Herria 3062

  • View
    251

  • Download
    10

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3062

Text of Herria 3062

  • 2010eko Ekainaren 24-ekoa - 24 Juin 2010 - 1,15 E - N 3062- ISSN 0767-7643

    Erran beti egia egin beti ongia

    (J.J. Rousseau)

    HERRIA : 290 000 presuna Iparraldean eta langabezia bestetan baino apalago, nolaz ateratzen ditugu hain emaitza karanak ?

    P.O. : Gure analiza da Iparraldeak baduela aktibita-te asko, ez da bat nausitzen beste guzien artean. Gure ustez egoera horrek krisiaren mina jabaltzen du hemen gaindi ; sektore bat krisian delarik bestek oreka atxiki-tzen dute, gure etxeak beti xutik dirau, barnean han edo hemen inarrausaldi bat edo beste izanik ere. Beste anitz lekutan sektore bat da nagusi beste guzien gainetik, hemen ez da hala, aniztasun horrek oreka berezi bat ekartzen dauku. Hala hala badelarik mundu mailan garapen azkar bat sektore batean, sektore horren hemengo adarra goiti doa baina ez du ekonomia osotasunean tiratzen goiti, parte bat baizik.

    Merkatal ganbarak plazaratzen duen dokumentuak (Le Pays Basque en chiffres) iparral-dearen argazki orokorra eskaintzen digu ; argazki pa-regabea kalitatez, ezen ahala emaiten baitu Baiona/Ange-lu/Miarritze bezala Xiberoari xeheki be-giratzeko. Funtsean merkatal ganbara erakunde bakarra da iparraldea bere oso-tasunean hartzen duena ekonomiaren begitik ; itsas hegiko surfaren ekonomiak hiru mila lanpostu hazten dituela bezala, ikasten dugu bi mila laborari hurbil sormar-kako hazkurrigintzatik bizi direla gutartean. Garbi agertzen da Xi-beroan zenbat jende, zenbat enpresa eta zenbat lanpostu ba den. Hots, ikusten dugu Europa eta mun-dua inarrausten duen krisiari nola ihardo-kitzen dugun guk, he-men berean. Analiza xehearen parada sor-tzen duen dokumentu hori aitzinean. HE-RRIA Merkatal Ganba-rako Peio Olhagaray garapen ekonomiko-aren arduradunarekin arizan da solasean.

    Lapurdi Baxenabarre eta Xiberoa krisiaren barnean

    H : Zein dira gure ahuleziak ekonomia sailean ?

    P.O : Badira asko. En-presen idekidura eskasia mundurat ; gaur egun ezin da pentsatu gure enpresak lekuko kontsumidorentzat ari direla, hemengo enpresak Frantzian ongi sartuak dira, baina aparantziarik ere ez Europan. Gure enpresa gehi-enak ttipiak dira; eta Europa guzira ez hedatzea guretzat ahulezia handi bat da, sail hortan ari gira, programak xutik emanak ditugu baina eskas handi bat bada oraino.

    Bigarren hutsa indus-triaren onarpen eskasa Ipa-rraldean, guretako gauza guziz kezkagarria : ezin da pentsatu ekonomia xutik joaiten ahal litekeela zerbitzu sailaren inguruan bakarrik ; iduri du Iparralde honetan soziologikoki industriaren onarpena ez dela hor, ez ikusiarena egiten baginio bederen, baina ez da hori, hemengo gehiengoak ez du industriarik nahi. Eta ho-rrek ondorio larriak ekar di-tzake gure ustez : industriarik gabe, emeki emeki iparral-dea pobrezian sartuko da, batzu lanik gabe, beste batzu prekaritatean, eta beste parte bat arras aberastuak, on-tasun pertsonal indartsuetan bermatzen direlakoz.

    H : Ez dea ere kanpotik a nitz jende jiten delakotz hona bizitzera, adineko jen-dea bereziki ?

    P.O. : Kategoria horta-koak badira , bainan berrogei urte inguruko kanpotarrak hemen bizi ainitzez gehiago dira. Hain zuzen beste lu-rralde batzuetan jakin izan dute holako fenomeno bat ekoizpen ekonomiari ego-kitzen, utzi gabe dena zerbi-tzuen sailean. Hunat datorren kanpoko jendearen argazkia hauxe da : berrogeita bost urteko aita eta ama haur gaz-teekin eta maila frango gora-ko lan batekin.

    H : Aurtengo urtearen bi-garren partea eta heldu dena nola definituko zeni-tuzke ?

    P.O : Errealitatearen dorpea ez da gorde behar ; aurtengo urtea zaila da, Eu-ropa guziak sofritzen du, iaz baino askoz gehiago, uste dugu hemengo enpresek be-har dutela ainitz kasu egin, heldu diren hilabeteak txa-rrak izanen dira ; Amerikaren garapena urtean lau tanto-koa da, Asiarena bost puntu pasa, Europarena menturaz tanto xoilekoa aterako da aur-ten, gu Europan izanez gure-tako urte zailak dira dudarik gabe. Alde hortarik berri onik ez baina ekonomian ba dira egun guziz berri on eta berri txarrak, hortan behar gira mugitu.

    Peio Olhagaray

  • Gure Hitza

    Eta gero...Ez, otoi egin nigarrik, nik segurik ez baitut eginen frantses futbolarientzat, holakorik merezi ez dutelakotz. Partida batean hameka jokalari dira talde bakoitzean, bainan frantses taldean hameka balinbadira ez dute sekulan bat egin, batasuna lortu.Gehienek dirua irabazten dute nasaiki, batek 10 miliun euro urtean, 800.000 euro baino gehiago hilabetean, kasik 30.000 euro egunean. Eta gero, bakoitzak berea, nor den erakutsi beharrez, bere ego delakoa hanpaturik futbol zelaian daude lagunik ez balute bezala.

    Eta gero... badakizue zer dion d itxoak.

    Mundu zabalean

    Lepetatak!Lepetatak! Hauxe da izena hori berriz!

    Bainan zer dira lepetatak! Joanden as-tean hemen berean aipatu diren vuvuze-la delako heien iduriko tuta luze batzu! Gauza bera denen buru! Hego-Afrikan batzuk vuvuzela deitzen, hango beste mintzaira batean lepetata! Futbolarien mundu-kopa dela-eta asetzen gituzte tresna horien burrunba handiarekin, iduri ehunka edo milaka uli beltzak gure beharri sahetsean ibilki!

    Bainan huna zergatik berriz ari giren soinu-tresna karrankari horietaz. Entzun dugunaren arabera, jende ainitzek aski nardagarri badauzkate ere, badira polliki berotuak holako tutak gure eskualdetan gaindi entzun-arazteko, arrabots handia egin nahi delarik bereziki, hala nola karri-kan muntatu manifestaldi batzuetan edo berdin, Mundu-Kopan bezala, kirolze-laietan Hots, Afrikaren zolako ohidura hemengotu dadien nolazpait! Tolosa aldeko etxe bat apailatua da gisa hortako tratu zerbaiti, tuta horietarik milaka eta milaka ekar-arazi beharrez. Manifak usu muntatzen dituzten askori gustatuko zaizkiotela orobat, eta kirolzale batzueri ere berdin Eta etxe horrek hola ikusten du bixtan dena sos askoren irabazteko mentura on bat! Nunbaitik ere diru ixto-rioak beti sartzen baitira holakoetan!

    Dena den, ez gira arras hortan oraino bainan ni segurik gogoetatua nago, nun-bait ikusi edo entzun dena beste nun nahi agertzen ahal baita biziki denbora guti barne hein bat erreklama gisa hartarat egiten bazaio telebixtari esker, lepetataren kasuan gertatzen den beza-la, edo internet sarearen bitartez. Batek haria tira eta beste batek segi, nork daki, lepetatak ehunka ez ote diren izanen Baionako bestetan, eta beharbada zon-bait Makeakoetan ere!

    Gaurko egunean, holakatua da mun-dua. Tresna bat egun arte Afrikaren haindiko puntan baizik etzena ezagutua, burrustan hedatzen ahal da Europa za-harreko xoko guzietarat. Ez dugu orai-nokoan erraiten lepetata edo vuvuzela horiekin hori hola gertatuko dela bai-tezpada, diogu bakarrik gertatzen AHAL dela. Eta gauza bera beste zernahirekin. Hori da gogoetagarri. Nolako errextasu-nak ez dira ba nun nahiko solas, irudi, usaia eta gauzak beste norat nahi lixto hel-arazteko! Eskualde hortarik, mundua dena bat bezala jarria da edo jartzen ari. Kasu, ez dugu erraiten, ez erranen ere, hori kaltegarri dela. Berenaz hori izaiten ahal da onerako nola txarrerako. Aldake-ta guziak bezala funtsean. Bainan otoi ez giten sobera laster bero urrunetik jin di-takeenaren hola eta hola guretzerat. Le-petatak konparazione, eta ene gostuko segurik, uzten ahal dira diren tokian!

    Janbattitt Dirassar

    Gehexan Pontto

    ainitz tresneria eta gauza mota Gazan sartzera, armamendukiak ez diren ber. Polonian bozak zituzten igandean pre-sident berri batentzat. Galtzalea, lehen bozaldi hortan, Kazynski izan da, lehengo presidentaren anai biritxi edo birazkakoa, hura ixtripuz hil baitzen. Irabazlea, igan-dean, Kornoroioski liberala izan da baina lau edo bost ponduz bakarrik aitzinduz Kazynski, europatiarragoa delarik lehen itzuliko irabazle hori.

    Afrikan desertua gero ta hedatuago eta idorrago jartzen ari da Sahel aldean diren herri hanbatetan eta horrek beti ta gehia-go kezkatzen du eremualde bat osoa. Gria horren gatik dute elgarretaratze bat egin Tchaden buruzagi alde batek beren xedeen elgartzeko. Hauetarik garbiena litake, besteak beste, berde gune bat sus-tatzea, hamabost kilometra zabalekoa eta 7000 kilometra luze lukeena, arbolak han landatuz eta eraintzak eginez. Dakarretik eta Djiboutiraino doana, hor gaindiko jen-detzaren bizirako, bi aldeetara. Herrietan hunkiena Niger baita idorteaz, eta herri huntan jendetzaren erdia, hots 7 miliun jende gosetean bizi, hor berean badute arduradun politikoek zer egin hoinbertze miliun jende janari eskasian daudenekin. Aurten ere euri faltan uzta txar txarrak di-tuzte, eta hiru ilabete xuhurtzia badituzte helduko den uzta biltzeraino irauteko. Bix-tan da FAO Nazio Batuen janari laguntza hor dutela gero ta emaileago, baina ez segur aski. Birmanian jeneralen diktaduraz bere aztaparpean dauka herrin osoa joanden 1962 urteaz geroz. Han daukate ere, Ran-guneko anderea deitzen dena, hainbertze estimu eta jauspenekin. Andere hau, Aung San Suu Kyi, Bakearen Nobel sariduna da 1991 urteaz geroztik, preso bezala 15 urte huntan, berak 65 urte dituelarik. Alta itzal haundia dauka herrian bere presondegitik ere, hartaz baitute beti beren amets eder-rik egiten herritar xumeek, eta gazteek ere. Lau abokat baditu, indar ttipikoak bixtan dena errepresio herri hartan, baina hauk daukate bederen bizirik beren ande-rearen oroitzapena eta oroitzapena baino gehiago ere Birmanian. Vietnamen, tokiko gobernu gogorrak kondatzen ditu, Hanoi kapitalean, 30.000 katoliko direla doi-doia. Bizkitartean elizak zanpala beteak dituzte, gostaia gosta. 84 miliun biztanle orotara Vietnamen, horie-tan %8 katoliko, hauk gaizki ikusiak eta laidostatuak podereaz, bizkitartean zer-nahi konbertitze badute paganoetarik ala budistetarik ere berdin. Eta bokazioneak gainerat: apeztasunera bezala serora ko-mentuetara ere galdeak eta galdeak. Alemaniak soldadogoa kendu gogo du. Hori dau jakinarazi Berlin kapitalean Karl Theodor Guttenberg defentsaren minis-troak hango kaseta batean. Hori eginen da hamar urte barne, ministroak