralde huni doakion Ganbara bat eskatzen du aspalditik. Behin Chirac­ek berak hitze­manari haren ondokoek uko egin baitzioten, hemengo laborariak beren geroa beren gain hartzeari lotu zitzaizkion, bolondresen diruarekin neurriko ganbara bat sortuz. Pre­fetak eta haren adixkideek ahal guziak egin dituzte Euskal Herrirako sortu egitura eror arazteko. Ez dute erreusitu bainan duela 5 urte abiatu auzia ez da oraino burura­tua. Ondorioz, Ganbara hunek, deraman la­narentzat, hartze lituzken diru laguntzak ez ditu oraino eskuratzen.

Abiadura handiko treinaren burdinbide berriaArtarik ez dute hartzen Baionatik Donibane Garazira edo Hendaiara doatzin treinbide xaharrak antolatzeko, ez eta ere hiri erdie­tako ibilgailu metatzeak ttipitzeko. Halere, autobideko trafikua ttipituko litaikelako se­gurtamen izpirik gabe, burdinbide berria bortxaz onartarazi nahi ligukete, hortarako Lapurdiko bazter eder ainitz ondatuz eta bi­zitegiak botaz. Estatuko zerbitzuek eraba­kiko omen dute nundik pasatuko den, eta hori aski ez dela, nahi lukete Euskal Herriak (Kontseilu Orokorraren eta Herri Elkargoen bitartez) diru parrasta bat emaitea herrita­rrak kaltetuko dituen bide horren egiteko. Ez dea bestenaz harrigarri ? Aturri-Garronako uraren agentziaEgitura publiko hunen bil­tokia Okzitaniako Tolosan da. Han hartzen dituzte erabakiak eskualde guziarentzat. Finkatu duten plan­gintza batean, ibai eta errekak (Euskal He­rrikoak barne) sailkatu nahi dituzte, ingura­mena salbatzeko estakuruan. Bainan, gatu horrek badu bertze buztanik. Uraren lege berria berme, sailkapen horren bitartez bi­latzen dute erreka horietan arraintegi eta ar­gi­indar ekoizteko enpresa berririk ez dadin sor, geroxago emeki emeki erreka horietan jadanik dauden lantegi ttikiak hestera be­hartuz, finkatuak izanen zaizkien baldintza zorrotzen gatik. Denaren beharra ukanki­eta, pentsa zer makurra egin lezoken men­dialdeko ekonomiari. Uroski Euskal Herriko hautetsi zonbait arrangura hortaz bixi bixia mintzatzen hasi baitira ! Gauza bat kasik ezin sinetsia : 2010an, ur agentzia horrek urteko zerga %50ez emendatuko omen die argindar egileer. Ez baitira xoroak, lerroen artetik azken hauek ulertua dute diru gehi­garri horrekin ur agentziak haien lotsatzeko ahal gehiago ukanen duela. Frantziar kolektibitateen bilakaera proiektua Ustez bere kutxari guttiago gostako zaion, Frantziar Estatuak osoki itzulipurdikatu nahi du erakundeen osaketa eta ibilmoldea. Kan­biamendu horiek gure eskualdearentzat ere botere galtze bat ekarriko dute, ezen lehe­nik Estatuak guri dirua kendu eta gero behar dugunarentzat hari buruz eske joan beharko

baitugu.

Euskal Herritarrek zer diogun jukutria horietazGero eta gehiago herritarrek begiak ideki­tzen ari dituzte, konparazione berriki Haute­tsien Kontseiluko buru lehenak bezala. Hau ere hasi da erabakiguneen hurrantzearen galdatzen. Noizbait Frantziar Estatuak gure gaintasuna utziko balauku, beste diru aha­lik luke Ipar Euskal Herriak bere proiek­tuen gauzatzeko. Zergatik hori ? Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak aspaldian duten bezala, hemengo egitura berezi ba­tek zergen biltzeko boterea bailuke orduan. Hegoaldekoen esperientziaz baliatzeko eta heiekin eskuz esku proiektu batzu gauza­tzeko parada baginuke. Baiona­Donostia eurohiria bultzatzen duten hautetsi zonbait ohartuak dira. Damu da herritar guziek ez baitute oraino pisatzen abantail hori. Halere, heldu den martxoan, BATERA­k antolatzeko xedea duen herri kontsulta beste urrats bat izanen delakoan gaude, alderdi ezberdine­tako abertzale, euskaltzale eta herrialdezale (régionaliste) guziak juntatuz eta mugituz jendartean funtsezko eztabada baten sor­tzeko.Abertzale sutsuenek errepuskiago doatzin herritarrekin bat eginez eta haiekin eskuz esku jokatuz, orok betan indar handiagoa ginuke hemengo egituren tresnen xutik atxi­kitzeko, proiektu berrien aitzinarazteko eta Frantziar Estatuaren mehatxu mota guzier buru egiteko.

Ene Eiheratik

Nun dira borondate politikoak ?

3

Page 4: Herria 3039

Eskubide politikoen aldeko ekital-dia Bilbon urtarrilaren 30ean Eskubide zibil eta politikoen errespetatzea eta bermatzea eskatzeko ekitaldia deitu du herritar multzo batek. Ekitaldia, urtarrilaren 30 ean eginen da Bilboko Jauregian. Ekital­dia antolatu dutenen artean, Iolanda Ju betu Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Maribi Ugarteburu Udalbiltzako kidea. Beren asmoa, ekitaldiaren ondotik ekimen herrikoia bultzatzea, zeren eskubideak egunez egun ukatuak baitira Euskal Herrian eta etorria baita denek batera eta betirako egoera berri baten sortzeko orena, ideiak eta iritziak askatasun osoz plazaratu ahal izaiteko.

ETA : lehergailuz bete furgoneta eta lau kide arrastatuak Operazio bikoitza ETAren kontrakoa aste­buruan. Frantziako Poliziak Iñaki Iribarren eta Eider Uruburu, ustez ETAkideak arrasta­tu ditu larunbatean Clermont­Ferrand hiri al­dean. Polizak barrandatzen zuen zilo batera hurbildu direlarik arrastatu dituzte armak zeramatzaten bi pertsonak. Poliza frantzia­rrak eta Guardia Zibilak elkarrekin egin dute operazioa. Zenbait egundanik, lehergailuak gordetzen zituen ziloa zaintzen zuen poli­zak norbait hurbilduko zela goaitatuz. Ez da lehen aldia, ETAren gordagiak zainduz, kideak arrastatzen dituztela.Portugaleko mugan, lehergailuz kargatu fur­goneta harrapatu du polizak. Kontrolari ihes eginik, muga pasa eta Portugaleko aldean, arrastatu gidaria gidaria eta bidea idekitzen zion autoarena. Lehergailuak ez zaudela lehertzeko prestatuak jakinarazi dute poli­zari hurbileko iturriek. Bermillo de Sayagon, Zamora aldean arrastatuak izan dira eta au­toak ala furgonetak immatrikulazio frantse­sa zeramaten. Arrastatu bi pertsonak Garikoitz García Ar­rieta eta Iratxe Yañez Ortíz de Barrón izan laitezke eta polizak Aretxebaletan eta Gas­teizen hoien etxebizitzak miatu ditu. Poliza iturriek uste dute ETAk Portugal­dik nahi dituela atentatuak prestatu. Ez da lehen aldia ETAko komandoak arrastatzen dituztela Portugaleko lurretan edo hurbil. Europar Batzordearen buru izaitea Espai­niaren aldi izanez sei ilabeterentzat, bilkura nagusiak egitekoak dira Sevilla, Cordoba edo Granadan. ETAren asmoa izan laiteke atentatu larriak antolatzea karia hoietarat. Komunikabideek oharrarazten dute, ezker abertzalearen barne eztabada indarkeriaren baliatzearen inguruan indartzen ari delarik, ETAk bere eskua agertzen duela, 5 ilabete atentaturik egin gabe egon ondoan.

Egunkariaren auzia berriz hasi Egunkariaren auzia berriz hasi da urtarrila ren 12 an. Aste huntan lekukoen aldi. Epaiketa abenduaren 15ean hasi zen, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izaiteaz akusatuak. Gobernuko prokuradoreak auziaren hestea eskatua zuen, beretzat oinarri juridikorik ez izanez. Bainan epaileek auziaren egitea era­baki dute Dignidad y Justiciak galdeginik.

Hego Euskal Herrian ere langabe-zia gora Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafar­roan 168.854 pertsona daude lanik gabe.

Azken hilabetean Nafarroan emendatu da gehienik langabezia, aldiz Araban doi bat gutitu delarik. Urtebetez, 35 mila langilek beren lanpostua galdu dute. Lanik gabeak : Araban,19 mila ; Bizkaian 70 mila ; Gipuz­koan 34 mila eta Nafarroan 40 mila dira gaur egun.

Munilla Donostiako apezpiku berria Umiltasun osoz lan egitera jina dela adierazi du Juan Ignazio Munillak, Do­nostiako Ar tzain Ona katedrale­an bere kargua har tzerako eliz­kizunean. Eliza­ko goi kargu ­ 40 bat apezpiku eta kardinale ­ arduradun poli­tiko eta jendez mukurru bete katedralean hartze beroa egina izan zaio. Jendea alde guzietarik etorria zen autobusez, hala nola Palentziako delegazio ugaria. Renzo Fra­tini Batikanoko nuntzioak eman dizkio bere kargu berriaren mitra eta makila. Gipuz­koako apezak ere izan dira elizkizunean, nahiz eta %77ek gutunaren bidez plazaratu kargudun berriarekilako adostasun eza. Ka­tedralaren kanpokaldean tentsio memen­toak izan dira aldeko eta kontrakoen artean. Euskalerria Irratia zigortua eta he-tsia ? Industria ministeritzak 30 mila euroko isuna ezarri dio Euskalerria Irratiari hiru arrazoin emanez. Lizentziarik eza, baimenik gabeko instalazioneak, eta uhain interferentziak eragiten dituelako Noaingo aireportuari. Irratiko arduradunek zigorraren kontrako deia eginen dute zeren bai gobernuak eta bai adituek onartua zuten ikerketaren bidez ez zuela irratiak interferentziarik eragiten uhainetan Noaingo aireportuari.

Otegiren gutuna harena dea ? Ezker abertzalearen lerroetan eztabada bero beroan delarik, informazio kontrae­rrankorrak agertzen dira komunikabideetan.Duela zenbait aste egunkari zenbaitek atera zuten, Otegik presondegitik lagun bati bidalia lukeen letra baten berri. Letra hortan, prentsaren arabera, Otegik argiki zion indarkiaren aldekoek “etsaiarentzat lan egiten” zutela. Hots, prentsan oihartzun haundia izan duen gutuna. Iturri berek az­pimarratzen zuten posta ofizialetik igorriz eta ez gordezko kanaletik, Otegik gutuna irakurtua eta beraz publikatua izaitearen i rriskua hartzen zuela. Gara egunkariaren arabera Otegik ukatu du letra hori berak idatzi duenik edo pren tsan agertu edukina zuzena denik. Jone Goirizelaia bere abo­kataren bidez salaketa ezarri du auzitegian letraren edukina gezurtatuz eta konfidantzi­alitatearen urratzea salatuz. Ezker abertza­leko iturriek salatzen dute operazio horren bidez gobernu ala PNVek kutsatu eta ustel­du nahi dutela ezker abertzalearen barne eztabada. Letraren berri eman duten Deia egunkaria eta Noticias prentsa taldeak berretsi dute, iturri fidagarritik eta ez poliziatik zutela ber­ria, erranez ez dela lehen aldia Otegik gibel­

HeGoaldeanerat egiten duela, jasaiten duen presioaren eraginez. Bestalde dute Gakoa izeneko taldeak, barne eztabadan, indarkeriaren kontrako iritzia agertu dutenen berri eman duten bakarrak izan direla. Halaber Mugarri izeneko ETAren aldekoenarena.

Iberdrolak munduko parke eolikorik handienetako bat eskuratu duIberdrolak, Vattenfall talde suediarrarekin egin patzuergoaren medioz, munduko parke eolikorik handienetakoa, Erresuma Batuan eraikitzeko baimena ardietsi du. Instalakuntzak 7.200 megawatteko inda­rra izanen du, 20.mila milioi euro inguruko inbertsioak eginez. Norfolk izeneko itsas parke eraikuntza, 2015 ean abiatu eta bost urtez burutua laiteke, 5 milioi etxeetako ar­gindarraren ekoizteko gaitasuna lukeena mila eta bi mila arteko turbinarekin, kasik 6 mila hektareako itsas eremuan.

Pilota ETBen astelehenetan ?Orainokoan zurrumurruak direnen arabera, Bainet, Karlos Argiñanoren enpresak eta ETBk, astelehen arratsetan pilota partidak erakusteko hitzarmena izenpetua lukete. Iturri berek diotenaz, laster hasiko laitezke emankizunak, binazkako txapelketa kari. Goenkale emankizunaren ondotik pilota partida ikusten ahal ginuke eta Josetxo Lizarzak eginen lituzke komentarioak. Hunek TV5 katean larunbatetan pilota par­tiden berri emaiten du.

ETAko 5 preso kanporatuak ETAko presoen kolektiboak agiri baten bi­dez jakinarazi du 5 preso kanporatu dituela taldeko diziplina ez errespetatzea gatik. Va­lentín Lasarte, Iñaki Recarte, Esteban Muril­lo Zubiri, Jorge Uruñuela eta Andoni Muñoz dira kanporatuak. Iñaki Rekarte, Andoni Mu­ñoz eta Jorge Uruñuelak Eguberri eta Urta­tseko egunak familiarekin pasatzeko aukera izan zuten berriz presondegira itzuli arte. Jose Luis Alvarez Santacristina «Txelis»ek ere aukera berdina baliatu du. Badu zen­bait denbora jada hunek borroka armatua eta ETAko zuzendaritza kritikatuak dituela erranez borroka armatuak ez duela izaite­rik eta kaltegarria dela . Bera bezala Kepa Pikabeak ere jakinarazia zuen 2008ko o tsailean erakunde armatuarekin dituen ezadostasunak. Ondotik Carmen Gisa­sola eta Jose Luis Urrosolo Sistiagak ere iragan azaroan indarkeriaren erabilera kri­tikatua zuten.

Lokarrik uste du ETAko zati batek ez duela erakundearen akabantza onartuko Paul Rios, Lokarri elkarteko koordina­tzaileak uste du urtarrilean eta otsailean ezker a bertzalearen lerroetan iritziak ar­gituko direla. Galdatu die eska diezaten ETAri behin betiko borroka armatuaren gelditzea. Bere ustez ez da errexa izanen eta ETAren zati batek ez du holakorik on­artuko oztopo larriak ezarriz indarkeriaren gelditzeari.

Hiru mendizale elausoak ito Familia bereko hiru gizon hil dira elausoak itorik Huesca aldeko mendian. Bi anaia eta koinata, nafartar mendizale trebeak, eskia­tzen ari ziren elausoak harrapatu eta ito di­tuelarik.

4

Page 5: Herria 3039

Kontzilio aitzineko ala ondoko eliza ?

JainKoa bizia Jendea

eGun eta biHar

Burutu berri den urte osoan zehar, tokiko Eli­zan iragan hainbat gertakarik harrotu dituzte bazterrak eta ere kristau ainitzen konben­tzimenduak edo berdin kontzientziak. Azke­nik, Gipuzkoako apezpiku berriaren izenda­penak sortu erreakzioneek beste neurri bat eman diote gatazkari.Gertakari eta erreakzione hauek ez dira bakarrik anekdotikoak edo axalekoak. Funtsean, Elizaren antolaketa eta funtzio­namenduaren bi ikusmolde desberdinen adierazgarri dira: alde batetik Vatikanoko II. Kontzilioaren aitzineko Eliza, eta bestetik Kontzilio ondoko Eliza.Adin piska bat dugunek, Kontzilio aitzineko katiximan ikasi izan dugu Eliza piramida bat zela: gain­gainean (burua) Aita Saindua, ondotik Apezpikuak, eta hauen ondotik Apezak. Hauek guziak, ordinazio sakramen­duaren bidez, « botere sakratuaz » hornituak dira, eta Elizaren agintaritza beraien artean molde jakin batean banatua dago. Hierarkia hunen behere­beherean, kristauek artaldea osatzen dute, eta hauek ez dute obeditzea baizik gainetik heldu zaizkien agindueri, zentzu kritikoari niholako tokirik utzi gabe. Fedea jakin eta sinetsi beharre­ko dogmetan eta aplikatu beharreko moral arauetan oinarritua da. Eta gisa hortan « ira­bazten » da betiereko bizia.Zorionez, hortik iragan da Vatikanoko II. Kontzilioa, Elizaren beste ikuspegi bat bul­tzatu duena: Eliza Jainkoaren Herria da, eta Kristoren apezgoan, profetagoan eta

erregegoan parte hartzen dute ez bakarrik Aita Sainduak, apezpikuek eta apezek, bai­nan ere kristau guziek, bataioaren bidez, bakotxak (emazte ala gizon) berari doakion karisma eta bokazioaren araberako mines­teritza betez. Eliza piramidalatik Eliz­Elkar­gorako urratsa egiten da. Laikoek Elizaren menbro helduak direlako kontzientzia har­tzen dute; ez dira bakarrik elizara joaiten, bainan Eliza dira. Eta meza bada kristau bizitzaren iturri eta gailurra, kristau bizitzak badu ere zerikusia ekonomiarekin, hezkun­tzarekin, politikarekin, boterearekin, seksua­litatearekin.Azkenean, jarrera dogmatiko, moraliza­tzaile, monarkiko eta diziplinatzailea alde batera utzi eta Eliza Zerbitzariaren hautua egiten da. Zerbitzuaren alderdia eta pasto­raltza da Kontzilioaren erakaspen nagusie­netarik bat: Aita Saindua bera « Jainkoaren zerbitzarien Zerbitzaria » da, eta bere kargua « kolegialitatean » betetzera deitua da. Hor­tik dauka bere « autoritatea ». Eta komuni­kazioak, hemen, bi aldetara egin behar du: goitik behera, bainan ere azpitik goiti.Kontziliotik berrogoi bat urteren buruan zer­tan gaude ? Elizak hustu dira, gazterik ez da ikusten, apez eta serora bokaziorik ez dago, etabar... Nolaz hori ?Iduri luke Eliz agintari nagusien tentazioa dela « mundua » akusatzea: munduareki­lako harremanean Elizak bere burua eta bere nortasuna galdu du, sekularizazioa da hobenduna ! Orduan, bere burua « salba­

tzeko » eta bere nortasuna berreskuratzeko, Elizak behar du aitzinekora itzuli, egitura hierarkikoa berrindartu, artaldea berriz ba­rrokira bildu eta han ixil­ixila eta geldi­geldia atxiki, beharrez zentzura, baztertzea, beldu­rra edo berdin gaztigua erabiliz. « Ametsaren lana... » dio kantuak. Betiko tentazioa: bere buruaren autokritika egiteko orde, bestea hobendun. Alabainan « auto­ritatea » galtzen denean, « boteretasuna » berretsi beharra dago... Bainan nola ditaike atzoko Eliza gaurko gi­zartean ? Nola ez onartu Eliza modernizazio krisi bat bizitzen ari dela, erdiminetan da­gola, « zaharkitua » ezin hilez eta « berria » sort beldurrez ? Heriotze sinboliko bat bizi beharra dauka Elizak, arrasortzeko. Elizaren etorkizuna oinarriko elkargoetan dago, hor dira apez bokazioneak sortuko eta ez se­menarioetan. Nazaretarraren jarrerari jarrai­kiz eta Ebanjelioaren muinera joz, pobreen aldeko apustua egin beharra dauka Elizak argi eta garbi, hauek beraien askapenaren eragile eta protagonistak izaiten sustatuz eta lagunduz. Hots Zerbitzari bihurtu behar du Elizak.Dena den, bizitzen ari garen egoera hunek parada ederra eskaintzen dauku alde bate­tik gure fedearen garbikuntza sakona egite­ko (zertan oinarritzen da zinez nere fedea ?) eta bestetik Vatikanoko II. Kontzilioaren be ­rrirakurketa funtsezkoa egiteko.Prest gaude, apez eta laiko, elgarrekin bide hori egiteko ? Peio Ospital

Beti beretikNicolas Sarkozy presidentak segitzen du urte berri hasteko turnada luzea, gaitzeko bilkura­saila, jo harat eta jo hunat. Beti bere hartarik ariz bere solase­tan, Urtats bezperako hitzaldian erran hartarik, aldi bakoitx gisa bat edo beste azpimarratuz iragan urtea ez bada hobere­netarik izan aise txarragoa ere izaiten ahalko zela Sarkozy eta gobernua ez balire gisa hartarat ernatu eta bermatu… Segurtatu du ere ez duela zerga goititze­rik nahi eta beraz, hameka al­diz ja entzun kantua, gutiago behar dela xahutu, gutiago eta hobeki… Erraitea bat da, egitea ez orobat hain erretx… Zoin izan ditazke arindu behar diren xa­hutzeak eskualde guzietarik diru gehiagoren galdea badelarik?

XeheteriaBeti beretik ari da ere Berna-dette Chirac, Jakes Haundiaren andrea. Aurten ere egundaino­kotan dei bat suharra zabaldua du beraz diru andana gaitza bildu nahiz ospitale eta arta­tegietan diren haurren onetan. Posta bulegoetan bai eta beste toki askotan badira ezarriak el­txegorri pollit batzu nahi duenak egin bere eskaintza. Hola, nun nahi biltzen dute zentimo bat,

bi, bost, hamar, hogoi edo be­rrogoitahamar balio duten diru xeheteria hortarik… Gogotik hartuz ere haatik eskuzabalta­sun handiagoa erakutsi nahi dutenen emaitzak! Jaz, lau mili­un euroko uzta egin zela, aurten gutienez beste hainbeste nahi lukete baztertu…

Philippe SeguinBihotzak bat­batean huts­eginik, supituki pausatu da 66 urtetan Philippe Seguin politikari eza­gutua, azken bost urte hotan

Pariseko kondu­gorte nagusia­ren buru zena. Beti gizon xintxo eta leialaren fama ukan duena. Eskuin ala ezker, denek, edo ka­sik denek, azkarki laudatu dute, zinez bertute handikoa zela. Ixilik egon diren bakarretan, E douard Balladur gobernuburu ohia. 1995­ean, president­bozak izan zirelarik, bi gizonak azkarki hizkatuak ziren eta geroztik beti

hotzean. Luzaz deputatu izana, minixtro ere guti aski egona, lau urtez Pariseko legebiltzarraren buru, Philippe Seguin ez ginu­en nor nahi. Beti gogoan zuen hura erraiten zuena, denek hala diote, eta batzuetan bere alder­diko buruzagiek ziotenaz biziki axolatu gabe. Hala nola agertu zen Maastricht­eko hitzarmena­ren kontra eta geroztik europa­tiar “epel” ekarria zen... Badi­take itzuli gehixago ukan balu, faltsuagoa izan balitz nolazpait, goragoko kargu batetarat ere hupatuko zen… Denek badi­tugu gure itzalak eta Philippe Seguin­ek ere bazituen bereak, askoren gostuko sobera koska eta mokorra, aiseegi kexatzen, hortan berean tanto batzu gal­tzen zituela… Bainan hedadura handiko gizona, noiz nahi bere burua ahantziz ere artzen zena lan eta lan besteen zerbitzuko…

Negua!Eta bai, neguak ere segitzen du beretik. Abendoan jadanik erakutsia zuen doi bat larderia. Urtarrilean, berriz haste eta oro har azkartxago! Hotz handiak hor gaindi eta kasik eskualde guzietan elurrra, lekuka frango lodi gainerat! Lehenik, eta as­paldiko partez, Normandia izan da gehienik hunkia. Handik bi

egunen buruko, Frantzia hego­ekialdean ukan dute gaitzeko elurtea! Urteak eta urteak etzu­tela holakorik jasan! Bazter gu­ziak xurituak, eskualde hortako ainitz tokitan negua frangotan johan zaiotelarik elur lumaño bat ere ikusi gabe! Denetan traba handiak, kamiunak geldi­tuak, autoak ezin aise ibil, bide asko arrunt zerratuak, aireportu batzuetan ere nahiko arazoak, treinak arraposki joan behar be­ren bide, argia ere joan­jinka berdin… Bide handienak no­lazpait libratzen gatza hedatuz bainan lekuka gertatu dena da gatza eskastu zaiotela… Dutenarekin aski ?Martinika eta Guyana itsas­hain­diko frantses ekarri lurraldetan, bozak zituzten igandean bai ala ez nahi zuten autonomia gehia­go. Hautetsi gehienak baiaren alde agertuak. Bainan eza na­gusitu. Martinikan, parte hartzea %55­ekoa izan da, ezak bildu bozen %70­a gauza guti eskas. Guyanan, parte hartzea %48­koa, ezak bildu bozen % 79­a. Emaitza gogoetagarriak. Iduriz, ainitzek ezetz bozkatu dute beldurrez­eta autonomia gehiagorekin gal lezazketeela Parisetik heldu zaizkioten la­guntzak … J-B D

Philippe Seguin

5

Page 6: Herria 3039

Kostaldean

Elurra marra marra…Bizpahiru egun hartan errana zuten elurra berriz jautsiko zela itsas hegiraino eta azkenean hori da gertatu ortziraletik larunbaterako gauean… Larunbat goizean beraz, bazen elurra polliki Bidartetik Hendaiaraino, bainan ez Miarritzen eta Baionako itzuli hortan…

Donibane Lohizunen eta Ziburun bazter guziak xuri­xuria ziren… Karriketan haatik, elurra ez da hainbeste lotu eta lotu den tokietan hein bat laster urtu da… Bazterrak eta teilatuak gelditu dira xuri­xuriak, ez baita hori hain usu gertatzen itas bazter hortan… Beharrik hotza ez­titua zen eta ez da hormarik izan, na­hiz xoko batzuetan bazen halere na­hiko lerra! Haurrak loriatuak bixtan da, tirahala elgarri elur botaka!

Eguerdi irian, egundainokotan, elur asko bota du Donibaneko alde hortan, hain xuxen “Izurdiak” taldeko hamabost la­gun hondartzan mainatzerat apai­latuak zirelarik… Eta mainatu dira funtsean, batere hotzaren eta elu­rraren beldu rrik gabe! Aratsal­dean kasik elur guziak urtu dira. Igande goizean, gauza bera, berriz elurra eta zonbait orenen buruko dena urtua

Hendaian, biziki ezagutua zen Atalante agentzia, bidaiak muntatzen zituenak norat nahi joaiteko 1962­an sortua zen, geroztik zonbait eta zonbait la­gun, Hendaiako ala auzo herri­etako, baliatu dira hor eskainiak ziren zerbitzuez. Bainan zerratu zen duela zonbait hilabete eta horra nun horko segida orai hartzen duen Havas­Voyages etxeak. Janbattitt Sallaberry au­

zapezak eta J­M Berra axudan­tak ­hau arduratzen ekonomiaz eta turismoaz­ konplimenduak egin daizkiote gisa hortako sailari hola plantatzen direne­ri, agian untsa helduko direla eta Hendaian badela segurki holako agentzia baten beharra Horra beraz hemendik goiti as­paldiko Atalante hura Havas­en kolore urdiñekin jauntzia

Zirkoa ainitz hizkuntzetan proposatzen du OREKA zirkoak. Bi ikas­taldi antolatzen ditu urtarrileko 23/24 asteburuan eta otsaileko 27/28 koan. Asteburu horien animatzera gomitatzen dute Ramon Albis­tur, Bidasoako Berakoa, klun sailean 25 urteko es­perientzia duena mugaz bi aldetan. Iratzartze bat guziz preziagarria Baiona Santespieta auzoan koka­tua den zirko elkartearen­tzat ; duela hiru hilabete eta erdi uholdeek arrunt andeatu zioten egoitza hamabost egun lehenago berri berria estreinatua zu­tena. Orain ofizialeak az­ken zahar berritze lanetan dira, eta ikastaldi horietako ikaslek gela panpoxak es­treinatuko dituzte.

baionan zirkoa ainitz hizkuntzetan oreKarekin

Donibaneko hondartza ere elurrak estalia…

-Havas etxeko arduradun nagusi batekin, segida berria hartzen dutenak, Pascal Etcheverry eta Maite Fructuoso.

Sail berri baten abiatzea…Bixintxo bestak HendaianJoanden astean erraiten ginu­ena, asteburu huntan hasten dira Hendaian herriko bestak, Jondoni Bixintxo­k ekartzen di­tuenak, hura baita hiriko patroin saindua. Bestak beraz asteburu huntan bainan ere, hasian hasi eta beroan bero, ondokoan! Besta alegerak eta herrikoiak, Manolo Alcayaga eta hunen la­gunek artoski muntatu egitarau nasaiarekin.Hasteko, ortziralean, aratsal­de ondarrean, haurrak, beren jauntzi bereziekin, bilduko dira Kanetako portu hegi hortan eta ibilaldi airos bat izanen da he rriko etxearen aitzineraino Pelot kortsario famatua omen­duz. Handik segidan, auzape­zak herriko giltzak emanen ditu bestalierreri eta lehiaketa berezi bat izanen da merkatu plazan, arroltze moleta egileena, lur sagarrekilako moletak bixtan da, betiko usaiak manatzen duen bezala. Aratsean, Bel­tzeneko plazan entzuten ahalko da Nadau, fama handi­handia daukan okzitaniar taldea.Larunbatean, atabalarien besta izanen da oroz gainetik. Ata­balari taldeak ibiliko dira ka­rriketan bai eta auzoaldez au­zoalde, goizeko 11­tarik goiti. Aratsaldean, denak elgarreta­ratuko dira bazterren airosteko eta diote zazpi ehun bat behar litazkeela orotarat!Aratsean, herritarren afaria, hau ere munta handiko hitzordu sanoa!Igande goizean, meza nagu­sia Jondoni Bixintxo­ren oho­retan, herriarteko Harmonia partzuer. Ondotik, entzunen dira Hendaian Kantuz eta Bi­dasoan Kantuz taldeak bainan han kausituko diren guziak ere kantuz artzen ahalko dira bixtan dena! Aratsaldeko 6­etan, Jon­doni Bixintxo elizan, Hendaiako

koroek emanen dute beren kontzertua.Usaiako ausagailuak izanen dira bestalde bai eta herritar margolarien erakusketa, hunek ere urtetik urterat arrakasta ge­hiago ba­eta…

Ziburun ere, denek bestak gogoan!Ziburun, Hendaian bezala, Jon­doni Bixintxo dute beren patroi­na eta herriko bestak hurbilduak beraz! Bi asteburutan eginen dira bainan Hendaian baino aste bat berantago hasiz, ortzi­rale huntan zortzi beraz! Aurten, lehen aldikotz entzunen da besta­komiteak besten oho­retan muntatu kantua, elkarte hortan direnek ikasten ari dute­na, gehienek ja ikasia ere ba naski. Errepika hunekin emanen dena: “Ziburutarrek beti besta maite dugu, soinua entzun­eta elgarri diogu, goazen dantzan artzerat, goazen kantatzerat, mahainean jarrita ongi bazkaltz­erat…”

Zoe Bray DonibanenEdergintzari buruzko sail be­rezi bat abiatu da aste huntan Donibane Lohizunen, sail hor­taz arduratzen dela Jean-Fran-çois Larralde artixta eta ikerle ezagutua. Maiatz erditsutaraino, bost hitzaldi izanen dira orotarat Select zinegunean, hilabetean batto, beti astelehenarekin eta aratsaldeko 6­etan. Aipagai le­hengo margolari famatu batzu. Aste huntan goraipatu da Van Gogh, otsailaren 15­ean Degas­en aldi izanen da. Sail beraren karietarat, erakusketa berezi bat beharra da Pergolako Ro­tonde erakustegian, martxoaren 5­etik goiti eta Pazko ondoxe arte. Herria­ren irakurleek ongi ezagutzen duten Zoe Bray ar­tixtaren obra batzu dira orduan agertuko eta bereziki haren jen­de portretak.

Ziburuko teilatuak xuri-xuriak!

6

Page 7: Herria 3039

Kostaldean

Ziburun, heriko e txeak munta­tzen duen urte berriko agian­tza bilkura ez da arras usaian bezala iragan. Aitzineko urtetan, karia hortarat ohoratzen eta sa­ristatzen zituzten zerbait balen­tria egin berria zuten ziburuta­rrak, kirolariak bereziki, xapel­dun ateratuak eta hola… Sari banatze hori be rex eginen da aurten, bilkura berezi bate­an, urtarrilaren 22­an, Jondoni Bixintxo egunean. Dena den, agiantza bilkuran, Guy Poulou auzapezak aipatu ditu jazko obrak eta aurtengo xedeak. Jakin­arazi du bi urte barne bi­

zitegi berri andana bat eginen dela herrian, gehienak sozial­maileko ekarriak izaiten diren horietarik, dela arrandan har­tzeko, dela erosteko… Sail han­diena akulatuko da Oletako bide bazterrean, hor 220 bizitegi erai­kitzekoak baitira… Auzapezak azpimarratu ere du Marinelako eskolan ziren haur guziak Zo­koan direla orai, hango eskola xaharrean obra asko eginik, de­nak elgarrekin beraz, bi andane­tan zirelarik Marinelako eskola zerratuz geroz, zerratu murruak azkarki arrailduak zirelakotz…

bizitegi berri andana bat ziburun

bigarren trenbidea urruñan barna…Hautua joan den astelehenean egin zuten Bordelen Akitaniako prefetak, Rousset presidenteak, Gironda, Landes eta departamen­du honetako presidentek RFF erakundearekin burutu zuten gi­daritza batzordean. CADE kolek­tiboak aitzinetik iragarria zuen hautua onetsi dute. Honenbestez dozena bat herri hunkiko ditu bi­garren trenbide horrek : Mugerre, Hiriburu, Milafranga, Basusarri, Arrangoitze, Uztaritze, Senpere, Donibane eta Ziburu, Urruña az­kenik Biriatu. Baztertu dute aldiz Larrun azpiko ibilbidea. Azkain­go LGV ez kolektiboak azpima­rratu du bigarren linearen kontra dela beti, nahiz ez den Azkaindik pasatuko ; CADE kolektiboak bere baitan dituen ingurumen elkarteak sutan sentitzen ditu, oraino gehiago Bordeleko hautua ezagutzearekin ; duela bost hila­bete abiatu petizioa jada 16 700 izenpeduretara heldua da ; Akita­nia guzitik ere delegazioak jinen dira urtarri laren 23 an Hendaiara, bigarren linearen kontra manifes­tatzera Lapurdiko eta Gipuzkoako

presunekin eskuz esku. Ostiral a rrats honetan bilkura bat anto­latzen du CADEk Hiriburuko kan­tonamendutar guziak argitzeko nondik zuzen iragan daitekeen bigarren trenbidea.Bordeleko erabakiak atseginetan ezartzen du Jean Grenet auzapez eta deputatua. RFF­ekin eraman duen negoziaketan kausitu zuen bigarren burdinbidearentzat ez dadin bigarren geltokirik izan Lapurdin, luzaz RFFak aipatzen zuen kontua. Bigarren trenbide horretatik eta Baionako geltokira trenak sar eta ateratzeko saihes­bideak eraiki beharko dira, on­dorioz geltokiko trafikua azkarki emendatuko dela uste du auzape­zak. Horrela hogeitabost hektara eremu berexiak ditu Baionak gel­tokiaren inguruan, gelditzen zaiz­kio hamalau partikularrei erosteko oraino. Orohar eta hamar urtez berrogei milioi euroko obrak egin beharko direla konbentzitua da auzapeza ; kontatzen baitu tren bidaiarien kopurua lau edo bost aldiz emendatuko dela, parte on bat bigarren trenbideari esker.

Otsailaren seian, larunbatez, Baionako trein geltokiaren inguruan salaketa egun bat antolatzen dute, treinetako langilek CGTek sustengaturik, eta elkarturik CADE eta BIZI kolektiboekin. SNCF sozieta­teari zuzenduko dira galdatuz puskaketako treinen trafikua hetsi ordez bizirik atxik eta gara dezan, Baiona eta Hendaiako geltokietako lanpostuak hetsi gabe ; sncf­ako puskaketa adarrak iragarri baitu hego La­purdiko unitatean hetsiko di­tuela 165 lanpostuetatik 65 aur­ten berean.SNCF Frêt eta GeodisSNCF sozietateko puskaketa adarrak deliberatu du bagun bakartien karreuntza orobat utziko duela. Egia erran SNCF Frêt sozietatearen ondoan ba dago beste bat GEODIS dei­tzen dena, hain zuzen puskak treinez garraiatu beharrean ka­mionetan eramaiten dituena. Orduan SNCFarentzat ez da zaila bagun bakartiak alokatzen dituzten enpresei ordainez pro­posatzea GEODISen kamione­tan joanaraz ditzaten. Gainera argumentu ekonomikoa aitzi­natzen du SNCF Frêt­ek aldae­ra horren berme, berak dirua galtzen duela azkarki bagun bakartiekin eta diru galera gel­ditu beharrean delako hesten duela trafiku mota hori ; parean Geodis­ek aldiz kamionekin di­rua irabazten duela eta bagun bakartiekin baino merkeago aterako direla enpresak puskak Géodisen kamionetan garraia­tuz.Bagun bakartiaren zerbitzuaEnpresa ttipi edo ertainek ba­liatzen dute bagun bakartiaren zerbitzua. Ez baitute bezero

aski larririk trein oso bat beteko duen ekoizpena erosten dienik, aldiz leku desbernidetan di­tuzten bezeroei helarazten die bakoitzari doakion ekoizpena ; bagun bat Bordelen geldituko da, beste bat Marseillaraino joanen da, hirugarrena aldiz Nantes/Naoned Bretainiako hiriraino ; SNCF­ak lotzen ditu bagoin bakarti horiek destino desberdinetara doazen trei­nei. Hala nola Baiona eta Hen­daiako trein geltokietan pusken %eko berrogei gisa horretako bagun bakartietan joaiten dira. Lan hori emeki emeki uzteare­kin zenbat lanpostu sobera izanen dituen estimatua du ja­danik SNCF Frêt sozietateak ; hala nola Baiona/Hendaian 165 langiletatik 65 kenduko ditu aurten.Soziala eta ingurumena uztarturikPuskaketa treinetatik kamio­netara pasatzearekin argi da kamion kopurua azkarki emen­datzen lagundua dela, Karbono ixurketa apaltzeko ordez emen­datzen da ; bi ondorio larriak elkartzen dira horrela : lanpos­tuak hetsiz hemengo ekonomia ahultzen da , karbono ixurketa aldiz emendatzen delarik. Bi kalte horiek betan salatuko di­tuzte hiru elkartek : treinetako langilen CGT sindikatuak, BIZI eta CADE kolektiboek. Otsailaren seian, larunbat a rratsaldearekin, biak eterditan Baionako Atalante zinegelan hasiko da ekitaldia Ken Loach­en filme batekin ; lauak eterdi­tan elkarretaratzea trein geltoki aitzinean SNCFa eta botere pu­blikoak interpelatzeko ; seietan Urtsula gelan debatea, gaia : puska garraioaren geroa eta zerbitzu publikoa ; eta zortzie­tatik aitzina kontzertua.

Puskaketako treinen gelditzea salatzeko

elkarretaratzea otsail hastapenean

Xabier amuriza bertsulari ospetsua

bere azken liburuaz mintzo Miarritzeko mediatekanurtarrilaren 23an larunbatez, 16:00etan

Xabier Amuriza, be­reziki bertsulari gisa ezagutua da, bi al­diz Txapeldun atera baita : 1980ean eta 82an. Baina be r­tsularia idazlea da ere eta eleberri bat plazaratu du be­rrikitan : “Olatu bat kuartelen gainetik”. Liburu hau “Joan ziren” zikloko hirugarrena da, Lanku Bertso Zerbitzuak argitaratu duena. Idazleak bere sentimentuen be­rri ematen digu 1960­70 hamar­kadako frankismo garai borti tzaz eta Elizaren aldaketez. Liburuak “gertaera egiazkoen eta asma-

tuen gainean, pizkunde edo “olatu” politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berri-tzen ditu”.Bertsularia, idaz­lea, hizlari sutsua eta zinez inter­esgarria, Xabier

Amurizaren hitzak erakaspenez beteak izanen dira, entzule­goaren loriagarri.Mintzaldia euskaraz, itzulpenik gabe. Biarritzeko herriak antolatua, Euskal Kultur Erakundea par­taide.

7

Page 8: Herria 3039

Herriz HerriHazparnezuraide

Mus ­ Zuraideko Jakobe eskolak antolaturik, mus lehiaketa bat be­harra da heldu den larunbatean, arratseko 7 etatik goiti, biltokian.Deneri idekia da eta sari ainitz irabazteko parada eskainia izanen zaizue. Zatozte gostuan!

« Lapurdiko inprimate-giko » bisita

Abenduaren lehenean, asteartean, Baionan izan gira « Imprimerie du la­bourd » bisitatzeko. Ikusi dugu nola egiten duten « Herria » astekaria. Kasik 2400 ale egiten dituzte. Maxina biziki beroa zen ! Inprimagailu eta ordenagailu ainitz baziren. Gainean, kaseta asmatzen eta xuxen­tzen dute. Inprimatzen dute metalezko plaka batean. Gero, plaka hori igortzen dute beheiti. Beherean tinda gainean eman eta « zi­lindro » batzuetan dute kolatzen. Koloreak ziren : beltza, urdina, gorria eta horia. Milesker ainitz zuen pazientzarentzat, gure galdeeri erantzun baituzue. Orai badakigu nola egiten den kaseta bat, guk ere eskolan egiteko gurea !

Zuraideko eskolako III. Zikloko haur elebidunak

Heriotze - Astelehen huntan bere azken egoitzarat eremana izan da Franck Subercaze he­rritar gaztea. Iragan ortziralean, zuhaitz mozten ari zelarik goiti altxatzeko tresna batean, hau betbetan hautsi da eta uxkili. 38

urtetan, hiru haurren aita gazteak ixtripu huntan galdu du bizia. Gizon gazte laketa zen Franck, lagunkina. Herriko elkartetan, Kaxkarotetan, Danborradan edo bertzalde ezagutu duten guziek aipatzen dute Franck­en jite goxoa eta maitagarria. Ehorz­keta hunkigarriak iragan dira astelehen aratsaldean ; mundua izan zaio azken agur baten egi­terat, itxaropenez osatuak ziren kantuek gainditzen zituztela ezin atxikizko nigarrak. Elizkizunean parte hartu dute «Adixkideak» kantari taldeak eta Franck­en lagunek, kantu batez omendu dute. Ehorzketa hortan errana izan den bezala : «Ez nigar egin galdu duzun lagunaz, bainan bozkaria zaite ezagutu duzu­lakotz». Hitz hauek gogoan, agurtzen dugu herritar gizon gaztea, azken agurrean jendeak kantatu dion hitz berekin “Agur Jauna”, elgarretaratze bat iza­nen delako agiantzan. Sandrine bere lagunari, Quentin, Leo eta Lisa bere haurreri, Denise bere amari eta familia guziari, es­kaintzen ditugu gure dolumin bizienak.

Sokorri Katolikoa - Sokorri Ka­tolikoak eman ditu bere ekin­tzari doazin urteko zenbakiak. Elkarte huntaz behartzen di­renak, 430 bat dira, Hazparne eta Bastidako kantonamendue­

tarik heldu zaizkietenak. Beha­rrean diren jende zenbaki ho­riek emendatuak dira, % 36 jaz baino gehiago. Bertzalde, gero eta gehiago erretretatu dira la­guntza beharrean. Elkarteak laguntzen ditu familia horiek bankoetan prestuzko diruaren ukaiten eta huntan ere, gero eta gehiago dira laguntza molde huntaz behartuak direnak. El­karteak saltegi bat atxikitzen du Dominique Fontan karrikan duen egoitzan, hau idekia da astezken aratsaldetan, 2etarik 5ak arte, eta larunbat goizetan, 9etarik eguer­di arte. Aurten, Sokorri Katolikoak behardun familieri eskaintza bat egiten diote : 8 egunetako ego­naldi bat, udako oporretan, men­dian, baserri ala itsas bazterrean iraganen direnak, 60 eurotan. Hortarako bete behar diren os­toak bere saltegi tokian esku­ratzekoak dira. Bertzalde, hau­rrentzat udako oporretan izanen dira 15 egunetako egonaldiak, 30 E ordainduz bakarrik. Gai­nerat, haur horientzat, elkartearen saltegi berezian ukaiten ahalko dituzte egonaldi horri buruz be­har dituzten soineko guziak. So­korri Katolikoa behardunetaz ar­duratzen da, lan asko eramaiten du multxo ttipi hunek, gehiagoko arrabotsik gabe.

Herriko hautetsien agiant-zak Iragan larunbatean izan ditugu herriko hautetsien agian­tzak urte berriarentzat. “Elgar” zentroan iragan dira agiantza horiek. 40 bat herritar ohoratuak izan dira, urtean zehar zerbeit irabazi dutelakotz, kirol, kultur ala bertze sail batzuetan. Hau­etan bereziki omenduak izan dira gure 2 herritar xapeldun haundiak : Romain Sicard txi­rrindularia, gazteen Frantziako itzulia irabazirik eta gainerat 23 urtez petik duten txirrindularien munduko xapelgoa ereman bai­tu. Alexis Inchauspe gazteak al­diz, esku huska pilota jokoan 22 urtez petikako gazten munduko xapelgoa ereman du Argentin­atik. Bi kirolari hauek gorestuak izan dira, Beñat Inchauspe he­rriko auzapezaren ganik.

Herriaren agiantzak. Ezkerretik eskuinerat: Romain Sicard, Alexis inchauspe, Isabelle Pargade eta Beñat Inchauspe.

uztaritzeHeriotze - Lau heriotze izan di­tugu herrian denbora laburrik barne eta denak emaztekiak: Paxkalin Iriart, Germaine Ibar­boure, Fifin Bidalun eta azkenik Mathilde Amestoy. Urte hasta­pen huntan heriotze horiek hun­kitu familier juntatzen ditugu gure dolumin bizienak.

Mus xapelketa - Berrikitan xutik emaiten ari den Euskal Herriko osoko mus federazioak antola­tzen du lehen xapelketarentzat kanporaketa bat heldu den la­runbat huntan 16an Latsa el­kartean. Jokolari bakotxarentzat izen emaitea 10 euro gostako da, diru hori joanen baita mus federazio berriaren alde. Talde kopuruaren arabera partidak ha­

siko dira aratsaldeko 5etarik goi­ti edo berantxago.Izen emaiteko eta xehetasun gehiagorentzat deitu telefono huntara: 06 98 62 99 76 edo e­mailez: latsa.uzta­[email protected] on deneri, hordagoak eta gezurño zonbait haizu.

Herriko etxearen agiantzak Herriko etxeak urte berriko agiantzak eskainiko ditu larun­bat huntan, eguerditan, Lapurdi gelan iragan urtea aipatzeko eta berriaren egitasmoak zabal­tzeko. Hunen berri helduden as­tean.Nire partetik ere urte hun bat Uztariztar eta Herria kasetaren irakurle guzier, behar den osa­garri eta grazia guziekin. B.S.

irisarriSortze - Ongi etorria egin dute gure herritar Laetitia Aguerre eta Patxi Acheritogaray­ek Egoitz beren lehen haurrari. Osagarri eta zorion haur sortu berriari eta goresmenak etxeko guzieri.Heriotze - Urtarrilaren 2an se­gitu dugu bere azken egoitzarat Marie­Jeanne Errotabehere Pe­kotxekoa 83 urtetan itzali dena. Gure otoitzak lagun, kausi deza­

la orai betiereko zoriona. Dolu­minak familia guziari.

Urte berri ­ Gure desira beroe­nak herritar guzieri. Ez ditugu ahantzi nahi Ameriketako eta hemengo lagunak, bai eta ere HERRIA kasetan lan egiten dutenak. Urte berriak ekar deza­la osagarri, bake eta zorion.

A.I.

urepeleSortze ­ Ttanburineko familian sortu da abendoaren 22an bi­garren haurra, nexka ttipi bat, izendatu dutena Leana. Gores­menak eskaintzen ditugu burra­soeri, Jean Baptiste eta Estelle Elgart­eri eta bizi zoriontsu bat sortu berriari.

Ezkontza ­ Iragan abendoaren 27an elgarretaratu dira Jean Michel Monaco Urepele Bu­rubeltxainekoa eta Celine Oteiza aldudarra. Herrian berean gel­ditzen dira etxeko segida hartuz. Goresmenak eta zorion bikote gazteari.

ezpeletaKargu uzteak kontseiluan ­ Joanden astean, hiru kon­tseilarik beren kargua utzi dute. Horiek dira Maite Etcheleku, Charles Darguy eta Michel Ez­curra. Hiruak auzapezaren opo­sizioko zerrendakoak. Ondotik etxetako gutun­untzietan banatu duten paperaren arabera zioten ez zirela ados herriko kontseilu­aren ibilmoldearekin eta ere he­rriaren proiektu zenbaitekin, hala nola Armand David­en omenez eramaiki den “arboretum” proi­ektuarekin.

Franck Subercaze

8

Page 9: Herria 3039

Herriz Herri

saraAgiantzak - Ganden ortziralean, Battitt Laborde auzapezak, bere kontseiluarekin, Lur Berri gelan presentatu ditu agiantzak saratar guzieri. 2009an urte latza izan dute Pantxo lagunaren gal­tzearekin. Zilo handi bat beren bihotzean haren lana eta lagun­tasuna gatik, ahantzi gabe bere familian ere utzi duela zilo han­dia. Eskerrak bihurtu ditu elkar­te, eskolak, herriko enpleatu eta herrian laguntza ekartzen duten jende guzieri. Orain arte beti jaun auzapezak ematen zituen berri­ak, bainan aurten izan da sanja­mendu. Axuantek bakotxak be­ren karguen lanak eman dituzte. Lehen eta lanetako axuantak, H. Dutournier : Enpleatuen ate­lierra bukatua dela bai eta ere 9 lantegiren bi lekuak Portuko lan zelaian eta bertze lan ainitz. 2010ko martxoan hasiko dute zaharretxe berria (hori izanen da lanik handiena), Argango lo­tizamendua handitu beharra da, hortako egonki dire POS (Plan d’Ocupation des Sols) PLU (Plan Local d’Urbanisme) bi­lakatu arte, e rrextasun gehiago izanen baitute, polikiroldegiko teilatua e rreberritu, lezetako bi­dea ere bai. Hilen gorputzak gero eta gehiago erretzen bai­tire, hila rrietan eginen dute gor­putza horien hautsa emateko lekua, orroitzapenaren baratzea (columbarium). Helduden ortze­gunean emanen ditut gainerate­koak.

Bertsulari - Azkeneko Euskal Herriko bertsularien xapelketan Bilbon, Hendaian sortua, Sa­

ran etxea egina eta bizi, Tta­koinenbordako aldean, Amets Arzallusek bigarren bukatu du, ponttu batez galdu du txapela. Lehenbiziko aldiz emazte batek izan du buruan, Maialen Lujan-biok, 2. Amets Arzallus, 3. Jon Maia, 4. Andoni Egaña. Biba zu, bertzaldian izanen duzu zuk ere buruan, hartu kuraia, guk beti Saran estimatu dugu zure gaiaren egintza.

Jende kontatzea - 5 neskatxa saratar ibiliko dira jendea kon­tatzen. Aste huntarik aitzina pa satuko dira ikusiz nola mol­datzen ahal diren, paper batzu uziko dituzte etxe bakotxean. Ikuskate ona egin.

Pilota - Esku huska trinketean Euskal Herriko ligan, xitoek galdu Urruñaren kontra 26­40. Gaztetxoetako bi taldek irabazi Ñapurtarren kontra. Batek 40­27, bertzeak 40­20. Artekoek irabazi Noizbaiten kontra 40­21.

Ezker paretean Frantziako xa­pelgoan, joko garbian, Mathieu Arrieta-Antony Azkarragak irabazi 16.garrenetan Ogeuren kontra 40­28.

Ganex

Agur berezia ­ Bai, zinez agur berezi bat nahi dut ekarri hoin osoki ederturik eta arramolda­turik agertu zaukun HERRIA gure kazeta maiteari. Gores­men beroenak hartze dituzte zu­zendari, idazle eta lan eder hor­tan laguntza ekarri duten guziek.

Heriotze ­ Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Pierre Halsouet Donamartiakoa. Gizon horrek bere denboran “Oihan Zain” ofizioa egin du. Lehenik urte multxo bat Sarako oihanen zain egon zen. Gero etsaminak iraganik goraxagoko mailerat heldu zen. Grado ho­rrekin bere zerbitzua xintxoki egin du lehenik Lurdetik aitzi­naxago eta azkenik Landese­tan Mimizan hirian. Erretreta hartzean bere herrirat itzuli zen eta bere sortetxean beretzat begiratua zuen apartamenduan bizitu da. Duela urte saila bere emazte Kattin galdurik, alargun zen. Azken denbora hautan Zuraideko xa­har etxean arras goxo­ki zagon eta arras pixkor iduri zuelarik enegu batekin ospi­talerat altxatua izan da eta laster pausatu 89 urtetan. Herrian ongi ezagutua den Dona­martiako Halsouet familiari eskaintzen di­tugu gure doluminak.

Herriko etxearen ur-tatsak ­ Ganden ortzi­ralean herriko buruza­giek gonbidatu dituzte gure herrian zerbitzu askotan, elkartetan, ikastetxeetan, ardura­tzen direnak. Denek elgarri urte berriko agi­antzak eginik. Andere auzapezak ere desir­atu dauzku agian tzak herriaren izenean. Urteko konduak eman ditu. Azken jende kon­daketaren arabera bagira 5.360 biztanle. Izan ditugu 71 sortze,

36 heriotze eta 29 ezkontza… Aipatu ditu ere : Luberriako ur arrastak aurten berean eman dituen frogak, karrikaren kanpo­tik egiten hasi den bide berria, eginak izan diren lan desberdin asko eta ere oraino aitzinean di­tuzten lanen proiektuak. Bai eta ere egun hautan aipaldi asko daukan “zalutasun haundiko burdinbide berria”. Gure herri bazterretan iraganen litakeena. Erran dauku ahal guziak eginak izanen direla orai dugun trein­bide xaharrari buruz. Gero Kon­tseilu Orokorreko Auroy jaunak urte berriko agiantzak deneri es­kainirik erran dauku gure herri­aren itzulikatzeko bide berriaren gainean departamenduak bere hitza atxikiko duela. Lehen hitze­man bezala, lan horiek 8 milioi gostako direla eta lau urtez za­tikatua izanen direla lanak. On­dotik zintzur bustitze bat pastiza poxi batekin, denek egin dugu.

senpere

donamartiako Pierre Halsouet gogoan...

Senpere penaturik, negar egin gogoBihotzean tristerik adiskide frango.Jaungoikoaren ganat orain zare igoEuskal zeruan bada izar bat gehiago!

Gazteak balaki ta xaharrak ahal balu!Oroimenak ez dira debaldetan galduLehen bezala orain gaitezen mintzatuOndare, historia, ditzagun zabaldu.

Ganix ta gure Matxin, lagun, bertsulariBestazale parea, frangotan gau xoriBiak kantuz hastean, denak irriz ariZure oroitzapenak guretzat mirari.

Zuri esker ikasi andana bat berriGoxoan baitaukuzu laguntza ekarriZoin atsegin zurekin, solas eta irriMilesker, ez adiorik Peio maitagarri...

Franck Dolosor Haltza(airea: Xarmegarria zira)

itsasuSortze ­ Abendoaren 29an, Ju­len Enaitz CHABAY­FOURCADE sortu da Baionan. Hau da Fa­bienne Fourcade eta Didier Chabay­ren lehen haurra. Bizi dira Mendi-Airea etxean, Xoko Goxoa etxegunean (herriko etxeko inguruan).­ Abendoaren 31n, Lutxi DES­MARTIS­DUHALDE sortu da Baionan. Hau da Emma­nuelle Duhalde eta Mathieu Desmartis­en lehen haurra. Bizi dira Xaitoko-bordan, Latse auzoan.Heriotze - Iragan den urtarrila­ren 5an, Marguerite GOUHIER, sortzez Itsasuarra (Predoine­koa), BORDA, zendu da 72 ur­tetan, supituki bere etxean. Bere

senarrakin bizi zen Izarra etxean, Basaburuko bidean (Parisetik ji­nik erretreta hartu eta).

Abisu ­ Urte guziz bezala, hila­bete huntan bete behar den ardi edo ahuntz laguntza ardiesteko txostena Herriko Etxean eskura daiteke oraindanik. Bakotxak DDEA laborantzako zuzenda­ritzari helarazi beharko du bere eskaera otsailaren 1a aitzin. Nolaz ez dugun ukaiten ahal izan zerrendarik, xekalariek jakin dezatela, iazko herrita­rren galderen arabera, igorri dituztela aurten txostenak. Beraz hobe azken mementoa ez goaitatzea....

arrosaHeriotze - Urte bururatze hortan bere azken egoitzarat lagundu dugu Kattalin Rigaut, zendu dena 92 urtetan. Emazte azka­rra, baliosa, lan guzietan trebe, bihotz aberatsekoa, beti prest esku ukaldi baten emaiteko, nor ez da behartu haren laguntzaz. Plazer zuen laguntza ekartzea batere ordainik galdatu gabe. Holakoa zen Kattalin. Ukanak zituen horrek ere pena haundiak bereziki bi seme gazteak joanik bainan kuraia haundi batekin ga­inditu ditu guziak. Onhar dezala orai gure Jainkoak berekin. Eta azkenik joan da ere Pierrot Ey­herabide luzaz arrosatar izana. Ez hain aspaldi e rretiratua zen

familiarekin Baigorrirat berea zuen etxerat, eta han ehortzia izan da. 76 urte zituen. Gizon goxoa, lagunkina, konpainia onekoa, ez zuen adixkiderik baizik. Aljeriako gerla eginik, hemen zeno, gerlari ohien buru­zagia zen eta hitz dauzuet bere kargua ongi betetzen zuela. Hil horieri gure orroitzapena eta familier gure dolumin bizienak.

Bataio - Berrikitan bataiatua izan da gure elizan Eneko Esponda, hau baita Kattina eta bere lagu­naren lehen haurra. Osagarri on ttipiari, zorionak aitameri.Urte berri on irakurle guzieri.

Amets Arzallus

9

Page 10: Herria 3039

Herriz Herri

urdiñarbeIxtripu latza ­ Errekondoa e txaldeko Jean Pierre Lopepe 49 urtekoa zendu da joanden astean, Garaibi auzoaldean. Bobcat gisako traktur batekin larre aldapetsu batean lanean ari zelarik, maldan behera joan zaio lantresna, uzkaili eta gi­zona han berean gorputz utzi. Chaumes gasnategiko langilea zen. Eta 11 urteko neska baten aita. Herri guzia tristadura han­ditan utzi duen istripu latza.

donaixtiEhortze ­ 78 urtetan utzi gai­tu Sebastien Haranburu Hal­tzaranekoak. Familiaren dolumi­nari juntatzen gira.

baigorriMusa ­ Han eta hemen museko xapelgo nagusia hasia da. Lehia­keta hortan Manexenea ostatuan parte hartu nahi dutenek, beren izena eman behar dute urtarrilaren 24a barne. Lehen partidak, o tsailaren lehen igandean jokatuko dira. Tel : 05.59.37.41.68.

Errugbia ­ Igandean, US Nafa rroak, Donibane Garaziko zelaian e rrezebitu du Bagnères de Bi gorre­ko taldea eta irabazi : 24 ­ 8.

bankaHeriotze ­ Eguberri inguruko astean bi heriotze izan ditugu herrian. Lehenik Gexan Bidart Maritxoineko nagusi xaharra. 85 urte zituen. Mundu huntan bazuen zonbat lan eginik, fede haundiko gizona, bai etxean eta elizan etsenplu bat izan da. Bigarrena Françoise Bidart, Elizaldeko etxekandere xaharra, 87 urte zituena. Aspaldian ezin­dua zen, emazte ixila, bere bi­zian ainitz eman duen gisa bat edo bertzera, hitz batez egiazko e txeko anderea. Bi ehorzketa horietan mundu batek parte har­tu du, elizkizunak biziki mami­tsuak izan dira Bankako eta Al­dudeko erretorek emanik. Gure doluminak eskaintzen ditugu na­higabetan gelditu diren bi fami­lieri. F.J.

bunuzeSortze - Ilan, 3. haurra sortu zaie Maite Pessans eta Erick Iturral­de Barbeenekoei. Goresmenak burasoeri eta ongi bizi bedi mu­ttikoa.

Kanbo Txokolateak adinetakoen-tzat - Urtero bezala Kanboko herriak txokolate banaketa bat antolatzen du urtarrilaren 18tik 22ra, 9.30tik 11.30ra eta 14.30tik 16.30ra, salbu ortzegun aratsal­detan, 70 urte eta gehiago duten pertsonentzat eta abendoaren 16an Jantegi kantinan izan den Eguberriko bazkarian parte har­tu ez dutenentzat. Agiantzak herriko etxean ­ Kan­boko Izarrako musikariek ireki dute urte haste guziez, he rriko etxean, iragaiten den agian­tzetako zeremonia hau. Zerbitzu publikoetako ordezkari, eskole­tako zuzendari, herriko lang­ile, elkarte edo enpresa buru, hautetsi, jende frango bildu da elgarretaratze horretan. Horra Vincent Bru auzapezak eus­karaz egin duen mintzaldiaren lehen partea : « Egun on hemen bil duak zirezten herritar guzieri. Urte berri on guzieri baita ere zuen familieri. Agian denek ongi hasia duzue urte berri hau. Es­pero dut urte ona izanen dela bai Kanboar guzientzat eta bai Kanboko herriarentzat. Denek ezagutzen dugun krisia me­mento huntan kuraia har deza­gun beti aitzina joaiteko egun hobeagoak laster etorriko direla gogoan atxikiz. Joanden urtean gertakari nagusi frango izan dira gure herrian. Hala nola Hirigin­tza Tokiko Planaren bozkatzea, Laborde etxearen erreberritzea, haurtzaindegiaren haunditzea (elebidun bilakatzeko urratsak abiatuak direlarik Euskararen Erakunde Publikoarekin), Ar­

naga erakustokiko inbentar­ioaren bururatzea, Albeniz­en heriotzearen ehungarren urte­betetzearen ospatzea. 2010 urte berri hun tan ez da obra berri haundirik hasiko gure herrian. Aitzineko urtetan badugu ainitz gauza eginik eta pausaldi bat egin behar da, herriko kondu eta gastuen hain batean atxikitze­ko. Herriko etxean eginen dira halere obra batzu. Herriko zer­bitzuek behar baitute gero eta gehiago toki. Kanbon bagira orain kasik sei mila biztanle eta hiria haunditzearekin herriak eskaini behar dituen zerbitzuak ere haunditzen dira. Gero ige­rilekua berritua izanen da. He­men ere obrak beharrezkoak dira eta laster egin behar. He­rriko bideetan gastuak eginen dira urte guziez bezala bai hiri barnean eta bai kanpoetan. Urte berri huntan ospatuko dugu ere Rostand­ek idatzi « Chantecler » antzerkiaren sortzearen 100ga­rren urte betetzea eta karia hor­tara ekitaldi frango antolatuak izanen dira. Berriz ere urte berri on Kanboar guzieri ». Mintzal­diaren ondotik, urtero bezala, Kanboar batzu ohoratuak izan dira. Hala nola Beñat Gastigard eta René Zavaleta ohorezko auzapezorde izendatuak izan diren, Joseph Bessonart­ek Kanboko herriko medaila ukan du, Didier Rey eta ACCORDS elkarteko kide guziak eskertuak izan dira 20 urtez egin duten lanarentzat kultur sailean gure herrian eta bereziki Arnagako antzerki festibala antolatuz.

Hirugarren adinekoak - Urta­rrilaren 6an zuten urteko lehen elgarretaratzea, Gaztelu beren elkartearen biltzar nagusiare­kin hasi duten eguna, ohizko aipagaiekin. Arduradun berek segituko dute. Ondotik, jan ai­tzinekoak bilkura lekuan hartu­rik, Serorateiko mahain onaren inguruan gozatu dute herriko etxeak eskaini bazkari arradoa, 30 bat presunek goxotasunean.Heriotze - Gazterik joan zauku Sauveur Arhancet Larzabale­koa, 48 urte bete baino zenbait egun lehenago. Ttipitik osaga­rriz ahula izana gatik, bere bizia aitetamen laguntzaile suhar ere­man du errotik maite zuen labo­rantzan, gaitz larri batek zenbait

hilabetez beretu arte.Betiereko zoriona gozatuko duelako esperantzan, hunkiak diren aitama eta haurrideri doa gure atxikimendua!

Mus xapelketa - Urte haste huntan abiatzen zauku Union basque batasunak antolatzen duen museko zoingehiagoka eta gure herrian Haramboure ostatuan jokatzen ahalko dira lehen partidak. Beraz Izturiztar muslariak jin ditela Seroratei­rat urtarrilaren 16an larunbat aratseko 8tarik goiti. 10 euro galdatuko dira bakotxari izenak emaitean. Ostalerrak ongi etorri egiteko prest daude musa maite duten guzieri!

izturitze

baiona/angelu/Miarritze Bost hautetsi treinbide berriaren kontra

Martine Bisauta eta Bernard Causse Baionako hautetsiak, Jakes Abeberri eta Mixel Poueits Miarritzekoak eta Georges Daubagna Angelukoa, bostak BAM hiri elkargoan dira beren hirien izenean. Jakina baita BAM hiri elkargoa bigarren treinbide proiektuaren alde dela, hona non bostek bat egin duten er­ranez dozier horretan kontra di­rela errotik. Salatzen dute RFFa­ren jokamolde enganatzailea : lehenik sinetsaraziz Uztaritze aldean trein geltoki bat eraikiko dela ; eta ikusirik horrek BAM eta bereziki Baionako auzape­zaren sustengua dudatan ezar­riko zuela, bat batean bigarren geltokiarena abandonatzen du RFFak, Baionakoa AHT geltoki

bilakatzea proposatuz. Kontra diren bost hautetsiek uste dute bigarren molde horrek ez duela zentzurik, zalutasun handian datozen treinek beharko baitute emekitu Baionako geltokira hel­tzeko eta hortik ateratzeko ; eta horrela denborarik ez galtzeko trein lasterrak batere hemen gel­ditu gabe ibiliko direla. Orduan bada bigarren burdinbideak trei­nak pasatzen ikusteko baizik ez duela balioko. Non izanen den bada orduan muntadura horrek hemengo ekonomiari ekarriko dion hobekuntza, jendeak treina hartzeko bere autoarekin urrun joan behar baldin badu garapen iraunkorrak eta karbono ixurke­tak zer irabaz dezaketen galda­tzen dute bost hautetsiek.

ametzondo/ resplandy-ko

obra erraldoiakPunta batean A 63 eta A 64 autobidetako obra erraldoiak Ametzondon ; hortik Hiriburura hupatzean Prissén, Paulmy, Lafourcade, Laffargue eta St Etienne klinikek elkarrekin erai­kiko duten eritegi erraldoia, al­damenean bi xaharretxerekin ; Ametzondotik Aturrialderakoan IKEA lantegia, 220 milioi euroko inbeztizamendua mila lanpos­turen menturarekin ; Ur hegian Resplandy karrika segituz beste partean trein zubia kendu be­harra eta 50 milioi euroko gas­tua trein zubi berriarentzat, la­nak aurten hastekoak. Tartean Resplandy bidea berritzen ari, hegian Safam lantegi hetsiaren bastiza herriko etxeak erosi nahi duena bizitegiak ezartzeko. Ba­dago bietan burua galtzekoa hainbeste obrekin hain eremu tinkoan.

ipar baionako obrak

2009/2010Doneztebe (St Etienne) auzoan 180 egoitza eraikitzen ari dira, % 30 sozialak, bai eta hazkurritegi bat irrekiko dute hor berean ; Séqué auzoa lurretik altxatzen ari dira, 500 egoitza eta xaha­rretxe bat xantierean aurten ; BATZ hondakintegiaren inkesta publikoa, 150 milioi euro inguru kontatu beharko da, 2012­ko oraingo ustez. ZUPeko hamaika estaiko bastizak arra tindatuak dira ; leihoeria berritzeko bere­ko 7 milioiko buxeta kontatzen dute.

10

Page 11: Herria 3039

Herriz Herri

azkaineHerriak ohoratu duSEBASTIEN GONZALEZ urte zahar egunean. Laueterdiko txapelduna izanez geroz bere izena emaitea Azkaingo ezker paretari onartu du.Erreboteko Frantziako txa­peldunak ALBISTUR Laurent,

MASCOTENA Serge, MANTE­ROLA Bruno, SALLABERRY Guillaume, eta plaza libroko txapelduna Jon LADUCHE eta Marc BERASATEGUI ohoratuak izan dira memento berean. La­rrungo aire onak ekartzen ote ditu honen bertze pilotari txapel­dun ?

SortzeAbendo hortan Jean Michel Etcheverry eta Marina Goyena­gak izan dute bigarren neska, Lili. Alaiek ez du saltzekoa, hain du goxatzen bere ahizpa ttikia.

BataioSakramendu hori errezebitu du Corentine Salha haurrak. Zorio­nak guzieri.

HeriotzeHiru heriotze aste batez. Franck Roussel jauna ; Dominique Ber­thelot, 45 urte, uzten ditu bere laguna eta hiru haur, bat ttikia ; Michel Carete, 80 urte, doi doia hiru aste eriturik, nehorek ez zuen pentsatzen holakorik. Ka­

zeta hunen bidez dolumin bizie­nak guzieri.

IbildaldiAzkaine Esnaur­ Terminen Muga Azkaine :Bi/hiru oreneko ibilaldia, 8 kilo­metro, partitzea zortzi orenetan Restaurant des chasseurs os­tatu gibeletik.

Ramuntxo trinketaren estrei-naldiaLarunbat huntan, urtarrilaren 16a, estreinatuko da Ramuntxo trinketa. 16:00 Jon Laduche ­ Alain Heguiabehere /Gabriel Ibarburu ­ Marc Berasategui. 17:00 desafioa : Agusti Waltari / Paxkal Ezcurra. Sartzea 10 euro (urririk 16 urtez petik).

ML

aiherraPesta komitearen agiantzak

« 2009 joan zauku, horra beraz 2010. Urte berri on Aihertarreri, auzo herritarreri eta lerro horiek irakurtzen ari diren guzieri. Osa-garria, zoriona eta gainerateko guziak desiratzen dauzkizuegu, pesta puska bat eginez artetik. Espero dugu urte berri hau ontsa hasi duzuela. Gure aldetik, urtea elgarrekin hasi dugu St-Lary on-doan, eskiatzen 2 egun pasa-turik, eta Urtats han ospaturik ! Izan ontsa eta ikus arte hor gain-di (helduden hitzordua otsailaren 6an…)”.

Orotarat 20 bat ziren Piau En­galy­ko lerratokietan, eta iduriz gaitzeko giro ona zuten be­ren artean. Hobe segur. Orain, o tsailaren 6eko konzertua dute gogoan, Antzuolako gazteekin antolatzen dutena, Aiherrako Denen Etxean, 2 herrien arteko loturen 25.urtebetzearen kari­etarat. Gero ihauteriak ospatu­ko dituzte auzo herriekin, eta Aiherrako pesten prestatzen hasiko dira. Hauiek ekainaren 25etik 28a arte iraganen dira, Hazparnekoen ondotik.

Abarratia batasunaren Trufania

Trufaniaz errege magoak jin ziren opariekin Jesus haur sor­tu berriaren ikustera. Joan den larunbatean, Trufania bezpera zen, eta azken urte hauetan egiten duten bezala, Abarratia elkarteko pilotari, burraso eta arduradun bildu dira goxagailu eta bixkotx on batzuen ingu­ruan, elgarri eta batasunari agi­antza onen eskaintzeko, Aihe­rrako a rrabote gibeleko gelan. Orotarat, 40 bat lagun ziren, Donoztiri, Izturitze eta Aiherratik etorriak. Karia hortarat, Mayi Uhart le­hendakariak eskertu ditu hor ziren guziak, eta galdatu pilo­tari gazte ala arduraduneri indar

berarekin segitzea aurten ere, Abarratia pilota batasunaren alde. Jean­Paul Basterretche auzapezak ere hitza hartu du osagarri on bat desiratuz deneri, eta orroitaraziz trinketeko obrak laster bururatuko zirela, eta es­perantzarekin pilota partidak hor jokatzen ahalko zirela helduden otsailetik goiti.Aurtengo elkartearen biltzar nagusia Izturitzen iraganen da, otsailaren 13an larunbatarekin. Orroit orain beretik.

Jende kondaketa

Jaun auzapezak jakin arazten du jendeen kondaketa aurten eginen dela. Hau hasiko da ur­tarrilaren 21ean, eta bururatuko otsailaren 20an. Karta ofizial baten jabe den langile batek du lan hori segurtatuko. Etxetan pasatuko denean, ongi etorri huni egitea galdatzen du, bai eta hunek eginen dituen galdeeri a rrapostu emaitea. Arrapostuak INSEE erakundeari eremanak izanen dira.

Santa Agada AiherranAurten Santa Agada Aiherran iraganen da, otsailaren 6an. Zergatik Aiherran ? Aiherra eta Antzuolaren arteko binaz­katzearen 25 urteak ospatzen baitira aurten : urriaz geroztik, hilabete guziz ekitaldi bat egiten ari da, aldizka han eta hemen, bi herrien arteko harremanen sa­kontzeko eta iraunkortzeko xe­dearekin. Ekitaldi horien bidez bi herrietako elkarte, talde, eskola, herriko etxe eta abar elkarlan berezian dabiltza aurten. Zer da Santa Agada ? Euskal Herrian errotua den pesta bat da, kantua, bertsua eta musikaren inguruan iragai­ten dena : kantari talde bat etxez etxe eske ibiltzen da, ko­pla bereziak kantatuz. Pesta

hau bereziki Hego Euskal Her­rian ezaguna bada ere, hemen, Hazparnealdeko talde bat duela 7 urte hasi zen pesta honen ber­pizten, bidenabar euskal preso politikoei sustengua eskainiz. Eta aurten, beraz, Aiherran os­patuko da Santa Agada, An­tzuolako koroarekin batera. Aiherra eta Antzuolako bi kantari taldeak elkartuko gira eguna el­garrekin iragaiteko, Aiherrako plaza eta etxalde zonbeitetan. Horra egitaraua emeki emeki finduz joanen dena : eguerdi partean, Aiherra eta Antzuolako kantari taldeak kantuz herriko plazan ; ondotik presoei ome­naldia herriko plazan ; aperitifa

plazan ; bazkaria Auxotea osta­tuan, izenak eman urtarrilaren 31 aitzin 05 59 70 26 49 telefo­nora deituz ; arratsaldez, herriko 3 edo 4 baserriren itzulia kantuz. Iluntzean azken kantuak eta tragoak Denen Etxean.Santa Agadako giroa ezagutu nahi duten herritarrei bi hitzordu ematen dizkiegu : eguerditan plazan, eta iluntzean Denen Etxean. Bestalde, pestan parte hartu nahi duen herritar oro go­mitatzen dugu 4 errepiketan parte hartzera, ostiral arratse-tan Denen Etxean, 20:30etan : urtarrilaren 15an, 22an eta 29an, eta otsailaren 5ean.

Ongi etorri deneri !!

Aiherrako gazteak, lerratokietan urtatsez

Azkaindar pilotari xapeldunak ohoratuak

11

Page 12: Herria 3039

N° Commission paritaire 0509 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 ELaguntzaile saria 62 EEuropan 63 EIpar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE

Zuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIA

Diruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

8, Quai Augustin­Chaho64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

abisuaK

Éditions Basques AVISTRANSFORMATION

ALDUDARRAK BIDEOSiège social : Place du Fronton – 64 780

Saint Martin d’Arrossa

Association régie par la loi du 1er juillet 1901, déclarée à la sous­préfecture de BAYONNE (64) le 13 janvier 1997 sous le 10341016/97/C et publiée au J.O. du 12 FeVRieR 1997.

1° L’article 36 de la loi n° 2001­52 du 17 juillet 2001 modifiant la loi n° 47­1775 du 10 septembre 1947 et instaurant la so­ciété coopérative d’intérêt collectif (SCIC) a également prévu la possibilité pour les associations de se transformer en société coopérative sans création d’une personne morale nouvelle.

Aux termes d’une assemblée géné­rale extraordinaire du 17 décembre 2009, il a été décidé de transformer l’associa­tion en SCIC sous la forme de société à responsabilité limitée. La transformation prendra effet de plein droit dès réalisa­tion de la condition suspensive de l’agré­ment préfectoral prévu par la loi 2001­624 du 17/07/01 et le décret 2002­241 du 21/02/02, sans pouvoir être antérieure au 1er jour du mois suivant la réception de cet agrément.

La société résultant de la transforma­tion de l’association sans création d’une personne morale nouvelle, sa durée est de 99 ans à compter de la déclaration en préfecture, soit jusqu’au 13 janvier 2096

Le capital variable ne peut être infé­rieur au ¼ du capital le plus élevé atteint. Les parts ne sont pas numérotées. Le ca­pital est divisé en parts de 100 E chacune de valeur nominale.

. La dénomination Sociale n’est pas modifiée : ALDUDARRAK BIDEO

. L’objet reste inchangé : La coopérative a pour objet de contri­

buer à maintenir la vivacité du territoire du Pays Basque intérieur, de généraliser l’usage de la langue basque et de déve­lopper de nouveaux modes de citoyen­neté active.

Pour cela elle produit, réalise, diffuse et distribue des documents audiovisuels et multimédias, elle participe à la mise en place de réseaux de diffusion de do­cuments audiovisuels pérennes sur le territoire, elle met en place des actions d’animation locale par l’audiovisuel et le multimédia.

En parallèle elle développe le con­cept d’audiovisuel participatif ainsi que toute autre activité annexe, connexe et complémentaires se rattachant à l’objet, directement ou indirectement.

La finalité d’intérêt collectif définie en préambule se réalisera, de manière non limitative, à travers le développement des procédés de productions de docu­ments audiovisuels et/ou multimédias de manière participative, dans toutes les démarches d’utilisation de l’outil audiovi­suel comme outil d’animation du territoire, dans la constitution et la gestion d’une banque de donnée images, élément im­portant de la conservation et la valorisa­tion du patrimoine immatériel du territoire.

Pour la réalisation de cet objet, la coo­pérative d’intérêt collectif pourra effectuer tout investissement mobilier ou immobili­er, effectuer toutes opérations directes ou indirectes, civiles, commerciales, industri­elles ou de crédit, concourant directement ou indirectement à sa réalisation, dans le strict respect des objectifs qu’elle s’est as­signée.

. Nul ne peut être associé s’il n’a été préalablement agréé par l’assemblée.

. Le président de l’association, les membres du conseil d’administration et du bureau cesseront leur mandat à cette même date de réalisation de la condition suspensive et au plus tôt le 1er jour du mois suivant la réception de l’agrément.

2° Les associés réunis le même jour ont élu Monsieur Simon CARRERE né le 11/12/1973 de nationalité française, domi­cilié à 64250 Espelette gérant de la future SCIC.

3° Mention et dépôts seront faits au TC de Bayonne et à la sous­préfecture de BAYONNE

Pour avis.Le Gérant

Patricia ETIENNESELARL d’avocat au capital de 50 000 E

Maïtena ­ 25 allées Paulmy64100 BAYONNE

RCS BAYONNE 479 450 744

Suivant acte sous seing privé à BAYONNE du 30 décembre 2009, enregistré au SIE DE BAYONNE le 5 Janvier 2010, mentions bordereau 2010/6 case n°12, la société PA­TJO dont le siège social est à ANGLET (64) 81 Avenue de l’Adour a cédé à la société

GRANADE, SARL au capital de 8 000 E, en cours de constitution, dont le siège social est à AN­GLET (64) 81 Avenue de l’Adour, un fonds de commerce de terminal de cuisson de produits de boulangerie, viennoiseries, pâ­tisserie situé à ANGLET (64) 81 Avenue de l’Adour, pour l’exploitation duquel elle est immatriculée RCS DE BAYONNE 489 093 237, moyennant un prix de 225 000 E, soit 175 000 E pour les éléments incorporels et 50 000 E pour les éléments corporels.

Le transfert de propriété a été fixé au 31 décembre 2009 à minuit et l’entrée en jouissance au 1er janvier 2010.

Les oppositions seront reçues dans les formes et délais légaux au cabinet de Maître Patricia ETIENNE, avocat, 25 Allées Paulmy à BAYONNE (64).

Pour avis

Patricia ETIENNESELARL d’avocat au capital de 50 000 E

Maïtena ­ 25 allées Paulmy64100 BAYONNE

RCS BAYONNE 479 450 744

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte sous seing en date du 30 dé­cembre 2009, il a été constitué pour une durée de 99 ans et au capital de 8 000 E, une société à responsabilité limitée dénommée GRANADE dont le siège social est 81 Avenue de l’Adour à ANGLET (64) et dont l’objet social est l’activité de boulangerie, pâtisseries, confiseries diverses, viennoiseries, chocolaterie, vente de biscuits, fabrication et vente de quiches, pizzas, sandwiches, traiteur et toutes acti­vités annexes ou connexes se rattachant directement ou indirectement à cette activité.

Le gérant est Monsieur Bernard GRANADE, demeurant 1237 route des Marais à SAINT ANDRE DE SEIGNANX (40), de nationalité française.

La société sera immatriculée au RCS de BAYONNE.

Pour avis

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN & BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour ­ 4 Rue de Gramont ­

64100 BAYONNE21 place Charles de Gaulle

64220 ST JEAN PIED DE PORTTel : 05.59.25.71.00 Fax : 05.59.59.79.62

E­mail : aurnague­[email protected]

E.A.R.L. ETXEPAREBORDAExploitation Agricole à Responsabilité

LimitéeAu Capital de 162.114.28,00 Euros

Siège social : Maison ETXEPAREBORDA

64220 BEHORLEGUYR.C.S. BAYONNE 410.274.559

Aux termes des délibérations de l’As­semblée Générale Extraordinaire en date du 15 Octobre 2009, Madame Valérie ANTCHAGNO épouse UNHASSOBISCAY demeurant à BEHORLEGUY (64220) ­ Maison ETXEPAREBORDA, a été nommée co­gérante de l’EARL ETXEPAREBORDA à compter du même jour et pour une durée illimitée.

Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE, en annexe au Registre du Commerce et des Sociétés.

Pour avis ­ La gérance

S C I ANTZOKIASociété Civile Immobilière au capital

de 600 eurosSiège social : 7 Allées César Franck ­

64 100 BAYONNE443 753 363 ­ BAYONNE

Avis de dissolution anticipée de la société

L’assemblée générale extraordinaire du 5 Janvier 2010 décide de la dissolution anticipée de la société à compter du 31 décembre 2009 et sa liquidation amiable sous le régime conventionnel, conformé­ment aux dispositions statuaires.

Est nommé liquidateur Gilles HARAN qui bénéficie des pouvoirs les plus éten­dus pour réaliser cette mission et le siège de la liquidation est fixé à : 8 Rue des Ber­gers ­ 64 220 Saint Jean Pied de Port.

Le dépôt des actes et des pièces à la liquidation sera effectué au registre de commerce et des sociétés de Bayonne.

Le Gérant

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial«Central Forum» ­ Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

AVIS DE DISSOLUTION

ARTEASociété civile en liquidation

Au capital de 305 eurosSiège social : 8, rue du Maréchal Harispe

­ 64200 BIARRITZ420088288 RCS Bayonne

L’Assemblée Générale extraordinaire réu­nie le 15/12/2009 a décidé à compter du 31/12/2008, la dissolution anticipée de la société. Mme Madelaine GARAT demeu­rant 8, rue Harispe ­ 64200 BIARRITZ a été nommé Liquidateur. Le siège de liquida­tion a été fixé à l’adresse du siège social.

Mention sera faite au registre du com­merce de BAYONNE.

Pour avisLe liquidateur

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial«Central Forum» ­ Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

AVIS DE LIQUIDATION

ARTEASociété civile en liquidation

Au capital de 305 eurosSiège social : 8, rue du Maréchal Harispe

­ 64200 BIARRITZ420088288 RCS Bayonne

L’Assemblée Générale réunie le 15/12/2009 a approuvé le compte définitif de liquidation, déchargé Mme Madelaine GARAT de son mandat de liquidateur, donné à cette dernière quitus de sa ges­tion et constaté la clôture de la liquidation à compter du 31/12/2008.

Les comptes de liquidation seront dé­posés au greffe du Tribunal de commerce de Bayonne, en annexe au Registre du commerce et des sociétés.

Pour avisLe liquidateur

HERRIKOAk, bere partaideen lagun­tzarekin, bilkura zerrenda bat antola­tzen du tokiko finantzamendu ezber­dineri buruz. - HAZPARNE - ALDATU -urtarrilaren 15a - 18.30- HENDAIA -Abadia gela - Sokoburu plazan- urtarrilaren 18a - 18.30

- BIDAXUNE- Herriko Etxea - urta-rrilaren 19a- 18.30 - MIARRITZE - Elkarteen etxea - ur-tarrilaren 21a - 18.30 - SENPERE - Elkarteen etxea - urta-rrilaren 22a - 18.30 - BAIONA - Industria - Merkatari Ganbara - urtarrilaren 25a - 18.30

Herrikoa-ren informazio bilkurak

12

Page 13: Herria 3039

telebixta leihotik

�������������

asteburuKo HitzorduaK

ortziralean­Baionan, Luna Negra kabare­tean (20.30), “Les Pestes” ikus­garria

larunbatean-Donapaleun, herriko mediate­kan (10.00), Eleketa erakuske­taz lekukotasun eta hitzaldi.­Miarritzen, Koliseo gelan (17.00), “ Du Sirop dans l’eau” dantza ikusgarria.­Miarritzen, geltoki xaharrean (19.00), “ Carmen” obra fama­tua­Baionako Patxokian (20.00), Jamixel­en kontzertua bere lehen diska aurkeztuz.­Baionan, Luna Negra kabare­tean (20.30), “Les Pestes” ikus­garria.­Miarritzen, Atabal musikate­gian (21.00), Joey Starr bere

lagunekin.­Donibane Lohizunen, Akotze auzoaldeko gaztetxean (21.00), rock kontzertua (Hurmurao, Re­puls, Gatazka).

igandean­Larrainen, Xuberoko maska­rada Larraingo gazteriaren es­kutik (joanden astean egin ahal izan ez dena).­Beloken, monastegiko elizan (16.00), aita Iratzeder, aita Ler­txundi eta Juan Urteaga­ri es­kaini omenaldia.­Donibane Garazin, Vauban gelan (18.00), «Bizet était une femme» antzerkia, La Rumeur konpainiak emanik

asteburuan­Hendaian, herriko bestak Jon­doni Bixintxo­ren ohoretan.

Bahituak : Berdin segitzen dute berrikitan aipatu ditudan bahituek, Mali­ko herrialdean, Mauritaniako Islamiar Errepublikan edo Afga­nistan­en. Bahitzea, gerla edo ohointzaren tresna baliosa da XXI. mendean, hala nola izana den joan den mendean.

***Philippe Seguin : Berrikitan zendu da 66 urte zituela eta, beraz, gaztea oraidanik Philippe Seguin jauna. Haren laudorioak entzun dira alderdi guzietarik etorriak, eskuinetik Sarkozy eta Fillon­enak bertze ainitzen artean, ezkerretik Jospin eta Martine Aubry­renak batzuen aipatzeko.Egia da ez zela nor nahi. Aita hil zitzaion gerlan 1944ean urte bat zu­elarik. Estudioak eginik, E.N.A. eskolan egonik, sartu zen politikan : diputatu lehenik, ministro gero, Lege Biltzarreko buru izan zen eta politika utzirik “Cours des comptes” administrazioaren buru lehena izendatu zuten. Nortasun handiko gizona zen, zuzena, bere iritzia ez zuela gordetzen edozein kasutan. Bere azken ofizioan erakutsi du zer soako zorrotza zaukan Sarkozyren politikari buruz, nahiz adiskideak ziren. Ortzegun aratsean France 2 gatean zabaldu dute Philippe Seguin­en biografia Serge Moatti­ren filma bati esker.

***Albert Camus (asteazkenean, France 2 gatean) : Duela 50 urte zendu zen Albert Camus kasetari eta idazlea beribil ixtripu batean, 47 urte zituelarik. XX. mendeko idazle haundienetarik izan da, No­bel saria eman ziotela 44 urte zituelarik. Zabaldua izan den tele­filman Stephane Freiss jokolariak hartu du, ederki dudarik gabe, Albert Camus­en itxura. Aljerian sortua, han hazia, errient bati esker segitu zituen estudioak eta kasetaritzari esker bizi izan. Aljeriako gerla gurutze­bide parekoa izan zen harentzat filmak erakusten duen bezala. Bainan emaztez inguratua izana da bere bizi guzian : amatxi eta ama lehenik, espos anderea gero eta amoranteak na­saiki. Alabainan, antzerki egile gisa, harremanak ukan ditu jokolari andereekin eta bereziki Maria Casares­ekin. Bere ideietan beti leiala izana da, emazteekin ere leiala ezleialtasunean.

***Errugbia : Bourgoin­en kontra behar zuen jokatu Baionak, bainan elurrak debekatu du partida. Bertze egun batez jokatuko da baita ere Perpignan­en kontrakoa. Pariseko itzulia egin dute miarrizta­rrek eta han galdu dute (25 eta 15). Entsegu bakarra eta, beraz, 35 pundu ostikoka. J.H.

Urtarrilaren 15a, ostirala• 7.00 : Goiz berri Maryse Cachenault EHLG­ren urte betetzeaz• 16.00 : Kantaire• 19.00 : Aitzur eta jorra

Urtarrilaren 16a, larunbata• 11.00 : Airesta• 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriak.

Urtarrilaren 17a, igandea • 9.30 : Gure bazterrak • 10.30 : Meza Saratik• 12.15 : Gure arbasoak, Jutsiko Alexandre Bordagaray• 15.30 : Errugbia Federal 2 Nafarroa / Lombez (Baigorritik)•19.00 : Ahobete hots Mikel Markezekin

Urtarrilaren 18a, astelehena• 19.00: Zer dioxu, Argia astekariko Xabier Letona.

eusKal irratiaK

Ja bidean da Euskal Herri oso­ko mus txapelketa, zazpi euskal lurraldetan barna. Iparralde huni doakionez, Lapurdin asteburu huntan hasiko dira kanporaketa batzu : Pausun, Xaia ostatuan, urtarrilaren 16an (15:00) ­ Uzta­ritzen, Latsa elkartearen gelan, urtarrilaren 16an (17:00) ­ Sen­peren, Nivelle ostatuan, urtarri­laren 23an (14:00) ­ Hendaian, Kanttu ostatuan, urtarrilaren 30ean (15:00) ­ Ziburun, Tana eta Kattin ostatuetan, urtarrila­ren 30ean (15:00) ­ Azkainen, Xoko Onan, otsailaren 14ean (14:00). Lapurdiko bertze herrie­

tan izen emaiteen heinean dira : Donibane Lohizunen, Denen Kanttuan ­ Kanbon, Les Allées ostatuan ­ Baionan, Kixkil eta Pyrénées ostatuetan, bai eta Errobi kanta­ren egoitzan ­ Haz­parnen, Xuriatean ­ Beskoitzen (05.59.31.70.66). Baxenafa-rroan : Heletan, Larre ostatuan ­ Baigorrin, Bixentainean ­ Do­nibane Garazin, trinketean ­ Do­napaleun, Foirail ostatuan. Eta Xiberun : Urdiñarben, Xixtera ostatuan. Xapelgo hortan parte hartzeko, bakotxak deit dezake bere eskualdeko leku horietarik batera.

euskal Herriko mus txapelketa

Jazko xapelgoko irabazleak, antolatzaileen ondoan

Hatsaren poesiaUrte guziez, «Hatsaren Poesia» izenburuarekin, Euskal Poesia egun bat antolatzen da Senperen. Egun hortan Euskal Herriko ahal bezain bat pertsonek idatzitako olerkien bilduma bat ere aurkez­ten da. Iaz 120 idazlek parte hartu zuten, batzu idazle ezagutuak, beste batzu batere ez... Aurten «Hatsaren poesia» eguna iraganen da apirilaren 11n Senpere Larraldean eta bigarren egun bat ere, deitua «Hatsaren Poesia ibiltaria», egituratua izango da Nafarroan, Berriozar herrian : apirilaren 23 an. Oraino nahi duenak Olerki bil­duman parte hartu dezake. Norberari eskatua da zonbait olerkiren urtarrilaren 30a aitzin bidaltzea helbide honetara : Hatsa elkartea, Oxtikenea, 64310 Senpere, edo internetez, gune honetara : hatsael­[email protected] Hatsa elkartearentzat, Auxtin Zamora

13

Page 14: Herria 3039

Han eta HeMen

Marc Aillet Baionako apezpikuak prentsa bildu du joanden ortzegunean Apezpikutegian, sortu ber­ri duen Diosesako Bizitza Zaindia aurkezteko. Egitura berri hori, gisa hortako lehena Frantzia guzian, laster Toulon­en ere ber­iduriko batek argia ikusi behar lukeela, bioetikaz bereziki arduratuko den eliza­erakunde bat da, apezpikuak berak kudeatuko duena, aditu askoz inguraturik. 22 pertso­natako (11 emazte, 11 gizon) zientifiko talde bat beharra da barne, ama familiako, mediku, emagin, zaharretxeburu, sero­ra, teologo, pedagogo eta en­presaburuz osatua. Babesle tal­de bat ere ukanen du ondoan, Erroman kargutan dagon Jean Lafitte apezpikua buru, hau sortzez Oloruekoa, taldekide ukanen dituela presuna eza­gun batzu, Michel Inchauspe deputatu ohia, Jacques Gre­goire Euskal Herriko Sokorri Katolikoko lehendakaria...

Hiru oinarrizko segurtamen dauzka Bizitza Zaindiak : giza­kiaren bizia Jainkoaren eskain­tza bat da ; giza duintasuna e rrespetatu behar da ; bizia beti ontasun bat da, zauritua delarik ere. Horiek gogoan, hiru eremutara nahi du zabaldu bere lana Bizitza Zaindiak : fa­miliak, ingurumena, bioetika. Eta hori elkarrizketa ideki eta

eraikigarri baten medioz, bai eta ikertze sakon eta funtsezko lekukotasunen bidez. Hortara­ko, ahalbide desberdinak ditu erabiliko : otoitza, ja egiten de­nari laguntza, eta formakuntza.

Bere lanen berri emanen du aski maiz Bizitza Zaindiak, hiru hedabideren bidez : Diosesako aldizkarian, ez dena gehiago Bulletin diocésain deituko bainan Notre Eglise, hilabetean behin agertuko dena formatu berri batean, osoki kolorez ; Lapurdi Irratian ; eta ere www.diocese­bayonne.org webgu­nean.

Bide beretik, Frantziako apezpikuek argitaratu du­ten Bioéthique, questions pour un discernement libu­rua dauku aurkeztu Marc Ail­let apezpikuak. Rennes es­kualdeko Pierre d’Ornellas apezpikuaren gidaritzapean moldatua den liburua (DDB argitaletxea, 144 orrrialde, 13 euro). Frantses gobernuak bioetika legeak aldatu nahi ditu 2010 huntan. Apezpikuek nahi izan dute beren ikusmol­dea eman, lege aldaketa ho­riek ez diten biziaren kaltetan egin. Alabainan, apezpikuek diote bizia hasten dela amaren sabelean enbrioia edo ume­kia moldatzen denetik eta ez litzaio kela kalterik egin behar, aitzaki terapeutiko batzuren gatik ere...

Diosesako Bizitza Zaindia

Marc Aillet jaun apezpikua, Diosesako Bizitza Zaindia aurkezten ari...

Ezkerretik eskuinerat:Aita Iratzeder - Aita Lerchundi - Juan Urteaga

Belokeko abadeburu 1972 eta 1987 artean, euskal­tzain, IRATZEDERrek Eus­kal Herriko Elizari utzi dio egiazko altxor bat : Salmoen itzulpena,1963an argitaratua « Salmoak » titulupean, bai eta ere orai gure elizetan emanak diren kantu gehienen hitzak. Batikanoko II. kontzilioaren on­dotik, Aita Xabier DIHARCE - IRATZEDER izan da, besteen artean, euskal liturgian kreat­zaile langile suharra partikula­zki Aita Gabriel LERCHUNDI eta Juan URTEAGA organis­tarekin.Koralen batzordean partaide den laiko talde batek proposa­tu du Belokeko beneditanoeri Iratzederri omenaldi baten es­kaintzea. Beneditanoek baie­tza eman dute orroitaraziz hu­nen lana ez zitaikela Urteaga eta Lerchundiren ganik berex.Laster agertu da omenaldi hu­nek liturgia omenaldi bat izan behar zuela.Denek kartsuki kantatuz hiru idazle sortzaileek moldatu kantuak. Haueri esker baitu

gaur euskal populuak Jainkoa euskaraz otoizten eta gores­ten !Lehen partean aratsaldeko lauetarik bostak artean, e manen dira liturgia urtean ze­har kantatzen diren kantuak. Salmoak eta kantuak emanen dituzte parropietako abesba­tzek : Garaziko San Frantses, Baigorriko Artzain Ona, Kan­boko Lapurdiko San Mixel Ga­rikoitz eta Donibane Lohizu­neko Jondoni Petriko koralek.Organoan lagun izanen dituz­tela Etienne Rousseau­Plotto eta Thomas Ospital. Parte har­tuko dute ere Baigorri eta Zu­raideko gazte talde batek bai eta ere Donostia aldeko Os­karbi taldeak. Liburuxka ele­bidun bat izanen da bakotxak parte hartzeko gisan.Omenaldi hori 17ak eta laur-denetan bururatuko da euska­raz kantatu Bezperekin.Denak komit zirezte eliz ome­naldi hortan parte hartzerat Belokeko elizan urtarrilaren 17an, aratsaldeko 4etan.

Eliz-OmenaldiaBelokeko frailetxean

urtarrilaren 17an

BATERA lurraldeaz galdezkaEzpeletan burutu duen biltzar nagusian BATERA kolektiboak finkatu du heldu den martxoaren 14eko bozketa egunean pro­posatuko duen galdeketa hainbat iparraldeko herritan. Lu rralde kolektibitate bat nahi duen ala ez jendeak iparraldearentzat, hara zein galdeeri ihardestera lehiatuak izanen diren boz emaileak. Lu rralde kolektibitate bat gaurko Balladur batzordearen arabera, liteke eremu bat eskutan izanen dituena denbora berean depar­tamendu eta lurraldearen gaitasunak.

eH bai protesta bozketa

EH Bai koalizioak es­kualdeetako hauteskun­den kanpainan parte har­tuko du protesta boza gal­deginez, balio ez duena, Frantses estatuak Euskal Herriarekiko duen posizio ukatzaile eta erasokorrari buru egiteko.AB eta Batasunak soilik osatzen dute koalizoa, EA berdeekin aurkeztuko baita.

ModeMa eta Pnb aparte

MODEM alderdiak JJ Las­serre ezarri du departa­menduko zerrendaburu, bigarren Denise Saint Pee, hirugarren Jean Mi­chel Veunac ; zerrenda ez dute aparantziarik ere prest oraino. Aldiz segu­rretik erraiten du HERRIAk PNB ez dela MODEM­ekin abian Akitaniako bozetara, beren zerrenda osatzen ari dira jeltzaleak.

14

Page 15: Herria 3039

L i b o u r n e k o taldearen kon­tra jokatu dute irisartar esku­baloilariek joan­den asteburu­an, Libournen. Partida zaila, aitzinetik pen­tsatua zen

bezala, multxoko lehena azkena­ren kontra. Eta ez da mirakulurik izan. Philippe Oxandabaratz be­rekin zuen irisartar taldeak, hiru ilabetez arizan gabe egon ondo­an. Bainan bere talendua ez da aski izan, lagunekin kontrarioak gainditzeko.

Ongi abiatu dira alta euskaldu­nak, 1­4 aitzinean, bainan par­tida erditan bertzeak aitzinean, 14­10, bi taldetako atezainak talendu handikoak agerturik. Bi garren zatian lotu dira Irisa­rrikoak, 23­19tan oraindik es­perantzaz beterik, bainan on­darrera 25­20 galdu. Irisartar markatzaileak : Ranza 8, Perez 4, U rruty 2, Kovacs 2, Ond­ars 2, Oxarango 1 eta Oxand­abaratz 1.Helduden igandean, La Roche sur Yon­era doatzi, abendoaren 20an elurraren gatik ezeztatua izan zen partida jokatzera. Par­tida zail baten mentura hor ere.

BURUZBURU XAPELGOAKThierry Harismendy .......... 40Sebastien Sorhuet ............ 38Berezkoen xapelgoak buruz­bu­ru : hor ez da lagunaren gainean kondatzerik. Bakotxak egin be­har lan guzia, sakea, errefera, iraupena, hatsa, jokoa eta oro. Lan zail hortan, Jainkoak begira zerbaitek hutsegitetik, eta esku ona lehenik. Lan hortan trebe­trebea ibili da Donamartirikoa Saran. Sorhuet ere bai, haatik batek irabazi behar, eta hortako bi tanto xoil aski. 4etan berdin, 21­12 haatik irabazlea, bainan berriz berdintzea 23tan eta el­garren bete bururaino, horrek erran nahi du gogor joan dela gudua bururaino, lehenaren 11 bote eta 4 faltarekin. Beretik 13 sake Sorhuetek ere eta bi falta. Helduden igandean Senpereko Gantxikin izanen da bigarren mantxa eta orduan Etchetorekin xuritu beharko auzia irabazleak.Ellande Alfaro ................... 40Bixente Lazcano ............... 18Kondu hau haatik ez da ba­tere Bixentek merezi zuena eta ukana zuten hastapenarekin zernahi gerta ziteken. Baina urru ñarrak suerte txarra ukan du espaldako ixtripu baten ga­tik Azkaingo Ramuntxo trinke­tean, harat aldatu behar ukana baitzuten Saratik, herri huntako trinketa hartua zuen umidura­ren gatik. Beste partida Herve Etcheverryren kontra jokatuko du Ellandek xapelgo hortan eta badaki ari beharko duela, etzu­en alabainan bere ikusleetan Etcheverry Azkainen ! Baina pi­lotariek elgarren berri badakite gisa guziz eta errespetua hor da

nola nahi ere.

GARAZIN JENDEA GUSTURAMonce - Heguiabehere ..... 50Goicoetchea - Kurutcharry 43Bai, bai, gustatua egon da jen­dea astelehenean ikusiz lau pilotari horien trenpua eta ai­nitz gauza pollit ere. Lehenik, Heguiabehere­ren bihotz eta errabia hura pilotan, beti han eta sekulan amor ez emaiten. Ederki gidatu du Monce­On­dars, Antton gaztea, dena beso eta dena dohain, eta zer gaia ! 14 bote sartu ere, eta Goicoe­tcheak 7. Hau eta Kurutcharry, Baigorriko eskola, arras ber­din ibili dira hauk ere iraba­ztetik, eta mereziko dute maiz agertzea Garatenean. Funtsean 7 tantoren makurrean gelditu dira eta hamarren artea zuten ukana ordu arteko haundiena. Oren bat eta hogei arizan dira eta gelditzerik baterez errai­teko maneran, hain ziren denak ariak.Irabazleek ukanen dute heldu den astean berean saria : Alexis Inchauspe ezkerra eta Peio Ducassou bi gazteak izanen dituzte helduden astelehenean parrean, Garatenean.

PILOTAREN BESTA AZKAINENRamuntxo trinketa, berriturik, zabalduko da larunbat huntan haundienean, hautetsi, herritar eta pilotariekin.­Goizean, 10 orenetan, Alliot­Marie minsitroaren eta haute­tsien ospakizuna eginen da obra hori goretsiz.­Aratsaldean, 4 orenetan, pilota partida herritar pilotaren desafio

KirolaK

eskubaloia

errugbia

pilota Pilota Saran,Garatenean, Azkainen

hunekin : Ibarburu­Berasategui batetik, eta Laduche­Heguiabe­here bestetik.­Ondotik, desafio haundia, ho­berenen artekoa : Waltary haun­dia eta Paxkal Ezurra buruz­bu­ru. Sartzea 10 euro, bainan urri­rik 16 urtez pekoentzat. Parioa li­bro. Egun haundi hortan ez dira ahantziko, ez Josep Laduche trinket horren egilea (duela 50 urte) eta Panpi semea, ez­eta Xebaxtien Gonzalez laueterdiko xapeldun herritarra.HEGOALDEAN XAPELGOAK. ETA PILOTARI BERRI BAT, LARRINAGA, ELORRIOKO KALEKOA.Gonzalez - Larriñaga ........ 22Aritz Lasa - Goñi III ........... 12Metra bat eta 90­eko mutiko pitraila, Elorriokoa, lau errebot egin dituena bere profesionale­tako lehen partidan, Gonzaleze­kin aise irabaziz, eta ez norna­hiren kontra, horra nor dugun Larriñaga, segur ikusiko duguna ondoko egunetan.Apezetxea - Urberuaga .... 22Cabrerizo - Galarza VI ...... 21Hor berean zen beste partida hau ere, Elorrion jokatua, go­ragoko partida horren aitzinean. Aldiz Elgoibarren ikusi izan dira beste bi partida, junior eta senior, Gipuzkoa hortako be­

rekoak, bainan apalagokoak mailez. Eta Billabonan beste hiru partida, Pebet zenaren oroitza­penezkoak.Berasaluze IX - Zezilio ...... 22Aritz Lasa - Larriñaga ....... 21

Ttitin - Pascual .................. 22Olaizola II - Mendizabal II 14

Cabrerizo - Merino I ......... 18Ibai Perez - Arruti ............... 8Eibarren ere, horra Larriñaga berriz, lehen partida hortan. Eta bigarren partida hori xapelgokoa han berean.Martinez Irujo - Beroiz ...... 22Olaizola I - Patxi Ruiz ....... 13

Arretxea II - Argote ........... 22Urrutikoetxea - Zearra ...... 13

Belloso - Ibai Zabala ........ 22Diaz - Eskudero ................ 15Iruñean, Labriten horiek oro. Le­hen hori xapelgokoa.Bengoetxea - Beloki ......... 22Xala - Zubieta .................... 15Tolosan jokatu da xapelgo­ko partida hau. Xalak galdu, aitzineko egunetan Gonzalezek Laskurainekin galdu zuen bezala (22­14) Berasaluze eta Begino­ren kontra. Bego

irisartarrek galdu

A.S. Baio-nako neska e rrugbilariek Bobignykoak e rrezibitu di­tuzte joan­den igande a r a t s a l d e a n , Baionan, Flori­

dako kirolzelai lohitsuan. Eta Parisaldeko taldea hobea eta azkarragoa agertu da, nahiz euskal taldeak bere indar gu­ziak eman garaipena ardiesteko

bere etxean. Maleruski ez da holakorik gertatu. Bobignyk en­tsegu xoil bat markatu du lehen zatian, bere aukera bakarrean. Ez da bertze pundurik izan, ze­lai lohitsuak ez zuelakotz jokoa batere errexten. Baionesak ondarrera kasik markatzekotan ziren… bainan hutsean gel­ditu dira. Lehen maila hortako hamekagarren partida jokatu ondoan, baionesak zazpigarren dira (hamarretarik) sailkapene­an, 16 pundurekin.

Partida lohitsua

dakar 2010Igandean bururatuko da Dakar 2010 Buenos Airesen. Astelehen a ratseko sailkapenean, auto gidarietan, hamaseigarren ginuen Beñat Errandonea saratarra bere buggyarekin, Carlos Sainz lehen sailkaturik 9 oren eta 42 minututan. Michel Thuron­Barrere hogoita­hemeretzigarren (63 oren eta 7 minuturen beranta) eta Pierre Coui­llet xiberotarra berrogeitahamazazpigarren (75 orenen beranta).

Bengoetxea-Beloki nagusi Xala -Zubietari.

15

Page 16: Herria 3039

Nork ez du artetan aditzen gure es­kualdetik ere holakoa edo halakoa beilari gisa izan dela Konpostelan? Bide guzia oinez eginik orobat, dena burutik buru urte berean, edo berdin, gero eta usuago ger­tatzen da hori, bizpahiru urte barne, urte bakoitx zati bat. Denek ezagutzen ditugu Konpostela edo Santiago­ko beila hori egin dutenak. Eta Euskal­Herritik johan direnak ez dira bakarrak segur! Harat helduz geroz eskuratzen ahal baita “Compostela” ageri berezia, duela hamar urte ehun mila izan ziren hartu zutenak, duela bost urte be­rrehun mila! Aurten beste hainbeste edo gehiago oraino hain segur, Urte Saindua baita edo Jubilau-Urtea, aldi guziz hala­eta Jondoni Jakobe apostoluaren besta igandearekin gertatzen delarik, uztailaren 25­ean (azkena duela sei urte izana). Dena den, Erdi­Aroan hasi ziren beila ho­riek, luzaz ukan dute arrakasta ikaragarria, aise gutiago naski 17. mendean eta ondo­ko bizpahiruetan, gaitzeko berpiztea egun­dainokotan azken ehun urte hotan…

Izar bat gidari…Bainan zeri buruz doatzi hoinbeste bei­

lari Konpostelarat? Betiko errana baita han ehortzia dela Jondoni Jakobe. Betiko errana eta ere ondorioz betiko sinestea… Gauzak garbiki erraiteko, Historia saileko ikerle ai­nitz dudakor daude haatik, biziki dudakor… Jondoni Jakobe Palestinan hil­arazi zuen alabainan, 44­ean, beste girixtino batzuekin batean, Herodes Agrippa juduen erregeak. Nundik izan ditake beraz Konpostelan ehortzia? Galde horri buruz askok badute haatik berek batere zalantzarik gabekoa daukaten erantzuna: Jondoni Jakobe izana zela Ebanjelioaren predikari Galizian, han­dik berriz Palestinarat itzulia, eta hil ondoan gorputza barku batean Galiziarat eremana

izan zela, bai eta han lurperatua… Bainan hobia nun zen denek ahantzia zerbait gisaz, 9. mende hastean berriz atxemana izan arte. Berriz atxemaite hori bi gisetarat kon­datzen da bainan egia da bi moldeak elga­rrekin untsa joan ditazkeela. Alde batetik, erran da Pelaio izeneko ermita batek gisa hartako amets bat egin zuela, gero etxetik atera, mixteriozko izar bat ikusi zeruan eta izar hura gidari heldu zela delako hobirat. Bestetik, artzain bat zela bere artaldearekin alha­lekuz alha­leku ibilki, gau batez izar bat ikusi zuela eta hari fidatuz arribatu delako hobirat… Tokia deitu zuten latinez “Campos stellae”, “izarraren landa”, izen hori erabilia­

ren bortxaz doi bat kanbiatu da eta bilakatu Konpostela…

835­ean, eskualde hartako Theodomir apezpikuak goraki jakin­arazi zuen etzela dudarik, hobia Jondoni Jakobe apostoluare­na zela… Eta hola hasi ziren, eliza bat han berean eraikirik, geroztik beti segitu diren beila famatuak, Konpostela laster jarriz, Erroma eta Jerusamele bezala, girixtinoen beila­toki handi­handienetarik…

Ondare miresgarria!Erdi­Aroan beraz jendea burrustan ba­

zoan Konpostelarat. Bainan azpimarratu behar dena da beilariek hartzen zituzten bide hegietan ikaragarriko ondarea sortu dela: eliza, kapera, otoiztegi, biltoki, aterbe, zubi, oroit­harri eta beste. Bide horiek berek bildu dute alimaleko fama. Frantzian gain­dikoetan, Kostaldekoaz bestalde, lau bide baziren Euskal­Herrian gaindi, hiru Izurako ondoan batetaratzen zirenak, laugarrenak heiekin junt egiten Nafarroan, Gares herrian (erdaraz Puente la Reina).

Bestalde, hoinbeste eraikin xoraga rrien aldean, Konpostelari lotu ondarea nola ez dute aberasten beila horien lekuko ditugun ederlan guziek, izan marrazki, margo ala xixelkadura! Hoinbeste liburu, hoinbeste musika zati, hoinbeste gauza zinez parega­beak! Aurtengo Urte Sainduarekin berriz ere sekulan baino gehiago argitan ezarriko dire­nak!

Euskal­Herrian berean, nolako ontasu­nak ez ditugu ba, bereziki Nafarroan barna, Orreagan ala nun nahi, eta nolako indarra ez da sustatzen beila horiek hobeki ezagu­tarazteko, bai eta beilarien laguntzeko, gisa hartako ongi etorria egiten zaiotela gure he­rrietan, hala nola Donibane Garazin eta hor gaindi… Muslaria

inbido

Haur argentinarren euskal udalekuaeusKal diasPora

Aurten, Urte Saindua dute Konpostelan

Konpostelako katedralea, mundu guziko beila-toki famatuenetarik dena!

Joxeba Etxarri

Iragan igandean bukatu dute Argentinako Chascomus he­rrian, Buenos Aires probintzian, ‘Udaleku’ edo herrialde hartako haurrendako lehenengo euskal udalekua. Berrogoi bat gazte 12­16 urtetakoak bildu dira, Maipú, Laprida, General Ville­gas, Paraná, La Plata, Mar del Plata eta Chascomús bereko Euskal Etxeetarik. Astebetez jo­lasean, kirola egiten, aisialdian eta euskal kulturaren inguruan ongi pasatzen ibili dira. Ikusten eta ikasten euskalduna izatea gauza polita, gustagarria eta a legera ere izaiten ahal dela eta balio duela hortaz Argen­tinan euskaldun segitzeak. La­gun berriak egin dituzte, ongi pasatu dute eta euskal kultura bi ziarazi dute. Antolatzaileek erran dutenez, emaitzak iku­sirik, kontent behar da egon, pentsatzen zutena baino zinez hobeki atera baita. Hasiak dira heldu den urtean Udalekuren bigarren edizio bat antolatzen.Horrendako, lehenengo eta behin, zorionak behar zaizkote eman antolatzaileeri, bereziki

Chascomus­eko ‘Zingirako Euskaldunak’ Euskal Etxeko Maria Laura Eguren presidenta eta Pedro Mauregui Larranda i dazkariari. Heiekin batera, Eus­kal Etxeko bolondreseri eta Euskal Herritik begirale gisa partzuer bildu diren bost gazte gipuzkoarreri: Laura Mendiza­bal, Eneko Lizarra, Maialen Costa, Joseba Yarza eta Irene Larrañagari. Gazte hauek, es­

perientziadunak ziren Gipuz­koan udalekuak antolatzen eta Gipuzkoako Foru Aldundi edo gobernuak babesturik bidaiatu ahal izan dute Argen tinara, udaleku euskal­argentinarra Chascomuseko lagunekin batera antolatzeko.Igandez heldu ziren lehen hau rrak Chascomusera, le­henengoa La Platako Andoni Et cheverry. Zazpi­zortzi egun

eman dituzte elgarrekin.Guz­tiendako lehenengo espe­rientzia izan da, baina ez hain segur azkena. Chascomus, Argentina eta Diasporako hel­duak oro har, ohartzen hasiak baitira zoin inportanta den haur eta gazteendako gauzak antolatzea, geroa lantzea; eta geroa, egungo haurrak dira, bi­har euskal e txeetako buruzagi izanen diren egungo haurrak. Udalekuan euskaltzaletzen den haurrak, lagun ttipi euskaldu­nak egiten dituenak, xantza gehiago du bizitzan euskaldun segitzeko. Zendako euskaldun­goa azkartu? Presuna gisa haz­teko, euskaldungoa presunaren a berasgarri den heinean baita egiazki baliagarria. Hori erakas­ten da Udalekun. Euskaldunak badakiela partekatzen, ongi pasatzen, lan egiten eta bere kulturarekiko, ondokoekiko eta balioekiko errespetua izaiten, irri eginez irri egin behar de­larik, lan eginez lan egin behar delarik. Arbasoen segida bada oraino Ameriketan.

Argentinako 2010eko Udalekuko haurrak, Chascomuseko Euskal Etxe aitzinean heien diplomak eskuetan - Arg. EuskalKultura.com

16